12
Hiztegia Gai monografikoa

Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Hiztegia

Gai monografikoa

Page 2: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa 9

SARRERA

Hizkuntzako sare lexikalaren hedatze eta aberastea prozesu amaigabea da, geldi­tu gabe ari bait da hiztuna bere jatorrizko hizkuntzaren hiztegia handitu eta berrizta­tzen. Hau jatorrizko hizkuntzan horrela bada, are gehiago xede-hizkuntzaren ka­suan , ikasleak behin eta berriz egiten bait du topo hitz ezezagunekin. Ikaslea zein ira­kaslea , baita ikaskuntzarako propio aukeratu eta erabiltzen diren ahozko eta idatziz­ko baliabideak ere, hiztegi-iturri agortezinak ditugu.

Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin , entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahalizateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik garrantziz­koena da, zeren hutsaren hurrengo balioa bait dute gramatikak eta fonetikak hitzikgabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturiko hitzez eta baita oker jokaturiko hitzez erelortzen dugu komunikazioa. Aitzitik , hitz desegokiz paratutako esaldia ez du inorkulertuko, nahiz eta joskera zuzena izan eta ongi ahoskatu. Beraz, ikaslea egunerokotopikoek berez dituzten oinarrizko hainbat kontzeptu adierazteko gauza izangobada, hizkuntz alar horiek menderatu beharrean daga, onda menderatu ere. Honelaez bada, hizkuntz funtzio eta hizkuntz egituren inguruan lan handia eginda ere, nahi­taez izango dira murritzak ikaslearen komunikaziorako ahalbideak.

Hala ere, hiztegiak berebiziko garrantzia izan arren, harritzekoa da azken urteo­tan eman zaion tratamendua. Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzako testuliburu as­kok ikuspegi funtzionala hartzen dute ardatz gisa eta gehienek dituzte osagai funtzio­nalak. Baina ez dira hainbestekoak izan osagai nozionalak berauetan integratzekoahaleginak.

Kontraesan hori gainditu beharraren aurrean, ZUT ABEk, monografia honen bi­dez, bere aportazioa egin nahi izan du , geroago beste batzuek ere lan honi heldukodiotelakoan, zeren eta gu zenbait puntu ikutzera mugatu bait gara soilik.

Hiztegiaren garrantzia hain handia izanik , tentuz hautatu beharko ditugu iraka­tsiko diren hitzak eta horientzako tratamendurik egokicna. Baina zein eta zenbathitz irakatsi ikasaio bakoitzeko? Eta hori bezain garrantzitsua dena, nola heldu hiz­tegiarcn irakaskuntzari. Hauek dira , besteak bes te, monografiak egitcn dituen gal­derak eta aztertzen dituen problemak.

Ezaguna da oso bcrc ezaugarririk bereziena hitz-zcrrcnda luzeak buruz ikasteazuen metodoa. Sistema honek, ordea, gero eta eraso gogorragoak nozitu ditu urteakiragan ahala. Gaur arrazoi sendoak ditugu metodo horren eraginkortasuna zalantzanjartzeko. Horregatik monografiak eskaintzen dituen bideak guztiz bestelakoak dira.

Page 3: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

10 Gai monografikoa

Bi artikuluk osatzen dute monografía. Lehenengoak hiztegiaren inguruan sor­tzen diren hainbat galdera ikutzen ditu, hala nola hiztegiaren definizioa, hiztegiarennorbereganatze eta ikastearen arteko aldea, hiztegiaren hautaketa eta mailaketa.Egileak, eremu semantikoen teoría eta hauen osakinak aztertzeaz gain, teoria ho­rrek hizkuntz irakaskuntzarako suposa dezakeen ekarpena analisatzen du. Gehienbat arazo teorikoak ikutu arren, ez da soilik horretara mugatzen, artikulua ariketamota zenbait proposatzen bait zaigu.

Bigarrenak, berriz, beste ikuspegi batetik jarraitzen dio gaiari. Bertan ohizkohizkuntz ikasbideek hiztegiari dagokionean ezarri zuten metodología kritikatzen da.Inork ez du zalantzan jartzen errealitateaz jabetzeko gizakiaren zentzuek duten ga­rrantzia. Hala ere, metodo hark ez zuen oinarrizko egia hori kontuan hartu. Ez-zen­tsoriala zen erabat metodo hura. Horrela jokatuz, tradizio pedagogiko onenen kon­tra aritu zen. Gaur egun Neurolinguistikak herri jakinduriak eta aipaturiko tradiziopedagogikoek argi ikusi zutena finkatu besterik ez du egin. Zientzia berri honekdioenez, errealitateaz jabetu ahal izateko, barneko modalitateak deritzatenak, hauda zentzuak, garatu beharrean gaude. Zenbat eta zentzumen gehiagok parte hartu,orduan eta indartsuagoa burmuinean gauzatuko den inpresioa. Horrela bakarrikizango dute hitzek benetazko eduki semantikoa. Egileak modalitate hauetako bataztertzen du bere artikuluan, ikusmena alegia. Beraz, artikuluak estrategia ez-lin­guistiko bat, ikusizko irudiaz baliatzen dena, du aztergai. Argi dago, ikasleak irudilinguistikoez, hots, hitzez, baliatzen ikasi behar duela, testu baten esanahia ateratze­ko gauza izango bada. Beraz, sustraikide, testuinguru, hitzen osagaiak (aurrizki,atzizki, artikulu, kasuen markak ... ) hustiratzen ikasi behar du. Baina, honekin hate­ra, hizkuntzaz kanpoko irudiak ere ezinbestekoak ditugu hizkuntza barneratzeko,geure baitan askotariko erreferentziaz horniturik bihurtuko bait da errealitate bizi.

Page 4: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa 11

Hiztegiaren inguruan

Jasone Zenoz

O. HITZAK IKASTEARENGARRANTZIA

Jarrera desberdinak sortu izan <lirahiztegiari begira hizkuntza bizien irakas­kuntzan. Hitz egin, entzundakoa ulertu,irakurri eta idatzi ahal izateko hiztegiakduen balioa inork ez du inoiz ere zalan­tzan jarri. Komunikazioaren gutxienekomailan elementu linguistiko garrantziz­koena da; hutsaren hurrengoa balio baitdute gramatikak eta fonetikak hitzikgabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturikohitzez baita egitura okerrez jokaturikohitzez ere lortzen dugu komunikatzea.Aitzitik, ordea, hitz desegokiez paratu­tako esaldia ez du inork ulertuko, nahizeta joskera zuzena erabili eta ongi ahos­katua izan.

Usadiozko hizkuntz ikasbideek ikas­gai oro aurkezten zituzten alfabetikokizerrendaturiko hitz-bildumak. Zerrendahorietan ikasgaiko hitz berriak azaltzenziren, aldamenean ikaslearen jatorrizkohizkuntzako esanahia zutela. Sistemahonek, ordea, gero eta eraso gogorra­goak nozitu ditu urteak iragan ahala; osozaila bait da, askotan, hitz batí beste hiz­kuntza batean erabateko baliokideaematea. Bestalde, ordena alfabetikoazenbait gauzatarako egokia bada ere,edozein hizkuntzatako hiztunak hitzakbereganatzean, ez ditu bere baitan orde­na alfabetikoaren arabera sailkatzen;hiztegian, liburuan, ogi hitza, ogasun eta

ZUTABE 14 (1987). ll-19orr

ogibide hitzen artean azaltzen den arren,edozein euskalduni galdetuko bageniozein hitz motarekin erlazionatzen duenogi hitza, janari, irin, okindegi, lana,ardo eta abar luzea aterako luke.

Irakasle guztiek irakasten dute hizte­gia, azken aroetako joera izanik hizte­giaren irakaskuntza beste egintza batenbarruan burutzea; hau da, irakurmenaedo idazmena lantzean azaltzen direnhitz berrien esanahia adierazten du ira­kasleak. Irakaskuntz mota hau, ordea,hitzak azaldu ahala, hiztegiaren kontro­lik gabe burutu izan da askotan. Ezinesan daiteke, alabaina, hiztegia irakas­tea bigarren mailako arazoa denik. Izatekonkretu eta kontzeptualak izendatuahal izateko aukera, arau gramatikalekizate horiek uztartu eta erlazionatzekoeskaintzen duten aukera bezain oinarriz­koa da (Wilkins). (1)

l. ZER DA HIZTEGIA?

Hizkuntza arrotz baten hitzez jabe­tzea ez da norberaren jaiotizkuntzan ba­Iiokide zehatzak dituzten hitz berrienbilduma buruz ikastea. Hizkuntzan hi­tzek badute zerikusirik elkarren artean;esaterako, esanahiaren arabera sailkadaitezke: osaba, izeba, aita, ama, se­mea... ;baita hizkuntzaren ara u grarnati­kalen arabera ere: abestu, idatzi, ibili,lan egin, hauek aditzak <lira eta. Ondo-

Page 5: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

12

rioz , bi adiera-maila bereiz ditzakeguhemen: adiera lexikala eta adiera grama­tikala.

Adiera bat ezagutzea ez da egintzaisolatua, lehen aipatu dugun erlazio-sa­rera hurbiltzea baizik. Wilkins-en iritziz(2) hitz baten esanahia beste hitzekin etahitz horrek ingurune estralinguistikoare­kin duen zerikusiaren ondorioa da. Hi­tza menderatzeak, zein objektu edo kon­zepturi dagokion jakiteaz gain, beste hi­tzekiko mugak eta kidetasunak non di­tuen jakitea ere eskatzen du. Bestalde,lehen esan bezala, gutxitan izaten du hiz­kuntza bateko hitzak erabateko balioki­dea xede-hizkuntzan.

Hitzak gizartearen ezaugarri sozial etakulturalen islada dira, eta bai gizarteaketa baita berauen kulturak ere desberdi­nak izaten dira. Begibistakoa denez, bikultura zenbat eta desberdinagoak izan,hainbat eta adierazpen gehiago beharkodira adieraziaren ñabardura guztiak oso­ki azaltzeko. Era berean, hizkuntzanbertan ere sor daitezke arazoak:

• Hitzak objektu edota konzeptu batbaino gehiago izendatzeko balioduenean, hots, polisemiaren ka­suan; esaterako, adarra (begetalaeta animaliarena), gaztelaniazkobanco (esertzekoa, dirua gordetze­koa, arrainena, zurginarena).

• Sinonimiaren kasuan ere sor daitez­ke zenbait oztopo. Sinonimoak el­karrengandik oso hurbil egonarren , ez bait dira beti guztiz balio­kideak.

• Esanahia bera ere kontutan hartzeamerezi duen beste faktore bat da.Badaude zenbait hitz konotazio po­sitibo edo negatiboak dituztenak.Beste kasutan formaltasun-mailaedo tonua zehaztu behar dira: umo­rea, ironía ... Euskarari gagozkiola­rik , zail gerta dakioke ikasleari , ale­gia , kristoren lana, aspa egin etazenbait holakoren forrnaltasun-rnai­la mugatzen. Ezin ahaz daiteke, az­kenik, desberdintasun dialektalekere eragiten dutela semantikan;

Hiztegiaren inguruan

zenbaitentzat, mutil azkarrak , mu­til listoa adierazten duen bitarteanbesterentzat indartsua esan nahi du.

Hizkuntzaren sare lexikalaren heda­tze eta aberastea prozesu amaigabea da,gelditu gabe ari bait da hiztuna bere jato­rrizko hizkuntzaren hiztegia haunditueta berriztatzen.

Sintaxiari dagokionean, ordea, ape­nas izaten duen aldaerarik helduarorairitsitakoan. Orain arte esandakoaz,bada, begibistakoa da ez dela aski hitzbaten esanahia ezagutzea hitz hori zuzenerabiltzen jakiteko. Are eta esanahia ja­kinda ere, zenbait errakuntza eta erabi­lera trakets gerta daitezke; esaterako:

• Kokamenduaren arabera: zenbai­tetan hitzak desegokiak gertatzendira kokatu direneko kontestuarenbarman; adibidez: gizon pertxenta.

• Jatorrizko hizkuntzaren interfe­rentzia: oinarriak eseri, bekoki kul­turala, kontuan erori eta antzekoaksartuko genituzke hemen.

• Zenbait hitz gehiegi errepikatzea;hau da, lexikoaren pobreziarenga­tik egoera guztietarako erabiltzendiren adjetibo «balioanitzak». Esa­te baterako: kotxe ona, baratzeona,etxe ona; kotxe bizkorra, baratzeemankorra . etxe sendoa.

Gerta daiteke, halaber, hitzaren era­bilera ikasi deneko kontestuan bakarrikjakiteagatik eta ez beste kasutan nolaerabil daitekeen edota erabil daitekee­nik ere.

2. HIZTEGIARENNORBEREGANATZEAETAIKASTEA

Gauza jakina da ez dela beti era ba­tean ikasten hiztegia, segun eta lehenen­go edo bigarren hizkuntzarena den.Lehenengo hizkuntzaren kasuan, hau­rrek eta helduek ere hitz berriak ikastendituzte. Komunikatzeko bcharra duteeta hiztegi egokirik gabe ezin komunikadaiteke. lkasgelako egocra, ordea , aski

Page 6: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa

bestelakoa da, ikasleek jatorrizko hiz­kuntzan hitz egin bait dezakete , eta,murgilketa prozesu batean sarturik ezgaudenez gero , xede-hizkuntzan komu­nikatu beharra ez da lehenengo kasuanbezain larria. Geure lehenengo hizkun­tza lortzean prozesu batijarraitzen diogueta kontzeptuen nozioak eta horiek izen­datzeko terminoak, hau da, adieraziaketa adierazleak , ingurune desberdinetanerrepikatuak ikasten ditugu. Errepikahorrek, noski, ikastea sendotu egitendu. Hitzak ahalik eta testuinguru gehie­netan azaltzea izango litzateke hizkuntzirakaslearen eginbeharretako bat.

Hiztunak , bere jatorrizko hizkuntzaikasten ari denean, berezkoa duen errit­mo batí jarraitzen dio hiztegiaz jabetze­rakoan. Termino ugari ditu aurrean etabatzuk besteak baino lehenago asimila­tuko ditu. Bigarren hizkuntzaren irakas­kuntzan, gauza beretsua gertatzen da;oraingoan, ordea, irakasleak erabakibehar du hitzak irakasteko erritrnoa,nahiz eta gero ikasleek hitz guztiak abia­da berdinean ez asimilatu.

Zaila da esaten zenbat hitz berri aur­keztu behar diren ikasaio bakoitzeko ,ikaslearen ezagutza aktiboan sar daite­zen. Wallace-k dioenez, bostetik zazpirabitarteko kopurua hautatu beharko li­tzateke (3). Gairns-ek , ordea, zortzitikhamabira termino berri irakastea go­mendatzen du hirurogei minututako saiobakoitzeko (4). Kopuru hau zehaztera­koan kontuan hartzeak merezi dutenzenbait faktore aipatzen ditu:

• Irakaslearekin zerikusirik ez dutenfaktoreak:o Jatorrizko hizkuntzarekiko kide­

tasun-maila.o Esanahia ulerterazteko kideta­

suna.o Ikasleen gaitasuna: adina, me­

moria ...o Besterik: ta Idearen nortasuna ,

eguneko ordua, programazioa.

• Irakaslearekin zerikusia dutenak:o Syllabusa: irakatsi behar dena­

ren arabera -hizkuntz for-

13

mak ... - hitz kopuru haundiagoala txikiagoa irakatsiko da egu­nean.

o Hiztegi horren azalpena , errepi­kazioak ...

Bereizketa egin dezakegu, bestalde,ikasleek ezagutzeko gai izan behar dutenhiztegiaren eta ikasleek sortzekoa denhiztegiaren artean, hau da, ezagutza pa­sibo eta aktiboa. Halaber, era zuzenazala ez-zuzenaz irakastearen arteko be­reizketaz mintza gaitezke. Ikasaioarenhelburua soilik hiztegia lantzea denean,era zuzena izango dugu; aldiz, irakurgaiedo audiozinta batean termino ezezagunbatekin topo egin eta bera adierazteaerabakitzen badugu, era ez-zuzenaz ira­katsiko dugu.

3. HIZTEGIAREN MAILAKET A

Hiztegia ez da berehalakoan eskura­tzen. Astia behar duen prozesu geldiada; ondorioz, arreta berezia eskatzen duikasleari baliagarrien izango zaizkionhitzak aukeratzeak. Hitz horiek erizpidebatzuei jarraiki aukera ditzakegu.• Maiztasunaren araberaEgon badaude hizkuntz bizietan oina­

rrizko hiztegiak izenda genitzakeen hitz­-bildumak. Zerrenda hauetan gehienerabiltzen diren bostehun, mila edo bimila hitzak sartzen dira. Hiztegitxohauek baliozko erreferentziak dira, bai­na ezin ahaz daiteke ikasprozesua hastenden unetik beretik desberdinak direlaikasleen beharrak , eta, aurreratu ahala,berehalaxe iristen dela behar guztiz bes­telakoetara. Badago zenbaiten iritziz ,gainera, gaurkotzearen arazoa ere;maiztasun haundiko hitz batzuk modazpasata gelditu daitezkeelako edota ter­mino berriak sortzen direlako. Hau guz­tiz nabaria da argot erregistroan eta bai­ta komunikabideetako hizkuntzan ere;adibidez , H IES eritasunaren siglak ez zi­ren cxistitzen duela hiru urte. Ikasleenbcharrctara itzuliz, bcgibistakoa da bio­logoak menderatu beharreko terminoasko alferrikakoak izango direla ekono­milariarentzat.

Page 7: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

14

3.1. Eremu semantikoen teoria etahauen osakinen analisia

Semantikaren zenbait ikuspegi teori­kok elkarren artean zerikusirik dutenhitzen desberdintasunak azalerazteko

Hiztegiaren inguruan

aukera eskaintzcu Ju. Ercmu scmantikoen teoriak dioenez, elkarren arteanzerikusirik duten hitzek osaturiko mul­tzoek hizkuntzaren eremu Jexikal osoaestaltzen dute.

11--=--=--=-------=¡- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -1

: 1 urtea1

urtemuga adina gaztea zaharra... :-l - - - - - +- - - - - - - - - - - - - - - - --- - - - - - - - - 1

1 11 hilabetea 1

11

1 astebetea 11 1 r------,

1-1- - - - - -1- - - - - - - - - - - 1- - - - - -ti:~~~~~=-=-L__ ~s:e~~e~~ -!-'.g;~d~': ~1 Jala 111 oporra1 bid . 11 1 ara 1

'-- - ---'

Ustea da era honetara antolatzen dire­Ja hitzak gizakion burrnuinean, eta on­dorengo bi konstatazio hauek sendotzendute uste hori:

• Lapsus linguae direlakoetan asko­tan ikusi da hitz egokia esan beha­rrean eremu semantiko bereko bes­te bat esaten dela.

• Burmuinaren zati bat zauriturik du­ten pertsonek ere, irakurketa-fro­getan, zenbaitetan, idatzita dagoenhitza irakurri beharrean, eremu se­mantiko bereko beste bat ahoska­tzen dute.

3.1.1. Osakinen analisia

Eremu semantiko bateko hitzen ezau­garriak zehaztean datza analisi hau:

behia [+animalia+ ugaztuna + ... + emea)zaldia [+ animalia+ ugaztuna + .. + arra)

Eremu semantikoen teoriari eta osa­kinen analisiari jarraiki plantea daitezkejadanik zenbait lexiko-ariketa, hitzen ar­teko erlazio-motak ikusteari begira zu­zenduak. Ariketok taula moduan aurkezdaitezke, hitzak -zeintzuen desberdin­tasun semantikoak azaltzera bait goaz­eremuka sailkatuz.

Page 8: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa 15

Jar ezazu (+) zeinua aditzak eta izenak elkargarriak diren kasuetan eta (-) zeinuabestelakoetan.

kristala animalia pertsona proiektua

1 apurtu1

txikitu

suntsitu

birrindu

deuseztu

akabatu

beste .nazioetako ejertzitua futbol-talde bisitaria

arerioa

etsaia

izterbegia

Sistema honek baditu, alabaina, zen­bait eragozpen:

• Askotan jatorrizko hizkuntzarenhiztunak nekez etortzen dira bathitz bakoitzaren osakinak zehaz­tean.

• Lauki batek ezin jaso dezake asko­tan halako hitzek hiztunari idaroki­tzen dion guztia.

Lauki hauek ere beste tresna bat izandaitezke gauzak nola kokatu adierazte­rakoan:

erizain gudari (gizonezkoa)++

poi itaitsusia +

Hitzak eremuka sailkatzea erizpidebatzuen arabera egiten da; adibidez:

• Gai edota prozesu batengatik erla­zionaturiko hitzak; adibidez: sukal­dean aurkitu ditzakegun gauzak,arrainen izenak ...

• Bikoteka aurkezten ditugun hitzak,sinonimo edo antonimoak direnak:txurialbeltza, irekilitxi. Baita loturasemantiko haundiko bikoteak ere:irakurri!idatzi, senarra/emaztea.

• Adiera berdintsuko hitzak , bainaformaltasun-mailaren arabera al­datzen direnak: txiza, gernua, moz­korra, ordia.

• Eskalak: hotz, epel, bero.

Hiztegia era ez-zuzenaz irakasten de­nean, maiz samar agertuko dira audio­zintan edo bideozintan baztertu beha­rreko hitzak.

Page 9: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

16 Hiztegiaren inguruan

Kontestuarengatik ulerdaitezke

Terminoak

Ulerpenerako beharrezkoakAzaldu beharrekoak

EzezagunakEz dira beharrezkoakulerpenerako

Maiztasun gutxikoak

Maiztasun haundikoak

Begibistakoa denez, testua ulertzeko,beharrezkoak diren hitzak landu behar­ko ditugu lehenik; gero beharrezko ezizan arren maiztasun haundia duteneiekiteko. Kontestuarengatik uler daitez­keen hitzak seinalatu ondoren, esanahiaasmatzen lagundu diezaiekegu ikasleei.Komeni da ikasleak konturatzea esaldia­ren zein atalez ari diren, ea izena, adjek­tiboa, edo aditzondoa den; halaber, eaaurrizki edo atzizkirik daraman terminohorrek eta baita hitz eratorriren bat eza­gutzen duten ere.

Kontestuarengatik ezin uler daitez­keen hitzak kontestu ulergarriagoetanerabiltzen ahaleginduko da irakaslea.Baliagarri izan liteke testuari ekin bainolehen zenbait hitz aurkeztea. Esanahiabenetako objektuen bidez, marrazki,keinu eta imintzioen laguntzaz azal dai­teke. Sinonimoak eta antonimoak ereernan daitezke eta, azkenik , itzulpenaere erabil dezakegu. Testua ulertzekobeharrezko ez diren maiztasun gutxikohitzak, De Mir-ek dioenez (5), zokoradaitezke edo itzuli. Testua ulertzekobeharrezkoak ez diren maiztasun haun­diko hitzak testutik deduzi litzake ikas­leak edota irakasleak adierazi.

Hiztegia irakastean, zenbait arazo sordakiguke, Wallace-k dioenez (6). Esa­nahia igertzeak denbora luzea eramandezake eta batzuetan zaila izan daitekeirakaslearentzat kontestuarengatik uler­tzeko moduko hitzak zeintzu diren era­bakitzea. Azalpena behar duten hitzenkasuan, itzulpena azken baliabidea dela

esaten da. Hobe da, ahal delarik, azalpe­nak xede-hizkuntzan ematea, ikasleakhizkuntza horretan murgildu behar baitdu. Dirudienez, lehendabizi esanahiaadieraztea eta gero esanahi horri dago­kion hitza azaltzea alderantzizkoa bainoemankorragoa da. Chastain-ek adieraz­ten duenez, jatorrizko hizkuntzari dago­kionean ere, , lehendabizi konzeptuakantolatzen dira hiztunaren burmuineaneta gero hitzak (7). Goiko mailetan, ele­bakarreko hiztegia baliagarria izan dai­teke. Hiztegiak aukera batzuk eskain­tzen ditu, eta hauetatik bat izango daaproposa eskuarki kontestuaren arabe­ra. Honatx, ikasleari gomenda dakio­keen prozedura hiztegia erabiltzera­koan: ondo har gogoan kontestua;zehaztu esaldiaren zein atal den hitza(sujetoa, aditza ... ); pentsatu esanahiahalgarriak eta, azkenik, aukera egin.Hiztegiak ere bidea ematen digu zenbaitariketa egiteko; adibidez: talde batekbere ikaskideek ezagutzen ez duten hitzaaukeratzen dute; hauek galderen bidezasmatu beharko dute esanahia.

Testu bat irakurri ondoren, ulerpen,egia/gezurra edota aukera anitzeko gal­derak, hiztegiari dagozkionak, egin dai­tezke. Halaber, baliagarri izan daitekearrazoitzeko gaitasuna garatzeko testu­tik zerbait kentzea, ikasleek erabaki de­zaten zernolako hitzak diren egokiakhutsuneetan sartzeko. Testuan aurkitu­ko duten zenbait hitzen definizioak ereernan genitzake aurretik, gero hitzen le­kuetan hutsuneak agertuko direlarik.

Page 10: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa

Era berean, eskain dezakegu testua, esa­nahia ulertzea zailtzen duten zenbait hitzdesegoki sartuta. Testuaren hitz-gakoakaurretiaz lantzean, iragarpen-ariketakegin litezke, testuak zertaz jardungoduen asmatuz. John Morgan-ek eta Ma­rio Rinvolucri-k Vocabulary (8) liburuanmota honetako beste ariketa asko pro­posatzen dituzte.

4. HIZTEGIAREN IRAKASKUNTZAGRAFIKO, MARRAZKI ETAMIMIKAREN BIDEZ

Hitzak aurkezteko edota egitura be­rriak birpasatzeko, argazki eta marraz­kiak erabil ditzakegu. Aski interesga­rriak dira diagramak, erlazio mota batbaino gehiago adieraz bait dezakete:

baserriaapartamentua

Etxea ~ pisuatxaleta

etxe haundiaetxe txikia

Beti ere, hobe da hitz berriak ikusizkolaguntzarekin aurkeztea; lauki sinple ba­tekin, besterik ez bada. Ahozko arike­tak ere presta ditzakegu, landu nahi du­gun Iexikoaz bereziki arretatuz. Etxearidagokion hiztegia irakasten ari bagara,norbaitek etxea alokatu behar duelakorol-jokoa egin daiteke.

Marrazkiak ere izan daitezke abia­puntu ahozko ariketei ekiteko: istorioakkontaeraztea, halako lekura joateko edohonelako beharrizanari erantzuteko ze­rrenda bateko gauza premiazkoenakhautatzea, prozesuak deskribatzea ...

4.1. Jokoak

Komunikatzeko beharra sortzeaz gainikasleen interesa susper dezakete jokoeketa jatorrizko hizkuntzan erabiltzen di-

17

tuztenen antzekoak izan daitezke: gu­rutzegramak, hitz-jokoak , hitz erlazio­natuak dituzten bingoak, anagramak,edo letra berarekin hasten diren edo bu­katzen diren hitz-jokoak ...

Ezin ahaz daiteke izen, adjektibo ,aditz eta adberbioak ezezik esaldiarenbeste atalek ere osatzen dutela Iexikoa;esaterako , hitz-loturak. Hizkuntza guz­tietan hitz batzuek joera haundiagoaagertzen dute zenbait hitzen ondoan joa­teko edota kontestu berezietan azaltze­ko: bazkide eta elkartea; gaisoa eta sen­dagilea, denda eta erosi eta saldu adi­tzak ... ; erlazio mota hauek guztiz balia­garriak dira hizkuntza ikasterakoan.Zenbait kasutan erizpide baten arabera­ko mailaketak erabil ditzakegu: [aun txitgorena, ja un txit agurgarria, ja un agurga­rria, ja una, kaixo.

Hiztegia lantzeko era emankorra dahitzaren beraren egituraz baliatzea , hauda, aurrizki, atzizki eta hitz eratorriekinariketak bultzatzea.

Hiztegiaren irakaskuntzan honakoetapak bereiztuko ditugu:

• Aurkezpena: lkasleak termino be­rria ulertu egiten du.

• Lanketa: Etapa honetan egintzabatzuk burutzen dira ikasleak kon­zeptuak eta hitz berriak elkarrekinlotu ditzan.

• Birpasa: Hiztegia irakastearen era­ginkortasuna hitzak behin eta berri­ro kontestu desberdinetan ager­tzean datza.

• Ebaluazioa: Hiztegia hizkuntzarengarrantziko atala da. berariaz eba­luatzea merezi duena.

Aurkezpenari dagokionean, azalduakdira jadanik hitzen esanahia ulerterazte­ko zenbait bide: marrazkiak , keinu etaimintzioak, objektuen erakustea, itzul­pena.

Lantzea guztiz beharrezkoa da, ezinbait dezakegu inoiz espero gure ikasleekentzun dítuzten hitzak mcmoriaz ikasikodituztenik behin ikusteagatik bakarrik.V. French-ek dioenez (9), hitz bat uler-

Page 11: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

18

tu, entzuu eta idatzita ikustea lehenengopausoa da hitz hori ezagutzen hasteko.Jakin badakigu, bestalde, hiztegia gogo­ratzeko gaitasuna etengabeko errepika­zioari zor zaiola hein haundi batean.Ebaluazioek ikasleen ulerpen-rnailarenberri emango digute. Egoki izango dabereziki hiztegiari dagokion froga pres­tatzea, hitzak benetako kontestutanazalduz.

S. OHARRAK(!)eta (2) WILKINS,O.A. (1978): Second-Lan­

guage Learning and Teaching, London, Arnold, 19-20. orr.

(3) WALLACE,M. (1982): Teaching Vocabulary ,London, Heinemann, 28. or.

Hiztegiaren inguruan

\4) UAIRNS,K. eta KEDMAN,:s. \l'l!Só): Workingwith words, Cambridge, Cambridge University, 66.or.

(5) DEM1R, C. (1984): «The Handling of Voca­bulary in Reading Texts» In: Modern English Tea­cher, 2. bol., 3. zenb., 20. or.

(6) WALLACE,M. (1982): Teaching Vocabulary ,London, Heinemann, 43-47. orr.(7) CHASTAIN,K. (1980): Toward a Philosophy

of Second-Language Learning and Teaching, Bas­tan, Heinle, 39. or.(8) MüRGAN,J. eta RINVOLUCRI,M. (1986): Vo­

cabulary, Oxford, Oxford University Press. Egilehauek hiztegiari dagozkion ehun ariketa bainogehiago aurkezten dituzte, atalka banatuak: testu­tan oinarriturikoak, mimikak eragindakoak, ma­rrazkietan abiapuntu dutenak. hitz-jokoak , birpasa­-ariketak etab.

(9) FRENCHALLEN, V. (1983): Techniques inTeaching Vocabulary, Oxford University Press , 41.or.

BIBLIOGRAFIA

ALLEN, V.F. (1983): Techniques in TeachingVocabulary, Oxford University Press.

CHANNELL, J. (1981): «Applying SemanticTheory to Vocabulary Teaching» In: EL TJournal, 35. zenb., 115-122. orr.

CHASTA!N,K. (1980): Toward a Philosophyof Second-Language Learning and Tea­ching, Boston, Heinle.

DEMrR, C. (1984): «The Handling of Vocabu­lary in Reading Texts» In: Modern EnglishTeacher, 2. bol., 3. zenb.

GAIRNS, R. eta REDMAN,S. (1986): Workingwith words, Cambridge, Cambridge Uni­versity Press.

JOYCEY, E. (1986): «Personalising WordMeanings» In: Practica/English Teaching,6. bol., 4. zenb.

MC ARTHUR, T. (1985): Longman Lexicon ofContemporary English, Harlow, Longman.

EN TORNO AL LEXICO

Es a todas luces evidente la importancia que tieneel vocabulario en la enseñanza de lenguas. Como eneste artículo se señala, es muy posible que se dé lacomunicación con una palabra mal pronunciada ocon una palabra correcta dentro de una estructuraincorrecta. pero nunca se podrá entender una es­tructura correcta con palabras equivocadas y soni­dos bien pronunciados.

Las palabras son parte y reflejo a la vez del contex­to sociocultural en que se hallan, y la diferencia decontextos hace que la equivalencia total de valoressemánticos sea imposible en la mayoría de los casos.

Una teoría, la de los campos semánticos, y lasaportaciones que desde ella se pueden realizar a laenseñanza del vocabulario son recogidas y comenta­das en el presente artículo. Son tratados, igualmen­te, los problemas de clasificación y graduación queel vocabulario presenta. Son señalados, por último,algunos tipos de actividades destinados al aprendi­zaje del vocabulario dentro del aula, mencionándo­se también la necesidad de tomar en consideraciónal vocabulario en la última fase del proceso, es decir,en la evaluación.

Page 12: Hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik

Gai monografikoa 19

CONCERNING VOCABULARY TEACHING

The importance of vocabulary in languageteaching is evident. As this article points out, it isquite possible for communication to take placein spite of wrong pronunciation of aword or theright word used in an erroneous structure, but acorrect structure containing the wrong words,even with good pronunciation, will never be in­telligible.Words are both a part anda reflection oftheir

socio-cultural context, and the difference of con-

texts makes complete equivalence of semanticvalues impossible in most cases.The present article discusses the theory of se­

mantic fields and the way it can contribute to theteaching of vocabulary. Also discussed are theproblems of classification and grading of voca­bulary. Finally, mention is made of sorne typesof classroom activity aimed at vocabulary acqui­sition, and of the need to consider vocabularyin evaluation, the last phase in the process.

A PROPOS DU LEXIQUE

L'importance du vocabulaire dans Fenseignementdes langues est de toute évidence. Te/ qu'il est dit danscet article, la communication avec un mol mal pro­noncé ou avec un mot correct dans une structure inco­rrecte est possible, mais jamais on pourra compren­dre une structure correcte avec des mots incorrects etdes sons bien prononcés.

Les mots font partie et sont le reflexe du contextesocio-culture/ dans lequel ils s'inscrivent, et la diffé­rence de contextes entraine dans la plupart des casl'impossibilité d'une équivalence lota/e des valeurs sé­mantiques.

Cet article recueille et commente la théorie deschamps sémantiques, ainsi que les contributions que/'on peut faire depuis ces champs á /'enseignement duvocabulaire. Les problémes de ctassification et degraduation que présente le vocabulaire y sont égale­ment étudiés. Pour finir, on indique certains genresd'activité destinés á l'apprentissage de vocabulairedans la salle de cours, tour en montrant le besoin deprendre en compre le vocabulaire au cours de la der­niére étape du processus, e'está dire ce/le de/' évalua­tion.