Click here to load reader

KIROLAK , MUSIKA

  • View
    240

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ONENA DA BAIAIAIAIAIA

Text of KIROLAK , MUSIKA

  • KIROLA,MUSIKA,DENBORAPASAK

  • AURKIBIDEA 1 KIROLAK.....................................................................3 1.1 ESKUBALOIA........................................................ 4 1.1.1 HISTORIA ...................................................... 4 1.1.2 ESKUBALOIA, NEURRIAK ETA ARAUAK....... 4 1.1.3 ESKUBALOIA GAUR EGUN ............................5

    1.2 FUTBOLA........................................................... 6 1.2.1 NUERRIAK ETA ARAUAK.............................. 6 1.2.2 ZELAIAREN EZAUGARRIAK.......................... 6 1.2.3 ARGAZKIAK...................................................8

    1.3 TENISA ............................................................... 9 1.3.1 HISTORIA ...................................................... 9 1.3.2 EZAUGARRI OROKORRAK ........................... 9 1.3.3 TXAPELKETA EZAGUNAK ............................13

    1.4 SASKIBALOIA.................................................... 14 1.4.1 HISTORIA ..................................................... 14 1.4.2 ARGAZKIAK................................................ 16

    2 MUSIKA..................................................................17 2.1 BETAGARRI .......................................................17 2.2 EGURRA TA KITTO.............................................18

    3 DENBORAPASAK .................................................. 19 3.1 SUDOKUAK....................................................... 19 3.2 LETRA ZOPA................................................... 20 3.3 Lotu puntuak ................................................... 21

  • 1 KIROLAK

  • 1.1 ESKUBALOIA

    1.1.1 HISTORIA Aspaldian Grezia zaharrean eskubaloiaren antzerako jolas bat zegoen. Jolas horretan Erroman jolasten zen baina esaten zutenez jakin daiteken gauza bakarra baloi batekin eta eskuarekin jolasten zela. Eskubaloiaren bertsio desberdin asko daude adibidez badago11 jokalarirekin jolasten dena.Orain dagoen eskubaloia Wallstrom izeneko batek sortua omen da 1920.urte inguruan.

    1.1.2 ESKUBALOIA, NEURRIAK ETA ARAUAK Eskubaloian kanpo itxietan jolasten da. Porteriak 3 metroko zabalera du normalen, 2 metroko altuerarekin. Eskubaloian area bat dago zapaldu ezin dena. Area hori porteritik 6 metrora dago. 7 metrotara penaltiko marra dago eta 9 metrotan Golpe Franko lerroa. Faltak 9 metroko marratik ateratzen ditu piboteak. Normalean lateralei edo Erdikoei ateratzen zaieZentralak. Bi eskinetan estremoak egoten dira. Denek atakatzen dute baita defenditu ere. Jubeniletatik aurrera kanbioak nahi direnean egin daitezke. Bestela kategoria txikigoetan, atakatzerakoan bakarrik egin daitezke. Faltak aurretik ondo egin ezkero falta pitatzen da baina ez da ezer egiten, atzetik eusten bada berriz 2 minutu kalera ego tarjeta horia ateratzen da.

  • 1.1.3 ESKUBALOIA GAUR EGUN Eskubaloiak gaur egun, lehen bezala neurri eta arau berdinekin jarraitzen du. Europa guztian praktikatzen da kirol hau eta Champions-a izeneko txapeldunen liga da bertan ospetsuena. Munduko bi talde onenak Athletico eta Bartzelona dira. Orain harte Athleticoren izena Ciudad Real izan da.

  • 1.2 FUTBOLA

    1.2.1 NUERRIAK ETA ARAUAK Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.

    1.2.2 ZELAIAREN EZAUGARRIAK Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da. Markatzeko modua: Zelaia 12cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, 1.5m neurtzen duena eta banderatxo bat duena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago.

  • Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira. Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara. Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan. Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.

  • 1.2.3 ARGAZKIAK

  • 1.3 TENISA

    1.3.1 HISTORIA Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Mende haren amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko.

    1.3.2 EZAUGARRI OROKORRAK Jokoaren helburua: Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren. Jokoaren modalitateak: Partida edo norgehiagokak banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen

  • dira. Badira bai profesionalentzako, bai afizionatuentzako lehiaketak. Zelaiko zorua: ezberdina izan daiteke lehiaketa batetik bestera. Gehien erabiltzen direnak lur trinkoz, belarrez eta material sintetikoz eginak dira. Erraketa: Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea (sokateria) da, bere heldulekua duena. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera. Pilota: Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea. Sarea: Tenis zelaia bitan banatzen du. Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da. Kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten diote. Sarearen zuloek txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak. Partidaren iraupena: Ez da denboraz neurtzen, jokalariek lortu behar duten set kopuru jakin batez baizik. Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek,

  • berriz, hiru. Partida, jokalarietako batek hiru (gizonezkoek) edo bi (emakumeek) set irabaztean bukatzen da. Puntuazioa: Set bakoitza hainbat joko edo gametan banatzen da. Set bat irabazteko, jokalariak sei joko lortu behar ditu, aurkariaren gain gutxienez bi jokotako aldea izanik. Halako alderik ez badago, jokoak aurrera egingo du jokalarien artean bi jokoren aldea lortu arte. Set batean jokalariek seina jokotan berdintzen badute, txapelketa askotan tie-break edo bat-bateko heriotza izeneko desberdinketa sistema erabiltzen da: jokoak aurrera egiten du bietan batek zazpi puntu lortu arte; horretara iritsi denak bi puntuko aldea baldin badu, berea da jokoa; aldea txikiagoa baldin bada, jokoan jarraitzen dute, bietako batek bi puntuko aldea lortu arte. Lau puntu lehenengo ateratzen dituenak eskuratzen du jokoa. Hiru puntura berdintzen badute (deuce), bi puntu segidan atera behar dira jokoa eskuratzeko. Aurrera egiten du jokoak halakorik gertatu arte. Jokoan puntuak ez dira era korrelatiboan kontatzen: ateratako lehen puntuari 15 puntu ematen zaizkio, bigarrenari 30 eta hirugarrenari 40; laugarren puntua ateratzeak, berriz, jokoa eskuratzean esan nahi du, gorago aipatutako berdinketa kasuak salbu.

    Kolpeak: Partidan pilota erraketaz jotzeari deitzen zaio horrela. Pilotari norberaren zelaian lurra jo ondoren nahiz jo

  • aurretik eman dakioke kolpea. Botea eman ondoren, drive eta errebes kolpeak erabiltzen dira: lehenengoan, erraketari eusten zaion alde beretik ematen da kolpea; bigarrenean kontrako aldetik. Botearen aurretiko kolpeetan bolea da aipagarriena. Lehenengoak zelaiaren atzealdetik eman ohi dira; boleak, berriz, sarearen hurbiletik. Jotzean pilotari ematen zaion efektuaren (edo gurpilaren) arabera, aldaki desberdinak izaten ditugu. Kolpe mota bakoitzerako erraketari eusteko era desberdina izaten da. Sakea: Zerbitzu esaten zaion ekintza honen bidez, pilota jokoan jartzen da. Norberaren zelai eremuko hondoko marraren atzetik egin behar da, marra zapaldu gabe. Kolpea hartu ondoren, pilotak sare gainetik pasa eta aurkariaren sake eremuan, diagonalki kontrakoan, jo behar du lurra. Zuzena izan arren, pilotak sarea ukitu badu, let gertatu dela esaten da, eta berriz egin behar da sakea. Zerbitzua puntu bako