16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 250. zk. Bigarren aroa Apirilak 1 2015 3 Erreportajea: Beñat eta Iñaki Alberdi, makilaren zaindari. 4 Erreportajea: Enpleguaren egoera Irunen. 5 - 6 - 7 Korrikaren argazkiak. 9 Kirolak: Bidasoa Irun eskubaloi taldea euskalduntze lanean dabil. 10 Haurren Leihoa Irungo La Salle HH 11 Erreportajea Andoitz Villafranca eta Asier Alberro AEK Mus txapelketako irabazleak. 12 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Gaztea Borja Olazabal irundarrak El Conquistador del fin del mundo telebista saioan parte hartu du. 13. orrialdea Kirola Sport Jamek, 10. urteurrena ospatzeko, udan azoka bat antolatuko du. 8. orrialdea Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Euskara plazara!

Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero250. zk.Bigarren aroa

Apirilak 12015

3 Erreportajea: Beñat eta Iñaki

Alberdi, makilaren zaindari.

4 Erreportajea: Enpleguaren

egoera Irunen.

5 - 6 - 7 Korrikaren argazkiak.

9 Kirolak: Bidasoa Irun eskubaloi

taldea euskalduntze

lanean dabil.

10 Haurren Leihoa

Irungo La Salle HH

11 Erreportajea Andoitz

Villafranca eta Asier Alberro

AEK Mus txapelketako irabazleak.

12 Gazteen lanak

Txingudi Ikastola BHI

14 Gazte infor

15 Kultur agenda

GazteaBorja Olazabal irundarrak El Conquistador del findel mundo telebistasaioan parte hartu du.13. orrialdea

KirolaSport Jamek, 10. urteurrena ospatzeko,udan azoka bat antolatuko du.8. orrialdea

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!

ja [email protected] 828099

Euskara plazara!

Page 2: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Erdi Aroan Irunek, Konpos-telarako erromesaldien ibil-bidean kokaturik,berebiziko garrantzia izanzuen, geuretik igarotzenbaitziren Frantziatik zeto-zen erromes asko. Oinez-koek Bidasoa ibaia Santiagoderitzon ibitik zeharkatzenzuten, eta zaldizkoek, Beho-bitik. Igarotzea errazteko,XIV. mendean zurezko zal-dain edo pasabide bateraiki zen. Antza, ibaiarenbokalea alderik alde lotzenzuen zubiaren jatorria erro-matarren garaikoa zen.Hain zuzen, garai hartakoadira orain urte gutxi San-tiago auzo inguruan aurkituzutenaren hondakinak.Igarobidea ZubernoakoPriorerriko monjeek bul-tzatu zuten. Egoitza gauregungo Santiago zubiarenondoan zuten, ibaiertzean,orain Port Bidassoa deitu-

tako urbanizazioan. 1357.urteko dokumentu bateaneraikin hura Santiago Zu-bernoako ospitalea zela ai-patzen da, erromesenzerbitzura zegoena. Aurre-rago hedadura handikopriorerri bilakatu zen, Hen-daiako gaur egungo tren-geltokitik Urruñako etaBiriatuko lurretaraino za-baltzen zena.Frantziako Iraultzaren on-dorioz, eraikinak Hendaiakoudalaren eta partikularren

eskuetara pasa ziren. Zubirik ez zegoen garaietan,Bidasoa ontziz igarotzea al-ternatiba bakarra zen. On-tziralekua prioretxearenaldamenean zegoen, be-heko argazkian ikus daite-keena. Irun aldeko kaiaegungo bidegorrian ze-goen. Argazkian argi azal-tzen dira horma etaarrapala. Bi irudiok XX.mendearen hasierakoakdira, “Avenida” zubia eraikibaino lehenagokoak.

Irun atzo Irun gaur

Santiagoko

kaia

IUA

: 383

11

IUA: 48928

Orain dela urte batzuk eta EuskararenNazioarteko Egunaren harira, abendua-ren 3an ospatzen dena, Euskal Herrianzehar kanpaina bat zabaldu zen "Euska-rak, 365 egun" lelopean, gure hizkun-tzaren erabilpenaren aldarria urtekoegun guztietara zabaltzera gonbidatzenzuena. Bat egiten dut ideia honekin eta,azken egunetan, euskararen mundutikbeste esparrutara eraman beharko ge-nukeela ikusi dut.

Azken hilabetean Korrika izan da gureerrepide, herri, hiri eta mendietan; be-rriro ere, irudi paregabeak euskararenaldeko lasterketak utzi ditu! Txingudi al-dera ere iritsi zen Korrika asteburuaneta, euripean bada ere, mota guztietakojendea ikusi genuen lekukoaren atzetik:haurrak, gazteak, helduak, zaharrak, po-litikariak, politikan sinesten ez dutenak,abertzaleak, abertzaleak ez direnak,ikastolakoak, itunpeko ikastetxekoak, ki-rolariak, bi urtetan behin bakarrik ko-

rrika egiten dutenak... une batez etaguztiak irundarrak izan arren, urteanzehar harremanik ez duten pertsonaeta elkarteak batera ikusten genituen.Korrikak mesfidantzak desagerraraztenditu... baina Korrika bukatzean, magiahori ahazten da eta, berriro eguneroko-tasunean gaudenean, betiko galdere-tara itzultzen gara: ze elkartekantolatzen du ekitaldi hori? ze alderdipolitiko (edo alarderen) alde egiten dupertsona horrek? non izango da hain in-teresgarria izan daitekeen hitzaldi hori?Horrelako galderek eta aurreiritzieknorberaren bizitzan eragina dute.

Bai, azken galdera ere gure inguruanematen da, oso eroso sentitzen gare-lako gure betiko tokietan, eta zaila egi-ten zaigulako hiriko beste txokoetarajoatea: besteak beste, Kale Nagusia, Ur-danibia-Mosku ingurua, Luis Marianoedo Cipriaño Larrañaga kalea ("Calle dela Mierda" ezizenarekin ere ezagutzendena). Irun horrelako hiruzpalau girotanbana dezakegu eta koadrila asko ez dirabere betiko lekutik ateratzen direnak.Horrela zer lortzen da? Aldi bereanegon gaitezke hiri berdinean, baina ezgara elkarrekin bizi.

Egoera hau saihesteko, proposamenbat: Korrikaren izaera edo espiritua go-goratzea eta normalean hain hurbilakez diren txokoetara edo pertsonenganahurbiltzea; gizartearen beste ikuspun-tua ezagutzeko aukera paregabea izandaiteke, hain anitza den gure Irunen!

Korrikak ere, 365 egun

Iñaki Goikoetxea

Page 3: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

Hirugarren belaunaldiak ere egurraren in-guruko lanari lotuta jarraitu du. Aitona tai-lugile fina izan zen. Aitak makilak lantzeariekin zion, eta Beñat Alberdik haren bideariheldu dio orain. Txikitatik ikasi zuen ofi-zioa, aitari lagundu izanaren ondorio.Beste lanbide batzuetan ere aritu izan dageroago, Tesa enpresan komertzial mo-duan, esate baterako. Baina bazekien aitakerretiroa hartzerakoan haren hutsunea be-teko zuela: “Gaztetan beste zereginetanaritu izan naiz, eta munduan zehar bidaia-tzeko aukera izan dut. Baina orain gustura

nago etxean, familiako enpresari eusten”,azaldu du Beñat Alberdik. Aitak eskertzendu erabakia: “Pena litzateke hau hiltzenutzi izan bagenu”.

Aitarengandik artisautzarako zaletasunajaso ondoren, 1980ko hamarkadaren ha-sieran erabaki zuen Iñaki Alberdik euskalmakilak egiten espezializatzea. “Iparral-dean egiten ziren oraindik, baina Bidasoa-ren hegoaldean ia galdutako produktuazen”. Gaur egun bizpahiru artisau besterikez daude Euskal Herri osoan makilak egi-ten. Euskal bastoi tradizionala da makila,

eta mendeetako historia dauka. Euskal on-darearen ikurretako bat da. 1936ko gerra-ren aurretik erabili ohi zituzten makilen“erreplikak” egiten dituzte Lapitze auzokotailerrean. “Makila tradizionala mizpi-rondo egurrez egindako bastoia da, gogo-rra, malgua, dotorea eta eskuz landua.Begirunearen eta boterearen ikurra da”,argitu du Iñaki Alberdik.

Ibilaldietan sostengu izateaz gain, babese-rako arma ere bazen makila garai batean,heldulekuaren barruan ezkutatutako ez-tena dela eta. Goardia Zibilaren bisita ja-sotakoa da Iñaki Alberdi, ezaugarri horrenondorioz. Baimenik gabe armak ekoiztealeporatu zioten, baina antzinako objek-tuen erreprodukzioak egiten zituela fro-gatu ahal izan zuen. Gaur egun, apaingarriedo opari izaten dira euskal makilak. Azkenlehendakariez gain, mundu osoko politi-kari, kirolari eta artistek jaso izan dituzteAlberditarrek egindako makilak. JoanPaulo II.a, Ronald Reagan, Emil Zátopek,Gerry Adams, Adolfo Suárez, Camilo JoséCela, Jorge Oteiza, Bernando Atxaga etaJuan Martinez de Irujo daude, besteakbeste, zerrenda esanguratsu horretan.

Metodo tradizionalari eutsi dio semeakTeknologiak zer edo zer erraztu badu ere,aitarengandik ikasitako prozedura man-tentzen du gaur egun Beñatek. UdaberrianPirinioetako basoetara joaten da, mizpi-rondoak aukeratzera. “Adar onenak ema-ten ditu, sendoak eta malguak”,azpimarratu du Alberdik. Markak egiten

dizkie adarrei, olatuak eta puntuak. Maki-laren ezaugarri diren forma bilakatuko diradenboraren poderioz. Neguan bueltatzenda adarrak moztera, ilbeherarekin batera.Lanaren zatirik “erromantikoena” delaonartu du Alberdik. Azala kentzeko labeansartzen ditu, eta, kolorea emateko, goro-tzetan edo kare bizitan. Adarrak zuzendubehar badira, beroaren laguntzaz egitendu. Lehortzen uzten ditu gero makilak,egonkortu daitezen. Bost urte beharko di-tuzte, gutxienez, prozesuarekin aurreraegin aurretik.

Eskuz landutako letoizko zorroa daramamakilak beheko muturrean, eta txirikorda-tutako larru beltza eta adarrarekin egin-dako bola, goikoan. Ohorezko makilekzilarrezko heldulekua izaten dute. “Bastoimerkeagoak saltzen dituzte. Baina ez diraeuskal makilak”, argitu du Beñat Alberdik.Makila arruntek 300 € inguru balio dute.Ohorezko makilek, 500 €tik gora. Artisaulanetik bizi ahal izateko, ehunka makilasaldu behar izaten dituzte urtean. Krisiare-kin salmentak behera egin duela baieztatudu artisauak: “Luxuzko produktua da, etanorbanakoen artean jaitsi egin da eskaria.Enpresei eta erakundeei esker eutsidiogu”. Gaur egun, Beñat Alberdiz gainbeste langile batek lan egiten du taile-rrean. Soldata handia izan gabe, modu“duinean” bizitzeko adina ematen duelanabarmendu du artisau gazteak. Balioerantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu-ratik babesten dute euskal makila.

3

Makilaren zaindari

Deskarga kaleko seigarrenean sartzeadenboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo daude eraikinaren atarian. “Al-berdi” abizena tailatua duen oholak ongietorria ematen dio bisitariari, egurrareneta artisautzaren erresuma txiki hone-tara. Etxabea familiako tailerra da,xumea bezain berezia. Antzinako usainadario. Zorua zurezkoa da, eta lanerakotresnek eta makinek zahar itxura ematendiote. Hogeita hamar urte baino gehiagoeman ditu Iñaki Alberdik tailerrean ma-kilak egiten. Duela urte eta erdi Beñatsemeak hartu du lekukoa. Beñat eta Iñaki Alberdi, egin duten makila batekin.

Irunen dago Hego Euskal Herria osoan bastoi tradizionala lantzen duen azken tailerra

Page 4: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

4

Otsaileko langabeziaren datuei erreparatuta, Irunenargi izpi txiki bat ageri dela pentsa daiteke. % 17,6koada azken langabezia-tasa. Urtarrilekoa eta joan den urteko otsailekoa baino % 0,3 txikiagoa. Dena den, Gipuzkoako batez bestekoa, % 13,6koa, urrun dagooraindik. Edonola ere, datuak aztertzeaz gain, analisisakonagoa egin beharra dagoela baieztatu dute sindikatuetako ordezkariek.

Zenbakiak eta ehunekoak erabili ohi diraenpleguaren azterketa egiteko. Horietaramugatuta, argi dago langabezian dagoenbiztanleria aktiboaren kopuruak beheraegin duela Irunen. “Hori egia da, datu ob-jektiboa da”, onartu du Pablo GarmendiaBidasoko ELA sindikatuko ordezkariak.“Baina hamarreneko bakar batzuen kon-tua da, eta zenbakiak oso larriak diraoraindik”, azpimarratu du. Euskadiko Lan-gile Komisioak-CCOO sindikatuko GemaFernandezek uste du datu horrekin ezindela baieztatu hiriko enpleguaren egoerakhobera egin duenik. Zailtasun egoerandauden enpresak gogoratu ditu Fernande-zek: “Erregulazio espedienteak, hartzeko-dunen konkurtsoak, izoztutako soldatakedo soldata murrizketak. Denak ditugu es-kualdean”.

Azterketa zabalagoaren beharra azpima-rratu dute biek. ELA sindikatuko egoitza-tik, Irungo erdiguneak bizi izan dueneraldatzea ikus daiteke. Denda eta nego-

zio ugari itxi dituzte azken urteotan. “Mer-katari txikia sufritzen ari da, salmentek be-hera egin dutelako”, baieztatu du PabloGarmendiak. Gema Fernandezek bestearrazoi bat ere jarri du mahai gainean: alo-kairu-errenta zaharren desagertzea. Elkar-teetan bildurik eta jarduerak antolatuta,hirigunea biziberritzen ahalegindu diramerkatariak. Baina zail dute aurkari erral-doien kontra lehiatzea. Enpresa multina-zionalen alde Behe Bidasoko etaOarsoaldeko udalek egin duten apustuasalatu du ELAko Pablo Garmendiak. Elika-gaien sektorean jarri du arreta, bereziki:“Eskualde hauetan egin izan dena absur-doaren mugan dago: Alcampo, Carrefour,BM, Super Amara, Dia, eta orain Merca-dona? Kontsumitzaile nahikorik ez dago”.

Multinazionalen aldeko apustuaIndustria eremuetan kokatzen ari dira zer-bitzuetako enpresa multinazionalak. “Las-ter izena aldatu beharko diegu”, adierazidu Garmendiak. Industriaren sektorea be-

rreskuratzeko apusturik egin ez izanaegotzi die ELAko ordezkariak eskualdekoudalei: “Haiek eman dizkiete baimenakmultinazionalei. Bultzada eman diete”.Enpresa handi horiek lanpostuak sortzendituztela esan izan da justifikazio modura.Hala ere, baieztapena “iruzurra” dela ustedu Pablo Garmendiak: “Lanpostu prekariobaino prekarioagoak sortzen dituzte. Sal-toki horietako batean lan egiten duen gaz-teak ez ditu bermatuta etxebizitzarakoaukera eta bizitzeko gutxieneko baldin-tzak”. Azken aldian sortu den enpleguanolakoa den aztertzeak bestelako ikuspe-gia eman dezakeela uste du CCOOkoGema Fernandezek: “Aldi baterako lan-postuak izaten dira, gehienetan lanaldipartzialekoak”.

Langabeziaren datuak tentuz irakurtzeradarama azalpen horrek. “Lan partzialekobi kontratu dituen pertsona bi afiliaziodira Gizarte Segurantzan”, argitu du PabloGarmendiak. Zerrendetan agertzen ez denbeste kolektibo bat ere gogoratu du ELAkoordezkariak: “Badago jende asko jada lan-gabezian apuntatzen ez dena, prestazioguztiak bukatu zaizkiolako; ez daukana inolako diru-sarrerarik. Seme-alabei egu-nean hiru aldiz jaten emateko arazoa dujende horrek”. 55 urtetik gorako langa-been egoera nabarmendu du Gema Fer-nandezek: “Lan merkatutik kanpogelditzeko arrisku handia dute”. Irunenlangabeziaren kontra lan egiteko neurrizehatzak proposatu ditu CCOOko ordezka-riak: “lanbide heziketa sustatzea, proiektuekintzaileei babesa ematea eta jardueraberritzaileen inguruko ekimen enpresaria-lak bultzatzea”. Bide bata edo besteahartu, sindikatuetako ordezkariek argidute susperraldia motela izango dela.

Pablo Garmendia, ELAren ordezkaria eskualdean

Irungo enpleguaren egoera aztertu dute ELA etaCCOO sindikatuetako ordezkariek

“Lan partzialeko bi kontratu dituen pertsona bi

afiliazio dira Gizarte Segurantzan”Pablo Garmendia, ELA

Datuetatik harago

Page 5: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

5

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA KORRIKA

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Martxoaren 21ean, eguerdian, Korrika Irunen barrena igaro zeneta ehunka pertsonak euskararen alde lasterka egin zuten. Adinguztietako jendeak parte hartu zuen kilometro bakoitzeko lekuko-eramalearen atzetik, tipi-tapa, Bilborako ibilbidearen zati bat egi-nez. Giroa paregabea izan zen. Korrika igaro zen bigarren aldianBelen Sierrra Kulturako Udal Ordezkariak lekukoa eraman zuen.Erreportaje honetako argazkietako batean Iban Eguzkiza EuskaraArloko zuzendariarekin agertzen da.

Page 6: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

6

Page 7: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

7

Aurtengo ordutegia lagun, familia ugarikparte hartu zuen 19. Korrikak Irunen eginzuen ibilbidean zehar.

Euskal Herria Hamaika Kolore elkarteakKorrikan parte hartu zuen, xenofobia etaarrazakeriaren kontrako nazioartekoeguna zela eta. Fermin Muguruzak ekime-narekin bat egin zuen.

Page 8: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

k i r o l a k8

Surfaren inguruko feria mo-duan jaio zen Sport Jam2006an. Skateboard-ean etaScooter-ean espezializatu on-doren, jatorrira bueltatuko da2015ean. Udako edizio bereziaantolatu dute hamargarren ur-teurrena ospatzeko. Maiatza-ren 16an eta 17an izango da,Ficoba erakustazokan. Surfaizango da azokaren zutabe na-gusietako bat, olatuak sortzekopiszinarekin, eta kongresu edoforoarekin. Asier “Axi” Muniai-nek parte hartuko duela azpi-marratu du Estanis Poloantolatzaileak: “Muniainekduen arazoa da etxekoa dela.Badirudi horrek garrantziakentzen diola. Baina BillabongXXL sarietan finalista izandakoada”. Olatu handietan aritzendiren surflariei ematen dieteBillabong XXL saria. Surfaz gain,piraguismoak, urpekaritzak,irristatze-kirolek eta eskaladakere tokia izango dute. SportJamek noiz edo noiz hartu di-tuen kirolak bilduko ditu ediziobereziak. Hogeita hamar era-kusle inguru espero dituzte.

Prezioen aldetik, beherapenak

eskainiko dituzte, hamargarrenurteurrenaren harira. 6m²kopostua jartzeak 890€ balio izandu aurreko edizioetan, bainamaiatzekoan 490€-koa izangoda prezioa. Bisitariei begira, 9

€tatik 5 €tara jaitsi dituzte sa-rrerak. Bestelako bisitari motabat erakartzeko ahalegina erebadela onartu du Polok: “9 €benetako zaleak bakarrik or-daintzen ditu. Beherapenare-kin, uste dut ikusmina duenedonor ere etor daitekeelaazokara. Nolabait esateko,Sport Jam ez da horren elitistaizango”. Hala ere, Poloren le-hentasuna ez da bisitarienerrekorra gainditzea. 6.000reninguruan aritu izan da azkenurteetan. “Nahiago dut erakus-leek salmenta- edo promozio-helburuak bete ditzaten, etabisitariak Ficobatik pozik ateradaitezen”, argitu du antolatzai-leak. Denetariko kritikak jaso-tzen ditu urtero Estanis Polok.Badaki horretarako prest egonbehar duela: “antolatzailezaren momentutik, badakizukomentario onak eta txarrak ja-soko dituzula; batzuk zintzoak,beste batzuk asmo txarrekoak”.

Urte osoko lana behar izatendu Sport Jam azokak. Hamarlagun aritzen dira Stanis Polo-rekin batera lanean, une eta in-tentsitate ezberdinetan.Salmentak, komunikazioa etadiseinua, adibidez, delegatuegiten ditu. Zenbait fase izatenditu prestaketak, aurreko edi-zioaren balantzetik azokarenamaierara arte. Hamar urterenondoren, dinamika barnera-tuta dute. Baina Polok ez lukeerosokerian erori nahi: “azokakontsolidatuta dagoela pen-tsatzea eta aurreko edizioetakoformula errepikatzea akats la-rria litzateke”. Merkatua aldatu

egiten da etengabe, eta orainarte, egokitzen jakin du SportJamek. Ideia eta formatuamantenduta, edukia ia urteroaldatu izan dute antolatzaileek.Horretarako, oso adi egoten daEstanis Polo: “Oporrak hartzenditudanean ere, bidaiatu egi-

ten dut, azoketara joaten naiz,dendak ikusten ditut. Ideiakbiltzen saiatzen naiz”. Fase ge-hienak gaindituta, azken urra-tsak ematen ari da,hamargarren urteurreneko edi-zio bereziak aurreikuspenakbete ditzan.

Hamar urte bete ditu 2015ean Sport Jam azokak. Ospakizun modura, bi edizio egingo dituzte aurten Ficoba erakustazokan: azaroanohiko azoka, eta maiatzean berezia, udako sasoiari zuzendutako edizioa izango dena. Surfean, urpekaritzan edo piraguismoan lehenurratsak emateko piszinak prestatuko dituzte,skate park-a egongo da, eta aurkezpenetarakoespazioa.

“Sport Jam ez da horren elitista izango”

Estanis Polo

Estanis Polo antolatzailea Ficobako kanpo aldean.

Udan ere,Sport Jam

Nazioarteko Merkataritza ikasi zuen Estanis Polok Baionan.Biarritzeko hondartzan izan zuen lehen kontaktua azokekin,1990eko hamarkadaren hasieran. Haren ondotik, 80 azokabaino gehiago antolatu ditu. 2002an, Behe Bidasoko lehensurf azoka kudeatu zuen Hondarribian. Hurrengo urteanSnowjam sortu zuen Jacan. Snowboard-ean espezializatutakoazoka zen. Madrilgo Xanadu elur-pista estalira lekualdatuzuten geroago. Michel Hoff enpresariaren bisita jaso zuenPolok Madrilen. Irungo Ficoban surf feria antolatzeko ideiaazaldu zion. Irundarra izanik ere, Estanis Polok ez zuen argiikusten: “Azpiegitura egokiak leku askotan aurki ditzakezu,baina azokak bestelako lotura bat behar du inguruarekin”.Hala ere, Sport Jam delakoa antolatu zuten. Bilakaera handiaizan du azokak, eta erakusleak eta bisitariak erakartzen as-matu dute, hamar urte betetzeraino.

Hogei urte baino gehiagoko esperientzia

Page 9: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

k i r o l a k 9

2002an jarri zuen martxanIrungo Udaleko Euskara ArloakKalean Bai egitasmoa. Hiriko el-karteetan euskara sustatzea hel-buru duen programa da. Haureta gazteentzat antolatzen dituz-ten ekintzak euskalduntzea daharen lehentasunetako bat. Fer-nando San Martin Udalaren eus-kara ordezkariak azpimarratu duaisia eta kirola euskalduntzeakberebiziko garrantzia duelaIrungo errealitate soziolinguisti-koan: “Euskararen mugak za-baldu nahi baldin baditugu,ezinbestekoa izango da haur etagazteek hizkuntzarekin ondo pa-satzea. Kiroleko eta aisialdiko jar-duerek horretarako aukeraparegabea eskaintzen dute”.Errealitate horri helduta, Bidasoaeskubaloi taldeak eraldatze na-barmena izan du azken urteotan.Elkartearen diagnosia egin zuenSIADECO enpresak 2008an,Irungo Udalaren enkarguz.“Diagnostikoa eta Hizkuntza-Plana” izenburuarekin, CD Bida-soa elkartean euskararenerabilera areagotzeko helburuakfinkatu zituen orduan. Aritz So-dupe elkarteko euskara ardura-dunak uste du erronka horiekbete egin dituztela: “Denborabehar dugu, hizkuntza ohiturakez baitira egun batetik besteraaldatzen. Hala ere, pozik gaudeazken urteotan egindako lanare-kin”. Jose Angel Sodupek presi-dente karguan daramatzanhamabi urteetan, goitik beheraaldatu da zuzendaritza-taldea.Aritz Sodupek baieztatu du gauregun haien arteko harremanak

euskaraz izan daitezen saiatzendirela: “Kluba goitik behera eus-kalduntzeko ahalegina egiten arigarela esan genezake”.

Hamasei talde federatu ditu Bi-dasoak. “Hamar-hamaika taldedira gaur egun euskaraz funtzio-natzen dutenak”, azaldu du So-dupek. Hartara, entrenatzaileeuskaldunak bilatzeaz gain, neu-rri bereziak hartu dituzte: “Hau-rrekin diagnostikoak egitenditugu, eta euskararen erabileraneurtzen dugu. Hezitzaileei zu-zendutako gidaliburua ere pres-

tatu dugu, euskara sustatzeko ja-rraibide gisa”. Ahoz eta idatzizematen dituen mezuetan, klubakeuskararen presentzia bermatudu: partiduetako sarreretan, kar-teletan, izenemate orrietan, ma-terial didaktikoan, lehiaketetakoaraudietan. Irungo eskolekin si-natutako hitzarmenei esker, es-kubaloia ezagutzeko etapraktikatzeko aukera eskaintzendute, eskola orduetan eta euska-raz. Bereziki azpimarratu nahiizan du Sodupek aurten bost edi-zio beteko dituen udako kan-pusa.

Bidasoako Aritz eta Jose Angel Sodupe, eta FernandoSan Martin Udal Euskara ordezkaria.

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein

muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Elkartea euskalduntzeko bidean da BidasoaEuskararen erabilera normaliza-tzeko planaren balantzea egin duBidasoa eskubaloi taldeak. IrungoUdaleko euskara arloak bultzatutaekin zion lanari duela zazpi urte.Tartean, elkarteko giroa “euskal-dundu” dela uste du Aritz Sodupeeuskara arduradunak. Hasieranegindako diagnosian finkatutakourratsak jarraitu ditu elkarteak.Gainera, neurri berritzaileak hartuditu aspaldi honetan.

Berrikuntza modura, lau ekimen zehatz aurrera eraman dituaurten CD Bidasoak. Euskarazko terminologia jasotzen duenhiztegia landu zuen klubak duela zazpi urte. Orain birpasatueta Eusko Jaurlaritzak ateratakoarekin alderatu dute. Klubarenweb gunean eskegi eta federazioetara bidaliko dute. “Ea denonartean lortzen dugun euskarazko terminologia hori adostea”,adierazi du euskara arduradunak. Klubaren ereserkia euskaratueta grabatuko dute, Ametsa Gazte abesbatzarekin eta IrunHiria Bandarekin elkarlanean. Web gunea elebidun bilakatzekourratsak ere eman dituzte, euskara arloko itzulpen zerbitzuarenlaguntzaz. Orain arte atal finkoak besterik ez zeuden euskaraz.Baina albisteak eta kronikak euskaraz argitaratzen hasi dira. Laugarrena bereziena da. Lehen taldeko jokalariei zuzendutakoeuskara klaseak antolatu ditu Bidasoak. Taldeko atzerritarrek,eta euskaraz ondo moldatzen ez direnek Herri Jakintza Euskal-tegiko irakasleen eskutik trebatzeko aukera izango dute. Asteanbehin egingo dute, Artalekuko prentsa aretoan. Mikhail Revinerrusiarraren kasua nabarmendu du Aritz Sodupek: “Zazpi hiz-kuntza dakizki; ondo moldatzen da, beraz, eta badu ikastekogogoa”. Beste taldekideak ere animatuta daudela baieztatu du.Gazteen erreferente diren neurrian, goi mailako kirol taldeetaneuskarak presentzia izateak ekarpena egin dezake normaliza-zioan.

Neurri zehatzak

Page 10: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

10 h a u r r e n l e i h o a

Irungo La Salle HH

UXUE ITURRIA REcARTE

MAIALEN PéREz cONdE

Page 11: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

11

“Gabonetan familiarekin besterik ez dutjokatzen musean”

- Nola eman zenuten izena txapelketan?Nire neska-lagunak AEKn izanzuen txapelketaren berri. Hasie-ran batera parte hartzeko asmoagenuen, baina azkenean ez zuennahi izan. Asier Alberrori esannion orduan. Afizio handia du,astean bizpahiru aldiz gelditzenbaita musean aritzeko Palace ta-bernan elkartzen den koadrilabatekin. Nik, berriz, ohitura han-dirik ez daukat. Gabonetan fami-liarekin besterik ez dut jokatzenmusean.

- Balio erantsia al zuen txapel-ketak, Korrikaren aldekoa izate-

agatik?Bai, xarma berezia dauka. IrungoAEKn jende ezagun asko daukat,eta irabazi bezain pronto deitugenuen elkar. Ondo dago, Korri-karen inguruan beste hainbatjarduera antolatzen dituztelako.

- Zein izan zen zuen ibilbideatxapelketan?Lehenengo, Irun mailan jokatugenuen, Hazia elkartean. Bikotegehienak ezagutzen genituen,AEKn edo Mosku inguruan dabi-len jendea zen. Bigarren izanginen, eta eskualdeko kanpora-ketarako sailkatu ginen. Irungobi bikote eta Hondarribiko beste

bi aritu ginen. Irabazita, Gipuz-koako finalera pasatzea lortu ge-nuen. Astigarragan izan zen.

- Gogorra izan al zen finala?Bitxia izan zen, lehen kanpora-keta galdu genuelako. Baina bi-koteen kopurua bakoitia zenez,zozketa bidez bikoteetako batibigarren aukera eman zioten.Guri egokitu zitzaigun. Aurreraegin genuen, eta finalera iritsiginen. Hasieran kanpoan utzigintuen bikotea izan genuen aur-kari. Lasarte-Oriako bikotea zen,oso ona, txapelketetan ibilitakoaeta esperientzia handikoa. Hirupartida irabaztera jokatzen ari

ginen ordura arte, baina 2-2koa-rekin laura luzatzea erabaki ge-nuen. Azkenean, 4-3 irabazigenuen. - Urduritasunik izan al zenuten?Nik finalean kartak dardarka ni-tuen eskuetan. Asierrek ez, txa-pelketa gehiagotan parte hartuizan duelako. Gero, ilusioa egi-ten du txapela etxera erama-teak. Hortxe dago, zintzilik.Gainera afaria irabazi genuen,Hondarribiko Laia jatetxean.

- Zeintzuk dira mus jokoaren gakoak?Eskura dituzun jokaldiak irabazi

behar dituzu. Gainerakoetan, zeredo zer ateratzen baldin baduzu,ondo. Bestalde, guk ez duguinoiz musik ematen. Beti moztuegiten dugu, karta eskasak edukiarren. Batzuetan ezustekorenbat emango dizute, baina merezidu. Astigarragako finalean musbakar bat ere ez zen egon.

- Lau erregerekin, edozortzirekin?Gu laurekin aritzen gara. Txapel-ketan ere laurekin jokatu ge-nuen, Gipuzkoako toki batzuetanzortzirekin jokatzeko ohituraduten arren.

ANDOITZ VILLAFRANCA:

Bikote irundar batek irabazi du Korrikarenaldeko Gipuzkoako Mus Txapelketa. Eskarmentu handiagoa duen Asier Alberro-rekin aritu da Andoitz Villafranca. Irungoeta Behe Bidasoko kanporaketak gaindituondoren, final handia Astigarragan jokatudute, otsailaren 28an.

Asier Alberro eta Andoitz Villafranca, txapelketa irabazi ondoren.

Page 12: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

gaztea12

Gero eta zailago da Twitterkonturik ez duen norbait os-petsua topatzea, ospe motazeinahi dela ere, gainera-koan nortasun digitalalandu gabe badu ere. Arra-zoia, funtsean, autobabesada; izan ere, ez baldin baduberak egiten, laster egingodu baten batek, haren ize-nez eta haren ordez.

Halako kasuak gertatu dira dagoeneko, eta batzuk, xelebre samarrak.Hau da: nolabaiteko sona duten zenbaitek, ustez, beren Twitter kon-tua sortu eta berehala tweet edo txio sutsuak zabaldu dituzte lau hai-zeetara... harik eta kontu horiek fake delakoak, hots, faltsuak zirelaenteratzen garen arte, pertsonaiekin zerikusirik batere ez duten la-gunek sortuak direnez gero.

Batik bat bi motatakoak dira: batak, izen "ofiziala" darabil; besteak,antzeko izena parodiatuta, baina lehen begiradan -eta halaxe kon-tsumitzen dugu maiztxo sarean- benetakoa dirudiena.

Lehenen artean gogoangarria da Iñaki Gabilondorena, 2013 @Gabi-londo_I delakoak ordeztu zuena. Kontu hark bi ordu eskasetan 25.000jarraitzaile bereganatu zituen; besteak beste, Jordi Evole eta bestetxiolari ospetsu zenbait, ongi etorria ematearekin batera nolabaitkontua ontzat eman zutena. Egun batzuk geroago kontuak @troliticoizena hartu zuen, berekin jarraitzaile mordoa zeramala. Ez zuen bideluzea egin, ordea, Twitter-ek handik gutxira ezabatu zuen eta.

Istorio barregarrienak, aldiz, bigarren motako kasuetan aurkitzen di-tugu; hala nola, @EspeonzaAguirre, 227.000 jarraitzaile eskuratu zi-tuena. Jakina, Madrileko PPren buruaren nortasun bipila parodiatzenzuen.

Ospetsuen kontu faltsuez gain, badago beste gai interesgarririk: ja-rraitzaileen kontu faltsuena. 2014ko irailean jakinarazi zen @maria-norajoy kontuaren 160.000 jarraitzaile inguru profil faltsuak edoaktibitaterik gabeak zirela; areago, egun bakar batean, 60.000 lagungehitu zituen. Bere kontuaren arduradunek erasotzat hartu zuten hauguztia.

Jende ospetsuen kontua benetan haiena ote den jakin nahi izatera,baliabide eraginkor bakarra dago: erabiltzailearen izenaren eskuinal-dean plataformak jartzen duen egiaztatze-domina urdin txikia.

Dena den, batzuetan hobeto pasatzen ahal dugu pertsonaia batzuensasikontuak jarraituz ezen ez benetakoak. Hori bai, behar bezalakobereizketa egiteko, aski dugu egiaztatze-domina urdinetara jotzea.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

KONTU FALTSUAK Twitter-en

Ihesaldi luzea eta neketsua

Literatur Sariak

...Atzetik inor ez zuela jabetu zenean, Gar-mendiak mantsotu egin zuen zaldiarenabiada eta lasai ekin zion mendian gorako bi-deari. Hiru egunez izan zituen atzetik HarryGarbi-ren morroiak. Arima ahoan zuela ekinzion ihesari Wilde Rose-ko senar-emazteenhilketa berari egotzi ziotenean, eta zalantza-rik gabe ezkutalekurik hoberena aukeratuzuen: basamortu ondoko mendiak...

Txingudi Ikastola BHI

Atzetik inor ez zuela jabetu zenean, Gar-mendiak mantsotu egin zuen zaldiarenabiada eta lasai ekin zion mendian go-rako bideari. Hiru egunez izan zituen a-tzetik Harry Garbi-ren morroiak. Arimaahoan zuela ekin zion ihesari WildeRose-ko senar-emazteen hilketa berariegotzi ziotenean, eta zalantzarik gabeezkutalekurik hoberena aukeratu zuen:basamortu ondoko mendiak.

Han, beti ezkutuan zebilen eta bizimoduberrira egokitzen; hau da, ehiza egitenjateko, animaliak hiltzen larrua eskura-tzeko... denboraren poderioz, inguruanbizi ziren indiarrekin harremana eginzuen, ehizan lagunduz, tranpak eginez,beraien kultura ezagutuz... Hala ere, betikontuan izaten zuen Harry eta bere mo-rroiak atzetik zeuzkala, atxilotu edo hilnahian.

Mendian zegoen bitartean, denboraasko zeukan pentsatzeko eta WildeRose-ko senar-emazteen hilketan askopentsatzen zuen. Gauak eta egunak pa-satzen zituen zuhaitz baten gaineanpentsatzen. Egun batean, damutu eginzen berak egindakoaz, hau da, Wilde

Rose-ko senar-emazteen hilketaz. Halaere, Garmendia txikia zenean, WildeRose-ko senarrak aita hiltzen ikusi zueneta gorroto hori beti izan zuen bere ba-rruan.

Pentsamendu horietan zebilela, bereburua justiziaren aurrera eramatea era-baki zuen istorio guztia kontatzeko etahilketa hori berari ez egozteko. Bazekienoso zaila izango zela dena azaltzea,bere aitaren hilketa ikusi zuen bakarrabera izan zelako.

Entregatzera zihoanean, Harry Garbi-ren morroiek ikusi zuten eta galderarikegin gabe, Garmendia gaixoaren bizi-modu triste eta ilunari bukaera ema zio-ten, tiroz josiz.

1. maila Aipamen BereziaElene Sagardia

Emandako ipuin zatitik abiatuta, ikasleakbere ipuina asmatu behar du.

Page 13: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

13gaztea

ETB2ko El Conquistador del Fin delMundo saioa utzi du aurtengo lehiakideirundarrak. Borja Olazabal kazetariakbaieztatu du lehiatik kanpo geratu izanakmomentuan ez ziola min handirik eman:“Abentura luze egiten da, eta etxera i-tzultzeko aukera, ondo jatekoa eta lo egi-tekoa erakargarria da”. Baina denboraketa distantziak eskaintzen duen ikuspe-gitik, aurrerago iritsi ez izanaren penaduela onartu du. Ustekabean sartu zenabenturan, eta esperientzia “paregabea”bizi izan duela uste du Borja Olazabalek.

- Programan parte hartu izana-ren ondorioak nabaritu dituzukalean? Jendeak galdetzen dizu?Larunbat gauetan batez ere, jen-deak lotsa gutxiago izaten due-lako. Barregarria da, nekagarriabaino gehiago. Arazorik gabeatera naiteke etxetik. Esperien-tzia bitxiena Hernanin bizi izannuen, sagartodegi batean baz-kaldu ondoren. Egun hartan inon-dik ezagutzen ez nuen jendeahurbildu zitzaidan hitz egitera.

Bestalde, debateetan eta sare so-zialetan izaten diren eztabaideidagokienez, amorrua ematen dukritikak entzun eta erantzutekoaukera ez izateak.

- Oihartzun hori bilatzen zenuenparte hartzea erabaki zenue-nean?Ez. Nik Radio Euskadin egiten dutlan, eta Gipuzkoako casting-a Mi-

ramonen egiten dute. Egun ba-tean, lanetik ateratakoan kartelaikusi eta animatu nintzen. Beste-rik gabe. Ni ez naiz inoiz El Con-quistador del fin del mundorenjarraitzaile sutsua izan. Oihar-tzuna izatea ez nuen helburu, ba-dakidalako programak ez duelalanerako aterik irekitzen.

- Espero zenuenarekin egin ze-nuen topo?Nik badakit telebistak nola fun-

tzionatzen duen; beraz, telebistasaio bat espero nuen. Banekiendena ez zela horren espontaneoaizango. Harritu ninduena izan zenparte hartzen duen jende askokez dakiela hori, ez duela imajina-tzen. Jendea haserretu egiten daproba baten aurretik asko itxaronbehar delako. Baina grabazioaprestatu behar da, kamera askodaude, soinu probak egin behar

dira, eta lan handia behar dumuntaia horrek guztiak.

-Orduan, benetako abentura alda?Abentura da, bai, baina telebistaere bai. Egia da nik 2.000 metro-tik gora egin dudala lo, elur ekaitzbaten erdian eta hotz ikaragarria-rekin. Egia da ez dizutela jatekorikematen, eta gose handia pasa-tzen dela. Baina nik banekienprograma batean nengoela,jende asko neukala inguruan, etaez zitzaidala ezer larririk gerta-tuko. Horrek lasaitasuna ematendu, eta egia da abentura-kutsuamurrizten duela nolabait.

- Zer nolako harremana izan ze-nuen lehiakideekin eta kapitai-nekin?Lehiakideekin oso harreman ona.Egia da profil ezberdinetako jen-dea aukeratzen dutela, eta nire-kin zerikusirik ez duten batzukbazeudela. Lagun koadrilan edu-kiko ez nuen jendearekin ereondo moldatu nintzen Patago-nian. Bi kapitain-bikote izan ni-tuen. Eneko Van Horenbekerekineta Roberto Laisekarekin harre-mana hotza izan zela esangonuke. Juanito Oiarzabalekin etaJose Luis Kortarekin beste kontubat izan zen. Ezer gutxirengatiksutan jartzen dira, eta sekulakozalaparta sortzen dute. Kortarenkasua berezia da, eztabaidarenondoren aitona maitakorra baita.

- Nola azal daitezke sortzen direniskanbila guztiak?Aste osoan eskukada bat arroz

eta bi sardina jan dituzu, etaproba irabazteagatik Argentinakoharagi errea emango dizutelaesaten dizute. Lehoien kaiolanharagia botatzea da hori. Egoerahorretan nola edo hala irabazteabaizik ez duzu buruan. Horregatikikusten dira talka eta eztabaidahoriek. Muturreko egoera bateanzaudenean, arazorik txikiena erepuztu egiten da.

- Arlo emozionalean ere bai. Hilabete baino gehiago irautendu programak. Gainera inkomu-nikatuta zaude, jendea eta egu-neroko gauzak faltan sumatzendituzu. Tentsioak, nekeak eta go-seak dena biderkatzen dute, etaazkenean eztanda egiten duzu.Nire kasuan, kirolean beti prota-gonista edo lider izateko ohituraizan dut. Eta Patagonian bigarren

maila batean ikusi nuen nireburua. Dena den, pozik nago pro-betan egindako lanarekin. Dueluairabaztea, adibidez, ikaragarriaizan zen.

- El Pilar eskolako jertsea eta Bi-dasoaren berrogeita hamarga-rren urteurreneko kamisetaeraman zenituen. Patagonianere ez zenituen sustraiak ahaztu.El Pilarreko jertsearekin nirehaurtzaroko lagunak, nire ingu-ruko jendea gogoratu nahi ni-tuen. Bidasoa nire talde kuttunada, eta familiatik datorkit. Kami-setarekin Bidasoako bazkide eginninduen aitona gogoratu nuen,kamiseta diseinatu zuen lagunaere bai, eta, gainera, harremanadu nire lanbidearekin. Nire buruadefinitzeko osagai aproposakdira.

“Tentsioak, nekeak eta goseak dena biderkatzen dute”

Borja Olazabal irundarrak El Conquistador del fin del mundo telebista saioan parte hartu du.

BORJA OLAZABAL:

Borja Olazabal, irabazitako duelu batean.

Manu Maritxalarrekin liskarrak izan zituen Borjakproba batean.

Page 14: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

MUSIKIRUN V. MAKETALEHIAKETA GAZTEARTEANTaldeek edo bakarlariek partehartu ahal izango dute, jatorrigeografikoa eta musika estiloaedozein direlarik ere.

Betebeharrak:

1. Maketa: gutxienez biabesti eta gehienez bost izanbeharko dituzte.

2. Izena emateko fitxabete (www. i r un .o rg/ igaz te -enaurkitu dezakezu).

3. Taldearen edo ba-karlariaren egungo argazkiaformatu digitalean.

- Izena emateko?igaz te@i run .o rg -en, iGaztekobulegoetan.

- Epea? 2015eko apirilaren24ra arte.

AUZOLANDEGIAK 2015Auzolandegietan leku askotakogazteak biltzen dira, euren bo-rondatez eta ordainetan ezerjaso gabe, aldi batez elkarrekinbizi eta gizarte osoarekin zeriku-sia duen proiekturen bateanparte hartzeko asmotan.

- Epea? Apirilaren 8tik 14ra

- Informazio gehiago? gaz te -r ia-auzo landegiak@ej -gv.es

ASEXORATE. SEXU HEZIKETATAILERRA“Ni, ni neu? eta mundua" gazte-entzat zuzendutako tailerra da.

- Noiz? Apirilak 17.

- Ordua? 17:30 - 19:30.

- Lekua? Martindozenea Gazte-lekua.

- Norentzat? 17 - 20 urteko gaz-teentzat.

- Izena emateko? www. i r un .o rg

GAZTE-TXARTELAREN PACK2015

Aisialdiaren, kulturaren, kirola-ren eta beste zenbait abantailenberri izateko App berria eskura-garri dago.

Google PlayApp Store-n des-kargatu

414 g a z t e i n f o r

Lehiaketak

IRUN UDAN

- Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Informazioa:

- Udaleku Irekiak (ordu batzuk)

- Udako Udalekuak eta kanpamentuak

- Kirol Ekintzak

- Ikastaroak, tailerak, bisitak

- GAzTE agenda

- Uda GAzTE: ekintzak

- Hizkuntzak atzerrian

- Auzolandegiak

- Lankidetza, Boluntariotza eta hizkuntzak

- Elkartasun Brigadak eta Bidaiak

Irungo Udalak udan antolatutakoekintzen berri www. i r un .o rg / igaz tewebgunean aurki dezakezu.Informazio berria iritsi ahala webgu-nea eguneratuko da.

www.irun .org/igaz te

Ekintzak

Page 15: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo

a i s i aa 15

Apirilak 3zer? Oiasso Museotik ir-tenda, meatzeetako trena Iru-gurutzetako mea-barrutirajoango da, eta han meatzeaketa kaltzinazio labeak bisita-tuko dira.

Ordua? 12:00etan.Prezioa: 5,40 euro.Izena emateko? 943639353.

Apirilak 10zer? Soropilaren zainketa-eta mantentze-lanen ikasta-roa Endanearen eskutik.

Ordua? 16:00etan.

Prezioa? Endanearen txarte-larekin, dohainik.Prezioa txartelik gabe: 5 €.

Apirilak 11zer? Ama Xantalengo Nekro-poliaren bisita. Erdi Aroko ba-seliza dagoen orubeanantzinako Oiassoko biztan-leak ehorzten zituzten tokiaazaldu zen. Bertan, 100etikgota errauts-ontzi gora agertu

ziren, barruan ondasunak zi-tuztela.

Ordua? 11:00etan.Prezioa: 5,40 €.Izena emateko? 943639353.

Apirilak 11-12zer? Expotaku Manga Era-kusketaren lehenengo edi-zioa egingo da Ficoban.

Ordua? 10:00-20:20Prezioa: Egun bakarra, 5 €; biegunak, 8 €.

Apririlak 18zer? Ardoaren eta Ardo das-taketaren inguruko ikastaroa,Endaneak antolatuta.

Ordua? 12:00etan eta18:00etan.Prezioa: doan.Izena emateko: i n fo [email protected] ; 943 64 17 10;edo Endanean bertan.

Irungo eskolarteko II. Bertso-Paper lehiaketa

Abian da Irungo eskolarteko II.bertso-paper lehiaketa, LHko 2.eta 3. zikloetako eta DBH osokoikasleei zuzendua.

Zehaztapenak: LHko ikasleek, 2nabertso edo 4na kopla gehienez,nahi duten doinu eta neurrian.

DBHko ikasleek, 3na bertso edo6na kopla gehienez, nahi dutendoinu eta neurrian.

Epea: Apirilaren 17 arte.

Parte hartzeko: [email protected] helbide elektroni-kora bidali behar dira lanak,artxiboaren izena, izen-abizenak,eskola eta maila adierazita.

Antolatzaileak: GipuzkoakoBertsozale Elkarteak eta Iruna-barrek elkarlanean antolatua.

Aste SantuanXXXIII. López UfarteLehiaketa jokatukoda. Aurtengoa bere-zia izango da Ri-cardo Gómezdunboa Eguzkirenpresidentea berrikizendu delako. Urteaskotan futbolareneta Irunen alde lanegin du. doluminakfamiliari eta lagunei.

Irungo Hiria XXXIII. López Ufarte Lehiaketa

Noiz? Apirilaren 4tik 6ra arte.Parte-hartzaileak? Real So-ciedad, Real zaragoza, Athleticclub, c.A. Osasuna, S.d.Eibar, Gamba Osaka (Japonia)eta Real Unión.

Page 16: Irunero · erantsia du, gainera, lanbideak. Ahanztu - ratik babesten dute euskal makila. 3 Makilaren zaindari Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpi-rondo