28

KALAPUTXI 95

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Citation preview

Page 1: KALAPUTXI 95
Page 2: KALAPUTXI 95
Page 3: KALAPUTXI 95

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi IRITZIXAIRUDIMENA ETA KONSTANTZIA

Gauzak lehendabizi ‘ikusi’ egin behar omen dira; ikusi, ez egin eta gero, baizik aurre-

tik. Zenbat aldiz ikusi ote zuen bere irudimenean ‘haizearen orrazia’ Eduardo Chillidak.

Ikusi egin zuzen, baita, Luis Peña Ganchegui arkitekto handiak inguruko plaza. Irudi-

menean bat egiteko ahalmena erakutsi zuten biek ala biek. Mutrikun halakoren bat

beharko genukeela pentsatzen dut maiz, irudimena egiten diren apurrak integratzeko

lehenik, irudimena egin beharrekoak aurrez ikusteko, irudimena azken finean ezinetik

ekinaz egiteko. Lea Ibarretik ibiliaz zenbat aldiz ‘ikusi’ ote dudan Arrigorri, Saturraran,

Industrialdea, San Jeronimo, Mijoa, Mutriku lotuko lituzkeen oinezko bidea. Bizikletan

ere egin zitekeena, Lanera oinez joateko aukera emango lukeena, Ondarroara oinez

joaten direnak babestuko lituzkeena baina bereziki bailara bat bere osotasunean bil-

duko lukeena; bere jatetxe, kontserba salmenta edo eta lore ekoizpen puntuak balo-

rean jarriz. Augustin Zubikarai zenak zioen bere idatzietan zenbat txakolin ekoizpen

puntu ziren bailara horretan. Begira dezagun bestaldera. Molla Zahar eta Alkolea bitar-

teko kosta marra omen da Euskal Herriko berezienetakoa. Nik, berriz, Nafarroako

Bakedano herriko ‘Urederra’ errekaren jaiotze ibilaldia ikusten dut hor aplikagarri.

‘Tunela hemen’ itsatsi dute babes hormigoian egun burutzen ari diren estabilizazio

lanetan. Ez dute ez arrazoi faltarik! Imagina ezazue zenbat lagun joango liratekeen

oinez, Kostako marra, Alkolea, Talaia edota Debako bidearen zati bat egitera. Surf zale-

ak ere hein handi batean integratu egingo genituzke, herriratu alegia. Bide batez urte-

tik urtera urrutiago dagoen Debarekiko loturak sendotuko genituzke. Posible diren bi

adibide besterik ez dira hauek, baina posible dena gauzatzeko irudimena lantzea derri-

gorrezkoa dugu, eta konstantzia aplikatu, zeren hainbeste instituzio tartean daudene-

an, bietako bat; behetik gora zehatz eramaten duzu, edo bestela amaitzeke geldituko

zaizu. Pentsatzen hasita, Luis Peña Gancheguik ere zerbait beharko du ba bere sorte-

rrian?

Alberto Gorritiberea

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordeak

diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Mutriku Bultzatuz hitzaldietakoak 6-7

Bi hitzetan eta komikixa 8-9-10-11

HITZA egunkarikoak 12

Auzoz auzo San Ixidro jaixak Olatzen 13

Karenka Txantxangorri aisialdi taldea 10 urte beteta 14-15

Aisialdia Itsas hondoan barrena Buceo Euskadirekin 16-17

Osasuna Transgenikoak ezbaian 18-19

Bertsuak 2007ko txapelduna eta eskoletakoak 20-21

Historixa Mutrikuko eskolaren sorrera (eta 5) 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agendia maiatza - ekaina 26

Kultura Saileko HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak

diruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 95

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)MAIATZA

21etik 23ra Hiart Burgoa (zapatu goizean, Lon Apraiz)

24tik 27ra Javier Otxagabia

28tik 30era Lon Apraiz

31n Hiart Burgoa

EKAINA

1etik 3ra Hiart Burgoa

4tik 6ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Javier Otxagabia)

7tik 10era Lon Apraiz

11tik 13ra Javier Otxagabia

14tik17ra Amaia Zalduegi

18tik 20ra Hiart Burgoa (zapatu goizean, Lon Apraiz)

21etik 24ra Javier Otxagabia

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................688 64 31 80 APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI.....669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59 BURGOA....... 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 95

5zeuk esan

TXAKURRAK LOTU ETA ZAINDU, MESEDEZ

Txakurrak derrigorrezkoak dira baserrietan, hori argi daukagu,

bai animaliak ditugulako, baita ere etxea babesteko beharrezko-

ak direlako, baina, txakurrak beste edozein animalia bezalaixe

(behiak, behorrak, oiloak edo ahuntzak) zaindu egin behar ditu-

gu. Egunez, gehiengo batek behintzat zaintzen ditu; gauez,

ordea, zer gertatzen da? Ez al ditugu babesean gorde edo lotu

behar? Gabaz dena libre ala?

Azeriak direlakoan hauei ematen diegu errua, baina inguruan bizi

geran gehiengo batek badaki ez direla azeriak gauean egiten

diren sarraskien errudun bakarrak, baizik eta janari bila goseak

dauden txakurrak. Bai, hala da, bakoitza bere txakurrez jabetzen

bada eta zaintzen baditu, gauean gertatzen direnak ez lirateke

gertatuko. Kontzientziatu behar gara txakurrak ere animaliak

direla eta zaindu egin behar ditugula, beste edozein animalia

gauean zaintzen degun bezalaixe. Ala norbaitek gauean etxeko

behiak, ardiak… edo dana dalakuak kanpoan uzten ditu solte?

Ez, ezta? Norberak gauean etxeko txakur guztiak barruan gorde

edo lotu, eta kanpoko edo auzoko txakurrak direla eta, gauean

erne egon behar izaten dugu edozein momentutan kapoiak,

oiloak, edo ardiak jango edo eramango baitizkigute.

Beraz, eskatzen dudan bakarra da txakurrak beste edozein ani-

malia bezalaixe zaindu eta hauetaz jabetzea. Horrez gain, baserri

inguruetatik ere jende asko ibiltzen da pasieran, batzuk txakur-

txo batekin beste batzuk aldiz bost txakurrekin. Kontutan izan

behar dute pasieran datozen hauek ere, baserri inguruetan ani-

malia asko daudela, adibidez ardiak eta bertatik pasatzerako

orduan txakurrak lotzea komeni dela, inolako arazorik gerta ez

dadin. Baserri inguruetan jartzen ditugun iturriak ere ez dira txa-

kurrak bainatzeko, baizik eta pasarakoek eta animaliek edateko,

ez bainatzeko. Errespetu pixka bat eskatzen dut.

Kalbaixoko auzotar bat

BERTAN GAUDE

Bertan Mutrikuko merkatarien elkartekideok garatzen ari garenproiektua azaldu eta bertan parte hartzeko gonbita egin nahidiegu herriko merkatari guztiei.

Irabazi asmo gabeko elkarte honen helburua, mutrikuar guztienhelburu orokorra da: ekintza desberdinen bitartez herria dinami-zatzea, kaleei eta herriari bizitasuna emateko.

Elkarteko kide izateak, berriz, onura desberdinak dakartza; aldebatetik, herriarentzako ekintza desberdinak burutzea ahalbide-tzen du, eta, beste alde batetik, jarduera horiek gastuen ihesaekiditen dute, kaleetan zehar jende mugimendua sortuz, horiguztion negozioentzat probetxugarria izanik.

Elkarteak dagoeneko 30 bazkide ditu, eta handitzen jarraitu nahidu, ekintza gehiago burutzeko eta Mutriku toki atseginago etagozoagoa bihurtzeko. Hori dela eta, herriko beste merkatariekgurekin bat egitea gustatuko litzaiguke.

Gremio guztiak gonbidatuta zaudete elkartean parte hartzera,eta elkartearen babes legalarekin zuentzat egokiak diren ekintzazehatzak bideratu ahal izango ditugu. Hileroko kuota 10 eurokoada, eta izena emateko derrigorrezkoa da ordainketa helbidera-tzea.

Honetaz guztiaz hitz egiteko eta merkatariek izan dezaketenzalantzak argitzeko, ekainean Zabiel Jauregian egingo den eta 20minutuko iraupena izango duen bilera informatibora deitzen zai-tuztegu guztiok.

Argibide gehiago nahi izanez gero, ondokoetatik edozeinekinjarri harremanetan: Apain Basterretxea (APAIN-Tel:943604229),Maider Pinto (PINPIRIN-Tel:943029134), Aitor Ruiz (KIRIK-tel:685784465), Estibalitz Antxustegi (MANEIRO-Tel:943603176)edo Mª Begoña Irusta (GALDONA-Tel:943603072).

Merkatari guztion artean urrunago helduko garelakoan, guztionzain egongo gara, hemen, BERTAN.

BERTAN elkarteko zuzendaritza batzordea

Page 6: KALAPUTXI 95

6 puri-purixan

MUTRIKU BULTZATUZ ekimena,herria etorkizunera begira

Itsasoari begira dagoen herria izan arren, landa ingurunegarrantzitsua dauka Mutrikuk. Mutrikuk 28 km. karratukoazalera dauka eta lurzorua ia %100ean pribatua, berazgure baserritarrak dira lurraldearen eta ingurumenarenkudeatzaileak. Mutrikun 9 landa auzo daude eta bertan600 biztanle inguru bizi dira (herriko biztanleriaren %12)eta nekazaritzatik bizi direnak asko ez izan arren ustia-kuntza kopuru garrantzitsu batek aktibitate mistoa dauka-te (hau da, baserrian eta kanpoan lan egiten dute).

Agurtzane Etxanizek - Debabarreneko Landa GarapenekoElkarteako gerentea- azaldu duenaren arabera ondokoondorioa atera da:

1- Landa Garapena eta nekazaritza sektore estrategikoakdira betetzen duten funtzio aniztasunagatik. Nekazal akti-bitateak elikagaiak ekoiztetik aparte beste eragin positibobatzuk ere baditu, nortasunari eta kulturari eustea, lurral-dearen oreka, paisajearen kudeaketa, naturaren kontser-

bazioa...2- Gizartearen errekonozimendua behar-beharrezkoa dasektorea bizirik mantentzeko. Zer egin dezake gizarteakorokorrean sektore hau bizirik mantentzen laguntzeko?Bertako baserrietako produktuak eta zerbitzuak kontsumi-tu.

Paul Nicholsonek hitz egindakoaren arabera, elikadura etaingurugiroa dira gizartearen kezka haundienak. Elikadura-ren kontrola multinazionalen esku dagoenez, kontsumi-tzailea da galtzen duena. Nekazaritzaren beherakada poli-tika batzuen ondorio zuzena da, eta politika hauek gara-pen lokala galtzea ekarri dute, hau da, produkzio haun-dietara jotzea izan da helburua eta gure nekazaritzababesteko hori ez da zuzena. Beste kontsumo eredu batbultzatu behar da, baserritar eta arrantzaleen salmentazuzena behar-beharrezkoa da herriko ekonomia indartze-ko. Nekazaritza eta arrantza izango dira Mutriku bezalakoherrietan gure geroa.

NEKAZARITZA ETA LANDA GARAPENAGURE BASERRIETAKO GAIAK ETA ZERBITZUAK KONTSUMITU BEHAR

Urteak aurrera joan ahala arrantzari lotutako herriak,Mutriku euren artean, gainbehera fasean sartu dira hain-bat aldagairen eraginagatik (arrain kopuruaren jaitsiera,harrapaketen prezioaren jaitsiera, sektorearen atomiza-zioa, itsasoarekiko gazteen interes falta, eta abar). Egoerahonen aurrean hainbat herrik ekonomia berpizteko helbu-ruarekin ekimen eta proiektu diferenteak jarri dituztemartxan eta horien adibide bat ezagutzeko aukera izanzen Nicolas Fernandezen eskutik, Conileko kofradiakoidazkaria. Conileko itsasertzaren garapen proiektuarenoinarriak hurrengoak direla adierazi zigun:

- ARRANTZA JASANGARRIA: arrantza mota ezberdinak,altura, bajura eta kirol-arrantza elkarbizitzeko plan etaproiektuak. - KOMERTZIALIZAZIOAN BALIO ERANTSIA: Conilen harra-patutako arrainari marka propioa eman eta itsasotik ateraorduko ontziratuta merkaturatzen dute. - DIBERTSIFIKAZIOA: AKUAKULTURA arrantza tradizionala-ren jarduera osagarri bezala erabiltzen dute. Akuakulturaitsas instalazioak dituzte instalatuta.- SINERNGIEN APROBETXAMENDUA ETA UZTARTZEA:ARRANTZA eta TURISMOA uztartu dituzte. Itsas kulturarenhedapena egiteko hainbat ekimen eta proiektu jarri diramartxan emakumea laneratzea helburu hartuta.

Bestalde, Leandro Azkuek, Gipuzkoako kofradietakoelkarteko kidea, Euskal Autonomia Erkidegoan itsasertza-ren garapenean emandako urratsak ezagutzeko aukeraeskaini zigun. Berak aipatu bezala, EAEn orain arte ez daizan Itsasertzaren garapenerako plan zehatzik, eta orain aridira lehen urratsak ematen. Leandrok azpimarratu zigunitsasertzaren garapenean derrigorra dela kontuan hartzeaarrantza estraktiboaren ikuspuntua eta ezin dela ahaztuetorkizunari begira beharrezkoa dela arrantza sektorekoeragile guztien arteko elkarlana eta sinergien aprobetxa-mendua.

Jardunaldiaren ondorio gisara aipatu daiteke Arrantzajasangarria, Elkarlana eta Sinergien aprobetxamenduadirela itsasertzaren garapenerako oinarri inportanteak.Sektoreen arteko uztarketak, arrantza-merkataritza,arrantza-turismoa eta abar, proiektu berritzaileak garatze-ko aukera eskaintzen dute eta dagoeneko beste herri ba-tzuetan bideratzen ari dira. Horretaz gain, Mutrikuk badi-tu bere indargune bereziak ere, AKUAKULTURAren gara-penari dagokionez. Teknologien garapenerako Akuakultu-ra eskola du eta bere portuaren eta itsasoaren kokapenaere egokiak ikusten dira horrelako jarduerak garatzeko.

Garapenaren olatua berriz harrapatzeko tresnak baditugu,gure aukera hauek erabiltzea.

ITSASERTZAREN GARAPENAARRANTZA JASANGARRIA ETA ELKARLANA OINARRI

Page 7: KALAPUTXI 95

7puri-purixan

‘Gutariko bakoitzak era indibidualean konpromisoa hartueta herri bezala garatzen ez dugun bitartean, jai dago’.Hauxe litzateke Ostalaritza, Merkataritza eta Turismoarenerronkak izenburupean gauzatu zen mahainguruko emai-tza. Ilusionagarria, adizue, Zabieleko areto nagusia erabatbete baitzen. Merkataritzako mahaia osatzea aipatu zen,baina mahai horretan merkatariak, ostalariak, turismo zer-bitzuak, denak egon beharko lukete, halako ‘ideien ekaitz’bat da proposatu zena, baina kontu, ideiak botatzea ez dazailena, zailena da horietatik guztietatik estrategiak ados-tu eta hauek bukaeraraino eramatea, sinestea azken fine-an.

Iker Estebanez teknikariak zioen mutrikuarron artean ber-tako merkataritzari 8,04ko nota jartzen diogula, bainakontsumorako dugun ahalmen horretatik %29,2 Mutriku-tik kanpo gastatzen dugula, kontsumorako erakargarrita-sun txikia dugula, beraz. Nondik hasi? Merkatu plazatik,Erdiko kaletik, aparkaleku disoasorioak egitetik, nondik?Santiago Reyesek esan zuenetik datu bat, baldin eta mer-katal zerbitzu guztien %55 enplegu batekoa eta adineanaurrera doazenak baldin badira, ezinezkoa izango al litza-

teke negozio horiei segida emango lioketen ikastaro trin-ko bat antolatzea? Eta zer esan ostalaritzari buruz? Lehen-dabizi antolatu egin beharko liratekeela, merkatariekin bategin, indarrak bildu, eta indarrean dagoen legeriari, erres-petua izan bai, baina malgutasuna bilatu. Aktibo bat dire-la sinistu!

8.229 bisitari inskribatu zituzten Mutrikuko Turismo bule-goan 2009 urtean, 2004 urtean 6.139 izan omen ziren.Horra beste aktibo bat, baina ondarea, itsasoa edo etno-grafiaz gain beste zerbait ere eskaini beharko litzaieke ba,bertako produktuak urrutira joan gabe, edo ze arraio egi-ten dugu gutariko bakoitzak Errioxara joaten garenean...?Geoparkea omen da hurrengo erronka hurbila, ados!Baina Mutrikuk portuaren inguruan, geoparkearen osagaidiren ontzigintzaren historia, itsas arrantzaren tresneria,akuakulturako produktuak, parkea noski eta agian kafeantzokia ere izan dezakeen gune bat egituratu dezake.Edo beste era batean esanda, lehen sektorea hirugarrena-rekin uztartu herriari erreferentzia gune berri bat itsatsiz.Eztabaida garaia irekia dago.

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA TURISMOAIDEIAK MAHAIRATU, ESTRATEGIAK BIDERATU

Mutrikuren arrantza tradizioa oso aspaldikoa izanik,arrantza munduaren ondare kultural eta humanoa eutsieta bultzatu beharrekotzat jotzen da. Horrekin batera,ezinbestekotzat hartzen da jarduera alternatiboen alde-ko apostua, adibidez, akuakulturarena.

Akuakulturaren jarduerari, Mutrikiun gauzatuta, hainbatalderdi on eta positibo ikusten zaizkio: akuakulturarenmunduan dagoen eskaria asetzeko aukera eskaintzea,eskolan formatzen diren teknikariak herrian gelditzeko,herriari apostu berri bat egitekoa...

Jakina, horrelako apostu bat egiteko lehendabizi sinestuegin behar da, eta gero Administrazioei sinistarazi inpli-

ka daitezen. Funtsezkoa litzateke sustatzaileen etaadministrazioen motibazioa, ausardia eta elkarlana.

2015eko horizontea jarrita, Mutriku erreferentea izanliteke akuakultura eskola ardatz hartuta, eta AkuakulturaEuskal Ikerketa Zentroa ere sor liteke. Enpresa mun-duan akuakulturak bidea egin dezan enpresa haztegiaerakitzea legoke, eta horrekin batera pabeloilak enpresaberriek toki egokia izan dezaten, eta enpresa txikiensorrera, autoenplegua eta enpresen arteko sarea sus-tatzeko. Eta guztiari balio erantsi handiagoa ematekoaukerak aztertu, kalitatearen aldeko jarrera hartuta.

AKUAKULTURA MUTRIKUNETORKIZUNA ARRAINAK HAZTETIK ERE BAI

Herri-proiektu sendo baten baitako programak gauzatuzeraiki behar da etorkizuna, kolpeka eta loturarik ez dutenekimenez haruntzago. Horixe adierazi zuen ArmandoReyesek, Durangoko INEMeko zuzendariak. Gure herriak,herri guztiek duten bezala, bere-bereak diren indarguneakaztertu behar dituela, eta horiei indarra eman. Lidergoagarrantzitsua dela, baina atzean uste sendo bat izan behardela, norantz abiatu nahi den garbi izan.

Elena Alonso, Debegesako Plan Estrategikoaren arduradu-na, eta Ainara Basurko, Azaro fundazioko presidentea, bigarapen agentzien egitasmoen berri eman zuten, norkberearena, eta garaiotan ekintzaile izatearen garrantzia

azpimarratu. Biek adierazi zutenez, ideia ona izatea dagarrantzitsua, eta ondoren laguntasuna eskatzea, etahorretarako daudela beraiek. Mutrikuarrengandik hurbil.Eta bakarkako lanean jardunda baino, enpresak, elkarla-nean, etorkizun hobea izan dezakete.

Krisi garaiotan enpresa berrietan sartzearen egokitasunazgaldetu zitzaien, eta adierazi zuten garai egokiena delakrisi garaia.

Mutrikun itsasoaren inguruan sor litekeen kluster txiki bataurreiukus daitekeela ere adierazi zuten.

ESKUALDE ETA HERRI GARAPENAINOREN ZAIN EGON GABE, GEUK ERAIKI BEHAR DUGU ETORKIZUNA

Bost egun, bost mahai inguru: 300 eta gehiago entzule. Jakinmina.Azalpenak. Galderak. Erantzunak. Itxaropena.

Etorkizunerako errezetak: Formakuntza. Elkarlana. Lana. Ausardia.Proiektua. Herri-proiektua.

Page 8: KALAPUTXI 95

8 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

ARNO INGURUAN SALTAKA.......................................................................................

Hil honen bukaera. Horixe da Arnoko Mendi Lasterketan partehartu nahi dutenek izena emateko duten azken eguna. Partaidebakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Ibilbidea ohikoa izangoda: Arno eta bere inguruan zehar doan 20 kilometroko bidea.Oinez egiteko aukera ere izango da. Aldez aurretik izena emanezgero, pertsonako 8 euro ordaindu behar da; egunean bertanapuntatuz gero, 13 euro. Burumendi Mendi Elkartea urtero beza-la buru belarri ari da lanean. Ilusioari eta aurreko urteko esperien-tziari esker parte-hartzaileentzat ahalik eta proba egoki eta gustu-koena prestatzea dute helburu. 88

ASTEKO AZKEN NOTAK.......................................................................................Musika eskolako partaide guztien ahaleginak osatu du, aurten ere,Aste Musikala. Komentuko kontzertuetan argi laga dute, berriroere, musikak etorkizuna duela herrian. Musikari gazteak komen-tuan aritu dira gaur arte, maiatzak 21; bihar, maiatzak 22, berriz,Zabiel Plazan bilduko dira, eta azken kontzertua eskainiko dute.Itxaropena, Dixie Taldea eta banda Txikia izango dira azken ema-naldia osatuko dutenak. Azken horiek amaieran, kalejira ere egin-go dute herriko kaleak notekin betez. 88

Page 9: KALAPUTXI 95

9bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

EGUNKARIA AUZIA DONOSTIARA EKARRI DUTE........................................................................................“Egunkaria”-ren aurkako auzi ekonomikoa Auzitegi NazionaletikDonostiara ekarri dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du Egunkaria-ren auzi ekonomi-koaren epaiketa egingo, Donostiako epaitegira igortzea erabakibaitu Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak. Egunkaria-ren itxierakasuko absoluzio epaiaren ondorioz, Vazquez Honrubiak ebatzi du“delitu terroristaren” zantzurik ez dagoela, eta auzi ekonomikoanlegokeen delitu bakarra ustezko iruzur fiskala litzatekeela. Horiepaitzea ez denez Auzitegi Nazionalaren eskuduntza, auzia Gipuz-koara pasatzea erabaki du.

Egunkaria-ren itxiera auziko epaia joan den apirilaren 12an aterazuen Auzitegi Nazionalak, eta absolbituak izan ziren orduko bostauzipetuak. Gaur egun, oraindik ere zortzi auzipetu daude auzi eko-nomikoan, eta herri akusazioak, kasu honetan Dignidad y Justiciak,13 eta 26 urteko espetxe zigorrak eta 235 milioi euroko isunakeskatzen ditu. Diru kontuak faltsutzea, zerga iruzurra eta alor eko-nomikoan ETArekin harremana izatea egozten die. Bere garaian Fis-kaltzak zigor eskaerak egin zituen; ikusi behar orain zer jokabidehartuko duen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak txosten baten bidez argitu izan du auzi-petuek ez zutela iruzurrik egin. 88

MENDIAN USTEGABEAK: KONTUZ ZEPOEKIN!.............................................................................

Duela aste batzuk, apirilaren erdialdean, ustegabeko ger-takaria jazo zen Mutrikuko mendi inguruetan, eta zoritxa-rrean bukatu zitekeena susto batean geratu zen. "Ondojoan eta ondo kontatu", esaerak dioen bezala.

Joseba Beristain eta Iosu Andonegi, beraien zaletasunaribide emanez sarritan bezala, gure mendi bazterrek ezku-tatzen dizkiguten altxor ezezagunak arakatzen zebiltzan:koba zuloak, alegia.

Astigarribia auzoan, Iruroin baserriaren inguruetan daudenizen bereko koba zuloak zituzten oaraingoan jomuga.Baina bertara hurbiltzen ari zirenean, erreka zuloko bidezi-dorrari jarraiki, ustegabeko aurkikuntza desatsegina eginzuten: zepo beldurgarri bat. "Bide estua izanik eta oineta-ko egokirik ez nuenez, -dio Iosuk- tentuz nindoan oina non jartzen nuen begira... halako batean, oinazpian zerbait gogorra,desberdina zapaldu nuela jabetu nintzen... begiak bertan jarri eta belarrez eta sasiz estalita zerbait zegoela antzemangenuen... hauek eskuz baztertu eta izugarrizko hortzak zituen zepoa! Barruak ere buelta eman zigun! Nire oina arra betega-tik libratu zen eta ez dut pentsatu ere egin nahi zer gerta zitekeen... ez baita txantxa horrek egin diezazukeen triskantza. Begiaurrean geneukana, ezin sinetsi... gogoratzen dugun bakoitzean hotzikara somatzen dugu oraindik ere. Eskerrak oinarekinzepoaren heldulekua zapaldu nuen, bestela ez dakit kontatzeko egongo nintzen...".

Zepoaren tamaina ikusita, basurdetarako jarria izango zela uste da, baina horrelako tresnak legez kanpokoak direla esan beha-rrik ez dago. "Hauek ez dute begirik eta ikutu hutsarekin parean jartzen den guztiari egiten diote haginka" dio aurkikuntzaegin duen bikoteak.

Hau honela, zegoen lekutik jaso eta etxera ekarri dute zepoa "arriskurik sortuko ez duen lekuan daukagu gordeta" eta sala-keta egin nahi dute lerro hauen bitartez. Honelakoak erabiltzen dihardutenei, tresna mota hauen erabilpenak egin ditzakeenkalteez jabetu eta arduraz jokatzeko deia egiten zaie. Astakeria gehiago ez, mesedez! 88

Page 10: KALAPUTXI 95

10 bi hitzetan

TXIRRIST ETA BLAST .................................................................................Montalivet atzeko aparkalekura sartzea kasu batzutan, etairtetea bestetan, gauza ‘zaila’ bihurtu dela ziurtatu dute herri-tarrek. Kexaren iturria aitaturiko gunera heltzeko bideetandagoen irristara da. Euria egiten duenean, bertaratzeko arra-palan gora ezin eginda ibiltzen dira autoak; eta beste aldean,Poteroko okindegiaren atzeko aldean, bat baino gehiago han-kaz gora joan da. Hori dela eta, lurra bustita denean, inguruhorietan kontuz ibiltzea komeni da. 88

PLAZATIK GAZTETXERA.................................................................................Aurreko kanporaketak Deban, Soraluzen eta Mendaron joka-tu ondoren, hilaren 28an, Elgoibarko gaztetxean PlazatikGaztetxerako azken finalista zuzena zein izango den erabaki-ko da. Horretaz gain, bertsolariek ahalik eta puntu gehienegitea izango dute buruan. Izan ere, finalean hiru saioetakoirabazleez gain, puntuazio bidez sailkatutako beste hiru ereizango dira. Mutrikuko bertso Eskolak gaztetxeekin harrema-netan antolatzen duen ekimeneko irabazlea, berriz, ekainaren5ean erabakiko da. Finala herriko Gaztetxean izango da; afa-ria 20.30ean, eta saioa 22.30ean. 88

IKASTOLA ETA GURASOAK ELKARLANEAN.................................................................................Hezkuntza, aisialdia eta etzeko bizitza uztartzea lortu nahi duSaturran Guraso Elkarteak. Umeen bizitzan eragina duten alorguztiek norabide berean lan egitea lortu nahi dute. Ikastolaelkartze-gune bezala jarri dute, eta behin guztiak bilduta alorbakoitzaren inguruko beharrak identifikatu eta haien ingu-ruan lanean ari dira. Ildo horretan, hainbat ekintza antolatudituzte, hala nola, hitzaldiak, gurasoentzako interneteko ikas-taroa, eta duela pare bat aste umeekin Arno inguruan egin-dako irteera didaktikoa. Guraso elkarteak norabide horretanlanean jarraitzeko asmoa dauka, eta aurrerantzean mota guz-tietako ekintzak antolatzen jarraituko dutela adierazi dute. 88

Page 11: KALAPUTXI 95

11bi hitzetan

ILARA LUZEAK UZTAILERA ARTE....................................................................

Auto ilarak luzeak ikusten dira eguneton Mutriku-Deba arterko errepidean. Arrazoia: Talaiako bimagalei eusteko egiten ari diren lanak. BartzelonakoTalio enpresa da obraren arduraduna, eta adierazidutenez, uztailera arte ezin izango dute lana buka-tu. Mendiari burnizko tutuak sartu eta gero magalaksarez estali behar dituzte. Errepidearen alde batzabalik egotean, ezin dituzte garabiak sartu; eta languztia eskuz egin beharrean daude. Adierazi digute-nez, "hori eta arrazoi klimatologikoak dira obrahorrenbeste luzatzearen arrazoia". 88

AUZOPOLIS.........................................................................Dirua beharrean, denborarekin lan egiten duen bankuamartxan da eskualdean. Denbora Bankuak bakardadeaeta isolamenduarekin bukatu nahi du , eta herritarrekdituzten gaitasunak eta denbora elkartrukatzeko baliodu. “Auzoek betidanik izan dituzten gauzarik onenakberreskuratu nahi ditugu”, diote. Auzopolis izenarekindago bataiatua. Bertan ‘kontua irekita’ dutenek egitendakitena eskaintzen dute, eta horren truke besterenbaten zerbitzua jasotzen du. “Sistemak ez dauka zer-tan nik zuri eta zuk neri izan beharrik. Bakoitzak beredenbora eta abilezia eskaintzen ditu, eta behar ditue-nena eskatu”. Informazio gehiago jasotzeko edo izenaemateko 695777986 telefonora deitu behar da. 88

NORBERE NEGOZIOARI HASIERA EMATEN IKASTEN..............................................................................Ekintzaile Egunaren barruan, Debegesak hainbat ekimenantolatu ditu. Horien artean dago autoenplegurako tailerradelakoa. Bertan, teknikari baten laguntzarekin, besteakbeste, negozio propioa sortzeko egin beharreko bidez zeinden, ze diru laguntza lor daitezkeen eta laguntza horiek lor-tzeko zer egin behar den ikasteko egongo da. Tailerra, maia-tzaren 27an, 12.00etatik 13.00etara, Konde kaleko Birgaitzebulegoan izango da. 88

1938-9-18 - 2010-4-29

Bizitza osoa eman zenuenlanean errementari

Malen eguna heldu aurretikherritarren zuzendari

Igande goizez alaitasunezJaunarentzako kantari

eman daiogun gorentasunaPintxazoren izanari

Page 12: KALAPUTXI 95

maiatzaren 15era arte jasotakoak

Page 13: KALAPUTXI 95

13auzoz auzo

Nola ospatzen dituzueSanixidro jaiak? Egunederra da guretzat Sanixi-dro eguna. Sasoi bateanlan pilo bat egiten genuenjaiak prestatzen, auzokolagun asko biltzen gineneta oso ondo pasatzengenuen. Bezperan ere,lehen ermita aurrean zego-en aterpean, itxapleruakbota eta bakoitzak ekarri-tako tortila eta edariekinederki pasatzen genuengaueko orduak arte, denoktertulian, gustura. Hurren-go egunean, arkumeakerre, bazkaria prestatu,pintxoak eta edariak bana-tu… lan asko egiten zen,oso oroitzapen onak ditu-gu.

Auzo lanean ezta? Bai,auzo lanean egiten geni-tuen eta egiten ditugujaiak eta baita lana ere.Urte batzuk badira ermita-ren buelta osoa edo pare-ten konponketa auzokoenartean berritu genuela milabederatziehun eta lauro-geita hemezortzian; teila-tua, ostera, bi milagarrenurtean berritu zen, bainakonponketa hau enpresabatek egin zuen. Konpon-keta hauek egitean lehen-go paretak bistaratu etaatzealdean zulo borobilkurioso bat agertu zen.Horrez gain, badakigu gaurermitak daukan dorreaaintzina ez zegoela, ondoren eraikia da eta bertan gaur ikusdezakegun erlojua norbaitek emandakoa dela ere badakigu.

Eta noiztik ospatzen dira Olatz auzoan Sanixidroak? Ziur ezdakigu, lehen San Antonak ospatzen ziren urtarrilean Olatzen.Euria eta eguraldi txarrak zirela eta, aldatu egin zuten jai eguna.

Jende asko hurbiltzen daezta? Mutrikuko herriakmantentzen du Olatz, egiaesan jende asko hurbiltzenda fededuna eta ez hainfededuna, bai lehen eta baiorain.

Fededunak aipatuta, SanIxidrori eskaerak ereegingo dizkiote, bainazuek ere zerbait eskatu-ko diozue… Ermitara hur-biltzen garenean, han ego-ten da gure santua guribegira, esku batean igitaiaeta bestean aitzurra ditu-ela. Guk errezatu eta ber-tan gauden bitartean, gurelanak egiteko ere eskatzendiogu, ordea etxera buel-tatzen garenean dena egi-teko dago, norberak eginbehar. Egia esan ez diogugauza haundirik eskatzen,Sanixidro egunean eguraldiona egin dezala, eta MiguelAngeli lagun diezaiola.

Azken urte hauetanbaserriek eta baserrita-rrek bizi duten egoera ezdela erraza esan geneza-ke. Batzuen ustetan poli-tika neoliberalen ondo-rioa pairatzen ari gara,egungo egoera ikusitasalbazio bakarra San Ixi-dro patroiak ekar deza-keela pentsa genezake,zer iruditzen zaizuezuei? Ez daukagu egoeraonik eta etorkizuna txar-

txarra. Baserri txikiek, denda txikiek bezalaxe, ez daukate zer egi-nik, laguntza guztiak enpresa haundientzat dira, baserritar izate-ari utzi eta agro-industriak bultzatzen dituzte, komertzio-indus-triak bezalaxe, azken finean neurri gabeko etekina lortzea dagaurko filosofia.

San Ixidro egunean eguraldiona egin dezala,

eta Miguel Angeli laguntzekoeskatzen diogu guk santuari.

OLATZ AUZOANSAN IXIDRO JAIAK

Auzo eder eta bailara politez inguratuta dauka-gu Mutriku herria. Herrigunetik urrundu bezainlaister, zelai berde eta harkaitzez jositako mendikoxkorrak ikus ditzakegu. Horien artean aurki-tzen da Olatz auzoa. Mendi artean babestuakdauden baserri eta zelai ederren artetik ibil gai-tezke eta San Isidro ermita bisitatzeko aukeraere badaukagu. Herritar fededun eta ez hain

fededunak hurbiltzen zaizkio nekazarien patroieta bailara hontako zaindariaria denari. Herrita-rrek eta auzotarrek asko maite duten ermita etasantua dugu hau eta ahalegin guztiak egitendituzte inguruak zein bertako jaiak prestatu etadotore mantentzeko. Olatzera hurbildu etaauzotarrekin Sanixidro jaiez eta baserritarrengaurko egoeraz hitzegiteko aukera izan dugu.

Page 14: KALAPUTXI 95

14 karenka

Asko ugaldu dira azken boladan txantxangorriak gure artean.

Pozgarria da, benetan, borondatezko lana ere egiten duten

taldeak hazten ikustea. Hamarna tenkada belarritik; azkar

esaten da, gero! Beteko ahal dituzue beste horrenbeste eta

gehiago! Horretaz eta beste gauza askotaz aritu gara Jone eta

Lorea izeneko bi txantxangorrirekin berriketan.

Nolakoa izan zen zuen lehen hegaldia?

Lehenengo pausuak udalak eskatutakoak izan ziren. 1999ko

udan hasi zen Udabentura, gustatu egin zitzaien nola joan zen,

eta deialdi ireki bat egin zuten herrira, eta jende gehiago bildu

zen. Horren ondoren, talde bat sortzea erabaki zen urtean

zehar ekintzak egin eta, udan, udaleku irekiak egingo zituena.

Hori 2000 urteko maiatzean izan zen, eta herriko plazan ekin-

tza bat egin zen Txantxangorri taldea sortu zela herriari adie-

razteko.

Lehen urteetan, ume kopuru itxiak izan ziren eta kanpoan gel-

ditzen zen jendea. Gainera, ume asko apuntatzen ziren epez

kanpo, hasi eta gero; beraz, begirale bila ibili behar izaten

genuen. Konturatu ginen epe barruan apuntatzen ez zena ezin

zela onartu, bestela ez zen sekula amaitzen. Legeak dio zortzi

umeko begirale bat behar dela eta, Lehen Hezkuntzan, hamar

umeko, bat. Azken urteetan erabaki duguna da ume kopurua

mugatu beharrean, ume guztiak hartu eta begirale kopurua

zabaltzea.

Borondate hutsez egiten duzue lan guztia?

Udako begirale lanetan ibiltzeagatik soldata jasotzen dugu, ez

da oso handia, baina ez dago gaizki. Azken urteetan, gainera,

izena emandako ume guztiak hartu ahal izateko, geure solda-

ta banatu behar izan dugu, esan nahi dugu udalak emandako

diru kopuruarekin moldatu behar izaten dugula eta begirale

gehiago hartu eta soldata txikiagoa gelditzen zaigula. Bakoi-

tzari diru gutxiago tokatzen zaigu, beraz. Planteatu izan da

borondate hutsezko lana egitea ere, baina guk uda aprobetxa-

tu nahi izaten dugu diru apur bat irabazteko eta ez badugu

begirale lanetan kobratzen, jendeak beste lan batzuk bilatuko

ditu dirua ateratzeko, eta ez da begiralerik egongo. Asko, gai-

nera, goizez umeekin lan egin eta arratsaldean tabernan edo

beste leku batean aritzen dira. Udako lanaz gainera, abuztuan

izan ezik, urte osoko ostiraletan biltzen gara geure lanak anto-

latu eta prestatzeko

Zer behar da txantxangorria izateko?

Hezitzaile izateko —guri begirale hitza baino hezitzaile gehi-

ago gustatzen zaigu— 18 urte beteta eta borondatea baino ez

da eskatzen. Udan lan egiteko askok eta askok titulua atera-

tzen dute. Ez da derrigorra denok titulua izatea, erdiak-edo

edukitzea eskatzen du legeak. Taldekideok, gehien bat, ikas-

leak gara, denok mutrikuarrak eta gehienok ikasten ari gare-

nak. Jende berri asko daukagu, jende gaztea, 18-23 urte bitar-

tekoak. Sartu berriek zaharragoengandik ikasten dute, batza-

rretan entzun eta ikasi egiten da. Gaztelekuan, askok esaten

dute “ni desiatzen nago 18 urte bete eta begirale izateko”.

Horrek poza ematen du, ume izan direnak orain hezitzaile izan

nahi dute. Zeozer transmititu dugula uste dugu, sekulako poza

ematen digu.

Zeintzuk dira zuen eginkizunak?

Ludoteka, Gaztelekua eta Haurren Liburutegia ere Txantxan-

gorri Taldeak eramaten ditu, baina hor lan egiten dutenek sol-

datapean egiten dute, eguneroko lana da-eta. Haur Liburute-

giak lau urte daramatza eta Ludotekak zortziren bat urte.

Gaztelekuak, berriz, hiru urte. Horiek aparte lagata, hilean

behin ekintza bat egiten da umeekin. Horretarako bazkide izan

behar dira umeak eta kuota bat ordaintzen dute; aurten

borondatea eskatu dugu. Uda da guretzat Aste Santuarekin

batera unerik garrantzitsuena.

Talde bakoitzak bere koadernilo bat dauka, eta hortxe

ipintzen du egunez egun egingo dugun guztia. Horretarako,

maiatzean hezitzaile guztiak elkartzen gara kanpoan asteburu

batean udako plangintza egiteko. Asteburu bat pasatzen dugu

TXANTXANGORRIEK10 URTE BETE DITUZTE

Behar bereziakdituzten umeak ere

hartzen ditugu, noski“ Oso ondopasatzen dugu, baina

lana ere handia da“

Page 15: KALAPUTXI 95

15karenka

Umeek taldean indar handia hartzen dute;jakin egin behar da zein den liderra,zeini bultz egin eta zeini tiraka ibili“

kontzentratuta lanean, eta hortik ateratzen dugu zirriborro

bezalako bat; ez dugu lan guztia asteburu horretan burutzen,

ezin izaten dugu. Denon artean botatzen ditugu ideiak eta

gero taldeka lantzen eta zehazten ditugu. Gero, ostiraletako

bileretan dena ondo-ondo prestatzen dugu.

Plangintzaz gain beste mila gauza daude: lokalak lortzea, ume

asko dira, 249 aurten, eta eskulanak egiteko edo sukaldaritza

tailerrak egiteko lokalak behar izaten ditugu. Talde bakarra-

rentzat ez da zaila izaten ikastolan edo Jaujan edo Zabiel gan-

baran edo dantzetako lokalean sartzea, baina eguraldi txarra

egiten duen egunetan, oso larri ibiltzen gara umeak non sartu

asmatu ezinda. Frontoia, esate baterako, oso leku txarra da,

ezin izaten diogu elkarri entzun eta garrasika hitz egin behar

izaten dugu umeek entzuteko. Zoragarria izango litzateke,

adibidez, Egañaneko frontoia itxiko balute, bueno, eta

eskatzen hasita, komunak ipiniko balituzte... Gauza asko dira

umeekin inora joan aurretik pentsatu beharrekoak: komunak,

jolaserako aukerak, aterpeak, errepiderik eta kaminorik ez

egotea, arriskurik ez izatea...

Erraza izaten da hainbeste ume manejatzea?

Gertatzen dira kasketak txikien artean eta zaharragoekin,

berriz, batzuetan asmatu behar izaten dugu nola esan gauzak

eta nola eraman umeak. Probatuta ikasten da hori. Ume

batzuekin konektatzen duzu eta beste batzuekin beste batek

zuk baino hobeto. “Trukiluak” erabali behar izaten ditugu kon-

trako jarrera erakusten duten umeekin. Umeak beti aritzen

dira begiralea neurtzen, ea noraino iritsi probatzen... “Ez joan

horra” edo “ez egin hori” esan beharrean, beste moduren bat

topatu behar izaten dugu umeak geureganatzeko: jolas modu-

ra planteatuta, arau imaginarioak ezarrita...

Bejondeizuela! Segi horrelaxe aurrerantzean ere.

2000 urtean:Koordinatzaile 1, 9 hezitzaile, 83 ume

2010 urtean:Koordinatzaile 2, 31 hezitzaile, 249 ume

Hasierako hezitzaileak:Alazne Arrizabalaga

Ima Sumac ArrunategiErdotza Flores

Garbiñe GalparsoroAinhoa Goenaga

Jaione ItuarteOihana PlazaolaAinara PlazaolaOihane PrietoLeire Vicente

Helburuak eta baloreak:Ondo pasatuz hezitzea

Ingurua ezagutzeaHaurrak protagonista izatea

ElkarbizitzaErrespetuaHezkidetzaElkarlana

AutonomiaMaitasuna

Ohitura onakEuskara

AniztasunaIntegrazioa

Page 16: KALAPUTXI 95

16 aisialdia

Urpekaritza profesionala eta kirol urpekaritza edo

aisialdikoa ditu oinarritzat Buceo Euskadik…

Baina ordu gehienak urpekaritza profesionalak betetzen

ditu, Mutrikuko dikean ari diren urpekariak adibidez, an-

tzeko lanetan ari diren profesionalak, suhiltzaileak... Oso

lan gogorra izaten da urpekoa. Ordu asko urpean, ur ho-

tzetan, zemento artean, ez da ezer ikusten… baldintzak

ez dira izaten, ez, onenak urpekaritza egiteko. Hogeita

hamar metroko sakoneran egin daitezkeen lan guztiak

egin ditzateke, portuetako lanak, ur azpietako igeltseroak

nolabait esanda. Eta guk jendea horretarako prestatzen

dugu. Espainian dauden hiru eskoletako bat da gurea

urpekaritza profesionalean. Une honetan kataluniarrak,

sevilarrak, kanariarrak… denetarik ditugu gure artean

ikasten. Ez dauka zer ikusirik asialdikoarekin, horretara

zuk nahi duzunean, nahi duzun tokira joaten zara…

Ur gardenak, arrain askokoak, kolore askotako paisaiak

ikus ditzakezu beste horretan.

Baldintza bereziak behar urpekaritza egiteko…

Igeri egiten eta urari beldurrik ez dion edonork egin deza-

ke urpekaritza; zortzi egunen buruan urpean igeri egiteko

gai izan daiteke. Honetan hasi nahi duenak gogoa beste-

rik ez du ekarri behar, beste guztia geuk jarriko dugu eta.

Prestakuntzaren oinarria ekipoaren erabilpenean dago,

urpera eramango den ekipoa ondo erabiltzen ikasi behar

delako. Ekipo deigarria izaten da, tramankulu asko era-

biltzen da urpean, botilak, txalekoak, tutuak… eta

garrantzi handia du horiek behar bezala erabiltzen ikas-

teak. Eta hori, pizinan egiten dugu. Ziurtasun kontuak

asko lantzen ditugu derrigorrezkoak direlako. Arnasa

hartzen irakasten dugu eta arrainak eta antzekoak ikus-

ten badituzu… zer hobeto? Jendea txundituta ateratzen

da urpetik. Pizinan sei modulo egiten dira eta beste bost

modulo itsas zabalean. Hau da oinarrizkoena, hortik

Hogeita hamar urteko esperientziak zerbait esan nahi izango du Javier Aginagaren kurriku-luan. Buceo Euskadiko arima eta buruak badu zer kontatu. Urruti gelditzen diren hasierahaietatik, ur sakonetan ibili da Javi. Gauzak asko aldatu direla dio, eta bere lana eta zaleta-suna den urpekaritzak denetik eman diola.

Aurten Maldiva irletara goazeta bidaia beteta daukagu.

ITSAS ITSAS HHOONNDDOOAANN BARRENABARRENA

Page 17: KALAPUTXI 95

17aisialdia

aurrera nahi diren praktika guztiak egin daitezke. Ikusten

dugunean gai direla urpekaritzan aritzeko ziurtagiri bat

egiten dugu. Ziurtagiri honek munduan zehar urpekaritza

egiteko baimena ematen du.

Gure inguruko kostaren egoera nolakoa da?

Biluzik daude gure inguruak, egoera negargarria da. Itsa-

soak, naturak sortzen duena baino gehiago hartzen bal-

din bada horrek ez du bueltarik. Kantauri aldea eta Medi-

terraneoa antzeko daude. Gehiegizko harrapaketek, itsas

garraioak, itsasoan gertatzen diren istripuek, marea bel-

tzek eta kutsadurak ere izango dute eraginik. Hemen

badira lekuak, Itsaso Hila ematen dutenak, ez da arrainik

ikusten. Gu sarritan joaten gara Itsaso Gorrira, Ozeano

Indikora eta antzekoetara, eta, mementuz, gauza asko

ikus daitezke. Itsaso hauetan babestu dira zenbait eremu,

baina ez denak. Itsaso Gorriaren inguru haietan arrain

kontsumoa ere ez da handia, eta biztanleria ere ez da

hainbestekoa. Iaz Borneo inguruan ibili ginen eta berta-

koek esan ziguten lehen arraunean joaten zirela atuna

harrapatzera, eta orain motorrak jarri dizkietela txalupei

askoz kanporago joan behar dutelako arrantzara. Berta-

koek, kontsumorako baino ez dute harrapatzen arraina,

baina inguru horietan izugarrizko atun arrantzuntziak ibil-

tzen dira, hemengoak ere tartean, eta horien sarekada

batek, bertako bi belaunaldik baino gehiago harrapatzen

dute. Hau Indonesian, Malasian, Maldivasen… leku guz-

tietan gertatzen da.

Duela gutxi arte Ondarruko bi arrantzuntzi marrazoak

harrapatzen ibili dira. Espainia da marrazoen esportatzai-

lerik handiena. Marrazoak urteak behar ditu hazten, eta

martxa honetan ez da alerik geldituko. Baina hau arrain

mota guztiekin gertatu da, bixiguarekin, papardoarekin…

eta antxoa, berdela, zimarroia… horiekin ere antzekoa

gerta daiteke.

Beraz, gauzak hobeto egiten hasi beharko dugu…

Honela jarraituz gero, akuariunetan baino ez ditugu ikusi-

ko arrainak. Gehiegikeriak eta zikinkeriak, kutsadurak,

guztiarekin bukatuko dute.

Baina paisaia zoragarriak ere ikusiko dituzue…

Bai, Maldivak, Galapagoak, Australia… behin baino

gehiagotan izan naiz bertan eta bizitasunez beteta

daude. Mota, kolore… guztietako arrainak, koralak…

benetan ikaragarrizko ikuskizuna izaten da. Dena den, ur

horiek ere zaindu beharrekoak direla uste dut, adituek

diotenez, inguru horietan ere nabaritzen da kaltea. Itsa-

sontzi asko dabil hara eta hona, petroliontziak, kargaon-

tziak… horiek ere kutsadura sortzen dute eta lasai egotea

ez zaigu komeni.

Egoera arriskutsuak ere izango zenituzten…

Asko ez. Hogeita hamar urte hauetan ez dugu sekula

istripurik izan. Marrazo erasoz hildakoak gutxiago dira,

beste edozein modutara hildakoak baino. Mito asko dago

marrazoen inguruan. Australia inguruan egon ginen

marrazo grisen ondoan, eta “paso” egin zuten gutaz.

Edozein modutan, interesgarria da Buceo Euskadiren

web orrria bisitatzea, bertan hamaika kontu eta auke-

ra eskeintzen dute eta.

Paradisuan bezala sentitzenda jendea gure bidaietan.

Page 18: KALAPUTXI 95

18 osasuna

Transgenikoak

ezbaian

Zer dira organismo transgenikoak, eta zein eragin izandezakete?Lehendik ez zeukaten gene bat edo zenbait gene (gutxi) gehi-tuz edo berezko geneetako bat edo batzuk ezgaituz genomaaldatu zaien organismoak dira transgenikoak. Horrelako era-giketak beste organismoengandik defendatzeko edo erasoakgalarazteko egiten dira. Helburu horiexek berak ditu ohikohobekuntza genetikoak ere, baina desberdintasun bat dagobien artean: transgenikoetan, genoma aldatzeko erabiltzenden teknologiari esker, alde batetik aukeratu egin daitezkealdatu nahi diren geneak eta, bestetik, edozein gene motasartu daiteke, espezie bereko beste landare batena edo lan-dareen guztiz bestelakoa den beste organismo batena. Hobe-kuntza genetikoaren ohiko metodoak erabilita ezinezkoa dahalakorik lortzea.

Landare transgenikoetako gene eraldatu edo eraldatu gabe-ko horiek laborantzako beste landareei edo basalandareeisartzen zaizkienean, fluxu genetikoa gertatzen da eta,orduan, organismo mota horren inguruko zalantzak sortzendira:

a)Landareen eraldaketa genetikoak kontrolatu gabeko meta-bolito berriak sorraraz ote daitezke eta halakoak kontsumi-tzen ditugunean alergiak edo antzekoak eragin?

b) Landare transgenikoak inbaditzaile eraginkor bihurtu dai-tezke, eta beste basalandareak ordezkatu eta ekosistemenbiodibertsitatea aldaraz dezakete?

c) Landareei txertatzen zaien antibiotikoen kontrako erresis-tentzia bakterioetara pasatu ote liteke eta horietatik gizakionedo animalien bakterio patogenoetara, eta zenbait gaixota-sun larri kontrolatzea zaildu?

Eta non kokatzen da alde eta aurka daudenen artekoeztabaida?Gure irakurleen artean aitzurra erabiltzen duen edonork esan-go digu ez dagoela tomatea ateratzerik produktu kimikorikerabili gabe, eta hori da hain zuzen ere transgenikoen alde-koek erabiltzen duten argudioetako bat: ea ekoizpen kon-bentzionalean jasangarriagoa ote den barietate tradizionalenlaborantza, ala transgenikoena. Baina laborantzaren iraun-kortasuna faktore oso desberdinekin neurtzen da. Osasun etaingurumen parametroei eta sintesiko produktu fitosanitarioenerabilerari bakarrik erreparatuz, genetikoki eraldatutako orga-nismoak erabiltzen dituen laborantza iraunkorragoa izan lite-ke, gehienetan produktu fitosanitario gutxiago edo bat ere ezaplikatzeko egiten direlako eraldaketa genetikoak. Bainairaunkortasuna bere osotasunean hartuta, alderdi ekonomi-koak ere kontuan izanik, batzuen ustez transgenikoak era-biltzen dituen nekazaritza ez da ekologikoa baino iraunkorra-goa.

Transgenikoen munduan lanean ari diren zientifikoek nekaza-ritza mota hori zenbait onura lortzeko lanabes erabilgarritzatdute, bai errentagarritasunaren aldetik bai kontserbazio-nekazaritza bultzatzeko. 1983an egin zuten landare transge-niko bat lehenbizikoz eta 1994an baimendu zuten estraine-koa. Ordutik hona proba asko eta asko egin dira labore trans-genikoekin, esperimentu batzuk hamar urte jarraian etahamabi ekosistema ezberdinetan landatu izan dira konben-tzionalen ondo-ondoan, ea zer gertatzen zen ikusteko. Diote,beraz, ondo ikertuak daudela. Aitortzen dute gehiago ereegin daitekeela; baina, noraino da beharrezkoa ikertzenjarraitzea? eransten dute.

Nekazaritza ekologikoaren bultzatzaileek, ostera, zera diote,teknologia huts egiten ari dela, eta munduan zehar gertatu-

Orain gutxi izan da Espainiako Estatuan transgenikoen aurkako borro-ka astea. Euskal Herrian labore transgeniko gutxi izanda ere, urteetanborroka gogorrak egin dituzte Iparraldeko laborariek labore motahorien aurka. Gaur eztabaida puri-purian dago transgenikoen aldedaudenen eta nekazaritza ekologikoa defendatzen dutenen artean.Apirilaren bukaeran argitaratu zen Larrun aldizkariaren 142. alea izandugu oinarri artikulu hau idazterakoan.

Page 19: KALAPUTXI 95

19osasuna

tako zenbait adibide jartzen dituzte. Azterketa sakonagoakegitean ere, datu berriak agertzen omen dira bai nekazaritzatransgenikoekin bai konbentzionalarekin zerikusia daukate-nak. Transgenikoetan ikusten dituzten arazoak ikusita, eurenustetan nekazaritzak behar duena, teknologian gero etaurrats gehiago ematearen ordez, ekologikoaren aldeko apus-tua egitea da. Hasteko, produktu kimikoen ororen erabilerabaztertu, eta horri buruz ikertzea, oso gutxi ikertzen baitanekazaritza ekologikoari buruz, transgenikoei eskaintzenzaien finantzazioarekin alderatuta. Batzuek defendatzenduten elkarbizitzari buruz ere zalantza handiak dituzte. Esate-rako, une honetan Nafarroako Erriberan “Monsanto”renartoa landatu dute (Mon 810), eta hori dela-eta, inork ez dulandatzen arto ekologikoa, transgenikoaren polenak kutsatuegiten duelako. Hala ere, guztiz kontrakoa pentsatzen dute-nek diote distantziak, erein denborak, eta beste gauza batzukkontuan izanik arazo horrek baduela konponbidea.

Dena den, dozena erdi enpresak menderatzen dute elikaduramundu globalizatu honetan, eta transgenikoei buruzko iker-keta ere nazioz gaindiko konpainia hauek kontrolatzen dute,eurek jartzen baitute lanak finantzatzeko dirurik gehiena.Beraz, ikerketaren ondorioak ez dira askorentzat fidagarriak.Eta hazien kontrola ere hor dago, hori baita nazioz gaindikokonpainia hauen hurbileko erronka.

Eta kontsumitzaileak nork babesten ditu?

Nekazaritza ekologikoari buruzko Europako Erregelamen-duak, 834/2007 EE Erregelamenduak, alegia, galarazi egitendu produktu ekologikoek edo horietatik eratorritakoak gene-tikoki eraldatutako organismorik izatea; horrexegatik Nafarro-ako Erriberan lehen aipatu ditugun arazoak. Aurretik, legeesparru horren barruan, Transgenikorik Gabeko Eskualdeen

Europako Sarea eratu zen 2003an, labore transgenikoenaurka eta ohiko laboreen alde egiten duten 49 eskualde bil-tzen dituen sarea.

Gure artean, Eusko Jaurlaritzak, 2007ko otsailean, gizakiakedo animaliak elikatzeko labore transgenikorik gabeko eremuizendatu zuen Euskal Autonomi Erkidegoa, eta, horrez gain,laborantza mota desberdinen elkarbizitzarako arau espezifi-koak ezartzeko konpromisoa hartu zuen, betiere ohiko labo-rantzari eta laborantza ekologikoari babesik handiena emate-ko helburuarekin. Deklarazio horiek guztiak arduraren printzi-pioan oinarrituta egiten dituzte, arriskurik ez dagoela egiaz-tatzen duten ebidentzia zientifikoak inolaz ere zalantzan jarrigabe. Iazko urtearen bukaeran genetikoki eraldatutako labo-reak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldiberean nola landu arautzen duen 93/2009 Dekretua onartuzuen.

Page 20: KALAPUTXI 95

20 bertsuak

OKELAR anaiakOKELAR anaiakbertsopaper sariketabertsopaper sariketa

1 Azkenaldian berdintasunazhitz egiten hor dabiltza,egia esan hori litzakeharreman on baten giltza,nire senarra berriz bizi daerrege onenen gisa,azalduko dut nolakoa deneguneroko bizitza.

2 Goizeko bostak punttu-punttuanhasiz nire ibilera,edalontzi bat bete kafesnedaramakiot ohera,eguna goxo hasteko hirumadalenakin gainera,eta muxurik eskaini gabealde egiten du lanera.

3 Goizean goizo jaiki ordukoibiltzen naiz nahiko estu,seme alabak ikastolarajoateako utzi prestu,arropak ondo lixatu etakantzontziloak tolestu,sarritan faltan botatzen ditutsoinean beste bi esku.

4 Egunak joan eta etorribeti nabil berdin berdin,guztia txukun mantendu nahianai ene zenbat ahalegin!etxeko hautsak kendu ondorenbazkari goxoa egin,dena zer eta nere senarraeroso sentitu dadin.

5 Lehen platera lentejak etatipularekin letxuga,gainean berriz legatz freskoasaltsa berdean eskura,ta edateko ardo gorriaedo iturriko ura,baina senarrak beti nahiagoprestatu ez dudan hura.

6 Emaztea da hemen gaixoa,senarra beti senarra!nahiz eta sarri ezpain arteaizaten duen marmarra,postreko sagar tartarengatikesan du: ez dago txarra!lo-kuluxka bat egitea daaxola dion bakarra.

7 Egongelako alfonbran zehardoa zapata ta guzi,beti kentzeko esanagatikberari inporta gutxi,zapaldu duen txakur kakarenarrastoak dizkit utzi,berriz garbitzen jardun beharkoigurtzi eta igurtzi.

8 Nahiz txakur kakak ipini nauennahiko aldarte txarreandiximulatu beharra dakatbere begien aurreanlo nahi du egin emazteakinbuelta eman beharreaneta esan dit masajetxo batemateko bizkarrean.

9 Nire senarrak nola daramanbizitza maila itzela,pentsa izan dut niretzat zer denetxea edo kartzela,nahiz eta jakin sarritan tontahandiena neu naizela,esandakoak egiten ditutberak eskatu bezela.

10 Senarra berriz esnatzerakoumeak etxean dira,eta guztien begiak daudeafariari begira,etxean dudan lan kopuruajaitsi liteke erdira,faltan botatzen diren eskuaksenarrarenak balira.

11 Telebistaren aurrera doaafaldu ondoren bapo,asteburuko futbolen berrieman behar dutelako,ni berriz triste bakar-bakarrikohera joan beharko,eta ohea berotzen diotoheratzen denerako.

12 Gure etxeko martxaren berriorain ederki dakizuemaztearen bizkar gaineanbadago nahikoa pisu,baina halere nola nagoenmaitasunarekin itsu,berdintasunik ez dugu bainabeti gabiltza berdintsu

Ezberdintasunarekin

berdinduta…

Egilea: Egoitz Alkorta “Beano”XXIII. edizioko txapelduna (2007 urtea)

Berdintasunaren gaia pil-pilean dago duela urte batzu-etatik hona, ta horri buruz idaztea pentsatu nuen, ema-kume baten paperean jarrita. Familia arrunt bateanegunero pasatzen diren gauzetaz ohartuta egin nituenbertsoak. Goizean goiz jaiki eta emakume eta gizonez-koen arteko zereginetan dauden ezberdintasunetanohartuta idatzi nituen bertso sortak emakume batenikuspuntutik.

Page 21: KALAPUTXI 95

21bertsuak

OKELAR anaiakOKELAR anaiakbertsopaper sariketabertsopaper sariketa

Ikasle mutrikuarrakbertsotanDoinua: Lagundurikan

danoi

Euskaldunak ez gara

munduan bakarrak

hor daude katalanak,

hor sardiniarrak,

mexikar “repentistak”

eta jamaikarrak

guztiak biltzen gaitu

hizkuntzaren harrak

eta bizitza kantuz

azaldu beharrak

Bertsolaritza bera

hitzaren lekuko

Babel-dorre horretan

denok lagun-hurko.

Mutrikuko gazteak

zeinek ixilduko?

Primeran jardun ziren,

ezin egin uko:

hemen onenak zuek

zarete ta punto!

Iñaki Gurrutxaga

Page 22: KALAPUTXI 95

22 historixa

MUTRIKUKO ESKOLAREN SORRERAIDAZLUMATIK

ORDENAGAILURANTZ (eta 5)Mutrikuk nahiz Tolosak abian jarritako lancastertar eskola mugi-menduari atxiki nahian, Donostiako udalak Manuel Maria Etxe-barriari eskatu zion eskola berriaren egitasmoa egitura eta moldazezan. 1822ko urrian, beraz, Mutrikuko eskola utzi eta berakbultzaturiko eskola umezurtz lagata, egitasmoa bertan beherageratu zen. Ataka hartan, Mutrikuko udalak maisu berria bila-tzeari ekin zion eta, gaitasun txostenak aurkeztu zituzten lauz-pabost hautagaien artean gehiengo nagusiz Jose Manuel Arte-txe (Azkoitia, 1780-?) gailendu zen. Maisu berriaren izendapenabehin betiko gauzatu aurretik, alkateak gizabide txostena eskatuzuen Billabonara, hantxe jardun baitzuen azkenengoz maisuberria izan behar zuenak. Haren erregimen zaharrarekiko atxiki-mendua zalantzan jarri izanagatik ere, “jokamolde politiko nahizmoralari dagokionez, eredugarri eta konstituzioaren aldekotasu-nik eza...” adierazten zuen gutunari men eginez, urriaren 12an,Manuel Antonio Urreiztieta alkateak, lau mila errealez horniturikzegoen maisu postuan onetsi zuen Jose Manuel Artetxe.

1832an, bestalde, Gipuzkoako eskola ikuskaritzak udalari herrikoeskolen nahiz ikasleen berri eman ziezazkion bidalitako galdeki-zunari emandako erantzunei esker dakigu eskolak urte hartan 90ikasle zituela. Jose Manuel Artetxek herriko hezkuntzaren ardu-ra hogeita bost urtez izan ondoren, 1848an, ordura arteko jar-dun aldia agortutzat eman zuen eta herriko agintariei jakinarazizien ekainetik aurrera baldintza hobeak eskaintzen zizkion besteherri batera joateko asmoa zuela. Horrela, bada, berehalakoanSeverino Askorberen eskuetara aldatu zen ordura arte Artetxejaunak gidatu eta hutsik geratutako lanbidearen erantzukizuna.

Eskola XIX. mendean zehar geldotasunez izanik ere bidea urratuzzihoan arren, nesken eskolaratze auziak, tamalez, ordura artekoegoeran zirauen. Edonola ere, 1823ko abenduan Maria Manue-

la Erraztik (Zestoa, 1785-1867), arazoari aurre egin nahirik, nes-ken maistra lanetan aritu ahal izateko diruren bat onar zezalaeskatu zion udalari. Agintariek, aitzitik, dirurik eza argudiatuzudalaren ezintasuna azaldu zioten. Honek, ordea, hiru urteberanduagoko urtarrilean, etsipenari muzin eginez, setatsu,berriro ere eskabide bera luzatu zion udalari. Ordukoan, aldiz,baiezkoa jaso zuen, eta hogeita bost dukateko soldata ezarri zio-ten, baimena urte horretan jarduteko baino ez zela jakinarazita.Zorionez, 1833 urtea bitartean behinik behin, urtero jarraitu ahalizan zuen bere betebeharrean, urtez urte eskabideak aurkeztuzbaieztapena berrets ziezaioten. Horrela izan zedin, ordea, udal-batzak bere ardurapean sendi txiroetako gutxienez sei neskaikasle izateko baldintza ezarri zion udalbatzak. Azken urtean,berriz, diru urritasuna zela eta, izendaturiko hogeita bost duka-ten erdia baizik ez zioten eskaini.

Hezkuntzak bere ibilbide gorabeheratsuan lege egituraketa bate-raturik gabe zuela, 1857an, bizi zuten aldaketa sozio-politikoberrietara egokitu nahian, Claudio Moyano ministroak hezkun-tza arautu eta egituratuko zuen legea atera zuen, handik aurre-ra bere izenez ezaguna egingo zena. Lege hura izan zen, harezgero, maizenik, maisuen nahiz ikastetxeen beharrizanen aldarri-kapenei eusteko euskarri nagusia. Era berean, eskolak orduraarte eskaintzen zuen heziketa murritza gaindituz, irakasgaienmultzoa trinkotuz joan zen eta, horrela, ohiko aritmetika, idaz-keta, irakurketa, gaztelaniaren gramatika, ortografia eta kristauikasbideaz gainera, geometria hastapenak, marrazketa, fisikarennahiz historia naturalaren hastapenak, Espainiako geografiarennahiz historiaren hastapenak, eta historia sakratua ere ezarriziren lehen mailan berenganatu beharreko ikasgaietan.

Maisuek betidanik jasan ohi zuten lansari urrien arazoa agerian

> Mizkiamendiko eskolaren inaugurazioa, 1930 urtean

Page 23: KALAPUTXI 95

23historixa

uzten digu gure herrian maisu zen Askorbe jaunak 1860ko irai-lean udalari zuzenduriko idatzian; “nire egoeran dauden maisugehientsuenak ni baino hobeto ordainduak daudelarik, eskatzai-leak, orain izendatua duen hiru mila eta zazpiehun errealeko sol-data lau mila errealetara igo diezaiotela erregu egiten dio udala-ri”. Esan behar da, lege berriak lehen mailako maisuentzat 4.400errealeko lansaria ezarria zuelarik, hamabi urte beranduago erebere aurretik jardundakoak baino gutxiago irabazten ari zela.

1860ko azaroan, Juan Maria Eguren Gipuzkoako hezkuntza ikus-kariak Mutrikuko eskolara buruturiko ikustaldian, herriko hez-kuntza batzordea sortzeko eginiko eskariarekin batera “horrenbeharrezkoa den nesken eskola sortzeko” diru iturriak ere bilazitzatela eskatu zien. Hurrengo urtean, eskabidea gauzatzekoasmoz, udaletxean nesken eskola hartzeko gela eta Gipuzkoakogobernadoreak izendatu berri zuen Guillerma Goñi maistra iruin-dar berriarentzat bizitokia atondu zituzten. 1862an maistra kexuzen, eskola guztiz egokitua zelarik ere, berrogei neska baizik ezzitzaizkiolako joaten eta eskaria luzatu zion herriko hezkuntzabatzordeari arautegian oinarrituz behartu zitzala neskak eskolarajoan zitezen. Era berean, badirudi herrian hiru emakume ari zire-la hainbat neskato hezten legez kanpo, zilegi ez zen lehia eginez,sei urtetik beherakoak ez ezik, eskolakoen adin tarteko ikasleakere hartzen baitzituzten, sei eta hamar urte bitartekoak, alegia.Goñi andreak jarduera hori galeraz ziezaiela eskatu arren, Mutri-kuko hezkuntza batzordeak auzia konpontzeko borondate han-diegirik jarri ez zuela ikusirik, maistrak lurraldeko hezkuntza ba-tzordearen aurrean salatu eta, 1864an, batzordeak udalari agin-du zion hiruren eskola jarduna berehala eten zezala.

1863an, haatik, Severino Askorbe maisuak, Mutrikuko eskolaibilbidea osaturik, Getariakoaren ardura hartzera zihoala jakina-razi zion udalari. Hurrengo ikasturtearen hasieran hark utzitakotokia betetzera Juan Martinez aurkeztu bazen ere, udala honenizendapenaren aurka oldartu zen errekurtsoa aurkezteko argudiosakonak zituela adieraziz. Neskei zegokienez, bestalde, 1867an,Goñi andereñoak alde eginik, Teodora Iturgaiz etorri zen harenlekua hartzera.

Mutrikun XIX. mendeko azken laurdenean heziketa eskaintza

barreiatu egin zen. Maria Antonia Ibarra (Deba, 1823-1875)Villasanteko Markesa eta Valle de Aguilako kondea zenarekinezkondua, alarguntzean, Karitatearen Alaben Elkartean sartu etahan lan egin zuen Filipinasen hil zen arte. Honek, betidanik izanzuenez Deban neskentzako karitate etxea nahiz eskola sortzekoasmoa, baina gauzatzerik izan ez zuenez, albazeak haren boron-datea bete nahian, Debakoekin mintzatu ostean hangoek egitas-moa ziurtatzerik ez zutenez, Mutrikuri eskaini zion eta honekbaietza eman zuen. Ordurako, Gotzainaren baimenarekin,1884ko otsailean ahizpa elkarte bat hasia zen neskatxoen eskolazein ospitalea zuzentzen. Mendearen hondarrean, 1897ko otsai-lean, hain zuzen, udalbatzak haur ikasle kopuru ugaria ikusirik,mutilen osoko bigarren eskola sortu zuen. Horrela, beraz, ordu-ra arte ari zen Salvador Cormenzanak (Urretxu, 1869-?) herriratuberria zen Aquilino Nuñezen laguntza izan zuen herriko mutilenirakaskuntzaren arduran. XX. mendearen lehenbiziko urtean,Faustina Gangutia (Eskoriatza, 1854-1919) zela udaletxepeanzegon nesken eskolaren arduraduna.

Mende berriarekin eskolatua izatearen kezka landa-auzoetara erehedatu zen. Horrela, beraz, Astigarribian Modesto Larrañagaapaizak (Getaria, 1861-?) 1901ean ekin zionari, hurrengo urteanLuis Ulacia apaizak (?) eman zion jarraipena. Olatzen, orobat,1902an auzotarren eskola Apategi Zaharren egokitu zuten etaMizkiakoek, bide beretik, 1903ko otsailean, udalaren dirulaguntza lortuta horretarako.

Herriko eskolak hiru mendez urraturiko bidea garrantzitsua iza-nik ere, XX. mendean barrena abiatzean, ezin ahantzi, jantziago-ak izatearen irrika areagotuz zihoan heinean, herritar zein agin-tari belaunaldi ezberdinek egin duten eginahal eskerga gauregun dugun eskaintzara irits gintezen.

JOSE ANGEL LIZARDI

INFORMAZIO ITURRIAK: Mutrikuko Udal ArtxibategiaLeyre Arrieta: Mutriku. Gure Historiara HurbiltzenGipuzkoako Elizbarrutiko Artxibategia

> San Miguel eskolako neskak Sor Hermelindarekin, 1933 urtean

Page 24: KALAPUTXI 95

IKERZorionak maiatzaren13an zure lehenengourtebetetzea izan zelako.Segi holako mutil zintzoaizaten. Maitasunez, Toño,Karmele, Aitor, Leire etaManuk.

....

....

.ZO

RIO

N A

GU

RR

AK

....

....

..

JULENZorionak hilaren 11an2 urte bete dituzulako.Aitxitxa, amona eta izeko Felik.

NAIARA eta IBANZorionak bikote apirilaren 29an urteak betekodituzuelako. muxu asko etxekoen partez.

ILUNEOngi etorri Ilune apirilaren21ean iritsi zara guregana.Irrikitan ginen zu gureartean izateko. Marrubizkomuxuak etxekoen partez.

GURENDA, NAHIA eta EKAITZZorionak hirukote!Hiru lore,Hirurak dotore;Zuen familiakoak izateaGuretzat ohore.Muxu handi bana.Etxekoak.

MANEXHIRU, hiru, hiru, kolkuabete MUXU ... Zorionaketa patxituak etxeko txalo-pa mutil zaratatsuai.Tolon-Masillas konpani..

ALAINMaiatzaren 13an... 1 eta1, enpate! zorionak etxe-ko ekipo osoaren partez,batez ere zure arrebatxomaribihurriren partez.Segi holakotxe jatorraizaten. Aupa Athleti!

ARAIAZorionak Araia eta ama-txo Aneri, miatzaren 4anurteak beteko dituzulako.Muxu potoloak familia-ren eta lagunen partez..

RAULZorionak aita maiatzaren27an 35 urte handi egingodituzulako. Marrubizko etatxokolatezko muxu asko-asko. Ama eta Izar.

PILI KATXOArgazkirik aldatu gabe geuere mantenduko ginatekegazte!

ZER

DA

NON DAGO?Ondarroa aldetik Mutrikura errepidez heltzen ari garela, Kar-tutxo eta Etxe Txiki parean, bi seinale daude, abiadan dato-zen ibilgailuei zerbait aditzera ematearren. Lehenengo sei-naleak (1) Samikolla aldera joateko egin beharreko manio-brari buruzko argibideak ematen ditu. Bigarrenak, eskolakoumeentzako pasabideaz ohartarazi.

Bata, belar artean ezkutuan, dagoenik ere ez da ikusten.Bestea, ugerrak janda, zer den ere ez da asmatzen.

Argazkia bidali digun irakurleak adierazi duen moduan, baten

batek egin beharko luke zerbait ezbeharrik gertatu aurretik.

1

2

Page 25: KALAPUTXI 95

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Loretxunian txikiteuan, 1969 urtianAnjel Bazterretxea, Juan Larreina, Joxeba Basterretxea, Luken Goenaga,

Jesus Mari Bazterretxea, Calixto Pagoaga, Justo Uranga...Barra atzean, Joxeba eta Enkarna.

Goiko plaza, 1965 urtean

Etxean argazki zaharren batbaduzu, eta mutrikuar guztiei

erakutsi nahi badiezu...

635 74 83 93635 74 83 93San Miguel kanpofubola, 1976 urtian

Mutriku FTk Touringi 1-0 irabazi eta hirugarren maillara altxatu zan urtekua.

Page 26: KALAPUTXI 95

ODOLA EMATEKO EGUNAKODOLA EMATEKO EGUNAK...OTSAILAK 19......APIRILAK 23......EKAINAK 18......ABUZTUAK 13......URRIAK 22......ABENDUAK 17...arratsaldeko 6etatik aurrera, lehengo anbulatorioan

26 agendia

maiatzak 23Tobalina-Umion-Frias (Artibai MT)ekainak 20Orbaizeta-Urkulu-Donibane Garazi (Burdin Kurutz)ekainak 26Tolosa-Ondarru mendi martxauztailak 2-3-4Saint Laryirailak 12Mendiola-Kurutzeberri-Degurixa-Araotz(Burumendi ME)

irailak 25-26, gaueko martxaEinbar-Urko-Urkaregi-Arnoate-Mutrikuurriak 24Candina mendilerroa (Aurrera MT)azaroak 7Gorbeia (Lumentza)abenduak 12Mutrikun zehar zeharkaldia(Burumendi M.E.)

2010 urteko mendi irteerak

Mutriku, Ondarroa, Deba eta Lekeitioko mendi elkarteak

ZINE FORUM-en hurrengo emanaldiak

maiatza, ITSASOAREN ALABA

ekainak 11, 12, 13 KUBAKO PELIKULEN ZIKLOA

maiatzak 21, barixakuaASTE MUSIKALA Komenduan, 7etan

maiatzak 22, zapatuaASTE MUSIKALA Zabiel plazan, 7etan

maiatzak 22 eta 23Gipuzkoako trainerila txapelketa

maiatzak 28, barixakuaMusika kontzertuaMutrikuko eta Mendaroko musikaeskolak

maiatzak 29, zapatuaErromeria Gure Ametsa dantza talde-ak antolatutaekainak 2, eguaztenaHitzaldia: Esklabutza Euskal Herrian Hizlaria: Jose Antonio Azpiazu Elorza

ekainak 4, barixakuaHitzaldia eta dokumentala: Pirineoeta-ko esklabutzaHizlaria, Fernando Mendiola

ekainak 6, domekaARNOKO VI. MENDI-LASTERKETA

ekainak 13, domekaUmeen Euskal jaia

ekainak 18, barixakuaPiano entzunaldiaMutrikuko eta Mendaroko pianojoleak

ekainak 23, eguaztenaSan juan sua

UDABERRIKO EKITALDIAK

ERAKUSKETAKERAKUSKETAKESKLABOTZA FRANKISMOAN,

errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko Pirinioan

maiatzaren 31tik ekainaren 20raostegun-ostiralak: 19:00 - 21:00zapatu-domekak: 12:00 - 14:00

Kultura udal sailak eta Eusko Ikaskuntzak-ek antolatuta

AUSCHWITZ,izugarrikeria eta heriotza

maiatzaren 30era arteastelehenetik ostiralera: 19:00 - 21:00

zapatu-domekak: 12:00 - 14:00Argazki taldeak eta Kultura udal sailak antolatuta

Page 27: KALAPUTXI 95
Page 28: KALAPUTXI 95