Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ERREFUXIATU KANPAMENDUAK
Naiara Martin Liu Castro Luken Porras DBH 3. E
Aurkibidea:
1.Sarrera
2.Zergatik eta non daude errefuxiatuak?
3.Zer dira errefuxiatu kanpamenduak?
4.Elikagaiak, ura eta energia iturriak
5.Haurrak
6.Emakumeak
7.Gizonak
8.GKEak
9.Nafarroan egiten dituzten hainbat eginkizun saharauiei laguntzeko
ERREFUXIATU KANPAMENDUAK
Errefuxiatuak kanpamenduetan bizi dira Marokotik jasandako inbasioengatik. Saharako
ipar-mendebaldean. Beste kanpamendu batzuk Tinduf-eko hirian daude desertuaren
erdian. Tinduf Argelian dago, Afrikako ipar-ekialdean. Tinduf-en hainbat kanpamendu
daude; Aussard, Dajla, Smara, El Aaiún eta Rabuni kanpamenduak. Klima latza dute
beraien aurka eta bizimodu oso muturretan bizi dira. Egunean bero jasanezina egiten
du, eta gauean, hotz ikaragarria. Egunean 40ºC-ak pasa ditzake eta gauen -0ºC-ak.
Errefuxiatu kanpamenduetan, Jaimetan eta pezuzko eraikinetan bizi dira. Denborazko
kokalekuetan. Jaimak, oihalez egindako kanpadendak dira. Hemen Saharako iheslariak
bizi dira, milaka pertsona. Kanpamendu hauek hainbat gobernuk antolatzen dituzte
edo bestela GKEak. Errefuxiatu kanpamenduak orokorrean bizitzeko behar diren
gauzak izaten dituzte. Bizitzeko gutxienekoa dute. Oso gogorra da kanpamendu
hauetan bizitzea.
Errefuxiatu kanpamenduetan oso gutxitan lor ditzakete elikagaiak, ura edo energia
iturriak. Elikagaiak lortzeko arazo larriak izaten dituzte. Abeltzainak dira eta hortik
beren janariaren zati handi bat lortzen dute. Gameluak, ahuntzak eta dromedarioak
dira abere nagusiak. Landareak ia ez dira hazitzen, hortaz, ezin dute ezer landatu.
Ura lortzeko orduak ibiltzen joan behar dira eta gehienetan ura egoera txarretan
egoten ohi da. Horrez gain kanpotik ere ura eta elikagaia ekartzen dizkiete.
Energiaren gehiena kanpotik lortzen dute baina beren generadore txiki batzuk ere
dituzte.
Haurren egoera kaxkarra da. Ez dira hemengo haurrak bezalakoak, hots, ez dituzte
jostailurik, ez daude parkerik, ez jokalekurik, ez dute ezer. Kanpamendu batzuetan
eskolak daude baina gehienetan ez. Hauek, ikasten duten dena beren amak irakatsi
diete. Gainera mutikoak hazitzen direnean gizon guztiak bezala ez dira
kanpamenduetan geratuko. Nafarroara eta beste leku batzuetara, uda pasatzeko
haurrak etortzen dira. Etortzen direnean, hainbat gauza egiten dituzte; ondo
elikatzen dira, medikura joaten dira, ikasten dute, ondo pasatzen dute...
Emakumeen egoera oso ona da, beste herrialde musulmanekin konparatuta. Familian
paper oso garrantzitsua jokatzen dute: Jaimak eraikitzen dituzte, janaria prestatzen
dute, haurrak zaintzen dituzte, gauzak irakasten diete, ur bila joaten dira… Beraiek
dena edo ia dena egiten dute. Beraiek gabe, kanpamenduak oso gaizki funtzionatuko
lukete.
Gizonen egoera ez da oso ona. Ez dira kanpamenduetan ia egoten, kanpora lan egitera
joan behar dira eta. Gainera gehienak Frente Polisarioan sartzen dira beren lurraldeak
berreskuratzeko.
Saharauiak ezin lirateke bizi GKEak ematen dieten laguntzarik gabe. Hauek
elikagaiak, ura, energia eta hainbat gauza gehiago bidaltzen diete bereziki. Asko
eskertzen diete beren laguntzak, nagusiki medikuei. Kanpamenduetan, gaixotasun
txiki batekin oso larri jarri ahal zara. Oso gogorra da gaixorik egotea, ez dituzte
medikamenduak. Izaten dituzten mediku bakarrak, GKEekin datozenak dira. Hauek
etortzen direnean, funtzio garrantzitsu bat egiten dute.
Euskal Herrian Saharauiei laguntzeko hainbat eginkizun egiten dira. Oso famatua da
maratoi bat. 20 eta 30KM-koa. Maratoi honetan jende asko parte hartzen du. Egin
zuten azken aldia 2010eko Otsailaren 22an izan zen. Bilketak ere egiten dituzte.
Janari, arropa, diru, jostailu eta beste hainbat gauza biltzen dituzte.
BIBLIOGRAFIA
KANPAMENDUEN BIZIMODUA
GKEak
http://www.alboan.org/noticias/documentos/africaim06pam.pdf ALBOAN proiektuak
COORDENADORA DE ONGD DE NAVARRA
http://www.congdnavarra.org/v1/article.php3?id_article=4809&var_recherche=sahar
a manifestuak
http://www.congdnavarra.org/v1/article.php3?id_article=6299&var_recherche=sahar
a medikuak
EGINKIZUNAK
http://blogak.com/saharamarathon/sahara-marathoiko-informazioa MARATOIA
http://www.amigosdelsahara.net/2014/02/vi-carrera-popular-slolidaria-andalucia-en
-ayuda-a-los-ninos-saharauis-2014/ KARRERA
http://placida.blogia.com/2008/010701-janari-bilketa-saharako-errefuxiatuen-kanpa
menduen-alde.php JANARI BILKETAK
ERREFUXIATU KANPAMENDUAK
http://www.statehoodandfreedom.org/es/la-lucha-saharaui/los-campamentos-de-ref
ugiados-en-tinduf TINDUFen dauden hainbat kanpamendu. http://www.saharagranada.com/campos-de-refugiado/ http://www.arso.org/05-3s.htm