11
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA Historia Guggenheim Bilbao Museoa sortu izana kontu artistikotik haratago doa. Handikerietan erortzeko arriskurik gabe, gure hiriaren historiaren inflexio puntua da, eta “Guggenheim efektua” deitu denaren genesia, sortzea eta eboluzioa ikasgaia izango da gure etorkizun hurbileko eskoletan. Laurogeita hamargarren hamarkadaren lehen urteetan hasi zen guztia, krisi ekonomiko garaian, aldaketa premiazkoa zuen industria osteko Bilbon. Orduan, gure hiriko arduradun instituzionalak traktore ekonomiko, kultural eta bizitzekoa izan zitekeen proiektuaren beharraren aurrean zeuden. Beharrizan horrek bat egin zuen Solomon R. Foundationek hedatzeko zeukan ereduarekin. Eredu horri esker, Europan bi museo gehiago irekitzea erabaki zuten: Deutsche Guggenheim, Berlinen, eta Guggenheim Bilbao Museoa. Hasiera baten, museo berria sortzeko ideia nagusia Alhondiga berroneratzea izan zen, baina berehala baztertu zen ideia hura, eta proiektua Nerbioi Itsasadarreko erriberara eraman zen, La Salve Zubi ondoan, hiriko paisaiaren berebiziko osagaia.

Guggenheim Bilbao Museoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Guggenheim Bilbao Museoa sortu izana kontu artistikotik haratago doa. Handikerietan erortzeko arriskurik gabe, gure hiriaren historiaren inflexio puntua da, eta “Guggenheim efektua” deitu denaren genesia, sortzea eta eboluzioa ikasgaia izango da gure etorkizun hurbileko eskoletan.

Citation preview

Page 1: Guggenheim Bilbao Museoa

GUGGENHEIMBILBAO MUSEOA

Historia

Guggenheim Bilbao Museoa sortu izana kontu artistikotikharatago doa. Handikerietan erortzeko arriskurik gabe, gurehiriaren historiaren inflexio puntua da, eta “Guggenheim efektua”deitu denaren genesia, sortzea eta eboluzioa ikasgaia izangoda gure etorkizun hurbileko eskoletan.

Laurogeita hamargarren hamarkadaren lehen urteetan hasizen guztia, krisi ekonomiko garaian, aldaketa premiazkoa zuenindustria osteko Bilbon. Orduan, gure hiriko arduraduninstituzionalak traktore ekonomiko, kultural eta bizitzekoa izanzitekeen proiektuaren beharraren aurrean zeuden. Beharrizanhorrek bat egin zuen Solomon R. Foundationek hedatzekozeukan ereduarekin. Eredu horri esker, Europan bi museogehiago irekitzea erabaki zuten: Deutsche Guggenheim,Berlinen, eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Hasiera baten, museo berria sortzeko ideia nagusia Alhondigaberroneratzea izan zen, baina berehala baztertu zen ideiahura, eta proiektua Nerbioi Itsasadarreko erriberara eramanzen, La Salve Zubi ondoan, hiriko paisaiaren berebiziko osagaia.

Page 2: Guggenheim Bilbao Museoa

Museoa hartuko zuen arkitektura-proiektua hautatzekolehiaketa deitu zen, eta Frank Gehry (EEBB), ArataIsozaki (Japonia) eta Himmelb(l)au Kooperatibak (Viena),Wolf Prix eta Helmut Swiczinnskyrena, parte hartu zuten.Lehenak irabazi zuen, 1993ko otsailean aurkeztu zenarkitektura-proiektu ikusgarriarekin, zalantzarik gabe.

Zortzi hilabete beranduago, 1993ko urriaren 23an,Museoaren lehen harria jartzeko zeremonia egin zen,eta lanekin hasi. Egun hartatik aurrera eta lau urtez,Bilboko paisaia egitura batek markatuta geratu zen, bereforma kurbatuak egunero hazten ari ziren bitartean.Horrek, ondotik pasatzen zirenen kuriositatea piztenzuen, azkenean izango zuen arrakasta aurreratuz.

Museoa 1997ko urriaren 19an inauguratu zen ofizialki.Lehen egunetik bertatik gainditu ziren aurreikuspenak.Aho batekoa izan zen adostasuna, euskal herritarrena(Museoa aldaketaren ikur bihurturik), turismoarena etaarkitektura-kritikarena.

Gaur, inauguraziotik hamarkada bat baino gehiago igaroondoren, inork ez du zalantzan jartzen Museoa sortzeakarlo guztietan ekarri duen arrakasta.

Page 3: Guggenheim Bilbao Museoa

Bilduma Iraunkorra

Guggenheim Museoen Bilduma IraunkorraGuggenheim Sareko museoetan dauden bildumaezberdinek osatzen dute, eta elkarren osagarri etaaberasgarri dira. Horrela, Guggenheim erakundeekfunts horrentzako sarbidea daukate, beraz,aurkezpenetan erants ditzakete eta sakontasunezazter dezakete gure garaiko artea. Funts erraldoihorrentzako sarbideak, lehen abangoardietatik artegaraikidera doana, Guggenheim Bilbaori sakontasunhistoriografiko handiko erakusketak antolatzeaahalbidetzen dio.

Guggenheim Museoa, hortaz, Berezko Bildumaosatzen joan da inauguratu zenetik, eta pinakotekaren13 urte hauetan hazi egin da bai tamainan, baitasakontasun historikoan ere. Bilduma hori, XX. mendeerdialde aurretik gaur egunerakoa da; Europa etaAmerikaren arteko elkarrizketan jartzen du arreta.

Maisu lanak eta lan bereziak daude, hala nola, MarkRothkoren Izenbururik Gabe; sortzaile jakin batzuei“begirada sakonak” eskain diezazkieketen multzoesanguratsuak ere ikus daitezke, Anselm Kiefer kasu;toki espezifikoa duten piezak, Museoko espazioekinharremanetan sortuak, Richard Serraren DenborarenMateria adibidez; baita Euskadi eta Espainiako arteenadibide esanguratsuak.

Museoaren Aretoa Eduardo Chillidaren lanekin

Page 4: Guggenheim Bilbao Museoa

Guggeheim Bilbao Museoaren jabetzakoakdiren artelan batzuk honakoak bezalakoartistenak dira: Joseph Beuys, LouiseBourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Willemde Kooning, Robert Motherwell, Jorge Oteiza,Robert Rauschenberg, James Rosenquist,Clyfford Still, Antoni Tàpies, Cy Twombly edoAndy Warhol. Euskal arteari dagokionean,Bilduma Propioak egiten duen ibilbidea aipatuChillida edo Oteizatik doa, tarteko belaunalditikpasatuz (Txomin Badiola, Jesús Mari Lazkano,Pello Irazu, Prudencio Irazabal edo CristinaIglesias), artista gazteetaraino helduz (IbonAranberri, Abilgail Lazkoz, Asier Mendizabal,Maider López edo Itziar Okariz).

Still. C. Titulurik gabea. 1964 Saura. A. Gurutziltzaketa. 1959-1963

Klein. Y. Antropometria urdin handia ( ANT 105)(La grande Anthropométrie bleue ( ANT 105). 1960

Rothko. M. Titulurik gabea. 1952-53

Page 5: Guggenheim Bilbao Museoa

Warhol. A. Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns). 1979

Rosenquist. J. Flamenko kapsula (Flamingo Capsule).1970

Page 6: Guggenheim Bilbao Museoa

Oteiza. J. Esferaren desokupazioaren entsegua. 1958

Rauschenberg. R. Gabarra (Barge). 1962-63.

Motherwell. R. Bidaia: hamar urte geroago (The Voyage: Ten Years After). 1961

Page 7: Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketen Historikoa

1997an inauguratu zenetik, Guggenheim BilbaoMuseoak Europako museo guztien artekoerakusketarik bisitatuenetarikoak hartu ditu.Museoaren inaugurazio erakusketatik,“Guggenheim museoak eta mende honetakoartea”, Solomon R. Foundationen funtsenhautaketa garrantzitsua erakusten zuena, gauregungo erakusketetara heldu arte, GuggenheimMuseoaren erakusketa-egutegia Europakointeresanteenetarikoen artean azaldu da.

Adibide moduan, urte hauetako erakusketaesanguratsuenetariko batzuk aipa genitzake.“Txina: 5.000 urte” (1998) izenekoarekin hasgintezke esate baterako, historia unibertsalekokulturarik garrantzitsuenetarikoa ohoratzenzuena; bostehun lanetik gorako erakusketa zen,neolitotik gaur egunerainokoak, horien artean,Qin dinastiaren terrakota gudari famatuak.Bukatzeko, 2010eko “Städel Museumekopintura holandar eta flandestarraren UrrezkoAroa” aipa genezake, Frankfurteko museoarenfuntsari sakon begiratzen diona, eta ikusleariXVII. mendeko Holanda eta Flandesko pinturaezagutzeko aukera ematen diona.

Erakusketa:“Anish Kapoor”. 2010.

Anish KapoorHoria (Yellow). 1999.Kortesia: Artista eta Londreseko Lisson Gallery

Page 8: Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa: “Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut”. 2009.

Cai Guo-QiangArtezean (Head on). 2006.Deutsche Bank Collection. Comisioned by Deutsche Bank AG.

Erakusketa bi horien artean, beste hamaika

izan dira, honakoak aipagarrienak: “Robert

Rauschenberg: atzera begirakoa” (1998),

“Motozikletaren Artea” (1999), “Giorgio

Armani” (2001), “Rubens eta bere garaia:

Ermitage Museoaren Altxorrak” (2003),

“Calder: grabitatea eta grazia” (2003), “Miguel

Ángel eta bere garaia” (2004), “ArkiEskultura”

(2005), “Aztekar Inperioa” (2005), “%100

Afrika” (2006), “Art in the USA: berrikuntzaren

300 urte” (2007), “Cy Twombly” (2008),

“Surrealismoaren Gauzak” (2008), “Cai Guo-

Qiang: sinetsi nahi dut” (2009) edo “Anish

Kapoor” (2010), beste askoren artean.

Page 9: Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa: “Calder. Grabitatea eta grazia”. 2003.

Otto´s Mobile, 1952Beyeler Foundation, BasileaErakusketa “Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura ”. 2010.

Bartholomäus BreenberghSan Lorenzoren Martirioa, 1647.Städel Museum, Frankfurt am Main

Page 10: Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa: “100% África”. 2006.

Chéri Samba. Kolorea gustatzen zair (J’aime la couleur), 2003Kortesia:C.A.A.C. - Pigozzi Bilduma, Ginebra© Chéri Samba

Erakusketa:”Giorgio Armani”. 2001.Erakusketa: “Azteken Inperioa ”. 2005.

Maskara antropomorfoaTeotihuacana, ca. 450Antropologia Museo Nazionala, INAH,Mexico Hiria 10-9630

Erakusketa: “Art in the USA: 300 urteko berrikuntza ”. 2007

Jackson Pollock (1912–1956)18 Zenbakia (Number 18), 1950Solomon R. Guggenheim Museum, Nueva York. Janet C. Hauck-ekegindako dohaintza, Alicia Guggenheim y Fred Hauck-en oroigarri, 1991

Argazkiak:Otto´s Mobile: Erika Barahona Ede, Guggenheim Bilbao MuseoaMaskara antropomorfoa: Michel Zabé, Laguntzailea: Enrique MacíasDenboraren materia: Erika Barahona Ede. ©FGBMGuggenheim Bilbao Museoa

Page 11: Guggenheim Bilbao Museoa

Denboraren materia

Guggenheim Bilbaoko 104. Aretoa Museoakdaukan espaziorik zabalena da, eta artemonumentala gordetzeko pentsatu zuenFrank O. Gehryk. Bertan, piezak espazioarenizpirituarekin elikatuko ziren, eta alderantziz.

Inauguraziotik, “Sugea” (Snake, 1994-97)izeneko artelanak hartu du protagonismoabertan, Richard Sierrak beren-beregimuseorako sortua, eta handik, burdinakurbatuzko xafla handi batzuek markatutakoibilbidea egin dezake ikusleak.

Agian oinarrizko presentzia hori dela-etaerabaki zen Iparramerikako eskultoreari piezamultzo bat enkargatzea, ArcelorMittal 104Aretoa behin betiko janzteko pentsatua.

Horrela, 2005eko ekainean, “DenborarenMateria” estreinatzen da, mundukoinstalaziorik interesgarrienetarikoa; zazpieskultura kolosalek osatzen dute, “Sugea”-ren ibilbide kontzeptualari jarraitzen diotenak,eta espazioa eta ikusleak eskulturarekin duenharremanaren gaineko hausnarketa da;horrez gain, erakusketaren pieza hori osogarrantzitsua da, bertan ikusi beharrekoa,eta xehetasun handiagoz aztertzekoaMuseoko bigarren solairuko balkoitik.

Richard Serra