FENOMENOLOGIa erlijiosoa

Embed Size (px)

Citation preview

FENOMENOLOGIa erlijiosoa

FENOMENOLOGIa erlijiosoaFenomenologia Erlijiosoa eta Kristaua

EGILEA: MIREN HERGUEDAS GARCIAIRAKASLEA: TOMAS BELVER

Edukiak

1.EKINTZA ERLIJIOSOA. ERLIJIOA21GO ARIKETA22.ERLIJIOEN EZAUGARRIAK22 ARIKETA23.MITOAK23 ARIKETA2A.- JAINKOEN SORKETA, GIZAKIAREN SORKETA, HERIOTZA-MINAmito bana. Edozein kulturatan2B.- EDIPOREN MITOA24.ERLIJIOEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK24 ARIKETA25.ERRITOAK, SEKTAK, SINBOLOAK35 ARIKETA36.SINBOLOAK37.MEBERRIAK38.SEKTAK3

EKINTZA ERLIJIOSOA. ERLIJIOA1GO ARIKETAAldez aurretik irakurritako testuak bost erlijio ezagunenei buruzkoak dira, hau da, Hinduismoa, Budismoa, Judaismoa, Kristautasuna eta Islama. Zergatik hartzen ditugu erlijiotzat? Zehaztu hori onartzearen arrazoiak. Geure buruari erlijio zer den galdetzen badiogu, ahaztu egin dezakegu erlijioak zergatik dauden: erlijioa deritzon esperientzia jakin bat bizi dutela dioten pertsonak daudelako, hain zuzen. Erlijioa ez da kanpotik antolatutako zerbait, sinesmen bizipen eta esperientzia bat baizik. Otoitzak dira, zalantzarik gabe, bizipen horren adierazpenik onena.Sinestunak haraindiko izaki goren baten esperientzia bizi du, eta, ikusi ezin badu ere, harremana izan dezake harekin. Jainkoa deritzon izaki goren hori "presente" dago bere bizitzan.Presentzia horren bizipenak indarra, bizia eta laguntza eman eta zaren dio sinestunari, baita bizitzako norabideak erakutsi ere; sinestuna askatzean gain, haren jokabideetan ere agertzen da izaki goren hori.Sinestuna, gainera, presentzia horren eskuetan jartzen da eta onartu egiten du haren nagusitasuna. horixe da "gurtza" hitzaren esanahia. sinestuna gorentasun horren baitan onartua sentitzen da.jainkoaren harreman-esperientzia hori ospakizunetan eta erritoetan parte hartuz lantzen da, eskuarki erlijio bereko beste jarraitzaileekin batera. sinestunek lotura sakonak garatzen dituzten elkarren artean. Jainkoan izan beharreko harreman pertsonala otoitzaren bidez lantzen da, batez ere.Erlijioa horrenbestez esperientzia konplexua da eta "ikusten ez den" errealitatean egon arren, oso garrantzitsua izan daiteke pertsona sinestunen bizitzan.Beraz, funtsean erlijio ezberdinek amankomunean dituzten elementuak ondorengoak dira:Sinesmen multzoa: Erlijio bakoitzaren berezko liburuetan azaltzen da. Kontakizunen, istorioaren, olerkien, otoitzen, jarraibideen eta arauen bidez liburu horietan argi azaltzen dira elkarteak nola ulertzen duen bizitza, izatea, heriotza eta beste hainbat alderdi. Bakoitzaren ospakizunak, erritu eta guzti. sinestunak bizitzako hainbat unetan biltzen dira -astero, gehienetan-, eta elkarrekin nahiz Jainkoarekin egoteko erritu jakin batzuk errepikatzen dituzte. Erritu horietan, beti era beran errepikatzen diren ekintzen bidez, Jainkoa gurtzen dute sinestunek otoitzaren bitartez.

Erlijio guztiek dituzte landu beharko balioak eta arauak, pertsonen onerako Jainkoak emanak.ERLIJIOEN EZAUGARRIAK2 ARIKETAHIEROFANIA bati buruz:JAINKOAREN ITUNA ISRAEL HERRIAREKIN (19.) EXODOEN IRTEERA1.- Noren hierofania da hori? Nori azaltzen zaio Jainkoa? Zein jainko da? Haren izenak ondorengoak izan daitezke:Jainkoa Moisesi azaldu zitzaion Sinai mendian. Judaismoaren jainkoa da eta adituek hiru idatzaldi nagusi bereizten dituzte pasarte hau jasotzen duen Tonah: jainkoa Jahve izendatzen duena (K.a. IX. mendea); jainkoa Elohim izendatzen duena (K.a. VIII. mendea) eta kronikariarena, apaizen arautegia barne (K.a. IV. mendea).2.- Zein da bere egitura-eskema?Gertaera baten kontakizuna egiten da hierofanietan; hau da, pasarte ezberdinak kontatzen dira. 3.- Zeintzu dira hemen harreman erlijiosoaren ezaugarriak?Ezaugarriak ondorengoak dira:

4.- Nolakoa da Jainkoa hemen?Jainkoa5.- Zein tokitan eta arotan ematen da?Sinai mendian ematen da pasarte hau, Egipton. 6.- Hortxe erabiltzen diren GAUZA PROFANOAK eta SAKRATUAK aipatuPasarte honetan7.- Zein da horien esanahia?Elementu horien esanahia8.- Hierofaniek ONDORIO-BEHAR ETIKOAK dituzte: zein da hemen?Jainkoak9.- Agindu horien gaurkotasuna. Zein izan daiteke? Gure kulturan eraginkor dira?Gaur egun, 10.- Sailkatu aginduak: erlijiosoak/etikoak/penalak/zibilakAgindu horien artean erlijiosoak diraEtikoak berriz, Penalei dagokienez, Azkenik agindu zibilen aipamenak MITOAK 3 ARIKETAA.- JAINKOEN SORKETA, GIZAKIAREN SORKETA, HERIOTZA-MINAmito bana. Edozein kulturatanJainkoen sorketari buruzko mitoaAdibidez, TEOGONIA Hesio (mitologia grekoa)Gizakiaren sorketari buruzko mitoaAdibidez, Popol Vuh edo Pop Wuj: maia-kitxe hizkuntzan eta alfabeto latinoan idatzitako liburua. Munduaren eta gizakiaren sorrerari buruzko antzinateko maien mitoak eta usteak jasotzen ditu, Guatemalar jatorrizko herriei buruzko berriez gainera, (emigrazioak, gerrak eta espainiarrek konkistatu aurreko tradizioak). Hauxeda kontakizuna nolatan zegoen dena aidean, dena bare, isilik; dena geldi, isilduta, eta hutsik ortzearen hedadura.Hauxe da lehen kontakizuna, lehen mintzaldia. Ez zen oraindik gizon batik ere, ezta animalia, txori, arrain, karramarro, harri, kobazulo, sakan, belar ez basorik; ortzea zen bakarrik.Ez zen lurraren azala ageri. Bakarrik zeuden, itsaso barea eta ortzea bere hedadura guztian.Ez zen deusik elkarren ondoan hotsa aterako zuenik, ez ezer mugituko zenik, ez higituko zenik, ez hotsa aterako zuenik ortzean.Ez zen zutik zegoen deusik; ur geldia baino ez, itsasoa baketan, bakarrik eta bare. Ez zen deusere izana zuenik.Gelditasuna eta isiltasuna besterik ez ziren ilunetan, gauean. Kreatzailea, Taiuemailea, Tepeu, Gucumatz, Lehengurasoak baino ez zeuden uretan, argitasunez inguraturik. Luma berde eta azulpean gordeta zeuden, horrexegatik deritzaie Gucumatz. Jakintsu handiena, pentsalari handiena da haien izatea. Halatan zen ortzea eta halaber Ortzearen Bihotza, hauxe bait da Jainkoaren izena. Hala zioten.Hemen azaldu zen orduan hitza, batera etorri ziren Tepeu eta Gucumatz, ilunetan, gauean, eta elkarri mintzatu zitzaizkion Tepeu eta Gucumatz. Hitz egin zuten hala, batak besteari iritzi eske eta gogoeta eginez; ados jarri ziren, bat egin zituzten beren hitzak eta pentsamendua.Orduan argi eta garbi eman zen aditzera, gogoetan zeudela, egun argitzerakoan gizakiak azaldu behar zuela. Orduan arbola eta bejukoen sorrera eta haziera erabaki zuten eta bizitzaren jaiotza eta gizakiaren sorrera. Halaxe erabaki zuen ilunbetan eta gauean Ortzearen Bihotzak, Huracn deritzanak.Lehenari deritzaio Caculh-Huracn. Bigarrena da Chipi-Caculh. Hirugarrena da Raxa-Caculh. Eta hirurok dira Ortzearen Bihotza.Orduan Tepeu eta Gucumatz etorri ziren batera; orduan biziaz eta argitasunaz mintzatu ziren, nola konpondu, zohargia eta egunargia sortarazteko, nor izango ote zen bazka eta mantenua produzituko zituena. Hala egin bedi! Bete bedi hutsik dagoena! Atzera egin beza ur honek eta leku utzi, jalgi bedi lurra eta finkatu! Halaxe esan zuten. Betor zohargia. Betor egunargia hala ortzera nola lurrera! Ez bait du izango osperik ez handitasunik gure kreakuntzak eta taiuketak harik eta gizakreatura, gizon taiutua, izan arte. Halaxe esan zuten.Gero lurra kreatu zuten haiek. Holaxe benetan gertatu zen lurraren sorrera: Lurra!, esan zuten, eta instant batean egina izan zen.Lanbrodura bezalakoa, hodeia bezalakoa, hautslainoa bezalakoa izan zen sorrera, mendiak uretatik jalgi ziren hartan; eta une hartantxe hazi ziren mendiak.Mirari batez soilik, arte majikoz baizik ez zen gauzatu mendi eta haranen taiuketa; eta berehalaxe erne ziren bat batera altzipresadiak eta pinadiak lurrazalean.Eta honela pozez bete zen Gucumatz, esanez: Ederra izan da zure etorrera, Ortzearen Bihotza; zu, Huracn, eta zu, Chipi-Caculh, Raxa-Caculh! Burutua izango da gure lana, gure kreakuntza, erantzun zuten.Lehenik lurra, mendiak eta haranak taiutu ziren; ur korronteak banatu ziren, errekastoak oztoporik gabe abiatu ziren korrika mendi hegien tartetik, eta bereizita geratu ziren urak goimendiak agertu zirenean.Holaxe gertatu zen lurraren sorrera, Ortzearen Bihotzak, Lurraren Bihotzak taiua ematerakoan, hala bait deritzaie, ortzea aidean eta lurra ur azpian hondoraturik zegoen hartan lehen aldiz hura ernaldu zutenei.Modu honetara osotu zen lana, azkendu ona ematearren pentsaketan ihardun eta gogoeta eginda gero gauzatu zutenean.

Heriotza-minari buruzko mitoaAdibidez, ILIADA Homero (mitologia grekoa)Troiako (Ilion) gerraren azken urtea kontatzen da. Agamenonek esklaba bat lapurtu zion Akileri: Briseida. Akile haserretu eta gudalekutik alde egin zuen; akeiarren ospea ahulduta utziz. Bere lagun Patroklo hiltzean, bere haserrea areagotu zen eta orduan gudara itzultzea erabaki zuen. Bertan, Jainkoen eta gizonen ekintzak nahasten dira.

B.- EDIPOREN MITOAEDIPOREN MITOAMitologia grekoan, Tebasko errege Laioren eta Jokastaren semea da Edipo. Orakuluak Laiori jakinarazi zionez, semeak hilko zuen eta emaztearekin ezkonduko zitzaion. Hori gerta ez zedin, Edipo jaio zenean aitak Ziteron mendian utzi zuen. Artzain batzuek jaso eta Korintoko errege Poliboren gortera eraman zuten. Handitu zenean, orakulu batengana joan zen Edipo Delfosera, bere jatorriari buruzko argitasun bila. Fozidan, bidaiari batekin haserretu eta hil egin zuen: Laio zen hildakoa. Tebasera iritsi zenean, Esfingek jarritako enigmei zuzen erantzun zien. Esfinge sutan jarri eta, bere burua amilduz, hil egin zen. Tebastarrek errege izendatu zuten Edipo; Jokastarekin ezkondu zen, eta orakuluak esandakoa bete zen. Emakumeak bere semearekin ezkonduta zegoela jakin zuenean, bere burua urkatu zuen. Edipok, berriz, bere begiak erauzi ondoren, alde egin zuen Tebastik, bere alaba Antigonak lagundurik. Mito greko honi lotzen zaio psikoanalisiaren teoriaren oinarri den Ediporen konplexua.

1.- Zer adierazi nahi du mitoak?Nire ustez, mito honek adierazi nahi duena patuaren aurka ez dagoela egitekorik da alde batetik; izan ere, aita-amak Edipo jaioberria mendian utzi zuten arren, orakuluak igarritakoa gertatu zen. Hau da, norberaren etorkizuna, istorioa, edo bizitza nolabait idatzita daudela, eta horren aurka ez dagoela egiterik. 2.- Zein arazo azaltzen ditu?Bertan azaltzen den arazoa nahiko katastrofikoa dela esango nuke. Hasteko, orakuluaren igarpenak jarraituz, eta beren burua salbatzeko, Edipo mendian utzi zuten bere gurasoek. Bertan, bi pertsonaia hauen norberekeria islatzen dira. Ezagutezina denaren aurrean sentitzen duten segurtasun-ezaren eta izuaren biktimak bilakatu ziren. Patua edo zoria ekidin ezinezko etorkizuna da, edozer eginda ere. Idatzirik balego bezala, gertatu beharrekoa gertatu egingo da. Patuaren indarra erabatekoa da, jainkoak berak ere bere mende daudela (Ediporen mitoa adierazgarria da oso). Patua da indar iraunkor bakarra. Badirudi patua ekiditeko ezintasun horretatik eratorri zela pentsamendu arrazionalaren ezaugarria: naturak lege edo printzipio iraunkorrak dituela, eta gertakizun guztiak haien ondorio direla. 3.- Nola erlazionatzen da erritoarekin?Mitoak belaunaldiz belaunaldi igortzen zirenez, balioen hedapen-funtzioa betetzen zuten, erritoen antzera. Bai eguneroko bizitzan, eta baita egoera konkretu berezietan ere, jokabide egokiena zein zen esaten zuten: pertsona batek nolakoa izan behar zuen (heroien antzekoa: ausarta, errugabea, ederra, aberatsa, trebea borrokan, irabazlea, indartsua...); jainkoak pozik edukitzeko, hau da, gizakien alde egoteko, zer egin behar zen; zein zen emakumearen tokia eta zergatik; gazteak adinekoari obeditu beharra; esklaboak nagusiari zerbitzatzeko betebeharra; eta abar. Horiek denak eta antzekoak argitzen zituzten mitoek. Ezarritako ordenaren berma ziren, beraz. Gainera, hezkuntzaren kontzepzioak indartu egiten zuen funtzio hori, hezkuntza horretan baizetzan: mitoak ikastean. Mitoak ezagutzen zituena zen jakintsua, berak baitzekizkien azalpenak.ERLIJIOEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK 4 ARIKETAAzaldu erlijio hauetako bat: JUDAISMO/ KRISTAUTASUNA/ ISLAMA/ HINDUISMO/ BUDISMOJudaismoaJudaismoa, juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da. Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamiko guztiak. Beste erlijioak ez bezala, hau ez dago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.SinesmenaJainko sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Egun batean Jainkoak Mesias bat bidaliko duela sinisten dute, gizon hori Daviden tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta Gogaidetasunean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.Hamar aginduakLabur-labur daude hemen. Sakontzeko, egin klik Hamar aginduak estekan.

1. Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik2. Ez duzu Jainkoaren Izena alferrik erabiliko3. Jaiegunak santuetsiko dituzu4. Aita eta ama ohoratuko dituzu5. Ez duzu erahiliko

6. Ez duzu ekintza lizunik burutuko7. Ez duzu lapurtuko8. Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango9. Ez dituzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko10. Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko

Arauak edo betebeharrak

Judu talde eta gizabanako guztiek ez dituzte otoitz egiteko ohitura eta maiztasun berberak izaten, baina egunean hiru aldiz egin ohi dute otoitz: Goizean (shaharit) Arratsean (minja) Gauean (maariv) Mezuza bat (otoitz kutxa) jartzen dute etxearen sarreran, horrela Jainkoa leku guztietan dagoela adierazi nahirik.Jainkoarenganako errespetua adierazteko, burua estaltzen dute otoitz egitean. Bedeinkazio asko egiten dituzte. Judutarrek ez dute zenbait animaliaren haragia jaten. Ezin dituzte haragia eta esnea batera jan

Ohitura nagusienak Erdainkuntza: ume judutarrentzat oso zeremonia garrantzitsua da eta umeak zortzi egun dituenean ospatzen da, Abrahamen ituna deitzen zaio, izan ere, erdainkuntza Jainkoarekin ituna egiten den seinalea da. Judu bihurtzen diren gizonek ere erdaindu behar dute. Bar Mitzvah: Beste zeremonia bat da, honek manamenduaren semea esan nahi du. Heldutasun erlijiosora eta juridikora iritsi dela esan nahi du eta kondizio hau hartzen dute 13 urte eta egun bat dutenean. Kipa edo Jarmulke (gizonen txapela): Judu ortodoxoentzat burua estaltzea leialtasun eta tradizio juduaren seinalea da. Tanakh-k ez du ezer esaten horri buruz baina Talmudak, berriz, dio ohitura dela. Aukeratu egin daiteke janztea ala ez.

Jaiegun ospetsuenakZeremonia hauek sinagogetan ospatzen dira, juduen tenpluetan alegia. Sabbath edo Shabbath (Larunbata): judu astearen zazpigarren egunean sinagogara joaten dira Tora irakurtzera eta otoitz egitera. Yom Kippur: Egun honetan baraua eta hausnarketa dira nagusi. Penitentziazko 10 egunen hasiera da, eta Rosh Hahanah-rekin hasten da, hau da, urteberri juduarekin. Egun hori irailean hasten da egutegi juduaren arabera. Sukkot: Uzta eta laborantza urtearen bukaera ospatzen da festa honetan. Festa hau urrian izaten da. Purim: Zortearen festa da. Otsail bukaeran edo martxo hasieran ospatzen da juduak Persiatik askatuak izan zirela ospatzeko egiten da festa hau. Pesakh: Pazkoaren jaia da. Juduak egiptoarrengandik liberatu zirela ospatzen da. Hau festa handiena eta zaharrena da juduentzat. Nisan-aren 14an ospatzen da, egutegi juduaren arabera, oro har, martxoaren bukaeran edo apirilaren hasieran ospatzen da. Familia judu bakoitza bildu egiten da Pazko afaria edo Seder-a egiteko. Hurrengo zazpi egunetan zehar ez dute inolako legamiarik jaten. Garai horri Matzot deritzo.ERRITOAK, SEKTAK, SINBOLOAK5 ARIKETAAzaldu SEKTA bat; nahi duzuna. Sektaren izena: Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batuetako hainbat taldek bereganatutako izena da, talde hauek arraza zuriaren nagusitasuna, antisemitismoa, arrazakeria, antikomunismoa, xenofobia eta geozentrismoa dauzkate ardatz ideologiko. Sarritan erakunde hauek terrorismoa, indarkeria eta gurutzeak erretzea bezalako mehatxuzko ekintzak erabili izan ohi dute, batez ere euren biktimak zapaltzeko.Klanaren lehendabiziko taldea 1865ean agertu zen eta Ameriketako Estatu Konfederatuen Gudarosteko kide beteranoek osatzen zuten, Gerra Zibilaren ostean gertatu zen berreraikitzearen aurka oldartu zirelarik. Laster erakundeak bere helburuak lortzeko indarkeriazko metodoak bereganatu zituen, denbora laburrean euren aurkako kontra ekintza bat eman zen eta erakundearen gainbehera etorri zen, hegoaldeko eliteek gudaroste federalak Hegoaldeko Estatuetan egotearen aitzakiatzat Klana bera hartzen baitzuten. 1870an Ulysses S. Grant Lehendakari Errepublikarrak KKK formalki desegin zuen, horretarako 1871ko Eskubide Zibilen Agiria sortu zelarik ("Ku-Klux Klan Agiria" bezala ezaguna).Bigarren KKK erakunde ganorazkoagoa izan zen, kidetasun erregistratua eta estatu nahiz herrialdeko egitura nazional batekin. Kideen kopurua 4-5 milioi artekoa izan zen. Klanaren ospeak 1929ko Depresio Handiaren ostean beherantz egin zuen, Bigarren Mundu Gerrarekin bere hondoa jo zuelarik, Klaneko kide nabarmen batzuk Alemania naziaren aldeko agertu baitziren.Ordudanik izena talde ezberdinek erabili izan ohi dute, bai Eskubide Zibilen Agiriaren aurka agertzen zirenak, bai eta 1950-1960 hamarkadetako segregazioaren aurkako agiriaren alde ez zeudenak ere. Erakunde hauetako hainbat kide zenbait krimenengatik zigortuak izan ziren. Nahiz eta gaur egun dozenaka erakundeek izen hori edo bere zati bat beren izendapenetan erabiltzen jarraitzen dute, benetako kidetasunaren kopurua zenbait miletan zenbatu daiteke. Talde hauek, euren artean banandutako ekintza isolatuen bidez, muturreko gorrotodun taldetzat hartuak ohi izan dira. Estatu Batuetako erlijio gizonek, politikariek, nahiz jende multzo handien aurrean lanean dabiltzan komunikabideek KKK taldea erabat gaitzesten dute.AZKEN GALDERAK

1.- Zeintzuk izan daitezke Judaismoaren LAU zutabeak?2.- Desberdindu:- TANAJ/TORAH- KORAN/HADDITS/SURA3.- Judaismoaren LAU jai inportante zehaztu4.- Patriarken aroa garrantzitsua da Judaismoan, zergatik?5.- Judaismoaren Berritze-Errestaurazio aroa ere oso garrantzitsua da, baina zer egin zen aro horretan?6.- Zer da Tamulda?Talmuda juduen lege, tradizio, ohitura, legenda eta istorioen inguruan rabinoek izandako eztabaidak jasotzen dituen obra da, zeina ikuspuntu eta opinio ugaritasunagatik karakterizatzen den. Izan ere, obra bera modu kolektiboan osatuta dago. 7.- Judaismoan bada Ituna: zer dio horrek eta zeintzuk firmatzen dute?Judaismoaren inguruko galderak erantzunda daude 4.Ariketan.8.- Islamismoan eta Judaismoan zer dago janariei buruz?Lege dietetikoak daude bi erlijio hauetan; hots, elikagai batzuk kontsumitzea debekatuta dago. Judaismoak txerria, jabali, zenbait arrain eta caviarra jatea debekatzen duen bitartean, Islamismoak txerri-haragia jatea debekatzen du. Horretaz gain, bi erlijio hauek animaliak sakrifikatzeko modua deguello erritoa- konpartitzen dute, zeinak animalien sufrimendua ekiditzen duen.9.- Judaismoan eta Islamismoaren sinboloren bat gogoratzen al duzu?Tradizionalki kultura ugaritan erabili izan den sinbolo bat da Jamsa, esku itxura duena. Kultura arabean talisman moduan erabiltzen da, zoritxarretik babesteko orokorrean eta begizkotik partikularrean. Beraien ustez, Jamsa honek esku-azpia erabiliz geldiarazten ditu gaitz guztiak eta baita gaixotasunak uxatu ere. Gainera, zorte ona erakartzen du. Jamsaren behatz bakoitzak lege islamikoaren betebehar funtsezkoenak errepresentatzen ditu.Juduek beregain hartzen dute amuleto honen sinbologia baita ere, baina beraiek Miriamen eskua deitzen diote Miriam Moises eta Aaronen arreba. Musulmanek behatz bakoitzaren eta Islamaren bost zutabeen artean erlazioa ezartzen duten bitartean, juduek Torahren bost liburuekin harremantzen dituzte. 10.- Nola egiten da otoitza Islamismo eta Judaismoan?Lehen esan bezala, juduek hirutan egiten dute otoitz egunean eta bakoitzak izen bat hartzen du (ikus. 4.Ariketa). Islamismoan otoitza edo salategunean bost aldiz egin behar da Mekara begira, meskitatik muezinak deitzen duenean. Ostirala da beraien egun sakratua.11.- Nork idazten du Torah eta Korana?Korana (arabieraz ) musulmanen sinesmenen arabera, Jainkoak (Alak ), Gabriel goiaingeruaren bitartez, Mahoma profetari egin zion errebelazioa jasotzen du. Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho irakatsi zela dirudi, jakintsuek bildu eta idatziz jarri zuten arte. Tora edo Torah (hebreeraz , "legea") judaismoaren liburu fundatzailea da, monoteismoaren eta erlijio abrahamdarren oinarria. Bost liburuk Pentateuko edo Jumash deituriko multzoa osatzen dute. Tradizioaren arabera, Moisesek idatzitako liburuak dira eta Jainkoak Sinai mendian egindako errebelazioa biltzen dute. 12.- Hinduismoa politeista ala monoteista den adierazi Beste erlijio nagusiekin alderatuz, hinduismoak ez du sortzaile bakar ezagunik, ezta hierarkia klerikalik ere. Hinduismo hitza bera geografiari atxikirik ageri zaigu, jaio zen eta praktikatzen den lekuan finkatzen baita: India. Mendeetan zehar idatzi zuten erlijiozko liburu ugaritik hartzen dituzte hinduistek beraien espiritualezko gida eta erlijiozko ohiturak, garrantzitsuenak antzinako Vedak izanik. Erlijio honen jarraitzaileek inguruan duten guztia gurtzen dute: ibaiak, zuhaitzak, mendiak, animaliak... beraz, jainkoen irudi asko sortzen dituzte. Hauek arima unibertsalaren aurpegiak dira. Hinduismoaren ezaugarrietako bat bere jainkoen ugaritasuna da. 33.000 jainko dituela esaten da, guztiak jainkosa eta jainko batez osatuta daude, hau da, binaka azaltzen dira, zeren eta hinduismoaren arabera, jainkotasuna guztiz ona izateko, alde femeninoa eta alderdi maskulinoa izan beharra dago.13.- Zer da Sanathana Dharma?Budistek gurtzen duten Jainkosetako bat da Sanatana Dharma: gauza guztien ordena iraunkorra eta betikorra errepresentatzen dituena. 14.- Zeintzu dira Hinduismoaren lege unibertsalak?Dharma edo unibertsoaren ordenaSamsara edo betiko itzulera ziklikoaMoksha edo askapenerako bidea: meditazioa, ekintza, debozioa15.- Zer da Dharma Hinduismo eta Budismoan?Hinduismoan esan nahi du bere estatusaren eta gizarte-mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia.16.- Hinduismo eta Budismoak askatasunerako bide bana proposatzen dute: zeintzu dira?Hinduistek heriotzaren ondoren beste bizitza bat dagoela pentsatzen dute eta beraien ustez, pertsonak bizitzan zehar izango duten zoriontasuna eta zorigaitza aurreko bizitzetan izandako jokaera egokiaren edo okerraren ondorioa da. Beraz, gure oraingo bizitzan egiten ditugun gauzak ondorengo bizitzaren nolakotasuna baldintzatzen dute. Gure bizitzan egindako merituen arabera animalia edo gizaki bezala jaioko gara hurrengo bizitzan. Hil ondoren berriz jaioko garela diote, perfekzio gorena lortzen dugun arte. Hinduismoak pertsonek perfekzio hori lor dezaten, yoga izeneko jarduerak sortu zituen eta hauek gorputza eta espiritua lantzeko aukera ematen dute.Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik. Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu.17.- Aipatu Hinduismoa eta Budismoaren toki eta jai batzukBudismoaBudismoaren Lau toki santuak. Budaren beraren bizitzako tokirik adierazgarrienak dira, eta horietara joaten dira erromes budistak. Lau toki hauek dira: Lunbini (Buda jaio zen hiria), Bodogaia (argitu eta esnatu zen hiria), Varanasi (lehen hitzaldia eman zuen hiria) eta Kusingar (hil zen hiria).Jokhange Tenplua edo Jokhang Monasterioa, Tibeteko hiriburu den Lhasan dagoen tenplu budistarik ospetsuena da. Hiriko gune izpirituala da, eta, beharbada, bere indargune turistikorik ospetsuena.Maiatzeko ilargi betea. Budaren jaiotza, esnatzea eta heriotza egun jakin horretan gertatu omen ziren, eta horrexegatik ospatzen dute hori budistek. Beraientzat, jairik handiena da. Milaka lagun elkartzen dira, eta etxeak, tenpluak eta kaleak lorez eta girlandaz apaintzen dira. Wewak eguna da.Ezkontza. Ospakizun zibila da budistentzat. Lekaideek ez dute parte hartzen eta, normalean, ez dira ezteietara joaten. Baina ezkondu ondoren, senar-emazteek etxera gonbidatzen dituzte lekaideak bazkaltzera, eta orduan lekaide batek hitz egiten die, elkarrekin zoriontsu eta bakean bizi izatera dei eginez, Budak irakatsi bezala.Heriotza. Hil ondoko zeremoniak lekaideek zuzentzen dituzte, eta kontsolamenduzko hitzaldi bat prestatzen dute, hildakoaren izaeraren araberakoa.HinduismoaFededun gehienak Indian bizi dira (900 miloi inguru), baina beste herrialdeetan ere badira hinduistak, hala nola, Bangladesh, Sri Lanka, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Singapur, Maurizio, Fiji, Surinam, Guyana, Trinidad eta Tobago, Erresuma Batua eta Kanadan.Tenplutan egunero apaizek eskaintza errituak egiten dituzte (ura, sua, argia eta intsektuak). Hala ere, askotan batzuek beraien etxeetan edukitzen dute tenplua.Urte hindu guztia festen eta erromesaldien inguruan antolatzen da. festarik ospetsuenetarikoa Divalirena da. festa honetan Rama bere erreinura itzuli dela ospatzen dute. Argiaren festa esaten zaio eta etxeak olio lanparaz apaintzen dituzte. Hau Urteberri egunean ospatzen dute. Badira beste zenbait festa ere, Indiaren hegoaldean adibidez Shivaren ezteiak ospatzen dituzte.Bataioaren ospakizun-zeremonia (nmakarana) haurraren jaiotzaren hamargarren egunetik hasi eta urtea bete baino lehen egiten da, zona bakoitzaren arabera. Errituarekin hasteko, etxea arazten da, jaiotzako lohitasunetatik garbitzeko. Haurra arropa garbiekin biltzen da, eta amak aitari pasatzen dio. Su sakratuaren aurrean egiten da jainkoen babesa lortzeko zeremonia, eta horretarako, frutak, esnea, gurina, gozokiak eta loreak eskaintzen zaizkio. Formula mistikoak erabiltzen dira, eta aukeratutako izenez esaten dio aitak haurrari.18.- Azaldu zer den berraragipena eta birsorketaBerraragipenak zerikusia du arimak, gizakiaren esentziak, bizitzara egiten duen itzulerarekin. Itzulera hori bizitza materialera dela ulertzen da; arima itxura ezberdin batekin, hau da, gorputz ezberdin batean itzultzen da. Gorputz fisikoak kadukatze-epea dutenez, alderdi espiritualak amaigabea dena berraragitzea behar du. Birsorketak ordea, alderdi espiritualaren eta ez fisikoaren birjaiotzarekin lotuta dago. Ez da beharrezkoa berraragipena berriro jaiotzeko zeren eta berriro jaio gaitezke gorputz berdinean, bizitza berdinean. Izan ere, birsorketan, konszientziaren esnatzea ematen da. Argitze-ekintza bat da, gorputz hutsa baino gehiago garelaz ohartzea alegia, eta norberaren bizitza, bizitza askoren artean bat gehiago besterik ez dela; denok bait gara GUZTIAren parte. Modu horretan konzientzia eta bizimodu ezberdin bati ateak irekitzen zaizkio, harmoniatsuagoa norbere buruarekin eta besteekin. 19.- Aipatu Hinduismoaren eta Budismoaren hainbat liburu sakratuHinduismoaren ideiak eta oinarriak "Veda" liburuetan biltzen dira. Hauek Katolikoen Biblia deritzogunaren funtzio bera betetzen dutelarik. Vedak, Hinduismoaren sortzaileak, lau liburu dira:Rig Veda zaharrena da, Yahur Veda sakrifizioen liburua da, Samo Veda himnoak biltzen dituena eta Aharva Veda erritualen liburua da.Liburu hauetaz gain, geroago beste bi idazlan erantsi ziren: Mahabarata eta Ramayana. Mahabarata: hinduismoaren oinarrizko testu bat da. 200.000 bertsoz osatuta dago eta azken olerkian, Krishna jainkoak bidezko jokaera zein den irakasten du. Ramayana: 40.000 bertsoz osatuta dago, eta Rama da testuko heroia.Budismoan berriz, Hiru Saskiak liburu sakratua da, non Budaren bizitza eta irakaspenak kontatzen diren.20.- Mormoiaren liburua zer da?Liburu sakratua da, Bibliarekin bat egiten duena, eta Mormoien Elizako jarraitzaileek Lurreko libururik egiazkoena dela diote. Beraien erlijioaren giltza da. Liburua Jainkoak antzinako Ameriketako biztanleekin izandako komunikazioaren istorioa da. Liburuan Jesukristoren misioa ematen da aditzera, Biblian bezalaxe.21.- Sekten bost ezaugarri aipatuKide berriak bertaratzeko, sektek proselitismo bizi eta erasokorra egiten dute askotan, sektaratu nahi duten pertsonari material idatzia eskainiz, bilera eta egonaldietarako gonbiteak eginez. Pertsonak erakartzeko zabaltzen dituzten mezuak munduari eta gizarteko baloreei buruzko ezkortasuna eta mundu berri bat eraiki edo salbamena lortzearekin loturik izaten dira. Sekta barneko elkartasuna goraipatuz eta pertsonari adiskidetasuna eta laguntza eskainiz. Beste ezaugarri bat sekretua da: talde arruntetan dogmak eta barne-funtzionamendua ezagunak diren bitartean, sekta suntsitzaileetan alderdi asko sekretupean edukitzen dira, sektaren etsaiek informazio hori baliatu egingo dutelakoan. Era horretan, kidearen talde-nortasuna indartu egiten da, baina azkenean sekulako dependentzia psikologikoa sortzen zaio kideari. Kidearen nortasunaren ahultzeak bere ahalmen kritikoa ezabatu eta sektako doktrinamenduaren mendean uzten du.Funtsean, erlijioetan ez bezala, sekta suntsitzaileek sinesmen eta ideologiak baliatu egiten dituzte eta boterea, aberastea eta bestelakoak izaten dira benetako xedeak.Sekta suntsitzaileen 5 ezaugarri nagusiak1Botere-egitura piramidala.2Manipulazio mentala.3Isolamendua: gizarte-harremanak guztiz mugatzea, familia eta lagunak barne.4Mesianismo eta manikeismoa: mundua salbatzeko aukeratua taldea da, kanpokoak txarrak eta barrukoak onak.5Desadostasuna eta kritika zigortu egiten dira.

1: Sekten ezaugarriak - Wikipediatik eratorria22.- NJesus nola ikusten dute JLekukoek, Amish, Moon taldeek?Jehobaren LekukoekJesukristo itzuli dela eta horren ondorioz Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat.AmishJainkoak bidalita, Jesusen zeregina Kreatzailearen eta mundu urratuaren arteko bakea ezartzea zen. Eliza Katolikoaren, protestantearen eta ebanjelikoen sinesmen zentralekin bat datoz. Goraipatu egiten dituzte fedearen, hitzen eta ekintzen arteko konexioak.Moon

23.- Ba al dakizu nola dagoen zehaztuta JLekukoen hierarkia?Ma24.- Hare Rama, Hare Hare, Zenbat aldiz errepikatu beharko da egunero?Ma25.- Poligamia mormoietan eta moon taldean nola interpretatzen da?Ma26.- Amish eta Moon taldeetan nola ikusten da dirua?Ma27.- Hare Krishna, zein erlijiotatik sortu da?Ma28.- Zer dira mugimendu eklektikoak?Ma29.- Sekta batek egin dezakeen kalte nagusiena, zure iritzizMa30.- Ikusi ditugun sektetan eskatologia aipatzen al da? Nola eta zertarako?Ma