Upload
phungdung
View
217
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
EESSKKOOLLAA KKIIRROOLLAARRII BBUURRUUZZKKOO JJAARRDDUUNNAALLDDIIAAKK
AARRLLOOAA:: HHEEZZIITTZZAAIILLEEAAKK
""HHeezzkkiiddeettzzaa eesskkoollaa ggaarraaiikkoo kkiirroolleeaann””
EEggiilleeaa:: Begoña Llorente Pastor
BBiillbboonn 22000022--22--2255
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
2
BBAATTEERRAAKKOO HHEEZZKKUUNNTTZZAA EESSKKOOLLAA
GGAARRAAIIKKOO KKIIRROOLLEEAANN
SSAARRRREERRAA EETTAA HHUURRBBIILLTTZZEE KKOONNTTZZEEPPTTUUAALLAA
Emakume, kirolari eta entrenatzaile eta hezitzaile garenez gero, beti
ikusi ditugu (hurbilagotik edo urrunagotik) emakumeak kirolaren munduan
sartzean dituen oztopoak; hori dela eta, biltzar honetan parte hartzeko
aukera eskaini zigutenean, pentsatu genuen aukera ona izan zitekeela,
eskola garaiko hezkuntza fisikoan eta kirolean egoten diren generoko
harremanetan sakontzeko.
Idazki honen bitartez, horrenbestez, hausnarketa orokorra egin nahi
dugu historian zehar transmititu den kirol ereduari buruz, gaur egunera
arte iritsi den ereduari buruz, batez ere emakumeek hori bizitzeko izan
duten eta oraindik ere baduten moduari dagokionez. Hain zuzen ere,
baterako hezkuntzaren ikuspegitik, aztertu egin nahi ditugu bai emakumeak
eskola garaiko kirolarekin duen lotura eta bai irakasleek Hezkuntza Fisikoko
klaseetan baterako hezkuntza sustatzeko dituzten estrategiak. Azkenik,
planteatu nahi den kirol ereduan generoko harreman simetrikoagoak egongo
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
3
dira, eta horietan neskak eta mutilak pozik egongo dira, eta kirolaren
bitartez gauzak adierazteko aukera berdinak edukiko dituzte.
Lehenengo eta behin, geroago erabiliko ditugun kontzeptu
batzuetarako hurbiltze laburra egin behar da: kirola, generoa, hezkuntza
eta baterako hezkuntza.
Kirol hitzaren barruan adiera eta esangura asko dago, eta beraz, hitz
horren barruan zaila da oraingo jarduera ugari guztiak biltzea. Sarritan
jarduera fisiko guztiak izendatzeko erabiltzen den arren, kasu honetan
XIX. mendeko Ingalaterran sortu eta hedatzen diren jarduera ludikoen eta
arautuen multzoa adierazteko erabiliko dugu; jarduera horiek gizonek eta
gizonentzat sortutakoak ziren, eta euren bitartez, neurtze, borroka, lehia,
nagusitasun eta botereari loturiko balioak transmititzen ziren. Apurka-
apurka trebetasuna indar fisikoari nagusitu zitzaion arren, emakumeak
oztopo handiak izan dituzte kirolaren munduan sartzeko, mundu hori gizonen
jokabidearen ereduari eta garai artako ideia patriarkalei egokitzearen
ondorioz (García Bonafé, 1989). Jarduera sorberri horiek, apurka-apurka
gizarteko maila guztietan sartu eta biztanleriaren ohituretan txertaturik
gelditu dira; mundu osoko gizarte fenomeno eta lehen aipaturiko balioak
transmititzeko kultur eredu bihurtu dira.
Beste alde batetik, genero deritzonari buruz hitz egiten dugunean,
hitz hori eta sexu hitza bereiztu behar ditugu; izan ere, azken hori gizonek
eta emakumeek euren ezaugarri biologikoetan oinarrituz dituzten
desberdintasunak adierazteko erabili behar da, eta desberdintasunok
genetikoki sortuta daude. Hala eta guztiz ere, Puig eta Mosquera (1998:100)
ikertzaileek diotenez:
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
4
generoa desberdintasun biologiko horiek interpretatzeko modua
da, baita desberdintasunok, jokabide, jarrera, balio, gizarte helburu
eta abar bihurtzeko modua ere (azken batean, gizonen eta emakumeen
gizarte rolak); beraz, gizarte eraikuntza bat da, eta ez errealitate
biologikoa.
Definizio horretan oinarrituz, esan daiteke edozein kirolariri
(emakumea izateagatik) emakumezkoen generoari lotuta eratxikitzen zaion
edozein estereotipo ez dela aldaezina eta, horrenbestez, aldaketak izan
ditzakeela.
Generoari loturiko estereotipo horiek sozializazio prozesuaren
bitartez transmititzen dira. Gure gizartean, sistema androzentriko baten
barruan sartzen dira, eta sistema horretan gizonezkoen ezaugarriak
(arrakasta, indarra, erasokortasuna, ekimena...) emakumezkoenak baino
gehiago baloratzen dira (sentikortasuna, menpekotasuna, lasaitasuna,
adierazkortasuna...).
Egoera hori argi islatzen da kirolaren munduan; egin-eginean ere,
mundu horretan gizonak bere nortasunaren ezaugarriak indarturik ikusten
ditu, eta emakumearen kasuan, aldiz, mundu horretako ezaugarriak
gatazkarako bide bihurtu dira, emakumeak gizartean duen rolari loturiko
arauak eta helburuak, izan ere, kirolariaren rolari loturiko arauen eta
helburuen aurkakoak baitira (Fasting, 1993).
Hala eta guztiz ere, esan daiteke kiroleko eta bertatik kanpoko betiko
estereotipoak zalantzak jartzen ari direla eta aldatu egin direla, eta horren
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
5
ondorioz era askotako egoerak sortu direla. Gainera, aniztasun fenomeno
hori indibidualizazio prozesuarekiko paraleloa da, eta prozesu horrek
pertsonei autonomia handiagoa dakarkie, jarraitu beharreko balio eta arau
sistemari dagokionez. Horrenbestez, eta generoa harreman, dinamika eta
aldaketa mailako prozesua dela kontuan hartuta, hori aldatzeko gogoa dugu,
emakumeek kirolean eta gizartean autonomia handiagoa lor dezaten.
Aldaketa horretan erabakigarria izan daiteke hezkuntzaren zeregina,
baita horrek kirolaren bitartez transmititzen dituen balioak ere; hori, izan
ere, eskola garaiko Hezkuntza Fisikoa eta kirola egituratzen duen oinarrizko
edukia da.
Txosten honetan zalantzan jartzen dugu kiroleko praktika horien
hezkuntza balioa, hau da, ez dakigu seguru hori hezkuntzaren oinarrizko
helburua lortzeko lagungarria den ala ez: Ikasleengan hausnarketarako,
elkarrizketarako eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatzea, giza balioak
guztiz eratzeko konpromisoa hartuz. Kasu honetan, lagungarriak dira
kritikarako gaitasuna duten pertsonak sortzeko, kirolean dauden generoko
harremanak aztertzeko gauza diren pertsonak sortzeko eta partehartze
aktiboa izateko, harreman horietan baterako hezkuntza eta berdintasuna
islatzeko.
Baterako hezkuntzaren gaia jorratzeko (ikerketa honetako oinarrizko
alderdia), komenigarria da irakaskuntza mistoa eta baterakoa bereiztea.
Irakaskuntza mistoa ikastetxe batean neskak eta mutilak batera
ibiltzearen ondoriozko antolaketa formala da (curriculum berbera dute).
Hala eta guztiz ere, aurrerago ikusiko dugunez, ikasgela batean neskak eta
mutilak biltzearekin eta horiei Hezkuntza Fisikoko programa berdina
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
6
aplikatzearekin soilik ez da sexuaren araberako diskriminazioaren arazoa
konpontzen. Egin-eginean ere, neskak unibertsaltzat hartzen den
gizonezkoentzako hezkuntza ereduan sartu dira, eta hori diskriminazioa da,
baita emakumeen ereduaren ukapena ere (Vázquez, 1990).
Horrenbestez, azterketa honetako ondorioetako bat aurreratuz, esan
daiteke kirolaren baterako hezkuntzarako beharrezkoa dela neskak eta
mutilak batera heztea, benetako aukera berdintasuna egoteko baldintzak
sustatuz, bi taldeon eta pertsona bakoitzaren ezaugarriak
errespetatzearen eta baloratzearen bidez. Gure ustez, baterako
hezkuntzaren aldeko egoerak kirol eredua zalantzan jartzen duten guztiak
dira, baita sexu bereizkeriaren aldeko estereotipoak kritikatzen dituztenak
eta generoko harreman simetrikoagoak bultzatzen dituztenak ere.
Horrela ulertuta, baterako hezkuntzaren ezaugarriak hauexek dira
(Vázquez eta Álvarez, 1990):
- gizonen eredua unibertsaltzat ez onartzea;
- sexu bereizkeriaren aldeko estereotipoak zuzentzea;
- ageriko eta ezkutuko curriculuma proposatzea, gizartean sexu
bereizkeriaren alde dauden joerak ezabatzeko;
- mezuak generoaren arabera bereiztu barik heztea;
- pertsona baten gaitasun guztiak garatzea, horren sexua edozein
izanik ere;
- gizonak eta emakumeak berdintasunez tratatzea.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
7
EERREEMMUU HHIISSTTOORRIIKKOOAA:: EEMMAAKKUUMMEEAA EESSKKOOLLAAKKOO KKIIRROOLLEEAANN
SSAARRTTZZEEAA
Puntu honetan eremu historikoa aztertuko dugu labur-labur; horrela,
emakumeak eskola garaian kirola egiteko izan dituen aukerak eta kirolarekin
izan dituen harremanak ikusiko ditugu.
Emakumea XIX. mendean hasi zen eskolako kirolean, industriaren
anarkismo gero eta handiagoak biztanleriaren osasun baldintzak zalantzan
jarri zituen garai batean. Testuinguru horretan, ariketa fisikoa,
gaixotasunak saihesteko eta hiriko patologiak tratatzeko lagungarria zela
zioen ideiaren ondorioz, higienerako ariketa fisikoak gizarte maila guztietan
sartu ziren, baita eskolan ere. Horrela, Puig eta Mosquera (1998) ikerlariek
egiten duten azterketaren arabera, higienerako ariketa fisikoaren aldeko
joerak, kokatu ere, eskolan neskentzako gimnasi ariketak sartzen hasi zen
gizarte mugimendu osoaren jatorrian kokatu behar da.
Hala eta guztiz ere, eta gizartean gizonezkoen eta emakumezkoen
ezaugarrien definizioari buruzko polarizazio handia zegoela kontuan hartuz,
emakumeek egin zitzaketen ariketa fisikoei buruzko arau zehatzak ezarri
ziren, eta kirola hasieran ez zegoen ariketa horien barruan, emakumeen
ezaugarrien aurkakoa eta gizonen ezaugarrien aldekoa zelakoan, emakume
idealaren irudia apurtzen zuelako: prestua, ahula, sentikorra,
menpekotasunezkoa eta esanekoa.
XIX. mendeko bigarren erditik aurrera, Europan eskola ereduari
lehenengo kritikak egin zitzaizkion, ahultasuna eta pasibotasuna emakumeen
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
8
ezaugarritzat hartzen zituelako. Halaber, laurogeiko hamarkadaren
inguruan, Ingalaterrako ikastetxe aurreratu eta elitista batzuek adorea
eman zieten bertako neskei, zenbait kirol egin zezaten, esate baterako,
ekitazioa, igeriketa edo esgrima, besteak beste; kirol horiek, orduko
pentsaeraren arabera, egokiak ziren emakumeen sexurako eta
ezaugarrietarako, ez baitzuten emakumearen gorputza gizontzen eta
amatasunerako ondorio kaltegarririk ere ez baitzuten.
Espainiako eremuari dagokionez, Hezkuntza Fisikoa eskola sisteman
sartzeko lehenengo ahaleginak mende horretan egin ziren, hain zuzen ere,
1809an. Urte horretan, Gaspar Melchor de Jovellanos izenekoak hauxe
proposatu zuen Heziketa Publikoko Plan Orokorrerako oinarrien barruan:
neskei zuzendutako Hezkuntza Fisikoa ezartzea, oinarrizko ikasketak
amaitu arte; mutilek, berriz, beste hiru etapatan jarraituko zuten
hezkuntza horrekin (soldadutza aurrekoa, soldadutzakoa eta soldadutza
ostekoa). Horrek hezkuntza horren ezaugarriak ikusteko aukera ematen
digu (Chinchilla eta Zagalaz, 1997).
Mende honetan Hezkuntza Fisikoari zuzen lotuta gertatu den jazoera
garrantzitsuenetariko bat, beste alde batetik, Gimnastikako Eskola Nagusia
sortzea izan zen, 1887an. Zentro mistoa zen (harrigarria garai
horretarako); baina, sexuaren arabera, desberdintasunak ezarri ziren, garai
horretako medikuntza lerroaren eta lerro militarraren barruan kokaturiko
curriculum batean. Horrela, gizonen curriculumean hiru kirol zeuden
(ekitazioa, esgrima eta igeriketa), eta emakumeen curriculumean igeriketa
soilik sartzen zen. Bestalde, aipagarria da eskolako langileriaren barruko 11
irakasleen artean emakume bakarra egotea. Horri dagokionez, aipatzekoa da
Eskola horrek 1982an itxi arte eman zituen 87 titulazioetatik 16
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
9
emakumeek hartzea eta 71 gizonek. Horrek guztiak agerian jartzen du
lanbide horrek sortu zenetik bertatik izan duen gizonezkoen aldeko joera.
Laburbiltzeko, esan daiteke mendea amaitzean heziketa planen
oinarrizko edukia gimnastika zela, eta ez kirola, eta hori eskoletako
curriculumetara ere aplika daiteke. Emakumeari dagokionez, mende
amaieran Hezkuntza Fisikoa berritzeko ahalegintxoren bat egon zen,
Ingalaterrako eskola sistemaren ezaugarriak hartuz (Ingalaterran kirola
hezkuntzarako erabiltzen zen); ahala eta guztiz ere, ahalegin horiek ez
zuten aurrera egin, kirola emakumeen ezaugarrien aurkakoa zelakoan, bai
ikuspegi fisiologikotik eta bai ohore publikoaren ikuspegitik, eta XX.
mendera arte ahalegin horiek ezin izan ziren gauzatu.
XX. mendean, panorama desberdina sortu zen, ordura artekoari
zegokionez. Urte askotan sorturiko irudiaren arabera, emakumearen
ezaugarri nagusia eta helburua amatasuna eta etxea ziren. Mende horretan
irudi hori apurtu egin zen; gainera, gizonen eta emakumeen ezaugarrien
arteko polarizazioaren ostean, generoaren indibidualizazioa iritsi zen, eta
horren eraginez, aldatu egin ziren bizitza eta gorputzaren erabilerak, eta
emakumeak bere gorputzaren askatasun osoa aldarrikatu zuen. Orduan,
emakumea kirolaren munduan sartu zen modu masiboan. Eskolaren eremuan,
kirola Hezkuntza Fisikoaren curriculumaren barruan sartu zen, eta neskak
nahiz mutilak berori eskuratzeko aukera berdina izan zuten.
Mende horretako lehenengo bi hamarkadetan, emakumeak presentzia
oso urria izan zuen kirolaren munduan, eta bere partehartzea sarritan
bertan egotera mugatu zen. Hogeiko hamarkadaren azkenetan, emakumea
“Gizonen olinpo atletikoa” deritzonera hurbiltzen ausartu zen, garai artako
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
10
iritzi nagusiaren aurka. Horren adibide esanguratsua, beste alde batetik,
Coubertin-go baroiak izandako jarreran ikusiko dugu: Amsterdam-en 1928an
egindako Joko Olinpikoen programan emakumeen atletismoko proba batzuk
sartzeko erabakia ikusita, erabaki horren aurka agertu, bere nahiaren aurka
hartutakoa zela esan eta emakumeak programa olinpikotik kanpo usteko
eskatu zuen, Jokoei kalte egiten ziotelakoan.
Hezkuntzaren arloari dagokionez, Hezkuntza Fisikoa joera higienisten
barruan justifikatzen jarraitu zen arren, garai hartan kirolaren aldeko
joera Espainian sartu zen, baina hasieran, jokoak eta kirolak gehienbat
mutilei zuzenduta heldu ziren eskolara. Adibidetzat, esan daiteke 1908ko
Planaren Oinarrizko Maisuen curriculumean mutilentzako “gorputz jokoak”
ikasgaia sartzen zela, eta hori neskentzako “euren lanak” zeritzona
bihurturik heldu zela; hori, geroago ikusiko dugunez, ohikoa izan zen eskola
nazionaletan eta ikastetxe publikoetan, harik eta laurogeita hamarreko
hamarkadan LOGSE iritsi arte.
Beste datu esanguratsu bat, lanbidearen gizonezko izaera ulertzeko,
1919an Toledon armadaren Hezkuntza Fisikoaren Eskola Nagusia sortzea da,
eta horren geroko izena Hezkuntza Fisikoaren Eskola Nagusia izan zen.
Espainian Hezkuntza Fisikoko irakasleak trebatzeko zentro bakarra izan
zen, 1892an Gimnastikako Eskola Nagusia desagertu zenetik. Jakina, zentro
horretan trebaturiko hezitzaile guztiak militarrak izan ziren, eta horien
artean, esan beharrik ez dago, ez zen emakumerik egon. Heziketa
curriculumak Hezkuntzazko Gimnasian euskarritzen jarraitu zuen,
Hezkuntza Fisikoaren oinarritzat, baina jokoak eta kirolak ere egon ziren,
bigarren mailan izan arren.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
11
Hogeita hamarreko hamarkadan, Bigarren Errepublika iristean
sustaturiko neurriek aurrerakuntza handiak eragin zituzten emakumearen
eskubideak finkatzeko orduan. Emakumeek botoa emateko eskubidea lortu
eta dibortzioa legeztatu egin zen. Emakumeen kirola hazi eta hedatu egin
zen, eta gizartearen arloan ere lorpen handiak egin zituzten. Hala eta
guztiz ere, emakumearentzako kirola gomendatzen edo ukatzen zutenak
joera higienistak izan ziren aurrerantzean ere, horrek lehen aipaturiko
emakumeen estetika eta ugalkortasuna bultzatzearen ala ez bultzatzearen
arabera.
Hezkuntzaren eremua, Errepublikako agintariek hiru zutabetan
euskarrituriko erreforma handia bultzatu zuten: irakaskuntza laikoa,
doakoa eta mistoa. Gizonek eta emakumeek kirol jarduerak egitearen
eraginez gizarte osoak hezkuntza nahiz gizarte mailako aurrerakuntza
lortuko zuela zioen iritzia zegoen.
Zoritxarrez, garai horri buruzko datu zehatzak dituzten ikerketa
historikorik ez dugunez, ezin dugu informazio zehatzik eman hezkuntza
politika horiek izandako arrakastari eta eskolan izan zuten onarpenari
buruz.
Frankistek errepublikarrak garaitzearen ondorioz, ia lau hamarkadatan
atzerakada handia egon zen, hogeita hamarreko hamarkadan gizartean
izandako lorpenetan. Espainian gorputzaren osotasunari buruz garatzen hasi
zen pentsaera aurrerakoia eta modernoa guztiz etenda geratu zen, eta
moral katoliko-atzerakoia ezarri zen, balio espiritualen eta erlijiosoen
sublimazioa eta gorputzaren aszetismoa ezarri zituen morala. Hezkuntzaren
eremuan, sexuaren araberako erabateko bereizkeria egon zen, ez eskoletan
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
12
eta institutuetan bakarrik, baita irakasleak trebatzeko zentroetan ere,
ikasketa plan desberdinekin.
Baterako hezkuntzak zuen ukapena ulertzeko, Onésimo Redondok
Zagalaz-en (1999:104) esandakoak ikusiko ditugu:
Baterako hezkuntza edo eskolan neskak eta mutilak batera
aritzea emakume dezenteen aurkako krimena da (...), herriaren
osasunaren aurkako delitua, eta delitu hori egin duten traidoreek
larrutik ordaindu beharko dute.
Emandako arau horiek bete egiten zirela zaintzeko, Lehen
Hezkuntzako Batzordeak sortu ziren; horiek irakasleek, gurasoek, apaizek
eta udal ordezkariek osatzen zituzten, eta besteak beste, baterako
hezkuntzaren debekua bete egiten zela zaintzea eta emakumeak etxerako
heztearen garrantzia ez ahaztea ziren euren eginkizunetariko batzuk.
Heziketa Fisikoa berreste politikorako elementu bihurturik gelditu
zen; erregimenak ezarritako arloen barruan sartu eta gainerako
ikasgaietatik banandu zen, administrazioko eta irakasleen heziketako
tratamenduari zegokienez.
Testuinguru politiko-sozial horretan, berriro ere emakumeen
ezaugarriak ezartzeko eta berori lortzeko nahiz mantentzeko zer egin
behar zen esateko arduradunak gizonak izan ziren (osagileak, apaizak,
politikoak, pedagogoak...) eremu horretan, kirola lagungarria edo kaltegarria
izateari buruzko eztabaidak sortu ziren, eta ostera ere, gizonek neurri
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
13
zehatzak eman zituzten, emakumeentzako ariketa fisikoak emakumeen
betiko jardueren eremuan kokatzeko.
Eztabaida horien ondorioz, emakumeek esfortzu edo mugimendu
gogorrik nahiz bortitzik behar ez zituzten ariketak soilik egiten zituzten.
Emakumeentzat gomendaturikoaren artean, lehenengo eta behin, taldeko
kirolak zeuden, hain zuzen ere, saski-baloia, esku-baloia eta boleibola; gero,
banakako kirolak zeuden, adibidez, igeriketa, tenisa, eskia eta mendia.
Beste zenbait kirol (esaterako boxeoa, txirrindularitza eta atletismoko
proba batzuk) debekatu egin ziren, eta azken modalitate hori ez zen 1962ra
arte sartu.
Kirolak garai artan generoko estereotipoak ezartzeko eduki zuen
eginkizuna ulertzeko, esan behar da kirolari buruzko liburu guztiak
gizonentzat soilik idazten zirela (inoiz azkenean emakumeari buruzko
ataltxo bat agertzen zen, eta bertan, batez ere mugak, arriskuak eta egin
beharreko egokitzapenak aztertzen ziren). Aldiz, gimnasiari buruzko
liburuak gehienbat emakumeei zuzenduta zeuden eta, horietan, gimnasiak
emakumeen ezaugarriak lortzeko neurritzat zituen onurak aipatzen ziren.
Hau da, kirola gizonen eta emakumeen rolak sozializatzeko tresna indartsua
izan zen.
Irakasleak ziren emakumeak hezteko curriculuma eta gizonak heztekoa
desberdinak ziren: hogeita hamar urte horietan Hezkuntza Fisikoa
Hezkuntza Gimnasiaren izarra izan zen, eta Emakumeen Ataleko irakasleek
poz-pozik egiten zuten; hala eta guztiz ere, Zagalaz-ek La Educación Fisica
Femenina en España liburuan dioenez, gaur egun elkarrizketatu diren sasoi
horretako andereño batzuek taula eta ariketa suspergarri ospetsuak soilik
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
14
gogoratzen dituzte. Garai horretan, Emakumeen Atalerako, kirola
Gimnasiaren osagarria zen. Horrenbestez, andereñoei kirol jarduerak
eskola-orduetatik kanpo egiteko gomendioa egiten zieten (astialdian edo
jaiegunetan).
Eskolaren eremuan, lehenengo irakaskuntzan, Oinarrizko Hezkuntzari
buruzko 1945eko Legeak arlo hori derrigorrezkoa zela esan arren, kirola ez
zen ordutegietan adierazten; izan ere, ikastetxerik gehienetan ez zegoen
instalaziorik, eta polikiroldegiko pistatzat jarduteko moduko patiorik ere ez
zegoen, ezta arlo horren ardura hartzeko gauza zen andereñorik ere.
Hezkuntza Fisikoko titulazioa pertsona gutxik zuen eta horiek guztiak
gizonak ziren, bai ikastaroak Hezkuntza Fisikoaren Toledoko Eskola
Nagusian egin zituzten militarrak, bai Madrileko Medikuntza Fakultatean
ikastaro bereziak egin zituzten osagileak. Egoera horretan, andereño edo
hezitzaile nagusiak kontratatzen zituzten bakarrak ikastetxe pribatuak
ziren, eta andereño horiek Emakumeen Atalaren barruko heziketa
zentroetatik irten ziren.
Bigarren Hezkuntzan, ez zegoen halako arazorik. Ikastetxerik
gehienak pribatuak ziren eta euren ikaskuntzen artean Gimnasia nahiz Kirola
eskaintzen zituzten; horrek arrakasta eta ospe handia ematen zien, hau da,
horietan neska gehiago matrikulatzen zen. Gurasoak pozik zeuden, euren
alabek ikastetxe publikoetan ez ziren jarduerak jasotzen zituztelako.
Planteamendu horiek kontuan hartuta, esan daiteke garai horretan
Hezkuntza Fisikoa jarduera elitista zela, eskola nazionaletan ikasten zuten
neskek ez baitzuten kirola egiteko aukera berdinik izan.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
15
Eskola adinean zeuden neskak lortu ahal izan zituzten kirol
mugimenduak Eskolako, Laneko nahiz Sindikatuetako eta Unibertsitateko
Joko Nazionalak1 izan ziren, eta horiek guztiak 50eko hamarkadan sortu
ziren. Hamasei urtetik aurrera ez zuten kirol jarduerarik egiten modu
sistematikoan.
Hirurogeiko hamarkadan, industrializazioaren gorakadak aldaketak
eragin zituen gizartearen bizimoduetan; horien artean, aipagarria da
emakumea lan munduan modu masiboan sartzea. Era berean, hazi egin ziren
emakumeek kirolean parte hartzeko indizeak. 1967an kirolean girotzeko
lehenengo kanpaina nagusia hasi zen, Hezkuntza Fiskoaren eta Kirolen
Ordezkari Nazionalak (Juan Antonio Samaranch) sustatuta; Espainiako
telebistak parte hartu zuen bertan, “Contamos contigo” erabiliz, eta
kanpaina horretan kirolak paralelotasun handia zuen industri gizarte baten
oinarrizko balioekin: lehiakortasuna, errendimendurik handiena... Apurka-
apurka, kirola biztanleria osoaren eskakizuna izan zen eta gimnasiak
protagonismoa galdu zuen kirolaren alde.
Garai horretako gertaera garrantzitsuenetakoa, beste alde batetik,
1961eko abenduaren 23an Hezkuntza Fisikoari eta Kirolari buruzko
Lehenengo Legea argitaratzea izan zen; legezko agiri horrek Hezkuntza
Fisikoaren eta kirolaren funtzionamendua arautu eta erabaki zuen ia bi
hamarkadatan, eta Hezkuntza Fisikoa hezkuntza maila guztietan
1 Emakumeek Eskola Txapelketetan izandako partehartzeari buruzko datuek, Emakumeen Ataleko Hezkuntza Fisikoko Eraentze Nazionalak aurkeztuta eta Mª Luisa Zagalaz-ek La educación femenina en España en 1998 lanean jasota, hauxe egiaztatzeko aukera ematen digute: batetik, Hezkuntzako Gimnasiak berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadetan kirol modalitateei zegokienez zuen hegemonia; bestetik, emakumea taldeko kirolak egiten gero eta sarriago hastea. Horrela, 1939tik 1959ra, emakumeek Gimnasian izandako partehartzea 664 partaide izatetik 19.013 partaide izatera igaro zen: saski-baloian, 144tik 6.250era; boleibolean, 472tik 4.388ra, eta esku-baloian, 1.917tik 3.980ra.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
16
derrigorrezkoa zela ezarri zuen; hala eta guztiz ere, eskola nazionaletako
egoera kaotikoa zen, batez ere neskentzat (mende hasieran bezala,
Hezkuntza Fisikoko klaseak barik Etxeko klaseak jasotzen zituzten.
Bigarren Hezkuntzan, apurka-apurka, kirola egiten hasi zen; kirol
jarduera horien funtzioa nagusitzen hasi zen, higieneari eta ugalkortasunari
loturiko funtzioaren gainetik (frankismoaren hasierako etapan nagusitu zen
joera).
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, hezkuntzaren eremuan
Hezkuntzari buruzko Lege Orokorra argitaratu zen (HLO). Lege horren
bidez, ezabatu egin zen eskola mistoaren debekua, eta sexu bientzako
curriculum berdina ezarri zen; hala ere, bereizturiko irakaskuntza zalantzan
jarri baino lehen urte asko igaro ziren. Beste alde batetik, lege horrek
edukazioaren ikuspegi teknokrata finkatzeko euskarria, egitura eta
legitimazioa sustatu zuen.
Gizartearen eremuan, gizartean lotutako urbanizazio eta
industrializazio maila handiaren eraginez, herri kirola ahalbidetu zuten
oinarriak ezartzen hasi ziren. Franco hiltzearen eta monarkia
parlamentarioa nahiz konstituzionala ezartzearen ondorioz, kirola
kaleratzeko klima politiko egokia sortu zen (proba herrikoiak, maratoiak...),
eta sexuaren araberako diskriminaziorik gabeko kirola eratzen hasi zen.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Emakumeen Atala eta
Hezkuntza Fisikoaren Eskola Nazionala desagertu ziren. Irakasleak
Hezkuntza Fisikoko Nazio Erakunde mistoetan (INEF, 1978) trebatzen hasi
ziren. Horrela, Hezkuntza Fisikoko irakasleak trebatzeko zentroetan kirola
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
17
ulertzeko gizonezkoen eredua nagusitu zen; eredu hori errendimendura
bideraturik zegoen eta arrazionaltasun teknikoak gidatzen zuen, Espainiako
hezkuntza sistema osoan nagusitzen ziren joera teknokraten arabera.
Laurogeiko hamarkadan, Kultura Fisikoari eta Kirolari buruzko Legea
promulgatu zen, eta horrek eskolako kirolaren arloko eskumenak berriro
antolatu zituen. Autonomietako Gobernuek erabateko boterea hartu zuten,
Hezkuntza Fisikoaren eta Kirolaren eremuan. Era berean, Autonomia
Erkidego bakoitzaren eremuan, eskola kirola kasuan kasuko Gobernu
Autonomoak diseinaturiko planen arabera antolatzen da.
Hezkuntza Fisikoak Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren barruan eta
eskola kirolak bizi zuten egoera kaotikoaren ondorioz, agintari arduradunek
Hezkuntza Fisikoa eta Kirola Hedatzeko Plana ezarri zuten, irakasleei
Hezkuntza Fisikoan heziketa berezia emateko. Irakasleak birziklatzeko
prozesua, bestalde, Hezkuntza Fisikoko Erakundeetatik (IVEF) irtendako
irakasleen esku gelditu zen; irakasleok hurbilago zeuden gizonezkoen
sozializazio prozesutik, emakumezkoen sozializazio prozesutik baino.
Apurka-apurka, lanbide horren barruan nolabaiteko haserrea sortzen
hasi zen, eskola garaian egindako kirol jarduerek sexu bereizkeriaren
aldeko joera handiegia izatearen ondorioz, eta horren eraginez, baterako
hezkuntzaren mugimendua deritzona sortu zen.
Beste alde batetik, 1990ean, LOGSEk sexuaren araberako
diskriminazio arazoa dagoela onartu eta curriculum bakarra ezarri zuen
(berdina mutilentzat eta neskentzat); gainera, hezkuntzaren izaera
integratzailea nabarmendu zuen, gizonen eta emakumeen arteko aukera
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
18
berdintasuna curriculumeko zeharkako ardatzetariko bat bihurtuz. Hain
zuzen ere Hezkuntza Fisikoaren eremuan kirolaren tratamenduari buruzko
aipamen asko dago, eta behin eta berriro esaten da kirola egiteko pertsonen
arteko harreman orekatuak ezarri behar direla eta sexuaren araberako
diskriminazio guztiak baztertu behar direla.
Laburtzeko, deskribaturiko testuinguru historikoak agerian jartzen
duenez, emakumeak (eskolatze prozesuan) ez ditu gizonaren aukera
berdinak eduki kirola egiteko; horrela, sozializaziorako tresna oso
garrantzitsua ukatu zaio, mendebaldeko gizarteko balio hegemonikoei
dagokionez. Gainera, irakaskuntza publikoan eskolatu diren emakumeen
kasuan, ia ez da kirolik egiteko bat ere aukerarik egon. Hirurogeita
hamarreko hamarkadatik aurrera, emakumeek eta gizonek kirol curriculum
berbera dute, baina emakumeak menpekotasun posizioetatik sartzen dira
curriculum horretan, gizonezkoen kirol parametroak onartzea eskatzen
baitzaie (unibertsaltzat eta neutrotzat hartutako parametroak).
XXI. mendearen atarian, oraindik ikusteko dago ea irekitzen ari diren
jarduketa berriak lagungarriak diren ala ez, kirolaren eredu berrirantz
aurrera egiteko; eredu horrek modu ez-hierarkiakoan errespetatu eta
baloratu beharko ditu bi sexuen ekarpenak eta esperientziak.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
19
KKIIRROOLLAARREENN BBAATTEERRAAKKOO HHEEZZKKUUNNTTZZAARREENN EERREEDDUURRAANNTTZZ
Aurreko puntuan planteaturiko azken gaiari lotuta, esan daiteke
Erreforma heltzean irakasleen ardura nagusien artean baterako
hezkuntzari loturiko planteamendua gauzatzea sartu dela, generoko
berdintasuna lortzeko bideratuta dagoen planteamendua.
Hala eta guztiz ere, baterako hezkuntza zer den ez dago oso argi.
Horrela, irakasleek irakaskuntza mistoa aurkituko dute, hau da, neskek eta
mutilek Hezkuntza Fisikoaren jarduera berbera batera egin behar dute;
nolabait ere, pentsa daiteke, proposaturiko jardueretan denek nahasita
parte hartzen badute, baterako hezkuntzako klasea izango dela.
Horretarako, kirolean bikote edo talde mistoak sortzeko egoerak eragiten
dira, batzuetan ikasleen euren gogoaren aurka.
Hala ere, lehen esan dugunez, Hezkuntza Fisikoan baterako hezkuntza
lortzeko, gimnasioetan eta kirol eremuetan irakaskuntza mistoa bultzatzea
ez da nahikoa; izan ere, irakaskuntza horrek alderantzizko efektuak sor
ditzake, hau da, are gehiago indartu ditzake sexu bereizkeriaren aldeko
estereotipoak (Vázquez, 1990).
Beraz, irakaslearen hurrengo kezka ikasleek denek batera eta aukera
berdintasunean parte hartzea izango da. Hortik, galdera hau sortzen da:
zer da berdintasuna? Bistakoa da emakumeak berdintasuna duela Hezkuntza
Fisikoan eta eskola kirolean sartzeko; orain, ordea, formulak bilatu behar
dira emakumeek gizonen moduko emaitzak lortu ahal izateko.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
20
Horretarako, batzuek neskei eta mutilei tratamendu berdina ematea
proposatzen dute. Hala eta guztiz ere, berdintasunaren interpretazio
horrek ahaztu egiten du pertsona guztiek ez dituztela gaitasun, interes,
baliabide eta aurretiazko esperientzia berdinak, eta horrek areagotu egiten
ditu desberdintasunak. Horrenbestez, baterako hezkuntzaren ikuspegitik
planteamendu hori ez da oso egokia.
Beste formuletariko batek desberdintasunak onartzeko proposatzen
du, baina desberdintasunok ikasleei berezkotzat eta nahitaezkotzat
aurkeztuta, arrazoi biologikoei eta kulturalei lotuta. Horrela, aukera
berdintasuna bilatuz, irakasleak desberdintasunak konpentsatzeko
estrategiak planteatzen ditu; horien helburua, izan ere, emakumeei kirolari
loturiko trebetasun eta emaitza jakinak lortzea ekiditen dioten gabeziak
gainditzea da.
Baina emaitza horiek ezartzeko erreferentziatzat, kultura
androzentriko nagusian gailentzen diren balioak hartzen dira; kultura
horrek, halaber, hezkuntzaren aldetik garrantzitsuak diren gabeziak ezarri
eta pertsona bakoitzaren ahalmena baztertzen du. Planteamendu horren
azpian, desberdintasunerako eskubidearen ukapena dago, desberdintasuna
minusbaliotasun modura ikusten baita.
Beste ikuspegi bat eskaintzeko asmoz (Hezkuntza Fisikoaren klaseetan
gertatzen ari dena errazago ulertzeko), EAEko hiru irakasleren praktika-
egunkariak generoaren ikuspegitik aztertu ditugu; egunkariok bi urtetan
egindakoak dira (1995-1997), Erreforma ezartzeko prozesuan.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
21
Azterketa horrek aukera ematen du irakasleek baterako hezkuntzaren
eta aukera berdintasunaren izenean erabilitako estrategia ugari horietariko
batzuk ezartzeko.
Estrategia horietariko bat, beste alde batetik, taldeen eraketan esku
hartzea da, taldeok orekatzeko ahalegina eginez, edo ikasle eredugarri bati
nesken taldean sartzeko eskatuz, klaseak dinamizatzeko eta indarrak
berdintzeko. Azken egoera hori honako testu zati hauetan ageri da:
Taldeak berez sortu dira beti; jardueraren amaieran, taldea
apurtu egin dela ikusita, ikasle on bati nesken taldean sartzeko eskatu
diot. Hasieran ez du ideia atsegin izan, baina gero azken talde
horretako beste edozein kidetzat sentitu da ( A egunkaria).
Futbolerako taldeak bat-batean egin dira; hala eta guztiz ere,
esan diet oso interesgarria izango litzatekeela neskek eta mutilek
batera lan egitea, elkarrengandik ikasi ahal izateko. Gero, talde
handirako, apurka-apurka talde orekatuak egiten joan nahiz (B
egunkaria).
Gehien erabiltzen den beste estrategietariko bat mutilei eta neskei
sermoia botatzea da, lehenengoei neskak kontuan har ditzaten eskatzeko,
eta neskei arinago ibiltzen nahiz ahalegin handiagoa egiten adoretzeko,
ondoren adierazitakoaren arabera:
Batetik mutilek ez diete baloirik ematen neskei, eta bestetik,
mugitzen ez diren bi neska daude (geldi-geldi eta besoak gurutzaturik
gelditzen dira, ez dute borrokan egiten, ez dute protestarik egiten
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
22
etsi-etsian daude). Eta ni hortxe sartzen naiz. Lehenengo eta behin,
mutilei baloia neskei ere ematea komeni dela esaten diet, neskek bi
besoak eta mutilek ezkerrekoa soilik erabil dezaketelako... Baina
mutilek kasurik ere ez (...). Gero, neskei mugitzeko esaten diet, baloia
eskatzeko, posizio onean kokatzeko... eta beste hainbat gauza.
Azkenean, mutilei gogorrago esan behar diet neskei baloia pasatzeko,
eta neskei, mugitzeko eta baloia eskatzeko agindu behar diet (B
egutegia).
Honako testu zati hau ere jarduketa-lerro horretan dago:
Futbitoan jokatu dugunean (nolabait deitzeagatik), mutilek
partehartze irekia eta aktiboa zuten jokoan, eta neskak, berriz,
etengabe adoretu eta motibatu behar izaten ziren (...), eta horrela
ere, ondokoak bezalako esaldiak entzungo ditugu: “baloirik ematen ez
badidate ni ez nabil”, “kasurik ere ez dute egiten!”, “eurek euretara
soilik dute baloia”. (B egutegia).
Hirugarren estrategia ebaluazioa presiorako elementutzat erabiltzea
da, mutilek baloia neskei ere emateko, eta estrategia hori irakaskuntzaren
ikuspegi teknikoetan hezitako irakasleek erabiltzen dute. Horren
adibidetzat, hona hemen testu zati hau:
Neskek ia ez dute parterik ere hartzen. Baloirik ez dietela
ematen esaten didate. Mutilei baloia emateko eta neskei mugitzeko
nahiz parte hartzeko esaten diet. Batzuek baloia ematen diete.
Badakite hori kontuan hartuko dudala kalifikazioa jartzeko orduan,
baina neskak orain ere ez dira gehiegi mugitzen. (A egutegia).
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
23
Baina, agian, gehienetan erabiltzen den estrategia (guztiek aukera
berdinak edukitzeko) jarduerak edukitzea eta mutilek trebetasun maila
murriztea da; esate baterako, mutilei oinak lotzea, baloia euren esku
txarrarekin ematen behartzea..., neskek mutilen moduko emaitzak lortzeko
dituzten gabeziak konpentsatzeko, kirol jarduerak egiten direnean.
Hurrengo testu zatian, halako jarduketak ikusten dira:
Baterako hezkuntza aplikatzen saiatu naiz (...); horrela, mutilek,
baloia botatzeko orduan askoz ere trebeagoak zirenez (...), euren esku
txarra erabili behar zuten (klase honetan, guztiek ezkerreko eskua).
Baina ez baloia hartzeko edo paseak euren artean egiteko.
Lehenengo eta behin, baterako hezkuntzari eta lehiakortasunari
buruzko hitzalditxo bat eman diet. Baina horrek ez du ezertarako balio
izan; egin-eginean ere, Iñigo, ezkerrarekin ezertarako balio ez
zuenean, kexaka eta protestaka hasi da (...). Berak zioenez, hori ez zen
berdintasuna, eta beste hainbat gauza ere esan du. Baina, beste alde
batetik, gainerakoak jokoan sartzen joan dira eta ondo pasatu dute
(...). Horrela, mutilek keinu bat ez menperatzearen zailtasuna ulertu
dute, moldakaitzek zer sentitzen duten jakin dezaten, edo behintzat,
horiekin eta neskekin toleranteagoak izan daitezen (A egutegia).
Emaitza horiek ikusita, gure iritziz, baterako hezkuntza eta aukera
berdintasuna sustatzeko estrategia horien bidez, lortu nahi direnen
alderantzizko efektuak lortzen ari dira: gizonezkoen kulturaren eta balioen
onarpena sutatzea, emakumeek kirola bizitzeko dituzten moduak ahaztuz;
eta gutxienezko mailarik lortzen ez duten pertsonek porrot egin dutela
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
24
adieraztea eta, horrela, genero eta gaitasun desberdintasunak areagotzea.
Horrela, neskek azkenean gizonek kirolarekiko duten ikuspegia
berenganatzen dute, hori baliozkoena delakoan. Era berean, mutilak,
aktiboak, indartsuak eta trebeak neskak nahiz moldakaitzak baino
garrantzitsuagoak direla ondorioztatzen dute. (Peiró, 1992).
Desberdinak izateaz gain neskek bigarren mailakoak direla adierazten
duen ikuspegi horrek, emakumezkoen kultur kapitalarekin ia loturarik ez
duten jarduerekiko interes urriarekin batera, erresistentzia pasibo handia
sortzen du eta, horren eraginez, apatia, interesik eza, balorerik eza eta
partehartze urria sortzen dira. Hori arazo handia da irakasleentzat; izan
ere, horrek garrantzi handia ematen dio ikasleek kirol jardueretan parte
hartzeari, eta halako egoerek inpotentzia nahiz frustrazio sentimenduak
sortu eta emakumeekiko dituen itxaropenak indartzen ditu. Egoera hori
lehen aipaturiko egunkarietan ere agertzen da, honako testu zati honetan
ikusten denez:
…Desberdintasun handia ikusten dut nesken eta mutilen artean
(...); mutilek ikasteko gogoa eta kirol aurreko jolasak egiteko ilusioa
dute; neskek, ostera, ez dute interesik. ez dute ikasteko gogorik,
apatia handia dute ... Zer egin nezake desberdintasun hori ez
areagotzeko? emakumea naizenez ez dut atsegin hau idaztea, baina hau
da etsipena! Nola bideratu nezake ondo arazo hau? (B egutegia).
Ustezko aukera berdintasun horrek ikasleengan dituen ondorio
kaltegarriak, beste alde batetik, Kari Fasting ikerlariak Ingalaterran
1990ean eta Estatu Batuetan 1989an Hezkuntza Fisiko mistoari buruz
egindako ikerketen emaitzetan egiaztatzen dira:
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
25
� Mutilek jolasak monopolizatzen dituzte, taldeko kiroletan eta
taldeko jolasetan, eta neskei horietan parte hartzeko aukera
ukatzen diete.
� Mutilek neskak baztertu edo gogaitzen dituzte; gainera, euren
jokabidea mugatu eta, sarritan, euren ahaleginei barre egiten
diete, era guztietako erasoak eginez (ahozkoa, emozionala eta
fisikoa).
� Mutilek buruzagi zereginak menperatu eta neskak mesprezatzen
dituzte, eta horiek menpekoen zeregina onartu eta euren burua ez
dute behar bezala baloratzen egoera mistoetan.
� Neskek ez dute inplikazio aktibo handirik, eta egoera mistoetan
sexu bakarreko egoeretan baino emaitza txarragoak lortzen
dituzte.
� Neskek eta mutilek elkar eragiten dute, eredu tradizional
estereotipatuen arabera.
Horrenbestez, baterako hezkuntza mutilak eta neskak klase berean
egotea dela pentsatzea eta neskei jarduera fisikoetan zein kirol
jardueretan berdintasunez parte hartzeko adoretzea ez da lagungarria
generoko harremanetan diskriminazioa gainditzeko, eta diskriminazio hori
areagotzen du.
Laburbilduz, Carmen Peiró (1992:468) ikerlariak dioenez:
Hezkuntza prozesuan generoko desberdintasun garrantzitsuak
onartzen ez diren unetik, eta ikasle guztiek emaitza nahiz helburu
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
26
berberak lortu behar dituztela onartzen bada (denei aukera berdinak
eskaintzearen eraginez), generoa berezko ezaugarri pertsonaltzat
hartzen ari gara, ilearen edo begien kolorea bezala, baina generoa
gizartean eraiki behar da, harreman pertsonalen bitartez, eta
harremanok eskolan, curriculumean eta gizartean daude. Hezkuntza
Fisikoko klaseetan aukera eta tratu berdintasuna egoteak ez ditu
klaseok garrantzitsuago bihurtzen neskentzat. Gainera, aukera
berdintasuna egon arren, ikasleak era guztietako esperientzia
eragileekin iristen dira eskolara, eta euren jatorrizko giroan, agian,
prestakuntza fisiko ona egoteak edo kirol trebetasunak lortzeak balio
txikia izango du.
Horren harira, aipagarria da neskarik gehienek Hezkuntza Fisikoko
klasean dutela lehenengo harremana kirolarekin; horrek, bestalde, aditzera
ematen du lortzeko berdintasuna eta esperientzi berdintasuna ez direla
parekatzeko modukoak, eta beraz, neskei ezin zaizkiela emaitza berberak
eskatu, gizonezkoen tradizioan oinarrituriko mugimendu-kultura batean
partehartze historiko eta kultural urria baitute (Vaquero, 2001).
Horrenbestez, gure ustez, berdintasuna pertsona guztiek (edozein
sexutakoa izan arren) euren gaitasun guztiak ahalik eta gehien garatzeko
duten eskubidea da, kontuan hartuta berdintasun hori bilatzean ez dela
desberdintasunerako eskubiderik galdu behar (Vázquez, 1990). Berdintasun
hori benetakoa izateko, beharrezkoa da desberdintasunak gelditzea eta
neska-mutilek aukera berdinak edukitzea, kirolaren eta Hezkuntza
Fisikoaren bidez ikasteko eta gauzak adierazteko.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
27
Hezkuntza Fisikoko klase mistoetan generoko berdintasun horretara
hurbiltzeko eredu egokia planteatzeak sortzen dituen arazoak ikusita,
profesional batzuek neskak eta mutilak gaztaroan behintzat banandu
beharra defendatzen dute.
Gure ikuspegitik, ez dira Hezkuntza Fisiko mistoaren hobariak
zalantzan jarri behar; baina gaiari behar bezala heltzeko modua behar da,
jarduerak baterako hezkuntzakoak eta baliozkoak izateko, generoko
berdintasunari dagokionez, eta jarduerok errespetatzeko eta
desberdintasunekin adierazteko.
Guk proposatzen dugun baterako hezkuntzarako ereduak, beste alde
batetik, neskak eta mutilak berdinak eta desberdinak direla onartzen du;
gainera, berdinak diren aldetik tratamendu berbera jaso behar dute, eta
desberdinak diren aldetik tratamendu desberdina behar dute (Peiró, 1992),
hau da, ahalmenean batera egongo dira eta beharrezkoa denean bananduta
(Vázquez, 1990). Eredu horrek, estrategien zerrenda hutsa baino gehiago,
etengabeko hausnarketa eragiten du, hau da, pertsona bakoitzaren
ezaugarrietara egokitzen den programa, eta egoera bakoitzerako estrategia
desberdinak pilatu behar dira.
Baterako hezkuntzako planteamendu hau gauzatu ahal izateko,
beharrezkoa da ikasleek ondo ulertzea gizarte eta kultura mailako baldintza
jakinak daudela eta baldintza horiek gauzak aukeratzeko eta erabakiak
hartzeko dugun askatasuna mugatzen dutela. Beraz, oso garrantzitsua da
generoari eta kirolari loturiko topiko batzuei buruzko eztabaida sustatzea,
neskek eta mutilek arruntzat eta naturaltzat hartzen diren alderdiak
aztertzeko eta eztabaidatzeko. Horretarako, ikasleen iritzi kritikoa
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
28
errazten duten estrategiak bilatuko ditugu (Peiró, 1992). Hona hemen kirola
egiteari loturiko topiko sexual horien adibide batzuk:
Kirola mutilen kontua da.
Neskek ez dute atsegin lehian ibiltzerik.
Mutilak astoak eta neskak moldakaitzak dira.
Neskek ez dakite taldeburu izaten.
Mutilen porrota ahaleginik ez izatearen ondorioa da, eta neskena,
berriz, gaitasunik ez izatearen ondorioa.
Gezurrezko usteei eta sexuari buruzko aurreiritziei dagokienez iritzi
kritikoa duten ikasleak lortzen baditugu (uste eta aurreiritzi horiek ume-
umetan eratzen dira, nesken eta mutilen zaletasunei eta kirol gaitasunei
buruz), esan dezakegu ikasleak euren erabakiak hartzeko prest daudela,
jokatzeko moduari buruz: batera, bananduta... eta emakumezkoen nahiz
gizonezkoen estereotipoek ez dituzte euren ekintzak mugatuko edo
baldintzatuko.
Hori egingarria izateko, ezinbestekoa da irakasleek argi edukitzea
halako estereotipoen igorleak direla, batzuetan ageriko curriculumaren
bidez (esate baterako, orientazio androzentrikoa edukiak gehiago
baloratzeko joeraren eraginez), baina batez ere ezkutuko curriculumaren
bidez, horrek sexu bereizkeriaren aldeko balioak, sinesmenak nahiz
jarrerak modu inkontzientean igortzen baititu, benetako “pedagogia
inplizitua” sortuz, eta pedagogia inplizitu hori esplizitua bezain eraginkorra
da, gehien bat Hezkuntza Fisikoan; izan ere, honako hauek bezalako
alderdiei buruzkoa da: Gorputzaren kontzientzia nahiz balorazioa, sexuari
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
29
loturiko kirol jarduerak, gorputz eredu nagusiak…, eta horiek guztiak
gizonek (indarra, iraunkortasuna, abiadura...) edo emakumeek (malgutasuna,
koordinazioa, erritmoa...) gorputzari buruz duten estereotipoa indartuta
igortzen dira (Álvarez eta beste batzuk, 1990).
Ezkutuko curriculumean sexuari buruz dauden estereotipo horiek
transmititzen dituzten elementuetariko batzuk, bestalde, honako hauek
dira: irakasleen itxaropenak nahiz jokabidea, ikasleen jarrerak, sexu
bereizkeriaren aldeko hizkuntza, klaseen antolakuntza, mutilek materiala
zein espazioa kontrolatzea nahiz monopolizatzea, metodoak, ikasi beharreko
edukiak, ebaluazioa...
Adibidez, emakumeak eskolako kirolean duen diskriminazioa agerian
jartzen duten elementuetariko bat hizkuntza da; egin-eginean ere, denok
dakigu nesken moduan jolastea edo botatzea bezalako esaldien esangura.
Irakasleek garrantzi handia eman diote gai hori, baina irteera errazegia
aurkitu diote (gaztelaniaz): los y las alumnas y chicos/as. Hala eta guztiz
ere, kirola egitean (batik bat lehiaketetan) irakasleek eurek ere emakumeen
jokabideei barre egiten dioten esaldiak erabiltzen dituzte, edo nesken
gauza txarrak azpimarratzen dituzte, eta horrela neskak bazterturik
gelditzen dira: “Ibili hadi arinago, nesken moduan habil eta!” edo “neskatxo
baten moduan habil”.
Ezkutuko curriculumaren azterketarekin jarraituz ikusten denaren
arabera, irakasleen itxaropenak kontuan hartuz (sozializazio prozesuan
hartutako itxaropenak), irakasleok mutilak erasokortasun, zarata eta
trebetasun handiagoarekin identifikatzen dituzte, eta neskak adeitasun,
ahultasun eta moteltasun handiagoarekin.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
30
Zenbait ikerketak agerian jarri dutenez, mutilek gaitasun eta
motibazio handiagoa duela pentsatzearen ondorioz, arreta handiagoa
jartzen zaie eta, beraz, arrakasta lortzeko aukera handiagoak dituzte
(Álvarez eta beste batzuk, 1990).
Itxaropenek berez gauzatzeko joera dute, denborarekin aurreiritziak
bete egiten baitira (Vaquero, 2001). Horrenbestez, neskekin denbora
galtzea da, jakina zen hori gertatuko zela, neskek gogo gutxiago dute edo
neskek ez dute lehiatu nahi bezalako esaldiak esanez gero, segurutik bete
egingo dira. Hala eta guztiz ere, irakasleak nesken gaitasun eragilean
sinestuz gero, horiek ahalik eta gehien garatuko dute gaitasun hori,
emakumeei loturiko estereotipoa edozein izan arren.
Beraz, irakasleek zeregin oso garrantzitsua dute ezkutuko curriculum
horren kontrolean; izan ere, irakasleen inplikazioa eta konpromisoa eduki
ezean, berori aldatzeko estrategia guztiek porrot egingo dute nahitaez.
Ikastetxeak ere esku hartu beharko du, irakasleen eta ikasleen jarrerak
aldatzeko. Horrela, gai horiei buruzko hausnarketa egin beharko da
ikastetxeko proiektuan, eta gero beste zenbait jarduera ere egin beharko
da, hezkuntza komunitateko kide guztiak arazoaz jabetzeko, eskolako
kiroleko monitoreak ere barne. Hau da, adin horretan kirol jarduerak
baloreen heziketarako tresna izan daitezkeela uste izanez gero, eskolako
kirola ikastetxeko hezkuntza ereduan txertatu eta horrek aldaketa
eragiteko duen erantzukizunaz jabetu behar dugu, kirola, hezkuntza eta
gizartea bera ere hain sexistak ez izateko. Baina, kirola hezkuntza jarduera
ote da?.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
31
Lehenengo eta behin, esan behar dugu gai hau oso eztabaidagarria
dela; egin-eginean ere, autore batzuen iritziz, kirolak berez dauka
hezkuntza balioa, baina guk ez dugu halakorik uste; beste zenbait autoreren
ustez, kirola ez da eduki egokia Hezkuntza Fisikoaren barruan, eskolan
gizonezkotasun hegemonikoa zehazteko eta generoko kodigo nagusiak
adierazteko balio duten tresna nagusienetarikoa baita; horrek generoen
arteko dikotomia indartzen du. Gainera, nesken eta mutilen arteko
gatazkarik gehien sortzen duten egoerak kirolari lotutakoak izaten dira,
halakoetan lehiaketa nagusitzen baita. Baina, kirolaren oraingo eredua eta,
horrela, berorrek igortzen dituen balioak aldagarriak ote dira?
Gure ustez, gaur egunera arte, lehen ikusi dugunez, kirolak gizonen eta
emakumeen arteko desberdintasunak azpimarratzen ditu; hala eta guztiz
ere, gizarte eraikuntza guztiekin gertatzen den bezala, ez da fenomeno
estatikoa, dinamikoa baizik, eta aldaketen menpe dago (horixe da geuk
eskatzen duguna). Aldaketa horiek, ordea, ez dira gatazkaren elementua
ezabatzean oinarritu behar (kasu honetan kirola eta lehiaketa): oraingo kirol
eredua zalantzan jartzea oinarritu behar da, bi sexuen ekarpenak eta
itxaropenak modu ez-hierarkiakoan errespetatzen eta baloratzen dituen
eredu berrirantz aurrera egiteko.
Benilde Vázquez (1989:123) ikerlariak dioenez:
Kirola gure kulturaren zati garrantzitsua da, eta, beraz,
emakumearen esku egon beharko du, baina ez gizonezkoen kirola
mimetizatuz. Kirol jarduerari eratxikitako hezkuntza balioak
baliozkoak dira gizonarentzat eta emakumearentzat; horrenbestez, ez
da gizonarekiko berdintasunaren aldeko ohiko errebindikazioa, bizi-
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
32
esperientzia aberasgarria lortzeko modua baizik, eta esperientzia
horretan gizonezkoen balioak (eranskortasuna, nagusitasuna, lehiaketa
etab.) eta emakumezkoen balioak (lankidetza, elkartasuna,
adierazkortasuna) garatu daitezke.
Kirola hezkuntzari lotuta egoteko, beharrezkoa da entrenatzaileak,
irakasleak edo kirolariak berak hezkuntzarako helburutzat nahiz bidetzat
erabiltzea, programa koherente baten barruan sartzea, eta egiten ari
denaren jarduera nahiz horri buruzko hausnarketa gizakien balioak
goratzeko baliozkoa izatea. Kirolak lankidetzarako joera eragin nahiz goratu
dezake, baina indibidualismoa ere eragin dezake; desberdintasunekiko
errespetua bultzatu baina sexuari loturiko estereotipoak susta ditzake.
Kirolaren berezko hezkuntza balioak sustatzea ala ez sustatzea
irakaslearen eta irakasteko moduaren araberakoa izango da. Kirolaren
balioak eta talde-espiritua ez dira berez eskuratzen: hezitzaileak
irakaskuntzaren helburuetan ageri-agerian sartu beharko ditu.
Hezkuntzako kirol horren adierazpenik handiena Hezkuntza Fisikoan
eta eskolako kirolean egon daiteke. Orain arte, batez ere kirol egoera
mistoek Hezkuntza Fisikoan sortzen duten gatazkari buruz mintzatu gara;
orain, berriz, eskolako kirolean gaur egun nagusitzen diren generoko
harremanak aztertuko ditugu.
Eskolako kirol-lehiaketek gizarte fenomeno garrantzitsua osatzen
dute. Ikasturteko asteburuetan, gehienbat larunbat goizetan familien,
entrenatzaileen, lagunen, arbitroen eta kirol instalazioen mobilizazio handia
egoten da.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
33
Lehenengo eta behin, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde
Historikoan azken hamalau ikasturteei buruz emandako datu batzuk
aurkeztuko ditugu. Jardueretan, batez beste, 28.958 ikaslek hartu dute
parte, eta 94/95 ikasturtean egon zen partehartzerik handiena 34.467
ikaslearekin.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
34
1. koadroa- partaideak ikasturtearen eta kategoriaren arabera
Kategoria guztiei dagokienez, partaide kopururik handiena eskaintzen
dutenak mutilak dira (%62). P ortzentaia hori ez da berdina adin
Kategoria Benjaminak Kimuak Haurrak Kadeteak Gazteak Guztira GUZTIRA Dif. G-E
Ikasturtea
Emak
. Giz.
Ema
k Giz. Emak. Giz.
Ema
. Giz.
Ema
k Giz.
Emak
. Giz.
86/87 760 5.248
3.12
1
8.83
1 2.858 6.114 782
1.33
5 369 1.094
7.89
0
22.6
22 30.512 14.732
87/88 1.308 1.696
2.4
35
6.54
1 2.833 5.382 671
1.84
3 412 955
7.65
9
16.41
7 24.076 8.758
88/89 1.301 1.380
2.7
04
6.18
8 3.208 5.485 547 1.010 472 963
8.23
2
15.0
26 23.258 6.794
89/90 1.343 1.412
2.51
7
5.54
3 3.466 5.494 661
1.07
3 688 1.148
8.67
5
14.6
70 23.345 5.995
90/91 1.600 1.708
2.5
81
4.96
1 3.424 5.383 634
1.37
3 317 826
8.55
6
14.2
51 22.807 5.695
91/92 1.478 3.153
2.7
69
7.07
1 3.249 4.953 684
1.29
3 463 983
8.64
3
17.4
53 26.096 8.810
92/93 2.151 4.677
4.2
43
8.06
0 4.271 6.199
1.01
7
1.60
2 597 871
12.2
79
21.4
09 33.688 9.130
93/94 1.952 4.637
3.9
57
7.21
9 4.148 5.660 977 1.115 704 909
11.73
8
19.5
40 31.278 7.802
94/95
2.32
0 5.296
3.8
74
7.58
3 4.606 6.076
1.22
7 1.130 691 1.059
12.71
8
21.14
4 33.862 8.426
95/96
2.49
4 5.241
3.8
68
7.80
3 4.603 6.103
1.24
5 1.001
1.00
1 1.108
13.21
1
21.2
56 34.467 8.045
96/97
2.50
5 5.399
4.16
4
7.33
7 4.057 5.624
1.22
7 890 944 1.087
12.8
97
20.3
37 33.234 7.440
97/98 2.168 5.436
3.6
68
6.95
4 3.255 5.206
1.58
9
1.32
3 867 824
11.54
7
19.7
43 31.290 8.196
98/99 2.125 5.474
3.4
00
6.43
5 3.226 4.500
1.69
5
1.50
3 855 746
11.30
1
18.6
58 29.959 7.357
99/00 1.917 4.966
2.9
27
5.95
0 3.105 4.288
1.46
61.322 841 760
10.2
56
17.2
86 27.542 7.030
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
35
guztietan. Horrela, benjaminetan neskak %34 dira; adinean aurrera egin
ahala, kadeteetan %44 dira eta gazteetan %40. pentsa daiteke neskak
beranduago hasten direla eskolako kirolean parte hartzen.
Kategoria guztiak kontuan hartuta, partaide kopururik handiena duen
kategoria txikiena da. Hain zuzen ere, partaide kopururik handiena dutenak
haurrak, kimuak eta benjaminak dira, ordena horrexetan. Kadeteetan eta
gazteetan partaide kopuruak beherakada nabaria dauka.
Gure ustez, beherakada horren arrazoia hauxe da: kirol egituretan
nahiz elkarteetan sartzean ikasleek utzi egiten dute eskolako kirola edo
federaturiko lehiaketetan parte hartzen hasten dira.
Orokorrean, kadeteen kategorian gehien bat mutilek uzten dute;
beraz, azken sei ekitaldietan partaide kopururik handiena neskek eskaintzen
dute, eta horrela, badirudi eskolako lehiaketetan gelditzea aukeratu dutela;
izan ere, halakoetan ez dago lehiaketa mailako eskakizun handiegirik eta
jarduerok aisialdirantz nahiz harreman pertsonaletarantz bideraturik
daude. Gazteen kategorian, joera azken hiru urteetan ikusten da.
Egindako kirolei edo kirol espezialitateei dagokienez, esan behar da
eskaintza oso zabala izan dela kontuan hartutako 14 ikasturteetan.
Partehartzeari dagokionez, 39 aukera desberdin zenbatu ditugu,
horietariko batzuek onarpen maila oso txikia izan arren. Hain zuzen ere,
azterturiko azken ikasturtean neskek 27 kiroletan hartu dute parte eta
mutilek 28 kiroletan.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
36
Partehartze horren banaketa (sakonegia ez izateko) ikasturte oso
bakoitzeko egin dugu, eta generoaren arabera banatutako partaide guztiei
dagokienez.
Horrela, aztertutako lehenengo urteko argazkia daukagu (86/87), eta
bertan neskek 15 kiroletan hartu zuten parte. Aipagarria da benjaminen
kategorian neskak ikasturte horretako 3 kiroletatik 99/00 ikasturteko 23
kiroletara igaro direla; horrek, aditzera ematen du apurka-apurka kirol-
espezialitate gero eta gehiagotan parte hartzen dutela.
Kirolak kontuan hartuz, saski-baloia nagusitzen da, %34´4arekin,
gero emakumeek beti egin dituzten kirolak daude (atletismoa, gimnasia,
esku-baloia, etab.).
Izandako bilakaerak eutsi egiten die orain arteko joerei; joera
horietan, aipagarria da futbolean izandako partaide kopuruaren gorakada
(%13´4), baita xakean izandakoa ere (268 neska, partaide kopuru osoaren
%2´6). Datu horiek aditzera ematen digutenez, orain arte neskenak izan
diren kiroletan ez ezik, neskek ia diziplina guztietan parte hartu dute, nahiz
eta oraindik ere gabezia asko jasan behar izaten dituzten ordutegiei edo
emakumeen taldeak prestatzeko entrenatzaile nahiz monitore gutxi
egoteari dagokionez.
Mutilen kasuan, jakina denez, partehartzea oso ugaria izan da;
futbolak, bere modalitate guztietan, partehartze osoaren erdia baino
gehiago bereganatzen du (azken ikasturtean %56´6). Aipatzekoa da beste
zenbait espezialitatek izandako gorakada, esate baterako esku-pilotak, ia
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
37
mila partaiderekin (%5´7), eta txirrindularitzak, hirurehun partaide baino
gehiagorekin (azken ikasturtean).
Azkenik, aditzera eman nahi dugu gazteen kategorian espezialitate
kopuruak (bai mutilen eta bai nesken kasuan) beherakada handia izan duela:
mutilen kasuan 5 eta nesken kasuan 6 izan dira.
2. koadroa. Emakumeen partaidetzaren portzentaia, kirolen arabera.
99/00 ikasturtea (emakumeak)
Futbola%14
Gimnasia Erritmikoa
%12
Esku-baloia%8
Atletismoa%6
Besteak (20 Kirol)12%Boleibola
%5
Igeriketa%5
Saski-baloia%38
Saski-baloia
Futbola
GimnasiaErritmikoaEsku-baloia
Atletismoa
Igeriketa
Boleibola
3
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
38
3. koadroa. Gizonen partaidetzaren portzentaia, kirolen
arabera.
Azkenik, datuak ikusita esan daitekeenaren arabera, eskolako kirolean
taldeak emakumeenak edo gizonenak izaten dira (lehiaketa mistoek orain
arte ez baitute arrakasta handirik izan), eta kirol horretan
berdintasunerako bidean ari gara, baina berdintasun hori gizonen baldintzen
menpe dago; izan ere:
99/00 ikasturtea (gizonak)
Futbola%56
Judoa%4
Atletismoa%5
Esku-pilota %6 Saski-baloia
%7
Xakea%4
Esku-baloia%3
Besteak (21 kirol)%15
FutbolaSaski-baloiaEsku-pilotaAtletismoaJudoaXakeaEsku-baloiaBesteak (21 Kirol)
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
39
Oraingo kirol ereduak gizonen nortasunaren ezaugarriak
sustatzen ditu (indarra, lehia, borroka, garaipena...), eta
horrenbestez, neskek bertan integratzeko arazoak dituzte,
lehiaketetan beste balio batzuei ematen baitiete lehentasuna
(lankidetza, laguntasuna, dibertsioa…).
Partiduen ordutegiak, partekatu beharreko eremuak eta
entrenatzaileen banaketa ere mutilen taldeen aldekoak izaten
dira.
Hau da, dinamika horrek aurrera jarraituz gero, eskolako kirolaren
barruko generoko harremanak aurrerantzean ere androzentrikoak izango
dira eta gizonei nolabaiteko pribilegioak emango dizkiete, emakumeei
dagokienez; horren ondorioz, emakume askok segurutik ez dute kirolarekiko
interesik edukiko, nerabezarora iristen direnean. Hala eta guztiz ere,
emakumeari hobeto erreparatu eta horren zaletasunak nahiz jarrerak
aztertuz gero, kirola aldatzeko eta hezkuntzan hobeto txertatzeko
giltzarriak aurkituko ditugu.
Horri dagokionez, gure iritziz, oso interesgarria da Amerikan
emakumeen softball talde bateko jokalariekin egindako ikerketa kontuan
hartzea (Vázquez, 1989). Emakume horiek oso kritikoak izan ziren gizonen
kiroleko tradizio nagusiekin; eurek ziotenez, kirolak porrot egin zuen,
emakumeak aisiaren aldetik dituen beharrizanak betetzeko orduan.
Laburpen honetan, jokalariek aldatu nahi izan zituzten eremuak ikusten
dira:
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
40
- Irabazteko neurriz kanpoko grina, prozesuaren gozamena alde
batera utzita.
- Kirolaren izaera hierarkikoa, jokalariaren eta entrenatzailearen
arteko harremanetan sinbolizatuta.
- Trebetasunean eta abilezian oinarrituriko elitismoa.
- Aurkarien mesprezua (jokalariak elkarrengandik urruntzen ditu).
- Arriskuaren etika; sarritan, emaitza taldekidearen edo
aurkariaren segurtasunaren gainetik jartzen da.
Laburtzeko, esan daiteke eskola garaiko kirolerako proposatzen dugun
ereduak modu ez-hierarkizatuan errespetatu behar dituela bi sexuen
ekarpenak eta esperientziak, sexu bakoitzetik ekarpen eta esperientzia
baliotsuenak hartuz. Emaitzaren logikaren ordez (oraingo kirolean
nagusitzen dena) alderdi ludikoetan oinarrituriko logika aplikatu behar da;
gainera, errendimenduari loturiko kirolaren diskurtsoa baztertu eta
hezkuntzari nahiz jolasari loturiko kirolaren diskurtsoa nagusitu behar da,
norberaren ongizateari eta norbere buruarekin pozik egoteari lehentasuna
emateko. Hala eta guztiz ere, kirol ereduaren aldaketa, edo beste modu
batera esateko, generoko harreman simetrikoagoetan oinarrituriko
hobekuntza, barrutik etorri behar da, hezkuntza prozesuen arduradunek
eurek bultzatuta. Konpromiso hori egon ezean, ez dago ezer aldatzeko
itxaropenik.
Hala ere, ez da ahaztu behar berrikuntza prozesu arazotsua eta
konplexua dela, eta bertan kulturari, gizarteari eta ideologiari loturiko
baldintza asko biltzen direla. Horrenbestez, denbora behar da, hezkuntza
komunitateko kide guztiek ideia horien alde elkarrekin lan egiteko; gainera,
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
41
denbora ezinbestekoa izango da, Hezkuntza Fisikoan, Eskolako Kirolean eta
horietatik eskuraturiko sinesmenetan nagusitu den kultur nahiz kirol
tradizioa aldatzeko (Peiró, 1992).
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
42
BBIIBBLLIIOOGGRRAAFFIIAA
ÁLVAREZ, G., eta beste batzuk (1990). Guía para una Educación Física
no sexista. Madril: MEC.
BENERIA, L. (1990). Ambivalencia género. En Cursos Emakunde. Primer
Postgrado de Coeducación. Hacia una escuela coeducadora. Araba:
UPV/EHU, 138-139.
BLÁZQUEZ, D. (1995). La iniciación deportiva y el deporte escolar.
Bartzelona: Inde.
BUÑUEL, A eta VÁZQUEZ, B. (1994). La experiencia del deporte en la
vida de las mujeres en Europa: cuestiones teóricas y
metodológicas. Actas III Congreso de la AEISAD: Los retos de
las Ciencias Sociales Aplicadas al Deporte, 1-10. Valladolid.
CARR, W. (1996). Una teoría para la educación. Madril: Morata.
CORTÉS, N. (2000) Mujer y actividad física: la trampa de las
libertades. REEF y D aldizkaria. VII. liburukia, 42-46.
CORTES, N., eta beste batzuk (1994). Mensajes sexista sobre la
actividad físico-recreativo-deportiva de las mujeres durante el
franquismo. Actas III Congreso de la AEISAD: Los retos de las
Ciencias Sociales Aplicadas al Deporte. Valladolid.
CHINCHILLA eta ZAGALAZ, M.L. (1997). Educación Física y su
Didáctica en primaria. Jaen. Jabalcuz S.L.
DEVIS, J. (1992). La comprensión del género en la Educación Física.
Ponencia L´Ensenyament de l´Educació Física, IV Jornadas
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
43
Internacionals de Coeducació. Valentzia: Universitat de Valencia,
297-307.
DEWAR, A. (1993). El cuerpo marcado por el género en la Educación
Física: una perspectiva feminista crítica. Investigación
Alternativa en Educación Física. Uniesport. 275, 113-125.
DIEZ MINTEGUI, L.M. (1976). Deporte y construcción de las
relaciones de general. Gaceta de Antropología 12, 93-100.
ELIAS, N. eta DUNNING, E. (1992). Deporte y ocio en el proceso de la
civilización. Madril. CFE.
FASTING, K. (1990). Nuevas estrategias para la coeducación en la
Educación Física. El ejercicio físico y la práctica deportiva de las
mujeres. Madril: MEC, 45-51
FASTING, K. (1991). El deporte y la cultura femenina. Deporte y
Mujer. Bartzelona: Bartzelonako Udaletxea, 39-50.
FASTING, K. (1992). La coeducación en la Educación Física y la
formación del profesorado. Ponencia L´Ensenyament de
l´Educació Física, IV Jornadas Internacionals de Coeducació.
Valentzia: Universitat de Valencia, 339-344.
FASTING, K. (1993). El género como perspectiva importante en el
estudio de la sociología del deporte. Investigación Alternativa en
Educación Física. Unisport 275, 51-60.
GARCÍA BONAFÉ, M. (1989). Los inicios del deporte femenino. Mujer y
Deporte. Bartzelona. Bartzelonako Udaletxea, 23-38.
GARCÍA BONAFÉ, M. (1992). Las mujeres y el deporte: del corsé al
chándal. Ponencia L´Ensenyament de l´Educació Física, IV
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
44
Jornadas Internacionals de Coeducació. Valentzia: Universitat de
Valencia, 259-271.
GARCÍA FERRANDO, M (1989). Sociedad, deporte y mujer. Deporte y
Mujer. Bartzelona: Bartzelonako Udaletxea, 51-69.
GARCÍA FERRANDO, M (1990). Aspectos sociales del deporte. Una
reflexión sociológica. Alianza Deporte.
GARCÍA FERRANDO, M.; PUIG, N. eta LAGARDERA, F. (1998).
Sociología del deporte. Madril. Gizarte Zientziak. Alianza.
HUMBERSTONE, B. (1993). El puesto y la importancia de la
investigación etnográfica en el examen de aspectos relacionados
con el género, la identidad y el poder en la Educación Física y al
aire libre: ¿puede haber una etnografía feminista? Investigación
Alternativa en Educación Física. Unisport 275, 145-158.
LLORENTE, B. (2000). Pedagogía del entrenamiento deportivo
adaptado a escolares. Educación en valores. Eskolako Kirolari
buruzko Jardunaldiak. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia.
MIDOL, N. (1992). Deconstruir la Educación Física. Debate sobre el
problema de la coeducación. Ponencia L´Ensenyament de
l´Educació Física, IV Jornadas Internacionals de Coeducació.
Valentzia: Universitat de Valencia, 309-314.
MOSQUERA, M.J. eta PUIG, N. (1998). Género y edad en el deporte.
GARCÍA FERRANDO, M.; PUIG, N. eta LAGARDERA, F.
Sociología del deporte. Gizarte Zientziak. Alianza, 99-113
PEIRÓ, C. (1992). Educación Física y Salud: modelo de igualdad.
Ponencia L´Ensenyament de l´Educació Física, IV Jornadas
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
45
Internacionals de Coeducació. Valentzia: Universitat de Valencia,
467-477.
PUIG, N. (1987). El proceso de incorporación al deporte por parte de la
mujer española. 73-91. orr. Varios, Mujer y Deporte. Madril,
Emakumearen Erakundea, Kulturako Ministerioa.
RIVAS, J. eta CANO, S. (1992). La actividad física de la mujer a lo
largo de la historia: diaporama. Ponencia L´Ensenyament de
l´Educació Física, IV Jornadas Internacionals de Coeducació.
Valentzia: Universitat de Valencia, 385-390.
SALAS, B. (1990). Análisis de género. Cursos Emakunde. Primer
postgrado de coeducación. Hacia una escuela coeducadora. Araba:
UPV/EHU, 10.
SANTOS GUERRA, M.A. (2001). Cambio cultural en la escuela que
aprende. Perspectiva de género en la organización escolar.
Primeras Jornadas de Comunidades de aprendizaje del COP.
Sestao.
SCRATON, S. (1992). La implicación de las chicas en la enseñanza de la
Educación Física Mixta. Ponencia L´Ensenyament de l´Educació
Física, IV Jornadas Internacionals de Coeducació. Valentzia:
Universitat de Valencia, 321-328.
SHILLING, C. (1993). Cuerpo, escolarización y teoría social: el capital
físico y la política de enseñanza de la Educación Física.
Investigación Alternativa en Educación Física. Unisport 275, 95-
107.
Baterako hezkuntza eskola garaiko kirolean
46
TORRES, J. (1995). La presencia de diferentes culturas en las
instituciones escolares. Posibilidades de diálogo y acción. Volver a
pensar en educación I.
VAQUERO, A (2001). Claves para la Formación del Profesorado de
Educación Física desde una perspectiva Crítica: Análisis de un
proceso formativo y alternativas. Doktoretza Tesia. Material
Polikopiatua.
VÁZQUEZ, B. (1989). Mujer, educación y deporte. Deporte y Mujer.
Bartzelona: Bartzelonako Udaletxea, 114-128.
VÁZQUEZ, B. (1990). La coeducación en Educación Física. Algunas
reflexiones. Cursos Emakunde. Primer postgrado de coeducación.
Hacia una escuela coeducadora. Araba: UPV/EHU, 291-297.
ZAGALAZ, M. L. (1998). La Educación Física Femenina en España.
Jaeneko Unibertsitatea.
ZAGALAZ, M. L. (1999). Fundamentos legales de la actividad física en
España. Jaeneko Unibertsitatea.