18
Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntzaren historiari Mikel Melero Gero eta ugariagoak dira ordenagaí/uak, gero eta índartsuagoak. Eta, gero eta gaítasun handíagoa dute datuak bíltzeko unítateek, CD-ROMak esaterako. Ba/íabíde guztíak bateratzen dituzten tresna bíhurtu díra jada. Horre/a, írudía, argazkía eta hotsa batera ekarriz, multimedia izena eman zaie komertzíoaren munduan eta, artiku/uan zehar ikusiko dugu- nez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia ize- na beharko luketen komuníkabide bilakatu dira. Ordenagailuak hizkuntzen irakaskuntzan nola erabili izan diren, axal- -axaletik bederen, aztertzerakoan, ohartu beharrekoa da baliabideak esandako era horretan duela gutxi bateratu direla eta beren garapen- -modu horretan bide berezia egin dutela. Bestalde, ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntza (OBHI), gaur egun ezagutzen dugun moduan, irakaskuntzarekin ezer ikustekorik ez duten beste arlo batzuetako lanen ondorioa da; funtsean honako hauena: Ikusentzunezkoen bidezko irakaskuntza, mendearen hasieraz geroztika- koa, hipertestua, hizkuntzalaritza konputazionala, adimen artifizialaren inguruko lanak eta, jakina, irakaskuntza programatuko esperimentuak. Begien bistakoa da ez direla berdinak ezta garrantzi berekoak ere denen HIZPIDE 39 (1997),51-68 orr. 51

Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Gainbegirada batordenagailuaz baliaturikohizkuntz irakaskuntzarenhistoriari

Mikel Melero

Gero eta ugariagoak dira ordenagaí/uak, gero eta índartsuagoak. Eta,gero eta gaítasun handíagoa dute datuak bíltzeko unítateek, CD-ROMakesaterako. Ba/íabíde guztíak bateratzen dituzten tresna bíhurtu dírajada. Horre/a, írudía, argazkía eta hotsa batera ekarriz, multimedia izenaeman zaie komertzíoaren munduan eta, artiku/uan zehar ikusiko dugu­nez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia ize­na beharko luketen komuníkabide bilakatu dira.

Ordenagailuak hizkuntzen irakaskuntzan nola erabili izan diren, axal­-axaletik bederen, aztertzerakoan, ohartu beharrekoa da baliabideakesandako era horretan duela gutxi bateratu direla eta beren garapen­-modu horretan bide berezia egin dutela.

Bestalde, ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntza (OBHI), gauregun ezagutzen dugun moduan, irakaskuntzarekin ezer ikustekorik ezduten beste arlo batzuetako lanen ondorioa da; funtsean honako hauena:Ikusentzunezkoen bidezko irakaskuntza, mendearen hasieraz geroztika­koa, hipertestua, hizkuntzalaritza konputazionala, adimen artifizialareninguruko lanak eta, jakina, irakaskuntza programatuko esperimentuak.

Begien bistakoa da ez direla berdinak ezta garrantzi berekoak ere denen

HIZPIDE 39 (1997),51-68 orr. 51

Page 2: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

ekarpenak: irakaskuntza programatuak funtsezko garrantzia du OBHirensorreran, hain hala gaur arte baitiraute haren emaitza eta ondorioek; hiz­kuntzalaritza konputazionalak, aitzitik, ez du garrantzi handirik izangoharik eta Tim Jonhs, laurogeigarren hamarkardaren hasieran, irakaskun­tzarako konkordantzi indizeak erabiltzen hasi zen arte.

Ez da, beraz, erraza disziplina honen garapenaren azalpide zuzen-zuze­na ematea eta askotan atzera itzuli beharrean aurkituko gara. Bestalde,garrantzi handikoa da ikustea OBHI aurrera bidean doala urteek ematendioten heldutasun-prozesuan, baina disziplina hau beste alderdi batzuenmendean ere badagoela: aurrerapen teknologikoen, tresneria merkatzea­ren, estandarra izan ala ez izatearen baitan alegia, hots, industria infor­matikoaren gorabeheren menpean.

Ikuspegi ordenatu samar bat emateko, hiru aro bereiziko ditugu; berri­kuntza teknologiko handiek ipiniko diote bakoitzari hasiera eta bukaera.

a Lehenengo arca hasieratik (hirurogeigarren urteen bigarren erdia)norberaren ordenagailua azaldu eta hedatu artekoa da (70. urteenbukaera eta 80.en hasiera). Erakunde handiek ordenagailu zentrali­zatuen (mainframe erakoen) eta horiekin lotzeko terminalen bitar­tez burututako proiektu erraldoien garaia da. Irakaskuntzako meto­doak Behaviorismoaren harikoak izango <lira.

b Bigarren aroa norberaren ordenagailua azaldu zenetik hasi etaApple-ren Hypercard (1982) programa zabaldu artekoa, eta oro har90. urteen hasierako multimedien sistemak hedatu artekoa izan zen.Mikroodenagailuak ekimenak deszentralizatu egingo ditu. Garaihorretan, disziplina hori atzera egotea kritikatuko dute eta indarre­an dagoen hizkuntz irakaskuntzarekin batago datozen materialekinegingo <liraesperimentuak.

e Hirugarren aroa, oraingoa; ordenagailu multimedia gero eta indar­tsuago eta merkeagoak azaltzen ari <liraeta horrek asko laguntzendu irakaskuntza-modu horiek jende guztiari irits dakizkion.

Aurreko bi aroen bukaeran halako desadore eta baliabide-urritasun batgertatu ziren, baina mikroordenagailuak lehenengo eta multimediakgero berriro suspertu dute mundu hori.

Zientzian itsu-itsuan sinesten zuen giro batean egin zituztenOrdenagailuz Baliaturiko Irakaskuntzaren lehen esperimentuak.Estimazio handia dute bigarren mundu-gerraren ondoren zientziak etaaurrerapenak. Estatu Batuetan uste zuten zientzia eta teknologia zirelagure kulturaren aurrerabideak. Mendebaldeko gizona makinaren lilura­pean <lago(Last, 1984) eta ordenagailua giza adimenaren ordezko gisaikusten du; oraindik ez ditu guztia behatzen duen Anaia Handiaren kon­trol eta ideiarekin lotzen, Flower Generationekoan gertatuko zen beza­la, eta telebistan eta feriatan azaltzen dira tresna magiko gisa (edozeinasmazio egiteko gaia ematen dute). Jendeak tresna horietan jarri zuenustea makinak benetan egin dezakeena baino askoz ere handiago da 1•

52 Mikel Melero ([email protected])

Page 3: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

lrakaskuntzaprogramatua

Hizkuntzen irakaskuntzan, psikologia konduktistak eta estrukturalis­moak ikaskuntzari buruz zituzten teoriak bateratuta, audiolingualismoasortu zen, bigarren mundu-gerratekoan aski emaitza onekin frogatutakometodo bat, eta une hartan zientziaren distiraz jantzia azaldu zena (eus­karri informatikoan erabiltzeko oso aproposa).

Teknologiak hainbesteko estimazioa duen une honetan gertatuko daespazioko lasterketan jazoera bat: 1952an Sobiet Batasunak bereSputnik jaurtiko du eta Estatu Batuei izugarrizko muturrekoa emangodie. Horren erreakzioz milioika gastatuko dira dolarrak hezkuntzan,batez ere gai teknikotan eta hizkuntzatan, arlo horietako urritasunariegotziko baitzaio atzerapena. Eta dirua izugarri eralgiko da, NationalDefense Education Acten finantzazioaz, tresnak erosten. Hizkuntz labo­rategiak erruz sortuko dira, horretarako dolarrak enriaren gisa baitatoz.Laborategi hitzak berak adierazten du argi eta garbi nolako zientzi ku­tsua eman nahi dioten ikaskuntzari oro har eta hizkuntzenari bereziki.Nolarebait, erabiltzen diren makinek berek ematen diote izen ona egitenari direnari. Teknologiak berak balioesten zuen lana',

Dena dela, hizkuntz laborategiak espero ziren fruituak ematen ez bazi­tuen ere, hizkuntzen irakaskuntzak bazituen jada: teoría bat (audiolin­gualismoa), irakasteko sistema bat (irakaskuntza programatua) etamakina bat, ordenagailua; azken hau elkarreraginezko izaten hasi ze­nean (hasieran datuak sartzen zizkioten fitxa zulatuzko paketetan etaerantzunaren zain egon behar izaten zen, zenbaitetan igoal biharamunaarte), berak zirudien irakaskuntza mekanizatzeko modurik hoberena.

Esan dugun bezala, zaila dirudi gai honen garapenaren deskripzio ildobakarreko eta kronologikoa egiteak, baina hasteko esan dezagun orde­nagailuak sortu aurretik bazela jarrera psikologiko bat irakasteko maki­nen aldekoa. Psikologia konduktista edo behavioristaren garaia da etabadu horrek irakaskuntzan bere isla: irakaskuntza programatua, alegia.

Irakaskuntza programatua puri-purian 50. eta 60. urteetan egon bazenere, lehenagokoak dira irakaskuntza "mekanizatzeko" lehen saioak;1922an aurreikusi zuen Thorndike-k aurrez aurreko irakaskuntzarenlekua har zezakeen liburua.

"Abildade mekanikoaren mirariren batez, bigarren orrialdera pasa­tzeko modua lehenengoan agindutakoa egin duen ikasleari bakarrikemango liokeen liburu bat egiterik balego, gaur egun aurrez aurre­ko irakaskuntzaz egiten den baino askoz gehiago egiten ahal izangolitzateke horrelako liburuen bitartez" (Thorndike, 1912: 165).

Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu batenbitartez makina baten bitartez baizik. Makina hark zenbaki bat aurkez­ten zion ikasleari eta zenbaki horrek test jakin hatera bidaltzen zuen.Ikasleak erantzun bat aukeratu eta makinan idazten zuen; erantzunazuzena baldin bazen, atal hatera bidaliko zuen makinak eta okerra bal­din bazen, berriz, beste hatera. Makinak ez zuen arrakastarik izan,

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 53

Page 4: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

mekanikaren aldetik baliabide urrikoa baitzen, ez baitzegoen makinahorrentzako programazio egokirik, ezta kultur ingurune taxuzkorik ere;baina bistan da ez dela oraingoa irakasmakinaren desira.

Irakaskuntza programatua oso zabaldu zen, batez ere EEBBetan, 50. eta60. hamarkadetan. Sistema hori psikologia konduktistak, Skinner buruzuela, zabaldutako ikaskuntza-teorietan oinarritua zen. Ikastea, horien­tzat, ohitura batzuk, jokabide-patroi batzuk norberegatzea da. Ohiturahoriek katearen moduko batzuen bitartez lortzen dira:

Estimulua - Erantzuna - Errefortzua

Sistema honek ez ditu adimen-prozesuak aztertzen. Katearen emaitzabakar-bakarrik hartzen du aintzat.

Irakaskuntza programatuaren bitartez ikasten duen ikasleak lauki batzuk(frame) aurkituko ditu bata bestearen ondoren, pausoka-pausoka jokabi­de-patroi zuzen baten jabe izatera eramango dutenak. Ikaslearen partai­detza eskatzen dute lauki horiek eta ez zaio bat lortu arte hurrengoraigarotzen utziko. Honako alderdi hauek hartuko dira oso kontuan: gu­txieneko pausoak, bakoitzaren ikasteko martxa eta berehalako errefor­tzua. Gutxieneko pauso-kateak ziurtatzeko, berariazko materiala presta­tuko da ikasleari urrats txikika aurrera eragingo diona (lockstep gisan,elkarri lotutako presoak bezala, alegia). Irizpide nagusietako bat dajakintzaren corpus guztia horrelako urrats txikitan bana daitekeela.Jrakaskuntzaren martxa bakoitzari dagokion heinekoa izan dadin, mate­rialek beren klabea izaten dute.

Errefortzua (reinforcement¡ funtsezkoa da, zeren erantzun-mota batierrefortzu positiboa ematen bazaio, ohitura indartu egingo da.Horretarako, laukiz osatutako klabeak dituzten liburuak antolatzen dira,edo baita sentsibilitate kimikodun papera ere'.

Hasiera batean, erabat linealak ziren hurrenkerak, hau da, ez zegoenj/"a­me batetik hunengora pasatzerik aurrekoa garaitu gabe. Gero Crowder­-ek (1960) erroreen tratamendurako programazio adarduna sortu zuen;honen bitartez ikaslea beste hurrenkera batera eramango du makinak etahandik lehenengo puntura itzuliaraziko, errorea gaindi dezan eta, ondo­ren, berriro hurrenkera nagusira igarotzeko modua emango dio.

Audiolingualismoarentzat, hizkuntzari buruzko teoria hori eta estruktu­ralismoak emandako hizkuntz deskribapena uztartzetik baitator -hiz­kuntza esanahiak kodetzeko elkarrekin estrukturalki lotutako elemen­tuak dira- (Richsrds & Rodgers, 1986: 49), hizkuntza ikastea estimulu­-erantzunezko kate multzo egokiak norbereganatzea da. Horretarako,errepika-ariketak erabiltzen ditu, batik bat drill-erakoak, errefortzuarigarrantzi handia ernanez eta erroreen tratamenduari arreta berezia eskai­niz eta berehala zuzenduz4•

Giro hartan, bai baitzirudien behaviorismoak giza ikaskuntzaren ezkutu­ko guztiak argituak zituela, eta adimenaren kontrako joerek eta enpiris-

54 Mikel Melero (Lmme/[email protected])

Page 5: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Amerikakounibertsitateen

proiektuerraldoiak

PLATO

moak hizkuntzen irakaskuntza mendean hartua zutelarik, ordenagailuakematen zuen teaching machine lortzeko tresnarik egokiena, batez eremakinarekiko elkarreragin benetakoa erdietsi zenez geroztik. OBHikolehenengo materialik gehienak, denak ez esateko, irakaskuntza progra­matukoak dira, ordenagailura eramanak.

Esatekoa da, era berean, irakasistema hori egoki-egokia zela ordenagai­luan erabiltzeko, egitura lerrobakarreko edo adar jakin batzuk zituztenhurrenkeretara egokitzeko gauza zen, nahiz eta erantzun eta bide irekiakeskatzen zituzten egituretara moldatzeko hainbesteko gaitasunik ezzuen.EEBBetan izan baitzuen indar berezia irakaskuntza programatuak etahantxe garatu baitzen gehien ordenagailua, beti izango du OBHik ira­kaskuntza programatuaren kutsu-apur bat.

Tutoretzakoa izango da, beraz, funtsean OBHiren lehenengo aroa etairizpide jakin batean du oinarria: hizkuntza hurrenkerak sortzekomoduan atal txikitan bana daitekeen corpus bat dela. Gehiegi arduratzenda hizkuntzaren zuzentasunaz eta erroreen zuzenketaz eta machine-cen­tered da funtsean, hots ordenagailuaren inguruan ibiliko da prozesu guz­tia. lkasleari ematen dion aukera bakarra bere martxan ikasi eta ordute­gia kontrolatzekoa da (eta hori, egia esan, ez da aurrerakada makala).

Nahiz eta OBHiri buruzko lehen ikerketak lehenagokoak izan, hiruro­geiko hamarkadaren bigarren erdira arte ez zen iritsi teknologia egiatanhori lortzera; era horretan, aurreko ikerketak ekarpen teorikoak izanziren geroan ordenagailuak eman zezakeena azaltzen zutenak.

Benetan balio izan zuten lehen proiektuak Ameriketako unibertsitateekberen ordenagailu-sail handietan gauzatutako lanak dira. Proiektu zen­tralizatuak izan ziren, terrninalak, batzuetan zientoka, Jotuko zitzaizkienordenagailu erraldoiekin eginak. Ezagunenak dira PLATO Illinois-en,TICCIT Brighman Young University-n, CALIS Duke University-n etaSTONY BROOK PROJECT Stony Brook-en. Lehenengo biak bakarrikaztertuko ditugu, oinarrian bi ikuspegi aski desberdinak dituztelako.

PLATO sistema (Progr ammed Logic for Automated TeachingOperation) Illinois-eko Unibertsitatean garatu zuten ComputerResearch Laboratory-n eta hogeita hamar urte baino gehiago iraun duproiektuak; gaur egun Control Data Corporation-ek dauka salgai.

Proiektua 60. urteen hasierakoa da eta hainbat ikerketaren bitartez gara­tua: PLATO I; PLATO II eta PLATO III (PLATO telebistari lotutakoteletipo-terminal bat baino askoz gehiago ez zen).

1969. urtean PLATO taldeak uste du proiektu handiago bati ekitekobezain aurreratua dagoela eta National Science Foundationi proposatu­ko diote proiektu handi bat PLATO IV sortzeko.

Gogo beroz eta misio-sentimentu apur batekin ekin zioten proiektuari,

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 55

Page 6: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

sortzen ari ziren irakaskuntza-modu horrek beste guztiak bereganatukozituelako ustean. Eremu oso zabala hartu nahi zuten hizkuntzen irakas­kuntzarena baino askoz ere zabalagoa: gramatikaren irakaskuntza,matematikak, aeronautika, etab. Hizkuntzatan, Ingelesa, Frantsesa,Alemana, Latina, Espainola eta Errusiera ikasteko materialak eskaintzenzituzten. Terminal-sistema handi bat da, zientoka terminal, ordenagailuhandi bati lotua, mainframe.

Poz handia sortu zuen hasieran proiektuak, alde batetik berrikuntzapedagogikoa zelako eta, bestetik, teknologia jasoaren eitea zuelako.Gainera, ordenagailua erabiltzea, ordura arte zientzi fakultate edo eko­nomi bulegotako ondarea ematen zuena, hizkuntz departamenduetarazabaldu zen, baita hauek berrikuntza orok dakarren ilusio eta interesare­kin hartu ere.

Oso teknologia aurreratukoa zen PLATO IV (baita oso garestia ere); ter­minal grafiko bat bazuen, beraz, gauza zen grafikoak eta testuak elkar­tzeko, bazuen ukimenarekiko sentsibilitatedun pantai la ere, eta magne­tofoi eta fitxa-proiektagailu batekin ere sinkroniza zitekeen.Prozesamenduaren abiadura, berriz, handia garai haietarako.

Sistemak bere hizkuntza propioa zuen TUTOR programak prestatzekoeta horrek zurruntasun-apur bat eransten zion irakasleen lanari. Ezinzituzten irakasleek beren programa propioak lasai erabili.

Sistemaren ekarpen nagusia da ikaskuntza bakoiztea, ikasleak beremartxan lan egiten baitu programak eskaintzen dion materialarekin,atalak errepikatuz emaitza onargarriak lortu arte. Horixe da ikasleakduen askatasun bakarra, programak ezartzen baitu irakaskuntzarenhurrenkera, hizkuntzak ikastea egin beharreko bide jakin bat bezalahartzen duelako eta ez komunikazioko elkarreraginaren bitartez hobe­to norberegatzen den zerbait gisa. Jrakasteko metodoa sistema zentra­lizatua da eta hizkuntzak irakasteko metodología aski kontserbadorea,baita garai hartarako ere; izan ere, drill-moduko ariketetan, itzulpe­nean eta galdera-erantzuna-feedbacka hurrenkeran gehiegi oinarrituabaita.

Sistema, ordea, oso ezaguna zen 70. urteen erdi aldera. PLATOk 50.000ikastordu baino gehiago "ematen" zituen sei hilabetero (Hart, 1995), etaikasleek oso estimatua zuten, NSF txostenak adierazten zuen bezala,nahiz eta txosten horrek berak, gezurra badirudi ere, funtsezko alderikaurkitu ez zuen PLATO erabili zuten eta ez zuten ikasleen artean.

TICC/T Era batera edo bestera, TJCCIT (Time-shared Interactive" ComputerControlled lnformation Television], PLATOren garai berean NationalScience Foundationes: finantzatua, haren aurkaria da. Nahiz eta garaihartan sisternarik ezagunena PLATO izan, metodologiaren aldetik, inte­resgarriago eta berritzaileago ematen du TlCCITek. OBHI erabiltzekoasmatu dela ematen du proiektuak, ez ikaskuntzan laguntzeko, irakas­kuntzaren enbor gisa baizik (Jones, 1995).

56 Mikel Melero ([email protected])

Page 7: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Bigarren aroa:OBHI 80. urteetan

Asmo nagusia ikasprozesuaren kontrola ikaslearen eskuetan jartzea da.Ikaslea ez du behartzen, PLATOk, tradizio behavioristetan behavioriste­nari jarraiki egiten zuen bezala, pausoz pausoko hurrenkera zurrun ba­tean aritzera, ez; eta bere ikaskuntzaren kontrol handiagoa emango dio,materialen artean berak nahi duen eran ibil dadin. Laguntza-multzo han­di batekin zetorren ariketa bakoitza: adibideak, gramatikako azalpenak,etab. Irakaslearen egitekoa ere beste bat da, ikasprozesuko aholkulariedo izatea.

Sistema honek oso egokia ematen zuen Brighman Young University-kobezeroentzako, Azken eguneko Santuen Elizakoak baitziren, atzerrianmisiolari ibilitakoak, eta hizkuntzaren ezagutza praktiko puska batenjabe; zuzeneko sarbidea neurri-neurrikoa zitzaien beren gramatikahobetzeko, zenbait zalantza argitzeko, etab.

Diseinuari dagokionez, PLATOn ez bezala, irakasleek gidatuko dute,informatikarien laguntzarekin, materialen programazioa.

Sistema hau, ordea, ez zen inoiz oso onartua izan ikasleen artean (nahizeta, hemen bai, NSF txostenak hobekuntza handia aurkitu erabili zutenikasleengan). Sistema ez zen batere erabilterraza eta materialen disena­tzaileen etsipenerako, ikasleek ez zituzten asko erabiltzen eskaintzenzitzaizkien laguntzak. Adibideren bat aurkitzeko itxaropenak bakarrikerabilarazten zituen, eta horrek esan nahi zuen laguntzak prestatzekoanikasleen jokaerak aztertu behar zirela eta programazio zabalagoak osokonplexuak zirela. Egia esan, pantailan zenbait laguntzaren izenburuakirakurrita, porrotak gehiago ematen du balio pedagogiko urriaren ondo­rio dela sistemarena berarena baino.

Audilingualismoak bazuen irakaskuntzari buruzko bere teoria eta hiz­kuntzaren deskribapen bat (estrukturalismoa), hots, bazituen zientziitxura trinkoa ematen zioten printzipio indartsuak. Arazoa zen ez zuelafuntzionatzen. Ikasleak, ikusi dugun bezala, aspertu egiten ziren labora­tegian hainbeste ariketa errepikatzearekin, eta, gainera, OBHiren pro­grama ildobakarrekoek ez zioten sormenari leku handirik uzten.

Chomsky-k kritikatu eta arbuiatu egin zituen bere SyntacticStructuresen (1957) audiolingualismoaren oinarri teorikoak eta hizkun­tzaren ikuspegi mekanizista; autore horrentzat estrukturalisten deskriba­pena ez da asid esaldi bakoitzaren izate bakar eta sormenezkoa esplika­tzeko (Richards & Rodgers 1986: 64). Ondorioa izan zen hirurogeiga­rren urteen erdi alderako zabaldua zegoela audiolingualismoarenarbuioa hizkuntzen irakaskuntzaren teorialarien artean, ohartuak baitzi­ren metodoek gaitasun komunikatiboan oinarritu behar zutela gramati­kako egituratan baino gehiago. Sakoneko iraultza gertatuko da hizkun­tzen irakaskuntzan 60. urteen azken aldera eta 70.en hasiera aldera.Wilkins-en Notional Syllabuses 1976an kaleratuko da eta eragin handiaizango du irakasleen artean eta metodo komunikatiboaren garapenean.Gauzak irakiten <laudeune hartan. Urte haietako marko teorikoa ez dut

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 57

Page 8: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Mikroordenagailuasortu

58

azalduko, baina bai esango irakasleak hizkuntzaren izate komunikati­boan gehiago arduratuta daudela eta metodoak eta hauetako ariketakirekiagoak direla eta ikaslearen interesei gehiago begiratzen dietela,berau baita, gero eta gehiago, ikasprozesuaren ardatza.

Psikologia konduktista ez bezala, psikologia kognitiboa askoz ere kez­katuago dago barne-prozesuez, adimenaren antolamenduaz, ezagutzaberrien jatorriaz, etab. (Künzel, 1995: 110) eta beste ikaskuntza-modubat nahi du arazoak aurkitu eta irtenbideratzean oinarritua, eta horixebereganatuko dute gutxi-asko metodo horiek.

Une horretan OBHik ez dirudi berandu eta tantaka datozkion teoriahorietara zabalik dagoenik, besteak beste, mainframe tankerako ordena­gailu zentralekin lan egin beharrak berekin duen zentralizazioarenkariaz. Aurrerapen teknologiko batek egundoko ekarpena egingo duhaatik gauzak aldabidean jarriko dituena: mikroordenagailua azaldukoda.

OBHik hasieran sortutako pozak eta proiektuentzako dirulaguntzakurritzen hasiak ziren unean, 70eko hamarkadaren azken aldera, tresnatxiki bat azaldu zen, informatikako aditu askok, makina zentral handia­goak eskura zeuzkatelako arbuiatu zutena, baina denboraren joaneanOBHI eta informatika bere osoan erabat aldatuko zituena: ordenagailupertsonala.

Tresna horrek bazituen bere mugak: memoria oso urria, tildeak ezinidatzia, are gutxiago geureaz beste edozein alfabeto erabili; baina horre­tarako sortutako programaren batek, PILOTek, esaterako, eta BASICenhainbat dialekto erabiltzeko gauza izateak, irakasle askoren eskura jarrizuen makina hori, izan ere, merkea eta batetik bestera erabiltzekomodukoa ere bai baitzen. Orduz gero, izango zuten irakasleek beren ari­ketak antolatzeko aukera.

Garrantzirik handiena duen gertaera hauxe da: mikroordenagailuak era­bakiak hartzeko ahalmena urrutiratu egiten duela erakunde handietatiketa irakasle eta programagileengana hurbiltzen. Softwarea sinpleagoaeta atseginagoa da eta irakasle asko sartuko da informatikaren munduaneta irakasle-programatzaileak sortuko dira (mainframe bat programatzeagarestia -eta zaila zen eta programak bateratzera eta ikasgai askotarakoprograma berberak erabiltzera behartzen zintuen). Oraingo tresneriak ezdu, mainframees: bezala, mantenimendurako langile beharrik ezta (betibeldur-apur bat ematen duen) haize giroturik ere.

Beste alderdi bat da, eta garrantzitsua berau, ordenagailua ez dela jadairakaslearen ordezko gisa ikusiko, baizik eta beronen zerbitzuko erre­minta gisa. Programazio-hizkuntzak azalduko dira irakasleek beren tes­tuak informatikan aditutakoen laguntzarik gabe sortu edo egokitu izanahal ditzaten. Garai honetan informatika etxeetara iritsiko da testu-pro­zesadoreetan, joko-kontsoletan, datu-base txikitan, hots, lanabes arruntbat izango da, eta horrek ohitu egingo gaitu aparailu horiek ikustera.

Mikel Melero ([email protected])

Page 9: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Atzerapenmetodo/ogíkoaren

kontrako erreakzíoa

Arazoak ere badira, jakina. Horietako bat da programak ordenagailuhandi indartsu batetik hasierako mikroordenagailu haietara pasatzea izu­garrizko pausoa zela eta horretarako bazter utzi behar direla kalkulu­-gaitasuna, abiadura, datu-biltegia, etab. Pentsa lehen ZX Spectrumerako(48 Kbytesko memoria) eta are indartsuagoa den 64 KbytezkoCommodorerako egiten zirela programak. Programa-disenatzaile askomindu egingo dira beren programak makina berrientzako egokitzen iku­sita. Horixe gertatu zen PLATO mikroordenagailura pasa zuteneanenpresa pribatu batek sal zezan. Bestalde, deszentralizazioak eta irakas­le-programatzaileak sortzeak gaizki programatutako material asko etaasko kaleratu du (hori ez zen gertatzen irakasleak Unibertsitateko infor­matika-sailera jotzen zuenean programa egin zezaten).

Garai horretan, bestalde, estandar finkorik ez dago eta erakunde bakoi­tzak erabaki behar du zein eredu aukeratu. "De facto" bi estandar sor­tzeak, IMB PC eta Apple (hauek egin zituzten sormena gehiago bidera­tzen zuten eta hezkuntzarako bereziak ziren makinak), irtenbidetxo batekarri zuen; baina denok dakigu nolako buruhausteak ekartzen dituentresneria, sistema eta periferikoak hain azkar garatzeak.

Hala eta guztiz ere, aurrerapen teknologikorik handienak mikroordena­gailuan egiten dira eta jakina da hain azkar aurreratu zela indarrean etagaitasunean (eta prezioan) azkar aski ez baitzuen ordenagailu handieninbidiarik.

Ikusi dugu nota Skinner eta Chomsky-ren arteko eztabaidek astindu zutenhizkuntzen ikas-irakaskuntzaren mundua. OBHirako materialik gehienak,ordea, aldaketa horietatik at geratu dira eta lehen bezalako materialaksortzen dituzte, tutoretzazkoak eta behavioristak, gutxienez hirurogeitahamargarren urteetan (eta neurri batean orain ere bai). OBHirako materia­len betiko atzerapen metodologiko horrek, hori baita idazle askoren kexausua (Küncel, 1995), baditu seguraski arrazoi batzuk:

• Ameriketan audiolingualismoak izan duen estimazio izugarria etagai honetan informatika-sail erraldoiak dituzten unibertsitateak direlagailen5•

• Zailtasun handia duela berekin programa lerro bakarrekoetatik (eta,beraz, aukera mugatuak dituztenetatik) programa zabalagoetara etaikasleei bide askoz ere gehiago eskaintzen dizkienetara pasatzeak(pauso guztiak programatu behar baitira).

• Ordenagailuak berez askoz ere errazago hartzen dituela programalerrobakarrak".

• Mainframe izeneko tresnek ezinbestean zentralizazioa zekarten etaprograma batzuk oso zurrunak izatea (esaterako, TUTOR PLATOn).

Poliki-poliki, ordea, ordenagailuak bideratuko dira hezkuntzaren alorre­tan ikerketan eta ezagutzen aurkikuntzan laguntzeko moduetara.Irakasteko era horretan ordenagailua ikaskuntzaren zerbitzuko egongo

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 59

Page 10: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Testuenmanipulazioa

baita. I980 Seymur Papert-ek Mindstroms idatzi zuen eta liburu horrenondoren lan asko eta asko egin zuten LOGO programazioaren sisteman.Hizkuntzen irakaskuntzan Europan gertatu zen funtsean EEBBetan gai­len zebilen OBHI behavioristaren eta machine-centered irakaskuntzarenaurkako erreakzioa. Erreakzio hori ondo bildu eta bideratu zuten TimJohns eta John Higgins ingelesek beren liburuan Computers inLanguage Learning (1984). OBHI bilatzaile baten atzetik dabiltza hor,ikasleari lagunduko dion OBHI nahi dute (Higgins-en hitzetan, pedago­goa nahi dute eta ez "magíster"). Drill-en aurkako erreakzioa etorri daeta horien lekuan beste ariketa batzuk sartuko dira esanahiari eta elka­rreragin komunikatiboari garrantzi handia emango dietenak. Cloze etaantzeko ariketekin hasi zen jendea lanean, lanerako testuari helduz etaez esaldi soilari, lehengo materialen araua zen bezala. Ikaskuntza horrenereduak adimenari begirakoak dira; helburua ez da hizkuntz ohitura ba­tzuk erdiestea, baizik eta ikasgelan eta handik kanpo erabiltzeko estrate­gia batzuk garatzea (Higgins & Jonhs, 1984: 71).

Mikroordenagailuak, zabaldu ahalean, bide ematen du ekimen horiekgauzatzeko. Horrela, badaude lanerako hainbat ildo eta beste disziplinabatzuetako elementu batzuk ere sartzen dira ikas-irakasmodu honetan.Eta, jakina, OBHiren historia egitea gero eta zailagoa izango da. Honaildo berri batzuk:

Programa batzuk sortuko dira funtsean testua desitxuratu eta gero ikas­leari berregituraraziko diotenak. Ezagunena Jonh Higgins-en STORY­BOARD da; ikasleari testu motz bat ematen dio eta gero testu hori beraazalduko da pantailan, baina hizkien ordez gidoiak dituela. Ikasleekosatu egin behar dute. Hitzen bat asmatzen dutenero, gidoiak bete egin­go <lirasartutako hitzarekin. Programa hori eta horren ondorengo alda­gai eta bertsioak beti izan dituzte oso atsegin ikasleek. Hain sinplea iza­nik, zera du probetxuzkoa: ikaslea hipotesiak egitera sustatzen duela,testu osoak aurkezten dizkionez eta ez esaldi soilak, testuinguru batematen diola diskurtso osoari, esaldiei eta hauen arteko loturari.

Programa hori eta horren antzeko beste batzuk, hala nola TEXBAG TimJohns-ena (80. urteen hasierakoak guztiak), urrats handi bat dira esal­diaren muga estuetan errepikan aritzea gainditzeko. Eta, bestalde, edo­zein testurekin Jan egiteko modua ematen dute eta, beraz, ikaslearenbehar eta nahiei egoki dakizkieke.

Autore-programak Laurogeiko hamarkadaren hasierako iraultza txiki honen ondorioetanbat-da irakasleek beren ikasgelarako egoki datozkien eta landu nahidituzten testuak aukeratzeko modua emango dieten programak nahidituztela. Ikusi berria dugu STORYBOARD eta TEXBAG nahi den tes­tuekin erabil daitezkeela. Sortu dira beste programa batzuk ere lan horierrazten dutenak: GAPMASTER, CHOICEMASTER, etab.

Simulazioak Teknikaren aldetik gehitxoen garatu diren elementuetako bat ordenagai-

60 Mikel Melero ([email protected])

Page 11: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Konkordantziindizeen erabi/era

luko grafikoa da, funtsean merkataritzaren eraginez, joko-jolasetan era­biltzeko.Simulazioak asko erabiltzen dira hizkuntz irakaskuntza konbentziona­lean. Ordenagailuak aurkez ditzake geure gogara alda ditzakegun proze­su errealistak, zenbaitetan, lehendik asmatuta <laudensimulazioak balia­tuz eta, bestetan, hizkuntzaren irakaskuntzarako berariaz sortuz.Aukerak izugarri dira: abentura-jolasak, hainbat pistari jarraituz irtenbi­dea aurkitu beharreko labirintuak, problemaren bat aurkeztu eta solu­zioa eskatzen duten simulazioak, etab. Ordenagailua izan daiteke gain­ditu beharreko makina, edo egoerak aurkeztu eta gure mugimenduenondorioak azaltzera mugatuko da. Jarduna edozein delarik ere, ordena­gailuarekin elkarreraginean aritzeak eskatzen duen hizkuntzaren lanke­taz aparte, ataza horrek elkarrizketa sortuko du, hipotesiak formularazi­ko ditu, hizkuntza ikasteko egoki baino egokiagoak diren eztabaidaksortu. Simulazio batzuek (gero ikusiko ditugu bideo elkarreraginezkoaeta multimediak aztertzean) kamera subjektibo edo horrelako zerbaitenbitartez errealitate birtualean sartzeko aukera ematen digute; horixe dairakas-material batek lor dezakeen giza elkarreraginaren antzik handie­neko simulazioa.

Humanitateak dei genezakeen arloan, ordenagailua ez zen estreinakohizkuntzen irakaskuntzan erabili, literaturako testuen analisi konputa­zionalean baizik7•

Konkordantzia deitzen zaio, idazki-corpus batetik abiatuz (normaleanidazle baten obra batena edo guztiena), Jan horietan azaltzen diren hi­tzen eta hauen erabilera-indizeak egiteari. Material horiek aurkeztekomodua izaten da terminoa erdiko zutabe batean jartzea eta ezker-eskui­netan hitz hori azaltzen den testuingurua. Normalean adibidea atera denorrialdea, lerroa etab. ere azalduko dira. Lexikoa analizatzeko konkor­dantzia horiek baliotsuak dira testuaren egilea nor den jakiteko etab.,begien bistan baitago hori eskuz egitea zein lantsua den.

Horrelako konkordantziak Erdi Aroan hasi ziren egiten eta, jakina, askoaztertutako testuei buruz egin izan dira, esaterako Bibliari, edo, KulturaAnglosaxoian, Shakespeare-ren lanei. Baina, ordenagailuak azaldu zire­nez geroztik, edozein material tekleaturi buruz egin daitezke; hain daerraza.Higgins eta Johns-ek beren Computer in Language Learning liburuankapitulu bat oso-osorik eman diote ordenagailua ikasgelaz kanpo, batezere konkordantzietan, nola erabili azaltzeari. Hitz baten erabilera horre­lako lagin motz batekin egindako indizeaz azaltzeak berebiziko garran­tzia du hitz horiek beren berezko testuinguruan nola erabiltzen direnaurkitzeko. Corpus handi batekin lan egin liteke edo corpus espezial­duekin: teknikoak, ahozko hizkerarenak, kazetaritzako erabilerak, litera­turakoak ... Oso egokiak dira mailatxo bat lortu duten ikasleei lexikoaeta sintaxia irakasteko. Oso garrantzi handikoa da ikasleak aurkikuntza

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 61

Page 12: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Adimen artifiziala etasistema adituak

62

bidez ikastera sustatzea, hau da: ikasleari hainbat adibide aurkeztukodizkiogu eta berak asmatuko du, dedukzioa bidez, hitza non eta nolaerabili, hots, zein testuingurutan erabili ohi den. Ordenagailuaren erahorretako erabilera askoz ere batago dator ikaskuntzari buruzko gaurkoteoriekin. Simulazioetan bezala, honetan ere ordenagailuaren egitekoainformazioa eskaini eta antolatzea da, hots, errutinazko lanari laguntzea,eta ez errepika eta entrenamenduko ariketak eskaintzea.

Hizkuntzen irakaskuntzan konkordantziak lantzeko lehen ordenagailukoprogramak 14.000 hitzeko corpusa zuen. ZS Spectrum txikiarentzatprestatu zen. Gaur egun badira programak, hala nola Oxford University­-ko MICROCONC edo Athelstan-en MONOCONC bezalakoak, edo­zein testuren indizeak lantzeko bidea ematen dutenak. Era berean, CD­-ROMen salgai daude corpus batzuk milioika hitzekin, OxfordUniversity Press-ek edo Co llins-ek argitaratuak; honek Bank ofEnglisherako sarrera eskaintzen du Interneten bidez. Horrek sortua daCobuild lexikografi proiektu erraldoia.

Gaurko joera da ikasprozesua gehiago kontrolatzekoa eta, horrenharian, badirudi (ordenagailua irakaskuntzaren muina denean bederen)ikasleak bere ikasprozesuaren kontrol-apur bat behar lukeela izan, beregabeziak ezagutzeko gauza izan, dagozkion estilo eta ikasestrategienberri jakin; horrela ordenagailuak eskaini ahal izango lizkioke iradoki­zunak, eta material egokiak bai gaiaren bai aurkezpenaren aldetik.Ingelesez adaptive CALL edo Error adaptive CALL (ComputerAssisted Language Learning) deitu diote eta benetan ikaskuntza bakoiz­tea dakar berekin; izan ere, makinak, ezagutza teorikoen gordailu etalaneko mahai izateaz gain, ikaslearen irudi etengabekoa du bere barne­an, badaki zein den ikaslearen ikaskuntz egoera eta berekin du hizkuntzirakaskuntzako metodologiarik onenaren muina. Begiratu batera, ez duJan erraza ematen, baina zerbait lor daiteke adimen artifizialaren arloanegindako aurrerapenei esker.

Aspaldikoa da gure burmuina ordezkatuko duen edo, gutxienez, horreneginkizun batzuk burutuko dituen makina asmatzeko ametsa, eta ametshorrek badu egiantza ordenagailuaren bidetik. Adimen artifizialarenarloan, ordea, komunikabideen eta jende arruntaren usteak askoz erehandiagoak dira benetako lorpenak baino. Ez gara, baina, orain hasikodisziplina horren historia, lorpenak eta porrotak aztertzen; bil gaitezengai bakar-batera: sistema adituetara, hauek zerikusi handia baitute orde­nagailuaren laguntzaz hizkuntzak ikastearekin.

Edozein sistema adituren helburua da gizaki aditu baten ezagutzak etaesperientziak sistema informatiko batera eramatea, honek gizaki adi­tuaren jokamoldeak imitatu ahal izan ditzan (Last, 1989: 118). Jakina,ez da eginkizun erraza batez ere kontua berezko hizkuntza ikasteadenean",

Sistema aditu ororen arazo nagusia da nola itzuli giza ezagutzak datu-

Mikel Melero (Lmme/[email protected])

Page 13: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Hirugarren aroa:90. urteak etamultimedien

ugalketa

-base batean sartzeko moduko informaziotara, gero horri arau batzuketa, azken finean, kalkulu batzuk ezartzeko moduan. OBHlrako baliokoduen sistema adituak beharko luke izan:

- Irakatsiko duenaren irudi bat.

- Ikasle-eredu bat, beronen ikasestrategia eta gainerakoekin.

- Autodoiketarako baliabide bat. Makinak íleas dezala esperientziatik.

- Gizakiarentzako leiho bat. Gizakiarekin komunikatzeko kanal bat,alegia.

- Gizakiaren berezko hizkuntza ulertzeko edo analizatzeko sistema bat(Last, 1989)..

Osakin horiek guztiak poliki-poliki ari dira garatzen, baina oraingoz ezdira giza prozesuen imitazio single batzuk besterik. Ez du adimen artifi­zialean aditua izan behar ohartzeko zein zaila den esandako elementuhorietako batzuk parametro objektibotara eramatea. Baina, ideala ezinlortuak ez du esan nahi oso gauza baliagarriak egin ezin direnik.OBHiko sistema adituek erantzun zuzenak aztertzen dituzte, baina baitaerantzuteko epeak, ikasleak laguntzak nola erabiltzen dituen, aurkeztu­tako hiztegia nola hartzen duen gogoan eta horrelakoak ere. Eta progra­mazio-hizkerak irekiagoak direnean, LISP edo PROLOG bezalakoak,algoritmo konplikatu batzuen bitartez emaitza estimagarriak lortzen diraeta, era berean, bestela inolaz ere lortzerik ez legokeen informazioaikasle bakoitzaren ikasprozesuaz. Laguntzeko sistema eta programabaliotsuak asmatu dituzte. Bat aipatzeko, interesgarrienetako bat ATHE­NA da, Massachussettes Institute of Technology-k asmatua eta laurogei­garren urteen hasieran martxan jarri zuena; horren bitartez hainbat pro­grama garatu dira, batzuk elkarreraginezko bideoarekin lotuak.Australiako Latrobe Unibertsitateak EXCALIBUR proiektua garatuzuen (Lían, 1991). Beste lan bat askoz ere hurbilagokoa eta oso interes­garria da Didaktiker enpresak egin duen lan izugarria euskara eta inge­lesaren ikaskuntzarako9.

Laurogeigarren urteetan egindako lanak lan, egia esateko, urte haienakaberan OBHI gelditu xamartua zegoen eta disenatzaileez aparte epel­du xamartua zen unibertsitate eta kolegiotan lehenagoko berotasun hura,eta are gehiago enpresa pribatuan. OBHI esperantza handiko gogoberobatzuen eremua zen, geroan etorriko ziren agintzarien esperoan.Ordenagailua hezkuntza-sistematan testu-prozesadore gisa erabiltzen dagehien (hizkuntz lagungarri asko edo gutxirekin: ortografi zuzenketak,sinonimoak eta baita gramatika zuzentzaileren bat edo beste ere).

Aurrerapen teknologiko berri batek zabalduko dizkio bide berriakOBHiri. Apple-k 1987an HYPERCARD programa kaleratu zuen.Programak moldatzeko balioko duen aplikazio berri honek, Macintosh­-en programak hain erabilterrazak izateak eta CD-ROMen leku txikianhainbeste datu bildu ahal izateak multimedien programaziorako bideak

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 63

Page 14: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Multimedietarabidean

lkusentzunezkoirakaskuntza

64

zabalduko dizkio ikertzaile askori, mikroordenagailuak, laurogeigarrenurteen hasieran, irakasle askori programazioa hurbildu zien era berean.

Aurretik ere baziren sistema multimediak, PLATOk berak bazituenproiektagailua eta kaseteak lotzeko estentsioak, baina garestiak ziren, ezziren estandarrak ezta erraz eskuratu eta erabiltzeko modukoak ere.Aurrekin horietan garrantzirik handienekoa gero deskribatuko dugunelkarreraginezko bideoa zen.

Multimediak, hipermediak hobeto esateko, gaur ezagutzen dugun beza­la, bi sorburu ditu (Burton, 1995): mendearen hasierako irakaskuntzaikusentzunezkoaren mugimendua (eta oro har ikaskuntzari indar emate­ko medioak elkarri lotzea) eta hipertestuaren gaineko lan teorikoagoak.

Bi baliabide edo gehiago elkarrekin gutxixeago edo gehixeago konbi­natzeak ikasprozesuari lagundu egingo ziola aspaldiko ustea da (segu­raski, gutxienez, Comenius-en lanetaraino jo beharko genuke XVII.mendera, 1658an argitaratu baitzuen bere Orbis Sensualium Pictus] etaegiatan teknikaren garapenari jarraitu dio eta asmakizunen bat sortubezain laster irakaskuntzan erabili nahi izango dute.

Hizkuntzen irakaskuntzan, mendearen hasieran fonografoa sortu ze­nean, argizarizko zilindroak erabili nahi izan zituzten ikasleak entzunzezan ikasten ari zen hizkuntzaren eredua. Gero film strips (filme­-zerrendak) delakoak etorriko ziren magnetofonoarekin batera erabiltze­koak eta, lehen ere esan dugun legez, hizkuntz laborategia. Zinea ereerabili izan da, eta baita bideoa ere, baina sistema horiek guztiak linea­lak dira. ·Linealtasun hori gainditzera etorriko dira ordenagailuak etakaseteak eta magnetofonoak nota edo hala sinkronizatzea.

Poliki-poliki ordenagailuak erakutsiko du oso makina egokia dela hain­bat medio bateratzeko. Lehenengo urrats handia eta aski zabaldutakoabideodiskoa izan zen eta honek, ordenagailuaren bitartez kontrolatuta,elkarreraginezko bideoa ekarriko du.

Elkarreraginezko bideoa, beraz, da ordenagailua bat eta LASER DISCerreproduktore bat era sinkronizatu eta ez lerrobakarrean konbinatzea.Ikasleak maneia ditzake unez une ikusiko dituen sekuentziak, ordena­gailuak programazio informatikoaren elementuekin kon binatzekomodua ematen dion bitartean. Berehala bistaratu ziren lanabes horrekhizkuntzen ikaskuntzarako eskaintzen zituen aukerak. Lehen saio serioaBrighman Young University-k 1982an gaztelaniaren irakaskuntzarakoegin zuen paketea izan zen. MONTEVIDISCO eman zioten izenproiektuari eta bideodiskoko abentura bat zen simulazioez ariki esandugunaren antzekoa'". Hogeitazazpi eszena ditu Jan horrek lau aukeradesberdinekoak; beraz, bide asko har ditzake ikasleak. Era horretan,pelikularen lerrobakartasuna gainditzen da eta nola edo hala abenturakematen digun errealitatearen barruan murgilduko gara.

Egia esan, programaren eduki linguistikoa aski urria zen, baina pauso

Mike/ Melero ([email protected])

Page 15: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Hipertestuak.Hipermediak

Bi adarren artekolotura

handi bat izan zen OBHiren bilakaeran. Era berean, begien aurrean jarrizizkigun material lerroanitz eta adarkatuak programatzeak berekindituen zailtasunak11•

Era honetako material asko eta asko sortu dira eta poliki-poliki CD­-ROM formatora pasatu dira. Begien bistakoa da orobat entzumenarenlanketarako materialak sortzeko zenbat balio duen teknologia honek.

Beste pentsakera batean du sorburua hipertestuak. Hau ez da izan, ira­kaskuntza ikusentzunezkoaren mugimendua izan zen bezala, berrikun­tza teknologikoen ondorio, ez, aurretik izan zuen pentsamolde teorikoberezi bat baizik.

Esan genezake hipertestuaren lehenengo ideia Vanevar Bush-ek1945ean idatzitako artikulu batean azaldu zela: As we may think. Ospehandiko zientzi gizona zen Bush; ikerketaren arduradun izan zenRoosevelt-en administrazio aldian eta bigarren gerratekoan elkarrekinlanean aritu ziren zientzialari-talde baten zuzendari izan zen. Taldeadesegin zenean ohartu zen zenbateko indarra zuen era horretako jakin­tsu-talde batek, eta deitoratu egiten du hainbeste lan egin beharra jadabadagoen baina nekez eskuratzen den infonnazioaren bila.

Bere artikulu horretan proposatu zuen informazioa antolatzeko sistemabat idei multzotan oinarritua. Memex izeneko makina bat egin nahi zuen(ez zuen sekulan lortu) ezagutza zientifikoak elkarrekin dituzten loturenarabera antolatzeko. Bush ziur dago gizakiaren pentsakera asoziatiboadela eta elkarketa horiek erabat banakakoak direla. Makina horrek giza­banako bakoitzari emango zion informazioa bere erara lortzeko moduaeta horretarako bere sarbide propioa edukitzeko aukera. Memex hori ezzen sekulan egin, baina elkarketa-eredu da datu-baseak antolatzeko.Elkarketa hori eta nabigazioko arrastoak dira Intemeten oinarriak12•

Irrati-komunikaziotan asko zekien beste batek, Engelbart-ek (1962) ale­gia, irakurri zuen Bush-en artikulua, eta lanean hasi zen ordenagailuagiza ezagutzak handitzeko makina izango zelako ideia buruan zuela.Haren ustez, kontzeptuak azkarrago ulertzen ditugu sinbolizatzen dire­nean. Ordenagailuek giza pentsakeraren antzekoak izan behar dute (ezlinealak eta mantsoak); horretarako berrikuntza batzuk egin zituen,sagua, esaterako, eta ikonoak, sistema guztiak intuitiboago eta gizakia­rentzat hurbilagoko zerbait eginez. 1968an sortu zuen hipertestuarenlehenengo sistema.

Era horretan, hipertestua da erabiltzaileak biltzen eta ibilbide bakarrakantolatzeko, elkarrekin lotzen dituen testu batzuen elkarreraginezkokonbinazio bat. Hipertestuari bide,oa, irudia eta soinua lotzeko aukeragehitzen badiogu, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia batenaurrean gaude.

Lehen ikusi dugun bezala, hipermediaren garapenari mesederik handie­na egin zion gertaera seguraski Apple-k 1987an Hypercard programa

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 65

Page 16: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

Etorkizuna

66

kaleratzea izen zen. Sortzaileak, Bill Atkinson-ek, jende guztiaren esku­ra jarri nahi izan zuen hipermediaren ahalmen handia. Programa edo­zein ordenagailu Macintosh-ekin saltzen zen; beraz, azkar aski izanzuen unibertsitateko jende guztiak programa multimediak sortzeko lana­bes estandar eta erraza.

Geroztik eta CD-ROM bezalako biltegi handiak zabaldu zirenez, izuga­rria izan da garapen teknologikoa; autore askok programa berriak egindituzte WINDOWSentzako ere: TOOLBOOL, MACROMIND DIREC­TOR, ... eta DVD etortzearekin, CD-ROMek irudia mugitzean izatenzituen kabida-arazo guztiak konpondu baititu, etorkizun bikaina du tek­nologia horrek. Era berean, merkataritzarako ekimen berriak ere sortudira eta gaur egun multimedia hitz magikoa da merkataritza-munduan.

Produktu multimedia gero eta landuagoak azaldu ahalean, nabarmena­gotzen ari da elkarreraginezko bideoa, hipermedia, multimedia edo denadelakoa, izen horiek guztiak baititu, ez dela bideo eta baliabide informa­tikoen bateratze hutsa, baizik eta medio berri bat dela, bere ezaugarripropioak dituena eta ikerketa eta tratamendu berezia merezi duena.

Ikusi dugu ordenagailuaren laguntzaz hizkuntzak ikastearen historiakoaroak oro, aro hauek artifizial samar banatu baditugu ere, geldialdi bate­kin eta deslilura-apur batekin bukatu direla. Gaurko egoerak, ordea,optimistagoa ematen du. Egia da oraindik ere salgai <laudenprogramabatzuen teknologia atzeratu samarra dela eta argitaraldi batzuek erdipur­diko produktuak saltzen dituztela, merkatuari kalte handia eginez.Baina, era berean, egia da jendea ari dela ohartzen zenbateko ahalmenaduen ordenagailuak irakaskuntzako lanabes gisa eta badaudela ordena­gailuzko multimedia, abentura, enziklopedia eta liburu bikainak. Aldiberean, informatikako enpresa handiek sail zabalak sortu dituzte multi­mediei emanak eta zenbait hizkuntzaren irakaskuntzan espezialduakdaude.

Hizkuntzak ordenagailuz irakasteko etxeak negozio-bide bilakatu dira, .gainera, enpresa pribatuarentzat eta ez daude unibertsitate eta erakun­de ofizialen finantzazio beharrean. Jendea jarria dago hipertestuenelkarreraginera (beharbada Macintosh eta Windows programetakolaguntza elkarreraginezkoek zabaldu dute gehienbat) eta asko estimat­zen du ordenagailuzko hizkuntz irakaskuntza-sistemek ematen dutenaskatasuna.

DVD estandarra etortzearekin, gauza baita bi bideo-orduko informaziodigitala jasotzeko, multimediak bideak zabalik dauzka irudiarekin orainarte zituen mugapenak gainditzeko. Nora-nahira zabalduko da, horiziur, zine-banatzaileen interesek bultzata. Aldi berean, komunikaziokoautopistak ugaritzearekin eta banda zabaleko konexioak gero eta hurbi­lago daudenez, aukera ugari izango da ikasmaterialak sarean barrenabanatzeko eta urrutiko irakaskuntzarako.

Bestalde, ordea, ekimen pribatua nekez sartuko da hipermediak eta adi-

Mikel Melero ([email protected])

Page 17: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

men artifiziala egitura zabalagoko eta gaurko hizkuntzen irakaskuntza­ko metodologiari egokitutako programetan konbinatzen; esan dugunlegez, hori lan korapilatsu eta oso garestia baita, diru irabaztea xededuten enpresak ez dira horretara jarriko.

Seguraski sistemak jendearenganatzearen ordaina, material zurrunsamarrak eta metodo aldetik atzeratuak ugaritzea izango da.

Itzultzailea: Boni Urkizu

Oharrak

1 Badira datuak hori bistaratzen dutenak. Uste horiez da ordenagailuen balioa beti gehiegi estima­tzen duen jende soilarena bakarrik; zientzialariakberak ere iritzi horretakoak <lira. Ikusi besterikez <lago nulako pozez hasi ziren (gerra-garaianklabe batzuk kodetzen eta deskodetzen izandakoarrakasta zela medio) hainbat hizkuntza bizirenarteko itzulpenak egiteko sistema autornatikobaten bila, eta nolako porrota jaso zuten.

2 Era horretan, hizkuntz laborategia hizkuntzenirakaskuntzako irizpide jakin bati lotuegi sortuzen eta ariketa errepikatuak eta horrelakoakzituen oinarri. Ez zuen batere arrakastarik izan(nahiz eta, dirudienez, zenbait profesional orain­dik ohartu ez diren), aspertu egiten baitzirenikasleak batere irudirnenik gabe sortutako ariketahaiekin. Hori, ordea, ez da artikulu honen gaia,baina hizkuntz laborategien porrotak ondorioizugarriak izan zituen geroko esperientzietan etairakasmakina mirarigile orok mesfidantza handiasortzen du geroztik. Askok OBHiri the labora­tory revisited deituko dio.

3 Azkeneko urteetan, ikasleak boligrafo berezi batizaten zuen·eta erantzun bat rnarkaizean, paperakkolore bat ala bestea hartzen zuen, segun etaerantzuna zuzena zen ala okerra.

4 Errorearen beldur hori izango da OBHlren hasie­rako ezaugarri nagusietako bat. Eta ageri-ageriandago gure egunetako programa askotan ere.

5 lnteresgarria da ikustea Ameriketan CALI(Cornputer Assisted Language lnstructioni dio­ten bitartean Europan CALL terrninua sortu dela(Computer Assisted Language Le arning ),Horrek adierazten digu leku batean eta besteanirakaskuntzari eta ikaskuntzari ematen zaiengarrantzia.

6 Anekdota gisa pasadizo bat kontatzen du RexLast-ek: zenbateraino harritu zen bere programabatek kutsu skinnerianoa zuela esan ziotenean;"Moliere-ren obrako pertsonaia haren antzekoikusi nuen neure burua, hark uste zuen bere sola­saldian bertso alexandriarretan aritu zela etengabe eta, bitartean, hitz lauan aritua izaki. Neureezjakintasuna aitortu behar dut garai hartan ezbainekien Skinner nor zen eta are gutxiagu harkenuntziatutako teoriak" (Last, 1989: 34).

7 Gaur egun, ordenagailua eta elkarrekintza hateradijoazelako ustea oso hedatua <lago,beti horrelaizan balitz bezala. Baina, lehenengo ordenagai­luek fitxa zulatuen bidez funtzionatzen zuten(Hol leritn esaten zitzaien fitxa horiei).Ordenagailura hollerith-piloa sartu eta handikhainbat ordutara edo egunetara jasotzen zituztenemaitzak. Gauzak horrela, zail samarra zen garaihartan irakaskuntzaren ikuspegitik ordenagailua­ri atera zekiokeen etekinik aurreikustea. Halaere, berehala ohartu ziren hainbat filologo orde­nagailuek konkordantzi indizeak eratzeko eskainzezaketen laguntza itzelaz.

8 Sistema batzuk garatu <lira arrakasta izan dute­nak: PROSPECTOR US Geological Surveykgeologoei laguntzeko asmatu zuena, esate bate­rako. Egindaku indusketekin bere burua ordain­tzera iritsi baitzen. Edo MYCIN StandfordUniversity-k asmatutakoa gaitzen diagnosia egi­teko. Burtsaren lanerako ere sistema asko asmatuizan <lira, normalean ondo funtzionatzen dute­nak, nahiz eta finantzari bati baino gehiagorinahigabe galantak ekarri dizkieten.

9 Sistema aditu honen berri xeheagoa nahi duenakirakur beza Ilari Zubiriren "Ikas-txip euskaraordenadore bidez" artikulua.

10 Ikasleak lehendabizi plaza mexikar bat ikusten

Ordenagailuaren historia hizkuntz irakaskuntzan 67

Page 18: Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz ... · Erakunde handiek ordenagailu zentrali ... Baina Sidney L. Pressey-k lortu zuen hori gauzatzea, ez liburu baten bitartez

zuen eta galdera bat egiten zitzaion, aldi bereanhainbat erantzun posible eskainiz. Berak eraba­kiko zuen zein aukeratu eta, edozein abenturatanbezala, horrek markatuko zion bidea. Era horre­tan, bisita ditzake, azoka, hotela, zezen-plazaeta, beharbada, azkenean ospitalean edo espe­txean aurkituko du bere burua, erantzun okerraematen baldin badu. Gaztelaniaz jeneroak badi­renez, bertsio bat gizasemeentzako izango da etabestea emakumeentzako, bakoitza bere erantzu­nekin, segun eta zein sexutakoa den.

11 Hori lehen ere ikusia dugu TICCIT BrighmanYoung University-ren sistemaren arrakastabadaezpadakoaz mintzatu garenean.

12 Bush-en proiektua da Interneten World WideWeb zerbitzuaren antz handikoa eta ez da harri­tzeko medio horretako hainbat orrialdetan.Bush­-en omenez laudorioak azaltzea.

Bibliografía

Burton, J. K., Moore, D.M., Holmes, G. A. 1995.Hypermedia Concepts and Research: AnOverview. Computers and Human Behavior 11:3-4.

Bush, V. 1945. As we may think. The AtlanticMonthly 176/1: 101-58.

Chomsky, N. 1957. Syntactic Structures. TheHague: Mouton.

Chomsky, N. 1965. Aspects of the Teory of syntax.Cambridge, Mass: The MIT Press.

Chomsky, N. 1968. Language and Mind, NewYork: Harcourt, Brace, Jovanovich.

Engelbart, D. C. 1962. Augmenting human inte­!lect: A conceptual framework. Menlo Park, CA:Standford Research Institute.

Hart, R. 1995. The Illinois Plato Foreign LaguagesProject. Calico Journal 12/4.

Higgins, J. 1988. Language, leamers and compu­ters. Harlow: Longman.

Higgins, J. 1995. Computers and Englisli langugelearning. Oxford: Intellect Books.

Higgins, J., Johns, T. 1984. Computers in langua­ge learning. London: Collins ELT.

Johns, T., King, P. 1991. Classroom concordan­cing ELR Journal 4. Centre for English LanguageStudies. The University of Birmingham.

Jones, C. & Fortescue, S. 1987. Using computersin the language classroom. Harlow: Longman.

Jones, R. 1995. TlCCIT and CLIPS: The earlyYears. Calico Iournal 12/4.

Künzel, S. 1995. Processors Processing: LearningTheory and CALL. Calico Journal 12/4.

Last, R. 1984. Language teaching and the micro­computer. Oxford: Basil Blackwell.

Last, R. 1989. Artificial intelligence techniques inlaguage learning. Chichester: Ellis Horwood.

Lian, A. 1991. lntelligence in Computer AidedLanguage Learning en Computers in applied lin­guistics: an iniernatio nal p ersp ective .Pennington, Martha C. eta Stevens, Vanee (Edk),Clevedon: Multilingual Matters,

Pressey, S. L. 1926. A simple apparatus whichgives test and seores and teaches. Schuol andSociety 23: 373-376.

Richards, J. C., Rodgers, T. 1986. Approachesand Methods in Language Teaching. New York:Cambridge University Press,

Sinclair, J. 1987. Looking up; an acount of theCOBUILD project. London: Collins ELT.

Sinclair, J. 1991. Corpus, concordance and collo­cation. Oxford: Oxford University Press.

Skinner, B. 1954. The science of learning and theart of teaching. Harvard Educational review 24:86-97.

Skinner, B. 1958.Teaching Machines. Science. 128:969-977.

Skinner, B. 1970. Technology of Teaching. NewYork, Appleton-Century-Crofts.

Thorndike, E. 1912. Education. New York: MeMillan.

Willis, D. 1990. The lexical syllabus; a new appro­ach to language teaching, London: Collins.

Wilkins, D. 1976. Notional Syllabuses. Oxford:Oxford University Press.

68 Mikel Melero (Lmme/[email protected])