Upload
others
View
0
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
zapiain.eus
GURE
HIZKUNTZ
AREN
ALDE!
Herri UrratsElkarrizketa b 3
Paxkal Indo:«Hizkuntza politikaberria behar dugu»
Egitaraua b 4-5
Kontzertuen eskaintzaerakargarriago egitekoahalegina egin dute
Erreportajea b 6-7
Bernat Etxeparek bestejauzi bat emango duLanbide Heziketarekin
BO
B E
DM
E
Aroberrirako,
jaia eta aldarria
Euskal Elkargoaren sorrerarekin,bestelako hizkuntza politika bat
eskatuko dute bihar milakaeuskaltzalek, Senpereko
aintziraren bueltan, jai giro ederrean.
Testuak: Gorka Berasategi Otamendi
2017ko maiatzaren 13a
Etengabe hazten ja-rraitzen du Seaskak,aurkako baldintzaguztien gainetik. Az-ken txanpan sartua
den ikasturtean, 3.500 ikasle bai-no gehiago ditu Lapurdiko, Nafa-rroa Behereko eta Zuberoakoikastolen elkarteak; aurreko ikas-turtean baino 114 ikasle gehiago.Ikastoletako izen emateen gora-kadak euskarazko hezkuntzarengarapena islatzen du. Ikasle ko-puruaren hazkundea datu arebaikorragoa da kontuan hartuta
Ipar Euskal Herrian murrizten aridela lehen hezkuntzako izenemate kopurua, sortze tasarenbeherakada dela eta. Euskarazkoirakaskuntzaren sendotze bideanaurrera egiteko, baina, herrita-rren bultzada eta ekarpena ezin-bestekoa dutela ohartarazi du Se-askak. «Herri Urratsek jendeasko biltzen du, baina beharrakere handituz doaz garatuz goazenheinean», azaldu zuen PaxkalIndo Seaskako presidenteak,ikasturtearen aurkezpen ekital-dian.
Eskariaren hazkundeak beharhandiagoak sortzen ditu, eta ho-riei erantzuna ematea da Seaskaketorkizun hurbilean duen erron-ka nagusia. «Azken urteetan le-hen mailan izan dugun garape-nak ondorioak ditu orain biga-rren mailako hezkuntzan»,nabarmendu du Indok.
Horrenbestez, aurtengo HerriUrratsen bilduko den diru lagun-tza Baionako Bernat Etxepare li-zeorako erabiliko du ikastolen el-karteak, bigarren urtez jarraian.Lizeoak eraikin berria izango du,eta ikasketa sail profesionala es-kainiko du, aurretik eskaintzenzituenez gain. Beraz, Lanbide He-ziketako ikasketak euskaraz egi-teko aukera izango da estreina-koz Ipar Euskal Herrian.
Eraikitze lanetan da BernatEtxepare lizeo berria. Ikastetxeaeta jangela izango ditu, baita bar-netegia ere, kanpotik joandakoikasleentzat. Lizeoaren eraikinzaharrean, berriz, kolegioa ireki-ko du hurrengo ikasturterako.
Bigarren hezkuntzan Seaskakduen ikasle kopuruaren goraka-dak txiki utzi du Larzabalgo (Na-farroa Beherea) Manex Erdozintzi
kolegioa ere, eta hurrengo ikas-turterako eraikina handitzeko la-netan ari dira. Indarrean denikasturtean, Nafarroa Beherekoeta Zuberoako 24 ikasle gehiagohartu ditu kolegioak. 25 ikaslegehiago hartu ditu Bernat Etxe-pare lizeoak.
Ahaleginak lehen hezkuntzaindartzeko ere jarri ditu Seaskakikasturte honetan, eta ikastolatxikien aldeko apustuari heltzen
jarraituko duela nabarmendu.Hala adierazi zuen Indok ikastur-te hasierako aurkezpenean, Alo-zeko (Zuberoa) ikastola berrituan.«Eskolak dira herri baten arnasa,iaz Azkaraten (Nafarroa Beherea)ikastola irekitzean agertu zen gi-
san. Alozeko ikastolak herrianikasi, bizi eta lan egiteko nahiaadierazten du».
Alde horretatik, Seaskak esandu Frantziako Gobernuak ez due-la aintzat hartzen Ipar Euskal He-rri barnealdeko eskualdeen erre-alitatea, eta salatu du akademiaikuskariak kalkulu matematikohutsak egiten dituela ikastetxebakoitzari zenbat irakasle postudagozkion erabakitzeko.
Orain arte, ikastolek behar di-tuzten irakasle postuak osatzeko,bere gain hartu du Seaskak zen-bait irakasleren soldaten ordain-keta; baina neurria ez da luzaroaneramangarria izango, ikastolenelkarteak ohartarazi duenez.Hain zuzen, ikastolei dagokienirakasle kopurua handitzea daSeaskak ikasturte berrirako di-tuen helburuetako bat.
Bestalde, euskarazko hezkun-tzaren garapenerako oztopo daoraindik baxoaren azterketa.Proba frantsesez egitera behartu-ta daude ikasle guztiak, baita ikas-ketak euskaraz egin dituztenakere. Salbuespen bakarra dira His-toria-Geografia eta Matematikaazterketak. Azken urteetan ez daaurrerapenik izan baxoa euska-raz egin ahal izateko aldarrikape-nari dagokionez. Hur GorostiagaSeaskako zuzendariaren iritziz,heldu da beste urrats bat egitekogaraia. «Borondate ona badugu,itxoiten badakigu, baina lau urteezer ere egin gabe, uste dut askidela. Ez dago arrazoirik ez aurre-ratzeko».
‘(H)aizu!’, aldarrirako leloaAurtengo Herri Urratsek (H)aizu!aukeratu du lelo gisa. Leloak ertzbat baino gehiago ditu, Seaskakoarduradunek azaldu dutenez.Horietako bat baxoaren aldarria-rekin dago lotuta. «Haizudiogu,gure ikasleentzat baxoa pasatzeaez delako haizu; egunero euska-raz bizitzea haizu izan dadin»,esana du Maialen Etxemendi He-rri Urratseko antolatzaileak.
Euskarazko hezkuntzaren zile-gitasuna aldarrikatzeaz gain, deiegiteko leloa ere bada. «Haute-tsiei egiten diegun interpelazioada Aizu!. Lege bat eskatzea beha-rrezkoa bada ere, Euskal Elkargo-an erabakiak beren esku izanendirelako», argitu du Etxemendik.Euskal Elkargoaren sorrera aldiberri bat hasteko baliatu behar daSeaskaren ustez, eta euskarazkohezkuntzaren aldeko helburu be-rriak finkatzeko garaia dela deri-tzo.
Horrez gain, herritarrentzakoleloa ere bada, euskararen defen-tsan haren ofizialtasunaren aldemobiliza daitezen.
Geroz eta haur gutxiagok ikasten du lehen hezkuntzan Ipar Euskal Herrian, sortzetasaren beherakada dela eta. Seaskaren ikastoletan, aldiz, kontrakoa da joera.
Arrakastari erantzun beharra
Biriatuko (Lapurdi) ikastolako lehen hezkuntzako ikasleak, irakaslearen azalpenak entzuten, ikasturte hasierako egunean. ISABELLE MIQUELESTORENA / IPARLA
Seaskak lehenhezkuntzan izan duenurteetako gorakadakondorioak ditu orainbigarren hezkuntzan
‘(H)aizu!’ izango daaurtengo Herri Urratsenleloa: euskararenzilegitasun aldarria etaharen babeserako deia
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a2 b Herri Urrats
Herri Urratserako azken presta-keta lanetan ari dela hitz egin duHur Gorostiaga Seaskako zuzen-dariak (Hiriburu, Lapurdi, 1972)BERRIArekin. Nabarmendu duikastolen aldeko jaialdia festa egu-na baino askoz ere gehiago dela.Adierazi duenez, euskararen ofi-zialtasunaren alde mobilizatzekoegun garrantzitsua da.
Aurtengo Herri Urrats garai be-rezian datorrela adierazi du, gai-nera. «Aro berri» baten hasieradela deritzo. Izan ere, Euskal El-kargoko ordezkaritza izango dalehenengoz Senperen (Lapurdi),Ipar Euskal Herrirako erakundebereizia sortu eta hilabete gutxira.Horrez gain, Emmanuel MacronFrantziako Estatuko presidenteaukeratu ondorengo igandean os-patuko da aurtengo Herri Urrats.
Hurrengo urterako Seaskak di-tuen proiektuak azaldu ditu, etaFrantziako Estatuak euskarazkohezkuntzari ezartzen dizkion tra-bak salatu.(H)aizu aukeratu duzue lelotzat,
mezu bikoitza zabaltzeko. Zein
da mezu hori?
Euskarak ofizialtasuna behar due-la, euskara haizu izan dadin, ba-xoa euskaraz egitea haizu izan da-din, euskaraz bizitzea haizu izandadin. Horregatik, herriari dei egi-ten diogu, «aizu!» esaten diogu,
hori lortzeko mugi dadin. Gaine-ra, jakinik aurtengo Herri Urratsmemento berezian helduko dela,Frantziako hauteskundeak pasa-tu eta lehen igandea izango dela,agintari berriari ere «aizu!» esa-ten diogu. Euskara haizu da, etabada garaia gure hizkuntzari zorzaion ezagutza emateko.Euskal Elkargoa sortu ondoren-
go lehen Herri Urrats izango da
biharkoa. Zein ekarpen egin die-
zaioke elkargoak euskarari?
Bada borondatea Ipar Euskal He-rriko hautetsiengandik. Aho batezonartu zuten hizkuntzaren esku-mena hartzea, eta aurrekontuen
aldetik ere azkarki handitu duteparte hartzea Euskararen Erakun-de Publikoan. Orain, hizkuntzapolitika berria jarri behar dugumartxan, elkarlanean, euskarakpresentzia osoa ukan dezan. Az-ken finean, Frantziak ofizialtasu-na aitortzen ez badigu ere, IparEuskal Herriak eman diezaionpraktikan ofizialtasuna bere hiz-kuntzari.Zein aukera ikusten duzu horre-
tarako?
Egiten diren lege guztiak Parisenegiten dira. Muga horiek jakinikere, Frantziako Konstituzioakematen du aukera bat: esperimen-taziorako aukera. Horrek hainbatate ireki ditzake. Parisi eskatzendioguna da Ipar Euskal Herria hiz-kuntza politikarako esperimenta-zio lurralde izendatu dezala, hiz-kuntza politika berri bat ezartze-ko. Ez badira ausartzen lege bategiten hizkuntzak onartzeko, ezditzatela trabatu hemen egingodiren urratsak.Herri Urratsen bildutakoa Ber-
nat Etxepare lizeorako erabiliko
da. Zenbateko garrantzia du li-
zeoak lehenengoz lan-
bide heziketako ikaske-
tak eskaintzeak?
Guretzat, oso urrats ga-rrantzitsua da, zabaltzenbaitu gure eskaintza. Ko-
legioko hirugarren urtean lanbi-de heziketa hautatzen zutenekfrantsesez egin behar izaten zu-ten, eta gazte horiei aukera emannahi diegu euskaraz ikasteko ba-xo profesionala lortu arte. Inber-tsio ikaragarria egin da. Hamarmilioi euroko proiektua da. Jada-nik ikasturte hasierarako ikustenari gara ereindakoaren uzta jaso-ko dugula.Seaskaren hazkundeak ez du
etenik, Ipar Euskal Herrian ge-
roz eta ikasle gutxiago matriku-
latzen diren arren. Arrakastaren
adierazle da?
Bai, eta heldu den ikasturtean be-rriz ere hazkundea izango dugu.Aurten 3.500 ikasle genituen, etaheldu den ikasturtean 3.700dikgoiti espero ditugu. Arrakasta bai,baina horrek sortzen dituen bu-ruhausteak ere ikaragarriak dira,beharrak handiagoak direlako.Herri Urrats bakarra da, eta Fran-tziako Estatuak XIX. mendeko le-geak aplikatzen dizkigu oraindik.Beti gabiltza horren mehatxupe-an.Bokalen (Lapurdi) ikastola be-
rria jarriko duzue. Euskaraz eta
okzitanieraz irakasteko helbu-
rua ezarri zenuten. Zertan da?
Bokale bidegurutze bat da. EuskalHerriko azken herria, eta Okzita-niako lehena. Calandretekin [Okzitaniako ikastola] aspaldida-nik ari gara lanean. Gune bereaneuskara eta okzitaniera lantzea dahelburua. Maluruski, okzitanierahain dago kolpatua gune horretanFrantziaren hizkuntzen kontrakopolitikarengatik, heldu den iraile-rako ez baitugu ikaslerik topatuokzitanieraz ikasteko. Beraz, irai-lean ikastola bat irekiko dugu ca-landreta izan gabe. Esperantza ezdugu galtzen. Azken finean, hiz-kuntza baten galera beste guztien
«Hizkuntza politikaberria jarri behar dugumartxan, elkarlanean»
Hur Gorostiaga b Seaskako zuzendaria
Herri Urratsera joateko deia egin du Gorostiagak, Euskal Elkargoasortu ondorengo «aro berria» ahalik eta hoberen hasteko. Garrantziaeman dio agintarien aurrean euskararen aldeko aldarri sendoa egiteari.
ISABELLE MIQUELESTORENA
Herri Urrats b 3BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a
«[Parisen] ez badira ausartzenlege bat egiten hizkuntzakonartzeko, ez ditzatela trabatuhemen egingo diren urratsak»
galera baita. Nahiko genuke, Bo-kalen ez bada, beste nonbait ca-landreta bat bultzatu.Seaskari dagozkion irakasle
postuak zehazterakoan, nego-
ziazio gogorrak iragarri zenituz-
ten estatuarekin. Hala izan dira?
Behar diren bilkura guztiak eginditugu, Baionan, Bordelen eta Pa-risen; baina, gezurra badirudi ere,otsailetik eskola pribatu eta pu-blikoek badakite zenbat irakasleizango dituzten, eta guk ez duguinongo berririk. Egoera bereziada. Guk geroz eta ikasle gehiagoditugu, geroz eta irakasle gehiagobehar ditugu, eta, parean, edoikasle kopuru berari eusten dioteedo galtzen ari dira, eta, orduan,ez dute batere gustuko guri ira-kasleak ematea. Datorren urtean,beharko genituzke 25 irakaslegehiago eskuratu.Zenbateraino da garrantzitsua
Herri Urrats Seaskarentzat?
Herri Urrats festa bat da, bainafesta bat baino askoz ere gehiagoda. Bihar da momentua gure hiz-kuntzari sostengua emateko. IparEuskal Herrian denen bultzadabehar dugu aro berria urratsikhoberenean hasteko, eta mezuargia bota diezaiegun Ipar EuskalHerriko agintariei, baina baita go-bernatzen gaituzten Pau, Bordeleeta Parisko agintariei ere.
Euskaltzaleen bul-tzada jasotzea es-pero du bestebehin ere Seas-kak, bihar Senpe-ren (Lapurdi) os-
patuko den Herri Urrats Ipar Eus-kal Herriko ikastolen festan.«Indar herrikoiak bultzatzen gai-tu ditugun ahalen mugak gaindi-tzera; haur, guraso eta euskaltza-leen behar eta itxaropenari eran-tzutera».
Bultzada horrek geroz eta be-har handiagoak sortzen dizkioSeaskari, erronka berriak. Ikaslekopuruaren gorakadak sarea he-datzen jarraitzera behartzen du,bai Lehen Hezkuntzan, bai Biga-rren Hezkuntzan. Hurrengo ikas-turtean, ikastola berria jarrikodute Bokalen (Lapurdi); egun,Baionako Bernat Etxepare lizeoa-rentzako eraikin berria altxatzenamaitzen ari dira, irailean estrei-natu ahal izateko, eta lizeoareneraikin zaharrean Seaskaren lau-garren kolegioa irekiko dute.Amaitzen ari den ikasturteanegindakoari erreparatu eta hu-rrengorako indarrak hartzekobaliatu nahi dute.
Baionako Bernat Etxepare lize-oaren eraikin berriaren kostuariaurre egin ahal izateko erabilikodute bihar Herri Urratsen biltzenden dirua. Seaskak nabarmenduduenez, ikastolen elkarteak seku-la abiatu duen proiekturik han-
diena da Bernat Etxepareko erai-kin berriarena —hamar milioi eu-roko inbertsioa da, eta Seaskakhorietatik, 2,8 milioi euro ordain-du beharko ditu—. Hari esker,lanbide heziketa euskaraz egitekoaukera izango da lehen aldiz IparEuskal Herrian. «Burasoen pro-fesionaltasun eta kemenari esker,Baionako lizeoaren paretak altxa-tu ditugu. Euskal Herri osoko biz-tanleak deitzen ditugu ikastolengarapenerako bidean guri lagun-tzen segitzera».
Aurtengo Herri Urratsen egita-raua osatzeko «ahalegin bere-zia» egin dutela adierazi dute Se-askako arduradunek, ahalik etajende gehien erakartze aldera.
Egitarauan biltzen diren zenbaitmusika talde ezagunen izenekhala islatzen dute: besteak beste,kontzertuak emango dituzte KenZazpik, Anje Duhaldek, Zea May-sek eta Huntzak.
Berrikuntzak guneetanHerri Urratseko antolatzaileekzenbait aldaketa iragarri dituzteSenpereko aintziraren bueltakoohiko guneetarako. Hala, Xibe-roa gunean, aintzirako hondar-tzan, haurrentzako eta gaztetxo-entzako animazioa izango da.Aurreko urteetan, dantza ikuski-zuna izaten zen hondartzakoagertokian, baina bihar pailazoeta magoak izango dira oholtza
gainean. Agertokitik hurbil,Haurren Xokoa izango da, IrrienLagunak taldearen eskutik, txi-kienentzako puzgarri, ikastaroeta jokoekin.
Inguru bertsuan, Baxe Nafa-rroa gunean, berriz, gazteentzakoErronka lehiaketa antolatuko da,11:00etatik 13:00etara. Erronkan,Euskal Herriko zazpi lurraldeeta-ko ikastoletako ikasleek partehartzen dute, talde jolasetan.«Ikastolak eta ikasleak protago-nista bilakatzen dira; hala, herriezberdinetako ikasleek, elkarre-kin, egun paregabe batean partehartzen dute, eta ikastolen jairadatorrenari ikuskizun ederra es-kaintzen zaio», azaldu du Seas-kak. 13 eta 18 urte bitarteko gazte-ek slack line, bumper ball, arraunsurf eta pedalontzi probak egingodituzte.
Dantza ikuskizunak Gipuzkoagunean izango dira. Polliki, Izar-txo, Ereintza eta Tio Teronen se-meak taldearen emanaldiez gain,bertsolariekin gozatzeko aukeraizango da; baita Pantxix Bidart etaAlexis Therain, eta Pauline eta Ju-lliette taldeen musikarekin giro-tzekoa ere.
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a4 b Herri Urrats
Seaskako arduradunek adierazi dutenez, ahaleginberezia egin dute aurtengo Herri Urrats jairakoegitaraua osatzeko. Ken Zazpi, Anje Duhalde, Zea Mayseta Huntzaren kontzertuak izango dira, besteak beste.
Euskara ospatueta hauspotzeko
Iazko Herri Urrats
jaialdiko
kontzertuetako
bat. BOB EDME
Dantzak, kontzertuak,pailazo eta magoikuskizunak, haurrentxokoa eta jatekoaizango dira ibilbidean
Bihar bilduko den diruaBernat Etxeparelizeoaren eraikin berriaordaintzen laguntzekoerabiliko dute
Jateko paradarik ere ez da falta-
ko. Lapurdi gunean, zikiro errea
prestatuko dute. Ogitartekoan
edo menuan eskatzeko modua
izango da. Zikiroaren ordez txule-
ta nahiago duenak, sagardo me-
nua izango da, txotx egiteko ku-
pel eta guzti.
Dantza eta musika ikuskizu-
nek alaituko dute giroa Araba gu-
nean. Besteak beste, Aldapan
gora abestiarekin bogan den
Huntza taldeak eta Xabaltxek
joko dituzte kontzertuak.
Abenturan murgiltzeko irrikaz
dabilenak adrenalina askatzeko
modua izango du Bizkaia gunean.
Tirolina eta abentura parkeaz go-
zatzeko aukera izango da bertan.
Azkenik, musika kontzertuek
hartuko dute Nafarroa gunea.
Aurtengo Herri Urratsen kanta-
ren egile Ken Zazpik egingo du
emanaldia, eta haren ondoren
joko dute Anje Duhaldek, Zea
Maysek eta Ekintzak, 13:45etik
aurrera. Aurretik, berriz, Muda
eta Zoo taldeek joko dute.
Egitarau zabala prestatu dute
beste urte batez Herri Urratseko
antolatzaileek, Ipar Euskal Herri-
ko ikastolen sostengurako festan
parte hartzera animatuko dire-
nen gozagarri. Seaskak egun ede-
rra igarotzeko gonbita egin dio
euskaltzale orori. «Senpereko
aintziran hitzordua ematen di-
zuegu; eguraldia ederra, grisa edo
euritsua izanik ere, animazio gu-
ziak segurtatuak izanen zaizki-
zue».
Autobus zerbitzuak
Urtero bezala, Herri Urratsek au-
tobus zerbitzua antolatuko du La-
purdiko, Nafarroa Behereko eta
Zuberoako hainbat herritatik,
Senpereko aintzirara joateko.
Hala, Baiona, Hazparne, Hendaia,
Bardoze eta Mugerretik izango
dira autobusak Lapurdin; Doni-
bane Garazitik, Donapaleutik eta
Heletatik Nafarroa Beherean; eta
Mauletik Zuberoan. Txartelak
bost euroko prezioa izango du.
Bestalde, Senpereko herrigunea
eta aintzira lotzeko autobus zer-
bitzua izango da egun osoan. Zer-
bitzu hori doakoa izango da.
Herri Urrats b 5BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a
Senpere
1
2
3
1 2 3
A
A
Otxalde
Hu Kantuz
Mutxikoak
DJE Baleti
Huntza
Xabaltx
Holako Deluxe
Araba
10:00
11:15
12:30
14:00
15:30
17:00
18:30
G
G
Polliki
Bertsolariak
Izartxo
“Metamorfosia”.
Pantxix Bidart
eta Alexis Therain
Tio Teronen Semeak
Pauline eta Juliette
Ereintza
Gipuzkoa
11:00
11:30
12:30
13:15
14:15
15:15
16:00
Z
Z
NBNB
NB
L
B
N
Hodei magoa
Irrikula Makula ikusgarria
Ane eta Piratekin
Zuberoa
10:30
12:30
16:30
L
Artxeroak
Asteazkenekoak
Kontrabanda
Lapurdi
12:00
12:00
14:00
N
Aldiz
Muda
Zoo
Ken Zazpi
Anje Duhalde
Zea Mays
Ekintza
Erronka
Nafarroa
Nafarroa Beherea B
Tirolina eta abentura ibilbidea
BizkaiaHaurren Xokoa
10:00
11:15
12:30
13:45
15:30
17:00
18:45
ITURRIA: SEASKA
EGITARAUA
D918
Kanbo
Ziburu
Zikiroa erretzen, aurreko urteko Herri Urrats jaialdian. Aurten ere izango da zikiroa dastatzeko aukera. BOB EDME
Haur eta gurasoak, txikienentzako Haurren Txokoan. AURORE LUCAS
Seaskak beste jau-
zi bat emango du
hurrengo ikas-
turtean: lanbide
heziketako ikas-
ketak euskaraz
egiteko aukera emango du, lehen
aldiz Ipar Euskal Herrian. Bernat
Etxepare lizeoaren eraikin berria-
ri esker handituko du eskaintza
Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zu-
beroako ikastola elkarteak. Lanak
aurreikusitako epeen barruan ari
dira garatzen, eta irailean prest
izango da baxo orokorreko, baxo
teknologikoko eta baxo profesio-
naleko ikasleak hartzeko. Eraikin
zaharrean, kolegioa irekiko dute.
Lanbide heziketako ikasketak
egiteko aukera ematearen ga-
rrantzia nabarmendu du Bernat
Etxepareko zuzendari Helene Xa-
rritonek. «Seaskarentzat biziki
garrantzitsua da lanbide hezike-
ta. Gure eskaintza askotarikoa bi-
lakatu da, eta ez ditugu gehiago
ikasleak galtzen arrazoi horren-
gatik». Hain zuzen, kolegiotik li-
zeorako jauzian galtzen du Seas-
kak ikasle gehien, eta euskarazko
prestakuntza integrala eskaintze-
ko ahalegin berezia egin nahi du
ikastolen elkarteak.
Azken urteetako joerari eutsiko
dio Bernat Etxeparek, eta hurren-
go ikasturtean ere ikasle kopu-
ruak gora egingo du. Espero dute
300 ikasle hartzea, aurtengo ikas-
turtean baino 30 ikasle gehiago.
«Horietan gehienek hautatuko
dute baxo profesionala, bi arlo
desberdinetan: bata, merkatari-
tzari dagokiona, eta bestea, hur-
bileko zerbitzuei eta laguntzari
lotutakoa».
Lizeoak hautatu egin behar
izan du zein baxo profesional es-
kaini. Lanbide heziketaren ba-
rruko 100 baxo profesionalen ar-
tetik egokienak zein zitzaizkion
aztertu du. Lan horretarako ba-
tzordea eratu du Seaskak. «Deitu
genituen bai gurasoak, bai adi-
tuak eta bai enpresa munduan ari
direnak, hausnartzeko euskaraz
zein aukera irekitzen ahal zen
premiazkoa, jakinik hautua ez
zela erraza izanen», azaldu du
Xarritonek.
Inbertsio handiak eskatzen zi-
tuzten baxoak alboratu dituzte le-
henik, epe luzeko plangintza edo
gaitasun ekonomiko handiegia
eskatzen dituztelako. Beraz, labo-
rantza eta industria esparruko
ikasketak utzi dituzte aukera po-
sibleetatik kanpo.
Bestalde, euskaraz erabilga-
rrien izango diren ikasketen alde
egitea erabaki dute. Ildo horretan,
laborantza iruditu zaie aukerarik
logikoena, baina Ipar Euskal He-
rrian sektore horretara bideratu-
tako eskolak badirenez, eta inber-
tsio handia egiteko zailtasunak
direla eta, beste aukera bati hel-
tzea erabaki du lizeoak. «Labo-
rantza ez bazen posible, pentsatu
genuen laborantzak ekoizten
duena saltzen ikastea. Horregatik
merkataritzaren aldeko hautua.
Bertako produktuak eta tokiko
ekonomia sustatzeko baliatu nahi
dugu».
Horrez gain, orain arteko ikas-
ketei eutsiko die Bernat Etxepa-
rek. Baxo orokorreko hiru arloak
eskainiko dira —zientifikoa, alor
sozial eta ekonomikoa, eta litera-
tura—, baita aurreko ikasturtetik
abian den baxo teknologikoa ere.
Lizeoak orain arte erabili duen
egoitza Seaskaren laugarren ko-
legioa irekitzeko erabiliko da. 60-
80 ikasle hartuko ditu. Berrikun-
tza garrantzitsua izango duela na-
barmendu du Seaskak, kolegioko
azken urterako hirugarren profe-
sionala eskainiko baita. Hau da,
lanbide heziketara bideratu nahi
duten ikasleen prestakuntzarako
urtea.
Xarritonek azaldu duenez, ko-
legiotik lizeorako saltoan euska-
raz ikasten jarraitzeko aukera
egiten dute ikasleen %60 ingu-
ruk, baina, eskaintza berriarekin,
Seaskan jarraituko duten ikasle-
ak %80 izatea espero dute.
Baxoa, urteroko oztopoEuskarazko hezkuntzaren auke-
rak zabaltzen ari diren arren,
ikasleek oztopo bera aurkitzen
dute urtez urte: baxoaren azken
proba frantsesez egin behar dute.
Historia eta Geografia, eta Mate-
matika azterketak egin ditzakete
soilik euskaraz. Ikasleek urtero
aldarrikapen eta mobilizazioak
egiten dituzten arren, badira lau
ikasturte Frantziako Estatuak
inolako urratsik egin ez duela. Al-
daketa bakarra hurrengo ikastur-
tean iritsiko da. Historia eta Geo-
grafia, eta Matematika azterkete-
tan, euskaraz erantzun ahal izate-
az gain, galderak ere euskaraz
egin ahalko dira.
Zailtasunak zailtasun, Bernat
Etxepareko ikasleek emaitza
onak lortu dituzte baxoan azken
urteetan. Frantziako emaitzarik
onenak dituzten ikastetxeen ze-
rrendan izan ohi da Baionako li-
zeoa. Orain bi urte, estatuko
emaitzarik onenak lortu zituen.
Baxoa gainditu ondorengo ego-
era ere ez da samurra euskaraz
ikasteko hautua egiten dutenen-
tzat. Unibertsitate ikasketak eus-
karaz egiteko aukera bakarra
dute Ipar Euskal Herrian: Baiona-
ko Unibertsitateak eskaintzen di-
tuen Euskal Ikasketak. Hegoalde-
ko unibertsitateren batera jotzen
dutenek, berriz, atzerriko ikasle-
en tratu bera jasotzen dute, eta
horrek nabarmen murrizten diz-
kie aukerak.
Lanak, epeen barruanHurrengo ikasturterako prest
izango da Bernat Etxepare lizeoa-
ren eraikin berria. Lanak epeen
barruan ari dira garatzen, eta irai-
Aurtengo Herri Urratsen bilduko den dirua BernatEtxepare lizeorako erabiliko dute, bigarren urtez jarraian.Eraikin berria altxatzen ari da, eta lanbide heziketaeskainiko du euskaraz, estreinakoz Ipar Euskal Herrian.
Oskola aldatu,hazten jarraitzeko
Bernat Etxepare lizeoko ikasleak,
aurreko ikasturteko lehen egunean,
jantokian. I. MIQUELESTORENA / IPARLA
«Gure eskaintzaaskotarikoa bilakatu da,eta ez ditugu gehiagoikasleak galtzen arrazoi horrengatik»
«Beti bada norbaitbultzatzeko; beti egitendu aurrera lanak, etahori ni nagoen tokitikbizitzea harrigarria da»Helene XarritonBernat Etxepare lizeoko zuzendaria
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a6 b Herri Urrats
lean lizeoa zerbitzu guztiekin
martxan izatea aurreikusten dute
arduradunek. «2016ko uztaila-
ren 7an hasi ziren lanak, eta uztai-
laren bukaerarako egongo dira
amaituta. Baionako festetarako
gure gakoak izanen ditugu», au-
rreratu du Xarritonek. Orotara,
hamar milioi euroko kostua izan-
go dute lanek. Horietatik, 7,2 mi-
lioi Akitaniako kontseiluak jarri-
ko ditu, eta gainontzekoak lizeo-
ak hartuko ditu bere gain.
Eraikin berriak jantokia eta
barnetegia ere izango ditu. 120
ikasle inguru hartzeko lekua
izango du barnetegiak. Ikasleen
herenek pasatu ohi dute astea
bertan. Baionatik kanpoko ikasle
askok euskaraz ikasteko egiten
duten ahaleginaren adierazle da.
Hala ere, ikasleek gustura hartzen
duten aukera bat dela ziurtatu du
lizeoko zuzendariak. «Gehienak
Zuberoatik eta Nafarroa Behere-
tik heldu dira. Haientzat indarra
da bertan egotea. Era berean, pre-
ziatzen dute izatea bizi hori.
Egiazko barnetegia da murgiltze-
an. Nahi bada osoki euskaraz bizi,
Iparraldean ez da beste lekurik
adin horretako gazteentzat».
Iaz, Herri Urratsen bildutako
dirua eraikitze lanak finantzatze-
ko jarri zuten, eta hala egingo
dute aurtengo Herri Urratsen bil-
duko denarekin ere. Horrez gain,
lizeoa hornitzeko 300.000 euro-
ko inbertsioa egin behar izan
dute. Gastu horiei aurre egin ahal
izateko, Hazten dugu, hazten
gaitu kanpaina abiatu zuten iaz.
Sagarrondoak saldu dituzte, eta
nork bere lurretan landatu edo
Bernat Etxepare lizeoaren esku
uzteko aukera erraztu dute.
Orain arte, behar dutenaren erdia
bildu dute. Kanpainak abian ja-
rraitzen du.
Xarritonek jakinarazi duenez,
abenduan Baionan landatuko di-
tuzte herritarren ekarpenari es-
ker beren esku dituzten saga-
rrondoak. «Baionako Herriko
Etxea lur bat prestatzen ari da
gure sagarrondoak landatzeko.
Hektarea bateko lurra izango da.
Laborari batek du ongi artatuko,
eta beretzat izango dira sagarrak,
baina guretzat sagardoa».
Beste diru iturri bat izateko la-
nean ari da lizeoa hurrengo urtera
begira. Iaz baxo teknologikoa
martxan jarri zuenez, aprendizgo
tasa delakoaren bidez ekarpena
egin diezaiekete inguruko enpre-
sek. Uztail erdialdean jakingo
dute zenbat enpresak bideratu
duten aprendizgo tasa Bernat
Etxeparera.
Hilabete honetan amaituko da
lizeo zaharraren azken ikastur-
tea, eta berria abian jartzeko
erronkaren azken txanpari heldu
beharko diote bete-betean.
«Lankide berriak izango ditugu,
eta antolaketa ari gara pentsa-
tzen. Horretan nahi ditugu ikas-
leak ere inplikatu. Eremuen era-
bilera adostu nahi dugu».
Proiektua gauzatzeko inplika-
tua den jende guztiaren ekarpena
hunkigarria zaio Xarritoni. Eske-
rrak eman dizkie orain arteko la-
netan lagundu dutenei eta udan
egin beharko direnetan parte
hartuko dutenei. «Beti bada nor-
bait bultzatzeko; beti egiten du
aurrera lanak, eta hori ni nagoen
tokitik bizitzea harrigarria da».
Lizeoak eraikin berriaren ar-
gazkiak jarriko ditu ikusgai,
bihar, Herri Urratsen, Lizeoa eza-
gutzera emateko. Xarritonek
gonbita egin die euskaltzale guz-
tiei irailean egingo dituzten bisi-
tetara ere joateko. «Pixka bat ha-
rro gara gure lizeoaz, eta, denen
gauza denez, nahi genuke jende
guztiarekin partekatu».
Bernat Etxepare lizeoak hurrengo ikasturtean erabiliko duen eraikina. BERRIA
Herri Urrats b 7BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a
Euskal Herriko histo-ria ulertzeko, ezin-bestekoa da atal hauaintzat hartzea:«Hizkuntza baka-
rrean bizitza osoa eman eta ho-rregatik lotsarazia, iraindua etagaitzetsia izan den jende bat izanda». Amets Arzallus bertsolariakeuskaldun horien egoeraz min-tzatzea erabaki zuen Seaskak pro-posamena egin zionean HerriUrratserako kantaren hitzak egi-teko. Hitzak musikaz jantzi dituKen Zazpik, eta kantaren bideoaegin dute Gaizka Izagirrek etaLander Garrok.
Euskaldun izateagatik hiztunhaiek jasan zuten bazterketarentamaina nabarmendu du Arza-llusek. «Elbarritasun horren
kontzientzia sarrarazi diete, etakasik eraman dute isil-isilik az-ken hatseraino. Ziur asko, berensentsazio gutxitu eta zauritu ho-rrekin hil dira. Hainbesteraino,zeren askok ez dute transmititunahi izan hizkuntza hori hurren-
da, bere lotsaren lastre hori ez za-matzeko besteen gainean». Eraberean, euskarara hurbiltzen denjendeak, ikastoletan ikasten du-ten haurrak, euskaltegietan eus-kara bere egiten hasten diren hel-duak, euskara sortzen ari dira, Ar-zallusen esanetan. «Hori da guredrama eta gure itxaropena».
Galtze eta sortze horretan, eus-kararen balantzea zein den argi-tzeko, euskararen egoerari bu-ruzko erradiografia zintzo eta zo-rrotza galdegin du. «Instintuakesaten dit ez garela ari aplikatzenegoeraren larritasunaren arabe-rako mekanismoak». Seaskak«hil edo biziko desafio horretan»egiten duen lana goraipatu du Ar-zallusek.
Kantaren gaiak eta Arzallusenhitzek duten sakontasunarenneurriko doinua sortu du KenZazpik. Gitarra elektrikoek etasoinu efektuek girotzen duteabestia, pasarte batzuetan barru-ra biltzeko gonbita eginez, etabeste batzuetan indarrez leher-tuz.
Kanta eskuragarri dago sarean,bideoklip eta guzti. Gaizka Izagi-rrek eta Lander Garrok osatu dutebideoa. Zuri-beltzeko irudietan,egileek metaforaren bidez lortudute euskaldun elebakarraren«arrarotasuna» islatzea. Hala,emakume iletsu eta bizardun ba-tek adierazten du gizarte arautikkanpo denaren egoera. Euskal-dun izateagatik baztertua izan etamin hori isilean gorde duen ema-kume baten bizia kontatzen dubideoak. «Munstro txiki itxurakopertsonaia hori sortu genuen Ipa-rraldeko euskaldunaren figuragorpuzteko», azaldu du Garrok.
go belaunaldietara, lotsaren lastrehori ez uztearren ondorengoengainean».
Arzallusen iritziz, apenas aipa-tzen diren euskaldun elebakarrenbizipen horiek, nahiz eta IparEuskal Herrian «bart arratseraarte» izan diren beste hizkuntza-rik ez zekiten euskaldunak. Ho-rren adibide, hitzak idazteko or-duan gogoan izan duen emaku-mearen bizitza. «Kontatuzidaten, duela bizpahiru urte Zu-beroan izan genuen saio batean,Santa Engrazin [Zuberoa] sortueta Eskiulan [Zuberoa] hil berrizela amatxi bat 90 urtetik gora-koa, kasik-kasik elebakarra zena,eta bizitza osoa euskaraz zehar-katu zuena». Emakume harenirudiak lagundu dio Arzallusi sor-men prozesua garatzen.
Belaunaldi arteko hizkuntza-ren transmisioan oraindik eregainditu gabe dauden gabeziekeuskararen egoera atakan dutelaohartarazi du bertsolariak. «Bizigara egunero euskara Iparraldeannola hiltzen den ikusiz. Euskarahiltzen da erreproduzitu gabe.Alegia, beren ondorengoei euska-ra erakutsi gabeko jendea hiltzen
Herri Urratsen
aurtengo kantako
bideoklipeko irudia.
8 b Herri UrratsBERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 13a
Ondorengoei euskaraerakutsi gabeko jendeahiltzen da, bere lotsarenlastre hori ez zamatzekobesteen gainean»Amets ArzallusHerri Urratsen kantaren hitzen egilea
«Munstro txiki itxurakopertsonaia hori sortugenuen Iparraldekoeuskaldunaren figuragorpuzteko»
Lander GarroHerri Urratsen bideokliparen egilea
‘‘
Ken Zazpik egin du Herri Urratseko ‘Haizu’ kantaren musika.Hitzak Amets Arzallusenak dira. Euskaldun elebakarrek entzunzituzten irainei eta ezkutatu zituzten zauriei erreparatu die.
Baztertuaren mingordea kantatu dute