4
GALBA HARANA Testua eta argazkiak: Oriol Clavera Capcir eskualdeko ezkutuko txokoa

La Vall de Galba (7haizetara)

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Reportatge sobre la Vall de Galba, al Capcir (Catalunya nord) publicat per la revista de viatges "7haizetara"

Citation preview

Page 1: La Vall de Galba (7haizetara)

GALBAHARANA Testua eta argazkiak:

OOrriiooll CCllaavveerraa

Capcir eskualdeko ezkutuko txokoa

Page 2: La Vall de Galba (7haizetara)

zkenean iritsida eguraldi ona.Badirudi Siberiatxikia gisa ezagu-

na den Capcir eskualdeansu-eten klimatologikoa dagoela abian.Bero egiten du, edo hori da behintzatFormiguerara iritsi aurretik iruditu zai-guna. Eski-estazioetako publizitate afi-xez zipriztindutako errepide txikian go-azela (frantsesez idatzita daude bainasenyera folklorikoak dituzte leku guz-tietan), euria badatorrela iragartzen di-guten laino ilunak sumatu ditugu.Eurianoiz hasiko zain gaude, ekidinezina denekaitzak «Ongietorri Galba Haranera»esango digunaren esperoan. Eta horixegertatu da Esposolla gure helmugarakosaihesbidea hartu eta berehala.

EEssppoossoollllaaEsposollarako bidea hartu bezain laster,jada iritsi garela ohartu gara.Bailara txi-ki batean gaude, estua eta orlegia. Erre-pidearen alde banatan belazeak zabal-tzen dira; belarra moztu berri dute etazelaian zabaldutako fardoen berdetasu-nak bide ematen dio mendian gora ire-kitzen den basoari. Eta, bat-batean, bai-larako kurba baten ostean, Esposollaikusi dugu. Bailarako herri bakarra da

eta 30 biztanle besterik ez dira bizi ber-tan urte guztian zehar. Ehunka urtekohistoria duten harrizko etxe sendoen al-boan (herriaren erreferentzia zaharre-nak 1011. urtekoak dira), eraikin be-rriak eraiki dituzte; egurrezkoak diragehienak, eta udan Perpinya, Montpe-llier edota Parisetik etorritako bisitarienbizileku bilakatzen dira. Herrirako on-gietorria eman digun zeru beltzaren az-pian, lau kalexka eta ur freskoa isurtzenduen plazako iturria topatu ditugu.

Hain zuzen ere,plazan bertan eskain-tzen dira herriko bi zerbitzu publiko ba-karrak. Lehena, telefono-kabinaren es-kutik. Miquelek kontatu digunaren ara-bera –Bartzelonatik urte sabatikoa pasa-tzeko irrikaz etorri zen eta dagoeneko seiurte daramatza herrian–, «jada inork ezdu erabiltzen, denok baitugu telefonoaetxean;gainera, gehienetan ez dabil».Bi-garren zerbitzu publikoa okinak eskain-tzen du; bailara kanpoko hiri batetiketortzen da furgoneta ogiz beteta duela,baina soilik astearte eta larunbatetan egi-ten du herrira bisitaldia.

DDeeaabbrruuaakk hhaarrttuuttaakkoo bbaaiillaarraaGalba Harana morfologia glaziarrekoeta U itxurako bailara da, eta, Merençfailaren eraginez, lurrikarak izaten dira

tarteka.Deabruak hartutako bailara de-la esaten badugu,ez da lurrikaren ondo-rioz bakarrik. Baina, kontuak kontu, ga-rai batean biztanle izutiek errito ugariegiten zituzten euren arima, uzta etaanimaliak lurrikaretatik salbatzeko.

Orduko aztarnetariko bat da PeiraEscrita edo Idatzitako Harlauza. Hain-bat ikur, izen eta data daude grabatutaharlauza eskistodun horretan, eta ida-

tziok orain dela zenbait mendekoakzein gaur egungoak dira; badirudi jen-deak ezin diola bere marka uzteko ten-tazioari eutsi. Jean Abelanet TolosakoUnibertsitateko historialariaren arabe-ra, ikur zaharrenak K.a. 300. urte ingu-rukoak dira. Eta, harlauzaz gain, ingu-ruotan bada garai hartan ezezagunari zi-tzaion beldurra agerian uzten duen bes-telako gunerik ere.

44 44

A

Ipar Kataluniako eskualde txikiena da Capcir. Ber-

tan, paisaiaren edertasunak, natura oparoak, klima

gogorrak eta lasaitasunak egiten dute bat. Eskual-

de honetan topatuko dugu Galba Harana ere.

EEhhuunnkkaa uurrtteekkoo hhiissttoorriiaa dduutteennetxebizitza sendoak ikusi ahalko dituguEsposollan, Galba Haraneko herrixkan.Lerroon albo bietan, bailararako seinalezaharkitua eta Esposollako elizaren dorreaikus daitezke eta, behekoan, Estany delDiable izugarria; bertara iritsi arte ez daikusten krater itxurako laku bitxi hau.

Page 3: La Vall de Galba (7haizetara)

Puig de Terres (2.540 metro) eta Picde Morters (2.605 metro) mendien ar-tean dago Estany del Diable edo Dea-bruaren Lakua; bertara iristeko dezen-teko ibilbidea egin behar izan dugu gauregiten duen berotzarrari eta eguzkiarenastinduei aurre eginez. Bailara zeharka-tzen duen GRa jarraitu dugu; ibaiarenalbotik pasa gara, basoetan barneratugara eta belazeetan lasai ederrean dau-den behiak saihestu beharra ere izan du-gu.Peira Escritatik apur bat gorago,Gal-ba eta Orlu bailarak bereizten dituenharkaiztira iritsi garenean, harrituta ge-ratu gara aintzira txiki,borobil eta bitxiaikusi dugunean. Gure harridura sortuduela esaten badut,muturraren aurreanizan dugun arte ez dugulako ikusi ereizan da. Krater itxurako lakua da, lurrabaino apur bat beherago dago eta ingu-ruko harri eta belarren artean gordeandagoela dirudi. Izotzezko plaka batzukere baditu,eta,hori guztia ikusita,antzi-nako artzainen beldurrak gure egin di-tugu:antigoaleko garaietan,deabruarenbizilekua Puig de Terresen zegoela etalakuko ura sorgindua zegoela uste zu-ten, tarteka abelbururen bat lakura hur-bildu eta desagertu egiten zelako. Egia-tan, malkarra gainditu ezinda nekearennekez itotzen ziren animaliak.

Atsedenaldi baten ostean –betierezeharka begira, deabruak gaur eta orainagertu behar ote duen beldurrez–, gureesperientzia mistikoa amaitutzat ema-

tea erabaki dugu.Sentsazio arraro horre-kin urruntzen goazen neurrian, aurrerabegiratu dugu –eta ez lurrera, igoeranegin dugun bezala–; mihia zintzilik du-gun arren, paisaiaz gozatzeko aukeraizan dugu. Gainalde honetatik daudenbistak izugarriak dira: zerumugarekinbat egiten duten mendiak, bailararainojaisten diren oihanak,zeru urdin eta gar-dena...Behin herrian gaudela,nekeak jo-

ta baina kontent,plazako iturriko urarenfreskotasuna sentitze hutsa zoragarriaizan da.Telefono-kabina ondoko eserle-kuan eseri eta kabinaren funtzio bakarraeskualdeko kultur ekitaldien iragarkienerakusleiho izatea dela pentsatu dugu.Izan ere,Capcir izeneko Siberia txiki ho-netan ezagutzea merezi duten txokougari daude, horien artean gaur ezagutudugun Galba Harana.

44 77

EESSTTAANNYY DDEELL DDIIAABBLLEE EETTAA PPEEIIRRAA EESSCCRRIITTAARRAA IIRRTTEEEERRAAPlaça de la Font-en aurkituko dugu zeinbide hartu behar dugun adierazten duenafixa. Bidearen lehen zatia autoz egin dai-teke. Autoa utzi eta bideari ekin diogu;zelaien artetik doan lehen zatiaren ostean,belazeak estutu eta gorako norabidea har-tzen du bideak. Ordu eta erdiko ibilbideaeginda, pista bidexka estu izatera pasa-tzen da; malda ere nabarmen gogortzenda. GRa jarraitu dugu, eta, lautada baterairitsita, hartu behar dugun saihesbideaikusi dugu. Eta zuzen gorantz. Etortzenbazarete, kontuz ibili, lakua aurre-aurreanizan arte ez baituzue ikusiko. Peira Escritaaurkitzeko pazientzia apur bat izateabeharrezkoa dela ere aurreratu beharradago. Izan ere, ez dago seinaleztatuta;Estany del Diable lakua bera ere seinalez-tatu gabe dago. Hala ere, ziur azkeneanaurkitzeko gai izango zaretela. Igoera osoaegiteko hiru ordu inguru behar dira.

CCaappcciirrrreekkoo bbeellaazzee ttxxuukkuunnaakk ddiirraa ggooiikkooirudian ikus daitezkeenak eta, lerro hauen gainean, Esposollatik irtenda egindaitezkeen ibilbideetako baten hasiera: pista honetatik pasio eder eta lasaia

emateko aukera izango dugu. Ezkerreko orrialdeko irudietan, zaldian ibilbidea egi-teko prestatzen ari diren bisitariak eta inguruotako paisaia eder bat.

Page 4: La Vall de Galba (7haizetara)

NNoollaa iirriittssiiAutoz: Bourg-Madame eta Font-Romeu herrietara-ko norabidea hartu. Gero, Els Angles iFormiguerarako bidea jarraitu. Handik,Puyvaladorrerako errepidea jarraitu, eta, bertarairitsi baino apur bat lehenago, Font-Rabiosa etaEsposollarako saihesbidea hartu.

NNoonn lloo eeggiinnLanda-etxe eta gîteak daude Esposollan bertan.Lo egiteko lekuaz gainera, sukaldea ere izatendute. Herrian ez dago ez jatetxerik, ezta taberna-rik ere.

- Cargol a Espousouille: Rue de la Porteille.Telefono zenbakia: 0033 (0) 468 300 702 .Webgunea: www.cargolaespusouille.com

- Gîte Cal Xareire. Rue de la Dressère. Telefonozenbakia: 0033 (0) 468 044 537. Webgunea:www.gite-espousouille.com

FFoorrmmiigguueerraakkoo mmeerrkkaattuuaaLarunbatetan azoka izaten da Formigueran. Autozordu laurdeneko bidea dago Esposollara eta azo-kan tokiko produktuak erosi ahalko ditugu, esate-rako, ardoa, gazta eta hestebeteak.

EEsskkii nnoorrddiikkookkoo ppiissttaakkNeguan joaten bagara eta eskia gustatzen bazai-gu, iraupen-eskia praktikatzeko kilometro ugariizango ditugu. Formiguerako pistez gain, inguruandaude, esaterako, Els Angles, Font-Romeu-Pyrénées 2000 eta Matamala estazioak.

FFoonntt RRaabbiioossaakkoo kkoobbaakkInguruko erakarpen turistiko garrantzitsuenetakoadira Font Rabiosa herriko kobak. Esposollatik osogertu daude, baina Galba Haranetik kanpo.Bisitaldietarako egokituta dago eta barnean 6 gra-duko tenperatura izaten da. Urte osoan zehar bisi-ta daitezke. Bisitaldiak gidatuak dira eta ordubete-ko iraupena izan ohi dute. Ordutegiak, salneurriak edo beharrezko beste edo-zein informazio koben webgunean bertan kontsul-ta daitezke: www.fontrabiouse-fr

LLaassaaiittaassuunnaa eettaa nnaattuurraa ttooppaattuukkooditugu eskualde honetan, bereziki mendi

osterak egiteko aukera paregabeak ematendizkigulako. Orrialde honetan, Galba

Haraneko mendi eta zuhaiztien irudiak ikusdaitezke. Behekoa, aldiz, Peira Escritari har-tutako argazkia da: harlauza honetan orain

dela zenbait mendekoak zein egungoakdiren grabatuak ikus daitezke.