28
GASTIBELTZAREN KARABINAK Existitu ere egiten ez duen herri batentzako sinfonia Mark Legasse – Maskarada 1985 Izen bereko Marc Legasseren nobelaren moldaketa. Karlistaden garaian, Pertsonaia euskaldun bitxi batzuk ihes egin behar izaten dute, margo batetan sartuz, liberal patruila batekin topo egiten dutenean. Koadro horretan margoturiko itsasontzian bidaia luze bat egingo dute, lurrari bira osoa emanez: Cuba, Estatu Batuak, India... Abenturez beteriko bidaia horretan egoera eta pertsonaia arraroak, estrafalarioak, aurkituko dituzte: Blas Galarrisketa (euskaldun negrero damutua), azkeneko mohikano indiarrak (beren jatorria muhika-muxika-Mugican daukatenak), Konfucio Koxka pirata (txinatar printzesa baten eta Bermeoko sukaldari baten semea)... Istorioa benetan bitxia, estrafalarioa, zeinen bitartez Euskal Herria, euskaldunak eta euskarari buruz hitz egiten bait da era berezi eta barregarri batez. PARTEHARTZAILEAK Aktoreak: Patxo Telleria (eta Atrezzoa) Lurdes Yarza Imanol Agirre (Armak eta efektu bereziak) Mikel Martinez (Atrezzoa) Inaxio Tolosa Peio Gutierrez (Eszenografia) Mitxel Gorrotxategi Marife Berrojalbiz (Atrezzo eta dantzak) Aitor Mazo (Jantziak) Eszenografiaren egileak: «SURGIN» haroztegia. Jantzien egileak: Karmen Llubero eta Ana Gutierrez. Dekoratuak: Rosa Sanchez eta Txaro Fontalba. Karakterizazioak: Marta Larrañaga. Musika: Oskorri. Argiak: Ion Mesperuza. Grabazio teknikoa: Karlos Zubiaga. Gestioa: Marian Arruti. Testuaren moldaketa: Santiago Burutxaga eta Karlos Panera Mendieta.

karabinakmikelmartinez.eus/wp-content/uploads/2018/03/karabinak-1.pdfGASTIBELTZAREN KARABINAK Existitu ere egiten ez duen herri batentzako sinfonia Mark Legasse – Maskarada 1985

  • Upload
    halien

  • View
    228

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

GASTIBELTZAREN KARABINAK

Existitu ere egiten ez duen herri batentzako sinfonia

Mark Legasse – Maskarada 1985

Izen bereko Marc Legasseren nobelaren moldaketa. Karlistaden garaian, Pertsonaia euskaldun bitxi batzuk

ihes egin behar izaten dute, margo batetan sartuz, liberal patruila batekin topo egiten dutenean. Koadro horretan margoturiko itsasontzian bidaia luze bat egingo dute, lurrari bira osoa emanez: Cuba, Estatu Batuak, India... Abenturez beteriko bidaia horretan egoera eta pertsonaia arraroak, estrafalarioak, aurkituko dituzte: Blas Galarrisketa (euskaldun negrero damutua), azkeneko mohikano indiarrak (beren jatorria muhika-muxika-Mugican daukatenak), Konfucio Koxka pirata (txinatar printzesa baten eta Bermeoko sukaldari baten semea)... Istorioa benetan bitxia, estrafalarioa, zeinen bitartez Euskal Herria, euskaldunak eta euskarari buruz hitz egiten bait da era berezi eta barregarri batez.

PARTEHARTZAILEAK

Aktoreak: Patxo Telleria (eta Atrezzoa) Lurdes Yarza Imanol Agirre (Armak eta efektu bereziak) Mikel Martinez (Atrezzoa) Inaxio Tolosa Peio Gutierrez (Eszenografia) Mitxel Gorrotxategi Marife Berrojalbiz (Atrezzo eta dantzak) Aitor Mazo (Jantziak)

Eszenografiaren egileak: «SURGIN» haroztegia. Jantzien egileak: Karmen Llubero eta Ana Gutierrez. Dekoratuak: Rosa Sanchez eta Txaro Fontalba. Karakterizazioak: Marta Larrañaga. Musika: Oskorri. Argiak: Ion Mesperuza. Grabazio teknikoa: Karlos Zubiaga. Gestioa: Marian Arruti. Testuaren moldaketa: Santiago Burutxaga eta Karlos Panera Mendieta.

Euskarazko testua: Bernardo Atxaga. Zuzendaria: Karlos Panera Mendieta. Maskarada Antzerki Taldea KOLABORATZAILEAK: Alfonso Sastre, Javier Sabadie, Jose Mari Tuduri, José Ramón Urrutxu, Javier Mazo, Marta Karlos, Jose Karlos Iribarren, Kepa Parra, Mikel Antza (honek azken momentuan ezin izan zigun agindutako laguntza eman, beste lan bat bete behar izan zuen eta. Guk berdin eskertzen diogu), Bilboko Udal Kirol Erakundea eta Lekeitioko herria, bertan hasi baiginen Karabina hauen lehenengo tiroak egiten. Maskarada taldeak bereziki eman nahi lizkioke eskerrak Mark Legasseri, obra honen gauzatzean eman digun laguntzagatik.

PRELUDIOA

1. Eszena. Gastibeltzatarren etxea

- Beltzez jantzitako anderea (Estanislada Gastibeltza) - Ekarri-Zopa - Santi Gastibeltza - Maroto - Baldespina - Mendigorria - Iñigo Pikandia - Kontrabandistak

ALLEGROA

2. Eszena. Sakristia

- Iñigo Pikandia - Monagillo mutua - Apaiza - Soldado kristinoa

3. Eszena. Gaudiosoren etxea

- Gaudioso - Manex Ezpata - Stefan Gora-Lilli - Estanislada Gastibeltza - Federiko Krytwitski - Fabricio Biancolara - Gastibeltzaren gorpu hila - Iñigo Pikandia - Monagilo mutua - Ofizial kristinoa

ANDANTEA

4. Eszena. Kuba

- Estanislada Gastibeltza - Iñigo Pikandia - Monagiloa - Federiko Krytwitski - Blas Galarrisketa - Teodoro Munganga - Tamulema Munganga

5. Eszena. Mendebal urrutia

- Custer Generala - Soldadu yankia - Estanislada Gastibeltza - Monagiloa - Iñigo Pikandia - Federiko Krytwitski - Mohikar Jefea - Mohikar gerlaria - Mohikar Aztia - Squaw

6. Eszena. Ekialde urrutiagoa

- Estanislada - Gastibeltza - Iñigo Pikandia - Monagiloa - Federiko Krytwitski - Maraha - Lord - Guru - Konfuzio Koxka - Malasiar Piratak - Dantzaria - Serbitzariak

ADAGIO eta Finale

7. Eszena. Bergara

- Iñigo Pikandia - Monagiloa - Estanislada Gastibeltza - Espartero - Maroto - Karlistar soldaduak - Soldadu liberalak - Kapadun hiltzailea

-Preludioa- Lehenengo eszena

(Gastibeltzatarren etxea; beltzez jantzitako emakume bat azaltzen da tarte batean eta izkutatu egiten da berriro. Erloju baten kanpai-jotzea. Pizten da

Sirimiri iturria eta kantu egiten ditu «Gernikako Arbola»-ren lehen zazpi notak. EKARRI-ZOPAk argi-mutil bat pizten du eta tokia prestatzen du

harrera egiteko). EKARRI-ZOPA: (Sirimiriri). Behar bada oker niagok, lagun, baina gaur ja ja afinaturik jo duala iruditu zaidak. Nik bezala, hik ere aditzen duk aidean matxinadako polboraren usaia. Egun zailak zatoztik, Sirimiri, eta hemendik aurrera Errosario Santuko Pater Noster eta Abe-Mariekin batera, nagusiak bere karabinarentzat beharko dituen balak egin beharko dizkiagu. Hik ez dakik ezer gauza horietaz, Sirimiri, hi hor bertan egotera mugatzen haiz, hor, geldirik, hire soinuarekin (Sirimiri protestaka). A, bai, bai! Ba zekiat! Gernikako Arbola ez duk hire kanta bakarra. Pianofortearen soinua ateratzen ere badakik, eta baita ganbako biola eta txalapartarena ere, eta gainera trebe haiz Aita Donostiaren fugak eta Azkoitiako Zalduntxoen garaian sortutako minueto eta rigodoiak jotzen, baina, esaidak, zer izango ote litzateke etxe honetaz baldin eta nik zainduko ez ba zintuztet! (Garbitzen segitzen du). Eduki dezagun den dena prest, Santi Gastibeltza gure nagusiaren etorrera susmatzen diat-eta!. Gure jabea erbestetik hona ba dator, horrek esan nahi dik matxinada gainean dugula. Beharrezkoa izango duk, bai, berriro balak egitea! Ea oraindik gogoratzen zaidan. Aurrena beruna urtzen duk kalderoan. Nor den euskaldunak beruna urtzeko kaldero bat eduki behar dik etxean, Sirimiri! Beruna urtu eta gero ohol zulatu batzuetara ixurtzen duk arreta haundiz, eta ondoren hoztutzen utzi sotorik freskoenean, baina larunbatetik astelehenera bitarteko gauetan bakarrik, eta orduan ere oilar-mezaren garaia arte, besterik ez! (KILI KOLO hoska hasten da). -Ixo! Esana diat, Kili Kolo! Ez kontatzeko gure sekretuak hain altu!... (SANTI GASTIBELTZA sartzen da, Maroto eta beste ofizial batekin). SANTI: Hemen berriro ere! Aberriaren lurrean! Gauza maiteen artean! (Gontenplatzen ditu). Ekarri-Zopa, ene lagun leiala! Zabaldu etxeko leiho eta ateak! Korri dezala matxinadako haizeak etxe guztian barrena!. MAROTO: Seguru al gaude hemen? Hotsak entzun ditut. SANTI: Ez bitez larritu, Ekarri-Zopa izango zen, gure morroi mekanikoa. Konfiantza osokoa da. Berak zaindu du etxea ni kanpoan nintzen bitartean. Nik neronek adinako gorrotoa die gure etsaiei. Bere bizitza guztian ez dio behin ere zabaldu atea karlista uniformerik gabeko bisita bati. Ez poliziari, ez militarrari, ezta karteroari berari ere. Horietakoren batek kanpaiaren kateari tiratu bat ematen ba dio, berak kolorez aldarazten du etxea, gris ilunetik gris beltzaskara, eta zarpildu egiten du etxearen aurrekaldea. Eta gainera hiru pitzadura egiten zaizkio, eta pitzadura hoietako bakoitzetik zazpi surangila azaltzen dira, isats gorri eta berdekoak, eta zazpi mingain bikoitz ateratzen dituztenak. Hori ikustean, etxea erortzekotan dagoela iruditzen zaie kanpotarrei, eta anima apartatuta egiten dute ihes. BALDESPINA (Orduntxe sartuz): Oso kezkatua nago, jauna. Iñigo Pikandiak hemen behar zuen honuz gero bere kontrabandoko arma-kargamenduarekin.

SANTI: Patruila kristinoak inguru honetan dabiltza. Inondikan ere, oztopoak izango zituen honaino inguratzeko. MAROTO: Zure konfiantzako pertsona al da? Nire informeek diotenez, gazte ausarta da, baina zoro xamarra eta gaxteegia eman behar diogun misio printzipalerako. SANTI: Don Karlosek berak aipatu zuen bere izena, eta nire babes osoa ere ba dauka. Ez ditu hutsegingo beragan jartzen dugun konfiantzan. Bere aita nire aginduetara aritu zen aurreko gerran. Tirso Pikandia zaharra! Oraindik ere jeiki eta aurreneko lana leihoa zabaldu eta Madril aldera tiro egitea izaten du! Gora Foruak! egiten du oihu tiro egitearekin batera! Bere semea ez da gutxiago izango noski. BALDESPINA: Gure fameliak aspalditik ezagutzen ditu Pikandiatarrak. Bere aitona, Patxo Pikandia, Hegoamerikar independentzia gerraren garaian armak garraiatzen zituen untzi kontrabandista bateko kapitaina zen; New York eta Marakaibo artean ibiltzen zen... azkenean urkatu egin zuten bere untziaren mastatik zintzilika jarriz. Jende ona da Pikandiatarra, eta jende ausarta! MAROTO: Zuek fio ba zarete, nik ez dut inolako trabarik jarriko. MENDIGORRIA (Sartzen da): Jaunak, nire tropak arma eta munizioen zai daude hemendik hiru kilometrotara. MAROTO: Zer berri dituzu matxinadari buruz, Mendigorria? MENDIGORRIA: Edonon ditugu abertzale onak burruka hasteko aginduaren zai. Erregegaiak muga zeharkatuko du laster, eta orduan bizia emateko prest dauden milaka jarraitzaile sutsurekin egokituko da!. SANTI: Agindu hori gaur bertakoa da! Don Karlos Dantxarinean dago honuz gero! (Guztien harridura eta poz zoroa) (EKARRI-ZOPAk kopa batzuk ekartzen dizkie eta guztiek topa egiten dute misioaren bukaera zorionekoagatik). SANTI: Bartiz Aranan bolontario talde batzuk antolatu ditugu... ondo entrenatuak eta ondo armatuak!. MAROTO: Armada erregular bat daukagu aurrean. Bolontarioekin ezin dezakegu irabazi. Europak kausaren alde laguntzen ez badu, ekintza zoro bat izan daiteke gurea. Nire eritzirako, oraindik ez gaude prest (EKARRI-ZOPAk protesta keinuak egiten ditu). SANTI: Ez bedi beldurtu, Maroto. Berorren eritziak ez zaizkiola gustokoak adierazten du modu horretan. (KILI KOLOren seinalea. IÑIGO sartzen da). IÑIGO: Iñigo Pikandia ofiziala eta bere kontrabandista jendea zuen aurrean! BALDESPINA: Berandu zatoz. IÑIGO: Barkatu jauna. Ez da erraza izan honaino iristea. BALDESPINA: Pikandia, honoko hau Santi Gastibeltza duzu. IÑIGO: Hainbeste hitzegin didate zutaz, jauna... SANTI: Zenbat hazi haizen, Iñigo! Nik ezagututakoan mutil koskor bat hintzen! (Besteek eztultxoak)... baina, tira, ez gaudek txotxinkerietan hasteko tenorean... zer berri dago Gernikan? IÑIGO: Errepika ari dira kanpaiak matxinadara dei eginez, eta beren soinuak dardarka jartzen ditu gure haritz zaharraren ostoak ere! MAROTO: Ez al dira gure heriotz kanpai bihurtuko! BALDESPINA: Hobe da bizia jokatzea burua makurtzea baino!

SANTI: Buka dezagun eztabaida honekin. Ardura haundiko misio bat daukaalako deitu diagu, Iñigo. Etsaiaren lineaz bestaldera pasa behar duk, eta planu zehatz bat egin Pasaiako portuaren defentsak azalduz (Planu bati erreparatzen diote). MAROTO: Derrigorrezkoa zaigu gaztelu hori hartzea gure armamentu suministroa Pasaiatik barrena egin ahal izateko. BALDESPINA: Gazteluaren planuak ahalik eta lasterren iritsi behar dute Don Karlos-en estatu nagusira. MENDIGORRIA: Areago esango nuke nik. Nahitaezkoa zaigu planu horiek lortzea. IÑIGO: Onartu egiten dut misioa, eta neure bizitza jartzen dut ordainetan. Egingo dut planua ala bizia galduko dut! SANTI: Horixe duk Tirso Pikandiaren semeagandik espero nuen erantzuna! Seme, hire eskutan zegok matxinadaren etorkizuna. BALDESPINA: Zugan jartzen dugu konfiantza! MAROTO: Gure uste onak ez lurrera bota, Pikandia jauna! MENDIGORRIA: Ekin eta aurrera! MAROTO: Berandutzen ari zaigu, Jaunak. SANTI: Egia da, baina ez gaitezen despeditu derrigorrezko oihuak bota gabe. Gora Euskalerria! Gora Foruak! Gora Don Karlos bostgarrena! (IÑIGOri). Abiatu hi aurrena Iñigo Pikandia, ni zahartuta niagok eta agian ez nauk bizirik aterako matxinada honetatik, baina hi gaztea haiz eta egunen batetan libre ikusiko duk Euskalerria! IÑIGO: Ez holakorik esan, Gastibeltza. Denok ikusiko dugu. SANTI: Ea mutil, ez hadi atzeratu. SANTI: Joan gaitezen armariotik barrena. Hori da seguruena. Ixilik-ek ondo gordetzen ditu sekretuak (SANTI ezik denak ateratzen dina armariotik barrena). Agur, Ekarri-Zopa. Sirimiri, hik ere lagundu hire notekin gaur hastera doan epopeiari. Hauxe duk herria behin ere etsitzen ez duena! Herri honetan derrotaren haizeek matxinada berri baten hazia altxatzen diate! (SANTI desagertzen da armariotik).

-Allegro- Bigarren eszena

(Errenteriako komentu bateko sakristia. Kristal apurtuaren hotsa. IÑIGO PIKANDIA arrapaladan agertzen da eszenan. Bere atzetik dabilen patruila kristindaren oinhotsak entzuten dira. Iñigo konfesionarioan izkutatzen da. Bertan botila bete ardo ikusten du. Patruila aldentzen denean, apaiza eta

MONAGILO MUTU bat sartu eta aldare aurrean belauniko errezatzen basten dira).

APAIZA (Isilka): Ama Aberria, malkoz betea, zoritxarra da zurekin, uko egiten dizute beste nazio guztien artean, arrotzek ohostutzen dizute zure sabeleko fruitua. Aberri donea, euskaldunen lurra, guk egingo dugu borroka zure independentziagatik orain eta zure heriotzako orduan. Amen. Seme, denbora askoan emango dudan azkeneko mezan lagundu didak gaur.

Badituk deitzen didaten beste misterio sakratu batzuk (eskupeta ateratzen du armariotik). Eliztar on batzuk eta neronek ere mendira abiatu behar diagu Don Karlosen kausarekin batzeko. Ez zekiat zenbat denbora iraungo duen gerra honek, ezta noiz bueltatuko garen ere, bueltatzen bagara, noski (MUTU TTIKIA nigarrez). Etzak nigarrik egin, seme, kementsua izan behar duk. Horretarako gaituk euskaldun, borroka egiteko eta hiltzeko, hala nahi badu Jaungoikoak. Munduko beste jendeak pentsa dezala bere abereetan, bere fruituetan. Guk ez, guk defendatu egin beharra zeukagu gure lurra, bertan baitaude landatuta gure eskubideak; borroka egin behar diagu lur honek Jainkoak egin bezala iraun dezan (MUTUAk keinu egiten dio berak ere joan egin nahi duela). Ez, ene gizarajo hori, hi ezin haiz nirekin etorri. Ba zekiat hi ere sehaskatikantxe haizela errebeldea eta hire pentsamenduak zaldi eroa direla arrapaladan haizetara. Ba zekiat gorroto dioala hire zoritxarraren arrazoia den etsaiari, zeren etsaiarena baitzen hire ohe ondoan lehertu eta hi betirako mututu hinduen kanoi-karga. Konprenitu ezak zoritxar hori bera oztopo haundia litzatekeela oso zaila eta oso gogorra izango den kanpaina honetan. Gainera, nor geldituko litzateke hau dena zaintzen hik aldegiten baduk? Nork aldatuko luke ur bedeinkatua bere ontzitik? Nork edukiko luke piztuta Santa Ritaren aldareko su betikoa? Ez, mutiko, beharrezkoa duk hi hemen geratzea ni itzul nadin arte. Etzak izan beldurrik, Jaungoikoa zuzena duk. Bazekik guk arrazoia dugula. Berak zuzenduko dizkik gure ezpatak eta berak eramango dizkik gure balak dianara. Gogoan eduki ezak irakatsi diadan guztia (Txiste bat kontatuz bezala kontsolatzeko). Gogoratzen al zaik errege Salomonen istorioa, hainbeste aldiz kontatu diadana? (Ezetz egiten du MUTU TTIKIAk). Bai, harako errege oso jakintsu hura, bere aurrera bi ahizpa azaldu zitzaizkiona, «ni naiz euskaldunen Ama Aberria» esanez biak, eta orduan nola esan zien Salomonek: goazen hori ikustera segituan, ebaki ezazue herri hori bi zatitan, eta bakoitzak eraman dezala bere pusketa. Eta bi ahizpak: Tira ba! Ebaki dezatela!, eta Salomonek hala pentsatzen zian, hara! hutsegin diat oraingoan, etzaidak aurreko aldian bezala atera, ez batak ez besteak ez zeukak amaren bihotzik!. Tristeturik euskaldunei begiratu eta! Ez daukazue Ama Aberririk! esan zian. Holaxe gelditu ginduan erdibiturik, horregatik bi sorgintzar zeuzkagu aberritzat. Hori Biblian idatzita zegok, seme. Jainkoak ba zekik eta Jainkoak ez dik ahaztuko. Ezin dik hori ahaztu. Berak tristuraz begiratzen ziok gure euskaldun lurrari. Berak maiatzen gaitik. Berak gu nahiago gaitik. Berak geu egin gaitik euskaldun eta ez besteak. Murrailak bezalakoak egingo dizkiagu geure askatasunak. Gure lurra euskalduna, txukuna eta bere iraganarekin leiala izango duk, ala ez duk izango. (APAIZA sotana erantzi eta kaleratzeko maneatzen da). Agur, seme, erregali bat egin nahi diat itzuliko ez banintz ere. Toriok urtetan lagundu izan didan liburu hau. Gure hizkuntzaren gramatika bat duk, Aita Larramendiren gramatika. Ikasi itzak bertako legeak, atera itzak bertako sekretuak! Gogoan eduki euskara dela gure herriko gloriaren hymnorik ederrena (APAIZA ateratzen da isil-isilik). (MUTUA bakarrik gelditzen da, liburuari begiratu bat ematen. IÑIGO PIKANDIA, ardoagatik erdi lo botilarekin zarata egiten du, MONAGILOA izutuz. IÑIGO, alarmaturik konpesionariotik ateratzen da, MONAGILOA izkutatzen den bitartean).

&&&&& IÑIGO: Nor dabil hor? Atera hiru kontatu eta dispara dezadan baino lehen! (MUTU TTIKIA azaltzen da). Nor haiz hi? Zer egiten duk hor armarioan gordeta? Nire zelatan ari hintzen, eh? (MUTUA keinu bidez esplikatzen da). A, ezin duala hitzegin? Nor zegok hirekin? Bakarrik hago. Zer daramak gordeta? Utzidak ikusten! (Gramatika erakusten dio) (Irakurtzen du) «El Imposible vencido, arte de la lengua vascongada, por el padre Manuel Larramendi. Salamanca, año 1729» Hara! Mutu filologoa haiz eta! Euskararen zilipurdi gramatikazkoez interesatzen den batek derrigorrez izan behar dik gure aldekoa! Hirekin izan al ninteke fio? (MUTUAk baietz egiten du). Begira, mutiko, ni soldadu karlista nauk. Hi zein aldetan hago? (MUTUA bere aldean dagoela seinalatzen dio). Hala gustatzen zaidak, hire herriaren alde egon hadin. (MUTU TTIKIAk armarioan bilatzen du). Gailetak mezetako ardo goxoarekin! (Jaten dute). Begira, Don Karlosenganaino iritxi beharra zeukat, Elizondora (MUTU TTIKIA harritu egiten da). Tira, nik neronek ez diat oraindik ezagutzen, baina enkargu bat zeramat berarentzat. Pasaiako gazteluaren planua egitea lortu diat eta berari entregatu beharra zeukat. Dena oso ondo zihoan hona Errenterira iristerakoan patruila etsai batek atxilotu nauen arte. Udaletxeko kalabozura eraman naiate baina lepoa moztu ziot zaindariari eta ihes egin diat. Nire bila zebiltzak. Hik ezagutzen al duk inor niri lagunduko didana? (MUTUAk seinalatzen dio berak baietz). Nolaz lagunduko ba hik, nire lagun gaixoa. Etsaiaren Lineak pasa behar dizkiat. Pezetakoak alde guztietan zeudek (Bitartean MUTU TTIKIA armariotik arropa batzuk ateratzen aritu da eta jantz ditzala esaten dio behin eta berriz). Ez duk ideia txarra. Nik uste baino askoz ere azkarragoa haiz. Jantzi hauek alde guztietara pasatzen utziko zidatek (Biek entseiatzen dute libertsioaz apaiz faltsoaren eta kanpaila jotzen duen MONAGILOAren itxura. IÑIGO dagoeneko pittin bat moskorturik dago). Jainkoa bedi zurekin, anaia. Zure aurrean aurkezten da Aita Iñigo Pikandia agurgarria. Dominus vobiscum et cum spiritu tuo! Sumsun corda! Utzidak piska batean hire gramatika (Bibliaren antzera erabiltzen du). Oremus: Hastapenean euskara izan zen. Eta euskara gizaki bihurtu zen. Honela jaio zen euskalduna. Euskaldunaren bideari argi egiten dion argia euskarari dario. Eta euskara da haren lemari eusten diona ekaitzaren erdian. Gora euskara Euskadi guztian eta bakea euskaldunaren lurrean herriaren hizkuntzaz egiten duten guztiei. Amen. Oso ondo. Hemen deskantsatuko diagu gaur gauean, eta bihar goizean abiatuko gaituk. Gauza al haiz pezetako bati aurpegira dardarrik egin gabe begiratzeko?... nik hala esango ziot: anaia, elizakoen kontsolamendua daramakiogu amona Martinari, ezen hil zorian baitago bere mendiko baserrian. Oso ondo, hik ere lagunduko didak. Biok elkarrekin egiazkoagoa egingo diagu engainua. Don Karlosek ondo sarituko hau hire ausardiagatik, mutiko!

(IÑIGO, ardo botila eskuetan duela irakurtzen geratzen da «El Imposible Vencido», lo geratu arte).

Hirugarren eszena

(Goralili Dorreanen gela bat. Bertan, GAUDIOSO, etxearen jabea, zolua eskobatzen; STEFAN GORALILI, pintore euskal-irlandarra. Belauntzi bat pintatzen. Biek MANEX EZPATA organista jotzen ari den organo musikari

kasu egiten diote. Sapaian, zintzilik, Gaudiosoren eskoba bilduma). GAUDIOSO: Zure nota leihatsuek, Manex laguna, dardara egiten dute nire bihotzaren sakonenean, benetan esaten dizut. Pattar trago eder baterako merezimendua irabazi duzu. MANEX: Pozten naiz gustatu izateaz. Gure matxinada kantuen gaiekin egiten ari naizen rapsodia baten apunteak dira. GAUDIOSO: Beti izan diet istimazio haundia gure epopeia nazionala artearen lengoaira eramateko gauza izan diren guztiei. Hori egiten duzu zuk, eta hori egiten du Stefan maiteak bere pinturarekin. STEFAN: Etzazu zeure burua jaitsi, Gaudioso. Zu ere ez zara batere makala kolekzioak egiteko arte finean, ondo dakigu hori. GAUDIOSO: Ez du garrantzirik, ez da kapritxo ttiki bat besterik. Egia esan, eskobak bakarrik hiltzen ditut. Baina, etzazuela pentsa, badauzkat bakar batzuk erabat apartekoak direnak. Horrako eskoba brandenburgotar hori, esate baterako: XVIgarren mendeko artista ezezagun batek egin zuen, eta zilarrezkoa du kirtena eta rubiez apaindua euskarria. Eta ez da erakutsi dezakedan bakarra. Ttikitandik dudan grina da, aitari Lezoko barrenderoaren istorioa entzun nionean sortu zitzaidana. Kontatu al dizuet inoiz Lezoko barrenderoaren mentura? Ba gizon hura oso distraitua omen zen, atarramenturik gabekoa, eta behin batez, Kristo Santuaren eliz atariko hosto lehorrak eskobatzen ari zen bitartean, bada lozorro ibiltari bitxi batean sartu omen zen gure garbitzaile munizipal bizkor hura. Eskoba eskutan zuela eta eskobatzeari utzi gabe, muga pasa eta Pariseraino iritsi zen, pasaeran topatzen zituen jendeak harri harri eginda utziz, noski. Eta ba al dakizue nork esnatu zuen gure barrenderoa Luxenburgoko lorategian zebilela? Bada Victor Hugo berak. Bai, Lezoko barrenderoaren bitartez izan zuen poeta frantzesak euskaldunen berri, eta orduz geroz gure laguna egin zen, eta poema bat ere egin zuen mendietako haize erotzailearen gainean. STEFAN: Istorio zelebrea, dudarik gabe, baina halere gauza bat erakusten digu: gure herria ez dagoela bakarrik bere independentzia eta askatasunaren aldeko borroka egoskorrean. Nire neronen kasuak ere gauza bera adierazten du, zeren, zuek dakizuen bezala, ni irlandarra naiz amaren aldetik. Dublinen bizi izan nintzen nire ama, polizia ingeles batek kolpeak zirela eta, hil zen eguna arte. Hil aurretik hala eskatu zidan amak, itzultzeko aitaren sorterrira. «Gu irlandarrok -esan zidan- berritsuak eta lotsagabeak gaituk, eta beti aterako gaituk aurrera. Euskaldunak, ordea, hik badakik, lotsatiak dituk, diskretoak, eta dela harrotasunagatik edo dela egoskortasunagatik, sekula ez dituk inori ezer eskatzera ausartzen. Holaxe galtzen diate dena. Lagundu egiek oihu egitera!». GAUDIOSO: Alde guztietan izaten da jende ausarta eta bihotz onekoa... (ESTANISLADA sartzen da FABRIZIO eta FEDERIKOk lagundurik. Bizkarrean

SANTI GASTIBELTZAren hilkutxa daramatela. Harridura denen artean). GAUDIOSO: Zer gertatu da? Zer zoritxar gertatu da? (Besarkatu egiten dira).

ESTANISLADA: Osaba Gaudioso... Santi gure lehengusuak bizitzeari utzi dio. Bala galdu batek harrapatu zuen Elizondo inguruan. GAUDIOSO: Santi gizarajoa! Erotzen duen mendi haizearen gerrileroa! Ez duk asko luzitu ahal izan Errege-gaiak, gerra hasi zen egunean, bularrean jarri zian urrezko koilarea, erramuz apaindutako gurutzea zeukana! ESTANISLADA: Biluzik etorri zen lurrera, eta biluzik itzuliko da bertara. GAUDIOSO: Ezdakit ezagutzen zareten (Aurkezpenak egiten ditu). Manex Esparta, Santa Faustinay-ko organista. Stefan Gora-Lili, pintore euskal irlandarra, balearen arrantzako miniaturak elefante-marfilezko medailoietan pintatzen dituena. Leialak dira kausaren alde. Nire iloba Estanislada Gastibeltza eta bere lehengusua, Santi Gastibeltza zena, Bartiz-Aranako matxinada suspertu zuena. Herriaren gloria bat. ESTANISLADA: Bi zaldun horiek, Don Karlosen estatu nagusikoak, oso atseginak izan dira eta bere laguntza eskaini didate gure lehengusuari lur kristaua emateko eginkizun sakratuan. Hemen, Txapel-Gorriko etxean dagoen gastibeltzatarren panteoian utzi behar dugu bere gorputza. ESTANISLADA: Honoko hau Federiko Kruwniski duzue, filologiako lizentziatua eta gure hizkuntzaren ikastun haundia, eta hau berriz, Fabrizio Biankolara, veneziarra eta Lord Byronen laguna, orain Don Karlosen zerbitzura dagoena (Hilbeila prestatzen dute). GAUDIOSO: Egin dezagun topa euskaldun haundi batengatik, Santi Gastibeltzagatik. Topa dezagun herri honen borrokaren izenean, zerengatik, hau baita herria diplomarik gabeko hizkuntza eta diplomatikorik gabeko lurra maitatzen duena eta horregatik historian eta geografian lekurik gabe gelditu dena! Topa esistitzen ez duen herri honi! Desertuko haizea bezain menderatu ezina da, eta albatrosak uhinetan uzten duen arrasto berdina uzten du berak mende eta urteen duna gainetik dotore eta ixil pasatzen denean! STEFAN: Foruen izenean! Don Karlosen izenean! FEDERIKO: Poloniaren izenean. Existitzen ez den herria bera ere. Euskal Herria bezala zatitua eta erdibitua izan zen, zenturioiek Kristoren ohialarekin egin zuten gisara. Eta bibliako erreferentzi berber honek ohore egiten digu. FABRIZIO: Io vorrei chisdere un brindis per l'unificazione e la liberta dell'Italia!! ESTANISLADA (Hildakoarenganako errespetoa eskatuz): Jaunak, mesedez!! STEFAN: Jatorriz oso herri desberdinetakoak izanik ere, anaiak gara hala beharrez. Baina, nolaz iritsi zarete Don Karlosen zerbitzura Potentzia haundiek hain ahaztua eta ixildua daukaten gerra honetan? FEDERIKO: Poloniaren independentzia aldarrikatu zenean gerlarat abiatu nintzen. Hilabetetan borrokatu genuen armada errusiarraren aurka, Europaren laguntzaren zai, esperantza ororen aurka. Zuek badakizue: laguntza ez zen heldu eta gure matxinadak porrot egin zuen berriro. Nik, bertze zenbait aberrikideren modura, atzerriko bidea hartu nuen. Alemanian Humboldteko Gilen ezagutu nuen eta Piriniotan kausitu zuen hizkuntza misteriotsu bati buruz mintzatu zitzaidan. Haren ikasteari ekin diot harrez geroz. Horregatik nago hemen: euskararen defendatzeko eta mintzatzeko.

FABRIZIO: Io che sono nata in Piazza de S. Marco sono figlio dell barroco e dell rococó e la mia lógica e strafalaria como quela de la mia familia. L'istoria di mio fratelo yago e ilustrativa. Sull murd della nostra camera infantile d'erano disegni di gondole e belle siendrine che si columphiavand. Un giorno, mio fratello yago e intrato nell papello, ha rubato una banbina, e poi si e perducto in lontananza con una góndola, lasciándome un pezzo bianco nell muro e vouta la mia anima. Se come ci mancaba mio fratello. Aveno fabricato una familia con tutti i ribelati della nostra Italia. Sono andato dietro di Lord Byron per liberare la Grecia. Dopo sono andato a lottare insieme di carbonarii per liberare e unificare la mia patria. Ho avuto bisogno di fugire e a Marsiglia ho saputo che li vaschi lottavano per la sua independenza. Ho decisso di aiutargli e ecco che sond qui. STEFAN: Nik ere zure anaia Iagoren kualitate bera daukat. Errealitatea gontenplatzeaz aspertzen naizenean ohitura dut pintatzen ari naizen koadroan sartzekoa, eta herrialde urrunenak kurritzen ditut nire belauntzietan, eta azkenean, mareatuta, blai eginda, behin ezpainak zazpi itsasotako gesalez zartatuta dauzkadanean, atera egiten naiz ostera. GAUDIOSO: Joera laudagarria oso, eta zer pentsatu ematen duen adibidea... (IÑIGO eta MUTU TTIKIA sartzen dira apaiz eta monagilo jantzita). IÑIGO: Jainkoaren bakea zuekin, anaiak. Emaiguzue babesa arren, eta baita jan edana ere, ekaitza gaiztotzen ari da eta. GUZTIAK: Bakea zuri ere. ESTANISLADA: Probindentziak bidaltzen zaitu, aita, nire lehengusu maitatuaren hilkutxaren aurrean erresponso bat erreza dezazun. IÑIGO (Txundituta): Agian hobea litzateke lehendabizi janariren bat hartzea, gero behar bada... ESTANISLADA: Hildakoaren arima salbatzea beste edozein gauzaren gainetik dago. Karidadez, hasi dezagun otoitza oraintxe bertan (Hilkutxaren aldamenean jartzen dira denak jarrera errespetozkoarekin). IÑIGO: Nik, egia esan... tira, hasi gaitezen: In nomine patri, eta filio et spiritu santi, amen. Nola du izena hilak? ESTANISLADA: Santi, Santi Gastibeltza. IÑIGO: Santi Gastibeltza hilik! ESTANISLADA: Ezagutzen al zenuen? IÑIGO: Andrea, jaunok, lagun artean nagoela ikusten dut. Nire izena Iñigo Pikandia da eta ez naiz apaiza baizik eta Don Karlosen ofiziala. Arropa horiek lagun gazte honek eman dizkit. Monagiloa da. Zintzarria joka etorri da bere Errenteriako komentutik honaino, ni Sakramentu Santua daraman frailetzat pasa erazteko. Bere babesari esker bete ahal izan dut. Santi berak gomendatu zidan misioa. Misioa ondo bukatzen bada kanpainaren martxa ere ondo joango da. ESTANISLADA: Bi zaldun horiek Don Karlosen estatu nagusikoak dira. IÑIGO: Nirekin dut Pasaiako gazteluaren planua. Beharrezkoa da berehalaxe Don Karlosen eskuetara iritsi dadin.

FABRIZIO: iIl plano de lla fortalezza! Anche a me mi hanno detto di far questo lavoro ma per disgracia aviano trovato molte patruglie cristine eo e stato impossibile auvicinarse a Pasaia! IÑIGO: Kontsola zaitez, planua nire esku dago (Forrua askatu eta atera egiten du). FEDERIKO: Barkatzen ba diguzue (Besteei) Errepara dezagun non diren defentsak kokaturik (Banatzen dira eta planuari erreparatzen diote) (ESTANISLADAk beltz ttiki berpiztuaren txokolatinak eskaintzen dizkio MUTU TTIKIAri). ESTANISLADA: Pistatxozko bonboiak dira. Lutxo Gastanbide izeneko pastelero fin batek egiten ditu. Kuban egon zen une askotan, horregatik dute izen hau, «Beltz ttiki berpiztua», Ikusten duk?... hemen jartzen dik. Poxpoloak, txiskero harriak, kantuak eta errosarioak saltzen ibiltzen den purtxilero batek zuzenean ekartzen zizkidak Tolosatik. GAUDIOSO (MANEXi eta STEFANi): Bizkaian eta Gipuzkoan eskuinetik ezkerretara eskobatzen da, eta ibili ibilian. Nafarroan eta Araban berriz beste aldera eskobatzen da eta mugitu gabe gainera, eta hori dela eta lur horiek zahar eta zarpil itxura bat hartzen dute. Probentzia frankoeuskaldunetan ez da batere eskobatzen errebeldiaren hautsa harrotzeko beldurrez, hemendik hauts pittin bat kentzen da, handik beste pittin bat kentzen da, eta gero Pabeko argizaria ematen zaio lurrari. Hola ez da ezer garbitzen; aitzitik, den dena lokaztua gelditzen da. ESTANISLADA: Hau da Santiren herentzia: bere ezpata, eta lau karabina hauek. Zilarrezko balak disparatzen dituzte eta beren disparoaren eztanda LA notan afinatua dago zehatz mehatz. MANEX: ASKATASUNAREN LAn, bai, beragatik ari baita geure herria borrokan mende batzutatik hona. ESTANISLADA: Eta haiekin batera, partitura hauek. Gastibeltzatarren hymnoa da, askatasun eta matxinada kanta bat. MANEX: Primeran, kanta dezagun bere hymnoa. Hori da egin diezaiokegun omenik hoberena (Partiturak banatzen ditu bertan daudenen artean eta Hymnoa kantatzen dute)

Gaztibeltza, Gaztibeltza euskara eta karabina! Mendi mendian izotza, Euskal Herrian arrotza! Gaztibeltza, Gaztibeltza! Hartzazu txapel gorria, Euskara eta karabina Etxetik oro gerlara... Gaztibeltza! Gaztibeltza! Gurutzepean hobia Haren ondoan semia, Euskara eta karabina! Gaztibeltzen arraza arrosa gazte ta beltza.

MANEX (Kanpoan zerbait ikusi duela): Kontuz, beltzak!! (Denek hiletaren hasieran zeuden moduan jartzen dira. Karabinak hilkutxaren barruan izkutatzen dituzte) IÑIGO: Pie Jesus Domine, dona ei requiem sempiternam. Requiem aeterm dona ei domine; et lux perpetua luceat ei... ESTANISLADA: Errespeto piska bat hildakoari. OFIZIALA: Sigan, sigan! No se interrumpan! No se trata más que una visita rutinaria. ¿Quién es el difunto? ESTANISLADA: Lehengusu propio bat. OFIZIALA (Molesto): Ya; y... ¿lo es por muerte natural o por accidente? ESTANISLADA: Istripuz, istripuz esaten denaz, ez. OFIZIALA: Señora, le informo que se ha escapado un peligroso carlista de la cárcel de Rentería y en consecuencia me veo obligado a examinar el féretro. (Hilkutxara hurbiltzen denean kolpeka botatzen dute kanpora). FABRIZIO: Siano stati inboscatti!! FEDERIKO: Inguraturik gaude. IÑIGO: Bila dezagun babesa eta prestatu gaitezen geure bizia gogor saltzera, gure aberriaren askatasunagatik! Euskaragatik, hitzegiten dutenengandik eta bere eskubideengatik! (Eszenan dauden elemento guztiak hartu eta barrikada bat osatzen dute). ESTANISLADA: Tori karabina hauek. Hauxe da Santi Gastibeltzaren oroimenari egin diezaiokegun omenaldirik hoberena. Bere karabinak erabili gure betiko etsaien kontra. GAUDIOSO: Niri dagokidanez, nahiago dut eskoba erabiltzea eta herri honen inbasore guztiak behin eta betirako eskobatzea. ESTANISLADA (organoa jotzen ari den MANEXi): Mesedez, utzi biezaio organoa jotzeari. Mementu horietan beste musika bat behar dugu, balen musika! MANEX: Zeharo oker zaude. Gure matxinada ideiak tonu haundietara aldatzea eta suite molto vivace moduan jotzea da gure etsaiei geldi erazteko modu bakarra. Hau da egin behar dena, musikaz ilustratu gure gerrako ideiak eta kontzesiorik gabeko errezitalak eman! STEFAN: Irtenbide bakarra dago. Egizue ihes koadrotik. Bi brotxazotan bukatuko dut Cubako bidea egiten duen break honen beila. Beitu, ari dira belak haizez betetzen, laster itxasoratzeko moduan izango zarete, auskalo zer mentura eta matxinada bila! IÑIGO: Mugitu, korri! Honi ezin diogu gehiago eutsi. Alde guztietatik datozte tiroak! STEFAN: Itxadon piska bat, izena jartzea falta zait, zer iruditzen zaizue «Izarreko Gerlaria»? FABRIZIO: Mi hanno ferito! Fugiste voi. Io defendero la vostra ritirata. FEDERIKO: Ez, etorri zu ere. FABRIZIO: E inutile perdo molta sangre, disparisco come quella gondola di papelo oi pinto che tempo fa ha rubato mio fratello (IÑIGOri) Dagli questo piano de la fortaleza di Pasaia a Don Carlo. Muoro tranquillo. Ho fatto bene mio laboro! (Hil egiten da).

FEDERIKO: Hain urrutitik etorri hola hiltzeko! Ene lagun maitea, hire loria Lord Byron-ek Missolonghi-n bere azken arnasa ematean izan zuen loria berbera duk. ESTANISLADA: Emaiozue lur kristaua bai Santiri eta bai gure lagun jatorrari. MANEX: Bere jestari dagokion Requiem-meza izango dute! GAUDIOSO: Herriren bi loria dira. ESTANISLADA: Osaba Gaudioso, zaindu itzazu nire Txapel Gorriko etxearen inguruan aldatu ditudan magnolioak; eta egiezu euskaraz hotz haundiko gauetan eta baita haize haundiko goizetan eta euria egiten duen ilunabarretan ere! GAUDIOSO: Egon lasai iloba. Eta kontuz haize korrienteekin... hain zara ahula! FEDERIKO: Aitzinerat, Jainkoek gida gaitzatela, jaunak. IÑIGO: Eta etsaia joan dedila pikutara! (Kuadrotik desagertzen dira. Belauntzia markotik ateratzen da eta habanera

bat entzuten hasten da)

-Andante- Laugarren eszena

(IÑIGO, FEDERIKO, ESTANISLADA eta MUTU TTIKIA aurreratuz dihoaz arropa txirtxilatuekin Kubako hondartza batetik)

IÑIGO: Bakarrik! Bakar bakarrik eta galduta hondarrezko zabaltasun honetan! FEDERIKO: Ezta mintzo bat ere! Ezta lagun baten presentziarik ere! Etsai bat ere ez sikierarik. Hemen eztago bizitza aztarrenik! ESTANISLADA: Niregana kubatarrok! (Oihu egiten du) IÑIGO: Inor bizi ote da Kuban? Zuek zer uste duzue? ESTANISLADA: Etzazu pitokeriarik esan! Horixe bizi dela! FEDERIKO: Bortz egun badira Izarreko Gerlariak hondoa jo eta irla exuberant honen kostaldean urperatu zenetik. ESTANISLADA: Bueltatzen garenean keja emango diot Stefani. Bere beila-untziak oso kondizio txarretan daude eta ez dira ekaitz kaskar bati ere aurre egiteko gauza. FEDERIKO: Palmondoak eta luma multikoloreko txoriak dituen irla, baina ahora eramateko ogi koskorrik ez daukana, halere! ESTANISLADA: Utziozue keja emateari eta bilatu ehizeko zerbait jan ahal izateko. Baldin eta oinez segitu behar badugu, derrigorrezkoak zaizkigu probisioak. Nik ia bukatu ditut «Beltz ttiki berpiztuaren» bonboiak. IÑIGO: Ez dezagun galdu konfiantzarik gure patuan! Eutsi goiari, lagunok! (MUTU TTIKIAri) Hik, lagun gazte, hartu nazak kontuan hire otoiak egiterakoan! (Danbor hotsa entzuten da urrutitik) FEDERIKO: Entzun! Ez al duzue danbor hotsa aditzen urrunean? ESTANISLADA: Ai ene! Salbaje jendearen eskuetan eroriko gara! FEDERIKO: Nik dakidalarik, andrea, salbaje jendea Afrikan dago. Munduko alde honetan zibilizatuak dira.

IÑIGO: Dena dela, egin dezagun aurrera kontu kontuz! Prestatu karabinak erabili beharra gertatuko balitz ere!

(Bi beltzek inguratzen dituzte, eskuan amiotz bana daramatela. Eszenanioaren atzekaldean. Etxe kolonial bat agertzen da, atarian BLAS

GALARRISKETA dago. Haserre bizian hurbiltzen zaie) BLAS: iA mí los míos! iIntrusos en mi plantación! ¿Vienen ustedes en son de guerra? ¿Saben ustedes que esto puede costarles muy caro? ¿Saben que puedo ponerles de patitas en la calle, o algo mucho peor? (Ve la caja de chocolatinas. Gran sorpresa. Ordena a los negros que se retiren) ¿Pero dónde diablos ha descubierto los bombones del Negrito Resucitado, que desde la marcha de LUTXO GASTANBIDE ya no se pueden encontrar en Cuba? ¿No serán ustedes acaso vascos? ESTANISLADA: Ni haurra nintzenetik, jauna, Lutxo Gastanbide izan da Txapel Gorri txokolatinaz ornitu duena! Hark Tolosan egiten ditu eta nik purtxilero bati erosten dizkiot (Eskaintzen dizkio) BLAS: Eta non dago Txapel Gorri delako hori, andrea? ESTANISLADA (Euskaraz entzutean, harriduraz): Munduaren bestaldean, jauna, Bizkaian. Handik gatoz zuzenean. Zoritxarrez gure beila untziak hondoa jo du hemen inguruan eta egun batzutatik hona laguntza bila gabiltza. Baina, ezaguna al zaizu Lutxo Gastanbide? BLAS: Beharko Lutxo ezagutu! Orain dela urte batzuk hark eta biok ozeanoak kurritzen genituen mentura bitxien bila; aldi berean, eta bizi ahal izateko, beltzen tratuan ibiltzen ginen (Estanislada zutitu egiten da). Ez zaitez beldurtu andrea, ez gaitzazu gaizki juzkatu. Gure beltzak kontinente guztian hobetoen zaindutako beltzak ziren. Sekula ez zitzaigun bat bakarra ere hil bidaia haietan! Lutxo eta biok... gaztetako urteak! -arrisku eta peligroz jositakoak! Txanpon batzuk egin genituen eta Lutxori aberrirako nahia egin zitzaion eta Tolosara joan zen behar bezalako negozio bat jartzera. Ni berriz hemen gelditu nintzen, plantazio honetan, kainabera landatzen. Baina, utzidazue nire ezaguera ematen, Blas Galarrizketa naiz, eta euskalduna zuen moduan. Kontaidazue den dena. Nor zarete zuek? ESTANISLADA: Nire izena Estanislada Gastibeltza da, eta laguntzen didatenak... Federiko Kruwinski printzea, ospe haundiko hizkuntzalari poloniarra, eta euskal gramatika eta bizimoduko arauak zaintzera etorri dena; Iñigo Pikandia, Don Karlosen aginduz Pasaiako gazteluaren planua egin duena. Planuak lehen bait lehen iritxi hehar du haren eskuetara, zerengatik planu horren jabetzari baitagokio gerrako martxak... Ba dakizu gerran gaudela, ezta? BLAS: Oso makal heltzen dira berriak hona. Noren kontra gerra? IÑIGO: Gure herriaren akabantzan grinatsu saiatzen den sekulatako etsaiaren kontra. Hori oraingoz, baina modu zabalago batean esanda, baita euskaldun orok dituen zazpi etsaien kontra ere: Estatuaren, Legearen, Harmadaren, Mugaren, Inpuestoaren, Eskolaren eta Hizkuntza Ofizialaren kontra, hain zuzen ere. BLAS: Eta nola pentsatzen duzue bukatzea hainbeste etsaien kontrako gerra hori?

IÑIGO: Euskaldunok geure askatasuna lortu dezagunean, orduan bukatuko da. Baita ehun urte iraun behar baditu ere. Ez dugu etsiko sekula; ez gara errendituko sekula. Gure etsaiek irabazi egingo digute behar bada, baina arrazoirik ez diegu sekula emango. Matxinadaren haizea egingo du beti gure herrian. BLAS: Nire aberritik urrun pasatako une luzeak zaila egiten didate zeure arrazoinamenduak ulertzea. Espainiako armada erregularra al da zuen etsaia, eta zuek al zarete errebeldeak? FEDERIKO: Hori da. BLAS: Hunkigarria da zure kontakizuna. Eta nor da gazte hau? ESTANISLADA: Lagun gazte hau bere eskuetan Ebanjelio Santuak adina maite duen euskal gramatika bat daukan monagilo mutu bat da. BLAS: Ene besoetara! (MUTUA besarkatuz musu ematen dio). Hi haiz gure herriaren sinboloa; herri mutua, zeren hitza debekatu egin baitiote. ESTANISLADA: Hunkitu egin da, eta ezinezkoa zaio bere esker ona agertzea. Eta gainera lotsatuta dago, zeren zuk musu eman baitiozu eta hori ez baita Euskal Herriko ohitura, baizik eta Kubakoa. BLAS: Uharte epel eta azukretsu honetan ia ahazturik neukan herri xotil batekoa naizela. Barka nazazue. Etzazue pentsa kontatu didazuenak ardura ez didanik. Nahiz eta urte askoz negoziotan ibili izan, barren barrenean eduki izan dut herri berezi batekoa naizelako konbentzimendua. Jakin ezazue: etxean bezala sentitzeagatik euskara erakutsi diot esklabu guztiei (BELTZ bati); Ea, Teodoro, egiek diosala jaun horiei. Hau Teodoro Mukema Manganga duzue, nire ikaslerik aurreratuenetako bat (ESTANISLADAren ederraz BELTZA liluraturik gertazen da). BLAS: Teodoro! Lehen ikasgaia: «Ama, atea!». BELTZA: «Ireki ezazu ba». BLAS: «Nor da?». BELTZA: «Bi emakume dira». BLAS: «Egunon Izaskun». BELTZA: «Egunon Edurne. Pasa, pasa barrura». (Txaloak. BELTZA ESTANISLADAri begira dago eten gabe). BLAS: Teodoro!! 48garren ikasgaia. Baldintza eta ondorioa: Zu libre izango bazina, zer egingo zenuke? BELTZA: (Dudakor) Ni libre izango banintz... ba.... Afrikan... Afrikan... Afrikan biziko nintzateke! (Txalo beroak) BLAS: (Unkituta) Zuei entzunez, uztarri espainiarrenpean dagoen irla batetan nagoela jakin dut. Zertan serbitu diezazueket? IÑIGO: Don Karlosi Pasaiako Gazteluaren planua entregatu behar diogu ahalik eta lasterren. ESTANISLADA: Matxinada dago jokuan. Gure herrira itzultzeko modua bilatu beharra daukagu. BLAS: Hori baino gehiago egingo dut. Plantazioa saldu eta kausaren alde saiatuko naiz buru belarri. Orain dela hilabete batzuk Amerikako negozio gizon batek dirutza polita eskaini zidan beragatik. Herrialde populos horretara joango gara, eta behin tratua egindakoan untzi bat erosi, bere bodegak armez eta munizioz bete eta Gernika aldera joko dugu guztiak deskargatzera.

(Estatu Batuetara! izutu egiten dina, azkenez beste atzerapen batera etsitzen dute)

IÑIGO: Benetako euskalduna da berorri, zeren eta benetako euskaldun batentzat Gernikako Arbolaren oinean bukatzen baitira munduko bide guztiak. BLAS: Zuei zor dizuet guztia. Nola lotsatzen naizen nire iraganaz une honetan! Beltz tratalari mixerable bat izan naiz! Ez dakit inoiz barkatu ahal izango didaten! (Baietz, ezetz, eztabaidatzen dute, barkatu dezatela, damutu egin dela). BLAS: (Beltzei) Lagunak, anaiak; Zatozte nire besoetara! Nik, oraintxe bertatik, gizon eta emakume libreak egiten zaituztet (BELTZEK ihes egiten diote) BELTZA: Ai, Galarrisketa on, etzazu ron gehiago edan! Ez da ona bururako. BLAS: Beltza, gizon librea egiten haut. Ni San Frantzisko aldera abiatuko nauk oraintxe bertan, Richard Goldinger Hackenbuh nire hazienda eroslearen bila. Zuek geratu zaizte hemen indarrak berritu arte. Ikusiko gara San Frantziskon. Dena zuen gain uzten dizuet (Atera egiten da) BELTZA (Ezin sinesturik): Gizon librea naiz! Nahiez gero joan naiteke iparraldera, nahiez gero joan naiteke hegoaldera, mendebaldera, eta joan naiteke Afrikara ere! (Erabat nahasten da) FEDERIKO: Libreak eta munduko hiritarrak zarete. BELTZA: Munduko hiritarrak bai, baina ez dugu aberririk. Afrika da beltz guztion aberria. Mendeetan zehar salerosian ibili gaituzte merkantzia bezala. Orain, azkenez libre garenean, Afrikara bueltatuko gara ondo tente eramateko gure arrazaren orguiloa eta gure ideialaren orguiloa: belztasuna; Black is beautiful! IÑIGO: Zuen dramak eta gureak, esistitzen ere ez duen herrialde bateko hiritarrok, anai egiten gaitu historian. Elkartu gaitzala borrokak ere! Nik eskupeta hau entregatzen dizuet. Astasunaren LA-ak oihartzun egin dezala Afrikako kontinente guztian (Disparatu egiten dute) ESTANISLADA: Har ezazue «Beltz Txiki Berpizturen» txokolatina hau matxinadan dabilen herri baten sinbolo hezala. FEDERIKO: Ekin biezaiogu festari! (Dantzan egiten dute) (ESTANISLADA eta IÑIGO bazter batean musika erromantikoa) TEODORO (ESTANISLADAri): Faborez emango al didazu dantza saio honen ohorea? IÑIGO: Nolaz ausartzen haiz? TEODORO: Ez zaitez hasarretu nagusitxo. Orain gizon librea naiz.

(Sanba musika. TEODOROk, kantatu bitartean, dantzatzen irakasten dio ESTANISLADAri)

Hauxe da saltsa Karibekoa soinu gozo ta erritmo zoroa bere izena da sanba beroa amen baten pizten du gogoa. Eman orain aurrera pausoa burua tente mugi besoa bularra egon bedi airosoa

azkar egin duzu progresoa Mugi ezazu orain ipurdia egon dadila libre gerria Adi adi entzun melodia Afrikatikan etorria.

(Melodia bera lasaituz doa eta beltzak gerritik heltzen dio. IÑlGO jelosiaren jelosiaz)

ESTANISLADA: Hau exotikoa! Badu halako zerbait sentsualetik txorabiotzen duena... bueltak ematen dizkit buruak... ronaren berotasuna da... TEODORO: Babestu zaitez nire besoetan, Estanislada. Ikusi zintudan lehenengo momentutik jakin nuen zoramenez maitatuko ginela. Iluntzen ari du. Ihes egin dezagun biok bakarrik, hondartza aldera, gontenpla ditzagun izarra uretan isladatzen, uhinen aparrarekin dantzan ari den brisararen epeltasunera. ESTANISLADA: A ze gizona! Hi diskretua aurrena eta hain sutsua gero! A ze pasioa! (Ba dihoaz, eszenarioa iluntzen den bitartean. Iñigok eszena gontenplatzen

du gaizkiesaka bere suerte kaskarragatik)

Boskarren eszena (Far-West. CUSTER GENERALA sartzen da zaldi baten gainean. Country musika. SARGENTOA sartzen da) SARGENTOA: iPieles rojas, mi general! G. CUSTER: Muy bien, Flagerthy iYa los he visto! SARGENTO: ¿Sus órdenes? G. CUSTER: ¿Son muchos? SARGENTO: No lo sé, señor. G. CUSTER: iPues vaya y cuéntelos! SARGENTO (Va y vuelve): Son pocos mi general. G. CUSTER: ¿Cree usted que corremos algún peligro? SARGENTO: Si me lo permite, señor, creo que será una gran victoria. G. CUSTER: iExcelente! iSoldados del 7 de Caballería! Os habla el General Custer. Teneis ante vosotros a un enemigo feroz y desalmado. Hoy, en este pequeño arroyo de Little Rig Horn, se escribirá una de las páginas mas gloriosas del ejército de la Unión. La vais a escribir vosotros, vuestras armas. Sólo os pido en estos momentos, soldados, que penseis en vuestras madres, en vuestras esposas, en vuestros hijos. Que a nuestro regreso podais erguir bien alta ante ellos la cabeza con el orgullo de la victoria. iPor la grandeza de América! Trompeta: iMoooonten!.. ¡¡¡A la carga!!! (Desagertzen dira. Herriska indioa yankien inguratuta ikusten da sakonean.

Gure biajeroak agertzen dira) FEDERIKO: Zaila dirudi leiendako lurralde hauetatik balaren txistua entzun gabe ibiltzea. Nortzuk ari dira borrokan? IÑIGO: Bertakoak ari dira kopeta luma multikoloretako koroiekin apainduta. Larru zurien armada ari zaie erasoka. Beraiek ere eraikia dagoen ordenaren aurkakoak dira, nonbait.

ESTANISLADA: Turistek inguratuta daukaten Zuberoako euskaldunak dirudite (Aitaren egiten du). Lagun diezaiegun, jaunak. FEDERIKO: Arrazoi duzu. Jar ditzagun gure karabinak haien kausaren zerbitzura. Geografian urrutikoak garelarik ere, horretara behartzen gaitu gure zapaldu egoera berdintsuak. IÑIGO: Eraso formazioa! Jo!

(Etsaiak botatzen dituzte. Indiar musikarekin batera, indioak sartzen dira, bakoitzak gauza bat daramalarik -dendak, totema, sutea...- herriska indio

bat berton osatu arte) GERLARI INDIOA (Biajeroengana hurbilduta): Jao! IÑIGO: Agur jaunak! Agur t'erdi! GERLARI INDIOA: Agur anaia! Hemen gira! ESTANISLADA: Euskaldunak! GERLARI INDIOAK: Bai andrea, hau da gure hizkuntza betidanik! FEDERIKO: Gu karlistak gara, eta zu? GERLARI INDIOA: Mohikarra! ESTANISLADA: Baina mohikarrok ez al zineten ba, erabat desagertu? GERLARI INDIOA: Ezta gutxiagorik ere. Gezur hori larru-zurien eskritore batek zabaldu du mundu guztiaren luze zabalean, Fenimore gazteak, hain zuzen ere. Bere aitak, Cooper izeneko tranperoak, hala esaten zion bere makaltasunagatik errierta egiterakoan: «Mohikarren lasterketan hi izango haiz beti azkena!». Geroztikan, ezizen horrekin geratu zen, hau da, azken mohikanoa. INDIO BURUAK: Baina kontu hori onerako izan da eta ez txarrerako. Berari esker, jende guztiak sinestu egiten du desagertu garelako gezur hori. GERLARI INDIOAK: Mohikarrok estrategak gara okultismo eta disimuloan. Zuzenean erasotzen digutenean bakarrik sartzen gara batailan, gaur ikusi duzuen eran. Egia esateko, gaurkoa izan da, zuen laguntzari esker, gure herriak bere historia osoan irabazi duen bataila bakarra. INDIO BURUA: Babestu beharra daukagu hala turistek nola soldaduek, misiolariek eta saltzaileek elkarrekin nahastuz egiten diguten inbasiotik. GERLARI INDIOA: Kasu horietan, erasotzen digutenean, tribuko aitonei ikasi diegun ahalmen haundiko medizina bat erabiltzen dute gure sqawek. INDIO BURUA: Bataila honek odol-anaiak egiten gaitu. Erre dezagun bakearen pipa. SQWAK (Eskutan ke gorri berde eta zuri bat darion lapiko bat dakar eta sutean utzita): Formula ikas ezazue hala nahi izanez gero. Untza, amapolak eta lis lorea egosten dira eltze batean, eta lurrun edo laino berde-zuri eta gorri bat sortzen da orduan, kanpamentu guztia izkutatzen duena, bai behintzat kanpotarrak joan arte. Medizina horri esker libratu izan gara beti etsaiengatik, eta horregatik eutsi diogu gure hizkuntzari ere. ESTANISLADA: Untza, lisa eta amapolak! Hori da juxtu juxtu bala zauriak sendatzeko etxean erabili izan dugun ukenduaren formula; bakarrik Iparragirreren kantuarekin lagundu behar izaten zaiola efektorik egin dezan! FEDERIKO: Erdipurdi ibiltzeari uko egin dion herri baten baliabide interesgarria, medizina horrena. Perileko mementutan, gure izatea ezeztatzeko eta galtzeko zorian dagoenean, zerutik zintzilik utziko dugu

Euskadi untz, amapola eta lisaren lurrunetan, hain zuzen ere, eta bitartean okupazio indarrek alferrik patruilatuko dute desertu guztiz garbi batetan. IÑIGO: Ez, herri baten eskubideak defendatzeko kanpotarren kontra borroka egin beharra dago, fusilez eta ezpatez, txapela bezain odol gorria ixuriz beharrezkoa baldin bada. INDIO BURUA (Pipa, batetik bestera pasatzen da, beraren efektu aluzinagarri nabariak ikustaraziz): Gazte leihatsua! Gure sekretua, ordea, gure herrialde bizkarrean kontrabandoan hartuta ibiltzean datza, errealitatearen muga gainetik. Turistek beren gidariei galde egiten diotenean, ea zer egiten duten lege guztiez kanpoko zelai sorgin honetako biztanleok, haiek hala erantzuten diete: «Ametsetan ari dira, jaunak, ametsetan. Ixiltasuna eta diskrezioa». Orduan turistak hanka punttetan ateratzen dira. ESTANISLADA: Zuek, gu bezalaxe, senez zarete separatistak. IÑIGO: Zer gara ba, euskaldunok Europako azken mohikarrak baizik. FEDERIKO: Ez zaiteztela ahantz poloniarrez. ESTANISLADA: Arrazoi duzu, geron herrialdeen independentzia dimentsio unibertsaleko eginkizuna da, geron bizilegeak jarritako beharra. Zer irabaziko luke humanitateak euskaldunen eta mohikarren izkutatzearekin, irudimenezkoa eta imajinaziozkoa dena pobretzea baizik? IÑIGO: Munduaren barietate orkestal nahitanahiezkoak guztiz beharrezkoa egiten digu gure karabina kontzertuarekin jarraitu eta azken mugetaraino eramatea. FEDERIKO: Aspaldidanik ari naiz euskaldunen eta indioen arteko ahaidetasun begi bistakoari bueltak ematen, eta aurkikunde etniko eta linguistiko interesgarri batetara iritsi naiz. Badago, nonbait, etimologia eztabaidaeza bat: Muhikar - Mugikar - Mugika. Seguru asko Mugikakoa izango zen kontinente honetara, Cristobal Colonen aurretik jakina denez, iritsi ziren marinel euskaldunen artekoren bat. GERLARI INDIOA: Litekeena oso. Colon indiskretoak gure izatea lau haizetara aldarrikatu baino lehenago, indioak eta euskaldunak oso ondo konpontzen ginen geron artean, beste inoren beharrik gabe. IÑIGO: Odolez eta hizkuntzaz gara anaiak, hortaz. INDIOAK: Bai, baina anaitu gaitezen orain mohikarren antzera, tribuko totemaren aurrean eta dantza sakratua eginez (Dantzan egiten dute, odolak elkar nahasten dizkiote, salmodio bat kantatzen dute) GERLARI INDIOA: Orain egiazko mohikarrak zarete, geratu zaitezte gurekin. FEDERIKO: Ez, eskertzen dizuegu zuen harrera ona, baina gure eginkizuna bukatu behar dugu. Blas Galarrisketa zai daukagu San Franziskon arma eta munizioekiko untzi batekin, eta gure herrira itzultzea dugu helburutzat. ESTANISLADA: Gerra hau bukatu bezain laster, Euskaditik emigrante errefortzuak bidaliko dizkizuegu, eta euskara joan dedila arrapaladan zelai berdeotatik barrena, Nevadatik Idahoraino, mungstang salbaje bat bezala. IÑIGO: Bisita gaitzazue noizpait gure herrian. INDIO BURUAK (Piparekin jarrita): Untz, amapola eta lisaren lurrun artetik fabrika-kasino eta hotelekiko etorkizun bat antzematen dut zuen herriarentzat. Usain txarra eta dallarra! Ez dut uste joango garenik.

ESTANISLADA: Edozein modutara ere, zuen laino berde-txuri-eta gorriak ikusiko ditugu, eta hala zuen ametsak ernai dirauela jakingo dugu, eta etzaizuela batere kostatzen errealitatearen mugak pasatzea, halanola Stefan bere koadroetatik sartu eta ateratzen zen, halanola Fabrizio Biankolarak bere gelako paper pintatuetik ihes egiten zuen. IÑIGO: Badaezpadaere, geratu zaitezte karabina honekin. Erabili beharrean aurkituko bazinate, jakin ezazue LA-an afinatua dagoela. Erabili ezazue tam-tam handi bat bezala. Horren soinura zuei laguntzera etorriko gara euskaldunok, eta etorri egingo dira askatasunagatik borrokan ari diren gure anai afrikarrak, asiatikoak ere. INDIO BURUA (Tiro egiten du eta denak soinuari so): Manitu handiak lagun diezazuela biajean eta nahastu ditzala zuen etsaiak.

Seigarren eszena (KALKUTA MARAHAren kortea. Salan DANTZARI bat atsegina ematen MARAHAri, opiomano purrukatuari. LORD INGELES batek laguntzen dio espektakuloa ikusten. Eszenarioaren txoko batetan GURU bat gogoetak egiten ditu hiltzezko ohantze batetan. GURE BIAJEROAK agertzen dira musika amaitzen denean) IÑIGO (beldurti): Eskertzen dugu gu hemen hartzearekin erakusten diguzuen miramendu honegatik. Nortzuk ote garen galdetuko diozue zeuen buruari. Ba, jakin: Karlistak gara! Euskaldunak gara! LORD: Oh! Very interesting! MARAHA (Opioak lagundurik lainotuta, farrez lehertzen da) ESTANISLADA (Ulertarazi nahiean): Asteak daramatzagu Kalkutara gari-kargamentu batekin iritsi zen lagun eta aberrikide baten bila. Blas Galarrisketa du izentzat, eta ereintzaile kubatarra da. Berarekin bildu behar dugu lehenbailehen gure herrialdera itzultzeko. San Frantziskon jaso genuen telegrama batean hala eskatzen zigun, berarekin hiri honetan biltzeko. (MARAHA txunditurik) LORD: Very exotic!

(MARAHAk farre egiten du). IÑIGO: Honen beldurra neukan, Estanislada. Ez digute ulertzen. Harrigarria da honenbeste itxura-fintasun-aberastasun eta fastuositateren azpian gorde daitekeen inkultura. ESTANISLADA: Gizagaixoak! Nolako iluna-hotza-eta tristea izan beharra daukan euskarak argitu gabeko gogo eta izpiritua! (Txokolatina bat ematen dio LORD-eri, beraien inguruan bueltaka baitabil hau) LORD: Exquisita! IÑIGO: Euskaldunak gara! (Oihu egiten dio) Eus-kal He-rri-a!! Gernikako arbola! (Hotsak entzuten dira. Burruka palazioan, buruak dabiltza lurrean bueltaka

MARAHA eta LORDaren oinetaraino ere iritsi arte. Pirata malasiarrak KONFUZIO KOXKAk komandaturik salara sartzen dira eta IÑIGO eta

ESTANISLADA ere tartean suertatzen dira. Lorda ihes egiten saiatzen da alferrik. Azkenean denak menderatzen dituzte pirata malasiarrek)

KONFUZIO (Bere hizkuntzaz hitz latzak botatzen dizkio MARAHAri eta gero ESTANISLADA hiltzeko agintzen dio bere esbirro bati) IÑIGO (Aurrean jartzen da): Utzidazu niri aurrean hiltzen. Ezin jasan nezake zu salbaje hauen eskuetan hiltzen ikusteko hozkia. Une honetan nire azkenaurreko pentsamendua hiretzat dun, Estanislada. Utzidan hika egiten. Elkarrekin bizi izan ditugun abenturazko urteak honetarako eskua ematen zidanate. Nire azken pentsamendua, berriz, nire aberriarentzat da. Gora Euskalerria! Ekin nahi duzuenean, zitalok!! KONFUZIO: Euskalduna! Geldirik! Amaitu hilketakaz! barkatuteko eskatuten dautsiet nire aitxe nigarturen aberrikide ohoragarriei. Emon dautsuedan tratua kaskarra izan da. Baina (MAHARAri) hau da inoiz arrastaka ibili dan sugegorririk nazkagarriena. Arratoi honek opio kargamento osoa lapurtu daust!! IÑIGO: Malasiar euskalduna! Aurkikunde etnologiko honek akademia europear guztietako ateak zabalduko dizkio Federiko Kruwinskyri. ESTANISLADA: Zu, euskalduna ala txinatarra zara? KONFUZIO: Euskal-txinatarra, inportik ez ba dotsu, dama ohoregarria. Nire aitxe Martin Koxka pirata beldurgarria izan zan, berez bermiotarra. Gaztea zalarik iritsi zan itsaso horietara, eta bere ausardia eta balentasunak Txinako eta Ozeano Indiar guztiko piratarik beldurgarri eta errespetatuena bihurtu eban. Yang-tseng-kiang-etik barrena espedizio bat egin bitartean, mandarin zahar baten iloba bahitu eban: nire ama. Eta batasun horretatik jaio nintzen ni, izenez Konfuzio, pentsalari jakintsu eta beneratuaren ohoretan. Honela ba, Konfuzio Koxka naz, pirata eta opio trafikalaria Shangaitik Singapurrerainoko bitarte guztian. ESTANISLADA: Opio trafikalaria; hori nazka! Ez nuen uste egun hau sekula iritsiko zenik, ez nuen uste euskaldun batek edo erdieuskaldun batek izpiritu eta materiazko zulorik zuloenera eramaten duen droga batekin komertziatu zezakeenik! IÑIGO: Nazkagarria da! KONFUZIO: Ez nazatela hain gogor juzkatu erregutzen dautsiet gure aitaren aberrikide guztiei. Gure aitxe beneratuak esaten eban bezala: herri bakotzak bere droga deko zoriontsua izateko. Zuen kasua adibidez: Euskara da euskaldunen benetako drogia. Zuen hizkuntza estrabagante hortan berba eitxen dozuenean, ametsetan hasten zarie, zuen aurpegiak laxatu egiten direz eta zuen begiek diztira egiten dabe. Euskarak drogatzen zaituzte. Eta kantatzerakoan berriz begiak ixten dozuez eta ahoa itxita dozuela modulatuz «biaje» bat egiten duzue, nik pipa erretzen dotanean bezalaxe. IÑIGO: Agian arrazoi duzu, Konfuzio. ESTANISLADA: Euskara maite dugu. Gure aberriaren zortea edozein dela ere, bideko eragozpen guztiak salbatuko ditugu baldin eta euskararen zaporea ezpainetan badugu. ESTANISLADA: Gure derrotarik haundienean ere, nahikoa izango dugu ahobete euskara zulotik ateratzeko. KONFUZIO: Zorionakoa bere opioa txanpon bat ere gastatu barik ixurtzen dauen herria, eta guztiaz gainera bere erabiltzearekin aberasten dana! Eta bitxia opio hori, zeren atrofiatu ordez argitu egiten baitu kontzientzia, eta

logalerik emon barik toniko paregabea baita gizartea iñuzente mekanikoz betetzen dauen virus dalakoaren kontra! IÑIGO (Besarkatu egiten du emozionaturik): Zuk ulertu egin duzu gure herriak daraman borrokaren esanahi sakona! ESTANISLADA: Inondik ere, zure jatorri bikoitzak, euskaldun-txinatarrak, zure amaren aldeko arbasoek zuten zorroztasun eta jakituria aspaldikoa ematen dizute. KONFUZIO: Zuek aurkitutea eta aitagandik jasotako hizkuntza berba egin ahal izatea izan da, nire lehen opio pipagaz batera-jakina, nire bizitzako gertakizunik printzipalena. GURUA: Boroshka! Hainbeste urte pasa eta gero Boroshka hizkuntza zahar antzinakorekin esnatzen dira nire belarriak. IÑIGO: Zuk ere euskaraz egiten al duzu? GURUA: Ez, boroshka batuaz. IÑIGO: Ez nuen hizkuntza horren herririk. GURUA: Ni Himalayako boroshkaduna naiz. ESTANISLADA: Gure hizkuntza Himalayan ere egiten da! Nolaz liteke? GURUA: Nik ez dut zuen hizkuntza egiten, zuek egiten duzue nirea. IÑIGO: Hala ere, primeran ulertzen gara. GURUA: Nortzuk dira zuen arbasoak? Zuek ekialdera joan zen Boroshkadunagandik zatozte ala mendebaldera joan zenarengandik? ESTANISLADA: Gure herriak anaiak izan arren, ez ditugu zure arrazoinamendu arraroak ulertzen. IÑIGO (Estanisladari): Behar bada Ekialdeko leienda bati buruz ari da. GURUA: Hau ez da leienda, baizik eta historia boroshkaduna. Aspaldiko denboretan, bi anai boroshkadun munduaren sabaietik jaitsi eta kortesiaz «beteak» deitzen diegunen mundura joan ziren, bizitzaren zentzu sakona predikatzeko hain zuzen ere, zeren ordurako katastrofe unibertsaltza jotzen baikenuen besteen mundu horretako joera. Zoritxarrez, eztabaidan sartu ziren Katxemirara iritsi aurretik, eta bat Ekialdera joan zen eta bestea berriz Mendebaldera. IÑIGO: Ba liteke gu mendebaldera joan zen boroshkadunagandik etortzea. GURUA: Hala baldin bada, nire arbasoek bete zuten beren helburua, eta boroshka edo euskarak hizkuntz-eraztun hatek bezala inguratzen du planeta osoa, Piriniotatik hasi eta Himalayaraino, Farwest-etik barrena pasatuz. ESTANISLADA: Aurkikunde honek aurreratu egingo ditu oso linguistika alderatuaren ikerketak. Baina zuk, guru jauna, lagundu egin behar diguzu: esan egiozu mundu guztiari aberri eginkizun sekretu bat betetzen ari garen karlistak garela, eta asma ezazu Blas Galarrisketa gure lagunak gu holako egoera penagarrian uzteko izan duen arrazoia (GURUAk MARAHArekin hitzegiten du "indiarrez") GURUA: Zuen lagunak Marahari saldu zion gari kargamentua, eta aberrirako bidean itsasoratu zen berriro. Afrikar kontinente izugarria inguratzen ariko da une honetan. Baina abisua utzi zuen: zai egongo zitzaizuela Gernikako itsasadarrean ainkuratuta. IÑIGO: Abia gaitezen berehala. ESTANISLADA: Hor, atarian kolore berde, gorri eta zuriko globo bat ikusten dut, zumitzezko ontzi batekin. Zertarako da tramankulu bitxi hori?

GURUA: Hori da gure ibilgailurik azkarrena. Kontuan edukiz Himalayako mendien altura bertigokoa eta hango haranen konplexutasuna, guretzat xinpleena da mendi tontor altuenen gainera igotzen gaituen globo hau erabiltzea, eta montzoiko haize egokiarekin Katmandutik Lassara, edota Shangrilatik Boroshkara, eramaten gaitu. Gaur, nola montzoiko haizeak ez duen nahi dugun norabidera jotzen itxoin beharra daukagu aldatu dadin arte. ESTANISLADA: Eta zein norabidetara jotzen du gaur montzoiak? GURUA: Mendebaldeko norabidera, Bergarara. IÑIGO: Orduan zure globo berde, gorri eta zuriak, bere zumitzezko ontziarekin, gu eramatea badauka Himalayatik Euskalerriraino... GURUA: Noski! Montzoi domaezin horrek oztopo materialen eta errealitateen gainetik eramango zaituzte, zuzenean, zuen aberrirantz. IÑIGO: Goazen azkar! KONFUZIO: Ez, geratu zaitezte gugaz. Zuen beharra dekogu Asiako herria inbasore (LORDari begiratzen dio) eta parasitoengandik (MARAHAri begira) askatzeko. IÑIGO: Eskerrik asko zuen harrera onagatik, lehenengo egitekoa geron askatasuna lortzea da. Dena dela, gure abiera baino lehen, jaso ezazue erregali xume hau, gure esker onaren seinale eta adiskidetasun sinbolo bezala (Karabina bat ematen dio GURUAri). GURU: Har ezazue zuek ere nire xingola. Alfonbratxo honetan nire irudimenaren tinta txuria hartu eta aspaldiko denboran kronikan idatzi ditut nere gogoaren lerroetan. KONFUZIO: Utzi ostazue malkoak botaten. Emozioak hartzen nau une honetan. Piratok! Kanta dagigun gure himnoa! Nire aitxe, ni ume koskor nintzanean kantetan eban kantu txikia da! KONFUZIO:

Ene seme Konfuzio txino ta euskaldun fusio erdi batan azertu ona beste erdian konfusio aita zahar honek esan beharko dizkizu zenbait lezio.

KORO: Shangaitik Singapurra itxas zabaletan Konfuzio lakorik ez dago piratetan mandarinen aldetik zuhurkerietan euskal aldetik aldiz sua odoletan.

GURU: La La La La La La espirituala

La inmortala La mundiala La totala

La hau bezala besterik ez dala. LORD ETA MARAHA:

Mygod! Mygod! Mygod! Mygod!

KONFUZIO: Gogoan izan Bermio nik hala nuke desio bere hizkuntza bereziari gorde beti debozio opioarekin ahaztu gabe horra gure bi bizio.

-Adagio- Zazpigarren eszena

(Bergarako Plaza. Estrado baten gainean ESPARTERO GENERALA. MAROTO eta bere tropa karlistak aldamenean. Giro tristea soldaduen arpegietan.

Musika militarra) ESPARTERO: En esta ciudad de Vergara, como general en jefe del ejército de la reina de las Españas, y durante su minoría de edad, en nombre de la reina regente, Doña Cristina, su augusta madre, y en el de su Gobierno, os aseguro que, en mi opinión, esos Fueros que habeis temido perder os serán conservados y que jamás se ha pensado despojaros de ellos y si alguna persona intenta moverse contra ello, mi espada será la primera que se desenvaine para defenderlos. También quiero decir que este general Baldomero Espartero, recomendará con interés al Gobierno el cumplimiento de su oferta de comprometerse a proponer formalmente a las cortes la posible concesión o modificación de los Fueros sin perjuicio de la unidad constitucional de la monarquía. Por otra parte, a todos los oficiales se os reconocerán todos los empleos y condecoraciones en el ejército, y se darán ascensos y premios a quienes se consideren acreedores de ellos. La tropa, de momento, continuará movilizada, puesto que desde este momento el servicio militar es obligatorio. IÑIGO (Sartzen da): Alto! Geldirik! SOLDADUA: Pasatzerik ez dago! IÑIGO: Don Karlosen Estatu Nagusiko soldadua naiz, eta pasa naitekela esaten dut. SOLDADUA: Ni herriz, Erregina Cristinaren soldadua naiz, eta ez dagoela pasatzerik diot berriro (Indarka hasten dira) IÑIGO: Maroto Jenerala! Maroto Jenerala! Esplikazio bat eskatzen dut! ESPARTERO (Marotori): ¿Qué pasa? Lleva uniforme carlista ¿quién es? MAROTO: No sé. Perdone un instante. En seguida lo averiguaré (A Iñigo) ¿Quién es usted? IÑIGO: Iñigo Pikandia ofiziala aurkezten da, jauna. Laguntzen didate Federiko Kruwisky Estatu Nagusikoak, Estanislada Gastibeltza izen bereko jeneral ohoregarriren ilobak, eta lagun mutu gazte honek, Errenteriako sakristaua izandakoak. Denak leialak dira Don Karlosen kausaren alde. Zorionez bukatu dugu misioa. MAROTO: Zein misio? Zertaz ari zara?

IÑIGO: Zuk zerorrek, Santi Gastibeltza zenarekin batera, agindu zenigun misioaz (Misteriotsu aditu ez dadin) Nire esku daukat Pasaiako gazteluaren planua!. MAROTO (Altuan): Ah, bai! Gazteluaren planua!, oso ondo, oso ondo (Soldadu liberal bati ematen dio) Artxiba dezatela entregatu hehar dugun gainontzeko dokumentazioarekin batera. IÑIGO: Entregatu! Etsaiaren eskutan utzi? Ezta sekula ere! MAROTO: Atzoko etsaiak gaurko lagunak dira, Pikandia gaztea. Gauzak aldatu egin dira Herri honetan zu joan zinenetik. Non egon zarete urte guzti hauetan? IÑIGO: Munduari buelta ematen ari ginen euskal arazoa konpontzeko. MAROTO (burloso): Eta konpondu al duzue? IÑIGO: Behar bada bai. Nolanahi ere planua geneukan. MAROTO: Planua! Eta zertarako nahi dugu planua orain? Tirokatzea bukatu da! Gerra bukatu da! IÑIGO: Guztia alferrik egin dugula esan nahi al duzu? Zazpi urte! Urtebete gerra eta biaje probentzia euskaldun bakoitzeko! Eta dena alferrik? MAROTO: Etzazue eten besarkadaren zeremonia. Zuek bete duzue zuen misioa. Entrega ezazu zure arma eta itzuli zaitez etxera. Politikarako ordua heldua da, eta ikusten dudanez, zuk ez duzu politikaz ulertzen! IÑIGO: Ez, hau ez da alferrikakoa izan. Gorde egingo dugu Pasaiako gazteluaren planua hurrengo matxinadarako. Ez, soldaduak! Zuek egin duzue gure historia zeuen odola eta zeuen penekin. Gure Herriaren historiak amets egineraziko dio planeta gaineko jende askori. Herri baten benetako handitasuna beste guztiei amets egin eraztea da, heuren destino propialarekin amets egin eraztea. Zoritxarreko herria izaten da epopeia lurtarraren kontalaririk haundiena. Itsaso harrotua da bizitza, hondarra erasoka hartzen duena, Missolonghi-Grezian bezala, non hil baitzen Lord Byron poeta haundia; bizitza da estepako haizea basoen gainetatik Varsovian, Polonian bezala; bizitza da tximista haritz sakratuaren ondoan erortzen, Gernikan bezala. ESPARTERO: ¿Quién es ese? MAROTO: Un exaltado. ESPARTERO: ¿Es peligroso? MAROTO: Puede serlo si le escuchan. IÑIGO: Ez gara inoiz errendituko, eta sekula ere ez duzue guri irabazterik ahal izango! Ez zaitezte fidatu pistolero itxura eta pastelero burua duen Espartero horren hitzarekin. Bergarako besarkada hau eskutan urtuko zaigu «Beltz ttiki Berpiztuaren» txokolatina baten gisara, ur errea bihurtuko zaigu. Matxinada jarrera bat da. Gure harnasak dardarrez jarriko ditu Gernikako haritzaren hostoak: hori da gure arbola, zapalezinena, mendera ezinena, eskura ezinena!.

(Pertsonaje bat agertzen da eta pistola batez tiroa botatzen dio IÑIGOri. Berau lurrera erortzen da)

(MUTUA eta ESTANISLADA agertzen dira) MUTU TTIKIA (Oihuka): Ez zaitez hil! Batez ere etzaitezela hil, Iñigo Pikandia!

IÑIGO: Emaidak orain urte batzuk Errenteriatik ekarri genuen liburua! (Ematen dio) Inposiblea garaitua izan duk azkenez. Hik hitzegin egiten baituk! (IÑIGO hil egiten da. MUTUAk karabina hartzen du) MUTU TTIKIA: Ez izan beldurrik, Iñigo, matxinadak haize egingo du beti Herri honetan, gure independentzia tradizionalista eta libertarioa berreskura dezagun arteraino!

-Finalea- Zortzigarren eszena

(Gastibeltzaren etxea) (Pauso hotsa. Tiroak. MIKEL PIKANDIA korrika eta muturka sartzen da

gelan. Zerbaiten bila dabil bere atzean gordetzeko) MINTZOAK AHOTSAK:

1. Por ahí, por ahí. Que no escape (TIRO HOTSAK). 2. Se ha metido en ese viejo caserón!. 1. Rodear la casa!. Echar la puerta abajo! A tiro limpio con todo lo que se mueva!

(Atea botatzen dute. Tiro hotsak berriro) MINTZOAK (Eszena barruan daude. Linterna batez baliatzen dira):

2. Lo hemos acribillado. Aquí está. (EKARRI-ZOPAri argi ematen dio) 1. Ten cuidado. Puede ser un truco. 2. Pero iqué coño es esto! iEs un muñeco! 1. Se nos ha vuelto a escapar. Seguro que ha huido hacia el monte. iVamos!

(MIKEL ateratzen da bere gordelekurik. EKARRI-ZOPA, lurrean tirata. Zutik jartzen da).

MIKEL: Eskutu hau aurrean eduki ez banu (liburuagatik), niri ere emango zidaten. (Irakurtzen du) «El imposible vencido, arte de la lengua vascongada, por el Padre Manuel de Larramendi. Año de 1729».

(Sirimiri iturria pizten da "Gernikako Arbola"ren zazpi lehen notak joaz. Harrituta gelako gauzei begiratzen dio).

MIKEL (EKARRI-ZOPAri). Nirekin nahastu haute eta zuloz beteta utzi haute. (Kuerda ematen saiatzen da). Iada ez duk funtzionatzen. Paralitiko utzi haute. ESTANISLADA (Mezedora batean eserita, erdi ilunbetan). Ez hadi ahalegindu, ezin dik erantzun. Ekarri-Zopa Gernikako bonbardeoaren egun berean geratu huen mutu. MIKEL (harrituta). Sustoa eman didazu, andrea. Ez nuen uste inor zegoenik. Hemen egon al zara tiroteo guztian, hitzik ere egin gabe? Zaurituta al zaude? ESTANISLADA: Ez, zaharrok akabaezinak eta gardenak bihurtzen gaituk eta ez gara hiltzen jainkoak nahi ez duen bitartean. Zer dira bada, balak guretzat? Hain gaituk irrealak non ateak zabaldu beharrik gabe ibiltzen garen. Zenbaiterainoko ajola digu bada berun koskor batek! Herri hau

hezalakoak gaituk. Historiaren ateak zabaldu eta itxi gabe kontrabandoan pasatzen dizkik mendeak. MIKEL: Eta erretrato hauek, zure familiakoak al dira? ESTANISLADA: Bai, esna egonez amets egiten zuten zoro sendaezinez betetako familia. Beren ametsak begiak irekita imajinatzen zituzten eta haiek benetakoak bihurtzeko egiten zuten borroka. Esistitzen ere ez den herri honen ameslariak izan ziren. MIKEL: Ba nik, hezur-mamizkoa naizenez gero, liburu honi zor diot neure bizia. Beitu, honako honetan gelditu da bala. ESTANISLADA: El Imposible Vencido. Liburu horrek munduari buelta eman diola ba al dakik? Hitza bueltatu zitzaion monagilo mutu batena izan huen. Oraindik gogoratzen zaidak karabina hau hartu eta mendian gora abiatu zen eguna. Hil egin ziaten, hemendik oso bertan afusilatu ziaten, hondartzan. MIKEL: Noiz izan zen hori? ESTANISLADA: Bonbardeoaren ondoren. Nazionalek afusilatu ziaten. Galdetu ziotenean ea bere familiari emateko mezuren bat bazeukan, berak erantzun ziean: Nik ez dut familiarik, Herri honetako jende guztia nire anaia da. Jendeari ez zaio ahaztuko eta segitu egingo du. Gernikako zaldunek ez dituzte beren zaldiak saltzen. Honelaxe esan ziean, eta gero, bere herri(alde)ko hondarretan sartu zituen sakonki bere oin biluziak. Taldeari agintzen zion tenienteak disparatzeko agindu zian eta fusilen deskargaren zaratarekin, mendiko zalditalde bat iheska atera huen hondartzatik, itsasoan barrena. Honela hil huen Gastibeltzaren azken karabinaren jabea. (Esnatuko balitz bezala) Baina oraingoan beharra daukak. Toriok karabina hau. Gastibeltzaren azken karabina duk, esku hutsik ibil ez hadin bizitzan zehar barrena. Hik jakingo duk horri probetxoa ateratzen. (MIKEL harrituta dago ESTANISLADAren portaerarekin). Joan hadi armariotik barrena, horrek seguruena isilik ondo gordetzen dizkik sekretoak. MIKEL: Eskerrikasko, oso karabina polita da. Adio, andrea. ESTANISLADA: Adio, Pikandia gaztea. MIKEL: Pikandia deitu didazu. Nolaz dakizu nire izena? ESTANISLADA: Senez, asmatu egin diat. Gainera, orain dela denbora asko ezagutu nuen norbait gogorarazten didak... Gastibeltzako karabinen denboretan... baina, pentsatzen jarrita, Gastibeltzako karabinen denbora ez duk inoiz bukatuko.

AMAIERA