36

Kontu Lepo 14.alie

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kontu Lepo Azpeitiko Gaztetxien fantzinie. Kissston fantzinie.

Citation preview

Page 1: Kontu Lepo 14.alie
Page 2: Kontu Lepo 14.alie
Page 3: Kontu Lepo 14.alie

txileTxileko hezkuntza sistema azalduko

digu bertan bost hilabetean bizitzen

egon den errezildar batek. Hezkuntza

ikusteko modua aldatu zaiola dio

Dagoeneko badaukagu Azpeitian ere Zero Zabor taldea.

Bere programaren nondik norakoak aurkeztu eta herritar guz-

tion artean hondakinik izango ez duen herri bat sortzeko

biderik onena aurkizea nahi du. Azpeitiko Gaztetxeak ere bat

egiten du ZZ programarekin

Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean

sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez

zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-

de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango

duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-

zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu

honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.

[email protected] Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea

Eurpan egoera kaxkartzen ari da

nekazarientzako. Genetikoki altera-

tutako haziekin nekazari txikiak itot-

zen ari dira, gosea ereiten ari dira

azpeit

ian

zer

?-ta

n

haziak europan

Page 4: Kontu Lepo 14.alie

1

GURE ETXIE

Hainbat arazo, aburu eta

komeriren ondoren, azkenean, kalean

da Kontuleporen 14.alea. Edukitko

arazo guztien berri eman genezake,

xehetasunekin atzerapena justifikatu,

baina inori ere inolako esplikazioik

eman beharrik ez dugunez, gurea egi-

tera mugatuko gara.

Aurreko alean aurreratu beza-

la, Jose Artetxe eta Biladi elkarteko

hainbat kide izan genituen gure etxean

beraiek burutu ohi duten lana eta

Palestinako errefuxiatu kanpoetako

egoeraren berri emateko. Benetan inte-

resgarria izan zen konpromezuz beteri-

ko pertsona hauen esperientzia lehen

pertsonan ezagutu eta ekarritako infor-

mazio guztiaren jabe egitea. Egunari

afari eta tertulia gozo batekin eman

genion amaiera, une hauetan sortzen

den giroaz baliatuz gertutasunean hitz

egiteko.

Gogoratu ekimen hau palesti-

nara bidaltzeko sendagai bilketako kan-

painaren barnean kokatu genuela, eta

osotasunean erantzun ikaragarri izan

zuela. Haserako aurreikuspenak guztiz

gaindituz, bi maleta sendagaiez betet-

zea lortu dugu Azpeitiarron laguntzari

esker, herritar eta farmazietako konpro-

mezuaren ondorioz. Mila esker bihotz

bihotzez hau posible egin duten orori,

urrutitik eskertu eta aprobetxatuko dute

gure lana.

Arrakastak alde batera utzi

gabe, euskal presoak euskal herriratze-

aren alde eginiko eskalada txapelketari

emango diogu lekua. Herri honetan

kirol honekiko dagoen zaletasuna

berretsiz, 100 eskalatzailetik gora izan

genituen gurean beraien trebetasuna

erakusten. Txapelketa, azken urteetan

bezala, 3 ataletan banatu zen;

Hasiberriak, herrikoiak eta elitekoak.

Lehenengoan 30 bat gaztek haru zuten

parte goizaldean, bigarrengoan 60 bat

Bildutako sendagaiak Palestinan

Page 5: Kontu Lepo 14.alie

lagunek eta amaitzeko, elitekoen

lehian, 15 bat lagunek. Barruan Euskal

herriko txapelketa ofizialak biltzen ez

duen eskalatzaile kopuruak beraien

lana egin bitartean kanpoan umeentza-

ko rokodromo txikia genuen prestatua,

honek ere erantzun itzela izan zuelarik

herriko txikitxoenen eskutik.

Orokorrean benetan ikusgarria larunbat

hartan gure etxean bizitakoa.

Festa giroari ere lekurik kent-

zen ez diogunez, Santo Tomasetan,

beste behin, gaztetxeko karro famatua-

rekin zeharkatu genituen herriko kale-

ak. Sagardo eta trikiti soinuaz lagundu-

ta dantzari prestuak martxan jarri geni-

tuen, herriak egun honetan behar duen

alaitasun, partehartze eta humorea

kaleetan zabalduz. Azpimarratzekoa

ere gaztetxeko dantza ikastaroetan ika-

sitakoa praktikan jarri zuten gazteena,

argi erakutsi baitziguten ez zirela alpe-

rrikakoak izan irakasle bolondresen

ahaleginak. Zorionak dantzari berri guz-

tiei!!!

Aurreko alean esan bezala,

gaztetxean ez da ikastarorik faltako, eta

gainean dugu proposamen berri bat;

elektrizitate tilerra. Urtarriletik aurrera

izango dira ikasgaiak eta bertan eletrizi-

tatearen inguruko oinarrizko ezagutzak

izateko aukera izango dugu. Lehen

bilera egin eta bertara gerturatu zirenek

hala erabakita, astelehenetan izango

dira azkenik ikastaro hauek, gaueko

21:00ak aldera. Txispa zaleentzat

aukera ezin hobea!

Gabonen inguruan ere beste

behin jaiotz alternatiboen erakusketa

izan genuen herriko enparantza nagu-

sian. Ez zen inor oharkabean pasa, ez

horixe!

2011. urte atzean lagata, urte

berria indartsu hasi dugula esan gene-

zake. Lehen asteburuan, “egin dezagun

bidea” manifestaldi nazionala zela eta

Bilbon, ez genuen pintxo poteorik izan,

presoen eskubideen aldeko mobiliza-

ziora ez joateko arrazoirik ez ematea-

rren eta era honetara gure konprome-

zua erakutsiz. Azpeititik ateratako auto-

bus andanak erakutsi zuen azpeitiarrok

gai honekin dugun sentsibilitatea.

Lehen astea hutsik, baina

ondorengo hiruak topetaraino!!!

2

Jaiotza alternatiboetako bat plazan

Page 6: Kontu Lepo 14.alie

Izan ere, urtea behar bezala-

hasteko, kontzertuz beteriko hilabetea

izan dugu urtarrila. Lehenik eta behin,

urtarrilaren 14 larunbatean, 3 talde gaz-

teren emanaldia izan genuen gurean;

Belar Txarrak, Gazte Iraultza eta The

Convicts hain zuzen. Lehengo taldea

lehen aldiz ere gaztetxean jotzeko

aukera izan zuen talde azpeitiarra da,

eta beste biak Aretxabaleta eta

Arrasatekoak hurrenez hurren.

Azken aldian larunbatero egin

ohi dugun pintxo-poteoarekin giroa

berotu eta egun biribila botatzeko auke-

ra izan genuen.

Lehen esan bezala, kontzertuz

oparoa izan dugu gaztetxea eta arra-

kastatsuenetarikoa Fridays Crew talde-

aren diska presentazio eguna izan zen.

Hilaren 21ean aurkeztu zuten diska

Kaleko Urdangak eta N.P.J taldeen

laguntzaz, eta San Sebastian eguna

pasatu berria izan arren ikaragarrizko

festa izan genuen. 300 bat lagunetik

gora izan ginen kontzertuaz gozatzen

eta giro paregabea izan genuen gau

osan zehar.

Hilari amaiera paregabea ema-

teko azken kontzertu baten berri ema-

tea dagokigu, Hell Beer Boys eta BC

Boombs taldeek eskeini zigutena hain

zuzen. Azken hauek ere diska berria

aurkezteko biran homen dabiltza eta

gurean ere horretarako aukera eman

nahi izan genion. Hirukote bizkaitiarrak

Hell Beer Boys talde beteranoaren

laguntza darabil bira honetan eta bene-

tan kontzertu ineteresgarria osatu zuten

bien artean. Ohikoa den eran, parega-

be joan zen arratsaldeko pintxo-poteo-

tik itxiera arte.

Kontzertuak alde batera utziz,

"egin dezagun bidea" ekimenaren bai-

tan antolatzen diren azken ostiraletako

ekintza gure etxean burutu zen urtarri-

lean, presoen aldeko mus txapelketa.

Bikoteko 10 euro ordainduz ikaragarriz-

ko otarra eskuratzeko aukera izan

zuten parte-hartzaileek; Arkumea,

gazta, baba gorriak, intxaurrak, txakoli-

na, Kontulepo ale batzuk eta beste

hainbat euskal produktuz osatutakoa,

ikaragarria!!! Honez gain, euskal herri-

ko mus txapelketan parte hartzeko sail-

kapen fase bezala ere erabili zen, eta

29 bikotek hartu zuten parte.

3

Mus txapelketako ibazle eta ibazaleordeak, saria jasotzen

Page 7: Kontu Lepo 14.alie

4

Page 8: Kontu Lepo 14.alie

Oraingo ale honetan, lehentxe-

ago hitz egindako gai bat ekarri behar

dugu gogora. Zaborren kudeaketa eta

Lapatx zabortegiaren inguruko gaia,

hain zuzen ere. 2010ean jakinera eman

genuen Lapatx 2009an itxi beharra

zegoela legez, baina instituzioen utzike-

riagatik, besteak beste, bizia luzatzeko

erabakia hartu zen. Denok dakigun

bezala, iritsi da 2012a, eta oraindik ere

lurrinak isurtzen eta zaborrak pilatzen

jarraitzen du zabortegiak. Azpeitiko udal-

batzarrak aho batez eskatu zion Lapatx

S. A enpresari (zabortegia kudeatzen

duen enpresa), zabortegia behin betik

ixteko, baina hortik aurrera ez dakigu

prozesu hori zertan datzan. Egunean

300 tona hondakin jasotzen ditu zaborte-

giak, bertatik jakitera ematen dutenez,

eta oraindik ere proposamen zentzuzko-

ena mahai gainean dagoen arren, inork

ez daki martxan jarriko den ala ez.

Zero Zabor programa da hori,

eta Azpeitiko Gaztetxeak berau babestu

izan du beti. Birziklatzen beti saiatu izan

garen arren, etxeko lanak egitea erabaki

dugu, eta zabor gutxiago sortzeko eta

sortzen duguna ahalik eta egokien kude-

atzeko sistema jartzen ari gara gure

etxean. Guztioi eskatzen dizuegu horre-

tan hasteko; etxe, taberna, denda, tailer

etabarri.

Poztekoa da abenduan Azpeitia

Zero Zabor Taldea sortu dela ikustea.

Aurkezpena egin ondoren, batzar zabala

ere prestatu zuten interesa zeukatenek

bertan parte hartzeko. “Taldea zabalduz”

doala egunez egun diote bertako kideek.

Dinamikan buru belarri sartzeko gogoza-

gertu diren herritarrak badaudela jakina-

razi dute gainera. Beste batzuek, maila

ezberdinetan euren ekarpena eginez

parte hartzeko asmoa agertu dute.

Horrela, 30 lagunetik gora bildu direla

zero zabor programa

5

AZZko zenbait kide Hernanin izan ziren hango zabor sistema bertatik bertara ezagutzera

Page 9: Kontu Lepo 14.alie

6

Azpeitia Zero

Zaborren inguruan bi

astan egin dituzten

ekimenei esker.

Hi tzordura

agertutako herrita-

rrei, taldearen helbu-

rua “Zero Zabor pro-

grama herrian mart-

xan jartzea” zela

azaldu zitzaien. Argi

dute ordea, “herritar-

go zabalarekin egin beharreko bidea

dela eta horretarako urratsak pixkanaka”

eman beharko direla. Hasteko, herrita-

rrei “ahalik eta informazio gehien helara-

zi” nahi diete, ondoren “eztabaidari bidea

zabalduz”. Modu horretan, “herritarren

artean norabidea zehaztea eta martxan

jartzea” bilatu nahi dute Azpeitia Zero

Zaborrekoek. Beste hainbat puntu ere

aritu ziren batzarrean, lapatxen egoeraz,

Gipuzkoan zabaldu den eztabaidaren

inguruan, aldaketaren beharraz…

Hurbildu zirenekin zein interesa

daukaten edonorekin harremana izate-

ko, bitartekoak jarri dituzte martxan.

Antolatzeko eta komunikatzeko“gaur

egungo errealitatera egokitu beharraz”

ohartuta egin dute hori guztia. Datozen

egunetan, herritarrei informazioa bide-

ratzen hasiko da taldea eta “bide hau

batera egitera” gonbidatu dituzte herrita-

rrak, heurekin harremanetan jarriz.

Zero Zabor Programa

Zero Zabor programaren xedea gure

eguneroko jardunean erabili behar ditu-

gun materialak alferrik galdu eta elemen-

tu kutsakor bihurtzen ez uztean datza.

Erabilitako produktuak ustiatu ondoren

irtenbidea eman behar zaie, zaborrik ez

sortzerairisteko momentura arte.

Horretarako hiru ildo jarraitzeko propo-

samena egiten du programak, eta hona-

ko ordenean bertan:

-murriztea: hondakinik onena sortzen

ez dena baita;

-berrerabilpena: produktuaren bizitza

luzatzea ahalbidetzen baita hondakinak

sortzeari utziz;

-birziklapena: sortu ditugun hondakinek

jasotzen duten tratamendua zabor bihur

ez daitezen.

Natur baliabideak ustiatu eta

gutxitzen diren bitartean, material horiek

berreskuratzen uzten ez digun sistema

linealetik, diseinu egoki baten bidez

material berreskuragarriak erabiltzen

dituen eta materialak berreskuratzeko

bilketa sistema egokia ezartzean datzan

sistema zirkularrera pasatzea da progra-

mak proposatu nahi duena.

Badakigu zaila egiten zaigula

gure ohiturak aldatzea, baina sortu

dugun egoera honi aurre egiteko arazo-

aren inguruan kontzientziazioa eta inpli-

kazioa beharrezkoak dira, ezinbestekoa

baita arazoari errotik konpontzea.

Proiektu hau herriaren onurarako dela-

koan gaude, eta horregatik babesten

dugu Gaztetxetik ere.

Page 10: Kontu Lepo 14.alie

Hamar urte igaro dira bata

herritik joan zenetik. Besteak bi urte

igaro ditu Azpeititik kanpo. 2001. urte-

ko urrian ihes egin zuen Xabier

Etxeberria “Txapi”-k eta 2003an

Frantziako Bourges herrian atxilotu

zuten Jabi Agirre herritarrarekin bate-

ra. Olatz Izagirre urnietarraren bila,

bera bizi zen Azpeitiko etxera joan zen

Guardia Zibila 2009an, Segi gazte era-

kundearen aurkako operazioaren bai-

tan. Baina ez zuten etxean aurkitu eta

2010eko maiatzean atxilotu zuten

Ziburun.

Sei urteko tartea egon da

baten atxiloketatik bestearenera eta

espetxealdiko denbora ere ezberdina

izan da. Baina biek dakite herritik kilo-

metro askotara, zelda barruan preso

egotea zer den. Txapik gogoan du

Jabirekin batera atxilotu zuten une

hura: “nahiko bortitza izan zen, jipoi

dezentea jaso genuen, nahiz eta ondo-

ren komisaldegian gurekiko tratua

zuzena izan zen”.

Olatzen kasuan, lehen atxilot-

ze saiakera hutsean geratu zen: “ordu-

rako ihes eginda nengoen. Ipar Euskal

Herrira jo nuen nire bizitzarekin jarrait-

zeko asmoz”. Behin han egonik ordea,

espainiar estatuak Izagirreren eta ego-

era berean aurkitzen ziren beste hiru

gazteren atxilotze eta espainiaratze

agindua eman zuen.

Atxilotuak izan zirenean, gaz-

teak ziren biak ere. Txapik 28 urte

zituen eta Olatzek 27. Azken urteotako

sarekada handiei erreparatuta, euskal

gazteen aurkako joera nabarmena izan

dela esan daiteke. Izagirreren bila joan

ziren hartan ere, ia berrogei gazte atxi-

lotu baitzituzten Euskal Herri osoan.

Zentzu horretan, atzetik etor daitezkeen

belaunaldiak geldiarazteko nahia dago-

ela dio Xabier Etxeberriak: “gazteria

sektore dinamikoena izanik, beroni bel-

durra sartzeko saiakera delakoan

7

(Zulotik) Atera berritan lurra hartu nahian

Hamarkada oso bat igaro du Xabier Etxeberria “Txapi”-k herritik kanpo. Olatz

Izagirre Azpeitiko bizi laguna ere, bi urtez hemendik at egon da. Biek ezagutu

dute kartzelan egotea zer den. Baina orain, Azpeitian aurkitzen dira berriro, eta

oraindik “lurreratze prozesuan” daudela diote biek.

Page 11: Kontu Lepo 14.alie

nago”. Urnietakoak ere, gazteriak duen

borrokarako “aitzindaritza eta freskota-

suna” azpimarratu du. Eta bere iritziz,

edozein borrokaren etorkizuna delako

izan da historikoki kolpatuena.

Baina biak ados datoz errepre-

sioak borrokarako grina ez duela eza-

batu esaterakoan. Txapik “boomerang

efektua” aipatzen du: “gazte belaunaldi

bat ahultzeko edo ezabatzeko saiake-

rak, askotan gazte gehiago konprome-

titzea ekarri du”. Bestalde, Olatzek

egungo testuinguruari erreparatuta,

“pixkanaka mugimendua sortzen” ari

dela dio. 2009. urteko Segiren aurkako

operazioaz geroztik, beste bi sarekada

izan dira gazteen aurka. “Urtebeteko

tartean, 70-80 gazte izan dira atxilotuak,

torturatuak eta horietako asko espetxe-

ratuak”. Baina hainbeste militante

espetxean egon arren, prozesu berri

baten atarian omen dago gazte mugi-

mendua. “Eta hori gazteek konprometit-

zeko prest jarraitzen dutelako da” dio

Izagirrek.

Espetxean egoteak dakarren

ezintasuna ere, oso presente dute biek

oraindik. Etxeberriak, “askatasuna

mugatu eta bizitzako etapa bat lapurtu”

dioten sentipena du. Baina argi dauka

bestalde, Euskal Herriaren aldeko

borrokagatik “ordaindu beharreko

prezioa” dela. Izagirrek ere eremu

eta errealitate naturaletik atera eta

zulo batera sartzea gogorra dela

aipatzen du. Aitzitik, sistema horrek

atzean duen “kikiltzeko eta beldurra

sartzeko helburua” ez dela erdiesten

dio, espetxeak ez duela presoen

konpromezua deusezten hain justu.

Urte gehiago edo gutxiago

kartzelan pasata, baina aske dira

biak gaur egun. Txapi, urriaren 6an gel-

ditu zen aske epaileak bere karguetatik

absolbitu ondoren. Olatz berriz, azaroa-

ren 8an askatu zuten 12.000 euroko

bermepean. Une pozgarriak izaten dira

presoak etxeratzen direnekoak, baina

eurek, gogoan izaten dituzte espetxeal-

dian kide izan eta oraindik barruan

jarraitzen dutenak. Hargatik, aske gera-

tu arren, saiatzen dira euren elkartasu-

na ahal den neurrian espetxeetara hela-

razten. Izagirrek esaterako “gutunak

idatziz edo senitartekoen bidez animoak

eta besarkadak igorriz” mantentzen du

komunikazioa. Etxeberriak ere “egune-

ro” oroitzen dituela dio barruan geratuak

eta saiatzen dela haien senideekin

komunikazioa iraunkorki mantentzen.

Bata azpeitiarra da eta bestea

Urnietakoa den arren, Azpeitian bizi da.

Norbere espetxealdiak iraun duen bitar-

tean herrian izandako aldaketak Txapik

modu deigarriagoan ikusi ditu. Olatz bi

urtez baino ez baita egon Azpeititik

kanpo eta ondorioz, gauzek berdintsu

jarraitzen dutelakoan dago. Etxeberriak

aldiz, herria gaur egun “irekiagoa” dela

dio: “mugimendu gehiago dago arlo

guztietan, kirolean, kulturan, festei

dagokienean... eta balore aldaketa bat

izan dela urteotan esango nuke”.

8

Page 12: Kontu Lepo 14.alie

9

Mugimenduari eta hautsak

harrotzeko nahiari erreparatuta, gazte

azpeitiarrak lanean ari direnaren senti-

pena dute biek. Izagirrek, “kanpotik”

begiratzen duela dio, oraindik bi hilabe-

te ez direla itzuli zenetik eta azpeitiarra

ez denez, ezin duela bilakaeraren ingu-

ruan iritzirik eman. Baina hala ere, gau-

zak antolatzen direla ikusten omen du

eta adibide bezala, “eguberrietarako

gaztetxean antolatutako egitaraua” jarri

du. Azpeitiko gazteen beharrak asetze-

ko saiakera badagoela dio urnietarrak.

Etxeberriak berriz, “bizi” somatzen du

herriko gazteria: “gure garaian baino

jende gehiago mugitzen dela esango

nuke, eta baita irudimen gehiago dago-

ela ere”. Eta Kontu Lepo fanzinearen

ideia gustuko du azpeitiarrak: “80.

hamarkadako kontua zela oroitzen du

eta berreskuratu izana, polita iruditzen

zait”. Gainera, alternatibak eskaintzeko

halako iniziatibak garatzea, beharrez-

koa dela dio.

Xabier Etxeberria herriratu zela

bi hilabete bete dira dagoeneko. Olatz

Izagirre aske dagoela berriz, urtarrilaren

hasieran beteko da epe bera. Biek ere,

oraindik “lurra hartzen” ari direla jakina-

razi dute, eta hargatik, Azpeitiko egune-

rokotasunarekin lotutako zenbait kontu

baloratzeko zailtasunak dituztela aitortu

ere bai. Txapik dioenez, berriro herrian

egotera ohitze prozesua ez da eguneta-

ko kontua, “hilabeteetakoa edo akaso

urteetakoa, baizik”. Irribarrez dio “jende-

ari hilabeteko oporren ostean itzulera

gogorra egiten bazaio, pentsa hamar

urte Azpeititik kanpo egon eta gero”.

Olatzek ere bat egiten du iritzi horrekin.

“Kartzelan egunak erabat zorrotz egitu-

ratuta izatetik, kanpora irten gara eta ez

dugu lanik, zer eginik...”. Kosta egiten

omen zaio non kokatu jakitea: “jendea

bere eguneroko kontuetan murgilduta

dago eta guk denbora mordoa nola bete

ez dakigunez, badirudi horrekin talka

egiten dugula”.

Ea ba eurek nahi duten egune-

rokotasuna erdiesteko aukera izaten

duten. Espetxean behartuta igarotako

denbora ez die inork itzuliko baina aske

geratu berritan duten denbora eurek

nahi bezala aprobetxatzeko aukera

badute behintzat. Ongi etorri eta zorte

on biei!

Izarraitz pilotalekuan Euskal Herri osoko preso ohiek emandako prentsaurrekoa

Page 13: Kontu Lepo 14.alie

10

etxera, herrira, kalera... zenbat aburu

Euskal preso eta gatazkaren baitan izandako atxilotuen inguruko hausnar-

ketetan beti egon izan dira preso hauei politiko etiketa kendu nahi izan dietenak,

“hiltzaile” soil gisa sailkatu beharko genituzkeela azpimarratuz. Ditugun preso guz-

tiek odol deliturik ez dutela esan beharrik ez izan arren, preso guzti hauen kartze-

la zigorrak politikoak dira, atxilotzetik espetxetik irtetzeraino (kasu onenetan).

Euskal gatazkan oinarritutako borrokaren ondorioz atxilotuak diren

momentutik preso politiko gisa tratatuak izaten dira pertsona hauek, inkomunika-

zioa aplikatzen zaie, konfidantzazko mediku baten asistentzia ukatu eta indar tor-

turatzaileen eskutan pasatzen dituzte egunak. Autoinkulpazioetan oinarrituz gehie-

netan, epaileak kasu hauei dagozkien zigorrak ezartzen dizkiete, beste edozein

hiltzaile arrunt baino askoz gogorragoak, “pertenentzia” bera hilketa arrunt baino

gogorrago zigortua dagoela ahaztu gabe kasu askotan. Behin kondenaren ¾ edo

kondena osoa beteta izan arren karzelan mantentzea ez da batere arraroa, ezta

gaixotasun larriren batek behartua izanda ere. Parot doktrina bezlako neurrien apli-

kazioa kondenak bizi osorako zigor bilakatuz eguneroko ogi direla ere esan deza-

kegu, orain ezarri nahi den lege berria aspaldi aplikatua izan baita.

Justiziak ezarritako “todo es ETA” gure hartuz, ditugun presoen oinarri juri-

dikoa hori izanik, amnistiaren ahotsak inoiz baino leku gahiago behar luke izan gaur

egun presoen euskal herriratzetik harago. Polizia, komunikabide eta beste propa-

ganda bidek hala saldu nahi izan badigute ere, pertsona hauek ez dira ez psikopa-

ta ezta sadiko deskontrolatuak ere, borroka armatua indarrean zegoen testuinguru

batean helburu politikoak lortzeko erabaki ezberdinak hartu zituzten pertsonak bai-

zik. Helburu politikoak lortzeko bide bat. Egungo testuinguruan oinak jarriz, ETAren

borroka armatua amaitu dela kontuan izanik, pertsona hauek ez dute berriro aten-

tatzeko arriskurik, beraz, ez dago hauek preso mantentzeko arrazoirik. Testuinguru

politiko berrian, pertsona hauek gartzelan mantentzearen arrazoi bakarra zigor eta

mendekuarena litzateke, espetxearen oinarri eta helburuak zapalduz.

Kartzelak gizarteratze prozesu bat beharko luke izan, honen oinarria pre-

soen reintserzioa izanik. Gaur egun ordea, gizartean soberan daudenak kontrolpe-

an izan eta inolako gizarteratze planik gabeko zigor hutsetan dago oinarritua espet-

xe politika, bai preso politiko bai sozialekin. Espetxeen helburuak tergibertsatu dira,

jendartean zigorren igoeren aldarriak indarra hartu dutelarik azken urteetan, bene-

tako arazoaren hausnarketa bultzatu gabe. Kondenen murrizketa edo kartzelan

sartze hutsa diruz sahiestu ahal izate berak asko erakusten du.

Urteetako manipulazio eta gezurren errepikapenak benetako askatasun

ahotsen arrazoiei indarra kendu nahi izan die, beraien gizarteko balore penagarrie-

tara gizarteratzeko ere ez bailukete oztoporik izango. Boterearen diskurtsora mol-

datuta ere arrazoi izan dezakegulako daude urduri, lortu ditzagun hurratsak.

Page 14: Kontu Lepo 14.alie

11

Lehorteak gero eta larriagoak

ari dira bilakatzen Europako hainbat

herrialdetan, Frantzia eta Espainia

kasu. Arazoa landu eta aurre egin par-

tez, bera desbideratu eta benetako arra-

zoiak ezkutatzeko hautua egin dute

erantzuleek.

Hazien politika eta klima aldaketa

Egungo Europako lehen sektoreari

buruzko legeek nekazariek hazi desber-

dinak erabili eta trukatzea oztopatzen

dute, adostutako hazi batzuen erabilera

bultzatuz. Hazi horiek, ur asko behar

izaten dute eta honenbestez iraunkorra

ez den uraren erabilera egiten da sarri

(lur azpiko urak neurri gabe ustiatuz,

adibidez). Horretaz gain, adostutako

hazi horien barietatea txikia izanik,

orduan eta txikiagoa da landaredia, eta

lurzorua bera, aldaketa klimatikora era-

ginkortasunez moldatzeko aukera ere

(berdin gertatzen da animaliekin ere).

Adibidez, aniztasun handiko landake-

tek bikoiztu egin zuten landuriko lur ere-

mua afrikar kontinenteko 20 herrialde-

tan.

Zenbait adituren arabera, jux-

tua da esatea negutegi efektuan eragin

zuzena duten gasen %45-50 inguru

egungo produkzio ereduaren ondorio

dela.

Eta hau guztia zergatik?

Lehen aipaturiko adostutako geneak

eta teknologia ugari ere multinazional

handiek patentatuak dira (gainera mani-

pulazio genetikoa erabiliz gero, ez dira

ugaltzen landareak eta haziak erosi

egin behar dira landatu behar diren

bakoitzean). Horrek ikaragarrizko diru

sarrerak ziurtatzen dizkie enpresari

handiei. Wikileaks-en arabera, Estatu

Batuek Parisen duten enbaxadorea,

bertako gobernuak bertan landatzen

zen arto transgenikoa landatzea legez

kanpo utzi bezain laster, mota honetako

landaketa egiten ez den herrien gaineko

neurriak eskatzen ari da.

Nekazari txikientzat oztopoak

nagusi diren unean, monolaborantza

(landare-espezie bakar baten laboran-

tza) nagusitzen ari da etengabe, elika-

gaien produkzioaren zati handi bat lur-

sail handien eta teknologiarik aurrera-

tuenak dituztenen esku geldituz doa.

Denbora gutxienean dirurik

gehiena ematen duen nekazaritza ere-

dua, ordea, ez da inolaz ere etorkizune-

an elikatu ahal izango gaituena.

EUROPA GOSEA EREITEN

Page 15: Kontu Lepo 14.alie

Urtarrilaren 28an Euskal Herriko 800 gazte inguru bildu ziren Bilbon egin

zen okupazioaren aldeko manifestazioan. Kontzertu ibiltariak musika jarri zion ibil-

bide guztiari, tarteka “Okupazioa!” oihuak ere entzuten ziren.

17:30ak aldera hasi zen manifestazioa Arriagatik. gaztetxe ezberdinetako

kideek “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” zioen pankarta eskuetan

zutela abiatu ziren.

Bidean zehar kamioiaren gainean kontzertu ibiltaria izan zen Bad Sound

Systemen eskutik. Banderola andanaren artetik “Okupazioa!” eta ” Okupazioa deli-

tua bada, gora delinkuentzia!” moduko oihuak ere entzun ziren.

Manifestazioari amaiera emateko, desalojatutako gaztetxeak oroitu zituz-

ten: Euskal Jai, Kukutza eta Uxotegi, besteak beste. “Errepresio guztiaren gainetik

eskaintzen diren tailer, hitzaldi, kontzertu eta abar luze bat, bai eta etxebizitza

eskubidea, autogestioa, berdintasuna eta bestelako balioak borrokatzeko guneak

direnak defendatzeko asmo irmoa” erakutsi zuten manifestazioan parte hartu zute-

nek.

“Herri bat, gaztetxe bat! Sentituz, pentsatuz eta okupatuz!” eta

“Okupatzeko prest gaude! Okupatzera goaz! Presta daitezela! Gure ametsak

dirauen bitartean, zuenak egin du! Gora okupazioa! Gora gaztetxe ta gazte asan-

bladak! ” hitzekin eman zioten amaiera manifestazioari.

12

okupazioaren aldeko manifestazioa

Page 16: Kontu Lepo 14.alie

TxileEskubideak diru iturri direnean

13

Txileko notiziak Euskal

Herrira heltzen omen dira, baina

telebistaren kableak iragazki

gehiegi ditu benetan hemen ger-

tatzen ari dena horra den bezala

eramateko. Esperintzia pertsonal

batetik, bost hilabetean ikusi eta

ikasi ahal izan dudan gutxi horre-

tatik idatzi nahi nuke Txilen ger-

tatzen ari denaren hurbilpen bat.

Kultura, bizimodu edo

hizkuntza berri batetik harago,

bost hilabete hauetan Txilek beste lezio

bat eman dit, hezkuntza interpretatzeko

nuen modua goitik behera aldatuz. Guk

obligazio bezala ulertzen duguna, pribi-

legio bat da hemen. Baina bi pertzepzio

hauen gainetik hezkuntza eskubide

bat dela ikasi dut.

Ildo horretatik, badira eskubi-

deak pribilegio bilakatzen dituzten

herrialdeak, hau da Txileren kasua.

Hezkuntza pribatizatu eta merkatu

librean salerosketan jarri duten produk-

tu bat da; auto edo, Euskal Herriko

kasuan gertatzen den bezala, etxebizit-

za bat bailitzan. Prezioa du hezkunt-

zak, oinarrizkotik hasi eta unibertsitate-

raino dirua behar da ikasi ahal izateko.

Kopuruak ematen hasita, batez-beste

hileko 170.000 eta 400.000 peso arte-

an ordaintzen dute unibertsitatea, gure

250 eta 600 euro liratekeenak. Are

gehiago hazten dira prezioak herrialde

honetan soldata minimoa 182.000 peso

txiletarretan dagoela jakinik. Gauzak

horrela, oso herritar gutxik dute kopuru

hauek ordaintzeko gaitasuna.

Gobernuak, ordea, ez dio inori

ukatzen hezkuntza eskubidea; horreta-

rako daude bankuak, kopuru horietara

iristen ez direnei etekinez kutsatutako

alternatibak eskeintzeko. Ondo daki-

gun bezala, bankuek ez dute laguntza-

rik ematen ordainetan ezer eskatu

gabe. Beraz, ikasi ahal izateko Beka

izenez mozorrotutako kredituak ema-

ten dituzte bankuek, ondoren interese-

kin kobratuz. Azkenean, berez ikaske-

ten balioaren bikoitza bankuari itzult-

zen amaitzen dute ikasleek; bizitza

osorako zorpetuta eurena den eskubi-

de bat erostearren.

Hezkuntza, sistemaren euskarri

Ezin esan sistema honek bere logika

ez duenik; gizartearen hierarkizazioa

bermatzeko ezin egokiagoa da.

Diplomaziaz margotu dezakete, eta

portzentai potolo edo artikulu juridiko-

en aipamenekin mozorrotu. Baina nor-

bera “dagokion” tokian gelditzea ber-

matzen duen teknika da Txileko hez-

kuntza sistema. Sinplea da, zinez,ikus-

Page 17: Kontu Lepo 14.alie

14

pegi honen bidez azalduta, hezkuntza-

ren pribatizazioaren esplikazioa.

Heziketa, merkatu librearen

baitako produktu izanik, klase sozialen

iragazle bilakatzen da. Marginazio

selektibo honek ondorio garbia du:

pertsona independiente eta intelektua-

len garapena oztopatzea, makina sumi-

soen sorkuntzaren mesedetan.

Etorkizun hurbileko proiekzioa du hie-

rarkizazio honek gainera. Gerora,

aukeraketan “zorioneko” suertatu diren

eliteko alfabetatuak izango baitira etor-

kizuneko “lukratzaile”.

Gainera, sistema honek pent-

satzen ez duten ikasleak sortzea du

helburu, kritikotasunik gabeak.

Adiestramendua litzateke hezkuntza

baino gehiago, gizakiaren pentsamen-

du gaitasuna murriztu eta sistema

beraren sostengatzaile izango diren

pertsonak gorpuzteko.

Guzti honen aurrean hasi ziren

ikasleak mugitzen eta ikasleen mugi-

menduari herriak eman zion jarraipena.

2006. urtean, “pinguinoen iraultza” dei-

turiko mugimendua du aitzindari.

Bigarren hezkuntzako ikasleak izan

ziren altxatu zirenak, hezkuntza duin

eta publiko baten aldarria banderatzat

harturik.

Sua itzali arren garrak hor

jarritu zuela dirudi eta 2011n atera zuen

txispa berriro ere. “No más lucro” eta

“La educacion es un derecho, no un

pribilegio” etengabe entzun eta irakurri

ditzakegu Txileko kaleetan. Seihilekoa

geldialdian izan dute oraintsu arte, uni-

bertsitaeak toman hartu eta gobernuari

presioa egiteko. Baina honen erantzu-

na beti izan da errepresioa. Behin

baino gehiagotan bildu diren arren

mahaiaren inguruan, guztia itsurakeri

hutsa izan da, erantzuna aurrez baitze-

kiten.

Txilen ez omen da posible

Txilen hezkuntza publikoa eta dohakoa

ez dela gauzagarria diote askok,

Europarekin ez konparatzeko esaten

dizute, Hego Ameriketan gaudela eta

hau ezberdina dela. Txileko gobernuak

ez omen du dirurik hezkuntzara bide-

ratzeko. Ez da hain arraroa, oraindik

80. hamarkadako zerga sistema inda-

rrean dutela kontuan izaten badugu.

Page 18: Kontu Lepo 14.alie

Protestan ari diren ikasle zein herrita-

rrek aldarrikatzen dutena, zerga siste-

maren aldaketa bat da. Txileko aberas-

tasunaren zati handi baten jabe diren

familia gutxi batzuek dagokien zergak

ordaindu ditzaten, eta ez gutxieneko

soldata irabazten duten familien berdi-

nak.

Horrez gain, minen nazionali-

zazioak ere asko erraztuko lituzke gau-

zak. Txileko ekoizpen osoaren laurden

bat minetako ekoizpenetik ateratzen

baita. Beraz, nazionalizatuko balira,

hezkuntzarako behar den diruaren zati

handi bat izango luke gobernuak. Gaur

egun, %4,4a soilik bideratzen du hez-

kuntzara. Nazio Batuen erakundeak

gutxienez %7 bideratzea gomendatzen

duen bitartean.

Ikasle mugimendutik, mugimendu

sozialera

Iragan da denbora apur bat ikasle

mugimendu izanaz hasi zena mugi-

mendu sozial bilakatu denetik. Aipatu

berri den minen nazionalizazioa eta

beste mila aldarrikapen gehitu baitzaiz-

kio hezkuntza duin eta publikoaren

eskakizunari. Kalean daude herritar

guzti hauek, euren kartel, pankarta,

batukada, mozorro eta aldarrikapene-

kin, martxaz martxa dabiltza. Asanblea

konstituzionala aldarrikatzen dute;

konstituzio aldaketa bat da nahi dute-

na, sistema justuago bat, txiletar denak

berdin tratatuko dituena, pribilegiorik

gabe, pertsonen eskubideak bermatuz

eta ez merkatuaren interesak.

Hala ere, Euskal Herrian ongi

ezagutzen dugun bezala, gobernuak

baditu bere tresnak kaleko aldarrikape-

nak isilarazteko. Poliziak, porra esku

batean, gas bonbak bestean, mugi-

mendu honen izena zikindu eta hainbat

egia isiltzera irteten dira kalera, gober-

nuaren titere bihurtuz eta herria zapal-

duz, babestu behar lueketen hori.

Honen atzetik, trikimailuaren bigarren

zati gisa komunikadeak datoz; manipu-

lazioa. Telebista, egunkari, zein irratiak

gobernuaren eta merkatuaren intere-

sen defentsan dihardute mugimendua

kriminalizatu eta bere izena zikintzeko

asmotan, karabineroaen jarrera oldar-

korra justifikatzen duten aldi berean.

Bide berriak, helburu berdina

Une honetan, goi heziketako ikasleek

utzi dituzte euren unibertsitateak eta

klaseetara itzuli dira, galdutako seihile-

koa berreskuratzeko udan. Hala ere,

borroka ez da hemen amaitu, bideak

aldatu dira baina helburuak bera izaten

jarraitzen du. Hezkuntza publiko eta

duin bat aldarrikatzen eta exijitzen

jarraitzen dute. Gobernuak hartu deza-

la bere gain bere erantzukizuna dena.

Txile justuago baterantz bide-

an, lan asko dago egiteko oraindik,

baina badakite eta badakigu, etsaia sis-

tema denean, bidea ez dela inoiz erra-

za izaten, esperantza eta nork bere

egian sinestea da geratzen den baka-

rra.

15

Page 19: Kontu Lepo 14.alie

Jakina da herrialde kapitalisten kontsumo ohiturek munduko baliabide-

ak xahutzera bultzatzen gaituztela. Estatu batuar batek batazbeste duen kont-

sumo maila mantendu beharko bagenu guztiok 20 urte barru bost mundu

beharko genituzke. Datu kezkagarria benetan.

Honen eraginez munduko gerren ondorioak bizi ditugu inguruetan,

baina badaude aurre egiteko baliabiderik ez eta ezkutuan gelditzen diren

borrokak ere. Honen adibide Belo Monteko presa hidroelektriko berriaren erai-

kuntzaren onarpena.

Brasilgo Dilma lehendakari berriak munduko 3. presa hidroelektriko

handiena eraikitzeko baimena eman du Xinguko herrialde indigenetan, honen

ondorioz 400.000 hektarea baso suntsituko dituztelarik 40.000 natibu inguru

beren lurretatik bidaliz.

Ibaiaren inguruko herrialde

guztien suntsiketa suposatuko

luke garapen burugabearen atal

berri honek, naturaren suntsiketa,

deforestazioa eta espezie ezberdi-

nen suntsiketa ahaztu gabe noski.

Esanguratsua Kayapo komu-

nitateko buruzagiaren ezintasuna

honen berri izatean, interes eko-

nomikoz mugitzen direnen abari-

ziak beren herri, lur, kultura, arba-

so eta gure jainko ustelen aldean

sakratua den ama lurraren suntsi-

pena onartzean.

Furtiboen aurkako borrokan

ahoa betetzen dutenek legea

darabilte lurra suntsitzeko.

Garapenaren kiratsa....

16

HERRIALDE INDIGENAK ARRISKUAN

Interes ekonomikoek bultzatako okupazio armatuak behin eta

berriz ditugu komunikabideetan, ezkutuan pasatzen diren ahot-

sik gabekoen arazoak ere ordea beraietan darrai, tiro barik.

Page 20: Kontu Lepo 14.alie

17

ekaitz samaniego

Urtarrilaren 14an Ekaitz Samaniego gasteiztarra atxilotu zuten, zortzi urte-

ko espetxe zigorra betetzeko. Segiko kide izatea eta kristal batzuk haustea lepora-

tzen diote. Euskal gazteria jasaten ari den errepresioaren eredua dela garbi ikus

dezakegu. Atxilotu aurretik ezkutuan izan zen Ekaitz lagunen etxean, eta bien bitar-

tean, bideo batzuk grabatu zituen, ondoren, saredan zintzilikatzeko.

Bideo batean bertso batzuk botatzen ditu. Beste batean bere bizipena ere

kontatzen du. Sententziaren berri jaso zutenean etxekoek izan zuten egoera des-

kribatzen du: Negar egin genuen, inpotentzia handia zen. Beste askori pasa zaie-

na pasa zait”. Eskerrak eman zizkien abenduan izan zen itxialdian parte hartu

zuten guztiei, segituan bildu zirelako eta “ekimen izugarria” egitea lortu zutelako.

Gazteok, errepresioaren eraginez, ondorio gogorrak jasan ditzakegun

arren, lanean jarraitzen dugula azpimarratzen eta goraipatzen du, erantzuten daki-

gula. Argi ediera du eguneroko borrokarekn irabaziko dugula egoera hau, beraz,

mugitu eta kalera irteteko dei egiten die gazteei; “lanean segi behar dugu!

Eguneroko lanarekin irabaziko dugu!”.

Bideoak ikusteko www.gazteiraultza.info webgunean sartuta egin daiteke,

edo youtube atarian Ekaitz Samaniego idatzita ere bai. Mezuen bideoez gain, bes-

telako gehiago ere agertuko zaizkigu, besteak beste, atxilotu zuten unekoa.

ESPETXEAK APURTU

Espainiar estatuak, europako beste herrialdeekin aldaratuz delitu tasa

altua ez izan arren, preso kopuru altuena du bataz-beste. Izan ere, kartzelak beti-

danik beraien gizarte ereduak sortutako marginatu sozial eta gizarteko “soberaki-

na” isolatzeko erabili izanarekin batera, beste hainbat makroproiekturen antzera

negozio bikaina ikusi dute hauen eraikuntza eta mantenuan. Egun Gasteiz eta

Zubietan prozesuan diren makrokartzelak ditugu adibide, Euskal Herriak inolaz ere

behar ez dituen askatasun ukaketako makrozentruak eraikiz.

Lehen harriak eraikitzetik, preso zein bertako funtzionarien elikadura edota

energia kontsumoraino, sortutako lanpostuek ekartzen dituzten etxebizitza eroske-

tak, inguruko komertzioen gorakada bisita zein bizilagun berrien eraginez....

Kartzelen izaera bera eta hauetan ematen diren bizi baldintzen inguruan

kritiko diren taldeak baditugu gure artean, eta informazio ugari ez izan arren hauen

inguruko berri ematera gatoz.

Salhaketa (Araba)

http://www.salhaketa.org/

Autodefentsa

www.autodefentsa.info

Page 21: Kontu Lepo 14.alie

18

Page 22: Kontu Lepo 14.alie

NEGUA

.

Beti eduki izan du honek

udazkena arrastaka

hiru hiletan barna dijoa

sendo samar tipi tapa

“negua joan da” kantatzen gabiltz

sarri askotan hau marka

hitz hauei kontra eginaz doa

bertso sorta bat aparta

negua iritsi da ta

Dardarka jarri ohi dira asko

negua heldutakoan

neri berriz barrena epeldu

hain hotza den urtaroan

ia ohartu gabe sormena

hartzen baitugu ahoan

zenbat histori kontatu ote

da Euskal Herri osoan

beheko suaren ondean

19

Page 23: Kontu Lepo 14.alie

Urtero gogor etortzen zaigu

beldurra sartu nahiean

kanpoan hotza egin ohi du ta

sartzen gara epelean

ondo legoke maitasunaren

urtaroan izenpean

musu goxo bat ondoen hartzen

delako nere ustean

hotza egiten dunean

Negua asko maitatzen dut nik

zaila da hori ukatzen

Artzen moduan lo egiten dut

eta ametsak askatzen

askok ez dute gustoko izango

baina ala diot ozen

bizi osoan urtero legez

negua denean heltzen

jarraituko dut gozatzen

20

Page 24: Kontu Lepo 14.alie

SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKZortzigarren atala

21

Iturriotzetik ihesi irten eta Deban kristorenak eta

bi egin ondoren Santa Kruz eta bere mutilak

garaipen moral batekin utzi genituen, liberalen

tropek berriro non zebiltzan arrastorik ere ez zute-

la. Bada, agian une egokia da historian geldialdi bat

egin eta apaiz gerlariaren moralitateari buruz lerro

batzuk idazteko. Ui ui ui, karlista sutsu honen fama

ikusirik, polemiko xamarra dela seguru, ezta?

Ba beno, esan beharrik ere ez dago Santa Kruz

tipo erlijiosoa zela. Oso. Gehiegi. Bere kristautasun

santua elementu ezinbesteko bat bezala ikusten

zuen aurrera zeraman borroka garaipeneraino era-

mateko. Ez zituen begiko armada karlista erregula-

rreko soldaduen jokaerak, zeren nahiz eta hauek

ere katoliko sutsuak izan, ez ziren, apaizaren begie-

tara, behar beste adina.

Horregatik, beti saiatzen zen bere gizonen mora-

litate delako hura ahalik eta puruen mantentzen.

Zer “zikin” zezakeen hori, apaizaren XIX. garren

mendeko burmuin hartan? Bada, emakumeak.

Prostituzioa gaitzik txarrenetariko bat zen Santa

Kruzentzat. Horregatik, agindu jeneral bat zabaldu

zuen euskal herrietan zehar. Hauxe zion bere lehen

artikuluak: “Era irekian edo ez hain irekian prostitu-

zioa ematen den emakume oro espainiar lurretatik

bidalia izango da, eta itzuli eta berrerortzen bada,

armetatik iragana izango da”.

Beraz, argi dago apaiz gerlariak egun ez zuela

inongo berdintasunaren saririk jasoko. Baina, bes-

talde, baita ere egia da beraz esaten diren gauza

asko, konkretuki emakumeei egiten zizkien gauzak

(ilea moztu, lumaz bete…), diru-

dienez literaturatik errealitatetik

baino gertuago dagoela.

Ba omen du zerikusirik

kontu hauetan Pio Baroja

lagunak…

Baina beno, parentesi

honen ostean, goazen

apaiz gerlariaren beste

barrabaskeriaren bat kon-

tatzera. Konkretuki, goa-

Anoetako parrokia argazki zahar batean.

Page 25: Kontu Lepo 14.alie

22

zen Anoetara. Herriko alkateak Jakas du izena,

hemendik hara ibiltzen zen merkatari bat eta libe-

ral konbentzitu bat. Beraz, argi dago Santa Kruzek

ez zuela izango oso gogoko. Behinola, ordea, apai-

za eta bere taldea Anoeta inguruan omen zebiltzan

eskuartean zerbait zutelarik, eta alkateak, ohartzea,

mezulari bat bidali zuen Tolosa goarnizio liberalera.

“Txoria inguruotan dabil”, zioen mezuak.

Baina mezua ez zen Tolosara iritsi, apaizaren

gizonek bidean atzeman baitzuten mezularia.

Hurrengo goizean, Anoetako alkatea eguneroko

pasieratxoa egitera irten zen, bere baratzean barre-

na. Buelta amaitutzat eman zuenean, ordea, baka-

rrik ez zegoela ohartu zen: Santa Kruzen mutilak

baratzeko atean zituen zain.

Hauek, eskuak lotu ostean, Jakas jauna berarekin

eman zuten. Anoetako parrokia aurrean, ordea,

alkatea lurrera erori eta handik ez zela mugituko

esan zuen, eta gerrillarien mehatxu eta kolpeek ez

zioten iritziz alda arazten gainera. Tolosan, ordura-

ko, liberalak ohartu ziren, beste bide batez, Santa

Kruzen presentziaz, eta tropak bide-

an ziren. Apaizak ez zuen beste irten-

biderik ikusi: alkateari

damutzeko agindu zion,

eta bere gizonen esku utzi

zuen, nortzuk baioneta

sastaka hil zuten Jakas

jauna. Ondoren, ospa.

Liberalak iritsi zirenean, alkatearen gorpua ikusi

zuten parroki aurrean botata, eta haserre bizian

jarri ziren. Parrokian sartu eta parrokoa atxilotu

zuten, berau eginez Jakas jaunaren hilketaren

erantzule. Apaizak, zaharra zenez, ez zituen libera-

len kolpeak gehiegi aguantatu: Tolosara iritsi zene-

rako hilik zegoen.

Batzuek diotenez, hau kontatzen duenaren aitak

barne, harroenak izaten du beti azken hitza. Eta his-

toria honetan, harrotasunaren arloan ez dago

Santa Kruzi pare egingo dionik. Anoetakoa gertatu

eta bi egun beranduago, Tolosa kanpoaldeko

tabernatxo batean hiru mozkote bizardun, bluxa

eta txapel beltzak jantzirik, Rioja botila bat edaten

ari dira.

Tabernariak ez ditu ezagutzen. Kanpotarrak izan-

go dira, antza. Hirurak kopetilun daude, txintik ere

egin gabe, euren pentsamenduetan murgilduta.

“Bezeroak uxatuko dizkidate agian”, pentsatzen du

tabernariak, baina ez da ezer esatera ausartzen.

Gainera, tabernaruntz begiratzen bere bezero

honenetariko bi ikusi berri ditu, eta honek lasaitu

egin du: bi soldadu liberal, armatuak, zerbitzua egin

ostean tragoxka bat botatzera datozenak.

Hauek ere, ordea, ostatura sartu orduko haute-

man dute zerbait.

- Nor doa! – egiten diete oihu isilpean

Rioja edaten jarraitzen duten hiru bizardunei.

Hauetako batek, ordea, lehen aldiz euren isilta-

suna urratuko du:

- Santa Kruz.

Tabernaria, bere emaztea, bi soldadu liberalak…

Denak zur eta lur geratu dira. Apaiz gerlaria, euskal

lurretako pertsonaiarik beldurgarriena! Zirti eta

zarta, konturatu direnerako, Santa Kruzen bi lagunt-

zaileak altxatu eta borra kolpeka liberalak murriz-

ten dituzte. Eskuak lotu ostean, beraiekin hartu eta

basoan galtzen dira. Tabernariak, bere tabernako

atetik, ikaraz begiratzen du bere inguruko mendie-

tara. Danba! Danba! Bi tiro hotsek hausten dute

gauaren isiltasuna. Anoetako apaiza mendekatua

izan da.

Page 26: Kontu Lepo 14.alie

Azaroaren 25aren harira, Azpeitiko Bilgune Feministatik bigarren

Autodefentsa Txokoa antolatu genuen. Bertan, 10 emakume inguru elkartu giñen,

eta dinamika ezberdinak eginez, indarkeria sexistaren inguruan ditugun bizipen eta

sentimenduez hitz egiteko parada izan genuen. Ez genuen ez karateko pausorik

ikasi, ez ziguten ezta ere muturreko bat nola ematen den irakatsi. Ez baita hori

Autodefentsa Feministaren funtsa. Hitz egiteko eta hausnartzeko baliatu genuen

astia.

Orain, azken Txoko hau abiapuntutzat hartuta, aurrera begira jarri beha-

rra daukagu. Horretarako, bertan bildu ginen emakumeok ikusten genituen beha-

rretan zentratu eta ekin beharko dugu. Elkartu eta hitz egiteko gune baten beha-

rra. Indarkeria sexista emakumeen kolektiboak jasaten duen indarkeri bat dela

ulertu eta modu kolektiboan erantzuteak duen garrantziaz jabetzeko beharra.

Gaiarekiko kontzientzia piztu nahian, gune honen bidez, emakumeok

indarkeriarekiko ditugun ikuspuntu, sentipen eta zalantzen inguruan hitz egiteko

tartea eskeini nahi diegu emakumeei, bakoitzak beretik. Ez delako kontua iñork

txosten baten bidez ezer esplikatzea edo gauzak nola egiten diren esatea.

Bakoitzak bere bizipen eta ikuspuntuak azalduz, denon artean sortzen diren

zalantza eta kontaresanak argitzen saiatzea da gure asmoa. Bertaratzen direnek

saioa dinamitzatzeko aukera izanaz, gai ezberdinak landuz eta ariketa ezberdinen

bidez planteatuz. Herrian zer egoera bizi dugun aztertu eta kalera zein barnera

begirako dinamikak planteatuz.

Autodefentsa Feminista ulertzerik ez dagoelako emakumeon elkartasunik

gabe. Elkartuz, hitz eginaz eta antolatuaz, emakumeoi ezartzen diguten biktima

papera gaindituko dugu. Gure burua babestuko eta defensatuko dugu dugu!

EMAKUMEOK AUTODEFENTSA FEMINISTA!!!

Azken asteak ezkutuan daramatza Ekaitz Samaniego gas-

teiztarrak. Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urterako espetxe zigo-

rra ezarri dio; sei Segikoa izateagatik eta beste bi kristal batzuk haus-

teagatik. Ekaitzek legea saihestea erabaki eta abenduaren 26an Gasteizko Los

Angeles elizan itxialdian sartu zen beste hainbat lagunekin batera. Bideoa graba-

tu zuen itxialdian zela, eta bertan, denbora batez gordetzea erabaki duela dio.

Legea saihesteko hautua egin duela justiziaren alde urratsak emateko, bere kasua

eta beste batzuena ahalik eta publikoen ikustarazteko helburuarekin ezkutatzen

dela. Bere kartzelaratzea barneratuta duela eta bere borrokak beste inor egoera

beretik ez pasatzea duela xede ere gaineratzen du.

emakumeok autodefentsa feminista

ekaitz samaniego

23

Page 27: Kontu Lepo 14.alie

Urte berri on denoi! Urtea indarrez hasi dugu, aspaldiko urteetan hasiagenuen bidea gogo biziz egiten jarraituz. Aurreko urteak asko eman du EuskalHerriko gatazka politikoa konpontzeko norabidean. Baina, oraindik gure senide etalagunen egoerak berdin jarraitzen du, bai espetxeetan eta baita erbestean ere. Bikolektibo horiek gatazkaren ondorioak diren heinean, gatazka politikoaren konpon-bide demokratikoaren norabidean etxean izan behar ditugu. Aski dela esan etabehin betiko eman diezaiogun konponbide justu eta demokratiko bat.

Urte hasieratik egin dugu isildu ezin den oihu ozena, oihartzunez beteta-ko aldarria. Bai azpeitiarrok eta baita euskal herritarrok ere, bat egin genuenBilboko kaleak elkartasunez eta aldarriz josi eta bustitzeko.

Egin dezagun bidea ekimenetik esker ona besterik ez dugu Gabonen inguruan eki-menetan parte hartu duzuen azpeitiar guztientzako, 800 argazkitik gorako kartele-an parte hartu duzuenontzako eta Bilbo txiki uzten lagundu duzuen guztiontzako.Horrela bidea motzagoa izango da, oztopoak errazago saltatuko ditugu, ilusio etagogo gehiago izango dugu eta kaleak betez, kartzelak hustu egingo ditugu.

Euskal preso eta iheslari politiko guztiak herrian behar ditugulako, jarraitudezagun hain txalogarria den bidea argitzen! Eskerrik asko eta ikusi arte! Ondoizan.

Azpeitiko Egin dezagun bidea ekimena

Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira

Itxialdian parte hartu zutenek balorazio oso ona egin zuten. Eguneroko

mobilizazioek beraien aurreikuspenak gainditu zituzten. Ehundaka pertsonen bisi-

tak izan zituzten eta itxialdian modu batean edo bestean hartu dute parte: sukalde-

an, propagandarekin laguntzen, koltxoiak ekarriz, ideiak proposatuz, edo irribarre

konplizeak eskainiz. Kultur arloko pertsonak, hiriko herri mugimendua, sindikatuak

eta alderdi politikoak gonbidatu zituzten itxialdira.

Horren ondoren manifestazioa egin zuten bere egoera salatzeko, eta kale-

ra agertu zen. Manifestazioan zegoen jendetzaren aurrean zipaioek atxilotu egin

zuten oihuen artean. Animo Ekaitz eta ez etsi!!!

24

Page 28: Kontu Lepo 14.alie

Marjane Satrapi (Rasht, Iran, 1969) autoreak bere autobiografia kontatzen

digu txuri beltzezko marrazkien bitartez 2000. urtean plazaratu zen Persepolis

komikian, 2007tik aurrera gainera, marrazki bizidun gisa ere ikus daiteke Vincent

Paronnaudek zuzendutako filmean.

Istorioak Iraneko famili aberats bateko alaba baten bizitza kontatzen digu.

10 urte zituela Persiako Sharen erorketa bizitzen du eta errepublika islamiko baten

hasiera. Oraindik txikia izan arren etxean jasotako hezkuntza progresista dela eta

bere gurasoek horrenbeste borrokatu duten aldaketa integristen eskuetan erori

dela konturatzen da. Inposizio eta bortizkeria gogorrak jasan behar dituzte, bai

emakumeak izateagatik eta baita familia ezkertiarra izateagatik ere: beloa inposat-

zen hasten dira, askatasun indibidualak zapaltzen dituzte eta bere osaba torturat-

zen dute besteak beste.

Beraz, gurasoak beldurrez Austriara bidaltzen dute. Bere egoera ulertzen

duten pertsona batzuk bilatu dituela uste duenean, gerra kontuak telebistako gait-

zat dituztela sentitzen du Marjanek, “guay”ak direla iruditzen zaiela nolabait eta

marjinatuta eta bakarrik sentitzen da. Ezberdina da bai Irango eta bai Austriako

jendearentzat.

Komikia irakurt-

zea edo filma ikustea

gomendagarria dela uste

dut guztiontzako, oso

entretenigarria eta inte-

resgarria baita. Irango

emakume idazle ausart

baten ikuspuntua kontat-

zen du historiako une

korapilatsu batean. Bere

momentu gazi-gozoekin,

maitasuna eta borroka

bikain nahasten ditu

Marjanek bere bizitza

kontatzean.

Persepolis

25

Page 29: Kontu Lepo 14.alie

26

Elorrioko talde hau 2004 urtean sortu zen.

Talde honek Punk Rock kutsuko musika

egiten du eta beraien kanten bitartez,

jasandako injustiziak salatu eta bizitako

egoeren aurrean duten iritzia azaltzen dute.

Ihesbide, hasiera batean boskote moduan

hasi zen eta 2006 an beraien lehen maketa

kaleratu zuten. Handik gutxira taldeko

abeslariak taldea utzi zuen eta laukote

moduan jarraitzea erabaki zuten. 2008an

diska berri bat grabatu zuten laukote

moduan “dakokiguna” izenekoa. Urte hone-

tan ordea, taldeko kide bat atxilotu eta

espetxeratua izan zen eta horren ondorioz, taldeak urte terdiko geldialdia izan

zuen. Taldea bertan behera laga eta zapalkuntzari garaitzen utzi ordez, taldeare-

kin aurrera egitea erabaki zuten eta 2010 urtean beraien azken lana argitaratu

zuten “iheskide” izenekoa.

Talde honen lanik onena “dagokiguna” dela esan genezake, berau 10 abestiz

osatua dagoelarik. Gainerako lanak ere onak dira eta gainera, estilo ezberdineta-

ko kantak entzuteko aukera ematen du. Euskal Punk Rocka atsegin baduzu ez

galdu aukera talde hau entzuteko, merezi du eta!

Lehen Brigada Criminal taldean jotzen

zutenek sortutako azken proiektua da

Fiachras, zerbait berria egiteko saiakera-

tik sortua. Azkenaldian, Bizardunak

bezalako taldeekin gero eta gehiago ent-

zuten ari garen folk-rock musika egiten

du.

Taldea sortu zenetik (2008), bi diska

argitaratu dituzte eta azkena dugu

“Hiltzera goaz!” deiturikoa. Gitarra, esku-

soinu, teklatu, klarinete… eta beste hain-

bat instrumenturen nahasketarekin sortu-

tako musika dugu entzungai bertan, eta

diskaren izenburuak agerian uzten duen

bezala, letra zuzenez osatua dago. Zerbait berria sortzeak funtzionatu dietela

argi ikusi da eta guri musika desberdina entzuteko aukera eman digula esan

daiteke zalantzarik gabe.

THE YARDBIRDS

Page 30: Kontu Lepo 14.alie

27

Agur bat baratzeko porruak zale guztioi. Hil honetan etxean baratza

prestatzen ikasiko dugu, denok ez baitugu baserri bat baratza egiteko. Honetaz

gain, krisiak sortzen duen denbora librea betetzeko “jobi” ona da eta ekoiztuta-

koa jateko ederra egoten da, honenbestez balkoiko leku, espezie eta lurrak eza-

gutuko ditugu.

Hasteko balkoi edo terrazen esberdintasunak eta berauen kokapenaz

hitz egingo dugu. Balkoien kasuan, etxeetan loreak egoten diren bezala jar dai-

tezke, leku gutxi hartzen baitute eta maila bat baino gehiago jar daitezke leku

gehiago irabazteko. Terrazetan leku gehiago egoten da eta horrek askatasun

handia ematen du landatzerako garaian, bertan landare handiagoak eta gehiago

sar baitaitezke. Hau esan eta gero balkoi eta terrazen kokapenarekin jarraituko

dugu, landare batzuek eguzki gehiago behar izaten baiute eta beste batzuek

eguzki gutxiko lekuetan jarrita ere irteten baitute.

Balkoietan ia dena landatu daiteke; letxuga, tomatea, baba, aza, tipu-

la… hauek eguzki gehien dagoen lekuetan jarri behar dira, tomatearen kasuan

eguzkia ezinbestekoa da, tomate arrunta eta tomate “cherri”aren kasuetan esa-

terako. Piper eta porruak dira eguzki gutxirekin irteten duten landare gutxitari-

koak, baina piper mota ezberdinak daude; piper txorizeroa, bola eta gindilla

adibidez. Azken honek eguzki gutxire-

kin ez du pikatzen eta jateko errazago-

ak dira. Bolaren kasuan, gorritzea

nahi izanez garo eguzkitan jarri behar

da, baina hala ere zaila da gorritzea,

eguzki asko behar du eta. Norbaitek

beste landarerenbat sartu nahi badu

probatzea dakontua, saltseatu eta

Ikasi.

Lorontziak aukeratzeko

garaian landareen azkuntza kontutan

izan behar da, letxugak, tipulak,

azak… landare txikiak etxeko lorontzi

luzeetan sar daitezke, 30-35 zentime-

troko tartearekin gutxigorabehera

tomateek, babak eta piperrek banaka-

ko lorontzi andiagoetan sartu behar

dira, gehiago azten baitira.

Page 31: Kontu Lepo 14.alie

Bukatzeko azken gomendio batzuk. Lurra bi landatualdiko aldatzea

komeni da, edo zimaurrarekin ondo nahastu. Dendetan saltzen duten lurra oso

ona da, konposta izaten baita. Lur honen arazo bakarra zorria edo pulgota da,

lur honetan azitako landareek nahiko sarri harrapatzen duten zamorroa. Hau

ekiditeko lurrari ximaur pixkat nahastu behar izaten da, hidrógenoak bidaltzen

ditu eta. Tomate eta baben kasuan makilla bat sartu behar izaten da, babak

berak helduko dio baina tomatea lotu egin behar izaten da. Tomatearen beste

bitxikeria bat teilatupean badago ez dela bustitzen da, eta sufrerik ez du behar.

28

Gomendio batzuk:

Page 32: Kontu Lepo 14.alie

29

HIL HONTAN JASO DITUGUN BERTSO ONENAK

Azkenien erten du

Kontu Lepo honek

lata putie ematen

behin da berriz hauek

ixilduko oteituk

egungo gaztiek

gure gezur guztiak

kontatzen dizkitek

Azkenien erten du

Kontu Lepo honek

beraz ekin da ekin

dabiltza gaztiek

aldarri ta euskara

sustatuaz hauek

egurra Kontu Lepo

eta aupa zuek!

Azkenien erten du

Kontu Lepo honek

irakurri dezaten

gaur gure lagunek

fruitua eman dute

egindako lanek

merezi izan dute

denen ahaleginek

Page 33: Kontu Lepo 14.alie

Nola izena dek?

- Michael O´Brain

- Erabakikoek...

Ia ba umiek, esan ze zarata ikasi dituzuen

gaur baserriyen

- Muuuuu

- Beeeeee

-Ume pute hori, jatxi hai traktoretik!!!

Ama ama, eskolan despistaue deitzeibe

- benga benga gazte, segiyok hire etxea

Ama ama, etxien despistaue deitzeibe

- su tabaco, gracias.

Joe Ortentxi, ze garbi daon

lehiueeeeeeeeee......

Azkenien erten du

beste honek ere

Erantzun punttue ta bialdu:

[email protected]

(kontu! helbide berriye den/k eta!)

bota bertsueTXISTIEK

30

Azpeitiarrak munduen

Azpeitiar batek pagau gabe Inoxen

sartzie nahi zi(ñ)an ta hola esate

zeon/k atezainei:

-Benga! Haz el ojo gordo!!

Azpeitiar batek jatetxe baten kon-

tue eskatzie nahi din/k eta hala

esateik:

-Eh... por favor, el cuento!

LERDOGLIFIKUE

Lerdoglifikue:Tortilla patata

ErantzuneK

Lagun batek, ordubete behar badu zulo bat egitko; eta bi lagunek bi ordu behar

badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko dute hiru lagunek zulo erdi bat

egiteko?

ASMAKIZUNE

Asmakizune:Zuloak handiak zein txikiak izan litezke, baina zulo erdirik ez da inoiz izango.

hizkuntza sabinianoan zizka-mizka arruntena...

Page 34: Kontu Lepo 14.alie

31

Page 35: Kontu Lepo 14.alie

lore sortie...

ta ximaurre

Egin dezagun bidea ekimenak urtarrilean burutu zen manifestaziorako 10.000 atxi-

kimendu batu dituen bitartean mundu guztian zehar, Azpeitian ere ez da lan makala

egin honen inguruan. Euskal preso politikoen kartela irudikatuz 800 herritar baino

gehiagoren argazkiak lotu ahal izan dira, manifestazioarekin bat egin eta bertara

gerturatzera gonbidatuz. Zorionak honetan lanean ibili zaretenoi eta atxikimena

eman duzuen oroi. Egin dezagun bidea!!!

Kontsumo gizarte kapitalista batean bizi garela onartu arren, askotan honek gu eta

munduarengan dituen ondorio guztietaz ez gara ohartzen; Produkzio maila eta lan

harremanak, herrialdeetako expolioak, zoriontasunaren ideia faltsuak, zaborraren

gehiegizko produkzioa, energien xahutzea, naturaren suntsiketa..... gabonak guzti

hauek azalaratu eta sustatzen ditu, jesusen jaiotza bera festa kontsumista baten

bilakatuz. Zor-onak!

32

Page 36: Kontu Lepo 14.alie