3. IKUSMENA Ikusmena, objetuen koloreari, formeari eta
gugandiko distantziari buruzko informazinoa emoten dau. Ikusmenaren
organoa begia da. Begi niniaren bidez, argia sartzen da. Irisa,
uzkurtu eta dilatatu egiten da, zenbat argipasatuko dan
graduatzeko. Kristalinoak, objetuak fokuratzen dauz. Erretineak,
kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz, eta lehenengo
irudia sortzen da hor. Ikusmen nerbioak, erretinan sortutako irudia
garunera igorten dau eta garunean guk ikusten dugun irudia sortzen
da.
4. DASTAMENA ETA USAIMENA Zaporeari eta usainei buruzko
informazinoa emoten deuskuen partikula txikiak dira. Dastamenaren
organoa mihina da, eta usaimenarena sudurra. Airea, sudurretatik
sartzen da, eta sudur hobietara doa. Airea, pituitariara heltzen
da, eta horrek usain sentzazinoak garunera igorten dauz, usaimen
nerbioen bidez. Dastamen papilak, mihinean dagoz, eta horren bidez
zaporeak ezagutzen dira. Horreetan, informazinoa garuneraino
eroaten daben dastamen nerbiok sortzen dira.
5. ENTZUMENA Entzumenak entzumen sentzazinoak jasoten dauz.
Entzumen organoari belarria deitzen jako. Soinua belarritik sartzen
da eta kanpoko entzumen hoditik aurrera doa. Soinua timpanora
heltzen da, eta timpanoa bibratzen hasten da. Mailu, ingude eta
estribo izeneko hiru hazurtzok osotutako kateak bibrazinoak jasoten
dauz, eta barruko belarrira heltzen da. Barraskiloak erditik
datozan bibrazinoak jasoten dauz eta seinale bihurtzen
dauz.Seinaleak entzumen nerbioaren bidez, garuneraino heltzen dira,
eta garunean, soinuak interpretatzen dira
6. IKUMENA Ikumenak hainbat sentzazio jasoten dauz, objetuen
gogortasuna, egiturea edo temperaturea. Ikumenaren organoa azala
da, Dermisa azalaren erdiko geruzea da, etabgeruza horretan dagoz
ikumen sentzazinoak jasoten nerbio amaierak.
7. Nerbio sistema Iku Nerbio sistemeak zentzumenek ezagututako
informazinoa jasoten dau, eta egoera bakotxari zer erantzun jagokon
erabagiten dau. Nerbio sistemaren ehuna neurona izeneko zelula
berezi batzuez osotuta dagoz.