15

euskalherriko inauteriak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

euskalherriko inauteriak

Citation preview

  • EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

  • KOKAPENA

  • ATORRAKAtorra,Mundakako inauterietako pertsonaia da. Musika jo eta kantatu egiten dute.Zuriz jantzita doaz,bandaren zuzendaria izan ezik. Atorrek buruan burko azal bat eramaten dute. Aurpegian bibote handiak dituzte. Herriko kaleetan ibili ondoren portura joaten dira zuzendariarekin. Urtero kanta berri bat asmatzen dute,gainera beste urteetako kantak ere kantatze dituzte.

  • HARTZAArizkungo inauterietako pertsonaia nagusia dugu.Igande Inauterian , gazteak herriko ostatuan gosaldu eta etxez etxe, eskatzera joaten ziren. Gaur egun ere jan , edan eta zarata ugari egiten dute etxe guztietan Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten ostatuan , eta gero , berriro enparantzara joan ohi ziren.

  • Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzeko Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira.Etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen dute. Aipatutako egunotan dantazariak desfilean joaten dira. Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Soinean gona gorria, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako amantala dituzte, poltsikoan errautsa daramatela,airera eta jendeari botatzeko. KOTILUNGORRI

  • ZAMALTZAINZuberoako Maskaradan elementu nagusia dantza egitea da.Maskaradako azken egunean antzezpen bat egiten da. Maskarada-ko pertsonaiak bi taldetan banatzen dira :gorriak eta beltzak. Gorriak dira:Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain... Beltzak dira: Ijitoak, Zorrotzaileak, Eskaleak... Gorriek dantzatzen duten bitartean,beltzak ordenarik gabe lekutik lekura doaz.

  • Astelehen eta Astearte Inauterian, izaten da festa Lantz-en .Pertsonaia nagusiak: Miel Otxin,Ziripot,Zaldiko,Txatxan,eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da.Txantxo batek eramaten du sorbalda gainean Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,baina hori bai,guztiena da oso koloretsua. Zalantzarik gabe inauteri hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak. MIEL OTXINAstelehen eta Astearte Inauterian, izaten da festa Lantz-en .Pertsonaia nagusiak: Miel Otxin,Ziripot,Zaldiko,Txatxan,eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da.Txantxo batek eramaten du sorbalda gainean Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,baina hori bai,guztiena da oso koloretsua. Zalantzarik gabe inauteri hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak.

  • MAMOXARROAKKamiseta eta galtza luze zuria daramaten soinean. Buruan zetazko koloretako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Nagusiak txikien moduan mozorrotzen dira. Hauek mutuak dira , mamoxarroen moduko makila daramaten eskuan-2 m eta erdikoa izaten da. Batera eta bestera ibiltzen dira mamoxarroak ,ume edo neskatilaren bat ikusiz gero korrika abiatzen dira.

  • Ituren eta Zubietako joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarriek izugarrizko hotsa egiten dute.Zubietako joaldunak joaten dira Itureneiraino oinez.Iturengoak hurrengo egunean Zubietara hurbiltzen dira.Bide erdian elkartzen dira. Herrira bueltatzerakoan beste lagun batzuk gehitzen zaizkie eta ospatzen da festa. JOALDUNAK

  • Lesakako inauterian agertzen dira. Arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira Gizonak zakuz estalita joaten dira kalera. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara zakuzaharrak.Egun horretan neska-mutila, zakuzaharra lurrera botatzen saiatzen dira ZAKUZAHARRA

  • Erraldoitxoak bi izaten dira.Emakume argal, luze eta fina bi errepresentatzen duten panpinak dira .Badaude ere,beste batzuk: Gorriak, Banderariak, Basanderak eta azkenik Bolantak. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia. ERRALDOITXOAK

  • Hona hemen bideo pare bat: