Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ERRONKA 28. orrialdea
Denboraren joana
Elkarrekin bizi gara1
16Askotariko adimenak
EDUKIAK
ELKARREKIN BIZI GARA
OhiturakTradizioak
Familian Eskolan Komunitatean
Gozatu bideoaz, eta begiratu arretaz pertsonek zer lor dezaketen antolatuz eta elkarlanean arituz. Hitz egin ingurukoekin partekatzen ditugun ohitura eta tradizioen garrantziaz.
Hitz egin, halaber, gizakiok besteekin batera bizitzeko dugun beharraz.
HASTEKO
17
www.youtube.com/watch?v=K1HWyUIZ5kk
partekatzen ditugu
FAMILIAN ELKARREKIN BIZI GARAHurbileneko bizikideak gure familiako kideak dira.
Nork osatzen dugu familia?Gure familiako kiderik hurbilekoenak gura soak, neba-arrebak eta aitona-amonak dira. Familiako kide dira osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak ere. Osaba-izebak gurasoen neba-arrebak dira. Lehengusu-lehengusinak osaba-izeben seme-alabak dira.Familia bateko kideen arteko loturari ahai detasun deritzo, eta zuhaitz genea-logiko baten bidez irudika daiteke. Be-giratu Marina Sarasua Maizen zuhaitz genealogikoari:
Osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak
Gurasoak eta seme-alabak Aitona-amonak
18
Rafael Sarasua (Aitaldeko aitona)
Jon Sarasua Unanue (Aita)
Ines Unanue (Aitaldeko amona)
Helena Maiz Lete (Ama)
Monika Lete (Amaldeko amona)
Susana Maiz Lete (Izeba)
Jurgi Maiz (Amaldeko aitona)
Alberto Imaz Altuna (Osaba)
Bittor Imaz Maiz (Lehengusua)
Marina Sarasua Maiz
Diego Sarasua Maiz (Neba)
Hurbileneko bizikideak gure familiako kideak dira. Familian bizikidetza ona izan dadin, funtsezkoa da antolatzea eta ingurukoak errespetatzea.
1. Deskribatu zure familia. Besteak beste, honako hauek azaldu deskribapenean: a. Nork osatzen duen. b. Zer ematen dizuten. c. Zuk zer eman diezaiekezun.
2. Azaldu nola banatzen dituzuen etxeko lanak etxekoen artean.
3. Egin familietan bizikidetzan sortu ohi diren arazoen zerrenda bat, eta idatzi, alboan, arazo horietako bakoitza nola konponduko zenukeen. Adibidez:
1
19
Zer ematen digu familiak?Gure oinarrizko beharrak betetzen ditu familiak: janaria, bizitokia, osasuna, jantziak… Maitasuna, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigu familiak. Hezi egiten gaitu eta balioak transmititzen dizkigu. Gure familiaren babesean, ingurukoekin harremanak izaten eta gizartean bizitzen ikasten dugu.
Zer da familian elkarrekin bizitzea?Antolatzea eta familia osatzen dugun kide guztiak errespetatzea.
Arazoa Honela konponduko nuke
Anaia gazteak ez ditu jaso jostailuak. Harekin hitz egingo nuke, dena txukun izatearen garrantzia ikusarazteko, eta jasotzen lagunduko nioke.
Etxeko lanak banatzen ditugu.
Ingurukoekin hitz egiten dugu, arretaz entzunez eta
gure iri tzia emanez.
Ingurukoei laguntzen diegu, eta zaindu egiten ditugu behar dutenean.
Eskolako funtzio na mendua zuzentzen eta antolatzen du.
Idazkaritzako lanak, garbiketak, sukaldeko lanak eta mantentze lanak egiten dituzte.
ESKOLAN ELKARREKIN BIZI GARA
20
Zer ematen digu eskolak?Eskolan, ezagutzak geureganatzen ditugu, eta kultura jantziagoa izatea lortzen dugu. Ahaleginak zer garrantzi duen ikasten dugu, eta lan-ohiturak hartzen ditugu. Geure kabuz moldatzen ikasten dugu. Ingurukoekin harremana izaten ikasten dugu, eta adiskidetasun-loturak sortzen ditugu.
Eskolan, hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin bizi gara.
Nork osatzen dugu hezkuntza-komunitatea?Eskolak ondo funtziona dezan egin beharreko lanen ardura duten pertsonek osatzen dute hezkuntza-komunitatea:
Ikasi egiten dute, eta gelako lanak egiten dituzte: materiala banatu, mahaiak txu kundu, arbela gar bitu…
S e m e a l a b e n hezi ketan laguntzen dute, eta eskolako bizi tzan parte hartzen dute, hainbat jardueraren bidez eta Guraso Elkartea osatuz.
Antolatu egiten dira ikasleek ikas dezaten. Erabakiak hartzen dituzte hezkuntza hobetzeko, ordutegiak zehazteko, egutegiak prestatzeko, jarduerak egiteko…
Ikasleak
Zuzendaria
Irakasleak
Ikasleen gurasoak
Administrazioko eta zerbi tzuetako langileak
Ezagutzak geureganatzeaz gain, ahaleginak zer garrantzi duen ikasten dugu eskolan, lan-ohiturak hartzen ditugu, eta geure kabuz moldatzen eta ingurukoekin harremana izaten ikasten dugu.
4. Datorren ikasturtean, lagun batzuen alaba zure ikastetxera joango da, eta ikastetxean nola antola-tzen zareten jakin nahi dute. Idatzi beharrezko informazioa taula batean.
5. Egin ikasturte honetan eskolan ikasi nahi dituzunen zerrenda bat. Horretarako, kontuan hartu hala ikasketak eta jakintzak, nola ikaskideekiko harremana eta gauzak zeure kabuz egiteko gaitasuna.
1
21
Zer da eskolan elkarrekin bizitzea? Nola antolatzen gara?Eskolan elkarrekin ondo konpontzeko, antolatu egin behar dugu:
Ikasgelan JolastokianHonela antolatzen gara … …
Ikaskideekin ditugun gatazkak hitz eginez konpontzen ditugu.
Liburuak eta eskolamateriala garbi eta txukun izaten ditugu,
errazago erabiltzeko.
Jolastokian, jolasarauak bete tzen ditugu, denok
ondo pasatzeko eta gatazkak saihesteko.
Hizketan ari denean, moztu gabe arretaz entzuten diogu irakasleari, eta hitza eskatzen dugu parte hartzeko.
Hezkuntzakomunitateko kide guztiak
errespetatzen ditugu.
KOMUNITATEAN ELKARREKIN BIZI GARA
22
Etxea eta eskola ez dira bizikidetza-gune baka-rrak. Komunitate handiago bateko kide gara guztiok: bizi garen herria edo hiria.
Nork osatzen du gure komunitatea?• Ezagutzen ditugun edo maiz ikusten ditugun
per tsonek osatzen dute gure komunitatea. Eskaileretako, kaleko eta auzoko bizilagunak dira, besteak beste.
• Ezagutzen ez ditugun arren gure kale, parke, udale rriko autobus, liburutegi… berean ibiltzen diren per tsonak ere gure komunitateko kideak dira.
Zer ematen digu komunitateak?
Zerbitzuak ematen dizkigu, hala nola osasun-arlokoak, dendak, herri barruko autobusa, zabor-bilketa…
Aisialdirako jarduerak eta lekuak ere eskaintzen dizkigu: zinema-aretoak, parkeak, kirol-instalazioak…
Familia eta eskola baino talde handi-ago bateko kide izaten eta ezeza-gunekin bizitzen irakasten digu.
Komunitatean, talde handi bateko kide izaten eta bizilagunekin eta ezezagunekin bizitzen ikasten dugu.
6. Idatzi zure bizilagunekin eta zure komunitateko beste kide batzuekin partekatzen dituzun bost gune edo jardueraren izenak.
7. Jarri launakako taldetan, eta eman irtenbideak bizilagunen arteko bizikidetza-arazo honi:
1
23
Zer da komunitatean elkarrekin bizitzea?Komunitateko kide guztiak errespetatzea eta antolatzea da gure komunitatean elkarrekin bi-zitzea, bizitza atseginagoa izan dadin. Ikusi zer erraza den:
Ingurukoak errespetuz eta adeitasunez tratatzen
ditugu.
Komunitateko gainerako kideei traba egiten dieten
zaratak eta jarduerak saihesten ditugu.
Guztion inguruak garbi edukitzen laguntzen dugu.
Emakume bat kexu da bizilagunak —nerabe bat— musika oso ozen jartzen duelako gauez. Mutilak esaten du musikak kontzentratzen laguntzen diola ikasteko eta, gainera, bere etxean nahi duena egin dezakeela. Emakumeak dagoeneko hitz egin du gaztearen gurasoekin, baina alferrik izan da.
a) Arretaz entzun ingurukoei, moztu gabe.
b) Adierazi zuen ideiak ordenatuta.
c) Errespetatu gainerakoen iritziak, zuenak desberdinak izan arren.
Hitz egiteko orduan, gogoratu:
Jende gehienak nekazaritzan lan egiten zuen. Egunsentiak eta ilunabarrak ezartzen zuten laneko ordutegia.
Gizonezkoek jantzi ilunak eta txapela janzten zituzten. Emakumezkoek, gona edo soineko luzeak.
Modu oso zeremoniatsuan egiten zioten agur elkarri.
Elikaduraren oinarria bertako produktuak eta hurbilekoak ziren.
Jendeak den bora libre gu txi zuen, eta dibertsio gu txiago zegoen.
OHITURAK PARTEKATZEN DITUGU
24
8. Azaldu zure komunitateko zenbait ohitura. Adibidez: zer plater tipiko jan ohi diren, urte-betetzeak nola ospatzen diren, lorategi eta balkoietan zer landare jartzen diren...
9. Ikertu nola aldatzen diren ohiturak denborarekin: lanean, jantzietan, gizarte-harremanetan, elikaduran… Zure familiako kide zaharragoei galdetu diezaiekezu.
Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian... Komunitate bakoitzak bere ohiturak ditu, eta aldatu egiten dira denborak aurrera egin ahala. Ikusi lehen zer ohitura genituen eta oraingoak nolakoak diren:
Lehen
Gure gizartean, lana oso garrantzitsua da.
Lanean, ordutegi bat betetzen dugu, ardura tsuak gara, eta gainerakoentzat probetxugarri izaten saiatzen gara.
Nola lan egiten dugun
Ingurukoekiko harremanean, janzteko modua, elkar agurtzekoa, maitasuna agertzekoa, elikatzekoa eta beste hainbat partekatzen ditugu.
Harremanak nola izaten ditugun
Dibertitzeko eta aisialdia antolatzeko modua partekatzea ere bada bizikidetza.
Aisialdian zer egiten dugun
Ohiturak dira komunitate bateko kideek normalean gauzak egiteko (lan egiteko, harremanak izateko, dibertitzeko eta abar) dituzten ohiko mo du ak.Komunitate bakoitzak bere ohiturak ditu, eta aldatu egiten dira denborak aurrera egin ahala.
10. Yayi Afrikako herrialde bateko mutiko bat da, Beningoa. Irakurri arretaz:
a. Izan du arazorik Yayik bertakotzeko? Izan badu, gainditu du? Nola? b. Aipatu Beningo eta gure inguruko ohituren arteko desberdintasunen bat. Desberdintasun horiek
ezinezko egiten dute bizikidetza? Arrazoitu zure erantzuna.
1
25
Gaur egun, jende gehienak hiriko bulego, saltoki eta fabriketan egiten du lan. Gure lanordutegia, gehienez, 8 ordukoa izaten da.
Orain, arropa erosoagoa erabiltzen dugu, eta agurrak xumeagoak dira: eskua edo besoa erabiltzen dugu, edo musu bat eman.
Gaur egungo elikadura askotarikoagoa da; leku askotatik iristen zaizkigun produktuak jaten ditugu.
Aisialdia lana bezain garrantzitsua da guretzat, eta modu asko ditugu ondo pasatzeko.
Gustuko dut Euskadi, baina ez nintzen erraz bertakotu, ez bainekien euskaraz. Irakasle baten laguntzaz, laster hasi nintzen euskaraz ulertzen. Oso ona naiz futbolean, eta horrek lagundu zidan eskolan eta auzoan lagunak egiten. Euskadi eta Benin oso desberdinak dira. Han, esate baterako, gazela-haragia jaten dugu, eta palma-olioa erabiltzen dugu sukaldean. Baina desberdintasun horiek ez didate eragotzi egokitzea. Jende ireki asko aurkitu dut, eta errespetuz tratatu naute beti.
Orain
JAIAK ETA TRADIZIOAK
26
Komunitate guztiek ospatzen dituzte beren jai tra-dizionalak. Urtaroaldaketekin, mahatsbilketarekin, uztabilketarekin edo antzinako ganaduazokekin lotutako ospakizunak izaten dira.Komunitateko jairik garrantzitsuenak zaindariaren jaiak dira. Urtean behin ospatzen dira, herriko edo hiriko zaindari santuaren egunean.
Ikaskideekin ospatzen ditugu zenbait jai tradizional; inauteriak, adibidez.Udaberrian, Liburuaren Eguna izaten dugu, irakurtzea zer garrantzitsua den gogoratzeko.Eskolaurtea amaitzen denean, hezkuntzakomunitateko kideek ikasturteamaierako jaia ospatzen dute.
Senitartekoekin ospatzen ditugu ezkontzak, familiako kide berri baten jaiotza eta beste gertaera garrantzitsu batzuk.Urtebetetzeegunean senitartekoak zoriontzeko eta opariak egiteko tradizioa partekatzen dugu.Familiarekin ospatzen ditugu jai tradizional ba tzuk; Gabonak, esaterako. Gabonetan elkarri opariak egiteko ohitura ere badugu.
Komunitatean
Familian
Ohitura batzuk ez dira aldatzen, denborak aurrera egin arren, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira; hala, tradizio bihurtzen dira.Tradizio asko familian, eskolan eta komunitatean ospatzen ditugun jaiei lotuta daude.
Eskolan
11. Bilatu bizi zaren tokiko eta beste toki batzuetako tradizioei buruzko informazioa, eta bete hau bezalako taula bat, horma-irudi bat egiteko.
1
27
Tradizio berriakBeste leku batzuetatik etortzen diren pertsonek gurekin partekatzen dituzte beren tradizioak: jaiak, musika, dantzak, gastronomia… Gainera, beste herrialde eta kultura batzuetako tradizioak imitatzen ditugu:
Pizza
Sushia
Halloween jaiaAfrikako perkusioa
Belaunaldiz belaunaldi igaroz denboran irauten duten ohiturak dira tradizioak.
Gainerakoen ohiturak eta tradizioak ezagutzeak eta errespetatzeak aberastu egiten du gure komunitateko bizikidetza.
Bizarzuri
Jantzi tipikoak Jaiak Gastronomia BestelakoakZeure herriko tradizioak … … … …
Beste toki batzuetako tradizioak … … … …
BERRIKUSI IKASITAKOA
28
Elkarrekin bizi gara
Familian
Zein?
Zer?
Nola?
eta?
Zein?
Zer?
Nola?
Eskolan
Zein?
Zer?
Nola?
Ohiturak Zer dira?
Tradizioak Zer dira?
• Lehen… • Orain…
• Familian • Eskolan
Eta?
kideak
antolatzen da antolatzen da antolatzen da
ematen digu
kideak
ematen digu
kideak
ematen digu
partekatzen ditugu
12. Konparatu eskema hau 17. orrialdekoarekin. Kopiatu zure koadernoan, eta osatu falta den informazioa.
BAIETZ ERRONKA GAINDITU!
Denboraren joanaHeldu berriz 9. jardueran bildutako informazioari, abiapuntu gisa erabiliko baitugu honetan.• Osatu lau lantalde, eta aukeratu taulan landutako ezaugarrietako bat.
• Talde bakoitzak bere ezaugarriari buruz tauletan jasota dagoen informazioa bilduko du, eta daturik interesgarrienak hautatuko ditu.
Datu horiekin, idatzi idazlan bat garrantzitsuena azaltzeko. Gehienez ere, orrialde batekoa izango da idazlana.
• Talde bakoitzak kolore bateko hormairudi bat egingo du; bere lana han itsatsiko du, eta Interneteko bilatzaile batean aurkitutako irudiz hornitu.
Nahi izanez gero, denboraren joana ikusteko balio duten gauza zaharrak uzteko eskatu senitartekoei: postalak eta argazkiak; jostailuak; laneko erremintak edo sukaldeko tresnak; irrati edo transistoreak; arropa; eta abar.
• Hormairudiak eta bildutako gauza zaharrak hartu, eta erakusketa bat antolatu ikasgelan. Ondoren, gonbidatu hezkuntzakomunitateko kide guztiak erakusketara.
• Talde bakoitzeko kideek txandak egin ditzakete erakusketako gidarilanak egiteko.
Ataz
a in
tegr
atua
29
Lana JantziakGizarteharremanakElikadura
AMAITZEKOG
aitasunak
30
IZENA POSTUA ZEREGINA ZER GERTATZEN DA EZ DAGOENEAN?
Endika Atezaina 1. Eskola zabaltzea eta ixtea.
2. .....
1. Ezin da zabaldu eta itxi eskola. Beste norbaitek hartu behar du ardura hori.
2. ....
.......... .......... .......... ..........
PRAKTIKAN JARRI 1. Egin zeure familiaren zuhaitz genealogikoa, argibideei jarraituz:
• Adierazi gizonezkoak lauki baten bidez, eta emakumezkoak, zirku-lu baten bidez.
• Nahi izanez gero, se-nitartekoen argazki txi-kiak erabili, haiek ma-rrazten ibili gabe.
•Idatzi bakoitzaren izen-deiturak eta zuk haietako bakoitzarekin duzun ahaidetasuna.
2. Irakurri testu hau.
—Kopiatu eta bete honelako taula bat zure koadernoan:
Rafael Sarasua (Aitaldeko aitona)
............................................
Ines Unanue (Aitaldeko amona)
............................................
Maiderrek, egunero bezala, goizeko zortzi-zortzietan zabaltzen du eskola. Mirenek, zazpietan, erratza hartu, eta azken garbitua ematen dio jolastokiari. Zuriñek, zazpi eta erdietan, orde-nagailua pizten du, mezuak irakurtzen ditu eta haien berri ematen dio Aitorri, zeinak eskola zuzentzen baduen nahiko lan. Zortzietatik aurrera, Unai, Jose Mari, Ainhoa eta beste ailegatzen dira, eta bakoitza bere ikasgelara joaten da. Ni bederatziak laurden gutxitan iristen naiz, Ikerrekin batera sarritan. Anek ekartzen du Iker, automobilean, eskolatik urruti bizi da eta.
Gaitasunak
HAUSNARTUPentsatu unitatean landutako gaiez, eta erantzun galdera hauei esaldi batekin:
— Zer eman dizute besteek unitate honetan?
— Zer eman diezu zuk besteei? Non igartzen da zure ekarpena taldeka egiten dituzuen lanetan?
Eskolako egunerokoa
31
3. Konparatu irudiak, eta azaldu zeregin berak nola betetzen ziren lehen eta nola betetzen diren orain.
4. Kopiatu eta bete taula bat honako jai eta tradizio hauekin:
EKINIrakaslea gai berriren bat esplikatzen ari zaizue, baina ez diozu ulertzen. Zer egingo zenuke?Azaldu pentsatu duzun aukera bakoi- tzaren abantailak eta desabantailak.
urtemuga Halloween ikasturteamaiera Eguberria inauteriak herriko jaia
JAIA JATORRIA ZERTAN DATZAN NOLA OSPATZEN DUDAN… … … …