8
2009ko Maiatzaren 7koa - ISSN 0767-7643 7 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3006 - BELDURRA Halako beldur bitzi minbera bat sartzen ari zauku bazter guzietan. Xerrietakoa deitzen duten gripa horrek ekartzen due- na. Xerrietakoa bainan untsalaz A H1N1 behar omen litakeena deitu... Dena den, hola doa bizia. Bat-batean agertua, horra hor arrangurabide berri bat ez dena en- traalekoa. Duela doi-doia bi aste nork erranen zuen mundu guzia hortaz ariko zela udaberri huntan eta arras kezkatua ere egonen? Uste gabean jin zauku hori alabainan, tipustapez, bazter guzietan jendea gogoetatua eta griñatsu... Zernahi galde eginez: zer den egiazki gaitz hori... Zertarik heldu den... Nola hedatzen... Nola tratatzen... Zer egin behar den... Mexikon, haste-hastetik azkarki joa izan den es- kualdean, erabaki zorrotzak hartu behar ukan dituzte. Eskolak zerratu, besta, ikus- garri eta elgarretaratze ainitz geroxago egiteko utzi... Ez baita jostetarik segur, nehork ezin erran gaitz horrek zer ondorio ukaiten ahal duen, berria ere delakotz, mediku eta jakintsunek berek ere ez jakin xuxen zer pentsa! Beldur tzar bat hedatzen ari beraz. Ez hain aspaldi oiloetako gripa deitzen dute- narekin gertatu zen bezala. Orduan haa- tik, lanjera hein batean urrundu zen, nahiz ez den oraino alde bat baztertua... Xerri- griparekin, iduriz segurik, irrisku gehiago baditake... Lehen ere izan dira egia erran beldur handi-handiak. Hala nola Erdi-Aro onda- rrerat Europa gehiena itsuski zafratu zuen izurrite beltzarekin. Eta ez hain aspaldi, ez du arras ehun urterik, española deitu zuten griparekin... Bainan edozoin sailetan ere beldurra bera ez dea kaltekor? “Beti behar da beldurra- ren beldur” erraiten zuen erakasle ospetsu batek... Beldurrak berenaz ez baitu naski deus onik... Ez baititu gauzak nahasten baizik! Ahal bezen funtsez ihardokitzerat lehiatzea, hori besterik da, beldurra utzi gabe gainaren hartzerat... Bainan hor ere, beste sail frangotan bezala, erraitea da erretxenik, egitea nekeago... Horiek hola, ez gira alde bat txarrena gogoan egoiten ahal, ez behar ere, eta helduden igandean, goazen bada denak eta beldurrik gabe Senpereko aintzira bazter hortarat, berriz ere hor baitugu Herri-Urrats, gure ikastolen aldeko besta handia, gure parte hartze nasaiena me- rexi duena, geroari buruz holako hitzordu batek munta handia baitauka! J-B D Bide luzeko, karga ttipia ere handi ! (Frantzia behereko erran zaharra) Euskararen itsasturiek erranen dute “haizea alde baita”, sekulan baino gehiagok hurbildu behar dugula igandean Senpereko ain- tziraren inguruko bestara. Itsaso- an azkar aitzinatzeko baliagarri da aldeko haizea, eta Seaskaren kasuan bi aktualitatek erakus- ten dute aldekotasun hori : lehe- nik, ikastolen federazioak berrogei urteak betetzen dituela osagarri onean : 2500 ikasle partekatuak hainbat ama ikastola, hiru kolegio eta lizeo batetan. Bere lurrean ongi oinarritua delako marka du- darik gabe euskal eskola. Aldeko haizea erakusten duen beste ele- mentua, hezkunde ministerioare- kin solasak abiatuak direla, orain- go ustez bederen, zerbait perzpek- tibarekin. Aldeko haize hori momentu motze- koa izan daitekeela seinaleak ere hor dira alta. Hegoaldean, euskal gobernu autonomoaren aldake- tarekin, segituko duten kargu- dun berriek iparraldeko ikastolen egoitzak berritzen duda handiak sortzen dira. Blanka Urgell eus- kaltzalea izanik jaurlaritza berrian hezkunde sailburu, aitzinekoak Seaskaren sustengurako hartu engaiamenduak ohoratzen jarrai- kiko duen, hauxe da galdera. Ho- rrek hainbat jende sustengatzaile gehiagoren beharra erakusten du Herri Urratsen kari Seaskarentzat. Bestaren ainiztasuna. Herri Urratsen ttanttoa puntu ho- netan dago parte on batentzat : animazioak proposatzen dituela segur helduentzat, baina bereziki 12-15 urteko gaztetxoentzat, be- har bada beste inongo bestetan baino gehiago, gauza bereziak haiek gogoan antolatuz. Publiko mota honen nahikundeak ez bai- tira batere errazak animazioan erakusteko. Hamalau urtetik ha- ratekoek Lapurdi gunean hautu zaila izanen dute : “Hurmurau” Suhuskundarrak, The Sparteens, Hendaia ingurukoak Twist lehi- aketa bat proposatuko dutenak ; Willis Drummond rock taldea, eta Samain aurtengo bestako kantu- aren egilea Amaia Riouspeyrous- ekin. Nafarroa gunean Neguli Gorriak taldeak erakarriko duen publi- koak deskubrituko ditu Mihakan eta Sagarroi talde berriak ; Gi- puzkoa gunean musika mugimen- dutsua izanen da lehen : Brasilgo dantza eta arte martzialak eska- intzen dituzten Angeluarrak, Ku- kai taldeko dantzariak, Argotuko pailazoak eta Baigorriko Zurbeltz perkusio ozenak. Herri Urratseko ibiltari jarraikiak diren irakurlek urtez urte sortzen diren musika eta animazio talde berrien ezagut- za Senperen egiten dute, horrela baita iparraldea bizi sentitzen. Senperera hurbiltzeko erraztasunak Iparraldeko zortzi leku desber- dinetan izenak hartzen dituzte Herri Urratsera autobusetan joai- teko. Hiru eurorentzat zinez balio du izena emaitea leku hurbilean. Hala nola Xiberotarrek Mauleko herri ekoizpendegian, Baigorria- rrek Oronos ostatuan, Garazta- rrek Kalaka ostatuan, Amikuzta- rrek Donapaleuko Pagola liburu- dendan, Hazparne eta ingurukoek Xuriatean, hego Lapurtarrek Pau- suko Xaia ostatuan. BAMen lane- an ari direnek Elkar megadendan izena errazki eman dezakete. Ho- rrelakoetan autobusak sekulako erraztasuna eskaintzen dute : bes- ta lekuan zara berehala, bestela autoa debruetan urrun utzi behar baituzu, ez duzu kaxketadunaren kontrolaren arriskurik bestatik gi- beleratekoan. Igande arte irakurle, Senpereko aintziran elkar ikusiko dugulakoan. Herri urrats 2009, Zergatik joan behar dugun Gaztetxoak Seaskaren 40 urteko jaialdian Miarritzen Maribisos taldea Seaskaren 40 urteko jaialdian Amaren alabak eta Mauleko ikastola Seaskaren 40 urteko jaialdian. “Maiatzeko haizea alde baita, Hedadezan euskaldunen hatsa, Aurten ere egin urratsa”

Herria 3006

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3006

Citation preview

Page 1: Herria 3006

2009ko Maiatzaren 7koa - ISSN 0767-76437 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3006 -

BELDURRAHalako beldur bitzi minbera bat sartzen ari zauku bazter guzietan. Xerrietakoa deitzen duten gripa horrek ekartzen due-na. Xerrietakoa bainan untsalaz A H1N1 behar omen litakeena deitu... Dena den, hola doa bizia. Bat-batean agertua, horra hor arrangurabide berri bat ez dena en-traalekoa. Duela doi-doia bi aste nork erranen zuen mundu guzia hortaz ariko zela udaberri huntan eta arras kezkatua ere egonen? Uste gabean jin zauku hori alabainan, tipustapez, bazter guzietan jendea gogoetatua eta griñatsu... Zernahi galde eginez: zer den egiazki gaitz hori... Zertarik heldu den... Nola hedatzen... Nola tratatzen... Zer egin behar den... Mexikon, haste-hastetik azkarki joa izan den es-kualdean, erabaki zo rrotzak hartu behar ukan dituzte. Eskolak zerratu, besta, ikus-garri eta elgarretaratze ainitz geroxago egiteko utzi... Ez baita jostetarik segur, nehork ezin erran gaitz horrek zer ondorio ukaiten ahal duen, be rria ere delakotz, mediku eta jakintsunek berek ere ez jakin xuxen zer pentsa!Beldur tzar bat hedatzen ari beraz. Ez hain aspaldi oiloetako gripa deitzen dute-narekin gertatu zen bezala. Orduan haa-tik, lanjera hein batean urrundu zen, nahiz ez den oraino alde bat baztertua... Xerri-griparekin, iduriz segurik, irrisku gehiago baditake...Lehen ere izan dira egia erran beldur handi-handiak. Hala nola Erdi-Aro onda-rrerat Europa gehiena itsuski zafratu zuen izu rrite beltzarekin. Eta ez hain aspaldi, ez du arras ehun urterik, española deitu zuten griparekin...Bainan edozoin sailetan ere beldurra bera ez dea kaltekor? “Beti behar da beldurra-ren beldur” erraiten zuen erakasle ospetsu batek... Beldurrak berenaz ez baitu naski deus onik... Ez baititu gauzak nahasten baizik! Ahal bezen funtsez ihardokitzerat lehiatzea, hori besterik da, beldurra utzi gabe gainaren hartzerat... Bainan hor ere, beste sail frangotan bezala, erraitea da e rretxenik, egitea nekeago...Horiek hola, ez gira alde bat txarrena gogoan egoiten ahal, ez behar ere, eta helduden igandean, goazen bada denak eta beldurrik gabe Senpereko aintzira bazter hortarat, berriz ere hor baitugu Herri-Urrats, gure ikastolen aldeko besta handia, gure parte hartze nasaiena me-rexi duena, geroari buruz holako hitzordu batek munta handia baitauka!

J-B D

Bide luzeko, karga ttipia ere handi !

(Frantzia behereko erran zaharra)

Euskararen itsasturiek erranen dute “haizea alde baita”, sekulan baino gehiagok hurbildu behar dugula igandean Senpereko ain­tziraren inguruko bestara. Itsaso­an azkar aitzinatzeko baliagarri da aldeko haizea, eta Seaskaren kasuan bi aktualitatek erakus­ten dute aldekotasun hori : lehe­nik, ikastolen federazioak berrogei urteak bete tzen dituela osagarri onean : 2500 ikasle partekatuak hainbat ama ikastola, hiru kolegio eta lizeo batetan. Bere lurrean ongi oinarritua delako marka du­darik gabe euskal eskola. Aldeko haizea erakusten duen beste ele­mentua, hezkunde ministerioare­kin solasak abiatuak direla, orain­go ustez bederen, zerbait perzpek­tibarekin.Aldeko haize hori momentu motze­koa izan daitekeela seinaleak ere hor dira alta. Hegoaldean, euskal gobernu autonomoaren aldake­tarekin, segituko duten kargu­dun berriek iparraldeko ikastolen egoitzak berritzen duda handiak sortzen dira. Blanka Urgell eus­kaltzalea izanik jaurlaritza berrian hezkunde sailburu, aitzinekoak Seaskaren sustengurako hartu engaiamenduak ohoratzen jarrai­kiko duen, hauxe da galdera. Ho­rrek hainbat jende sustengatzaile gehiagoren beharra erakusten du Herri Urratsen kari Seaskarentzat.

Bestaren ainiztasuna.

Herri Urratsen ttanttoa puntu ho­netan dago parte on batentzat : animazioak proposatzen dituela segur helduentzat, baina bereziki 12­15 urteko gaztetxoentzat, be­har bada beste inongo bestetan baino gehiago, gauza bereziak haiek gogoan antolatuz. Publiko mota honen nahikundeak ez bai­tira batere errazak animazioan erakusteko. Hamalau urtetik ha­ratekoek Lapurdi gunean hautu zaila izanen dute : “Hurmurau” Suhuskundarrak, The Sparteens, Hendaia ingurukoak Twist lehi­aketa bat proposatuko dutenak ; Willis Drummond rock taldea, eta Samain aurtengo bestako kantu­aren egilea Amaia Riouspeyrous­ekin.Nafarroa gunean Neguli Gorriak taldeak erakarriko duen publi­koak deskubrituko ditu Mihakan eta Sagarroi talde berriak ; Gi­puzkoa gunean musika mugimen­dutsua izanen da lehen : Brasilgo dantza eta arte martzialak eska­intzen dituzten Angeluarrak, Ku­kai taldeko dantzariak, Argotuko pailazoak eta Baigorriko Zurbeltz perkusio ozenak. Herri Urratseko

ibiltari jarraikiak diren irakurlek urtez urte sortzen diren musika eta animazio talde berrien ezagut­za Senperen egiten dute, horrela baita iparraldea bizi sentitzen.

Senperera hurbiltzeko e rraztasunak

Iparraldeko zortzi leku desber­dinetan izenak hartzen dituzte Herri Urratsera autobusetan joai­teko. Hiru eurorentzat zinez balio du izena emaitea leku hurbilean. Hala nola Xiberotarrek Mauleko herri ekoizpendegian, Baigorria­rrek Oronos ostatuan, Garazta­rrek Kalaka ostatuan, Amikuzta­rrek Donapaleuko Pagola liburu­dendan, Hazparne eta ingurukoek Xuriatean, hego Lapurtarrek Pau­suko Xaia ostatuan. BAMen lane­an ari direnek Elkar megadendan izena errazki eman dezakete. Ho­rrelakoetan autobusak sekulako erraztasuna eskaintzen dute : bes­ta lekuan zara berehala, bestela autoa debruetan urrun utzi behar baituzu, ez duzu kaxketadunaren kontrolaren arriskurik bestatik gi­beleratekoan. Igande arte irakurle, Senpereko aintziran elkar ikusiko dugulakoan.

Herri urrats 2009, Zergatik joan behar dugun

Gaztetxoak Seaskaren 40 urteko jaialdian Miarritzen

Maribisos taldea Seaskaren 40 urteko jaialdian Amaren alabak eta Mauleko ikastola Seaskaren 40 urteko jaialdian.

“Maiatzeko haizea alde baita,Hedadezan euskaldunen hatsa,Aurten ere egin urratsa”

Page 2: Herria 3006

• Panama herrialdean bozak iragandira eta president karguarentzat RicardoMartinelli eskuindarrak du partida irabazi,gehiengo pollita segurtatuz, azken urte hotanezkerraldekoek zutelarik gobernua kudeatzen.Martinelli aberats puxanta da berenaz, saltegihandi sare baten jabea.

• Albania Europan ? Horra ere galde bat eginberri dena, beste ainitzen ondotik, Albania hori,bere Sali Berisha lehen ministroarekin, berrikisartua OTAN batasunean, horra EuropakoBatasunari ere ate joka ari dela Frantzia erealde duelarik sartze hortarako. Haatik bidealuze da holako onartzearen ardiesteko besteainitzen ondotik, baita ere baldintzak edo kon-dizioneak betetzeko, hala nola jendearendretxoak beren herrian errespetatzea eta beste.27 naziotan da orai Europa hori.• Afrikan meningita eritasuna garaitzen hasiada emeki bada emeki, eritasun horren kontra,xertoekin bereziki egin den ekitaldi batenondotik. Hots, zortzi miliun xertatze egin dituzte,Niger, Nigerian eta Txaden bereziki. Erranbehar da holakoak zituztela beharrak, 60.000jende izanik eritasunak hunkiak eta bi mila hilakere. Badakite zorigaitzez gaitz horren berri tokihorietan : hamar urtetarik itzultzen omen zaieeritasuna, erran nahi baita birus berezi hori.• Holandesek ere senditzen dute azkar denbo-ra hautako krisia ekonomiko hau besteek beza-la. Amsterdameko bankoetan dirua ezartzendutenek kondatzen dute 26000 euro galdudutela banabeste jende bakar beren plazamen-duetan eta manera txarrean dira 65 urteetaradoatzinak beren erretretari buruz. Zenbaitek

berriz lanean hastea ere aipatzen duteadin hortan, eta ez dira batere erosteko

denborak. Rotterdameko portuak ereehuneko 10-15eko apaltzea du bere negozioan.Dena den ez da etsitzekotan hango jendea,badakite itzuliko dela haizea eta ez dute nahidutenaz gabetu anartean.• Ameriketan, Reiki izena aipu baita, hori zerden ikastea hobe dugu guk ere. Mikao Vsuijapones budistekilako batek sortua du senda-gailu hori duela hamabost bat urte, zainen ezti-gailutzat bezala : eskuak gainean emaitenzaizkio eriari, efektu eztigailu bat duelakoanReiki horrek eta izaitearen hobetze bat bezala.Badira sendatze mota horren “maixuak”,pagatuz bixtan dena. Haatik amerikanoapezpikuek ez dute hori laudatzen, ez-etagiristinoeri kontseilatzen zenbaiten moda hori.• Mexikon hasia den urdetariko gripa hori aipudu mundu guziak, han berean izan diren hilakere bai, eta auzo herrietarik Europaraino begiz-tatuak diren virus gaixtoen berriak eta oro.Lehen ere beti ateratzen dira holako famak, etabeldurrak, aitzinean izan ziren behi burtxoroeneta oiloen heietaraino. Badakigu neurriakhartzen direla holakoen kontra handik etaFrantziaraino.• Mexikon Durango hiria bada, Euskal HerrikoBizkaian bezala. Eta Durangoko apezpikua erebadela han. Preseski Mgr Hector GonzalezMartinez deitzen den Durangoko apezpiku horiere aipu da orai. Kuraie haundiko letra bat egindu Mexiko hortan hain ausartak diren drogatrafikatzaleen kontra, irrisku ederrak hartuz.Gehiago dena, giristino omen daukate berenburua holako trafikatzaile batzuek. Zein aisenahasten dituzten ona eta txarra zenbaitek ! • Aljerian berriz ere president bozak irabazi dituAbdelaziz Buteflika presidentak, orai hirugarrennausigoa hartuz 2014-rainokoa, bozen %90 bil-durik. Hori itxura. Izana ez bide da batereholakoa, han ibili berri diren turista batzuenarabera. • Pakistanen, beldur haundiak emaiten dituzteherri guzian talibanek beren terrorismoislamistarekin. Heien jokoa l i take Chariadelakoa hedatzea herri osoan, erran nahi baitaislamisten lege dorpeenaren pean ezartzea her-ria eta jendea. Armadak badu hor zer egin erre-spetuaren zaintzeko, baditu taliban horietarikhilak eta hor dabila jendea harritua denenartean, 33000 errefusiatu bederen konda zitaz-keelarik egun hautan, ez jakin norat joan. BarakObama eta amerikanoak ere hor dabiltza, milaeztabadarekin.

GEHIAGO ETA... GUTIAGOMaiatzaren lehenean, elgarretaratze eta ibilaldijendetsuak izan dira Frantzia guzian gaindi etabereziki hiri handietan. Orotarat, hiru ehun bathurbil! Usaian baino aise eta aise jende gehia-go bildu da karia hortarat. Lekuka, jaz eta hori-etan baino bizpahiru aldiz jende gehiago!Denen buru, zazpi urte huntan langileriarenbesta egunean ikusi den jendeketa handiena.Haatik, joanden den urtarrilaren 29-an etamartxoaren 19-an, greba egunak izan zirelarik,kondatu zen baino jende gutiago halere...Horiek hola, langile sindikatek denek bat egindute beren aldarrikapen nagusien entzun-arazteko, hori ere etzen aspaldixkoan gertatua.Orai ikusi behar nola jokatuko diren ondokoegunetan... Gobernua beti bere hartan dago: konpren-i tzen duela jendea arranguratsu izai teabainan, krisia hor-eta, deraman politika bainohober ik ezin di takeela akulatu gaurkoegunean...

BESTE SALTSA BATEz baita aski saltsa hor gaindi, beste bat aridute muntatzen Europa-maileko bozen gainetik.Karia hortarat, eskuinburukoetarik arrunt hurbildabilan Dieudonné artixtak nahi ditu alabainanbere kondu agertu hautagai zerrenda berezibatzu, bozgune guzietan ez bada zonbaitetansegurik ba. Eta deplauki juduen kontrakoaknolazpait. Sarkozy-ren ondoan presidentarenlaguntzaile edo eskumakil handi dagon ClaudeGuéant politikari ausartak erakusterat eman dulixta horiek behar litazkeela debekatu, herrahedatzaile baizik ez litazkeela, jendetasunarenizenean ere ezin onetsiak. Hortarik piztu diragaitzeko eztabadak. Batzu debekatzearen alde,izari bat badela gauza guzietan, denak haizuhori ez dela molde ona! Beste frangoren arran-gura holako debekuak ere ez direla sekulan on,gainerat ezin legezkoak izan, eta debeku gisahorrekin dela izaitekotz saltsa bat ederra egi-ten...

ARRUNT PIZTUA!Bai, zinez hala da, arrunt piztua gure FrançoisBayrou, “erdiko” alderdiaren burulehena! Kexu,oldartua, halako errabia batekin, azkar jazarriasegur Nicolas Sarkozy presidentaren kontra!Denen buru, ezkerraldekoak baino aise bortizki-ago ere ari zaio erasiaka “Abus de Pouvoir”izenarekin atera duen liburu batean! Erakuste-rat eman nahiz bezala Sarkozy-ren kon-trakoetan lehen-lehena dela, beste nehor bainoausartago eta deliberatuago! Bipil bipila mintzoda Bayrou, eta nola, azpimarratuz Sarkozy-kdenak nahi dituela azpitik atxiki, denak berakbere gosturat gobernatu, dena larderia, denanagusikeria, hori ez dela batere manera!Obratzen eta obratu nahi dituen aldaketak arrasokerrak direla, izan eskoletako, ospitalentzat,auzitegientzat ala zernahirentzat! Sarkozy-kospatzen-eta president delako bigarren urtemu-ga, bestalde Europa-maileko bozak hor berean,Bayrou-k badakike zer ari den! Keinka hau gisahartarat hautatua duke bere liburu horren holaateratzeko! Mintzo da ere uste duteneriSarkozy-k badituela xede onak, erraiten dioteez dela solaseri fidatu behar bainan ikusi obraknolakoak diren...

EZ DEA GOIXKO?Bixtan da, gatz eta biper ainitz emana dion liburuhortan aski ageri da, Bayrou-k gogoan ditu 2012-ko president-bozak. Bi aldiz hautagai izana daeta hirugarren entsegu bat egitekoa du, huts edokausi! Jadanik ari da beraz ahal bezenbat jendebildu nahiz... Ez ote da goixko?Denen buru, zer ondorio holako liburu batek?Hori geroak erranen du. Eskuinaldean, badirabeltzurika plantatuak, Bayrou sobera urrun doalahein hortaraino jorratuz Sarkozy-ren jokabidea.Izari bat behar lukeela atxiki. Eta minixtro batek,ez jakin dudarik gabe beste zer erran, hauxeatera du irri faltsu bat eginez, Bayrou-k buruagaltzen ari duela, nun ez duen ja galdua...Ixtorio horrek ez omen du haatik bizikikexarazten Sarkozy bera. Hala dio segurik...

J-B D

2

Aste historikoa Historikoa zeren 30 urteko autonomia estatutuarekin, lehen aldikotz,lehendakaria sozialista izanen baita hegoaldeko hiru probintzietan. PatxiLopezek hartu du Ibarretxek utzi kargua PSE, PP eta UP&D alderdiensustenguarekin. Eusko legebiltzarrak lehendakari berria hautatu eta,Arantza Quiroga presidentak Espainiako erregeari hautua jakinaraziko dioofizialki. Ostegunean, Gernikan bere karguari zin eginen dio lehendakariberriak. Iduriz Jaungoikoari erreferentziarik ez du eginen zin egitean etaez da kurutzerik izanen ekitaldian. Egun hortan berean, gobernu berrianork osatuko duen jakinaraziko du lehendakariak.

Gobernu berria Ofizialki ez balinbada osteguna arte jakina ere, gobernu berria norkosatuko duen izenak ahotan badabiltza. Rodolfo Aresek izan behar lukebarne sail burua, Idoia Mendia nekazaritzan, Rafael Bengoa osakidetzan,Blanca Urgell kulturan, Iñaki Arriola garraioetan, Isabel Celaa hezkuntzan,Pilar Unzalu ingurugiroan eta Gemma Zabaleta politika sozialean. Indus-tria sailburua Bernabe Unda izanen da La Naval Sestaoko untzi olakozuzendari ohia. Blanca Urgell kultura sailburua eta Rafael Bengoa osasunsailburua bezala, Unda ez da PSE-EEkoa. Hiruak independientak dira.Lehen bilkura larunbatean egin behar luke gobernu berriak.

Nor da Patxi Lopez Patxi López 1959-ko urriaren 4ean sortua da Potugaleten Bizkaian.1991-z geroz eusko legebiltzarrean deputatu kargua dauka eta alderdisozialistako idazkaria da 2002az geroztik.

Mexikar gripea Euskal Herrian Oraingotz mexikar gripearen eritasuna zuen kasu bakar bat frogatua izanda Euskal Herrian, bizkaitar 30 urteko gazte bat, Mexikotik bidaiaz jina. Bil-boko eritetxean artatua izan da eta bere egoerak onerat eginik etxerat utzidute.

Aralarko mendiak Aralarko larreak irekitzeko festa egin dute Larraitzen. Duela hamabi urteabiatua dute besta pollit hori. Dotzena bat mila ardik hartu dute bortukobidea larrezkena arte han egoiteko. Gillermo Olmo eskultorearen lanaestreinatua izan da bailarako 15 herrien elkartasuna adierazten duena.

Hamar milioi bidaiari Topoan Euskotrenek 7 milioi bidaiari garraiatzen ditu urtean zehar Topoan Hendaiaeta Donostia artean. Hamar milioietara heltzea espero du 2013-ko, trenbideak bikoiztuz eta 7 minuta guziko zerbitzua ezarriz. Donostialdea etaIrun arteko trafiku ainitza nabarmenki mugatzea espero dute.

Geologoak Zumaian “lysch haitzen hitza” izeneko dokumentala grabatzeko zientzilari andana

bat bildua da Zumaian. Alberto Gorritiberea eta Asier Hilariok zuzentzendituzten grabazioak, gure planetaren historia kondatzen du, Deba etaZumaia arteko 12 kilometroko itsas bazterrean liburu irekian bezalaidatzia. Gure planetaren historia 60 milioi urtetaraino deskubritu eta irakur-tu daiteke, orrialdez orrialde, itsas bazterreko harroketan. Duela 55 milioiurte, gizakirik ez zelarik lurrean, gaurko baldintza klimatiko bertsuak ziren.Gaur baino 4-5 grado gehiagoko tenperaturak, hots planetarenberotzearekin epe ertainera izan dezazkegunak.

DONOSTIA europako kultur hiri nagusi ? Europako kultur hiri nagusia izaiteko 2016an hautagaitza aurkeztu duDonostiak. Herriko etxe eta diputazioko ordezkariak, Odon Elortza auza-peza eta Maria Jesus Aranburu diputazioko kultur arduraduna besteakbeste, Bruselan izan dira bideo baten bidez proiektuaren aurkezten,Orfeoia eta Laboaren musikaren laguntzarekin. 2010 eko 4 hiri nagusihautatuak izanen dira eta azken hautua 2012-an egina izanen da.

Tortura salatzeko manifestaldia IruñeanPolizaren eskutik pasatzen diren arrastatuek kasu gehiegitan jasaitendituzten torturak salatzeko, maiatzaren 16an manifestadia eginen daIruñan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) oroitarazi du urtea hasi zenetikhemezortzi pertsona arrastatuak izan direla eta horietatik bederatzik tortu-rak salatu dituztela.

Lertxundik Ohorezko Literatur AipamenaAnjel Lertxundi Oriotar idazleari emana izan zaio Beterriko ohorezko lite-ratur aipamena Zoaz infernura, laztana 2008an argitaratu eleberria-rentzat. Bigarren aldia da sari bera eskuratzen duela. 2002an lortua zuenZorion perfektua eleberriarekin

Egunkariaren auzia Uria, Torrealdai eta Auzmendik deklaratu beharko dute epailearenaitzinean maiatzaren 12-an, Egunkariaren konduen zuzentasunaz.Egunkaria 2003-ko otsailean hetsia eta zuzendariak auzipetuak izan ziren.Aldi huntan konduetaz ariko dira epaileen aitzinean.

Ricardo Martinelli

Greba Eguna 21-eanMaiatzaren 21-ean greba eguna izanen da Hegoaldean (Salbatoreeguna da bainan ez bestaburu ekarria mugaz haindian). ELA eta LABlangile sindikatek deia azkar zabaltzen ari dute, langabezia salatuz etairabazien emendatzea eskatuz.

Astelehenean, Bilbon, grebaren aldeko deia zabaldu dutenak

Page 3: Herria 3006

IRATZEDER GOGOANBerrikitan zendua, aita Xabier Diharce beneditanoa, bestalde euskaltzain ezagutua,Donibane Lohizunekoa zen sortzez. Larunbatean, maiatzak 9, Begiraleak elkarteakbere biltokian eskainiko dio omenaldi berezi bat. Hasteko, aratsaldeko 6-etan, aur-keztuko dira “Iratzederren antzerki kaierak”, Begiraleak elkarte horrek dituena preses-ki argitaratu. Ondotik, Iratzeder zenaren olerki batzu irakurtuko dituzte Ixabel Etxe-berria eta Joseba Aurkenerena-k, Iñaki Marixalar musikaz laguntzaile bere gita-rrarekin eta Maialen Marixalar alto-joile. Bururatzeko, aurreskua eta lekukotasunbatzu, bai eta zintzur bustitzea, Iratzeder ongi ezagutu duten zonbait lagunen partehartzearekin.

KULTURA TOPAKETAKZiburun, Kultura Topaketak dira beraz Salbatore astean. Herriko elkarte askopartzuer, bestalde jende parrasta bat jitekoa Concarneau eta Calvi herrietarik, Bre-tainiatik eta Korsikatik beraz. Lehen hitzordua izanen da Salbatore goizeko meza na-gusia, bretoin musikari batzuk airostuko ere dutena. Gero, denak porturat, kanpotikjineri ongi etorri bero bat egiteko, aurresku eta beste zonbait dantzarekin. Segidan, bazkari anaikor bat. Ondoko bi egunetan ere izanen da mugimendu. Bestahandiena, larunbatekoa, feria giro batean, Korsika eta Bretainiako asko ekoizpen sal-gai. Bestaldian, xehetasun gehiago.

IHARDOKI BEHAR...Ziburutik hau ere: turismo-bulegoak egin du bere biltzar nagusia. Deus arrarorik ezda erran bilkura hortan. Azpimarratu ba haatik keinka minbera dugula, krisia delakohorren gatik. Jende ainitzek ba naski halako uzkur aire bat eta beren egonaldi fran-gorentzat azken puntan baizik ez trenkatzen beren hautuak. Izanen dea usaianbezenbat udatiar? Turismoaz arduratzen direnak baikor agertzen dira. Ez da arrasbeste orduz izan den bezenbat galde orainokoan, bainan bada halere frango polliki...Gisa hartako indarra denek egin behar jendearen biltzeko. Auzo herriekin partzuer,Ziburuk ere plazaratuak ditu asko liburutxo berri, xehetasun ainitz emaiten dutenakondo hotarat etorri nahi duteneri...

JOAN-JINKARIAK HENDAIANJendeak aiseago ibiltzeko hirian gaindi eta beren autoa hartu gabe, galkadura handi-ak ba-eta noiz nahi, Hendaian autobus joan-jinkari bat muntatua izan zen duela biurte. Orai, zerbitzu hori nahi dute azkartu eta hedatu. Aste huntan abiatu da bigarrenjoan-jinkari bat. Hemendik goiti, badira beraz bi joan-jinkari, bat “urdina”, bestea“berdea”. Urririk dabiltza karrikaz karrika eta auzoaldez auzoalde... Uribil deitua dutezerbitzu hori, Bidasoa hegitik itsas bazterrerat, usu uretik hurbil doala... Udan, bestelinea bat izanen da mugatik hondartzarat. Gisa hortan, Hendaiak azkar emendatzendu aitzineko urtetan akulatu saila. Beste hiri batzuetan ere hortaratuak dira funtsean,Baionan, Miarritzen, Donibane-Ziburun eta hor gaindi...

LANDARE TRUKAKETAKDonibane Lohizunen, badu ja zazpi urte sail hori abiatua dutela eta ortzirale huntan,maiatzak 8, goizeko 9-etarik goiti, ildo beretik segituz beraz landare trukaketa batmuntatua da Arxiloako baratze botanikoan. Usaian segurik arrakasta pollita ukaitendu. Bakoitxa jiten ahal da bere landare batzuekin edo ikusterat bestek zer ekartzenduten. Pantxo Azarete baratzezaina hor izanen da kontseilu balios batzuen emaiteko:holako landarea noiz landatzen den, zoin toki dukeen gostukoenik, nola artatu beharden eta holako...

3

BERTSULARIAK IKASTOLARATBertsulari gazteek saio batzu eskainiko dituzte ikastoletan, bertsularitza sustatzekoasmoz. Jadanik bi bertsualdi eskaini dituzte aitzineko egun horietan Baionako Etxe-pare lizeoan eta Garaziko Nafarroa lizeoan. Huna hemendik aitzina nun aurkitukodiren : maiatzaren 19an, Miarritzeko ikastolan (10:00) : Ainhoa Sarasua, Mailis Es-tebe, Maiana Irigoien eta Ximun Cazaubon ; maiatzaren 25ean, Angeluko ikastolan(14:30) : Itxaro Dunate, Ellande Dunate, Miren Irungarai eta Julen Vrignon ; ma-iatzaren 28an, Hiriburuko ikastolan (14:00), Angeluko ikastolan ariko diren berdinak ;ekainaren 10ean, Ziburuko kolegioan (10:30) : Oneka Jauregi, Maddi Ane Txopere-na, Uxue Larrukert, Ortzi Murua eta Ilazki Ortego ; ekainaren 17an, Kanboko Xal-bador ikastegian (10:30) : Gillen Negueloua, Bixente Luku, Txomin Elosegi eta Ma-iana Irigoien.

8 Milioi euro onartu Kontseilu orokorrak uraren kalitatea segurtatzekoDepartamenduko batzorde iraunkorrak zortzi milioi euroko mega inbeztizamenduaerabaki du edateko uraren kalitatea zaintzeko. Bilkura berean bi milioi euro eta erdiezarri ditu hondakinen kudeantzan herri sindikatuak eta Biltagarbi edo Bizigarbia be-zalako egituren lana indartzeko. Azkenik, Bidaxuneko herri elkargoak Akamarreko langunea funski handitzeko xedea hartua baitu, 32 hektara erantsiz, departamenduak120 000 euro ekartzen dizkio eremu berriaren antolamendurako.

Osagarri etxe proiektuak Baxenabarren lantzen Ipar Euskal Herri osoan hartuz medikuen nunbrea ona baldinbada, diferentzia gaitzakbadira kostaldea eta barneko aldearen artean. Zenbait gunetan medikuen beharraproblematikoa bilakatzen ari da, hala nola Baigorrin eta Larzabalen. Horregatik, osa-garri etxeen proiektuak aztertzen hasiak dira bi toki horietan Erien Axurantza Kutxabai eta MSA laborarien kutxa ; bilkura tekniko batean MSAk eta Eskualdeko eritasunkutxek deklaratu dute erabaki dutela Baigorriko osagarri etxe proiektuaren laguntzea.

Arteka, natur ingañio enpresa Xiberora hedatzen daLapurdi eta Baxenabarren inganio aktibitateak antolatzen dituen Artekak aktibitate es-kaintza zabala du, kanoe, raffting, eskalada, mendi ateraldiak, VTT ibilaldiak edo pi-lota. Idauze/Mendiko auzapezarekin hitzarmen bat pasaturik, horko “Karrikia” egonal-di zentroko aktibitateak kudeatuko ditu Artekak hemendik aitzina. Bastiza handiaizanez, Artekak alokaidatzen du, partikularrei urteburu edo beste ospatzeko. Artekakoarduradunak ukan duten batzarraz botzik agertu dira eta partaidetzak sortuko dituzte,izan dadin Turismo Bulegoa, Herri Alkargoa edo Iratirekin.

25. Literatura SolasaldiakMaiatzaren 13an eta 14ean

Baionako Euskal Erakustokian (18.30-20.30)

Ohi duen bezala, Maiatz elkarteak euskal literaturaren inguruan bere Solasaldiakantolatzen ditu. Lanen aurkezpena, euskal literaturaren eta kulturaren ingurukoohar edo eztabadak plazaratzea da bere bidea. Holaxet Odon Noblia, Xabaltx,Peio Jorajuria eta Mixel Thikoiperen lanak erakutsi nahi ditugu. Molde berezibatez aurten Eñaut Etxamendiren idazlanen bilduma osoaren argitaratzen hasiakbaigara, horren garrantzia euskararentzat eta literaturarentzat adierazi nahi dugu.Bestalde, euskal kultura bide kurutze batean bezala izanez, amateurismo eta pro-fesionalismaren artean, erakunde publikoen politikak berritzen ari direlarik, idurituzaigu gai horren plazaratzea egoki zela. Horretarako Pamiela argitaletxe nafarta-rrak berriki agertu Antton Lukuren liburu baten aipamenaren inguruan solastatunahi gara. Beti bezala, Solasaldi hauetara sartzea libro da eta gogotik gomitatzenditugu euskaraz, euskal kulturaz eta euskal literaturaz interesatzen diren guziak.

Asteazkena maiatzaren 13a18.30 Aurkezpenak : Maiatz 48, Odon Noblia (“ Ametsa ”), Xabaltx.19.00 Eñaut Etxamendi eta bere obra. Idazlanen lehen bilduma. Irakurketa, hitzal-di, musika eta kantu.

Osteguna maiatzaren 14a18 .30 Aurkezpenak : Peio Jorajuria, Mixel Thikoipe19.00 Antton Lukuren obra berria : “ Euskal kultura? ”. Aurkezpen, mintzaldi.

MaiatzManifestaldi bat eta bi mintzaldi maiatzaren lehena kariFrustrazio bat bezala antolatzaileen partetik Baionan maiatzaren leheneko mani-festaldiaren kari, usteko baitzuten, jasaiten dugun krisi honekin gainera, jende gehia-go hurbilduko zela. Lau mila lagun kontatu dituzte antolatzailek. Egun berean berre-hun lagun bildu ziren Hendaian eta hiru ehun Maulen. Joan den martxoko grebaorokor egunean jende doblea baino gehiago kontatu zutela gogoan baitzuten anto-latzailek. LAB sindikatuak dena egin du aurten ere, manifestaldiaren batasuna burutikburu segurtatzeko. Hala ere bukaerako mintzaldientzat aparte egoitera behartuakizan dira LABekoak, berez leku ederrean haatik, herriko etxe aitzineko Libertateplazan. Internazionala eta eusko gudariak kantuekin bururatu dute ekitaldia.

Irigoientarrak Coq de lanive-ko etxean ezin sarPeio eta Daniela Irigoienen alabak, senarrak eta alaba ttipi gehienak, hiru presunekbizia galdu zuten lurtate batek beren etxea harrapatu ondoan, Baionan “Coq de laNive” Errobi hegian. Gertakari latz horren bigarren urtemuga meza batekin markatudu familiak joan den igandean,Uztaritzeko San Josepe kaperamukurru betean. Geroztik, etxehori beti hetsirik dago, jabeakIrigoien Peio eta Daniela ezindira barnean sartu. Joan denastean abiatu duten sustengupetizioneko 2500 izenpedurak,auzitegira, Baionako herriko etx-era, MAM eta Raxida Dati min-istroen zerbitzuetara helarazi di-tuzte, joan den astelehenean.Hamabost egunen epeaemanez, deus berririk ezeanPeio Irigoien deliberatua dagose greban sartzera ma-iatzaren hemezortzian.

Christine Albanel ministroa arte eskolan,Miarritzen

Behar bada asteburu osoa ereMiarritzen egon da, baina bere kontu.Christine Albanel kulturako ministroakberak parte hartu du Miarritzen irekiduten goi mailako arte eskolaren estrei-naldian. Ezen berriki OkzitaniakoTolosan egin zioten elkarrizketa bateanaitortu du biziki maite duela aizinaraMiarritzera jitea, eta zoritxarrez ez duelaaizinarako denborarik aski bere kargue-tan. Bi gaiez galdekatu dute kazetariekministroa bisita horren kari. Lehenik lu-rralde hizkuntzen legearen apailuak zer-tan diren. Ihardetsi du ari dela kontsultakegiten hezkunde ministerioarekin eskuzesku ; legea urte ondarreko prest izanendela, hiru sailetan lurralde hizkuntzak bultzatzeko balioko duela : hedabideak, hez-kuntza eta kultur garapen orokorra. Euskal irratiak erdiz erdi sartzen diren sarekoelkarte irratien geroaz ere galdekatua izan da ministroa ; ihardetsi du kultur ministeri-oak dituela orain laguntzen, tele publizitatetan finkatu lehenagoko sisteman bainohobeki oraino ; eta oraingo sistema tradizionaletik numerikorateko pasaldiak denborahartuko duela, gisa guztiz ministerioak laguntza ekarriko duela.

Peio eta Daniela Irigoien

Page 4: Herria 3006

4

ZURAIDE

Abbadiako ateraldiaHuna Zuraideko Bihotz Sakratua eskolatik HendaiakoAbbadian egin dugun ateraldiaz eta ondotik eskolanmuntatu dugun erakusketaz bi hitz.Zuraidetik Abbadiako hondartzara joan gira. Han itsasoak botahondarkinen biltzen arizan gira obra ederren egiteko. Hondartzan Maiderrek 5 taldetan partekatu gaitu : multzo batplastika ttipientzat, beste bat plastika haundientzat, hirugarrentalde bat itsasoak landu egurrentzat eta laugarren bat besteegurrentzat. Azken taldeak itsaskiak eta harri pollitak biltzenzituen.“ Nekatoenea ” etxean hondarkinak familiaka berexi ditugu :plastika, adarrak, urean egona zen egurra... Lanean hasi gira.Garbitu ditugu plastikazko hondakinak, koloreguzietakoak baziren : urdinak, berdeak, xuriak, liranjak, gorriaketa beltzak.Lurrean pausatu ditugu bildu egurrak, eta formak ikusi ditugueta argazkietan hartu.Azkenean finitu ditugu gure obra ederrak : egurrezkoanimaleak (segatuz eta itzeak emanez), plastikazko kolorezkokolekzioneak, kusku kolatuak egur gainean edo untzietan...Eskolan gure obra ederrak erakusketa forman muntatu ditugu,Hor dira ere CP-CEkoek tindatu dituzten taula ederrak(itsasoko landare eta abereekin), beti Abbadiakoanimatzaileekin eginak.Zatozte denak gure obra ederren ikusterat gure eskolarat ! Etamilesker haundi bat Abbadiako laguneri !

Bihotz Sakratua eskolako CM elebidunak

MAKEA - LEKORNE

Ezkontza - Jada zonbait urte hauetangutartean bizi dira Christophe Brulefert etaValerie Defaud. Valerie eta Christophenbaia entzuna izan da Herriko Etxean etaelizan. Hor zituztela berekin auzo hurbilak,lagunak eta etxekoak. Biziaren segida izandadila zorionez betea, zuentzat eta halaberzuen hiru haurñoena, Makea Bidehegian,Urtsu aldean. Eta agian 3 haurñoekeuskara ikasiko dute !

Jokoberri Itsasun - Gure xapeldun berri-ak segitzen du oldarrean. Huna finalerdi-etan dugula Bonetbeltx Alfarorekin Itsasunortzegunean 18:00 orenetan. Hor kausi-tuko dituzte Sorhuet eta St Esteben. Denaden, garaitu dituzte hor berean ItsasunSorhaitz eta Bessonart, 40 eta 21. Alfarok

11 bote, Sorhaitzek 4. Egun handianginituen ere Bielle eta Ducassou, hauek jodutelarik Aguerre eta Harizmendi parea40-25. Biellek 13 bote, Aguerrek 5.Pilotazaleak etorri dira oste handianJokoberri hunen ikusterat eta loriatu direladiote goraki !!

Baigura ikastola - Bai, oro erran bezalairagan dira, eta gainerat denbora ona, etaomore ona nagusi. 82 helduek parte hartudute airoski iragan den arratsalde goxoan.Usain oneko eta gostu oneko janariak etaedariak ongi utzi gaitu : alabainan oro bio !Bai, baditugu gutartean burraso gaztesanoak eta denbora guti barne segur ikas-tola berri bat eraikiko dela hoin maitedugun xoko pollitean ! Dena den, eskerbero beroenak gutarterat etorri zireztenguzier eta orroit igandean Herri Urratsdugula eta han, Senperen, mundu herrikoibat izanen dela !! Eta azpimarratu behardena, Herria astekaria irakurtu behar delaetxe bakotxean eta 50 euroko zure xekahori, beharrezkoa dela, nahiz gehiagoemaiten ahal den urte batentzat : Herriaastekaria, 11 Jacques Laffitte karrika,64100 Baiona. P.I.

Bonetbeltx arras fleitean, hemen FilipeCarricart-en ondoan, lehen maileko xapelairabazirik.

KANBOKanboko artistak Arnagan - Maiatzaren14a arte, Arnaga erakustokian, ikustenahal dira Kanboko margolarien obrak.Erakusketa idekia izanen da tenorehauetan : goizetan, 10.00ak eta 12.30akartean eta aratsaldetan, 14.30ak eta 19akartean. Kanbon badira artista frango etabereziki margolariak. Hauen lanak diraArnagan erakutsiak eta balio du itzuli batenegitea. Urtero bezala herriko etxeakantolatzen du erakusketa hau.

HAZPARNE

Errugbilari gazteen eguna Hazparnen - Iragan maiatzarenlehenean, Hazparneko errugbiko kirolari gazteak atera diraxapeldun beren maileko lehiaketan. Errugbi eskoletan diren 2100haur bilduak ziren Xapitaleko zelaietan. Xito erdiak, xitoak, ben-jamin eta minimo mailetakoak lehiatu dira egun osoan, artetanzenbeit euri xortaren azpian. H.A.C elkarteak errezebitzen zuenxapelgo omentsu hau eta huni zagon ere antolatzea. Erranbehar da denak ongi moldatuak zituztela eta ez dela makurrikizan, nahiz hainbertze jende izan kirol zelaien inguruan. Mailhaundienean Bardozeko minimo taldea atera da xapeldun, ben-jamin mailean aldiz Hazpandarrak jali dira lehen, xitoetan Angelueta xito erdietan Mugerre. Jokolari taldeek ukan dituzte sariak,bainan hauetan haundiena zen dudarik gabe xapeldun ateratzea.Aratsean oihalezko aterbe azpian paella afari bat izan da, egunguziko akiduren endurtzale izan dena guzientzat giro on batiesker.

Haritz-Barne zinegelan - Hazparneko zinegelaz arduratzen den“Zabalki” elkarteak egin du bere urteko biltzar nagusia iraganastean. Zinegela hortan, herriak eta parropiak egin zituzten obrahaundi batzu 1993-ko urtean eta ondorioz zinegela hori 18 urte-rako kontratupean ezarri zuten 2012-ko urte artino, partzuergoanmoldatzeko maneran. Zabalki eraiki zenetik, elkarteko lehen-dakari zen Jeannot Pagueguy-k bere alkia utzia zuen joandenurtean Jean Hugron herriko hautetsiari, nahiz elkartean geldituden. Zabalki elkarte hortan arduradun taldean dira : Haritz-Barne elkartearen ordezkariak : Jean Pagueguy, Jean Hugroneta Jean Larramendy ; Herriko Etxearen ordezkari : PatxiArotçarena, Christian Vigie, Michelle Lavignasse eta VéroniqueBroussaingaray ; “ Jeunes Basques ” elkartearentzat : HubertFabas eta Beñat Pochelu ; Zinemako langile taldearentzat :Jean-Pierre Oillataguerre, Marie Hélène Doillet, Cathy Leflocheta Pierre Vedrenne ; Parropiako Pastorala taldearentzat :Maité Amespil ; Ikastetxe publikoentzat : Philippe Alavoine ;Ikastetxe pribatuentzat : Sandrine Labarthe ; (UralaiEihartzea) kultur elkartentzat : Xan Antton Durruty eta esku-bidez den Hazparneko erretora Maurice Arhets.Biltzar nagusi hortan errana izan da gazteak gero eta gutiagoetortzen direla filmen ikusterat. Gogoeta batzuen ondorioz ardu-radunek pentsatzen dute Baionako zinegeleri buruz tira haundiabadutela, tokiko gelan filma batzuk berantegi agertzen direla edoere ekonomia mailan krisiak jasan arazten duen egoerak jendeaurruntzen duela zinegeletatik, hau ez baitzaiote premiatsuena.Jakiterat emana da hala ere barnekaldeko zinegelek ez dutelahirietakoek baino deus gutiago.Orokorki aurtengo diru zenbakiak joanden urtekoen araberakoakdira. Geroari buruz erabakia izan da, ikastegietako haurrekin lanegitea, erakaslen laguntzarekin, haurreri zinegela hunenezagutaraztea. Bertzalde Haritz-Barneko zinegelarentzatlangileak xekatzen dituzte : adibidez bat edo bi sartzean lan egi-teko eta bertze bi zinemako tresnerietan trebatuko direnak. Bixtandena lan horiek ez dira ordainduak bainan giro on bateko taldebatean sartzeko aukera baduzue hemen.

LEKUINEEuskal jokoen pesta - Maiatzaren 8-anostiralarekin, “Zubia” elkarteak, PestaKomiteak eta Ttotte ostalerak antolatzendute euskal jokoen pesta haundi bat.14.00 Xiba Haurrentzat egokituak direnjokoak. 8/10 haur ekipa bakotxean…izenen emaiteak 13,30ak baino lehen egi-nen dira, herriko plazan. Ekiparik ez dutenhaurrek, diren ekipetan sartuko dira.16.00 INDAR JOKOEN FESTIBALA :Donamartiriko bi ekipekin.18.30 Zeingehiagoka haundia : duela 25une, Donamartiriko taldeak herriko trakturbat desafiatu zuen. Aurten, Lekuinekotalde batek Donamartiri desafiatzen du :soka tira, ingudia eta esne untzi jokoetan.19.30 : Zintzur bustitzea eta ondotik afariaaratseko 9etan : paella, gasna, bixkotxa,kafea eta arnoa.12 € helduendako, 5 € haurrendako. Eguneta gau guzian Burgaintziko txarangakalaituko du Lekuineko plaza. Euria balitzpesta aterbean iraganen da.

J.A.

Duela 25 urte traktur bat tiratu zuten

Hazparneko talde xapelduna

SENPEREHeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Marie Pou-lain anderea. Sortzez Barkoxeko xuberotar laborari alaba. Gazterikjoan zen lanerat Pariserat. Han ezkondu eta bere senarrarekinlaneko denbora guzia inguru heietan iragan du. Erretretarat hel-tzean Olhako kartierean erosi etxe batean jarri ziren. Maluruskiurte baten buruko senarra galdu zuen. Geroztik bakarrik bizi zen.Auzoekin ederki kurutzatuz laster osoki gure herritar egin zen etajende helduen « Adin Ederra » taldean lan ainitz egin du. Bereadin handiarekin osagarriz ahuldu da eta pausatu 90 urtetan.Bere famila eta ahaide guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.KonfirmazioneaIgande huntan Sara, Azkaine eta Senperek egiten duten Parropiahandiak Sarako elizan izan du konfirmazionea. Hiru herrietako 45gaztetxok errezebitu dute sakramendu hori gure jaun Apezpikuberriaren eskutik. Egun horri buruz urte guzian beren katexiztekeman erakaspenek eta hor elgarrekin egin duten girixtino urratshandi horrek izanen ahal dituzte ondorio onak. Hortakotz bereninguruan kausituko ahal dute behar luketen laguntza. Agian bai.Zeren gaurko egunean ere girixtinotasunean bizitzeak ez du nehorikalterik ekartzen ez eta ere deusetan trabatzen.ErrubiaAipatu behar dut igande huntan gure jokolariek egin daukutenbalentria. Beren maileko finalean Larresororekin zuten eztabada.Negu huntan Larresorok bi aldiz irabazia gureeri. Bainan beharre-nean gureak nagusi eta Xapeldun. Biba gure puttilak eta horienburuzagi eta erakasleak, Jan Battitt Borthaire eta Bixente Fagoagaberen lagun guziekin. Oraino badituzte zonbeit partida Frantziakoxapelgoari buruz bainan oraitik erraiten ahal duguna heldudenurtean goragoko mailean Federale 3 delakoan izanen direla.Ganden larunbatean bigarren taldeak finalerditan galdu du Bidar-tarren kontra. Erraiten ahal duguna gure bi talde horiek gaitzekosasoin ederra egin dutela.Goresmenak guzieri bainan oroz gainetik diot : Gora Xapeldunak !

UZTARITZEHeriotze - Aitzineko astean zendu dira herrian Pierre Daguerre92 urtekoa eta Pierre Lamarens 73 urtekoa. Doluminak familieri.

Mintzaldi - Maiatzaren 13an asteazkenez aratseko 9etan, bimintzaldi izanen dira Lapurdi gelan. Mintzaldi horiek Lapurdikogertakari lazgarrien oroitzapen ospakizunetan sartzen dira.Lehena “De Lancre eta euskal mintzaira” gaiaz mintzatuko daBeñat Oiharzabal euskaltzaina. Bigarren gaia : “Zoin mirakuiluzeuskara heldu da gutaraino. Zoinda horren geroa”. Aldi huntanXarlex Videgain euskaltzaina izanen da hizlari. Sartzea urririk daeta deneri idekia. Hitzaldiak euskaraz eginen dira.

Ur begi - Elkarte hunek jakinarazten du mendi ibilaldiak anto-latzen dituela ortzegunetan bi astetarik. Urrengoa maiatzaren14ean da, itzulia Itsusiko Peñetarat. Jakinarazten ere du web-gune berri bat ideki duela. Interesatuentzat hauxe da : www.ur-begi.com

ITSASUAtharriko xapelketa joko berrin - Joanden ostegunean jokatudira bi finalaurdenak: Alfaro eta Bonetbelche nagusitu dira ai-sesko Sorhaitz eta Bessonart-i. Alfaro arizan da Etcheverry-renordez. Bielle eta Ducassou nagusitu dira Aguerre eta Haris-mendy-ri.Ostegun huntan, maiatzaren 7an, jokatuko dira bi finalerdiak:aratseko 7etan: Alfaro eta Bonetbelche / Sorhuet eta SaintEsteben. Aratseko 8etan: Bielle eta Ducassou / Ibarrola eta Isti-larte. Finala jokatuko da larunbatean, maiatzaren 9an, aratseko7etan. Finala aitzin izanen da ere atarriko partida bat. Finalaondotik izanen da afaria tokian berean. Afari saria: 20 euro. Krioli-nak taldeak animatuko du afaria.

Margo eta marrazki lehiaketa - Herriko Etxeko Kultur Ba-tzordeak antolatzen du lehen aldikotz lehiaketa hau, Sanokigelan, asteburu huntan, maiatzaren 9 an eta 10ean. Adin guzi-etako jendeeri idekia da. Parte hartu nahi duenak Sanokin pre-sentatu behar du larunbat goizean, 8.30ak eta 9.30ak artean,bere euskarriarekin (soportearekin). Hauek zigilatuak izanen diratokian berean, eta aratsean bilduak izanen dira. Biharamungoizean, 8.30ak eta 9.30ak artean, bakotxak berreskuratzenahalko du bere obra, bezperan hasi lana segitzeko. Bukatu lanak,kuadrorik eta sinadurarik gabe, bilduak izanen dira Sanokin bere-an aratsaldeko 4etan. Epaileak profesionalak izanen dira etahauek banatuko dituzte sariak aratsaldeko 6etan. Lehen saria800 eurokoa izanen da, eta saritu lana Herriko Etxearen onda-suna izanen da. Bigarren saria 500 euro, eta hirugarrena300euro. Lehiakide bakotxak 10 euro ordaindu beharko dueuskarri bakarra gatik, 13 euro bi euskarriren gatik, eta 15 eurohiru euskarriren gatik.Xehetasun edo argibide gehiagorentzat, deitu Herriko Etxerat: 0559 29 75 36.

Larogei presuna protestaz suprefeturan - “Larrue de Bas”Angelu/Brindotzeko gunea hautatu du BAM hirielkargoakbideko jenden errezibitzeko, haatik 2010 erako prestizaitekotan. Prefetak deliberatu du uda honetan bereanerabiliko dela leku hori bideko jendentzat, erabaki presatuhorren kontra protestaz bildu dira Suprefetura aitzinean larogeipresuna, ingurutarren elkartek deiturik. Orain arte BAM hirielkargoaren kontra zuzentzen zituzten protestak orainprefetaren aldera itzultzera behartuak dira.

BAIONA

Page 5: Herria 3006

5

ORTZAIZE

OFIZIALEN HERRIXKAKO FERIAKHiru egunez iragan dira feriak Ortzaizeko Ofizialen Herrixkan eta arrakasta

gaitza izan dute, hamar bat mila jende ibili baita asteburu luze hortan. Herrixkahortako lantegiek beren ateak zabaldudituzte bakotxak bere lana eta bereekoizpenak agertzen zituela, denentzatarduradun batzuek xehetasun guziakemaiten zituztela. Arnabarren langileakikus zaitezken beren ahate kontserbaegiten. Goicoechearen untzi lantegiko lanmota guziak ere ongi aurkeztuak ziren.Ikus zitaiken ere Antton Heguy ahozguaneta Albert Trounday zurgintzan. JeanJacques Houyou, Don Quichosse espartinegileak, Maulen badu ere bere lantegia,xehetasun guziak agertzen zituen bereofizioaz. Ikus zitaiken ere Jean MichelNoullet, Mendi-Alde ostatukoa ogiarenegiten eta Jean Michel Brust, behigasnaren egiten. Horietaz gain, bertzeofiziale batzu baziren beren lanak oihaletxola batean agertzen zituztela, gehienakzurginak (Iñarra, Guichandut, Gazcue,Zaldumbide eta Gurea) bainan eremargolari eta zizelkariak. Laborariek erebazuten beren xokoa Kaiku Bordan etahunen aintzinean antolatua zen etxemozkin merkatuarekin, hor aurkitzen ahalbaitzen haragi (ahate, xerri eta oilasko),gasna (ardi, behi edo ahuntz), arno,sagarno erreximeta eta ezti.

Ortzirale aratsaldean, lehenaldikotz, jantzi erakusketa bat egin da,Garaziko dendariek beren soineko berriakagertzen zituztela. Igande aratsaldeanaldiz, kantaldi bat antolatua zen mugaz bialdetako nafartarrak entzungai zirela.Lehen zati batean arizan dira Baigorrialdeko Zurbeltz taldea Euskal eta Afrikarmusika tresnak nahasiz eginikako soinuederrekin; ondotik Kantiruki taldea etaMaitena Monaco eta gero Magali Zubillagaeta Guy Saldubehere. Orbaizetako taldebatek segitu du kantaldia eta bururatzeko,Lizarratik etorri den Marta Moreno, 16urteko kantariak han ziren guziak xoratuditu bere botz miresgarriarekin. Haurrenxokoa ere bazen igandean, Mendigaiakelkarteak jostaleku bat antolatua zuen“tyrolienne” batekin.

Hiru egun feria horienantolatzaileak pozik dira bildu dutenarrakastaren ondotik, beren lanarenezagutarazteko ezinagoko ekintza ona izandela. Ofiziale horien fama haundituz joanen da eta ondoko urteetan ere antolatukodituzte holako bertze egun batzu.

Antton Heguy bere ofizioaren erakusten.

Peio Goicoechea eta Panpi Ezkurra, lur untzibatzuen labe batetarik ateratzen ari.

Igandeko kantaldian, Marta Moreno eta Rafabere musikaria Lizarratik etorririk.

BIDARRAIEzkontze - Joanden larun-batean ezkondu dira HerrikoEtxean Dominique SuhasNoblialdekoa eta Miren HaristoyBaigorri Iribarrenekoa. Gores-menak eta agiantza zorion-tsuenak bikote gazte huni!

Musikaldi - Helduden igandean,10etako meza airostuko duTarnoseko Harmoniak. Ondotikmusikaldi bat ere eskainiko handiren guzieri.

HELETAEri - Baionako ospitalean dituguJean Curutchet Oihanartekoaeta Irene DendaletcheLandaikoa. Gure goraintziekinlaster etxera ditela.

Maiatzaren 8a - Eguna hasikoda 11 orenetan mezarekin,ondotik orhoit harriaren aitzineanotoitz eta lore azau pausatze.Bazkaria Idioineko ostatuan iza-nen da. Izenak eman : tel.0559376199.

Mezak - Larunbat aratsean 7orenetan Mehainen, 9 orenetanLandibarre Martinen eta Iholdineta 11 orenetan Armendaritzeneta Heletan. Herritarra

IRISARRIEskubaloia - Partida gaitza egin da Tournefeuillen, joanden ibiakoitzean. Partidaerditan, irisartarrak aitzinean ziren 12-15. Bigarren zatian haatik, ondarrera, hangoekberdindu 27tan, aitzina ere hartu 30-27, ororen buru 30-29 zela partida bururatzen.Hala ere, irisartarrak lehen dira, Tournefeuillekoak bigarren pundutze berdinarekinbainan tanto gutiagorekin, Thuir-ekoak hirugarren pundu batera. Bi partida baizik ezdira gelditzen. Nor iganen ote da Nazionala 2 mailera ? Ibiakoitz huntan irisartarrekerrezibituko dute Limogeko taldea Airoski gelan, ondokoan aldiz joanen dira TrebesBadens-erat. Segur ahal duten guziek sustengatuko dituztela ahal bezain kementsuki,taldearen igotze ametsa bete dadin. Azpimarratu behar da joanden ibiakoitzean ongi-etorri beroa ukan dutela irisartarrek Tournefeuillen eta partida izpiritu hoberenean ira-gan dela. Hala izan dadiela hemendik aitzina ere !

Gamere-Zihigako eskola oküpatürik - Gamere-Zihigako eskola, dagün sartzeko esko-la karta aurkeztürik izan zelarik, zerratüko dela erranik izan zen. Etxekoak eta herriko etxeakbertan beren ezadostarzüna ezagütarazi züen, eta igan astelehen goizez etxekoek eskola oküpatüdüe. Gamere-Zihigan bi apartamentü egiten ari dira bi familia jinarazteko, haur txipiekin. Xedehorrekin dagün urtean haur haboro üken behar lüküe, eta hartakoz, akademiako inspekzionearidenbora galtatzen dioie. Igan astelehen goizez bezala, astelehen goiz oroz oküpatüko düe eskola,eta inspekzioneari aldi oroz gütünak igorrikodütüe bilküra bat egitea kausitü artino.

Musikaren egünen hogeigarrenurtebürüa - Maiatzaren 17an izanen da Müsi-karen egüna Urdiñarben, bena jadanik BilXokoa alkarteak egitaraua aurkeztü dü. Aurten,jei honek 20 urte betetzen dütüalakoan, neske-negün gaüan kantaldi berezi bat proposatzendeikü Bil Xokoa alkarteak, besteak beste Taraftaldearekin. Eta urte berriak beste kanbiamenikere ekarriko dü, azpiegitüra aldetik. Ez handia-go, bena bai beroago, xapito haboroenak, pla-zalat arra eramanen beidütüe.

J.E. Taraf musika talde

BAIGORRI

Sortze - Hirugarren haurrari ongi etorriaegin diote Eztitxu Alfaro eta Peio Juan-torena aitama gazteek. Ez da dudarik,Laiane eta Iure bi ahizpek ongi zaindukodutela Julian Xalbat beren anaia ttipia.Osagarrian eta maitasunean haundi dadi-la sortu berria. Gure goresmenak aitamauroseri bai eta aitatxi amatxieri ere.

Ezkontza - Iragan astean, bi ezkontzaizan ditugu herrian. Ortzegunean, herrikoetxean, elgarri baia eman dute JorionJean-Daniel eta Chopin Marie-Françoise-k. Bizi urosa ereman dezatela Kortaldeauzoan egina duten etxe berrian. Larun-batean, ezkontzako sakramenduak elga-rretaratu ditu ere Okoze auzoan bizi direnMiozette Steve Karl eta Goardon CaroleElize. Bi bikote gazteeri doatzi gure agi-antza hoberenak.

Heriotze - Joanden astean, Baionanzendu da Michel Bidart, Zubieteko semea89 urtetan. Asteazkenean, hango hil etxe-ko kaperan iragan da ehorzketako elizki-

zuna eta ondotik Baigorriko hilerrian hobi-ratua izan da. Dolumin bizienak eskain-tzen ditugu nahigabe hunek hunkitzendituen guzieri.

Biltzarre - Europar hauteskundeakekainaren 7an direla-eta, maiatzaren 7an,ortzegun arratsean 20.30tan, Azkaratekoherriko etxean, argibide eta aurkezpenbiltzarrea eginen du “Europe Ecologie”listak. Huntan aurkitzen dira Jose Bovéeta Menane Oxandabaratz hautagaiak.

Goxoki - Igande huntan, Plaza Xokon,primaderan egiten duten bazkariak elga-rretaratuko ditu “Goxoki” hirugarrenadineko elkarteko partaideak. Egungoxoa horientzat, kantu, musa eta ixtori-oekin…

Errugbia - Multxoko azken partida-rentzat, US Nafarroa Tournefeuille-n izanda joanden igandean eta galdu 17–35.Halere, bosgarren bururatzen dute berenmultxoan.

AIHERRADamatit Durruty Iraxilokoa, gure artean

83 urte ditu Damatit DURRUTY Iraxilo-koak, eta badu 58 urte Aiherratik joan zelaKebekera, lanketa. Geroztik han lanahatxemanik, RIMOUSKI herrian ezkonduzen. Duela zonbeit urte alargundua, geroz-tik noiztenka heldu zauku Aiherra bere sortherrira, bisitaldiño baten egitera. 2007-koudan Aihertar 2 bikotek pidaia bat Kebek-en gaindi eginik, han aurkitzen diren 3Aihertarren ikusteko plazerra izan zutenbakotxa beren etxetan… Damatit Durruty,Rimouski eta Trois Pistolles eskualdekoeuskaldun bakarra dugu, St Laurent ibaibazterrean bizi dagoena. Halaere ez dueuskara ahantzia.Azken egun hauetan Aiherrara jin zaukuProsper bere anaiaren etxera, hor 2 astepasatu beharra dituelarik. Ongi etorriDamatit ! !

Odol emaiteOdolaren emaitea urrats beharrezkoa da,eta aski erretxa. Nahiz eta odol bilketakbazter guzietan proposatuak diren, arra-dotzen ari omen da.Hazparneko kirolzelaian eginen da heldu-den biltzea, maiatzaren 12an, 15 :30tik19 :00ra, eta maitzaren 14ean ostegunez,07 :30tik 11 :30ra. Ekarri nortasun ageria,

edo odol emaiteko karta ! !Luneta edo begilagunen biltzea

Etxetan soberakinak,xahartuak edo bazteruzten dituzuen luneta edo begilagunak, ezotoi bota. Madagaskarren baliatzen ahalbaitituzte, 3.adinekoek galdegiten dutehauien behextea. J- Pierre Sainte MarieXedarrikoari edo Aña Artxidukenekoari egi-ten ahal duzue zuen emaitza, maiatzaren20a aintzin.Arño Othaburu eta Mickel Durruty, pilo-

tari xapeldunakBerrikitan iragan dira, Luhosoko trinketean,Union Basque batasunak antolaturik, pilotaxapelketako finalak. Arinak mailean xapel-dun ditugu Abarratia batasunekoak. 40 eta28 irabazi dute Arño eta Mickaelek Itsa-suarren kontra. Biba zuek eta segiaitzina ! !

Igandean, HERRI URRATS SenperenIgandean dugu urteko elgarretaratzerikhaundiena, Senperen. Euskara eta Ikasto-len aldeko pesta haundi hortan parte har-tzen dute milaka jendeek urte guziz. Hel-duden igandekoarentzat denbora ederraegin dezala, eta orroit ere autobusak abia-tzen direla Hazparnetik. Haatik, tokienerreselbatzea Hazparneko Xuriatea osta-tuan egiten da.

GAZTEEK GAZTEAK ATERBETZEN DITUZTENEANEuskaldun Gazteriak sortu zuen Herrian Bizi elkartea. Hunek etxe bat zuen erosiUharte Garazin, antolaketak egin ondoan bost apartamendu prezio apalean gaztebatzuri alokatzeko xedez. Proiektu hortan 148 presunek zuten Herrian Bizi-ri diruaeskaini, akziodun bilakatuz. Herrian Bizi-koak lanean arizan dira, tokiko ofizialeakere lanean ariarazi dituzte. Eta gaur bost apartamendu horiek kasik prest dira, tindulanak baizik ez zaizkie eskas. Borondate oneko jendeari dei egiten du Herrian Bizielkarteak, maiatzaren 8an ostiralez eta 16an larunbatez ahal duten guziak joanditen Uharte Garazira beren materialarekin tindu lan horien egitera (tel.0559371026 edo 0686365161). Apartamendu horiek 40 eta 50 m2 artekoak dira etaekainaren 1etik harat alokatuko dira 300 euroz petik ilabetero.

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

Page 6: Herria 3006

Ene azken artikuluan hemenberean, Aita Sainduak lauapezpiku integristei eginikoharrera onaz mintzatu bai-nintzen, ondotik adiskide ba-tek erran daut Benedikto XVI-ari arrazoin eman diotala.Saldoan ginen, denekin poxibat mintzatu behar genuenbatak ala bertzeak, eta eznuen esplikatzeko denbora-rik ukan. Orain entseatukonaiz irakurle guzientzat.Ni ez naiz nor Aita Saindua-ren ez eta bertze nehoren ju-jatzeko : Jainkoa dugu epai-le bakarra. Kontua ez da be-raz arrazoin ematean edoukatzean, baina konprenitze-ra entseatzean. Ene kritika,izatekotan, katoliko laguneiburuz doa nagusiki : AitaSaindua goregi jartzen dugu-la, sobera galdatzen diogula,gehiegi eskatzen, Jainko batbalitz bezala, frantses asteka-ri kitzikatzaile batek aipuduen « le vice-Dieu » dela-koa ote ? Gizon bat da, Elizakatolikoaren lehen gidaria se-gurki, Jesus hiru aldiz ukatuzuen Jondoni Petriren ondo-koa. Mauleko Saint François

(d’Assise) ikastetxean irakas-le berri nintzelarik seigarre-neko ikasgelan (1947-1948),apez irakasle batek erran ze-raukun : « Aita Saindua « in-faillible » da bai, bere bizi-tzan aldi bakar batez ! »Ahatsako Irigoin apeza zen,geroztik Biarno hurbilean e-rretor egona, eta ez du hainaspaldi han zendua. « Dieuseul est grand, mes frères ! »erran zuen Massillon apezpi-kuak, Louis XIV Errege Han-diaren ehorzketako predikuhastean : « Allah akbar »,arabieraz erraten den bezala.Bainan Aita Sainduak bereinportantzia badu naski.Nonbait entzun izan dut Isla-mak holako buruzagi orokorbat eskas duela, abidideznoiztenka kontzilio baten bil-tzeko, eta horri esker behardiren aldaketen burutzeko.Zentzuzkoa zait.Haatik ez zait iduri Aita Sain-duak, ez eta bertze nehork

(hala nola Espainiako apezpi-kuburuek), Elizako legea Es-tatuko legetzat diktatzen ahalduenik denei, giristino ez di-renak barne. Eta giristinoeiere, pundu segurretan baka-rrik, Ebanjeliotik ahal oroz…Ber bilkuraren kariara, delakoadiskideak bertze hau erranzautan : « Apez tradiziona-lista bazakiat zer den : berri-ki arte ikusi dugun apeza.Haatik apez progresista, zerote da ? »Hor ere ez nuen pentsatzekodenborarik ukan. Geroztikenseatu naiz : iduri zait orai-ko apezak, eta orokorki kato-likoak, Vatikano II kontzilioa-ren bidetik ari behar duela.Bertze « ismo » eta « ista »guziak irriskutsuak zaizkit.Vatikano II kontzilioak ez ditubere fruitu guziak emanak.Horren betetzera lehia gaite-zen. Eta gure fedea Jainkoarilot, hura baitugu harkaitza,arroka, botxea, bertze guziengainetik gure Aita saindu ba-karra.

J.-L. DAVANT

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Maiatzaren 3-a, igandea aurten, komunikabideen askatasunareneguna mundu guzian. Ez ditzagun ahantz bahituak diren kasetariak, zerbaitidatzi dutelakotz preso direnak, egia erranik gaizki kondenatuak eta, beraz,bahituak ; bertze batzu herbesteratuak, atzerrian bizi direnak, hori ere bahitzemota bat delarik, denak utzi beharrean izanez bertze nonbait bizitzeko. Ez de-zagun ahantz ere 2008-an 18 kasetari hil direla beren lanaren gatik eta 143presondegietan daudela.

***Des racines et des ailes : Joan den asteko gaia, gai bakarra Eiffel dorreazen. Badu orain 120 urte xutik dagoela. Entzun dugu haren historia, nola hurabaino lehenago Eiffel ingeniadoreak eraiki zuen Garabit-eko burdin bide-zubiaeta ere Estatu Batuei Frantziak eskaini zien Askatasun zizelkaduraren barneegitura. Eiffel dorrearen kontra baziren frango, alde ere eta azkenean hauekirabazi dorrearen desegitearen kontra. Atxikiz Pariseren ikur bilakatu da etaikaragarriko fama dauka mundu guzian. Aski da Eiffel dorrea aipatzea eta be-rehala Parisez edo Frantziaz mintzo dira atzerritarrak.

***Un homme d’honneur : Maiatzaren lehena. Badu orain 16 urte hil dela Pier-re Beregovoy lehen ministro izana. Ortzirale aratsean France 2 gateak zabal-du du haren biziaz eginikako emankizun ederra. Hamabortz urtetan hasi zenlanean eta gero, sindikatari esker eta geroxago politikari esker deputatu izen-datua izan zen, ministro eta azkenik lehen ministro. Langile porrokatua, gor-putz eta arimez alderdi sozialistari eta François Mitterrand-i osoki emana, oho-rezko bizia ereman du. Adibide baten emaiteko, adiskide batek eskaini diolarikmiliun bat libera egoitzaren erosteko, notarioaren aitzinean aitortu du zorra etahorrek galduko du. Hauteskundeen ondotik beregain hartu du sozialistek bil-du zuten zafraldia, senditu du gero eta gehiago bere bakartasuna eta, azke-nean, bere buruaz bertze egin. Emankizunaren ondotik izan diren lekukotasu-nek argitu dute bikotearen bizia, zinez senar-emazteek bat egiten zutela.Emankizunean Daniel Russo (Beregovoy) eta Dominique Blanc (Gilberteemaztea) miresgarriki jokatu dira.

***Les filles des ruines : Berlin gerla bukatzean. Soviet Batasuneko solda-doak sartzen dira eta emankizunak dionez (France 2, ortzegun aratsean)100.000-ko bat emazte bortxatuak izanak-dira. Entzun ditugu lekukotasunak.Zinez, ikaragarria da gerla. J.H.

Berriz Aita Sainduaz

Maiatzaren 9an larunbata :14.00 : “Sinesmen zaha-rrak”. Berrriz zabaldua : Ma-iatzaren 11 (23.00); 12 eta14an (14.00 eta 20.15)Maiatzaren 10an igandea :“Zoriona erligioaren ikus-pegitik ?” Xipri Alberbideapeza (2/2). Donostiko Erli-jio Zientzietako Goi Ikaste-giak antolaturik 2009ko ur-tarrilean.Berrriz zabaldua : Ma-iatzaren 13 eta 15an (14.00eta 20.15)7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi

Irratiaren kronikakegunero :Asteartea 12 : JondoniPaulo Apostuloa – Guregaraiarentzat misionest bat– Pierre Andiazabal.Asteazkena 13 : Elkarta-sunezko geroa eraikitzeko :herri ekintza, CMR elkar-tearen ekintza.Osteguna 14 : BilbokoElizbarrutiaren Berriak –An-gel Mari UNZUETAOstirala 15 : Herria astekari-aren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

KaliforniatikArtzain on bat galdu dugu

Gure xuberotar apez MartxelTillous-ek denetaz biziki maitatuazenak begiak hetsi ditu.Martxel-ek iragan du gure arteanurte alde ederra, 1995eko apiri-lean etorria zela uste dut Amerikaaldera, geroztik segur bazuenzonbait itzuli eginik hemengobazter zabaletan hedatuak direneuskaldunen beharrorduetan la-guntzeko. Batean zirela Pik-ni-kak, ezteiak, haur bataiatze edourruneko Rantxo zonbaitzuren bi-sitatze, han edo hemen mezazonbait emanez rantxo hetakojendekin egun zonbait iraganez.Lehenbiziko ilabetetan etzukeenbere lana sobera errexa harrapa-tu, inglesik etzuen mintzatzen,leku arrotz batean mentalitate desber-din bat bere inguruan, izan ditaikehastapena frango nekea den nunbaitiketorri arrotz batendako. Bainan Mar-txelek laster bere burua maitarazizuen, hain zen zerbitxu ekarle, de-nentzat berdin umil umila, beti sokorrizonbaiten ekartzera prest zen.Nunbaitik jakinarazten bazioten, hannunbait berdin biziki urrun bazela xa-har edo eri zonbait harekin elakatunahi zuena, bere « Pottoka » (beribi-la) hartu eta bazoan lotsarik gabe de-lako beharretan zen norbait harenikustera, eta saiatuko zen eri edo xa-har nor baitzen ere ahal bezain goxokisendiaraztera. Arras gizon goxoa zen,holako eginbideak ez dira aise ahanz-ten.Bide haundiak egin behar zituelarikberdin, Kaliforniatik iparreko estatueta-rat juaiteko bazakien, bide bazterreta-ko parke zonbaitetan zuhaitz pe ba-tean bere oihal-etxola ezarri eta hangauaren pasatzen. Gero arraillerianerraiten zuen : « Nik ere mendebale-ko bortuetan egiten dut neure artzain-tza oihal etxolan lo eginez lehengoeuskaldun artzainek bezala. »Bertze gauza bat Martxel-ek zinezmaite zuena eta eginbide zintzo kon-tsideratzen zuena zen NABO elkar-teak urte oroz muntatzen duen udakoKultura-ikastaroa (udaleku) : Euskaletxe zonbaitetan bi astez elgarretara-tzen dira gure haur edo gaztetxoak el-garrekin euskal kulturaz ikastaldi bategiteko. Hots kultura etxekotzen dute.Gure xuberotar apez eta kulturazalekartsuak horiek etzituen huts egiten,han izaiten zen bere gaztetxoen ar-tean, xixtu edo kantu erakasten, eus-karaz eleka laguntzen, denen arteanadixkidantza sortarazten zuen, ordai-nez gure haur eta gaztek denek ongiezagutzen zuten eta biziki maite zu-ten. Azken denbora hotan eri egondelarik uste dut ainitz haurrek gutunpollit batzu igorri dazkoten beren atxi-kimendua erakusteko.Martxel-ek hain segur memento goxobatzu iragan duzke gaztetxo horieneskutitzak irakurtu dituelarik. Berak

ere hain zituen maite gaztetxo horiek.Mahain on baten inguruan gertatzenzelarik Martxel, ardurenean kantuaketzuen huts eginen batere lagunik ba-lin bazuen hasteko. Berak jaten etzu-en denbora haundirik behar arraskasu emaiten baitzuen, bainan lagu-nekin kantuz loriatzen zen.Azken denbora hotan nekez zabilanaspaldixkoan bere ez-ontsak arras ne-katzen baitzuen, halarik ere eginaha-lak egin ditu hemengo euskaldunenartzaintza ahal bezain untsa eta ahalbezain luzaz irauteko. Juanden prima-deran Bakersfield-eko Piknikarat etorrizen eta meza kantatu bat ederra mun-tatu zuen, horrela gure piknikari erres-petuzko hastapen bat emanez, alta or-duko aski eri egona zelarik.Gero buruilean berriz etorri zen Chinoeta San Frantziskon euskal bestetanparte hartzeko. Bere artaldeaz orroi-tzen zen, beti umil umila, bere eginbi-dea betez.Martxel-ek bazuen ainitz leku kurrituriketa aski lan eginik ibilia zen lekuetan.Orai pausa dadila berak hainbertze ai-patzen zituen Xuberoko mendi ede-rren geriza pean.Entzun dugu ehorzketa ederra eskai-nia izan zaiola eta hortaz denak pozikgaude.Bazko egunean gure Euskal EtxeanMartxel-en ohoretan emana izan dameza, berak erakutsiak zauzkigunkantuak kantatuz. Denak kartsuki hor-taz orroitu gira.Ez adiorik Martxel ! Gure gogo biho-tzetan orroitzapen onak utzi dituzu !...Gure gaztetxoek zure izena aipa-tzean, goxotasun xinple bat erakustendute aurpegian, dena maitasunez be-tea. Zure inguruan iragan dituztenoren goxoez orroitzen dira. Fedea etakultura biak batean maitaraztea saiatuzira. Aberastasun bat utzi duzu heien-dako.Zure begietan ikusi dugun zuzentasu-nak gure biziari buruz esperantzaekartzen dauku !…Agur adixkidea ! Eta esker-mila.

M.E.

SARAKO MARGOLARIEN ERAKUSKETA

DONIBANE GARAZINMaiatzaren 16a arte ikusgai da Donibane GarazikoHerriko Etxean, erakusketa gelan, hiru artistarenmargo erakusketa. “Xaretako margolari” horiek diraPatxiku, sortzez angeluarra, Bixente Garzia etaGeorges Labrosse “Yola”. Obra koloretsuak, biziak,umoretsuak batzuk, f iguratiboak besteak…Egunero idekia (11:00-13:00 / 15:00-19:00),sartzea urririk.

Maiatzaren 8a, ostirala 8.00 : Xiberua kantuz kantaldia 9.00 : Betiko soinuen haritik musikaldiaBaigorrin grabatua 11.00 : Peio ta Pantxoa 40 urtez kantariemanaldi berezia.12.00 : Mintza leku, Nafarroaren nortasu-naz historian gaindi Maiatzaren 9a, larunbata 16.30 : Errubia, Aviron/Tolosa 18.30 : Zango baloina, Baiona/Libourne 20.45 : Esku baloina, Irisarri /Limoges Maiatzaren 10a, igandea 9.30 : Gure bazterrak Hendaiatik 10.30 : Herri Urratsetik zuzenean13.00 : Gure arbasoak, Baigorriko Xan La-xalt arraintzaz14.00 : Klasikoa, Chostakovitch-en bizia

EUSKAL IRRATIAK

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Page 7: Herria 3006

Ibarrola - Oçafrain . . . . . . 40Sorhuet - Etcheto . . . . . . . 34Lehenago, aspaldi izan zirenPerkain eta Azantza, eta kan-tuak, Lapurdi eta Baxenabarre,izenak bertzaldekatuz. Etahemen, Perkainen Baxe-nabarre nausitu, Modernekopart ida ikusgarr i huntan.Lehenbiziko eztabadak ira-ganez geroz, denek beren par-tida eginez, gaina hartu duteirabazleek, 13-10 eta 20-13ere bai, Ibarrola furios batekin,bote eta aire, bi aldeetarat.Errefera ere han zuen bai,Etchetoren zanpakoekin, bainakintzea baxenabartarrek, eta30-20 hor baitzuen Oçafrainek,gibelet ik, bere zaharrarenjokoa, orai errai ten ahalkoduguna, hain ditu behar-ordu-an bere jo neurtuak xuxengidatzen taula ta sare alderat.Menturaz ez zuen usaiako bizihura beti erakutsia Sorhuetenaireak bainan jinen da hunentenorea ere eta 39-34tan, eginbehar zuten lehenek azkenhura, eta egin dute ongimerezi tur ik eta gal tzaleer idoluño bat utzirik, pilotaria ezbaita sekulan galtzaile. Hamarsake lehenek, 8 besteek etajendea, jende aini tz, z inezloriatua holako partidaz. Aitzinpartidan Mainhaguiet eta Çubi-at garaztar gazteak nausituaise, oraino arras oneratuaketziren BAC-ekoeri.

GARAZIKO TROFEOAASTELEHENEAN HASI DABi aldakuntzarekin hasi daegia erran. Eskuko min etabeste, Herve Etcheverry etaEneko Bessonart ordaindubeharko dituzte, Patrick Ezcu-rrak ai tz inekoa eta AnddeKurutcharryk gibelekoa etahola hasi da lehen egunhuntan berean. Huna berazlehen egun hau.

Ezcurra I - Kurutcharry . . 40Waltari - Benesse . . . . . . . 23Jende batzu harrituak zirenkubatarraren izena ikusir ikhemen, hea nork behar zituenharen boteak ekarr i , bestehaundienak ez hor izanez. Altaez da hola gertatu batere :Ezcurrak eta Kurutcharryklore-lore ekarri dituzte sakeakairetik edo arrabotetik.Funtsean ez du hiru botebaizik sartu amerikanoak oro-tara eta Patrick Ezcurrak sei,berak duen besoarekin. Gaine-ratekoan, jokoan beldurr ikgabe ar izan dira, b iak ereainitzez pilotariago agertuzhura baino, bereziki defentsan.Holaxe joan da part ida :irabazleak beti aitzinean, 12-2,23-7, 32-17 eta 35-19, etaEzcurrak x i loan bururatu,jadanik bazituelarik hiru sareeginak, eta Waltar ik bestehainbeste.

Bielle - Harizmendi . . . . . . 40Larrechea - Ducassou . . . 39Eta bigarren part ida hau ?Erran behar da, hastetik, parti-da pollita izan dela eta orenbat eta hogei pasa ar izandirela denak jo eta jo, 40-tarathel tzeko. Halere, bereeskualdea hartua zuen par-t idak Larrechearen alde,hunek bere maila erakutsizaldika bederen : 20-9, 24-16eta 33-27 ere, bai-eta 38-22.Nekez artzea zuten zinezBielle eta Harizmendik, betigibeletik, azeria buztanetikezin harrapatuz bezala. Etahorra nun ditugun ere 39-36ai tz inean Larrechea etaDucassou. Aitzinttoan lau tantoeginak, bi sakerekin, huna orai

beste hiru sartzen dituztela,Biel len bote batekin. Ha-rritzekoa. Botean 8 Biellek, eta5 Larrecheak orotara. Heldu-den astelehenean, 4 orenetan,segida ; Lambert-Oçafrain etaI b a r r o l a - M . S a l d u b e h e r e ,D.Saldubehere-Etcheto etaSorhuet-Jeanots dira ikusikoditugunak.

BAIONATTIPIAN ERE WALTARIAguirre - Kurutcharry . . . . 50Waltari - Lazcano . . . . . . . 26Nun dira Waltar i ren apuñozimiztak eta kubatarraren egunhaundiak ? Ez dugu fleiteangure “bel txa”. Al ta horrenbeharra ere badugu, pilotarenonetan, den bezalakoa !

LUZEAN - ERREBOTEANPaue 13 - Donapaleu 8 :Luzeko xapelgoetan Franchis-teguy, Goux, Irigoin, Lucu etaThicoiper i nausi tu PauekoLaberdesque anaiak, Arribe,Landagaray, Bonde.

Azkaine 13 - Uztaritze 2 :Irachabal, Vilain, Elissalde,Etchecopar, I tc iar i nausi tuAlbistur, Mascotena, Mantero-la, Berasategi, Salaberry.

Uztaritze 13 - Hazparne 5 :Funosas, Biscay, Larrondeanaiak, Maitiari ereman Uzta-ritzeko Pelletrat, St Esteben,Sarrat ia, Migel to, Castan-choak.

Luzaz Gaztekoak ere eremanHendaiarreri 13-7 . Atx ikluzeko jokoa ere.

HEGOALDEAN, IRUJO ETAGONZALEZEKIN BAINANERE BENGOETXEA ETAP. RUIZEKINOinatz Bengoetxea . . . . . . 22Patxi Ruiz . . . . . . . . . . . . . . 4

Koka - Mendizabal II . . . . . 22Leiza - Otxandorena . . . . . 11

Chafee - Apraiz . . . . . . . . . 18Aguirre - Peñagarikano . . 13Iruñean, Labriten jokatu dirahiru partida hauk, lehen horixapelgokoa, dakigun bezala.Haatik, horrentzat jendea kexugelditu da, ez baita partidarikizan, Patxi Ruizek, aitzinekopartidaz geroz zuen espaldakolpatuarekin. Erran dute, ha-laber 4etan gelditu zela Xalaere, bainan orduan besterikizan zen hunek egin zuena,aise galdurik ere.

Martinez de Irujo. . . . . . . . 22Xebaxtien Gonzalez . . . . . 16

Berasaluze IX - Eulate . . . 22Capellan - Pascual . . . . . . . 5

Galarza V - Galarza VI . . . 22Apezetxea - Beroiz . . . . . . 20Hauk ziren Donostiako AtanoIII-an lehen xapelgoko horrekinjokatuak. Hortan azkaindarraederki joan da aitzinean 16-7taraino. Gero, Irujo sakeansarturik, 7tik 22taraino joan da,erdiak saketik, Gonzalez harri-turik utziz.

Mikel Goñi - Merino . . . . . 22J. Retegi - Eskudero. . . . . . 7

Berasaluze VIII - Begino. . 15Titin - Laskurain . . . . . . . . 11Partida hor gelditu da, Beginokolpaturik, Legazpin.

Koka - Ibai Zabala. . . . . . . 22Saralegi - Argote. . . . . . . . 15Hau Salamankan.

Bego

7

BEREZKOEN FINALAN,BERRIZ XAPELDUN BERAK

LEGEZKO ABISU

JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉSSCP D’AVOCATS

L’Alliance – Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393718218SO.D.R.I.C.H- SOCIÉTÉ DE DEVELOP-PEMENT ET DE RECHERCHE ENIMPLANTATION COMMERCIALE ETHOTELIÈRESociété à Responsabilité Limitée aucapital de 8.000 €Siège social : BIDART (64210) – Bâti-ment Mobilier de France RN 10RCS BAYONNE 448 025 619Par assemblée générale extraordinairedu 20 avril 2009, les associés, statuanten application de l’article L. 223-42 duCode de commerce, ont décidé qu’il n’yavait pas lieu à dissolution de la socié-té.Le dépôt légal et l’inscription modifica-tive seront pris au greffe du tribunal decommerce de Bayonne. Pour avis

AVIS DE MODIFICATIONL’associé unique de la SARL “ AGEDIM– Agence d’Expertises et de DiagnosticsImmobiliers ”, au capital de 4 000euros,ayant son siège social à Biarritz (64200)– 1 rue de la Paix, 508 818 234 RCSBAYONNE, a décidé le 14 Avril 2009 desupprimer la clause de variabilité ducapital social de la Société.Pour avis, Le gérant

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit Commercial etDroit des Sociétés

21, rue Chauvin Dragon 64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

VALMAROILSociété à responsabilité limitée en

liquidation au capital de 20 000 eurosSiège social et siège de la liquidation :37 avenue des Allées 64700 HENDAYE

491 158 150 RCS BAYONNECLOTURE DE LA LIQUIDATION

Suivant délibération du 27 avril 2009, lacollectivité des associés, après avoirentendu le rapport du liquidateur, Mon-sieur Pierre MACICIOR, demeurant àHENDAYE (P.A.), 62 avenue des Mimo-sas, a approuvé les comptes de liquida-tion, a donné quitus au liquidateur, l’adéchargé de son mandat et a prononcéla clôture des opérations de liquidation.Les comptes de liquidation serontdéposés au greffe du Tribunal de Com-merce de BAYONNE.

Le liquidateur

AVIS DE LOCATION GERANCEAux termes d’un acte SSP en date àBAYONNE du 22/04/2009, enregistréau SIE de BAYONNE (Pole enre-gistrement) le 27/04/2009 , bor-dereau 2009 / 531, case 2, la SARLà associé unique “LE PETITFOURNIL” ayant son siège social133 Rue Maubec à 64100 BAY-ONNE, immatriculée au RCS deBAYONNE sous le n° 482 917 119,a donné en location-gérance àMadame Maria DIAZ épouse IBAR-RA née le 25/10/ 1949 à LAVALLEJA- JOSE BATTLE Y ORDONEZ(URUGUAY) demeurant 4 Allée laGaspésie à 40220 TARNOS, encours d’immatriculation au RCS deBAYONNE, le fonds de commercede RESTAURATION RAPIDE – TER-MINAL DE CUISSON – RÔTISSERIE– PLATS A EMPORTER – PATIS-SERIE lui appartenant sis etexploité 133 Rue Maubec à 64100BAYONNE , connu sous la dénomi-nation de “AU FOUR ET AUMOULIN” pour une durée de troisans à compter du 01/05/2009,renouvelable ensuite d’année enannée par tacite reconduction,sauf dénonciation.Madame Maria IBARRA exploiterace fonds de commerce pour soncompte personnel à ses risques etpérils.

Inscription au RCS de BAYONNE.

SARL EUSKAL CONCEPT BATIMENTSociété A Responsabilité Limitée

Au capital de 2000 €Siège social : AHAXE 64220, Route d’I-

RATY, Maison IRATZEANRCS BAYONNE 492 675 921AVIS DE MODIFICATIONS

Aux termes d’une délibération en datedu 31 mars 2009, l’Assemblée GénéraleExtraordinaire des associés a pris actede la démission avec effet au 30 mars2009, de ses fonctions de co-gérant deMonsieur Paul Emile NEGUELOUA, néle 19 septembre 1972 à UHART-CIZE(64) et demeurant à SAINT MICHEL64220, Maison GORRIA, et a décidé demaintenir en qualité de co-gérants de lasociété à compter du 31 mars 2009,Monsieur Frédéric HAJDUK né le 26janvier 1975 à SAINT JEAN PIED DEPORT (64), et Madame AROTCARENAépouse HAJDUK Michelle, née le 19novembre 1976 à BAYONNE (64),demeurant tous deux à AHAXE 64220,Route d’IRATY, Maison IRATZEAN,actuellement co-gérants.Pour avis et mention.La gérance

CONSTITUTION DE SCI ETIIl a été constitué une Société CivileImmobilière présentant les caractéris-tiques suivantes:Dénomination sociale : Société CivileImmobilière ETI par abréviation SCI ETISiège social : 13 avenue Berasteguia64500 CiboureCapital social : 100 euros divisé en 100parts de 1 euro chacune (capital varia-ble) Objet social : L’acquisition de tousimmeubles de toute nature, la proprié-té, l’administration, la gestion par bailou autrement, l’attribution gratuite enjouissance aux Associés des locauxoccupés par eux mêmes, la dispositiondes biens dont elle sera propriétairepar voie d’acquisition, échange,apports ou autrement. Durée : 99 ans à compter de son imma-triculation au RCS.Gérance : Mr IRASTORZA demeurant 13avenue Berasteguia 64500 Ciboure.Clause d’agrément : les parts sontlibrement cessibles entre associés,conjoints, ascendants et descendants.Immatriculation : la société sera imma-triculée au RCS de Bayonne.

Pour avis,Le gérant, Mr Irastorza Thomas

LAN ESKAINTZA

Betebeharra : ahalmen urrikoikasleen pedagogi proiektu berezitu-ak eraikiko ditu. Pertsona hauetengabe ikastolekin eta Integraziobatzordearekin harremanetan iza-nen da, eta beraz ikastolan ikaslehauen integraziorako jarraipenarenberme izanen da. Seaskakohezkuntza arloko taldekideekin laneginen du. Gaitasunak : Prozesu osoa koordinatu eta ani-matu Pedagogia eta eskola esparrukohaurraren garapenari doazkienezagutzak Proiektu pedagogikoen eraikitzekoeta idazteko gaitasuna Elebiduna izan : euskara / frantsesa Diplôma : Lizentzia baten jabe (edo baxoa + 3urte mailako diploma)

Interesatuak direnek,igor dezatela Seaskara

2009ko ekainaren 03-a aitzinmotibapen gutun bat + C.V. bat :

SEASKA - Forum ZentroaEmlinger plaza, 10

64100 [email protected]

SEASKA Federazioak :Ahalmen urriko ikasleen pedago-gi proiektu berezituen koordinatzaile bat bilatzen du,denbora osoz, Epe mugatutzat 2009ko irailetik2010ko urtarrilera.

Antton Pochelu eta Jean LouisFauthoux artisten obrak (eskulturak,margoak, paperezkoak) ikusgai diraBaionan, Elkar Megadendan,maiatzaren 30a arte (idekiduratenoreak : 9:30-19:00, salbu igandezeta opor egunetan). Estreinaldia egi-nen da maiatzaren 14ean (18:30).Orori idekia den erakusketa.

BIDEZKO,BIO ETA

ETXEMOZKINMERKATUA BAIONAN

Maiatzaren 9an, egun osoan(9:00-18:00), izanen da bidezko,bio eta etxemozkin merkatuaBaionan, Glain auzoaldekoElkartetxean. Hor aurkituko diraberaz etxaldetako eta biologikomozkinak, artisautza, epizeria,bidezko ekoizpenak, garbitzekoekoizpen ekologikoak… 11:30-etan mahainingurua bidezkomerkatuan dabiltzan lekukoaktoreekin, 13:00etan bazkaribiologikoa, 16:00etan SylvieMayer deputatuaren mintzaldiaelkartasunezko eta sozial ekono-miaz : “Posible dea beste ma-nera batez partekatzea,ekoiztea, diruztatzea ?”

EHZ 35EUROTAN :

AZKEN EGUNAK !Euskal Herria Zuzenean (EHZ)festibala iraganen da Heletan,uztailaren 3tik 5era. Hiruegunetako sartzea 35 eurotanukan nahi dituztenak ernaditela : prezio apal hortakosartzeen eskuratzea maiatza-ren 9an bururatuko da. Ondotikprezioak karioago izanen dira.Beraz, EHZ 35 eurotan ElkarMegadendan, Baionan, maia-tzaren 9-raino !

LURRAMA 2009 : AFITXA LEHIAKETA

Aurtengo Lurrama iraganen da urriaren 30etik azaroaren 1eraBaionan, Glain auzoaldean. Kari hortara, antolatzaileek afitxalehiaketa bat bultzatzen dute, komunikazio tresna guzietan feri-aren erakuslehio izango dena. Afitxa proposamena bi formatue-tan igorri behar da : bat horizontala, bide bazterretako etamahain gainetako, bestea bertikala. Proposamenak egitekoazken epea : ekainaren 15a. Irabazleentzat 500 euroko saria etaferia igandeko bazkaria (2 txartel). Xehetasun guzientzat :www.lurrama.com (edo tel. 06.89.29.19.85 / 06.74.51.89.60 / [email protected]).

ELKARMEGADENDANERAKUSKETA

Antton Pochelu hazpandarartistaren “Kaiola”

EUROPAKO BOZAK Europe Ecologie ze-rrendak mitin bat anto-latzen du maiatzaren 9an(larunbata, 19:00) Baio-nan, Lauga salan. Hormintzatuko dira bertzeakbertze José Bové ze-rrendaburua, MenaneOxandabaratz euskalabertzalea, zerrenda hor-tako partaidea, etaGérard Onesta euro-de-putatua. Hor ere berenlekukotasunekin Cimadeelkarteko LaurenceHardouin, Cade-ko VictorPachon… Ondotik, musi-ka, edari, erakusmahai…

Page 8: Herria 3006

8

-Ortzegunean (10.00), Donapaleuko ikastolan, bertsulari gazteen xapelgoaren konduko saioa.-Ortzegunean (19.00), Urruñan, mus lehiaketa herriko ikastolaren alde, ondotik talo ta xingar.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, Panpi Portugal kantari.-Ortzegunean (21.00), Senpereko elkartetxean, Maite Lafourcade erakasle jakintsunaren hitzaldia, «Euskal legeak 16. eta 17. mendeetan», eta Peio Chipi “17.mendeko Senpereko etxeetaz”-Ortziralean (09.00), Donibane Lohizunen, Arxiloako baratze botanikoan, landare trukaketak.- Ortziralean, Angelun, Sutar auzoaldean, selauru-hustea- Ortziralean (14:00) Lekuinen, euskal jokoen besta - Ortziralean, Donapaleun, Dantzari-Ttipi.-Ortziralean (12.00), Arrangoitzen, «Lagun Artean» besta, bazkari eta kantu, Sukanpil elkartearekin, Anje Duhalde partzuer.-Ortziralean (18.30), Donibane Lohizuneko elizan, Tximi Txama eta Goraki.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Xabaltx eta Maialen Errotabehere.-Ortziralean eta larunbatean (19.00), Donibane Garazin, Zitadelako kolegioan, «L’Atelier en Folie» antzerki-saila.

-Asteburu guzian, Hendaian, Zokoburuko plaza nagusian, «Jardin’Expo», baratzeko puska eta lore erakusketa, ausagailu ainitzekin.- Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea-Larunbatean, Donibane Garazin, feria eguna, jateko, edateko eta ederlan.-Larunbatean, Baionan, Glain elkartetxean, bidezko, bio eta etxemozkin merkatua-Larunbatean (19.00), Donibane Lohizunen, Begiraleak elkartearen biltokian, Iratzeder zenari eskaini omenaldia.-Larunbatean (19.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, «La Cenerentola», Rossini famatuaren obra, New-York hiriko Metropolitan antzokitik xuxenean.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Game» dantza ikusgarria.-Larunbatean (21.00), Kanboko elizan, Elhea koroa- Larunbatean (21.00) Hendaian, Bidasoa ordokian, Iparvent taldearen folk kontzertua-Larunbat aratsean, Saran, Gau-Pasa Herri-Urrats gogoan.-Igandean, Senperen, aintziraren inguru guzian, Herri-Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko besta handia.- Igandean, Beskoitzen, kermeza- Igandean (16.00) Kanbon, AIEC gelan, Panpi Portugal-Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan.

EHUN EGUNAKEz dakit noiz sortu den « ehun egunen » alegia. Dirudianez lehenbizikoak dira Elbe ugartetik eskapatu zelarik Napoléon Waterloo-ko guduka arteko epea : ehun egun, omen. Gero, kargu hartzearen lehen ehun egunen itxurara joan da.Iduri luke lehenbiziko ehun egun horiek adierazten dutela zer izanen dan hautetsiaren – izan dadien Errepublikako president edo lehen ministro – jokatzeko moldea eta berehala behar dituela hitzemanak bete. Emana izan zaion epea, aise luzeagoa da.Etsenplu ezin ukatuzkoa badaukagu Frantzian, goiz guziz bizarra moztean sortzen baitzaio ideia berri bat lehendakariari.

Gehexan Pontto

Joanden astean hasiak gira behako baten emaiten azken berrogoita-zonbait urte hotako aldaketa batzueri, azpima-rratuz zonbat kanbiamendu izan den sail guzietan eta zoin kanbiamendu handiak! Egia erran, ez gira ere beti zi-nez ohartzen horri, molde berrieri aise jartzen baigira, aise ahanzten baitugu beraz duela ez hain aspaldi gauzak etzirela batere orai bezala... Azken al-dian, laborantzaz gira mintatzu. Beste ainitz gisetarat ere, jendartea arrunt bestelakatu zauku. Ez ditugu aldaketa guziak aipatuko, ez aipatzen ahal ere, batzu bakarrik han-hemenka pikorka bezala hartuz...

MUGIKOR ALA EZ OTE?Euskalduna jende mugikorra dea bere-naz? Holako galdea frangotan egiten da. Gauza bat segurtatzen ahal da, beharrarekin bederen, beharrak ainitz gauza manatzen baitu, euskalduna ez dela sekulan izan mugitzeko lotsa! Den-bora batez, zonbat gazte ez dira joan Ameri ketarat eta geroxago Pariserat berdin! Aise lehenago arrantzaleak ere etzirena urrun joaiten balea ihizirat edo bakalauaren ondotik ? Gogoan ditugu ere, a rrunt beste gisako sail batean, misionest kondu johan ziren euskaldun apezak... Bainan herrian berean geldi-tzen ziren jendeak luzaz eta luzaz etxe-zilo ziren, ez biziki mugitzen beraz, ez baitzuten ere mugitzeko arrazoinik ez eta errextasunik!Denboran, gure herri bakoitxa mundu ttipi bat zen, arras mundu zerratua, han bizi zena bakan ateratzen. Base-rritar ainitz bereziki egunak eta egunak egoiten ziren kasik kanpoko nehor ikusi gabe! Bakoitxa bere xokoan! Igandeta-ko mezarat bazoatzin, eta beharrik fun-tsean, hola doi bat kurutzamen bazuten beste herritarrekin. Joaiten ziren ere Donibane Garazi, Ezpeleta, Hazparne edo(eta) Donapaleuko merkatuetarat, horra nolako ateraldiak ziren ardure-nean. Ezagutu ditut, Hazparneko alde hortan, emazte batzu urtean behin edo hola Baionan ibiltzen zirenak! Ze aferak aldi bakoitx! «Eta noiz joanen gitun? Kanpo-lanak ezti-aire izanen diren kein-ka batean gisa guziz... Ortzegunarekin usaian bezala... Goizetik ala aratsaldeko bakarrik? “ Zonbait aste aitzinetik, zon-bat apailu!Urteak jin eta urteak joan, etxekandere askok hartu zuten halere usaia Baio-nako itzulia usuxago egiteko, etxeko gauza zonbaiten saltzeko estakuruan, arroltze, oilo eta oilaxko…Beste ateraldi handirik etzen. Bainan gizonek batto bazuten aski luzea, sol-dado deituak izaiten baitziren. Belau-naldi batek lau-bost urte Alemanian ere pasatuak, presuner kondu... Eta beste jalgialdi aipagarria, emaztentzat orobat gizonentzat baino gehiago, artetan Lur-derainoko beila... BIZIKI AUTO GUTINoiz nahi aditzen da oraiko gazteek ezin egona dutela, asteburu guziz kurri dabiltzala, bestaz besta berdin eta ikus-garriz ikusgarri, lehen etzela holakorik! Aise etzen holakorik, ez baitzitakeen holakorik izan ere alabainan! Lehengo gazteak ere berdin airatuko ziren ukan balituzte oraiko errextasunak! Eta jen-deak ere noiz nahi joanen Baionarat edo horrat norapait, autoak ukan balituzte! Bainan autorik etzen edo arras guti! Orai bada batto etxe guzietan eta batzuetan

biga! Hiru ere berdin !Duela mende erdi bat, untsa ezagutzen dutan auzoalde batean, lau-bost ehun biztanleentzat, sei auto ziren! Autodu-netan, laborari bat bakarrik! Sortzez Iri-sartarra den norbaitek erraiten zautan joanden egunean: “Gure herrian ere gauza bera, orotarat bospasei auto, ez gehiago!”.Etxe frangotarat, etzen ere autoan hel-tzeko biderik. Orgabidea bakarrik, fran-gotan dena lohia! Hazparneko okin batek hauxe zion denbora hartan : “ar-gia (elektrika) eta ura etxe gehienetan sartuak baitira edo sartzen ari, gisa be-rean bideak ere egin beharko dira etxe

guzietarat, bestenaz etxe horiek alde bat hustuko dira...” Eta arrazoina zuen...

KANPOKO AIREA...Jendea ez etxetik biziki ateratzen, ez u rrun joaiteko segurik, eta jende guti jo-han etxetarat. Auzo hurbiletarik kanpo, nehor guti ikusten. Lantegietan zabil-tzanak ere, hala nola Hazparneko zapa-tainak, mundu zerratu batean zau den. Etxetik lanerat eta lanetik etxerat, beti lagun berekin mintzatuz. Etzen oraino udatiar “estranjerik”, artetan zonbait buhami eskale eta puska sal tzale ba-kar batzu... Orai, zernahi jende mota badabila noiz nahi nun nahi. Eta etxen bazaude etzira zernahi gisaz bakarrik! Nehork ez badu atea joiten ere, tele-fona denetarat sartua da! Gutien uste-an deika ari! Gehiago dena, irratia eta telebixta ere hor dituzu! Harrigarri da preseski nola kanbiatu duten ez idurika gure bizia, gure pentsatzeko moldetara-ino funtsean! Kanpoko airea burrustan sartzen da be-raz xoko guzietarat! Eta ez duzu Parise-

rat joaiteko lanik ikusi beharrez nolakoa den Errepublikako presidenta! Nicolas Sarkozy bera egun guziz heldu zautzu zure egon-gelarat! Hots, ainitz gauza ez dituzu batere berdin ikusten! Ez berdin ikusten ahal ere azkenean!Eta engoitik badakizue azken urte hotan internet sare hori ere polliki sartua dela gure etxetan. Erraiteko manera batean egunetik egunerat gehiago sartzen ari! Horra egundainokotan beste iraultza bat, gainerat gaztek eta haurrek berek ere ezinago gostukoa dutena! Horrek ere baditu jadanik ondorioak, oraino gehiago ukanen ondoko egunetan, sare horren bitartez zernahi lotura finkatzen ahal-eta nun nahiko nor nahirekin, Zure onetan edo zure kaltetan, nola gerta, tresna berri miresgarri hori nola balia-tzen duzun...

Muslaria

«GAUZA GUZIAK NOLA KANBIATU DIREN!» (beretik)

Baionako bihi merkatua - 19. mendea (2.zatikoa) - Arg. Baionako Euskal Museoa

Baionako Mosoeletako atean, 1910, emazte bat asto baten gainean - Arg. Baionako Euskal Museoa

Sunbillako «amerikano»-en urteroko bilkura

Sunbillako Ulibeltzak elkartea izan da maiatzaren lehenean, Ameriketan artzain ibili ziren ingurukoen biltokia. Hogoita hamar ‘amerikano’ bildu dira urte guziz bezala maiatzaren lehenean Estatu Batuetako mendebaldean pasa zituzten urteetako pasadizo eta bizipenen kontu kontari. Eguna, elkartean berean egin ‘amerikar’ gisako gosari batez hasi zen, mendiko ibilaldia eta bazkaria eta afaria ere bildu zituen egun osoko egitarauan. Aurtengoan, Jesus Goldaraz apezaren hutsunea atxeman zen, azkeneko urte luzeetan urtero partzuer baitzen Sunbillako elgarretaratze huntan. Hogoita hirugarren urtea bete du aurten bilkurak.

Hogoita hamar ‘amerikano’ bildu dira aurten. Zaharrena, Elias Huitzi, ‘aitatxi’, 85 urtekoa, makuluak eta guzi baina ezin hutseginik; gazteena, Javier Agirre, 49 urtekoa. Bezperan, Josemari Arretxeak, Idahon “Rupert eta Soda Springs artean, 2.200-2.300 ardirekin zazpi urte eta beste 14 hilabete Arizonan, Williams aldean eman zituen sunbildarrak, Estatu Batuetan egiten ikasi zuen ‘artzain-ogia’ prestatu zuen, “hiru ogi handi eta biribil, hango moldean”. Ogi ona eta naturala, urtean behin hango oroitzapenak ekartzen dituena bildutakoentzat.

Honakoak bildu ziren Sunbillara : Fermin Ariztia (Ituren), Alejandro Cordoba (Azpilkueta), Jose Luis Antxordoki (Igantzi), Migel Irigoien (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Fermin Ziganda (Ultzama-Iraizotz), Manuel Ganboa (Sunbilla), Fermin Zelaieta (Sunbilla), Frantzisko Arretxea (Sunbilla), Jose Irureta (Sunbilla), Juan Jorajuria (Sunbilla), Javier Agirre (Sunbilla), Jesus Dicastillo (Tiebas), Eusebio Zelaieta (Sunbilla), Josemari Jorajuria (Sunbilla), Jose Manuel Elizondo (Sunbilla), Julio Jorajuria (Sunbilla), Juan Iaben (Ultzama), Mario Jorajuria (Sunbilla), Jose Iturralde (Azpilkueta), Pedro Irigoien (Sunbilla), Luzio Irazoki (Sunbilla), Eugenio Arretxea (Sunbilla), Elias Huitzi (Igantzi), Manuel Agesta (Sunbilla), Santos Jorajuria (Sunbilla), Josemari Arretxea (Sunbilla), Jesusmari Jorajuria (Sunbilla) eta Juan Luis Alzugarai (Sunbilla). Bazkaria prestatzen-eta ibili ziren Florentino Gelbenzu, Tiburtzio Espelosin eta Pascual Agesta. Mementu batez agertu zen Basilio Sarobe apeza, izatez lesakarra baina aspaldi herrian bizi den erretorea. Joseba Etxarri

Maiatzaren lehenean Sunbillako Ulibeltzak elkartean bildu zirenen talde-argazkiaArg. EuskalKultura.com