2
Kostaldetik harago, uharte edo irla ugarik osa- tzen dute Europako mapa. Handienen artean Sizi- lia eta Sardinia daude, Mediterraneo aldean, eta, Atlantiko aldean, berriz, Islandia eta Britainia Handia. Britainia Handiak, gainera, Irlandako uharte handiarekin eta beste zenbait uharte txikia- gorekin batera, Britainiar uhartedia osatzen du. Ipar lurmuturra Europako lur kontinentaleko punturik iparraldekoe- na da. Norvegiako Mageroy uhartean dago, 70 para- lelotik iparraldera. EUROPA ITSASALDEA… Europa, Eurasiako penintsula Izatez, Europa bera Eurasiako kontinente zabalaren penin- tsula bat besterik ez da. Europako erliebearen ezaugarri nabarmenena itsasoa da. 43.000 km-ko kosta du, eta estatu askok dute kostalde zati bat. Europako mapak azaltzen duen profila ertz eta sartu-irten askokoa da. Itsasaldera begira dauden eta ia inguru guztia itsasoz inguratuta duten lurral- deak edo penintsulak nabarmentzen dira mapa ho- rretan. Hor ditugu, esate baterako, Eskandinaviako penintsula Europako iparraldean, eta Iberiar penin- tsula hego-mendebaldeko muturrean. Itsaso Beltza, Europa eta Asia artean Barne-itsaso hori, Mediterraneoarekin lotzen da Bosforo eta Dardaneloen itsasarte naturalen bidez. Europako kostalde luzea eta malkartsua in- guratzen duten bi itsaso nagusiak, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa, hain zuzen ere, hainbat zati edo itsaso txikiagotan bana- tzen dira. Horietakoak ditugu Itsaso Baltikoa, Ozeano Atlantikoko IE-an, Eskandinaviako pe- nintsularen eta kontinentearen artean, eta Itsa- so Adriatikoa, Mediterraneoan, Italiako eta Bal- kanetako penintsulen artean. 30 Gauerdiko eguzkia, Ipar lurmuturrean.

Irak6 30 31

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irak6 30 31

Kostaldetik harago, uharte edo irla ugarik osa-tzen dute Europako mapa. Handienen artean Sizi-lia eta Sardinia daude, Mediterraneo aldean, eta,Atlantiko aldean, berriz, Islandia eta BritainiaHandia. Britainia Handiak, gainera, Irlandakouharte handiarekin eta beste zenbait uharte txikia-gorekin batera, Britainiar uhartedia osatzen du.

Ipar lurmuturra

Europako lur kontinentaleko punturik iparraldekoe-na da. Norvegiako Mageroy uhartean dago, 70 para-lelotik iparraldera.

EUROPA

ITSASALDEA…

Europa, Eurasiako penintsulaIzatez, Europa bera Eurasiako kontinente zabalaren penin-tsula bat besterik ez da.

Europako erliebearen ezaugarrinabarmenena itsasoa da. 43.000 km-ko

kosta du, eta estatu askok dute kostaldezati bat.

Europako mapak azaltzen duen profila ertz etasartu-irten askokoa da. Itsasaldera begira daudeneta ia inguru guztia itsasoz inguratuta duten lurral-deak edo penintsulak nabarmentzen dira mapa ho-rretan. Hor ditugu, esate baterako, Eskandinaviakopenintsula Europako iparraldean, eta Iberiar penin-tsula hego-mendebaldeko muturrean.

Itsaso Beltza, Europa eta Asia arteanBarne-itsaso hori, Mediterraneoarekin lotzen da Bosforoeta Dardaneloen itsasarte naturalen bidez.

Europako kostalde luzea eta malkartsua in-guratzen duten bi itsaso nagusiak, OzeanoAtlantikoa eta Mediterraneo itsasoa, hain zuzenere, hainbat zati edo itsaso txikiagotan bana-tzen dira. Horietakoak ditugu Itsaso Baltikoa,Ozeano Atlantikoko IE-an, Eskandinaviako pe-nintsularen eta kontinentearen artean, eta Itsa-so Adriatikoa, Mediterraneoan, Italiako eta Bal-kanetako penintsulen artean.

30

Gauerdiko eguzkia, Ipar lurmuturrean.

TXAeIRA6_barru 22/5/08 15:32 Página 30

Page 2: Irak6 30 31

Hegoaldea, berriz, mendilerro eta mendi mul-tzoz zeharkaturik dago. Bi eratako mendiak bereiz-ten dira. Batetik, ordoki handiarekin muga egitenduten mendi zaharrak; horren adibide dira Erdial-deko Mendigunea, Frantzian, edo Renaniako men-digunea, Alemanian. Bestetik, hegoaldeko mendigazteak daude. Mendebaldetik ekialderantz, hona-ko hauek dira garrantzitsuenak: Kantabriar mendi-katea, Mendikate Betikoak, Iberiar mendikatea, Pi-rinioak, Alpeak, Apeninoak, Dinariar Alpeak, Kar-patoak, Balkanak, Kaukaso…

Ben Nevis (1.343 m), Britainia Handiko gailurrik altue-na, Granpiar mendietan.

Volga ibaiak, Europako luzeenak, Errusiakoordokia zeharkatzen du.

Elbrus (5.642 m), Europako mendi altuena, Kaukasomendikatean.

…ETA BARRUALDEA

Iparraldean, oro har, altuera txikiko ordokiaketa mendiak daude, Europako zaharrenak, eta ha-ran zabalek bereiziak. Altuera txikiko mendikate etamuinoez gainera, badira hain txikiak ez diren zen-bait mendi ere: Eskandinaviako Alpeetako Glitter-lind mendiak 2.472 m ditu, esaterako. Eskandina-viako mendikate horrez gainera, Eskoziako Gran-piar mendiak eta Irlandako mendiak dira Europakoiparraldeko mendirik adierazgarrienak.

Ordoki handia FrantziakoLandetatik hasi, Belgika etaHerbehereak zeharkatu etaUral mendietaraino zabaltzenda. Eremu lau hori estuagoa damendebaldean, baina zenbateta ekialderago, orduan eta za-balagoa da. Ordoki eta goi-or-doki horietan badira muinoeta mendixka apalak, baina lu-rralde laua da nagusi Erdialde-ko Europa deritzon horretan.

Europako barrualdea mendiz inguraturik dagoen lautada handi baten inguruanantolatzen da. Nahiz eta altitude txikiko ordokia izan (lurraldearen % 66k ez du

200 m-tik gorako altuera gainditzen), nabarmena da mendien eragina.

31

TXAeIRA6_barru 22/5/08 15:43 Página 31