2
GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA Aspaldion irrati, telebista, egunkari, hau da, komunikabide gehienetan gai honi buruzko hainbat informazio, argudio eta kritika entzun, ikusi edo irakurtzeko aukera izan dugu. Beraz, guztion artean ezaguna eta behin baino gehiagotan aipatua den gaia dela esan dezakegu. Egia da, gure bizimoduak aldaketa asko jasan dituela eta gaur egungo bizitza modernoa aurrera eramateko ikuspuntuak, iraganekoekin konparatuz, desberdin xamarrak direia, baina, hala eta guztiz ere, fenomeno batzuen aurrean, aldaketak aldaketa eta ikuspuntuak ikuspuntu, erantzuna aurkitzea ez da batere erraza. Hain zuzen ere, horietako fenomeno ulergaitz bat gaur egun etxebizitzek dituzten prezioena litzateke. Etxe bat izatea gizakion eskubidea dela entzun nuen behin, Konstituzioak zioenaren arabera, baina errealitateari aurrez aurre begiratuta, egia ote da hori? Zenbatek izango ote dugu eskubide horretaz gozatzeko aukera? Esatea krudela badirudi ere, gazteok ez dugu aukera hori izango, gauzak aldatzen ez diren bitartean. Horren aurrean, gazteok, nahi ala nahi ez, ezin diogu gurasoen etxean bizitzeko aukerari uko egin. Bien bitartean, gure baitan, gau eta egun, "noiz arte?" galderari erantzuna bilatzen saiatzen gara. Erantzuna aurkitzea, ordea, oso zaila da. Egia da arlo batzuetan pausu batzuk eman direla; adibidez, etxebizitza sozialak egiten dituzte; etxebizitzaren inguruko informazio zehatza izateko erakundeak ere sortu dituzte: Etxebide. Baina, bestalde, egunotan komunikabideetan aipatu dutenez, urte honetatik aurrera izugarrizko igoera izango dute merkatu libreko etxebizitzen prezioek; interesek ere gora egingo ornen dute. Bukatzeko esan dezaket, langabezian daudenak, dirurik eta are gutxiago etxebizitzarik ez dutenak egoera larrian bizi direla. Izan ere, oraindik duintasuna defendatzeko

Gazteak Eta Etxebizitza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

.

Citation preview

Page 1: Gazteak Eta Etxebizitza

GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA

Aspaldion irrati, telebista, egunkari, hau da, komunikabide gehienetan gai honi buruzko hainbat informazio, argudio eta kritika entzun, ikusi edo irakurtzeko aukera izan dugu. Beraz, guztion artean ezaguna eta behin baino gehiagotan aipatua den gaia dela esan dezakegu. Egia da, gure bizimoduak aldaketa asko jasan dituela eta gaur egungo bizitza modernoa aurrera eramateko ikuspuntuak, iraganekoekin konparatuz, desberdin xamarrak direia, baina, hala eta guztiz ere, fenomeno batzuen aurrean, aldaketak aldaketa eta ikuspuntuak ikuspuntu, erantzuna aurkitzea ez da batere erraza.

Hain zuzen ere, horietako fenomeno ulergaitz bat gaur egun etxebizitzek dituzten prezioena litzateke. Etxe bat izatea gizakion eskubidea dela entzun nuen behin, Konstituzioak zioenaren arabera, baina errealitateari aurrez aurre begiratuta, egia ote da hori? Zenbatek izango ote dugu eskubide horretaz gozatzeko aukera? Esatea krudela badirudi ere, gazteok ez dugu aukera hori izango, gauzak aldatzen ez diren bitartean.

Horren aurrean, gazteok, nahi ala nahi ez, ezin diogu gurasoen etxean bizitzeko aukerari uko egin. Bien bitartean, gure baitan, gau eta egun, "noiz arte?" galderari erantzuna bilatzen saiatzen gara. Erantzuna aurkitzea, ordea, oso zaila da. Egia da arlo batzuetan pausu batzuk eman direla; adibidez, etxebizitza sozialak egiten dituzte; etxebizitzaren inguruko informazio zehatza izateko erakundeak ere sortu dituzte: Etxebide. Baina, bestalde, egunotan komunikabideetan aipatu dutenez, urte honetatik aurrera izugarrizko igoera izango dute merkatu libreko etxebizitzen prezioek; interesek ere gora egingo ornen dute.

Bukatzeko esan dezaket, langabezian daudenak, dirurik eta are gutxiago etxebizitzarik ez dutenak egoera larrian bizi direla. Izan ere, oraindik duintasuna defendatzeko aukera gelditzen zaie gazteei.Baina gizarte honetan diruak duen eraginarengatik, batez ere zaila da aurrera egitea.