8
HUME HELBURUA Humen helburua jakintza berreraikitzea zen, oinarri sendo eta berrien gainean. Azken finean, arrazionalisten planteamendu bera du enpirista den Humek. Hala ere, jakintza berri hori eraikitzeko giza izaeraren gaineko ikerketa hartzen du oinarritzat. Hau da, zientzien sistema osoa giza izaerari buruzko ikerketan oinarritu behar da; izan ere, gizakia da egia zer den eta zer ez erabakitzen duena. Ikerketa burutzeko, auto- behaketaz eta metodo esperimentalez baliatu zen. Metodo hori Newtonen legeetan oinarritu zen hasiera batean, baina, konplexuagoa zenez, bere metodoa deskriptiboa eta historikoa egiten joan zen. Lehena, teorikoagoa eta bigarrena, praktikoagoa. Era berean, azterketa honetan gizakiaren bi alderdi bereizi zituen: izaki teoriko gisa, ezagutzeko gaitasuna duena (epistemologia) eta izaki praktiko gisa, jokabide bat duena (morala). Aipatzekoa da, halaber, arrazionalisten dogmatismoa gaitzetsi zuela, hauek arrazoiaren bidez edozer ezagutza lor daitekeela uste baitzuten. EPISTEMOLOGIA Humen helburu nagusia ezagutza oinarri sendo baten gainean berreraikitzea zen. Oinarri hori, giza izaeraren gaineko zientzia batean ezarriko du, gizakiaren gaitasun eta mugen araberakoak izango baitira zientzien sistemako arlo guztiak. Horretarako, metodo introspektibo bati esker gizakia bi ikuspegitatik landuko du: izaki teoriko den aldetik (ezagutzeko gaitasuna) eta praktikoa den aldetik (jokabidea duena). Epistemologian, alde teoriko hori aztertzeko, lehenik adimenaren materialak eta mugak zehaztu behar dira. Hautemate hauek bitan banatzen dira. Alde batetik, zirrarak edo inpresioak: unean uneko esperientzia hautemangarriak zein gure barruko pasioak dira. Gure hautemate indartsu eta bizienak dira, zuzenean zentzumenetatik iristen zaizkigulako, hots arartegabekoak dira.

HUME Teoria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Teoria

Citation preview

HUMEHELBURUA

Humen helburua jakintza berreraikitzea zen, oinarri sendo eta berrien gainean. Azken finean, arrazionalisten planteamendu bera du enpirista den Humek. Hala ere, jakintza berri hori eraikitzeko giza izaeraren gaineko ikerketa hartzen du oinarritzat. Hau da, zientzien sistema osoa giza izaerari buruzko ikerketan oinarritu behar da; izan ere, gizakia da egia zer den eta zer ez erabakitzen duena. Ikerketa burutzeko, auto-behaketaz eta metodo esperimentalez baliatu zen. Metodo hori Newtonen legeetan oinarritu zen hasiera batean, baina, konplexuagoa zenez, bere metodoa deskriptiboa eta historikoa egiten joan zen. Lehena, teorikoagoa eta bigarrena, praktikoagoa.

Era berean, azterketa honetan gizakiaren bi alderdi bereizi zituen: izaki teoriko gisa, ezagutzeko gaitasuna duena (epistemologia) eta izaki praktiko gisa, jokabide bat duena (morala). Aipatzekoa da, halaber, arrazionalisten dogmatismoa gaitzetsi zuela, hauek arrazoiaren bidez edozer ezagutza lor daitekeela uste baitzuten.

EPISTEMOLOGIA

Humen helburu nagusia ezagutza oinarri sendo baten gainean berreraikitzea zen. Oinarri hori, giza izaeraren gaineko zientzia batean ezarriko du, gizakiaren gaitasun eta mugen araberakoak izango baitira zientzien sistemako arlo guztiak. Horretarako, metodo introspektibo bati esker gizakia bi ikuspegitatik landuko du: izaki teoriko den aldetik (ezagutzeko gaitasuna) eta praktikoa den aldetik (jokabidea duena).

Epistemologian, alde teoriko hori aztertzeko, lehenik adimenaren materialak eta mugak zehaztu behar dira. Hautemate hauek bitan banatzen dira. Alde batetik, zirrarak edo inpresioak: unean uneko esperientzia hautemangarriak zein gure barruko pasioak dira. Gure hautemate indartsu eta bizienak dira, zuzenean zentzumenetatik iristen zaizkigulako, hots arartegabekoak dira.

Bestetik, ideiak: inpresioen gaineko hausnarketak dira, hortaz, ahulagoak eta bizitasun gutxiagokoak dira. Gainera, ararte-bidezkoak dira, inpresioetatik eratortzen direlako (beren kopiak dira). Gori dela eta, ideia bat zilegi izateko bere jatorria den zirrararen berri eman behar digu, bestela, ideia zentzugabea, fikziozkoa eta ezagutezina izango da (Jainkoa, adibidez). Hau da Humen egi kritikoa.

Zirrarak, halaber, bitan banatzen dira: sentipenezkoak eta hautematezkoak. Lehenengoen jatorria Humeren ustez ez daki inork zergatik sortzen diren, baina zentzumenetatik datozkigu. Hautematekoak aldiz barruko zirrarak dira, ala nola, beldurra,maitasuna…Gainera bi eratakoak izan daitezke: sinpleak eta konplexuak. Adibidez,elurrez estalitako gainazal baten zuritasuna hautematea zirrara da,oroitzapena aldiz ideia baina biak bakunak dira.Baina elurrez betetako hiri baten zirrara konplexua da,baita horren ideia ere.

Zirrarak ideien jatorri direla argi utzi zuen Humek eta hori izan zen ezagutzari eginiko kritikaren funtsa; izan ere, ez dugu gure zirraretatik kanpo ezer ezagutzerik. Hala ere, Hume bat dator adimenak soilik ideiak ezagutu ditzakeela diotenean.

Ideiak agertzen diren ahalmenaren araberakoak dira. Oroimenean agertzen badira, inpresioen kopia zehatzak izango dira eta jatorrizko ordena mantenduko dute (oroitzapenak). Irudimenean, aldiz, ez dira bere kopia zehatzak bezala agertzen eta konbinatzeko orduan askatasun gehiago dute.

Ideien azterketatik bi ezagutza mota eratortzen dira:

Ideien arteko loturak: matematika tipoko ezagutza, a priorizkoa, hots, esperientzia aurretikoa da, beraz, ebidenteki ezagutzen da. Ez-kontraesanaren printzipioan oinarrituta dago, ezinezkoa delako kontrakoa pentsatzea. Ezagutza unibertsala eta beharrezkoa da eta edozein objekturi aplika dakioke.

Ezagutza faktikoa: natur zientziak moduko ezagutza, a posteriorizkoa, beraz, esperientziaren menpekoa. Ezagutza kontingentea eta probablea da, eta ez da oinarritzen ez-kontraesanaren printzipioan. Ezagutza mugatua da, gertatutakoaz eta gertatzen ari denaz soilik ziur egon daitekeelako; etorkizunerako iragarpenak egiteko baino ez du balio. Ondorioz, zientzien sistema ezin da honetan oinarritu.

Esan bezala, adimenak ideiak pentsatzen ditu soilik eta ideia horiek zilegi izateko, beren jatorria den inpresioa ezagutu behar dugu. Ondorioz, gure hautemateetatik kanpo ezin dugu ezer ezagutu, soilik hautemateak berak. Hortaz, errealitatea fenomeno hutsa da. Ikuspegi honi fenomenismo deritzo, eta eszeptizismoa onartzen du. Izan ere, ezagutza matematikoaz gain beste ezagutza oro behin-behinekoa denez, ez dago egiarik guztiontzat komuna eta betikoa dena.

Baina eszeptizismo hori ez da muturrekoa, arrazionalisten dogmatismoaren aurkako antidotoa baizik. Humen iritziz, inor ez da egiaren jabe eta horrek, besteen iritziak entzutera behartzen gaitu, gureak bezain baliagarriak direlako eta horiek tolerantzia bideratzen dute.

KAUSALITATEAREN PRINTZIPIOARI KRITIKA

Humen filosofia, hein handi batean, kausalitate printzipioari egindako kritikan oinarritzen da. Arrazionalisten ustez, arrazoiak ebidentziatzat ezagutzen duen printzipioa zen kausalitatea. Deskartesek Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zuen; izan ere, Jainkoa bezalako izaki perfektu bat soilik izan zitekeen perfekzioaren ideiaren sortzaile. Lockek ere, printzipio bera erabili zuen gure sentipenak kanpoko errealitate batek sortzen dituela onartzeko eta Jainkoa munduaren eta gizakien existentziaren kausa zela adierazteko.

Kausalitatearen printzipio hau kausa-efektua aztertzen duen behaketa da eta horren arabera, kausa batetik ezinbestean efektu bat dator. Humen ustez, kausalitatearen printzipioa ez da ideien arteko harremana, ez eta gertaerazko arazoa ere. Gainera, kausa-efektuaren artean ez dago ezinbesteko loturarik, zeren ez baita inon agertzen bien arteko loturaren inpresiorik.

Hala ere, kausa batek behin baino gehiagotan efektu bera izateak gure adimenean eragina du: ohitura, aztura sortzen du. Horrela, kausa eta efektu batek arteko loturaz jabetuko naiz aurretik izandako esperientzia berdintsuen oroitzapenagatik. Baina hori guztia sinesmena besterik ez da; izan ere, ez da pentsaezina kausa baten efektua beste edozein izan daitekeenik.

Horregatik, kausalitatearen printzipioak iraganeko eta orainaldiko ideiak ordenatzeko balio digu, baita etorkizunari buruzko iragarpenak egiteko ere. Baina iragarpen hauek ez dira inoiz zirrarak izango, ez baitugu etorkizuneko inpresiorik izateko aukerarik eta, beraz, ideia horiek ez dira zilegi izango. Ondoriozta dezakegu, orduan, unean-uneko eta iraganeko hautemateez soilik egon gaitezkeela ziur, horiek baitira ezagutu ditzakegun bakarrak. Kausalitatearen printzipioak sinesmena bakarrik eskaintzen digu, hau da, probablea dena.

Aurretik esandakoan oinarrituz, argi dago kausalitatearen printzipioa funtsik gabekoa dela eta erabiltzekotan, modu egokian egin behar da, hots, inpresio batetik bestera pasatzeko. Zenbait kasutan, kausalitatearen gehiegizko erabilpena egiten da, modu okerrean erabiliz. Hori da, hain zuzen, arrazionalistek eta beste zenbait filosofok egindakoa.

Dena den, aipatu kausalitatearen printzipioak gugan sorrarazten duen aztura eguneroko bizitzan beharrezkoa dela. Esperientziaren bidez ezagutzen ditugun kausa-efektuei esker, biziraun dezakegu. Adibidez: badakigu altuera handi batetik lurrera erortzean, grabitatearengatik, lurra jo eta hil gaitezkeela.

ARRAZIONALISMOAREN KONTZEPTU FILOSOFIKOEI KRITIKA

Humek egin zituen azterketei esker, ondorioztatu zuen giza ezagutzaren jatorria eta muga esperientzia dela eta horregatik, gure hautemateetatik kanpoko errealitatearen ezagutza lortzea ezinezkoa da. Gure adimena, berak zioen bezala, edozein esperientziaren aurretik zuriz dagoen orri txuri bat bezalakoa da, zein, esperientziari esker, idazten joaten dena.

Humek aurretiko metafisikaren objektuei buruzko ikusmolde arrazionalistak kritikatu zituen:

Substantziaren ideia: Humeren egiaren irizpideari jarraituz, ideia bat zilegi izateko bere jatorrian dagoen zirrara ezagutu behar dugu. Hori dela eta, substantzia bere baitan ezin dezakegu ezagutu, substantziaren kausa den inpresioaren berririk ez dugulako, soilik objektuen kualitateak hautematen ditugu. Substantziaren existentzia, beraz, ezin da frogatu eta ideia hori gure irudimenean jatorria duen ideia zentzugabea da.

Kanpoko munduaren ideia: zentzumenen bidez ez ditugu objektu fisikoak jarraitasunez hautematen. Horretaz gain, arrazoiz ere ezin ditzakegu ezagutu, ezin delako kausalitatearen printzipioa erabili objektuen existentzia gure hautemateetatik deduzitzeko.

Oroimenari esker, zirrara etenak baina berdintsuak direnak lortzen ditugu, eta horien arteko koherentziaz eta konstantziaz jabetzen gara. Oroimena da, beraz, zirraren kausa den substratu batengan pentsarazten diguna eta berari esker gorputz edo objektu bat eta bera dela ohartzen gara. Lockek mundua gure zirraren kausatzat hartu zuen.

Jainkoaren existentzia: egi kritikoarekin jarraituz, Jainkoaren ideia ere ezagutezina zaigu, ez dugulako Jainkoaren ideiaren kausaren zirrararik jasotzen. Zenbait filosofiak, hala ere, Jainkoaren existentzia mundu fisikoaren kausatzat hartu zuten, kausalitatearen printzipioaren erabilpen gehiegizko bat eginez. Hots, inpresio ezetik inpresio ezera pasatuz.

Niaren ideia eta identitatearen arazoa: oroimenari esker oroitzen gara izandako zirrara guztiez, eta hauek lotzerakoan, zirrara guzti horiek euskarri bat behar dutela pentsatzen dugu, niaren ideiara joz. Baina nahasten ari gara oroimena niaren kontzientziaren ideiarekin. Niaren ideia zilegi izateko, pertsona baten bizitza osoan zehar bat eta aldaezina den zirrara bat topatu beharko genuke, baina argi dago horren ordez zirrara asko eta desberdinekin aurkitzen garela. Ondorioz, niaren ideia ezin da ezagutu, fikziozkoa da eta sinesmenaren ondorio ere.

Bukatzeko, aipatu beharra dago aurretiko gogoetak Hume fenomenismora eraman zutela. Hau da, gure hautemateetatik kanpo ezin dugu ezer ezagutu, ideiak eta zirrarak soilik. Hortaz, errealitatea fenomeno hutsa da eta ezin dut esan errealitateko ezer gure hautemateen kausa denik. Fenomenismo honek, era berean, eszeptizismoan amaitzen du: ezagutza matematikoaz gain ez dago ezer ziurtasun osoz dakidanik eta, beraz, ezagutza oro probablea baino ez da. Ez dago egiarik guztiontzat komuna eta betikoa denik.

Dena den, eszeptizismo hau ez da muturrekoa. Gauzak diren bezalakoak direla sinetsi behar dugu, baino ahaztu gabe probableak eta kontingenteak direla. Eszeptizismo hau, era berean, dogmatismoaren aurkako antidotoa da. Dogmatikoek egiaren jabe zirela uste zutenez, behin baino gehiagotan beren ideiak inposatzeari ekin zioten. Humen ustez, inor ezin da egiaren jabe izan eta horregatik, edonoren iritzi eta pentsamenduak geureak bezain baliagarriak eta errespetagarriak behar dute izan. Honek tolerantziaren eramaten gaitu eta gizakien arteko elkarbizitza ahalbidetu.

MORALA

Humen helburua ezagutza berreraikitzea zen, oinarri sendo baten gainean. Oinarri hori, giza izaeraren gaineko zientzia izan behar duela konturatu zen, giza gaitasunek eta mugen araberakoa izango baita zientzien sistema.

Humek argi zeukan gizakioi ekintzak, orokorrean, axola zaizkigula eta horregatik aldiro epaitzen ditugula. On gisa epaitzen ditugunak, bertutetsuak dira eta txarrak, aldiz, bizioak. Tradiziozko filosofiaren ustez (XVIII. mende arte) arrazoimena moralaren oinarria zen. Gizakiari berezko zaiona (arimari) arrazoia bada, adimenean edo arrazoian oinarritutako ekintza honen jarraipenari esker lortuko du gizakiak bertutetsu izatea, eta azkenik, zoriontasuna.

Humek aztertu zuen, bere teorietan oinarrituz, nolakoa izango zen morala arrazoian oinarrituko balitz: ezagutza matematiko moduko batean oinarrituko balitz, ekintza guztiak berdinak izango ziren izaki guztien artean eta berdin epaitu beharko lirateke. Orduan, gizakiongan gaitzesgarriak diren ekintzak animalietan ere izango lirateke,adibidez,pertsona bati nabala sartzea krimentzat daukagu,animali bati gauza bera egiten diotenean aldiz,normaltzat daukagu lan bezala ere ikusia(harakinak) eta hori ez da horrela gertatzen.

Ezagutza faktiko modukoan oinarrituko balitz, bizio edo bertute baten kausa den inpresioa topatu beharko genuke (tiro bat, odola…), baina ez genuke bizio horren inpresiorik jasoko. Ondorioz, ezagutza ez bada moralaren oinarria, sentimenduak izan beharko dute horrenbestean. Ekintza on eta bertutetsuen aurrean, gure baitan onespen sentimendu atsegin bat sortzen da eta, aitzitik, ekintza txar eta biziotsuen aurrean, gaitzespen sentimendu bat pizten zaigu. Sentimendu horiek, gure interes propioetatik ahalik eta gehien aldentzen badakigu, kontu emango gara sentimendu horiek unibertsalak direla.

Sentimendu unibertsal horren kausa sinpatia da: sinpatiari esker, besteen barruan jartzeko gai gara eta horri esker, ekintza onak bertutearekin lotzen ditugu eta txarrak, aldiz, bizioarekin. Sinpatiaz gain, ekintza baten ontasunaz jabetzeko, baliagarritasun sentimenduaz baliatzen gara. Hots, ekintza bat ona bada, gizakion elkarbizitzarako baliagarria dela sentituko dugu.

Baliagarritasun sentimendu horri esker, era berean, gizartearen sorrera azal daiteke. Gizarte antolatua gizakiarentzat duen baliagarritasunetik sortzen da, eta hiru abantaila nagusi ditu: indarra, trebetasuna eta segurtasuna.

Amaitzeko, “Humen nabala” edo “gillotina” azaldu behar dut. Humek, aurretiko zenbait filosofok logikaren aurkako jauzien ondorioz egindako falaziak kritikatu zituen. Bere ustez, ezin dugu arrazonamendu batean judizio deskriptiboetatik judizio preskriptiboak atera, pauso hori ez delako zilegi. Adibidez, lehen premisak “gizakia arrazionala da” balio eta bigarrenak, “Aristoteles gizakia da”; ondorio bezala ezen da. “Sokratesek arrazoiaren arabera jokatu behar du” aztertu. Izan ere, zerbait berria eransten ari gara eta modu batean edo bestean, ondorioak premisetan beraietan egon behar du.

POLITIKA

Humek gizartearen sorreraren buruzko teoria propioa atera zuen aurrekoen ikusmoldeak kritikatu ahala. Bere ustez, gizakia ez dago natura egoeran gizartean sartu aurretik eta gizartea, halaber, ez da hitzarmen sozial baten ondorioz sortzen gizartea, sentimendu baten ondorio da eta ez arrazonamendu batena. Gizakiak gizartearen baliagarritasuna sentitzen duelako eratzen da eta hiru abantaila nagusi eskaintzen dizkio: segurtasuna, indarra eta trebetasuna.

Gizarte horren jatorrizko oinarria, printzipio orokorra, familia da. Eta familia hauek elkartzen dira, jabetzen segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko. Gobernuaren jatorria ere bere baliagarritasunetik azaltzen da. Humen iritziz, gobernua guztiz baliogabea balitz ez litzateke sortuko eta gainera gobernurik gabe gizakien arteko adostasunera iristea oso zaila gertatuko zenez, komenigarriagoa da norbaiten esanetara egotea.

Gobernuaren sorrera eta berari zor zaion obedientzia ez da aginte aitatiarraren garapenetik eratortzen, gizarte desberdinen arteko gerretatik baizik. Gerra garaian, buruzagi baten edo batzuen esanetara egotea praktikoa izan bazaigu, argi dago praktikoa izango dela buruzagi horiek boterean jartzea. Honela, beren neutraltasunari esker, errazago izango baita ahalik eta pertsona gehienentzat onuragarriak diren erabakiak hartzea. Funtsean, gobernua ere baliagarritasun sentimendu batetik sortzen da.

Bukatzeko, aipatu behar Humen teoria politikoaren oinarrian nolabaiteko posibilismoa hautematen dira: errealitateari gertatzen dira eta gehiengoak pentsatzen duena hartzen ditu kontuan, eta ez a priorizko arrazonamenduak.