2
_________________________________________ UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL Kaiko Pasealekua, 24 – 20003 DONOSTIA Telf. +34-943 430051 – Fax. +34-943 431115 – [email protected] EUZKADIKO GUDONTZIDIA (1936-39) Euzkadiko Gudontzidia Eusko Jaurlaritzaren Defentsa Sailak sortu zuen, Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko. Itsas armada hori osatzeko gerraontzi bihurtu ziren Bilbon babesturik eta zereginik gabe zeuden berrogeita hamar bat arrantza-ontzi, gehienak Pasaiatik etorritakoak. Ontzi haietako batzuk armatu egin ziren (bou armatuak) eta beste batzuk urpeko minak harrapatzeko apareiluz hornitu (minaketariak). Sei txalupa motordun ere erabili ziren, baita dozena bat txalupa-azkar eta ontzi laguntzaile batzuk ere. Berun-arrez (grisez) margotu zituen ontzi guztiak eta beltzez amuletan zeukaten izenen lehen letra, edo zegokion zenbakia; brankan ikurriña eta txopan bandera errepublikarra eraman zuten. Portugaleten izan zuten basea. Tripulazioak merkantzietan edo arrantzan ibilitako marinel boluntarioez osatu ziren. Gehienak ELA edo EAJkoak ziren, baina bazen Partidu Sozialistako edo UGTko afiliatu talde garrantzitsu bat ere. Talde txikiagoak ziren CNT, ANV, Partidu Komunista, edo Izquierda Republicanakoak. Jatorriari dagokionez, %87 euskaldunak izanik ere, galiziar dezente baziren eta baita Andaluzia, Kantabria, Asturias, Gaztela, Murtzia, Madrid, Katalunia eta Aragoa aldekoak ere. Oro har, 917 gizon eta 3 emakume izan ziren Euzkadiko Gudontzidian eta 62 serbitzuan hil ziren. Euzkadiko Gudontzidiko ontziek zenbait borrokaldi izan zituzten gerraontzi etsaien aurka. Garrantzitsuena 1937ko martxoaren 5ean gertatu zen, Canarias gurutze-ontzi frankistak, Matxitxako parean, Baionatik Bilbora zetorren konboi bat atzeman zuenean. Galdames merkatal-ontzia Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra eta Donostiaren babesean zetorren; baina borrokaldiaren ondorioz, Galdames ontzia mendean hartu zuten frankistek, eta Nabarra ontzikoen heriotza goraipagarria gertatu zen. Bilbo erori zenean 1937an euskal ontziak Santanderrera eraman zituzten, eta han minaketariek lanean jarraitu zuten. Gerran, guztira, 200 minatik gora indargabetu zituzten euskal minaketariek. Ontzi batzuk, tripulazio eta guzti, Errepublikako Itsas Armadaren esku gelditu ziren abuztuan, eta handik Asturiasera bidali zituzten. Asturias ebakuatu zenean, 1937ko irailean, amaitu zen Euzkadiko Gudontzidiaren langintza. Ontzi eta marinel gehienek Frantziara alde egitea lortu zuten. Frantziara iritsitakoen erdia, gutxi gorabehera, bertan gelditu zen gerra amaitu bitartean, baina beste erdia Errepublikaren menpeko lurraldeetara itzuli zen gerran jarraitzeko, itsas armadan, lurrekoan edo karabineroetan.

Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zer zen Euzkadiko Gudontzidia (1936-39)? ¿Qué fue la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)?

Citation preview

Page 1: Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi

_________________________________________ UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL Kaiko Pasealekua, 24 – 20003 DONOSTIA Telf. +34-943 430051 – Fax. +34-943 431115 – [email protected]

EUZKADIKO GUDONTZIDIA (1936-39)

Euzkadiko Gudontzidia Eusko Jaurlaritzaren Defentsa Sailak sortu zuen,

Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko. Itsas armada hori osatzeko gerraontzi bihurtu ziren Bilbon babesturik eta zereginik gabe zeuden berrogeita hamar bat arrantza-ontzi, gehienak Pasaiatik etorritakoak. Ontzi haietako batzuk armatu egin ziren (bou armatuak) eta beste batzuk urpeko minak harrapatzeko apareiluz hornitu (minaketariak). Sei txalupa motordun ere erabili ziren, baita dozena bat txalupa-azkar eta ontzi laguntzaile batzuk ere. Berun-arrez (grisez) margotu zituen ontzi guztiak eta beltzez amuletan zeukaten izenen lehen letra, edo zegokion zenbakia; brankan ikurriña eta txopan bandera errepublikarra eraman zuten. Portugaleten izan zuten basea.

Tripulazioak merkantzietan edo arrantzan ibilitako marinel boluntarioez osatu ziren.

Gehienak ELA edo EAJkoak ziren, baina bazen Partidu Sozialistako edo UGTko afiliatu talde garrantzitsu bat ere. Talde txikiagoak ziren CNT, ANV, Partidu Komunista, edo Izquierda Republicanakoak. Jatorriari dagokionez, %87 euskaldunak izanik ere, galiziar dezente baziren eta baita Andaluzia, Kantabria, Asturias, Gaztela, Murtzia, Madrid, Katalunia eta Aragoa aldekoak ere. Oro har, 917 gizon eta 3 emakume izan ziren Euzkadiko Gudontzidian eta 62 serbitzuan hil ziren.

Euzkadiko Gudontzidiko ontziek zenbait borrokaldi izan zituzten gerraontzi etsaien

aurka. Garrantzitsuena 1937ko martxoaren 5ean gertatu zen, Canarias gurutze-ontzi frankistak, Matxitxako parean, Baionatik Bilbora zetorren konboi bat atzeman zuenean. Galdames merkatal-ontzia Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra eta Donostiaren babesean zetorren; baina borrokaldiaren ondorioz, Galdames ontzia mendean hartu zuten frankistek, eta Nabarra ontzikoen heriotza goraipagarria gertatu zen.

Bilbo erori zenean 1937an euskal ontziak Santanderrera eraman zituzten, eta han

minaketariek lanean jarraitu zuten. Gerran, guztira, 200 minatik gora indargabetu zituzten euskal minaketariek. Ontzi batzuk, tripulazio eta guzti, Errepublikako Itsas Armadaren esku gelditu ziren abuztuan, eta handik Asturiasera bidali zituzten. Asturias ebakuatu zenean, 1937ko irailean, amaitu zen Euzkadiko Gudontzidiaren langintza. Ontzi eta marinel gehienek Frantziara alde egitea lortu zuten. Frantziara iritsitakoen erdia, gutxi gorabehera, bertan gelditu zen gerra amaitu bitartean, baina beste erdia Errepublikaren menpeko lurraldeetara itzuli zen gerran jarraitzeko, itsas armadan, lurrekoan edo karabineroetan.

Page 2: Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi

_________________________________________ UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL Kaiko Pasealekua, 24 – 20003 DONOSTIA Telf. +34-943 430051 – Fax. +34-943 431115 – [email protected]

LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI (1936-39)

La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi fue creada en octubre de 1936 por el Gobierno Vasco, para ayudar a la Marina Republicana en la protección al tráfico marítimo y la actividad pesquera en aguas propias y mantener libres de minas submarinas los accesos a sus puertos. Para organizar esta fuerza se convirtió en "buques de guerra" a más de medio centenar de pesqueros, en su mayoría de la Flota de Pasajes, que estaban refugiados en Bilbao sin ocupación. En unos casos se les dotó de artillería para realizar servicios de protección costera y escolta (bous armados) y en otros de aparejos para el rastreo de minas (dragaminas). Para labores portuarias y cometidos especiales se militarizaron también seis lanchas motoras, una docena de canoas rápidas y varias embarcaciones auxiliares. Todos los buques iban pintados de color gris aplomado, llevando en sus amuras, en color negro, la inicial de su nombre o el numeral correspondiente; izaban la ikurriña a proa y la bandera tricolor republicana a popa. Tenían su base en Portugalete.

Las tripulaciones se organizaron con voluntarios procedentes de las marinas

mercante y pesquera. La mayoría militaba en ELA-STV o el PNV, pero había también un importante núcleo de afiliados al Partido Socialista o la UGT y grupos menores a la CNT, ANV, el Partido Comunista o Izquierda Republicana. El 87% de los voluntarios eran vascos, pero había también un grupo numeroso de gallegos y unos pocos procedentes de Andalucía, Cantabria, Asturias, Castilla, Murcia, Madrid, Cataluña y Aragón. En total, 917 hombres y 3 mujeres sirvieron en la Marina de Euzkadi y 62 fallecieron en acción.

Los buques de la Marina Auxiliar sostuvieron varios combates con los buques

enemigos. El más importante el 5 de marzo de 1937, cuando el crucero franquista Canarias interceptó, a la altura de cabo Matxitxako, a un convoy que venía de Bayona a Bilbao. Lo formaban el mercante Galdames y los bous Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra y Donostia. El combate terminó con el apresamiento del Galdames y el sacrificio heroico del bou Nabarra.

La caída de Bilbao en junio de 1937 obligó a los buques vascos a trasladarse a

Santander, donde los dragaminas siguieron realizando labores de rastreo. A lo largo de toda la campaña, los dragaminas vascos inutilizarían cerca de 200 minas. Algunos de los buques, con sus tripulaciones, fueron transferidos a la Marina Republicana en agosto y luego operarían también en Asturias. La evacuación de Asturias, en octubre de 1937, puso punto final a sus actividades. La mayoría de sus buques consiguió llegar a Francia. La mitad de las tripulaciones quedaría en suelo francés, custodiando las embarcaciones hasta el fin de la contienda y la otra mitad regresaría a territorio republicano para proseguir la guerra en la Marina Republicana o en la flotilla del Cuerpo de Carabineros.