6
1. Zer da marruskadura-indarra? Azaldu. 2. Irakurri eta erantzun. «Semaforo batera hurbiltzean, txirrindulari batek pedalei eragiteari utzi dio; hala ere, bizikletak aurrera jarraitu du.» Zergatik jarraitu du bizikletak higitzen? Zergatik geratu da bizikleta, denbora-tarte baten ondoren? 3. Begiratu marrazkiari. Ondoren, erantzun. 4. Marraztu higidura eta marruskadura-indarra adierazten duten geziak. 5. Ebatzi problema hau. Izotz gainean patinatzean, zaila da gelditzea. Zergatik? Kontrola 7 Indarrak eta higidura Izena Data Motor-gidari batek 100 km egin ditu ordubetean. Zenbat kilometro egingo ditu, 3 orduan abiadura berean ibiltzen bada?

INGURUNE

  • Upload
    nereas

  • View
    45

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Indarra Eta Higiguraren TeoriaAsterketa

Citation preview

Page 1: INGURUNE

1. Zer da marruskadura-indarra? Azaldu.

2. Irakurri eta erantzun.

«Semaforo batera hurbiltzean, txirrindulari batek pedalei eragiteari utzi dio; hala ere, bizikletak aurrera jarraitu du.»

Zergatik jarraitu du bizikletak higitzen?

Zergatik geratu da bizikleta, denbora-tarte baten ondoren?

3. Begiratu marrazkiari. Ondoren, erantzun.

4. Marraztu higidura eta marruskadura-indarra adierazten duten geziak.

5. Ebatzi problema hau.

Izotz gainean patinatzean, zaila da gelditzea. Zergatik?

Kontrola

7 Indarrak eta higidura

Izena Data

Motor-gidari batek 100 km egin ditu ordubetean. Zenbat kilometro egingo ditu, 3 orduan abiadura berean ibiltzen bada?

Page 2: INGURUNE

6. Zer da grabitate-indarra? Azaldu.

7. Begiratu marrazkiari, eta azaldu zer indarrek erorarazi duen adreilua eta zergatik.

8. Marraztu zer ibilbide egingo duen beisboleko pilotak.

9. Begiratu marrazkiari eta erantzun.

10. Azaldu zer diren hirugarren mailako palankak eta eman adibide bat.

Zer motatako makina ari dira erabiltzen?

Zertarako balio du?

Zer egoeratan erabili behar da indar gutxien?

Zergatik?

A

B

Page 3: INGURUNE

Inguratu aukera zuzena.

1. Higiduraren kontrako noranzkoa duen indarrari honela deritzo:

a. marruskadura-indarra. b. grabitate-indarra. c. indar gordina.

2. Grabitate-indarrak:

a. gorputzak atmosferara erakartzen dituen indarra da.b. gorputzak lurrazalera erakartzen dituen indarra da.c. gorputzak geldiarazten ditu.

3. Zer motatako makinak dira txirrikak?

a. Konposatuak. b. Bereziak. c. Bakunak.

4. Gorputz bat higitzen ari bada, eta indar batek gerarazten edo noranzkoz aldarazten ez badu:

a. zuzen higitzen jarraituko du. b. sigi-sagan higitzen jarraituko du. c. Lurrak erakarriko du.

5. Grabitate-indarrak:

a. goraka doazen objektuak gerarazten ditu.b. beheraka doazen objektuak gerarazten ditu.c. goraka doazen objektuen abiadura azkartzen du.

6. Marruskadura-indarra gutxitzeko erabiltzen den makina bakun bati honela deritzo:

a. palanka. b. gurpila. c. txirrika.

7. Auto batek 3 ordu behar izan baditu 210 kilometro egiteko, abiadura honetan ibili da:

a. 700 km/h-an. b. 70 m/h-an. c. 70 km/h-an.

8. Pilota bat aurrera jaurtitzen badugu, zer eratako ibilbidea egiten du?

a. Zuzena. b. Kurbatua. c. Inklinatua.

9. Zer eratako palankak dira gure besoak?

a. Lehen mailakoak. b. Bigarren mailakoak. c. Hirugarren mailakoak.

10. Garaiera bat gainditzen duen edozein gainazal inklinaturi honela deritzo:

a. palanka. b. plano inklinatua. c. txirrika.

Testa

7 Indarrak eta higidura

Izena Data

Page 4: INGURUNE

7. unitatea Ebaluazio-irizpideak

Ariketak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Badaki nola sortzen den higidura.

KK

T

Indarrek nola eragiten duten azaltzen du, eta indar motak bereizten ditu.

T K K

Marruskadura-indarra eta haren ondorioak deskribatzen ditu.

KT

K

Abiadura-problemak kalkulatzen ditu.

K T

Grabitate-indarra zer den azaltzen du, eta badaki zer ondorio dituen.

T T K K

Badaki zer den jaurtiketa baten ibilbidea, eta marraztu egiten du.

K

T

Makina bakunak bereizten ditu.

T T K T

Palanka moten ezaugarriak azaltzen ditu, eta palankak sailkatzen ditu.

T K

K: kontrola; T: testa. Erantzunak

Kontrola

1. Gorputz bat higitzean agertzen den indarra da marruskadura-indarra. Indar horren noranzkoa higiduraren aurkakoa da beti. Lurra igurzteak eragiten du, bai eta aireak edo urak egiten duten erresistentziak ere.

2. Bizikletak lortu duen abiadurari esker jarraitu du higitzen.Marruskadura-indarraren ondorioz geratu da bizikleta.

3. Izotzaren gainean patinatzean, zaila da geratzea; izan ere, marruskadura-indarra txikiagoa da.

4. E. G.5. 100 3 = 300. 300 km egingo ditu.6. Grabitate-indarra gorputzak lurrazalera erakartzen dituen

indarra da. 7. Adreilua askatzean, grabitate-indarrak beheraka erakarriko du. Indar

hori eteten ez denez, gero eta abiadura handiagoz higituko da beherantz, lurrera iritsi arte.

8. E. G.9. Plano inklinatu bat.

Objektuak gora jasotzen laguntzen du, indar txikiagoa eginez.B egoeran. Izan ere, planoak zenbat eta makurdura txikiagoa duen, orduan eta indar gutxiago behar da; baina ibilbide luzeagoan eragin behar zaio.

10. Hirugarren mailako palanketan, euste-puntua mutur batean dago, eta euste-puntutik gertu egiten dugu indarra. Esate baterako, ukondoko giltzadura hirugarren mailako palanka bat da.

Testa

1. a.

2. b.

3. c.

4. a.

5. a.

6. b.

7. c.

8. b.

9. c.

10. b.