13
Soziolinguistika aldizkaria 1. EGOERAREN DIAGNOSTIKOA Honako artikulua, HIZNeT ikastaroko sakontze egitasmoan oinarrituta dago, http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/aZarra - ga,LMartinez,MJaio.pdf orrian ikusgai. bertan euskaltegi ezberdinetako 183 ikasleri egindako inkesten bidez burututako lan enpirikoa erabili dugu, arti- kulu hauetara dakartzagun hausnarketa eta proposamenak egiteko. Ikasleek duten motibazioa aztertu dugu, euskaltegietara bultzatzen dituzten arra- zoiak ezagutzearren. Gure susmoa, neurri handi batean tituluren bat behar dutelako etortzen direla zen, eta neurri handian bete-betean asmatu dugu. bide batez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu HIZNeT ikastarorako iker- keta egiten lagundu diguten aeK-ko Foruko barnetegiko eta Gernikako eus- kaltegiko, basauriko Udal euskaltegiko, bilbo Zaharra euskaltegiko, Ulibarri euskaltegiko eta Zornotzako barnetegiko lagunei.bihoaz eskerrik beroenak ere, noski, gure lanaren tutorea izan den eta artikulu hau idaztera bultzatu nauen Maria-Jose azurmendi irakasleari. Lan hori egiteko arrazoia argia izan da. euskalduntze-alfabetatzean urte batzuk daramatzagun irakasleak izaki, egunerokotasunean topatzen dugun errealitateak kezkatu egiten gai- tu. Ikasgeletatik ikasle asko pasatzen dira, helburu, izaera, kezka, gaitasun, HIZKUNTZ PLANGINTZAK ETA EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA, ELKARREN OSAGARRI Arkaitz Zarraga Aita Villasante Udal Euskaltegiko irakaslea Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERRA 62. zenb. / 2007ko martxoa soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 105 03 IKERKETa aKaDEMIKOaK >>>

K DE Ko HIZKUNTZ PLANGINTZAK ETA K ... Zarraga.pdfArkaitz Zarraga –Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri gainera, urteak dira zenbait azterketa ez

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Soziolinguistikaaldizkaria

    1. EGOERAREN DIAGNOSTIKOAhonako artikulua, hiznet ikastaroko sakontze egitasmoan oinarritutadago, http://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/azarra-ga,lMartinez,MJaio.pdf orrian ikusgai. bertan euskaltegi ezberdinetako 183ikasleri egindako inkesten bidez burututako lan enpirikoa erabili dugu, arti-kulu hauetara dakartzagun hausnarketa eta proposamenak egiteko. ikasleekduten motibazioa aztertu dugu, euskaltegietara bultzatzen dituzten arra-zoiak ezagutzearren. gure susmoa, neurri handi batean tituluren bat behardutelako etortzen direla zen, eta neurri handian bete-betean asmatu dugu.bide batez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu hiznet ikastarorako iker-keta egiten lagundu diguten aek-ko Foruko barnetegiko eta gernikako eus-kaltegiko, basauriko udal euskaltegiko, bilbo zaharra euskaltegiko, ulibarrieuskaltegiko eta zornotzako barnetegiko lagunei. bihoaz eskerrik beroenakere, noski, gure lanaren tutorea izan den eta artikulu hau idaztera bultzatunauen Maria-Jose azurmendi irakasleari. lan hori egiteko arrazoia argiaizan da. euskalduntze-alfabetatzean urte batzuk daramatzagun irakasleakizaki, egunerokotasunean topatzen dugun errealitateak kezkatu egiten gai-tu. ikasgeletatik ikasle asko pasatzen dira, helburu, izaera, kezka, gaitasun,

    HIZKUNTZ PLANGINTZAK ETAEUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA,

    ELKARREN OSAGARRI

    Arkaitz ZarragaAita Villasante Udal Euskaltegiko irakaslea

    helbide elektronikoa: [email protected]

    DOSSIERR

    A62. zenb. / 2007ko martxoa

    soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 105

    03 iKErKETaaKaDEm

    iKoaK

    >>>

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    eta sentsibilitate ezberdinekin. baina ez dugu nabaritzen hauek euskararennormalizazioan duten eragina egiten den esfortzuaren adinekoa denik. eus-kaltegietatik irteten diren hiztunek ez dute hizkuntza normaltasunez erabil-tzeko aukerarik eta, ondorioz, euskaldun moduan jarduteko ere ez.

    gure tesiaren mamia laburbilduz, gure ustez, perfilen sistemak, eus-kaltegietara ikasle asko bultzatzen baditu ere, motibazio txarra eragitendie. Sarritan azpimarratzen den bezala, hauengan euskaraz aritzekomotibazio egokia eragiteko, euskaltegia ez da nahikoa. euskara egoeragutxituan egonik, bizitzeko beharrezkoa ez izateaz gain, askotan hizkun-tza erabiltzeko aukera gutxi egoten da, are gehiago zenbait lurralde ere-mu eta gizarte arlotan. gauzak horrela, plangintzak dira egun euskal-duntze prozesuan aurrera egiteko bidea, eraginkorra eta ilusio sortzailea.testuinguru ezinhobea gure ikasleak trebatzeko eta motibatzeko. treba-tzeko, ikasleak erabilera errealean jarduteko aukera izango duelako etaesanguraz hornitutako ikas-prozesua burutzeko elementuak eskainikodizkigulako; motibatzeko, ikasleen aurrerapausoek eragin zuzena izangodutelako plangintzaren aurrerabidean. gainera, haberen helduen eus-kalduntzerako oinarrizko kurrikulua, irakaskuntza mailan, metodologiakomunikatibo eraginkorrean asmatu ahal izateko tresna egokia izan dai-teke. gainera, europako erreferentzi Marko bateratuak ikaslearen ikas-prozesuan eragiten duten elementuak zehazteaz gain, hauen deskriba-tzaile mailakatuak proposatzen ditu. testuinguru bakoitzari egokitubeharreko deskribatzaile hauek helburuen zehaztapenerako, programa-ziorako, eta ebaluaziorako guztiz erabilgarriak izan daitezke.

    hau guztia kontuan izanda, euskalduntze-alfabetatzea plangintze-tan integratzeko egokitze-prozesu bat egin beharko litzateke, lurraldeirizpidez antolatuta dauden euskaltegiez gain, arlokako bereizketa erebultzatuz. honek, noski, aldaketa esanguratsuak eskatuko ditu aritzekoeta antolatzeko moduan arlo eta maila ezberdinetan.

    gure ikerketatik ondoriozta daitekeenez, hizkuntzaren zailtasuna,denbora, dirua, hizkuntza erabiltzeko aukerarik eza eta hizkuntza ezagu-tzeko beharrik eza, kontra dauzkagun elementu garrantzitsuak dira.horren ondorioa da herritar asko ez direla motibaturik edo euskara ikas-tera bultzaturik sentitzen eta, kontuak kontu, euskaraz aritzeko gaitasu-na dugunok % 33 baino ez gara. baina aurrera egin beharra dago. euskal-tegitik inoiz pasatu ez diren herritar elebakarrak asko dira, baina gaine-ra, gaur egun euskal herriko euskaltegietan dauzkagun ikasle asko etaaskoren motibazioa eskasa da. hau da, euskaltegietara joaten diren ikas-le gehienak titulu ofizialen bat lortzeko joaten dira. askoren helburunagusia lan jakin baterako eskatuko dieten azterketa gainditzea da.horretarako, ahalik eta denbora gutxienean, ahalik eta azterketa gaindi-tzetik hurbilen egotea da bilatzen dutena.

    gainera, azterketek eragindako presioak jarreran eragiteaz gain,ikas-prozesuan ere garrantzi handia hartzen du. ikasleek urratsetan gora

    Gure tesiaren mamialaburbilduz, gure ustez,perfilen sistemak,euskaltegietara ikasleasko bultzatzen badituere, motibazio txarraeragiten die. Sarritanazpimarratzen denbezala, hauenganeuskaraz aritzekomotibazio egokiaeragiteko, euskaltegia ezda nahikoa. Euskaraegoera gutxituan egonik,bizitzeko beharrezkoa ezizateaz gain, askotanhizkuntza erabiltzekoaukera gutxi egoten da,are gehiago zenbaitlurralde eremu eta gizartearlotan. Gauzak horrela,Plangintzak dira eguneuskalduntze prozesuanaurrera egiteko bidea

    106

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    egitea dute helburu. erdietsitako euskara maila ez dute egoera ezberdi-netan jarduteko lortutako gaitasunaren arabera neurtzen, baizik eta urte-an zehar egindako urratsen kopuruagatik. ikas-prozesua azkartzea bila-tzen dute, euskara modu naturalean eta aberastasunez ikasi beharreanazterketaren ereduari jarraituz. hori dela eta, hausnartu ere ez dute haus-nartzen egindako ibilbidearen inguruan. ondorioz erabilerarako motiba-zioa garatzetik urrun daude; ez dute egoera errealetan erabiltzeko auke-rarik bilatzen eta dituztenak ere ez dituzte baliatzen. gainera, askotan,ikasleek zuzentasunari gehiegi erreparatzen diote eta kale egiteko beldu-rrak komunikatzea galarazten die. beste batzuetan klasean erabiltzenduten hizkuntza oso urrun geratzen zaio kaleko solaskideari, eta ikasle-ak antzeman egiten du urruntasun hori. zentzu honetan, euskal hiztunenkomunitatearen jarrera ona funtsezkoa izango da. atzerritar batek euska-ra ikasten duenean, txalotu eta lagundu egiten diogu, baina euskaldunberriarekin ez dugu berdin jokatzen.

    perfila lortzeko azterketek baina, arazo larri bat daukate: tranpa eginahal zaie. Mundu guztiak daki zeintzuk urrats eman beharko dituen nahiduen titulua lortzeko. gauzak horrela, eginbeharreko horiek egitera bide-ratutako ikas-prozesua egitea besterik ez dago. ariketa bakoitzak badubere estrategia, eta gaur egun euskaltegi askotan teknika horiek lantzenematen dituzte ikasleek orduak eta orduak.

    horregatik, irakasleok ondotxo dakigu urtero-urtero “milagroak” gerta-tzen direla. guk ontzat emango genituzkeen askok ez dute gainditzen, edokrudelagoa dena, euren lana euskaraz ederto beteko luketen askok ez dutegainditzen, eta urtean zehar gaitasun eskasa erakutsi duten beste batzuek,ordea, gainditu egiten dute. estrategia ezberdinak erabiliz, azterketak egitenegundoko trebezia lortzen dute eta, gure harridurarako bada ere, gaindituegiten dute. urte osoan egindako lanak ez du inolako onespenik edo balio-rik lortzen titulurik lortu ezean, izan ere, urtean zehar egindako ibilbideak ezdu inolako pisurik emaitzetan, ezta irakasleen ebaluazioak ere.

    bestalde, hurrengo azterketan idazlana gainditu behar duenak ez duahozkoa landu nahi izango, eta laster ahozko proba gainditu beharkoduena, goiz eta arratsalde ibiliko da norbaiti bere artikulutxoa laburbildunahian. ikasle askok sinonimo zerrenda ikaragarriak ikasten dituzteburuz, eta nahikoa izaten da “agian“ esatea “akaso”, “beharbada”, “api-ka” eta beste zazpi hitz gaineratzeko. txiste bat kontatzen jakin gabe,lekeition edatean darabilten onomatopeia ezagutuko dute (hori bai, tes-tuingurutik erabat kanpo), bai donostiarrek bai iruñarrek.

    gainera, ikasleek azterketa pila bat egiten dituzte, aukera gehiagoizateko azterketa guztietara aurkeztu ohi dira eta. adibidez, goi mailakotitulua lortu nahi duen irakasle-gaia ega, hizkuntz eskolako goi zikloa,iraleko 2.he, eta haeeko 3.he lortzeko azterketetara joango da. ikas-leak oposizioak noiz sortuko egoten dira, azterketa bat egin ahal izateko.Jakina, honek ikaslearen arreta erabat desbideratzen du.

    Gure ikerketatikondoriozta daitekeenez,hizkuntzaren zailtasuna,denbora, dirua, hizkuntzaerabiltzeko aukerarik ezaeta hizkuntza ezagutzeko

    beharrik eza, kontradauzkagun elementugarrantzitsuak dira.Horren ondorioa da

    herritar asko ez direlamotibaturik edo euskara

    ikastera bultzaturiksentitzen eta, kontuak

    kontu, euskaraz aritzekogaitasuna dugunok % 33

    baino ez .

    107

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    gainera, urteak dira zenbait azterketa ez direla aldatu. ega azterketasortu zenetik urte asko joan dira, baina oinarrian azterketak berdin jarrai-tzen du. Funtsean, ariketa berdinak dira (oraingoa laburragoa), itemenzailtasun maila eta zenbait ebaluazio irizpide aldatuta. gaur egun, hizkun-tzaren irakaskuntza ikuspegi komunikatibo eta funtzional batetik ikustendugun aldetik, ez dirudi oso egokia hain mugatua den ebaluazio sistema-rekin jarraitzeak. Sinonimoek, berridazketek eta abarrek ez dute ebaluazioegokia egiten (hizneteko lanean sakonago aztertu ditugu ariketa hauek)

    horretaz gain, erizain batentzat, suhiltzaile batentzat eta haur hez-kuntzan arituko den irakasle-gai batentzat gauza berdinak lantzen ditugu,azterketa ereduek halaxe eskatzen dutelako. haur hezkuntzakoak alkate-ari makina bat gutun idatziko dizkio, baina ez du ipuin bakar bat kontatu-ko. ez dugu kontuan hartzen ikasleak hizkuntza zein testuingurutan etazertarako erabiliko duen, baizik eta zein ariketa mota menperatu behardituen. ondorioz, ikasleari zaila egiten zaio bere burua euskaraz normalta-sunez aritzen irudikatzea eta, beraz, nekezago egingo zaio ikastea.

    nolabait esateko, azterketetan eskatzen dena ikasketa prozesuarenhelburu bihurtzen da. bertan eskatuko dizkiguten testu generoak landu-ko ditugu, bertan agertu ohi diren hitzaldi ereduetan trebatuko dituguikasleak, eta abar. beraz, finean, euskalduntzen lagundu nahi dugunikaslearen “perfila” azterketek ematen digute, eta ez berak izango dituenbeharren eta nahien nolakotasunak.

    kontuak kontu, nahiz eta egia borobila den lana aurkitzeko perfilakeskatu ezean gure ikasleen erdiak baino gehiagok ez lukeela euskara ika-siko, ezin dugu ukatu azterketa bat gainditu beharrak presio handia sor-tzen diela eta horrek jarrera negatiboa eragiten diela. beraz, bide berriakurratu beharko lirateke. Seguruenik, gure hizkuntzaren eta gizartearenezaugarriak kontuan hartuta, ebaluaziorako modu egokiagoak bilatzeakasko lagundu ahal digu emaitzak hobetzen.

    2. PLANGINTZEN BIDEAazken hamarkadan euskara normalizatzeko plangintzak agertu diraindarrez. gure ustez, hementxe dago, hain zuzen ere, gure motibazio ara-zoei eta ikas-prozesuari norabide berria emateko aukera. plangintzakdira hizkuntza esparru ezberdinetara zabaltzeko dugun bidea. euskal-duntze-alfabetatzea hauen barruan kontenplatu behar dugu; hauetarabideratuta eta hauen osagarri eta sustatzaile. horretarako, egun daudentresna eta baliabideak aztertu behar ditugu eta hizkuntzaren irakaskun-tza eta ebaluazioa bideratu. ikasleak partaide bihurtuz gero, beren jarre-ra hobetuko da eta motibazio hobea izango dute. hasierako motibazioinstrumentaletik berez lortutako motibazio integratzaile batera pasatzekomodua izango da. honela baino ez dugu lortuko euren euskalduntzeprozesuarekiko atxikipena.

    Horregatik, irakasleokondotxo dakigu urtero-urtero “milagroak”gertatzen direla. Gukontzat emangogenituzkeen askok ez dutegainditzen, edokrudelagoa dena, eurenlana euskaraz edertobeteko luketen askok ezdute gainditzen, etaurtean zehar gaitasuneskasa erakutsi dutenbeste batzuek, ordea,gainditu egiten dute.Estrategia ezberdinakerabiliz, azterketak egitenegundoko trebezia lortzendute eta, gureharridurarako bada ere,gainditu egiten dute.

    108

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    aditu guztien arabera, gure hizkuntzak aurrera egingo badu neu-rriak azkar hartu behar dira. argi dago hizkuntzaren berreskurapeneanerdibidean geratzea ez dela konponbidea. datozen urteotan munduanmilaka hizkuntza galduko dira gauzak asko aldatzen ez badira. gurea,noski, egoera larrian dagoela esan dezakegu. globalizazioaren garaiantxikiak larri ibiliko dira, baina bidea antolatu eta baliabideak jartzen badi-tugu, urrats garrantzitsua emateko moduan egongo gara.

    dakigunez, plangintzak, ezberdinak dira aplikazio esparru, helburu,iraupen, dimentsio eta abarri dagokienean, baina guzti-guztiek dituzteplangintzaren eragileak eta parte hartzaile edo jasoleak. zentzu horretan,geure erabilera plan ezberdinetan parte hartzaileak izango diren langile,guraso, gazte edo aisialdiko monitoreak, beraien plangintza ezagutzeazgain, horren aldeko jarrera izatea funtsezkoa izango da, subjektu aktiboizan eta eragile garrantzitsu bihurtzeko. plangintzak arrakasta izateko,plangintzaren subjektuak izango direnek, plangintza horren berri izan,diseinuan parte hartu eta helburuak barneratzea litzateke egokiena.

    zalantzarik gabe edozein mikro-plangintzatan bezala gizarte osoanere, ezer baino lehen euskalduntze prozesuari buruzko eztabaida zabal-du egin behar da. plangintzen sozializazioa eragin beharko litzateke etahorien aldeko kontzientzia piztu. plangintzak garatu eta aurrera ateraahal izatea edozein enpresaren edota gizarte osoaren nagusitasunarenadierazle da zalantzarik gabe, baina horretarako gizarteak nolabaitekoezagutza edo heziketa behar du. gure gizartearen zati izugarri handibatek, ez luke inondik inora gaindituko euskararen biziberritzearen ingu-ruko galdetegirik errazena ere. gure ikasle direnek ez dakite ezer askorikhizkuntz politikaz, baina are gutxiago sekula euskaraz ikasi ez dutenek.komunikabideetan euskarari buruzko berriak oso urriak dira, eta gaine-ra aztertzekoa litzateke zer nolako tratamendua ematen zaion gaiari. eus-karazko komunikabideetan izan ezik, inon ez da euskalduntze planeiburuzko eztabaidarik egiten eta informazio askorik ere ez da zabaltzen.

    ikasleak plangintzaren protagonistak izan behar dira, plangintzarenobjektuak batetik, baina subjektu bihurtu beharko ditugunak. Jakin bada-kigu ikasleek duten motibazio instrumental hori, ondo bideratuz gero,ona ere izan daitekeela. hortaz behar bezala baliatuz gero ikasleari beste-lako motibazioa, irrikak, jakin-mina, eta beharrizanak sortu ahal zaizkio.

    irakasleak eta ikasleak plangintzaren diagnostikoan eta helburuenidentifikazioaren zehaztapenean parte hartzen duten neurrian, horiek lor-tzera begira programatu beharko da, etengabeko ebaluazioaren bitartezprogramak moldatu eta berbideratzeko zabalik utziz. Jakina! euskaldun-tze-alfabetatzearen ardura ez litzateke soilik irakasle, entrenatzaile, kaze-tari, edo guraso euskaldunak sortzea, baizik eta euskaldun osoak sortzea.

    bestetik erdaldunengana heltzea ere funtsezkoa izango da, euskal-duntzera bultzatuz eta euren jarrera positibizatuz. euskaltegira hurbil-tzen ez badira, agian euskaltegia hurbildu beharko genieke.

    Horretaz gain, erizainbatentzat, suhiltzailebatentzat eta Haur

    Hezkuntzan arituko denirakasle-gai batentzatgauza berdinak lantzen

    ditugu, azterketa ereduekhalaxe eskatzen dutelako.

    Haur Hezkuntzakoakalkateari makina batgutun idatziko dizkio,baina ez du ipuin bakarbat kontatuko. Ez dugu

    kontuan hartzen ikasleakhizkuntza zein

    testuingurutan etazertarako erabiliko duen,baizik eta zein ariketamota menperatu behar

    dituen.

    109

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    esan beharrik ere ez dago, jatorrizko hiztunak plangintzaren erdigu-nea izan behar dira. eurek emango diete euskalduntze prozesuan daude-nei beharrezkoa duten elkarreragina, eredua eta, nola ez, motibazio inte-gratzailea. hauekin harremanetan sentituko dira euskaldun ikasleak arloezberdinetan. beraz, euskal hiztunak ere hizkuntz politikaren alde akti-batzea funtsezkoa izango da.

    gizarte esparru ezberdinetan eragitea da, beraz, hizkuntza-plangin-tzen helburu nagusia. bai euskarari eta ebpn dira egun indarrean ditu-gun plan estrategikoak. hauek normalizazioa antolatzea bilatu dute eta,urrats garrantzitsua izan dira, batez ere eragin beharreko esparruak iden-tifikatzea ekarri dutelako eta, lurraldekako prozesuaz gain, arlokakoabultzatu nahi dutelako. era berean euskalduntze-alfabetatzearen norabi-dea edo ikusmira zabaldu egin behar dela uste dugu, eskualdekako edoherrikako sareaz gain arlokakoa bultzatu beharko litzateke.

    euskaltegietan matrikulatutako ikasleen helburuei erreparatzenbadiegu (gehienetan titulua), azkar ikusiko dugu gure ikasleak klaserabultzatzen dituen testuinguru nagusia ez dela herria, arloa edo esparruakbaizik. horretaz gain, argi dago zenbait esparru oso arrotzak zaizkiolaeuskarari eta eragin handia dutela lurralde osoko biztanleengan, halanola komunikabideak, arlo sozio-ekonomikoa, osasungintza eta abar. eraberean, kontuan hartu behar dugu, arlokako lanak, egoera soziolinguisti-ko ezberdina duten guneetako herritarrak harremanetan jartzea ahalbi-deratuko digula. zonalde ez-euskaldunetako biztanleentzat aukera pare-gabea izango da gerora herriko plangintzetan subjektu aktibo bihurtuahal izateko. Motibazio instrumentalak motibazio integratzailea ekarrikodio, zalantzarik gabe. hau guztia horrela izanik, arlokako euskalduntzeplangintzak ugaritzea izan beharko litzateke helburua. ikasle kopuruahanditzeaz gain, arlo eta gune ezberdinetan eragingo genuke, bertakoeuskaldunei euskaraz aritzeko aukera emateaz gain, besteengan euskaraikasteko beharra eta irrika sortuz.

    euskalduntze-alfabetatzea plangintza ezberdinetako tresna izanbehar da; oso garrantzitsua, baina beste atalen osagarri. ikastaroak plan-gintzetan txertatu behar dira. plangintza bakoitzean, diagnostikoa egite-an gabezi batzuk antzemango dira. batzuk hizkuntz paisaiarekin lotuta-koak izango dira, beste batzuek araudiaren egokitzapena eskatuko dute,eta beste batzuek subjektu bakoitzaren hizkuntz gaitasun mailarekinzerikusia izango dute. langile, guraso edota dendari bakoitzak lortubeharreko gutxieneko maila kontuan hartuta, bete behar dituen funtzio-en araberako programazioa burutu beharko litzateke. hau da, testuingu-ru bakoitzean dauden berezitasunak kontuan hartuta, langile bakoitza-ren ezaugarri eta beharrei erantzun beharko genieke, horiei begira pro-gramatuz. aldi berean, bere lana euskaraz betetzen laguntzen saiatukoginateke, alboan egonez eta bere arazo errealei erantzunez. europakoerreferentzi Marko bateratuan berariaz aipatzen da atalase mailatik gora-

    Plangintzak dirahizkuntza esparruezberdinetara zabaltzekodugun bidea.Euskalduntze-alfabetatzea hauenbarruan kontenplatubehar dugu; hauetarabideratuta eta hauenosagarri eta sustatzaile.Horretarako, egun daudentresna eta baliabideakaztertu behar ditugu etahizkuntzarenirakaskuntza etaebaluazioa bideratu.Ikasleak partaidebihurtuz gero, berenjarrera hobetuko da etamotibazio hobea izangodute.

    110

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    ko urratsetan ikaslearen beharretan gertatzen diren aldaketak kontuanhartuta burutu behar dela ikas prozesua.

    nolabait esateko, euskalduntze prozesua plangintzaren bultzatzaileaizango da. beren-beregi ikaslearen benetako eragin guneari begira ego-nik, presentzia eta eragin handia izango bailuke. era beran, plangintzabera testuinguru egokia izango litzateke ikaslea euskaraz bizitzeko.

    noski, honek plangintzetan eragingo luke. batetik, nolabait esatea-rren, euskaltegia lantokian txertatzeak bultzada handia suposatuko dioprozesuari. bestetik, plangintza bera, euskalduntzearen beharrizanetaramoldatu beharko litzateke. adibidez, euskaraz funtzionatuko duten ataledo “bide osoak” zabaltzea proposa liteke, adibidez, ikasten ari direnekpraktikak egiteko aukera izan dezaten. atal edo lerro hauek, gainera, bes-te atalak euskalduntzeko eredu eta esperientzien bilgune izango dira.aurreko batean esan bezala, galdakaoko ospitalean lanean dauden etaeuskal herri osoko euskaltegietan euskara-ikasten dabiltzan guztiek eus-kaltegia bertan izango balute, bertan gertatzen diren komunikazio egoe-retan trebatuko bagenitu, unean uneko laguntza praktikoa emango bage-nie, egundoko bultzada izango litzateke euskararen normalizazioa bul-tzatze aldera. erabileran eragin zuzena izango genuke eta erabiltzaileguztiak euskaraz aritzera animatuta sentituko lirateke.

    honek ikasleari epe motzerako helburuak ezartzea eragingo dio.helburu eskuragarriak izango direnez, lorpenak txikiak baina garrantzi-tsuak izango dira eta ikasteko motibazioari eusten lagunduko diote. gai-nera, ikasleak bere ibilbidearen inguruko hausnarketa egingo du, aurre-rago ikusiko dugunez, portfoliaren edo guk asma ditzakegun auto-eba-luaziorako tresnen laguntzaz.

    3. BALIABIDE DIDAKTIKOAKaurreko atalean esan bezala, euskararen normalizazio prozesuari bultza-da berria eman ahal zaio plangintza ezberdinetan euskalduntze-alfabeta-tzea txertatuz. gainera, tresna berriak agertu dira: atazetan oinarritutakoirakaskuntza, europako erreferentzi Mailetako deskribatzaileak, autoi-kaskuntza, ebaluazioa… teorizazio eta hausnarketa sakonen ondorentresna berriak agertu zaizkigu. hizkuntzaren ikaskuntza naturalagoaproposatzen dute, elkarreragina bilatuz eta egoera errealetan erabiltzerabideratuz. kurrikulu berria eta europako erreferentzi markoa dira haue-tako batzuk.

    haberen heokek arlo ezberdinetan eragin nahi du: “euskaltegienautonomian, zentro nahiz irakasleen programazioetan, ikasleen partaide-tzan, mailaketan, metodologian, ebaluazioan…” esan dezakegu, aplika-zioan asmatuz gero, orain arteko egoerari iraulketa sakona ematekogutxieneko irizpide batzuk ematen zaizkigula, orain arteko euskaldun-tze-alfabetatzearen eragina handitzeko eta bere eragin esparrua zabaltze-

    Irakasleak eta ikasleakplangintzaren

    diagnostikoan etahelburuen

    identifikazioarenzehaztapenean parte

    hartzen duten neurrian,horiek lortzera begira

    programatu beharko da,etengabeko ebaluazioaren

    bitartez programakmoldatu eta

    berbideratzeko zabalikutziz. Jakina!Euskalduntze-

    alfabetatzearen ardura ezlitzateke soilik irakasle,entrenatzaile, kazetari,edo guraso euskaldunak

    sortzea, baizik etaeuskaldun osoak sortzea.

    111

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    ko. baina horretarako, derrigorrean ebaluazio sistema egokitu beharkolitzateke.

    Hiru oinarri nagusi ditu: zer, nola eta non. batetik, euskara ikastenduen ikasleak zer ikasten duen zedarritzen laguntzen du. bigarrenik, hiz-kuntzaren eskurapenean aktibatzen diren prozesuak eta parte hartzenduten elementuak definitzen saiatzen da. azkenik, ikasten den hizkuntzabere testuinguruan kokatzen du, hau da, normalizazio bidean dagoenhizkuntzaren errealitatea aipatzen du. normalizazio linguistikoarenikuspegitik, argi dago ez dela gauza bera hizkuntza normalizatua edonormalizatu gabea ikastea. hizkuntza normalizatua esparru guztietandago eta, ondorioz, ikasleek kalean aurkitzen dute ikasten duten hizkun-tzan edozein funtzio garatzeko aukera. gure kasuan, berriz, euskarakbaditu arrotzak zaizkion hainbat eremu.

    horregatik, kurrikuluan ikasleei ingurune euskalduna bilatzenlagundu behar diegula aipatzen da. hala ere, argi uzten du euskaltegiaez dela ingurune euskalduna emateko ardura duen bakarra, papergarrantzitsua jokatu behar badu ere. baina argi dago, kurrikuluan esatendenez, ingurune ez euskaldunetan euskaltegiak eskaini behar diola ikas-leari euskaraz aritzeko aukera. horretarako ikasleari inguru berriakeskaintzeaz gain, bere ingurua ere euskalduntzen ahalegindu behar garaeta, aldi berean, ikaslearengan euskara erabiltzeko motibazioa piztu.euskaltegian euskara maila egokia ematen lagundu behar zaio ikasleari,baina aldi berean, bere ingurunean eragin behar da. horretarako plani-fikazio orokorrago bat behar-beharrezkoa izango da, ikaslea prozesuhorretako protagonista bihurtuz eta euskaltegia bera inplikatuz, susta-tzaile lana egin dezan.

    alderdi sozialean berebiziko garrantzia hartzen duen beste errealita-te bat ere biltzen du heok-ek, euskarak duen mehatxu handienetakobat, hain zuzen ere: euskara ez da beharrezkoa gure gizartean.

    hizkuntzari dagokionean, ikasleak ikasten duena definitzeaz gain,orain arteko irakasteko moduen egokitzapen bat planteatzen du. orainarteko ereduen akatsak aipatu eta modu egokiak planteatzen ditu.

    Ezagutzatik erabileraraSarri askotan nahikotzat jo izan da hizkuntza ezagutzea komunikazioegoeretan erabili ahal izateko. horretarako, ariketa kontrolatuak arauenazalpenekin tartekatu dira. baina argi dago hau ez dela nahikoa egoeraerrealetan erabili ahal izateko. ikasleari egoera errealetan erabili ahal iza-teko aukerak eskaini behar zaizkio. bere trebetasunak erabiliz, komuni-kazio gaitasuna garatzeko modua bilatzera bultzatu behar dugu. honekez du esan nahi ariketak eta egitura eta elementu linguistikoen irakaspe-na baztertu behar ditugunik, baina ezagutza formaletik ezagutza instru-mentalerako urratsa eman beharra dago.

    Hau da, testuingurubakoitzean daudenberezitasunak kontuanhartuta, langilebakoitzaren ezaugarri etabeharrei erantzun beharkogenieke, horiei begiraprogramatuz. Aldi berean,bere lana euskarazbetetzen laguntzensaiatuko ginateke, alboanegonez eta bere arazoerrealei erantzunez.Europako ErreferentziMarko Bateratuanberariaz aipatzen daatalase mailatik gorakourratsetan ikaslearenbeharretan gertatzen direnaldaketak kontuanhartuta burutu behar delaikas prozesua.

    112

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    Sistema sintetikotik sistema analitikora

    orain artean, unitate didaktikoz osatutako ikas prozesua burutu izan da.baina argi dago arauen metatze hutsa ez dela nahikoa hizkuntzaren era-bilera egokia bermatzeko. Sistema analitikoan bloke naturalak eskaintzenzaizkio. benetako helburu bat lortzeko (ataza) jarraitu beharreko ibilbi-dea jorratuz, hizkuntzaren alderdi ezberdinak lantzen dira, bai eta ikas-learen gaitasun eta trebetasun ezberdinak ere. beti horrela izango ez badaere, plangintzen barruan ikasleen alorrarekin lotutako gaiak eta egoeraklanduko ditugu. zeregin bakoitzerako, hizkuntz jarduera ezberdinakegin beharko ditugu. hauek testu mota ezberdinetan gauzatuko dira etabertan aurkituko ditugu bai arau gramatikalak, bai osagai semantikoak.hala ere arrisku bat badago: blokeak eduki gramatikalei edo semantiko-ei begira antolatzea, hain zuzen ere.

    Produktutik prozesuraorain arte ekoizpenari eman izan zaio garrantzia. ariketak zuzendu etaemaitzak neurtzea izan da gure egitekorik ohikoena, bideari garrantzihandirik eman gabe. kurrikulu berriak bideari ematen dio garrantzia.horretarako ikaslearen parte hartzea ezinbestekoa da. ikas-prozesuaikasleari begira egiten da. estrategian asmatzean dago koska. gure ustezberebiziko garrantzia dauka atal honek. ikasleak arlo edo gune baten hiz-kuntz plangintzaren parte sentituz, bere bidearen nondik norakoeigarrantzia emango die, markatu beharreko helburuei eta jorratu beharre-ko alderdiei erreparatuz. bere bidearen adierazlerik garbiena, eskuratzenduen gaitasun komunikatiboa izango da eta, ondorioz, plangintzarenbarruan bete ditzakeen funtzio berriak.

    Esalditik testurakohesioak eta koherentziak berebiziko garrantzia hartzen dute. horreta-rako baliabide ezberdinak ditugu: eskema, mintzagaia, ideien antolaketa.

    Faktore sozio-kontestuala, estilistikoa, kulturala eta hitzezkoa, bate-tik, eta bestetik testu motak edo generoak eta testuingurua (xedea, for-maltasun maila, komunikazio egoera, hizkera…). plangintzaren testuin-guruan aurkituko ditugu ondoen, ikaslearen testuinguruan sortzen direndiskurtsoak, testu errealak ekoiztuz landuko baititugu.

    Zuzentasunetik egokitasunerazuzentasunaren (gramatikotasunaren) kontzeptu itxitik egokitasunerapasatu beharra dago. gauzak horrela, ikasleak eta irakasleak hizkuntza-ren zuzentasunari erreparatu beharko badiote ere, bere funtzioak betetze-

    Galdakaoko ospitaleanlanean dauden eta Euskal

    Herri osokoeuskaltegietan euskara-

    ikasten dabiltzan guztiekeuskaltegia bertan izangobalute, bertan gertatzen

    diren komunikazioegoeretan trebatuko

    bagenitu, unean unekolaguntza praktikoaemango bagenie,

    egundoko bultzadaizango litzateke

    euskararen normalizazioabultzatze aldera.

    Erabileran eragin zuzenaizango genuke.

    113

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    ko eta bere esparruko testuak ekoizteko beharko dituen gaitasunak etatrebetasunak lantzeari eman beharko diote garrantzia. honela hizkuntzaerrazagoa eta funtzionalagoa irudituko zaie ikasleei. egun dugun ebalua-zio sistemak zuzenki eragiten du arlo honetan. baita, lehen aipatu beza-la, “euskaldun berriekiko” jarrera ere.

    Gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatiborahizkuntzaren jabe egiteko, esaldi zuzenak egiteaz gain, komunikazioekintza egokietan egin beharra dago. gaitasun linguistikotik komunika-zio gaitasunera pasatu beharra dago. (taberna batean ezin da “gorri bateman zeniezadake?” esan).

    heokek lau azpi-gaitasun bereizten ditu: linguistikoak, testualak,soziopragmatikoak, eta estrategikoak. hauek ikasle bakoitzak bere fun-tzioak betetzeko dituen beharren arabera landu beharko genituzke, hau da,bere testuinguruak esango digu zeintzuk diren ikasleak beharko dituengaitasun linguistiko premiazkoenak, testuinguruan izan ohi den erabilera-ra moldatzeko landu behar dituen abileziak, zeintzuk testu mota erabilibehar dituen… adibidez, haur hezkuntzako irakasleak ipuinak edo haurhizkera landu beharko ditu, baina saltzailea produktuen katalogoak sor-tzen eta aurkezpenak egiten trebatu beharko da. kurrikulu honetan horienarabera antolatu dira edukiak, helburuak eta ebaluazio irizpideak.

    alderdi psikopedagogikotik begiratuta, ikasketa esanahiduna bul-tzatzen da. ikasleari hurbilen dituen errealitateei buruz aritzeak askolagunduko dio ikasten duena esanguratsuki ikas dezan. ezagutzen esku-rapena eduki berriari esanahia lotzean lortzen da. irakasleari ikas proze-suarekin sinkronizatuta aritzea eskatuko zaio. ikasleari laguntza eman-korra eta egokia eman behar dio. horretarako ikasgaiak zentzua izanbehar du. koherentea izan. esanahiduna eta adimen estrukturan integra-tzeko egokia. Jarduerak zentzua izan dezan, hiru ezaugarri bete beharditu: ikasleak zer egin behar duen aurretik jakin behar du. ikasleak bereaurrezagutzak martxan jarri behar ditu eta bere ikas prozesuaren bilaka-eran eta emaitzetan parte hartu behar du.

    gaiek, noski, bere interesa hobeto piztuko dute bere alorrean gerta-tzen diren egoeretan oinarrituta badaude. honek ez du esan nahi eskolakmonotematikoak izan behar direnik; ikasleak nahi, desio, behar eta irrikaezberdinak izango baititu. hau da, postaria, gutunak banatzeaz gain,ama, kirolzalea, irakurzalea, eta beste hainbat gauza ere izango da. gurehelburua, lehen esan bezala, euskaldun osoak sortzea da.

    helburuak lorgarriak izan behar dira. ikasleak berak ere horiek pro-posatzen eta zehazten laguntzen badu, guretzat laguntza handia izateazgain, bere inplikazioa lortuko dugu.

    Finean, epk delakoa euskaltegi bakoitzak egin beharrean, kurriku-luaren aplikazioak arlo ezberdinetako plangintzen beharretara bidera-

    Horretarako ikasleariinguru berriakeskaintzeaz gain, bereingurua ere euskalduntzenahalegindu behar garaeta, aldi berean,ikaslearengan euskaraerabiltzeko motibazioapiztu. Euskaltegianeuskara maila egokiaematen lagundu beharzaio ikasleari, baina aldiberean, bere inguruneaneragin behar da.Horretarako planifikazioorokorrago bat behar-beharrezkoa izango da.

    114

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    tzea litzateke egokiena. zalantzarik gabe, herriak oso gune garrantzi-tsuak dira euskalduntze prozesuan, baina gizarte egitura eta ikasleenmotibazioei erreparatzea besterik ez dago konturatzeko dibertsifikaziokurrikularra behar-beharrezkoa dela eraginkorrak izateko.

    dena dela, europatik ere, ekarpen berriak datozkigu hizkuntzarenirakaskuntzan gabiltzanoi zenbait tresna eskainiz. azter dezagun badakultura aniztuna eta eleaniztuna den europan, hizkuntzaren irakaskun-tzan dabilen makina bat profesionalen lanaz burututako europako erre-ferentzi Maila bateratua.

    argi dago, gure hizkuntzaren egoera kontuan hartu gabe ezin delatresna hau aplikatu, normalizatu gabeko egoeran dagoen hizkuntzaz aribaikara. zalantzarik gabe, Frantzian ingelesa ikasten duenaren egoera etaeuskal herrian euskara ikasten dutenena ez dira berdinak. baina, hala ere,baditu geurera oso aplikagarriak diren alderdi asko, eta batez ere, hizkun-tza ikasten duenaren beharrak eta baldintzak antzematen lagun diezagu-ke. azpimarragarria da erreferentzia hitza, hau da, egoera ezberdinetara(hizkuntzaren egoera, bitartekoak, ikaslearen baldintzak eta abar) egokitubeharreko tresna da. etengabeko ebaluaketa eta neurketaren ondorioz,geurera aplikatutako sistema era genezake, europako erreferentzi Marko-ari (aurrerantzean eeMb) berari ekarpen garrantzitsuak eginez.

    eeMbn, alde batetik ikasten den hizkuntzaren testuinguru soziokul-turala kontuan hartzea premiazkotzat jotzen da, bestetik, modu orokorre-an, ikasleak aurrera egiteko beharrezkoak dituen gaitasunak modu mai-lakatuan deskribatzen dira. gaitasunen deskribatzaile orokor hauek osolagungarriak izango dira ikasle bakoitzaren perfilari aplikatzeko, berebeharrak eta baldintzak kontuan hartuz eratuko baitira.

    testuinguruari dagokionez, arloak, lekuak, erakundeak, pertsonak,objektuak, gertaerak, jarduerak eta testuak bereizten ditu. argi ikus dai-teke banaketa honen eta ebpn eta bai euskarari plan estrategikoarenarteko lotura. elementu hauek guztiak baliatuko ditugu ikas-prozesuaantolatu eta esanguraz jantzitako jarduera didaktikoak antolatzeko.

    demagun arlo publikoaren barruan erakundea osasun publikoa delaeta lekua zonalde euskaldun batean dagoen ospitalea dela. pertsonak,sendagile, erizain, laguntzaile, zeladore, garbitzaile, gaixo, bisitari, admi-nistrari, zuzendaritzako partaideak eta abar izango dira. objektuak,inprimakiak, botikak, osasun-tresneria, arropa… gertaerak gaixoariharrera egitea, informeak egitea, gaixoak lasaitzea… Jarduerak, informa-zioa ematea, datuak eskatzea, formularioak betetzea, minbiziaren aurka-ko txertoaren azalpen teorikoa jendaurrean azaltzea… testuak, informemedikoak, ziurtagiriak, oharrak…

    ekintzetan oinarritzen da, ikaslea gizarte eragiletzat hartzen baita.ingurune eta jarduera jakinetan zeregin (ataza) batzuk bete behar baititu.baina bere eragile izate horretan elementu askok hartzen dute parte,denak ere elkarri lotuta: hizketa ekintzak hizkuntzaren jardueretan

    Ikas-prozesua ikaslearibegira egiten da.

    Estrategian asmatzeandago koska. Gure ustezberebiziko garrantzia

    dauka atal honek.Ikasleak arlo edo gune

    baten hizkuntzplangintzaren parte

    sentituz, bere bidearennondik norakoei

    garrantzia emango die,markatu beharreko

    helburuei eta jorratubeharreko alderdiei

    erreparatuz. Bere bidearenadierazlerik garbiena,

    eskuratzen duen gaitasunkomunikatiboa izango da

    eta, ondorioz,plangintzaren barruanbete ditzakeen funtzio

    berriak.

    115

  • Arkaitz Zarraga – Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri

    gauzatzen dira. hizkuntzaren erabiltzaileak, gizarte eragilea, gaitasunorokor eta komunikazio gaitasunak biltzen ditu bere baitan. egin beha-rreko atazak egiteko bere hizkuntz jarduerak testuinguru batean gerta-tzen dira gai edo arlo batzuen inguruko testuak (ahozkoak zein idatziz-koak) ekoiztuz. horretarako estrategia batzuk erabili behar dira.

    hizkuntzaren erabilera guztiak alderdi hauekin loturik egongo dira.eeMbn banan-banan biltzen dira atal guztiak, eta ikasleak hauetakobakoitzean eman beharreko urratsak deskribatuz, helburuak zehazteko,prozesua antolatzeko eta ondoren ebaluatu beharrekoa zedarritzeko tres-na paregabea eskaintzen zaigu.

    eeMbk kalifikazio partzialen deskribapena bultzatuko du, trebeta-sun batzuek besteek baino garrantzi handiagoa izango dutenerako. baieuskarariren “zerbitzua euskaraz” ziurtagirian, adibidez, langilebatzuek ahozko elkarreragina, irakurmena eta idazmena baino askozgehiago landu beharko dute.

    horrela a1, a2, a2+, b1, b2, b2+, C1, C2 mailak bereiz ditzakegu(erreferentziazkoak), edo maila zehaztuagoetan beharrezkoa ikusiz gero.hauen berezitasunak, kasuan kasuko deskribatzaileen bidez emangodira. deskribatzaile hauek hizkuntz trebetasunei, komunikazio jarduerei,hauek burutzeko estrategiei eta komunikazio gaitasunei egiten diete erre-ferentzia.

    adibidez, trebetasunei dagokienez, ahozko/idatzizko trebetasunsortzaile/hartzaile/elkarreraginezkoa bereizten ditu. hauen deskriba-tzaileen ondoren, bakoitzaren bitartez burutu ohi diren hizkuntz jardue-ren eskala mailakatuak ematen ditu eta hauetan lor daitezkeen helburuezberdinak deskribatu. azkenik jarduera hauek burutzeko erabili beha-rreko estrategiak bereizten ditu. hauei guztiei, jakina, guk geuk ikaslee-kin batera identifikatzen ditugun jarduerak gehitu beharko genizkieke,tokian tokiko beharretara egokituz.

    deskribatzaileen bitartez, programaziorako, ebaluaziorako, auto-ebaluaziorako eta egiaztagirien bateratzerako tresna lortzen dugu. des-kribatzaileak eta erreferentzia maila bateratuak dira, zalantzarik gabe,erabiltzaileek gehien baliatuko dutena. deskribatzaile hauek zabalakdira, eta tokian tokiko berezitasunei egokitu behar zaizkie. Jakina, gurekasuan plangintza bakoitzean, xehetasunez osatu beharko lirateke.

    gainera, eeMbk ebaluazio-tresna ezberdinak eskaintzen dizkigu:auto-ebaluazio, irakaslearen ebaluazio eta kanpo-ebaluaziorako. ebalua-zioa, gainera, arlo guztietan egin beharreko ariketa da. ikas/irakas pro-zesuan parte hartzen duen edozein arlo ebaluatu behar da (metodoak,ikaslearen asebetetasuna, estrategiak…). noski, baita hizkuntz gaitasunaere. honek aurrera egiteko aukera emango digu, egindako lanaren emai-tzak aztertu, neurriak hartu eta egokitzapenak egitea ahalbideratuz. argidago nolabaiteko agiriak eman behar direla. ahal den neurrian ikasleengaitasunak modu enpirikoan frogatu behar dira.

    Alderdipsikopedagogikotikbegiratuta, ikasketaesanahiduna bultzatzenda. Ikasleari hurbilendituen errealitateei buruzaritzeak asko lagundukodio ikasten duenaesanguratsuki ikas dezan.Ezagutzen eskurapenaeduki berriari esanahialotzean lortzen da.Irakasleari ikasprozesuarekinsinkronizatuta aritzeaeskatuko zaio. Ikaslearilaguntza emankorra etaegokia eman behar dio.Horretarako ikasgaiakzentzua izan behar du.

    116

  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri – Arkaitz Zarraga

    eeMbk, hala ere, berebiziko garrantzia ematen dio ikaslearen auto-ebaluazioari. zentzu horretan, auto-ebaluaziorako deskribatzaile batzukproposatzen ditu. hauen bitartez ikaslea bere egoeraz jabetuko da eta,aldi berean, bere ikas prozesuaren inguruko kontzientzia hartuko du.honek aurrerapausoak baloratzea ahalbideratuko dio. honetarako tres-narik ezagunena portfolioa da. norberarena den tresna honek autoeba-luazioaren bidez, ikasleari bere ikas-prozesuaren lema hartzea erraztendio. ikastea modu positiboan ikustea eragingo dio eta esfortzu handiagoaegitera bultzatuko du. ikasitakoak ematen dizkion aukerei erreparatukodie, izan ere, gaitasun komunikatiboa eskuratu ahala gauza berriak egi-teko ahalmena duela ikusiko du. irakaslearen ebaluazioetan eta kanpo-ebaluazioetan ere izango du horrek oihartzunik.

    honek guztiak, zalantzarik gabe, egokitzapen izugarria eskatzen du,bai ikas prozesuari dagokionez, bai euskaltegien antolaketari dagokio-nez. euskalduntze-alfabetatzean aldaketa sakonak gertatu behar dira.aditu guztiek diote europako erreferentzi Markoari jarraituz lan egiteakegundoko txip aldaketa eskatuko lukeela. irakasleek ikaragarrizko pres-takuntza plana beharko genuke, eta ikasleengan ere aldaketa eskatukoluke. dena dela, zalantzarik gabe, bide horri jarraitu ahal izateko, egun-go agirien sistema aldatu beharko litzateke. Maila ezberdinak ezartzeaeta horiek egiaztatzeko agiriak beharrezkoak badira ere, neurgailuak ego-kitzea funtsezkoa izango da.z

    Baditu geurera osoaplikagarriak diren

    alderdi asko, eta batezere, hizkuntza ikastenduenaren beharrak etabaldintzak antzematen

    lagun diezaguke.Azpimarragarria da

    Erreferentzia hitza, hauda, egoera ezberdinetara(hizkuntzaren egoera,

    bitartekoak, ikaslearenbaldintzak eta abar)

    egokitu beharreko tresnada. Etengabekoebaluaketa eta

    neurketaren ondorioz,geurera aplikatutakosistema era genezake,Europako Erreferentzi

    Markoari (aurrerantzeanEEMB) berari ekarpengarrantzitsuak eginez.

    117