5
Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. Sarrera dohainik. XXXVI. Antzerki Jardunaldiak. Urriaren 5ean, 20:00etan, barruko antzerkiarekin hasiko dira, Romo Kultur Etxean. Helduentzat. Sarrera: 5. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1515 zb. www.getxo.eus Irailak 27 >> Urriak 7 2018 / Nabarmentzekoak > Lorezaintza zerbitzuak gogobetetasun-maila altua izaten jarraitzen du herritarren artean (2.or.) > Omenaldia Nazariori eta Zuloa liburu-dendari 17. Komiki Azokan (3.or.) > Bigarren Getxo Dantzan (2.or.) Urriaren 2tik 5era, Ocean Tech Boot- camp ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da Donibane Lohizunen, Hos- segorren, Bilbon eta Getxon, La Ocean Tech erakundeak udal anfitrioiekin elkarlanean antolatutako jarduera. Bertan bilduko dira irristatzeko ki- rolekiko grina bultzatzen duten eta etorkizun oparoa duten enpresa sortu berrien liderrak eta pertsona inspira- tzaileak. Joan den astean, prentsau- rrekoan, honako hauek aurkeztu zu- ten ekitaldia: Imanol Landa Getxoko alkateak, Manuel de Lara Ocean Li- ving Lab–OLL sareko presidenteak eta Itziar Vidorreta GAIA - Euskadi- ko Teknologia Elektronikoen eta In- formazioaren Industrien Elkartearen nazioarteko proiektuen arduradunak. Ekimen honen helburua da nazioar- teko sare horretako hamar enpresa sortu berri (start-up) eta hamar en- presa mentore (tech influencer, enpre- sa inspiratzaileak, etab.) biltzea; hori guztia itsasoari eta irristatzeko kirolei eta itsasokoei lotutako esperientzien trukaketa ahalbidetuko duen forma- tu original batean. Horrela, enpresa horiei nazioartean eta hainbat espe- zializazio eremutan aritutako mento- reen esperientziarako sarbide pribi- legiatua eskainiko zaie. Talde txikiko formatu horien xedea esperientzien trukaketa erraztea da, enpresa ba- koitzak dauzkan kezka eta beharrei erantzuteko aholku pertsonalizatuak emanez. Helburua eta egitaraua Helburua da Getxo erakustea enpre- sak garatzeko aukera ematen duen toki gisa, baita atzerriko enpresekin elkartrukea sustatzea ere, nazioar- tekotzea errazteko asmoz. Hori dela eta, urriaren 2an eta 3an, nazioarteko sare horretako hamar enpresa sortu berri egongo dira Getxon, eta udale- rriko enpresa-ekosistema ezagutzeko aukera izango dute: Ekonomia Sus- tatzeko Zerbitzuak, itsasoari lotuta- ko azpiegiturak (Kirol Portua, etab.), kirol-azpiegiturak (Errendimendu Handiko Zentroa, Fadura, Egoitza, etab.), proiektu interesgarriak (hala nola “Thinking Fadura”, Fadura jate- txeko proiektu soziala, etab.); horrez gain, interes handiko zenbait ekitaldi- Donibane Lohizune, Hossegor eta Bilborekin batera Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa hartuko du ren berri izango dute, esate baterako Olatu erraldoia–Punta Galea Challenge. Topaketa bat egingo da nazioarteko enpresa horiekin, eta Getxoko enpre- sentzako itsasoari lotutako proiektu interesgarriak aurkeztuko dira. La Ocean Tech La Ocean Tech ez da enpresa-talde bat (klusterra), ezta enpresen elkarte bat ere (lehiakortasun-poloa). Berrikun- tzari buruzko mugaz gaindiko eko- sistema da, Bilbotik Hossegorreraino zabaltzen dena. Irristatzeko kirolen eta eremu digitaleko enpresen eta ta- lentuen talde baten inguruan osatu da, eta Europako eskualde honetan 24.000 lanpostu eta 8.000 milioi euro baino gehiagoko negozio-zifra ditu. Manuel de Lara Ocean Living Lab– OLL sareko presidenteak azaldu due- nez “2016ko martxoan “La Ocean Tech” egituratu zen living lab eran (saiakuntza errealen bankua), ENoLL Europako etike- ta dauka eta French Tech Sports ekosiste- ma tematikoaren aintzatespena du; horri esker, nazioartean bete-betean inplikatu- tako eragile originala bilakatu zen, alde batetik, Euskal Herriko enpresak proiek- tatzeko eta, bestetik, etorkizuneko talen- tuak saretzeko enpresa berritzaile berriak erakartzeko”. 2018an Getxoko Udala La Ocean Li- ving Lab-eko berrikuntza-ekosiste- man sartu zen, bat etorriz kirolaren eta ongizatearen teknologien eta in- dustrien esparruko ekonomia susta- tzearen aldeko apustu estrategikoa- rekin, betiere gure udalerrian sektore horretan garatzeko aukera ugari sus- tatze aldera. Iaz Bootcampen parte hartu zuten enpresetariko bat Karma Techonologies izan zen, 2016an Ge- txoko Udalaren Wanted sari bat ira- bazi zuena Emerid System proposa- menagatik, hau da, uretako kiroletako jantzi adimentsu bat diseinatzeko proiektua. Argibideak: http://www.laocean- tech.fr/la-ocean-tech-bootcamp/ Imanol Landa alkatea Manuel de Lara Ocean Living Lab-OLLko presidentearekin eta Itziar Vidorreta GAIAren nazioarteko proiektuen arduradunarekin “Ondarea, emakumeen emaria”, Ondarearen Europako Jardunaldien goiburua (4. or.)

Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. Sarrera dohainik.XXXVI. Antzerki Jardunaldiak. Urriaren 5ean, 20:00etan, barruko antzerkiarekin hasiko dira, Romo Kultur Etxean. Helduentzat. Sarrera: 5€.

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1515 zb. www.getxo.eus

Irailak 27 >> Urriak 7

2018

/ Nabarmentzekoak> Lorezaintza zerbitzuak gogobetetasun-maila

altua izaten jarraitzen du herritarren artean (2.or.)

> Omenaldia Nazariori eta Zuloa liburu-dendari 17. Komiki Azokan (3.or.)

> Bigarren Getxo Dantzan (2.or.)

Urriaren 2tik 5era, Ocean Tech Boot-camp ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da Donibane Lohizunen, Hos-segorren, Bilbon eta Getxon, La Ocean Tech erakundeak udal anfitrioiekin elkarlanean antolatutako jarduera. Bertan bilduko dira irristatzeko ki-rolekiko grina bultzatzen duten eta etorkizun oparoa duten enpresa sortu berrien liderrak eta pertsona inspira-tzaileak. Joan den astean, prentsau-rrekoan, honako hauek aurkeztu zu-ten ekitaldia: Imanol Landa Getxoko alkateak, Manuel de Lara Ocean Li-ving Lab–OLL sareko presidenteak eta Itziar Vidorreta GAIA - Euskadi-ko Teknologia Elektronikoen eta In-formazioaren Industrien Elkartearen nazioarteko proiektuen arduradunak.Ekimen honen helburua da nazioar-teko sare horretako hamar enpresa sortu berri (start-up) eta hamar en-presa mentore (tech influencer, enpre-sa inspiratzaileak, etab.) biltzea; hori guztia itsasoari eta irristatzeko kirolei eta itsasokoei lotutako esperientzien trukaketa ahalbidetuko duen forma-tu original batean. Horrela, enpresa horiei nazioartean eta hainbat espe-zializazio eremutan aritutako mento-reen esperientziarako sarbide pribi-legiatua eskainiko zaie. Talde txikiko formatu horien xedea esperientzien trukaketa erraztea da, enpresa ba-koitzak dauzkan kezka eta beharrei erantzuteko aholku pertsonalizatuak emanez.

Helburua eta egitarauaHelburua da Getxo erakustea enpre-sak garatzeko aukera ematen duen toki gisa, baita atzerriko enpresekin elkartrukea sustatzea ere, nazioar-tekotzea errazteko asmoz. Hori dela eta, urriaren 2an eta 3an, nazioarteko sare horretako hamar enpresa sortu berri egongo dira Getxon, eta udale-rriko enpresa-ekosistema ezagutzeko aukera izango dute: Ekonomia Sus-tatzeko Zerbitzuak, itsasoari lotuta-ko azpiegiturak (Kirol Portua, etab.), kirol-azpiegiturak (Errendimendu Handiko Zentroa, Fadura, Egoitza, etab.), proiektu interesgarriak (hala nola “Thinking Fadura”, Fadura jate-txeko proiektu soziala, etab.); horrez gain, interes handiko zenbait ekitaldi-

Donibane Lohizune, Hossegor eta Bilborekin batera

Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa hartuko du

ren berri izango dute, esate baterako Olatu erraldoia–Punta Galea Challenge. Topaketa bat egingo da nazioarteko enpresa horiekin, eta Getxoko enpre-sentzako itsasoari lotutako proiektu interesgarriak aurkeztuko dira.

La Ocean Tech La Ocean Tech ez da enpresa-talde bat (klusterra), ezta enpresen elkarte bat

ere (lehiakortasun-poloa). Berrikun-tzari buruzko mugaz gaindiko eko-sistema da, Bilbotik Hossegorreraino zabaltzen dena. Irristatzeko kirolen eta eremu digitaleko enpresen eta ta-lentuen talde baten inguruan osatu da, eta Europako eskualde honetan 24.000 lanpostu eta 8.000 milioi euro baino gehiagoko negozio-zifra ditu. Manuel de Lara Ocean Living Lab–

OLL sareko presidenteak azaldu due-nez “2016ko martxoan “La Ocean Tech” egituratu zen living lab eran (saiakuntza errealen bankua), ENoLL Europako etike-ta dauka eta French Tech Sports ekosiste-ma tematikoaren aintzatespena du; horri esker, nazioartean bete-betean inplikatu-tako eragile originala bilakatu zen, alde batetik, Euskal Herriko enpresak proiek-tatzeko eta, bestetik, etorkizuneko talen-tuak saretzeko enpresa berritzaile berriak erakartzeko”.2018an Getxoko Udala La Ocean Li-ving Lab-eko berrikuntza-ekosiste-man sartu zen, bat etorriz kirolaren eta ongizatearen teknologien eta in-dustrien esparruko ekonomia susta-tzearen aldeko apustu estrategikoa-rekin, betiere gure udalerrian sektore horretan garatzeko aukera ugari sus-tatze aldera. Iaz Bootcampen parte hartu zuten enpresetariko bat Karma Techonologies izan zen, 2016an Ge-txoko Udalaren Wanted sari bat ira-bazi zuena Emerid System proposa-menagatik, hau da, uretako kiroletako jantzi adimentsu bat diseinatzeko proiektua.Argibideak: http://www.laocean-tech.fr/la-ocean-tech-bootcamp/

Imanol Landa alkatea Manuel de Lara Ocean Living Lab-OLLko presidentearekin eta Itziar Vidorreta GAIAren nazioarteko proiektuen arduradunarekin

“Ondarea, emakumeen emaria”, Ondarearen Europako

Jardunaldien goiburua (4. or.)

Page 2: Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komunika-

zio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi- tzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

BOLSA DE TRABAJO COMPRA-VENTA PÉRDIDAS

IRAILAK 28 OSTIRALA Getxophoto. Gaueko ibilbidea (eus-karaz). Irteera 20:30ean Punto Info-tik (Amezti 4). 3€. Informazio gehiago: www.getxophoto.com

IRAILAK 29 LARUNBATA Getxophoto. Hamaiketako. 11:00etatik 12:30era Algortan. 5€. Ibili-Bisita gidatua (gaztelaniaz). Ir-teera 11:30ean Punto Info-tik (Amezti 4). 3€. Informazio gehiago: www.ge-txophoto.com II. Getxo Dantzan. Romoko Santa Euge-nia plazan, Getxoko dantza taldeen es-kutik. Egun osoan zehar, zenbait jardue-ra (kalejira, dantzaldia, erromeria…).

IRAILAK 30 IGANDEA Getxophoto. Ibili-Bisita gidatua (gaztelaniaz). Irteera 11:30ean Punto Info-tik (Amezti 4). 3€. Informazio gehiago: www.getxophoto.com

URRIAK 3 ASTEAZKENA Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, “Motxila etorkizunez bete”, Sareren eskutik. Hilaren 5era arte.Europeando. Herritarrentzako sola-saldiak. ”Bertoko esperientziak, Gi-zarte Eskubideen Europako Oinarriari lotuak”. Hizlariak: Jose Luis Beza-nilla, Bilboko Enplegu-anezka eta Ekintzailetza solidarioaren koordina-tzailea; Joseba Gaya, Bizkaiko Cari-taseko Etxegabekoen arloko ardura-duna eta Miren Gabantxo Uriagereka, kazetaria eta UPV-EHUko Ikus-entzu-nezko arloko irakaslea. Romo Kultur Etxean, 19:00etan. Aldez aurretik, eta dohainik, izena emateko hemen: HYPERLINK "mailto:[email protected]" [email protected], tel.: 636 64 46 71 eta 620 23 70 36 eta https://dialo-gos_ciudadanos.event++brite.es

URRIAK 4 OSTEGUNA Erakusketa. Romo Kultur Etxean (erakustaretoan eta 4. eta 5. solai-ruetan), 8. Iparra galdu gabe jar-dunaldien barruan, “Soka: euskal dantzaren urratsetan”. Azaroaren 4ra arte. Bisita gidatuak taldeentzat urriaren 15 eta 16an (informazioa eta izen-ematea: 94 466 00 22). + Info: www.getxo.eus/euskara17. Komiki azoka. Erakusketa. Urriaren 25era arte, Bizkaia Zubian (kanpoaldean), “Caostica”, David Leo-neren eskutik.

URRIAK 5 OSTIRALAGetxoarte 2018. Erakusketa. Punta Begoña Galerietan “Galeriak: oskola parau” izeneko erakusketa, OKELA

Sormen Lantegia kolektiboak komisa-riatu duen erakusketa. Horretan, be-launaldi ezberdinetako euskal sortzai-le garaikideak bilduko dira. Azaroaren 4ra arte.Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, “Botez-bote: un bote por la inclusión” (aniztasun funtzionala duten pertso-nei buruzko pintura, narratiba, poesia eta ilustazioa), Amesten elkartearen eskutik. Hilaren 28ra arte.17. Komiki azoka. Erakusketa. Al-gortako Torrene aretoan, “Komikia: euskal komikia (1975-2017)”. Hilaren 25era arte.Kontularien Kluba. 2018/19 denbo-raldiaren hasiera. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, ipuin-kontalaria izan edo entzun nahi duten pertsona nagusientzat. XXXVI. Antzerki Jardunaldiak. Ba-rruko antzerkia (Zurrumurrurik Ez Estrategia). Romo Kultur Etxean, 20:00etan, “Las muertes de los otros”, Moon Produkzioak taldearen eskutik. Helduentzat. Sarrera: 5€.Roda. 2018-19 denboraldiaren ha-siera. Inaugurazio hitzaldia: “Cine y Sociedad”, Santiago de Pabloren eskutik, Historia Garaikidearen eta Espainiako Zinema Zientziak kate-draduna. 19:30ean elkartearen areto nagusian (Areetako etorbidea 10).

URRIAK 6 LARUNBATA Getxoarte 2018. Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. 10:00-22:00. Sarrera dohainik edukiera bete arte.XXXVI. Antzerki Jardunaldiak. Kale antzerkia. Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, “Zoro gaitezen”, Txirri, Mirri eta Txiribitonen eskutik. Haurrentzat. Doan. Barruko antzer-kia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, “Tendríamos que haber empezado de otra manera”, Ékoma Teatro taldearekin. Helduen-tzat. Sarrera: 10€.

URRIAK 7 IGANDEA Getxoarte 2018. Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Sarrera dohainik edukiera bete arte.XXXVI. Antzerki Jardunaldiak. Kale antzerkia. Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, “I U”, Lasalaren eskutik, eta “El fin de las cosas”, Doos Colectivorekin. Dantza. Testu-rik gabe. Sarrera dohainik. Barruko antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, “Linbo planeta” Dejabu Panpin Laborategia-rekin. Euskaraz. Haurrentzat. Sarrera: 5€. Antzerki arina. Algortako Kultur Etxean, “(Des)kontrolatuta” (euske-raz) “Sobretodo, amargo” eta “El hur-to”, 18:30, 19:30 eta 20:30ean, eta “Espinazo o callos” eta “Neopreno”, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. Sarrera: 3€ (saio bat) eta 9€ (lau saio). Kul-tur Etxean salgai hilaren 7an bertan 17:30etik aurrera.

- Altzariak salgai etxebizitza hus-teagatik. Tel.: 658 73 29 70.

- Lan bila nabil etxean garbitzen edo umeak zaintzen, orduka. Tel.: 642 43 28 39.

- Errentan ematen dut lonja bat Gobela kaleko 24an (Areetan). Egokituta. Tel.: 94 602 07 42.

- Lan bila nabil etxeak garbitzeko, orduka. Tel.: 664 340 150.

- Pertsona bat behar da berariazko trebakuntzaduna, mugikortasun urriko 90 urteko agure bat zain-tzeko. Tel.: 688 87 15 59.

- Neska lan bila ari da, barneko gisa persona nagusiak edo umeak zaintzeko. Eskarmentu handiare-kin. Tel.: 697 881 311.

- Neska euskalduna adinekoak zaindu edo etxeko lanak egiteko, arratsaldez. Tel.: 666 190 611.

- Gafak galdu dira, graduatuak, irailaren 19an Areeta-Ereaga ibil-bidean. Zorro marroi batean, kre-maileraduna. “Nire begiak dira”. Tel.: 659 623 677.

Herritarrek modu positiboan baloratu dute Udaleko lorezain-tza zerbitzua, ingurumeneko aholkularitza batek udalaren-tzat egin duen inkesta batek on-dorioztatu duenez. Batez bes-teko gogobetetasun-maila 10 puntutik 7,7 puntukoa izan da, horiek horrela, arrakasta handia izaten jarraitzen du herritarren artean. Elkarrizketak uztailean egin ziren, eta udalerriko puntu desberdinetako 181 pertsonak hartu zuten parte, herritarrek zerbitzuari buruz duten per-tzepzioa, iritzia eta balorazioa jasotzeko asmoarekin.Nabarmendu beharra dago herritarren %92k Getxoko ber-deguneen itxura ona edo ona baino hobea dela uste duela —batez besteko balorazioa 7,6 izan da—. Eremu horiek nahi-ko loretsuak direla eta horien erabilera egokia egiten dela uste dute gehienek. Hala eta guztiz ere, inkesta egin dute-nen ehuneko handi batek uste du erabilera hobetu daitekee-la, eta bereziki azpimarratu dute herritarrek berdeguneen erabilera okerra edo ezegokia egiten dutela, udalak egoera onean mantentzeko ahalegina egin arren: txakurren jabeek ez dituzte euren animalien goroz-kiak jasotzen, pertsona batzuek zaborra edo zigarro-puntak uz-ten dituzte, eta hainbatek loreak eta loreontziak eramaten dituz-te etxera… Pertsonentzako eta animalientzako eremuak hobe-to banatzeko eskatu dute.Mantentze-lanei dagokienez, oro har, jendeak modu positi-boan baloratu du zerbitzuko langileek egiten duten lana, eta berdeguneak garbi daudela uste dute, baita belarra aldiz-kakotasun egokiarekin mozten dela, zuhaixken mozketa eta apainketa egokia dela, parkeak eta lorategiak modu egokian ureztatzen direla eta zuhaitz-txorkoak egoera onean manten-tzen direla ere.

Beste alderdi zehatzago ba-tzukBestalde, inkestan parte hartu duten pertsonen portzentaje altu batek (% 91k) uste du uda-lerriko biribilguneak eta erdibi-tzaileak politak direla (besteak beste, Areetako Santa Ana ere-mukoa) eta egindako lanei es-ker horien itxura hobetu dela; hala ere, batzuen ustetan lore gehiago landatu beharko lirate-ke, itxura alaiagoa emate aldera. Gehiengoaren aburuz, irlatxoak egoki kontserbatuta daude eta landare-ontziek, behar bezala kokatuta daudenek, bide publi-koaren estetika hobetzen dute.Zuhaitzei dagokienez, bi on-dorio nagusi atera dira: inaus-

Lorezaintza zerbitzuak gogobetetasun-maila altua izaten jarraitzen du herritarren artean

keta-lanak egokiak dira —nahiz eta alderdi hori hobetzeko eskatu duten; izan ere, zuhaitzak azkar handitzen dira eta ikusgaitasuna murrizten dute— eta gaixorik dauden zuhaitzak edo erorita-koak azkar ordezkatzen dira.Planteatutako galdera-sorta ba-tek landare inbaditzaileak izan ditu hizpide. Gehiengoak gai horren inguruan duen ezjakinta-suna gorabehera, erdiak uste du kontu horrek ez dakarrela arazo-rik Getxorentzat, eta pozik agertu da Gobela ibaian landare inba-ditzaileak kontrolatzeko burutu den jarduketarekin. Esku hartze-ko eskatu da, baina, orokorrean, gai horren inguruan informazio-falta dagoela sumatu da.

Egindako azken inkestaren arabera, 10 puntutik 7,7 puntuko batez besteko balorazioa jaso du

BERRI LABURRAKBERRI LABURRAK* Inklusioari buruzko ikastaroa. Udalak Proiektu sozialen ku-

deaketan kulturartekotasunaren ikuspegia txertatzea gaiari buruzko prestakuntza ikastaroa antolatu du. Hori, euskaraz eta gaztelaniaz, eta doakoa izango da, azaroaren 10ean, 17an eta 24an RKEn, Romo Kul-tur Etxean dagoen Gure Gune Gaztelekuan. Getxoko udalerrian aritzen diren tokiko entitate eta erakundeetako teknikarientzat eta bolunta-rioentzat da ekimena. Izenematea: www.getxo.eus/eu/inmigracion.

* Lan eskubideei buruzko tailerrak. Kosmopolis elkarteak, Giza Eskubideen arloan, lan eskubideei buruzko heziketa tailerrak anto-latu ditu, Udalak subentzionatuta. Lau saio izango dira, 12:00etatik 14:00etara, ostegunean, irailak 27, urriaren 26an, azaroaren 28an eta abenduaren 19an. Informazioa: 946 852 103 – 688 605 551 telefono zenbakietan eta www.kosmopolis.es

* Lan poltsa. San Nikolas ikastolak jantokiko ordezkapenak lan pol-tsa baten bidez kontratatuko ditu berriro aurten. Izenematea datorren urriaren 8ra arte egongo da zabalik ikastolaren webgunean (www.sa-nikolas.eus) eta beharrezkoa da euskara jakitea. 2017/2018ko lan pol-tsan egon zirenek berriro bete beharko dute izena emateko orria. Kasu horretan ez diete elkarrizketa berriro egingo, eta aurreko ikasturtean ateratako puntuak emango dizkiete. Baldintzak eta prozedura aipatu-tako webgunean eta 94 430 54 78 telefono zenbakian. Izenemateak: https://goo.gl/toUhyX

* Gurutze Gorriaren ikastaro berria. Gurutze Gorriak sorosle titulua atera ahal izateko ikastaro berria antolatu du, ondoren hon-dartzatan, igerilekutan …lan egin ahal izateko. Heziketa asteburuetan izango da, irailaren 29tik aurrera. Informazioa: 94 460 92 95/ 663 969 690 telefono zenbakietan eta www.cruzroja.es/bizkaia.

* Uribe Kostako kultur eskaintza HIRUKAren Apparen es-kutik. HIRUKA, Uribe Kostako Komunikazio taldeak, eskualdeko uda-lerrietako kultur eskaintza (ikuskizunak, erakusketak, gastronomia, kirolak, haurrentzako jarduerak, jaiak…) eskaintzen duen aplikazioa jarri du abian. Android zein iOS sistema eragileak dituzten gailuetan deskarga daiteke agenda eskaintzen duen doako aplikazioa.

Page 3: Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

Omenaldia Nazariori eta Zuloa liburu-dendari 17. Komiki Azokan

Banakako eta taldeko identitateei buruzko tailerra gazteentzat

Urriaren 19tik 21era bitartean egingo da, gure udalerrian, Getxoko Komiki Azoka-ren 17. edizioa. Aurten jarduerak bi leku-tan egingo dira: Areetako Geltokia pla-zan (saltokiak) eta Romo Kultur Etxean (jarduerak eta fanzine-gunea). Oraingo honetan, azokak omenaldia egingo die Nazario komikigile eta margolariari eta Gasteizko Zuloa liburu-dendari. Nazario Luque Vera, Nazario, estatuko komiki-munduko artista kontrakultural ospetsuenetakoa da. Lehen urratsak ko-miki undergroundaren munduan eman zituen, Bartzelonan, 70eko hamarkada hasieran. Bertan sortu zuen El Rrollo tal-dea, Javier Mariscal, Farry eta Pepichek artistek osatua, besteak beste, eta beren komiki propioak editatu eta banatu zi-tuzten. Garai hartan argitaratu zituen San Reprimonio, Sábado sabadete eta Pu-rita obrak, Bartzelonako alde ilunenak islatuz. 80ko hamarkadan, El Víbora aldizkariarekin elkarlanean hasi zen, eta bertan argitaratu zituen bere komiki gehienak. Europako beste zenbait aldiz-karirekin ere elkarlanean aritu zen, adi-bidez, azaar, It, Actuel, Oz, Frigidaire, Gai Pied, L’Écho des Savanes eta Makoki aldiz-kariekin. Gaur egun margolaritzan ari da eta hainbat erakusketatan izan ditu bere lanak ikusgai, baita ARCO azokan ere; gainera, kartelak eta diskoen azalak ere margotu ditu.Zuloa liburu-denda, bestalde, leku be-rezia da komikiaren munduan, Gastei-zen eta Gasteizetik kanpo. Txintxu San Martínek eta Sara Elíasek zuzenduta, 1987an ireki zituen ateak eta kultur erre-ferentzia bat da, bai duen eskaintzagatik bai bertan egiten diren jarduerengatik. Ireki zutenetik, sari garrantzitsuak lor-tu izan ditu, adibidez, 1989an Liburu-dendek egindako Kultur Hedapenerako Lan Onenari emandako Saria, eta Eusko Jaurlaritzaren Hiri-inguruneak Dinami-zatzearen 2015 Saria.

Datorren urriaren 7an abian jarriko da bitartekaritza eta arte eszenikoei bu-ruzko ekimena, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, GetxoArtek eta Udaleko

KartelaAurtengo Komiki Azokaren kartela Raquel Córcoles egile katalanarena da (Reus, 1985), bere ibilbidea komikiaren munduan 2011n hasi zuena (El Jueves, Cuore, GQ, El País…). Haren blogeko pertsonaia, Moderna de pueblo, 2010ean

Zurrumurruen kontrako Estrategiak antolatuta. Eraikitzen gaituzten hitzak izenburuarekin, helburua izango da banakako eta taldeko identitateei, ki-

sortu zen, eta berehala bihurtu zen fe-nomeno birala. Haren komikietako protagonista herritik hirira arrakasta bilatzera doan hogei urte inguruko nes-ka bat da, eta herriarekin konektatzeko helburua duten egoerak parodiatzen dituzte.

detasun anitzei, estereotipoei eta au-rreiritziei buruz hausnartzea eta pie-za bat sortzea. Horretarako, sormen prozesu bat garatuko da, irudian, an-tzerkian, dantzan, musikan, gizarte sareetan, multimedia munduan eta abarretan oinarrituta. Horretan, gaz-teak lan kolektibo baten protagonista absolutuak izango dira. Horman Poster kolektiboak (Matxalen de Pedrok eta Igor de Quadrak) gida-tutako prozesua urriaren 7an hasiko da GetxoArteren El Respiradero izene-ko gunean, Areetako Geltokia plazan, 14:00etatik 16:30era (bazkaria barne). Egitarauak sei saio izango ditu. Ge-txoArten izango den hasierako saioa-ren ondoren, beste lau topaketa gehiago egingo dira (urriaren 21ean, azaroaren 11n eta 25ean, eta abendua-ren 2an, igandeak, 16:30ean hasita). Amaiera ekitaldia datorren abendua-ren 14an izango da Andrés Isasi Musi-ka Eskolan, 20:00etan. Parte hartu nahi duten gazte interesa-tuek izena eman behar dute www.ge-txo.eus/actividades udal webgunean. Informazio gehiago izateko [email protected] posta elektronikora jo daiteke.

Romoko Santa Eugenia plazan egingo da larunbat honetan, irailak 29, Bigarren Getxo Dantzan, Agurra, Berantzagi, Itxartu, Zasi-Eskola eta Itxas Argia taldeek antolatutako ekitaldia, Udalaren babesarekin. Dantza-riak 11:00etan elkartuko dira eta ordu erdi beranduago kalejira egingo dute plazatik bertatik abiatuta; horren ostean etorriko da dantza erakustaldia, 12:30ean. 15:00etan, herri-bazkaria ospatuko da (10€. Txarte-lak Museo eta Iratxo Berri tabernetan sal-gai); 17:00etan, kantu-poteoa izango da; 18:00etan pailazoak eta 20:00etan, erro-meria Batek Daki taldearekin.

Abenduaren 10era bitartean bisitatu ahal izango da, Bizkaia Zubiaren inguruetan –Getxon eta Portugaleten- “Gestos para salvar el planeta” izeneko argazki-erakusketa, Fundación AXAk bultzatuta eta Joaquin Araújo naturalista komisario duena. Erakusketa formatu handiko 65 ar-gazkik osatzen dute eta “ohartarazi nahi du ingurumenaren kontserbazio aktiboa eta planeta-ren etorkizuna guztion ardura dela”. Irudiek, babes-lan horretan, planetaren hauskortasuna eta eguneroko portaera txikien garrantzia erakusten dute.

Bigarren Getxo Dantzan

Planeta ez hondatzeko jardunbideak

* Herri Kirolen Eguna Getxon. Larunbat honetan, irailaren 29an, Al-gortako Batzokiaren patioan, Getxoko Herri Kirolen Eguna egingo da, Itxartu Taldeak eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirolen Federakundeak antolatuta. Pro-bak 12:00etan hasiko dira eta, lehenen-goz, binakako harri-zulatzaileen Bizkai-ko Txapelketa jokatuko da. Ondoren, 12:45ean, Bizkaiko Herri Kirolen Liga-ren txanda izango da eta horren barruko hirugarren jardunaldia egingo da; eta bertan, zortzi modalitateetako lehiaketa mistoak egingo dira; Getxo Herri Kirol Taldeak ere parte hartuko du. *Urrezko domina berriak Amallobietarentzat

Getxoko Udaltzaingoko agentea den Luis Amallobietak urrezko bi domi-na irabazi ditu 2.000 metroko eta 500 metroko master lehiaketan, arraun-ergometroan, Zazpigarren Polizia eta Suhiltzaileen Jokoetan. Cádizen ari dira jokatzen, Algeciras eta Campo de Gi-braltarren, hain zuzen ere. Ergometroko proban, 30 lehiakide inguru bildu ziren, Errusia, Suedia, Irlanda, Alemania edo Errumaniatik etorritakoak, baita Ka-talunia, Malaga, Madril eta abarretik. Indoor-arrauneko saioa La Línea de la Concepción hiriko Marítimo Linense elkartean jokatu zen, eguzki-galgatan, Gibraltarreko Haitzaren gerizpe baka-rrarekin, eta halere, lehiakideak indar guztiz saiatu ziren.Jokoak igande honetan, irailak 30, amai-tuko dira; guztira, 3.400 parte-hartzailek eman dute izena, 60 kirol modalitate baino gehiagotan.

KIROLAK

Page 4: Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

Getxok bat egingo du, beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen di-tuen Ondarearen Europako Jardunal-diekin. Oraingoan Ondarea, emakumeen emaria izango da jardunaldien leloa. Urrian zehar parte hartzeko aukera izango da hainbat jardueratan: erakus-ketak, hitzaldiak, bertako produktuen dastaketa, oinezko bisita gidatuak, bisita antzeztuak eta jaialdi flamenkoa. Asko-tariko jarduera-egitarau hori prestatzen Udaleko zenbait arlok hartu dute parte (Hirigintza, Ingurumena, Euskara eta Turismoa) eta beste eragile batzuek (Bi-zarra Lepoan, Kultura Paisaien eta On-darearen Unesco Katedra, UPV/EHU, El Transbordador de Vizcaya, Sim Romi, Kale Dor Kayiko…).Edizio honetan, egingo diren jarduera guztiak emakumezkoen ikuspuntutik antolatu dira, banakako zein kolekti-boki: emakumeak zer suposatu duen Getxon, bere hastapenak, bere ondore-tasuna… Portu Zaharreko emakumeen lana hobeto ezagutuko dugu, nor zen Felipa Bustingorri –Areetako garai ba-teko hondartzaren ondoko ostatu baten jabea-, edo Francisca Labroche, Maximo Agirreren emaztea eta Santa Ana baseli-zaren sustatzailea.

Helburuak Egitarau horren bitartez lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: batetik, kultura ondarearen zabalkundea egitea hainbat jardueraren bidez, eta beste-tik, gure ondarea gozatu, ezagutu eta errespeta dadin lortzea, kalitatezko es-perientzia bat dela medio. “Gainera, uda-ko sasoitik kanpo aisia eta kultura jarduerak programatzeak bidea ematen du udalerrira txangozaleak erakartzeko, bai Bizkaikoak bai auzoko probintzietakoak, eta pizgarria ema-ten du ostalaritzako eta aisiako zerbitzuetan eta horiekin lotutako beste batzuetan kontsu-mitzeko. Sustapen ekonomikorako GETXO 2020 estrategiarekin lerrokatutako jarduera da —estrategia horrek turismo kulturalaren alde apustu egiten du, besteak beste—, eta ezarri nahi dugun turismo jasangarriaren eredua garatzeko giltzarri diren bi helburu lortzen laguntzen du: turismoa urte-sasoi guztietara hedatzea, eta bisitariak zein turis-tak barreiatzea, orain bisitatuenak ez diren baliabide eta eremuetara erakarriz”, Irantzu Uriarte Turismoko zinegotziak adierazi duenez.

“Migrazio eta zainketen bideak”Urriaren 15etik azaroaren 10era bitar-tean, argazki-erakusketa emakume mi-gratuen istorioetan oinarrituta, Algorta-ko Azokan (Torrene, 4) Katia Henríquez Dominguezek antolatua. Informazio gehiago: 94 625 11 38.

“Kultur ibilbideak, Getxoko arki-tektura eta paisaiak”Urriak 25, osteguna, 19:00etan, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta), Getxoko Turismo Bulegoak antolatutako hitzal-dia, gehienbat emakumeek egindakoa da eta, ibilbide autogidatuen eskutik, herriaren historia ezagutarazten du.

“Kultura eta natura ondare baten zaindariak”Urriak 20, larunbata, 11:00etan, Getxoko Ingurumen Aretoan, hitzaldia eta berto-ko produktuak dastatzea. Informazioa

Aste honetan, gure udalerrian, Turismo arloko en-presek eta agentzia hartzaileek trebakuntza eta el-karlanerako jardunaldia egin dute. Euskadiko uda-lerriak kalitatezko helmuga bihur daitezen izan da jardunaldi horren helburu nagusia. Euskadiko Tu-rismo Agentzia Hartzaileen elkartea-ATRAEk eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak antolatutako jardunaldian, goizean Getxolaneko instalazioetan lan egin zuten eta, arratsaldean uda-lerriko baliabide turistiko garrantzitsuenak bisita-tu zituzten: Bizkaia Zubia, Punta Begoña Galeriak, Getxo Antzokia (argazkian) eta Portu Zaharra. Izan ere, kongresu eta erakusketen sektorea bokazio tu-ristikoa duten hiri guneen trakzio- eta dinamiza-zio-elementua bihurtu da, Getxo kasu.

Getxon erakusketak, hitzaldiak eta bisita gidatuak egongo dira

eta erreserbak: 688 883 596, [email protected]

“Punta Begoña emakume hitzean”Urriaren 10etik azaroaren 4ra bitartean, ikus-entzunezko erakusketa emakumeek gure ondarearen historian eta ondarea berreskuratzeko lanean izan duten zere-gina agerian jartzen duena. Informazioa: www.puntabegonagetxo.eus

“Felipa Bustingorriren begiradatik”Urriak 27, larunbata, eta urriak 28, igan-dea, 10:30ean, oinezko bisita gidatua

“Ondarea, emakumeen emaria” izango da aurten Ondarearen Europako Jardunaldien goiburua

Turismo-enpresa eta agentzia hartzaileentzako jardunaldi teknikoa

Areeta ingurua emakume horren begi-radatik ezagutzeko; bera, Areetako ga-rai bateko hondartzaren ondoko ostatu baten jabea izan zen. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, [email protected]

“Portu Zaharreko emakumeak”Urriak 7 eta 14, igandeak, 11:30ean, bisi-ta antzeztua Algortako Portu Zaharrera. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Tu-rismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, [email protected]

“Francisca Labrocheren begirada-tik”Urriak 27, larunbata, eta urriak 28, igan-dea, oinezko bisita gidatua emakume horren garaiko bizitza nolakoa zen eza-gutzeko; bera Maximo Agirreren emaz-tea eta Santa Ana baselizaren sustatzai-lea izan zen. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, [email protected]

Euskaraldia SorginzulonUrriak 20, larunbata, 17:30etik 20:00ak arte, Punta Begoñan, Getxoko kostal-deari buruzko ikerketa etnotoponimi-koan oinarritutako bisita antzeztua. In-formazioa eta erreserbak: 688 65 30 42, [email protected]

“Emakumeak eta Bizkaia Zubia”Urrian zehar, argazki erakusketa Biz-kaia Zubiko terrazetan, non emaku-meak protagonistak diren.

“Xarma eta artea”Urriak 20, larunbata, 18:00etan, Bizkaia Zubian, jaialdi flamenkoa, kulturarteko genero-ikuspegitik eta emakume ijitoen eskutik. Informazio gehiago: www.getxo.eus/turismo.

Page 5: Getxok Ocean Tech Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa ... · Getxoarte 2018. Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte

Galeria biziak

.

Galerietan beti dago zerbait interesgarria

Ricardo Bastidari buruzko testigantzak