Upload
asierkorta
View
280
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
iKASGELAKO BLOGA NOLA EGIN
Citation preview
DISEINATU IKASGELAREN BLOGA MODU ERRAZEANBLOGGER-EKIN
IBILBIDEA
Zer egingo dugu?Kapsula-lantegi honetan, blog edo egunkari bat Blogger izeneko doako web 2.0 tresna
erabilita oso erraz diseinatzeko modua azalduko dugu. Eta (hau da interesgarriena),
ikasgelan eta ikasgaiekin lan egitean blog hori nola erabili ere modu praktikoan
erakutsiko dugu.
Zein urrats emango ditugu?1. Hasteko, ikuspegi orokorretik, bloga zer den eta lantegia garatzeko zein
programa erabiliko dugun azalduko dugu. Googleren Blogger programa
erabiliko dugu. Programa horren jabea, Interneteko beste hainbat aplikazioren
kasuan bezala, bilatzailea da.
2. Tresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei
zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu: Irakasgaiaren bloga sortzea.
3. Modu autonomoan praktikatzeko, Bloggerekin egiteko ariketa bat planteatzen
dugu, oinarrizko arloetako baten (Hizkuntza, Matematika edo Ingurunearen
ezaguera) curriculumari aplikatuta: Blog jakintsua, ikasleentzako taldelanekoproposamena.
4. Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen
ditugu, jorratutako kontzeptuen eta prozeduren inguruko gogoeta bultzatzeko,
eta horiek errazago ulertzeko.
Nola aurkezten ditugu materialak?Hainbat formatu konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko dauden
aukerak eskaintzearren:
1. Material osoaren bertsio inprimagarria PDF formatuan eta WEB formatuko
bertsio elektronikoan, Interneteko konexioaren beharrik gabe kontsultatzeko.
2. 1. eta 2. urratsen edukia azaltzeko bertsio bideo-tutoriala.
3. 3. urratsaren edukiari buruzko bertsio bideo-tutorial elkarreragilea.
Eta, kemenez hasteko, gozatu bideo honekin:
http://photopeach.com/album/14gen8d?ref=est Curso web 2.0 2009-2010 (Web 2.0
ikastaroa 2009-2010) izenburua du eta Antonio González García irakasleak egina da.
Gustatuko zaizu!