4
HEZITZAILEAK HEZKUNTZA LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN IDATZIAK: 1. LAN HITZARMENA: Lan legepeko irakasle eta hezitzaileen 1. hitzarmen kolektiboa. Non aurkitu? www.steilas.eus , hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak. 2. IKASTURTE HASIERAKO JARRAIBIDEAK: urtero, irailean ateratzen dituzte. Non aurkitu? www.steilas.eus , hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak. LANALDIA: Urtean gehienez 1.480 ordu. Egunean askoz jota 9 ordu egin daitezke (Langileen Estatutuaren arabera), bazkaltzeko denbora barne (45+15 minutuak). Koordinaziorako eta materiala prestatzeko 10 ordu hilabetean jardun osoan, partzialetan proportzionalki banatuko dira (adibidez. jardun erdian 5 ordu) Bazkalordua jantokiko lanarekin bat etortzen denean, 45 minutu bermatuko dira bazkaltzeko jardun osoetan, eta ordu osotzat zenbatuko da. Denbora horretan ez dago ikastetxean geratzeko beharrik. Eskolako jantokia erabiltzen bada, Administrazioak bazkariaren kostua ordainduko du. Doako janarirako eskubidea hezkuntza premia bereziak dituen ikasle bakoitzeko hezkuntza laguntzako espezialista batek soilik izango du. (Eskola jantokien funtzionamendurako jarraibideak ematen dituen zirkularra). Bazkaltzeko denbora ez da hasiko 12:00ak baino lehen ezta 15:00rak baino beranduago (Egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak). Bi ikastetxe ezberdinetan egiten bada lan, asteko lanaldiaren dedikazio handiena ematen duten ikastetxearena izango da egutegia. (Hezkuntza- laguntzako espezialistentzako jarraibideak) Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko derrigortasunik ez dago. (Lan legepeko Hezitzaile eta Irakasleen 52. Batzorde Parekideko aktan) Hauspoa proiektuan (institutu batzuetan bakarrik dago, goizetan ordu lektibo guztiak eta arratsaldez nahi duten ikasleentzako ekintzak daude) parte hartzeko derrigortasunik ez dago arratsaldeko tailerretan, ekintzetan... Lanaldi partzialak: Lanaldia jarraian egin behar da, hasteko eta bukatzeko orduen tartean ezin da hutsunerik egon. ( 12. Batzorde Parekidea, 2006ko uztailaren 14an).

Hezkuntza Laguntzako Espezialisten lan baldintzak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

EAEko publikako hezkuntza laguntzako espezialista finko eta ordezkoen lan baldintzak

Citation preview

Page 1: Hezkuntza Laguntzako Espezialisten  lan baldintzak

HEZITZAILEAK

HEZKUNTZA LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK

LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN IDATZIAK:1. LAN HITZARMENA: Lan legepeko irakasle eta hezitzaileen 1. hitzarmen kolektiboa.

Non aurkitu? www.steilas.eus, hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak.

2. IKASTURTE HASIERAKO JARRAIBIDEAK: urtero, irailean ateratzen dituzte.Non aurkitu? www.steilas.eus, hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak.

LANALDIA:

• Urtean gehienez 1.480 ordu. Egunean askoz jota 9 ordu egin daitezke (Langileen Estatutuaren arabera), bazkaltzeko denbora barne (45+15 minutuak).

• Koordinaziorako eta materiala prestatzeko 10 ordu hilabetean jardun osoan, partzialetan proportzionalki banatuko dira (adibidez. jardun erdian 5 ordu)

• Bazkalordua jantokiko lanarekin bat etortzen denean, 45 minutu bermatuko dira bazkaltzeko jardun osoetan, eta ordu osotzat zenbatuko da. Denbora horretan ez dago ikastetxean geratzeko beharrik. Eskolako jantokia erabiltzen bada, Administrazioak bazkariaren kostua ordainduko du. Doako janarirako eskubidea hezkuntza premia bereziak dituen ikasle bakoitzeko hezkuntza laguntzako espezialista batek soilik izango du. (Eskola jantokien funtzionamendurako jarraibideak ematen dituen zirkularra).

• Bazkaltzeko denbora ez da hasiko 12:00ak baino lehen ezta 15:00rak baino beranduago (Egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak).

• Bi ikastetxe ezberdinetan egiten bada lan, asteko lanaldiaren dedikazio handiena ematen duten ikastetxearena izango da egutegia. (Hezkuntza-laguntzako espezialistentzako jarraibideak)

• Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko derrigortasunik ez dago. (Lan legepeko Hezitzaile eta Irakasleen 52. Batzorde Parekideko aktan)

• Hauspoa proiektuan (institutu batzuetan bakarrik dago, goizetan ordu lektibo guztiak eta arratsaldez nahi duten ikasleentzako ekintzak daude) parte hartzeko derrigortasunik ez dago arratsaldeko tailerretan, ekintzetan...

• Lanaldi partzialak: Lanaldia jarraian egin behar da, hasteko eta bukatzeko orduen tartean ezin da hutsunerik egon. (12. Batzorde Parekidea, 2006ko uztailaren 14an).

Page 2: Hezkuntza Laguntzako Espezialisten  lan baldintzak

• Garraioa egiten denean, lanaldia ikastetxean hasteko eskubidea dago. Bertatik ikasleak garraioa hartzen duen geltokirainoko desplazamenduaren denbora konputatuz, baita ondoren zentrora ikaslearekin egindako desplazamendua ere. Jardunaren bukaeran kontrakoa ere konputatzen da. Baina, adi egon!! Ordutegian konputatzen den denbora, praktikan bete behar da.

• Zerbitzuagatiko desplazamenduak: Lanaldiaren joan-etorrietan ez da derrigorrezkoa gure kotxe propioa erabiltzea (lan zama handiagotzea dela eta, gure egutegia ahalik eta gehien estutzen saiatzen dira eta, batzutan, langilea ikastetxe batetik bestera denborarik laburrenean joateko bere kotxearekin egiteko eskatzen zaio). Garraio publikoaren erabilpena eskatzeko eskubidea dugu.

OPORRALDIA:Urte oso bakoitzeko, finko eta bakantedun langileek 45 egun natural, abuztuan eta dagozkion uztaileko egunetan hartu beharko dituzte etenik gabe. Epealdi horretan, erditzea, gaixotasuna edo istripua gertatzen badira, 30 eguneko oporraldia hartzeko eskubidea izango da.

MUTUA:

Haurdunaldian: mutuaren bidez lanpostuak haurdunaldian eragin dezakeen arriskua dela eta, baja bideratzea posiblea da. Lanpostuaren arabera 20. edo 24. astetik aurrera egoera honi heltzea posiblea da. Baja hau kontratupean gauden bitartean mantentzen da, ordezkoen kasuan kontratua amaitzen denean egoera hau amaitutzat ematen da.

Lan istripuak, nola jokatu:

• Laneko istripuen barruan "IN ITINERE" istriputzat joko da langileak lantokirako joan-etorrietan jasan dezakeena.

• Laneko istripua, baja eragiten duena: lan istripu baten ondorioz baja hartu baduzu, lan sariaren %100 dagokizu.

Page 3: Hezkuntza Laguntzako Espezialisten  lan baldintzak

ORDEZKOAK ORDEZKAPEN MOTAK:

ORDEZKO BAKANTEDUNAK:• Eibarko esleipenetan ikasturte osorako plaza hartu dutenak. Kontratua irailaren 1etik

abuztuaren 31ra.

ORDEZKOAK:• Ordezkapen puntualak. Kontratua ordezkatzen den langilearen bajak, eszedentziak...

irauten duen bitartekoa.

BIRBAREMAZIOA:

• Urtero apirila-maiatzean ordezkoen zerrendak gaurkotzen dira. Epe horretan irakasle.net-en bidez zerbitzu-orria kontsultatu eta zure datuak zuzenak direla egiazta dezakezu, puntu kopurua barne, eta zure lan-aukerak ere alda ditzakezu.

• Zerbitzuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden hezkuntza bereziko laneko kolektiboetan puntu bat hilabeteko. Jardun partzialek jardun osoek bezala puntuatzen dute.Baimendutako beste ikastetxe publiko edo pribatu batzuetan 0,5 puntu hilabeteko.

• Puntu berdinak dituzten langileen arteko lehentasuna finkatzeko urtero zozketa baten bidez ateratako letra bat aplikatuz gauzatzen da. 2015-2016 ikasturteko letra "u" da.

ORDEZKAPENAK:

• Ordezkapena egiteko deia jasotzen duenak eskaintzari uko egiten badio arrazoirik gabe, zerrendatik kanpo geldituko da. Zerrendatik ez da eroriko bidezko arrazoirik badago eta hau behar bezala dokumentatzen bada.

Uko egiteko balizko arrazoiak: 5 eguneko epea izango du dagozkion egiaztagiriak aurkezteko. Lan hitzarmenan agertzen direnez gain, hauek daude:

• Suspensión transitoria: 3 urte baino gutxiagoko seme-alaben zaintzagatik eskainitako ordezkapenari uko egitea baimendua dago, zerrendan mantenduz eta ordezkapenari dagozkion puntuak jasoz.

• Ohiko etxebizitzatik 50 km baino haratagoko lanpostu partzialei uko egin daiteke (2014ko uztailak 9ko parekidean sinatutako akordioa).

• Lan istripuagatik aldi baterako ezintasuna , gaixotasun profesionala eta amatasun, adopzio eta harrera egoeran dauden langileak. Kasu hauetan, eskaini zaien ordezkapeneko denbora zerbitzu gisa zenbatuko da, baina ordezkapenak egiteko hautagaien zerrenden baremoari begira soilik. Ez du eraginik izango “antzinatasuna” deritzon ordainsari-osagarri ez eta gizarte segurantzari begira, ez delako benetako zerbitzurik eman.

• Amatasuna, adopzioa eta harrera dela eta uko egin duen pertsonari ordezkatze plaza hautatzeko aukera emango zaio, bai ikasturtearen hasieran, bai IRALEren bigarren txanda adjudikatzean, era horretan, amatasuna bukatu eta gero plaza horretara inkorporatu ahal izateko (horretarako ordezkapenak amatasunak baino gehiago iraun behar du).

• Hautagai batek ordezkapen bat burutu badu eta bost irakastegun igaro aurretik langile bera ordezkatzeko beharra berriro sortzen bada, nahiz eta beste hautagai batzuek puntu gehiago izan, ordura arte lan hori egiten jardun duen hautagaiak izango du lehentasuna ordezkapen hori egiteko.

• Lanaldi osoko ordezkapena betetzen bada eta plaza horren titularra lanaldi murriztuan bueltatzen bada, ordezkoak lanpostu horretan jarrai dezake lanaldi murriztuan. Alderantziz, lanaldi murriztua betetzen ari bada eta edozein arrazoi dela eta, lanaldi osokoa izateko beharra gertatzen bada, ordezko berari eskainiko diote, nahiz eta ez izan puntuaziorik onena..

Page 4: Hezkuntza Laguntzako Espezialisten  lan baldintzak

HIRURTEKOAK:

ADI!! Ordezkoek hirurteko guztiak eskatu behar dituzte, ez soilik lehenengoa finkoen kasuan gertatzen den bezala.

LANGABEZIKO PRESTAZIOA KOBRATZEA:

Lan gabe geratzen bazara edo/eta derrigorrez jardunaldi murriztuko lanpostua betetzen baduzu paroa kobra zenezake azken 6 urteetan 360 egun kotizatu badituzu. Kontuz epeekin zeren eta kontratua amaitu ondoren 15 egunetako epea daukazu eskaera egiteko.

EGOERA BEREZIAK:

• Amatasuna: Lizentzia hau 18 astekoa da (baldin eta azken bost urtetan 6 hilabeteko kotizazioa bete baduzu); hauetatik 16 aste Gizarte Segurantzak ordaintzen ditu eta gainerako biak Eusko Jaurlaritzak. Amatasun lizentzia lanean zaudela hartzen eta bukatzen baduzu, primeran! 18 asteko lizentzia izango duzu. Zure kontratua lizentzia amaitu baino lehen bukatzen bada edota eten bat badu, egun bakarrekoa bada ere, Gizarte Segurantzako 16 asteak baino ez dituzu kobratuko, baina bai disfrutatu ahal izango dituzu gainontzeko 2 asteak.

• Lan istripua, lanbide gaixotasuna, amatasun lizentzia edota haurdunaldi arriskutsua: Ikasturte hasierako esleipenetan lanpostua har dezakezu. Lizentzia bukatzean kontratua egingo dizute. Puntuak, berriz, lehenengo egunetik emango dizkizute.

Lanean ez bazaude eta ordezkapen berri bat eskaintzen badizute, uko egin diezaiokezu eta ukorik egin ez bazenu bezala dei egingo zaizu. Kasu horretan eskainitako ordezkapen egunek, puntuak pilatzeko balio dute baina ez dira kontuan hartuko antzinatasunerako etab.

Alta hartu edo lizentzia bukatu ondoren lanerako prest zaudela jakinarazi behar zaio lurralde-ordezkaritzetako bati 10 egunetako epean. Hau egin ezean, zerrendetatik botako zaituzte.

• Gaixotasun arrunta: Eibarko esleipenean bakante bat hartu ahal izateko altan egon behar zara egun horretan eta baita ikasturteko lehenengo egunean ere.

• Bajan egonda kontratua amaitzen da. Zer gertatzen da?

www.steilas.eusARABA

Eulogio Serdán, 5. behea01012 – Gasteiz

Telf.: 945 14 1104Email: [email protected]

BIZKAIANikolas Alkorta, 3 (Zabalburu)

48003 – BilboTelf.: 94 410 02 98

Email: [email protected]

GIPUZKOABaso-txiki, 30-34 (atzekaldea)

20006 – DonostiaTelf.: 943 46 60 00

[email protected]

NAFARROAJoaquin Beunza, 4 - 6

31014 – Iruñea (Rochapea)Telf.: 948 21 23 55

[email protected]