28

K48 2006 02

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herriko aldizkaria

Citation preview

Page 1: K48 2006 02
Page 2: K48 2006 02
Page 3: K48 2006 02

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5-6

Puri-purixan 7-8

Bi hitzetan 9-12

Komikixa 12

e-gazte 13

Karenka 14-15

Gizartia 16-17

Hezkuntza 18-19

Kirola 20-21

Teknologia berriak 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Page 4: K48 2006 02

hinformaziua4 Autobusak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)OTSAILA

17tik 19ra Zalduegi (zapatu goizean, Otxagabia)20tik 23ra Lon Apraiz 24tik 26ra Jabier Otxagabia27tik 28ra Zalduegi

MARTXOA

1etik 2ra Zalduegi3tik 5era M. C. Riveiro, (zapatu goizean, Apraiz)6tik 9ra Jabier Otxagabia10etik 12ra Lon Apraiz 13tik 16ra M. C. Riveiro17tik 19ra Zalduegi (zapatu goizean, Otxagabia)20tik 23ra Lon Apraiz 24tik 26ra Jabier Otxagabia27tik 30era Zalduegi31 M. C. Riveiro

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97- ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K48 2006 02

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

DOAKO APARKALEKUEN ESKU-BIDEA HERRITARRONTZAT.MULTARIK EZ, IRTENBIDEAK BAI.

Udalak prentsaren bidez apar-kalekuen gaiaren inguruan eman-dako erantzuna dela eta zuzen-tzen gatzaizkizue; bai zuri herrikoalkate modura, eta baita zure bi-tartez, Udal Gobernazio batzorde-ari.

Lehenik eta behin, jasotakoerantzunak zur eta lur utzi gaitubertan erakusten duzuen jarrera-gatik. Politikoki inolako loturarikez dugun, eta adin eta pentsakeradesberdineko jendeak osatzen du-gun Herri Plataforma honek, Uda-laren babesa eta laguntza eskatuzuen, aspalditik guztiok ukitzengaituen arazo baten inguruan. Ho-rren aurrean erantzun hutsak etaeraso kutsuzko esaldiak jaso ditu-gu. Hori dela eta, zenbait gauza ar-gitu beharrean gaude:

Egindako mobilizazioak, pan-karta batetako lemaren edo autoe-tan itsatsita zeuden mezuetatik ha-rantzago zihoazen, eta aldarrika-pen bat baino gehiago egin ziren.Dirudienez, erantzuna emateko or-duan, ez zarete izan gai guzti ho-rretaz konturatzeko.

Mobilizazioen oinarrian, arazo-ari irtenbide bat emateko eskaerazegoen, AURKEZTURIKO IDATZIANazpimarratu genuen bezala, etakonponbidea topatze aldera ez du-zue zirkinik egin.

Horretaz gain, Udalak egoeraaztertu eta datu zehatzak eskainiondoren, ateratako ondorioa lotsa-garria iruditzen zaigu: “Ulergarriada denontzat aparkalekurik ezegotea”.

Ulergarria izan daiteke, baina,herrian daukagun arazo handiene-tako bat ere bada. Beraz, horrenkonponketarako bideak aurkitzensaiatu beharko zenuketela deritzo-gu, dagozkizuen ardurei bizkarraeman beharrean. Mutrikuko autoeiburuz emandako datuak nahiz eta

errealak izan, aparkalekuekiko er-latiboak direla nabarmendu nahi-ko genuke, garaje partikularretanaparkatzen direnak ere islaturikbaitaude.

Udalak eskainitako alternatibeninguruan ere zenbait gauza nahigenituzke esan:

Fondaberri parkina: Ordukokostua handiegia ez izan arren, ur-tearen amaieran, diru kopuru ga-rrantzitsu bat suposatzen du, herri-tar askorentzat gehiegizkoa izandaitekeena. Bertan, zuek emanda-ko datuen arabera, 91 plaza beste-rik ez daude, eta horrek ez du ino-laz ere dagoen eskaera asetzen.Gainera, 24 orduz irekita manten-tzeko ezintasunak arazoak gehi-tzen ditu; zenbait ordutan larrialdibaten aurrean autoa atera ezin iza-na, esaterako. Parkin honen alter-natiba aldizkako aparkaleku gisaedo kanpoko autoek erabilia izate-ko baliogarria dela uste dugu, bai-na herriko arazo orokorrari ez dioerantzuten. Agian doakoa izan ba-litz, beste gauza bat izango zen.

Portua: Portua aipatzen duzuedoako aparkaleku gisa. Baina por-tuaren eskumena Gipuzkoako Por-tu Zerbitzuen esku dago. Beraz,Udalak gune hori aparkalekutzatplanteatzea lekuz kanpo dagoelauste dugu.

Hilerri ingurua: Egunez balioga-rria den arren, gauerako aparka-tzeko gune arriskutsua bihurtzenda, inguru isolatua delako.

Hauexek dira planteatzen direnalternatiba bakarrak, gure ustez,gutxi eta desegokiak, ez baitiotegaur egungo egoerak eskatzenduen irtenbide sakona eskaintzen.Udalak gaiaren mamia gutxi landuduela deritzogu, ondorioz irtenbi-de kaxkarrak eskeiniz.

Isunak jartzearen erabakiakekarri dituen onurataz jabetzengara, eta zentzu honetan ez dau-kagu ezer esateko, ez baita gukplanteatzen ditugun aldarrikape-

nekin batere kontrajartzen. Halaere, isunak jarri diren orduetan ja-rrita (07:30etatik 21:30ak arte) ezdira batere zentzuzkoak, ez mal-guak.

Multak itsu-itsuan ez jartzea es-katzen dugu. Gaizki aparkatutakokotxeei multa jartzea zentzuzkoada, baina ez zenukete horrelako ja-rrera indiskriminaturik hartu be-harko irtenbide egokiak egongobalira.

Dena den, alkatetzari bidalita-ko idatzitik nahiko urrun joan za-retela uste dugu. Doinu erasokorraerabiliaz, agian planteatzen zengaiari mamitik heltzea saihestunahi izan da, zuzenean arazoa per-tsonalizatzeko joera erakutsiz.Nork esan dizue gure etxapean,dendan edo taberna gustokoarenaurrean aparkatzea dugula helbu-ru? Edo pankarta zehatz bati eran-tzuteko eskatu ote dizuegu?

Arazoa hori baino larriagoa da,eta etorkizun hurbil baten larria-goa izango da, orain ez badira ir-tenbideak bilatzen. Baina horreta-rako gure politikariek gaitasunaerakutsi behar dute. Gero eta auto-mobil gehiago daude... eta or-duan?

Nori erantzun ez dakizuela ereaipatu duzue…ikusten duzuen be-zala, ez da hain zaila erantzuna he-rritarrei helaraztea. Gogoratu jen-de asko gaudela zentzuzko irtenbi-de baten alde: mota guztietakojendea, gure bizilekua Mutrikukoalde ezberdinetan daukaguna. De-nontzako irtenbideak nahi ditugu,eta ez genuen espero eman du-zuen azaleko erantzun petrala.

Azkenik, aurreko idatzian esanbezala, mobilizazioak berriro mar-txan jarriko ditugu Udalak arazoakonpontzeko borondatea erakutsiarte.

HERRITAR TALDE BAT

Page 6: K48 2006 02

6 zeuk esangu

tuna

k APARKALEKUAK? GUZTIONERRUA ETA ARDURA

Ematen du argi geratu delaaparkaleku gabezia ez dela izanematen zuena bezain larria, beste-la, tokirik ez bazegoen, non sartuditugu orain kotxeak? Are gehia-go, geurekoikeria eta heziketa fal-ta alde batera utziko bagenu, du-gun egoera hobe genezakeelaesango nuke.

Adibidez: Herrira ailegatu eta,hau zortea! Bi kotxerentzako tokiaaurkitu! Zer egiten dugu? Erdi-er-dian aparkatzen dugu, irteteanmaniobrarik egin behar ez izatekoeta atzetik datorrena... izorrai!Edo, bestela, neuri Barrenkalengertatu zaidana, kotxe bat aurki-tzen duzu merkatu aurreko plaza-txora ailegatzeko sarrera oztopa-tzen eta plazatxo horretan aparka-tzeko tokia egonda. Toki libre ho-rretako kotxea ezin izango zen ir-ten ba! Herrian zehar lau bueltaeman eta toki berera bueltatuta,ordu erdi zain egon kotxearen gi-daria agertzeko, baina ez da inon-dik ageri. Pentsatzen jarri eta neu-re artean “Eta norbaiten bizitza jo-koan badago plazatxo horretandagoen kotxea irteteko zain?”.Denbora tarte horretan kotxearenmodeloa, matrikula eta dituen pe-gatina guztiak ikasten dituzu bu-ruz eta joan egiten zara handik, as-pertuta, haserre eta kotxea norenaden jakin gabe.

Kasualitatea! Handik egun ba-tzuetara ezagutu egin nuen per-tsonaia hori, non eta aparkalekufaltarengatik kexatzeko manifesta-zioan bozinari inork baino gehiagosakaka. Zer egin behar nion nik ha-ri?

Zer esan ahal da kotxea zeuremuturren aurrean arraiatu eta ezeresan gabe alde egiten dutenenga-tik? Hori bai! Hurrengoan bere ko-txea ere arraiatu delako kristore-nak esaten dizkizute horiek! Seku-la halakorik!

Azkenik, esan behar dut nazka-tuta nagoela ezjakinak eta aho be-roak direnekin eta honelakoak en-tzutearekin: “ Bai, batzuek nahiduten moduan aparkatzeko esku-bidea dute” edo “Batzuei ez zaieisunik ematen” edo “Zure alabakere hortxe aparkatzen du”. Eta ho-

riek zergatik? Momentu puntuale-tan bi minututan eta inori kalteriksortu gabe egin dudalako.

Baina zer pasatzen da? Besteakbaino gutxiago naiz, ala? Nik ezdaukat aparkatzeko besteek dutenarazoa, ala? Ordaindutako isunkbekokian eraman behar ditut, ala?Araudia hausten dudanean eta ha-rrapatzen nautenean isuna ematendidate, besteek bezalaxe ordain-tzen dut eta, gainera, etxean, arra-zoi osoz, errieta entzun behar. Etaez naiz udaltzainengana joatenbronka montatzera eta kristorenakesatera, txikitatik irakatsi zidatela-ko besteengan ere pentsatu behardela eta neure ekintzekin kontse-kuentea izan behar naizela.

Karmele Elezgaray Legarda

MUTRIKUKO ALKATEARI (etagarapen batzordeari)

Lehenik eta behin, mila eskererantzuteagatik, ez da nire inten-tzioa inor iraintzea baina bai, nireustez, portu berriko benetako inte-resak argi azaltzea. Zure erantzu-nean udaletik mutrikuar gehieneninteresak eta nahiak bultzatzendela esaten duzu eta hori, galdeke-ta egiten ez bada, ez dago jakite-rik, hori bai da demokaratikokierabakitzea.

Behin eta berriro dikea delaesaten duzue, baina gabon aurre-tik buzoneatu zenuten foiletoanargi eta garbi azaltzen da “Gauregungo piszina gorde egingo da,hondartzaren ondoan dikearen ba-besean egingo den berria EGIN AR-TE”. Zertarako kendu betiko piszi-na eremu hau aldatzeko intentzio-rik ez badago?

Eskaera historikoa dikea da etazure partidoko udal taldea saiatuzen hori aldarrikatzen Amanni be-rari, baina honek txantaiaren bidezbere proposamena inposatu zuen.Gainera, prozesuan emandakopausoak garbiak eta gardenak di-rela esaten duzu, jakin ezazu Cos-tasek bere terrenoen adskripzioaera arraro xamarrean eman zuela,justu Ibarretxe Presidente Autono-mikoen argazkian aterako zen edoez negoziazioetan zebiltzanean.

Amannen eskuin eskua izan zen

Buesa jaunak (Portu zuzendaria)oraindik ez du ezeztatu beraren-gan egunkari batek egin zuen la-purreta akusasioa, eta baita ereoso seriotzat hartzen ditugu Arza-llusek egindako adierazpenak par-tido politikoak bere burua finan-tziatzeko erarri buruz, “los parti-dos politicos emplean métodos quecada vez se parecen mas a procesosmafiosos de favoritismos, con ex-presiones como o me das tanto oesta obra no es para ti”.

Eta honelako adierazpenak aza-leratzen hasi direnean laister irtenda Imaz jauna kontratakean eta,derrepente, Kataluinian gertatuzen bezela gai hau aipatzea lagada. Badakit honelako gauzak pro-batzea oso gaitza dela baina, baitaere, badakit aztarna guztiak borra-tzea ere ezinezkoa dela.

Ez ahal da harrigarria Mariezcu-rrena eta Urazca UTEak obrarenadjudikazioa lortzea eskaintzaonena egin gabe, bai ekonomiaaldetik bai epe aldetik, eta gainerahonelako obretan esperientzia fal-ta nabarmena izanda... obra hasie-ra ikusi besterik ez dago.

Zer deritzozu Mutrikuko UdalakMariezcurrena eta Urazca UTEarioparitu dion kanterari buruz? Bai-mendu gabeko lekuan, behar direnpermisoak eduki gabe eta Udalariordaindu behar zuen zergarik or-daindu gabe? Gainera, promozio-natzen zabiltzaten Arnoko babeseremuaren ertz-ertzean.

Gure gizarteko gangrena han-dienetariko hau aztertzen segitukodugu eta udala garbi dagoen adie-razpen ona izango litzateke Gara-pen eta Urbanismo batzordeetaraedozein herritar hurbiltzeko auke-ra emango bazenute. Beste herriaskotan hori gertatzen da; Mutri-kun, zergaitik ez?

Rafa “ Txanbolin”

Page 7: K48 2006 02

Udalaren aurtengo aurrekontua, iazkoa-rekin alderatuta, jaitsi egin da. Zer delaeta?

Gure esku egon zen lehenengo aurrekontuaprestatzerakoan Foru Aldundiarekin konpro-misoa hartu genuen zorpetze mailari errepa-ratzeko eta hori jaisteko. Hiru urteko planbaten barruan zorpetze maila egonkor bate-ra iristea zen helburua. Zoritxarrez, plan ho-rrek mugatu egiten gaitu maileguak eskatze-ko orduan eta diru sarrera hori ez izateak in-bertsiotarako gaitasuna ere mugatzen du.

Sarreren egoera zertan da?

Udalaren sarrerak betikoak dira, izan daitez-keenak: Sarrera arruntak eta inbertsiozko sa-rrerak. Sarrerak direnak dira. Udalak kudea-tzen dituen zergetan jasotakoak eta Foru Al-dundiak emandakoak osatzen dute sarreraguztien zati handiena eta horietan oinarritubehar dugu gastuei aurre egiteko orduan.

Beste aukera bat zorpetzea izango litzateke,sarrera horiek osatzeko maileguak eskatzea,baina dugun egoerak eta, batez ere, lehenesan bezala, Foru Aldundiarekin hartutakokonpromisoak hala aginduta, mailegu txiki bat besterik ezin izan dugu eskatu.

Eta gastuen egoera, berriz?

Gastu arrunta da nagusiena, egunerokotasunean udalak, udalerriak behar duen sistemarenmantenimenduak eskatzen duena, hain zuzen ere. Langileriaren zatiak aurrekontuaren laur-dena eramaten du eta udalaren ondasunek eta zerbitzuek eskatzen dutenarenak, berriz, bes-te laurden bat. Bi zati horiek udalak urtero dituen gastuak dira, behera nekez egingo dute-nak.

7puri-purixan

2 0 0 6 u r t e r a ko U d a l a r e n

A S M O A K E TA D I R U A K“UDALAREN APOSTUA DA ZERBITZUEN SEKTOREARI

SENDOTZEKO AUKERAK EMATEA”

Otsailaren 2anegindakoudalbatzarenbilkuran onartuzen 2006urterakoaurrekontua,5.670.957,71eurokoa, iazkoaurrekontuabaino %4,6txikiagoa. Diruhori nondikdatorren etazertan erabilikoden jakitearrenEstanis Osinaldealkatearengana jodugu.Aurrekontuaz,daudenproiektuez etabestez hitzegiteko aukeraizan dugu,portuaz etaaparkalekuez,adibidez. Inbertsioak dauden Sarrererei egokitu behar zaizkie

Page 8: K48 2006 02

8 puri-purixana

Inbertsiotarako aurrekontuaren ehunekohogeita bat pasatxo gorde da,1.223.000,00 euro.

Zer falta da Mutrikun diru sarrerakhanditzeko?Edozein herritan bezala, sektore indartsubat egon beharko litzateke udalaren eko-nomia sendoa izateko. Gure herrian kon-tserba sektorea da nagusi, baina txikiada. Nahiz eta industrialdea handitukoden, ezin izango da enpresa askoz gehia-go etorri, nahikoa toki ez baita izango.Udal honen apostua da beste sektore ba-tzuk sendotzea, eta sektore horietakobat turismoarena da. Uste dugu turismoabultzatzeak onura handia ekarri ahal dio-la gure herriari, dugun izaera eta norta-suna galdu gabe, jakina.Udalak ezin du zuzen-zuzenean enpresa-rik sortu, baina eragile gisa joka dezakeeta laguntzak eman ditzake hirugarrensektorea hobetzeko. Laguntza horiek az-piegitura aldetik erraztasunak emandabidera litezke.Bestalde, aurki onartuko diren arau subsi-diarioek aukera berriak eskaini ahal diz-kiote herriari etorkizunari begira. Aukerahoriek hirigintza aldetik etorriko direla?Bada, bai, horixe izango da herriarentza-ko aukera bat. Hori esanda, esan beharda, baita ere, urbanistikoki kontuz etatentuz gabiltzala. Ez dugu herria edonolahazterik nahi.

Buelta eman ahal zaio dugun egoera-ri?

Lehen esan dudan moduan, eguneroko-tasunari erantzuteko udalak duen gastuadexentea da. Esan dezakegu Mutrikun bi-zitza maila ona dagoela. Udalak azpiegi-turak eta laguntzak eman ditzake; gero,jendeak ekin behar dio. Beharbada, lan-gile kultura dugu sustraituta herrian etahorretatik ekintzaile kultura batera jauziegin beharko genuke. Alde horretatik,egitasmoak dituen jendearentzat eta ne-gozioak sortzeko asmoa duten herrita-rrentzat udalak baditu bideak. Izan ere,eskualdeko udalentzat diharduten Debe-

gesak eta Berrilanek herritarren-tzako eskaintza egiten dute aldehorretatik. Udalak zer egingoduen zain geratu gabe, jendeakekin egin beharko dio.

Aurten zeintzuk inbertsioegitea aurreikusi duzue?

Urtean zehar egingo diren gau-za guztien artean garrantsitzue-nak hiru izan daitezke:

- Txirritxa-Mijoan lur industriala presta-tzea: Aurreikusita dagoen planifikazioandihardute dagoeneko.

- Tranpa kaletik Beheko plazara iristekoigogailua eraikitzea Suleguaren ondoan:Gure herriak berez duen akzesibilitate es-kasa hobetzeko eta herriak dituen mailaezberdinak harremanetan ipintzeko egin-dako planean jasotakoetatik lehenengojarduketa izango da honakoa.

- Merkatu plazaren proiektua gauzatzea:PERCO izeneko plan zabalago baten bai-tan, aspaldi ikusi zen merkatu plaza berri-tzearena aukera ederra izan zitekeela he-rriarerentzat eta merkatarientzat; ordea,atzeratu eta atzeratu egin da proiektuaabian jartzea, baina aurten gauzatzeadago aurreikusita.

Horiez gain, badira beharbada txikiagoakdiren proiektuak baina jendearentzat ga-rrantzitsuagoak izango direnak. Adibi-dez, parkeak berritu nahi dira, ikastolakoeraikinean berrikuntzak egin eta herriaere apaindu egin nahi da.

Bestalde, inbertsioen atal horretan Gipuz-koako Foru Aldundiak gure udalerrianburutuko dituenak ere aipatu behar ditu-gu. Burutuko direnen artean, nagusie-nak: Txanbolingo errotonda, oinezkoen-tzako lur azpiko pasabidea eta guzti, Kal-barioko errepidea konpontzea edota he-rrirako ur-hornidura azpiegitura berri-tzea.

Aurrekontuak alde batera utzita, ur-tean zehar herritarren kezka izatenjarraituko duten gaiak ere baditugu:

Portuarena, babes dikearenada bat, aspaldidanik datorre-na...

Hobetu Leikerekin, MUGArekineta Natur Taldearekin batzarraegin genuen eta batzar hartankonpromisoa hartu nuen babes

dikearen inguruan egin zitekeenaren in-guruan azterketa bat eskatzeko eta bul-tzatzeko. Ildo horretatik, udala harrema-netan dago Eusko Jaurlaritzarekin babesdikea egin ondoren dike horrek babestu-ko duen eremuan zer egin daitekeenikusteko.

Zein da udalaren jarrera portuarenproiektuari buruzko herri-galdeketa-ren inguruan?

Gure ustez, orain dikearen eraiketa za-lantzan jartzeak ez dauka zentzurik etahalaxe agertu nien lehen esandako talde-ei egindako batzarrean. Hemendik aurre-ra, dikearen inguruan zer egin daitekeenaztertuko da eta hor abiatuko den proze-sutik, ikerketa lanetik, ikusiko da zein-tzuk izango diren hurrengo pausoak.

Beste gai bat aparkalekuena dugu,gaur egun herrian puri-purian dagoe-na...

Lehenengo eta behin, esan behar dutaparkalekurik ez dela kendu, jendeakbesterik esaten eta uste badu ere.

2001 urtean egindako “Trafikoa etaAparkalekua Mutrikun” azterlana oinarrihartuta, zenbait neurri hartu genuen zer-bitzuei eta herritarrei erraztasunak ema-tearren, anbulantziei, zama-lanei, zaborbilketari, garbitzaileei... Argi dugu ezindela edozer libre laga eta, kotxea aparka-tzeko orduan jendeak ohitura txar askohartuta zegoela ikusita, neurriak hartubehar izan ziren. Kexak entzun dira, bai-na adibidez, San Agustin kalean dabiltza-nek, bai oinez bai ibilgailuz, eskerrakadierazi dituzte orain lasaiago eta erraza-go ibil daitekeelako bertatik.

Bestalde, esan behar da herrian alternati-bak daudela, herrigunetik hiruzpalau mi-nutura altuenean. Fondaberri aparkale-kua ere hor dago kotxea gordetzeko au-kera moduan. Argi dugu herrian eroso bi-ziko bagara aparkatzeko tokiak errespe-tatu egin beharko direla.

Arau subsidiarioek aukeraberriak eskainiko dizkiote

herriari

Babes dikearen inguruan zeregin daitekeen aztertzeko konpromisoa hartuta dago

Page 9: K48 2006 02

9puri-purixana

Gure herriko aurrekontuak, legealdi honi dagokionean,urtetik urtera ildo berdinetik jarraitzea besterik ez du.

2004 urterako murrizketak izan genituen, dirurik ezazela medio, besteak beste. Gaur egun ere argudio bera era-biltzen da, eta horrek alde guztietatik mugatzen gaitu.

Badakigu dirurik ez badago ezin dela gastatu, horrelaizaten baita eguneroko jardunean, nahiz etxean, nahiz ka-lean.

Alabaina, herri honek aspalditik jasaten duen egoerahau gainditu nahi badu, nolabaiteko arriskuak ere bere ar-duran izan beharko ditu.

Betiko “konformismoan” etsirik ezin izango gara geldi-tu, ea nondik etortzen zaigun mirariren bat.

Etorkizuna gure esku dago hein batean. Herritarrokbultzatu behar ditugu egitasmo ezberdinak eta gure Uda-lari ausardia gehiago eskatu beharko geniokeela iriztendiogu.

Herri honek gabezia asko ditu: Metalgintza, arrantzaeta nekazaritza egoera larrian; merkataritza beherakadanabarmenarekin, nahiz eta hainbat arlotan hobetu den; ai-sialdirako guneak murritz; ikuskizunetarako areto egokirikeza; aparkaleku gabezia (aire zabalean...); gazteria, kulturaeta hezkuntza denbora librearekin uztartuz, maila guztie-tako garapenerako aukera egon dadin, eremu antolatuakbultzatu, etab..

Bestalde, Turismoa bultzatuz doa, azken urte hauetanbatez ere, eta ildo horretan ere asko dago lantzeko.

Hor dugu Babes Dikea: Hainbeste urtez aldarrikatu du-guna eta, gezurra dirudien arren, lortu dugunean, hainbatherritarrek ez dute onartzen, hurrengo eman daitezkeenpausoak ez baitira euren gustukoak. Honi buruz esan deza-kegu, gure ustez, oraingoz ez dagoela ezer erabakita etaherri honek, Udal honek, azterketa sakon bat bultzatu be-harko lukeela, non Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak ardu-rak hartu beharko lituzkeen etorkizunari begiratuta, bene-tako bideragarritasunari so eginez, herriak egoera aldatze-ko aukera guztiez baliatzeko.

Azkenik, hasieran aipatutako ildotik, azpimarratu nahidugu jarrera aldaketaren beharra. Herri txiki bat gara, bai-na ez herri hila, horrelakorik ez dugu pentsatu ere eginnahi. Denon artean suspertu behar dugu herri hau (Mutri-ku-Sasiola ere hor dago..., Babes Ofizialeko etxeak berdin,anbulategi berria...). Hau guztia bultzatzeko denon ekime-na, denon bultzada behar da, agian, ez bakarrik borondatealdetik, baita jendearen inplikazio handiagoa eskatuz, gi-za-eragile gehiago sortuz, etab..

Eta, nola ez, hau guztia mugiarazteko behar diren ba-liabideak erabiliaz, Udalak ahalegin guztiak eginaz, horre-tarako beharko liratekeen diru partidak ezarriz.

Beraz, azken Udalbatzan aipaturiko ildoari jarraituz,hainbat gauza ulergarriak badira ere, ez dugu onartzenedo konpartitzen azken urte hauetan aurrekontuak egite-rakoan erabiltzen ari diren irizpideak. Ea elkarren artekolanaren emaitzak hobeak izaten diren hurrengoan.

Mutrikuko Eusko Alkartasuna

Mutrikuk erronka handiak bezain zailak dauzka etorki-zunari begira. Udalak hainbat arlori erantzun beharra dau-ka mutrikuarren eguneroko eta geroko beharrei egokierantzun ahal izateko. Mutrikuren historia ezagutzen du-gun neurrian, badakigu behar den mailako laguntzarik ne-kez iritsiko dela gurera, baina Erakundeetan lan gogorraegin beharko da horretarako eta egitekoak etxean hasi be-harko dira lehendabizi.

Gure herriak bizi duen egoera ekonomiko larriaren on-dorioz udalak jasotzen dituen zergek ezin diete dauzka-gun beharrei egoki erantzun. Horren aurrean, 2015-2020urte aldera begira jarri beharko genuke epe motzean ezindelako konpondu mende erdiko gestio kaskarra eta gaur-tik hasi gogo biziz errealitatea hobetzen eta aldatzen.

Tamalez, 2004 eta 2005 urteetan bezala, 2006 urtekoaurrekontuetan ez dugu somatzen Mutriku bizi duen ego-era larri honetatik ateratzeko ahaleginik, egunerokotasunabaino haruntzagoko aurreikuspenik egiten ez delako.

Aipatutako gabeziak gainditzeko bidean, gure ustezaurrekontuek ondoko eremuak ere landu beharko lituzke-te:

Azterketa eremua:Baserri lurraren azterketa bultzatu, nekazaritza, abel-

tzantza eta basogintza bultzatzeko kriterioak ezartzeko;Mutrikurako akzesibilitate plana egin, herri barrua lotze-ko; Babes dikea abian dela, Portu berriaren potentziali-tateak aurreikusteko azterketa egin; Aparkaleku publi-koen azterketa egin, hirigunea oinezkoentzat berreskura-tzeko eta behar diren kokapenak zehazteko.

Gestio eremua:Akuakultura bultzatzearren, elkarte edo fundazio mo-

duko egitura bat sortu; Mutrikuberri Elkartea berriromartxan jarri, perfil egokiko pertsona bat kontratatuta;Kultura, Gazteria eta Hezkuntza inguruko egitasmoak bul-tzatzeko teknikari bat kontratatu, Gaztelekurako aurrei-kusi bezala kanpoko enpresa bat azpikontratatu beharre-an.

Eraikuntza nazionalaren eremua:Herriko iheslari eta preso politikoen senideei dirula-

guntza jarri, Espainia eta Frantziako estatuen dispertsiopolitikak sortzen dituen gain karguak arindu eta elkartasu-na adieraztearren; Udalbiltzari dirulaguntza Udalbide-rentzat jartzen den neurrian, Euskal Herriaren eraikuntzanazionala guztion artean egin behar delako.

Inbertsio eremua:Enpresa haztegia eraikitzeko urte bateko diru asigna-

zioa egin; Zumalabe-Campsa espaloia egiteko diru asig-nazioa; Lur azpiko kontenedoreak ipini.

Elkartasun eremua:Hirugarren mundu deituari aurrekontuaren % 0,7ren

aplikazioa egin.

MUTRIKU EGINEZ

Oposizioko taldeen iritzia

Udalak onartutako aurrekontuen gainean

Page 10: K48 2006 02

10 bi hitzetan

SAN BLAS TXIRRIST ETA BLAST!

Otsailaren 3a dugu SanBlas eguna. Eta zein zenba, gure Blas santua?Blas, medikua izateazgain, armeniar gotzai-na ere izan zen. Garaihaietan, Dioclecianoenperadorearen jazar-pen bortitzaren ondo-rioz, Argeus mendikokobazulo batean ezku-tatu eta bertan bizi izan

zen. 313.urtean Constantinok kristauak askatuzituenean Blasek aukera izan zuen bere apez-pikutzara itzultzeko.

Bi urte beranduago Linicio enperadoreak kris-tauak jazartzen hasi zen eta Blas gartzeleratuegin zuten. Gartzelan zegoela, bertako presobatzuk sendatu omen zituen. Baita ere, SanBlas ezaguna da eztarriko gaisotasunak senda-tzen dituelako. Istorio batek dioenez, umebaten eztarrian arrain hezur bat trabatuta gel-ditu zen eta Blasek sendatu egin zuen.

316. urteko otsailaren 3an gorputza burnizkokakoz zarrastatu eta burua moztu egin zioten.

HARTZEKORIKAN EZ DEGU BAINA...

Urteroko ohiturari jarraituz, larunbate-an hilak 4 Santa Eskean aritu ziren hain-bat talde Bertso Eskolaren babesean.Goizeko 10etan Luardon bildu eta hirutaldeak ibilbide desberdinak hartu zituz-ten; Anaiarte Biltokiko partaideak, JonAzpillaga koplari zutela, herriko denda-riak koplatzera atera ziren. Bigarren tal-deak Mijoa bidea hartu eta bailarakobaserrietara jo zuen Mikel Arrillaga,Xabier Astigarraga eta Ruben “Etxerre”koplari zituztela. Hirugarren taldea,Juan Mª “Erdikua”eta Iñigo Arrizabala-garekin, Galdona auzoan aritu zenkantu kantari.

Eguerdian San Juan jatetxean bazkalduondoren talde bat Ibiri bailarara abiatu zen “Okelar” eta “Laxaro” bertsolariekin inguru hartako base-rrietakoak koplatzera. Anaiarte Biltokikoak, berriz, herriko tabernetan aritu ziren Jon Azpillaga bertso-laria lagun zutela. Gaztetxekoek, ilunabarrean atera ziren tabernariak koplatzera hauek ere, Iñigo Arri-zabalaga eta Xabier Astigarraga bertsolari gazteekin. Gaueko hamaikak aldera herrian aritutakoak zeinbaserrietakoak San Juan jatetxean bildu ziren afari goxo baten inguruan, Santa Ageda bezperari buka-era emateko. Han ere bertsolari gazteak eta ez hain gazteak gustura aritu ziren elkar xirikatzen. Giroaparta egun osoan zehar jarri zutena baserrietan zein herrian. Hala ere, gazteen falta sumatzen duteBertso Eskolakoek eta hauek animatzea besterik ez dugu.

HAUR LIBURUTEGIA MARTXAN DABERRIZ

Ludoteka Zabiel kul-tur etxeko ganbaratikgaur egun dagoentokira, Beheko plaza-ra, eraman zenetik,herriko txikiek ez zu-ten toki bat liburuakirakurtzeko, liburuakhartzeko edota etxeko lanak egiteko.

Urte hasierarekin batera Zabiel kultur etxeangela bat egokitu da gabezia hori estaltzekoeta txikienei txoko bat eskaintzeko. Zabielgosarreran eskuinean dagoen gela prestatu daeta liburuz hornitu umeek zer irakurri izan de-zaten. Martitzenetik barixakura arratsaldekobostetatik zazpiak arte egongo da zabalikumeen liburutegia ekainera bitartean, behin-tzat. Gero ere, umeek liburutegia erabiltzendutela ikusten bada, zerbitzu horrekin jarrai-tzeko asmoa dago.

Hortaz, etxean umeak dituenak badaki nora joumeei hain egokia den irakurzaletasunean sar-tzen laguntzeko. Liburuez gain, gainera, bide-oak eta DVDak ere badaude eskuragarri maile-gu zerbitzuan.

Page 11: K48 2006 02

11bi hitzetan

PILOTALEKUKO ERRESERBAK

Irakurleak jakingoduenez, Miruaitz pilo-talekuaren kudeaketaKiroldegiari lotu zi-tzaion iaz. Frontoiaerabiltzeko txandakhartzeko kiroldegiradeitu beharra zegoenurtarrilera arte, baina,urtarrilean inaugura-tuz gero, frontoikotabernan hartuko diratxanda horiek hemendik aurrera. Izan ere,tabernaren ardura izango duen Agustin mar-kinarrak frontoiaren ardura ere izango du.

Pilotalekura hurbildu gabe etxetik edo lanto-kitik txanda hartu nahi duenari lana errazte-ko, tabernako telefonoa ezagutzera emate-ko eskatu digute eta hauxe da telefono zen-bakia: 943604679.

Aurrerantzean txanda hartu edota frontoia-ren inguruan zeozer jakin nahi duenak, hor-taz, badaki nora deitu.

UDALETXEA OBRATAN

Aurreko legeal-dian ekin zitzaionudaletxea zahar-berritzeari eta2003 urtean eginzen udaletxe be-rrituaren inaugu-razioa. Orduan,baina, zenbait lanburutu gabe gera-tu ziren eta aurten, hiru urte geroago, ekinzaio horiek burutzeari.

Pleno aretoa, areto horren ondoko batzar ge-lak eta orain arte Musika eskolak hartutako lo-kalak berrituko dira. Gainera, udaletxearen fa-txadak pintatu egingo dira. Lan horiek egitekolau hileko epea jarri da eta 290.000,00 eurokoaurrekontua aurreikusi. Obraren finantzake-tan Jaurlaritzaren Arrantza sailaren dirulagun-tza aipatu behar da, hori gabe nekez izangobaitzen posible halakorik egiterik.

Gure zaharrek gureganaino ailegarazitakoeraikin ederra, hortaz, erabat berrituta geldi-tuko da datozen urteetarako... mendeetarakoere bai, esan liteke.

HERRIA DOTORETZEN

Gabon aurretik ikusi genuen mutrikuarrok herri-ko altzariteria publikoa berritzen hasi zirela. Le-henengo lorontziak eta zakar-potoak izan ziren,gero farolak eta kaleen izenen plakak. Txaku-rren kakak botatzeko zakar-poto bereziak erejarri dira. Horiek guztiak Alde Zaharra Berritze-ko Plan Bereziaren barruan jasota, espazio pu-blikoak dotoretzea dute helburu, Alde zaharre-ko eraikinak dotoretzea bezala.

Mutrikuarrok poztu gara horiek ikusita eta, orohar, harrera ona izan dute horiek guztiek. Ea gaigaren jarri berri diren elementu horiek guztiakbehar bezala zaintzen, txukun mantentzen eta,jakina, erabiltzen.

TXINDOKIRA IRTEERA

Hilaren 13an Burumendi Mendi Elkarteakantolatuta, ehun eta piko lagun, bi auto-buskada, elkartu ziren Txindokira mendi-ir-teera egiteko. Mutrikuarrak, ondarrutarrak,debarrak, markinarrak eta lekeitiarrak Txin-dokiko tontorrera igo eta jaitsitakoan, Zal-bide sagardotegian egin zuten bazkari le-gea: Sardina zahar tortila hasteko, txuletaharen gainetik eta postrerako gazta eta in-txaurrak. Giro ezin hobeagoan egin zutenherrirako itzulera eta eguna egoki-egokibukatu zuten.Hori bai plana domekan egun pasa ederraegiteko!

Page 12: K48 2006 02

bi hitzetan12

komikixa gotzon santander

TXAPARRO AITA-SEMEAK TXAPELDUN

Otsailaren hasieran jokatu ziren Mutrikuko Pala txapelketako fi-nalak, lehenengo eta bigarren mailakoak. Lehenengo mailan,Juanma eta Garikoitz bikotea Casper eta Iarobit bikoteari nagusi-tu zitzaion. Bigarren mailakoan, berriz, Txaparro aita-semeak An-dresek eta Ametzak osatutako bikoteari gailendu zitzaizkien estujoandako partidan.

Aita-semeek erakutsitako jokoarekin, pixkaterako bikotea duguherrian, eskarmentua eta etorkizuna bat egindako bikotean.

Bestalde, finalak jokatu ziren egunean bertan Edurado Arrietariomenalditxoa egin zioten frontoiko lagunek, urtetan eta urtetanfrontoian egindako orduak eta orduak gogoan.

MUGERTZATARRAK FINALEAN

Otsailaren 18an eta 19an Urrezko Aizkolariak probaren fina-lerdiak jokatu ziren eta mutrikuarrek oso lan bikaina burutuzuten finalerako sailkatuta.

Gazteen mailan, Ugaitz eta Aratz anaiak Amillanok eta Gorri-tik osatutako bikoteari nagusitasunez gailendu zitzaizkien,guztirakko denbora hartuta ia lau minutuko aldea aterata.Hilaren 26an Azpeitian jokatuko den finalean Atutxa II-Aldapebikotea izango dute aurkari.

Nagusien mailan, berriz, Fausto eta Angel Arrospide bikoteaiazko txapeldun Nazabal-Erdoiza bikoteari nagusitu zitzaien.Gazteen finalaren egun eta toki berean jokatuko den finaleanSenosiain-Mikel Mindegia bikotea izango dute aurkari.

Ea txapelik dakarten Mutrikura Mugertzatarrek!

Page 13: K48 2006 02

13e-gazte!

“MAR ADENTRO”EUTANASIAREN GAIAN SARTZEKO BIDEA

Eutanasia medikuntzako arloari loturik dagoengai bat da: Eritasun sendaezina duen pertsonabati heriotza eragitea da, haren oinazea moz-teko asmoz. Eutanasia aipatzerakoan, bi motadaudela esan behar da: Alde batetik, eutanasiaeraginkorra, hau da, nahita eragiten den herio-tza, gaixo sendaezinari oinazea saihesteko egi-ten dena. Errukizko hilketatzat hartu ohi da.Bestetik, eutanasia pasiboa dago. Hau gaixoahiltzen uztea da, bizitzeko derrigorrezkoakdituen iraunbideak ukatuz, bizitza luzatzeamodu artifizial hutsez besterik ezin lor daiteke-enean. Lehen era izan da eztabaidatuena (era-ginkorra), berez eutanasiatzat hartua izan

dena alegia, eta oso arautegi gutxitan dago onartua zigorrik gabe: Garaibateko Sobiet Batasunean, Perún eta Uruguain, eta ez osoki.

Eztabaidan arazo moral bat dago, eta eskubide kontrajarri ugari. Aldebatetik, sendagilearen eginbeharra, bestetik, gaixoaren eskubideak etafamiliaren jarrera, besteak beste. Eztabaida honek elkarte bat baino gehia-goren sorrera ekarri du, aldekoak zein kontrakoak. Kontrako jarrera alda-rrikatzen dutenen artean, eliza katolikoa dago. Hala ere, honek ere gaixoa-ri pairamena eta oinazea baretzea onartzen du, xede horrekin eman beharzaizkion sendagaiek bizitza laburtuko badiote ere.

Eutanasiarekin loturiko pelikula bat aipatzerako orduan, Alejandro Ame-nabarren “Mar Adentro” dago. Filme honetan Ramon Sampedro jaunarenbizitza laburra erakusten da.

Pelikula honetako protagonistaren izena Ramon Sampedro da. Hau Xuño(Galizia) herrian jaio zen 1943 urtean. 25 urte zituela, istripu oso larri batizan zuen haitz baten gainetik uretara salto egin eta hondoaren aurka joondoren ezindu geldituta. Buruak eta organismoek ondo erantzuten ziotenbaina ezin zuen ezer mugitu lepotik behera. Ezin zituen mugitu eskuak,hankak, behatzak, gerria... Ramonek 27 urte luze eta astun ohean pasatuondoren, hiltzea erabaki zuen baina eutanasiaren bitartez. Ramonen era-bakiak sua piztu zuen bere familian, Galizia osoko gizartean eta Espainiakohainbat hiriburutan ere bai. Espainiako estatutik at ere Ramon Sampedro-ren ahotsak oihartzuna izan zuen mundu mailan.

Abokatu bat ere aukeratu ondoren, lanean hasten dira. Juizio bat bainogehiago egin zituzten baina dena alferrik. Denek kontra egiten ziotenRamoni. Lehenik, Galizian egin zuten epaiketa eta gero Madrilen. Bai Gali-zian eta bai Madrilen bietan galdu zuen Ramonek, nahiz eta berak bere iri-tzi pertsonala eduki: Ramonek esaten zuen bere bizitza zela eta berak nahizuena egingo zuela beraren bizitzan.

Ramonek buru oso ona zuen, oso argia zen. Nahiz eta ezindua izan, aho-arekin idazten saiatzen zen eta egin egiten zuen. 1996an bi liburu publika-tu zituen: “Cartas desde el infierno” eta, beranduxeago, poema liburua“Cando eu caia”. Denborarekin, Ramonek hala eskatuta, bere etxetik besteleku batera eraman zuten, itsasoaren aurrean bista ikusgarriak zituena. Ber-tan zegoela, plan bat egin zuen eta, bideo kamera batek grabatzen zuenbitartean, zianuro potasioa hartu eta hil egin zen 1998ko urtarrilaren 12an,55 urte zituela eta 30 urte luze eta astun ohean pasatu ondoren. Heriotzhau berak antolatu zuen eta orain dela hilabete batzuk jakin da, Rosa berelagunak, besteak beste, parte hartu zuela “hilketa” horretan.

Gai honetaz pentsatzeko eta hausnarketa egiteko aukera egokia ematendigu bizitza eder bezain interesgarri baten inguruan egindako pelikula ederbezain interesgarri honek. Ondorioak norberak atera ditzala.

Asier Juaristi IparragirreInstitutuko prentsa-tailerreko kidea

INTOLERANTZIA ETABIOLENTZIAAbenduan pertsona bat baino gehiagorenbihotzetara heldu zen albiste bat gertatuzen: Bartzelonako hiru gaztek (18 eta 16urtekoak) kalean bizi zen emakume baterre zuten. Krimen honek intolerantzia etagaur egungo zenbait gaztek duten pentsa-kera ez-etikoa erakutsi zuen.

Hala ere, berri hau munduan egunero ger-tatzen diren milaka krimenetako bat bes-terik ez da. Egunero emakumeren bat hil-tzen da gizon baten esku, egunero“bulling”-aren biktima berri bat sortzenda, egunero torturatua den pertsona batdago... Biolentzia, egunero eta mundukotoki guztietan dago bizirik, eta gero etaarazo handiagoak sortzen ditu... Baina zeregin dezakegu honen aurka?

Askok diote gauzarik hoberena txikitatikbizitzan eduki behar diren baloreak era-kustea dela; hala ere, nik ondo dakit txiki-tatik erakutsitako pentsakera honekbatzuetan ez duela eraginik sortzen gazte-engan.

Nire ustetan, ez da nahikoa horrelako pen-tsakerak erakustea, pentsakera horiekpraktikan jartzen ditugula ere erakutsibehar da adibide gisa. Esaera zaharrak esa-ten duen bezalaxe: “Zer ikusi, hura ikasi”.

Intolerantzia eta biolentzia, beldur, ezja-kintasun edo errespetu faltagatik gerta-tzen dira. Hau guztia, aldi berean, hobere-na izateko gogoagatik edo “duzun boterehori” galtzeko beldurragatik sortzen da.Hitz gutxitan esanda, budismoak dioenbezala, “Desira da gaitz guztien jaiotza”,nahiarekin batera segurtasun falta agerdaitekeelako.

Jendeak ulertu beharko luke garrantzi-tsuena ez dela onena izatea, baizik etaeman dezakezun hoberena ematea etahorregatik pozik sentitzea. Inbidia etapentsamendu txarrak alde batera utzi etaalboan dugunari lagundu beharko genio-ke, eta ez soilik Gabonetan edo horrelakoegun berezietan. Lehen esan bezala, ez daerraza, badakit, baina gure etorkizunaga-tik eta gure ondorengoen etorkizunagatikegin beharrekoa da.

Behin nire akademian paper batean iraku-rri nuen: “Zertarako gaude munduan albo-koari bizitza errazagoa egiteko ez bagau-de?”. Azken finean, albokoari bizitzaerraztea, geure buruari bizitza errazteaere bada.

Norma AgeitosInstitutuko prentsa-tailerreko kidea

Page 14: K48 2006 02

karenka14

Leyre AArrietaBikain cum laude!

Zein izan da tesiaren izenburua?EAJren politika europeista erbestean exilio garaian:1945etik 1977ra arte. Munduko Bigarren Gerrateabukatu eta, ondorioz, Europako beste formulazio teori-ko bat hasten denetik, EAJk 1977an Iruñeko Asanbladaegin eta bere historian garai berri bati hasiera emanzion artekoa: transizioaren hasiera eta etxera itzultzeagertatu ziren urte haietara artekoa.

Nolatan aukeratu zenuen?Sakonki aztertu gabeko garai bat da hori. Lan solteren

batzuk baziren Eusko Jaurlaritza eta abertzaletasunaorokorrean lantzen zutenak nazioarteari begira baina

konturatu nintzen ez zegoela ikerketa lanik Europa etaEAJ lotzen zituenik.

Erbestea eta abertzaletasuna oso gustuko ditudan gaiakdira. Aurreko ikerketa batean Radio Euskadiren erbestekohistoria aztertu nuen (lehenbizi Iparraldean egon zeneaneta gero Venezuelan). Beraz, erbeste mundu hori jadanikezagutzen nuen eta hortik hasi nintzen ikertzen. Izugarrizko gaurkotasuna duen gaia da. Gaur egun ere EAJ-ren formulazio guztietan agertzen da Europa; bere ezauga-rri nagusietako bat da. Horretaz gainera, erraztasun osoaeman didate abertzaletasunaren artxiboetan arakatzeko:Euskadi Fondoa, Eusko Jaurlaritzako dokumentazio guztia,Irujo Fondoa, Onaindia Fondoa, Rezolaren bilduma, EuskoIkaskuntzakoa… eta, batez ere, plazerra izan dena: EBBkobilera akta guztiak. Azken hori gozada bat izan da niretzat.Artxibo hori izugarri aberatsa da ikerlariontzat. Artean dagokokatua, Bizkaiko Arratia eskualdean. Gogorrena haraino joanbehar izatea izan da; goizeko zortzietarako bertan egoten nin-tzen eta arratsaldeko zortziak arte jarduten nuen lanean, han-dik irten gabe.

Zenbat denbora eman duzu horretan?2000 urtean aukeratu nuen gaia baina, jarraian eta etenik gabe,

Urtarrilaren 18an egin du Leyrek beretesiaren defentsa Deustuko UnibertsitateakDonostian daukan egoitzan. Epaimahaikoekaho batez erabaki zuten Bikain Cum Laudemerezi zuela. Handik hamar egunera ezarri

zioten Doktore titulua Bilbon egindakoInbestidura-ekitaldian. Bilbotik bueltan

hurbildu gara berarengana.

Oso gustuko gaiak izan ditut betidanik erbesteaeta abertzaletasuna

Page 15: K48 2006 02

azken hiru urte eta erdian ibili naiz: buru belarri horre-tan sartuta! Tesiak 628 orrialde ditu. Luze samarra da.Ez nuen espero hainbeste luzatzerik, baina…

Azkenean, defentsa eguna iritsi da!Bai, urtarrilaren 18an. Oso lasai eta seguru sentitu nin-tzen, zeren oso ondo prestatuta baineukan aurkezpe-na. Minutuak arteko guztia aurrez kontrolatuta joannintzen. Azalpenaren ondoren epaimahaikoen kritikaeta “egurra” etorri ohi da, eta han nengoen ni, boli-grafoa prest, euren kritikak jaso eta erantzuna lehen-bailehen emateko… Eta, ez zen ailegatzen! Ez zenailagatu! Beno, gauzatxoren bat edo beste esan zuten,baina kritika gogorrik, bat ere ez! Oso ondo joan zen,luze (hiru ordukoa izan zen) baina ondo.

Zergatik ez euskaraz?Hiru arazo nagusi neuzkan: lehenengoa, dokumenta-zioa gazteleraz (hori ez da arazorik latzena; beste seihilabete gehiagorekin konpontzekoa, agian); bigarre-na, tribunalerako kide euskaldunak aurkitzea (hori,oraingoz, ia ezinezkoa da) eta hirugarrena, tesiarizabalkundea eman ahal izateko euskarak daukan ezin-tasuna. Tesia ez da bukatu-eta-kitto izaten, horrekinbideari ekin egiten diozu eta oso garrantzitsua da besteikerleriengana iritsi ahal izatea. Beraz, buelta askoeman ondoren, gazteleraz egitea erabaki nuen. Orain,tesia argitaratu ahal izateko beste erredakzio bat mol-datu beharra daukat; liburu dibulgatiboa egin etaentsaio moduan atera jendearengana errazago ailegadadin. Eta lan hori gustura egingo nuke euskaraz;nahiago nuke, gainera, neuk itzuli beste batek itzultzeabaino.

Irakasle ere bazara…Deustu-Donostian Pentsaera filosofikoen historia etaHistoria garaikidea ematen ditut talde euskaldunetan.Oso gustura ari naiz irakaskuntzan. Ez nuen uste, baina,bai! Hala ere ikerketa da nire mundua. Ikerketa lanakbakardade ikaragarria darama berarekin eta, aldehorretatik, irakasle izatea (soldata jasotzeaz gain) osa-garri ona da. Hartueman hurbila daukat ikasleekin etaoso gustura ari naiz. Oso ikasle jatorrak dauzkat.

Ikertzaile, irakasle eta ama (laster hirugarrenaldiz, gainera!). Zein da zure sekretua?Nire sekretua ama, eta senarra dira. Senarrak astebu-ruetan eginten du lan, eta aste barruan umeekin ego-teko-eta izugarrizko aldea da. Gero, bere alde txarraere badauka: asteburuetan bakarrik egon beharra, jaki-na! Txemiren laguntzarekin eta, batez ere, amarenlaguntzarekin ahal izan dut. Bestela, ia ezinezkoa izan-

go litzateke. Azkenengo urte eta erdian, erredakziolanetan ibili naizenean, goizeko zazpietarako jartzennintzen neure mahaian eta iluntzeko zazpi eta erdiakaldera etortzen zen ama umeak ekartzera: hamabiordu segidan ematen nituen lanean. Lan egiteko kapa-zidade handia daukat.Hara, gaur bertan komentatzen aritu naiz Dekanoare-kin… Nik epe bat jarri nion neure buruari (2005ekoabendua) eta denen aurrean esan nuen. Horixe damodurik onena; gogorra da, zalantzarik gabe, bainaneure burua behartzeko modurik onena izan da.Gogorra izan da, bai. Pentsa, udan, eta umeak Txemire-kin edo gurasoekin lagatzen nituen eta, sekulako egu-raldiarekin, ni hantxe barruan lanean… Negarguraematen zidan; eta egin ere bai, askotan! Baina bestearrazoi bat ere baneukan aurrera egiteko: hirugarrenumea eduki nahi genuen eta banekien amaitu arte ezinnuela eduki, beraz… aurrera!

Ekin eta ekin; azkenean, egin!Bai, neure buruari helburuak ipintzen nizkion: halakoegunetarako edo datorren hilaren bukarako, kapituluabukatuta! Helburu bat lortzen nuenean, mendira joa-ten ginen. Eta kapitulu bakoitza Euskal Herriko mendibatekin lotzen dut: Txindoki, Anboto, Hiru ErregeMahaia eta Anie eta, azkena, Gorbea. Txemi nire alde-an asko ibiltzen da mendian eta beti ibili izan naiz bereatzetik segi ezinda; baina, azkenengoan, Gorbea igogenuenean, ti-ta batean egin nuen. Izan ere, ordurakokonklusioak atera eta lana amaituta neukan, eta seku-lako indarrarekin igo nuen azken zatia: gurutzea bistandela egiten den azken txanpa hura. Pozez beteta senti-tzen nitzen! Mendi bakoitzak bere historia dauka atze-an, baina aitortu beharra daukat tuntur bakoitza igoondoren indar berrituta jaisten nintzela; hurrengo ata-lari ekiteko gogoz. Indarrak hartu eta beste kapitulubati ekin!

Orain, atsedena?Ez, ez; Jon jaio bitartean beste artikuluren bat edo biidazteko asmoa daukat!

Ea, ba! Geu ere prest geundeke-eta zeure arti-kuluren bat argitaratzeko.

karenka

Dibulgaziorako liburu bat atera nahidut, jendearengana errazago ailegatzeko

Ikertzaile, irakasle eta ama izanda, amaeta senarra izan dira nire sekretua.

15

Page 16: K48 2006 02

gizartia16

Zer esan nahi du “bullying”hitzak?

Norvegian hasi ziren estudiatzengizartean depresioak eragiten zituenzenbait arazo. Lantegietan sortzen zire-nei eman zieten hasieran garrantzi han-diagoa eta “mobbing” deitu zieten.Hortik eratorri zen “bullying”, ingele-sezko “bully”, harroputz edo ahoberohitzetik. Pedagogia arloan, bere buruagehiagotzat daukan ikasle batek edobatzuek ahulagotzat daukan beste batbiktimatzat hartu eta jazarpen fisikoedo psikologikoak eragitean erabiltzenda.

Hala ere, joera horiek noiz diren jolaseta noiz jazarpen jakiteko, erasoenjarraikotasunari erreparatu behar zaio.Bullying-a izateko erasoak behin etaberriro gertatu behar dira eta parte har-tzaile berberak izan behar ditu. Pertsonabat jomugatzat hartu eta erasotzendiote.

Zenbaiten galdera da arazo haubetikoa izan den ala orain jarri denmodan…

Adituek diote beti egon dela arazohau ikasgeletan. Nork ez du gogoratzenhalako edo bestelako bakean uzten ezzituztenak, politak edo zatarrak zirela-ko, bizkorrak edo ahulak, era batera edobestera umiliatuak zirenak. Gaur gerta-tzen da portaera oldarkor eta diskrimi-natzaile horiek larriagoak direla etamaila berdineko ondorioak dituztela bai

jasaten dituztenengan bai eragitendituztenengan; are gehiago adingabeakdirenean, bizitza osoan nabarmendukobaitira.

Ikasgeletan ezartzen den “isiltasuna-ren legea” superbibentziako mekanismogisa erabiltzen da eta, lege horretatikihes egiten duena “salatzailea” denez,ondorioak askotan larriagoak izatendira. Horrexegatik deitzen zaio bullying-ari baita ere “jazarpen ikusezina”.

Nortzuk dira jazarpen hauenarduradunak? Nola bilakatzen dahaur bat jazartzaile?

Adituek egindako azterketen emai-tzak azaltzen dute haurraren heziketanakats batzuk azaltzen direla, urteakigaro ahala jazartzaile izatera bultzarazditzaketenak, eta hiru aipatzen dituzte:Hunkimenaren euskarri falta, ezagutza-ren pizgarri eza eta telebista aurreanigarotzen duten denbora. Lehenengoakondorioen informazioarekin, irakurketa-rekin, jokoekin, haurren heziketan gura-soek betetzen duten rolekin eta abarre-kin du zer ikusia. Bigarrenak, gurasoekinbazkaltzen duen, hauekin elkarrizketa-rik izaten duen, izandako errietekin eta

Bullying-aeskoletanGurasoak gero eta gehiago kezkatzen ditu seme-alaben hezi-ketak, eta iruditzen zaie gero eta arazo gehiagorekin topoegiten dutela. Inoiz entzun gabeko “bullying” hitza, zer adie-razi nahi duen garbi jakin gabe, puri-purixan jarri zen Honda-rribian hamalau urteko mutil batek bere buruaz beste eginzuenean. Gai honen inguruan, hitzaldi bat eman du RubenBelandiak, ikastolako Saturran Guraso Elkartearen deiari eran-tzunez. Gu, hark esandakoaz eta irakurritakoaz, zerbait azal-tzera ausartu gara gaurko Kalaputxin.

Lehen, ume kontuak zirelapentsatzen zen. Ezta hurrik

eman ere!

Page 17: K48 2006 02

gizartia 17

horrelako portaerekin. Hirugarrenari buruz, berriz,arrisku adierazgarria dela diote, baina lehenengo biakgarrantzi handiagoa dutela.

Nola ematen da bullying-a eta nola detektatuahal da?

Jazartzailea dugu alde batetik. Etxeko heziketaakatsak besteekin harremanetan jartzean nabarmen-tzen joaten dira eta poliki-poliki izaera konfiguratzendoa. Autoestima gutxikoa da, eroapen gutxikoa hutsegitearen aurrean, protagonismo beharra du eta ikas-kidearen gain askatzen du barnean duen amorrueutsiezina.

Amorru horren adierazpenak honelakoak izan dai-tezke: a) Hitzezkoak: Ezizen umiliagarrien erabilpena,irainak, besteen aurrean gutxiestea... b) Fisikoak: Bul-tzadak, ukabilkadak, ostikadak,... d) Psikologikoak:Ikaskideari zuzendutako ekintzak, bere autoestiman,ziurtasunean, eresi edo ansietatean eragin ezkorraizango dutenak. e) Sozialak: Ikaskidea taldetik isola-tzea, bazterketa eta bakartasuna senti dezan.

Erasotzaileak izango ditu ondoriorik: Jazarpenekintza gauza ontzat eta taldean estatusa lortzekometodotzat hartzea. Giza harremanak era horretaraezartzen direla ikasten badu, ekintzok bizitzako besteesparruetan ere ezarriko ditu, esaterako, familia era-tzen duenean eta lan eremuan.

Biktimarengan izaten duten ondorioak, berriz, osolarriak suertatzen dira: Eskola porrota, beldur fisiko etapsikologikoak, nortasunaren suntsitzea, identitateagaltzearena... Tokatu zaiena merezi dutela barnera-tzen dute, errudun sentitzen dira.

Hamahiru eta hamabost urte artean ematen dirakasu gehienak, baina berriro ere adituei jarraituta,

zazpi eta bederatzi urte artean ere detektatu diraazken denboretan, haurrak lehenengo lagun mina iza-ten duten urteetan.

Neska eta mutilen arteko ezberdintasunak ere aipa-tu izan dituzte. Neskek bortizkeria moral, sozial etapsikologikoa erabiltzen duten bitartean, mutilek fisi-koa eta hitzezkoa gehiago erabiltzen dute, baina tal-dea mistoa izatean, neskek mutilen rolak hartzera iris-ten dira eta baita bortizkeria handiagoa erabiltzeraere.

Gure seme-alabaren batek jazarpenik duen aurrei-kusteko, badira portaera zantzu batzuk baliogarri izandaitezkeenak: Beren etxeko gelan isolatzen dira etanegarrari ekiten diote maiz, gutxiago jaten dute, libu-ruak edo dirua kentzen diete, arropa apurtuta ekar-tzen dute, triste egoten dira eta eskolako errendimen-dua jaitsi egiten da, buruko eta urdaileko minak azal-tzen dira, aisialdietan bakarrik egoten dira, eztabaide-tan eta borroketan sartzen dira, txantxa gogorrak egi-ten dizkiete eta horrelakoak.

Nola prebeni genezake jazarpen egoerak?Adituei jarraituta, ikastetxean diagnostikoa egin

behar da eta bertan hezkuntza proiektoa eta bullyin-garekiko eskola komunitatearen egoera aztertu beharda. Ondoren plangintzak egin behar dira, eskolakomunitateko kide guztien artean. Honakoak jasobehar ditu: Irakasleen, ikasleen, familien eta zuzenda-ritza taldearen ardurak, aurre egiteko estrategiak,jarraipena nola egin eta ebaluazioa.

Erantzunak ezbaerdinak izango dira bullyinga arinaedo larria izan. Gertakariak arinak direnean, honakoakproposatzen dira: Errieta gogorra, zigorrak eta gataz-kak konpontzeko bilerak. Gertakariak larriak badira:Ikastetxeak laguntza eman behar du, txostenak ziurta-tu, ikastetxeak eta familiak parte hartuko dutela ziur-tatu, gertakarian parte hartu duten ikasleak ikastetxe-tik kanporatzeko edo aldatzeko neurriak baloratu etaeskolaren aurka bidera daitezkeen ekintza legaletara-ko prestatuta egon.

Familian honako hauek izan beharko lirateke kon-tuan: Seme-alabekin eguneroko harremanak izan,elkarrekin aztertu telebistan, jokoetan eta bideoetanikusten diren bortizkeria egoerak, seme-alaben lagu-nak eta haien nondik norakoak ezagutu, baita guraso-ekin harremanak izan. Gehiegizko babesa arrisku fak-tore bat da, haurrek beren burua gutxiagotzat har bai-tezakete. Zerbait susmatzen den unetik jarri behar daharremanetan ikastetxearekin.

Eraso batetik besterako denbora infernubilakatzen zaio erasotuari

ANAR fundazioak badu doako telefonoabullying kasuetarako: 900 20 20 10

Page 18: K48 2006 02

18 hezkuntza

AKUAKULTURAMutrikuko Institutuak,moilan duenakuakultura zentroakiazko apirilean izanzuen inaugurazioofiziala. Bertara joangara ordutik honakoibilbidea ezagutunahian. IñaxioManterola,departamentuburuak,abegi onez hartu gaitueta, ilusioz beterik,proiektuarengarapenari buruzmintzatu zaigu.Instalakuntzakbisitatzera eregonbidatu gaitu etaEneko Txurrukarenlaguntza izan duguibilbide horretan.

Nola sortu zen akuakultura zen-tro hau?

Mutrikuko institutuak, udalarekinbatera, bazuen aspalditik akuakulturazentro bat irekitzeko gogoa. Galizianbaziren, bertako muskuilu haztegiakzirela eta, eta baita Andaluzian ere,urraburuekin duten loturagatik, bainaEuskal Herrian ez zen horrelakorik etaalde askotako indarrak metatuz aurre-ko ikasturterako lortu zen goi mailakoziklo bat prestatzea. Ziklo hau bi milaordukoa da eta bi urtetan ematen da.Zikloa osatzen duten gai bereziakhauek dira: moluskoak, krustazeoak,arrainak, hazkuntza osagarriak (besteeijaten emateko) eta akuakulturarakoinstalakuntzak. Bukaeran, ikasleekproiektu integratu bat egin beharradute, non arlo guztiak ikutuko diren.Beste goi zikloetan bezala, lan mundu-rako formakuntza eta norabideak ereematen dira, kalitatea, enpresa txikiengarapena, hizkuntza teknikoa, etaabar.

Nolako erantzuna izan duzueikasle aldetik?

Kontuan izanik horrelako zentrobat abian jartzea, alde teknikotik begi-ratuta batik bat, zaila dela, oso onaesango nuke. Joan zen ikasturtean ha-

malau ikasle izan genituen, hiru mutri-kuarrak, eta haietatik hamabik jarrai-tzen dute bigarren kurtsoan. Aurtengoikasturtean hogeita hiru ikasle ditugulehen mailan, bat mutrikuarra eta bes-teak Euskal Herriko zonalde ezberdine-tatik etorriak. Dei ugari izaten dugu,eta lizentziatu ugariri ere erakargarriaegiten zaio. Aurten, adibidez, hamaikadira biologia eta itsas zientzietan lizen-tziatuak.

Goi mailako ziklo guztiek bezala,bigarren mailaren ondoren praktikakegitera behartuta daude ikasleak etagu Europa mailakoa den “Leonardo”progaman sartu gara, “Erasmus”en an-tzeko zerbait. Horrela sei ikaslek Irlan-dako enpresetan egingo dute berenpraktikak eta lauk Frantziakoetan. Kur-tsoko beste biak hemengo enpresetanizango dira.

Akuakulturak indar handiagoaal du lurralde horietan?

Askoz ere handiagoa. Beti pentsatuizan da gure kosta ez zela batere ego-kia akuakulturan jarduteko eta hala daakuakultura tipikoari begiratzen ba-diogu. Ez du badia handirik, ur lasairiketa abar, baina gaur egun akuakulturaitsaso zabalean eta baita haitzetan ereegin daiteke. Izokina eta ibaietako

Page 19: K48 2006 02

19hezkuntza

arrainak izan dira urte askotan gai ia bakarrak, bainaarrainez aparte itsas lakatzak, algak, langostinoak etaabar ere erabiltzen dira gaur egun eta teknologiak ereasko aurreratu dira posibilitate berriak ahalbidetzeko.Horregatik, garapen handiagoa izan duten herrieldeta-ra bidaliko ditugu gure ikasleak, eta ondorengo urteeta-rako ere pausoak ematen ari gara.

Zenbat irakaslek diharduzue zentroan?Iaz bi irakasle izan ginen. Aurten lau irakasle gara

eta bi teknikari. Teknikari hauen lana garrantzizkoa dahonelako instalakuntza batean: Batak laborategiak etahazkuntza osagarriak bizirik mantentzearen ardura dueta besteak instalakuntzak orokorrean. Ikasleekin erejarduten dute arlo teknikoetan.

Akuakultura zentro bat abian jartzeko alde tek-nikoaren garrantzia eta zailtasunak aipatu dituzu.Nolako eragina izan du horrek zentro honetan?

Batetik, konpetentzia mailakoak izan dira. Moilangaude kokatuta eta administrazio aldetik portukoen es-ku zegoen eraikuntza, beraz, baimenak, tramiteak, de-nak luzatzen dira. Bestetik, hasierako proiektuan aurrei-kusten ziren mailak gainditu egin ditugunez, IndustriSailaren baimenak ere lortu behar izan dira, baita Iber-drolaren potentzia handitzea... 2004ko irailean hasi ge-nuena, askotan gertatzen den bezala, arazoen lasterke-tatxo bat izan da. Azkenik denak gainditu ahal izan di-tugu eta arrain berriak, urraburuak, erreboiloak, lupi-nak eta mihiarrainak edo lenguaduak, dagoeneko den-tsitate handietan, hil honetan ekartzeko asmotan garabi konpresore berriekin oxigenazio ahalmena gaindituondoren. Bisiguak ere ekartzeko asmotan gara bainaoraingoz zailtasunak ditugu hornitzaileen aldetik.

Nola ikusten duzu ikasleen etorkizuna? Hemenbukatu ondoren, zeintzuk irtenbide dituzte?

Orain momentuan ez dut ikusten irteera errazik bai-na oso itxaropentsu naiz. Gure inguruan inbertsio priba-tua ez da oraindik sartu mundu honetan, erreboiloetanez bada, eta Diputazioak, adibidez, izokinaren inguruandihardu. Lehen esan bezala, gure kosta ez zaie erakar-

garri gertatu, eta lurraren kostoa da arazo handiena,gehi kosta kudeatzen duen administrazioaren baimenaklortzea. Urak oso ondo oxigenatuak ditugu, teknikak as-ko aurreratu dira eta inguruko gaitasun teknikoez ezdago ezer deskubritu beharrik. Mundu honek denboragutxian aurrerapen nabariak egingo dituelakoan nago.

Teknikak ahalbideratzen du instalazioak itsas zabale-an izatea. Galizian, adibidez, hasi dira muskuiluen plata-formak itsasadarretatik kanpora ateratzen eta lauzpa-bost metroko olatuak ondo jasaten dituzte. Beste lekubatzuetan, olatuen eragina sahiesteko aire konprimituaerabiltzen dute plataformak hamar-hogei metrora hon-doratzeko. Gure arrantzaleentzat, kasu, atuntsurakobeita edo karnata itsas zabalean mantentzea posible dagaur, beste arrain erasotzaileetatik babestuta, eta beha-rra dagoenean bertatik jasotzea.

Birpopulazioaren arloak ere bide zabalak eskaintzenditu. Jakina da edozein itsas bizidunen populazioaarrautza edo larba fasean izugarri desagertzen dela. Or-duan, planteatzen dena da tamaina batetara arte hazte-gietan hazi, ondoren kostan jarri itsasoan jaten ohitze-ko, eta hurrena zabaldu. Horretarako, Irlandan eta bes-te herrialde batzuetan, administrazioak kosta zatiak alo-kairuan eta nahiko merke uzten dituzte.

Beste bidea akuakulturarako behar diren instalakun-tzak fabrikatzearena da. Euskal Herrian potentzial han-dia dugu teknika mailan eta bide batzuk ixten doazenneurrian beste batzuk ireki beharrean aurkitzen gara.Hauxe izan daiteke horietako bat, eta gure ikasleen eza-gutza garrantzizkoa dela uste dut.

Zer egin behar du ikasle batek datorren urteanzentro honetan jardun nahi badu?

Aurrematrikulako epea laister zabalduko dela ustedut eta 943603545ra deituz gero, bertan emango dietenahi den informazio guztia. Zentroa ikustera ere etor-tzen dira batzuk eta bakarrik aholku bat eman nahi nie-ke: Hogei bat ikaslerentzat daukagula prestatuta etaahalik eta azkarren ibiltzeko.

Eskerrik asko eta ea angulak hazteko gai izatenzareten, ahaztuta dugun zaporea dastatzeko.

Page 20: K48 2006 02

kirola20

Jauja Eskubaloi taldekonesken indarrak eta ilusioakMikel Mariezkurrena entrenatzailea ez da

bakarrik aritzen bere lanean, Kepa“Ziñua” eta Joxe Angel “Mote” ere

ondoan ditu. Ez da lan makala hauekdaramatena. Nesken ekipoak hiru izanik

ere, hasi berria da mutilen taldea.

Denboraldi ikaragarria darama nesken kadete tal-deak, ez baitute partidarik galdu orain arte. Neskaketa entrenatzaileak pozez gainezka aurkitzen dituguberaiekin mintzatzera joan garenean.

Hasierako hoztasuna apurtutzeko edo, Mike-lek hartu du hitza:

Orain artekoa hau izan da, Federazio Sarian bi taldeedo multzotan aritu izan gara jokatzen, 1. eta 2. taldebakoitzeko txapeldunak izango du Euskal Ligan aritze-ko aukera. Mutrikuri dagokionez, gure taldeko txapel-dun izan gara eta gure betebeharra beste taldeko txa-peldunekin jokatzea izango da. (Neskak)Txapeldun ezbagara ateratzen txapeldunorde izango gara, horibadakigu, baina ilusio handiak ditugu gure helburuabetetzeko, hau da, txapeldunak izateko.

Daukaten mailara iristea erraza ez izan arren,ez dutela esfortzu berezirik egin diote jokala-riek... Gogo handiagoz eta ilusio handiz jokatu dugueta ez da gogorra izan guretzat.

Mikelek, berriz, bere lana azaldu digu... Entre-namenduetako intentsitatea igo egin dut eta horinabaritu egin da gero jokatzerako orduan. Jokalariakgustura ibili diren arren, nik neure lanean kaña sartudiet eta emaitzak ikusi dira. Normalean astean hiruegunetan entrenatzen genuen baina aspaldion egun

bat gehiago entrenatzen dugu. Kiroldegian ordubete-ko saioak egin ondoren luzaketak eta behar diren ari-ketak egiten ditugu.

Eta eskubaloia zergatik...? (Neskak) Duela laubat urte edo eskolako kirol irakasleak taldea sortzea-rena proposatu zigun eta hala hasi ginen, kuadrilako iagehienak eman genuen izena eta honi ekin genion.Guretzat talde osoak jokatzeko aproposena eskubaloiadela uste dugu. FutbolAz nazkatuta gaude eta, gaine-ra, futbol talde batean sartzeko “ona” izan beharduzu, bestela jai daukazu. Bestalde, igeriketa eta eskia-tzea ere oso gogokoak ditugu baina zaila da gureherrian praktikatzea; bueno igeriketa udan egin deza-kegu baina urteko beste sasoietan kanpora jo beharda.

(Mikelek) Nire ustez politagoa eta entretenigarria-goa ere bada. Aldaketak nahi denean egiten dira etanahi den moduan; futbolean, berriz, aldaketak muga-tuak izaten dira; eskubaloian taldeko guztiek jokadezakete eta hau oso garrantzitsua da jokalarientzat,denak baitira protagonista.

Nesken eskubaloia baloratuta al dago? (Nes-kak) Uste dugu ezetz, guk orain arte ez dugu inolako

Taldeko giroa oso ona izateaz gain koa-drilan ere elkarrekin ibiltzen gara eta ez

dago kontu txarrik gure artean.

Page 21: K48 2006 02

diferentziarik igarri; gainera, esan-go genuke eskubaloian neskentalde gehiago dagoela mutilenakbaino. (Mikelek) Esan beharreangara mutilen taldea ere eratu delaeta amaten du mutilek ere lehenizan zuten lekua berreskuratu nahidutela, denborak esango digu.

Eta mutilen taldea desager-tzeko arrazoia zein izan zen?(Mikelek) Futbolak bere tokiadauka, toki handia ematen zaioeta horrek era berean beste kirolmotak baztertzen ditu. Bestalde,joerak edo modak ere badirelauste dut. Hamarkada batean agiankirol bat aterako da indartsu etahurrengoan, berriz, kirol horrenpurixa pasata egongo da eta bestezerbaiti helduko dio jendeak, bola-dak izaten direla uste dut. Garran-tzitsua da, baita ere, azpiegiturabat izatea, jendea egotea lanerakoprest, guztiak musutruk eta afi-zioz, noski.

Behin adin batera iritsita,erraza da kirol taldea uztea...(Neskak) Momentuz ez duguhorretan pentsatzen, oraingozjarraitzekotan gara, ordua iritsita-koan ikusiko dugu. (Mikelek) Arris-ku hori beti dago baina beste edo-zein arlotan ere gertatzen da. Adi-bidez, ikastera kanpora joaten

bazara eta bizitza osoa aldatzenbazaizu… Bizitzaren legea da.

Beste taldeen jarraipenikegiten duzue? (Neskak) Bai,sarrerak ematen dizkiguteneanjoaten gara Arrate, Bera-Bera etabeste zenbait talde ikustera. Esku-baloiaz gain, igandero joaten garaherriko futbol partidak ikustera,herrian beste ezer ez dagoenez,futbola ikustera joatea besterik ezdugu eta.

Bera-Bera aitatu eta emozio-ak gainezka egiten die... Gure-tzat amets bat bezala izan zen

Bera-Berakoekin jokatzea, gehiegiizan zen, ez genuen pentsatu ereegiten sekula halako talde batekinjokatzeko ohorea izango genue-nik, ahaztezina izango da gure-tzat.

Kirola eta ikasketak batera-garriak al dira? (Neskak) Gure-tzat ez da arazoa oso zintzoakgara eta...(kar-kar). (Mikelek) 14-15 urterekin ez dago horrelakoarazorik, gero entrenamanduetanbehar beste eman behar dute, nikez diet barkatzen. Pasa izan dabehin edo behin gauean parranda-txoa eginda etortzea eta berdinexijitzen diet. Kirola ere bizitzarenispilua da niretzat. Bizitzan erearau batzuk daude eta horiei eran-tzun egin behar zaie, lanarekin etaesfortzuarekin kirolean eta bizi-tzan gauzak lortu egiten dira.

Bukatu aurretik, Jauja Andone-gi Toxu eskubaloi taldekoek

eskerrik beroenak eman nahidizkiete beren babesleei, Uda-

lari eta jarraitzaile guztiei,hauen laguntzarik gabe ezinez-

koa izango litzatekeelakoaurrera jarraitzea.

Animo neskak eta eutsigoiari!

2121kirola 21

Page 22: K48 2006 02

teknologia berriak22

Entzusko informatika denda albotik pasatu eta era-kustokian salmentan dagoen azken belaunaldikoordenagailu bikain hori begiz jo duzunean, niniek dir-dir egin dizute. Une horretantxe hartu duzu zure seiurteko PC zaharkituari derrigorrezko erretiroa emate-ko erabakia.

Erosi, etxera eraman eta logelan jarri duzu, ordena-gailu zaharraren lekuan «Motel, hemen batentzakolekua baino ez zegok!». Eta zaharra Garbigunera,jakina, eramatekotan zaudenean, zure iloba agertueta multimedia zentro bilakatzea proposatu dizu,«Bai, formatu ezberdineko musika eta pelikulakentzun eta ikusteko». Zein azkarrak diren teknologiakontuetan mukizuok.

Halaxe, ordenagailu zaharra egongelan kokatuz gero,telebistara konektatuta, DVD erreproduzigailumoduan joka dezake eta baita goi-fidelitateko katemoduan ere. Horretarako, honako elementu hauekbeharko zenituzke:

• Ordenagailu zaharra, gutxienez 350 -400MHz-eko Pentium II, edo baliokidea.Honen osagaiei dagokienez, derrigorrezkoada soinu-txartela izatea eta CD-ROM edoDVD ROM-a, azken hau hobe, CD eta DVD-akirakurtzeko. Gainera, daraman bideo-txarte-lak telebista-irteera eduki behar du (RCA edoS-Video out), irudien seinalea telebistara bida-li ahal izateko.

• Telebista aparatua.

• Bozgorailuak. Ordenagailura zuzeneankonekta ditzakezu. Beste aukera, ordenagai-luaren soinu-irteera telebistara konektatu etaharen bozgorailuak aprobetxatu.

Hardware aldetik, horiexek izango lirateke oinarriz-ko eskakizunak. Software-ari dagokionez, berriz,suposa dezagun Windows duzula instalatuta(gehiengoak hala izango du). Sistema eragile honekbadakar bideo eta audio-fitxategiak erreproduzitzekoprograma bat (Windows Media Player), baina merka-tuan bada erreproduzitzeko beste hainbat programaere. Gure gustukoenak, BSplayer (www.bsplayer.org)pelikulak ikusteko eta Winamp (www.winamp.com)musika entzuteko (doako bertsioak dituzte biek).

Dena den, programa hauek ez dira nahikoa musikaeta pelikulak entzun eta ikusteko. Soinu eta bideofitxategiek euren informazioa konprimituta izatendute eta hori erreproduzitzeko, dagozkien codec-akinstalatuta izan behar dituzu. Codec bat bideo etasoinua konprimitu eta deskonprimitzen laguntzenduen software txiki bat da. Oro har, jendeak lauzpa-bost codec erabiltzen ditu (DivX, XviD, MP3, AC3...)eta horiek dagoeneko zure PC-an instalatuta baditu-zu, ez duzu izango arazorik zure bideo eta soinu fitxa-tegiak erreproduzitzerakoan. Alabaina, badaezpadaere, jaitsi eta instala ezazu Internet-en aurki daitezke-en codec sortadun paketeetako bat. Pakete mordoadago aukeran, horien artean, XP Codec Pack(www.xpcodecpack.com), K-Lite Codec Pack(www.codecguide.com) eta FFDShow MPEG-4 (source-forge.net/projects/ffdshow).

Multimedia zentroa, erraz errazOrdenagailua zaharkituta gelditu zaizu eta hartaz libratzekotan zaude. Bistatikkendu beharrean, jakizu baduzula beste aukera bat, multimedia zentro bilakatzea,alegia. Egongelan jartzen baduzu, hainbat formatutako pelikulaz eta abestiz gozadezakezu telebistako pantailan (DivX eta MP3 formatu famatuak, horien artean).

Page 23: K48 2006 02

23teknologia berriak

Honekin guztiarekin, zure multimedia zentroa mar-txan jar dezakezu. Baina, Windows Mafaldak zopabaino gehiago gorrotatzen dutenentzat, beste auke-ra bat: GeeXboX. GeeXboX pelikulak erreproduzi-tzeko balio duen Linux-eko distribuzioa da. Eurenweb gunetik jaitsi han eskaintzen duten ISO fitxate-gia (www.geexbox.org/en/downloads.html) eta CDbatean grabatu. CD-a ordenagailuan sartu eta CD-tikabiarazi. Soluzio honek ez du disko gogorren beha-rrik eta, beraz, ezta Windowsen edo beste sistemaeragileren baten instalaziorik ere. Arazotxo bat: Inge-lesez eta frantsesez baino ez dago.

Aipatutako bi aukera hauetatik bat martxan jarribaduzu, dagoeneko zure multimedia zentroaz gozadezakezu. Eskaintzen dizkizun abantailen artean,hauek aipagarri: Aparatu bakar batekin musikaentzun eta pelikulak ikusi ditzakezu, baita edozeinsoinu zein bideo formatu erreproduzitu ere: MP3,AC3, Musika CD-a, DivX, XviD, VCD, SCVD, DVD, etab.Gainera, beste formatu berri bat aterako balitz, harencodec-a instalatzea besterik ez zenuke (zure hardwa-re-a harentzako nahikoa bada). Eragozpenak erebaditu, ordea: Ordenagailu zaharrak handiak, itsusiaketa zaratatsuak izaten dira (egongelako txoko bateanezkutatu behar-edo).

Egongelan jarri duzun traste zaharrari etekin handia-goa atera nahi badiozu, hona hemen beste hainbatproposamen:

• Telebista sintonizadore-txartela jartzenbadiozu, telebistako programak grabatu ahalizango dituzu disko gogorrean. Ordenagai-luari DVD grabagailua jarriz gero, grabatu-tako pelikula eta saioak DVD-ra pasa ditzake-zu.

• TDT sintonizadore-txartela jarriz gero,kanal digitalak ikus eta graba ditzakezu. Eraberean, antena parabolikoa baduzu, satelite-ko seinalea jasotzeko sintonizadore-txarte-la jarri eta satelitetik jasotako programakikusi eta grabatu ahal izango dituzu.

• Interneteko konexioa jartzen badiozu, tele-bistan bertan nabigatu ahal izango duzu etabaita posta elektronikoak jaso eta idatzi ere.

• Hari gabeko teklatua, sagua eta jokoenurrutiko agintea (mandoa) jartzen badizkio-zu, ordenagailua sofatik erabili ahal izangoduzu.

Noski, kontuan izan ordenagailua oso zaharra bada,hardware aldetik mugatuta egon daitekeela etaaukera hauek guztiak agian ez direla posible izango.

Bukatzeko, aipatutako funtzionalitate guztiak dituenzentroaren ideia gustuko duten eta diru gehiago gas-tatzeko arazorik ez duten moko finentzat, honahemen aukera tentagarri bat:

• Merkatuan estetika zaindua duten ordenagai-lu txiki eta isilak aurki ditzakezu (begiratu adi-bidez, www.shuttle.com-en). Telebista sintoni-zadore-txartela eduki dezala eta baita urruti-ko agintea ere. Instalatu Windows XP MediaCenter Edition sistema eragilea, multimediaedukiak kudeatzeko espres sortua izan baita.

• Ordenagailuak soinu-txartel on bat izan deza-la (5.1 Dolby edo hobea). Jar iezazkiozu boz-gorailu bikain batzuk.

• 42 hazbeteko plasma edo LCD telebista batezjabetzen bazara, munduko zine areto onene-an baino hobeto ikusiko dituzu zure peliku-lak.

Konfigurazio honek egongelan bueltaka dituzunaparatu guztiak bistatik kentzeko aukera ematendizu (DVD aparatua, TDT deskodegailua, musika eki-poa, etab.), denak ordenagailuan integratuta izangobaitituzu. Eta aukerak ez dira hemen amaitzen. Askaezazu zeure irudimena eta gozatu.

Page 24: K48 2006 02

zorion agurrak

MIKELOtsailaren 3an 9 ur-te bete dituen gureetxeko porteroariZorionak eta muxuhaundi bat aita, amaeta Iratiren partez.

MAIDERZorionak gure etxe-ko sorginari, otsaila-ren 16an 9 urtehaundi bete dituzu-lako. 9 muxu haundietxeko guztien par-tez.

EKAINOtsailaren 28an 4urte betetzen ditu-zulako, Zorionak! ai-ta, ama eta Ainhoa-ren partez.

ITZIARZorionak amona,zeure eguna ere ba-dator eta! Prestatubazkari goxoa etapostre hobea, baga-toz eta! A! Errega-lua ere ekarriko de-gu!

ARANTXA

Zorionak ama etaamona! Presatatubiberoi handi baterregaluaren truke,bale?

AINHOAZorionak printzesazure zortzigarren ur-tebetetzean eta mu-xu asko familia oso-aren partez. Ondopasa maspasa!

MALENMari Matraka hala-kua! Zorionak zurezortzigarren urtebe-tetzean! Musu handibat aita, ama eta fa-milia guztiaren par-tez.

MAIALENZorionak zure urte-betetzean! Martxoa-ren 3an etxeko da-non partez muxuhandi bana.

ALAITZ eta NAHIAGure etxeko bi sorgintxoentzat, otsai-laren 10ean 8 urte bete dituztenez Zo-rionak eta muxu haundi bana amona,aitona, ama, aita eta izeko Arantxirenpartez Malagatik. Ondo pasa!

LORENZA eta ENEKOUrtarrilaren 30ean Enekorena etaotsailaren 21ean amonaren urtebete-tzeak datozenez, zorionak bioi, bihotz-bihotzez, etxeko denon partez! Musuhandi bana!

IXONEZorionak gure etxeko larrosari, gurasoeta aiton-amonen eta osaba-isebarenpartez. Musu handi-handi bat.

Page 25: K48 2006 02

argazki zaharrakargazki zaharrak

Angeles Artetxe “Paletas” etaLuis Lezertua “Moxka”, 1935urtean

Iñaxi Lezertua “Moxka” etaPastor Belaustegi “Axal”,

1934 urtean

Page 26: K48 2006 02

2626 agenda

otsailaKalaputxi, 48. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

INAUTERIAKotsailak 24, barixakua, INAUTERI BEZPERA:

4:30etan, PIKOMELATOSen KALEJIRA, BandarenlaguntzarekinKalejira amaituta, umeentzako TAILERRAK Zabiel KulturEtxean (Makilajea, armiarma eta potatoak).

otsailak 25, zapatua, INAUTERI EGUNA:

13:00etan: DANTZA SAIOA Gure Ametsa Dantza Taldeareneskutik17:00: PIKOMELATOSen KALEJIRA, Udal Musika BandarenlaguntzarekinOndoren, 7ak arte: EKINTZA DESBERDINAK umeentzatLudotekan eta Zabiel Kultur Etxean, Txantxangorri AisialdiTaldearen eskutik.20:00etatik 21:00ak arte: DISKO-FESTA Beheko Plazan22:00etan: ZUBEROAKO MASKARADA IKUSKIZUNA,Txurruka Plazan Otxandategi dantza taldearekin12:30etan: DISKO-FESTA Beheko Plazan, BERTAN Elkarteakantolatuta.

martxoak 5, domeka

“Amama Pantxikaren altxor ezkutua”umeentzako ikuskizunaOrdua: arratsaldeko 17:00Lekua: Zabiel Kultur Etxea

EMAKUMEAREN EEGUNEKO EEKITALDIAKmartxoak 10, barixakua

Hitzaldia/Tailerra:“EMAKUMEAK EUSKAL HERRIKO IPUINETAN DUENIRUDIA”Hizlaria: Yolanda ArrietaZabiel Kultur Etxean, 18:00etan

martxoak 12, igandea

Antzerki ikuskizuna helduentzat: “LADY SOKA” Zabiel Kultur Etxean, 19:00etanIraupena: 45´Aktorea: LEIRE UCHA

martxoak 19, domeka

ZUHAITZ EGUNAGoizean, zuhaitz landaketaArratsaldean, Haurrentzako ikuskizunaMutrikuko Natur Taldeak antolatuta, Mutrikuko Udalak etaBurumendi Mendi Elkarteak lagunduta

martxoaren 27tik apirilaren 1era arte

Berdel Jaiaren astea, ekitaldi ezberdinekin.

KIROLDEGIAREN EEGITARAUAmartxoak 4, zapatua

24 ordu Futbito FrontoianKiroldegian eman izena

martxoak 11, zapatua

PAM taldearen kontzertuaMiruaitz pilotalekuan, gaueko 10:30etan

martxoak 18, zapatua

BODY-MARATOIA kiroldegianSpinning 4 ordutanBody Step, Body Balance, Body Combat eta Body JumpArratsaldeko 4etatik 8ak arteKiroldegiak antolatuta

2006ko MMENDI IIRTEERAKMartxoak 5 Cruz de Motrico Burumendik antolatutaApirilak 2 Urkiaga-Belate Debak antolatutaMaiatzak 28 Murgia-Altube Ondarroak antolatuta

Page 27: K48 2006 02
Page 28: K48 2006 02