29
Itziar Gorriti, Josune Bernedo eta Aitziber Galletebeitia

Korrika 18

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Merkatuen Ikerketa

Citation preview

Itziar Gorriti, Josune Bernedo eta Aitziber Galletebeitia

- 2 -

Aurkibidea

1. Sarrera

2. Gaia

3. Helburua

4. Metodologia

4.1 Sareko azterketa

4.2 Inkesta

4.3 Elkarrizketa sakona

5. Emaitzak

5.1 Sareko azterketa

5.2 Inkesta

5.3 Elkarrizketa sakona

6. Ondorio nagusiak

7. Balorazio orokorra

8. Informazio iturriak

- 3 -

Korrika 1980. urtetik euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten

den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK

euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste

inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Aurten egingo den

Korrikaren martxa 18. izango da, “Eman Euskara Elkarri” lelopean.

- 4 -

2.Gaia Korrikak jada 18. lasterketa egin du Euskal Herritik zehar. Horrela, makina bat kanpaina aurrera eraman ditu urte guzti hauetan. Euskal gizarteak Korrikaren berri euskarri edo bide ezberdinetatik jasotzen du, hala nola, telebista, eskola, ahoz   aho,   sare   sozialak…   Informazio   hori   jasotzerako   orduan   ere   modu  desberdinetan jaso daiteke. Izan ere, ez da berdina edozertan ari zarela Korrikaren berri batekin topo egitea edo zeu informazio zehatz horren bila joatea, hau da, zure aldeko jarrera aktibo bat erakustea.

Urteak igaro direnez kanpainak egiterako orduan ere aldaketa ugari egon dira. Lehena 1980 Oñatin hasi zen eta jada 18.Korrika Aurtengo Korrikak sareko edukiei izugarrizko garrantzia eman die, sareko hedabide zein sare sozialetan presentzia handia izan du.

3.Helburua 18. Korrika honetan sarean egin duten apustua aztertzea da gure helburua, lan guzti horren atzean emaitzarik dagoen jakitea izango litzateke. Jakina da irudi, albiste, ikus-entzunezko bideo, erreportaje eta beste hainbat eduki eskegi direla sarean, ordea, 18.Korrikan arrakastan eragin zuzena izan duen jakitea da xede. Izan ere, ez da berdina zerbait egin eta sarean eskegitzea, edota eskegitako hori modu batean hala bestean jendearengana iristea. Horrez gain, euskal herritarrok informazio bila hasten garenean ea sare sozialetara edo zehazki web ofizialera jotzen dugun aztertu nahiko genuke, hau da, behin sarean korrikaren inguruko informazioa zenbat eta zertarako erabili duten.

4.Metodologia Korrikaren inguruko ikerketa hau nolabait hiru oinarri nagusitan banatzen da, sareko edukien azterketa, inkesta eta elkarrizketa. Lehenengo urratsa, sarean Korrikak izan duen presentzia aztertzea da. Bigarrenik, inkestak diseinatuta daudela jendeak galdetegia betetzea, eta ondoren inkestak izan dituen emaitzak aztertzea. Inkestaren ondorio nagusiak atera ondoren, elkarrizketa guztiz definituko litzateke. Izan ere, aurrez elkarrizketak izango duen nondik norakoa definiturik egon arren, elkarrizketan plazaratuko diren ideia garrantzitsu batzuk inkestan izandako emaitza aipagarriak izango dira.

- 5 -

Hirugarrenik, elkarrizketa sakona egingo da. Azkenik, sarean aztertutako datuak, elkarrizketa eta galdetegiaren emaitza eta ondorioak egin ondoren, balorazio orokorra egingo genuke.

4.1 Sareko azterketa 18.Korrikak sarean informazio zabal eta anitza zabaldu du. Hala nola, sare

sozialetan zein sareko hedabideetan. Hori horrela, sarean Korrikarekin lotutako

edukien formatuak eta maiztasuna aztertuko da gehienbat.

4.2 Inkesta Galdetegiak 37 galdera ditu, galdera kuantitatiboz eta kualitatiboz osaturiko

galdetegia. Hiru atal nagusitan banatua dago; Datu pertsonalak, Korrika

ekimenaren ezagutza eta Korrika sarean.

Inkesta: Elkarrizketatuaren datuak

-Zein herritan bizi zara?

-Zenbat urte dituzu?

-Zein da zure ikasketa eta lan egoera?

-Zure egunerokoan euskarak zein leku hartzen du? (etxean, lagunartean, bikotekidearekin)?

-Gehienbat zein medio kontsumitzen duzu gehien?

-Zenbat minutu eskaintzen diozu medio bakoitzari zure egunerokotasunean?

-Baduzu mugikorrean interneta?

-Zenbat denbora eta zenbatero ibiltzen zara sarean?

-Sarea, lanerako, informatzeko edo aisialdirako erabiltzen duzu?

-Sare sozialak erabiltzen dituzu?

Zein?

Twitter Facebook Tuenti Istagram Youtube Beste bat

BAI EZ

- 6 -

Korrika euskal ekimenaren ezagutza

- Zenbatgarren Korrika da aurtengoa?

- Parte hartu duzu noizbait Korrikaren ekimenen batekin?

Zeinetan?

Korrikan Produktuak erosis (niki,

txapa…)

Bazkari edo afaria

Ekitaldiren bat (zine emanaldi, antzerki, bertso saio)

Beste bat

-Korrikari buruzko iritzi positiboa daukazu?

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

-Noiz eta non jakin zenuen Korrika 18. bazetorrela?

-Korrika 18. hastear egon den aurreko egunetan, egin duzu topo korrikaren inguruko albisteekin?

Eta non?

-Ikusi duzu Korrika 18 bideoklipa?

-Korrikaren albiste batekin topo egin duzunean, irakurri duzu? Edo begirada batez ikusi eta jaramonik ez diozu egin?

-Topo egiteaz gain, zure aldetik egon al da jarrera aktiborik, hau da, zu joan al zara informazio horren bila?

(Baietz bada), nora jo duzu?

Korrika sarean

-Internetetik jaso duzu korrikaren inguruko informaziorik? Eta Nondik?

-Topo egin duzunean, nolako formatua zeukan?

Irudia Bideoa Albistea Erreportajea Beste bat

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

- 7 -

- Topo egiteaz gain, zure aldetik egon al da jarrera aktiborik?

-Zenbat aldiz egin duzu topo Korrika 18. aren inguruko zerbaitekin?

-Korrikaren inguruko informazio zabalago bat jaso nahiko bazenu, sarera joko zenuke? Nora?

(Eta ezezkoa bada), nora joko zenuke?

-Ezagutzen duzu Korrikaren web orrialde ofiziala?

-Zer balorazio emango zenioke?

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

-Korrikako zein sare sozial ezagutzen duzu?

Facebook Twitter Youtube Istagram Google + Bambuser

-Sare sozialetan, bere konturen bat jarraitu duzu?

Facebook Twitter Youtube Istagram Google + Bambuser

-Zenbat denbora esango zenuke egon zarela sarean korrikaren inguruko informazioa kontsumitzen?

-Badakizu Korrikaren aplikazioa dagoela mugikorrerako?

deskargatu al duzu aplikazioa?

-Sareko informazioa aski izan zaizu Korrikaren berri izateko?

-Saretik biral moduan zabaldu duzu informaziorik, hau da, saretik Korrika zabaldu duzu?

-Zer azpimarratuko zenuke Korrikak sarean izan duen presentziaz?

4.3 Elkarrizketa sakona 5-6 pertsonek osatuko dute elkarrizketa. Ordea, lagun talde honek beste kide bat izango du, moderatzailea. Elkarrizketan parte hartuko dutenak lurralde

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

BAI EZ

- 8 -

ezberdinetako izango dira. Gainera, elkarrizketa euskaraz egingo denez euskaraz dakiten pertsonak izango dira. Baina, kide hauek bere egunerokotasunean euskara desberdin erabiltzen dutenak dira, hala nola, euskaraz etxean, eskolan eta lagun artean erabiltzen dutenak edo euskara eskolan bakarrik erabiltzen dutenak.

Elkarrizketaren gidoia:

-Bakoitzak bere burua aurkeztu.

-Sarean non ibiltzen diren eta zenbat denbora igarotzen duten galdetu, bai sareko hedabidetan eta baita sare sozialetan.

-Euskarak bere egunerokotasunean zein leku duen azaldu. Eta nola ikusten duten euskararen egoera.

-Korrikari buruz duten iritzia azaltzea eta euskal gizarteak honi buruz duen iritzia nolakoa den eztabaidatu.

Inkesten emaitzekin:

-Inkestatuen erdiak Twitter sare soziala ezagutzen dute, Korrikaren beste sare sozialak ordea inkestatuen erdiak ere ez dute ezagutzen. Zergatik uste duzue?

-Korrikaren sare sozialak ezagutzen duten pertsona horien erdiak baino gutxiagok jarraitzen diete sarean.

-%100ak Korrikaren informazio zabalagoa jasotzeko sarera joko luke, zergatik uste dute denek sarera jotzen dutela eta ez beste norabait .

Ikus-entzunezko estimulua

-http://www.youtube.com/watch?v=qghTi0QJleI

Definitu zuen ustez zein sentsazio duten bertako pertsonaiek

-Zer aldatuko zuten Korrikak sarean izan duen presentziaz

- 9 -

5. Emaitzak

5.1 Sareko azterketa

Web gune ofizialaren analisia Antolamendua, konposaketa

Web orriaren antolamendu, itxura eta konposaketari erreparatuz, edukia bi

zutabe bertikaletan antolaturik dagoela atzematen da. Ezkerretik eskuinerako

norabidean,   azken   berriak   izango   ditugu   aurrena.   Aldiz,   “Hamaika TB

Korrikarekin”,   “Zuzenekoak”,   “Korrika  Apps”,   “Korrikarekin  Bat”  eta   “Korrika  18  

Facebook-en”  deituriko  guneak  ezkerreko  zutabean.

Ezker-eskuin antolamendua alde batera utzi eta goitik beherakoa aztertuz gero,

hierarkian ez eta iraupenean oinarriturik daude antolatuta artikuluak. Labetik

atera berrienak goian ezarriko dira, aurretik zeudenak beherantz bidaliz.

Goitik – behera, guztia aztergai

Web orrian zehar gune eta zati ezberdinak aurki ditzakegu, gaien eta hauen

garrantziaren   arabera.   Goitik   beherako   “korronteari”   jarraiki,   lehenengo  

gunetxoan, gain – gainean ageri denean, zein hizkuntza aukera ditzakegun

ageri   zaizkigu.   Honen   azpian,   18.Korrikaren   logoa,   bere   lelo   eta   guzti   “Eman  

euskara elkarri”. 2013ko martxoaren 14tik 24ra Andoaindik Baionara.

- 10 -

Ondoren, pixka bat beheraxeago, sei atal nagusitan banaturiko barra dago.

Hedabide digital eta informazio gune guztietan bezalaxe, edukiak gaika

sailkaturik daude, eta leiho horietako batean klik eginez gero, informazio

zabalagoa izango dugu eskuragarri. Kasu honetan, halere, lehenengo gaiaren

barnean beste bi azpi - gai ageri dira. Hona hemen barra printzipaleko sei

sekzioen izenak: Korrika (Zer da Korrika? Eta Aurreko Korrikak), Mezua,

Omendua, Nola parte hartu?, Izan laguntzaile! eta Korrika dendak.

Oinarrizko gaien barra alde batera utzi eta azpian ikus-entzunezko bideoen bi

leihotxo eta mapa bat ageri dira. Mapa horretan Korrikaren ibilbidea eta

momentu oro Euskal Herriko zein txokotan dagoen ikusi daiteke. Dagoeneko

18.Korrika igaro denez, Baionan kokatzen da

gezitxoa.

Elkarreraginerako prest

Gaur egun elkarreragina da ziberespazioan arrakasta

izateko muina, funtsa. Twitter, Facebook eta beste

hainbat sare sozialetatik igarotzen dira irakurle

potentzial kantitate handi bat, eta horiengana iritsi

behar da. Webgune honen kudeatzaileek badakite, eta argi eta garbi

gonbidatzen zaituzte euren lagun bilakatzera edota jarraitzera.

Aldameneko irudian ageri den lez, korrika.org-ek Rss,

Facebook eta Twitter bidez orria jarraitzeko aukera

ematen du.

- 11 -

Horrez gain aipatu beharra dago beraiek sorturiko App-a, Android

mugikorrentzako zein i-phone mugikorrentzako. Horregatik, webgune honetan

aplikazioa hori jaisteko hiperestekak azaltzen zaizkigu.

Kronograma Korrikaren eduki azpimarragarriak zabaltzeko

Webgunea ongi aztertuz gero, ikus daiteke 18.Korrikan bi prentsaurreko eman

zituela; lehenengoa 18.Korrikaren aurkezpen egiteko eta azkena, behin Korrika

bukatu ostean, honek izan duen balorazioa azaltzeko.

Esteka honetan ikus daiteke, nola 2012ko azaroaren bostean 18.Korrikaren

aurkezpenaren inguruko artikulua argitaratu zutela, bideo eta guzti:

http://www.korrika.org/?p=3247

Azaroaren 9rako, Korrikaren irudia zabaltzen hasi ziren:

http://www.korrika.org/?p=3299

Egun horretatik hogei egunetara, azaroaren 29an, webgunean ikusgai zegoen

edizio honetako kanta/bideoklipa eta materiala: http://www.korrika.org/?p=3534

Martxoaren 25ean artikulu bat argitaratu zuten webgunean, prentsaurreko

deialdia eginaz. Hona hemen linka: http://www.korrika.org/?p=6252

Hurrengo egunerako, martxoaren 26, balorazioa egina zegoen:

http://www.korrika.org/?p=6269

Sare sozialen analisia Instagram

Instagram mugikorrentzako doako aplikazio da, zeinean argazkiak konpartitu

daitezkeen lagunekin, hauei filtroak jarriz, markoak, kolore ezberdinak eta

hainbat gauza gehiago. Argazki hauek, Facebook, Twitter Tumblr zein Flickr-

ean konpartitu daitezke.

Korrika18 zein AEKak ez dauka Instagram konturik. Hemen Korrikaren hastag-a

soilik aurki daiteke:

- 12 -

- #korrika18 hostag-arekin 129 argazki aurki daitezke instagram

aplikazioan. Azaltzen diren argazkietan jendetza mordoa ikus daiteke

korrika, edozein herritakoa, gauez zein goizez, jendearen argazkiak

petoarekin, karpantak, furgoneta...

- #korrika2013 hastag-arekin 14 argazki aurki daitezke. Guztietan azaltzen

da jendea korrika.

- Aldiz, #korrika hastag-arekin 722 argazki daude, baina asko eta asko ez

daude Korrika18-rekin erlazionaturik.

Flickr Plataforma ezberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko

webgunea da Flickr. Aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin

partekatzeko. Web 2.0ko beste programa askok bezala, Flickr-ek ere etiketak

erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.

Kasu honetan AEKak bere perfil propioa dauka Flickr-en, Euskalakari AEK

izenarekin. Joan den urteko martxoan egin zen sare sozial honen kide eta

dagoeneko 18 kontaktu dauzka. 71 album dauzka, bakoitza bere izenarekin,

hala nola: Korrika18 kanta aurkezpena (19 argazki), Bilboko korrika moda

desfilea (45 argazki), Arabar Errioxako Korrika (25 argazki)…   Album   guzti  

horietatik 33 dira Korrika18ri buruzkoak.

Kasu batzuetan herri batzuetako Korrika ikus daiteke eta beste batzuk, aldiz,

AEKak eginiko aurkezpenak edo ekintzak dira.

AEKaren profila alde batera utzita, bilatzailean Korrika18 jartzen badugu 2.351

argazki azaltzen dira. Hau da, jende ezberdinek webgune honetara argazkiak

igotzen  dituzte  eta  gero,  etiketa  gisa  “Korrika18”  jartzen  dute.  Horrela  izen  hori  

bilatzeko jartzen badugu, etiketa hori duten argazkiak azalduko dira.

Azpimarragarria da Flickr kontuak egin duen jarraipena, izan ere, lekukoa

eraman duten pertsona gehienen argazkiak bertan aurkitzen dira. Sare sozial

hau gehienbat Korrika martxan zela eta Korrika amaitu zenean erabili da.

- 13 -

Euskal Herriko edozein txokotatik Korrika igaro eta ordu gutxira edo hurrengo

egunean herritarrek bertako irudiak eskuragarri zituzten sarean.

Youtube

Internet bidez bideoak digitalak konpartitzeko aukera ematen duen webgunea

da. Flickr-en bezala hemen ere AEKak bere profila dauka Euskalakari AEK

izenarekin. Pasa den urteko urtarrilean batu zen eta jada 140 harpidetu dauzka.

Guztira 104.668 bideo dauzka igota, adibidez: Korrika Sestoan, Korrika

Elorrion,   Zaraitzuko   euskalakaritxoak…Ia   guztiek   daukate 200 erreprodukzio

baino gehiago.

Bambuser

Youtube bezala, Bambuser ere bideoak igotzeko eta konpartitzeko aukera

ematen duen webgunea da. Hemen ere, AEKak bere kontu pertsonala dauka.

Bilatzailean   “Korrika”   jartzen   badugu   segituan   aurkitzen   du   AEK euskalakari

kontua. Urte honetako urtarrilean egin zen hemengo kide eta hiru jarraitzaile

dauzka, berak aldiz, ez du jarraitzen inor. Guztira 103 bideo dauzka igota,

esaterako: Bagoaz Gasteiz, Tuteran, Elorrio Korrika, Beasainen, Durango

Korrika…  izenburuekin.  

Google +

Badauka AEK-ak bere kontu propioa Google +-en. Korrikaren inguruan

norberak nahi duena argitaratu, ezagutarazi, erakutsi galdetu erantzun edo

Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo nahi duen guztia konpartitzeko.

28 kide ditu eta bi moderatzaile. Erabiltzaileek eskegitako edukiari erreparatzen

badiogu, 2013ko martxoaren amaieratik inork ere ez duela inolako informaziorik

konpartitu ikusi daiteke Korrikaren inguruan. Honetaz gain, Google+-ek

norbanako bakoitzaren intereseko pertsonekin zirkuluak osatzeko aukera

ematen du, modu honetan, eskaintzen duen txat-ean hitz egin daitekeelarik.

- 14 -

Facebook

Gaur egun oso zabalduta dagoen sare

soziala da Facebook. Sare sozial honen

bidez, Facebookean perfila duten gure

lagunak aurkitu eta gure lagunen

zerrendan sar ditzakegu, eta gu haien

zerrendan agertu. Talde eta orrialdeekin

antzeko interesak dituen jendea

elkartzeko erabiltzen den erreminta dela

esan daiteke. Erabiltzaile bakoitzak

horma bat du eta bere lagun zerrendan

daudenek horma hori ikusi dezakete, baita

bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa

beste lagunek ikusi dezakete. Bestalde,

erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko

aukera  du,  modu  honetan,  lagunek  “gustuko  

dut”   klikatu   eta   argazkia komentatzeko

aukera egonik.

Datuei dagokionez, AEK 2012ko urtarrilaren 25ean batu zen Facebookera,

euskalariak elkartu eta euskara eta euskal kulturari buruz interesgarria izan

daitekeen informazioa zabaltzeko asmoz. Egun, 600 argazki inguru ditu AEK-ak

sare sozial honetan. Ez dauka inolako bideorik. 5.245 erabiltzailek atsegin dute

orria eta 143 honi buruz hizketan ari direla ikusi daiteke bere orrialde nagusian.

Bertan eskegitzen duten edukiari erreparatzen badiogu, sarri eguneratzen

dutela ikusi daiteke, eta jendeak parte hartzen duela.

Facebook jarraipen luzeenetarikoa

egin diola esan daiteke. Korrika hasi

aurretik, martxan zela eta amaitu

ondoren eguneratu dituzte edukiak.

- 15 -

Maiatzean ere, Korrikaren inguruko edukiren bat ikus dezakegu, esaterako

Korrikaren bideoklip ofiziala.

Azkenik, esan behar da Korrikaren Facebook-eko kontu ofizialaz gain beste

kontu batzuk ere Korrikaren edukiak zabaldu eta elkarbanatu dituztela.

Twitter

Gizarte-sare eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko

mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena. Gehienez 140 karaktereko luzeradun

testuak idazteko tartea da eskaintzen duena. Eguneraketa hauek

erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten

beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek

berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile

guztien esku jarri.

Korrikak badu kontu propioa Twitterren: @korrika. 808 txio ditu eginak eta 4.128

jarraitzaile dauzka. Azken txioa otsailaren 28an egin zuen, esanez hortik

aurrera jarraitzeko AEKaren @EuskalakariAEK kontua jarraitzeko, bertan jarriko

dutela bideo, argazki eta berri guztiak. AEKaren kontu honetan ikusi ahal da

jarraipena luzeago dela, izan ere 3.709 txio baitauzka eta azkena maiatzaren

9koa da. Kasu honetan 1.948 jarraitzaile dauzka, Korrikaren kontuak baino

gutxiago, eta beraiek 118 pertsona jarraitzen dituzte.

Sareko hedabideen analisia Korrika ez da soilik hamar egunetan mugatzen den ekimena. Ez da soilik txandala jantzi, zapatilak ongi estutu eta korrikara abiatzea. Korrikak bere 18 edizioen historia luzea dauka, baita etorkizun luzea ere abian. Zer litzateke korrika korrikalaririk gabe eta zer izango euskara euskalakaririk gabe. Baina zer izango litzateke korrika komunikabiderik gabe?

- 16 -

Komunikabide desberdinak aztertzen ari gara. Horretarako, lan hau egiterako orduan zenbait euskal komunikabideren jarraipenak aztertu ditugu. Euskal Herri mailako ikuspegia ematen duten komunikabide nagusien artean besteak beste ZUZEU, HAMAIKA TELEBISTA, ARGIA, BERRIA, NAIZ (GARA) eta EITB aztertu ditugu besteak beste. Izan ere, hedabide hauek jarraipen berezia egin diote 18. Korrikari. Dena den, tokian tokikoek ere jarraipen bereziak egin dute, baina hauek eginiko jarraipena Korrika beraien inguruko herrietatik igarotzen bakarrik eman da.

Berria

Berria egunkaria izan da jarraipen handienetakoa egin duen hedabideetako bat. Multimedia jarraipena egunerokoa izan da, kazetari zehatz batek Korrikaren barru-barrutik eman du bertako egoeraren berri.

Korrikaren kantatik, korrika kulturaletik eta korrikaren azken egunerarte eman dio ahotsa 18. Edizioari. Hala nola, eduki ezberdinak aurkitzeko aukera zegoen

beraien webgunean. Gainera, Korrika Euskal Herriko zein txokotan zegoen jakiteko mapa zegoen kokaturik beraien webgunearen atariko orrian.

Zuzeu

Zuzeu orainkari digitala da, internet zale euskaldunek munduari begiratzeko leiho moduko bat. Horrela bertatik ere jarraipen berezia egin diote Korrikari. Irabazi asmorik gabeko ekimena denez ez da honen atzean kazetari jakin bat egon informazioa helarazten, ordea, pertsonai ezberdinen eskutik Korrikaren inguruko gora-beheren berri jakiteko aukera eskaini zuen Zuzeu orainkariak.

EITB

EITBk 30 urtean lehenengo aldiz egin du jarraipen berezia, izan ere, beste urte batzuetan Korrikaren inguruko berriak helarazi dituen arren presentzia hutsalagoa egin dute. Horrela, Euskal Herriko Hedabide Publikoa izanik datu nahiko esanguratsua da.

- 17 -

Korrikaren presentzia EITB webgunean Gaztearen baitan aurkitzen da. Bertan beste atal hauekin batera kokaturik dago:

Korrika Maketa Lehiaketa Bideoklip Lehiaketa Bilbao BBK Live Azkena Rock Parody

Korrikak eginiko edukiak partekatzeaz gain beraiek ere hainbat eduki sortu dituzte. Honez gain, EITBko webgunean zenbait atal esanguratsu aurki daitezke: 11 egun 11 istorio, unerik ederrena, munduan zehar, kliperoak, ETB3ko jarraipena, argazki galeria…

Azken hauetatik 11 egun 11 istoriori aipamen berezia egin nahi diogu. Izan ere, ekimen honi esker 11 pertsona ezagutzeko aukera izan du jendeak, non, bakoitzak bere istorioa duen. Bertan euskara ikasteko bere motibazioa eta bere ikasketa prozesu propioa azaltzen dute. Baina guztiek kontatu dute euskarak eman diena asko izan dela.

Argia

Argiak multimedia bideoak eta eguneko irudiak zabaldu ditu. Korrikaren jarraipen berezia Argiari dagokionez Twitter sare sozialaren bidez ikusteko aukera egon da. Zehazki Lander Arbelaitz Argiako kazetariaren twitter kontuaren bidez.

Naiz (Gara)

Webgunean jarraipen berezia egin dieten beste hedabideekin alderatuz naiz-ek eginiko jarraipena ezberdina izan da. Izan ere, beste hedabideek Korrikak eginiko eduki gehientsuenak partekatu dituzte, aldiz, naiz webgunean beraiek sorturiko erreportajeak, kronikak edo albisteak leku gehiago eduki dute.

- 18 -

11amaika

11amaika telebistak eginiko jarraipena txalogarria izan da. Herri mugimenduaren ondoan eginiko lan garrantzitsua izan da, nolabait erreferentzialtasuna lortu dute. “Herriz herrikoak” Euskal Herritik lekua nondik zebilen jakiteko aukera eman du. Uneoroko jarraipena egin dute herriz herri, komunikatiboki Korrikaren babesle nagusia izan da. Beraiek ikus-entzuneko bideo iturri bilakatu dira mundu guztiarentzat. Korrikari lotutako edukiak

11amaika webgune ofizialaz gain Youtuben bi kanaletan ikus daitezke bideoak nagusiki, 11TB.

Jarraipen berezia egin ez duten Euskal Herriko hedabideak

Hedabide talde batek jarraipen berezia egin dien arren badira beste hainbat euskal hedabide Korrikaren gorabeheren berri eman dutenak. Hauen jarraipena eskasagoa izan da. Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Correon eta beste hainbat hedabideetan Korrikaren informazioarekin topo egiteko aukera egon da. Bertan gehienbat Korrika Andoaindik-Baionara iraun zuen tarte horretan argitaratu zituzten berriak. Bertako edukien formatuei dagokionez, argazki batez lagunduriko albiste edo erreportaje itxura zuten gehienbat.

Aplikazioa Azken edizio honetan Korrikak

mugikorrerako aplikazio berria sortu

du. Aplikazioaren orrialde nagusian

herri ezberdinetan egon diren

ekitaldien berri ematen zuen.

Eguneratuta egoten zen uneoro,

horrela ondorengo egunetan zeuden

ekitaldiak non eta noiz izango ziren

jakiteko helburuz.

Honez gain, sei ataletan banatuta dago aplikazioa: agenda, mapa, loturak,

jokoak, egoera eta honi buruz. Bertan Korrika zein lekutan zegoen jakiteko

- 19 -

aukera, zenbat kilometro egin eta falta zitzaizkion edo zu zeuden gunetik

zenbat denbora falta zen korrika pasatzeko azaltzen zuen.

5.2 Inkesta

Inkestatuaren datu pertsonalak

- Hego Euskal Herriko 60 pertsonek bete dute inkesta. Bertako 35 gipuzkoarrak

dira, 13 bizkaitar, 8 arabar eta 4 nafar.

- Adinari dagokionez, 19-27 urte bitarteko gazteak dira.

Adina 19 20 21 22 23 25 27 Inkestatu kopurua 4 25 12 6 6 3 4

- Galdetegia egin duten erdiak baino gehiago unibertsitateko ikasleak dira, hain

justu 51 inkestatu. Bestalde, 51 horietatik unibertsitateaz gain lana egiten

dutenak 17 dira eta 6 lan bila daude. Azkenik, inkestatuetako 7 lanean daude

eta 2 langabezian.

- Gehien kontsumitzen dituzten medioak internet eta telebista dira. Internet

gehien kontsumitzen dutenak 33 pertsona dira, telebista aldiz 8 inkestatuk.

Internet eta telebista gehien kontsumitzen dutenak, berriz 15 dira. Prentsan

medio kontsumo handiena egiten dutenak 4 dira. Aipagarria da irratia eta

aldizkariak gehien kontsumitzen duten pertsona bakar bat ere ez dagoela.

- 20 -

Medio bakoitzari eskaintzen dioten ordu kopurua: INTERNET TB IRRATIA EGUNKARIA 1 ordu 7 15 6 5 2 ordu 11 6 1 0 3 ordu 4 8 0 0 4 ordu 1 0 0 0 5 ordu 7 3 0 0

- Galdetegia egin duten pertsona guztiek daukate mugikorra. Horietako 49k

mugikorrean interneta daukate eta 11 pertsonek bakarrik ez daukate interneta

mugikorrean, wifi bidez ibiltzen baitira sarean.

- Interneteko erabilerari dagokionez, galdetegia egin duten guztiak egunero

ibiltzen dira sarean. Gehienek aisialdirako, ikasteko edo lanerako eta

informatzeko erabiltzen dute, 40 pertsonak hain zuzen ere. Aisialdirako eta

informatzeko erabiltzen dutenak 8 inkestatu soilik dira. Lanerako eta

informatzeko edo ikasteko eta aisialdirako erabiltzen dutenak aldiz gutxiago,

3na dira bakoitzean. Sarea aisialdirako erabiltzen dutenak ere gutxi dira, 6

pertsona zehazki.

Inkestatu guztiek sare sozialak erabiltzen dituztela erantzun dute. Gehien

erabiltzen duten sare soziala facebooka da, 60 pertsonetatik 50ek erabiltzen

baituute. Ondoren twitter eta youtube dira gehien erabiltzen dituzten sare

sozialak.

- 21 -

Korrikaren ezagutza, erabilera eta kontaktua

- Korrikaren ezagutza neurtzeko orduan, galdetzen zaienean ea zenbatgarren

edizioa den, galdera ia gehienek ongi erantzun dute, 44ek zehazki. Gaizki

erantzun duen pertsona bakarra egon da eta ez dakitela erantzun dutenak 8

izan dira.

Bestalde 6 pertsonek ez dute erantzun galdera, zuriz utziz. Bestalde korrikaren

bideoklipa oso jende gutxik ikusi du, erantzun duten %29ak.

- Korrikaren ekimen batekin %87ak parte hartu du noizbait, bestalde % 13ak ez.

- Orokorrean korrikaren inguruan duten iritzia positiboa da, guztiek 1tik-10eko

graduazioan 8 baino gehiago jarri diete. 28 pertsonak jarri diote 10 puntu; 9

puntu 6 pertsonek; 8 puntu 20 pertsonek; eta 7 puntu 6 pertsonek.

- 22 -

- Gehienek zekiten azaro eta abendurako Korrika 18 bazetorrela. Ia guztiek

egin zuten internet bidez korrikaren albiste batekin lehenengoz topo, 28

pertsonek hain zuzen ere. Ondoren telebistaz eta prentsa bidez jakin zuten

Korrika bazetorrela.

- 22 inkestatukKorrikaren albiste batekin topo egin eta edukia irakurri dute.

Bestalde, 8 pertsonek ez diete jaramonik egin. Aldiz, begirada batez Korrikaren

dokumentu ezberdinak ikusten dituztenak 23 inkestatu dira. Azkenik, batzuetan

irakurri dutenak eta besteetan jaramonik egin ez dietenak 7 izan dira.

- Oro har, inkestatuek korrikaren albisteekin topo egin dute. Batzuk askotan,

beste batzuk ez hainbestetan eta besteek gutxitan kontaktatu dute

18.Korrikarekin. Ordea, ez dago erantzun bakar bat ere Korrikaren edukiren

batekin topo inoiz egin ez duenik.

- Topo egiteaz gain jarrera

aktiboa izan dutenak

erdiak baino zerbait

gutxiago izan dira, 26

pertsona kasu honetan.

Jarrera aktiboa izan duten

horiek, webgunera jo dute

informazio bila, zehazki

- 23 -

24 pertsonek. Beste 14 pertsonek internetera orokorrean jo dute. Bestalde ,

sareaz gain beste leku batzuetara jo dutenik ere badago, lagun artera zein

egunkarietara jo dutenak. Hala ere azken hauek portzentajea txikiagoa dute,

3na pertsona bakoitzak. Topo egiteaz gain, pertsona gutxi batzuk saretik biral

moduan Korrikaren berriak zabaldu dituzte, 14 pertsonak hain justu.

- Gehienek informazioa internet bidez jaso dute, %82ak, hau da 60 pertsonatik

49k. Horietatik gehienek sare sozialen bidez jaso dute Korrikako gora-beheren

berri.

-Korrikako edukiak izan duten formatuari dagokionez, jende gehienak

albisteekin eta argazkiekin egin du topo.

FORMATUA Irudia Bideoa Albistea Erreportajea Beste bat PERTSONA KOPURA 32 21 38 7 2

- Inkestatu guztiek korrikaren inguruko informazio zabalagoa jasotzeko sarera

joko lukete, gainera guztiek uste dute informazio aski dagoela Korrika 18ren

inguruko gora-beheren berri izateko. Gehienek zuzenean bere webgune

ofizialera bideratuko lukete beraien bilaketa, 39 pertsonek. Web gunearen

ondoren galdetegian gehien erantzun duten erantzuna prentsa digitala izan da,

12 pertsonek hain justu. Sei inkestatuk leku ezberdinetara joko luketela

erantzun dute eta 3 pertsonek ez dakitela.

- Galdetegia egin duten %72ak ezagutzen du Korrikaren web gunea, %28ak

aldiz ez. Korrikaren webgune ofiziala baloratzeko orduan orokorrean puntuazio

positiboa eman diote. Hiru puntuaziotan banatu dituzte inkestatuak beraien

- 24 -

iritziak: zortzi puntu 21 pertsonek eman diote, zazpi puntu 8 pertsonek eta sei

puntu 14 pertsonak.

- Inkestatu gehienek ez dituzte Korrikaren sare sozialak ezagutzen oro har.

Twitterreko kontua bakarrik ezagutzen dute inkestatuen erdiak baino gehiagok,

beste sare sozialak erdiak baino gutxiagok ezagutzen dute. Datu

azpimarragarrietako bat Korrikaren kontuko Bambuser pertsona bakar batek

ezagutzen duela da. Bestalde sare sozialeko kontua ezagutzen dutenen erdiak

jarraitzen dute Korrika sarean, hau da, jende askok ezagutzen du Korrikaren

sare sozialak, baina erdiek soilik jarraitzen dute.

Sare soziala Pertsona kopurua Portzentajea Kontua jarraitzen dute Facebook 25 42 12 Twitter 31 52 16 Youtube 21 35 4 Google+ 8 13 2 Instagram 4 7 0 Bambuser 1 2 0 Bat ere ez 18 30 26

- Galdetu zaienean Korrikaren inguruko informazioa kontsumitzen zenbat

denbora pasa duten, erantzunetan emaitza kaxkarrak egon dira oro har.

- Inkestatuen ia erdiak dakite Korrikak mugikorrerako aplikazio bat sortu duela,

zehazki 29 pertsonek. Horietatik zortzi pertsonak bakarrik deskargatu dute

aplikazioa.

- 25 -

5.3 Elkarrizketa sakona

(5 pertsonaz eta moderatzaileaz osaturiko mahai ingurua. Bost lagun horietatik bi mutilak, 20 urtekoak, eta beste hirurak neskak, bi 20 urteko eta bat 21 urtekoa. 5 pertsona hauetatik 3 pertsonek Korrikaren inguruko berrien jarraipena egin dute nolabait, beste biek aldiz ez )

Gure mahai-inguruko kideak gazteak izatean guztiak ibiltzen dira sare sozialetan murgilduta egunero eta ia une oro. Honen inguruan ez da egon inolako desadostasunik.

Elkarrizketan zehar euskarari buruz hitz egitean, guztiek esan dute euskara egunerokotasunean erabiltzen dutela neska batek izan ezik. Honek bere Bilboko pisuan erdaraz hitz egiten baitu eta baita bere herrian ere, Donostian.

Euskararen egoerari dagokionez, batek uste du hobetzen ari dela honen egoera, jende gehiagok dakiela euskaraz. Baina besteek diote, jende gehiagok euskaraz jakiteak ez duela esan nahi honen egoera hobetzen ari denik, hau hobetzeko euskara erabili egin behar dela. Esan dute nabaria dela herri handi eta txikietako ezberdintasuna, zehazkiago, herri txikietan jendeak gehiago hitz egiten duela euskaraz, hirietan edo herri handietan baino. Hirietako jendeak jakingo duela euskaraz hitz egiten, baina ez dutela erabiliko. Aipatzeko da ere, Bilbo eta Donostiaren artean ikusten duten ezberdintasuna: Gipuzkoan gehiago hitz egiten dela euskaraz Bizkaian baino.

Behin Korrikaren gaian zentratuta, guztiek diote eragin positiboa daukala ekimen honek, baina ez dakitela norainoko eragina izango duen. Uste dute baietz, laguntzen duela euskara bultzatzen, baina zenbaterainoko eraginkortasuna daukan ez dakitela. Jende asko motibatu eta kontzientziatzen dela egun horietan, baina gerora baretu egiten dela motibazio hori. Euskararen presentzia nabaritzeko Korrika oso metodo ona dela diote, agian ez duela balioko bat-batean jende gehiagok euskaraz hitz egiteko, baina bai erakusteko Korrika hor dagoela eta bizirik dirauela.

Gainera, batek azpimarratzen du eta puntu positibotzat jotzen du, euskara gutxi erabiltzen den herrietatik ere pasatzen dela Korrika, denean baitago Euskararen beharra.

- 26 -

Euskal gizarteak honi buruz duen iritzia dela eta, guztiak datoz bat esanaz, euskalduna den oro arro sentitu beharko lukeela honelako ekimenekin.

Inkesten emaitzekin:

Batzuk diote Korrikaren presentzia txikia izan dela ziber-hedabideetan, beraiei ez zaiela informaziorik heldu. Horrez gain, esan dute ez dutela ezer berririk eskaini, bideoak, argazkiak eta abar. Hitz egiten egon ondoren, denak heldu dira ondorio berera: ezagutza handia dutenez Korrikari buruz, ez dutela sentitzen behar hori Korrika sare sozialetan jarraitzeko, ez duelako ezer ezberdinik eskaintzen.

Aipatzekoa da ere, esan dutela hedabideek ez diotela garrantzia handirik eman, baina kasua da ez dutela hedabideekin kontaktu handirik, izan ere esaterako Eitbk atal berezia zeukan Korrikarentzako, bere inguruko argazkiak igoz, bideoak,   artikuluak…   eta esan dute Eitbk jarraipen handiagoa egin behar liokeela. Ikusten dute, Korrika beti berdina dela, herri baten hasi eta beste batetan amaitzen den lasterketa dela, ez duela ezer berezirik eskaintzen, eta arrazoi horregatik, ez dute sentitzen behar hori Korrikaren sare sozialak jarraitzeko. Jarraikortasun gabeko gaia dela diote eta ez dutela edukirik ematen: bideoak, argazkiak, eta abar.

Azpimarragarria da ere, taldekide batek dioena: jende jakin batek Korrikaren inguruko informazioa zabaltzen badu, jende askok informazioa partekatzen hasten da beste guztiei, orduan honek egiten duela jendea ez joatea Korrikaren sare sozialetara, badakitelako inora joan gabe informazioa nonbaitetik helduko zaiela.

Galdetu diegunean ea zergatik inkestatu guztiek sarera joko luketen Korrikaren inguruko informazio gehiago lortzeko, guztiak etorri dira bat, esanaz gazteok egunero gaudela sarean konektatuta. Hau da, sarean jarduten dugunez egun guztia errazena hori dela diote, sarean aurkitzea behar dugun informazio guztia. Aukera errazena eta bakarra dela diote. Izan ere, sareaz gain ez dakite beste nora jo honi buruzko informazio sakonagoa lortzeko.

Ikus-entzuneko estimulua http://www.youtube.com/watch?v=qghTi0QJleI

- 27 -

Ikus entzunezko estimulu hau jaso ondoren, konkretuki bideo honek ez diotela

hainbeste hunkitu diote. Baina hala ere, honelako bideoak ikustea pozgarria

dela diote, ikusi egiten dela euskarak bizirik dirauela. Hala ere, gaueko bideoak

gehiago hunkitzen diotela diote. Oso ederra dela ikustea nola gaueko orduetan

ere jendea euskararen alde Korrika egiteko gai eta gogoz dagoen.

Amaitzeko, galdetzean ea zer aldatuko luketen Korrikak sarean izan duen

presentziaz, batzuek esan dute ikus-entzunezko material gehiago behar direla,

baina segituen esan dute beste kideek hainbat bideo daudela sarean Korrikaren

ingurukoak. Beste batzuek diote beraiei ez zaiela heldu ezer, hau da, ez badira

joaten nonbaitera informazio bila, ez zaiela ezer heltzen. Beste baten ustez,

Korrikak ez dauka arazorik sare sozialen komunikazioaren funtzionamenduan,

ikus daitekeela zer argitaratzen duten, baina ez daukala inolako interesik hau

jarraitzen hasteko.

6. Ondorio nagusiak Ikerturiko guztia kontutan hartuz, ondorio nagusi batzuk atera ditugu.

Korrikaren sareko komunikazio kanpaina gure ustez oso egokia izan da. Ongi

helarazi dituzte beraien gora-beheren berri ezberdinak. Leku ezberdinetan jarri

dituzte edukiak, horrela publiko anitzago batengana iritsi ahal izateko. Mezu ere

oso garbia zuten, zuzena eta laburra.

Inkestetan lorturiko datuekin azpimarratuko genukeen informazio nagusia

Korrika sarean jarraitzeko interes falta izango litzateke. Jendeak ez duela

Korrika jarraitzeko interes berezirik. Hala ere, Korrikaren inguruan duten iritzia

positiboa da.

Nolabait Korrikaren ezagutza daukatenekin hitz egin ondoren, honakoa esaten

dute: komunikabideetan zein sare sozialetan jendeak ez duela Korrika jarraitzen

ez duelako espero ezer berria bilatzea. Urteak direla Korrika ezagutzen dutela,

jada ez dakitenik ez dutela bilatuko.

- 28 -

Korrikaren informazioren batekin denak egin dute topo, batzuek gehiagotan

besteek gutxiagotan, baina ez da pertsona bakar bat ere egon Korrikaren

edukiren bat ere ikusi ez duena.

Lehen esan bezala jendeak uste du Korrikaren ezagutza handia duela, baina

bada urtero Korrikaren edizio ezberdinetan aldatzen diren gauza ezberdinak.

Horietako bat ibilbidea izaten da. Orduan, jendeak beraien herritatik Korrika

noiz eta nondik pasako den jakiteko sarera jotzen du informazio horren bila.

Laburbilduz ondorio nagusi batera iritsi gara, gure ustez Korrikak bere aldetik

sarean eginiko komunikazio kanpaina ona izan da. Ordea jendearengan aldeko

jarrera orokorrean ezkorragoa izan da, Korrikaren inguruko balorazio ona dute

baina ez dute espero Korrikaren inguruko albiste berri batekin topo egiterik

aurrez ezagutzen ez zutena. Esan daiteke jendeak ezagutza handia duela uste

dutela. Hala ere, Korrikaren inguruko berri baten bila sarera joko lukete denek.

7. Balorazio orokorra 18.Korrika sarean ikertzerako orduan hasieran jarri genituen helburuak betetzea

lortu dugula esan daiteke. Metodologiari dagokionez, lehen momentutik argi

geneukan lehenik inkesta egingo genuela eta ondoren mahai-ingurua. Izan ere,

guk egin beharreko azterketa herritar xumeen iritziak eta ideiak aztertzea zen

eta horretarako bi teknika hauek dira gure iritziz baliagarrienak. Horrez gain,

aditu batekin hitz egitea erabaki genuen, zehazki AEK erakundeko komunikazio

arduradunarekin. Ordea, guk aztertu nahi genuena beraiek egin duten begi-

bistako apustu hori ea eraginkorra izan den edo ez jakitea zen. Beraz, nahiz eta

uste dugun komunikazio arduradunak informazio baliagarria lortu ahal izango

zigula, ez zela beharrezkoa berarekin kontaktuan jartzea erabaki genuen.

Orokorrean lorturiko datuekin pozik garen arren metodologia aldetik arazo txiki

bat izan dugula uste dugu. Inkestak diseinatu ondoren, baina galdetegiak

guztiei zabaldu aurretik, frogatxo bat egin genuen: inkesta egiteko eskatu

genion taldeko kidea ez den pertsona bati, eta honek arazorik gabe bete zuen.

Ordea, inkestak egiten hasi ginen momentuan pare bat galderarekin arazoak

izan ditugu. Arazoak eman dituen galdera “gehienbat zein medio kontsumitzen

- 29 -

duzu” izan da. Gehienen erantzuna medio baten izendapena izan da, hau da,

telebista, irratia edo interneta. Ordea, talde txiki batek medio espezifikoen

izenak idatzi  dituzte:  Eitb,  Berria,  Naiz…            

Mahai inguruari dagokionez uste genuena baino eraginkorragoa izan da.

Hasieran lotsaturik zeuden partaideak baina gero lotsak alde batera utzi

zituzten. Inkestetan lortutako datu kuantitatiboei erantzun zabalago bat ematen

lagundu ziguten partaideek.

Laburbilduz, orokorrean ezarritako helburuak bete dira. Bukaeran lortu dugun

erantzun eta edukiek ikerketa egoki bat egiteko aukera eman digu. Hala eta

guztiz ere, beste baterako gauza txikitxo bat aldatuko genuke, galdetegia

gehiago zehaztu beharko genuela.

8. Informazio iturriaK

http://www.korrika.org/ http://zuzeu.com http://www.hamaika.tv/ http://www.eitb.com/ http://www.naiz.info/ http://www.berria.info/ http://eu.wikipedia.org/wiki/Korrika

https://twitter.com/EuskalakariAEK

https://twitter.com/korrika

http://www.youtube.com/user/EuskalakariAEK?feature=

https://www.facebook.com/aek.euskalakari?fref=ts

http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/

http://bambuser.com/channel/korrika

http://www.eitb.com/eu/gaztea/korrika/

http://www.aek.org/

http://www.blogseitb.net/euskara/