16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 267. zk. Bigarren aroa Abenduak 15 2015 3 Erreportajea Jesus Sorarrain, Estatu Batuetan ibilitako artzaina. 6 Inkesta Nola ospatuko dituzu Eguberriak? 8 Kirolak Jose Enrique Borda judo entrenatzaileari elkarrizketa. 10 Gurasoentzat Tristura. 11 Haurren Leihoa Elatzeta LH2. 12 Gazteen Lanak Txingudi Ikastola, Itziar Guzman. 14 Gazte infor 15 Agenda Erreportajea Euskararen Eguna 4-5. orrialdeetan Erreportajea Pio Barojak 50 urte bete ditu 6. orrialdea Bukaera ikusgarria eman dio Iñigo Cervantesek 2015 urteari

Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero267. zk.Bigarren aroa

Abenduak 152015

3 Erreportajea Jesus Sorarrain, Estatu Batuetan ibilitako artzaina.6 Inkesta Nola ospatuko dituzu Eguberriak?8 Kirolak Jose Enrique Borda judo entrenatzaileari elkarrizketa.10 Gurasoentzat Tristura.11 Haurren Leihoa Elatzeta LH2.12 Gazteen Lanak Txingudi Ikastola, Itziar Guzman.14 Gazte infor15 Agenda

ErreportajeaEuskararen Eguna4-5. orrialdeetan

ErreportajeaPio Barojak 50 urtebete ditu6. orrialdea

Bukaera ikusgarria eman dio IñigoCervantesek 2015 urteari

Page 2: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Luis Mariano kaleari 1970eko uztailaren 28koOsoko Bilkuran jarri zioten izena. Olazabal men-diko sektorearen Plan Partzialean sartuta zeu-den lurrak urbanizatu ondoren, Colonibilbidearen ertzeraino iristen baitziren, eraiki-nen eta kaleen multzo bat sortu zuten. Horienartean kokatzen dira Luis Mariano kalea eta lo-rategiak.

Luis Mariano Eusebio Gonzalez Garcia, kantua-ren munduan Luis Mariano izen artistikoaz eza-guna dena, Irunen jaio zen, 1914ko abuztuaren12an.

Haurra zenetik bokazio berezi bat izan zuenkanturako. Solfeoa ikasi zuen udal musika aka-demian, Murua maisuarekin. “Amateur” gisajardun zuen Irungo “Los Buenos Amigos” elkar-tean, eta profesional gisa Parisko “Palais Natio-nal de Chaillot”-en. Haren gaitasun artistikoaketa izaerak Europako nahiz Ameriketako esze-

natokietara eraman zuten, baina Frantzian lortuzuen osperik handiena, herrialde horretakoidolo bilakatzeraino.

Arte lirikoa izan zen, opereta zehatzago, bereibilbideko maila gorenera eraman zuena. Zine-man eta antzerkian ere lan egin zuen.

Ospeak eta famak ez zion Irun jaioterria etabere lagunak ahaztera eraman. Azken horiekbeti jarraitu izan zuten, interes handiz, Maria-noren karrera artistiko distiratsua.

“Operetaren Printzea” deitua izan zena,1970eko uztailaren 13ko gauean hil zen Parisen,buruko hemorragia handi batek jota, 55 urtere-kin. Bere gorpua Iparraldeko Arrangoitze he-rriko hilerrian ehortzi zuten, eta han eginzitzaion hil ondoko omenaldia, irundarren or-dezkaritza zabala bertaratu zelarik.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Luis MarianoKalea

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Argazki lehiaketa

Mikel HernandezSan Migel auzoko iturria, 1976koa.

IUA

: 562

67

Luis Mariano kalea, 1977-1978 urtean.

Page 3: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

3

Duela 32 urte heldu zen Jesus SorarrainIdahora, Ameriketako Estatu Batuetara.“Legal” joan zela baieztatu du, kontratuaaldez aurretik sinatuta eta bidaia ondo an-tolatuta. Sukaldaria da ofizioz, eta Donos-tian egiten zuen lan, jatetxe batean.Bazegoen artzain bat mamia eramaterajoaten zena, eta hark animatu zuen. Ar-tzainaren laguntzaz, kontratua sinatuzuen, ekainaren 20an. Baina abenduraarte itxaron behar izan zuen, bisa noiz iri-tsiko. Inuzente egunean egin zuen bidaia,abenduaren 28an. “Euskal Herrian negugozoa izan zen hura. Idahora iristerakoan,berriz, sekulako hotza eta elurra topatu ni-tuen”, gogoratu du Sorarrainek. Boiseneman zituen lehen egunak, Idahoko hiri-buruan. Highlands Comany-ren arrantxoraurte zahar egunean iritsi zen. Beste hama-bost euskaldun topatu zituen bertan.Baina ia ingelesa baino gutxiago ulertzenzuen haien euskara. Denak bizkaitarrakziren.

Hala ere, egin zioten harrerarekin harri-tuta gelditu zela azpimarratu du Jesus So-rarrainek: “Denak pozez zoratzen zeuden,bostekoak eta besarkadak ematen. Gerokonturatu nintzen soldata jasotzen zuteneguna zela”. Urtean behin kobratzenzuten artzainek orduan. Arrantxoaren egi-tura ere deigarria iruditu zitzaion alkiza-rrari: “Elementu bat bera ere ez zegoensoberan. Dena zehatz-mehatz kalkulatutazegoen”. Iritsi zenean, 12.000 ardi zeudenarrantxoan, erditzeko prest. Urtarrilaren11n jaio ziren lehen arkumeak, eta lauaste beranduago azkenak. 300-400 ar-kume jaiotzen ziren egunean, eta ondoantolatuta zegoen haien zaintza. Egunero-egunero zenbatzen zituzten. “Jaiotzenziren arkume guztiak bizirik atera beharziren. Hura enpresa bat zen”, azpimarratudu Sorarrainek: “Den-dena apuntatu egi-ten zen”.

Martxoaren hasieran, arrantxoa utzi

behar izaten zuten artzainek, artaldeare-kin. Neguko elurra urtzen hastearekin ba-tera irteten ziren. “Gastu handia zenardiak arrantxoan edukitzea. Harrigarriada zenbat jaten duten”, aipatu du alkiza-rrak. Atera aurretik, ilea mozten zieten ar-diei, eta zikiratu ere egiten zituzten.Mendi aldera joaten ziren ondoren, larreberdeen bila. Hortik aurrera, hamar hila-beteko epean, 700 km inguru egiten zituz-ten oinez. Halako ibilaldiak eginda, lauurtean ikaragarri argaldu zuela baieztatudu Jesus Sorarrainek: “Ni 86 kilorekin joannintzen. Gogoratu sukaldaria nintzela. BaEstatu Batuetatik, 65ekin bueltatu nin-tzen”. Idahon beti bi artzain izaten zirenartalde bakoitzeko. Mendi malkartsuaketa baso sakonak daude, eta zaila zen,beraz, ardiak kontrolatzea. 2.300 ardi in-guru izaten zituzten guztira.

Tarteka ardi batzuk galtzen zituzten artzai-nek, eta ez baldin baziren azkar kontura-tzen, gutxi irauten zuten ardiek bizirik.Zauri bat eginez gero, harrak sortzen zi-tzaizkien, eta segituan hiltzen ziren. Bes-tela, koioteek edo hartzek jaten zituzten.“Hartzek harrapatzen dutena jaten dute.Koioteek, berriz, arkumerik ederrenakhautatzen dituzte”, argitu du Sorarrainek.Bestela hotzez hiltzen ziren ardiak, gaueanizoztuta. Artzainek sua pizten zutengauero, eta zakuan sartuta eta oihal handibatekin inguratuta egiten zuten lo. Arro-pak azpian jartzen zituzten gainera, hu-rrengo egunean epel egon zitezen.“Artzainak ez du lan handirik egin beharizaten. Baina asko sufritzen du eguraldia-rekin”, nabarmendu du alkizarrak. Gor-putza garbitu gabe egoten zirenhilabetetan, erreketan sartzea pentsae-zina zelako, hotzaren ondorioz. “Sekulakokiratsa” izaten zutela onartu du Jesus So-rarrainek.

Mendiko eskasiatik herriko oparotasuneraZortzi-hamar ardi inguru, urtean zehar ja-teko gordeta izaten zituzten. Gainerakojakiak, arduradun batek eramaten zizkien,noizean behin. Lurraren azpian egindakobrasan prestatzen zuten janaria. Eta aldebatetik bestera garraiatzeko, mandoakeramaten zituzten. Denbora pasatzeko, li-buruak irakurtzen zituen Jesus Sorarrai-nek. Eguneroko bat idatzi zuela azaldu du:“Osaba fraidea nuen, eta hark esan zidanidazteko, ez nintzela damutuko. Arrazoizuen”. Aizkoran ere aritzen zen askotan,afizio handia baitauka. Beste artzainare-kin, eztabaida amaigabeak izaten zituelagogoratzen du. “Pentsatu behar da han ezduzula beste zer eginik. Ez duzu presarikinora joateko. Kontzeptu hori oso argieduki behar du artzainak”, argitu du Sora-rrainek.

Hamar hilabeteren ondoren arrantxorabueltatzerakoan, herrira jaistea izaten zenartzainen lehentasunetako bat. Kamio-neta batean joaten zen dozena bat lagun,atzeko aldean, hotzak akabatzen. Herrirairitsi bezain pronto, dendara joaten ziren,arropak, gerrikoak, gerrikoarentzako txa-pak, edo alkohola eta tabakoa erostera .“Harrapatzen genuen guztia erosten ge-nuen. Dirua geneukan, eta ez genuenbehar”. Jatetxeetan ere, neurririk gabejaten zuten. Buffet moduko jatetxeen ja-beak harrituta uzten zituzten. Parrandaeder batekin amaitzen zen artzainaren ur-teko zikloa. Hiru urte eta erdi egin zituenJesus Sorarrainek Estatu Batuetan, eta1987an bueltatu zen Euskal Herrira. “Den-bora gehiago egiteko prest nengoen.Baina mundu hura gainbeheran zegoen”,argitu du artzain ohiak. 2010 urtean joanzen bisitan, eta aspaldi itxita topatu zuenHighlands Company.

Ehunka izan ziren XX.mendean zehar Ameriketako Estatu Batuetaraar-tzain joandako euskaldunak. Asko eta asko han gelditu ziren, etaeuskal diasporaren parte dira gaur egun, haiek edo haien ondoren-goak. Beste batzuk etxera bueltatu ziren, eta esperientzia harrigarriakkontatu izan dituzte. Landetxa Auzo Elkartean artzain ohi bat gon-bidatu dute kultura arteko astearen baitan. Jesus Sorarrain alkizarrada, baina senideak ditu Irunen, emaztearen aldetik. Hiru urte etaerdi egin zituen Estatu Batuetan, 1980ko hamarkadaren amaieran.22 urterekin joan zen, aldez aurretik sekula ardien artean ibili izangabe. Euskal artzainen aroa azkenekoetan zegoen arren, mundu huraezagutzeko aukera izan zuen.

Galdutako bizimodu baten lekukoJesus Sorarrain Estatu Batuetan ibilitako artzain ohia gonbidatu du Landetxa Auzo Elkarteak

Page 4: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

Goizean-goiz hasi dira Euskararen Egunarekin lotutakojarduerak. Euskaldun edo euskara ikasle askok autobusahartu dute, hasteko, Hondarribian izan baitute lehen hi-tzordua. Bidasoa-Txingudiko, Hego Lapurdiko eta Bortzi-rietako Udalak biltzen dituen Sareuska erakundeak,Mintzodromoa antolatu du Hondarribian. 160 lagunbildu dira Itsas Etxea eraikineko auditoriumean, euskarazhitz egiteko helburuarekin. Launakako taldeak osatu di-tuzte, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak nahas-

tuta. Hiru gai ezberdinen inguruan aritu dira.

“Denboran atzera egitea izan da euskara ikasleekin el-kartzea. Topatzen dituzten zailtasunak ikusi ditut, etakonturatu naiz nik berdinak izaten nituela”, gogoratu duFermin Muguruza artista irundarrak. Euskaldun eta eus-kara ikasle anonimo asko egon dira Hondarribian, bainahiru eskualdeetako pertsonaia ezagunak ere bai. Mugu-ruzaz gainera, Ives Sallaberry Xala pilotaria, Julen Zelaieta

bertsolaria, edo Bidasoa eskubaloi taldeko edo Honda-rribia Arraun Elkarteko kirolariak izan dira SareuskarenMintzodromoan.

Goizeko 10:00etan, zenbait irundar Mintzodromoan zeu-den bitartean, CBA kultur gunearen inguruan puxikak lo-tzen hasi dira. Puxika zuriak ziren, jendeak gaineanidazteko aproposak. “Euskararekiko dituzten sentimen-duak jaso ahal izan dituzte hiritarrek”, argitu du ArantzaZulet euskara teknikariak. Javier San Martin Shaf artistakdiseinatu eta antolatu du GloboArt ekimena, Irungo Uda-laren egitarauaren baitan. Jendearen parte hartzea bul-tzatu nahi izan duela azaldu du San Martinek: “Globoakfestaren ikur dira, horregatik hautatu ditugu. Liburute-giaren inguruan kokatu ditugu, metafora gisa, bertatik ir-teten direlako hitzak”.

Eguerdian, irratiaren bidez jarraitu ahal izan dute irunda-rrek Euskararen Egunak ekimenaren baitako proposamenerakargarria. Mahai-ingurua antolatu du Antxeta Irratiak,eskualdeko Euskara zinegotziekin: Josune Gomez (Irun),Arantxa Berrotaran (Hondarribia) eta Michelle Mouinos(Hendaia). Hiri bakoitzean euskarak bizi duen egoerariburuz aritu dira, eta ondorengo hausnarketa utzi du Jo-sune Gomez Irungo Udaleko Euskara arloko ordezkariak:“Euskararen ezagutzak hobera egin du azken hamarka-dan, ikastetxeek D eredua ezarri dutenean. Dena den,gauza bat da ezagutza, eta beste bat erabilera. Irunen,hutsune handi bat dago, batez ere, gazteen artean. Ho-rrek lanketa bat eskatzen du”.

4

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a. Ospatzeko, asteosoko egitaraua izan da Irunen. Jarduera batzuk Udalak antolatu ditu.Gainerako administrazioekin bat egin du, Euskararen Eguna “Emo-zioak Airean” lelopean ospatzeko, eta bereziki euskaldun berriei ai-tortza egiteko. Beste jarduerak, Euskararen Egunak egitasmoa aurreraeraman duten elkarteek antolatu dituzte (Antxeta Irratia, AEK, EKT,Kemen Dantza Taldea, Betti Gotti, Auntxa Trikitixa Eskola, IrungoMusika Eskolako trikitixa taldea, Txorimaloak, Irunabar, Irungo At-segina, IAE-AFI eta Santiagoko Deabruak). Abenduaren 3a bera, bete-betea izan da Irunen.

“Denboran atzera egitea izan daeuskara ikasleekin elkartzea”Fermin Muguruza, artista

“Euskararekiko dituzten sentimenduakjaso dituzte hiritarrek”

Arantza Zulet, Euskara arloko teknikaria

Page 5: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

5

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Arratsalde oparoa

GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde osoan zehar. Gainera, babes mu-sikala izan du 17:30etatik aurrera. Lehenengo Oihan Vegak diskofesta eraman duSan Juan plazara. Gero, 19:45ean hasita, Demode Quartet kantu eta umore taldeak“Epa!” ikuskizuna eskaini du. San Juan plazaren inguruko ostalariek ere festarekinbat egin nahi izan dute. Manolo, The Corner, The Bohemian, Sargia eta Mari taber-nek txokolate beroa eskaini diete GloboArt egitasmoan parte hartu duten haurrei.Horiekin hurbildu diren helduei, pintxo potea eskaini diete, euro eta erdiren truke.

Beste kultur hitzordu bat ere izan da abenduaren 3ko arratsaldean. Elkarteek pro-posatutako Euskararen Egunak egitarauaren baitan, Irunabar bertsoaren bilguneakhileroko bertso saioa antolatu du Kabigorri Ateneoan. Hamarnaka lagun bildu dirabertsolarien lanaz gozatzeko. Sarrera moduan, Egoitz Zelaia hendaiarrak bertso ja-rriak kantatu ditu. Ondoren, Patxi Castillo beratarra, Jon Martin eta Karlos Aizpuruaoiartzuarrak eta Aitor Errazkin irundarra aritu dira, Joxeja Zabaloren esanetara,berak egin baititu gai-jartzaile lanak. Bertsolariei ere, euskarak haien herrietan biziduen egoeraz galdetu diete. Aitor Errazkinek mezu baikorra utzi du, kantuz, Euska-raren Eguna agurtzeko: “Baina aitortu behar baldin badut, ez zait batere inporta.Bizitza hontan txar den guztia mejoratzeko dago ta”.

Hitzorduz bete dute udalaketa elkarteek Euskararen

Nazioarteko Eguneko egitaraua

Egun bizia izan da abenduaren 3a

Irunen“Irunen hutsune handi bat dago, batez ere,

gazteen artean”Josune Gomez, Irungo Udaleko Euskara ordezkaria

Page 6: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

2014-2015 ikasturtearen amaieran emanzioten hasiera Pio Baroja institutuaren 50.urteurrenaren ospakizunari. Ikasturte be-rriarekin batera, kartelen, bideoen eta li-teratur lanen lehiaketak egin dituzte,esaterako, mende erdiarekin lotuta. Bainaekitaldi nagusia, Amaia Kultur Zentrokoaizan da. Institutuak gonbidatutako ehunlagundik gora bildu dira antzokian. Askokadeitsu agurtu dute elkar, besaulkietanlekua hartu baino lehen. Ezustekoak izandira agurretako batzuk, aspaldi harre-mana galdutako irakasle edo ikasle ohienartean. Argiak itzali direnean, Kukaidantza taldeko neskek eman diote hasieraikuskizunari. Txalo zaparraden arteanirten dira, ondoren, ekitaldiaren aurkez-leak. Ander Arzak kazetari eta ikasle ohiaaritu da euskaraz, etaAna Vitoria egungoikasle brasildarra,gaztelaniaz.

Hizlariei hitza emandiete, banaka. Mikro-fonoaren aurretikpasa dira Javier Garininstitutuko zuzendaria, Pío Caro BarojaJauregialzo Baroja familiaren ordezkaria,Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Cris-tina Uriarte Hezkuntza sailburua, AlbertoGorriz eta Iñigo Lavado ikasle ohiak, Jun-cal Basurko lehen promozioko ikaslea, etaKoldo Ortega zuzendari ohia. Bertso saio

labur bat egon da, Angel Mari Peñagarika-noren eta Manu Goiogana ikasle ohiareneskutik. Bi bideo ere jarri dituzte. Lehe-nengoa egungo ikasleek egin dute, insti-tutuaren historia laburtzeko. Bestean,ikasle izandako pertsonaia ezagunek mezulaburrak utzi dituzte. Pantailan agertudira, besteak beste, Julen Aginagalde es-kubaloi jokalaria, Diego San José gidoila-ria, David Zurutuza futbolaria edo LourdesMaldonado kazetaria. Iñigo Lavado sukal-dariak prestatutako bazkariarekin amaituda ospakizuna.

Aitzindari eta erreferente1965 urtean zabaldu zituen ateak Pio Ba-roja Institutuak. 17,5 miloi pezeta bide-ratu zituzten eraikitzeko. ManuelLora-Tamayo orduko Hezkuntza ministro

frankistak inauguratuzuen. “Gipuzkoakoprobintziako izkina ho-netan institutu bat ire-kitzeak esanahi handiazuen. Horregatik etorrizen ministroa bera”,argudiatu du Javier

Garin zuzendariak. Gipuzkoako bigarreninstitutu publikoa izan zen Pio Baroja. Jun-cal Basurko lehen promozioko ikasle ohiada, eta institutua berritzailea zela gogo-ratu du: “Ez zegoen fraiderik edo mojarik,eta neskak eta mutilak elkarrekin ginenklasean”. Irungo eta inguruko familia as-

korentzat, haurrak institutura bidali ahalizatea aurrera pauso handia zen. “Goimailako ikasketak egiteko tranpolina izanzen. Garai hartan oso zaila baitzen uni-bertsitatera heltzea, neskentzat batezere”, azpimarratu du Basurkok.

Esperientzia ona izan zela baieztatu duJuncal Basurkok, eta harreman ona duelaoraindik lehen promozio hartako ikaskide-ekin. Irundarrak ziren gehienak, baina in-guruetako herrietakoak ere bazeuden:“Hondarribiko, Oiartzungo eta Errente-riako ikasleak etortzen ziren. Ez hori baka-rrik. Ez ditugu inoiz ahaztuko Bidasoangorako herrietako ikaskide nafarrak. Egunosorako etortzen ziren, Bidasotarra auto-busean, bokadilo eta guzti”. Gaur egun,Berako, Lesakako edo Iparraldeko ikasleakhartzen ditu oraindikPio Baroja institu-tuak. 20.000 ikasleizan ditu 50 urtekoibilbidean.

Egokitzeko gaitasunaUrte horietan guztietan, institutuak gizar-tearen aldaketetara “moldatu” behar izanduela adierazi du Javier Garin zuzenda-riak. 80ko hamarkadan, D eredua ezarrizuten, eta batxilergoa euskaraz eskaintzenhasi ziren Pio Barojan. Garai hartan, LuciaGarbayo gurasoen elkarteko presidente

izendatu zuten. Lehen emakumea izan zenkargu horretan, eta bidea ireki nahi izanzuela azaldu du: “Oso aztoratua zegoen gi-zartea orduan, eta institutuan antzematenzen. Nire alaba bertan ikasten ari zen, etainstitutuaren alde lan egiteko eta hobe-tzeko hartu nuen erronka. Oso esperien-tzia ederra izan zen”. Urte batzukberanduago, gaueko batxilergoa eskainizuen Pio Barojak. “Funtzio sozial garran-tzitsua betetzen du”, nabarmendu du Ja-vier Garinek.

Institutua inauguratu zenetik 50 urte pasadirela kontuan hartuta, arrunta da jadaikasle ohien seme-alabak institutuan ikus-tea. “Urte batzuk daramatzagunoi askotangertatzen zaigu”, onartu du Amador Villa-mía filosofia irakasleak. Juncal Garbayok,

esaterako, Pio Baro-jan matrikulatu zi-tuen seme-alabak.Institutua Irungo“ondarea” delabaieztatu du KoldoOrtega zuzendari

ohiak: “Herriarekin bat egiten asmatu du”.Are gehiago esan du Javier Garin egungozuzendariak. Irungo azken mende erdikohistorian ikur bilakatu dela uste du: “Elinsti ezizena du, eta oso esanguratsua dahori. Memoria kolektiboaren parte da PioBaroja institutua”.

6

Berrogeita hamargarren urteurrena ospatudu aurten Irungo Pio Baroja BigarrenHezkuntzako Institutuak. Ikasturte hasie-raz geroztik ibili dira ospakizunetan, bainaabenduaren 11n izan da urrezko ezteiakborobildu dituen hitzordu nagusia. AmaiaKultur Zentroan egin dute, akademikoaeta jai girokoa izan den ekitaldia. Egungoirakasleek eta ikasleek, ikasle ohiek eta bes-telako gonbidatuek parte hartu dute.

Urrezko institutua

“Memoria kolektiboaren parteda Pio Baroja institutua”Javier Garin, zuzendaria

“Ez ditugu ahaztuko Bidasoangorako herrietako ikaskideak”

Juncal Basurko, lehen promozioko ikaslea

Page 7: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

7

Rosa Lizardi

Beti bezala pasako ditut. Fa-milian, eta ohi baino pixkabat gehiago janez. 24a eta25a nire amaren etxean, Na-farroan ospatzen ditugu. 31neta 1ean, ama etortzen daetxera. Horrela saiatzen garapixka bat banatzen bi egunhoriek.

Iñaki Susperregi

Familiarekin egongo naiz, etagero lagunekin joango naizpaseatzera, mendian ibil-tzera eta beste zenbait planegitera. Gabon gauean nireamonaren etxean afaltzendugu, eta 25ean ere bai. Ustedut aukera ona dela familia-rekin egoteko, hizketan etaabesten.

Jose Maria Sarobe

Eguberriak, nire partetik,triste samar pasako ditut.Alarguna naiz, eta asko akor-datzen naiz emaztearekin.Seme alabak dauzkat etaasko laguntzen didate, bainabeti arrasto bat geratzen da,etxekoandrearena. Diferen-tea da emaztea eta etxeko-andrea izatea. Emazte askodaude, baina etxekoandregutxi.

Inkesta Nola ospatuko dituzu Eguberriak?

Natalia Sansegundo

Oraindik ez dakit nola ospa-tuko ditudan, lan egin behardut eta. 24a eta 31a familia-rekin pasako ditut, 24a fami-liaren alde batekin, eta 31abestearekin. Gero, esperodut parranda pixka bat eginahal izatea, lan egitea egoki-tzen ez baldin bazait.

Page 8: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

k i r o l a k8

1960ko hamarkadan heldu zen judoa Irunera. Gonzalo Lavadok sortuzuen lehen elkartea, Maki Wara, formazioa Donostian jaso ondoren. La-vadoren ikasle izan zen José Enrique Borda, gerriko beltza lortu arte.Judo Club Bidasoa sortu zuen beranduago, eta hogeita hamar urte bainogehiago eman ditu judoa gazte irundarren artean zabaltzen. Terapeutaere bada, Vega de Eguzkiza kalean dagoen Askatze zentroan. Judoarekinlotutako argazkiz eta oroigarriz josia du kontsulta.

“Judoa arlo askotan izan daiteke onuragarri”

Zergatik hasi zinen judoan?Oso txikia nintzela, lau-bost urterekin, osabaren es-kutik hasi nintzen. Probatzera eraman ninduenbehin, Maki Wara elkartera. Miguel de Anbulodi ka-lean zegoen orduan, Lapizen. Gonzalo Lavado izanzen nire lehen maisua. Gogoratzen dut, oraindik,nola jarri zidan gerrikoa lehen aldiz. Berak trebatuninduen judoan, gerriko beltza lortu nuen arte.

70eko hamarkadan hasi zinenean, borroka artee-tan aritzea ez zen ohikoa izango Irunen.Ez pentsa. Orduan, jada, haur asko judoa egiteraanimatzen ziren, medikuek gomendatuta, arazo psi-kologikoak edo fisikoak gainditzeko. Kontuan hartubehar da Osasunaren Mundu Erakundeak aitortuizan duela judoaren ahalmena, gorputza eta buruaorekatzeko. Maki Waran 200 haur baino gehiagoizan ginen momenturen batean. Hori gaur egunpentsaezina da, judoa zabaldu delako, eta beste el-karte asko daudelako.

Ia bizitza osoa eman duzu judoari lotuta. Zer daukahorren erakargarri izateko?Judoa egiten hasi nintzenean, jarduera bat gehiagozen, besterik gabe. Baina pixkanaka, ikasten eta sa-kontzen joan nintzen heinean, gero eta gehiago ha-rrapatu ninduen. Halako batean konturatu nintzengai nintzela imajinatzen ez nituen gauzak egiteko.Kolpean heldu zitzaidan sentsazio hori, baina oso a-tsegina izan zen.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen zure elkartea sortzea?1990ean sortu nuen Judo Club Bidasoa, nire bidepropioa egin nahi nuelako. Olaketa gimnasioareninstalazioetan hasi ginen. Gaur egun Hirubide Insti-tutuan gaude. Judoaren arlo pedagogikoa, terapeu-tikoa, teknikoa, lehiaketakoa eta mantenukoalantzen ditugu. Lau urteko haurrak ditugu gaztee-nak, eta erretiroa hartutako gizon-emakumeak hel-duenak. Aspaldi judoan ibilitako jendea bueltatzenda, noizean behin, kirola egiteko eta sasoian ego-teko asmoz. Ez dago judoa praktikatzeko gehienekoadinik. Japonian, badago jendea 100 urterekin judoaegiten jarraitzen duena.

Asko hazi da elkartea?Bilakaera handia izan du, eta maila handiko judokakizan ditugu. Horren seinale, estatu mailako hogeidomina baino gehiago lortu ditugula. Igor eta Mai-tane Herrero lehiatzen dabiltza oraindik, NahikariBorda nire alaba ere ondo dabil. Beste asko aipatu

daitezke: Joana Nicolas, Lorena Dominguez, UnaiOlaziregi, Aitor Soler, Koldo Jauregi... Jende askokutzi egiten du, eta ulertzekoa da. Kirol amateurra da,ez gara futbolariak, ezta gutxiago ere.

Estatu mailan lehiatzen aritzeak ahalegin handiaeskatzen du?Bai, bokazioak bakarrik azal dezake hori. Judokakahalegin handia egiten du, eta entrenatzaileak erebai. Niri ez zait inoiz kostatu, nire pasioa delako. Nikikusten baldin badut gazteek ilusioa dutela, gogorentrenatzeko eta lehiatzeko gogoa dutela, denaematen dut.

Zer ematen dizu haurren judo irakasle izateak?Hemezortzi urterekin hasi nintzen klaseak ematen,eta oso pozik nago oraindik, ilusio handiarekin. Askoasebetetzen nau. Haurren bilakaera ikustea osoederra da. Konfiantza ematen diet, eta asko ikastendute nirekin. Hori bai, tatamitik kanpo lagunak gara,baina barruan ez. Ondo ulertzen dute diferentziahori.

Zergatik da horren gomendagarria judoa?Arlo askotan izan daiteke onuragarria. Esaterako, hi-peraktiboak diren haurrak lasaitzeko balio du. La-saiegiak direnak, berriz, piztu egiten ditu.Kontzentrazio arazoak dituzten haurrentzat ere osogomendagarria da, ikasketa arazoak dituztenentzat,adibidez. Bestalde, autodefentsa moduan lantzendugu, gaur egun, emakumeei zuzenduta batez ere,indarkeria kasuei aurre egin ahal izateko.

Badago jendea judo borrokarik egiten ez duena.Baina kata mugimenduak egiten dituzte, gimnasiamodura. Ni, judo irakasle izateaz gainera, terapeutaere banaiz. Nerbio-sistema zentralean arazoak izandituen jendeari judo mugimenduak bidaltzen diz-kiot, ariketa moduan. Eta hobekuntza ikaragarria na-baritzen dute.

San Martzial Txapelketa ere antolatzen duzue. Lanhandia eskatzen du?Hori ere Gonzalo Lavado maisuak jarri zuen mar-txan. Beranduago Laujudo elkartea sortu genuen,Irungo lau elkarteren artean, San Martzial txapel-keta antolatzeko. Supercopa A mailako lehiaketa da,eta Estatu osoan horrelako hiru besterik ez daude.Bokazioa eta ilusio handia eskatzen ditu. Maila han-diko jendea pasa da San Martzialetik, gerora JokoOlinpikoetan dominak lortu dituzten judokak erebai. Hala ere, maila horretako jendea ekartzea geroeta zailagoa da, dirurik ez dagoelako.

“Ikusten baldin badut gazteek ilu-sioa dutela, gogor entrenatzeko etalehiatzeko gogoa dutela, dena ema-

ten dut”

“Ikasten eta sakontzen joan nintzenheinean, gero eta gehiago harrapatu

ninduen”

JOSÉ ENRIQUE BORDA, judo irakaslea:

Koldo Jauregi eta José Enrique Borda.

Page 9: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

Gogoangarria izango da 2015a Iñigo Cervantesentzat.Emaitza onak lortu ditu urte osoan zehar, eta amaiera bi-kaina eman dio gainera. ATP Challenger mailako lehiake-tak irabazi ditu Ostravan (Txekiar Errepublika), Vicenzan(Italia) eta Marburgen (Alemanian). Azaroan Hego Ame-rikan ibili zen, eta denboraldia borobildu zuen. UruguaikoMontevideon garaipena lortu ez zuen arren, finaleraheldu zen, eta horri esker, Top 100 zerrendan sartzekoametsa bete zuen. 98.tokian amaitu zuen lehiaketa. Bra-silen, aldiz, garaipenaren zaporea dastatu zuen berriro.ATP Challenger Finals lehiaketa garrantzitsua irabazi zuenSao Paolon, eta beste 26 postu igo zituen, 72.eraino.

Final gogorra izan zen Sao Paolokoa. David Muñoz de laNava madrildarra mendean hartu zuen Cervantesek, hirusetetan, azkena tie break-ean. De la Navak abantailazuen, ez zuelako finalerdirik jokatu, Guido Pella argenti-narrak min hartu zuelako. Cervantesek, berriz, lau partidajokatu zituen aurreko lau egunetan, eta nekea antzemanzuen. Lehen set-a erraz irabazi zuen (6-2), baina hurrengobietan sufritu behar izan zuen. Bigarren set-ean madril-darra nagusi izan zen (3-6). Hirugarrenean ere abantailahartu bazuen ere, Cervantesek indarrak batu eta estual-ditik ateratzea lortu zuen. Bi match point gainditu eta fi-nala irabazi zuen.

Itzela izan da Cervantesen gorakada 2015 urtean. Datuesanguratsuak utzi ditu. Hasteko, 180 postu egin ditugora mundu mailako tenislarien ATP zerrendan. Gainera,70 garaipen lortu ditu, Federerrek (63) eta Nadalek (60)baino gehiago. Soilik Djokovicek (82) eta Murrayk (74)baino gutxiago. Historiako tenislari gipuzkoar onena dajada. Euskal Herri mailan, 100 onenen artean sartu zenazkena Alberto Berasategi bizkaitarra izan zen. Lortutakoemaitzei esker, Australiako Irekian parte hartuko du IñigoCervantesek urtarrilean. Lehenago, merezitako atsedenahartuko du Gabonetan. “Tenislariaren bizitzak ez du tar-terik uzten etxetik pasatzeko. Hango kulturaren, janaria-ren eta jendearen falta sumatzen dut”, onartu duCervantesek.

Oztopoen gainetikSei urterekin hasi zen Iñigo Cervantes tenisean. Club deTenis Txingudyn hasieran, eta Donostian, beranduago.Futbola ere gertutik jarraitzen zuen, aita, Manuel Cer-vantes, atezain profesionala izan zelako, Realean, Mur-tzian, Betisen eta Salamancan. Tenisaren alde egin zuenazkenean, eta Bartzelonarako bidea hartu zuen, hamalau

urterekin, trebatzen jarraitzeko. “Han baldintzak hobeakdira tenisean aritzeko: klima, jokalariak, instalazioak etab.Gogorra izan zen, baina ez zegoen beste irtenbiderik. Es-perientzia horri esker hazi egin nintzen”, argitu du Cer-vantesek. Bilakaera progresiboa izan zuen, eta 2012.urtean, 23 urterekin, munduko 150 tenislari onenen ar-tean sartzea lortu zuen. Etorkizun handiko tenislaria zi-rudien.

Alabaina, 2013.urtea beltza izan zen Iñigo Cervantesent-zat. Lau aldiz sartu zen ebakuntza-gelan, ukondoa, astra-galoa eta aldakak operatzeko. Gurpil-aulkian egon beharizan zuen, ez baitzen ibiltzeko gai. Tenisa bertan beherauzteko arrazoi izan zitekeen halako urtea. Cervantesi ezzitzaion burutik pasa: “Errekuperazio epe bakoitza gain-ditzean besterik ez nuen pentsatu. Baikorra izaten etamaite nauen jendeaz inguratzen saiatu nintzen”, baiez-tatu du Cervantesek. Errehabilitazio luze baten ondoren,kantxara bueltatu zen, 2014ko martxoan. Ranking-ekopuntu guztiak galdu zituen, urte osoa eman baitzuen le-

hiatu gabe. Beraz, behe mailako lehiaketetan hasi beharizan zuen, inbertsio ekonomikoa eginez.

Emaitza onak lortu zituen, eta maila handiagoko lehiake-tetan parte hartzeko gonbidapenak jaso zituen. “Bizita-koak indartu egin ninduen”, aitortu du tenislariak.Bartzelonako Conde de Godón parte hartu zuen, esate-rako. ATP Ranking-eko 248.postuan amaitu zuen 2014urtea, eta Ferrer Academian entrenatzen hasi zen, IsraelViorrekin eta Javier Ferrerrekin, David-en anaiarekin.2015a bere ibilbideko urterik onena izan da, eta koskabat gorago kokatu du. Horren seinale, 2016a AustraliakoIrekian hasiko duela. “Erronka izango da niretzat, bostset-etara jokatzen delako. Motibazio eta ilusio handiare-kin ekingo diot”, aipatu du Cervantesek.

100 tenislari onenen artean mantentzen ahalegindukoda 2016an. Dena den, ez ditu baztertu helburu handia-goak, lehen hilabeteetan ondo moldatzen baldin bada.Ranking-ean aurrera egiten jarraitzeko, “detaile” txikiakfindu behar dituela azaldu du Cervantesek: “Arlo menta-lean indartsua izatea batez ere. Dinamika onak aprobe-txatzen jakitea, eta txarrei aurre egitea, buelta ematensaiatzeko”. Egoera aldrebesak gainditzen, bederen, mai-sua da Iñigo Cervantes.

k i r o l a k 9

“Errekuperazio epe bakoitza gain-ditzean besterik ez nuen pentsatu”

Gurpil-aulki batean zegoen Iñigo Cervantes duela bi urte. Orain, mundukotenis jokalari onenen artean dago. 26 urte besterik ez dituen arren, oztopoikaragarriak gainditu ditu tenislari irundarrak. Baina ez du amorerik eman,gogor lanean jarraitu du, eskuraezinak ziruditen helburuak gainditzeko. ATPzerrendako 72. tokian amaitu du urtea.

Adore nekaezinaBukaera ikusgarria eman dio Iñigo

Cervantesek 2015 urteari

“Bizitakoak indartu egin ninduen”

Page 10: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

TRISTURA emozioa, zerbait edo norbaitgaltzean edo galtzear dagoela sentitzendugunean ematen da. Desatsegina izanbadaiteke ere, gizakion egokitzapen afek-tibo emozional eta soziala bideratzen la-gundu dezake.

Triste egotea beharrezkoa da, zerbait edonorbait galdu dugunean, egoera onartzeneta gainditzen laguntzen digulako. Emozioguztiek bezala, bere erregulazioan, tristu-raren kontzientzia hartzea, onarpena etaulermena, funtsezkoak dira.

Noiz egoten dira triste haurrak? Afektuzbete duten panpina edo objektu maiteenagaldu dutenean, maite duten pertsonaren-gandik urrundu behar dutenean, norbai-tek min eman eta haserretu ez direnean,maite duten pertsona edo animalia hil de-nean…

Haurrek tristuraren kontzientzia hartzeaoso baliagarria da. Triste daude, normalaeta ulergarria da. Bi urteko haurrak ez duprozesu hori egiteko moduko adimen hel-dutasunik, ondorioz, helduok izan behardugu hitz goxoen bidez bere tristura jaso,onartu eta ulertzen dugunak. Horrela,handitzen den heinean, gai izango da berekabuz prozesua egiteko; tristura emozioaonartzeko eta ulertzeko.

Baina zer sentitzen dugu helduok haurratriste ikusten dugunean? Zein izaten dagure joera?

Gehienetan, haien tristurak gu triste jart-zen gaitu, enpatia sentitzen dugu, eta ezditugu triste ikusi nahi. Ondorioz, tristurajaso beharrean, garrantzia kentzen diogu.Hau da, objektua galdu badu, beste baterosi, pertsona edo animalia galtzen badu,mundu sinboliko batean bizirik dagoelaazaldu (zeruan dago, izar batean…).

Pentsa dezagun, geldi gaitezen helduonbeharrak zeintzuk diren ikustera: Benetanuste duzue hori lagungarri zaiola haurrari?Guri lagungarri gertatzen al zaigu, triste

gaudenean, norbaitek triste ez egotekoesatea?

Momentuan baliagarri izan daiteke, bainatristura hor dago, eta jasotzen ez bada,gure gorputzak somatiza dezake, burukoedo tripako minekin, etab. Barnean gerat-zen da, barnea nahasten eta estutzen.

Bizitzan ditugun tristurak, dolu prozesu txi-kiak dira. Zerbait galdu dugu, eta ondorioz,egoera berrira egokitu behar dugu. Pan-pina galdu dugu, eta beste pelutxe batekinlo egiten ikasi behar dugu, arraina hil daeta haren presentziarik gabe bizitzen ikasibehar dugu, gurasoak banandu dira, etaetxe ezberdinetan bizitzen ikasiz goazhobe sentitzen…

Dolu gehienen atzean aldaketa bat egotenda, eta egoera berrira egokitzeko tristesentitzea, onartzea eta ulertzea beharrez-koa da. Haurtzaroan eta gaztaroan, pro-zesu horretan lagunduko gaituzten helduulerkorrak behar ditugu.

Egunerokotasunean dauden dolu txikieiaurre egiteak, bizitzak eman ditzakeendolu sakonei, senide baten heriotzari adi-bidez, modu orekatu batean aurre egitenlaguntzen digu. Hil edo zendu den pertso-naren binkulu afektiboa zenbat eta sako-nagoa izan, orduan eta sendoagoa datristura edo mina. Kasu horietan, erregu-lazioa berdina da, baina huts afektiboa be-tetzen lagundu behar dugu, haurra edogaztea babesik gabe geratu ez dadin.

Zein faktore dira garrantzitsuak, afektiboki,harreman sendo baten amaierak uztenduen hutsunea betetzen laguntzeko, haurra edo gaztea babesgabe senti ez dadin?

Lehenik, heriotzaren gaia tabu baten mo-duan ez bizitzea. Heriotza bizitzaren zatibat da, eta presente egon behar da egu-neroko normaltasunean. Gizakiok hiltzengarelako behar dugu bizitza biziki bizi, pre-sentziaz eta dugunaz gozatuz.

Haurraren galderei naturaltasunez eta

zintzotasunez erantzun, segurtasuna etababesa eskainiz. Denok hilko gara, bainabitartean, geure buruak zaintzeko eta bi-zitzaz disfrutatzeko ardura dugu. Frustraziohori bizi behar da.

Geu haurren eredu garen heinean, geuretristurak onartzen eta ulertzen saiatubehar dugu, beraienak jasotzeko errekurt-soak izan ditzagun.

Heriotzaren garaian, haurrak edo gazteakmaite izan dugun pertsonaren agurreanpartaide sentitu behar du. Nahi duen mo-duan: marrazki bat eginez, loreak eskainiz,elkarrekin negar eginez…

Tristura sentitu eta onartu ondoren, galdu-tako pertsonarekin bizitako momentu ede-rrak gogoratzea eta sentitzeagomendagarria da. Hark emandakoagugan dagoela azaltzea, eta gure barneanintegratzea. Gugan dago eskaini zigun guz-tia.

Dolua zirkularra da, beraz, tristura joatenden moduan, berriro etorriko da, pertsona

hori gogoan dugunean, edo gertaerarenbatek hura gogora ekartzen digunean. Tris-tura sentitzen utzi, eta jasotzen lagundubehar dugu.

Momentu honetan neu ere triste nago.Zergatik?

Hau IRUNERO aldizkarian idatziko dudanazken artikulua delako. 2009 urtetik idaz-ten aritu naizen arren, orain etapa batamaitzen ari dela sentitu dut, eta horrega-tik nago triste, dolu txiki bat da. Agur esanbehar dut, eta pena ematen didan arren,etapa hau ixtea beste garai berri bat irekit-zeko bidea izan daiteke. Nigan dago lanhonekin ikasi eta eskaini dudan guztia.Esker mila zuei, hor egoteagatik.

Adiorik ez.

KUTTUN AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA

MAPI URRESTI ORTIZ

10 g u r a s o e n t z a t

TRISTURADESATSEGINA BAINA

BEHARREZKOA DEN EMOZIOA

Ez adiorik, Mapi

Bai, tristea da agur esatea, Mapi, baina atzera begiratzen ba-dugu, hainbat gurasori ekarpen polita egin diguzu, ezbairikgabe. Oso hurbileko estiloa baliatuz, gurasook egunero eginbehar dugun heziketa lana aurrera eramateko lagungarriagertatu da zure ahalegina. Inbidia, urguilua, enpatia, gataz-kak… asko izan dira jorratutako gaiak, guztiak ere arruntakbezain korapilatsuak. Zenbat aldiz artikulua irakurri ondoren zera pentsatu dut: “A,orain ulertzen dut!”. Ulertu dut heziketa ibilbide bat dela etapazientzia, irudimena, bide berrien bilaketa eta, batez ere po-rrota, arrakasta erdiesteko ezinbesteko osagaiak direla. Es-kerrik asko!

Ana Grijalba

Page 11: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

11h a u r r e n l e i h o a

Elatzeta LH2

Page 12: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

gaztea12

Irungo Kateako S.R.A. andereari jasoa. (El Bidasoa 1959-X-22)

Orra Orra Mari DominginOspitaleko Sor Tomasa´k kantatzen zuen, oain ogeita

amar urte inguru. Eguarriyetan kantatzen zuen:

Orra, orra

Mari Domingin

gurekiñ nai duela

Belen´e’ etorri.

Atoz atoz

nai badezu

Belen´era etorri,

kendu bearko duzu

gona zar ori.

Atoz atoz

gurekiñ Belen´era

ikusi dezagun

gaur jayo den

aur ederr ori.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

(Artikulu hau PRENTSA TAILERREko Itziar Guzman ikasleak egin du )

1. Alde ala kontra zaudete? Zergatik?Thayra V: Kontra, animaliek ez dute merezi horrela tratatzea.Jon V: Kontra, pertsonek eta animaliek eskubide berdinak dauzkagu, etaezin dugu animalia batzuk gaizki tratatu, guk nahi dugulako.2. Ikusi duzu nonbait, tratu txarrik? Non, nolakoa? Eta telebistan?Thayra V: Zuzenean, ez. Baina telebistan hainbat kasu ikusi ditut eta bene-tan lotsagarria iruditzen zait. Jon V: Interneteko bideo batzuetan ikusi dut. Adibidez, txakur bat nola za-paltzen zuten ikusi nuen, eta ez zitzaidan batere gustatu.

3. Ezagutzen duzu “El toro de la Vega”? Zer iruditzen zaizu?Thayra V: Bai, eta pena asko ematen dit. Zezen horrek ez du merezi horrelahiltzea.Jon V: Bai, oso gaizki iruditzen zait. Festa bat da, baina ez duzu zertan ani-malia bat hil joku bat egiteko.4. Ezagutzen duzu animaliak erabiltzen duen festaren bat?Thayra V eta Jon V: San Ferminak. Lehenengo partean, korrika egitea ondodago, minik egiten ez diotelako. Baina bigarren partea, gaizki, zezena hil-tzea ez zaigulako gustatzen.5. Zuk zigortuko zenuke? Nola?Thayra V: Animaliei egin dioten min berdin eginez. Horrela ikusiko luketezer sentitzen den hori egiten duzunean.Jon V: Kartzelara eramanez, eskubideak guztiok ditugulako, baita animaliekere.

Artikulu honetan Thayra Villanue-vari eta Jon Villanueva-ri animalientratu txarrei buruz egindako in-kesta daukagu.

INKESTA:TRATU TXARRAK ANIMALIEI

Itziar Guzman, 4. D Txingudi Ikastola

Page 13: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

13gaztea

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Hirugarren aldiz batu dituzte indarrak,Olentzerori harrera egiteko. 2011ra arteIrun Iruten Euskara Elkarteak antolatuzuen, eta hura desagertuta, ekimenari ja-rraipena emateko modua topatu beharrazegoen. “Udalaren deia jaso zuen elkarte-etako batek, eta erabaki zuen beste ba-tzuekin elkarlanean aritzea zela jardueraaurrera eramateko modurik onena”, ar-gitu dute antolatzaileek. Elkarte guztienizenean hitz egitea erabaki dute, denenartean antolatzen baitute Olentzerorenetorrera. Aurten irailean hasi dira lehen

harremanetan, eta urrian banatu dituzteardurak: gurdien prestaketa, jantziak, abe-reak etab.

Olentzero bazkal ondoren jaitsiko da Iru-nera. 16:30ean irtengo da San Migel au-zoko Alberto Anguera plazatik,laguntzaileen talde handi batekin. Idiek ti-ratutako gurdi batean joango da ikazkina.Gaztaina erretzaile bat egongo da, etapottokak, oiloak eta bestelako abereakere bai. “Baserri munduko giroa sortunahi izan dugu, Olentzero horrela bizidenez, eroso egon dadin”, adierazi dute

antolatzaileek. Trikitixek eta panderoek ja-rriko diote musika segizioari. Noizeanbehin geldiuneak egingo dituzte, Gabonkantak abesteko.

San Juan plazara helduta, Olentzerokneska-mutil irundarrei harrera egingo die.Gutunak hartuko ditu, gauean opariak ba-natzeko. Ongi etorriaren antolatzaileekgurasoei zenbait xehetasun gogora arazinahi izan dizkiete: “Haur asko dira, etadenbora gutxi dago. Horregatik eramatenditugu multzoka Olentzerorengana”.19:00etatik haurrera, Gabon kanten jaial-dia egongo da San Juanen bertan, hirikoabesbatzen parte hartzearekin. 20:30akbaino pixka bat lehenago, Olentzerok SanJuan plaza utziko du, gau luzea izangobaitu aurretik.

Ohitura zaharraren moldaketaAspaldidanik egin izan zaio Olentzeroriongi etorria Irunen. Bidasoa bailaran, an-tzinako ohitura dela azpimarratu dutegaur egungo antolatzaileek: “Gure gura-soek, eta gure aiton-amonek, haien mo-dura ospatzen zuten Olentzerorenetorrera. Pixkanaka aldatu egin da ohi-tura, eta beste formatu batzuetara ego-

kitu egin da”. Ohitura hori mantentzeaizan da ekimena antolatzen duten elkar-teen helburua. Aspaldiko elementu ba-tzuk mantendu dituzte: “Olentzeroikazkina da, eta bere itxurak beldurra sordezake. Bestalde, Olentzerok ez du sekulabizarrik izan, guk dakigula. Orain bizar zu-riarekin ateratzen dute telebistako ma-rrazki bizidunetan”.

Hirugarren urtea izango du gaur egungoOlentzeroren etorrerak. Bilakaera handirikez du izan, besteak beste, Udalaren aurre-kontua berbera izan delako. Hala ere, an-tolatzaileek ez lukete gaur egundagoenarekin konformatu nahi. “Ustedugu euskal kulturak, eta Olentzerok kasuhonetan, gehiago merezi dutela”, aipatudute. Udalari baliabide gehiago eskatudizkiote, baina irundarrei parte hartzehandiagoa ere bai: “Bakar batzuk egitenbaldin badugu ahalegina, ez dugu gauzahandirik lortuko”. Joan den urtean, 200lagun inguru bildu zituzten Olentzeroreninguruan, ibilbidean zehar. San Juan pla-zan, bospasei haurreko multzoak pasaziren Olentzeroren ondora, etenik gabe,hiru orduko epean zehar.

Olentzero Irunen izango da abenduaren 24ko arratsaldean. Laguntzaile-

ekin helduko da, eta ibilbidea egingo du Irungo erdigunean zehar. San

Migel auzotik irtengo da, eta San Juan plazara iritsiko da, haurren gutu-

nak jasotzeko. Sei eragile izan dira, Irungo Udalaren laguntzarekin, Olen-

tzeroren etorrera antolatu dutenak: Betti-Gotti, Santiagoko Deabruak,

EKT, Txorimaloak Soinu Taldea, Auntxa Trikitixa Eskola eta Eguzkitzako

Guraso Elkartea.

Irungo haurrak agurtuko ditu Olentzerok abenduaren 24ko arratsaldean

Ikazkinari harrera antolatu diote Udalak eta zenbait elkartek

Page 14: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

GAZTE GABONAK

- Taloak egiten ikasiko dugu.Non? Gaztelekuan.Noiz? Abenduak 21. Ordua: 18:00.

- Kanpamentu Teknologikoa. Non? MartindozeneaGaztelekuan.Noiz? Abenduak 22. Ordutegia: 17:00etatik20:00etara.

- Tailerra: Material Birziklatuakerabiliz Olentzeroren opariakprestatuko ditugu. Non? Martindozenea Gaztele-kuan.Noiz? Abenduak 23. Ordua? 18:00etan.

- X. Break Txapelketa.Noiz? Abenduak 27. Non? Amaia KZn.Ordua? 17:00etan. Prezioa? 4,10 euro.

- Just Dance Txapelketa. Non? MartindozenaGaztelekuan.Noiz? Abenduak 29.Ordua? 18:00etan.

ERROBOTIKAZer? Ikas ezazu errobotikaLego eta Scratchekin. Errobotamuntatzeko aukera izangoduzu.

Noiz? Larunbata, abenduak 19.

Ordua? 17: 00etatik 20:00etara.

Adina? 10 - 14 urte artekoentzat.

Prezioa: 15 €

Non? Kabigorrin (Peña kalea, 1- Irun)

Informazioa gehiago: Telefo-noa: 943 635 333; web orria:www. kab igor r i .o rg .

Izen emateak: h t tp : / /mu l t ime-d iaeducat iva.net/2015/12/ ro-bot i ka-en-nav idades-kabigor r i

"AKWABA": OIER GIL ARTIS-TAREN ARGAZKI ERAKUSKETA

Zer? Ghanan (Afrika) ateratakoargazkiak. Irudi hauek manipu-latuak izan dira, beti ere he-rrialde honetako kontrasteaikusarazteko asmoarekin: ber-tan ikus daiteke nola turistek mi-seria eta exotismoa bilatzenduten, eta era berean, nola ber-takoak, bizi duten miseria ezku-tatzen saiatzen diren.

Noiz?Abenduaren 11tik 2016kourtarrilaren 16ra.

Non? Martindozenea Gaztelekuan.

MERKA2DASOA. BIGARRENESKUKO MERKATUAZer? Ba al duzu zerbait sal-tzeko, erosteko edo erabilitakogauzen truke aldatzeko, egoeraonean (liburuak, jostailuak, de-korazioa, kirol materiala, haurtxikientzako objektuak...)?

Noiz? Abenduak 19

Non? Luis Marianon, Irun.

Ordutegia? 10:00etatik -14:00etara.

Inforrmazioa eta erreser-bak: Tel.: 902 119.

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Izotz ekologikoko pista

Non? Zabaltza plazan.

Noiz? abenduaren 12tik 2016ko urtarrilaren10era arte.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00.Iraupena: 30 minutu.

* Abenduaren 24an eta 31n (Gabon gaua etaUrtezahar gaua), pista zabalik egongo da, gu-txienez 10:00etatik 18:00ak arte, gelditu gabe.

Prezioa:- Haurrak (13 urtetik beherakoak): 3 euro.- Haurrak (13 urtetik gorakoak): 5 euro.- Helduak: 5 euro.* % 50eko hobari partziala 10 kidetik gorakotaldeentzat (ikastetxeak, txangoak, talde bere-ziak, eta abar).

Page 15: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

Abenduaren 9tik 18raZer? Jostailuen bilketa egingodu Gurutze Gorriak. Aurten,jostailu berriak baino ez dirabilduko, haurren artean be-reizketarik ez egiteko.

Non? Irungo Gurutze Gorrian. Euskal-Herria Hiribidea, 14-16.

Ordutegia? Astelehenetan etaazteazkenetan: 10:00-14:30eta 17:00-19:00.Astearte, ostegun eta ostirale-tan: 10:00-14:30.

Abenduak 16Zer? Sukaldaritza tailerraIbarlako "La Juanita" Jate-txeko Unai Gayanes sukalda-riaren eskutik.

Non? Argoiak. Bertsolari Uz-tapide, 6.

Prezioa? Doako Sarrera.

Telefonoa? 943620621.

Abenduak 17Zer? Pride filmaren proiekzioa.

Non? Kabigorrin.

Ordua? 19:30.

Prezioa? Doako Sarrera.

Abenduak 18Zer? Solasaldietarako gunea,frantsesez.

Non? CBA Udal Liburutegia. San Juan plaza, 1. solairua.

Ordua? 16:00etan.

Prezioa? Doako Sarrera.

Izena emateko? Telefonoz:943505421. Astelehenetik os-tiralera: 9:00-20:00. Larunba-tetan: 8:30-13:00.- Zuzenean: CBA Udal Liburu-tegian.

Abenduaren 18tik urtarrilaren 6raZer? Jaiotza. Adorazioarenmisterioa.

Non? Ermita kaleko iturrian.

Abenduak 19Zer? Atzokoak abesbatzakEguberrietako bere ohikokontzertua eskainiko du, etahorretarako, orain arte bezala,Kontserbatorioko Orkestrarenlaguntza izango du.

Non? Amaia KZn.

Ordua? Zehaztu gabe.

Prezioa? Sarrera gonbidapenarekin.

Abenduaren 18tik urtarrilaren 3raZer? 2015ko jaiotzen etaolentzeroren panpinen era-kusketa.

Non? Amaia KZko erakusketaaretoan.

Ordua? Asteartetik larunba-tera 18:00-21:00; Igandean11:30-13:30.

Prezioa? Doako Sarrera.

Abenduak 21etik urtarrilaren5eraZer? DOAGKEk Bida-soa eskual-dearen kolaborazioa eskatudu, azoka solidarioa jartzeko,Eguberrietan.

Azokaren helburua: BoliviakoBeni departameduko menpe-kotasun psikofisikoa daukatenikasleei laguntzeko dirua bil-tzea.

Non? Foru kalea, 13

Ordua? Astelehenetik larun-batera: 10:00-13:00 eta17:00-20:00.

a i s i aa 15

Abenduak 19Super Amara GabonetakoKrosaren bigarren edizioaantolatu dute Super AmaraBATeko kideak. 5 kilome-troko lasterketa da.Ordua? 16:45 Ibilbidea? Colon ibilbidetik(Komandantziatik) Geltokikalerantz, Anaka eta Do-nostia kalea, Mendelu biri-bilgunera arte. Hondarribiakaletik igo, Colon ibilbideaeta Nafarroa hiribidea ka-nalera arte. Santiago zubi-tik jarraituz eta RamonIribarren kalerantz biratuz(saihesbide batera), Dun-

boa anbulategiraino. Han-dik, Nafarroa hiribidetik etaColon ibilbidetik Gipuzkoahiribideraino: Luis Marianonegongo da helmuga. Prezioak: Behin erabil-tzeko dortsal txipa (ekimensolidariorako euroa barne):12 euro 2015/12/01a bainolehen.Behin erabiltzeko dortsaltxipa (ekimen solidariorakoeuroa barne): 14 euro2015/12/01etik aurrera.Lasterketaren egun berekoizen-emaea (ekimen solida-riorako euroa barne): 18euro.

II. SUPER AMARA GABONETAKO KROSA

Page 16: Irunero · DAVID: 655 70 98 93 a Sarrailak a Elektrizitatea a Instalazio zein muntaketak aGarbiketa bereziak eta abar Arratsalde oparoa GloboArt ekimenak jarraipena izan du arratsalde

GABON

ZORIONTSUAK

ETA URTE BERRI

OPAROA OPA DI

ZKIZUE

IRUNEROK