2

Click here to load reader

Gaur 8 artikulua 2015.10.10

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ERREPORTAJEA - GAUR 8 - AIMAR ETXEBERIA - MENDI MARTXA ERDIGUNERA MENDI MARTXA ANTOLATU DUTE EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA, «ZERBAITEN ERDIGUNERA DELAKO, EUSKAL LURREN ERDIGUNEA» Irurtzungo Iratxo mendi taldeak, Sakanako mendizaleek eta Independentista sareak antolatuta, Euskal Herriko erdigunera mendi martxa egingo dute bihar. «Lurraldetasunaren martxa» bilakatzea asmo duen ekimenak mendizaletasunak biltzen dituen balioak aldarrikatu nahi ditu.

Citation preview

Page 1: Gaur 8 artikulua 2015.10.10

herritarrak

Mendi mar-txa soil batb a i n og e h i a g oizango daI n d e p e n -

dentistak sareko kideek, Irur-tzungo Iratxo mendi taldeare-kin eta Sakanako mendizaleekinelkarlanean, biharko Euskal He-rriako erdigunera antolatu dute-na. Martxarekin, mendizaleta-suna eta honek gordetzendituen balioak aldarrikatzeazgain, lurraldetasuna landu nahidute antolatzaileek. Euskal He-rriaren erdigunea zapaldu etaaldarrikapenez beteko dute, Es-tatu espainolean Hispanitatea-ren Eguna ospatu bezperan.

2011. urtean du jatorria biharegingo duten mendi martxak.Behin 2004an Felix Isasak Eus-kal Herriko erdigunea identifi-katuta –Andia mendilerroan ko-katzen da, Beriain menditontorretik nahiko hurbil. Olibe-sario sakonune edo saroian,1.236 metroko altueran–, bertaramartxak egiteari ekin zioten in-guruko mendi taldeetako kide-ek, baina 2011koan Independen-tistak sareak martxara batzeaerabaki zuen. Haren ostean, ba-lorazio batzar batean, mendimartxa urtero errepikatzeaadostu zuten, mendi taldeek an-tolatuta eta Independentistaksarearen bultzada izango zuena.

Baina gauza bat eta bestea, ezzuten lortu ondorengo urteetanmartxa errepikatzerik. Indepen-dentistak Sareko kide TxutxiAriznabarretak azaldu du2014ari begira hasi zirela gauzakmugitzen; «baina berandu gen-biltzan. Hala, erabaki genuen,egiteagatik eta presaka baino,hobe zela ez egitea». 2015erakouztea adostu zuten, eta horre-tan dihardute urte hasieratik.«Lehenengo bilkura urte berria-rekin batera egingo genuen, etabertan mendi martxaren dataadostu genuen. Maiatzetik au-rrera maiztasun handiagoz bil-du gara ekimena ganoraz pres-tatzeko», adierazi du. Zentzuhorretan, antolakuntzaren pisu

handiena Iratxo mendi taldekokideek eta Sakanako mendizale-ek hartu dutela azaldu du, etaeurek ekimenak hedabideetanoihartzuna izateko ardura hartuzutela gaineratu du: «Mendimartxaren kontuarekin ez ge-nuen protagonismo handirikhartzerik nahi, alegia, guremendi martxa bat bilakatzeriknahi. Guk uste dugu gai hone-tan bere pisua mendi munduandabiltzan eragileek izan behardutela, Euskal Herriaren erdigu-nea mendigune batean kokatutabaitago, paraje eder batean»,azaldu du Ariznabarretak.

MENDIZALETASUNA ETA BALIOAK

Ekimenarekin, lurraldetasuna-ren afera mahai gainean jartze-az gain, mendizaletasuna erebultzatu nahi dutela azpimarra-tu du Independentistak sarekokideak: «Aldarrikatu nahi duguEuskal Herrian betidanik izandela ohitura mendi irteerak egi-teko». Zentzu horretan, atzerabegira ariketa bat proposatzendu Ariznabarretak, frankismokogaraietara adibidez. Dioenez,ikusi ahal da mendizaletasunak,herrian sustraituta egoteazgain, bazuela loturarik eskubi-deen aldarrikapenarekin, «baigiza eskubideekin bai herri be-zala ditugun eskubideekin».Eta adibide bezala ikurrina de-bekatuta zegoen garaietan egi-ten ziren desobedientzia ekime-nak ekarri ditu gogora, menditontorretan ikurrinak jartzeare-na kasu.

Bestalde, mendizaletasunakdituen balioak goraipatu dituAriznabarretak, jasangarritasu-na eta ekologia, horien artean:«Gure lurraren zaintza, finean.Erabat urbanoa den bizimoduansartuta gauden garaiotan men-dian gaudenean jabetzen garalurraren garrantziaz eta lurrare-kiko dugun harremanaz». Lurhorrek dakar, Ariznabarretarenesanetan, lurraldetasunarenzentzua; lurra, zerbait fisikoaizateaz gain, karga historikoaduen elementu bat ere badela-ko, haren esanetan.

Baina, zergatik egin martxaEuskal Herriaren erdigunera?Bada, erreferentzia garbi bat de-lako, Eñaut Landa Independen-tistak sareko kideak dioenez.Antza denez, bada munduan ze-har erdiguneak identifikatzekojoera. «Bere garaian markatu zu-ten Europaren erdigunea, nahizeta aldatzen joan behar izan du-ten herrialde berriak EuroparBatasunera gehitzen joan aha-la», azaldu du Ariznabarretak.

Erdigunearen ideiarekin gogoe-ta bat plazaratu du: «Erdigunebat badago, zerbaiten erdiguneadena. Baina, zerena? Ba, euskallurren erdigunea. Hortik ikus-ten dugu lurraldetasuna lantze-ko egun aproposa dela, eta nahi-ko genuke urteen bilakaerarekinmendi martxa arrunt bat izate-tik euskal lurraldetasunarenmendi martxa, lurraldetasuna-ren egun moduko bat, izaterapasatzea ekimena».

Hiru zutabe abiatuko dirabihar Irañeta, Unanu eta Ollotik1.236 metroko altueran kokatutadagoen helmugara. Ez da tonto-rrik, beraz, ez eta eliteko mendi-zalea izan beharrik ere EuskalHerriko erdiguneraino iristeko.Mendi martxa herritarra izateaasmo dute antolatzaileek, bi or-du inguruko bidea egitea edo-norentzat lorgarria delakoan.Landak azaldu du erdigunekomugarrian ekitaldi bat egitekoasmoa dutela, mendizaleren ba-ten eta Independentistak sarekokideren baten hitz hartzeekin

Irurtzungo Iratxo menditaldeko kideak etaSakanako mendizaleak,Independentistak sarekokideekin batera, mendimartxaren aurkezpenekitaldian. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

MENDI MARTXA ERDIGUNERAMendi martxa antolatu dute Euskal Herriko erdigunera,«zerbaiten erdigunera delako, euskal lurren erdigunea»

Aimar Etxeberria Korta

Irurtzungo Iratxo mendi taldeak, Sakanakomendizaleek eta Independentista sareak antolatuta,Euskal Herriko erdigunera mendi martxa egingo dutebihar. «Lurraldetasunaren martxa» bilakatzea asmoduen ekimenak mendizaletasunak biltzen dituenbalioak aldarrikatu nahi ditu.

JENDARTEA / b

Page 2: Gaur 8 artikulua 2015.10.10

2015 | urria | 10

GAUR8• 22 / 23

osatuko dutena. Itzulera joane-ko bide beretik egingo dute, hi-ru zutabetan banatuta hori ere,atzera abiapunturaino. Ondo-ren, nahi dutenak eta apuntatudirenak –dagoeneko itxita dagohorretarako aukera–, autoa har-tu eta Irurtzunera bidean jarri-ko dira, bertan egingo baitutebazkaria.

Aipatu bezala, Euskal Herrikoerdigunera bihar egingo dutenmartxa urteroko zita bihurtu nahi lukete antolatzaileek. Ho-rretarako, martxa egin ostean

egingo duten balorazio batza-rrean adostu beharko duten le-henengotariko kontu bat izangoda datorren urteko ekimenarendata. Landaren hitzetan, garran-tzitsua izango da urriko biga-rren igandeko data hori man-tentzea, Euskal Herriko menditaldeek euren agendan txertadezaten. Jakitun dira mendi tal-deek urte hasierarekin bateraosatzen dutela euren egutegia,horregatik, datorren urteko datazehaztu bezain pronto emangozaie horren berri Euskal Herrikomendi talde guztiei.

BORROKA IDEOLOGIKOAREN EREMUAN

Osterantzean, borroka ideologi-koaren eremuan eragiten jarrai-tzen du Independentistak sare-ak, independentziaren gaiaagenda politikoan txertatzenahaleginduz. Azken denbora ho-netan Eskozia eta Kataluniakoprozesuek jarri dute mahai gai-nean independentziaren gaia,eta ahalegindu dira aipatu pro-zesuen jarraipena egiten. Esko-ziako kasuan, adibidez, liburubat atera zuten –“Eskozia. Inde-pendentziara bidaia XXI. men-deko Europan”–, eta Kataluniaridagokionez begirale paperetikelkartasun eta konplizitate pa-pera hartzeko saltoa egin dute,Diada egunetan presente ego-nez, adibidez.

Aldiz, bi prozesuetatik ahale-gindu dira irakaspenak atera-tzen, distantziak ematen duenaukera hori baliatu eta hangoeta hemengo egoeren artekokontrasteak egiten. Ateratzenduten ondorio nagusia da Esko-ziako eta Kataluniako prozesuindependentistek Euskal Herri-koa elikatu dutela, nahiz etajakitun izan independentzia za-leek ez dutela, oraingoz, hain-besterainoko indarrik erdietsi.Aurrera begirako erronka zeinden, ordea, argi dute. XXI. men-deko independentismo bat erai-ki nahi dute, Euskal Herriak XXI.mendean dituen arazoei irten-bidea emateko. Independentziapraktiko batez mintzo dira, per-tsonek egunerokotasunean di-tuzten arazoei erantzungo dienindependentziaz. Horra sarea-ren jarduna marraztuko duenbidea.

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA:ANDIA MENDILERROAN,BERIAIN TONTORRETIK HURBIL1.236 metroko altueran, Andia mendilerroan, Beriain menditontorretik nahiko hurbil, «leku izugarri ederrean»; bertankokatzen da Euskal Herriko erdigune geografikoa. Felix Isasakfinkatu zuen puntua, 2004. urtean, Euskal Herria bereosotasunean hartuta burutu zuen azterketaren emaitza gisa.Olibesario sakonune edo saroian kokatzen da; beraz, ez damendi tontor bat. Eta eskerrak.

“Pyrenaica” aldizkarian idatzi zuen Isasak berak EuskalHerriko erdigune geografikoa finkatzeko egin zuen lanarenberri. Bertan adierazi zuen urte luzez Aralarreko mendilerroahartzen zela Euskal Herriaren erdigunetzat, baina gaineratzendu uste oker baten aurrean ginela, aipatu mendilerroaerdigunetik ipar-mendebalderago baitago. Aurkikuntzarenberri eman aurretik, ordea, azaltzen du hainbat ibilaldi eginzituela bertara, «guztiaren erdigunean egote horrek sortzenduena sentitzeko». Ondoren, ingurukoek bultzatuta,aurkikuntzari dimentsio publikoa ematea erabaki zuelagaineratzen du. Era berean, hainbat mendi taldek, ikastolak etabestelako eragileek garatutako jarduna dela-eta erdigunearenkokapenaren inguruko interesa handitu eta mendi martxa etaibilaldi ezberdinen topalekua dela azpimarratzen du.

Egin zuen ikerketa lanari dagokionez, Euskal Herriarenazalera guztia kontuan hartu eta koordenatuen batez bestekoaatera zuela argitzen du. Modu horretan, erdigune geografikoakdistantzia guztien batez bestekoa eta puntu guztien orekajasotzen duela azaltzen du. 250 metroko erradio bateko errore-eremua dauka eginiko azterketak, baina horrek ez lukeazterketaren emaitza aldatuko. Horrenbestez, nahiz etaerdigune geografikoa zehazteko orduan puntu konkretu batezin izan duen definitu, eginiko azterketaren emaitzabalekotzat jo eta onartua den eremua da Andia mendilerroankokatu dutena.

2011n Euskal Herriko erdigunera egin zuten mendi martxaren irudi bat. GAUR8

«Erabat urbanoa den bizimoduan sartutagauden garaiotan, mendian gaudeneanjabetzen gara lurraren garrantziaz etalurrarekiko dugun harremanaz»

Euskal Herriko mendi tontorrak aldarrikapenenlekuko izan direla diote antolatzaileek, etadebekatua zegoen garaietan ikurrinarenerakusleiho izan zirela azpimarratu dute