Kalitate estrategia

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    1/12

    KALITATE ESTRATEGIA

    EUSKAL HERRIKOLANBIDE HEZIKETAN

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    2/12

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    3/12

    KALITATE-ESTRATEGIA LH-N

    I) SARRERA

    Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentzia kalitatearen esparruko planak eta proiektuak diseinatzeazeta hedatzeaz arduratzen den erakundea da. Esan dezakegu 2007ko urte bukaeran Lanbide Heziketako guresistemaren kalitate-prozesuko etapa bat amaitu dela.

    Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2007ko abendura bitarteko epea ezarri zuen Ikastetxe Integralen Sarekozentroek 400 punturi dagokion kudeaketa-kalitatearen maila (EFQM ereduaren arabera) eskuratzeko.

    Esan daiteke amaitu dugun etaparen abiapuntua 1997. urtean onartu zen LHko lehen Euskal Plana izan zela;

    honako ezaugarri hau zuen plan hark ezarri zuen kalitate-estrategiak: "kalitatearen ikuspegiek homologarriak izanbehar dute industriak eta zerbitzuek orain arte erabilitakoekin". Estrategia hori bultzatzeko, SAREka programasortu zen ikastetxe publikoetarako, eta ISO 9.001 arauan oinarritutako kalitate-sistema ezartzea izan zenhelburua; ordurako, zenbait ikastetxe publikok ezarrita zeukaten, arrakasta handiz. Itunpeko ikastetxeetakoelkarteei ere laguntza ekonomikoak eman zitzaizkien, haiek beren kudeaketa-sistemak sor zitzaten eta Euskalitek(Kalitaterako Euskal Fundazioa) hezkuntza-sektorerako sortu zituen programetan integra zitezen; EuskalitFundazioaren erreferentea bikaintasunerako EFQM eredua zen.

    Estrategia horrek, zalantzarik gabe, Lanbide Heziketako emaitza orokorrak hobetzen lagundu zuen, eta, gauregun, ez du inork zalantzan jartzen hala izan zenik. Esan dezakegu Lanbide Heziketan ezarritako kalitate-sistemak emaitza onak lortzeko lagungarriak eta eragingarriak izan direla, baina ez dira bakarrak izan; pertsonekegin duten lana beharrezkoa izan da, eta, horrezaz gain, berebiziko garrantzia izan dute LHko Euskal Planakegindako inbertsioek eta emandako baliabideek, hobekuntza-ekimen eta -proiektu ugari egiteko aukera emanbaitute.

    Jarraian, kudeaketa-kalitateari buruzko ziurtagirien inguruan Lanbide Heziketan lortutako emaitzak adieraztendira: kalitatea segurtatzeko sistema (ISO 9.001), EFQM ereduaren araberako kudeaketa-bikaintasuna (urrezko Qeta zilarrezko Q), ingurumenaren kudeaketa-bikaintasuna (Ekoscan, ISO 14001) eta pertsonen kudeaketa-bikaintasuna (Investors in People).

    RESULTADOS CALIDAD 20-12-07

    45

    49

    8

    10

    15

    8

    0 10 20 30 40 50 60

    ISO 9.001

    Q Plata 400 EFQM

    Q Oro 500 EFQM

    ISO 14.001

    Ekoscan

    IiP

    N de CENTROS

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    4/12

    II) IZAN DUGUN ESPERIENTZIARI BURUZKO HAUSNARKETA

    ISO arauarekin eta EFQM ereduarekin, gure bi erreferente nagusiekin, lanean aritu ondoren, zer ondorio atera

    ditzakegu?

    a) ISO araua

    ISO arauak kalitatea ziurtatutadagoela adierazten du, eta zerbitzuetan eta prozesuetan oinarritzen da. Arauakhonako hauek zehaztea eskatzen du: zerbitzua (nolakoa den) eta prozesua (nola egiten den), zerbitzuetan etaprozesuetan lortu nahi diren helburuak edo kalitate-mailak, maila horiek lortzen diren ikuskatzea, desbideratzeakerregistratzea (ez-adostasunak) eta hobekuntza-ekintzen bidez hobetzea.

    ISO 9.001 ziurtagiria izateak konfiantza eta izen ona ematen du, bezeroen beharretara egokitutako produktuaketa zerbitzuak emateko gaitasuna duela adierazten baitu. Euskal Autonomia Erkidegoko LHn ISO arauaezartzeak izugarri lagundu du; esate baterako, zentroen antolaketanabarmen hobetu da, gure lan-prozesuekikokontrola hobea da eta gure ikasleekiko zerbitzuak ere hobeak dira; egiten dugula esaten dugun hori benetanegiten dugula froga dezakegu, eta, halaber, LHko agenteen artean izen ona eta haien konfiantza lortu dugu(enpresak, administrazioak...).

    Arazoei dagokienez, hona hemen horietako zenbait:

    Produktuen eta zerbitzuen kalitatean dago oinarrituta batik bat (oraindik ere, zerbitzuak ziurtatzen dira), bainaplangintzari, prestakuntzari, baliabideen kudeaketari, komunikazioari, bezeroen satisfazio-mailaren ebaluazioari,diseinuari eta etengabeko hobekuntzari buruzko baldintzak ere hartzen ditu arauak.

    Ziurtagiria irudi oneko elementu gisa bakarrikerabiltzeko tentazioa esate baterako, bigarren mailako zerbitzuenziurtapena lortuta ez izaten ahalegindu gara; oro har, zentroaren kudeaketa-sistemaeratzeko erabili da araua;oso positiboa izan da, inolako zalantzarik gabe, baina, zenbaitetan, prozeduretanoinarritutako sistema baino ezdugu lortu, eta, prozesuetan oinarritutako kudeaketa lortze aldera 2000ko ISO arauaren helburua, ez dugunahikoa aurrera egin.

    Ez-adostasunekiko beldurra, lana gaizki egin izanaren seinale izango balitz bezala hartzen baita; horrek, askotan,helburu errazagoak ezartzeko tentaldia izatea ekarri du, edo arrazoien azterketa formalegia eta ez osoerabilgarria egitea.

    ISO 9.001-2000 arauaren araberako kalitatearen kudeaketa-sistemak ere ez gaitu eramango uneko geurezerbitzuei buruzko hausnarketa egitera, ezta gure estrategiari buruz hausnartzera ere. Izan ere, beharrezkoa dazenbait elementuri buruz hausnartzea; esate baterako, zuzendaritzaren zereginak duen garrantzia etaerakundearen maila garrantzitsuenetan helburuak ezartzea. Egia da funtsezkoa dela gure zerbitzuei eta gure

    helburuei buruz berriz ere hausnartzea; izan ere, arlo guztietan gertatzen ari dira aldaketa nabarmenak, baita LHnere, eta are gehiago, gaur egun.

    Azkenik, ISO arauan oinarritutako sistemak, ohituragatik eta bere garaian diseinatu genituen moduagatik, nahikoburokratikoakdira; egun, badakigu premiazkoak ez diren inprimaki eta dokumentu gehiegipilatzen ditugula.

    b) EFQM eredua

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    5/12

    EFQM ereduaren araberako ebaluazioa egiteko, erakundeek beren benetako kudeaketa ebidentziak etaereduak eskaintzen dituen praktika onak aldera ditzakete. Autoebaluazioaren bidez, erakundeek alderdiindartsuak eta hobetzeko arloak bereizi ahal izango dituzte, kudeaketa hobetzeko plana diseinatu eta harenaurrerapenakbalioetsi ahal izango dituzte.

    Ikastetxe Integralen Sarea osatzen duten ia zentro guztiek egin dituzte autoebaluazioak EFQM eredua oinarrihartuta, eta kanpoko enpresek ere egin dizkiete ebaluazioak, Euskalit fundazioak Kalitaterako EuskalFundazioakesaterako; fundazioak, kudeaketa-modua ebaluatu ondoren, sariak ematen dizkie, urrezko Q etazilarrezko Q, kudeaketa-maila jakin bat lortzen duten erakundeei 500 eta 400 puntu, hurrenez hurren;Ebaluatzaileen Klubeko ebaluatzaileek egiten dute kanpo-ebaluazioa.

    EFQM ereduak zentroen kudeaketa-sistemari egindako ekarpen nagusiak, laburbilduta, honako hauek dira:kalitatearen ikuspegia ez da bakarrik zerbitzuetara bideratzen, kudeaketa guztira baizik; kalitatearen ikuspegi

    zabalagoa eta globalagoa; gure prozesuei eta zerbitzuei buruz etengabe hausnartzea; emaitzak prozesuenelementu gidaritzat hartzea; interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asebetetzera bideratutako estrategia etahelburuak.

    EFQM ez da izan autoebaluazioak egiteko eredua bakarrik; kudeaketa-eredua izan da eta hala izaten jarraitzendu oraindik ere, eta ez da ISO arauarekiko bateraezina izan; erabat aurkakoa gertatu da, prozesuakestandarizatzeko ISO araua erabiltzeagomendatzen baitu.

    Jarraian, zentroetan EFQM ereduarekin lan egitean izan ditugun zenbait arazo azalduko ditugu:

    Hasieran, eredua hezkuntzara egokitzeko egindako egokitzapenekin lan egiteko joera hedatu zen, eta horiekedukia murrizten zuten; horri dagokionez, eduki guztia aplikagarritzat hartu eta interpretatzeko ahalegina egiteaerabaki genuen, LHko zentroen errealitatea oinarri hartuta; horregatik argitaratu genuen 2003an InterpretazioGida.

    Irizpideen arabera egituratutaegoteak ebaluazioa egitea zailagoa egiten du; izan ere, prozesuetanoinarritutakokudeaketa egiten da, eta ebaluaziorako, berriz, kudeaketa-irizpideak hartzen dira oinarri (liderrak, pertsonak,planak, baliabideak eta prozesuak kudeatzeko modua eta zer emaitza lortzen diren); eta horiek, egia esan,

    zentroaren prozesu guztiei eragiten diete.

    Ebidentziei buruz barne-ebaluatzaileek izaten duten pertzepzioa oso desberdina izaten da, eta gauza beragertatzen da kanpo-ebaluatzaileek horiei buruz egiten duten balioespenarekin. Ohartu gara nahitaezkoa delaespezializazio- eta ezaguera-maila handia izatea, EFQM eredua oinarri hartuta ebaluatzeko. Ereduak kontzeptuasko erabiltzen ditu eta jarraibideak ematen ditu, baina zentroei ez zaie batere erraza suertatu horiekinterpretatzea.

    Memoriak egitea oso konplexua da eta beharrezkoa da horiek idazteko trebetasuna eta metodologia izatea;

    hortaz, ez da erraza izan horiei ekitea kanpoko laguntzarik izan gabe; bestalde, memorietan emaitza positiboakerakutsi eta negatiboak ahalik eta gehien ezkutatu direnez, ez dugu lortu zentroak lerrokatzea, ezta emaitzen etaerrendimenduaren adierazle egokienak elkarren artean trukatzea ere.

    Onenarekin alderatzeak ez du lagundu zentroak sistema beraren kide gisa sentiarazten; horrenbestez, LHkosistemari egindako ekarpenaterminoa hobeto egokitzen da gure beharretara.

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    6/12

    e) Kalitatearekiko jarrerak

    Azkenik, beste alderdi bat balioetsi behar da: zentroetako pertsonek, guztiok, kalitatearekiko dugun jarrera; esan

    dezakegu aurrera egin dugula, asko gainera, kalitate-sistema ezartzeak eskatzen duen ardura-banaketaridagokionez; hau da, inplikatuta dauden pertsonek ardurak beren gain hartzen dituzte; baina, hala ere, askotan,bereganatze hori formala izaten da, eta ez benetakoa. Agian, ez da gehiegizkoa esatea sistemak aldatu ditugulaeta horietara moldatu garela baina aldaketa handiena ez dugula benetan barneratu, gure prozesuen eta gurelanaren kudeaketarekiko aldaketa kulturala, alegia.

    III) KALITATE-ESTRATEGIA DATORREN EPEALDIRAKO.

    Datozen urteetarako gure kalitate-estrategia ideia bakar batekin adierazi behar bagenuke, hau izan daitekeesaldia: kalitatea denon ardura da.

    Orain arte, kalitatea ezarri beharreko sistematzat hartu dugu, tresnatzat. Etorkizunean, kalitatea handiagoa lotubehar genuke portaerarekin, jarrerarekin, lan egiteko moduarekin; kalitatea ez da gure eguneroko lanari eranstenzaion zerbait, ez da lanaz gainegin behar dugun zerbait. Kalitatea ez datza inprimakiak betetzean; lan egitekomodu jakin bat adierazten du, gure lana hobeto egiteko modu bat ere bai, itxaropenak dituzten pertsonei zeinkolektiboei ematen diegun zerbitzua hobetzeko modua egoera guztietan eta uneoro adierazten du,

    nolabaiteko etekina eskuratzea espero baitute.

    Zer egin behar da, eta nola, Euskadiko LHko sistema osatzen dugun guztiok kalitatearen ikuspegi hori izateko?Hiru estrategia landu nahi ditugu.

    1.- KUDEAKETA-SISTEMA BAKARRA, PROZESUETAN OINARRITUTAKO KUDEAKETASISTEMA (POK)

    Hori litzateke gure lehendabiziko estrategia, eta zentroek duten kudeaketa-sistemari buruzkoa da; kudeaketa-sistema esaten dugunean, zentroek duten kudeatzeko moduaesan nahi da. Hala, estrategia gisa proposatzendugu sistema hori PROZESUETAN oinarritutako Kudeaketa Sistema izatea. Hori litzateke proposatzen dugunguztiaren oinarria.

    Zentroek estandar, arau eta eredu askorekin egin dute lan, eta horrek zalantzak eta nahasketa eragiten ditu;besteak beste, eta ez dira guztiak aipatzen, hauek erabili dituzte: ISO 9.001, ISO 14.001, OSHAS 18.001,Ekoscan, Investors... Horiek guztiek badute ezaugarri komun bat: ziurtagiria lortzeko erakundeek betebeharrekobaldintzak ezartzen dituzte. Jakina, zoragarria litzateke zentro guztietako POK sistemek baldintza horiek beteditzaten lortzea, baina gure asmoa ez da gure kudeaketa-sistemek arau horiek oinarritzat izatea, geureprozesuak baizik. Hauxe litzateke mezu nagusia: prozesuetan oinarritutako eta antolatutako kudeaketa-sistemadugu.

    Prozesuen bidez egituratutako sistema BAKARRA esaten dugu, baina, zer prozesu? Zentro bakoitzak, berea.Horren haritik, LHko eta EPko Sailburuordetzak identifikatutako prozesuak oinarri hartuta, proposamen batdiseinatu dugu. Hona hemen gure proposamena: POK deitu dugun sistema hori zentroen erreferentea izatea,

    k b di i d

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    7/12

    arduradunaren kontua bakarrik balitz bezala kalitatea; bideratzailea izan behar luke, jabeei eta taldeeiprozesuak kudeatzen laguntzeko eta irakasteko, eta ziurtatzeko POK sistema ezartzen ari dela eta behar bezalagauzatzen ari dela. Horrelako sistema ezarri dugu Sailburuordetzan, eta badakigu zenbateko lana ematen duenhura finkatzeak, prozesu baten eta bestaren artean sortzen diren "nahasketak" konpontzeak, eta, halaber,

    badakigu zenbat denbora eskatzen duen jabeei laguntza emateak eta lana errazteak.

    Joan den ikasturtean, lanean aritu ginen POK sistema zentro-sare batean ezartzeko, eta, aurten, bigarren sarebateanezartzeko ari gara lanean. Hau izan da esperientzia horren gauzarik interesgarriena: lehendabiziko aldiz,zuzenean aritu gara lanean, zentroek berek izendatutako prozesu-jabeekin; gure ustez, ekimena ona izan da, eta, jabeentzat, estimulagarria izan da esperientziak elkarren artean trukatzea; hain zuzen ere, ikasturte honetan,denbora luzeago ematen diegu topaketa horiei. Izan dugun eskari-kopurua dela-eta, datorren ikasturterako, bestebi sare antolatu nahi genituzke, interesa duten zentro guztiek, itunpekoek zein publikoek, sistema ezartzekoaukera izan dezaten.

    Laburbilduz, honako hau da gure estrategia: zentro bat, kudeaketa-sistema bat eta bakarra; hau da,prozesuetan oinarritutako kudeaketa-sistema, haren jabeekin. Sistema bakar horrek gero eta hobea izan behardu, eta gai izan behar du, une honetan bertan, ISO 9.001 auditoria gainditzeko. Hori da gure lehendabizikoerronka handia.

    Prozesuetan oinarritutako kudeaketa-sistema integratua, POKI.

    Etorkizunean, sistema horrek berak, prozesu berak dituela, gai izan behar luke ingurumenari buruzko auditoria

    gainditzeko (Ekoscan edo ISO 14.001), edo arriskuen prebentzioari buruzkoa gainditzeko (OSHAS 18.001); bainagure estrategia ez da kalitaterako sistema bat edukitzea, prebentziorako beste bat, ingurumenerako beste bat,eta beste bat...

    Gure ikuspuntua litzateke guk GEURE sistema hobetzea, arauek eskatzen dituzten baldintza guztiak betetzeko.Nola lortuko dugu? Ingurumenari edo prebentzioari buruzko baldintzak bete ahal izateko nahitaezkoak direnjarduerak gure prozesuetan erantsita. Hau da, ingurumenari buruzko auditoria gainditu nahi badugu, zenbait jarduera jakin erantsi beharko ditugu aktiboak eta baliabideak kudeatzen dituen prozesuan, eta beste jarduerabatzuk bestelako prozesuetan. Baina gure POK sistemari eutsi behar genioke, prozesuetan eta jabeetan

    oinarritutako sistema bakarra. Beraz, gure POK sistema integratua litzateke; hau da, POKI.

    Hala, edozein estandarrekin aritu ahal izango ginateke; izan LAP, Ekoscan, izan pertsonak kudeatzekoestandarra (liP, esaterako); kontua da ez genituzkeela gure sistemak sortu behar estandar bakoitzaren baldintzei jarraituz, baizik eta gure sistema, POK sistema, hobetu behar genuke, zentroko gure estrategian ezarritakoestandarretakoak betetzeko gai izan dadin.

    Ingurumenari eta prebentzioari buruzko estandarrei dagokienez, proiektu-talde bat ari da lanean, egun, zenbaitzentrorekin eta aholkularitza batekin; estandar horiek ezartzen dituzten baldintzak betetzeko geratzen zaienari

    buruzko diagnosia egina dute dagoeneko. Hau litzateke hurrengo urratsa: estandar horiek eskatzen dutenalortzeko zer egin behar den papereanzehaztu, eta, zehatz-mehatz, prozesuetan erantsi beharreko jarduerak zeindiren zehaztu, arau bakoitzak ezartzen dituen baldintzak bete ahal izateko.

    Ondoren, ekintza horiek ezartzeak eragingo lukeen kostuaren arazoa izango genuke, eta, hobetze-planenbarruan, zehaztu behar genuke arlo horiei buruzko helburuak proposatzen dituzten zentroei zenbateko laguntzaeman. Baina garbi dago zerk duen lehentasuna: POK sistemak, ahal dela LHko zentro guztietan.

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    8/12

    jakintza-arloka banatuta. Modu hori baliagarria da pertsona-kopuru handia hartzen duten zentroko zerbitzuguztietan. Esate baterako, Alorgune bakoitza arduratzen da bere kudeaketa egiteaz, pertsonena (prestakuntza,harrera, ordutegiak, zaintzak...), baliabideena (gelak, tailerrak). Hortaz, prozesuetan oinarritutako kudeaketa arenabarmenagoa da Guneka proiektuan.

    Aplikazio informatikoa

    POK sistemaren estrategiak badu beste atal bat, automatizazioari buruzkoa; paper-kontuak errazteko etamurrizteko ahalegina egin nahi dugu, funtsezkora iristeko, eta funtsezkoa baztertu gabe. Prozesuakautomatizatzea ona da, baldin eta, prozesuen autokudeaketabenetakoa eta bideragarria izan dadin, nahitaezkoaden malgutasuna galtzen ez bada; erronka horri heldu nahi diogu, zentroei prozesuak kudeatzeko tresnaerabilgarria emanda. Une honetan, Sortzen Taldean ari gara lanean, aplikazio bat diseinatzen eta prestatzen;aplikazioa Sailburuordetzak horren inguruan ezarritako estandarretan oinarrituta egongo da. Horrezaz gain,

    zentroen sare pilotu bat dugu, eta taldearen proposamen teknikoak balioztatuko ditu.

    2.- KUDEAKETA-EREDU PARTEKATUA ETA LERROKATUTA, HOBBIDE

    Sistemaeta ereduhitzak desberdindu egiten ditugu.Sistema gure egiteko moduarideitzen diogu, eta eredua,egiteko modu hori hobetzeko erabiltzen dugun erreferenteari. Horren haritik, EFQM gure eredu edo ispilua izanda, hari begiratuta hobetzeko.

    Gure bigarren estrategia Hobbide eredua da. Baina, zertarako aldatu ereduz?, ezin al dugu orain arte bezalaEFQM ereduarekin lan egiten jarraitu? Bai, jakina, jarrai genezakeen.

    Baina Hobbide ez da EFQMren aurkako eredua edo desberdina. EFQM eredua aurkezteko modu desberdinabaino ez da; gure ustez, Hobbide egokiagoa da, eta gure sistemarekin hobeto lerrokatuta dago.

    Egia da EFQM ereduarekin asko ikasi dugula; kudeaketari buruzko ikuspegi hobea eta osatuagoa eman digu;baina nolabaiteko dualtasuna dago gure kudeatzeko moduaren (prozesuak) eta ebaluatzeko moduaren(irizpideak) artean; oso nekeza egin zaigu gure sistema ebaluatzea EFQM ereduarekin. Bestalde, 400 puntuak

    lortzeko presiopean egon gara, eta, Euskalit fundazioak egindako kanpo-ebaluazioen balantzea osoarrakastatsua izan bada ere, LHko Euskal Planak proposatzen duen ikuspegiaren arabera, egungo kudeaketa-mailari eutsi nahi zaio eta "ebaluazioak eta hobetze-planak" eginez lan egin, guretzat kudeaketaren erreferentziadena ahaztu gabe, hau da, 400 puntuak.

    Alderdi horri dagokionez, galdera hauek egiten dizkiogu gure buruari: irizpidetan antolatuta dagoen EFQM ereduaerabilita ebaluatzea eta REDER sistemaren bidez memoriak ebaluatzea egokiena al da? Honako hau da gureerantzuna: egokiagoa litzateke EFQM ereduaren irakurketa horizontala egitea, gure POK sistemarekin lerrokatuondoren; izan ere, hala, eredua lagungarriagoa izango da prozesuen jabeentzat, prozesuak hobetzeko, eta lan

    gehiago eta hobeto egiten lagundudezake.

    Hona hemen Hobbideren helburua: EFQM ereduaren irakurketa horizontalean oinarritutako eredua izan nahi du, Euskadiko LHren

    testuingurua kontuan hartzen duela, eta gure sistema kudeaketarekin, POK sistemarekin, lerrokatuta. Gure POK sistemako prozesuak errazago ebaluatzeko eredua izan nahi du, horretarako galdetegiak

    erabilita.

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    9/12

    helburua, eta taldeen eta jabeen bidez egitea. Baina, aurretik, prestakuntzan, ahalegin handia egin nahi dugu, etazenbait proba pilotu.

    Zentroetan autoebaluazioak egiteko eta haiek ere hobetze-planak egiteko, aplikazio informatiko bat sortzen ari

    gara. Hari esker, zentro guztien artean partekatzea eta lankidetzan aritzea lortuko dugu; hala, denon ekarpenakjaso beharko dituen sistema osatuko dugu.

    3.- PERTSONENGANDIK HURBILAGOA DEN ESKU-HARTZEA

    Dagoeneko, 10 urte daramatzagu kalitate-prozesuetan lanean, eta orain arteko parte-hartzea nolakoa izan denaztertu eta berrikusi behar dugu; esan dezakegu batik bat sareetan aritu garela lanean, eta, horretan asmatubagenuen ere, sare horietako benetako protagonistak zuzendariak eta/edo kalitate-arduradunak izan dira. Besteekimen batzuk ere jarri ditugu abian; esaterako, prestakuntza-ikastaroak, praktika onen topaketak...

    Baina, orain, bete urrats bat egin nahi dugu, "kalitatea denon ardura da" printzipioari jarraituz, eta, hortaz, kalitate-estrategiarekin batera esku-hartzeko plan egokia behar dugu, protagonista guztientzat.

    Oro har, ideia litzateke adierazitako estrategien esparruan zentroetatik eta haien beharretik hurbilago esku-hartzea, baina inplikatuta dauden kolektibo guztien beharrei eta itxaropenei aurre eginda.

    Horretarako, esku-hartzeko hiru modu adierazi nahi ditugu:

    1. ESKU-HARTZEKO PROIEKTUAK.

    Kalitate-arloaren esku-hartzea orain arte proiektuen bidez egin izan da, eta Proiektu eta Hobetze Taldeak (PHT)deitzen diegu.

    Egun, hauek dira gure PHTak:

    POK (1 eta 2), KSI (kudeaketa-sistema integratua) eta ePOK Sortzen (aplikazio informatikoa).Guneka 1, 2 eta 3 (Guneka proiektua ezartzeko).EFQM 3 (memoriak egiteko).Hobbide (kudeaketa-, autoebaluazio- eta hobekuntza-eredua).IiP 2 (Investors in people).PHT Sailburuordetza (Sailburuordetzaren POK sistema garatzeko).KAPEKA (kalitate-arduradunen praktika-taldea).

    Norabide horri eusteko asmoa dugu, baina mota horretako proiektuetan zentroek gehiago parte-hartzea nahi

    dugu, parte-hartzea bultzatuko duten proiektuak garatuta, eta irizpide hauek kontuan hartzen direla: Proiektuetan aukera-berdintasunarenprintzipioa aplikatzea, zentro guztientzat, publikoak zein itunpekoak

    izan. Parte-hartzaileek konpromisoa hartzea, parte hartzeko baldintzak eta emaitzak ezarrita edo zentroak

    egingo dituen ekarpenak ezarrita. Proiektu guztiek hauek izatea:

    o Komunikazio plana eta aldaketarako kudeaketa plana hala badagokio

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    10/12

    Ildo beretik jarraituz, gainerako esku-hartze proiektuetan parte hartzen dutenekin zuzenago lan egitea litzateke.

    3. JABEEN PRESTAKUNTZA

    Gure ustez, jabeen kudeaketa-gaitasunak hobetzeko ahaleginak egin behar ditugu, eta, bereziki, hiru arlohauetan: taldeen kudeaketa, prozesuen kudeaketa eta autoebaluazioa, Hobbide eredua erabilita.

    Jabeen artean harremana izateko ere, modu ona litzateke.

    4. KALITATE-ARDURADUNEN PRAKTIKA-TALDEA (KAPEKA)

    Hasiberria bada ere, abian da kalitate-arduradunen praktika-taldea; hau da talde horren helburua: zentro

    guztietako arduradunen esperientziak elkarren artean trukatzea eta esperientzia horietatik ikastea.

    KAPEKA taldearentzat burutan dugun lehendabiziko erronka zera da: 2010eko ebaluazioak egiteko erabilikodugun Hobbideren bertsioa adostea; horretarako, 2008an lizentziadunak egiten ari diren ebaluazio-proiektuarenondorioz bilduko ditugun iradokizunak izango dituzte abiapuntu. Nahikoa adostasun-maila duten iradokizunaktxertatzea da helburua.

    5. KALITATE-ARDURADUNEN PRESTAKUNTZA

    Kalitate-arduradunekiko bigarren erronka zera da: haien prestakuntza eta haiek birziklatzea; prestakuntza-proiektu handiagoa bideratzea da gure asmoa, zuzendari-taldeentzat antolatzen diren modulu horien tankerakoa,zentroetan dituzten eginkizunetarako lagungarriak izango diren metodologiei buruzkoa; hau da, dagoenekoHobbidek abian jarrita daukan prestakuntzaren ildo berekoa.

    Zenbait gai erants daitezke, esate baterako: diseinu estrategikorako metodologia, helburuen hedapena,prozesuen kudeaketa, ingurumen-kudeaketa eta arrisku-prebentzioaren kudeaketa, autokudeaketa Guneka,metodologia didaktiko eta pedagogiko berriak, gaitasunen kudeaketa, pertsonen diagnosia eta kudeaketa,taldeen kudeaketa, zaintza teknologikoa eta berrikuntza, eguneratzea kudeaketa-gaietan...

    Halakoak gauzatuz gero, kudeaketaren aholkulariak izango genituzke sistemaren barruan, zenbait kudeaketa-arlotan espezializatuak, eta, hartara, zentroetan esku-hartzeko ahalmena handiagoa litzateke.

    6. HOBETZE-PLANAK BULTZATU

    Bigarren Hobbide estrategian aurrera eginez gero, zentroek hobetze-planak identifikatuko dituzte. Plan horiekbultzatzeko moduren bat asmatu behar dugu; planak mota askotakoak izan daitezke eta zentro gutxi batzuek edoaskok parteka ditzakete; hortaz, esku-hartzeko modu berritzaileak beharko ditugu.

    Esate baterako, bi modu hauetara egin dezakegu:

    o Zentroetako praktika onak identifikatuta edo sistematik kanpoko zentroetakoak, eta horiek Bikaintopaketetan aurkez genitzake, eta, agian, topaketa horiek zabaldu.

    o Azokaren edo hobekuntzen merkatuaren moduko topaketak antolatuta, zentroetako hobetze-planak

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    11/12

    emaitzen konparazio-ebaluazioa egingo dugu, eta, horrezaz gain, ereduaren ezartze-mailaren ebaluazioa,Agentziako Guneka argitalpen ofizialean adierazten den erreferentea abiapuntu hartuta.

    Lan hori egin behar dugula aprobetxatuta, bide batez, pertsonen kudeaketaren diagnosia egiteko metodologia

    diseinatu nahi dugu, eta, hartara, hobetze-planetan arlo hori landu behar duten ikastetxeek erabili ahal izangodute. Metodo horren oinarria Hobbide izango da, eta, liP estandarrarekin, trazabilitatea izango du.

    Pertsonen kudeaketarako estandarren gaiari (liP izan daiteke) heltzeko asmoa dugu, kalitateari, ingurumenari etaprebentzioari buruzko arauekin egin dugun bezalaxe. Hau da, pertsonen kudeaketa-prozesuak eta liderrenkudeaketa-prozesuak hobetu nahi ditugu, estandarrak eskatzen dituen baldintzak betetzeko.

    DMP izeneko tresna oso egokia litzateke, pertsonei buruzko berariazko diagnosia egiteko.

    IV) EMAITZAK

    Nola neurtuko ditugu prozesu horren guztiaren emaitzak? Datorren epealdirako ezarritako helburuen betetze-mailaren arabera.

    Eta zein izango dira helburu horiek?

    2012. urte bukaerarako, kalitateari buruzko helburu estrategiko hauek lortzea dugu xede:

    1.- LHko zentroek 2007. urte amaierarako lortuta zeuzkaten kalitateko emaitzak, beren horretan iraunarazteazgain, hobetu egin dituzte, erantsi dugun taulan ikus daitekeen bezala.

    1.1.- Dagoeneko, 45 zentrok ezarri dute POK sistema, eta ISO 9.001 arauak ematen duen ziurtagiria lortudute.1.2.- 20 zentrok lortu dute POKI sistema ziurtatzea, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauakbeteta.1.3.- 45 zentrok egin dituzte gutxienez hiru autoebaluazio Hobbide eredua erabilita (lizentziadunekegindako autoebaluazioa barne), eta lortu dituzte Hobbideren 400 puntu.

    2.- Lizentziadunen prestakuntzak (kalitatearen arduradunak) hobera egin du nabarmen:2.1.- 61 lizentziadun daude (zentro guztiek dute lizentziadun bana).2.2.- Katalogo modularreko prestakuntza-ikastaroa 61 kalitate-arduradunek egin dute; modulu guztiakegin dituzte eta horietatik %80k birziklatze-saioetan hartu dute parte.2.2.- 50 barne-aholkulari ditugu, arlo guztietarako.

    3.- Prozesuen eta gaien jabeen prestakuntzan ere, nabarmen aurreratu da:3.1.- Hobbide-jabeak izeneko oinarrizko prestakuntza 420 prozesu-jabek egin dute (batez beste, 7 jabeko

    60 zentro).3.2.- Prozesu-jabe guztiek (420) eskuratu dituzte kudeaketarako oinarrizko gaitasunak (taldeak,prozesuak eta Hobbide ereduaren ebaluazioa, aplikazioak barne).

    4.- Zentroen arteko itunak finkatu dira, hobetze-planak egiteko.4.1.- Azokaren esparruan, 30 proiektu baino gehiago egin dira, eta, guztira, 150 zentrok hartu dute parte.

  • 8/3/2019 Kalitate estrategia

    12/12

    12

    EKINTZAK JABEA API UZT ABE API UZT ABE API UZT ABE API UZT ABE API UZT ABE API UZT ABE HELBURUESTRATEGIKOAPOK diseinatzea, ezartzea eta ziurtagiria: 1. sareaPOK diseinatzea, ezartzea eta ziurtagiria: 2. sareaPOK diseinatzea, ezartzea eta ziurtagiria: 3. eta 4. sareakPOKI diseinatzea, ezartzea eta ziurtagiria: 1. sareaPOKI sare berria (aurreikuspena)POKI sare berria (aurreikuspena)ePOK diseinatzea eta ezartzea 45 (ePOK)Memoriak EFQM 3 2 (zilarrezko Q)Guneka proiektuaren ebaluazioaGuneka 1 ezartzeaGuneka 2 ezartzeaGuneka 3 ezartzeaAlorburuak ZZn prestatzea eta ezartzeaHobbide lizentziadun-ikastaroa 61Lizentziadunak birziklatzeko ekintzak 48Ikastaro modularrak lizentziadunentzat 61Aholkulariak kudeaketa-arloetan 50Autoebaluazioa Hobbiderekin (proiektu pilotua barne) 45 (400p)Hobbide prestakuntza jabeentzat 420Jabeak oinarrizko gaitasunak 420Azoka: hobekuntza-planen itunak 30 / 150

    JARDUEREN KRONOGRAMA OROKORRA 2008-2012

    45 ISO

    (POK)20

    (PRL+ISO

    14001)

    20 (Guneka)

    2011 20122007 2008 2009 2010