Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
HEZKUNTZA SAILA Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Langile-hornikuntza
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Dirección de Gestión de Personal Provisión de Personal
Honako Ebazpenek arautzen dute deialdia: * Ebazpena, 2017ko abuztuaren 31koa, langileak kudeatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko irekita jarraitzen duten ordezkogaien zerrendak dokumentu bakar batean batu eta argitara ematen dituena, 2015/09/18tik aurrera izan diren zerrendak irekitzeko deialdien ondorioz. * Ebazpena, 2017ko azaroaren 22koa, langileak kudeatzeko zuzendariarena, ordezkapenak egiteko 2017ko irailaren 15ean ireki ziren ordezkogaien aparteko zerrendetan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda argitara ematen duena, baita irekiera horren zerrendak irekita mantentzeari ekingo zaiona ere. * Ebazpena, 2017ko azaroaren 24koa, langileak kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 31ko ebazpenaren bidez 1. kidetasunarekin irekitako hainbat zerrendetan sartzeko titulazioetan 2. kidetasunaren maila eransten duena. * Ebazpena, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, langileak kudeatzeko zuzendariarena, ordezkapenak egiteko 2017ko urriaren 20an ireki ziren ordezkogaien aparteko zerrendetan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda argitara ematen duena, baita irekiera horren zerrendak irekita mantentzeari ekingo zaiona ere. (Ebazpenak jarraian zehazten dira)
EBAZPENA, 2017ko ABUZTUAREN 31koa, LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIARENA, UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ORDEZKAPENAK EGITEKO IREKITA JARRAITZEN DUTEN ORDEZKOGAIEN ZERRENDAK DOKUMENTU BAKAR BATEAN BATU ETA ARGITARA EMATEN DITUENA, 2015/09/18tik AURRERA IZAN DIREN ZERRENDAK IREKITZEKO DEIALDIEN ONDORIOZ. 2015/09/18tik aurrera gaur arte ireki diren zerrenda desberdinen ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenen premiak behar bezala betetzeko, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko azaroaren 11ko, 2016ko otsailaren 19ko, 2016ko azaroaren 21eko, 2017ko urtarrilaren 20ko, 2017ko martxoaren 9ko, 2017ko martxoaren 29ko eta 2017ko abuztuaren 2ko ebazpenen bidez hartu zen erabakia Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan, Hizkuntzen Irakaskuntzetan, Musika Irakaskuntzetan eta Arte Dramatikoaren eta Dantzaren Goi-Mailako Irakaskuntza Artistikoetan mailetan ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrenda batzuek irekita jarraitzeko, behar zen denboran eta adierazitako ebazpen bakoitzaren I. eta II. eranskinetan adierazitako baldintzen arabera. Ebazpen hau ematen dugu irekita jarraituko duten zerrenda guztiak, 2015/09/18tik aurrera egin diren zerrenden irekieren deialdi desberdinetatik datozenak, argitu eta agiri bakar batean ikasturtean biltzeko asmoz. Zerrendak irekita mantenduko dira datorren 2017/2018 eta, horrela badagokio, ondorengo ikasturteetan, ordezkapenen premiek horrela eskatzen badute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 14. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT Lehena.- Dokumentu bakar batean batu eta argitara ematea, 2015/09/18tik aurrera zerrendak irekitzeko egin diren deialdien ondorioz, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko irekita jarraitzen duten ordezkogaien zerrendak. Irekitako zerrendak ebazpen honen I. eranskinean agertzen dira. Bigarrena.- Ebazpen honen II. eranskinean xedatutako baldintzen arabera jarraitzen dute irekita zerrendek.
KONRADO MUGERTZA URKIDI LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 31
I. ERANSKINA
MAILA: HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Islamgo Erlijioa Frantsesa Hezkuntza Berezia: Entzumena eta Hizkuntza
0100
0955
0959
HE 2 HE 2 HE 2
MAILA: BIGARREN HEZKUNTZA
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Frantsesa Ingelesa Alemana Euskara eta Euskal Literatura Erlijio Katolikoa Geografía eta Historia (1 kidetasuna) Latina (1 kidetasuna) Grekoa (1 kidetasuna) Musika (1 kidetasuna) Filosofia (1 kidetasuna) Gaztelania eta Literatura (1 kidetasuna) Fisika eta Kimika (1 kidetasuna) Ekonomia Matematika (1 kidetasuna) Informatika (1 kidetasuna) Marrazketa Biologia eta Geologia (1 kidetasuna) Teknologia
0102
0103
0104
0106
0108
0124
0126
0127
0131
0132
0134
0202
0205
0224
0237
0239
0255
0401
HE 2, HE 1 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2
Nekazaritzako ekoizpen prozesuak Ibilgailuak mantentzeko ant. eta prozesuak Fabrik.mekanikoko ant. eta proiektuak Energia sistemen antolakuntza eta proiektuak Sistema elektroteknikoak eta automatikoak Sistema elektronikoak Arotzeriako eta altzarigintzako prozesuak eta prod. Nabigazioa eta Itsas Instalazioak Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak Analisiak eta industria kimika Prozesu sanitarioak (1 kidetasuna) Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak Akuikultura-prozesuak Islamgo Erlijioa
1504
1506
1508
1509
1510
1511
1514
1515
1517
1518
1519
1520
1522
1971
HE 2 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2
MAILA: LANBIDE HEZIKETA
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Nekazaritzako operazioak eta tresneria Ibilgailuen mantentze lanak Eraikuntza-proiektuen bulegoa (1 kidetasuna) Fabrikazio mekanikoko proiektuetarako bulegoa Bero eta fluido ekipoen instalatz. eta manten. lanak Jatetxe-arloko zerbitzuak Aplikazio Informatikoetako sistemak Laborategia Prozesuen operazioak Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalaz. Makinen mekanizazioa eta mantentzea Soldadura
1544
1546
1547
1548
1549
1553
1555
1556
1557
1558
1560
1561
HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1
MAILA: HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAK
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
HEO Ingelesa HEO Frantsesa (1 kidetasuna) HEO Alemana (1 kidetasuna) HEO Italiera HEO Portugalera
0750
0751
0752
1756
1757
HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1
MAILA: MUSIKAKO IRAKASKUNTZAK
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Arpa Tronpeta Txistua Gitarra elektrikoa Musika-hizkuntza Konposizioaren oinarriak Baxu elektrikoa
0804
0815
0818
0875
0881
0917
1802
HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1
MAILA: ARTE DRAMATIKOAREN ETA DANTZAREN GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZA ARTISTIKOAK
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Dantza garaikidea
1130
HE 2, HE 1
II. ERANSKINA ESKAERA Eskaerak ON LINE aurkeztuko dira, ondorengo helbideetan:
• www.irakasle.eus / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” estekan klik eginez.
• www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila orrian / Lan-arloak / Pertsonala / Pertsonal Hornikuntza-Irakasleak / Ordezkapenak egiteko ordezkogaiak / Aparteko zerrendak irekitzea / Irekita mantentzen diren zerrendak / Zerrendak irekita mantentzea-2017/08/31ko ebazpena, eta www.irakasle.eus estekan klik eginez.
Eskaera horiek Eusko Jaurlaritzako KZgunea zentro publikoetan egin ahal izango dira. KZgunea zentroen zerrenda eta haien kokapena helbide elektroniko honetan daude: www.kzgunea.eus Eskaera betetzeko (www.irakasle.eus helbidean), erabiltzailea (NANa ) eta pasa-hitza sartu beharko dira. Pasa-hitza izan edo gogoratu ezean, www.irakasle.eus orriaren bidez, “Pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” estekan, lortu ahal izango da. Eskaera on-line erabat bete ondoren, itxi beharko da, “Eskabidea amaitu eta agiria sortu“ atala markatuz, behar bezala balidatuta eta erregistratuta gera dadin. Eskaera ixten ez bada, “Eskabidea amaitu eta agiria sortu“ atala markatuz, eskaera hori ez aurkeztutzat joko da. Ondoren eskaeraren egiaztagiria eta “Aurkezten diren agirien zerrenda” inprimakia inprimatu ahal izango dira. Azken agiri hori, baldintza gisa eskatutako tituluak egiaztatzeko dokumentazioarekin, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia sinplearekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren I. eranskinean agertzen diren merezimenduekin batera, aurkeztu beharko da bost laneguneko epean, eskaera itxi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ondorengo tokietan:
• herritarrei arreta emateko Zuzenean bulegoetan (Bizkaian, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo; Gipuzkoan, Andia 13, 20003 Donostia; eta Araban, Ramiro Maeztu 10 behea. 01008 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
• edo urriaren 1eko 39/2015 legeak, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako gainontzeko tokietan, lege horren laugarren xedapen iragankorrean zehaztutakoaren kalterik gabe.
Lehen aipatutako dokumentazioak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izan beharko du; NAN-a salbu, fotokopia sinplearekin nahikoa izango dela. Eskaerak eskatutako baldintzak beteko ez balu, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo dagozkion dokumentuak aurkezteko; horretarako 10 egun baliodunak izango ditu. Egingo ez balu, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da.
BALDINTZAK Ordezkogaiek 2012ko abuztuaren 27ko aginduak (eta geroagoko aldaketek) 7. eta 8. artikuluetan xedatutako baldintza orokor eta espezifikoak bete beharko dituzte. Titulazioaren baldintzari dagokionez, espezialitate bakoitzerako eskatutako titulazioa egiaztatu beharko dute, 2012ko abuztuaren 27ko aginduak Espezialitate eta titulazioen taulari buruzko III. Eranskinean xedatutakoaren arabera, zehazten diren ondorioekin. Taula hori kontsultatzeko (gaurkotuta, egindako aldaketak barne) http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_cand_sust_normativa/eu_def/adjuntos/III_Eranskina_04_2017_e.pdf jo beharko da. Halaber, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren espezialitatea izatea egiaztatu beharko da Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntzen Irakaskuntzetako eta Lanbide Heziketako espezialitate guztietan. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza (abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Agindua) egiaztatuko da gaitasun pedagogikoaren ziurtagiriaren, espezializazio didaktikoaren tituluaren edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzen dituen Masterraren titulu ofizialaren bidez. 2008/2009ko ikasturteak bukatu aurretik bi ikasturte osotan, edo 12 hilabete jarraian edo etenekin, behar bezala baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, haien irakaskuntza-espezialitateak azaroaren 8ko 1834/2008 errege dekretuan arautzen diren maila eta irakaskuntzetan, irakatsi dutela egiaztatzen dutenei, irakaskuntza hori aipatutako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baliokide gisa aitortuko zaie. Halaber, Maisu edo Maistraren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren irakaslearen, Lehen Hezkuntzako Maisu edo Maistraren, Pedagogia eta Psikopegagogiako lizentziaturaren tituluak, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea, dituztenei baldintza hori izatetik salbuetsiko zaie, titulu horiek 2009ko urriaren 1a baino lehenago lortu badituzte. Lanbide Heziketako zerrenden kasuan, haien titulazioaren ondoriozko arrazoiengatik abenduaren 27ko ECI/3858/2007 aginduak araututako Masterreko ikasketara sartu ezin diren pertsonek, hots, maila horretako irakaskuntzetan klasea ematearen ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazio bat dutenek (otsailaren 23ko 276/2007 errege dekretuaren VI. Eranskina, BOE, 2007-03-02), maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoak, Hezkuntzarenak, 100.2. artikuluan eskatutakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa dutela egiaztatzeko ziurtagiri ofizial bat aurkeztu beharko dute. 2014ko irailaren 1a baino lehenago bi ikasturte osotan, edo hamabi hilabetetan jarraian edo etenekin, behar bezalako baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan irakatsi izana egiaztatzen dutenek ez dute prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza bete beharko. ADIN TXIKIKO BABESA Adin Txikikoa Juridikoki Babesteari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 lege organikoko 13 artikuluaren 5 atalean xedatutakoaren arabera (haur eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 legearen bidez sartua), sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik -sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galaraztea eta gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan-, sententzia irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana izango da adin txikikoekin ohiko kontaktua izatea dakarten profesioetan aritzeko baldintza. Horretarako, sexu-gaizkileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, baldintza hori betetzen dela
egiaztatzeko, edo on-line eskabidean erantzukizunpeko adierazpena bete beharko da, Hezkuntza Saila Sexu-delitugileen Erregistro Zentralean datuak kontsultatu ahal izateko esanbidezko baimena ematen diona; kasu horretan, “Adingabearen babesa” atalean dagoen laukia markatu beharko da. Ordezkogaiek, lanpostu bat betetzeko deitzen zaienean, ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute edo Sailak kontsulta egingo du (on-line eskaeran adierazpen arduratsua, datuak Sexu Delitu Egileen Erregistro Zentralean kontsultatu ahal izateko berariazko baimena sartuko duena, bete badu). Adierazitako delituengatik zigorra jaso badute edo aipatutako ziurtagiria aurkeztu ez badute (kontsultatzeko baimena eman ezean), prozedura honetan parte hartzeagatik izan zitzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. ESKAERAREN ORDENA ETA EGOERAREN KONTSULTA Eskaerak sarrera-ordenaren arabera onartuko dira eta eskatzaile bakoitzak haien egoera (baloratzearen zain, onartuak edo ez onartuak) kontsultatzeko aukera izango du; horretarako, kontsulta pertsonalizatuen atalean egin dezake, erabiltzaile eta pasa-hitza sartuz. Eskaera onartu gisa agertzeak ordezkogaia ordezkapenak egiteko deitu ahal izatea ekarriko du, onartutako eskaeren ordena kontuan hartuta, aurkeztu diren data eta orduen arabera eta, betiere, urteko birbaremazio prozesuaren ondoriozko zerrenda orokorretan ordezkogai libreak ez badaude. BIRBAREMAZIOA Geroago, merezimenduen baremoaren arabera (2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren I. eranskina) ordenatuko dira eskaerak, urtero aurrera eramaten diren birbaremazio prozesuetan. Ikasturtean aurkezten diren eskaera berriak ikasturte bakoitzaren birbaremazio prozesuan sartuko dira, prozesua tramitatzeko epeen arabera prozesu horri hasiera ematen dion Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenean zehazten den azken egunera arte. Ebazpen horretan zehazten den egunaren ondoren aurkeztutako eskaerak hurrengo ikasturtean birbaremazio prozesuan sartuko dira. Birbaremazio prozesu horren barruan, zerrenda orokorrera sartzeko eskatutako baldintzak betetzeagatik zerrenda horretan dauden pertsonen zerrenda emango da argitara, bai eta baldintzak ez betetzeagatik zerrendan egon ezin direnak ere. Zerrendara sartu ez direnek, ados ez badaude, izango dute prozesuaren fase bakoitzean behar diren erreklamazioak edo errekurtsoak aurkezteko aukera.
LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIAREN 2017ko AZAROAREN 22ko EBAZPENA, ORDEZKAPENAK EGITEKO 2017ko IRAILAREN 15ean IREKI ZIREN ORDEZKOGAIEN APARTEKO ZERRENDETAN ONARTUTAKOEN ETA KANPOAN UTZITAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA, BAITA IREKIERA HORREN ZERRENDAK IREKITA MANTENTZEARI EKINGO ZAIONA ERE. Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez ordezkogaien aparteko zerrendak ireki ziren, Lanbide Heziketa mailan, ordezkapenak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 14. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. 2017ko irailaren 18tik 22ra bitartean, biak barne, aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta, zerrenda horietan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda argitara eman zen. Behin-behineko zerrenda horien kontra aurkeztutako erreklamazioak berrikusi eta akatsak zuzendu ondoren, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda emango da argitara. Zerrendak irekitzeko deialdi honek bukatu ondoren, aurreikusten da ezin izango direla deitutako espezialitateetan dauden lanpostuak betetzeko premiak betetzea bukatutako prozeduraren emaitzarekin. Horregatik, behar den denboran irekita jarraitu behar dute zerrendak, Ebazpen honen I. eta II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera. Kasu honetan, eskaerak sarrera-ordenaren arabera onartuko dira. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 14. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT Lehena.- Argitara ematea ordezkoen zerrenden izangai onartuen behin betiko zerrenda, Lanbide Heziketa mailan; zerrenda horiek Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez ireki ziren. Bai eta kanpoan utzi izanaren arrazoiak adieraziko da/dira ere. Bigarrena.- Zerrenda horiek osatzen dituzten ordezkogaiak aipatutako aginduan ezarritako irizpideen arabera ordenatzen dira, eta alfabetikoki izen-deituren arabera, 2017/2018ko ikasturtean ordezkapenak egiteko ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan alfabeto-ordena zehazten duen letra finkatzeko zozketaren emaitzaren arabera. Zozketa horren emaitza, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 23ko ebazpenaren bidez argitara emandakoa, K letra izan zen. Hirugarrena.- Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak ondorengo tokietan kontsultatu ahal izango dira:
• www.irakasle.eus orrian / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” / “Zerrenda-Irekitze Berriak” – “Eskaera-aldi itxia dutenak” (Prozesuaren Segimendua) estekan klik eginez.
• http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ orrian / Lan-arloak / Langileak / Hornikuntza- Irakasleak / Ordezkapenetarako izangaiak / Aparteko zerrendak irekitzea / Zerrendak irekitzea / 2017-09-15eko deialdia eta www.irakasle.eus estekan klik eginez.
Bi kasuetan edozeinetan, aldez aurretik erabiltzailearen eta pasa-hitzaren klabeak sartu beharko dira. Klabe horiek izan edo gogoratu ezean, www.irakasle.eus orrian lortu ahal izango dira, “Pasa-hitza eskuratu (edo berreskuratu)” estekaren bidez. Ondoren, eta “Kontsulta pertsonalizatua” estekan klik eginez, egindako eskaerari buruzko banakako informazioa lortu ahal izango da. Zerrendatik at geratu diren pertsonen kasuan, “kontsulta pertsonalizatuen” atal horretan bertan ikusi ahal izango da/dira kanpoan geratu izanaren arrazoien xehetasun konkretua. Laugarrena.- Irekita mantentzea 2017ko irailaren 15ean ireki ziren aparteko zerrendetako ordezkogaien zerrendak (ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzen arabera). Irekita mantenduko dira beharrezkotzat jotzen den denboran, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoetan lanpostuak betetzeko premiei aurre egiteko, II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira, azaldutakoaren arabera, 2017ko azaroaren 23tik hasita. Bosgarrena.- Interesatuek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean behin betiko ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, aipatutako ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; hau da, 2017ko azaroaren 23tik abenduaren 22ra bitartean, biak barne.
KONRADO MUGERTZA URKIDI LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a
I. ERANSKINA
MAILA: LANBIDE HEZIKETA
ESPEZIALITATEAK KODE ETA IKASGAIEN
ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZ ESKAKIZUNA
Arte Grafikoetako Produkzioa
1545
HE 2, HE 1
II. ERANSKINA
ESKAERA Eskaerak ON LINE aurkeztuko dira, ondorengo helbideetan:
• www.irakasle.eus / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” / “Irekita mantentzen diren zerrendak” estekan klik eginez.
• www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ orrian / Lan-arloak / Langileak / Hornikuntza - Irakasleak / Ordezkapenetarako izangaiak / Aparteko zerrendak irekitzea / Zerrendak irekitzea / 2017-09-15eko deialdia eta www.irakasle.eus estekan klik eginez.
Eskaera horiek Eusko Jaurlaritzako KZgunea zentro publikoen bidez egin ahal izango dira. KZgunea zentroen zerrenda eta haien kokapena helbide elektroniko honetan daude: www.kzgunea.eus . Eskaera betetzeko (www.irakasle.eus helbidean), erabiltzailea (NANa ) eta pasa-hitza sartu beharko dira. Pasa-hitza izan edo gogoratu ezean, www.irakasle.eus orriaren bidez, “Pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” estekan, lortu ahal izango da. Eskaera on-line erabat bete ondoren, itxi beharko da, “Eskabidea amaitu eta agiria sortu“ atala markatuz, behar bezala balidatuta eta erregistratuta gera dadin. Eskaera ixten ez bada, “Eskabidea amaitu eta agiria sortu“ atala markatuz, eskaera hori ez aurkeztutzat joko da. Ondoren eskaeraren egiaztagiria eta “Aurkezten diren agirien zerrenda” inprimakia inprimatu ahal izango dira. Azken agiri hori, baldintza gisa eskatutako tituluak egiaztatzeko dokumentazioarekin, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia sinplearekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren I. eranskinean agertzen diren merezimenduekin batera, aurkeztu beharko da bost laneguneko epean, eskaera itxi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ondorengo tokietan:
• herritarrei arreta emateko Zuzenean bulegoetan (Bizkaian, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo; Gipuzkoan, Andia 13, 20003 Donostia; eta Araban, Ramiro Maeztu 10 behea. 01008 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
• edo urriaren 1eko 39/2015 legeak, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako gainontzeko tokietan, lege horren laugarren xedapen iragankorrean zehaztutakoaren kalterik gabe.
Lehen aipatutako dokumentazioak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izan beharko du; NAN-a salbu, fotokopia sinplearekin nahikoa izango dela. Eskaerak eskatutako baldintzak beteko ez balu, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo dagozkion dokumentuak aurkezteko; horretarako 10 egun baliodunak izango ditu. Egingo ez balu, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da. BALDINTZAK Ordezkogaiek 2012ko abuztuaren 27ko aginduak (eta geroagoko aldaketek) 7. eta 8. artikuluetan xedatutako baldintza orokor eta espezifikoak bete beharko dituzte. Titulazioaren baldintzari dagokionez, espezialitate bakoitzerako eskatutako titulazioa egiaztatu beharko dute, 2012ko abuztuaren 27ko aginduak Espezialitate eta titulazioen taulari buruzko III. Eranskinean
xedatutakoaren arabera, zehazten diren ondorioekin. Taula hori kontsultatzeko (gaurkotuta, egindako aldaketak barne) http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_cand_sust_normativa/eu_def/adjuntos/III_Eranskina_04_2017_e.pdf jo beharko da. Halaber, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren espezialitatea izatea egiaztatu beharko da Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntzen Irakaskuntzetako eta Lanbide Heziketako espezialitate guztietan. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza (abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Agindua) egiaztatuko da gaitasun pedagogikoaren ziurtagiriaren, espezializazio didaktikoaren tituluaren edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzen dituen Masterraren titulu ofizialaren bidez. 2008/2009ko ikasturteak bukatu aurretik bi ikasturte osotan, edo 12 hilabete jarraian edo etenekin, behar bezala baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, haien irakaskuntza-espezialitateak azaroaren 8ko 1834/2008 errege dekretuan arautzen diren maila eta irakaskuntzetan, irakatsi dutela egiaztatzen dutenei, irakaskuntza hori aipatutako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baliokide gisa aitortuko zaie. Halaber, Maisu edo Maistraren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren irakaslearen, Lehen Hezkuntzako Maisu edo Maistraren, Pedagogia eta Psikopegagogiako lizentziaturaren tituluak, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea, dituztenei baldintza hori izatetik salbuetsiko zaie, titulu horiek 2009ko urriaren 1a baino lehenago lortu badituzte. Lanbide Heziketako zerrenden kasuan, haien titulazioaren ondoriozko arrazoiengatik abenduaren 27ko ECI/3858/2007 aginduak araututako Masterreko ikasketara sartu ezin diren pertsonek, hots, maila horretako irakaskuntzetan klasea ematearen ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazio bat dutenek (otsailaren 23ko 276/2007 errege dekretuaren VI. Eranskina, BOE, 2007-03-02), maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoak, Hezkuntzarenak, 100.2. artikuluan eskatutakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa dutela egiaztatzeko ziurtagiri ofizial bat aurkeztu beharko dute. 2014ko irailaren 1a baino lehenago bi ikasturte osotan, edo hamabi hilabetetan jarraian edo etenekin, behar bezalako baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan irakatsi izana egiaztatzen dutenek ez dute prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza bete beharko. ADIN TXIKIKO BABESA Adin Txikikoa Juridikoki Babesteari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 lege organikoko 13 artikuluaren 5 atalean xedatutakoaren arabera (haur eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 legearen bidez sartua), sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik -sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galaraztea eta gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan-, sententzia irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana izango da adin txikikoekin ohiko kontaktua izatea dakarten profesioetan aritzeko baldintza. Horretarako, sexu-gaizkileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, edo on-line eskabidean erantzukizunpeko adierazpena bete beharko da, Hezkuntza Saila Sexu-delitugileen Erregistro Zentralean datuak kontsultatu ahal izateko esanbidezko baimena ematen diona; kasu horretan, “Adingabearen babesa” atalean dagoen laukia markatu beharko da.
Ordezkogaiek, lanpostu bat betetzeko deitzen zaienean, ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute edo Sailak kontsulta egingo du (on-line eskaeran adierazpen arduratsua, datuak Sexu Delitu Egileen Erregistro Zentralean kontsultatu ahal izateko berariazko baimena sartuko duena, bete badu). Adierazitako delituengatik zigorra jaso badute edo aipatutako ziurtagiria aurkeztu ez badute (kontsultatzeko baimena eman ezean), prozedura honetan parte hartzeagatik izan zitzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. ESKAERAREN ORDENA ETA EGOERAREN KONTSULTA Eskaerak sarrera-ordenaren arabera onartuko dira eta eskatzaile bakoitzak haien egoera (baloratzearen zain, onartuak edo ez onartuak) kontsultatzeko aukera izango du; horretarako, kontsulta pertsonalizatuen atalean egin dezake, erabiltzaile eta pasa-hitza sartuz. Eskaera onartu gisa agertzeak ordezkogaia ordezkapenak egiteko deitu ahal izatea ekarriko du, onartutako eskaeren ordena kontuan hartuta, aurkeztu diren data eta orduen arabera eta, betiere, urteko birbaremazio prozesuaren ondoriozko zerrenda orokorretan ordezkogai libreak ez badaude. BIRBAREMAZIOA Geroago, merezimenduen baremoaren arabera (2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren I. eranskina) ordenatuko dira eskaerak, urtero aurrera eramaten diren birbaremazio prozesuetan. Ikasturtean aurkezten diren eskaera berriak ikasturte bakoitzaren birbaremazio prozesuan sartuko dira, prozesua tramitatzeko epeen arabera prozesu horri hasiera ematen dion Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenean zehazten den azken egunera arte. Ebazpen horretan zehazten den egunaren ondoren aurkeztutako eskaerak hurrengo ikasturtean birbaremazio prozesuan sartuko dira. Birbaremazio prozesu horren barruan, zerrenda orokorrera sartzeko eskatutako baldintzak betetzeagatik zerrenda horretan dauden pertsonen zerrenda emango da argitara, bai eta baldintzak ez betetzeagatik zerrendan egon ezin direnak ere. Zerrendara sartu ez direnek, ados ez badaude, izango dute prozesuaren fase bakoitzean behar diren erreklamazioak edo errekurtsoak aurkezteko aukera.
EBAZPENA, 2017ko AZAROAREN 24koa LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIARENA; HONEN BIDEZ, ZUZENDARI BERAREN 2017ko ABUZTUAREN 31ko EBAZPENAREN BIDEZ 1. KIDETASUNAREKIN IREKITAKO HAINBAT ZERRENDETAN SARTZEKO TITULAZIOETAN 2. KIDETASUNAREN MAILA ERANSTEN DUENA. Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 31ko ebazpenaren bidez agiri bakar batean batu ziren irekita jarraitzen duten zerrendak, Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2015/09/18tik 2017/08/31ra bitartean egin diren ordezkapenak direla-eta ireki diren ordezkogaien zerrendak ireki izanaren ondorioz. Zerrendetako batzuek, sartzeko titulazioei begira, 1.kidetasunaren mailarekin bakarrik jarraitu dute irekita. Aurreikuspenen arabera, behar diren ordezkapenak ezin izango dira 1.kidetasunaren maila duten zerrenda horietako pertsonen bidez bete eta, horregatik, eskatutako baldintzak zabaldu behar dira. Hori dela-eta, 2. kidetasunaren maila duten titulazioen bidez emango da zerrenda horietara sartzeko baimena. Eskaera berriak sarrera-ordenaren arabera onartuko dira. Kidetasunaren baldintzak zabaltzen diren zerrendek 2017/2018ko ikasturtean jarraituko dute irekita, baita geroagoko ikasturteetan ere, ordezkapenak egiteko premiek hori eskatzen badute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 14.artikuluan eta hurrengoetan, baita ondorengo aldaketetan ere xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT
Lehena.- 2. kidetasunaren maila eranstea Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 31ko ebazpenaren bidez irekita jarraitzen duten zerrendetara sartzeko titulazioetan. Zerrendak ebazpen honen I. eranskinean aipatzen dira. Bigarrena.- Ebazpen honek 2017ko azaroaren 27tik aurrerako ondorioak izango ditu, besterik esan arte. Hirugarrena.- Ebazpen honen I. Eranskinean xedatutako baldintzen arabera jarraitzen dute irekita zerrendek. Laugarrena.- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legeak, 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
KONRADO MUGERTZA URKIDI LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 24
I. ERANSKINA
MAILA: BIGARREN HEZKUNTZA
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Geografia eta Historia Latina Grekoa Musika Filosofia Gaztelania eta Literatura Fisika eta Kimika Matematika Informatika Biologia eta Geologia Prozesu sanitarioak
0124
0126
0127
0131
0132
0134
0202
0224
0237
0255
1519
HE 2 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2 HE 2, HE 1 HE 2 HE 2
MAILA: HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAK
ESPEZIALITATEAK KODE-
IKASGAIEN ZERRENDAK
ESKATUTAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
HEO Frantsesa HEO Alemana
0751
0752
HE 2, HE 1 HE 2, HE 1
LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIAREN 2018ko URTARRILAREN 15eko EBAZPENA, ORDEZKAPENAK EGITEKO 2017ko URRIAREN 20an IREKI ZIREN ORDEZKOGAIEN APARTEKO ZERRENDETAN ONARTUTAKOEN ETA KANPOAN UTZITAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA, BAITA IREKIERA HORREN ZERRENDAK IREKITA MANTENTZEARI EKINGO ZAIONA ERE. Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez ordezkogaien aparteko zerrendak ireki ziren, Lanbide Heziketa, Hizkuntzen Irakaskuntzak eta Musikako Irakaskuntzak mailetan, ordezkapenak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 17. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. 2017ko urriaren 23tik 27ra bitartean, biak barne, aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta, zerrenda horietan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda argitara eman zen. Behin-behineko zerrenda horien kontra aurkeztutako erreklamazioak berrikusi eta akatsak zuzendu ondoren, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda emango da argitara. Zerrendak irekitzeko deialdi honek bukatu ondoren, aurreikusten da ezin izango direla deitutako espezialitateetan dauden lanpostuak betetzeko premiak betetzea bukatutako prozeduraren emaitzarekin. Horregatik, behar den denboran irekita jarraitu behar dute zerrendak, Ebazpen honen I. eta II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera. Kasu honetan, eskaerak sarrera-ordenaren arabera onartuko dira. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak 14. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT Lehena.- Argitara ematea, Lanbide Heziketa, Hizkuntzen Irakaskuntzak eta Musikako Iraskuntzak mailetan ordezkapenetako zerrendetan onartutako eta kanpoan utzitako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda; hori Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez ireki ziren. Kanpoan utzitakoen kasuan, kanpoan utzi izanaren arrazoia edo arrazaioak adieraziko da/dira. Bigarrena.- Zerrenda horiek osatzen dituzten ordezkogaiak aipatutako aginduan ezarritako irizpideen arabera ordenatzen dira, eta alfabetikoki izen-deituren arabera, 2017/2018ko ikasturtean ordezkapenak egiteko ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan alfabeto-ordena zehazten duen letra finkatzeko zozketaren emaitzaren arabera. Zozketa horren emaitza, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 23ko ebazpenaren bidez argitara emandakoa, K letra izan zen. Hirugarrena.- Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak ondorengo tokietan kontsultatu ahal izango dira:
• www.irakasle.eus orrian / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” / “Zerrenda-Irekitze Berriak” – “Eskaera-aldi itxia dutenak” (Prozesuaren Segimendua) estekan klik eginez.
• http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ orrian / Lan-arloak / Langileak / Hornikuntza- Irakasleak / Ordezkapenetarako izangaiak / Aparteko
zerrendak irekitzea / Zerrendak irekitzea / 2017-10-20ko deialdia eta www.irakasle.eus estekan klik eginez.
Bi kasuetan edozeinetan, aldez aurretik erabiltzailearen eta pasa-hitzaren klabeak sartu beharko dira. Klabe horiek izan edo gogoratu ezean, www.irakasle.eus orrian lortu ahal izango dira, “Pasa-hitza eskuratu (edo berreskuratu)” estekaren bidez. Ondoren, eta “Kontsulta pertsonalizatua” estekan klik eginez, egindako eskaerari buruzko banakako informazioa lortu ahal izango da. Zerrendatik at geratu diren pertsonen kasuan, “kontsulta pertsonalizatuen” atal horretan bertan ikusi ahal izango da/dira kanpoan geratu izanaren arrazoien xehetasun konkretua. Laugarrena.- Irekita mantentzea 2017ko urriaren 20an ireki ziren aparteko zerrendetako ordezkogaien zerrendak (ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzen arabera). Irekita mantenduko dira beharrezkotzat jotzen den denboran, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoetan lanpostuak betetzeko premiei aurre egiteko, II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira, azaldutakoaren arabera, 2018ko urtarrilaren 16tik hasita. Bosgarrena.- Interesatuek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean behin betiko ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, aipatutako ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; hau da, 2018ko urtarrilaren 16tik otsarilaren 15era bitartean, biak barne.
KONRADO MUGERTZA URKIDI LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a
I. ERANSKINA
MAILA: LANBIDE HEZIKETA
ESPEZIALITATEAK KODE ETA IKASGAIEN
ZERRENDAK
HEZKUNTZAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Makinak, zerbitzuak eta produkzioa
1559
HE 2, HE 1
MAILA: HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAK
ESPEZIALITATEAK KODE ETA IKASGAIEN
ZERRENDAK
HEZKUNTZAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
HEO Euskara
0753
HE 2
MAILA: MUSIKAKO IRAKASKUNTZAK
ESPEZIALITATEAK KODE ETA IKASGAIEN
ZERRENDAK
HEZKUNTZAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
Pianoa
Biolontxeloa
Kontrabaxua
Klarinetea
Kantua
Organoa
Perkusioa
Musikaren historia
Klabezina
Orkestra
0801
0803
0808
0811
0819
0831
0851
0858
0896
0922
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
HE 2, HE 1
II. ERANSKINA
ESKAERA Eskaerak ON LINE aurkeztuko dira, ondorengo helbideetan:
• www.irakasle.eus / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” / “Irekita mantentzen diren zerrendak” estekan klik eginez.
• www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ orrian / Lan-arloak / Langileak / Hornikuntza - Irakasleak / Ordezkapenetarako izangaiak / Aparteko zerrendak irekitzea / Zerrendak irekitzea / 2017-10-20ko deialdia eta www.irakasle.eus estekan klik eginez.