Upload
txema-perez
View
224
Download
3
Embed Size (px)
DESCRIPTION
EGUNKARIA DA
Citation preview
Nerea Pascual , 25
Jon San Vicente26
Mikel Santander 27
Mikel Santiago 28
Markel Viota 29
Nerea Viota 30
Asier Zubieta 31
Ikastetxe
egunkaria.
2011/V/24 1, 05 Euro
LAUBURU
TABAKOAREN LEGEA
Uzte dut ez naizela izango, tabakoaren legearen
aurka dagoen bakarra. Gure Zapatero maitea, urte
honetan ezarri duen lege hau, erretzaileoei ez gaitu
tabernetan, parkeetan, lanpostuetan, ezta
hospitaleen eta eskoleen inguruan erretzen uzten.
Hasteko, Gobernuak ez badu nahi jendeak
erretzea, zargaitik ez dute debekatzen tabakoa
saltzea? hau da, zergaitik ez dituzte tabakoaren
makinak kentzen? Argi dago, arrazoia dela
tabakoa ekonomiaren parte garrantzitsu bat delako
eta diru pila ematen diolako
estatuari.
Honekin jarraituz, lege honek tabernetan izan du
eragin handiena. Horregatik uzte dut aipatzekoa
dela, tabernarien kasua. Alde batetik, demokrazia
batean bagaude, suposatzen da tabernari bakoitzak
askea dela bere tabernan erre ahal den ala ez
aukeratzeko. Zer esanik ez dago, erretzaileak
diren zerbitzariak erretzeko gogoak dituztenean,
bere tabernatik atera behar direla , eta horrek,
eragozpen handiak ekartzen ari
dizkie.
Bestetik, gogoratu behar dugu tabernari asko diru
mordoa galtzen ari direla, duela urte batzuk ezarri
zen legearen ondorioz, erreforma bat egin behar
izan zuten erretzaileen eta ez erretzaileen guneak
banatzeko. Hauetako askok, ez dute erreforma
hauek ordaintzen amaitu, eta orain ez du
ezertarako balio.
Tabernari askok diotenez, krisi egoeran gaudela
kontuan hartuta, lege hau ezartzea ekonomikoki
dagokionez, guztiz txarra izan da, jende asko (
erre ezin delako) ez baita tabernetara joaten. Ildo
beretik, gertatzen dena da, eguraldi txarra eta
hotza egiten duenean, erretzaileak kanpora Joan
behar dira erretzera; eta honen ondorioz, errazago
gaixotzeko
aukeradute.
Aurrean esan dugun bezala, honek badu bezte
ondorio txar bat; batez ere; gazteak egoten diren
tabernetan; lehen auzokoen kexa ugariak baziren
zaratagatik, orain askoz gehiago daude. Honez
gain vistan da, amaitu eta gero, zigarroak kalean
botata geratzen direla.
Amaitzeko, bakoitzak bere ondorioak atera
ditzala, baina nire galdera da, noren onuragarriak
eginda dago lege hau? herriarentzat ala
politikoentzat?
Asier Zubieta
MAITE GARCIARI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Duela gutxi, Ikastetxeko Jaiak izan dira, eta guztiok dakigunez, oso inportantea da irakasleen funtzioa eta
partaidetza. Horregatik, irakasle batekin hitz egin dugu, Maite Garcia, bere iritzia jakiteko.
A Kaixo Maite, zelan ikusi dituzu aurtengo jaiak?
M Egunon, ba… izandako gorabehera batzuk kenduta, espero bezala atera dira.
A Beste urteekin konparatuz, partaide kopurua aldatu da?
M Nire ustez, D.B.H.-ko ikasleak aurten gehiago, parte hartu dute.
A Nolakoa izan da jaietarekiko ikasleen jarrera?
M Jarrera ona da, batez ere, motibazio handia dagoelako ekintza desberdinetan parte hartzean.
A Irakaslea izanda, ondo antolatu dituzue jarduera desberdina?
M Jaien antolaketan parte hartzea ez da derrigorrezkoa, nahi dugunok egiten dugu, horregatik ondoen
dakigun bezala egiten saiatzen gara.
A Berritu egin dira jarduera batzuk?
M Bai, ekintzen berrikusketa egin zen, eta ondorioak atera ziren, jarduerak aldatzeko.
A Entzin dut, arazo bat egon zela, eta mozorroen dantza kendu egin zela. Zer gertatu zen?
M Ba bai, pena bat izan zen jarduera berri bat zelako, baina arazo teknikoak izan ziren soinuarekin
eta ezin izan zen egin.
A Zeintzuk izan ziren izandako gorabeherak?
M Aurretik esandakoaz aparte, lesionatu batzuk egon ziren pagasarriren igoeran eta istripu bat baino
gehiago paella eta tortilako lehiaketan erabilitako “camping-gas”-ekin.
A Eta gertatu denarekin, ez duzue pentsatu seguritate gehiago jartzea edo jarduera hauek kentzea?
M Bai, egia esanda, hurrengo urterako segurtasun gehiago jartzea pentsatu da, ezuste hauek ez
gertatzeko.
A Datari eta eguraldiari begiratuz, egokiak izan dira?
M Nik usted ut baietz, eguraldiari dagokionez, oso sorte on eduki genuen, eta datak egokiak izan
ziren, Aste Santua aurten oso berandu izan dela kontuan hartuta.
A Azkenik, Maite, nola igaro dituzu zuk jaia hauek?
M Oso ondo, beste urte baino lasaiago, eta pozik, klaseko erritmoa apurtu ahal izateagatik, bai
ikasleei, bai irakasleoi ondo etorri digulako.
A Eskerrik asko Maite zure denboragatik eta gurekin hitz egiteagatik.
M Ez orregatik
Asier Zubieta
MEZKITARIK EZ!
Azken urte hauetan, Espainara musalmanen
etorrera masiboa egon da, lan bila etortzen
direlako. Urteak pasa ahala, gero eta gehiago
etorkin dagoenez,, Espaina haientzako moldatuta
egon behar dela pentsatzen dute, hau da, haiek
nahi duten guztia izan behar dutela uste dute.
Honekin mezkiten arazoa azaldu nahi dut.
Datuak begiratzen baditugu, Espainan 1.300.000
musulman daude, eta haiek gutxi-gora-bera
Espainako biztanleria osoaren %2,5 osatzen dute.
Nahiz eta bakarrik biztanleria osoko %2,5 izan,
900 mezkita daude Espainian (haietatik gehienak
ilegalak direla esan behar da). Gainera, esan
beharra dago 13 zentro handi daudela Mahomaren
jarraitzaileentzako. Lehen esan ditudan Mezkiteei
buruz, esango dut batzuk garajeetan edota
lokaletan daudela gordeta. Horrez gain, esaten
dute mezkita falta dela haiek integratuta ez
egotearen arazoa.
Musulmanek uste dute gure obligazioa dela haiek
nahi duten hainbat mezkita izatea, eta nire ustez,
eta Espainako biztanleen ustez ere haiek dira gure
bizimodura moldatu behar direnak, eta ez gu
haien bizimoduari.
Datu gehiago begiratzean, konturatuko ginateke
%10 mezkita terroristak direla eta hori beste
aitzaki bat da herritarrentzat haien herrian
Mezkitarik nahi ez dutela esateko. Pentsa dezagun
2.500 biztale dituen herri batera familia musulman
bat heltzen dela bizitzera. Horrek esango luke
automatikoki mezkita bat ipini beharko
litzatekeela herri hartan?
Orduan, musulman kopurua kontuan hartuz ez da
nahikoa Espainan 900 mezkita egotea? Arrazoi
horiekin, musulman bat egin beharko lukeela da
mezkita bat dagoen herri batera edo musulman
asko dauden tokira joatea eta horrela arazoak
murriztuko dira.
Horregatik, herri bateko biztanleriaren %30/%40
musulmanak badira, adose gongo nintzateke
mezkita bat egiteari, baina ez horrela, egitea
egiteagatik
Markel Viota
TXANGOAK
Txangoak klase batek egun bat edo gehiago
nonbaitera joatean datza, eguna pasatzeko edo
klasean ikusi ezin dituzun gauzak aztertzeko.
Mota askotako txangoak daude, hala nola,
mendi batera paseatzera, edo museo batera
zerbait aztertzera. Azken hauek txango
didaktikoagoak dira. Irauten duten denbora,
kontuan hartuz, bi mota bereizten dira ere:
egunekoak, non hondartzara edo museo batera
joaten zara, edo beste batxuk aterpe edo etxe
komun batera joaten zara konbibentzia egiteko
hiru edo bost egunen artean irauten dute
normalean.
Ikastetxeen artean ere daude aldaketa
ugari. Adibidez, Jesuitas ikastetxean txango
gutxi egiten ditugu, bizpahiru kurtso osoan
zehar. Baina beste ikastetxe batzuetan, hala nola
Avellaneda (Sodupe) edo Zorrotzako institutoan
gauza aldatzen da, zeren eta otsaila eta
martxoaren artean egiten dute txango bat “La
mongie” deitzen den eski pista batera eta han
5 egun egoten dira.
Nire ustez, txango gehiago egitea
komenigarria izando litzateke, ikasleei
motibatzeko eta egunerotasunetik ateratzeko.
Avellanedan, eskiatzera 5 egun joateaz gain,
beste aste bat Briñasera joaten dira kanpamendu
gisa, eta han denetariko aktibitateak egiten
dituzte.
Markel Viota
UNIFORMEA
Gure ikastetxea, gaur egun ez dauka
uniformerik, baina kontutan hartu behar dugu
ikastetxe erlijiosoen artean, uniformerik gabeko
ikastetxe gutxieneko bat dela.
Azken urteetan gutartean ahotik-ahora doan
zurrumurruak esaten uniformea jarriko dutela
baina azkenik ez da horrelakorik gertatu eta
dirudienez urte askotarako izango dela arau hau.
Honen gainean, hainbeste iritzi desberdin daude
non ikastetxea ez du aldaketarik egiten.
Dena den, ni naiz aldaketa horrekin ados
egongo nintzatekeen pentsonetariko bat, edo
behintzat inporta ez litzaiokeen artean egongo
nintzen.
Nahiz eta hilero uniformean dirua inbertitu
behar, nire ustez urtean zehar eskertuko genuke,
eguneroko arropan inbertitutako dirua ez
ordaintzea.
Era berean, arropa erosterakoan ingurukoak
desatzegin badute eta egunen batean janstean,
liskar edota arazo batzuk sorraraztea bultzatuko
du, hori erakusteko, aipatu dezakegu bulling-
ezko kasu batzuk horietako arazoekin hasi
zirela.
Gainera ez da hain arropa monotonoa,
uniformearen janskerarekin jokatu desakezulako
moda desberdinak izaten, adibidez:
Gonen neurrekin jokatu dezakezu, belaunetik
gorago edo beherago jartzen.esate baterako.
Goiko partetaz hitz egiten, orokorrean aukera
bat baino gehiago daude, poloa, kamisa, gorbata
eta baita ere konbinazioak erabiltzen.
Azkenik, gonen azpitik, galtzerdiak, leotardoak
edota mediak eraman ditzakezu, urtaroaren
arabera.
Baina lehen aipatu dudan moduan, niri berdin
zait uniformearekin edo kaleko arroparekin
ibiltzea egunero.
Alde batetik, txikitatik ohituta egon naizelako
egunero arropa aukeratzen, barietate
handiarekin; beste ikastetxekoek ez bezala,
uniformea gustuko ez balute, nik nahi dudan
arropa jar ditzaket eta goizero arropa
aukeratzeko hamar minutu inguru eman behar
ditut gutxienez.
Gauza guzti hauek aipatu ondoren ikastetxeari
aukera hau benetan kontutan hartzerakoan, bere
aldekoekin eta aurkakoekin proposatzen diot.
Nerea Pascual
ZEZENAK
Zezenak Espainako ikuskizun nagusiena da eta
horregatik jende asko joaten da urtero zezen
plazetara korridak ikustera eta atzerritarrak ere
joaten dira toreroak nola jokatzen duten
ikustera, zeren eta beraiek bizitzen diren
lekuetan ez daude horrelako ikuskizunik. Baita
ere zezen bakoitzak asko kostatzen baitu, eta
noski, torero bakoitzaren jantziak ere, zaldiak,
eta plaza mantentzea. Hori ona delakoan nago
Espainarentzat, zeren diru gehiago lortu
dezakegu.
Horrez gain, 300.000 lan postuak eragiten ditu
Espaina osotik, horrekin esan nahi dudana da:
Españan zezenak egongo ez balira krisi
ekonomikoa askoz larriagoa izango zela.
Baita ere plazara joan baino lehen landa batean
daudela esan nahi dut zuhaitzekin belarrarekin
eta urarekin, eta plazako korralean oso ondo
daude, ez antitaurinoak pentsatzen duten
moduan edo pentsa nahi duten moduan: ''Leku
ilun batean begiak estalita eta urarik eta
janaririk gabe''.
Zezenak ere jaiotzen direnetik 4 edo 5 urte
ematen dute dehesa batean eta urte horietatik
gutxienez urte bat bere amarekin igarotzen dute,
eta dehesa horretan oso ondo eta lasai bizitzen
dira beraien adinako beste zezen batzuekin, eta
horietako zezen batzuk beraien anaiak izan
litzateke.
Ondoren esan nahi dut antitaurinoek gauza asko
asmatzen dituztela bere pentsamendua jende
guztia izan dadila, baina askok ez dakite zertaz
hitz egiten ari diren, ez dakitelako nola bizitzen
diren zezenek eta inoiz ez direlako plaza baten
barruan egon, gainera, seguruenez beraiek zezen
okela noizbait jan dute, ¿ eta haiek nola
pentsatzen dute hiltzen dituztela zezenak
haragitegietan?
Amaitzeko, nire aburuz, pertsona batzuk plaza
guztietatik pasatzen ari dira sinadurak bilatzen,
adibidez 'La Maestranza'. Pertsona eta sozio
guztien partaidetza edukitzeko eta orain arte
sinaduren batuketa oso ondo doala dirudi.
Bukatzerakoan zezenak Españako patrimonio
historikoa izango dira. Kataluniako zezenen
debekuntza, adibidez, kenduko da.
Jon San Vicente
ZULOAK AURPEGIAN
Txikitatik, gure eguneroko bizitzan pirzinak
ikusten ohituta egon gara. Batzuetan edertasuna
ematen diote aurpegiari, aldiz, beste batzuetan
nahiz eta puntu txiki bat izan, gure aurpegiaren
adierazkortasuna guztiz aldatzen du.
Edonork jarri dezake pirzinen bat baina jartzeko
asmoa badaukazu, gauza batzuk jakin behar
ditu. Egia da moder notasuna emango diola
baina beste aldetik, pirzinaren lekuaren arabera
antura bat izango duzu lehenengo egunetan, eta
adituek diotenez hain gaixotasun larriak izan
dezakezu ezen hiltzera ailegatu ahal baitzara.
Hori saihezteko neurri batzuk har ditzakegu:
lehenik egiteko, leku aproposa aukeratzeko
behar duzu, hau da, lizentziatuta eta legala den
lekua aukeratu behar da,gainera batzuek
lizentzia eduki arren ez daukate garbitasun
nahikorik.
Beste aldetik jarriko duzun pirzina aurretik
esterilizatu behar duzu , germen arrastroak azal
barruan ez geratzeko. Azkenik, jartzeko leku
batzuek beste batzuk baino higiene handiagoa
eskaintzen dute, horrexegatik kontuz ibili behar
dugu.
Arrazoi horiek eta dirua ordaintzearena, asko
kostatzen direlako, dira nire ustez hauen kontra
jartzen didatenak; gainera pauso hauek
jarraitzen ez baditugu edozein gaixotasun jaso
dezakegu, adibidez: hiesa , azaleko minbizia
edo horietako gaixotasun larriak nahigabe
hartzen ditugunak eta gure bizitza horiekin
batera joan daitekenak. Baina eremu horietara
heldu barik, beste gaixotasunak egoten dira
sarritan agertzen direnak, zukarra, infekzioak
eta abar.
Hainbeste gauza txarto atera ahal direnez,
zergatik ez saihestu arazo guzti horiek?
Zure aurpegiari eta orokorrean, zeure burua
apaintzeko beste modu asko daude. Makillajea,
arropa edo beste motatako hainbat apaingarri,
aurpegian zuloak egiteko baino modu hobeak
daude politago ikusteko.
Amaitzeko, jartzeko prest dauden guztiak kontu
handiz ibiltzeko eta mina jasartzeko prest egotea
gomendatzen diet, kausu hauek direlako;
erakusteko min asko jasan behar duzuenetariko
bat.
Nerea Pascual
ANEXOEN TIRANIA
Hasteko, zer dira eranskinak edo, hobeto
esanda, anexoak? Haien funtzioa ondo betetzen
dute? Agian bai, agian ez. Anexoen funtzioa
segurtasun neurriak ezartzea da, baina irakasle
askok funtzio tiraniko bat gehitzen diete:
mehatxu gisa erabiltzen dute ikasleok hutsik
gabeko jarrera bat edukitzeko.
Hala ere, ikasle gehienok errespetua galdu
diegu, are gehiago, ez diegu batere beldurrik; ez
dizkigutelako inoiz jartzen, baizik eta hainbat
mehatxu segidan indarra galduz joaten dira.
Alde batetik, anexoak ez dute garrantzi handirik
3 bloketan banatuta baitaude, larritasunaren
arabera sailkatuta, eta ikasle gehienok
lehenengo motako anexoa eramaten dugu,
beraz, hori da garrantzi eskasiaren arrazoia.
Baina, beste aldetik, oso arazo handia izan
daitezke Javier-erako txangoa egingo dugun
momenturako, puntuak ziztu bizian desagertu
ahal direlako bi anexo edo gehiago izateagatik.
Alabaina, anexoak oso neurri gogorra dira eta
beste neurri mota batzuk erabiltzen dira
lehenago: adibidez, kopiak, korridorera Joan…
Gehigarri moduan, esan daiteke ikasle
batek lehenengo anexoa jasotzen duenean,
etxera sinatzera eraman behar du eta ikasleak
akats horretatik ikasten du eta hori azken anexoa
izaten da, baina, noski, beti daude salbuespenak.
Azkenik, errepikatu beharra dago irakasleek
ikasleak oinperatzen dituztela “anexoen lege
tiranikoaren” azpian. Baina nahiz eta ikasleok
beti galdu borroka guztiak ez gara inoiz
errendituko zapalkuntzaren aurrean!
Mikel Santander.
MILURTEAK PAPEREAN
Lehenik eta behin, esan beharrekoa da
paperezko liburuen alde gaudenok gaur egun
elektronikoa den guztiaren mende gaudela
pentsatzen dugula. Zer gertatzen da?
Nagusiagoak sentitzen gara dena
digitalizatzeagatik? Gehigarri moduan ere esan
behar da pantailatxo baten mende gaudela
irakurtzeko. E-book-ak onartezinak dira!!!
Liburu batek hainbat arazori egin ahal die aurre:
hala nola, hondartzan egotekotan, etzanda,
eguzkia hartzen, denbora pasatzen edo, are
gehiago, irakurtzen, paperezko liburu baten
baliabideak joko gehiago ematen dute e-book
batenak baino; adibidez, e-book batean ura edo
area sartuz gero, literalki “jokoz kanpo”
geratuko litzateke. Alabaina, paperean
inprimatutako liburuak aurre egingo die
hondartza bateko oztopoei: area kendu ahal da
hautsaren moduan eta urak soilik zimurtuko
lituzke orriak pixka bat.
Gainera, zentzu abstraktuago bat emateko
asmotan, ezinezkoa da milurteak iraun dituen
ohitura bat suntsitu eta hark sortu duen negozio
mundiala historian zehar. Betidanik izandako
ohitura: orriak pasatzea, tintaren usaina,
kontakizunak sortutako sentsazio desberdinak
…
Barkaezina da gizakiaren hain ondare
garrantzitsu bat ezabatzea.
Nahiz eta e-book batek “abantaila” asko
eduki, bien arteko iraupena erabat desberdina
da: liburuak mendeetan zehar kontserbatu dira
eta oraindik ez da jaio ehun urte iraun eta
iraungo dituen e-book-ik.
Azkenik, pentsatu behar du idazleengan: galdetu
zeuen buruei ea zer egingo duten haien
irabaziak galtzeko zorioan balegote; hitzaldi
bate mango lukete edo jesarrita geratuko
lirateke ezer egin gabe? Ezin diegu haien
mantenua kendu.
Ez egin kasurik behin teknologiari, beraz,
antzinaren besotik heldu eta lagundu
milurtekoko ohitura baten suntsiketaren kontra!
Mikel Santander
IKASTETXEAREN ISTALAZIOAK
Gure ikastetxea hainbat instalazio dauzka
ikasten ari diren umeak dena edukitzeko eta
beste ikastetxekoek baino hobeagoak izateko.
Gure Begoñako Andra Mari ikastola
instalazio mota ugariak ditu semeak
ikasketetan onak izan dezaten. Beraien gelak
31 eserlekuz osatuta daude eta arbela handi
batekin, eskatutako Smart Board berria
ailegatu arte. Lehen hezkuntzan, adibidez,
badaude arbela berri hauek eta ikasle
bakoitzak bere ordenagailu pertsonala dauka
klasetako gauzak landu ahal izateko. Klase
bakoitzaren kanpoaldean (pasabidean) takila
ugari daude, ikasle bakoitza bere liburuak
gorde ahal izateko etxera ez eramateko.
Klaseetaz gain ere dago patio handi bat,
baina ikasle asko garenez ikastetxe honetan,
txandakatzen gara eta han jokatzen dugu gure
patio orduan. Ikastola bi zelai estalita ere
dauzka hainbat kirol mota egin ahal izateko,
baina gehienetan hezkuntza fisikorako
bakarrik erabiltzen da. Zeuen semeak
eguerdirako erabili ahal dituzte zabaltzen
diren klaseas, liburutegia eta bideo gela
adibidez. Liburutegian ikasleek klasean
agindutako etxeko lanak egin dezakete eta
han dauden ordenagailuak erabiltzea ere,
baina bakarrik lan bat egin behar badute.
Bideo-gela berriz, astearteetan eta ostiraletan
irekitzen da 14:15tik 15:00rarte, eta aste
bakoitzean pelikula desberdin bat ipintzen
da. Bazkal orduan zeuen semeak gurekin
geratzea nahi baduzue gure jantokian jan
dezakete. Jantokia badauka leku batzuk non
motxilak eta alkondarak gordetzeko geroago
liburutegira joan nahi badira. Barra antzeko bat
dago zeure bandejarekin joateko janaria hartu
ahal izateko. Janaria hartu ondoren ikusi ahal
dira mahai ugariak eserlekuekin ikasle ugari
jaten eta denek gustura egoten ari diren
bitartean.
Badakizue zeuen semeak ikasketa onak
izan nahi badituzte instalazio onenak dituen
ikastetxera ekarri behar dituzue, eta ez zarete
damutuko, zeren eta zeuen semeak ikastetxean
geratu nahi izango dira bere lagunekin egoteko
gure Begoñako Andra Mari ikastetxean.
Jon San Vicente
PIERCING-AK
Sarrera gisa esango dut, piercing-nen kontua
defendatzea oso zaila dela eta piercing-ak
daramatenei ere. Pertsona bakoitzak bere
ikuspuntua dauka eta ez da besteek pentsatzen
dutenaren berdina beti.
Pertsona batzuen ustez, piercing-ak oso
nazkagarriak edo gustu txarreko gauzak direla,
eta piercing-ak daramatenek, ez dutela bururik
hori egiteagatik. Baina errealitatean ez dakitena,
da pertsona guztiak ezberdinak garela eta
guztiok berdin ezin garela izan. Piercing-ak
egiten dituzten pertsonek, bere ikuspuntu edo
bere gustua adierazi nahi dute besteenarekin
konparatuz.
Alde batetik, badaude batzuk, nazka edo
hozkamina ematen dutenak. Bestetik, esan
beharra dago, norberak adin heldua izaterakoan,
bere gorputzarekin nahi duena egin ahal duela,
eta inork ezin dio ezer ez esan. Gainera ez da
gauza hain arraroa; pertsona batzuk piercing bat
egitea erabakitzen dute eta beste batzuk, bere
ilea moztea, hori da oso adibide on bat zeinek,
nahi dugun moduan izan behar dugula erakusten
duena.
Beste pertsona batzuek ere, pentsatzen dute
piercing bat egitekotan berehala infektatzen
zaizula, baina hori ez da horrela izan behar.
Piercing bat egiterakoan, lehenengo pentsatu
behar duzu; zer egin nahi duzun, nolakoa eta
non. Gero, leku on batera joan behar zara, edo
nahi duzun lekura, baina gaixotasun bat hartzen
baduzu, zure errua izango da. Ondoren, hilabete
bat itxaron behar duzu ondo sendatzeko eta
azkenean, nahi duzun belarritakoa ipini ahal
duzu.
Nola nahi ere, farmazia batean egin baduzu ere,
infekzio arriskua duzu, asko ukitzeagatik edo
leku arraroetan egoteagatik. Egia da, pertsona
gehienek, ez direla leku arraroetatik joaten edo
zaintzen dutela, baina beti arretaz egon behar da
infekzio arriskua beti dagoelako.
Tribu batzuetako ohiturak, piercing-ak egitea da
eta da, eta haiek haien piercing-ak ez zaizkizula
gustatzen entzuten badute, ofentsa moduan
hartuko lukete.
Amaitzeko, esan beharko da, adierazpen-
askatasuna dagoela (puntu batera helduta),
beraz, ezin dizute ezer esan piercing bat edo
adibidez, tatuaje bat egiteagatik.
Nerea Viota
ORDUTEGI ALDAKETA
Sarrera gisa esango dugu, Nuestra Señora de
Begoñako, Bilboko ikastetxeko zuzendaritza
taldeak, ikasleen ordutegia aldatzea proposatu
dutela.
Ordutegi berria, lehen hezkuntzako, D.B.H. ko
eta Batxilergoko ikasleei ostiral arratsaldetan
libre izateko aukera proposatu zuten. Ondorioz,
goizeko zortzi eta erdietatik, bederatzi eta
laurden arte sartu beharko dira, beti bezala,
baina, asteazkenetan eta ostiraletan, ordu bat
beranduago aterako dira, lehen zuten ostiraleko
arratsaldeko bi orduak kontra egiteko. Alde
batetik, oso proposamen ona da, D.B.H. ko eta
batxilergo ikasleentzako eta haien gurasoentzat
ere bai. Bestetik, txarra da ez lehen hezkuntzako
ikasleengatik, baizik eta gurasoengatik, haien
enpleguetatik txarto daukatelako haien semeak
ikastetxetik jasotzeko.
Hori dela eta, lehen hezkuntzako guraso
gehienek ezetz esango dutela uste da, eta orain
ordutegia dagoen bezala geratu beharko
litzateke. Kasua da, gazteek eta irakasleen parte
handi batek, ordutegia gainditzea nahi dutela,
baina lehenengo hezkuntzako gurasoek ezetz
esaten badute, ikastetxearen parte bat ez da ados
egongo eta eztabaida egongo da, baina azkenean
ez da aldatuko.
Antza denez, batxilergoko ordutegi berria
gainditu da, hori dela eta, hurrengo urteko
batxilergoko ikasleak, ordutegi berria izango
dute. Oraindik, ez dakigu ea lehen hezkuntzako
eta D.B.H. ko ordutegiak gainditu diren ala ez,
baina kontuan hartuta, lehen hezkuntzako
guraso guztiak ez daudela kontran, uste eta
espero da, gainditzea, haiek denbora gehiago
izateko eta erabiltzeko.
Laburbilduz, esan beharko da, artikulu hau
irakurtzen duten guraso guztiemtzat, anima
zaitezte ordutegia aldatzeko, aldaketa hori ez
delako bakarrik urte baterako baizik eta urte
askotarako, eta denbora pasa ahala, semeak
nerabezarora heltzean, nahiago izango dutelako
arratsaldean libre izatea, bi ordu izatea baino.
Aipatu bezala, ez pentsatu orainaldian, baizik
eta zuen semeen etorkizunean.
Nerea Viota
IKASKETAK ONDO PLANTEATUTA?
Ikastetxean hainbat irakasgai ematen dira;
baina, denak beharrezkoak dira?
Ikastetxetan matematikak, lengoaia, euskara,
ingelesa, teknologia eta beste ikasgai asko
ikasten dira; baina guztiak benetan erabiliko
ditugu etorkizunean?
Ez. Adibidez, kazetaria izango den pertsona bat
ez du ezertarako behar ekuazioak egiten jakitea.
Bestaldetik egia da hainbat ikasgai kultura
orokorra edukitzeko beharrezkoak direla; baina
beste batzuk ez, gainera gaur egun jende
askoren aurrean hitz egiten jakitea oso
garrantzitsua da eta eskolan hamahiru urtera arte
ez dugu hori ikasten eta oso gutxitan egiten da.
Nire ustez ikasgai bat izan beharko luke
bakarrik ikaskideen haurrean hitz egitea eta hori
bakarrik bat esaten. Hautazkoei dagokionez,
jendeari bere etorkizuna hamalau urterekin
aukeratzea ez dago ondo. Bere bidea zuzentzen
hasi beharko luke; baina ateak ixtea, ez. Nola
jakin dezake gazte batek bi urte barru ez duela
nahi izango ingeniaria izatea eta nahiago izango
duela euskarako irakaslea izatea?
Ezinezkoa da mutil edo neska batek argi
edukitzea bere bizitza osoan zehar zer egingo
duen, nire ustez aukera hori hamazortzi
urterekin egin beharko lukeela eta ez
unibertsitatean sartzerako momentua
konturatzea ezin duzula zuk nahi duzun karrera
egin hamalau urteekin egindako aukera
batengatik, horregatik jende asko geldituko da
bere bizitza osoan gustuko ez duen lan bat
egiten.
Horrelako gauzak ez gertatzeko nik aholku bat
emango dizuet: ez itxi aterik. Ate guztiak
zabalik usten badituzue ez dituzue edukiko
horrelako arazorik eta edozer ikasi ahal izango
duzu; gainera nik ematen dizuedan beste
gomendio bat da, ahal duzuen guztia ikastea;
bizitza oso laburra da eta gauza oso
interesgarriak ikasi ahal dituzue, hori egiten ez
baduzue ez duzue zuen bizitza guztiz
aprobetxatuko.
Mundu osoan gauza oso interesgarriak daude
eta haiei buruz asko jakitea ez dago txarto.
Mikel Santiago
ZEZENAK, ZERGATIK EZ?
Zezenak kanpotik ikustean basakeri hutsa dirudi eta ez ditugu ikusten dakartzaten onura
ekonomikoak ezta beste motatakoak.
Hasteko lehenengo onurari buruz hits
egingo dizuet eta hau zezenentzat da. Animali
hauek ez dute hain txarto bizitzen eta bere
bizitzako sufrimenduko momentu bakarra haien
hilketa da. Zezenak dehesa izeneko landa oso
handi batean bizi dira, oso kalitate oneko
elikagaiak jaten dituzte, ez adibidez, oiloak
bezala.
Oiloak bere bizitza leku oso txiki batean
igarotzen dute beste hainbat oiloekin mugitzeko
lekurik gabe, oso kalitate gutxiko janaria jaten
dute eta hiltzeko buruz behera jartzen dituzte eta
lepoa mozten diete. Gainera, krisi ekonomikoko
momentu honetan zezenak diru asko sortzen
dute; izan daiteke 300.000 lanpostu sortzen
dituztelako, 2.000 korrida bakoitzeko(haien
artean: albaitariak, harakinak, abeltzainak,
garraiolariak, pentsu enpresa asko, ikuskizunean
parte hartzen duten pertsonak eta abar), turismo
asko erakartzen dutelako, sarrerekin diru asko
mugitzen delako, zezenen bizitzarako eskakizun
oinarrizkoak erosten direlako edota zezenaren
okela saltzen delako(zezenaren buztana
adibidez, produktu oso garestia da)
Hainbat antitaurinok zezenak kritikatzen dituzte
dakartzan onurak begiratu gabe eta antzinako
ikuskizun hau debekatzea nahi dute; gainera
onurak kontuan hartu barik ikuskizun hau
patrimonio kultural bat da eta ezin da edonola
debekatu; izango luke espata dantza debekatzea
bezalakoa dantzariarentzat arriskutsua delako.
Hori betidanik egin da eta horrela izaten jarraitu
behar du.
Egia da; nire ustez ez da ikuskizun oso atsegina,
baina jende askok gustoko du eta onura asko
dakartza, gainera animaliekiko beste basakeri
asko egiten dira mundu osotik eta ez ditu inork
kritikatzen; nahiz eta hori aitzakiarik ez izan
jendeak bere indarrak jarri beharko lituzke
kontrabandoa, ustelkeria, kontaminazioa eta
beste hainbat gauza kalteak baino ez
dakartzanak desagertzeko.
Mikel Santiago