2
LOYOLA > ZUMARRAGA eu es GR 120 INAZIOTAR BIDEA EUSKADIN EL CAMINO IGNACIANO EN EUSKADI Planifikatu hurrengo eguneko etapa: lo egiteko leku asko udan bakarrik irekitzen dituzte, aldez aurretik erreserbatu. Komeni da ibilbide bakarrik ez egitea. Ez ahaztu dokumentazioa, kredentziala eta dirua –edo kreditu-txartela–, eta kontu handia izan baliozko objektuekin. Eraman etapa bakoitzerako janari eta edari nahikoa eta larrialdietako botika-kutxa. Eraman oinetako eta arropa egokiak, eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta. Komeni da mugikorraren bateria ongi beteta eramatea. Jarri arreta: zenbaitetan gezi laranjak aurkituko dituzu, seinaleztapen ofizialarekin bat ez datozenak. Errespetatu ingurunea eta gainerako ibiltariak. Planifica la etapa del día siguiente: Muchos alojamientos sólo abren en verano, reserva con antelación. Es aconsejable realizar el recorrido en compañía. No olvides documentación, credencial y dinero –o tarjeta de crédito- y ten cuidado con los objetos de valor. Lleva comida y bebida suficiente para cada etapa y botiquín de urgencia. Lleva calzado y ropa adecuado teniendo en cuenta la predicción del tiempo. Es aconsejable llevar la batería del móvil bien cargada. Presta atención: en ocasiones encontrarás flechas naranjas que no coinciden con la señalización oficial. Respeta el entorno y a los demás senderistas. GOMENDIOAK RECOMENDACIONES Ibilbide luze hau Azpeitian hasten da, euskal santuaren jaiotetxearen eta Loiolako Santutegiaren monumentu multzoaren ondoan. Santutegia arkitektura-obra barroko ikaragarria da, eta XVII. mendetik XVIII. mendera bitarte eraiki zen, San Ignazioren omenez. Izarraitz kareharrizko mendiaren behealdetik Zumarragarantz abiatu behar dugu, lehen etapa herri horretan amaitzen baita. Horretarako, Azkoititik igaro beharko dugu (santutegitik 3 kilometrora dago), Urola ibaiaren bideari jarraituta, eta egun Bide Berde bihurtuta dagoen Urolako tren zaharraren trenbidean aurrera egin, oinezkoentzat nahiz txirrindularientzat ezin hobeto prestatuta baitago. Este largo recorrido se inicia en Azpeitia, junto a la casa natal del Santo vasco y al conjunto monumental del Santuario de Loyola, impresionante obra arquitectónica barroca construida entre los siglos XVII y XVIII en honor a San Ignacio. Al pie de la mole calcárea de Izarraitz, nuestros pasos se deben dirigir hacia la localidad de Zumarraga, final de la primera etapa, pasando antes por Azkoitia (a 3 km del Santuario), siguiendo el curso del río Urola y por el trazado del antiguo Ferrocarril del Urola, actualmente una Vía Verde perfecta para su uso tanto para caminantes como ciclistas. LOIOLA. Santutegia eta San Ignazioren jaiotetxea ikusi ondoren, santuak egindako bidetik hasiko dugu gure erromesaldia, Zumarragarantz. Basilikatik abiatuz, ezkerraldean dagoen aparkalekuan, etapa osoan hurbil izango dugun Urolako Bide Berdea hasten da. Bidean iturriak aurkituko ditugu, eta industria- eremu bat igaro ondoren, Azkoitiko hirigunean sartuko gara. AZKOITIA. Azkoitiko hiribildua Monumentu Multzo deklaratuta dago. Gu Julio Urkijo hiribidetik eta Miserikordiaren zubitik iritsiko gara, eta Kale Nagusi bitxia zeharkatuko dugu. Kale horretan, Andra Mari eliza errenazentista bikaina nabarmentzen da. Hiribildua ikusi ondoren, Urola ibaia zeharkatuko dugu berriz Jausoro auzotik. San Frantzisko ermitaren ondotik igaro ondoren, bizikleta-erreira itzuliko gara. Bidean tunel eta zubi ugari ikusiko ditugu, Urola ibaiaren bideak zeharkatzen duen eta oroimena pizten duen ingurune batean. km 0 km 2,9 LOYOLA. Tras realizar la visita obligada al templo y a la casa natal de San Ignacio comenzamos con nuestra peregrinación siguiendo los pasos del santo hacia Zumarraga. Saliendo de la Basílica, en el aparcamiento de la izquierda, comienza la Vía Verde del Urola que nos acompañará a lo largo de la etapa. Encontramos fuentes a nuestro paso y tras pasar una zona industrial, nos adentramos el núcleo urbano de Azkoitia. AZKOITIA. Alcanzamos la villa de Azkoitia, declarada Conjunto Monumental, por la calle Julio Urquijo y el puente de la Misericordia, y recorremos la pintoresca Calle Mayor en la que destaca la imponente iglesia renacentista de Santa Maria la Real. Tras la visita a la villa, cruzamos de nuevo el Urola por el barrio Jausoro para pasar junto a la ermita de San Francisco y volvemos a tomar de nuevo el carril bici. A nuestro paso se suceden túneles y puentes siguiendo el curso del Urola por un entorno evocador. km 0 km 2,9 1 LOYOLA > AIZPURUTXO Bidezatia / Tramo 17,7 269m. 4h. 10’ INAZIOTAR BIDEA CAMINO IGNACIANO GR 120 Vitoria-Gasteiz Bilbao Donostia San Sebastián LOYOLA Navarrete ZUMARRAGA GR 120 Homologazio-data: 2016 Fecha de homologación: 2016 17,7 km 269 m 4h 10’ 1-1-1-3 Inguruak badu bere arriskua El medio no está exento de riesgo Bide eta bidegurutzeak ondo zehaztuak Caminos y cruces bien definidos Zoru leuneko ibilaldia Marcha por superficie lisa 3 ordutik 6ra bitarteko ibilaldia gelditu gabe De 3 a 6 horas de marcha efectiva 1 1 1 3 KMZ GPX

GR 120 Bidezatia / Tramo INAZIOTAR INAZIOTAR BIDEA EUSKADIN … · 2020. 5. 26. · GR 286 ibilbidea hartuta. Ermita eta bertako interpretazio-zentroa bisitatzeko eta inguruak eskaintzen

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • LOYOLA > ZUMARRAGA

    eu es

    GR 120 INAZIOTAR BIDEA EUSKADINEL CAMINO IGNACIANO EN EUSKADI

    Planifikatu hurrengo eguneko etapa: lo egiteko leku asko udan bakarrik irekitzen dituzte, aldez aurretik erreserbatu.

    Komeni da ibilbide bakarrik ez egitea.

    Ez ahaztu dokumentazioa, kredentziala eta dirua –edo kreditu-txartela–, eta kontu handia izan baliozko objektuekin.

    Eraman etapa bakoitzerako janari eta edari nahikoa eta larrialdietako botika-kutxa.

    Eraman oinetako eta arropa egokiak, eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta.

    Komeni da mugikorraren bateria ongi beteta eramatea.

    Jarri arreta: zenbaitetan gezi laranjak aurkituko dituzu, seinaleztapen ofizialarekin bat ez datozenak.

    Errespetatu ingurunea eta gainerako ibiltariak.

    Planifica la etapa del día siguiente: Muchos alojamientos sólo abren en verano, reserva con antelación.

    Es aconsejable realizar el recorrido en compañía.

    No olvides documentación, credencial y dinero –o tarjeta de crédito- y ten cuidado con los objetos de valor.

    Lleva comida y bebida suficiente para cada etapa y botiquín de urgencia.

    Lleva calzado y ropa adecuado teniendo en cuenta la predicción del tiempo.

    Es aconsejable llevar la batería del móvil bien cargada.

    Presta atención: en ocasiones encontrarás flechas naranjas que no coinciden con la señalización oficial.

    Respeta el entorno y a los demás senderistas.

    GOMENDIOAKRECOMENDACIONES

    Ibilbide luze hau Azpeitian hasten da, euskal santuaren jaiotetxearen eta Loiolako Santutegiaren monumentu multzoaren ondoan. Santutegia arkitektura-obra barroko ikaragarria da, eta XVII. mendetik XVIII. mendera bitarte eraiki zen, San Ignazioren omenez.

    Izarraitz kareharrizko mendiaren behealdetik Zumarragarantz abiatu behar dugu, lehen etapa herri horretan amaitzen baita. Horretarako, Azkoititik igaro beharko dugu (santutegitik 3 kilometrora dago), Urola ibaiaren bideari jarraituta, eta egun Bide Berde bihurtuta dagoen Urolako tren zaharraren trenbidean aurrera egin, oinezkoentzat nahiz txirrindularientzat ezin hobeto prestatuta baitago.

    Este largo recorrido se inicia en Azpeitia, junto a la casa natal del Santo vasco y al conjunto monumental del Santuario de Loyola, impresionante obra arquitectónica barroca construida entre los siglos XVII y XVIII en honor a San Ignacio.

    Al pie de la mole calcárea de Izarraitz, nuestros pasos se deben dirigir hacia la localidad de Zumarraga, final de la primera etapa, pasando antes por Azkoitia (a 3 km del Santuario), siguiendo el curso del río Urola y por el trazado del antiguo Ferrocarril del Urola, actualmente una Vía Verde perfecta para su uso tanto para caminantes como ciclistas.

    LOIOLA. Santutegia eta San Ignazioren jaiotetxea ikusi ondoren, santuak egindako bidetik hasiko dugu gure erromesaldia, Zumarragarantz. Basilikatik abiatuz, ezkerraldean dagoen aparkalekuan, etapa osoan hurbil izango dugun Urolako Bide Berdea hasten da. Bidean iturriak aurkituko ditugu, eta industria-eremu bat igaro ondoren, Azkoitiko hirigunean sartuko gara.

    AZKOITIA. Azkoitiko hiribildua Monumentu Multzo deklaratuta dago. Gu Julio Urkijo hiribidetik eta Miserikordiaren zubitik iritsiko gara, eta Kale Nagusi bitxia zeharkatuko dugu. Kale horretan, Andra Mari eliza errenazentista bikaina nabarmentzen da. Hiribildua ikusi ondoren, Urola ibaia zeharkatuko dugu berriz Jausoro auzotik. San Frantzisko ermitaren ondotik igaro ondoren, bizikleta-erreira itzuliko gara. Bidean tunel eta zubi ugari ikusiko ditugu, Urola ibaiaren bideak zeharkatzen duen eta oroimena pizten duen ingurune batean.

    km 0

    km 2,9

    LOYOLA. Tras realizar la visita obligada al templo y a la casa natal de San Ignacio comenzamos con nuestra peregrinación siguiendo los pasos del santo hacia Zumarraga. Saliendo de la Basílica, en el aparcamiento de la izquierda, comienza la Vía Verde del Urola que nos acompañará a lo largo de la etapa. Encontramos fuentes a nuestro paso y tras pasar una zona industrial, nos adentramos el núcleo urbano de Azkoitia.

    AZKOITIA. Alcanzamos la villa de Azkoitia, declarada Conjunto Monumental, por la calle Julio Urquijo y el puente de la Misericordia, y recorremos la pintoresca Calle Mayor en la que destaca la imponente iglesia renacentista de Santa Maria la Real. Tras la visita a la villa, cruzamos de nuevo el Urola por el barrio Jausoro para pasar junto a la ermita de San Francisco y volvemos a tomar de nuevo el carril bici. A nuestro paso se suceden túneles y puentes siguiendo el curso del Urola por un entorno evocador.

    km 0

    km 2,9

    1

    LOYOLA > AIZPURUTXOBidezatia / Tramo

    17,7 269m. 4h. 10’

    INAZIOTAR BIDEA

    CAMINO IGNACIANO

    GR 120Vitoria-Gasteiz

    Bilbao

    DonostiaSan Sebastián

    LOYOLA

    Navarrete

    ZUMARRAGA

    GR 120Homologazio-data: 2016

    Fecha de homologación: 2016

    17,7 km 269 m 4h 10’ 1-1-1-3

    Inguruak badu bere arriskuaEl medio no está exento de riesgo

    Bide eta bidegurutzeak ondo zehaztuakCaminos y cruces bien definidos

    Zoru leuneko ibilaldiaMarcha por superficie lisa

    3 ordutik 6ra bitarteko ibilaldia gelditu gabeDe 3 a 6 horas de marcha efectiva

    1

    1

    1

    3

    KMZ GPX

  • • Urretxuko aterpetxea Santa Barbara ermitaren ondoan kokatuta dago, hirigunetik bi kilometro ingurura, mendebaldera. Bertaraino hurbildu gaitzakeen autobus bat dago.

    • El albergue de Urretxu se encuentra junto a la ermita de Santa Barbara, a unos dos kilómetros al Oeste del casco urbano. Existe un autobús local que nos puede acercar hasta el mismo.

    EZ GERATU EZAGUTU GABE!¡NO TE LO PIERDAS!

    KONTUAN HARTU BEHARREKOAKA TENER EN CUENTA

    Loiolako Santutegiko monumentu-multzoa San Ignazioren jaiotetxearen inguruan eraikitako hainbat eraikinez osatuta dago. Eraikin horien artean, basilika nabarmentzen da, askok euskal Vatikano txikitzat hartzen dutena, kupula handientsu batekin eta arkupe handi churrigueresko batekin.

    El complejo monumental del Santuario de Loyola está compuesto por una serie de edificios construidos en torno a la casa natal de San Ignacio. Entre ellos destaca la basílica, por muchos considerada como un pequeño Vaticano vasco, con una majestuosa cúpula y un amplio pórtico de estilo churrigueresco.

    Zumarragako Antiguako Ama Birjinaren ermitarako bisitaldia ezinbestekoa da Inaziotar Bidea egiten duen erromes ororentzat, Iñigok bidea egin zuenean bertan otoitz egin baitzuen. Barruko estalkiaren zurezko egitura ikusgarria nabarmentzen da. Ermitaren edertasuna dela-eta, ermiten katedrala dela esan ohi da.

    Hirigunetik kilometro bat baino zertxobait gehiagora kokatuta dago ekialdean, GR 286 ibilbidea hartuta. Ermita eta bertako interpretazio-zentroa bisitatzeko eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi panoramikoak ikusteko, 200 metroko desnibela gainditu beharra dago Zumarragatik, baina ahaleginak merezi du.

    La visita a la ermita de la Antigua en Zumarraga se antoja indispensable para cualquier peregrino que realice el Camino Ignaciano, pues en ella oró Iñigo en su camino. Destaca su imperioso entramado de madera de la cubierta interior y debido a su belleza es conocida como la catedral de las ermitas.

    Se encuentra a poco más de un kilómetro al Este del casco urbano, tomando el GR 286. La visita al propio templo y su centro de interpretación y las vistas panorámicas que ofrece bien merecen el esfuerzo añadido de salvar los 200 m de desnivel la separan de Zumarraga.

    km 10

    km 15,9

    km 16,7

    AIZPURUTXO. La antigua estación de tren de Aizpurutxo nos desvela el pasado de esta vía verde que discurre por el trazado del antiguo ferrocarril eléctrico del Urola, construido en 1926 entre los municipios de Zumarraga y Zumaia. En 1986 el tren realizó su último viaje y pocos años después fue desmantelado y habilitado como la Vía Verde que hoy recorremos. Poco después de la estación veremos a nuestra derecha el pequeño barrio de Aizpurutxo. De aquí en adelante seguimos sin despegarnos de la vía verde para atravesar varios túneles y pasar junto a una cantera y otra antigua estación de ferrocarril hasta alcanzar la GI-631 a la altura de un pequeño parque.

    LA MESA (AGINAGA). En el parque llamará nuestra atención una rueda de molino que ha sido usada de forma muy original como mesa en la que poder hacer el almuerzo. El carril bici continúa junto a la carretera pasando al poco junto a la depuradora y, tras cruzar un puente, alcanzamos el barrio de Etxeberri.

    ETXEBERRI. Pasamos este barrio de Zumarraga y seguimos junto a un parque antes de entrar al núcleo urbano cruzando un puente peatonal. Giramos a la derecha para alcanzar al poco la plaza de Urretxu por la calle Iparragirre. En la plaza encontramos la estatua del conocido bardo vasco natural de esta localidad.

    URRETXU. Bajamos por la calle Areizaga hasta la conocida como Plaza del “Pirulo”, común a ambas poblaciones por encontrarse sobre el curso del Urola. Por la calle Soraluze alcanzamos la plaza de Zumarraga presidida por la estatua del conquistador zumarragarra López de Legazpi. Seguimos de frente para toparnos con las vías del tren que acompañarán nuestros pasos hasta el final de etapa en la Plaza de las estaciones.

    km 10

    km 15,9

    • Etaparen hasieran, Basilikatik abiatu eta eskuinaldean, GR 286 Araindarri ibilbidea, hots, “Hiru Tenpluen Ibilbidea” abiatzen da, eta handik Zumarragarantz bideratzen da, mendizaleentzako trazadura erakargarriagoarekin.Aukera aproposa da sasoi onean dauden eta ibilbide malkartsuago bat eskertzen duten pertsonentzat.

    • Al comienzo de la etapa, saliendo de la Basilica a la derecha, parte el GR 286 Araindarri, “Ruta de los Tres Templos” que encara sus pasos hacia Zumarraga por un trazado más montañero. Una buena opción para aquellos que se encuentren más en forma y agradezcan un sendero más agreste.

    AIZPURUTXO. Aizpurutxoko tren-geltoki zaharrak Bide Berdearen iragana uzten digu agerian. Izan ere, 1926an egin zen eta Zumarragatik Zumaiarako bidea egiten zuen Urolako antzinako tren elektrikoaren bidetik doa Bide Berdea. Trenak 1986an egin zuen azken bidaia, eta handik urte batzuetara, trenbidea desegin eta gaur egun ezagutzen dugun Bide Berdea gaitu zuten. Geltokia utzi eta pixka batera, Aizpurutxo auzo txikia ikusiko dugu eskuinaldean. Puntu horretatik aurrera, Bide Berdea utzi gabe jarraituko dugu, eta, zenbait tunel zeharkatu eta harrobi baten eta antzinako beste tren-geltoki baten ondotik igaro ondoren, GI-631 errepidera iritsiko gara, parke txiki baten inguruan.

    MAHAIA-LA MESA (AGINAGA). Parkean, errotarri bat nabarmentzen da, oso modu originalean prestatu baitute hamaiketakoaz gozatzeko mahai gisa. Bizikleta-erreiak errepidearen ondotik jarraitzen du, eta pixka batera araztegiaren ondotik igaro eta zubi bat zeharkatu ondoren, Etxeberri auzora iritsiko gara.

    ETXEBERRI. Zumarragako Etxeberri auzoa utzi eta parke baten ondotik jarraituko dugu, eta oinezkoentzako zubi bat zeharkatu ondoren, hirigunean sartuko gara. Eskuinaldera egin ondoren, Urretxuko plazara iritsiko gara berehala, Iparragirre kaletik. Plazan, Urretxun jaiotako euskal koplari ospetsuaren estatua ikusiko dugu.

    URRETXU. Areizaga kaletik “Pirulo” plazaraino jaitsiko gara; komuna da bi herrientzat, Urola ibaiaren bidearen gainean baitago. Soraluze kaletik, Zumarraga plazara iritsiko gara. Bertan, Lopez Legazpi konkistatzaile zumarragarraren estatua ikusiko dugu. Aurrera jarraitu eta trenbidearekin egingo dugu topo, eta bertatik Geltokien Plazara iritsiko gara, etaparen amaierara, alegia.

    TELEFONO INTERESGARRIAKTELÉFONOS DE INTERÉS

    943 151 878Loiolako Turismo BulegoaOficina de Turismo de Loyola

    LarrialdiakEmergencias

    Antioko Turismo Bulegoa (Zumarraga) Oficina de Turismo de La Antigua (Zumarraga) 943 72 20 42

    Loiolako Santutegia Santuario de Loyola 943 025 000

    km 14,8 km 14,8

    km 16,7

    www.euskaditurismo.eus

    AIZPURUTXO > ZUMARRAGABidezatia / Tramo