19
PROIEKTUA KOKATU DEFINITU ANTOLATU Leioan, 2012ko udazkena

Leioa BiziZberritzeko proposamena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hemen dokumentua

Citation preview

Page 1: Leioa BiziZberritzeko proposamena

PROIEKTUA KOKATU

DEFINITUANTOLATU

Leioan, 2012ko udazkena

Page 2: Leioa BiziZberritzeko proposamena

SARRERA

Herriko eragile eta biztanle askoren kezka handi bat Leioak daukan “pueblo dormitorio” izaera da. Gurea 30.000 biztanleko herri den arren, Leioak ez ditu hauek bizitza sozialean, kulturalean, politikoan edo ekonomikoan txertatzea lortu eta ondorioz udalak markatu izan ditu geure herriko erritmo geldoa eta inpertsonala.

Txosten honek kezka horri erantzuteko ekarpen bat izan nahi du. Bertan “arazoa mugatu”, testuingurua kokatu eta aurrera begirako proposamen bat aurkezten dugu.

Page 3: Leioa BiziZberritzeko proposamena

SARRERA

Proposamen honen izaera

guztiz zabala da, bertan jasotzen

den guztia moldatzeko, osatzeko edo

aldatzeko dago.

Animo!

Page 4: Leioa BiziZberritzeko proposamena

ABIAPUNTUA

Arrazoi ezberdinen ondorioz, Leioan herri izaera duten ezaugarriak: hizkuntza, ingurunea, kultura, espazio erreferentziak.... desagertzen joan dira. Ezaugarri horiek jendarte-ehunak indartu egiten dituzte herriari bizia emanez.

Jendarte-ehuna komunitate bateko kideok komunean daukagun guztia da, elkartzen gaituena eta elkartasunarekin, zaintzarekin, gainontzekoekiko enpatiarekin, errespetuarekin… lotuta dago.

Non daude Leioaztar guztiontzat esanahia daukaten: herriko istorioak, hitzak, jaiak, txokoak, ipuinak, ohiturak, pertsonaiak??? betidanik herrian bizi izan den pertsona nagusiren bat inguruan daukanak, modu oso aktibo batez herri-dinamikan parte-hartzen duen jendeak edo ikerketa antropologiko edo historikoak egin dituztenek agin teorikoki ezagutuko dituzte (bizitzea beste gauza bat da), baina orokorrean guztiz ezezagunak dira guztiontzat. Beraz gure herriari jendarte-ehunak josteko eta sendotzeko nahitaezkoa diren ariak falta zaizkiola esan daiteke.

Page 5: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATUBIZTANLERIAREN BILAKAERA:

Azken urteetarako bilakaera demografikoak, esaten digu 40 urtetan 19.728 biztanle igo dela Leioako populazioa, hau da: ia ia hirukoiztu egin da Leioan bizi garen pertsona kopurua (2,8 biderkatu da zehatzago esanda).

Udalaren web-gunearen arabera: 1970 eta 1975 bitartean, hazkundea ikusgarria eman zen: %67,13. Hazkunde horren jatorriak zein izaerak eta garaiko egoera politiko eta ekonomikoak nabarmen eragin zuten ordu arteko herriko osaeran, kulturan, irudian eta eremu guztietan.

Hona hemen azken urtetako bilakaera soziala laburbiltzen duten 3 hiru fase:

LEIOA NEKAZARIA LEIOA LO EGITEKO HERRIA

LEIOA BIZITZEKO HERRIA

Hiri-gunerik ez. Baserriak herrian zehar barreiatutako auzoetan.

Etorkin kopuru handia (bertakoa baino handiagoa), asko espainiar estatutik lan-bila etorritakoak. Bizipenak eta harreman-sareak euren artean tartekatuta eta aurreko jatorrizko lekuarekin identifikatzen direnak.Herriaren itxura aldatu eta auzo eta behar berriak sortu.

Leioakoa den belaunaldia badago, haurtzaroa Leioan egin duena eta bertan hasi egin dena, hots: sozializazio prozesua bertan egin duena.Leioan bizi nahi dutenen migrazioa jaso du: bizi maila “akomodatu” bat eskuratu eta ingurutik etorri diren ume txikidun bikoteak.

Page 6: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATU Bertakoa den belaunaldia handia badago, haurtzaroa Leioan egin duena, bertan hasi

eta une honetan guraso izaten ari dena. Azken urtetan jasotako migrazioa beren bizitza modu integral batez herrian egin nahi dutenena izan da batez ere, inguruan lan egin baina Leioa bizitzeko hautatu dutenak.

Populazioko adin tarte zabalena 30-40 urte artean kokatzen da eta aurreikusi daiteke datorren urteetan populazioaren gaztetzea emango dela, izan ere umeak izateko garaia da aipatutakoa.

Page 7: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATU

HEZKUNTZA

● Lehen hezkuntzara arteko Ikastetxe publiko guztiak D eredukoak dira eta 400 ikasle dituen Betiko Ikastola ere badago.

● Gaztelueta, Irlndesas, Colegio Inglesa eta Mercedariak ere badaude, lehenengo hiruretan Leioako ikasleez gain kanpokoak ere daude eta A eredua da nagusi, bestean herriko haurrak daude eta B-eredua eskaintzen du.

● Bigarren hezkuntza ikastetxe publikoa JM Barandiaran da A eta B ereduak eskaintzen ditu.

● Udalak antolatzen dituen Udako udalekoak definizioz euskara hutsean dira. Egoera hau izanda eta nahiz eta gero eta guraso euskaldun gehiago egon, euskara eta euskal kultura hezkuntza-formalera mugatzen da batez ere.

● Bestelako haur aisialdi elkarteak aipatzekotan: EAJ-PNV inguruko Amets-Berria eta Epi y Blas, hauek Elizakoak daude.

● Unibertsitatea dago Leioa, baina ez da ikasle herria.

Page 8: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATU

GAZTEAK● Gazte asko lonjetan elkartzen dira eta antolaketa modu garrantzitsuena

jaietako-peñetan ematen da.

● Leioan belaunaldi arteko haustura handia dago eta oso ekimen gutxitan bat egiten dute adin tarte ezberdinetako pertsonek.

● Gaztetxea badago baina ez da gazteentzako erreferentea. Beste gauza batzuen artean bertatik mugitzen direnak ez baitira gazteak.

● Gaztelekua badago baina tailerrak ematera mugatzen da.

● Gazteak ez daude erabaki guneetan eta gauzak ez dira gazteak kontutan hartuta antolatzen.

Page 9: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATU

ELKARTEGINTZA Herrian pisu handien daukaten elkarteak Kirol arlokoak dira eta inbertsio

publikorik handiena ere hauetan egiten da, kirol maskulinoan zehatzago esanda.

Beste arloko elkartegintza eskasa dauka herriak:

● 2 dantza-talde: Gure-ohiturak eta Txikiak

● Euskalgintza: Berbalamiñe euskara-elkartea, Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak. Euskaltegiak

● Hezkuntza: Guraso-elkarteak, Ikastola eta Ikasle Abetzaleak.

● Jaiak: Auzoetako jai-batzordeak eta Txosna-batzordea

● Emakume taldeak: Andrak eta Bilgune Feminista

● Gazteak: Gazte Asanblada, Gaztetxea eta Gazte Independentistak

● Merkatari-elkartea, Auzo-elkarteak, Jubilatuen-elkartea, Herrira, Sahararekin elkartasun taldea, Kalian…

Page 10: Leioa BiziZberritzeko proposamena

HAINBAT DATU

ERREFERENTE KULTURALAK Herriko erreferentzia kultural indartsuenak: Umore-azoka, Nekazal-azoka,

Kuadrilen jaitsiera, Gastronomia lehiaketak (Ondizeko makailu-txapelketa, Sanbartolomeko marmitako-lehiaketa, Udondoko paella-lehiaketa), Olentzero-eguna, Jaien aurreko larunbata, Korrika, Lamiako maskarada, SanJuan gaueko Akelarrea, Gazte Eguna … dira.

Azken aldian herrian antolatu diren hainbat ekimenek erantzun oso ona izan dute, besteak beste: Elkartasun-egunak, Berbalamineren Txitxiburduntzi-egunak, Guraso-lagun ekimenak…

Orain arte erreferentzialak izan diren Gazte-Egunak eta Kanta-Afariak tope egin dute. Gaztetxeko eredua ere agortuta dago.

Page 11: Leioa BiziZberritzeko proposamena

GAUZAK HONELA

Gauzak honela, herriari hautsa kenduko dion eta biziberrituko duen astintze bat emateko unea dela eta horretarako baldintzak daudela uste dugu.

Zergatik?

● Bizitzako unerik gehienak esna ematen ditugulako eta logela txiki geratu zaigulako

● Bizitzeko herri bat nahi dugula

● Euskara eta euskal kultura bizirik dauden herri bat nahi dugula

● Elkarrekin eta elkartasunean bizi nahi dugulako

● Herria bizi nahi dugulako

● Bixi-bixi gaudelako

Page 12: Leioa BiziZberritzeko proposamena

PROIEKTUAREN HELBURUA

Leioan, arlo zabalean, euskara eta euskal-herriko kulturaren aldeko erreferente soziala eraikitzea eta egituratzea.

Zeinak ekimen eta dinamika propio, zein elkarlanean egindakoen bidez, herri izaera indartzen joango diren sinergiak sortu eta herritarron ahalduntzea bultzatzeko gune eta baliabide fisikoak Leioaztarron eskuetan jarriko dituen.

Page 13: Leioa BiziZberritzeko proposamena

PROIEKTUAREN ZEHARKAKO HELBURUAK

Proiektuaren garapenarekin batera aipatu helburu orokorraz gain hauek izango dira zeharka landuko ditugunak:

● Herriko Euskal Herriaren aldekoen harreman sareak eraikitzea eta erreferentzia gune soziala sortzea.

● Herritarrontzat esanahi propioa daukaten: ekimenak, guneak, ohiturak… berreskuratzea edo sortzea eta honekin jendarte-ehunak eta dinamika indartuz.

● Euskal kultura (eta euskara) herri bizitzako erdigunera hurbiltzea.

● Haur eta Gaztetxoei ikastetxetik kanpo euskaran, euskal kulturan eta parekidetasunean oinarritutako baloreak dituzten erreferentziak eskaintzea.

● Eragilean eta herritarrak ahalduntzeko baliabide fisiko- materialak eskura jartzea eta elkarlanerako espazioak eraikitzen laguntzea.

Page 14: Leioa BiziZberritzeko proposamena

PRINTZIPIOAK

Sentsibilitate politiko eta ideologiko ezberdinek topo egingo dute proiektu honetan eta ikuspegi honen arabera egingo dute bat:

● Euskalduna, anitza eta parekidetasun zein elkartasun baloreetan oinarritutakoa.

● Parte-hartzea, gardentasuna, mendekotasunik eza, autogestioa ardatz.

● Herriko gainontzeko eraileekin elkarlana funtsezkoa izango da, baina beti ere autonomiatik (osoa, funtzionala eta ekonomikoa) abiatuz, Gunearen jardueraren inguruan bertako kideek soilik erabakiko dute.

Page 15: Leioa BiziZberritzeko proposamena

LAN-ILDOAK

Aipatu helburuak lortzeko ildo hauek jorratuko ditugu:

● Euskal Kultura eta Herri sentimendua indartzeko ekimenak garatzea, gunean bertan eta batez ere herrian zehar.

● Haur eta gazte aisialdi alternatibak eskaintzea.

● Herriko gertaeren berri izateko bitarteko komunikatiboa sortzea.

● Eragile-sozialei zuzendutako baliabide-biltegia izatea:

✔ Elkartzeko eta gauzak antolatzeko

✔ Baliabide komunak izateko eta eraginkortzek

✔ Elkarren arteko harremanak eta sinergiak sortzeko

Page 16: Leioa BiziZberritzeko proposamena

FUNTZIONAMENDUA (autogestioa)

Kultur-Gunea● Produkzio propioa (Kultur-ekintzak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta hilean behin azken ostiraletan topaleku bezala

taberna zerbitzua).

● Herriko eragileentzat baliabideak (Ekimenak antolatu, Bilerak egin eta baliabideak tartekatu).

● Liburutegia, ludoteka eta bideoteka

● Herritarrentzat (Txokoa)

Herrian zehar ekimenak Haur eta gazteentzako aisialdi ekintza:

● Hilean behin ekintza zehatzak

● Udalekuak

Komunikazio eta kultur-agenda.

Euskal-kultura eta herri-kultura bultzatzeko ekimenak (herriko eragileekin elkar-lanean)

Euskal Astea

Akelarrea

Eragileen azoka….

Herriko ohiturak berreskuratzeko ekimenak

Espazioak biziberritzeko auzolana

Page 17: Leioa BiziZberritzeko proposamena

AZPIEGITURA

Gune fisikoa herri erdi aldean

● Gela-handia

● Bilera-gela

● Barra● Komuna

● Liburutegia eta Bideoteka

Page 18: Leioa BiziZberritzeko proposamena

EGITURAHerriko eragileekin tratuak

Lekua eta baliabideak erabiltzeko aukera, baldintza elkarlanean gauzak antolatzea

EGITURA

(Eragileekin elkarlana bultzatuko da, baina egituran pertsonal mailan soilik parte-hartuko da)

Elkarteko iraunkorra (bazkidez osatuta)

Kudeaketa eta uneko erabakiak

Elkarteko asanblada (bazkidez osatuta)

Urteko Kudeaketa plana onartu

6 hilabeteko balantzea

Urte amaierako memoria

Erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean

Lantaldeak (bazkidez osatuta)

Komunikazioa

Ume eta Gaztetxoak

Ekimenen araberakoak

Elkarteko bazkideak (Aukeran arabera kuota jartzea)

(pertsonak+familiak+elkarteak)

Dinamikan parte-hartzekoa aukera

Tailerrak eta antolatzen diren gauzetan dohain edo merkeago

Txokoa eta bertako materiala erabiltzeko aukera

Leioaztarrak

Page 19: Leioa BiziZberritzeko proposamena

URRATSAK● Zirriborroa egin (Iraila-Urria)

● Zirriborroa kontrastatu eta osatu(Azaroa)

● Interesatuei aurkeztu (Abendua)

● Proiektua kudeatzeko talde eragilea sortu (Urtarrila)

● Eratze txostena itxi (Martxoa)

● Promozioa egin (Korrika aprobetxatuz)

● Elkartea Legeztatu (Apirila)

● Bazkideak egiten hasi 50 (Apirila-Ekaina)

● Lekua hartu (Martxoa)

● Egitura osatu (Maiatza)

● Kudeaketa plana adostu (Ekaina)

● Elkartea Aurkeztu (San Juanak)