Upload
others
View
1
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 1
A KATEGORIA (LH 5. - 6.)
1.- Jainkoak ze herrirekin sortzen du bere Ituna Biblian? A) Israel
B) Egipto
C) Fenicia
D) Filistea
2.-Israldarrak non zebiltzan oinez Ituna hitzartu zutenean?
A) Mendian barrena.
B) Hirian barrena.
C) Basamortuan barrena.
D) Kostaldean zehar.
3.- Ze menditan hitzartu zuen Jainkoak Ituna bere herriarekin? A) Catalina Mendian
B) Sinaí mendian
C) Catherine mendian
D) Serbal mendian
4.- Zein da Itunaren sinonimoa?
A) Desadostasuna
B) Tirabira
C) Bitxia
D) Aliantza
5.- Ze esanahi dauka Biblian Itun hitzak? A) Jaungoikoa eta nire herriaren arteko aliantza.
B) Jaungoikoaren herriak ospatzen duen besta.
C) Adiskide talde baten arteko laguntasuna
D) Eztei eraztuna
6.- Ituna ezartzen denean zer itxaro du Israel herriak Jaungoikoagandik? A) Jaunak zoriondu ditzala
B) Jaunak hitz egin diezaiela
C) Jaunka barka ditzala
D) Jaunak anima ditzala
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 2
7.- Zer eskatu zien Jaungoikoak trukean? A) Aginduak bete zitzatela
B) Lagunak izan zitezela
C) Besta bat egin zezatela
D) Otoitz egin zezatela
8.- Zer egin zuten Israeldarrek Moises haserrarazteko? A) Borrokatu.
B) Bertze herriekin joan ziren.
C) Urrezko zekor bat egin eta gurtu.
D) Bertze pertsona batzuetaz gaizki hitz egin zuten.
9.- Zer egin zuen Moisesek Israeldarren Jaungoikoa ahaztu zutela ikustean? A) Jaunak emandako taulak eta urrezko zekorra hautsi.
B) Jaunak emandako liburua hautsi.
C) Urrezko zekorra erre.
D) Errieta egin.
10.- Urrezko zekorra suntsitu ondoren zer eskatu zien Moisesek? A) Bere herria zigortu zezala.
B) Esklabotzatik askatu zitzala.
C) Egiptoarrengandik salbatu zitzala.
D) Barkatu zitzala.
11.- Zer egin zuen Jaungoikoak Moisesen eskaria entzunda? A) Ez zuen aditu eta haserretu zen.
B) Aditu zuen eta atsekabetu zen.
C) Bere eskaria aditu eta barkatu zituen.
D) Aditu zuen eta poztu zen.
12.- Zer eman zion Jaunka Moisesi bere herriarekin egindako Itunaren zeinu gisa?
A) Itunaren Kutxa
B) Mana. C) Biblia
D) Aginduak.
13.- Zer erakutsi zuen Jaungoikoak bere buruaz Itunaren bitartez? A) Bere ontasuna eta errukia.
B) Bere boterea eta jainkotasuna.
C) Bere edertasuna eta indarra.
D) Bere lana eta konplexutasuna.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 3
14.- Bibliako ze liburutan aurki dezakegu Jaunak Aginduak ematen ditueneko
kontakizuna?
A) Hasiera
B) Irteera
C) Apokalipsia
D) Salmoak
15.- Moisesez gain, ze bertze Patriarkekin ezarri zuen Jaungoikoak Ituna?
A) Josue eta Danielekin.
B) David eta Salomonekin.
C) Noe eta Abrahamekin.
D) Samuel eta Eliasekin.
16.- Zenbat liburu dauzka Bibliak? A) 72
B) 46
C) 73
D) 65
17.- Bibliaren atalak dira: A) Itun Zaharra eta Ebanjelioak
B) Ikasleak eta Apostoluak
C) Pentateukoa eta Ebanjelioak
D) Itun Zaharra eta Itun Berria
18.- Zenbat gutun idatzi ziren lehen kristau komunitateen baitan? A) 5
B) 32
C) 21
D) 36
19.- Ze liburu ez da Itun Berrikoa? A) Pentateukoa
B) Ebanjelioak
C) Apostoluen Eginak
D) Apokalipsia
20.- Zenbat liburu dauzka Itun Berriak? A) 27
B) 46
C) 35
D) 51
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 4
21.- Zer da Itun Berria? A) Kristo jaio aurretik idatzitako Bibliako liburuak. B) Ama Birjina jaio ondoren idatzitako Bibliako liburuak. C) Jesus piztu ondoren idatzitako Bibliako liburuak.
D) Abraham jaio zenean idatzi ziren Bibliako liburuak.
22.- Norekin hasten da Salbamen historia?
A) Jesus jaio zenean.
B) Israel herriaren historiarekin batera.
C) Jesus piztu zenean.
D) Espainiako historiarekin batera.
23.- Zein ez da Ebanjelari bat? A) Markos
B) Lukas
C) Mateo
D) Jesus
24.- Zer kontatzen du Apostoluen Eginak liburuak?
A) Elizaren sorrera eta lehen kristauen bizimodua.
B) Munduaren sorrera.
C) Jaungoikoarekiko fedea olerki moduan.
D) Jesusen jaiotza.
25.- Parabolak kontatzen dira:
A) Itun Zaharrean
B) Hasiera
C) Itun Berria
D) Irteera
26.-Isaias eta Danielen liburuak irakur daitezke bertan: A) Liburu poetikoak B) Liburu historikoak C) Itun Berria D) Liburu profetikoak
27.- Biblia kristauon liburua da, norengandik jaso baitu inspirazioa? A) Jainkoa
B) Moises
C) Abraham
D) Jose
28.- Irteera bertako liburua da: A) Apokalipsia
B) Pentateukoa
C) Itun Berria D) Korana
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 5
29.- Salmoak bertan aurki ditzakegu: A) Itun Berria
B) Apokalipsia
C) Liburu poetikoak
D) Liburu historikoak
30.- Kreazioa bertan kontatzen da: A) Ebanjelioak
B) Pentateukoa
C) Apostoluen Eginak
D) Apokalipsia
31.- Jakob-en semeetako baten izena da: A) Amos
B) Isaias
C) Benjamin
D) Jakobito
32.- Hasiera liburuaren arabera, ze egunetan sortu zuen Jainkoak gizakia? A) Laugarrenean
B) Bostgarrenean
C) Seigarrenean
D) Zazpigarreneano
33.- Biblian irakur dezakegu Jaunak emakumea sortu zuela….. A) Gizona bakarrik egon ez zedin.
B) Gizonak eztabaidan aritzeko norbait eduki zezan.
C) Gizakiak ugaltzea posible izan zezan.
D) Berdintasuna bilatzen zuelako.
34.- Hasiera liburuaren arabera, Adan eta Ebak jan zuten fruituak zer irudikatzen
du? A) Sagar bat
B) Bekatua, eta desobedientzia.
C) Debekatutako fruitua. D) Jaungoikoaren burugogortasuna.
35.- Hasiera liburuaren arabera, zergatik hil zuen Kainek Abel? A) Istripuz.
B) Bekaizkeriagatik.
C) Arrazoirik gabe.
D) Nahi izan zuelako.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 6
36.- Zenbat animali erran zion Jaunak Noeri arkan sartzeko?
A) 250
B) Espezie bakoitzeko bat.
C) Momentu horretan existitzen zirenak.
Espezie bakoitzeko bikote bat. 37. Zenbat Ebanjelari daude? A) 4
B) 5
C) 6
D) 3 38.-Zein da Ebajelioko protagonista? A) Ama Birjina
B) Jesukristo
C) San Jose
D) Jainkoa
39.- Nork konbentzitu zuen Eba debekatutako fruitua jan zezan? A) Sugeak
B) Adanek
C) Krokodiloak
D) Oreinak.
40.-Zer egin zuen Jainkoak zazpigarren egunean?
A) Animaliak sortu.
B) Landareak sortu.
C) Gizakia sortu.
D) Deskantsatu.
41.- Nola jakin zuen Noek uholdearen ondoren lehorreratu zezakeela? A) Usoa ez zelako itzuli.
B) Usoa esku-hutsik itzuli zelako.
C) Usoa olibondo adar batekin itzuli zelako.
D) Jainkoak erran ziolako.
42.-Nola deritzogu Jainkoaren Hitza idatzita dagoen liburuari? A) Biblia
B) Katixima
C) Hiztegia D) 10 Aginduak
43.- Nork salbatu zuen Israel herria Egiptoarren mendeko esklabotzatik?
A) Noek
B) Jakobek
C) Moisesek
D) Abrahamek
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 7
44.- Bibliako ze liburutan aurki dezakegu kreazioaren kontakizuna? A) Zenbakiak
B) Hasiera
C) Irteera
D) Lebitikoa
45.- Bibliako ze ataletan hitz egiten da Israel herriaren inguruan? A) Ebanjelioetan
B) Itun Berrian
C) Itun Zaharrean
D) Lukasen
46.- Nork garaitu zuen Goliath? A) Salomonek
B) Moisesek
C) Isaakek
D) Dabidek.
47.- Zer ezartzen du Jainkoak Abrahamekin? A) Biblia
B) Aliantza
C) Ilusioa
D) Mezua
48.- Kanako ezteietan Jesusek ura zertan bilakatu zuen? A) Ogia
B) Ardoa
C) Ur bedeinkatua
D) Zerbeza
49.- Ze izen Biblikok erran nahi du “jendetza handi baten aita”? A) Jesus
B) Abraham
C) Jakob
D) Aingerua
50.- Nor izan zen Israel herriko lehen erregea? A) Salomon
B) Roboan
C) Dabid D) Saul
51.- Zenbat urterekin hasi zen Jesus bere misioa betetzen? A) 30
B) 10
C) 50
D) 5
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 8
52.- Nola zuten izena zerbait erakusteko Jesusek kontatzen zituen istorioek?
A) Fedea
B) Parabolak
C) Mitoak
D) Magia
53.- Zein da Jesusen arabera agindurik garrantzitsuena? A) Barkamenaren agindua B) Maitasunaren agindua C) Inor ez hil D) Ez lapurtu
54.- Zenbat liburu ditu Itun Zaharrak? A) 46
B) 27
C) 73
D) 250
55.- Zein liburu ez da Itun Zaharrekoa? E) Irteera F) Zenbakiak
G) Joan
H) Hasiera
56.- Bibliako zein zatik dakar Jesusen mezua? I) Lebitarrena J) Itun Berria
K) Irteera
L) Itun Zaharra
57.- Zenbat apostolu elkartu zituen Jesusek? A. 46 B. 12
C. 10
D. 17
58. Nola zuen izena Moisesen anaiak? A. Jesus B. Aaron
C. Abraham D. Isaak
59. Nork esan zuen “Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen
harria”? A. Jesusek B. Farisearrek
C. Mariak
D. Joanek
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 9
60. Zenbat tributan antolatu zen Israelgo herria agindutako lurraldean? A. 27
B. 73
C. 46
D. 12 61. Nola zuen izena Isaaken emazteak? A) Rakel B) Rut
C) Rebeka
D) Sara
62. Zer menditan zegoen Moisesek bere makilarekin jo zuen harkaitza, handik ura atera zedin eta Israelgo herri egarrituak edan zezan? A) Meriba mendia B) Massa mendia
C) Horeb mendia
D) Dura mendia
63. Nola esaten zaio Errege Magoen etorrera ospatzen den egunari? A) Gabon gaua B) Eguberria
C) Abendualdia
D) Epifania
64. Norekin gelditu zen Maria Jesusen heriotza eta piztueraren ondoren? A) Erromatarrekin
B) Behartsuekin
C) Apostoluekin
D) Juduekin
65. Nork agindu zuen israeldarren ume ar edo mutiko guztiak hiltzeko? A) Aaronek B) Jainkoak
C) Moisesek
D) Faraoiak
66. Zer da parabola bat? A) Gezur bat B) Adibide bat
C) Amets bat D) Israelgo janari tipiko bat
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 10
67. Zer esan nahi du "Biblia" hitzak? A) Liburu santua
B) Liburuak
C) Legea
D) Bedeinkapena
68. Zer da Itun Zaharra? A) Jesus jaio baino lehenago idatzi ziren Bibliako liburuak B) Jesus piztu eta gero idatzi ziren Bibliako liburuak C) Mahoma jaio baino lehen idatzitako Koranaren zati bat D) Moises jaio baino lehenago idatzi ziren Bibliako liburuak 69. Nor zen Abraham? A) Lehenengo fededuna B) Profeta bat
C) Mesias
D) Aita Santu ospetsu bat
70. Zer esan nahi du “aingeru” hitzak? A) Ona B) Bidalia
C) Espiritua
D) Kasik Jainkoa
71. Zer ospatzen dute katolikoek Deikundearen jaian? A) Aingeruak Mariari iragarri ziola Mesiasen ama izango zela B) Jesusen iragarpena hirugarren egunean piztuko zela esanez
C) Egiptotik askatuko zituela esaten zuen iragarpena
D) Israel herria Agindutako Lurraldera iritsi zela
72. Zein da Bibliako lehen liburua? A) Hasiera B) Apokalipsia
C) Irteera
D) Ebanjelioa Mateoren arabera
73. Zein ebanjeliok kontatzen dute Jesusen jaiotza? A) Joan eta Markosenak
B) Lukas eta Mateorenak
C) Joan eta Mateorenak
D) Mateo eta Martinenak
74. Zer ospatzen dute katolikoek Igokunde jaian? A) Jesusen zeruratzea, berpiztu eta berrogei egun geroago B) Ama Birjinaren zeruratzea
C) Apostolu guztien zeruratzea D) Jesusen igoera Jerusalengo tenplura
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 11
75. Bibliaren arabera, zer zen Babel? A) Liburu bat B) Dorre bat
C) Gamelu bat
D) Babiloniako erregina
76. Ba al dago Biblian Baruk izeneko libururik? A) Bai, Itun Berrian B) Ez
C) Bai, Pentateukoan D) Bai, Itun Zaharrean 77. Biblian “Jainkoaren besoa” esaten denean, zer esan nahi da? A) Jainkoaren indarra
B) Jainkoaren gudarosteak
C) Paradisua
D) Judutarren opil bat
78. Nola deitzen da Jesus gurutziltzatu zuten tokia? A) Karmelo mendia B) Golgota
C) Atos mendia
D) Sinai mendia
79. Zer animaliarekin alderatzen da Jesus askotan Itun Berrian? A) Usoa B) Arraina
C) Arranoa
D) Bildotsa
80. Zer esan nahi du "Emmanuel" izenak? A) Jainkoak salba zaitzala B) Jainkoa gurekin
C) Jainkoak babes zaitzala
D) Jainkoa urruntzen da
81. Nola du izena Mariari agertzen zaion eta gizakundea iragartzen dion aingeruak? A) Rakel B) Gabriel
C) Maria
D) Elisabet
82. Nola du izena arabiarren arbasotzat hartzen den Abrahamen semeak? A) Isaak B) Ismael
C) Israel D) Jose
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 12
83. Zer izen jarri zion Jainkoak Jakobi? A) Isaak
B) Ismael
C) Moises
D) Israel
84. Jerusalendik hurbil dagoen zer hiriri erori zitzaizkion harresiak Josueren turuten soinuarekin? A) Beleni
B) Antiokiari
C) Jerikori
D) Nazareti 85. Zer kargu garrantzitsu izan zuen Dabidek Israelen? A) Enperadorea B) Erregea
C) Faraoia
D) Apaiza
86. Israelgo zer hiriri deitzen zitzaion maiz Sion? A) Jerusalen B) Betania
C) Jeriko
D) Nazaret
87. Zer zen Itun Berrian "Publikano" bat? A) Mediku bat
B) Pertsona ospetsu bat
C) Zerga-biltzaile bat
D) Bidelapur bat
88. Asteko zer egunetan hil zen Jesus? A) Igandean B) Astelehenean
C) Ostegunean
D) Ostiralean
89. Itun Berrian zer pertsonaiari buruz hitz egiten da gehien? A) Jesus B) Paulo
C) Petri
D) Jakob
90. Zer hitz erabiltzen du Jesusek bere otoitzetan Jainkoarekin hitz egiten duenean? A) Jauna
B) Txit gorena
C) Lagun D) Abba (Aita)
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 13
91. Zein da Jainkoaren izena Itun Zaharraren arabera? A) Yahve B) Jehoba
C) Adonai
D) Mesias
92. Zenbat ebanjelio daude? A) Lau B) Hiru
C) Bi
D) Bat 93. Zer beste izenez deitzen zaio Sinai mendiari Itun Zaharrean? A) Itunarena B) Harlauzena
C) Horeb
D) Zoriontasunen mendia
94. Zer esan nahi du "Rabbi" hitzak? A) Lagun B) Jainko
C) Maisu
D) Aita
95. Bibliako zer liburutan kontatzen zaizkigu Elizaren lehenengo urratsak? A) Hasiera B) Ebanjelioa Mateoren arabera
C) Apostoluen eginak
D) Eklesiastikoa
96. Nola du izena Bibliako azken liburuak? A) Apokalipsia B) Hasiera
C) Lebitarrena
D) Isaias profetarena
97. Zein izan ziren Jesusen apostoluak? A) Mateo, Markos, Lukas eta Joan B) Petri, Andres, Done Jakue Nagusia eta Joan
C) Isaias, Jeremias, Baruk eta Daniel
D) Juda, Lebi, Aser eta Zabulon
98. Zer ordezkatzen du sugeak Adan eta Ebaren historian? A) Gaizkiaren sinboloa B) Askatasuna
C) Bekatua D) Ontasuna
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 14
99. Zein izan zen Jesusek egin zuen lehen miraria? A) Gaixo bat sendatu B) Ekaitza baretu
C) Ura ardo bihurtu
D) Euria botarazi
100. Zenbat salmo daude? A) 25 B) 23
C) 150 D) 200
101. – Zein izan zen Itun Zaharreko azkeneko liburu idatzia? A) Apokalipsia.
B) Jakinduria.
C) Hasiera.
D) Makabearren bigarren liburua.
102. – Zenbat ebanjelari izan zen ere Jesusen ikasle? A) 2.
B) 3.
C) 4.
D) Bat ere ez.
103. – Zein hizkuntza hitz egiten zuen Jesusek?
A) Arabiera.
B) Latinera.
C) Aramera.
D) Ingelera.
104. – Zein izan zen Jesusen ikasleen bizitza aldatu zuen gertakaria? E) Jesusen bataioa.
F) Jesusen jaiotza.
G) Jesusen piztuera.
H) Ogien eta arraien ugaltzea.
105. – Hasiera liburuaren arabera, zein proba jarri zion Jainkoak Abrahami? I) Bere seme Isaak sakrifikatzea.
J) Bere seme Ismael sakrifikatzea.
K) Elisabet eta Isaak leinutik kanporatzea.
L) Bere herria esklabutzatik askatzea.
104. – San Mateoren ebanjelioaren arabera, zenbat bider izan zen
tentatua Jesus basamortuan? A) Behin ere ez.
B) Hiru.
C) Hamar. D) Behin.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 15
105. – Nola aldatu zen Jairoren alabaren bizitza Jesusekin topatu eta gero? A) Berriro jaio zen, piztu egin zen.
B) Gaizkia egiten hasi zen.
C) Topatu izan ez balu bezala jarraitu zuen.
D) Etxetik alde egin zuen.
106. - Mehmet Ali Agcak tiro bat jo zion Juan Pablo II.ari hau papamobilan
zihola. Biek Jesusekin izan zuten topaketari esker, zer lortu zuten? A) Bake itun bat sinatu.
B) Barkatu eta lagunak izan.
C) Elkarrenganako errespeturik ez izan.
D) Elkarrekin hitz egiteari utzi.
109. – Jesuse gaixo batekin topatzen zenean… A) Baztertzen zuen.
B) Zaintzen zuen.
C) Mirari bat egin eta sendatzen zuen.
D) Besteengandik urruntzen saiatzen zen jendea ez kutsatzeko.
110. – Zer da mirari bat? Eta nortzuk egiten dute? A) Naturaz gaindiko zerbait eta pertsona guztiek egiten dute.
B) Naturaz gaindiko zerbait eta Jainkoak aukeratutakoek egiten dute.
C) Edozeinek egiten duen ekintza.
D) Inork egin ezin duen ekintza.
111. – Zer gertatu zitzaion Jesusi hil eta hirugarren egunera? A) Lurperatu zutela.
B) Balsamatu zutela.
C) Hilen artetik piztu zela.
D) Bere aitari agertzen zaiola.
112. – Nola aurre egiten dio Jesusek heriotzari? A) Alaitasunez.
B) Tristuraz.
C) Beldurrez eta esperantzaz.
D) Errabiaz.
113. – Zergatik ematen du Jesusek bizia? A) Maitasunagatik.
B) Kupidagatik.
C) Beste aukerarik ez zeukalako.
D) Ez zuelako bizitzen jarraitu nahi.
114. – Jesus pizturik ikusi zuten pertsonen izenak (Mt 28,1): A) Marta.
B) Patrizia.
C) Maria.
D) Virginia.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 16
115. – Zer egin zuten Jesusek mirarizko arrantzan bere mezua irakasten bukatu
zuenean? A) Nor bere etxera joan zen.
B) Sareak garbitzen jarraitu zuten.
C) Aintzirako erdialdera arraun egin eta sareak bota.
D) Ez ziren gehiago Jesusengana hurbildu ez zutelako berarengan sinistu.
116. – Noiz ospatzen da Jesusen piztuera? A) Garizuman.
B) Pazkoan.
C) Erramu Igandean.
D) Ostegun Santuan. 117.- Nori kontatzen dio Magdalako Mariak ikusi duena? A) Pedrori.
B) Mateori
C) Lukasi.
D) Markosi.
118. – Piztueraren kontakizunek Jesusen agerpena ikasleei eta… A) Tenpluko apezei kontatzen dute.
B) Gaixoei kontatzen dute.
C) Zenbait emakumeri kontatzen dute.
D) Beste inor gehiagori ez dute kontatzen.
119. – Zer esan nahi du kristauentzat Nazareteko Jesus Jainkoaren Semea dela? A) Mundu honetakoa ez zela besterik ez.
B) Erroldan aitaren abizenak daramazkila.
C) Bere pertsona osoki gizatiarra eta osoki jainkotiarra dela.
D) Ez du ezer ere esan nahi, Jainkoak Semerik ez daukalako.
120. – Zer esan nahi du Jesus piztu dela baieztatzeak? A) Bizirik dagoela, munduan bera eta bere ekintza presente daudela.
B) Zerura joan dela, besterik ez.
C) Jada ezin dugula ikusi ezta sentitu ere.
D) Fantasma bat dela.
121. – Hauetariko zein bide erabiltzen ahal dugu gaur egun Jesus aurkitzeko? A) Eliza, sakramentuak eta behartsuak.
B) Jainkoaren Hitza, misiolarien testigantzak eta Eukaristia.
C) Aurreko biak zuzenak dira.
D) Aurreko bi galderak okerrak dira.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 17
122. – Zer esan nahi du Jesus salbatzailea dela? A) Izen oso ederra daukala. B) Jainkoa eta gizakien artean eta baita gizakien arteko adiskidetze bat egon zela. C) Giza bizitza ez dagoela jadanik pekatua eta heriotzaren menpe.
D) Aurreko biak zuzenak dira.
123. – Nola sinisten ahal da Jesus gaur egun bizirik dagoela? A) Ezinezkoa da bizirik egotea. Errazena ez sinistea da. B) Bere agerpenen lekuko izan zirenen testigantzei erreparatuz. C) Prentsa arrosaren saioak ikusten, programa hauetan agertuko balitz ere…
D) Ezin da sinistu, hil baitzen. 124. – Ogia zatitu eta jan, eta ardoa edaten den bezala, hala eskainiko zuen Jesusek
bere bizia... A) Beste erremediorik ez zeukalako.
B) Pertsona guztientzako elikagai eta salbamen bezala.
C) Udan gose eta egarri ez izateko.
D) Behartu zutelako.
125. – Zer esan nahi du Jesus piztu dela baieztatzeak? A) Bizirik dagoela, munduan bera eta bere ekintza presente daudela.
B) Zerura joan dela, besterik ez.
C) Jada ezin dugula ikusi ezta sentitu ere.
D) Fantasma bat dela.
126.- Zein momentutan eman zien Jesusek maitasunaren agindua? A) Belenen.
B) Jerusalenen sartzerakoan.
C) Azken Afarian.
D) Legenardunak sendatu zituenean.
127.- Ogia eta ardoa eskaintzerakoan, zein hitz erabili zituen Jesusek? A) Har ezazue eta jan guztiok ogi erromatar hau ardoa edan ondoren.
B) Har ezazue ogia eta edan ardoa hau ona delako.
C) Har ezazue ogia baina ez ardoa.
D) Egizue hau nere oroigarri.
128.- Zein sakramentutan ekartzen dugu gogora Azken Afaria? A) Konfesioan.
B) Komunioan.
C) Ezkontzan.
D) Sendotzan.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 18
129.- Eukaristian, ogiaz gain, zer sagaratzen du apezak? A) Kopa bat ur.
B) Kopa bat ardo.
C) Kopa bat ardo eta ur.
D) Ogia besterik ez du sagaratzen.
130.- Mezako zein momentutan bizitzen da berriro Azken Afaria? A) Lehenbiziko irakurgaian. B) Salmoan. C) Eukaristian. D) Bedeinkapena ematean.
131.- Zertarako utzi zigun Jesusek Eukaristia? A) Gure gorputza elikatzeko. B) Elkartzeko aitzakia bat izan genezan. C) Egunero egin genezan. D) Bizi genezan eta bere oroigarri bezala egin genezan. 132.- Non aurkitzen dugu Jesus Elizan? A) Intsentsu-ontzian. B) Sagrarioan. C) Bataiarrian. D) Absidean.
133.- Zein egun berezitan ospatzen dugu kristauok Jesusen heriotza eta piztuera? A) Ostegunean. B) Ostiralan. C) Igandean.
D) Asteazkenean.
134.- Zein hitzekin eman zien Jesusek apezei ogia eta ardoa bere gorputz-odoletan
bihurtzeko boterea? A) Nik ogia eta ardoa sagaratzeko baimena ematen dizuet. B) Egizue hau nere oroigarri. C) Har ezazue ogia eta ez zarete gose izango. D) Hartu eta edan ardoa lagunekin nik afari honetan egiten dudan bezala.
136.- Konsagrazio edo sagaratzean, zertan bihurtzen dira ogia eta ardoa? A) Gaileta batetan. B) Jesusen gorputz-odoletan. C) Bildots batetan eta ardoan. D) Ogi eta ardo hobeagotan.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 19
137.- Nola deitzen da Meza Santuko momenturik garrantzitsuena? A) Berritzea. B) Bedeinkapena. C) Eukaristia. D) Agurra.
138.- Zer bizitzen dugu Eukaristian? A) Jesusen Bataioa. B) Jesusen heriotza. C) Jesusen jaiotza. D) Jesusen heriotza eta piztuera.
139.- Zein sakramentuk ematen dio amaiera kristau-sarbideari? A) Bataioa. B) Sendotza. C) Ezkontza. D) Eukaristia.
140.- Meza Santua bukatzerakoan, apezak “zoazte Jaunaren pakean” esaten du. Zer
esan nahi du? A) Lasai joan gaitezkeela. B) Jesusek agindutakoa betetzera bidaltzen gaituela: eguneroko bizitzan Jainkoaren
borondatea betetzera. C) Meza bukatu dela. D) Zoriontsuak izateko.
141.- Zer esan nahi du elkartasunak? A) Jainkorekiko eta Jainkoaren Herriarekiko batasuna. B) Betiko bizitza aurreratzen dugu. C) Eskuekin elkartzen gara. D) Ez du deus ere esan nahi.
142.- Noiz eskatzen die Elizak fededunei Eukaristian parte hartzea? A) Astelehenetan. B) Igandeetan eta jaiegunetan. C) Lehenengo Jaunartzean soilik. D) Ezkontza egunean.
143.- Zein fruitu EZ du ematen Jaunartzeak? A) Jesusekin gehiago elkartzen gaitu. B) Bataioan jasotako grazia gorde, areagotu eta berritzen du. C) Pekatuarengandik urruntzen gaitu. D) Nagusiak egiten gaitu.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 20
144.- Seinalatu Sakramentu Guztiz Santuari bisita egitea EZ dena: A) Esker onaren adierazgarri bat. B) Santo Domingo bisitatzea. C) Maitasun seinale bat. D) Bete behar dugun betebeharra.
145.- Zer esan nahi du kristauentzat Kristo zerura igo izanak? A) Jesusek betirako adio esaten digula. B) Beste pertsona batengan berraragiztatu zela. C) Gurekin baino, Jainkoarekin egotea nahiago duela. D) Gu, jaunartzerakoan, berarekin zeruan egongo garela ere.
146.- Non ospatzen du apezak Eukaristia? A) Ponte edo bataiarrian. B) Koruan. C) Aldarean. D) Sakristian.
147.- Meza Santuaren momentu nagusia… A) Berriztatzea da. B) Bedeinkapena da. C) Hitza da. D) Konsagrazioa edo sagarapena da.
148.- Nork bedeinkatu zuen ogia eta ardoa Azken Afarian? A) San Pedrok. B) San Juanek. C) Judasek Jesusekin batera.
D) Jesusek.
149.- Zer erabiltzen dugu kristauok Jainkoari entzuteko? A) Gure belarriak. B) Adimena. C) Kontzientzia. D) Apezak.
150.- Zertan datza kristau-salbamena? A) Eguneroko bizitzan zoriontsun izatean. B) Deus ere ez faltatzea. C) Betiko zoriontasun osoa lortzean. D) Gurasoek gaitz guztietatik salbatzean.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 21
151.- Seinalatu erantzun okerra. Zeintzuk dira erlijioek salbamena aurkitzeko
eskeintzen dizkiguten bideak?: A) Naturaren edertasuna mirestea. B) Lagun asko izatea. C) Familian Jainkoaren maitasuna deskubritzea. D) Biblia irakurtzea.
152.- Jainkoak profeta bati, oraindik haurra zelarik, bere izenez deitu zion. Elkana
eta Ana bere gurasoek Eli apezarekin eraman zuten, Jainkoarekin elkartzeko
bideak irakats ziezaizkion. Zein da? A) Markos. B) Jakob. C) Moises. D) Samuel.
153.- Erantzun egokiena aukeratu. Kristautasunean, salbazioa… A) Piztutzean eta Jainkoarekin betirako zoriontasun osoan bizitzean datza. B) Zeruan datza. C) Ona izatean eta aginduen betetzean datza. D) Inpernutik salbatzean datza.
154.- Galdera honen erantzun erlijiosoa aukera ezazu. Zertarako nago ni mundu
honetan? A) Hazi, ugaldu eta hiltzeko, ez dago besterik. B) Fedez eta esperantzaz onartzen dudan misterioa da nire bizitza. C) Ezertarako ere ez, bizitzak ez dauka zentzurik. D) Zientziak konpondu behar duen arazoa da hori.
155.- Zer da gure bizitza zentzuz betetzen duena? A) Maitatu eta mimatu egiten gaituen familia bat izatea. B) Primeran pasatzeko eta dibertitzeko lagun asko izatea. C) Ona eta errukitsua den Jainko batengan sinistea. D) Ikastea eta nahi duguna lortzea.
156.- Osa ezazu esaldia hitz egokiarekin. “Erlijioek pertsonak zoriontsuak izateko
eta salbamena aurkitzeko ………………… eskeintzen dituzte”. A) Bideak. B) Festak. C) Sakramentuak. D) Lagunak.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 22
157.- Nire laguna triste dago, arratsalde honetan zinemara joan nahi eta ez duelako
berarekin joango denik aurkitu. Kontzientziaren arabera, zer egin beharko nuke? A) Nire lagunekin atera eta lasai egoteko beste egun batean joango garela esan. B) Eroarena egin eta ez joan berarekin. C) Zinemara lagundu eta animatzen saiatu. D) Nire anaiarekin jolastu behar ez banu, berarekin oso gustora joango nintzela esan.
158.- Zein da salbamen osoena eta originalena eskeintzen duen erlijioa? A) Hinduismoa. B) Kristautasuna. C) Budismoa. D) Islama.
159.- Zer egin behar dugu kristauok salbazioa eskuratzeko? A) Lagun hurkoekin, animaliekin eta naturarekin ongi portatu. B) Zortzi aginduak praktikatu. C) Yoga praktikatu. D) Jainko Aitarengan, Espiritu Santuarengan eta Jesu Kristorengan sinistu.
160.- Zer egin zuen Jainkoak guk salbamena lortu ahal izateko? A) Israel herriari bere burua agertu. B) Israeldarrak Egiptoko esklabutzatik askatu. C) Bere seme Jesus gure alde bizia ematera eta pekatuetatik salbatzera bidali. D) Berrogei egun eta berrogei gau iraun zuen uholdea bidali.
161.- Zenbait kristau-artelanetan, Jesus animali bat bezala irudikatuta agertzen da.
Zein animali da? A) Behi bat. B) Suge bat. C) Uso bat. D) Bildots bat.
162.- San Lukas eta San Juanen ebanjelioetan, salbamena aurkitzeko Jainkoaren
mezua entzutea etxeko lanak egitea baino garrantzitsua dela esaten du Jesusek. Nori
esan zion hau Jesusek? A) Zakeori, pikondo batera igo zenean. B) Martari, Maria eta Lazaroren arrebari. C) Judasi, saldu zuenari. D) Bartimeo itsuari.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 23
163.- Non aurki dezakegu salbazioaren historia? A) Itun Zaharrean. B) Salmoen liburuan. C) Itun Berrian. D) Biblian.
164.- Zer irudikatzen du bildotsak Rafaelen margo honetan? A) Jesusen Nekaldia eta Piztuera. B) Jesusen haurtzaroa. C) Jesusi egin dioten opari bat. D) Jesusen maskota.
165.- Artista askok, beraien artelanen bidez, salbazioa
isladatu nahi izan dute. Zein da margo honen -“El
entierro del conde de Orgaz”- egilea?
A) Pablo Picasso B) Vincent van Gogh C) El Greco. D) Leonardo da Vinci.
168.- Betidanik galdetu al dio gizakiak bere buruari
bizitzaren zentzuari buruz? A) Inoiz ere ez. B) Heriotzaz galde egiten zuenean soilik. C) Zenbait herritan. D) Beti, zibilizazio guztietan.
169.- Historiaurretik, zertan sinisten zuen gizakiak? A) Ezertan ere ez. B) Jainko aita babesle batetan. C) Bere boterean. D) Naturaz gaindiko indar misteriotsuetan.
170.- Hasierako gizakiek otoitzak eta errituak toki zehatzetan egiten al zituzten? A) Ez, ez ziren halako gauzez arduratzen. B) Gaur egun bezala, esparru sagaratuak zituzten. C) Beraien errituak egiteko, iruinarria eta trikuharriak bezalako monumentu sagaratuak
zituzten. D) Errezatzeko, kobazuloetan soilik biltzen ziren.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 24
171.- Antzinateko gizakia Jainko bakar batekin harremanatzen al zen? A) Bai, Jainko Bakarrarengan sinisten zuten. B) Bai, intimitatean Berarekin harremanatzen ziren. C) Ez, politeistak ziren baina ez zuten Berarekin harremanatzeko tenplurik. D) Ez, hainbat jainko-jainkosarengan sinisten zuten eta “zigurat” izeneko tenpluak eraiki
zituzten, zeinetan sakrifizioak eskeintzen baitzituzten.
172.- Antzinateko jainko-jainkosek gizakiei bere burua agertzen al zioten? A) Ez, ez zuten inoiz ere ez egiten. B) Bai, gizaki forma zeukaten eta hilezkortzat eta boteretsutzat zeuzkaten. C) Bai, herrietako errege-erreginak zirelako. D) Bai eta gizakiei etorkizuna iragartzen zieten.
173.- Jainkoak bidera irteten al zaio Israel herriari? A) Bai, Abraham eta Moisesi Bera bilatzera eta jarraitzera gonbidatuz egiten du. B) Ez, herri politeista bat da, antzinatekoak bezala. C) Jainkoak ez dio inoiz ere herri bati bere burua agertu. D) Bai, herri osoari modu orokorrean egin zion.
174.- Orokorrean hitz eginda, zer dira eta zer eskeintzen dute erlijioek? A) Gizakiek egiten dituzten erritu sinpleak dira. B) Gizakiak beteta ikusi nahiko lituzkeen mitoak dira. C) Ongi gorena lortzeko bide bezala, berraragiztatzearenganako sinisteak dira. D) Jainkoarekin betetasuna lortzeko, piztueran, berraragiztatzean edo minarengandiko
askatzean izaten diren sinesteak dira.
175.- Zer behar dute pertsonek erabat errealizatu ahal izateko? A) Lan ona eta familia eder bat. B) Pentsatu eta zer egin behar den jakin ahal izateko adimena. C) Beraien burua ezagutu. D) Bere burua eta Jainkoa ezagutzera eramango dituzten sinesmen eta sentimenduak.
176.- Zertarako ematen dio Jainkoak gizakiari askatasunaren oparia? A) Gizakiak uneoro nahi duena egiteko. B) Gizakia bere buruaren jaun eta jabe izateko. C) Benetako zoriontasuna ematen diona aukeratzeko. D) Bakarrik uzteko.
177.- Nola definituko zenuke pertsona fededun bat? A) Guztian sinistu eta aldi berean guztia zalantzan jartzen duena. B) Jainkoaren existentzian sinistu eta bere Jauna bezala onartzen duena. C) Munduko gauzekiko indeferentzia sentitzen duena.
D) Munduaren jatorrian interesa duakana.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 25
178.- Gure bizitzan Jainkoa onartzea eta gure Aitatzat izatea... A) Jaiotzerakoan irakasten diguten zerbait da. B) Liburuen asmakizun bat da. C) Bizitzeko garrantzitsua den zerbait da. D) Jainkoak gizakiei errebelaturiko egi bat da. 179.- Gizakiak Kreazioaren parte gara… A) Bere parte garelako. B) Izaki arrazoidunak garelako. C) Jainkoak bizia eman eta bere obraren partaide eta erantzule egin gaituelako. D) Kreazioko izate guztiak bezala jaio eta hil egiten garelako.
180.- Pertsonek fedea onartzen dutenean… A) Egunerokoa hobeto bizitzen dute. B) Bizitzan sufrimendua eta mina gainditzen dute. C) Egunero maite eta laguntzen dien Jainkoa bere aldamenean antzematen dute.
D) Ez diote bere buruei galdera gehiago egiten.
181.- Erlijio monoteistek… A) Mundua eta gizkiaren bizitzari zentzua ematen diete. B) Gizakiaren bizitzari zentzua ematen dion Jainko Bakar batengan sinisten dute. C) Bi dira: judaismoa eta islamismoa. D) Historiako garairik zaharrenekoak dira.
182.- Noiz lortzen du gizakiak bere osotasuna? A) Bere burua ezagutzerakoan. B) Nahi duen guztia lortzerakoan. C) Jainkoaren Seme bezala, Jainkoarengan uste osoa daukanean eta salbamenaren
historian Berarekin elkarlanean aritzen denean. D) Hiltzerakoan.
183.- Zer esan nahi du gizakia librea dela? A) Bere ekintzen jabe dela: saria ala zigorra merezi du. B) Ekintza onak ala txarrak egiten ahal dituela. C) Egiten duenaz jabetu behar dela. D) Nahi duena egiten ahal duela beti.
184.- Zertarako haragitu zen Jainkoaren Semea? A) Pekatutik salbatzeko eta aginduak emateko. B) Gizakiei hobeak izaten laguntzeko. C) Pekatutik salbatzeko eta zerura eramateko. D) Heriotzatik salbatzeko eta zerura eramateko.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 26
185.- Zein da Jesusek gizakiei bizitzarako egin dien errebelazio handia? A) Jainko-jainkosa gehiagoren existentzia. B) Gure bizitzaren egia ezagutarazi. C) Jainko Aitaren seme-alabak garela. D) Biblia ezagutarazi digu.
186.- Beste kulturekin alderatuz, nolakoak dira Israel herriaren irakaspenak? A) Originalak. B) Independienteak. C) Antzekoak. D) Kopiatutakoak.
187.- Israel herrian nortzuk zeukaten Jainkoaren jakinduria transmititzeko
eginkizuna? A) Apezek. B) Lege-maisuek. C) Zaharrek. D) Amek.
188.- Zenbat dira Biblian jakituriazko liburuak? A) 7. B) 4. C) 6. D) 5.
189.- Nola deitzen dira Jainkoaren jakintzaz mintzatzen diren Bibliako liburuak? A) Esaera zaharren bilduma. B) Argiak. C) Orojakileak. D) Jakituriazkoak.
190.- Zeintzuk dira jakituriazko liburuak? A) Job, Salmoak, Esaera Zaharrak, Kohelet eta eta Ben Sirak. B) Job, Esaera zaharrak, Kohelet, Ben Sirak eta Jakinduria. C) Salmoak, Jakinduria, Ben Sirak, Kohelet eta Esaera Zaharrak. D) Irteera, Kohelet, Esaera Zaharrak, Salmoak eta Negar Kantak.
191.- Osa ezazu esaera: “Ez utzi biharko…” A) Egin behar ez duzuna. B) Eskolako lanak. C) Gaur egin dezakezuna. D) Gehien gustatzen zaizuna.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 27
192.- Zeintzuk dira jakinduriari buruz Bibliaren antzeko testuak dituzten antzinako
zibilizazioak? A) Sumeriarra, Babiloniarra, Egipziarra. B) Txinatarra, Babiloniarra, Egipziarra. C) Arabiarra, Tibetarra, Errusiarra. D) Egipziarra, Tibetarra, Hindua.
193.- Jakinduriaren igorle hoberena... A) Liburutegi on bat da. B) Familia da. C) Internet da. D) Datu base on bat da.
194.- Bibliaren arabera, nola sortu zuen Jainkoak unibertsoa, diren gauza guztiekin? A) Zazpi egunetan. B) Pazientzia handiz. C) Gizakiarentzat etxe bat egiteko ilusioarekin. D) Bere jakinduriarekin.
195.- Zeren antzekoak dira jakituriazko liburuak? A) Historia motzak. B) Olerkiak. C) Esaera herrikoiak. D) Metaforak.
196.- Osa ezazu esaera: “Goiz jeikitzen denari…” A) Ez zaio gosaria hozten. B) Dena egiteko denbora dauka. C) Jaunak laguntzen dio. D) Azkar ixten zaizkio begiak.
197.- Osa ezazu esaera: “.... eman egin behar” A) Jasotzeko. B) Guztiei maitasuna. C) Soberan daukaguna baino gehiago. D) Jaso aurretik.
198.- “Jakintzak…” A) Denbora eta lana ematen du. B) Seguru egiten zaitu. C) Hanka ez sartzeko garrantzitsua da.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 28
D) Ez du lekurik betetzen.
199.- Jakinduriaren irakaspen nagusiak: A) Argia izatea hobea da eta hobe ibiliko zara. B) Apaltasuna, zintzotasuna, justizia eta eguneroko lana. C) Jakintsua bazara, besteek ikusiko dute eta zu bezalakoak izan nahiko dute. D) Jakintsuek zortea daukate eta guztia ongi ateratzen zaie.
200.- Nondik ikasten dute kristauek Jakinduriaren irakaspenak bizitzen? A) Parrokiko apezarengandik. B) Esaera zahar liburuetatik.
C) Jesusengandik, Bera Jainkoaren Jakinduria delako. D) Esaldiak dituzten argazki ederretatik.
201.- Bibliako jakinduriaren irakaspen nagusienetako bat... A) Gauzak azkar egitea da. B) Argia izateko asko irakurtzea. C) Familia estimatu eta errespetatzea. D) Besteekin ez burrukatzea.
202.- Jakituriazko liburuak honela mintzo dira Biblian aberastasunari buruz: A) Bestei laguntzeko ona da. B) Dirua eta boterea pilatzeko nahiak bihotza tristatzen du. C) Dirua eta boterea izanez gero, guztiek kasu gehiago egiten dizute. D) Hobe da dirua izatea besteek nabaritu gabe.
203.- Zein da Jainkoa kristauontzat? A) Ala. B) Yave.
C) Jesus. D) Satanas.
204.- Noiz deitu digu Jainkoak? A) Jaiotzerakoan. B) Jaunartze egunean. C) Bataio egunean. D) Sendotza egunean.
205.- Zer da bokazioa edo deiera? A) Jainkoaren seme-alabak izatea. B) Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea. C) Jainkoaren deia Jesusi jarraitzeko. D) Pertsona onak izatea.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 29
206.- Nor da lagun hurkoa? A) Munduko gizon-emakume guztiak. B) Munduko gizon-emakume guztiak, baita etsaiak ere. C) Gizon-emakume eta animali guztiak. D) Natura osoa.
207.- Zertarako irakasten dizkigu Jesusek zoriontasunak? A) Bere lagun onak izateko. B) Santuak izateko. C) Ikaskide onak izateko. D) Elkarrekin burrukatzeko.
208.- Damutu eta Jainkoarekiko adiskidetasuna berreskuratzea... A) Ontasuna deritzo. B) Grazia deritzo. C) Bihurzea deritzo. D) Galdua deritzo.
209.- Naturako legeetan aldaketa bat ekartzen duen ezohiko ekintza hau Jainkoak
soilik egin dezake. A) Miraria. B) Magia. C) Trikimailua. D) Tratua.
210.- Nola deitzen zaio Jesusen izaerari Jainkoa den heinean? A) Zeruko Printzea. B) Gizakia. C) Jainkotasuna. D) Apeza.
211.- Jesus gauza guztietan gu bezalakoa da .................... izan ezik. A) Jakindurian. B) Pekatuan. C) Adinan. D) Fisikoan.
212.- Zeintzuk dira Elizaren lau ezaugarriak? A) Bat, pekataria, ortodoxoa eta laikoa.
B) Bat, santua, judutarra eta erlijiosoa. C) Bat, santua, katolikoa eta apostoluena. D) Bi, santua, katolikoa eta erromatarra.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 30
213.- Hiru pertsona den Jainko bat bada: A) Aita, Semea eta Aitona. B) Aita, Ama eta Semea. C) Aita, Ama eta Espìritu Santua. D) Aita, Semea eta Espiritu Santua.
214.- Jainko bat hiru pertsonetan badela azaltzen duen Misterioa... A) Piztueraren Misterioa deitzen da. B) Santutasunaren Misterioa deitzen da. C) Trinitatearen Misterioa deitzen da. D) Gizakundearen Misterioa deitzen da.
215.- Zein otoitzetan deitzen diogu Jainkoari “Aita”? A) Gure Aitan. B) Kredoan. C) Agur Marian. D) Aintzan.
216.- Nolakoa da Jesusen Aita? A) Justua (Erm 5,10) B) Ona (Lb 6,6) C) Guztiz ona (Mt 5, 48) D) Santua (Has 6,3)
217.- Zer esan nahi du Jainkoa errukitsua dela? A) Aita baten moduan, benetan maite duela. B) Jainko ontasuna daukala. C) Damurik izan gabe, dena barkatzen duela. D) Dena egiten uzten digula.
218.- Jainkoaren maitasunaz mintzatzen den parabola baten izena esan: A) Harkaitzaren gaineko etxea.
B) Seme galdua. C) Talentuak. D) Ereilea.
219.- Noiz etorri zen Espiritu Santua? A) Santu Guztien egunean. B) Kreazioaren egunean. C) Mendekoste egunean. D) Uholdearen egunean.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 31
220.- Nola bizi izan zen Jesusen ama? A) Sinagogako bere eginkizunak utzita. B) Jainkoaren borondatea bete gabe. C) Jainkoaren obedientzian. D) Bere lagunak bakarrik zerbitzatuz. 221.- Bataioa jaso ondoren, Jesusek... A) Benetan Jainkoaren Semea zela sinistu zuen. B) Bere bizitza publikoa hasi zuen. C) Basamortura erretiratu zen. D) Joan Bataiatzailearen laguna egin zen.
222.- Zergatik jasan zituen Jesusek deabruaren tentaldiak? A) Ez zuelako nahi Jainkoaren borondatea bete zezan. B) Tentaldi bat zer zen antzemateko. C) Deabrua Jesusen laguna egin nahi zelako.
D) Deabruak Jainkoaren borondatea bete behar zuelako.
223- Zenbat egun eman zituen Jesusek basamortuan? A) 30 egun. B) 40 egun. C) Hilabete bat. D) Deabrua menderatu arte.
224.- Osa ezazu esaldia: Jesus ......................... bataiatua izan zen. A) Nilo ibaian. B) Mediterraneo itsasoan. C) Jordani baian. D) Itsaso Hilan.
225.- Nortzuk izan ziren Jesusen lehenbiziko apostoluetariko batzuk? A) Pedro eta Santiago. B) Pedro eta Simon. C) Andres eta Simon. D) Felipe eta Santiago.
226.- Zein da Ezkontzaren Sakramentuaren ministro edo zerbitzaria? A) Elizkizuna ospatzen duen apeza. B) Nobioak eta aitabitxi-amabitxiak. C) Senar-emazteak. D) Apeza eta lekukoak.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 32
227.- Zeintzuk dira eliz-elkartearen zerbitzura dauden bi sakramentuak? A) Ezkontza eta Apezgintza. B) Apezgintza eta Sendotza. C) Ezkontza eta Sendotza. D) Hiru aurrekoak okerrak dira. 228.- Apeza... A) Jainkoaren ordezkaria da lurran. B) Apostoluen ondorengoa da. C) Aita Santuak ebanjelizatzera bidalia da. D) Aukera guztiak zuzenak dira.
229.- Zergatik hitz egiten da apez edo erlijio-bizitzarako bokazioaz? Zer da
bokazioa? A) Bizitzan izan nahiko zenukeena esan nahi du. B) Misioa esan nahi du. C) Deia esan nahi du. D) Bizitzari zentzua ematea esan nahi du.
230.- Zenbat gradu ditu apezgintzak? A) Aita Santua, Gotzaiak eta Apezak. B) Apezak eta Gotzaiak. C) Apezpikutza, Apezgoa eta Diakonotza. D) Apezak eta diakonoak.
231.- Sendotzaren sakramentua… A) Kristau-sarbidearen sakramentu bat da. B) Gure fedea sendotzea eta baieztatzea da. C) Kristau-heldutasun sakramentu bat da eta Kristoren lekuko egiten gaitu. D) Guztiak zuzenak dira.
232.- Zeintzuk dira Sendotzaren zeinuak? A) Oliadura eta kredoaren aitortza. B) Oliadura eta esku-ezartzea. C) Esku- eta gurutze-ezartzea. D) Oliadura eta olioz gantzutua izan.
233.- Zein da Pazkoko sinbolorik bereizgarriena? A) Pazko-zuzia. B) Aldareko kandelak. C) Pazko Loretsua izateagatik aldarean dauden kandelak. D) Olibondo adarrak.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 33
234.- Zer sinbolizatzen du? A) Parrokiaren aberastasuna, oso lodiak jartzen baitituzte. B) Zeruetara Jasotako Andre Maria. C) Jesus Piztua. D) Espiritu Santuaren etorrera.
235.- Zenbat egunez mantentzen da Pazko-zuzia piztuta Elizan? A) Berrogei egunez, Igokundea arte. B) Pazko Berrogeita Hamarrekoan. C) Aste Santuko egun guztietan. D) Igokundea eta Mendekoste arteko astean.
236.- Zuzia piztutzerakoan, zer esaten da? A) Aleluia. B) Hosanna, Daviden Seme. C) Effata. D) Kristoren Argia: Eskerrak Jainkoari.
237.- Non jartzen da? A) Aldareren atzean.
B) Anbonaren ondoan. C) Bataiarriaren ondoan. D) Konfesatokien erdien.
238.- Noiz pizten da? A) Sakramentu Guztiz Santuari Monumentua jartzen zaionean. B) Ostegun Santuko liturgia bukatzerakoan, eliza ilunpetan ez geratzeko. C) Larunbat Santuko Pazko-Beilan. D) Ez da pizten pilekin funtzionatzen duelako.
239.- Zer dauka idatzirik? A) Sinbolo arraro batzuk eta gurutze bat. B) Alfa eta omega hizkiak. C) Gurutze bat eta urtea. D) Ah, baina badauka zerbait idatzirik?
240.- Zein hizkuntzatakoak dira hizki horiek? A) Grekoa. B) Errusiera. C) Hebreera. D) Txinera.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 34
241.- Zein da beraien lekua greziar alfabetoan? A) A, bigarrena eta omega azkenekoa. B) Alfa lehenbizikoa eta omega azkenekoa. C) Alfa lehenbizikoa eta omega bigarrena. D) A, lehenbizikoa eta omega bigarrena.
242.- Zer esan nahi edo sinbolizatzen dute hizki horiek? A) Jesusek grekoa bazekiela. B) Idatzi zuenak alfabeto grekoa bazekiela. C) Kristo guztiaren hasiera eta amaiera dela. D) Kristorengan bizitza berria hasten dela.
243.- Zein beste momentutan pizten da Pazko-zuzia? A) Laudeetan soilik. B) Ezkontza eta Jaunartzeetan. C) Elizan festa handiak diren igande guztietan. D) Bataioetan.
244.- Zein sakramenturen ospakizunan pizten da ere? A) Bataioan. B) Guztiak okerrak dira. C) Sendotzan. D) Eukaristian.
245.- Zein beste sinbolo erabiltzen da Pazko-Beilan? A) Ura. B) Sua. C) Intsentsua. D) Ura eta sua.
246.- Noiz apaintzen da aldarea? A) Pazko-zuzia piztuta sartzen garenean.
B) Meza egun guztietan. C) Beti apainduta dago. D) Igandeetan soilik.
247.- Noiz eta nola pizten da sua? A) Ez da surik pizten, zuzia metxero batekin pizten da elizan. B) Pazko-Beila hasieran eta eliza barruan. C) Pazko-Beila hasieran eta eliza kanpoan. D) Pazko-Beila erdian, aldaretik apezak abisatzen gaituenean.
II. Erlijio-olinpiada (Nafarroa) ReliCat Games
__________________________________________ “A” KATEGORIA_________ 35
248.- Noiz erabiltzen da Pazkoan ura sinbolo bezala? A) Konsagrazioaren aurretik apezak eskuak garbitzen dituenean.
B) Zuziaren piztutzearen prozesioa izan eta gero, elizan apezak ihinztatzen gaituenean. C) Elizan sartzerakoan, ur bedeinkatuarekin gurutzearen seinalea egiten dugunean. D) Hatz-ikuzketan.
249.- Zein Aita Santuk itxi zuen Vatikano II. Kontzilioa? A) Pablo VI.
B) Juan XXIII.
C) Juan Pablo II.
D) Benedikto XVI.
250.- Zein ordutan errezatzen da Angelusa? A) Arratsaldeko zazpiretan.
B) Goizeko hamabietan.
C) Goizeko zazpiretan. D) Oheratu aurretik.