73
~ 0 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea Usurbilgo Euskal kantu Taldea 2009 AURKIBIDEA

Euskal kantak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Usurbilgo euskal kantak proba egiteko

Citation preview

~ 0 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

Usurbilgo Euskal kantu

Taldea

2009

AURKIBIDEA

~ 1 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

ABERRIAREN MUGAK 28 ABERTZALEA JAIO NINTZEN 152 ADIO LAGUNA 1 AGUR EUSKAL HERRIARI 33 AGUR XIBERUA 2 AGURE ZAHARRA 3 AI ZER PLAZER(R)A / AMA 58 AITA-SEMAK 5 AITORMENA 4 AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA 110 ALA KINKIRRIN 59 AMA EUSKAL HERRIA 113 AMETS, AMETS EGIN 129 AMETS, BIZITZ AMETS, GAZTE AMETS 143 AMNISTIAREN DEMA 151 ARBOLA GAINEAN (LABORARI) 60 ARDIAK LERRO LERRO 106 ARI NAIZELA 61 ARRANTZALE MAITAGARRI 130 ARRATSALDE HONETAN 34 ARROSAKO ZOLAN 93 ASTOTXO BAT BANEUKO 96 AZKEN AGURRAREN NEGARRA 37 AZKEN DANTZA HAU 35 BAGA, BIGA, HIGA 88 BAGARE 22 BALDORBA 6 BARATZE BAT 9 BATASUNA 150 BEGIAK PARREZ PARREZ 43 BEHIN BATIAN LOIOLAN 38 BEHIN BETIKO 39 BERTSUAK JARRI DIZKAT 134 BIZKAIA MAITE 20 COMPOSTELAKO ERROMESA 95 EGIA GARESTI DALA 71 EGUN DA SANTI MAMIÑA 90 EGUNSENTIA 140 EKI EDER 62 EMAKUME JAIO NINTZEN 142 EPERRA 64 ERRIBERA 11 ERROTA ZAHARRA 75 EUSKAL HERRI NEREA 141 EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ 17 EUSKAL HERRIKO SEMEAK GARA 131 EUSKALDUN BERRIAREN BALADA 144 EUSKERA, OI EUSKERA 149 EZ GAUDE KONFORME 114 EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK 86 EZ, EZ DUT NAHI 64 FORJARIEN KANTA 56 FURRA FURRA 27 GAZTELUGATZE 13 GIZON ARRUNTAREN KOPLAK 18 GOIZIAN ARGI HASTIAN 139 GOIZIAN GOIZ JEIKIRIK 138

GOIZUETAN / TRABUKO 81 GREZIAKO ITSASONTZIA 30 GURE BAZTERRAK 49 GURE ZORTEA 112 GURETZAT 97 HABANERA 45 HAIKA MUTIL 21 HAIZE HEGOA 79 HAIZEA DATOR 148 HAUR KANTA II-III 153 HEGAZTI ERRARIAK 85 HERIO LATZA 40 HERRIA ETA HIZKUNTZA 78 HERRIKO FESTAK 46 HIK LAN ETA NIK JAI 92 IKASTOLAKO ERESERKIA 147 IKUSI MENDI ZALEAK 7 IKUSTEN DUZU GOIZEAN 8 ILARGIA 70 ILUNTZEAN 132 INTERNAZIONALA 118 INTSUMISOARENA 146 IPARRAGIRRE 76 ISIL-ISILIK DAGO 99 ITSASOAN LAINO DAGO 44 ITSASOAN URAK HANDI DIRE 36 ITSASOARI BEGIRA 100 ITSASONTZI BATEN 108 ITURINGO AROTZA 83 ITZALA 115 ITZIARREN SEMEA 15 IZARREN HAUTSA 10 IZOTZ-ONDOKO EGUZKI 25 JUANA BIXENTA 128 KANTA ABERRIA 145 KANTATUAZ KANTATUAZ 126 KANTU JIRA KANTUEN BIDEZ 50 KANTUZ SORTU NAIZ ETA… 47 KATTALIN 24 KIRIELEISONAK 121 KOBLAKARI 133 KONTRAPAS 125 KONTXESIRI 124 LAU TEILATU GAINEAN 31 LEIXIBATXUA 135 LILURAREN KONTRA 87 LORETXOA 32 LORIAK UDAN IHINTZA BEZALA… 51 MADALEN BUZTURINGO 127 MAITATZEN ZAITUDALAKO 94 MAITE ZAITUT 69 MAITIAK GALDE EGIN ZAUTAN 123 MARIA SOLT ETA KASTERO 26 MARTXA BATEN LEHEN NOTAK 65 MATALAZ 52 MENDIAN GORA HARITZA 53 MUÑAGORRIREN BERTSOAK 14

~ 2 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

NAFARROA 67 NAFARROAKO ERESERKIA 68 NERE MAITIA JAIKI ETA JAIKI 117 NERE SENTIMENTUA 116 NIGARRA BEGIAN 136 NIREKIN 98 OI AMA EUSKAL HERRI… 66 OI, PELLO PELLO! 89 OIES ERRONDAN DABIL 84 OROITZEN ZAITUDANEAN AMA 73 OTSOAK ETA TXANOGORRITXU 72 PASAIAKO HERRITIK 77 PELLO JOXEPE 122 PRIMA EIJERRA 23 SALAMANKARA 120 SAN SIMON ETA SAN JUDA 119 SEASKA KANTA (Amaren bularra…) 109 SOLDADU SARTZEA 91 SORTERRIKO KOPLAK 74 TOPA DAGIGUN 12 TRAPU ZAHARRAK 57 TRISTE BIZI NAIZ ETA 107 TTUKURRU TTUKU TTUKU 48 TXALAPARTA 137 TXATXAMATXALINATXU 105 TXORI TTIKIA NINTZELARIK… 111 TXORIA TXORI 16 UME EDER BAT 104 URTXINTXAK OIHANEAN 19 USURBILDARRAK DAUKATE 41 USURBILGO ELIZA 42 XALBADORREN HERIOTZEAN 54 XARMANGARRIA ZIRA 103 XORIERI MINTZO ZEN 102 XOXO BELTZA 80 ZAKU BEREAN 29 ZAZPIAK OIHAL BATETIK 55 ZENBAT GARA 101 ZURE BEGIEK 82

~ 3 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

1. ADIO LAGUNA Adio laguna, aski ezaguna, bis nork bete behar du zuk utzi diguzun hutsena? Inoiz ez naiz damu izango laguna izana, gogoan daukat irakatsi bis izan zenidana. Jatorrean jator, ez zen beste inor, bis garen artean sendo dirau gurekin iraunkor Bizi indarra daukat, gartsu, zenaren gorantzan, berriro elkar ikusiko bis dugun esperantzan.

2. AGUR XIBERUA Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik, Parisen sarthü nintzan korajez betherik. Plazerez gose eta bürian hartürik behar niala alegera bizi… Bostetan geroztik, nigar egiten dit, bis Xiberua zuri.

Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena! Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik. Palazio ederretan gira alojatzen, eta segür goratik aide freska hartzen; Gain behera soginik beitzait üdüritzen Orhi gainen nizala agitzen… Bena ez dira heben bazterrak berdatzen, bis txoriak kanthatzen! Agur Xiberua… Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat, ene azken egünen han iragaitera, Orhiko txoriaren khantüz behatzera, pharka ditzan nik egin nigarrak. Hots, xiberutarrak, aintzinian gora bis euskualdün bandera. Agur Xiberua…

Elki/jalgi, irten Hasperena/suspirioa

Bena/baina Heben/hemen

Behatzera/obserbatzera Soginik/begiraturik

Pharka/barka

~ 4 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

3. AGURE ZAHARRA Agure zahar batek zion bere etxe aurrean goizean goiz lantokira irteten nintzanean: Ez al dek, gazte, ikusten gure hesola zein dan? Desegiten ez badugu, bertan galduko gera. Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasia dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola, nola, laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi, eskuak zartatu zaizkit eta indarrak utzi. Usteltzen badago ere, karga badu oraindik, berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin: Baina guztiok batera... Agure zaharra falta da gure etxe ondotik, haize txar batek hartu ta eraman du hemendik. Haur batzuk ikusten ditut eta, inguraturik, aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi: Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasia dago-ta, laister eroriko da.

Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola, nola, laister eroriko dan. Lara, la, la... (azkarrago)

4. AITORMENA Ez dira betiko garai onenak azken finean gizaki hutsak gara baarearen ostean dator ekaitza udaberri berririk ez guretzat. Deenborak aurrera eetengabian ta orain ezin eutsi izan ginana ruutinaren morroiak bihurtuu gara laaztana lehen baino lehen aska gaitezan Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrik esan eta zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena, baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezan. Ohartu gabe arrunt bilakatuta ohartu gabe heldu gara mugara muundua jausi zaigu gainera maitia, lehen baino lehen aska gaitezan eez dakigu non dagooen hoberena biila dezagun beste lekuuetan Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrik esan eta zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena, baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezan.

bis

~ 5 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

5. AITA-SEMEAK Aita-semeak tabernan daude, ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan. Aita-semeak… Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean. Aita-semeak… Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, ez inori, ba, errua bota Euskal Herria hiltzean. Aita-semeak… Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilko Euskal Herria ni bizi naizen artean. Aita-semeak…

6. BALDORBA 1 Ezkil gabeko elizen eremu emankorra, giza-murzuriko zure ardientzat.

2 Oi Baldorba, oi Baldorba, eguzki eta haize idor, mahats-ardo ibai, galburuaarena. 3 Lur gorri, harri landu, mailu eta zizelaren kantu, kitaarrazko alakiketan, Armeniako kanun, ahots urraatuan. 4 Oi Baldorba, oi Baldorba, esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikaatua. 5 Zure irriño erromanikoa erdi izoztu eta leloturik utzi zuen madarikatuaren izena nahi dut. 6 Oi Baldorba, oi Baldorba, esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikaatua. 7 Oi Baldorba, zutaz oroit eta zuri nagozu. 8 Kantu bat laaburra da eta pentsa zuk, esaten ez dizudan hartaz. 9 Oi Baldorba, oi Baldorba, esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.

bis

bis

bis

Giza-murzuriko/Giza marrua, balido

~ 6 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

7. IKUSI MENDIZALEAK Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu. Ez nekeak, ezta bide txarrak gora, gora, Euskal Herria. A, a, a! Gu euskaldunak gara Euskal Herrikoak. Hemen mendi tontorrean euskal lurren artean begiak zabaldurik bihotza erreta. Hain ederra, hain polita da-ta, gora, gora, Euskal Herria! A, a, a! Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak.

8. IKUSTEN DUZU GOIZEAN Ikuusten duuzu goizean, argia hasten denean, menditto baten gainean: etxe ttipitto aintzin xuri bat lau haitz handiren artean, iturritto bat aldean, txakur txuri bat atean, han bizi naiz ni bakean. Nahiiz ez deen gaaztelua aiten aitek hautatua. maite dut nik sorlekua, Etxetik kanpo zait iduritzen nonbait naizela galdua; nola han bainaiz sortua, han utziko dut mundua, galtzen ez badut zentzua.

Ez da lurrean gizonik, printzerik ez erregerik, ni baño hobeki denik. Badut andrea, badut semea, badut alaba ere nik. Osasun ona batetik, ondasun nahiko bestetik… Zer gehiago behar dut nik?

9. BARATZE BAT Hau da egün ederra, mila xori(e)k kanta ziauri en’erregina besuak zuri dititzüt para. Baratze bat nahi deizüt egin amets segretüenekilan liliak egün jauntsi ederrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan. bis Gaü beltz ta sakonetik elkitzen nüüzü hoztürik bihotza hain tristerik zütaz hainen berantetsitürik. Baratze bat... Karrosa bat hor dügü kanpuan gure haidürü ez gal haboro denbora hiskor beitago amodiua. Baratze bat... Maitarzün berriari ilargiak dü argi emanen deikü aski gük alkar maita dezagün beti. Baratze bat...

bis

bis

bis

Ziauri/zeuri Liliak/loreak Jauntsi/jantzi

Elkitzen/jalgitzen,irteten Hainen/hain

Karrosa/Karroa,dilijentzia Haidürü/zain, itxaroten

Haboro/gehiago Hixkor/galkor, ahul

~ 7 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

10. IZARREN HAUTSA Hitzak: Xabier Lete / Musika: Mikel Laboa

1 Izarren hautsa egun batean

bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizbait ginaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera

sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera

kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

2

Giizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,

burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.

Ekin ta ekin bilatzen ditu saiatze hortan ezin gelditu,

jakintza eta argia: bide ilunak nekez aurkitu

lege berriak noizbait erditu hortan jokatuz bizia.

3 Gizonen lana jakintza dugu;

ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.

Eta indarrak ongi errotuz gure sustraiak lurrari lotuz

bertatikan irautea:. ezaren gudaz baietza sortuz ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

4

EEz dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,

bere premiak bete nahian beti bizi da gizona.

5 Gu ere zerbait bagera eta

gauden tokitik hemendik bertan saia gaitezen ikusten:

amets eroak baztertuz bertan sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

6

Gizonen lana jakintza dugu; ezagutuz aldatzea,

naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.

Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak.

7

Beren aukeeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz ibiltzen joanen direnak:

gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz

egiztatuko dutenak. 8

Guu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak.

Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak.

bis

~ 8 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

11. ERRIBERA

Erribera, erribera! Zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan isurtzen diren asmoak gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek gorderik duten antzina hats tristetan mintzo da haren mina. Ooo... Horma zahar arraituetan txoriak dira kantatzen, mendetako lo geldia salatzen. Nafarra anai zaharra, kondairaren lehen zuztarra, bego higan arbasoen amets hura. Ooo…

12. TOPA DAGIGUN

Errioxar, Baigorriko, Bakio nahiz Getariko, topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko. Umeak arretaz horni, gazteei hitza eskaini gaztetxoago eta haurrago izan gaitezen geroni. Errioxar, Baigorriko... Ez uka amonei hitzik, entzun agureei pozik, zaharra ez da izandakoa, luzaroan dena baizik.

Errioxar, Baigorriko... Hierarkia da lehorra, harremana emankorra; errespetuan dago gordeta emakumeen altxorra! Errioxar, Baigorriko...

13. GAZTELUGATXE Seiehun urte inguru kosta aldean zen gertatu, itsasgizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu, enbat itzelak Gaztelugatxen ontzi eder bat zuen hondatzen, euskaldunontzat barruan altxor handiak ei zekartzan. Igaz udako goiz batez eguzkiaren lehen printzez jo nuen itsas barrena bihotza dardara eginez, murgildu nintzen ur gardenetan, arakatu ongi hare-haitzetan, han zegoen tinkaturik goroldioak estalirik. Indar guztioz bultzatzen altxor kutxa zabaldu nuen, atzera egin ninduen uhin handi bat altxatu zen, inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa, hau da gure urguilua altxor guztien iturria. Eta hau hola ez bazan sar nazatela kalabazan, ipuin txit barregarriak kontatu nizkizuen plazan.

bis

bis

bis

bis

Arraituetan/Pitzatuetan

~ 9 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

14. MUÑAGORRIREN BERTSOAK Musika: B. Lertxundi

1 Muñagorrik diona bere proklamian,

gerrak hondatzen gaitu bosgarren urtian; igaz jarrikan Karlos Madrilgo bidian

bultza zuten atzera, gerra bere

gerra bere oñian

2 Agintari onenak preso daduzkate; euskalduna izatia du bakoitzak kalte. Tejeiro ta Maroto guzien alkate;

zer gizon hoietatik espera

espera gentzake.

3

Karlos agertu ezkero probintzi hauetan, beti bizi gerade neke ta penetan.

Nahiz kendu guk duguna behin ere ezer eman; bost negar egiteko,

nunbait jaio nunbait jaio ginan.

4 Semiak soldatu ta preso gurasuak, ezin pagaturikan kontribuziuak.

trintxera lanetara gainera auzoak. Dolorezkoak dira

gaur gure gaur gure pausoak.

5

Kordoiz inguraturik kostatik Ebrora,

trabaz gaude josirik bera eta gora.

Atzenikan frantsesak itxi du frontera.

gerrak ez dakar onik inundik

inundik inora.

6 Atiak itxi ta ogia garesti;

artua ere ari da igotzen poliki;

dirua ezkutatzen da egunero hemendik, nola bizi garen bada

harritutzen harritutzen naiz ni.

bis

~ 10 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

15. ITZIARREN SEMEA Itziarren semea: hori duk mutila! nihor salatu baino nahiago du hila harro egon liteke Maji neskatila, espetxetik jali ta joanen zaio bila! Maji neskatila, hori dun mutila! Nihor salatu baino nahiago du hila! - Haurra zer egin haute holan egertzeko? - Ama, jo egin naute mintza arazteko - Izenik eman al duk? Esan zak egia! - Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia! - Jali haiz garbia? - Bai ama, egia! Ta amak eskeini zion klabelin gorria. Itziarren semea … Zazpi gizon nituen joka inguruan Makilaz hartu naute ostikoz lurrean. Bainan nik ez dut eman lagunen izenik! ta hantxe galditu dira fitsik jakin barik! lagunen izenik! Ez baitut eman nik, ta hantxe galditu dira fitsik jakin barik! Itziarren semea … Lau aldiz sartu naute urean burua zangotik euki naute zintzilikatua bainan nik ez dut eman lagunen izenik, Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik! Zangotik zintzilik, ni beti ixilik! Ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik! Itziarren semea… Izerdia ta odola burutik behera ezpainak urratu ta azazkalak atera Bainan nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik! odolez beterik, ni beti ixilik! Ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik! Itziarren semea…

16. TXORIA TXORI Hegoak ebaki banizkio,

neria izango zen, bis ez zuen alde egingo; bainan, horrela,

ez zen gehiago txoria izango; eta nik...

txoria nuen maite; Lara-larara-laa... bainan, horrela,

ez zen gehiago txoria izango; eta nik...

txoria nuen maite; Lara-larara-laa...

17. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo naizen plazara, geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik behar duguna, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena. Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?

bis

bis

bis

bis

~ 11 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

18.GIZON ARRUNTAREN KOPLAK Kantatzera noazu bertso bat edo bi herenegun jarriak gizona arruntari. Antoniyo, Lorentxo edo Joxe Mari, gauza ederra denik ez ukatu neri.

Goizean jeikitzean lehenbiziko gauza, aba zabaldu eta jazten ditut galtzak, muturra garbitzean nolako zalantzak ezin kendurik nabil loaren orratzak.

Kafesnia hartuta horrekin batera ahal baldin badet behintzat noa komunera: aurrian papera ta atzian papera, periodikua letuz ilustratzen gera.

Etxetikan lanera noa nahiko mantso. Realak kuatro-uno galdu zuen atzo, kalian bi zakur ta beste hiru atso, egun on don Pepito eta don Alfontso.

Gauzak gaizki dabiltza, hau da komeriya, Afganistan-en gerra piztu zuten iya, tokatzen baldin bazait aurten loteriya erosiko beharko det zitroen berriya... ongi egon omen zan Tolosan feriya.

Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian, karterari lotutzen txamarra galtzian: Artxandako haiziak beruak baizian, ederki egoten zen oiaren atzian.

Ni lana egina naiz semiak hazteko, haiek eskola ona xuxen ikasteko, ikasi eta gero lanian hasteko, ez ditezela izan! bazterrak nahasteko!

Semeen semetatik baidatoz semiak, batzuek arrak eta bestiak emiak, batzek lodiak eta beste batzuk miak: honela jarri zuen Jaunaren legiak.

Gaurko eguna ere bota dugu, bada gizon okupatua gauza ederra da. Asko gustatzen baitzait oiluaren salda, Mugairen hasten baita Belateko malda.

Ez naiz ni gizon txarra, baina, zer arrayo, Fidek Castro izateko ez bainintzan jayo; musian egiten det makina bat sayo, bis andriaren onduan afaldu det yayo, orain ohera noa bihar arte ayo.

~ 12 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

19. URTXINTXAK OIHANEAN

Urtxintxak oihanian Jauzika, Aldaxkatik aldaxkara… "Zuk erradazu, ama Zendako Ez diren erortzen lurrerat?.. " Nik ere nahi nuke izan Urtxintxa bezala! Hain gora, hain trebe, Izaiteko libre!… Urtxintxak oihanian Zintzilik, Buruz behera buztanetik!… "Zuk erradazu, ama, Zendako Ez duten buruko minik?.. " Nik ere nahi… Urtxintxak oihanian Karruxkaz, Neguko bildu heltzaurrekin… "zuk erradazu, ama, Zendako Ez dezaketan egin berdin?.. "

Nik ere nahi…

20. BIZKAIA MAITE

1 Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan soineko xuriz jantzia buruan orlegi, bihotzean sua, neree gogooaren ertzetik pasatzen zure usain goxoa, lana, amodioa, iitsasoa nere baitan sartzen.

2 Atzo goizeean entzun nuen zure berbaren oihartzuna zure kantaren fereka, bihotzean kilika eta oihaartzunaren haunditasunean murgilduz joan nintzen jauzika, hegaka. 3 Bart aarratsean arbasoen baratzaren ondoan bertsotan eta dantzan lotu zinen alai, piper eta gatza, saabel emankor. 4 Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan soineko xuriz jantzia buruan orlegi, bihotzean sua; oleerkari penatuaren gozo eta mina amodio eta kanta, zure berba leun zure gatzaren bizia zure burdinaren goria dira gaur neretzat aterbe. 5 Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan soineko xuriz jantzia buruan orlegi, bihotzean sua, lirain, sendo, eder.

bis

Karruxkaz/ Krix-krax egin Heltzaurrekin/Intxaurreki

n

~ 13 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

21. HAIKA MUTIL Haika mutil, jeiki hadi argia den mira hadi, Bai nausia, argia da bis gur’oilarra kanpoan da. Haika mutil, jeiki hadi euria den mira hadi Bai nausia, euria da, bis gure orra bustia da. Haika mutil, jeiki hadi surik baden mira hadi Bai nausia, sua bada bis gur'gatua beroa da Haika mutil, jeiki hadi hortxet zer den mira hadi Bai nausia, haizea da, bis gur'leihoa ireki da Haika mutil, jeiki hadi kanpoan zer den mira hadi Bai nausia, elurra da, bis lurra txuriz estali da Haika mutil, jeiki hadi urean zer den mira hadi Bai nausia, ardia da bis aspaldian itoa da. Haika mutil, jeiki hadi zeroi non den mira hadi Bai nausia, egia da, bis mutiltxo hau unatu da.

22. BAGARE

Araban bagare, Gipuzkun bagera Ziberun bagire ta Bizkaian bagara, baita ere Lapurdi ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara nahiz eta hitz ezberdinez, bat bera dugu hizkera. Araban bagare… Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen. Bagare, bagera, bagire, bagara, euskera azkartzeko oraintxe dugu aukera. Bagare, bagera, bagire, bagara Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.

23. PRIMA EIJERRA Prima eijerra, zütan fidatürik, anitx bagira, oro tronpatürik. Enia zirenez, erraizü bai ala ez, bestela, banua desertiala, nigarrez urtzera. Desertiala juan nahi bazira arren, zuaza; oi, bena berhala. Etzitiala jin, hartzara nigana, bestela, gogua dolütüren zaizü, amoros gaixua Lara lala...

bis

bis

Tronpatürik/Engainaturik Bena/Baina Jin/Etorri

Hartzara/Berriz Dolütüren/Damutuko

~ 14 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

24. KATTALIN

Hitzak: Jon Mirande Bertsioa: Oskorri

1 Etxe txiki txukun baten

zure aitetamekin zinen bizi, zintzo bizi ene maite Kattalin.

2

Ene maite, ene maite ene maite Kattalin sekulako ta betiko

galdu zaitut Kattalin. 3

Baina eder zinen zinez zine izar bat bezin ile gorri, baita zorri zuk bazenun Kattalin

4

Ene maite, ene maite ene maite Kattalin sekulako ta betiko

galdu zaitut Kattalin.

5 Ibaiera zinen joaten zure ahate beltzekin

goiz batean, bat-batean ito zinen Kattalin.

6

Ene maite, ene maite ene maite Kattalin sekulako ta betiko

galdu zaitut Kattalin. 7

Hilerrian bada lore eguzki lili, krabelin

zu zaituzte badut uste ongarritzat Kattalin.

8

Ene maite, ene maite ene maite Kattalin bis

sekulako ta betiko galdu zaitut Kattalin.

~ 15 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

25. IZOTZ-ONDOKO EGUZKI

Hitzak: Xabier Lizardi Musika: Xabier Lete

Bertsioa: Xabier Lete eta Lurdes Iriondo

1 Izotz-ondoko eguzki,

neguaren parre: olerkariak noizbait hiri goratzarre. Emeki duk itxaroz piztu garai-larre: udaberri-lamiek larreon batzarre.

2 Behetik nator, ibarrak

izoztuta utziaz, mendia jaiez dago urrezko jantziaz. Haren parrea dadat

irrika biziaz, gozatua baitu gaur ezti bereziaz.

3 Udalenak irria

ohi du zoro ozena: udak, haragikoia; udazkenak, bena; negu-gau ozkarbien izotz-ondorena

guztiz bakarra duzu: denetan emeena!

4 Bai-baitatza eria ogean, herio

atzapar itsusia luzatzen ario:

berbizkunde-berria maiteak jario:

hitzik ezin ta irria hain ezti dagio!

5 Izotzak estali zuen gure Euskalerria;

mintzo ozenak zabaldu berbizkun berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia

baina haren gainetik jauntzen eguzkia.

bis

bis

bis

bis

bis

~ 16 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

26. MARIA SOLT ETA KASTERO Hitzak: Piarres Topet «Etxahun Barkoxe»

Egokitzapena B. Lertxundi

Maria Solt ta Kastero bi amoros zahar bero.

Hirurogei-hamarna urtetan hartü die amorio Kasteroo jelostü gero Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solta dua nigarrez izorra dela beldürrez.

Barnets-Bordako andeeriak kontsolatü dü elez emaztee zaharrik oküpü agitzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü Santa Elisabet badüzü

Saintu zahar bateganik oküpü agitü düzü Kasteero eere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü sobera bürhaüti düzü

Elizalat juan eta taharnan eegoiten düzü Kasteero deenagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.

27. FURRA FURRA Furra, furra, fandangoa, hortxe duzu fandangoa geure gustukoa. bis Gaur goizean jeiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean; ez dakit zer daukagun bake ala gerra bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra.

Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur pistola batez, orain galdurik nago beldurrez beteta muniziorik gabe gelditu naiz eta. Neure arma bakarra dut akordeoia, hauspoari eraginez dirudi leoia; eskua jaten badit

on egin dezaion Cervantsei holakorik gertatu zitzaion. Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera; bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri.

bis

bis

Jelostü/Zelotu, zelotan jarri Elez/Hitzez

Oküpü agitzen/Haurdun gelditzen

Arropostü/Erantzun oküpü agitü/Haurdun gelditu

Bürhaüti/Birauti, Blasfemo. Antzü/Antzu egotea

bis

bis

~ 17 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

28. ABERRIAREN MUGAK

Hitzak: Joxerra Garzia - Musika: Txomin Artola

Nire aberria lurra bezain zaharra da, baina ez da lurra bakarrik;

haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da,

beti bera, berria beti, epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean,

ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak, guree baitan daude gehienak;

euskara zabalduaz lau haizeetara zabaalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da,

hitzezkoa eta hitzekoa, altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa

eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da, oroimenean arindua;

itsas laminen baten herdoilezko kantu, etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak, euskararenak,

guree baitan daude gehienak; euskara zabalduaz lau haizeetara

zabaalago egiten gara.

bis

~ 18 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

29. ZAKU BEREAN Andoni Egaña (2008.02.20)

Doinua: Xabier Leteren “Habanera"

Orain bost urte iritsi ziren etxeko atera,

txamarra zaku, gizon bat Patroleraino atera.

Argazkitan azaldu zen txamarra burutik behera,

begiratua oinetan, bideko har-legarrera.

Zer ote zeukan aurrean? Zer uzten zuen atzera? Nork egin zuen oihua:

“EGUNKARIA aurrera!”? Zihoana zihoala

ez zihoan soilik bera mordoska bat gindoazen zakupe hartan batera.

Ziega batean sarturik

zeinek babestu behar nau? Berriro krisketa-hotsa bizia, mingarria, rau!

“Todos son del mismo saco” gizalege-eza arau...

“Ez al duzu erantzun nahi? zutitu, biluztu, barau!”. Zaku bat burutik behera zaku zaku zakua hau!

Dena zulo beltz bihurtuz den-dena bilakatuz gau

oihu ta umilazio txilio eta alarau

denbora asko joan da... izu-ikarak hor dirau.

Kaleratu zituzten bai, denbora igaro ahala... “Zaku berekoak dira” hasi zen berriz fiskala “Zaku beretsuan daude” Audientzia Nazionala... Justizia irudiaren begietako oihala

esan liteke zaku zahar zirrikituduna zala

neurtzen zuen momentuko aukera koiunturala Justiziak koiunturaz baldin baleki bezala... horrexek erakusten du hain Justizia ez dala.

Zakua uler dezake

bakoitzak bere gisara gure hau emana dugu

euskal nahiz herrigintzara. Epaiketaren atetan

aurkitu gintezke jada... izenak hamabi dira, baina epaitu ilara.

Gu ere sar baikintezke akusatuen pilara

ozen esango dizugu epailea, entzun, hara: “zaku hortan egotea delitua baldin bada... gu‘re gaizkile gaituzu, zaku berekoak gara”.

bis

~ 19 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

30.GREZIAKO ITSASONTZIA Itsasoz gaindi ikusten baduzu gure gogoa daraman ontzia, etzazu pentsa galduta doanik, argitzen baitu goizeko eguzkiak. Hainbeste amets, negar ta desio ez du ekaitzak hondora botako, salbatuko da goizeko ontzia kaiaren bila hegaka joateko. Arraun berriek eramango dute bide zaharretik askatasunera oihal zuriek haizea bildurik gure arnasa biltzen den batera. Ez du ekaitzak hondora botako, salbatuko da goizeko ontzia. Lala lara lala...

31. LAU TEILATU GAINEAN 1 Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur zure aita ere bai; ta zer ondo… zelan dijua zure bufanda txuria. 2 Lau teilatu gainian ilargia erdian eta zu goruntz beira, zure keia eskuetan putzara batekin… putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan.

3 Goxo-goxo kanta eginazu Benitoren Maria Solt. Ez negarrik egin txuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute. Lau teilatu gainian… 4 Felix, felix bihar berriz egongo gara txanpain apur batekin; diru gabe baina izarrak gurekin daude, piano baten soinuaz. Lau teilatu gainian…

32. LORETXOA Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat aurrean umetxo bat loretxoari begira. Loreak esan nahi dio -umetxo aska nazazu, jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko. Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman, orduan izango baitu indarra eta kemena orduan emango baitu ugari bere fruitua. Orduan emango baitu ugari bere fruitua.

bis

~ 20 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

33. AGUR EUSKAL HERRIARI / AGUR ETA OHORE Zaldubi / Urko Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, bis guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. Agur eta ohore Euskal Herriari Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari; Bizkai, Nafar, Gipuzko eta Arabari. Zazpiak bat besarka lot bitez elkarri. Zazpi Euskal Herriek… Haritz eder bat da gure mendietan, zazpi adarrez dena zabaltzen airetan. Frantzian, Espainian, bi alderdietan: hemen hiru eta han lau, bat da zazpietan. Zazpi Euskal Herriek… Hi haiz, Euskal Herria haritz hori bera, arrotza nagusiturik moztua sobera. Oi gure arbasoak ez, otoi ez beira, zein goratik garen gu jautsiak behera! Zazpi Euskal Herriek…

34. ARRATSALDE HONETAN Gorka Sarriegi / Sorotan bele

Itxaroten ari gara arratsalde honetan zerbait aurkeztekotan jende honen aurrean. Hemendik ateratzeko kanta berri baten bat zuek ez aspertzeko arratsalde honetan honetan, honetan, honetan.

Lauzpabost akorde jota kitar zahar honekin dantzatzeko doinua ez dugu besterik. Bi laguneko koadrila izerdi patsetan nahiko izango dira arratsalde honetan honetan, honetan, honetan. Taupadetan dut bihotza dirua galtzetan dantza egiteko gogoa daramat zainetan Kitar biolin doinuak jarraituz badaukat dibertitzeko gaia arratsalde honetan honetan, honetan, honetan.

35. AZKEN DANTZA Hitzak eta musika: Manex Pagola Interpretazioa: Peio eta Pantxoa

U... Azken dantza hau, maitia, zurekin, nahi zintuzket ereman nerekin, bainan gaurko xedia ezin daike betia!... badakit nik ere bihar dela joaitia! Bego pena hau, itzuliren naiz bai berriz Euskal Herrira. Bego urte hau, etorriko naiz betikoz zure ondora. U... Azken dantza hau ez da sekulako, zin egina dut, zin egin betiko, hemen, gure lurrean, bizi behar dutala! Hori ez bada, hilotz jar nadila! Bego pena hau… U...

~ 21 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

36. ITSASOAN URAK HAUNDI DIRE

Hitzak eta musika: Julen Lekuona (1)

Bertsioa: Xabier Lete

Zazpi senideko famili batean arotza zen gure aita,

gure herrikoo alkate ez izan arren lan egiten zuena.

Itsasoan urak haundi dire murgildu nahi dutenentzat.

gure herriko lanak haundi dire astun dire gogor dire,

zatiturik gaudenentzat.

Markatzen ari diren bide nabarra ez da izango guretzat

lehengo sokari ezarririk datorren ooztopo bat besterik.

Itsasoan...

Hainbeste mendetako gure morrontzak

baditu mila tankera, eta zuhur aukeratzen ez badugu

bertan galduko gera.

Itsasoan...

bis

~ 22 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

37. AZKEN AGURRAREN NEGARRA / NORA ZOAZ ESKUAL SEMEA Gorka Knorr

Nora zoaz eskual semea, arma hori eskutan? Armen hartzera deitzen naute bis frantsen aldera. 1.goan 2.goan Eskualerritik urrunduz, ta atzerrira joanak, a ze negarra entzunen duzu Eskual Herrietan! 1.goan 2.goan Morts pour la patrie, Morts pour la patrie, eskuara baizik etzakiten haiek morts pour la patrie … Gure historian zehar zenbat malko ta ezbehar! Landetaratu gindutenekila dugu orain hil behar Bere ama agurtu du etxolako atarian; bere amak bisitatuko du atzerriko hilobian. Morts pour la patrie,… Lara, lara…

38. BEHIN BATIAN LOIOLAN

Hitzak: Bilintx Musika: ezezaguna

1 Behin batian Loiolan erromeria zan, hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan; txoria baino ere arinago dantzan; huraxe bai polita han politik bazan!

2 Esan nion desio senti nuen gisan, harekin hizketa bat nahi nuela izan; erantzun zidan ezik, atsegin har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan. 3 Arkitu ginanian inor gabe jiran, koloriak gorritu arazi zizkidan; kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan. 4 — Dama polita zera polita guztiz ai! Bainan, hala ere, zaude oraindik ezkongai, ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai! — Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? Ja-jai.

39. BEHIN BETIKO Hitzak eta musika: Imanol Urbieta

Behin betiko behin betiko sinple bezain tinko, ez dugu etsiko! Behin betiko, behin betiko sinple bezain tinko, EUSKARAZ ETA KITTO! Etxean eta kalean berdin berdin jolasean, eskolan, lanean, tristuran eta pozean. Dakitenek erabiliz ez dakitenek ikasiz. Herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi. Hasi etxetik eta kalera hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berri bat: euskaraz Euskal Herrian bis

bis

bis

bis

bis

~ 23 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

40. HERIO LATZA (DE TREVILLEREN AZKEN HITZAK)

Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri» De Tréville pastorala

Bertsioa: Mixel Arotze

Herio latza hüllantzen ari hiz dolürik gabe orai nitarat

otoizten hait ixtant bat ützi nezak ene azken adiuen egitera.

Hori bera da denen ixtoria heriuak bardintzen handi txipiak

zeren ilüsione bat bera da lürraren gañekoo gure pasajia.

Ene jauregi pare gabekua hi altxatüz banian fiertate hitan igaran, denbora gozua hain llabür nükila ez nian uste.

Hori bera da ...

O Basabürüa miragarria bortüz etaa mendiz üngüratürik bostetan nik begixtatü zütiet ürgullükin terraza huntarik.

Hori bera da ...

Adios arren Marie-Maidalena zük ingana nezazü lotarik

ene ondotik baratzen direnez izan ez naadiala ahatzerik.

Hori bera da...

bis

Hüllantzen/Gerturatzen, inguratzen Otoizten hait/Arren! Eskatzen diat

Adiuen/Agurrak, adioak Pasajia/Igarotzea,pasaera Fiertate/Harrotasuna

Bostetan/Hainbat aldiz,hamaika aldiz Lotarik/lotan Ingana/engaina

Baratzen/pasatzen Ahatzerik/ahazturik

~ 24 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

41. USURBILDARRAK DAUKATE Usurbildarrak daukate bis sagardo alkate Irrintziz pozturik bildurrak azturik bis ibiltzen gera goizarte. Sagardotxo maitea edari paregabea bis argitu zazu mundua arinduaz burua. Usurbilgo kale Nagusian Txamuntoko zapaterian, daukagu guk txoko bat maitea euskal bilera garbia. Han egiten dira modu onian konpondu gauza guztiak, tontuak ere arkitzen dira pozez beterik gure artian.

42. USURBILGO ELIZA

Usurbilgo elizaren hormak, ze horma sendoak! beren zulotan txoriek dituzte habiak egiten han dira sortzen, han beren kantua toteltzen. Gure herriko elizaren dorrea, dena edergailuz apaindua; zer dorre galanta! Edergailu bakoitza, harri bakoitza, zenbat izerdi, odol eta negar kosta ote zitzaizkien Ameriketako Inditarrei… E, Etxebeste jauna…? Eta dorre luze hori Usurbilgo. Eliza Nagusiaren bis dorrea da. Han dira sortzen, han beren kantua toteltzen. 3 bis

43. BEGIAK PARREZ-PARREZ

Begiak parrez-parrez, bihotza negarrez, halaxe joaten nintzan, maitia, zugandik, dolorez Ama zuriak neri, parian pasata, ez dit agurrik egin, maitia, burua jirata. Ama zuriak neri ez agur egiteko, zer palazio dauka, maitia, zuri emateko? Palazio eder bat haitzaren gainian, ez da euririk sartzen, maitia, ari ez dunian; ai, ai, ai. ez da haizerik sartzen, maitia, ez dabilenian.

44. ITSASOAN LAINO DAGO

Itsasoan laino dago Baionako barraraino, nik zu zaitut maitiago arraitxoak ura baino. Itxas-Aita, ur alorra Ama Lurraren senarra, bizi-iturri ilezkorra gure poz eta negarra. Hondarribi, itsas herri lamiaren amets kabi, mariñelen bizi-toki maitietan maitagarri.

~ 25 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

45. HABANERA

Hitzak eta musika: Xabier Lete

1 Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza, berdin kontsumi nezake bainilla gozo artean; itsaso urrun batetan irudimena galdurik, udaberriko euritan

larrosak pizten ikusiz...

2 Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan pianorik ez zegoen

bizi nintzen etxe hartan, neskatxen puntilla finak udako arratsaldetan, errosario santua

neguko gela hotzetan.

3 Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez. Gauak zelatan dakusa kontzientzia bilutsik, badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez.

4 Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro

kaiatik ari da urruntzen, Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut

norbaitek erantzun dezan.

5 Tabako ron ta kanelaz sukartutako ametsetan, algarak entzuten ziren Habanako putetxetan, abanikodun mulatak gauari haize egiten musiken aire nagiek odola erretzen zuten.

6 Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro

kaiatik ari da urruntzen, Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut

norbaitek erantzun dezan.

bis

~ 26 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

46. HERRIKO FESTAK

Herriko festak ziran biharamonian, berak nahi zuten txoko, txoko batian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian. Lau atso: hiru neskazahar, bat alarguna, jarririk itzalian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian. Hasi ziradenian kartak partitzen, eta gainera tantuak kontatzen. Trun jota, ta Iñaxik txota, Mariak txaldun, Errufinak hirua. Mari Martin, txoratu al zain burua? lauarekin hiruaren keinua. Herriko festak ziran… Neska egon hadi ixil-ixilikan hik ez den ikusi nere keinurikan! Tanta bat edanez gero, begiak dir-dir, ezin egon ixilik edan ezan, edan ezan gogotik, katilua, katilua beterik. Herriko festak ziran…

47. KANTUZ Hitzak: Jose Mendiague Bertsioa: Mikel Laboa

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi; kantuz izan dudano zerbait irabazi kantuz gostura ditut guziak iretsi: kantuz ez duta, beraz, hiltzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak, kantuz atseginekin erranez egiak; kantuz egin baititut usu afruntuiak, kantuz aitortzen ditut ene bekatuiak, kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian, kantuz ene lagunek harturik airian; kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian; kantu frango utziko diotet munduian, kantuz has diten beti nitaz oroitzian.

48. TTUKURRU TTUKU TTUKU

Ttukurru ttuku ttuku ez neri ikutu, aita ganbaran da ta sentituko gaitu. Aita ganbaran eta ama sukaldean, neska-mutil gazteak eskilerapean.

Ttukurru ttuku ttuku ez neri ikutu, aita ganbaran da ta sentituko gaitu.

49. GURE BAZTERRAK Maite ditut maite geure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean. Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten bainaiz izkutukoak, nere baitan bizten diren bazter miresgarriak ikusten.

bis

bis

bis

Afruntuak/Erasoak,afrentak

~ 27 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

50. KANTU JIRA KANTUEN BIDEZ

Hitzak: Xabier Mujika (2006ko azaroa) Musika: Altsasuko herri doinua "Erkudengo ama"

5

Kantuen bidez esan nahi dizut niretzat zaren guztia, gau ilunean solas isila, egun argiz eguzkia.

Ezpain dardarti xuxurlariez doakizu abestia:

“Zure begiek ene maitia badute … dirdir eztia”

6

Xiberoako kantuen bidez datorkigun oihartzuna,

herri bat lotzen duen haria edo ta amets urruna.

Oihal batetik jantziak gara herri egiten gaituna,

“Guraiziakin bereizi arren” euskara dugu jostuna.

7

Ordu pare bat igaro eta ase nago eta lasai,

Kantuen bidez hasierako tristurak joanak dira bai.

Ahal den neurrian bizi nahi nuke lagunen artean alai,

eta “bestela datozen penai ez diet surik bota nahi”

8

Xalbadorrena kantatu eta gaurkoa bukatua da,

hurrena ere gozatu nahiaz hemen elkartuko gara.

Eta barruko sentimentuak, ekarri lasai plazara,

lotsarik gabe, kantuen bidez bidali “lau haizetara”

~ 28 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

51. LORIAK UDAN (IZAZU NITZAZ KUPIDA) Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»

1 Loriak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat;

inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat,

bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat.

2 Neskatxa gazte, paregabea,

apirileko larrosa, izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;

oraintxen baino gusto gehiago nik ezin nezake goza;

zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza!

3 Ez al dirazu antzik ematen nik zaitudala nahiago, ai! marinelak gau ilunian izarra baino gehiago,

nere onduan zauzkatalako pozez zoraturik nago, zu ikustiak alegratu nau triste negoen lehenago.

4 Nere betiko pentsamentua,

nere konsolagarria, zu gabetanik ezin bizi naiz

esaten dizut egia;

zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria,

nik zu zinaken arbola hartantxen egingo nuke kabia.

5 Falta duenak logratutzeko hitz egitea txit on du, eta nik ere saiatu biha’t ote gintezken konpondu; gaur nagon bezin atrebitua sekulan ez naiz egondu,

hargatik kolpez galdetzen dizut nerekin nahi’zun ezkondu

6 Zerorrek ere ongi dakizu, aspaldi hontan nagola,

zuregatikan penak sufritzen, baina ordea, hau nola! Halaxen ere nigana ezin bigundu zaitut iñola;

ni zuretzako argizaia naiz, zu neretzako marmola

7 Zu zeralako medio baldin joaten banaiz lur azpira, gero damua eta malkoak alperrik izango dira;

behin joan ezkero, hoien birtutez berriz ez ninteke jira;

hori gertatu baino lehenago izazu nitzaz kupira!

bis

~ 29 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

52. MATALAZ

Hitzak: Bernard Goienetxe «Matalaz» (XVII. Mendea) Musika: Benito Lertxundi

Dolü gabe, dolü gabe hiltzen niz, bizia Xiberuarentako emaiten baitüt.

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko xiberutarrak egiazko eskualdünak

tirano arrotzen ohiltzeko.

Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak

egiazko eskualdünak tirano arrotzen ohiltzeko.

53. MENDIAN GORA

Hitzak: X. Amuriza Musika: Imanol Larzabal

1 Mendian gora haritza,

ahuntzak haitzean dabiltza, itsasoaren arimak dakar

ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza,

mundua dantzan jarriko nuke jainkoa banintza.

2 Euskal Herriko tristura, soineko beltzen joskura, txori negartiz bete da eta

umorez hustu da. Emaidazue freskura, ura eskutik eskura,

izarren salda urdina edanda bizi naiz gustura..

3 Euskal Herriko poeta, kanposantuko tronpeta, hil kanpaiari tiraka eta

hutsari kolpeka. Argitu ezak kopeta,

penak heuretzat gordeta, goizero sortuz, bizitza ere

hortxe zegok eta.. 4

Mundua ez da beti jai, inoiz tristea ere bai;

baina badira mila motibo kantatzeko alai.

Bestela datozen penai ez diet surik bota nahi;

ni hiltzen naizen gauean, behintzat, eizue lo lasai..

bis

bis

bis

bis

bis

bis

Ohiltzeko/Uxatzeko, ahuyentar

~ 30 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

54. XALBADORREN HERIOTZEAN

Hitzak eta musika: Xabier Lete

Adiskide bat bazen orotan bihotzbera, poesiaren hegoek

sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena. Plazetako kantari bakardadez josia,

hitzen lihoa iruten bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia.

Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik libratu huen kanta,

lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik. Azken hatsa huela bertsorik sakonena,

inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... bortitzena.

Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.

bis

bis

~ 31 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

55. ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Hitzak: Xalbardin – musika: Fernando Unsain Interpretazioa: Eltzegor taldea

1 Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.

Enpeinatzea ez bada libre,

alferrik dugu indarra, hau da txoriak gari tartean

goseak egon beharra. 2

Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra

arbolak berak erakusten du hostoa eta adarra.

Enpeinatzea ez bada libre...

3

Sutan pizturik darrai oraindik sugai, berriz, lehengo gerra, oharkabean ez zen mintzatu Txirrita poeta zaharra.

Enpeinatzea ez bada libre...

4 Zazpi ahizparen gai den oihala

ebakirikan erditik, alde batera hiru soineko, utzirikan lau bestetik.

Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik,

ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.

5

Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik

ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.

Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik,

ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.

bis

~ 32 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

56. FORJARIEN KANTA Hitzak eta musika: ezezaguna. Oskorri.

Gaur forjariak lana utzirik gatoz guztiok kalera, labeak oso itzaldu eta protesta bat egitera,

mailu-burdinak bota ditugu hantxe bertan bazterrera; ez dugu nahi berriro ere toki hartara lanera.

Dinbili danba! gau eta goiza ,

su eta keien artean, sosegu eta deskantsu gabe geure buruen kaltean;

horrexegatik lanak utzirik gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti,

gora forjaria! Langile trebe zintzo

da mailukaria. Lurpera bai lurpera

beti nagusia! Ez digute egingo nahi duten guztia.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi, su emango diogu gure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari.

Hiru babarrun jateagatik horrenbeste neke, pena; erdi ustelik aurkitzen dute

forjariaren barrena. Gure kontura egiten dute nagusiek nahi dutena,

gure lepotik gizentzen dute beren paltrikara dena.

Oso goizetik lanian hasi su eta keien artean,

dinbili-danba! gelditu gabe

guztiz ilundu artean, arropa denak puskatzen eta

osasunaren kaltean.

Ez badigute guri jornalik haunditzen, berriro gu ez gara lanera bihurtzen; arrazoiaz gehiago badugu eskatzen, ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi, su emango diogu gure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari.

bis

~ 33 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

57. TRAPU ZAHARRAK Hitzak: J. M. Iparragirre. Xabier Lete

1 Egunez trapu biltzen

gabean dantzan lehertzen beti umore onean degu pasatzen, eta goizean goiz kalera irtenda

lo goxuan daudenak esnatzen ditut.

Trapero! Trapu zaharrak!

2

Atera, atera, trapuak saltzera nik erosten ditut

modu onean arditean prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponean

3 Erosten ditut trapuak praka zahar urratuak gona gorri zaharrak eta

atorratxuak. Jo zak zurrumuzki

atabal soinu dantzan egiteko beti erana.

Trapero! Trapu zaharrak!

4

Atera, atera, trapuak saltzera nik erosten ditut

modu onean arditean prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponean 5

Eltze elbarrituak pertza zulorik badu arranparrillik edo trebera zaharrik.

Inork saltzeko badauzka librako txanponean Ramon Batistak erosten ditu.

Trapero!

Treberiak, eltziak... Trapu zaharrak!

Atera, atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onean

arditean prakak kuartuan albarkak ta burni zaharrak txanponean

bis

~ 34 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

58. AI ZER PLAZER(R)A (Ama) (2) Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri»

Bertsioa: Patxi Saiz eta Itziar Zamora

Ai zer plazer(r)a bost urten bürian sorlekülat ützültzia!

Ene herria, etsitü nian zure berriz ikustia; aski sofritüz nik hanitxetan desir nükian hiltzia,

ezpazüntüdan hain maite üken, oi ama Eskual Herria.

Hanitxen gisa partitü nintzan etsaia güdükatzera; gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera,

ezpeinakian orain'ordian, zer zen amaren beharra, hari pents’eta biga-bostetan aiher zütazün nigarra.

Erresinola kantari eijer libertatian denian,

bena trixtüran higatzez dua kaloia baten barnian; gü ere, ama, hala güntüzün tirano haien artian, zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienian.

59. ALA KINKIRRIN Hitzak eta musika: ezezaguna

Erran dut, erranen ta errango,

ez naiz isilik egongo, plaza hontako dama gazteak

ez dira moja sartuko.

Ala kinkirrin, ala kunkurrun, ala kinkirri kunkurru kanta, ala kinkirri kunkurru kanta

ez dira moja sartuko.

Erran dut, erranen ta errango, ez naiz isilik egongo,

plaza hontako gizon gazteak ez dira fraile sartuko.

Ala kinkirrin, ala kunkurrun, ala kinkirri kunkurru kanta, ala kinkirri kunkurru kanta ez dira fraile sartuko.

bis

bis

bis

bis

Hari pents’eta/Hori pentsatuz Biga-bostetan/Hamaika aldiz

Aiher/desiratu,propentsioa eduki Bena/Baina

Higatzez/Hondatzen, deteriorando Laxü/lasai

~ 35 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

60. ARBOLA GAINEAN (LABORARI)

Hitzak: Beñat Sarasola - Musika: Pier Paul Bertzaitz

Arbola gainean xoria da kantatzen Kantatzen da eta bazterrak inarrosten

Inarrosi eta hostoa da erortzen Euskal bihootza da bilaiz egoiten.

Bilaizi ondoan han dira errabian Xiloka beltzian handik elki nahian Handik elki eta kantatzerat abian Lagun zonbait bidian ikusiko agian.

Laaaa, lara, lara, lara...

Goiz argi eder bat beti jeikitzen nunbait

Nunbait jeiki eta zorionean zonbait Bizi hobeago denek dukete gogo Bainan bakaarrik ezin egin asmo.

Haur baten sortzeko sofritze beharrezko

Bizi hobetzeko legeen bihurtzeko Nor da abiatzen lagun zonbaiten biltzen Herriaren salbatzen herioari kentzen.

Laaaa, lara, lara, lara...

Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen Landatzen da eta gero fruitu ekartzen Fruitu ekar eta auzoa da kexatzen

Iraultzalaaria madarikatzen.

Jar giten ildoan igeri izerdian Izerdian eta lepo-zainak hegian

Besoez ta botzez, hortzez eta haginez Lagun bat zorionez ikusiko dugunez.

Laaaa, lara, lara, lara...

La, la, la, laralalala…

bis

bis

bis

lau

lau

lau aldiz

Inarrosten/astintzen Bilaiz/biluzik Elki/irten,jalgi

Hegian/ertzean,gainean

~ 36 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

61. ARI NAIZELA Hitzak: Pello Errota eta Txirrita

Pello Errota: Ari naizela, ari naizela hor ikusten det Txirrita,

eta zein ez da harrituko gaur, gizon hori ikusita:

dudarik gabe egina dio andregaiari bisita,

oso dotore etorri zaigu bi alkandora jantzita.

Txirrita: Hauxen da lotsa eman didana

lagunartera sartuta edozer gauza esaten degu ardo tantakin poztuta; bi alkandora ekarri ditut bat eranztia ahaztuta

Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan ez du-ta.

62. EKI EDER

Hitzak: B. Sarasola. Musika: Pier Paul Berzaitz

1 Udazkenean mendiak urtxoen eho tokiak sare'ta ihizlariak

alde guzitan gordeak berdin ditugu etsaiak gordagian jarriak

gure seme ta alaben... oi ebaasleeak

Eki eder sutan bero

euskaldun bihotzak oro gudukari diten gero bilaka gau egunero

2 Su pindarraren indarrak duelarik sortzen su garra

preso ezarri gatua nola den amorratua

berdin dira euskaldunak gizonik hoberenak

baina agertzen zimizta... ziztatu eta.

Eki eder sutan bero…

3 Bururatu da guretzat ilusiionen denbora

jaun haundi bat Parisetik jinen zela salbatzera nunbaiteko zeruetan balin bada jainkorik

guk ez dugu sinetsiko... nagusi denik

Eki eder sutan bero…

4

Gizon enganatzailea, itxuraz baita zintzoa, aberatsekin dabila,

ederra dauka mintzoa; harek du deliberatzen gure ongia zer den;

guk azala, harek mami daukula jaten

Eki eder sutan bero…

bis

bis

Urtxoen eho tokiak/usoen hil tokiak Ebasleak/lapurrak

Pindarraren/txinpartaren Zimizta/chinche,odol zupatzaile gautiarra

~ 37 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

63. EPERRA

Eperrak baditizü bere bi hegalak bai eta bürün gainin kokarda eijer bat

zük ere balinbazünü gaztetarzün eijer bat neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe

gaiaz ebiltia ez üken herabe egünaz ebiltia desohore leike

txoriak ere oro haier soz dirade.

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti eia atzamanen nianez lili eijer hori.

Azkenian atzaman düt oi bena tristeki lumarik eijerrena beitzaio erori.

Larara, lara, lara...

Azkenian atzaman düt oi bena tristeki

lumarik eijerrena beitzaio erori.

64. EZ, EZ DUT NAHI

Hitzak eta musika: Julen Lekuona

Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez, holako zibilizaziorik.

Kaiolaren adarrak ditugu gogoan,

eskuindarrek eskua zabaldu juxtuan. Zigor indarren menpe, tiroak gogoan horrela bizitzerik ez dago munduan.

Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez, holako zibilizaziorik.

Poliziak nun-nahitik zerbait egitean, pentsatu arazi nahi makil indarpean.

Irudi du gerala kaiola batean jarritako txoriak fusilen menpean.

Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez, holako zibilizaziorik.

Horregatik ez dut nahi gizonen kutsurik,

Zibilizazioaren sasi jaungoikorik. Libre nahi dut bihotzez, libre loturetik basurdearen gisa hortzak estuturik.

Ez, ez dut nahi, ez, ez, ez. Ez, holako zibilizaziorik.

bis

bis

bis

bis

Kokarda/Apaingarria Bilo holli/ile hori Gaiaz/gauaz

Üken herabe/eduki beldurrik, eduki lotsarik

Haier soz/haiei begira Lili/lore Bena/baina

Lumarik/Emamintza, himen… (Zeharka esandako hitza)

~ 38 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

65. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

Hitzak: J.A. Artze Musika: Mikel Laboa

1

Eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra,

uharka daa jausten ibarrera geldigaitza den oldarra.

2

Gure baitan datza eguzkia, iluna eta izotza

urratuu dezakeen argia, urtuko duen bihotza.

3

Bihotza bezain bero, zabalik besoak eta eskuak,

gorririik ikus dezagun egia, argiz beterik burua.

Batek gose diraueno ez gara gu asetuko bat inon loturik deino ez gara libre izango.

4 Bakoitzak urraturik berea,

denon artean geurea, etengaabe gabiltza zabaltzen

gizatasunari bidea. 5

Inon ez inor menpekorikan, nor bere burua’n jabe,

herri guuztiok bat eginikan ez gabiltz gerorik gabe.

Batek gose diraueno ez gara gu asetuko bat inon loturik deino ez gara libre izango.

Eguzkiak urtzen du goian

gailurretako elurra, uharka daa jausten ibarrera geldigaitza den oldarra.

66. OI AMA ESKUAL HERRI

Hitzak: Etxaun Iruri Bertsioa: Benito Lertxundi

Anaia etxen da ezküntü bükatü niz oain

joaitera ene opilaren egitera Pariserat baniazü.

Oi ama Eskual Herri goxua zütandik urrun triste banua,

adios ene etxondua adios Xiberua.

Pariseko bizitzia lan kostüz irus bagiazü, bena berantzen zütadazü

zure berriz ikustia.

Oi ama Eskual Herri goxua zütandik urrun triste banua,

adios ene etxondua adios Xiberua.

bis bis

Uharka/Ura zakar jaisten ibarrera, torrencialmente.

Bükatü/deliberatu, deziditu. Lan kostüz irus/Lan kontuez zoriontsu

Bena/baina Berantzen/bera jartzen, morriña.

~ 39 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

67. NAFARROA

Hitzak eta musika: Jean Mixel Bedaxagar

Arbasoen harkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa

arbasoen harkaitza lur emankor hezkaitza bedatseko ekaitza ekiaren emaitza

Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza.

Zazpietan lehena

Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena gaztelien auhena

Santxoren hasperena gazteen itxaropena Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena.

68. NAFARROAKO ERESERKIA

Hitzak: Manuel Iribarren

Nafarroa, lur handi ta azkar,

beti leial, zure ospea da

antzinako lege zaharra.

Nafarroa, jende askatuen sorlekua

zuri nahi dizugu gaur kanta.

Gaiten denok bat, denok gogo bat, behin betiko

iritsi dezagun bakea, aintza eta askatasuna.

69. MAITE ZAITUT Pirritx eta Porrotx

Koloretako ametsak esna nagoenean eta ezin loak hartu gaua iristen denean. Saltoka hasita hegan egiteko gogoa, nire bihotza taupaka ai lehertzera doa !

Elkarrekin hankaz gora buruz behera jartzean, tunelean sartu eta irrintzika hastean, bitxiloreekin pultsera egin dizudanean, begietara begira hauxe nahi dizut esan: Maite zaitut, maite-maite zaitut; pila, pila, pila patata tortilla! Maite zaitut, maite-maite zaitut; ilargiraino eta buelta maite zaitut Begietako dirdira, irribarrea ahoan, ezin ditut ezkutatu zu ikusterakoan; hanka eta eskuetan, gorputzean, dardara; nire bihotza taupaka ai lehertzera doa ! Elkarrekin ortzadarra margotu dugunean, ispiluan nire izena idatzi duzunean, irratia piztu eta doinu hau entzutean, begietara begira hauxe nahi dizut esan: Maite zaitut… bis

ilargiraino eta buelta maite zaitut 3 bis

bis

bis

~ 40 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

70. ILARGIA Ken 7

Esaiozu euriari, berriz ez jausteko, esan bakardadeari gaur ez etortzeko, eusten nauen soka zara eta itotzen nauena, ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude, bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua, itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! Esan sentitzen dudana ez dela egia, une baten sinesteko, ez garen guztia.

71. EGIA GARESTI DALA Imanol

Heldu zen udaberria kantuz hasi henaria. Lagunak preso jauzi direla iritsi zait gaur berria.

Urtu ziraden elurrak narrotu otso-zakurrak oraino ere minberaz daude ene lagunen hezurrak.

Lainoak dire odoldu gizon prestuak ixildu behin berriro ere gure Sisifo maldaz behera amildu.

Kontzientziak urratu Bakea dute saltu lau horma artean egin dituzte bizirikan enterratu.

Indarra dela morala ordena dela kabala agertu dute gizonarentzat egia garesti dala.

72. OTSOAK ETA TXANOGORRITXU X. Lete

Otsoak, uuuuh! Omen dabiltza ugari, xuri-beltzak, urdin, gorri. Trumilka dira etorri. Horregatik, txanogorritxu Urrundu otsoetatik! 1.goan 2.goan Otsoak, uuuuh! Goseak ditu ekarri Errez baita aurkitzea Inguru hontan janari Horregatik, txanogorritxu Mintzatzen da otsoekin. Otsoak, uuuuh! Irrifar egiten daki. Hortzak luze, hain ederki Izan dezagun erruki Horregatik, txanogorritxu pozik dabil otsoekin. Otsoak, uuuuh! Jan ditu hamasei txerri. Ehun oilo, hogei ardi. Gosea kentzen badaki. Horregatik, txanogorritxu Bildurtu da otsoekin. Otsoak, uuuuh! Berek dakiten bidetik, Uste gabe, laster berriz. Artaldearen erditik… Zoritxarrez, txanogorritxu beti dabil otsoekin.

bis

Narrotu/larrutu

~ 41 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

73. OROITZEN ZAITUDANEAN J. Sarrionaindia. Mikel Laboa

Oroitzen zaitudanean, ama sukaldean egoten zara mahaia bostentzat iminita, aulkian eseri eta leihotik begira, kristala lausotzen duen lurrina kendu gabe, eta nik, badakit, zeure begien hondoan nagoela.

74. SORTERRIKO KOPLAK J. Sarrionaindia. Mikel Laboa

Oihaneko pagoak blai aideratuz hiru elai. Ostadarraren harian dira hirurak pausatu nahi. Larrosak dira gorriak edo bestela xuriak. Hagitzez ederragoak dira neskatilaren irriak Maldan behera urratsa betiko bidean latsa. Hodei ilunak gaua belzten du udazkena da ez bedatsa Usapalak ostantzean huts bat badut bihotzean. Zatoz maitea gure etxera dostatzera arratsean Eder basoan haritza haran aldean garitza. Fruitu antzera ontzen da hemen gizasemeen bizitza Sagar gorriak dilindan damea dago ganbaran maite laztanez hartzeko eta elkartzeko ohantzean Iluntasuna abailtzen da luma galdu bat bezala begiak uso, mingaina arana zure bihotza ene aingura Hurrun gau hontzak uluka zakur deslaiak zaunkaka. Mende oso bat iraganen dut zure ondoan koblaka

75. ERROTA ZAHARRA Hitzak: Juan Mari Lekuona Bertsioa: Lurdes Iriondo

Errota zahar maitea uraren ertzean; uraren ertzean da basati beltzean: negar egiten dezu alea txehetzean; ni ere triste nabil zutaz oroitzean.

Zotin sekua dagi errotarriak; itzalitako izar dirdirak dira neretzat zure begiak.

Izar eder bat dago hor goiko lepuan; errota zaharra, berriz, erreka zokuan; berebiziko pena badaukat barruan: ezin gindezke bizi elkarren onduan.

Bizitzaren legea nahi det onartu, halabeharra kuraiez hartu, berez doana, zertan behartu?

Errota zahar maitea…

76. IPARRAGIRRE Hitzak: Xenpelar

Iparragirre abila dela askori diot aditzen,

eskola ona eta musika, hori horiekin zerbitzen.

Ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen, komeriante moduan,

debalde festa preparatzen det gogua dedan orduan.

Eskola ona eta musika, bertsolaria gainera;

gu ere zerbait izango gera horla hornitzen bagera.

Hatoz gure kalera, baserritar legera, musika hoiek utzita;

Errenterian bizi naiz eta egin zaidazu bisita.

bis

Elai/enara, golondrina Hagitzez/askozaz Bedatsa/udaberria Usapala/tortola

Ohantzean/ohean, lecho. Abailtzen/erortzen, bukatzen, abatiendose

Dostatzera/jolastera Begiak uso/begi usokiak

Mingaina arana/ arana bezalako mingaina Aingura/ancla

Deslaiak/abandonatuak

~ 42 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

77. PASAIAKO HERRITIK Joan Frantzisko Petrirena – Xenpelar / Mikel Laboa

Pasaiako herritik dator notizia zezen bat izan dala jenioz bizia kantatutzera nua bistan ikusia alegratzeko triste dagoen guzia. Santiago eguna Pasaian seinale ailegatu eztanak egin beza galde hasieran jendia zezenaren alde azkenean etziran arrimatu zale. Gure Pasaia beti sonatua dago errapin gabe ezta urte bat igaro hurrengoan jarriko dituztela nago barrera hestuago edo zezena handiago. Torillotik atera zuten lehendabizi behi zahar bat gidaria bandera ta guzi harrapatzen zuena purrukatzen hasi azkenean kanpora plazatik igesi. Hiru komertziante plazatik kanpoan poxpolo ta barkillo labana tratuan, pareta egon arren hamar oin altuan panparroi pasatu zan putzura saltuan. Hoiek horrela eta gehiago ere bai lurrian ziraldoka egin zuten lasai ezkonberriak eta zenbait dama galai zezenaren mendian etzuten jarri nahi. Plazatik itsasora salta da igeri adarrak besterikan etzuen ageri bakerua begira bere zezenari eserita jan ditu hiru libra ogi. Ñe, ñe, ñe…

78. HERRIA ETA HIZKUNTZA Hitzak: Xalbador / Doinua: M. Laboa / Brassens

Iragan egun batez, Ostatu batean, bi lagun ari ziren ez ta bai betean; biak ziren euskaldun zintzoak ustean, halere ezin adi elgarren artean; entzuten egona naiz umore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola, erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola: gure herri maiteaz zuela axola, hau, bere gain beharrez, bertzen men dagola, "Gora Euskal-Herria", frantsesez ziola. Bertzea oldartu zen euskara garbian: "Gure hizkuntza ez da galduko agian! Hori dugu bereixik guk Euskal Herrian, Gainerakotan gaude bertzen negurrian; frantsez eginak gira joan den aspaldian!" Bi gizon horietan, zugaitz onekoa batek ondoa zuen, bertzeak ostoa; gauza arraro hori ez dut gustokoa, mendian bizi arren, dut ikustekoa gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa. Bat herria goratzen arrotz baten gisa, arrotz nahiak berriz herriaren hitza; gureak ja egin du, gaiten garbi mintza, lainopean bezala galduak gabiltza ez daizke bi nagusi batean zerbitza! Elkarri direlakotz bi gizon jazarri, gauza bat bera dute bi pusketan zarri; erakatsi nahi dut nik puskak elgarri, gure hizkuntza eta gure Euskal Herri Konparatzen baititut izaite bateri. Anai-arrebak entzun ene ahotsa: izaite bat ez daike hezur utsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik bereixtean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hilotza. Batzu herriaz oroit, euskaraz ahantzi bertzek euskara maite, herria gaitzetsi; hizkuntza ta herria berex ez doatzi, berek nahi daukute konpreniarazi bata bertzea gabe ez daizkela bizi. Laralalalalala laralalala laralalala laralalala laralalala laralala (bis) J’ai vous Sally Marie

~ 43 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

79. HAIZE HEGOA Hitzak eta doinua: T. M. Olaso / Herrikoia / M. Laboa

Haize hegoa, gau epela ilargiaren argi mutxurdinak leihoetan teilatuan katu bi bis bide ertzian zenbait kanta gau erdiz arnoari har gaineko sorgin zaharra keinuka ilargiari.

80. XOXO BELTZA Herrikoia / M. Laboa

Xoxo beltz bat banuen kaiolan sartua. Egun batez neguen hil zen gixajua Lurpian sartu nuen bis zelaian xokuan. Eguna argitzen deni(a)n xolu hartan, xolu hartan xoxuen kantua.

81. GOIZUETAN / TRABUKO Hitzak: Berbadioko falsifikadorea / Doinua: Laboa

Goizuetan bada gizon bat deritzen zaio Trabuko; hitzak ederrak, bihotza paltso, sekula etzaio paltako; egin dituen dilijentziak berari zaizko damuko.

Ongi ongi oroitu hadi zer egin huen Elaman; difuntu horrek izatu balu jarraikilerik Lesakan, orain baino lehen egongo hintzan ni orain nagoen atakan.

Neure andreak ekarri zuen Aranaztikan dotea; hobe zukean ikusi ez balu Berdabioko atea, orain etzuen idukiko dadukan pesadunbrea. Nere buruaz ez naiz oroitzen

zeren ez naizen bakarra; hazitzekoak hor uzten ditut bi seme ta hiru alaba, jaun zerukoak adi dezala hoien amaren negarra.

82. ZURE BEGIEK D. Landart; M. Laboa Zure begiek ene maitia badute biek dirdir eztia. Zeruko lore miresgarriak izarren pare zoragarriak. Gazte gaztia zira oraino egun guztia nago zuri so. Zure begiek erotzen naute eta guztiek nahi luzkete. bis Gaua delarik mundurat jausten. Jauna zerutik da urrikaltzen. Zure begien gozoño hori egon dadien eder ta garbi. Ene nahia ziñez handia zu izaitia nere andria.

Mutxurdinak/solteronas

~ 44 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

83. ITURINGO AROTZA Herrikoia / M. Laboa.

Ituringo arotza, Erramun Joakin, Hasarre omen zaude zeren degun jakin, Santurik ez daiteke fiatu zurekin: San Kristobal urtuta joaliak egin. Lara, lara, lara... Arotzak erran dio bere andreari: "urtu behar dinagu; ekarran santu hori. " "gizona, nora zoaz? bekatu da hori. " "etzionagu erranen sekulan nihori. " Lara, lara, lara... Iturringo garaile, Ramuntxo Joakin, Hasarre omen zira zeren dudan jakin. Konfesa zaitez ongi erretorarekin: Ez dute zer fidatu santuek zurekin. Lara, lara, lara... Kobrezko santurikan inon bazarete, Egoten al zarete hemendik aparte: Baldin arotz horiek jakiten badute, joaliak egiteko urtuko zaituzte. Lara, lara, lara... Lara la... Ieup!

84. OIES ERRONDAN DABIL Herrikoia / M. Laboa.

Oies errondan dabil berak baki nundik. Karmen gerri-politen ate-ondotxutik. Oies: sarritxutan errondan ibili zaitekez. Itsasoko aldetik dauko bentanea, handixek erasten dau Karmenek sokea. Oies: dirua emon nahi ta inork hartu nahi ez. Oies errondan dabil…

85. HEGAZTI ERRARIAK Hitzak: Joseba Sarrionandia. Musika: Mikel Laboa

Hegazti errariak pausatu dira leihoan argia eta itzala bereizten diren lekuan bis argia eta itzala leihoan pausatu dira hegazti errariak

86. EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK Egilea: X. Lete / M Laboa Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan nolabaitezko kate geldian unez uneko lerroan guztia present bihurtu arte nor izanaren erroan. Ez nau beldurtzen egunsentian arnas zuridun izotzak nun dirudien bizirik gabe natura zabal hilotzak eguzki eder joan guztien argia baitu bihotzak eta begien milla ernegai iraganaren oroitzak. Ez nau larritzen azken orduan arnasa galdu beharrak bide xumea hesituarren amildegiaren larrak, ardo berriak onduko ditu mahastietan aihen zarrak gure oraina arrazoiturik beste batzuren biharrak. Ez nau iluntzen baratzatikan azken loreak biltzeak muga guztien arrazoi billa arnas gabe ibiltzeak arratsaldeko argi betera zentzu denak umiltzeak amets betezko loa baitakar behin betirako hiltzeak.

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

Errariak/noraezean dabiltzanak

~ 45 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

87. LILURAREN KONTRA B. Brecht; M. Laboa

Lilularik ez! ez dago itzultzerik eguna atean dago haize hotza dakar ez da izango beste goizerik. Tronpatzerik ez! bizitza ez da huskeria, edan ase arte beretik ez da aski izango galtzer zaudelarik. Kontsolatzerik ez! denbora ez da luzea, ustelak lurpera bizitza da haundiena galtzea, litzake galtzea dena. Laralalalarala laralarala…

88. BAGA, BIGA, HIGA Hitzak: Herrikoia. Musika: Mikel Laboa

Baga, biga, higa, laga, boga, sega, Zai, zoi, bele, harma, tiro, pun! Xirristi-mirristi gerrena plat, Olio zopa Kikili salda, Urrup edan edo klik ... ikimilikiliklik ...

89. OI, PELLO PELLO! Herrikoia. Musika: Mikel Laboa Oi, Pello Pello! logale nauk eta jinen niza oherat? -Irun ezan eta gero, gero, gero... irun ezan eta gero, gero, bai.

Oi, Pello Pello! irun diat eta jinen nizan oherat? -Astalka zan eta gero, gero, gero... astalka zan eta gero, gero, bai. Oi, Pello Pello! astalkatu diat eta jinen nizan oherat? -Harilka zan eta gero, gero, gero... harilka zan eta gero, gero, bai. Oi, Pello Pello! harilkatu diat eta jinen nizan oherat? -jos ezan eta gero, gero, gero... jos ezan eta gero, gero, bai. Oi, Pello Pello! josi diat eta jinen nizan oherat? -Argia dun eta bihar, bihar, bihar... argia dun eta jinen hiz bihar.

90. EGUN DA SANTI MAMIÑA

G. Aresti. Mikel Laboa

Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña Goiko zeruan gorde dezala luzaro nere arima. Esanen dizut egia hau ez da usategia erroi artean izan nintzaden benetan ausartegia. Egun da Santi Mamiña… Itsas aldean izarra hari begira lizarra euskera salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra. Egun da Santi Mamiña…

Kantatu zuen oilarrak argitzen dira belarrak Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak. Egun da Santi Mamiña… Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa Solomu luze dultzerik gabe eman zaidazu bihotza. Egun da Santi Mamiña… Eman zaidazu bihotza eta ken berriz nahigabeak esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak. Egun da Santi Mamiña…

Laboak ez ditu abesten

Irun Astalka Harilka Xuri Irazki Pika Jos

bis

bis

bis

Tronpatzerik ez/engainatzerik ez

bis

bis

~ 46 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

91. SOLDADU SARTZEA

Hitzak: Bilintx. Musika: Joseba Tapia

Penetan daramazkit eguna ta gaba poz bat sentitu gabe, au suerte billaba! Gosaritzat taloa eta bakallaba bazkaitan katilu bat salda ta sei baba... Hamalau jango eta bi sardin afaldu, batek ez luke hobe sartzea soldadu?

Urrikigarria da nere izaera: goizero nahi ta nahi ez joan behar lanera egarritutzen banaiz, ura edatera... Nik horla zer bentaja nezake atera? Ezer sobratu ez ta osasuna galdu ezaldet ondo egingo sartzea soldadu?

Kontuz ibili arren eta juizioan inor aberasten ez da ofizioan. Ni lanakin ibili beti sesioan? Erremintak norbaiti erdi prezioan edo kasik debalde ahal banizka saldu bihartikan sartuko nitzake soldadu.

Jaunak, adierazi ez liteke hitzez zein aspertua nagon honela bizitzez beti negarrez eta penetan ibiltzez jornal txikiaren truk lanean aritzez. Batek beti honela bizi behar badu ez du gaizki egingo sartzea soldadu.

Hamalau jango eta bi sardin afaldu, batek ez luke hobe sartzea soldadu? Ezer sobratu ez ta osasuna galdu ezaldet ondo egingo sartzea soldadu? Edo kasik debalde ahal banizka saldu bihartikan sartuko nitzake soldadu. Batek beti honela bizi behar badu ez du gaizki egingo sartzea soldadu.

Bilintx

92. HIK LAN ETA NIK JAI Musika: Tapia eta Leturia. Hitzak: X. Amuriza Bazekiat lanean jolasten ere bai. Ez dakidan gauzarik ez diat egin nahi. Hi ere izango haiz zerbaitetarako gai. Egingo al diagu hik lan eta nik jai. Ai, ai, ai, ai, hik lan eta nik jai Buruan haizea ta irria hortzean. Odola dantzatzen zait soinua jotzean. Ez bilatu negarrik nire bihotzean, nahikoa egin nian mundura sortzean. Ai, ai, ai, ai,…

Maitatzea jolasa izan baliteke. Txikitatik izan dut jolastea maite. Hain ona ta erreza pena litzateke, mundutik joatea nahiko egiteke Ai, ai, ai, ai,… Ongi dibertitzeko mutil eta neska. Aski dira bi esku eta hiru pezta. Astegunez jai eta jaiegunez festa. Jolasa bezalako zorionik ezta. Ai, ai, ai, ai,… hik lan eta nik jai 2 aldiz

93. ARROSAKO ZOLAN Hitzak eta musika: Aire Ahizpak

Arrosako zolan kantu zirimolan nahiz eta telebistan ez gaituzten modan, euskararen garra, lokarri azkarra, gau ilun honetako gure artizarra zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez oraina ta geroa ez ditaizke berez, bis kontzertu honen bidez, musika eztiez, euskal izen ta izana, betikotz bat bitez! Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa gustua galtzea ere zer dugun errexa! kendu nahi digute, bihotz ta bertute, izaki klonikoak egin nahi gaituzte Jo dezagun bada, goraki aldaba multinazional hoien herria ez gara, bis bretoi ta kortsikar, kanak ta okzitandar nor bedera izateko har dezagun indar! Munduko herrien ta irrati libreen bilgune goxoa guk dugu urtero hemen uhainen ildoan, asmoak geroan elkarren ezagutza daukagu gogoan, munduko erronkak, herrien borrokak bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak, 3 aldiz dantza ta irria, kantuz ilargia gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

~ 47 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

94. MAITATZEN ZAITUDALAKO

Hitzak: J. Ormazabal Musika: Tapia eta Leturia Band

Maitatzen zaitudalako kantatzen dizut zuri zu zaitut negu beltzean eguzki epel zuri sargori denean berriz maitasunezko euri.

GuK elkarri zenbait kontu eta zenbait irriño! iruditzen zait gerala ilargitan bi laino, egunez bihurtzen gera zu ta ni bi txoriño.

Elkarri begiratuta hasten gera kantari orduan deitzen diogu maitasun-haizeari eta harek jartzen gaitu firi-firi dantzari.

Dantza dezagun, ba, dantza maiteño bihotzeko! mundura ez ginen jaio gu triste bizitzeko baizik tristura guztiak kantuz poz bihurtzeko.

95. COMPOSTELAKO ERROMESA Hitzak: J. Tapia. Musika: J. Tapia

Compostelan egon nintzen ♂ lehengo udan erromes ♀ Noizbait iritsiko nintzen joan izan banintz oinez. Trunlaralo lalo lalo Trunlaralo lalo lalo ♂ Trunlaralo lalo lalo Trunlaralo lalo lalo ♀ Arribatu nintzeneko ♂ zain neukan Marrusiña ♀ A zer serora parea bera ta lehengusiña! Trunlaralo lalo lalo …

Lagun biak hasi ziren ♂ Gora Euskadi ohiuka ♀ Ni Viva Galizia Ceibe malkoak ezin xuka Trunlaralo lalo lalo … Matxinada zabaldu zen ♂ tabernarik taberna ♀ Fraga eta bere fragatak beldurtzeko galerna! Trunlaralo lalo lalo …

Santuari ez nion nik ♂ ez kaixo ez adio Compostelaraino gabe

Astiarran Satio! Trunlaralo lalo lalo … Nahiz gaita jotzen ez jakin ♂ sentitzen naiz gallego ♀ Herritasuna noiz behinka aldatzerik balego! Trunlaralo lalo lalo Trunlaralo lalo lalo ♂ Trunlaralo lalo lalo Trunlaralo lalo lalo ♀

96. ASTOTXO BAT BANEUKO Hitzak: Herriarenak (Xabier Amurizak bilduak) Musika: Herriarena (J. Tapiak bilduak) Astotxo bat baneuko bustan zuriegaz ♂

Ermura joatekoo ♀ gona gorriegaz. Bat bi iru lau balego eta balitz, bost sei zazpi alkarrekin dabiltz Txirikitin txainia biar domekea, ♂ txokolatez beteriik ♀ baneuko tripea.

Bat bi iru lau balego eta balitz, bost sei zazpi alkarrekin dabiltz Arrabako landea balego Gorbeien ♂ antxe egingo geunkee ♀ zirikin zakien. Bat bi iru lau balego eta balitz, bost sei zazpi alkarrekin dabiltz

~ 48 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

97. GURETZAT Hitzak: Gabriel Aresti

Musika: Oskorri

Guretzat berdin dira

astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Har ditzagun eskuan giltza eta laia,

gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,

lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gitarrarekin aire berri bat daramagu, kantuz egun, abesti libre eta leiala, prestu eta noblezadun;

haren medioz zer garen, ongi izan gaitezen ezagun, herri langile nekazaria hala defendi dezagun.

herri langile nekazaria hala defendi dezagun.

Guretzat…

Gure gogoa ez bedi arren kantu honekin akaba,

gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba.

Egun batean esan dezagun ez “hala biz” bai “hala da”, nekea eta lana dirade zorionaren aldaba.

nekea eta lana dirade zorionaren aldaba.

Guretzat…

Bide honetan baldin bagoaz, jakin dezagun zergatik,

zin egin behar dugu zintzoki, bakoitzak duenagatik;

sinestedunek dudarik gabe bere jaungoikoagatik

eta sineste gabeek berriz bere ohoreagatik.

eta sineste gabeek berriz

bere ohoreagatik.

Guretzat…

98. NIREKIN (Emoixtaxuz muxutxuek) Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi – Iñigo Goikoetxea

Emoixtaxux muxutxuek maitie

hartuixu guruxun guztixe

eroaixu bixotz tristie

zure bixotzarekin. Emoixtaxu porrutxue

sorgiñe ahatetxu baten

berdiñe begitxu gorrixen

samiñe sendatuixu nirekin.

Oinak hotz gabien, berbak irratixen

bero pixka bat gure neuke berbaixu bajutxu, eskue helduixu

ez utzi laztanik eiteke.

Gero esnatzien lagaixu etzien zure marrubi usaintxue

ta ez eixu pentsa ez dela erreza gauza politxek pentsatzie.

Emoixtaxux muxutxuek…

Gero esnatzien…

Emoixtaxux muxutxuek…

~ 49 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

99. ISIL-ISILIK DAGO

Hitzak eta musika: ezezaguna

Isil-isilik dago kaia barrenean ontzi txuri polit bat uraren gainean.

Goizeko ordubietan esnatutzen gera arrantzaleak beti joateko urrutira.

Pasatzen naizenean zure leihopetik negarra irteten zait begi bietatik.

Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik,

zergatik negar egin? Zeruan izarra dago itsaso aldetik.

Bat, bat, bat

Bart parrandan ibili, Bart parrandan ibili.

Bi, bi, bi

Ez naiz ondo ibili, ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru kolkoa bete diru kolkoa bete diru.

Lau, lau, lau

sardina bakalau.

Anteron txamarrotia, Singerren bibotia, haretxek ei dauko,

ei dauko, preso tximinoia

Hau dek, hau dek, hau dek umoria, kontsolatzeko kontsolatzeko

euskaldun jendia.

Kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena, ai, ai, ai, ai! Kalian gora, kalian behera,

kalian gora zezena.,

Kalian gora, kalian behera, kalian gora, kalian behera, kalian gora, kalian behera,

kalian gora zezena.

100. ITSASOARI BEGIRA Hitzak: Jon Maia. Musika: Benito Lertxundi

Zazpi mendeko gauean gaude. Gure loreetan sasi,

iirrintzii, oihuu, ele ta ulu, marmario ta garrasi,

haize, eenbata, brisa, galerna, gaur garbi, bihar nahasi,

xake taaulareen zuri beltzetan arrats gozo egun gazi.

Ai itsasorik ez bageneuka zeri so negarrez hasi.

Gure zuhaitza landatu dugu

amildegi muturrean. AAdarraak daudee ertzetik haruntz;

sustraiak, berriz, lurrean, bihotz heesteak estu helduaz

esku baten ahurrean. Bertso beerriaak jartzera noa

bere indar laburrean, nola malko bat isuritzen den

itsasoaren aurrean.

Nola haizea ur azalean eguzkiaren irteeran, noola kaaioaak zorabioan itsas enbata bezperan,

pensatzeen nago gu ere berdin ibiltzen ez ote geran.

Susmoa daukat guree patua itsasoa ez ote dan,

libre ta zabal dugu aurrean baina ezin dugu edan.

Heldu herria sustraietatik,

tira eta gora jaso. Jaarri Kaantaurii aurrean eta mantendu zutik hari so,

ispiluu hortan ikus gaitezen herriz herri, auzoz auzo.

Zauriak gatzez itxii ditzagun, malkoak urez eraso,

sano ta libre irla txiki bat salbatuko da akaso.

Azken arnasa eman nahi nuke,

eguna hiltzen ari da. AAzken aarnasaa eman nahi nuke,

bertsoak entzuten dira. Azken aarnasa eman nahi nuke,

kantari nator herrira. AAzken aarnasaa ematen dugu

eguzkitik eguzkira. Azken arnasa eman nahi nuke

itsasoari begira.

bis

bis

bis

bis

3 bis

~ 50 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

101. ZENBAT GERA? Hitzak: Abel Muniategi

Musika: Benito Lertxundi

Zenbat gera? Lau, bat,

hiru, bost, zazpi?

Zer egin degu? Ezer ez.

Zer egiten degu? Alkar jo.

Zer egingo degu? Alkar hil

Gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna, justizia, pakea, egia, maitasuna...

mitoak, hitz hutsak?

Zenbat gera? Lau, bat,

hiru, bost, zazpi?

Zer egin degu? Ezer ez.

Zer egiten degu? Alkar jo.

Zer egingo degu? Alkar hil Hori ez! Hori ez! Hori ez! ...

102. XORIERI MINTZO ZEN

Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie/ E. Martikorena

1 Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,

oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri,

mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten.

Xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

2 Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan, bainan ongi bazakien zeruko seinaletan zeruko seinaletan

ta jendeen bihotzetan.

Xorieri mintzo…

3 Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen, etxekoek berek ongi laneko baliatzen, laneko baliatzen

eta gosez pagatzen.

Xorieri mintzo…

4 Hil da xorua bakarrik, bakarrik da ehortzi.

Ez zen han kristau bat ere salbu lau hilketari, salbu lau hilketari ta apeza kantari.

Xorieri mintzo…

5 Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu, xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu, zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,

oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri,

mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten.

Xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

bis

Xoro batentzat zeukaten/Txorotzat zeukaten

Trufatzen/Burlatzen

~ 51 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

103. XARMANGARRIA ZIRA

Hitzak eta musika: ezezaguna

Xarmangarria zira eder eta gazte, ene bihotzak eztu zu baizikan maite. Bertze zenbait bezala, ote zira libre? Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

Bertze zenbait bezala, ote zira libre? Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

Xuri gorria zira, arrosa bezala: profetak ere dira mintzo hola-hola. Araberan bazinu gorputza horrela, iduriko zinuen… zeruko izarra.

Araberan bazinu gorputza horrela, iduriko zinuen... zeruko izarra

104. UME EDER BAT (Nere maitiarentzat)

Hitzak eta musika: Jose M. Iparragirre

Ume eder bat ikusi nuen

Donostiako kalean, hitz erditxo bat hari esan gabe

nola pasatu parean? Gorputza zuen liraina eta oinak zebiltzan aidean... Politagorik ez det ikusi nere begien aurrean.

Aingeru zuri, paregabea, Euskal Herriko alaba,

usterik gabe zugana beti nere bihotzak narama:

Ikusi nahian beti hor nabil, nere maitea hau lana!...

Zoraturikan hemen naukazu beti pentsatzen zugana...

Galai gazteek galdetzen dute: "Aingeru hori non dago?"

Nere maitea nola deitzen dan ez du inortxok jakingo.

Ez berak ere, ez luke nahiko: konfiantza horretan nago amoriodun bihotz hoberik Euskal Herrian ez dago.

J. M. Iparragirre

105. TXATXAMATXALINATXU

Hitzak eta musika: ezezaguna Interpretazioa: Mikel Urdangarin

Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian herriaa ta kofradia hasarratu ziran.

Tirikiteena beltxa morena

ontza bat txokolate goizian onena.

Txikia izan arren izan leike abila biba Elantxobeko tanbolintxerua.

Tirikiteena beltxa morena

ontza bat txokolate goizian onena.

Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian herriaa ta kofradia hasarratu ziran.

Tirikiteena beltxa morena

ontza bat txokolate goizian onena.

3 bis

3 bis

3 bis

~ 52 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

106. ARDIAK LERRO LERRO

(ASTIRIA MENDIAN) Hitzak: M. Pagola Musika: M. Pagola Interpretazioa: Anje Duhalde Doinua: Mim-Sol-Re-Si7-Do-Lam

Ardiak lerro lerro mendi maldan doatzi Haize firfira batek deituz gorago beti

Ibai zola erreketan denak lotan sartzen dira Zoin amultsua zautan gaua jausten mendira.

La, la, la... Egunaz ixilik bazen gauaz pizten mendia Belar punta bakotxak nasai dakar bizia

Gaztain ondotan kukuak joiten dauku soinua Eta izarrekilan bestan dugu zerua.

La, la, la... Orroituko naiz beti Arradoiko bazterrez Horrarat so gelditu bainaiz maiz bi begiez Baina orain ezin dut zangorik hor finkatu Bizi bihurri hunek bainau hortik urrundu.

La, la, la...

107. TRISTE BIZI NAIZ ETA

Hitzak eta musika: Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»

Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe, badaukat bihotzian hainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen det bainan haren jabe sekulan izateko esperantzik gabe.

Bihotz baten lekuan mila banituzke, zuretzako maitia izango lirake.

Baina milan lekuan bat besterik ez det; hartzatzu, ba, maitia bat hau mila bider.

Nere maite polita nola zeran bizi?

Zortzi egun honetan etzaitut ikusi.

Badakit zabiltzala nigandik igesi,

ez didazu ematen atsekabe gutxi.

108. ITSASONTZI BATEN Hitzak eta musika: Kaxiano Ibarguren

Itsasontzi baten

Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora.

Agur nere ama laztan goxoari

agur nere maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari.

Itsasontzi baten...

Agur senideak agur lagunari

agur Euskal Herri osoari. Ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari

Itsasontzi baten...

Agur nere ama laztan goxoari

agur nere maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari. Agur senideak agur lagunari

agur Euskal Herri osoari. Ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari

Gora Euskal Herri Gora Euskal Herri

Gora Euskal Herriari.

bis

bis

bis

bis

Zola/Behealdea Zoin amultsua zautan/Zein maitekor zaidan

Nasai/Ugari Gaua jausten/Gaua erortzen, sartzen…?

Arradoi/Naf. Behereko mendia

~ 53 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

109. SEASKA KANTA Hitzak erta Musika: X Lete

Amaren bularra haurraren janari, haurraren negarra beti hunkigarri;

baratz honen erdian goseak nago ni,

zure bular laztanen antsiz ta egarriz.

Zure bular politak zerrien jostailu,

edertasunak kontuz gorderik behar du; zaude isilik, haurra! ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrik.

Haunditzen zeranean

ikusiko duzu isilik egoteak

zenbat balio dun; jarrai zure bidetik, hobe da horrela,

gauza denen gainetik, haizea bezala.

Amaren bularra haurraren janari,

aterpe samur hortan lo hartu nahi dut nik.

110. AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA

Hitzak: C. Andonegi Musika: Urretxindorrak

Aitorren hizkuntza zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu, baldin gure zainetan odolik badegu euskaldunak euskaraz hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia Gora euskara maitea zoragarriena euskaldunen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hikuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara.

111. TXORI TTIKIA Hitzak: J. A. Artze

Bertsioa: Benito Lertxundi

Txori ttikia nintzelarik esan zidaten kaiolan bizitzeko sortua nintzela.

Gero arrano bihurtu nintzenean

kaiola hautsita aldegingo nuen beldurrez, libro nintzela sinistarazi nahi zidaten.

Horregatik ireki zizkidaten ateak

egin nezan hegaz baina luze gabe ohartu nintzen

hanka harkaitz bati lotu zidatela

kate motz eta astun batez.

Gero arrano bihurtu…

Horregatik ireki zizkidaten ateak egin nezan hegaz

baina luze gabe ohartu nintzen hanka harkaitz bati 3 bis

lotu zidatela kate motz eta astun batez.

Gero arrano bihurtu…

bis

bis

~ 54 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

112. GURE ZORTEA Hitzak: D.Landart. Musika: Anje Duhalde (Errobi)

Euskal Herriko neska politak norapeit dira airatu.... seme sanoak ezkondu gabe, bakar bakarrik gelditu. Mendi gaineko elur xuria etsaiek dute zikindu... hori ikusiz ama Euskadi, nigar auhenez da lotu nigar auhenez da lotu. Zazpi probintzi,zazpiak anai, bat besteari so zauden. Baina goiz batez, haundi-maundiek muga bat dute ezartzen. Eta geroztik asko ta asko seme alabek ahantzi, ama bakarra betidanikan ukan dugula Euskadi, ukan dugula Euskadi. Erdal haizeak gogo-bihotzak usu baititu nahasi, egia gordez sakelak betez, eskerrak karguduneri.... Baina halere ama Euskadik ez du etsitzen batere, baitaki semeek, egiazkoek, dutela zin zinez maite, dutela zin zinez maite. Abertzalea ikaran dago mintzaira ez nahiz galdu. Ez daki nola hemendik goiti beharko duen jokatu. Euskal arima arrotzek dute hiltzeari kondenatu amaren maitez harmen bidea behar ote dugu hartu, behar ote dugu hartu. Pasionea iragan ordu etorriko da eguna... Gizon emazteek, haur ala gazteek igurikatzen duguna; Euskal Herria ez da ez hilen baina Euskadi sortuko, gero sekula nehork ez deusek ez baitu hiltzen ahalko, ez baitu hiltzen ahalko.

113. AMA EUSKAL HERRIA Hitzak: Fernando Aire (Xalbador). Musika: A. Duahalde

Delikatua baitut egungo suieta hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta gure arteko asko ele entzun eta, euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea nehori ez agertu ene dolorea odolaren mintzoa eduki gordea nahiko nuke baina ezin dut ordea.

Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua uztera doalako betiko mundua bere seme alabez abandonatua nork barka dezake gure bekatua.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza zure etxe nagusi jartzean arrotza halere ez zitzaizun gelditu bihotza etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu zuen andereak gurekin behar ditu pairatu bereak amaizunarendako ez daizke hobeak ama ukatu duten haur dohakabeak.

Ama Euskal Herriaz naiz…

Baditaike seme hok noizbait oroitzea Ama, zu ganik izan dugula sortzea guhaurek bilaturik zure ehortzea jasan behar dugu gastigu dorpea.

Hilobi hontan noizbait norbait balabila zure izaitearen herrestoen bila lurpetik entzunen du deiadar bipila: Hemen dago ama bat bere haurrek hila!

Ama Euskal Herriaz naiz…

Egungo suieta/Egungo gaia hasi aitzin/hasi aurretik

Ele/Hitz Nehori/Inori

Amaizunarendako/Ugazamarendako Dohakabeak/Zorigaiztokoak

Guhaurek/Geronek Dorpea/Gogorra

Balabila/Ibiliko balitz Deiadar bipila/deiadar ozena

Norapeit dira airatu/Nonbaitera dira joan

Auhenez/A

tsekabeez

Ukan/Eduki

Usu/A

skotan

Nehork ez deusek/Ez inork ez ezerk

Igurikatzen duguna/Espero duguna

~ 55 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

114. EZ GAUDE KONFORME Lurdes Iriondo/Jose Mª Iriondo & Xabier Lete

Gazte gera gazte, ta ez gaude konforme mundu garbiago bat bizi nahi genduke, gezurraren kontra injustizirik ez, gazte gera gazte ez gaude konforme Nere abesti hau ez da politika, justizia nahi det, egiak agertu gizonak daduzkan eskubide hoiek kunplitu ditezen bihotzez abestu ez noa inoren kontra egia maite dut Gazte gera gazte... Gazte geralako maitasun batean sinistu nahi degu, bainan baita ere, gehiegi dakigu munduan dagozen gezur ta gorroto, injustizi asko gauza hoien kontra abestu nahi degu Gazte gera gazte... Bainan aho batez gure herriaren problemak esaten uzten ez badigute guk nahiago degu betiko ixildu gero egun batez beldurrarengaitik traidore ginala esan ez dezaten. Gazte gera gazte...

115. ITZALA Hitzak: A. Egaña. Musika: B. Lertxundi

EEpaile bat behin, koonturatu zen hiru urrats eman ahala egun eta gau, gau eta egun norbait segika zeukala. Epaile jauna nora zihoan bera hara zihooala pentsatu gabe agindu zuen: “Kartzelan sartu iitzala!”. Bere baitako sentituko zen, epaitegiko marrazo batzu'n aldetik ez zuen izan ez kritika, ez arazo. Hedabideek, handi-mandiek, hartu zuten gozo-gozo titulatuaz: “Delako itzala arriskutsua zen oso”. Baina grazia handirik ere ez zion egin askori Justizi ezak ipini zuen kaleko giroa gori. Haur txiki batek kontatu zion “begira epaile ongi… mamu-mamitzen saiatu arren zeure itzala zen hori”. Epaile jauna konturatu zen bistan zuela uzkia… haren dardara, ezinegona eta kopeta bustia. Kartzelan sartu zituen biak: ilargia, eguzkia... egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.

Uzkia / Ipurdia

~ 56 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

116. NERE SENTIMENTUA Hitzak: Antonio Urbieta (Jose Joakin, «Kaskazuri», bertsolariaren anaia) Bertsioa: Julen Lekuona.

Nere sentimentua nahi det deklaratu: Ameriketan nago hau ezin ukatu; hemen eginagatik ondo gobernatu, horkuaz egiten naiz asko akordatu.

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama,

anai-arrebak eta familia dana; egitiagatikan desio nuena,

geroztik triste dago, ai! nere barrena.

Hamazazpi urtetan banuen segira: neska gazte guztiak neroni begira; lurrik ikuttu gabe, gorputzari jira, orduko arintasunak asentatu dira.

Gorputz ederra nuen dantzari arina, bainan ez da izaten betiko egina; orain eginagatik, hemen ahalegina, ez gera libertitzen orduan adina.

Horko bizimoduaz oso aspertuak, honarako ziraden gure desiuak;

orain atzera berriz emanik pausuak hemen bizi gerade erdi mudatuak.

Desperida dijua sei bertso hoiekin, anaia konformatu horrenbesterekin: nere gustua hau da, nahi badezu jakin:

beste horrenbeste jarri, aio Joxe Joakin.

117. NERE MAITIA JEIKI TA JEIKI

Hitzak eta musika: ezezaguna Bertsioa: "Oiartzungo Kantu Zaharrak"

X. Lete eta J. Lekuona

1

-Nere maitia jeiki ta jeiki ez al zerade loz ase.

zure ondoren gabiltzan hauek ez baigerade logale,

iriki zazu bortañe hori, adiskidiak gerade.

2 -Ez dizut bada nik irikiko

gau ilunian aterik, barnean dagonak ez baitaki

kanpokuaren berririk; zatoz eguna argitzen danian, egongo gera elkarrekin.

3

-Bihar goizian etorritzeko, urrun bizi naiz maitia;

txakurra zaunkaz hasitzen bada, nork egingo du pakia.

Harrekikua nik egingo det, arren etorri zaitia.

4

-Hona etorri dama gaztia, esan zenidan bezela.

-Ongi etorri, galai gaztia, neronek nahi nuen horla;

hitz bi gustora egin ditzagun, pasa zaitia salara.

5

Salara joanda kutxan eseri, begiratuaz elkarri

-Inposible da ez zaituela Ama Birjinak ekarri.

Beti-betiko hartu nazazu penaren kontsolagarri.

118. INTERNAZIONALA

Hitzak: Gabriel Arestik / Musika: Pierre Degeyterrek

Zutik lurrean kondenatu zaren lagile tristea!

Nekez ginen elkarganatu, indazu albiristea!

Gertatuak ez du ardura. Jende esklabua jaiki!

Aldaketak datoz mundura. Nor den herriak badaki.

Oro gudura, ala! Bihar izan dadin Internazionala pertsonaren adin

i

~ 57 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

119. SAN SIMON ETA SAN JUDA

Hitzak eta musika: Xabier Lete

San Simon eta San Juda joan zen uda eta negua heldu da.

Ez baletor hobe bizi gera pobre

eremu latz honetan, ez gera hain onak benetan.

Ez dugu zaldirik, ez gera zaldunak; ez dugu abererik, ez gera aberatsak; euskara guk dugu, gu gera euskaldunak; euskara guk dugu, gu gera euskaldunak.

120. SALAMANKARA

Hitzak eta musika: ezezaguna

Aita jainkoak egin banindu zeruetako giltzari,

azken orduan jakingo nuke atea nori iriki.

Lehenengo aitari, gero amari, gero anai-arrebari ta azken orduan iixil-ixilik,

nere maite politari.

Txiki-txikitik aitak eta amak praile ninduten nonbratu, estudioak ikasitzera Salamankara bialdu.

Salamankara ninjualarik, bidian nuen pentsatu

estudiante tuunante baino hobe nuela ezkondu.

Ezkondu nintzan, bai ni ezkondu,

baita ere ongi damutu, praka beltzian hari zuria sekula ez zait faltatu.

Praka beltzian hari zuria, txaketa mangagabea,

horregatikan deeiitzen didate arlote miserablea.

121. KIRIELEISONAK Hitzak eta musika: Antton Aranburu

San Zuzen, hasi gaitezen. Santo Ziri, ez behintzat niri. San Sakondu, ezin konpondu. San Iraultza, txorixoarekin bi arrautza. Santo Gora, txakurra kanpora. Santa Behera, izorratu gera. Santo Gero, hasi dela bero. San Etor, hoberik ez baletor. San Eskubi, ez dira katu bi. Santa Argia, ez da garbia. San Anaitasuna, eintzazu nahi dezuna. Santa Ezker, hemen da laster. Santa Aurrera, hasi da karrera. Santa Atzera, popatik hartzera. Santa Mingaiña, inor ez duk hi haiña. Santa Burgesa, hori duk interesa. San Felipe, zer habil txapelipe. Santa Keria, hau duk mixeria. San Egunkari, gezur kontari. Santo Mito, hago isilik txilipito. San Derrebes, beti aldrebes. Santo Gorri, heldu ba horri! Santo Berri, bada nahiko zerri. Santa Sekula, joango etzaigula. San Izorrai, jaiki eta jarrai. San Astiro, hemen ez duk giro. San Burruntzi, kako eta guzti. San Poliki, ateak ireki. San Okertu, ez al duk ulertu. San Urruti, gerorako beti. San Zuzendu, egingo bagendu. San Sasibelar, ez dugu behar. Santa Gaita, alperrik baita. Santa Goitikbehera, hau duk bukaera.

AITA SAN PEDRO! ZAINDU GAITZAZU!

AMEN…

bis

bis

bis

~ 58 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

122. PELLO JOXEPE Hitzak: Ezezaguna / Musika: Tradizionala

Pello Joxepe tabernan dala haurra jaio da Larraulen

etxera joan da esan omen du: -Ez da neria izanen,

beraren amak topa dezala haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria, senarrak haurra ukatu!

Pello Joxepe bihotz neria haur horrek aita zu zaitu.

Haur horrentzako beste jaberik ezin liteke topatu.

Fortunatua nintzala baina ni naiz fortuna gabia;

abade batek eraman dizkit umia eta andria:

haurra berea bazuen ere andria nuen neria.

123. MAITIAK GALDE EGIN ZAUTAN

Hitzak: ezezaguna. Musika: E. Martikorena. Bertsioa: Imanol

Maitiak galde egin zautan polita nintzanez;

polit, polit nintzela baina, larrua beltz, larrua beltz.

Maitiak galde egin zautan premu nintzanez; premu, premu nintzela baina, etxerik ez, etxerik ez.

Maitiak galde egin zautan poltsa banuenez,

poltsa, poltsa banuela baina, dirurik ez, dirurik ez.

Maitiak galde egin zautan lana banuenez; lana, lana banuela baina, gogorik ez, gogorik ez.

Gaixoa hil behar dugu guk biok gosez;

gosez, gosez hil behar baina, elkar maitez, elkar maitez!

124. KONTXESIRI Hitzak: Juan Inazio Iztueta

Maite bat maitatzen det, maitagarria;

begi ederra du ta guztiz argia; daukat urruti,

bainan ezin kendu det buruti haren itxura;

saldu al baliteke pisura, urriaren truke;

nork erosi faltako ez luke.

Hogei ta lau leguaz nago aparte; bitartean badauzkat milloi bat ate,

guztiak itxirik; nahi arren ezin egon ixilik,

beti negarrez; nere maite maitearen galdez;

ote dan bizi, bihotz-bihotzeko ene Kontxesi.

Egunaz argi gutxi, gauean ilun;

kontsuelorik ez da neretzat inun, maitea gabe;

egin ote nadin haren jabe oroitutzean,

zenbat pena nere bihotzean ditut igaro;

maite det eta ez da milagro.

Lehengo gau batean egin det amets, bainan pentsamentuak beti aldrebes

irtetzen dira; ustez nengoen zuri begira

maite polita, kofrearen gainean jarrita,

kontu kontari; nahi nuen baina ez nintzan ari.

Esperantzetan bizi, maite gozoa noizpait kunplituko da gure plazoa.

Eta orduan, gauza txarrik ez hartu buruan

lehengoai utzi, ez degu pasatzen pena gutxi,

preso sei urtez, onduko gaituzte nere ustez.

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis Premu / Maiorazkua

~ 59 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

125. KONTRAPAS Hitzak: Bernat Etxepare, 1545

Musika: Xabier Lete

Garaziko herria benedika dadila

euskarari eman dio behar zuen tornuia Euskara, euskara, jalgi hadi plazara! Euskara, euskara, jalgi hadi plazara!

Bertze jendek uste zuten ezin izkriba zaiteien. Orai dute porogatu engainatu zirela. Euskara, euskara, jalgi hadi dantzara! Euskara, euskara, jalgi hadi dantzara!

Bertzeak oro izan dira beren goien gradora. Orai hura iganen da

bertze ororen gainera. Euskara, euskara, jalgi hadi mundura! Euskara, euskara, jalgi hadi mundura!

Oraindaino egon bahaiz

inprimitu bagerik. Hi engoitik ebiliren mundu guzietarik. Hi engoitik ebiliren mundu guzietarik.

Euskara, euskara, jalgi hadi kanpora!

Euskara, euskara, jalgi hadi plazara!

Euskara, euskara, jalgi hadi dantzara!

Euskara, euskara, habil mundu guzira!

126. KANTATUAZ

Hitzak eta musika: Jon Lopategi

Kantatuaz, kantatuaz zorion eta penak,

kantatuaz sortzen dira gure itxaropenak.

Goizian goiz argiari kantuz dabil txoria, udabarriz eguzkiak sortutzen dau loria. Euskaldunen bihotzari

zor jako umoria, kantatuaz penak kentzen

dator bertsolaria.

Kantatuaz, kantatuaz...

Kaiolako txoritxua ez al dozu ikusi?

Kantatuaz alaitzen da nahiz eta preso bizi; inguruan ikustian hainbeste injustizi,

kantatuaz joan nahi dot mundu honen igesi

Kantatuaz, kantatuaz nahiz eta bizi preso; kantatuaz, kantatuaz, nor garan adirazo.

Errekatxuak alaitzen nau bere oihartzunez, itsasuaren deiari

kantari erantzunez; gazteriak gizartian jokatzian zentzunez, kantatuaz nasaitzen da nahiz ta inork entzun ez.

Kantatuaz, kantatuaz nahiz eta egurra jaso; kantatuaz, kantatuaz, nor garan adirazo.

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

bis

~ 60 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

127. MADALEN BUZTURINGO Hitzak eta musika: Herrikoia

1

Madalen Buzturingo gauean gauean

errondean dabiltza zure portalean.

Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen!

Zure bila nenbilen orain baino lehen.

2

Hasi goiko kaletik beheko kaleraino ezta ederragorik Madalentxo baino.

Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen!

Zure bila nenbilen orain baino lehen.

3

Zein ote da berorri horren famosoa, Madalen deritzona neskatxa airosoa!

Ai! Madalen, Madalen! Madalen nirea!

Zure ondoren dabil bueltaka jendea.

4

Kalean gora behera isil eta serio, ilearen puntean zintea dario.

Ai! Madalen, Madalen! Madalen gaixoa!

Seigarren batailoian daukazu majoa.

5 Elizara joan eta belauniko jarri,

lehenbiziko errezoa bere majoari;

txikitxoa da baina bai konpondutxoa, kazadoreetako kabo aurrengoa.

6

Txikitxo naizelako ez nazazu utzi,

kapitan izanen naiz bihar edo etzi.

Ai! Madalen, Madalen! Madalen maitea!

Zu nahi zintuzket ba nire emaztea!

7

Goiko komentutikan eta kaleraino

ezkontzeko asmotan makina bat dago.

Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen!

Zure bila nenbilen orain baino lehen.

8

Ikuste bakoitzean Madalen kalean

zer poza sentitzen dut nire bihotzean!

Ai! Madalen, Madalen! Madalen lorea!

Nahiko nuke bazina betiko nirea!

~ 61 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

128. JUANA BIXENTA OLABE

Hitzak: Bilintx. Musika: ezezaguna

1 J. Bixenta:

Amak esan dit etxeko errenta, pagatzeko dirurik ez zuen ta,

ia egingo dion mesere, hilabetian gehienaz ere,

itxoitia, bada zierto dala ematia, pasa baino lehen hilabetia.

2 N. Jauna.

Logratutzia, errex halare, nahiz hori ta beste zernahi gauza’re,

seguru dala esan amari, zu baldin bazatoz mandatari;

dudarik gabe, nere borondate onaren jabe zu zera, Juana Bixenta Olabe.

3 J. Bixenta:

Beraz bertatik noa etxera, amari poz haundi bat ematera;

orain ario, nagusi jauna, presaka noa amarengana.

N. Jauna. Ez zaitez juan!

Portatu zaite nik nahi moduan, geratu zaite gaur nere onduan.

4 N. Jauna.

Gainera berriz, Juana Bixenta, utziko dizuet etxeko errenta, kito zor dirazuten guzia,

kunplitzen baidazu kutizia. J. Bixenta:

Lotsa gogorra! Sufritzen dago gaur nere ondra, penak malkuak derizkit horra.

5 N. Jauna.

Nik ditut kulpak, ez egin negar, holakorik ez nizun esan behar; bihotzian sentitzen det mina,

zuri ofensa hori egina, maldiziua!

ez dakit nun neukan juiziua, eskatzen dizut barkaziua.

( ............ )

6 Heldu zanian hurrengo goiza, nagusiak zuen kunplitu hitza; juan zitzaion amari etxera, andretzat alaba eskatzera,

amak txit firme, hartuta gero mila informe, gelditu ziran biak konforme.

7 Dama gaztiak, ez egon lotan, begira zaitezte ispilu hortan; gustatu-eta birtute ederra,

andretzat hartu bere maizterra du nagusiak;

horla irabazteko graziak, saia zaitezte beste guziak.

~ 62 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

129. AMETS, AMETS EGIN Hitzak: Agustin Zubikarai. Musika:Argoitia neba-arrebak

Amets, amets egin itsas gizona, amets, zure ametsa gerta leikela. Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera, han daukazu maitea, itxaroten dozuna, berriz etorriko zera zure txaluparekin, han daukazu maitea ta bihotza. Han daukazu maitea da bihotza.

130. ARRANTZALE Hitzak: J.Dassance. Musika: E. Labeguerie

Oh, oh, oh… Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri, libertatez hain egarri hautatu gure aberri, arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri. Arrantzale bai gudari! Guretako haiz erori, sasitar ta presoeri laguntza nahiz ekarri. Arrantzale maitagarri… Tirokatuz xoriari pozik hago ihiztari, ez uste ken geroari esperantzaren iturri. Arrantzale maitagarri… Hau gertatu Didieri hautetsien nahikari, lotu gaiten borrokari bizi dadin Euskal Herri. Arrantzale maitagarri…

131. EUSKAL HERRIKO B. Zapirain: “Chantón Piperri” operaren azken himnoa

Euskal herriko semeak gara, zor dioguna bizia. Beraren alde emango dugu zainetako odol guztia. Bere lege ta hizkuntza ederrari diogu maitasun handia. Hil arte oihu egingo dugu: Bizi bedi Euskal Herria!

132. ILUNTZEAN Maixa eta Itziar

Ilargia uretan murgildu da itsas arrain txikien ondora, uraren hozkirriaren zirrara hondar epelaren alboan. Iluntzean uraren ertzean errainu baten argia, ene maite, biok jolasean olatu zipriztin artean. Haizeak zimurtu du itsasoa kresalak lehortu malkoa, maite, zure zain hementxe naukazu izar goiztiarrei begira. Iluntzean... Ilargia uretan murgildu da itsas arrain txikien ondora, uraren hozkirriaren zirrara hondar epelaren alboan. Iluntzean...

~ 63 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

133. KOBLAKARI Hitzak: Beñat Sarasola. Musika:Pier Paul Berzaitz

Zilar ezpata idüri oihanean goizanko ekia, bardin gure arteian sartzen poeten begia, bihotzean egiten dizü ezin elkizko zauria irustarzün itürria. Koblakari, koblakari, denek zure bihotzean nahi; koblakari, koblakari, zütaz gütützü egarri. Ama, deitzen den bezala, korpütza hozten senditzian, zure berotarzüniala jin nüzü bizitzian, bizientako amodioaz zük bihotza gainditzian, sü hartzen deikü güziak. Koblakari, koblakari… Ori, mendi bera düzü hiru erregeen aitzinian, lotsa gabe txütik zira Frantzi eta Espainian, zure lana hegaltatürik betikoz zerü lürrian, Euskal Herri güzian. Koblakari, koblakari… Bizi denboran beitzüan aterbüa etxe batetan, hilik ere poeta bizi anitzetan, heriotza lotsagarriak kentzen badü izaitia, ez dateke zure kasüa. Koblakari, koblakari…

134. BERTSUAK JARRI DIZKAT Hitzak: Errikoia. Bertsioa: Amaia Zubiria

Bertsuak jarri dizkat neure buruari, nahigabia baidaukat barrenan ugari, mutil gustokorikan ez dalako ageri. Berrogei eta sei urte eginzaizkit pasatu, eta azala berriz pixka bat ximurtu, neskazartuko ote naizen eginaiz bildurtu. Oraindiokan ez nago mirabe baldana, kupirarikan gabe egiten det lana, ezta gaizki izango ni hartzen nauena. Gazterik ikasi nuen plantxa eta josten, honela saiatuta diruba sobratzen, senartxo bat besterikan ez det desirazten. Gazterikan banituen nik zazpi nobiyo, batekin ere ez nintzen ezkontzeko piyo, orain damututziak ez digu baliyo. Neskatxa ederra nagola iruditutzenzat, zazpi arroba ta erdi badaduzkat behintzat, ai zer berogarriya! mutil zahar batentzat. Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna, ez da errex egiten gustoko fortuna, nolabaite nahi nuke oyerako launa. Amar mila errial ba daukat dotia, beste bost mila berriz etxeko partia, ni hartutzen nauenak ai ai ze suertia! Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik, eta ahin gutxi berriz mozkor ta hordirik, txarra izatekotan hobe det bakarrik.

Goizanko ekia / Egunsentiko eguzkia. Ezin elkizko zauria / kanporatu ezin den zauria. Koblakari / Koplak kantatzen edo idazten dituena.

Zure berotarzüniala jin nüzü bizitzian, / Zure berotasunaz jaun naiz bizitzan. Ori, mendi bera / Ori, mendi apala (txikia).

Aitzinian / Aurrean. Hegaldatürik / Zabaldurik.

Bizi anitzetan / Luzaroan, denbora askoan… Ez dateke zure kasüa / Ez da izango zure kasua.

Baldana / moldakaitza

Hordirik / Burugaldurik

~ 64 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

135. LEIXIBATXUA Hitzak: Herrikoia / Moldaketa: Hiru Truku

- Leixibatxua zuria dozu, andratxu gaztia - Ondo gobernatuta, bai aita frailia. - Eskutxu zuriak dozuz, andratxu gaztia. - Guantepian ibilite, bai aita frailia. - Familiarik edo bozu, andratxu gaztia? - Seme bi ditudaz, bai aita frailia. - Senarrik edo bozu, andratxu gaztia? - Amerike urrunetan, bai aita frailia. - Ezeutuko zenduke, andratxu gaztia? - Lehengo arropakin bada, bai aita frailia. - Laztan bat emon behar deutsut, andratxu gaztia. - Ibaia dau bitarte, bai aita frailia. - Bi saltuan pasatukot, andratxu gaztia. - Ez jat komenidetan, bai aita frailia. - Suak erreko al zaitu, andratxu gaztia. - Berori ilenti dala bai aita frailia. - Urek eroango al zaitu, andratxu gaztia. - Berori txalupa dala, bai aita frailia

136. NIGARRA BEGIAN Hitzak: Xalbador / Musika: Benito Lertxundi

Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian, guretik deus ez duen hizkuntza mihian, sofritzen egoiten naiz horien erdian, gutaz ahalgetua, nigarra begian. Nehoiz etzeraukula, nik ez dut etsiko, gure kontzientzia atzartzen hasiko; egungo balentriak ez baitu betiko, odolaren mintzoa isilaraziko. Oi, entzule maitea, otoi barkamendu, ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu! jostetako gogoa dautate kendu, aunitz maite duenak aunitz sofritzen du.

137. TXALAPARTA Doinua eta hitzak: Gorka Knorr

Tiriki-trauki hiru ta lau dira zazpi, xurruxumurru bat batean dira urrun, tiriki-trauki ezker eskubi bien artean dago zubi, hots bare-bare hor leiho sare hiru ta lau dira bi… hiru ta lau dira. bat…, bat…, bat…, bat…, La, ra, ra, ra, ra, rai, La, ra ,ra, ra, ra, rai, ra

3 bis

Ilenti = Ilinti / Egur-zati erdi errea. Txingarra.

Ahalgetua = Ahalketua / Lotsatua

Nehoiz / Inoiz

Etzeraukula / Ez dezagula

Atzartzen / Esnatzen, pizten…

Otoi / Arren, m

esedez…

Barkam

endu / Barkamena.

Bozkarioz / Poz handiz, pozez…

Ondu / On bihurtu

Aunitz / Asko

3 bis

~ 65 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

138. GOIZIAN GOIZ JEIKIRIK Hitzak: ezezaguna Interpretazioa: Benito Lertxundi

Goizian, goiz jeikirik, argia gaberik,

urera joan ninduzun, pegarra harturik.

Larala larai...

Jaun xaapeldun gazte bat jin zautan ondotik, heia nahi nuenez urera lagunik.

Larala larai...

Nik ez nuela nahi urera lagunik, aita beha zagola salako leihotik...

Larala larai...

Aita beha zagola, ezetz errangatik,

pegarra joan zerautan, besotik harturik.

Larala larai...

Urera ginenian, biak buruz buru

galdegin zautan ere “zonbat urte tuzu?”.

Larala larai...

Hamasei... hamazazpi, orain’ez konplitu: zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu.

Larala larai...

-EEtxerat itzultzeko, nik dutan beldurra, ez jakin nola pentsa

amari gezurra!

Larala larai...

-Neskatxa, nahi duzu, nik erakuts zuri, etxerat etortzean zer erran amari?

Larala larai...

Urtxo xurii poollit bat, gabaz dabilana,

hark ura zikindurik egotu naiz, ama.

Larala larai...

Daakigunaz geroztik zer erran amari,

dugun pegarra pausa, gaitezen liberti! Gaitezen liberti!

Pegarra / Lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. Beha / Obserbatzen egon, begiratzen egon

Jin / Etorri

~ 66 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

139. GOIZIAN ARGI HASTIAN

Hitzak: Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri» Interpretazioa: B. Lertxundi.

Goizian argi hastian, ene leiho hegian,

txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.

Txori eijerra, hain alagera, entzüten haidanian,

ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.

Ene txoririk maitena, zertaz jin hiz nigana? iratzarrazi, nialarik ametsik eijerrena.

Jinik hain goizik, uste hiena baniala anitx pena?

Ez, ez! Habil kontsolatzera malerusago dena!

140. EGUNSENTIA Hitzak eta musika: Benito Lertxundi

Eguzkien argia leihopetik sartzian poz eta alaitasunez esnatuko gera. Txorien abestiekin alaitutako eguna gizonen gorrotoakin hondatuko da eguna. Ibiliko gera alkarri kalte eginaz ustez launik haundienak aurrez ondo hitz eginaz.

Batzuen izerdiekin besteak diru eginaz egia esan dutenak kartzelara emanaz. Gauza hoiek ikusteko nola esnatzen gera? Gauza hoiek egiteko nola jaikitzen gera? Txoriak alaitutako eguna hondatzeko hobe genduke ez esnatu ta bertan geldi lotan. Ibiliko gera…

141. EUSKAL HERRI NEREA

Hitzak: Xabier Lete // Musika: Xabier Lete / Karlos Gimenez

Euskal Herri nerea ezin zaitut maite bainan nun biziko naiz zugandik aparte. Anaien arpegian begirada hotza, bihotz-berotasuna izaten da motza. Arratsaldeak beti dakarren tristura neretzat izaten da bakardade hura argitu nahirik begiak. Balio al du gure egiak? Bide bat aukeratzean gelditu nahi nuke nere lurrean. Euskal Herri nerea ezin zaitut… Ezin erabakirik esandako hitzak pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak, neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak. Erreka zabal garbia zugan egon bedi gure argia. Euskalerri nerea ezin zaitut… Urruti joan ezkero berriz etortzean nolako zulo beltza nere bihotzean. Egin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera. Tristea etxerik eza. Lurrak emango dit bere babesa. Euskal Herri nerea ezin zaitut… Egun bakoitzak badu bere zer egina, justizizko bide bat denontzat berdina. Denon artean izanikan ezin ukatu gure lanikan. Illunpetako jarduna heriotzak pakez beteko duna. Euskal Herri nerea ezin zaitut…

Jin / Etorri Iratzarrazi / Lo dagoena esnarazi

Uste hiena… /Uste al huen banuela asko pena? Malerusago dena / Zorigabeago dena, zorigaiztokoago dena

~ 67 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

142. EMAKUME JAIO NINTZEN

Hitzak: Karlos Subijana-Musika: Jambalaya. Interpretazioa: Maixa eta Itziar ♀ Emakume jaio nintzen lehen karrera bat estudiatu nahi nuen. ♂ Estudiatu? Hobe duzu ahaztu senarra hartu ta ondo zaindu. ♀♂ Denbora pasa ta neska bat izanda ikastea du zale. ♀ Laurogeian jaio naiz eta kirolaz bizi nahi dut aita. ♂

Lan hau da gizonentzat alaba aukera ezazu neskaren lana. ♀♂ Denborak aurrera ta eskubideak ez dira berdin aurreratzen. ♀♂ Zenbat aldiz entzun dugu hemen gure eskubideak aurrez etengabe, hala ere zapalduta gaude, honekin bukatu behar da lehenbailehen.

Lara, la, la, la, la, lara, la, la, la, la lara, la, la, lara, la, Lara, la, la, lara, la, la, lara, lara, la, la, la, la, lara, la, la, la.

143. AMETS… “Al Vent”- Raimon y Sabin

Amets, bizitz amets, gazte amets, beti amets, bildur gabe gure ametsa.

Eta denok ilun, egi billa, pake billa, argi billa, Jainko billa.

Bizitzak min ematen du, negarrez jaio ginan,

maitasun gabe gabiltza, baina guk, berriz,

Amets… Gizonak zerbait behar du bizi den mundu hontan, gezurrak min ematen du,

baina guk, berriz, Amets…

144. EUSKALDUN BERRIAREN BALADA Musika: Natxo de Felipe-Hitzak: Jon Sarasua

Barakaldokoa naiz eta daukat paro obrero horregatik euskaltegira noa ni egunero. Euskaraz bazekien nire bisabueloak edo baina ni roillo hontaz orain arte zero, goizero, goizero AEKan bezero, batzuetan ero, besteetan bero baina ez dut milagro handirik espero. Goizean goiz hasi behar dut motibazio bila. Euskara ez da ingelesa baina ez dago hila, egun askotan pentsatzen dut hau dela inutila, Nik ez daukat kulparik ez banaiz abila, hau da hau makila, aditz klase pila, hitzak beste mila; animo mutila. Esaten dute baina ez da hain fazila. Ideia hau nire buruan ez dakit noiz hasi zen baina batzutan ez naiz hemen gehiegi dibertitzen, lau gauzak izen bat dute eta gauza batek lau izen, kokoteraino nago klaseak aditzen pegatak ipintzen ta dirua biltzen… nola sartu nintzen ez dut konprenitzen, lan on bat bilatzeko ez badu serbitzen.

~ 68 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

145. KANTA ABERRIA

Hitzak eta doinua: Manex Pagola. Interpretazioa: Pantxoa eta Peio

Kantazak, Euskalduna Kantazak hire herria! kantazak, Euskalduna.

hire Aberria!

Gure mendi zelaiak bakezko jauntzitan, etxe zuri gorriak altzotan!...

Gure ikurrin bandera plaza kaskoetan, herritarrak kantuz ostatutan!... Horra Aberria nola nik utzi dutan

kanpo alde joan egunetan...

Kantazak, Euskalduna…

Nire ama maiteak nigarra gordetzen, ttipitik bainuen kexarazten...

Haren bihotz zaurtuan nik deus ez ikusten, haurrak ez baitaki so egiten...

Amaren iduri Euskadi zaut agertzen, baina nik kasurik ez emaiten!...

Kantazak, Euskalduna…

Euskadi odoletan dute herrestatu, ezpata-ukalditan puskatu!...

Gu Euskadiko semek, hor behar ixildu, maitatzea omen da bekatu!...

Ez, Euskalduna, ez! Ez gaiten ba lotsatu! Ulitxak lehoina aurtiko du!...

Kantazak, Euskalduna…

146. INTSUMISOARENA

Postari zintzo horrek zer dakark karpetan? amodio gutunik etzegok hiretan, militarren ohar bat? bitxia benetan, bidali duenari eramaiok bueltan. Natural sentitzen dut egiten dudana, eta natural egin sentitzen dudana, Intsumiso egin naiz horixe da dana ahaztu gabe guztioi muxu handi bana Nigarrez ari zara ama maite hori ba omen nuen beste aukera ugari. Nola obedituko diot eroari, ez badizut jadanik obeditzen zuri?

Natural sentitzen dut…

Ene kolega maite beldurtia haiz hi, aholkuak ematen ez hadila hasi, kartzelara noala diostak itsusi, etor hadi bisitan txorizo ta guzti.

Natural sentitzen dut… Funtzionari zoli ene kartzelero, juezen sententzia txikien borrero, ezin nauzu hain errez bihurtu numero, kantari esnatzen naiz goizero goizero.

Natural sentitzen dut…

Bakezko jauntzitan / Bakez jantzita, bakez beteta. Bihotz zaurtuan / Bihotz zaurituan, erituan. Herrestatu / arrastatu, arrastaka eraman.

Ezpata-ukalditan puskatu / Ezpataz kolpeka puskatu Ulitxak / eltxoak.

Aurtiko / Jaurtiko, akabatuko, kanporatuko.

Zoli / Zorroztasunez eta arretaz egoten dena.

Musika: Herrikoia Moldaketa: Anton Latxa Hitzak: Jon Sarasua

~ 69 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

147. IKASTOLAKO ERESERKIA

Hitzak: Telesforo Monzon Musika: Pantxoa eta Peio

Plazara, euskara plazara! euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara! plazara, dantzara! Geure herriaren geroa baikara. Bai, arreba ta anai, guk ere herria izan nahi, geure lurrak laiatuz eta irauliz udaberriko emaitzaren zai! herri jakintza nahi dugu eta jakintza herriarentzat nahi! Plazara, euskara plazara!... Ez, erdararik ez! Euskadin sortu ginanez. Denok euskara bakar bat nahi dugu, bizi giro ta jakintza bidez, mundu berri bat nahi dugu, herri bakoitzak beretik emanez. Plazara, euskara plazara!...

148. HAIZEA DATOR

Haizea dator ifarraldetik, hego berotik ekaitza, ez da nabari lanbro artean asaba zaharren baratza... Eguneroko lagunak ditut beldurra eta zalantza, ardo txar honek eragiten dit noraezeko balantza. Itzal gaiztoak isurtzen dira mendi hegaletan behera argi apalak badoaz laster bat-batean itzaltzera... Izen zehatzak uzten ditugu erortzen zulo beltzera, prestatzen gera etxe hustua arrotz guziei saltzera. Etxea hustuz badoa ere noizbait bazuen biztunik,

ez dut onartzen ordez datorren maizter aldrebes hiztunik... Nahi ez badugu denon artean eraman karga astunik gurdi okerra zuzen lezakeen dotrinarikan ez dut nik. Agur oihanak, agur itsaso, atariko lizardia imajinetan izkutatzen zait hurbileko izadia Odolarekin pozointzen dugu herri baten izerdia irrintzi gorriz auzika dator irabazleen zaldia.

149. EUSKERA, OI EUSKERA Euskara, oi euskara zugan da gorderik mendez mende egoki euskaldun gogoa.

Euskaldun jaio nintzen ta euskaldun hazi, euskara hutsik amak zidan erakutsi. Euskara maite, maite zabiltz nerekin beti, euskara hil ezkero ez nuke nahi bizi.

Euskera, oi euskara...

Euskara egunaz eta euskara gauean, zahar ta gazteak beti aritu gaitean, guztiok mintza dezagun pozteko euskara, bihotzetik esanaz euskaldunak gara.

Euskera, oi euskara...

Hitzak eta musika: Xabier Lete

~ 70 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

150. BATASUNA Hitzak eta doinua: T. Monzon

Interpretazioa: Pantxoa eta Peio

Aupa gizona, jaiki mutil Atzar emazte ta neskatil Borrokarako dei eginaz Irrintzi bat dabil! Euskal Herria diagu zai Presoak eta hilak ere bai! Abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai!

Borrokari, luza zaidak eskua! huna hemen nerea zabalik! euskaldunok banan banan hiltzea, otso beltzak ez dit beste nahirik! Euskadiren alde loturik bagare, goaz borrokara! nagusituko bait gare! Gerokoak geroko utzi! Gaur Herriak ziok: Nahi diat bizi!

Aupa gizona, jaiki mutil…

Otso beltza gauaren gauaz heldu, artzainak zebiltzala kalakan... goizean goiz, odolez gorrituak, hamaika ardi hilak belardian... Artzai kalakari atsoak iduri, har makila eskuan eta lotu etsaiari! Anaien aurka ez habila! Otso beltzarentzat atxik makila!

Aupa gizona, jaiki mutil…

Agur, agur! Andere Askatasuna! Agur, agur, Biharko Euskadi! "Iguzkitan dantzatuko gaituzu" Errana diot maiteñoari! Besoak loturik ez dugu bestarik nola dantzatuko biok belaunikaturik? Lehenik urratu katea Gero libro izanen dantza egitea!

Aupa gizona, jaiki mutil…… Abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai!

151. AMNISTIAREN DEMA Hitzak: X. Amuriza

Doinua: Anje Duhalde

Amnistiaren alde, zigortuen alde, gu ere haiekin bat, zigorpean gaude. Ez dugu izaterik aske haiek gabe, haiekin askatuko bait gara gu ere. Amnistiaren dema garaipen eguna, lortzen ari garena lortuko duguna. Amnistiaren demak bakea du izar, eta askatasuna oinarrizko indar, herri dena abian hego eta ipar, gaur borroka dugu ta garaipena bihar. Amnistiaren dema... Zaudete ziur haiek ez dute etsiko, ziur ez ditugula guk ere utziko. Denak noizbait etxean zutik eta tinko, egon ziur lortuko dugula betiko. Amnistiaren dema...

~ 71 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

152. ABERTZALEA JAIO NINTZEN

Doinua eta hitzak: Partisana italiarra Interpretazioa: Hibai Rekondo

Abertzalea ni jaio nintzen obelatxao belatxao, belatxao, txao, txao abertzalea ni jaio nintzen ta abertzalea hilko naiz. Egun batean goiz goizetikan obelatxao... egun batean goiz goizetikan etsaien aurka joan nintzan. Eta burrukan hiltzen banaute obelatxao... eta burrukan hiltzen banaute hartu zuk nire fusila.

153. HAUR KANTA II-III Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol

Zu bezalako haurrek lo egin dezaten, ilargia hasi da zerua pintatzen. Txoriak lotan daude hagitz da berandu, ilargiak erreka erdia edan du. Izarrak hasi dira zeruan muxuka, ilargia zelatan atzetik kukuka. Izar dago zerua honuntza begira: sehaska kulunkatzen noiz hasiko dira?

Etzaittu eramango mamuak aidean, sehaskan lo egiten duzun bitartean. Goiko lepo gainean ilargia duzu, zuregana heldu da ematera muxu. Zaude lo goxo-goxo etorri artio, zuretzat kollare bat ahaztu baitzaio. Kollarea jantzita eramango zaittu, bere lagun guztiak urruti baitittu. Ilargitik zintzilik ibiliko zera, kolunpio batean izarren antzera. Zeruak ikustean pentsatuko duzu: "Holako lagunekin nor ez zoriontsu?" Eta lagun onena ekarriko dizu: "Tori izar bat zuretzat gustatzen bazaizu" Jostatuko zarete txirrista batean, eguzkiak argia esnatu artean.

~ 72 ~ Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

154. ENE MAITEA NAUZU Hitzak eta doinua: Iñaki Eizmendi

Ene maitea nauzu bihotzetik desterratu nola jakin duzu hainbeste zaitudala maitatu eta nire suaz, eta nire suaz minez ez zara, ez zara urtu. Udazkeneko lore lur gorri ilunen antzu odol beroaz omen hintzen nire bihotz labean sartu baina arratseko itzalaz baina arratseko itzalaz soil haiz bihurtu, bihurtu negu. Usteak erran zidan zutaz nintzela jabetu baina ederki didazu arima barruan engainatu ni naizelako amodioz preso ni naizelako amodioz preso hau besterik ez diat, ez diat lortu.

Hor nabil kalean gauez ilargia geroztik ahaztu, harriei galdezka zure huts minaren zentzu; eta pena egin nahiean, eta pena egin nahiean ilunean, nolabait, nolabait goxatu