5
7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 1/5 Behinola 59  Hitzatzea Elkarrizketa laburra haurrentzako idazlegai batekin  A STRID LINDGREN B eraz, haurrentzako liburu bat idatzi nahi zenuke? Bada ez zara bakarra. Literato diren eta ez diren askori, noizean behin sortzen zaie haurrentzat zerbait idazteko gogoa. Jakina, hain da erraza… Horreta- rako eseri eta berez-berez aterako zaielakoan. Txikitxoak txorakeriak irakurtzen libertitzen dira. Nola has gintezke… «Bazen behin burdinazko berogailu bat bere izeba Eulalia Krokon- blom-ekin paseoan zihoana…» Zoragarri! Egina dago! Alde batetik, berogailua eta izeba Eulalia elkartu eta, bestetik, bien bitxikeriak eta bihurrikeriak asmatzea besterik ez dago… Horratx haurrentzako li- burua prest! Halaxe uste nuen nik… Benetan halaxe uste al zenuen? Ezin dut sinetsi. Zalantzarik gabe, hori baino goranahi handiagoa izango duzu. Beharbada nahikoa go- ranahi izango duzu eta, luma hartu aurretik, galdera hau egingo duzu: «Nolakoa izan behar da haur liburu on bat?». Niri  galdegingo baze- nit, sakon pentsatu eta gero, ezin izango nizuke hau besterik erant- zun: «Ona izan behar da». Zinez diotsut: luzaroan pentsatu ostean, horixe da bururatzen zaidan erantzun bakarra. Ona izan behar da. Nolakoa izan behar da antologia poetiko on bat? Nolakoa nobela on bat? Zergatik ez ditu inork galdera horiek egiten? Beharbada ez dago-

Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 1/5

Behinola 59

 Hitzatzea

Elkarrizketa laburra haurrentzako idazlegai batekin

 A STRID LINDGREN

Beraz, haurrentzako liburu bat idatzi nahi zenuke? Bada ez zara bakarra. Literato diren eta ez diren askori, noizean behin sortzen zaiehaurrentzat zerbait idazteko gogoa. Jakina, hain da erraza… Horreta-rako eseri eta berez-berez aterako zaielakoan. Txikitxoak txorakeriak irakurtzen libertitzen dira. Nola has gintezke…

«Bazen behin burdinazko berogailu bat bere izeba Eulalia Krokon-blom-ekin paseoan zihoana…» Zoragarri! Egina dago! Alde batetik,berogailua eta izeba Eulalia elkartu eta, bestetik, bien bitxikeriak eta bihurrikeriak asmatzea besterik ez dago… Horratx haurrentzako li-burua prest! Halaxe uste nuen nik…

Benetan halaxe uste al zenuen? Ezin dut sinetsi. Zalantzarik gabe,hori baino goranahi handiagoa izango duzu. Beharbada nahikoa go-ranahi izango duzu eta, luma hartu aurretik, galdera hau egingo duzu:«Nolakoa izan behar da haur liburu on bat?». Niri  galdegingo baze-nit, sakon pentsatu eta gero, ezin izango nizuke hau besterik erant-zun: «Ona izan behar da». Zinez diotsut: luzaroan pentsatu ostean,horixe da bururatzen zaidan erantzun bakarra. Ona izan behar da.Nolakoa izan behar da antologia poetiko on bat? Nolakoa nobela onbat? Zergatik ez ditu inork galdera horiek egiten? Beharbada ez dago-

Page 2: Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 2/5

Behinola 60

 H i t z a t z ea

elako errezetarik poema «on» bat edo nobela «on»bat idazteko, edo poeta eta nobelagileek beraienarimaren barrenetik abiatu behar dutelako, gida bat ere gabe?

«Hori besterik da, baina haurrentzako liburu

bat…» Erantsi dezakezu, eta beharbada oraindik formula magikorik espero ere bai. Eta formulak,egon, badaude. Edo nolabaiteko errezetak.

Haur deabru mordoxka bat hartu eta partetxarreko bizpahiru pertsonaiarekin nahasi. Gai-neratu, orduan, polizia tuntun bat eta ero mo-duan garrasi egiten duen ama bat, aita onbera batekin eraginik. Hori guztia elkarrizketa balda-rrekin eta borroka sutsuekin gozatu, eta… labe-

ra! Baina Kurre  kattagorria ere hartu eta Hontza amona xaharrarekin nahas daiteke, eta Sven mu-tikoarekin, eta gainetik txorakeria eskukada batttiki-ttiki eginik bota, eta hamaika txantxa ba-rregarri: emaitza, kontuan hartzeko modukobudin bat izango da. Baina plater bakarra erepresta daiteke, munduko protagonista ausart eta zoragarrienekin, zeintzuek, munduko zaldi zela-

rik eder eta perfektuenetan eseririk, jauzi egitenbaitute munduko eragozpen altu eta zailenengainetik… Egongo ez dira bada, errezetak, baina gaur egun, Jainkoari eskerrak, ez dira aintzat har-tzen. Gaur egungo pastel, budin eta lapikoenosagaiak oso bestelakoak dira.

Hartu ama dibortziatu bat (ahal dela, lanbi-dez iturgin, baina fisikari nuklearrean lizentzia-tua ere izan daiteke, baldin eta «josten» ez badu,edo «maitagarria» ez bada), nahas ezazu ama horiur zikineko bi parterekin eta egurats kutsadura apur batekin, erantsi gizateriako gosearen bi par-te eta beste bi gurasoen agintekeria edo irakas-leen terrorismoarenak, eragiozu sexu bazterke-riako goilarakada batzuekin eta, azkenik, gaine-raiozu bizikidetza eta toxikomania ugari. Ho-

rratx erregosirik goxo eta bixiena, zeina, ZakariasTopelius-ek (Suediako haur literaturako lehen kla-sikoa) dastatu izan balu, zirraragarria gertatukobaitzitzaion.

Badakit ez naizela zurekin oso zuzen jokatzenari. Esan egia: ez zenuen niregandik halako erre-zetarik espero, ezta? Hara: pertsona zentzudunbakar batek ere ez du sinetsiko haur liburu onak errezeten bidez idazten direla eta, noski, zuk ere

Page 3: Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 3/5

Behinola 61

 jakingo duzu haur liburu onak –aintzat hartzekomodukoak izango badira– idazteko arauak, bes-te edozein literatur mota idazteko bezain balioz-koak direla.

Txantxak txantxa, haurrentzako idazle ona izateko zer egin behar den jakin nahi zenuen, ezta?Bada benetan diotsut: arabiar edo txinar bihur-tzea bezain zaila iruditzen zait. Munduan pertso-na bakar bat ere ez dago zuri haur liburu on batidazten irakatsiko dizunik, eta ez pentsa nire obrak direla eta ez direla, edo harroturik ibil naitekeela,aholkuak emateko gai sentitzen naizenik. Ezta hurrik eman ere! Baina kasik hogeita bost urtez jardun nuen haur liburuak plazaratzen zituen

argitaletxe batean; han era guztietako originalak pasa ziren nire eskuetatik, eta han ikasi nuen apu-rra agian zuri ere baliagarri gerta dakizuke. Oi-narrizko bi arauren berri besterik ez dizut eman-go. Gainerakoa zure esku eta zure ahalmen sor-tzailearen mende dago.

Ekin diezaiogun hizkuntzari. Nire ustetan,obraren hizkuntzak eta mezuak bat egitea osogarrantzitsua da. Kurre  kattagorriari buruz min-

tzo bazara (ez egin horrelakorik, arren!), hau da,bost urteko haurrei zuzentzen bazara (kattago-rritxoen ipuinak kontatzeko adinik 

onena), ez itzazu erabili soilik hamar urtetik go-rakoek ulertuko dituzten hitz eta esamoldeak.

Mindu egin zaitut, ezta? Beharbada hori be-gien bistan zegoen zeuretzat ere. Edo ez. Baina…,

sarritan ez al gara topatzen haurrek ulertzen ezdituzten liburuekin, hizkera erraztu egin beharzaien liburuekin? Oraintsu irakurri dut, bost ur-teko haurrentzat, hiztegi aldetik nahiko maila altua duen liburu bat. Ipuinean epotxak eta ira-txoak agertzen zirenez, nekez izan zitekeen adinhandiagoko haurrentzako liburua. Hara, bada:haur ttiki bati testua bere horretan irakurri nioneta, saioan zehar, galdera batzuk egin nizkion.«Zer esan nahi du “Betiko lepotik burua” esamol-

deak?» «Zer esan nahi du “Eragotzi” aditzak?» «Ea ulertzen duzun “Hitzetik hortzera…” esamol-dea?»

Eta, aldiro, haur gaixoaren erantzuna:—Ez dakit.Behin batez, idazle oso entzutetsu batek esan

zidan:—Nire iritziz, haur ttikiek ere ulertuko duten

hizkera xumeaz idaztea da onena.

 H i t z a t z ea

Page 4: Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 4/5

Behinola 62

 Alabaina, berak heldu in-telektualentzat idazten zuen.Ondorioz, are beharrezkoa-goa da haurrek ulertuko du-

ten gisan idaztea. Xumeta-sunak ez du zertan lotsaga-rria izan, ezta bost urtetik goragoko maila batean idatzirik ere. Xumetasunak ez du zertan kaxkarra eta pobrea izan. Poetek osomolde xumean idazten dute bizitzaz, heriotzazzein amodioaz, haurrek beraiek ulertzeko gisan.Ez al zara ohartu? Errezeta bat nahi izanez gero,to Schopenhauer-en hau: «Hitz arruntak erabilieta gauza liluragarriak adierazi».

Zenbait idazle haserretu egiten dira haurren-tzat idatzitako hitzak kritikatu eta norentzat ida-tzi duten oroitarazten zaienean. Orduan haurrek ez gutxiesteko erantzuten dizute, eta haientzakohizkera ez «apaltzeko», haiek uste baino gehiagoulertzen dutelako.

Horretan arrazoia dute. Nire ustetan, haurre-kin kasik guztiaz hitz egin daiteke, hitz egin be-har da, baina oso garrantzitsua da norberaren

espresabidea, baldin eta entzun zaitzatela nahibaduzu. Horrekin batera, sekula entzun ez di-tuzten hitzen berri ere eman dakieke, seguruenik haien arreta piztuko dute eta. Baina hortik eta «Betiko lepotik burua» hori eta antzekoetara, aldehandia dago. Ez dugu ahantzi behar haurren bi-zipenak mugatuak direla. Idazle batek haur li-buru batean batzar agiri bat edo bilera ofizial battartekatzen badu, umoretsuena izanik ere, alfe-rrik ari dela iruditzen zait. Eta hori gertatu izan

da. Izan ere parodia batekin gozatzeko, parodia-tzen ari dena nolabait ezagutu beharra dago, eta nik, batzar agiririk irakurri duen haur gutxi, osogutxi ezagutzen dut.

Hala gauzak, idazteari ekiten diozunean, gau-za bat izan behar duzu gogoan: saia zaitez haurrei–helduei ez– libertigarri zaiena idazten. Aldi be-rean, saia zaitez haur eta helduentzat libertigarri

 H i t z a t z ea

izango den zerbait idazten,baina sekula ez zure ustezsoilik helduei barregarriegingo zaiena. Ez duzu

ahantzi behar ez duzula idaz-ten kritikoek umoretsu eta burutsutzat har zaitzaten.

Haurrentzat idazten duten askok, haurrek uler-tuko ez dituzten helduentzako keinuak erabil-tzen dituzte. Helduen adostasuna bilatu eta hau-rra ahantzi egiten dute. Ez egin sekula horrelako-rik, arren! Zure liburua erosi eta irakurriko duenhaurrarekiko itsuskeria galanta da hori.

 Azkenik, zorte ona opa dizut. Eta ongi pasa 

dezazula. Sinetsidazu: zinez ederra da haurren-tzat idaztea. Ados egongo zarelakoan nago. Bes-tela, alde batera utzi. Halaber, ez zaitez gehiegikezkatu «haur iburu on bat nolakoa izan beharden» galderarekin. Ez gaur, ez bihar, ez etzi. Ezzaitez horretaz gehiegi kezkatu. Barrenetik atera-tzen zaizuna idatzi, ilusioz idatzi ere. Bai zuri baihaur literaturako idazleoi askatasuna opa dizuet,helduentzat idatzi eta nahi duena nahi duen gi-

san onartzen zaion literatoaren askatasun berbe-ra. Mundu honetan pertsona izatea zein zail eta nekeza den idatzi beharra sentitzen baduzu, es-kubide osoa daukazu. Joera arrazista, zapalketa edo klase borrokaz idaztea nahiago baduzu, egi-zu. Eta, besterik gabe, itsaso erdian aberaste bi-dean dagoen irla eder bati buruz poema bat idaz-teko gogoa sartzen bazaizu, has zaitez zeure burua horrelako galderak egitera behartu gabe: «Zein-tzuk dira ur lohi eta marea beltzarekin errima 

duten hitzak?». Aski da! Hartu zure askatasuna gogoan! Zeren, askatasun hori gabe, poesiarenlorea berehalakoan zimelduko baitzaizu. Edonondagoela ere.

 Astrid Lindgren,  Mi mundo perdido, Juven-tud, Bartzelona, 1985

(Patxi Zubizarretak itzulia)

Page 5: Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

7/23/2019 Lindgren, Astrid - Elkarrizketa Laburra Haurrentzako Idazlegai Batekin

http://slidepdf.com/reader/full/lindgren-astrid-elkarrizketa-laburra-haurrentzako-idazlegai-batekin 5/5

Behinola 63

Egin zaitez Galtzagorri Elkarteko bazkide

1. Jarraian aurkezten dugun fitxa bete eta ordainketa-agi-

riarekin batera, gure helbidera bidali:

Galtzagorri Elkartea

Artzain Onaren plaza, 15-1, ezk. 20.015 Donostia

[email protected]

Izen-abizenak:................................................................

Helbidea: ........................................................................

Herria: ................................ Posta-kodea: .....................

Telefonoa: .......................... faxa: ...................................

e-maila: ..........................................................................

Ogibidea: ............................... lantokia:..........................

2. Urteko bazkide-kuotaren ordainketa egin (2.000 pzta.)Galtzagorri Elkartearen kontu-korrontean dirua sartuz:

CAJA LABORAL – EUSKADIKO KUTXA

sukurtsala: Loyola 15 (20.014 Donostia)

kontu-zenbakia: 3035 0242 6 8 242 0 00247 1

Galtzagorri Elkarteko bazkide guztiek doan jasoko dituzte

Elkartearen argitalpen guztiak (Behinola aldizkaria,

Galtzaberri boletina, eta abar).