69
EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1 “A” eredua HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1. UNITATEA HELBURUAK • Idatzizko eta ahozko testuen irakurketa eta ulermena lantzea. • Grabazioak entzun, ulertu eta zenbait datu jasotzea. • Pertsonen deskribapen fisikorako erabil daitezkeen adjektiboak ezagutzea eta erabiltzea. • Zerbaiten edo norbaiten jatorria adierazteko deklinabide kasuak ezagutzea eta erabiltzea. • Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizteko eta erabiltzeko gai izatea.

EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

  • Upload
    others

  • View
    26

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

EUSKARA ETA LITERATURA

DBH 1 “A” eredua

HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. UNITATEA

HELBURUAK

• Idatzizko eta ahozko testuen irakurketa eta ulermena lantzea.

• Grabazioak entzun, ulertu eta zenbait datu jasotzea.

• Pertsonen deskribapen fisikorako erabil daitezkeen adjektiboak ezagutzea eta erabiltzea.

• Zerbaiten edo norbaiten jatorria adierazteko deklinabide kasuak ezagutzea eta erabiltzea.

• Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizteko eta erabiltzeko gai izatea.

• ZERIK partitiboaren egitura ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• NON eta NONGO kasuak izen bereziekin zuzen erabiltzea.

• Iragarkiak irakurtzea eta ulertzea.

• Iragarkiari begirada bat emanez, haren helburu eta edukiei buruzko hipotesiak egitea.

• -tar eta -ti atzizkiak ezagutzea eta zuzen erabiltzen jakitea.

• Kezka edo haserrea adierazteko zenbait esamolde ezagutzea eta egoera komunikatiboetan

zuzen erabiltzea.

• Nork bere burua idatziz aurkeztea.

Page 2: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Elkarrizketa bat ekoiztea, kezka eta heserrea adierazteko esamoldeak erabiliz.

• Euskaraz antzezpen laburrak egiten ahalegintzea.

• Pertsonen aurkezpena idatziz egitea (jaioterria, adina,

zaletasunak, gorrotoak… adieraziz) eta, ondoren, ahoz adieraztea.

• Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzea: kasu honetan Mari.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— ZERIK partitiboa.

— Aditza: adizki trinkoak / perifrastikoak.

— Adjektiboa: Nolakoa.

— Deklinabidea: NON eta NONGO (izen bereziekin).

• Testu idatziak.

— Horoskopoa.

— Bizitza koloretsua (narrazioa).

— Iragarkiak.

• Ahozko testuak.

— Matrikulatzera.

— Elkarrizketak:

Gurasoen artean.

Aitaren eta semearen artean.

Bi ikasleren artean.

• Lexikoa.

— Pertsonen itxura eta izaera.

Page 3: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— -tar eta -ti atzizkiak.

• Ortografia.

— Puntua / koma.

• Komunikazio funtzioak.

— Kezka edo haserrea adierazteko.

• Ekoizpena.

— Aurkezpen eskutitza.

• Euskal Kultura.

— Mari, euskal jeinua.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Ikasle berriaren aitaren eta eskolako arduradunaren arteko elkarrizketaren entzuketa eta

ulermena, matrikula eskariko hutsuneak betez.

• Pertsonen itxura deskribatzeko erabil daitezkeen adjektiboen erabilera, hainbat pertsona

deskribatzeko.

• Horoskopoaren azalpenen irakurketa eta ulermena, horretarako aditz egokiekin hutsuneak

betez.

• NON eta NONGO deklinabide kasuen erabilpena, hutsuneak betez.

• Izan eta ukan aditz laguntzaileen iraganaren erabilpena, esaldiak sortuz.

• Aditz perifrastikoen eta trinkoen arteko azalpenen irakurketa eta ulermena.

• Iragarkiaren irakurketa eta ulermena.

• Adjektiboen ezaguera eta erabilpena.

• -tar eta -ti atzizkien azalpen teorikoaren irakurketa, ulermena eta erabilera praktikoa,

esaldiak osatuz eta hitz eratorriok hainbat testuingurutan identifikatuz.

Page 4: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Deskripzioetako hiztegiaren ulermena.

• Puntuaren eta komaren erabilera zuzena, puntuaziorik gabeko testuan leku egokian jarriz.

• Amets baten kontaketa, idatziz.

• Lehen eskola egunari buruzko zenbait elkarrizketaren entzuketa eta ulermena, beraiei

buruzko galdera mota desberdinei erantzunez.

• Lehen eskola egunari buruz elkarrizketaren prestaketa.

• Jaialdi baten antolaketa, partehartzaileen aurkezpenei garrantzia emanez.

• Mari euskal jeinuari buruzko azalpen testuaren irakurketa eta ulermena.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Ulermenerako interesa eta jarrera irekia azaltzea.

• Hizkuntza pertsonen arteko komunikaziorako tresna bezala baloratzea.

• Behar den informazioa bilatzeko interesa.

• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen mezua adi

entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea eta besteen iritziak errespetatzea.

• Idazterakoan zuzentasun ortografikoa eta sintaktikoa baloratzea.

• Pertsonen deskribapenak egiterakoan arreta eta jakin-mina.

• Euskal kultura baloratzea eta, honen barruan, konkretuki mitologia baloratzea. Era berean,

gaiarekiko jakin-mina piztea.

• Testu idatzietan, arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak

baloratzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Page 5: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Ikasle berriaren aitaren eta eskolako arduradunaren arteko elkarrizketa ulertu du eta

matrikula eskaria zuzen osatu du.

• Pertsonen itxura adierazteko adjektiboak ikasi ditu eta zuzen erabiltzen ditu.

• Zerbaiten edo norbaiten jatorria adierazteko NON eta NONGO deklinabide kasuak

ezagutzen ditu eta zuzen erabili ditu.

• NOR eta NOR-NORK aditz laguntzaileen formak gogoratzen ditu eta orainaldia / lehenaldia

bereizten ditu.

• Iragarkia irakurri eta ulertu du.

• -tar eta -ti atzizkien erabilera ulertu du eta testuetan zuzen erabiltzen ditu atzizki honekin

sortutako hitzak.

• Deskribapenak egiterakoan oinarrizko hiztegia erabiltzen du.

• Gaiari dagozkion egitura lexikal eta sintaktikoak zuzen erabiltzen ditu.

• Puntua eta koma zuzen erabiltzen ditu.

• Kezka edo haserrea adierazteko zenbait esamolde ezagutzen ditu eta zuzen erabiltzen ditu.

• Mari, euskal jeinua ezagutzen du eta badaki nor den azaltzen.

2. UNITATEA

HELBURUAK

• Komiki baten irakurketa adierazkorra egitea eta ulermena lantzea.

• Orainaldi burutugabea eta burutua adierazteko behar diren egiturez ohartzea eta zuzen

erabiltzen jakitea.

Page 6: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Orainaldi burutugabeko aditzetan, gertatzen ari den ekintza (puntukaria) eta errepikatzen

den ekintza (ohikoa) bereiztea eta zuzen erabiltzea.

• Aditzaren aspektua markatzen duten atzizkien formaz jabetzea.

• Maiztasuna adierazteko balio duten zenbait adberbio ezagutzea.

• Gauzen eta pertsonen egoera adierazteko balio duten aditzondoak zuzen erabiltzea.

• NONDIK / NORA deklinabide kasuen erabilera ezagutzea eta egoki erabiltzea.

• Etxeko lan arloan nork bere ardurak ezagutzea.

• Etxebizitzaren inguruko lexikoa, norberak duena, aberastea.

• Harridura eta galdera ikurrak zuzen erabiltzea.

• -gailu eta -tu atzizkiak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Tresna baten argibide orria ulertzea eta bere komunikazio egoeran parte hartzen duten

elementuak ezagutzea.

• Konponketa fitxak (edo antzekoak) betetzeko gai izatea.

• Orduak azaltzen jakitea.

• Kontaketa kronologikoetan denbora antolatzaileek duten garrantziaz jabetzea.

• Egunerokoaren egitura eta hau idazteko bitartekoak ezagutzea. Era berean, halako

testuetan zer eratako informazioa biltzen den konturatzea.

• Laguntza eskatzeko eta eskaintzeko zenbait esamolde ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Iritzia eskatzeko eta emateko modu desberdinak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Mahainguru bat antolatzeko eta aurrera eramateko ahalegina egitea.

• Dekalogoa zer den ezagutzea, baliabideak bereganatzea eta antzeko bat sortzeko

ahalegina egitea.

• Zer da literatura? Galdera honen inguruan gogoeta egitea eta ondorioren batera heltzea

denen artean, testu literarioak direnak eta ez direnak bereiziz.

Page 7: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— Orainaldi burutua.

— Orainaldi burutugabea.

— Puntukaria: -t(z)en ari da.

dabil, dago (aditz trinkoa).

— Ekintza errepikatua: -t(z)en da, gara.

—Moduzko aditzondoak: -ta (-da) / -(r)ik.

• Testu idatziak.

— René errinozeroa (komikia).

— Addis Kiptum (narrazioa).

— Sorgin amonaren ofizio harrigarriak (narrazioa).

— Argibide orria: Ogi xigorgailua.

— Konponketa beharrean (elkarrizketa).

— Konponketa fitxa.

— Izaroko altxorra (narrazioa).

— Laura (egunerokoa).

• Ahozko testuak.

— Goizean goiz.

— Armiarma eta bere sarea.

— Elkarrizketak:

Bi ikasleren artean.

Ama eta alabaren artean.

Page 8: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Nork egin behar du lan etxean?

• Lexikoa.

— Etxebizitza: altzariak, apaingarriak, aparatuak eta garbiketa.

— Orduak.

— -gailu, -tu (-du) atzizkiak.

• Ortografia.

— Harridura eta galde ikurra.

• Komunikazio funtzioak.

— Laguntza eskatzeko eta laguntza eskaintzeko.

— Iritzia eskatzeko eta iritzia emateko.

• Ekoizpena.

— Dekalogoa.

• Literatura.

— Zer da literatura?

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Komiki baten irakurketa eta ulermena.

• Aditzen orainaldi burutuaren eta burutugabearen bereizketa eta erabilpen zuzena.

• Armiarmek euren sarea egiteko jarraitzen duten prozesuaren ahozko azalpenaren

ulermena eta prozesuaren adierazpena, ekintzak ordenatuz.

• Moduzko aditzondoen erabilera, hainbat irudi deskribatuz.

• Etxebizitzaren inguruko lexikoaren irakurketa eta ulermena, multzoka sailkatuz.

• Kontaketa kronologikoa, ekintzak ordenatuz.

• Galdera eta harridura ikurren erabilera.

Page 9: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• -gailu eta -tu atzizkien esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa; atzizkien

erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.

• Argibide orrien ulermena eta halakoetan erabiltzen den lexikoaren ezagutza eta erabilera,

hutsuneak betez.

• Konponketarako fitxen ulermena, halakoak betez.

• Orduen idazketa, lehenik nola ematen diren irakurriz eta, ondoren, beraiekin kontaketa

kronologiko bat osatuz.

• Eguneroko baten irakurketa eta ulermena, galderei erantzunez.

•Eguneroko baten idazketa, irakurritakoa eredu gisa hartuz.

• Laguntza eskatzeko zein eskaintzeko eta iritzia emateko eta eskatzeko esamoldeen

irakurketa, ulermena eta erabilera.

• Zenbait elkarrizketaren entzuketa eta ulermena, hutsuneak betez; antzekoen ekoizpena

idatziz zein ahoz.

• Mahainguru baten prestakuntza eta burutzapena.

• Gelako betebeharren idazketa, aztertutako ereduei jarraituz.

• Testu mota desberdinen artean, literatur testuen identifikazioa.

• Literatur deskribapenaren idazketa.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Euskaraz hitz egiteko interesa eta jarrera azaltzea.

• Orainaldiko aditzak egoera komunikatiboetan erabiltzeko ahalegina erakustea.

• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.

• Eguneroko erantzukizunak hartzea.

• Besteen ohiturekiko errespetuzko jarrera azaltzea.

Page 10: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Besteei laguntza emateko prest egotea.

• Besteen iritzia errespetatzea eta kontuan hartzea.

• Literatur lanak irakurtzeko asmo eta balorazio positiboa bultzatzea.

• Etxeko lanak egiteko prest egotea.

• Elkarbizitzan, bereziki eskolaren esparruan, norberaren betebeharren garrantziaz jabetzea

eta horren aurrean jarrera positiboa eta partehartzailea erakustea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Orainaldi burutugabea eta burutua ondo erabiltzen ditu.

• Orainaldi burutugabeko aditzetan puntukaritasuna (ekintza gertatzen ari dena) eta

ohizkotasuna (ekintza errepikatzen dena) bereizten ditu eta zuzen erabiltzen badaki.

• Maiztasuna adierazteko balio duten adberbioak erabiltzen ditu.

• Gauzen eta pertsonen egoera adierazteko balio duten aditzondoak erabiltzen badaki.

• NONDIK / NORA deklinabide kasuak zuzen erabiltzen ditu.

• Zer ordutan galderari erantzuten dio.

• Entzuketaren testua ulertu du eta osatzeko gai izan da.

• Ordutegi ezberdinak aztertu ondoren adierazten jakin du.

• Ekintza edo gertaera bat modu kronologikoan emateko gai izan da.

• Etzebizitza elementuak eta objektuak identifikatu ditu.

• Aurrekontuaren datuak, irakurri ondoren, osatu ditu.

• -gailu eta -tu atzizkiak erabiltzen badaki.

• Etxebizitzari dagokion oinarrizko hiztegia erabiltzen du.

• Gaiari dagozkion egitura lexikalak eta sintaktikoak zuzen erabiltzen ditu.

• Harridura eta galde ikurra testu batean zuzen ipintzeko gai izan da.

Page 11: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Laguntza eskatzeko zein proposatzeko zenbait esamolde erabiltzen ditu.

• Badaki bere iritzia ematen.

• Testu literarioak bereizten ditu.

• Literaturaren definizioa badaki ematen.

3. UNITATEA

HELBURUAK

• Ospakizun baterako gonbidapena ulertzea eta antzeko gonbidapenak sortzeko ahalegina

egitea.

• Jai bateko egutegia prestatzen jakitea.

• NOREN deklinabide kasua erabiltzen ikastea.

• Aditzen geroaldia nola adierazten den ikastea eta testuinguru desberdinetan erabiltzea.

• Zein ordutatik zein ordutara egitura ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Egon aditz trinkoaren iraganeko formak ezagutzea eta zuzen erabiltzen ikastea.

• -(r)en zain esamoldea ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Postal, gonbidapen, eskutitz eta antzekoetan datak nola idazten diren jakitea eta zuzen

erabiltzea horrelako testuetan.

• Marra luzea testuetan noiz erabili gogoratzea eta zuzen erabiltzea.

• Sukaldaritzaren inguruan norberak bereganatuta duen lexikoa aberastea.

• Igarkizunekin gozatzea eta beraiekiko interesa piztea.

• -keta eta -garri atzizkiak ezagutzea eta zuzen erabiltzen

Page 12: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

jakitea.

• Pelikulei buruzko erreseinatxoak ulertzea eta euskaraz irakurtzen ahalegintzeko interesa

piztea.

• Txisteak ulertzeko ahalegina egitea eta berauen komunikazio egoerako elementuak

identifikatzea.

• Sketch barregarri bat idazten saiatzea.

• Poza eta lamentazioa adierazteko zenbait esamolde ezagutzea eta egoera

komunikatiboetan zuzen erabiltzea.

• Gabonetako ohiturei buruzko azalpenak entzutea, informazio garrantzitsuena ulertzea eta

oinarrizko lexikoa bereganatzea.

• Gabonetako ohitura desberdinak ezagutzea: kantak,

ospakizunak, janariak…

• Jaialdi bat iragartzeko hormirudia, egitaraua eta gonbidapen txartela diseinatzea eta, lan

honetan ari direla, taldeko lanak egiten ikastea.

• Arantxa Iturbek eta Joxemari Iturraldek idatzitako testu zatiak irakurtzeko eta ulertzeko

ahalegina egitea eta bi idazle hauek nortzuk diren ezagutzea.

• Aipaturiko testuek maitasunari buruz diotena kontuan hartuz, gaiari buruzko iritzia

euskaraz azaltzen ahalegintzea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— Deklinabidea: NOREN / NORENA (singularra eta plurala).

— Aditzaren geroaldia.

— Aditz trinkoa: egon (lehenaldia).

Page 13: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Zein ordutatik zein ordutara egitura.

— Noren zain egitura.

• Testu idatziak.

— Gonbidapenak.

— Benetako lagunen aterbea (narrazioa).

— Errezetak.

— Asmakizunak.

— Filmeen erreseina laburrak.

— Txisteak.

— Hator, hator (Gabon kanta).

— Umekeriak ahazteko edadean gaude (narrazioa).

— Lehen amodioa Suedian (narrazioa).

• Ahozko testuak.

— Gonbidatuta zaude!(elkarrizketa).

— Gabon gaua (azalpenak).

• Lexikoa.

— Festaren inguruan.

— Datak.

— -keta, -garri atzizkiak.

• Ortografia.

— Marra luzea.

• Komunikazio funtzioak.

— Poza adierazteko.

Page 14: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Lamentazioa adierazteko.

• Ekoizpena.

— Eskolako jaialdira hormirudia, egitaraua eta gonbidapen txartela.

• Literatura.

— Arantxa Iturbe eta Joxemari Iturralde.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Bi lagunen arteko elkarrizketaren entzuketa eta ulermena, zenbait baieztapen egia ala

gezurra diren adieraziz.

• NOREN deklinabideko kasuaren erabilpena, erabilera zuzenak identifikatuz edota irudien

araberako esaldiak sortuz.

• Jai egitarau baten idazketa, aditzaren geroaldia erabiliz eta ekitaldiak zein orduak

zehaztuz.

• Norberak egingo dituen ekintzen adierazpena, idatziz edo ahoz, zenbait galderei

erantzunez.

• Egon aditzaren erabilera, hutsuneak betez eta testu bati buruzko galderei erantzunez.

• Marra ortografikoaren erabilera, testu batean behar diren lekuan jarriz eta honi, era

honetara, esangura emanez.

• Sukaldaritzaren inguruko lexikoari dagokionean, sinonimoen identifikazioa.

• Errezeten irakurketa eta ulermena, hainbat datu konkretu identifikatuz eta ateraz.

• Igarkizunen irakurketa eta erantzunen inguruko hipotesiak eta eztabaida.

• -keta eta -garri atzizkien esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa eta

ulermena.

Page 15: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

•-keta eta -garri atzizkiekin sortutako hitzen erabilpena, pelikulak deskribatuz edota

hutsuneak betez.

• Txisteen irakurketa, idazketa eta kontaketa.

• Sketch barregarri baten idazketa.

• Poza eta lamentazioa adierazten duten esamoldeen erabilpena.

• Aurreko komunikazio funtzioak erabiliz gidoi baten prestaketa eta antzezpena.

• Gabon gaueko ohiturei buruzko zenbait azalpenen entzuketa eta ulermen ariketen

burutzapena.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera azaltzea.

•Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak

baloratzea.

• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz ohartaraztea, norberaren ikaskuntza

prozesuan aurrera egiteko.

• Euskal deklinabidea zuzen erabiltzearen garrantzia ulertzea eta baloratzea.

• Besteen proposamenak betetzeko borondatea azaltzea.

• Besteen iritzien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa azaltzea.

• Ahozko komunikazio egoera desberdinetan keinu, gorputz jarrera eta tonu desberdinak

errespetatu eta baloratzea.

• Literatur lanak kultur ondasunaren ezaugarri bezala baloratzea.

• Irakurketarako interesa eta jakin-

-mina piztea, kultur aberastasun eta gozamen pertsonalerako iturri bezala.

Page 16: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Gonbidapenaren egitura ezagutzen du eta gonbidapen txartel bat sortzeko gai da.

• Jai bati buruzko egutegia prestatzen badaki.

• Aditzaren geroaldia erabiltzen saiatzen da, idatziz nahiz ahoz.

• NOREN deklinabide kasua identifikatzen du eta horri buruzko ariketak burutu ditu.

• Egon aditzaren lehenaldiko formak ezagutzen ditu eta zuzen erabiltzen ditu.

• Postal, gonbidapen, eskutitz eta antzekoetan datak idazteko moduak ezagutzen ditu.

• Marra ortografikoa zein kasutan erabiltzen den badaki.

• Ospakizunei buruzko azalpenak ahoz ondo ematen ditu.

• Sukaldaritza errezetatan agertzen den lexikoa ezagutzen du eta zuzen erabiltzeko

ahalegina egin du.

• -keta eta -garri atzizkiak zuzen erabili ditu eta beraiekin sortutako hainbat hitz eratorri

ezagutzen ditu.

• Txisteak kontatzeko ahalegina egin du.

• Sketch barregarria idazten saiatu da.

• Poza eta lamentazioa adierazteko zenbait esamolde ezagutzen ditu eta erabiltzen badaki.

• Hator, hator Gabon kanta ulertzeko eta ikasteko interesa erakutsi du.

• Taldean jaialdirako hormirudia, egitaraua eta gonbidapen txartela diseinatzeko eta lana

burutzeko interesa erakutsi du eta talde lanean parte hartu du.

• Proiektua, taldekoekin batera, txukun eta behar bezala aurkeztu dute.

• Arantxa Iturberen eta Joxemari Iturralderen testu zatiak irakurtzeko jarrera positiboa

erakutsi du eta ulertzeko ahalegina egin du.

Page 17: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

4. UNITATEA

HELBURUAK

• NON, NORA eta NONDIK deklinabide kasuak singularrean eta pluralean ezagutzea eta

erabiltzea; baita erakusleen lekuzko kasuak ere.

• NOREN kasuarekin erabiltzen diren aurrean, atzean eta ondoan posposizioak ezagutzea

eta erabiltzea.

• Norbait toki jakin batera zuzen hel dadin, azalpen egokiak ematen jakitea.

• Ahozko azalpen bat entzutea, ulertzea eta, orientabideei jarraituz, zenbait leku planoan

kokatzeko gai izatea.

• Behar, ezin eta ahal aditzak zuzen erabiltzen jakitea.

• -t(z)ea eta -t(z)era aditz izenen erabilera ezagutzea eta beraiekin esaldiak sortzen jakitea.

• Iragarki labur zenbaiten egituraz konturatzea eta antzekoak ulertzeko bitartekoak

bereganatzea.

• Siglak zer diren jakitea eta euskarazko sigla batzuen esanahia ezagutzea.

• Deskribapen testu baten ulermena.

• Telegrama baten egitura ezagutzea eta halakoak betetzen jakitea.

• -tegi atzizkia ezagutzea eta atzizki honekin sortutako hitzak identifikatzea eta zuzen

erabiltzen jakitea.

• Hoteletako ikonoak, aztertu ondoren, identifikatzea eta esanahia adierazten jakitea.

• Marrazkien eta ikonoen bidez irudikatutako hotel bat idatziz deskribatzea.

• Informazioa eskatzeko esamoldeak ezagutzea eta zuzen erabiltzea egoera konkretuetan.

• Jendeari, leku jakin batera joateko azalpenak ematen jakitea.

Page 18: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Hainbat pertsonen arteko elkarrizketa ulertzea eta ariketa egiteko beharrezko datuak

identifikatzeko gai izatea.

• Gure inguruan (hondartzan, zinean, eskolan...) izan beharreko jarreren inguruan gogoeta

egitea.

• Unitatean zehar ikusitako baliabideak zuzen erabiltzeko ahalegina egitea, proiektua

egiterakoan, hots, etorkizuneko etxea diseinatu eta deskribatzerakoan.

• Euskadunontzat baserriak duen eta izan duen garrantziaz gogoeta egitea eta gaiari

buruzko jakin-mina piztea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— NON, NORA, NONDIK deklinabide kasuak: singularra eta plurala.

— Erakusleak: NON, NORA, NONDIK.

— Aurrean, atzean, ondoan posposizioak.

— Behar, ahal eta ezin aditzak.

— Aditz izenak: -t(z)ea eta -t(z)era.

• Testu idatziak.

— Nondik joan behar dut? (instrukzio testua).

— Herriko kartela.

— Iragarki laburrak eta petsona baten aurkezpena.

— Nire kalea (narrazioa).

— Telegrama.

— Liburuak mailegatzeko baldintzak.

— Baserria (azalpena).

Page 19: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Ahozko testuak.

— Turismo bulegoan (azalpena).

— Non ote dago postetxea? (elkarrizketa, eztabaida).

• Lexikoa.

— Hiriko zerbitzuak.

— -tegi atzizkia.

— Hoteleko, egoitzak, tresneria…

•Ortografia

—Siglak.

• Komunikazio funtzioak.

— Informazioa eskatzeko.

• Ekoizpena.

— Etorkizuneko etxearen deskribapena.

• Euskal Kultura.

— Baserria.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Turismo gidariak emandako azalpenen entzuketa eta horien araberako ibilbidearen

zehaztapena planoan.

• NON, NORA eta NONDIK deklinabide kasuei buruzko azalpenen irakurketa eta kasu hauek

lantzeko ariketen burutzapena.

• Jendeari helbide batera joateko emandako azalpenetan, plano baten arabera zuzenak diren

posposizioen aukeraketa.

Page 20: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Behar, ezin eta ahal aditzen ulermena hainbat testuingurutan eta euren erabilera esaldi

zuzenak sortuz.

• -t(z)era aditz izenaren erabilera, galderei erantzunez.

• Txirrindularien arautegiaren azterketa eta arauen berridazketa, -t(z)ea aditz izena erabiliz.

• Iragarki laburren irakurketa eta beraietan ematen den informazioaren konparaketa.

• Euskarazko sigla batzuen esanahiaren azalpena.

• Deskribapen testu baten irakurketa eta bertako datu zehatzen sailkapena taula batean.

• Telegramaren irakurketa eta idazmena.

• -tegi atzizkidun hitzekin izendatzen diren lekuen identifikazioa marrazki batean.

• Hoteletako ikonoen azterketa eta identifikazioa.

• -tegi atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpena eta irakurketa.

• Hotelen inguruko lexikoaren ezagutza eta erabilera.

• Marrazki bidez irudikatutako hotel baten deskribapen idatzia.

• Jendea helbide jakin batera bidaltzeko ahozko azalpenak.

• Hainbat pertsonaiek informazioa eskatuz eta emanez duten elkarrizketaren entzuketa eta

bertako zenbait daturen ulermen zehatza.

• Etorkizuneko etxearen deskribapena eta azalpena.

• Baserriari buruzko testu baten irakurketa eta gaiari buruzko gogoeta.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Gure gizarteko zenbait esparrutan bete behar diren arauak errespetatzeko jarrera

bultzatzea.

• Testu idatzietan, arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak

baloratzea.

Page 21: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Jarrera kritikoa azaltzea, gizartean ematen diren portaeren aurrean sentsibilitatea

erakutsiz.

• Euskal etxebizitza eta bizimodua errespetatzea eta baloratzea.

• Besteen iritziekiko eta lanarekiko jarrera positiboa, begirunezkoa, erakustea.

•Talde lanean kide bakoitzaren partehartzearen garrantziaz jabetzea eta horretarako jarrera

irekia eta positiboa azaltzea.

• Edozein eratako laguntza beharra duenari laguntzeko jarrera sustatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Badaki plano bat interpretatzen.

• NON, NORA, NONDIK deklinabide kasuak singularrean eta pluralean ezagutzen ditu eta

ariketak zuzen burutu ditu.

• Aurrean, atzean eta ondoan posposizioak zuzen erabiltzen ikasi du.

• Norbaiti toki jakin batera joateko azalpen egokiak emateko ahalegina egin du eta nahi

zuena komunikatzeko gai izan da.

• Behar, ezin eta ahal aditzak zuzen erabiltzeko gai da.

• -t(z)ea eta -t(z)era aditz izenak zuzen erabiltzen ditu.

• Iragarki laburrak ulertu ditu eta euren arteko informazioa modu egokian konparatu eta

baloratu du.

• Telegrama zuzen betetzeko gai da.

• Liburutegiko arauak modu egokian baloratu ditu.

• -tegi atzizkia daramaten hitzak identifikatzen ditu eta ezagutzen dituenak zuzen erabiltzen

ditu.

• Hoteletako ikonoak, identifikatu ondoren, zuzen azaltzeko gai izan da.

Page 22: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Marrazki bidez irudikatutako hotel baten deskribapen egokia egin du.

• Jendeari helbide jakin batera nola joan esateko azalpenak ahoz ematen badaki eta

horretarako beharrezkoak diren lexikoa eta egitura gramatikalak ezagutzen ditu.

Informazioa eskatzeko egiturak erabiltzen ere badaki.

• Etorkizuneko etxeari buruzko lanean unitatean zehar ikusitakoa erabiltzen ahalgindu da

eta lana behar bezala aurkeztu dute taldeko biek.

• Baserriari buruzko testua irakurri ondoren, interesa eta jakin-mina agertu du gaiarekiko.

5. UNITATEA

HELBURUAK

• Komiki baten egitura eta ezugarriez jabetzea.

• Gauzak zerez eginak dauden (zerezkoak diren) eta zenbat balio duten zuzen adierazten

jakitea.

• -t(z)eko aditz izenaren erabilera ezagutzea eta berarekin esaldi zuzenak sortzen jakitea.

• Eduki, eraman eta ekarri aditzen forma trinkoak, orainaldikoak, ezagutzea eta zuzen

erabiltzea.

• Iraganeko aditz perifrastikoen aspektu markak aztertzea eta euren erabilera menderatzea.

• Ortografiari dagokionean, puntuaren eta bi puntuen erabilera gogoratzea eta beraiei

dagozkien arauak praktikan jartzea.

Page 23: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Prentsan ageri ohi diren testu mota desberdinen komunikazio elementuez gogoeta egitea

eta testuen ideia nagusiak bereiztea (argudiozko testu bat eta azalpen testu bat). Horrez

gain, laburpena egiten ahalegintzea.

• -pen eta -men atzizkiak ezagutzea, beraiekin osatutako hitzak identifikatzea eta hauetako

hainbat ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

• Poesia baten eta aurrez ikusitako testuen komunikazio egoerak alderatzea eta

desberdintasunak ikustea.

• Kexa gutunak idazteko baliabideak ezagutzea eta erabiltzea, antzeko testu bat sortzen

ahaleginduz: hasierako agurra, gorputza eta bukaerako agurra ongi bereizi eta osatzea.

• Erosketak egiteko (jantzidenda batean edo supermerkatuan) behar den oinarrizko lexikoa

eta esamoldeak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Aipaturiko esamoldeak ahozko elkarrizketetan identifikatzea eta zein egoeratan ematen

diren ulertzea.

• Taldeka moda desfile bat prestatzeko eta burutzeko gai izatea; eta antzezpena euskaraz

egiteko ahalegina egitea eta interesa azaltzea.

• Ahozko literaturaren eta literatura idatziaren arteko desberdintasunak ezagutzea eta, bata

nahiz bestea, kultura batean duten garrantziagatik baloratzea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— Zerez egina eta zerezkoa egiturak.

— Zenbat galdetzailea.

— Aditz trinkoak: eduki, eraman, ekarri (orainaldia).

— Aditz laguntzailea: iragan burutugabea eta burutua.

Page 24: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Aditz izena: -t(z)eko.

• Testu idatziak.

— Ze moda eta ze boda! (komikia).

— Buruhandien eta erraldoien sorkuntza (erreportai

zatia).

— Drogarik ez (narrazioa).

— Beherapenak! (iritzi testua).

— Azken bakeroak (erreportaia).

— Kartapazioko poemak (poema).

— Kexa azaltzeko eskutitza.

• Ahozko testuak.

— Buruhandien eta erraldoien sorkuntza.

— Elkarrizketak:

Saltzaileen eta bezeroen artean.

— Diseinatzailearekin solasean (telebistako elkarrizketa).

—Gustatzen al zaizu? (lagunarteko elkarrizketa).

• Lexikoa.

— Erosketak.

— -pen / -men atzizkiak.

• Ortografia.

— Puntua eta bi puntuak.

• Komunikazio funtzioak.

— Erosketak egiten: saltzaileak / bezeroak.

• Ekoizpena.

Page 25: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Kexa azaltzeko eskutitza.

— Komunikabideetako elkarrizketa eta modelo desfile baterako jantzien

aurkezpenak.

• Euskal Literatura.

— Ahozko literatura eta literatura idatzia.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Komikiaren irakurketa eta berari buruzko zenbait galderen erantzuna.

• Gauzen deskribapena, zerez eginak dauden, zerezkoak diren eta zenbat balio duten

adieraziz.

• -t(z)eko atzizkiarekin osatutako aditz izenen kokapena testuan, honi esangura emanez. Era

berean, aditz izen horien identifikazioa ahozko azalpen batean.

• Eduki, eraman eta ekarri aditzen orainaldiko forma trinkoen ezagupena eta erabilera

praktikoa.

• Aditzen iraganeko aspektu mota desberdinen formari eta erabilerari buruzko azalpenen

irakurketa eta ariketa praktikoak: testu bateko aditzak osatu, esaldiak sortu…

• Beherapenei buruzko iritzi testuaren irakurketa eta ulermen ariketen burutzapena.

• Puntuaren eta bi puntuen erabilera.

• Bakeroei buruzko erreportaiaren irakurketa eta ulermena, ideia nagusien bereizketa eta

laburpena.

• -pen eta -men atzizkiei buruzko azalpenen irakurketa. Atzizki hau duten hitzen

identifikazioa eta esanahiaren azalpena.

• Poesia baten irakurketa, ulermena eta antzeko baten sorkuntza.

• Kexa gutun baten irakurketa, zatien bereizketa eta antzeko baten ekoizpena.

Page 26: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Erosketei buruzko lexikoaren eta esamoldeen ulermena.

• Erosketak egiteko bi elkarrizketen entzuketa eta bai arropadendan bai supermerkatuan

erabiltzen diren esamoldeen sailkapena.

• Erosketak egiteko elkarrizketa baten ekoizpena eta antzezpena.

• Jantziei buruzko elkarrizketaren entzuketa eta ulemen ariketen burutzapena.

• Ahozko literatura eta literatura idatziaren bereizketa eta balorazioa.

• Moda desfile baten prestaketa: elkarrizketaren prestakuntza eta aurkezpenen ekoizpena.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Besteen itxuraren eta janzteko eraren aurrean errespetuzko jarrera azaltzea.

• Kontsumo hezkuntzak duen garrantziaz jabetzea eta gaiari buruzko gogoeta egitea,

norberaren jarrerekiko kritikoa izaten saiatuz.

• Hizkuntzaren arauak errespetatzeko eta praktikan jartzeko ahalegina egitea, horrek

norberaren hezkuntzan eta besteekiko komunikaziorako duen garrantziaz jabetuz.

• Literatura idatzia eta ahozkoa baloratzea, kultura batean duten garrantziaz jabetuz.

• Euskara ezagutzeko eta erabiltzeko jarrera positiboa erakustea.

•Talde lanetan jarrera irekia azaltzea eta partaide guztien iritziekiko eta lanarekiko

errespetua erakustea. Bide batez, besteei laguntza emateko prest azaltzea.

• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz ohartaraztea, norberaren ikaskuntza

prozesuan aurrera egiteko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Komikia ulertu du eta dagozkion ariketak burutu ditu.

Page 27: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Gauzen deskribapena egiten badaki, zerez eginak dauden, zerezkoak diren eta zenbat

balio duten adieraziz.

• Gauzak zertarako diren adierazten badaki.

• Iraganeko aditz aspektu mota ezberdinen forma eta erabilera bereizten ditu.

• Eduki, eraman eta ekarri aditzen orainaldiko forma trinkoak ezagutzen ditu eta zuzen

erabiltzen ditu.

•Puntuaren eta bi puntuen erabilera zuzena egiten du.

• Komunikabideetako testu desberdinen komunikazio egoerako elementuak bereizten ditu,

testuen ideia nagusiak ulertu ditu eta laburpena egiteko ahalegina egin du.

• -pen eta -men atzizkidun hitzak identifikatzen ditu eta hainbat ezagutzen ditu.

• Kexa gutunak osatzen dituzten zatiak bereizten ditu eta halako gutun bat sortzeko gai izan

da.

• Erosketei buruzko oinarrizko hiztegia eta esamoldeak identifikatu ditu ahozko

elkarrizketetan eta erabiltzen ditu.

• Erosketak egiteko zenbait esamolde ezagutzen ditu.

• Ahozko literatura eta literatura idatzia bereiztearen berri badu eta beraien garrantziaz

gogoeta egin du.

6. UNITATEA

HELBURUAK

• Komikiaren bitartez ematen diren egoerak identifikatzea.

Page 28: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• NORI deklinabide kasua erabiltzen jakitea.

• NOR-NORI motako aditz laguntzailea erabiltzea.

• Moduzko aditzondoak ezagutzea eta erabiltzea.

• Aditzaren aginterako oinarrizko formak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

• Osasunaren inguruko lexikoa eta esamoldeak ezagutzea; era berean, medikuarenean bete

ohi direnen antzeko txostenak betetzeko hizkuntz baliabideak eskuratzea.

• Gomendioak ematerakoan zein hizkuntza formula edo esamolde erabili behar diren

jakitea.

• Bi puntuak eta eten puntuak zein kasutan erabiltzen diren gogoratzea, praktikaren bidez.

• -tsu atzizkia eta honekin sortutako hainbat hitz ezagutzea, identifikatzea eta erabiltzen

jakitea.

• Instrukzio testuak ulertu eta antzeko testu bat sortzeko gai izatea.

• Emandako ereduari jarraituz, gimnasia taula idaztea, ariketa desberdinen azalpenak

emanez.

• Boz gora irakurtzean, ahoskera ona izateaz gain, testuari zentzua eta erritmoa ematea.

• Gustuak adierazteko zenbait esamolde ezagutzea, identifikatzea eta zuzen erabiltzea.

• Adostasuna edo desadostasuna adierazteko espresioak ezagutzea, identifikatzea eta zuzen

erabiltzea.

•Ahozko hizkuntzaren ulermena lantzea.

• Osasunari buruzko liburuxka bat diseinatzea eta osatzea, ikasitako bitartekoak erabiliz.

• Joseba Sarrionandiak eta Joxe Antonio Artzek idatzitako testu zatiak irakurtzeko eta

ulertzeko ahalegina egitea eta bi idazle hauek nortzuk diren ezagutzea.

• Aipaturiko testuek bakardadeari buruz diotena kontuan hartuz, gaiari buruzko iritzia

euskaraz azaltzen ahalegintzea.

Page 29: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— NORI deklinabide kasua: singularra eta plurala.

— Aditz laguntzailea:

Nor-nori (orainaldia).

Aginterako forma erabilienak.

• Testu idatziak.

— Gorputz higienea (komikia).

— Biluzik (narrazioa).

— Osasun ona izateko gomendioak.

— Oinak nola jantzi?(azalpena).

— Ondo elikatzen al zara? (test-a).

— Nola eduki ilea osasuntsu? (gomendioak).

— Diskotekako argi itsugarriak. (azalpena).

— Sasoi onean nago! (azalpena).

— Bazkalorduan (elkarrizketa).

• Ahozko testuak.

— Izan zaitez txukuna! (narrazioa).

— Gaixorik (elkarrizketa).

Medikuaren eta gaixoaren artean.

— Bazkalorduan (elkarrizketa).

Gurasoen eta seme-alaben artean.

— Iritzien txokoa (elkarrizketa).

Page 30: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

Irratiko aurkezlearen eta entzuleen artean.

• Lexikoa.

— Gorputz jarrerak eta egoerak.

— Osasuna.

— -tsu atzizkia.

•Ortografia.

— Bi puntuak eta eten puntuak.

• Komunikazio funtzioak.

— Gustuak adierazteko.

— Adostasuna eta desadostasuna adierazteko.

• Ekoizpena.

— Gimnasia taula: azalpena.

— Osasun liburuxka.

• Literatura

— Joseba Sarrionandia eta Joxe Antonio Artze.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Komikiko testuaren (bokadiloen) kokapena dagokien lekuan.

• NOR-NORI aditz laguntzailearen ezagupena eta erabilpen praktikoa, esaldiak sortuz,

ahozko testuetan identifikatuz eta galderei erantzunez.

• Moduzko aditzondoen identifikazioa ahozko testuetan.

• Instrukzio testuen egituraren ezaguera, aginterako adizkiak txertatuz.

• Gomendioen idazketa, aginterazko aditzak erabliz.

Page 31: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Osasunari buruzko ahozko elkarrizketa baten entzuketa, ulermena eta oinarrizko datuen

identifikazioa.

• Bi puntuen eta eten puntuen erabilera zuzena.

• Gimnasia taularen irakurketa, ulermena eta idazmena.

• -tsu atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa. Atzizki honekin

sortutako hainbat hitzen ezagupena eta erabilera.

• Egitura lexikal eta sintaktikoen behaketa eta erabilpena.

• Osasunari buruzko lexikoaren ulermena eta ezagupena.

• Gustuak, adostasuna eta desadostasuna adierazteko esamoldeen identifikazioa ahozko

testuetan eta erabilera zuzena.

• Komunikazio funtzio horiek erabiliz, elkarrizketen idazketa eta antzezpena.

• Ahozko testuen entzuketa eta ulermen ariketen burutzapena.

• Osasunari buruzko liburuxka baten ekoizpena, unitatean zehar ikusitako lexikoa eta

bitartekoak erabiliz.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Elikadura orekatuaren aldeko jarrerak bultzatzea.

• Gorputz higienearen beharra eta garrantzia baloratzea.

• Kirola egiteko beharra baloratzea.

• Besteen iritziak entzutea eta errespetatzea.

• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz konturatzea eta horretan ahalegintzea,

norberaren ikaskuntzarako garrantziaz jabetuz.

• Euskaraz irakurketa errazak egiteko interesa piztea.

Page 32: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Elkarbizitzan, bereziki eskolaren esparruan, norberaren betebeharren garrantziaz jabetzea

eta horren aurrean jarrera positiboa eta partehartzailea erakustea.

• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.

• Literatur lanak kultur ondasunaren ezaugarri bezala baloratzea.

• Testu idatzietan, arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak

baloratzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Komikian irudien bitartez ematen diren egoerak identifikatu ditu eta testua egoki txertatu

du bertan, istorioari zentzua emanez.

• NORI deklinabideari buruzko ariketak ondo burutu ditu.

• NOR-NORI aditz laguntzailea testuetan identifikatzen du eta erabiltzen badaki.

• Instrukzioak emateko gai da, agintera erabiliz.

• Osasun txostena osatzeko gai da, ahozko testu batetik informazioa ateraz.

• Gimnasia taulako azalpenak ulertu ditu eta antzekoak sortzen saiatu da.

• -tsu atzizkiarekin osatutako hainbat hitz ezagutzen ditu eta badaki erabiltzen.

• Osasunari dagokion oinarrizko lexikoa erabiltzen du.

• Gaiari dagozkion egitura lexikalak eta sintaktikoak zuzen erabiltzen ditu.

• Bi puntuak eta eten puntuak zuzen erabili ditu.

• Gustuak adierazteko zenbait esamolde ezagutzen eta erabiltzen ditu.

• Adostasuna eta desadostasuna adierazteko zenbait esamolde ezagutzen eta erabiltzen ditu.

• Osasunari buruzko liburuxka diseinatzen eta ekoizten parte hartu du eta interesa eta

ahalegina jarri du lan horretan.

Page 33: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Testu literarioak irakurri ditu, ulertzeko ahalegina egin du eta autoreei buruzko

biografiatxoa aztertu du.

• Iritziak, adostasunak eta desadostasunak ahoz azaltzeko ahalegina egin du.

7. UNITATEA

HELBURUAK

• Nork bere usteak, adostasunak eta desadostasunak argi adierazteko gaitasuna lortzea.

• Gehien eta gutxien gustatzen zaiena aukeratzen jakitea eta hori ahoz zein idatziz

adierazteko gai izatea.

• Adjektiboen mailak ezagutzea eta adierazten jakitea.

• Helburuzko perpausak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Denborazko perpausak sortzeko menderagailuak ezagutzea eta denborazko perpausak

sortzen jakitea.

•Ere partikula eta honen aldaera guztiak (ere bai, ere ez, baita ... ere, ezta ... ere) ezagutzea

eta perpaus barruan zuzen erabiltzea.

• NOR-NORI-NORK aditz laguntzailearen formak ezagutzea eta erabiltzeko gai izatea.

• Mahai joko desberdinak euskaraz izendatzen jakitea eta zenbait jokotan erabiltzen den

lexikoa eta esamoldeak erabiltzea.

• Mahai jokoen arauak idazteko gai izatea.

• Komatxoak zein kasutan erabiltzen diren gogoratzea eta erabiltzea.

Page 34: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Aisialdiarekin zerikusia duen testu mota desberdinak, komunikabideetakoak (azalpena,

elkarrizketa), ulertzeko ahalmena garatzea.

• -ari / -lari atzizkiak eta hauekin sortutako hainbat hitz ezagutzea, identifikatzea eta

erabiltzen jakitea.

• Hobbyak, zaletasunak eta aisialdia norberak nola pasatzen duen gutun batean azaltzea.

• Baimena eskatzeko, emateko edo ukatzeko zanbait esamolde ezagutzea, ahozko zein

idatzizko testuetan identifikatzea eta egoera komunikatiboetan zuzen erabiltzea.

• Grabazioak entzutea, ulertzea eta zenbait datu jasotzea.

• Taldean aukeratutako joko baten azalpena egitea.

• Denborapasarako liburuxka egitea, taldeka, partaide guztien partehartzearekin.

• Euskalkien errealitatea ezagutzea eta, honi loturik, beraien errealitateari buruzko gogoeta

egitea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— NOR-NORI-NORK aditz laguntzailea.

— Superlatiboa: -egi, -en; gehiegi, gehien, gutxiegi, gutxien.

— Ere, ere bai / ere ez, baita ere / ezta ere.

— Helburuzko perpausak: zertara? / zertarako?.

— Denborazko perpausak: eta gero, ondoren / ostean, -takoan / -dakoan.

• Testu idatziak.

— Liburuak zertarako? (poesia).

— Lehen amodioa Suedian (narrazioa).

— Partidu eguna (egunerokoa).

Page 35: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

— Partxis jokoan aritzeko arauak.

— Musikak jota Euskadi Gaztean (azalpena).

— Musikari ona al zara? (test-a).

— Koldo Iparragirre… trikitilaria (elkarrizketa).

— Asmakizunak, txistea…

• Ahozko testuak.

— Zaletasunen bila (azalpena).

— Liburuak zertarako? (poesia).

— Jolas al dezaket? (lagunarteko elkarrizketa).

— Floor-ball-a (azalpena).

• Lexikoa.

— Mahai jokoak.

— -ari / -lari atzizkiak.

•Ortografia.

— Komatxoak.

• Komunikazio funtzioak.

— Baimena eskatzeko, emateko eta ukatzeko.

• Ekoizpena.

— Lagunarteko gutuna, norberaren zaletasunak kontatuz.

— Denborapasa liburuxka.

• Euskal Kultura:

— Euskalkiak.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

Page 36: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Norbere zaletasunei buruzko inkesta bat betetzea, maiztasuna adieraziz.

• Grabazioaren entzuketa, gustuak eta gustu ezak sailkatuz.

• Superlatiboen bidez balorazioak egitea eta gustuak adieraztea, idatziz nahiz ahoz.

• Poesia batean hutsuneak betetzea, ekintzen helburuak adieraziz.

• Narrazio batean protagonisten ekintzen helburua idatziz adieraztea, -t(z)era helburuzkoa

erabiliz.

• Denborazko esaldien ekoizpena irudiak kontuan hartuz.

• Esaldien berridazketa eta lotura, ere partikula erabiliz.

• NOR-NORI-NORK aditz laguntzailearen erabilera, hutsuneak betez eta esaldiak osatuz.

• Jolasekin zerikusia duten zenbait hitzen ezagutza eta erabilera.

• Mahai jokoen arauen idazketa.

• -ri / -lari atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa. Atzizki

hauekin sortutako hitzen ezagutza eta erabilera.

• Mahai jokoen inguruko lexikoaren ulermena.

• Komatxoen erabilera zuzena.

• Prentsako bi testuren (azalpen laburra eta elkarrizketa) irakurketa eta ulermen ariketen

burutzapena.

• Gutun baten ekoizpena, zaletasunen eta hobbyen berri emanez.

• Baimena eskatzeko, emateko edo ukatzeko esamoldeen identifikazioa ahozko testuetan

eta erabilpena.

• Ahozko elkarrizketa gogoratzea, esaldiak ordenatuz.

• Entzundakoaren antzeko elkarrizketaren ekoizpena eta ahoz gorako irakurketa.

• Joko baten ahozko azalpena.

• Denborapasa liburuxkaren ekoizpena.

Page 37: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

JARRERAZKO EDUKIAK

• Besteen nahiak jakiteko interesa piztea.

• Besteen iritzien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa azaltzea.

• Hizkuntzari buruzko gogoetak norberaren ekoizpen linguistikoak arautzeko duen

garrantzia baloratzea.

• Bakoitzak dituen zaletasunez kontzientzia hartzea eta zaletasun desberdinak dituztenekiko

errespetua bultzatzea.

• Talde lanean jarrera baikorra, parte hartzeko interesa eta besteen ekarpenak onartzeko

jarrera garatzea.

• Besteen mezuak eta preferentziak errespetatzea.

• Euskalkiak ezagutzea eta baloratzea, eta norberaren inguruko errealitateaz gogoeta egitea.

• Joko desberdinetan arauek duten garrantziaz jabetzea eta berauek errespetatzea.

• Komunikazio ekintzen helburuari buruz jabetzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Inkestan errepikatzen diren egiturak identifikatu ditu.

• Badaki azaltzen zer gustatzen zaion gehien eta zer gutxien.

• Bere iritzia adierazteko gai da.

• Helburuzko perpausak identifikatzen ditu eta zuzen erabiltzen ditu.

• Denborazko perpausen egitura ezagutzen du eta perpaus mota hauek zuzen erabiltzen ditu.

• NOR-NORI-NORK aditz laguntzailearen formak ezagutzen ditu eta zuzen erabiltzen badaki.

• Ere partikula eta honen aldaerak ezagutzen ditu eta badaki zuzen erabiltzen.

• Mahai joko baten arauak idatzi ditu.

Page 38: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Komatxoak zertarako balio duen badaki eta zuzen erabiltzen du.

• -ri / -lari atzizkia duten hainbat hitz ezagutzen ditu eta bere testuinguruan erabiltzen

badaki.

• Zenbait mahai jokori dagokion oinarrizko hiztegia ezagutzen du.

• Gaiari dagozkion egitura lexikalak eta sintaktikoak zuzen erabiltzen ditu.

• Baimena eskatzeko, emateko eta ukatzeko zenbait esamolde ezagutzen eta erabiltzen ditu.

• Joko edo kirol baten arauak ahoz azaltzeko gai da.

• Euskalkien errealitatea ezagutzen du.

8. UNITATEA

HELBURUAK

• Ahozko elkarrizketak entzun, ulertu eta horri buruzko zenbait datu jasotzea.

• Lan arloko lexikoaz jabetzea eta lana bilatzeko eskatzen diren baldintza bereziak

ezagutzea eta egoera komunikatiboetan horretaz hitz egiteko gai izatea.

• NONGO deklinabide kasua erabiltzeko gai izatea.

• Egiten dakizkiten eta ez dakizkiten ekintzak adieraztea, -t(z)en aditz izena erabiliz.

• Baldintza erreala bereiztea, bere egitura ezagutzea eta zuzen erabiltzen jakitea.

• Zenbait lanbideren izenak gogora ekartzea, lanbide bakoitzari dagozkion betebeharrez

ohartuz.

• Grafikoa aztertzea eta ulertzea, bertan ematen diren datuak idatziz edota ahoz adieraziz.

• s eta z-ri dagozkion ortografia arauak gogoratzea eta zuzen erabiltzea.

• Azalpen laburrak ulertzea eta bertako informazioaz gogoeta egitea.

Page 39: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• -gile eta -tzaile atzizkiak eta hauekin osatutako hainbat hitz ezagutzea eta zuzen erabiltzen

jakitea.

• Iragarkien komunikazio egoera aztertzea eta esanahia baloratzea.

• Emandako ereduari jarraituz, curriculuma idaztea.

• Lanbide bati buruzko 10 aginduen zerrenda betetzea, aurrez ematen diren ereduak aztertu

eta gero.

• Bai eta ez esateko beste modu batzuk ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Familiako kideen eta hauen lanbide eta lanaren azalpena egitea.

• Literatur genero nagusien ezaugarriak aztertzea eta genero hauek bereiztea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— NONGO deklinabide kasua: singularra eta plurala.

— Aditz izena: -t(z)en.

— Aditz trinkoa: jakin (forma erabilienak).

— Baldintza erreala: ba-.

• Testu idatziak.

— Mega (deskribapena).

— Josetxoren egunkaria (narrazioa).

— Txistea.

— Grafikoa.

— Haur langile baten istorioa (azalpen laburrak).

— Iragarkiak.

— Lan baten aginduak.

Page 40: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Ahozko testuak.

— Lan bila (elkarrizketak).

Enplegu bulegoko langilearen eta hiru hautagaien artean.

— Umeak zaintzeko pertsona egokia ote da? (elkarrizketa).

Emakume baten eta gazte baten artean.

• Lexikoa.

— Datu pertsonalak.

— Lanbideak eta lan mundua.

— -gile, -tzaile atzizkiak.

• Ortografia.

— s eta z.

• Komunikazio funtzioak.

— Bai eta ez esateko beste modu batzuk.

• Ekoizpena.

— Ikaslearen hamar aginduak.

— Familiakoen eta euren lanbideen azalpenak.

• Euskal Kultura.

— Literatur genero nagusiak.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• ”Lan bila” grabazioa entzuten duten bitartean, hautagai bakoitzaren ezaugarrien bilketa

taula batean.

• Lan iragarkiaren azterketa, bertako lexikoaz jabetuz.

• NONGO deklinabide kasuaren erabilera praktikoa, hutsuneak betez.

Page 41: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• -t(z)en aditz izenaren erabilera, egiten dakizkiten eta ez dakizkiten ekintzak adieraziz.

• Baldintza errealaren erabilpen zuzena, egoera batetik abiatuz, esaldiak sortuz.

• Zenbait lanbideren deskripzioa.

• Grafiko baten azterketa eta interpretazioa.

• Iragarkien irakurketa eta berauen esanahiaren balorazioa.

• Lan ezagun bati buruzko aginduen idazketa.

• Curriculum vitae baten idazketa.

• -gile eta -tzaile atzizkien esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa.

• Lan munduaren inguruko lexikoaren ulermena.

• Lana bilatzeko elkarrizketaren entzuketa eta ulermena, erantzun zuzenak aukeratuz.

• Antzeko elkarrizketa baten prestaketa eta antzezpena.

• Lan eskaintza desberdinen irakurketa.

• Lan baten hamar aginduen idazketa.

• Lan batean zer den garrantzitsuena aukeratu ondoren, horren azalpena, arrazoiak emanez.

• Literatur genero nagusiei buruzko azalpenaren irakurketa eta generoen bereizketa.

• Literatur testu mota desberdinen irakurketa eta bereizketa, testu

horiek hiru genero handitan sailkatuz.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera azaltzea.

• Lan munduan sor daitezkeen edozein motatako diskriminazioak arbuiatzea.

• Munduko beste hainbat lekutan umeek lan munduan dituzten arazoen inguruan gogoeta

egitea eta, ondorioz, inguruan dutena ikuspegi kritiko batetik baloratzea.

• Literatur genero nagusiak baloratzea.

Page 42: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Talde lanean kide bakoitzaren partehartzearen garrantziaz jabetzea eta horretarako jarrera

irekia eta positiboa azaltzea.

• Euskara pertsonen arteko komunikazio bide bezala onestea eta apreziatzea.

• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz ohartaraztea, norberaren ikaskuntza

prozesuan aurrera egiteko.

• Lanbide eta lan mota guztiekiko errespetua eta balorazioa areagotzea.

• Besteen ohiturekiko eta iritziekiko errespetuzko jarrera azaltzea, bat bera gutxietsi gabe.

• Testu literarioen barneko muina aztertzeko zaletasuna piztea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Ahozko elkarrizketako datuak ondo jaso ditu.

• Badaki adierazten zertarako gai den.

• Baldintza erreala zuzen erabiltzen du.

• NONGO deklinabide kasua erabiliz, ariketak osatzeko gai izan da.

• Hainbat lanbideren izenak ezagutzen ditu eta lan munduko lexikoaz jabetzeko ahalegina

egin du.

• Grafiko baten datuak irakurri ditu eta idatziz edota ahoz azaltzeko gai izan da.

• Iragarkia ulertu du eta bere produkzio propioan erabiltzen ahalegindu da.

• Curriculum bat zuzen osatzeko gai izan da.

• Lan ezagun bati buruzko hamar aginduak idatzi ditu.

• -gile eta -tzaile atzizkiekin osatutako hainbat hitz ezagutzen ditu eta zuzen erabiltzen daki.

• Bai eta ez esateko beste erak ezagutzen ditu eta erabiltzen badaki.

• Literatur genero nagusiak bereizten ditu.

Page 43: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

9. UNITATEA

HELBURUAK

• Aditz laguntzailearen errepasoa egitea.

• Azterketei buruz aldeko eta kontrako jarrerak adieraztea, arrazoiak eta argudioak emanez.

• -(r)en alde eta -(r)en kontra posposizioak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

• Perpaus kausalak egiteko -(e)lako menderagailua ezagutzea eta erabiltzeko gaitasuna

lortzea.

• Oporrei, bidaiei eta abenturei buruzko lexikoa ulertzea eta erabiltzea.

• Maiuskulak testu barruan noiz erabili behar diren gogoratzea eta erabiltzea.

• Zenbait kirolen azalpen testuetan akatsak eman eta akats horiek identifikatzeko eta

zuzentzeko gai izatea.

• Emandako ereduari jarraituz bidaiari onaren gomendioak adierazteko gai izatea.

• Hitz elkartuak ezagutzea, identifikatzea eta zuzen erabiltzen jakitea.

• Aholkuak eskatzeko eta emateko zenbait esamolde ezagutzea eta zuzen erabiltzea egoera

komunikatiboetan.

• Norberak ikasturte amaieran duen egoeraz gogoeta egitea eta ikaskideei ahoz azaltzeko

ahalegina egitea.

• Hitanoko zenbait forma interpretatzea eta zukako kideak zeintzuk diren azaltzea.

• Ahozko elkarrizketak ulertzea eta zenbait datu jasotzea.

• Kutsadurari eta birziklapenari buruzko erakusketa antolatzea eta egitea.

• Euskal kanta herrikoiak ezagutzea, ulertzea eta abestea.

Page 44: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

• Gramatika.

— Aditz laguntzaileen berrikusketa.

— Posposizioak: -(r)en alde / kontra.

— Perpaus kausalak: -(e)lako.

• Testu idatziak.

— Azterketak txinatar erara (azalpena).

— Nikolas txikia (narrazioa).

— Euskaldunak Everesten (narrazioa).

— Kirolen deskribapen laburrak.

— Udako egonaldiei buruzko taula.

— Egun pasa, mendira (azalpena).

— Ohar laburrak.

• Ahozko testuak.

— Azterketak txinatar erara (azalpena).

— Elkarrizketak.

Ikaslea eta gurasoen artean.

Bi ikasleren artean.

Ikaslea eta irakaslearen artean.

• Lexikoa.

— Bidaiak, oporrak, abentura.

— Hitz elkartuak.

• Ortografia.

— Maiuskulak.

Page 45: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Komunikazio funtzioak.

— Aholkuak eskatzeko eta emateko.

• Ekoizpena.

— Birziklapenari buruzko erakusketa.

• Euskal kantak.

— Txantxibirin.

— Isil-isilik dago.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

• Sarrerako irudiaren azterketa, eta zuzen edo oker emandako esaldien bereizketa.

• NOR, NOR-NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK laguntzaileen berrikusketa, oker dauden

esaldiak zuzenduz.

• Azterketei buruzko iritzi kontrajarrien azterketa eta aldeko edo kontrako jarreren

azalpena, arrazoiak emanez.

• Emandako zenbait iritziren aurrean aldeko edo kontrako jarreraren adierazpena, arrazoiak

emanez.

• Udako egonaldien ezaugarrien balorazioa.

• Maiuskularen arau ortografikoen erabilera zuzena.

• Oporraldiak lasai pasatzeko gomendio zerrenda baten prestaketa.

• Hitz elkartuen esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa eta era honetako

hitzen identifikazioa testuetan.

• Bidaiei, oporrei eta abenturei buruzko hiztegiaren ulermena.

• Aholkuak eskatzeko zein emateko zenbait elkarrizketaren entzuketa eta ulermena.

• Norberak ikasturte amaieran duen egoeraren azalpena ahoz.

Page 46: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Zuka eta hika aditz tratamenduen erlazioa eta bereizketa.

• Birziklapenaren inguruko mezuen, hormirudien eta kartelen ekoizpena.

JARRERAZKO EDUKIAK

• Nork bere iritzia eta adostasuna edo desadostasuna adierazteko jarrera azaltzea.

• Elkarbizitzan arauek duten garrantziaz jabetzea eta hauek errespetatzea.

• Maiuskularen arau ortografikoak testu batean bete diren ala ez konprobatzea.

• Testu idatzietan, arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak

baloratzea.

• Kutsaduraren gaiaren inguruko gogoeta egitea eta gaiarekiko ardura eta kezka adieraztea,

norberaren erantzukizunak onartuz eta, ondorioz, jarrera egokiak hartuz.

• Pertsona eta toki berriak ezagutu eta zor zaien begirunea azaltzeko jarrera.

• Jasotzen dituen mezuekiko jarrera kritikoa azaltzea, ingurugiroaren aurrean sentsibilitatea

bultzatuz.

• Kanta herrikoiak kultur ondasunaren ezaugarri bezala baloratzea.

• Komunikazio ekintzen helburuari buruz jabetzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Esaldi okerrak eta zuzenak bereizi ditu, irudi bat abiapuntu izanik.

• NOR, NOR-NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu.

• Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten badaki, -(e)lako egitura erabiliz.

• Badaki ekintza baten aldeko edo kontrako jarrera azaltzen, arrazoiak emanez.

• Udako egoitzen ezaugarriak baloratu eta aukeratu ditu.

• Bidaiari onaren aginduak idatziz adierazi ditu.

Page 47: EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web view• Nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork aditz laguntzaileak ondo bereizten ditu. • Arrazoiak ematen eta perpaus kausalak egiten

• Hitz elkartuak identifikatzen ditu eta erabiltzen badaki.

• Bidaiari dagokion oinarrizko hiztegia erabiltzen du.

• Maiuskulak zuzen erabiltzen ditu testuetan.

• Aholkuak eskatzeko eta emateko zenbait esamolde ezagutzen eta erabiltzen ditu.

• Ikasleak espero dituen emaitzak eta zergatia badaki azaltzen.

• Hikako forma oinarrizkoak beraiei dagozkien zukako formetatik bereizten du.

• Euskal kantak ikasteko eta apreziatzeko ahalegina egin du.