3
Dakizuenez, legealdi honetan, beste hainbat gairen artean, Errauste plantaren eta Hiri Hondakinen gaia erreferentzia garrantzitsua izan da ezker abertzalearentzat. Hori horrela izan arren, jakin badakigu, erronka handi honi heltzerakoan, errauste plantaren hurbiltasunak lagundu egiten duela inguruan lan egi- tea eta horren ondorioz, erronka abiadura ezberdi- nean gauzatzera eman gaitu. Hala ere, arerioaren boterea nolakoa den ikusita, uste dugu komenigarria dela hainbat irizpide bateratzea, guztiok norabide ba- karrean bultzatzeko. ERRONKA HONETAN BI ARLO LANDU BEHAR DIRA: I.-Hiri Hondakinen kudeaketaren aldaketa. II.-Errauste planten aurkako lana. Bi arloak, berez, ez lukete lotura zuzenik izan behar. Baina ba- dute. Gaur egungo kudeaketak hondamendira garamatza, ez du birziklatzea helburu. Kontzientziazioan lan handia egin arren “zoritxarrez” tratamendu finalista erasokorrak beharrezkoak di- rela sinestarazi nahi dute. Edo makro zabortegi zikinak edota errauste planta toxikoak. Biak ala biak osasuna arriskuan jartzen dute eta ingurumena kaltetu. Egun egiten den kudeaketan, sektoreko enpresa boteretsuak dira HIRI HONDAKIN POLITIKA

Hiri Hondakinak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hiri hondakinei buruzko diagnostiko orokorra

Citation preview

Dakizuenez, legealdi honetan, beste hainbat gairen artean, Errauste plantaren

eta Hiri Hondakinen gaia erreferentzia garrantzitsua izan da ezker

abertzalearentzat. Hori horrela izan arren, jakin badakigu,

erronka handi honi heltzerakoan, errauste plantaren

hurbiltasunak lagundu egiten duela inguruan lan egi­

tea eta horren ondorioz, erronka abiadura ezberdi­

nean gauzatzera eman gaitu. Hala ere, arerioaren

boterea nolakoa den ikusita, uste dugu komenigarria

dela hainbat irizpide bateratzea, guztiok norabide ba­

karrean bultzatzeko.

Erronka honEtan bi arlo landu bEhar dira:

I.-Hiri Hondakinen kudeaketaren aldaketa.

II.-Errauste planten aurkako lana.

Bi arloak, berez, ez lukete lotura zuzenik izan behar. Baina ba­

dute. Gaur egungo kudeaketak hondamendira garamatza, ez

du birziklatzea helburu. Kontzientziazioan lan handia egin a rren

“zoritxarrez” tratamendu finalista erasokorrak beharrezkoak di­

rela sinestarazi nahi dute. Edo makro zabortegi zikinak edota

errauste planta toxikoak. Biak ala biak osasuna arriskuan jartzen

dute eta ingurumena kaltetu.

Egun egiten den kudeaketan, sektoreko enpresa boteretsuak dira

HIRIHONDAKIN POLITIKA

2

HIR

I H

ON

DA

KIN

PO

LIT

IKA agintzen dutenak (FCC...) eta erakunde batzuk eroso daude jokabide horrekin. Horiek guztiak

dira horretara bultzatzen gaituztenak. Hauentzako, zabor kopurua da bere ogibidea; zenbat

eta tona gehiago sortu, zenbat eta tona gehiago garraiatu, tratatu, orduan eta negozio han­

diagoa. Egia da arazo bat dugula; baina egia da ere guk konponbidea badugula, osasuna

errespetatu eta ingurumena zainduko duen konponbidea dugula.

Hondakinak gutxitzeko udaletan dauzkagun eskumenak nahi baino txikiagoak izan arren, asko

daukagu egiteko. Gure esku dagoena eta lehendabizi landu beharrekoa gainera, autokonpos­

taia da. Autokonpostatzen duen familia bakoitzak (2,6 kidekoa) tona erdi zabor zabortegira

botatzea eragozten du. Beraz, autokonposta dezaketen guztiak egitea da helburua.

Ezker abertzaleak bizi duen momentu estrategiko honetan, atez ateko bilketa da egin nahi

den politikaren adibidea. Politikagintzan iraultza bilatzen dugun bezala, herritarren batasu­

na bilatuz, indar hori beste modu bateko politika egiteko erabiliz, hori da bete betean atez

atekoarekin gertatzen dena.

Usurbilen, Oiartzunen eta Hernanin bilketa honekin gaika % 28 biltzetik, % 80tik gora pasa

gara. Honetaz gain, atez atekoa ezarri duten herrien arteko koordinazioa eta elkarlana sustat­

zeko Garbitania enpresa publikoa sortu dugu ezarketak egonkortzeko. Garbitaniak badu beste

zeregin nagusi bat, atez atekoa ezartzeko asmotan diren udalerriei era guztietako aholkula­

ritza eskaintzea hain zuzen.

Gaur egun, fase berri batetan sartu gara erraustegiaren aurkako borrokan. Otsailaren 11n Usur­

bilgo alkateak eskaera berri bat egin zion diputazioari, 6 urteko moratoria bat erraustegiarekin

hain zuzen denbora horretan. Herriek zero zabor (zero waste) programa aplikatu ahal izan

dezaten eta horrela erraustegiaren “beharra” bertan behera uzteko.

Beste atal garrantzitsu bat borrokaren zabalkundea izango da, batik bat lurralde mailan. Atez

ateko proiektuen zabalkundeak Zubieta ingurua erdigune eta erreferentzia ia erabatekoa iza­

tetik gainontzeko eskualdetara eztabaida eramatea izango du ondorio bezala. Guzti hau bi

zati nagusitan banatu behar da, zero zabor dinamikak beste eskualdetara zabalduz alde bate­

tik eta bestetik arlo instituzionalean urratsak emanaz atez atekoari dagokionean.

Lanketa guzti honek, errausketaren aldekoak mugitzea ekarri du hainbat lekutan. Beraien ga­

beziak ageriak gelditu direnean eta zerbait egiten ari direnaren itxura egin nahian, beste gauza

batzuen artean bosgarren edukiontzia ezartzea izan da beraien apustua atez atekoaren alter­

natiba balitz bezala. Bosgarren edukiontziak bi urte daramatza Gipuzkoako hainbat herrietan

ezarririk eta emaitzek dena esaten dute. Bosgarren edukiontzia duten herriek ez dute %35

baino gehiago biltzen gaika, gainontzekoa zabortegira botatzen delarik. Atez atekoarekin be­

rriz, eta honek ere ia bi urte daramatza martxan %80tik gorako gaikako bilketa lortu du. Bos­

garren edukiontzia ez da beraz inondik inora gaur egun alternatiba errausketaren aurrean.

Honen aurrean zero zabor programak ezartzea da gure apustua. Autokonpostaia eta atez

ateko gaikako bilketatik abiatuz, hondakinen arazoari alternatiba lantzen ari gara egunez egun.

Erraustegien politikak baztertzea beharrezkoa da horretarako.

Beraz, zabor politikaren lehenengo aldarria erraustegi proiektuen moratoria lantzea izango

da. Udaletatik abiatuz beste hondakin politika bat egiten ari gara eta egiten eta zabaltzen

jarraituko dugu. Horretarako baditugu bi tresna garrantzitsu herri programetan erabili ahal

3

HIR

I H

ON

DA

KIN

PO

LIT

IKAizateko, Usurbilgo itunaren edukiak alde batetik eta zero zabor programak lantzea bestetik.

Atez ateko eredua martxan jarri aurretik, herritarren informazio, sentsibilizazio eta barnera­

tzeko lan handi bat egitea proposatzen dugu. Herritarrak zaborraren kudeaketan subjektu

aktibo izatea proposatzen dugunez, ez da inolaz ere egun batetik bestera udalak erabaki eta

martxan jarri daitekeen zerbait. Aurre lanketa oso serio bat eskatzen duen lan ildoa da. Hala

egin den tokietan izan da arrakasta eta aurrerantzean ere hala izango da.

Zure ahotsa, gure hitza!