Upload
charo-elizondo
View
257
Download
8
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
Ipuinak
ANTTON ASMATZAILEA
Bazen behin, Antton izeneko asmatzaile bat.Antton
gizon gizen bat zen, 120kg pisatzen zituen, eta beraz, XXL
tamainako galtzak, jaka luze bat, zabala baita ere, eta kapel
beltz bat bere burusoiltasuna babesteko eramaten zituen.
Anttonek ez zuen ezer ere ez asmatu azken aldian, eta bere
lanetik botako zutenaren beldur zen.
Egunak aurrera zihoazen, eta Anttonek, ez zuen ezer
ere ez asmatzea lortu oraindik.
Ilargi beteko gau ilun batean, Anttoni, betaurrekoa
erori eta kristala atera zitzaion. Beraz Anttonek kristala
hartu eta zerura begira jarri zuen pitzadudarik zeukan
ikusteko. Orduan konturatu zen izarrak ikusten zirela
kristaletik. Bi kristalak parean jarri orduko, jabetu zen
aurrerago ikusten zuela, baina hala ere, ez zen ondo
ikusten. Beraz, Anttonek bost kristal parean jarri zituen
txikitik handira tutu baten barruan. Begiratu eta… beste
mundu batzuk ikusi zituen!!!
Antton korrika abiatu zen lantegiruntz baina 50m. egin
eta gero nekatu eta eseri egin zen.
Antton gizen xamarra zegoenez, eta ez zitzaionez
inoiz korri egitea gustatu, etxera itzuli eta bizikleta hartzea
erabaki zuen.
Bidean, erruedak behin eta berriro puztu behar izan
zituen, pisuarekin hustu egin baitziren. Azkenean, Anttonek
lantegira iristea lortu zuen.
Iritsi bezain laster, zuzendaria Anttonen tramankulu
berdin batekin ikusi zuen.
Anttonek hori berak asmatu zuela esan zionean,
zuzendariak, Ramonek, beste asmatzaile batek asmatu
zuela,eta teleskopio zuela izena erantzun zion. Orduan
Antton gaixoa, lantegitik bota zuen.
Etxera bueltan zihoala errueda bat zulatu zitzaion.
Antton gaixoa etxera itzultzeko modua pentsatzen hasi zen.
Bizikletan, gaizki ateratako asmakizunen eta erraminten
poltsa besterik ez zuen. Bertan zeuden ez erretzeko
eskularruak erdi-erreta, arrautz frigituak egiteko robota,
dena arrautz hautsiz betea, elektrizitatea sortzeko gurpila,
nahiz eta jira asko eman ez zuela txinparta bat ere ematen.
-Hori da!- egin zuen oihu Anttonek.
Eta giltza ingelesez gurpila bere basetik atera zuen,
elektrizitatea sortzeko gurpila bizikletako erruedagatik
aldatu eta etxera bueltatzea lortu zuen.
Etxerako bueltan hainbat aldiz erori zen alde batera eta
bestera, beraz, hurrengo egunean dendatik pasa eta gauza
pare bat erosi zituen: burdin zati bat eta errueda bat hain
zuzen ere.
Burdin zatia bizikletaren eskuin aldeko atzeko zatian
jarri zuen eta atzeko erruedaren berezko burdina ere mugitu
zuen ezker aldeko atzeko zatian jarriz. Ondoren, bi burdin
zatien amaieran bi erruedak erantsi zituen, bizikletari hiru
errueda jarriz.
Hurrengo egunean, lantegira joan zen bizikletan, baina
oraingoan ez zen erori, atzeko bi erruedei esker.
Iritsi zenean, Anttonek, zuzendariari, eskatu zion ea
berriro ere kontratatzeko aukerarik bazegoen. Honek
erantzun zion horretarako, asmakizun on bat erakutsi behar
ziola, eta honela Anttonek, bere bizikleta erakutsi zion.
Hainbat denbora begiratzen egon ondoren, zuzendariak
esan zuen ez zuela inoiz horrelakorik ikusi, eta Antton
berriro kontratatu zuen.
Handik aurrera Anttonek izugarrizko arrakasta eduki
zuen eta zoriontsu izan zen.
Unai Ruiz
Diruzale tontolapikoa
Pello gizon zatar, diruzale eta tontolapiko bat zen (segur aski
ez duzuela horrelako pertsona bat ezagutzen, edo, agian bai
… ) 56 urtekoa . Bere dirua ez zuen azkar ezta erraz
gastatzen.
Gaur goizean, kalean paseatzen ari zela, zuhaitz batean
zintzilik hamar euroko billete bat ikusi du. Ezin izan du
gehiago aguantatu hari begira eta zuhaitzaren parean bizi
den lagun bati eskailera bat eskatzera joan da segituan.
-Utziko al didazu eskailera nire etxeko bonbilla bat
aldatzeko? – esan zion Pellok.
– Noski baietz. Hartu- erantzun zion lagunak.
Pello lasterka hasi da zuhaitza igotzen. Baina sei eskailera
igo orduko, jada bi aldiz galdetu diote zertan ari zen.
Batek hau esaten zuen:
- Ikuskizun bat ari al zara egiten?
- Ez, katu hori salbatzera noa - esan dio.
Beste batek berriz:
- Sagar bat oparituko al diozu parkean dagoen ume pobre
horri?
- Bai- erantzun dio.
Eskailera igotzen bukatzeko heren bat falta zitzaionean,
beste batek galdetu zion: - Ez zara horko billete hori
hartzera joango ezta?
- Ez, noski. Zergatik diozu hori?
- Eskailera zuhaitz erdiraino bakarrik iristen zaizulako eta
billetea puntan dagoelako.
Pentsatzen egon zen eta moldatuko zela esan zion bere
buruari.
Eskailera bukatu zenean, adar bati eutsi zion koala bat
izango balitz bezala eta poliki-poliki gorantz joaten hasi zen.
Adarra nahiko fina zen eta bat-batean Pello lurrera erori zen
adarra eskuetan zuela.
Pellok bere lagunaren etxeko leihora begiratu eta alfonbra
bat astintzen zegoela ohartu zen. Honela esan zion:
-Felixa, lagundu altxatzen, erori egin naiz!
- Orduantxe jaitsi zen Felixa eta etxeraino lagundu zion.
Han berriro gezurrik ez esateko esan zion.
Miren Alberdi
GALDUTAKO PENAK
Bazen behin Thomas izeneko 27 urteko gazte bat, Erresuma
Batuan bizi zena. Bere familiarekin bizi zen , Britinia Handian
hain zuzen ere. Futbola jolastea gustatatzen zitzaion,
atezaina zen. Hasieran, oso txarra zen, baina egun batean
ideia bat bururatu zitzaion: egunero entrenatzea asko
hobetzeko. Asteak joan hala, hobetuz joan zen eta
bukaeran, oso ona izatera iritsi zen. Orduan, futbol eskola
batera joan zen partidoak jolasteko. Lehenengo partidoaren
ordua iritsi zenean, gaixorik jarri zen eta ezin izan zuen
jolastu. Thomaseri amorru asko eman zion eta hurrengo
partidora joatea erabaki zuen. Hurrengo partidoa, haien
aurretik zijoazenen aurka zen. Thomas oso urduri zegoen
baina lehenengo geldiketa egin zuenean, animatzen hasi zen
eta pixkanaka-pixkanaka urduritasuna joaten hasi zitzaion.
Orduan, geldiketa asko egin zituen eta entrenatzailea oso
arro sentitu zen. Thomasek hain ondo jolastu zuen
entrenatzaileari Thomas taldean sartzea bururatu zitzaion:
-Thomas, -esaten du entrenatzaileak- gure futbol taldean
sartuko zara?
Noski, -erantzuten dio Thomasek- oso ondo pasatuko dut
eta.
Thomas oso pozik iritsi zen etxera egun hartan. Bere amari
esatera joan zen:
-Ama! -esaten du Thomasek.
-Zer Thomas? -esaten dio bere amak.
-Futbol talderako hartu naute- esaten dio Thomasek.
-Zorionak ,laztana, saria izango da lasaña afaltzeko.
Thomas oso pozik jarri zen, lasaña bere plater gogokoena
zelako.
Taldearekin jolasten zuen lehenengo partidoa, zerrendako
lehenengoen aurka zen. Partidoa hastean, 6. segunduan
sartu zioten gola Thomasi. Gol bat bestearen atzetik sartzen
zizkioten Thomasi eta azkenean, hamabost gol sartu
zizkioten. Jokalari guztiek bronka bota zioten. Thomas asko
haserretu zen eta etxera joan zen inori agur esan gabe. Bere
gelan sartu zen eta horrela egon zen egun oso bat.
Urteak pasatzen ziren heinean gehiago gogoratzen zen
partido hartaz. Hogeita zapi urterekin ideid bat eduki zuen
Thomasek: Europan zehar bidaia bat egitea partidoaren
penak hazteko. Orduan, Erresuma Batutik Frantziara dagoen
tunela “taxiz”zeharkatu zuen eta Parisera joan zen. Parisen
Eiffel dorrea ikusi zuen. Ondoren, Suizara joan zen baina ez
zuen ezer erosi, bakarrik jateko jana, Suizan gauzak oso
garestiak baitziren. Ondoren, Austriara joan zen. Han,
Mozarten disko bat erosi zuen. Ondoren, Holandara joan zen
eta han, bizikleta bat erosi zuen. Ondoren, Italiara joan zen
eta han, Pizza eta pasta jan zuen eta hainbeste gustatu
zitzaion han bizitzea bururatu zitzaiola aste batzuk
pasatzera. Romatik hurbil alokatu zuen etxea. Thomasek,
Italian egon zen lehenengo egunean, Roma bisitatatu zuen
eta oso ondo pasa zuen Koliseoa ikusten, Fontana de Trebi
ikusten, Romulo eta Remoren estatua ikusten... bigarren
egunean, Siziliara joan zen eta han, Etna sumendia ikusi
zuen. Thomasek Etna Sumendiaren eta Pompeia hiriaren
istorioa jakin nahi zuen eta bere “giari” galdetu zion:
-Barkatu gia jauna, nola gertatu zen Etna Sumendiaren eta
Pompeia hiriaren istorioa?
-Horrela gertatu zen -erantzun zion giak-. Sumendiak
eztanda egin zuen eta labak, hiria gainetik pasa zuen,hiritar
guztiak errauts bihurtuz. Oraindik, ikus ditzakezu pertsonak
errauts bihurtuta, eta etxeetan haiek apaingarri bezela
jarrita zituzten objetuak.
-Orain joan gaitezke ikustera haien gorpuak? -galdetu zuen
Thomasek.
-Lehenengo, -esan zuen giak- sumendiko punta ikustera
joan behar dugu,nahi baduzu gero joan gaitezke?
-Ondo da -esan zuen Thomasek.
Thomas aspertu egin zen eta Etna sumenditik joan egin zen.
Bere familia bisita bat egitera joan zitzaion eta Thomas asko
alaitu zen. Thomasek afari bat prestatu zion bere familiari,
pizza eta pasta, hain zuzen ere.Thomasen aita semeari hitz
egiten hasi zitzaion:
-Thomas, jada pena pasa zaizu?
-Ze pena? -galdetu zuen Thomasek.
-Iuju! -esan zuen aitak- pena pasa zaizu, ez bazera
gogoratzen.
Thomas oso pozik geratu zen eta Erresuma Batura itzuli zen
bizitzera. Hala bazan, eta ez bazan, sar dadila Donostiako
plazan.
Lander San Sebastian
LOREAREN AMETSA
Bazen behin neska bat Lore izenekoa. Berak egun batean
istripu bat eduki zuen, horren ondorioz koman gelditu zen.
Familia oso kezkatuta gelditu zen. Bera koman zegoen
bitartean, izugarrizko amets bat eduki nuen. Hona hemen
amets hori:
“Esnatu nintzenean gauza harrigarri batzuk ikusi nituen,
niretzat horietako harrigarriena hau zen:
Mundu honetan gizakiak uretan bizi izan ziran eta arrainak,
marmokak, itsaz izarrak, … berriz lurran bizi izan ziren.
Horregatik Lorea, ur azpian esnatu zen, arnasa hartzeko
bizkarrean zulotxo batzuk zituela.
Beste gauza miresgarri bat jende guztiak euskara hitz egiten
zuela izan zen, ez bakarrik ur azpian bizitzen zirenak, baizik
eta lurrean bizitzen zirenak ere bai.
Oso egun ederra zegoenean, batzuetan lurrean bizitzen
zirenak, olagarroek, manta arrainek, nemok… bere kaina
hartzen zuten eta gizakien bila kaiara abiatzen ziren.
Hau gizaki gixajoak¡ beti izkututa zeuden beraien etxeetan.
Ba al dakizue non zeuden haien etxeak?
Kristalezko Piramide handi batzuetan bizitzen ziren. Piramide
horiek disdiratsuak ziren, eta barruan jateko euli erraldoiak
zituzten.
Beno, orain utziko dut hiria, eta hasi egingo naiz kontatzen
zer gertatu zitzaidan:
Egun batean, paseatzen ari nintzenean, gauza oso polit bat
disdiratsua, zintzilik ikusi nuen. Zer izango zen? Ay
ene¡ tranpa hutsa zen! Marmokek jan egin nahi zidaten.
Ni marmokek ez jateko korrika hasi nintzen eta aurrera
jarraitu nuen eta bat batean topatu nintzen Bob
Esponjarekin. Ni ia negarrez nengoen, eta berak ea zer
gertatzen zitzaidan galdetu zidan. Dana kontatu nion, eta
bere munduan berria nintzenez, tranpetatik nola ihes egin
behar nuen erakutsi zidan. Teknika guztiak ikasi nituen eta
oso bereziak ziren, zihur nengoen oso ondo etorriko
zitzaizkidan.
Dana ikasi ondoron, oso pozik nire etxera joan nintzen, lo
egitera. Nere etxean zerbait arraroa ikusi nuen, tresna
guztiak hankaz gora aurkitu nituen. Nor zegoen nire etxean
ni kanpoan negoen bitartean? Momento hartan kriston
zarata entzun nuen, eta sukaldean zer gertatzen zen
ikustera joan nintzenean zulo txuri handi bat ikusi nuen, eta
ni oso ausarta naizelako barrura salto egin nuen, eta
badakizute zer gertatu zen? Komatik atera nintzen, gurasoek
oso pozik medikuei deitu zieten, eta hau da nire amets
desberdina.
Maitane Baraja
ZUHAITZ MAGIKOA
Bazen behin Etxaun izeneko gizon lodi eta xelebre bat. Gizon
honek ibilaldi bat egiten zuen egunero bere etxetik basora
eta basoan denbora pasa ondoren, etxera itzultzen zen.
Egun batean basotik zihoala hazi bat topatu zuen bere
parean. Oso arraroa zen, ez zuen inoiz horrelakorik ikusi, eta
horregatik beretzat hartu zuen. Gero etxera itzuli eta bere
lorategian dagoen baratzean landatu zuen. Hortik aurrera
egunero zaintzen zuen, baratza baino gehiago.
Handik bi astera Londreserako bidai bat egin zuen. Han
beste bi aste egon zen Big-Ben, Kew Gardens, Buckingham
Palace, London Eye, Sea Life, St. Paul, Tower Hill, Tower
Bridge… bisitatzen eta argazkiak ateratzen, guztiz
kitzikatuta.
Etxera itzultzean, hazia zuhaitz erraldoi batean bilakatu zela
ohartu zen, zerua baino altuagoa zegoen eta zeruan hodeiak
zeudenez, ez zen ikusten non bukatzen zen. Orduan maletak
utzi gabe eta bitan pentsatu gabe zuhaitza igotzea erabaki
zuen.
Zuhaitza igo, hodeiak pasa eta zuhaitzaren azkeneko adar
puntatik alderantzizko mundu batean zegoela ikusi zuen.
Hau da, goizean lo egiten da, semaforoa gorria dagoenean
gurutzatzen dira bideak,… Hasieran oso ondo pasatzen zuen
eta hotel merke batean lo egiten zuen. Baina egun batean
semaforoa berdea zegoela zeharkatu zuen eta kotxe batek ia
harrapatu zuen. Bi minutu ondoren ura edan zuen eta ez zen
oroitu, alderantzizko munduan zegoenez, urak deshidratatu
egiten zuela, orduan ospitalera joan behar izan zuen. Gero,
igogailua gorantz ez eta beherantz ez zihoala konturatu zen,
eskuin ezkerretara baizik, eta horrela egon zen egun
guztian. Azkenean, mundu hartaz nazkatuta, zuhaitza jaitsi
zuen etxera itzultzeko. Etxera iristean paseotxo bat eman
zuen jenio petrala kentzeko eta gero gauza “normalak” egin
zituen etxean.
Hurrengo egunean zuhaitza basora eramateko ideia burura
etorri zitzaion. Orduan metalezko pala hartu eta zuhaitza
baratzetik kendu zuen. Ondoren zuhaitza bere furgonetan
jarri zuen eta poliki-poliki basorantz abiatu zen. Iristean,
pala berriz hartu eta zulo bat egin zuen gero zuhaitza han
landatzeko. Lantxoa bukatu ondoren etxera itzuli zen.
Hortik aurrera bere paseotxoak pixka bat luzatzeko zuhaitza
igo eta beste mundura joaten zen eta nahi zuenean
jatorrizko mundura itzultzen zen poz-pozik irribarrea ahoan
zuela.
Peru Odriozola
3. GUERRA MUNDIALAREN HASIERA
Bazen behin oso gaizki eramaten ziren bi anai, Aitor eta
Martin. Aitor oso gizena zen, eta kamuflajeko arroparekin
janzteko ohitura zuen. Martin berriz, bietan zaharrena, bere
anaia baino gizenagoa zen, eta jaka beltz luze bat eraman
ohi zuen.
Aitor eta Martin oso ondo eramaten ziren. Baina egun
batean haien aita hil, eta herentziak jasotzeko ordua iritsi
zen.
Martinek, etxea eta dirua jarauntsi zituen, eta Aitorri, berriz,
tanke zahar bat erori zitzaion.
Aitor oso haserre jarri zen herentziaren ondorioz.Beraz,
mendekua prestatzen hasi zen.Lehenik arma-dendara joan
zen, herentziaren tankeari lehergailuak erostera.
Martini deitu eta dirua emateko behartu zion, bestela
etxea suntsituko ziola.Martinek baietz esan zion baina aste
barru emango ziola maletin baten barruan. Eta aste hori
leporaino armatzeko erabili zuen.
Azkenean dirua entregatzeko ardua iritsi zen. Martinek
maletina eman zion dirurik gabe, baina pisua nabaritzeko
lehergailuekin eman zion, baina Martinen intentzioa bere
anaia hiltzea zen.
Aitorrek kotxe baten etorri eta maletina lagun bati
eman zion kamioi batean eraman zezan bere etxera eta
bidean lehergailua lehertu zen.
Orduan Aitorrek Martinen etxea eraitsi zuen. Horren
ondorioz bere lehengusina eta ezkonarreba akatu zituen.
Zorionez bera ez zegoen etxean.
Marruekosen jarraitu zuten borrokatzen, bata besteari
lehergailuak botatzen. Herria suntsitzen ari ziren baina Aitor
eta Martin ez ziren konturatzen.
Moroak haserretu eta Espainia erasotzen hasi ziren. Eta
horrela hasi zen 3.GUERRA MUNDIALA.
Iñigo Irizar
Alberto potoloa
Alberto Sevillako gizon bat zen. Oso potoloa zegoen, eguna
telebista ikusten eta hamburgesak jaten pasatzen zuen eta.
Nerea, Albertoren emaztea, nazkatuta zegoen Alberto egun
osoan etxean ikusteaz, eta egun batean hala esan zion:
-Alberto! Noiz aterako zara etxetik? Geroz eta potoloagoa
zaude! Hau ez da posible!
Albertok ez zion inoiz kasurik egiten bere emazteari. Bera
oso gustura zegoela telebista ikusten eta ez zela etxetik
aterako esaten zuen behin eta berriz. Bakarrik hamburgesak
eta pizzak erostera joateko mugitzen zen.
Abendua zen, ez zuen batere eguraldi txarrik egiten,
gabonak ziren, eta laster “olentzeroa” zetorren. Nereak
Albertori opari bat erosi nahi zion, baina ez zekien zer.
Kalera atera eta dendetan begiratzen hasi zen. Ez zuen inon
zerbait egokia ikusten Albertorentzat. Denbora asko egon
zen dendetan gauzak bilatzen, baino azkenean aurkitu zuen
benetan behar zuena. Bizikleta bat! Nereak bizikleta bat
erosten bazion, etxetik atera, hamburgesak utzi eta kirola
egiten hasiko zela uste zuen.
Eguberri eguna iritsi zen, Nereak Albertori oparia eman zion,
eta gizonak harrituta esan zuen:
-Baina zer da hau? Adarra jotzen ari zara?
-Bizikleta bat da - erantzun zuen Nereak.
-Eta zertarako behar dut nik bizikleta bat?!
-Ba… kirola egiteko! Egun osoa telebista ikusten eta
hamburgesak jaten pasatzen duzu eta!
Albertok ez zekien zer esan. Berean jarraitzen zuen eta hiru
hilabete igaro ziren bizikleta erabili gabe. Bazirudien ez zuela
inoiz erabiliko baina egun batean… bizikletan ibiliko zela
esan zion Nereari.
Hurrengo goizean Nerea, goizero bezala, Alberto esnatzera
joan zen. Ez zegoen! Nerea kezkaturik zegoen. Etxean bere
bila ibili zen, baino ez zuen inondik ikusten. Kasualitatez
lehiotik begiratu zuen, eta hara! hor zegoen Alberto
bizikletarekin.
Nereak ametsetan zegoela uste zuen, eta badaezpadaere
atximurka egin zuen, baino ez zen amets bat! Alberto
bizikletan ibiltzen ari zen.
Horrela igaro ziren egunak, asteak eta hilabeteak… Alberto
argaltzen hasi zen eta kirola gustoko zuen. Bizitza aldatu
zitzaion. Kirola egiten hasi zenetik lagun gehiago euki
zituen. Nerea ere oso pozik zegoen Albertoren aldaketagatik,
berriz ere zoriontsu ikusten zuen bere senarra.
Cecilia Korta
Gerrako bizipenak
“BUMM!- bonbak eta tiroak entzuten ziren ni belar artean
ezkutatuta nengoen bitartean. Nik metrailadorea prestatu eta
-bam!- lehen ikusi nuen frantsesa lurrera erori zen bularretik
odola erortzen zitzaion bitartean. Oso gogorra egiten zitzaidan
hau egitea, egia esan, nik ez nuen egin nahi, baina bizitzari
aurrera egiteko egin beharra zegoen eta halaxe egiten nuen.”
“1963ko maiatzaren 9a, Bagdad (Irak). Estatu Batuetatik hara
bidali gintuzten milaka eta milaka soldadu. Nik hemeretzi urte
besterik ez nituen eta oso urduri nengoen. Ez nintzen inoiz
horrelako leku triste batean egon eta ez nekien zer gertatuko
zitzaidan. Iritsi bezain laster, bonben soinu zaratatsuak
entzuten ziren. Gu hiri kanpoaldean lurreratu eta ilara bat
eginez hirira sartu ginen. Ni etxe baten teilatuan nengoen
metrailadorearekin lurrera apuntatzen eta... bam! Nigandik
gertu granada batek eztanda egin zuen eta odolez lurrera erori
nintzen.Malkoak erortzen zitzaizkidan nire lagun eta familia
gogoratzen nituen bitartean. Orduan irakiar batzuk ni hartu eta
egia esan, ez dakit nora eraman ninduten. Toki ezezagun
batera iritsi ginen eta bertan beste hainbat estatu batuar
soldadu ikusi nituen. Momentu hartan konturatu nintzen toki
hura haien “base sekretua” edo horrelako zerbait izango zela.
Bertan, egunean hiru baso ur eta jateko pixka bat ematen
ziguten. “Base sekretu” horretan gero eta estatu batuar
gutxiago egoten hasi ginen. Jendea ihes egiten saiatu eta
harrapatzean hil egiten zituzten. Nik, hiltzearen beldurrez, ez
nuen ezer ez
egiten, 1964ko otsailaren 22a iritsi arte. Ia urtebete pasa
genuen han eta ni eta beste lau soldaduekin ihes egiteko plan
bat pentsatzeari ekin genion.
“Base sekretu” hartan ez geneukan gauza nahikorik, eta
geneukanarekin moldatu behar izan ginen. Beraz, bazkaltzeko
erabiltzen genituen goiara batzuk hartu eta lurra zulatzen hasi
ginen. Urte erdi bat pasa ondoren, lurrazpiko tunela amaitua
genuen, “base sekretutik” kanpora bideratzen gintuena. Data
finko bat aukeratu genuen bertatik ateratzeko, goizeko laurak
aldera abiatuko ginen. Iritsi zen eguna, dena prest
zegoen.Zuloa tapatzen zuen ohea bertatik kendu eta
pixkanaka-pixkanaka, ahalik eta soinu gutxien eginez zulotik
sartzen hasi ginen. Badirudi, behar baino soinu gehiago atera
genuela. Orduan, irakiarren ahotsak entzutean beldurtu eta
azkar-azkar zuloan sartu ginen. Ni guztien atzetik sartu
nintzenez hanka harrapatu zidaten. Ez nuen ihes egitea lortu,
eta horren ondorioz, denbora luzean zigor gogorrak jaso
nituen. Asko sufritu nuen. Hura jasan ezina zen, nahiago nuen
hil zigor horiek jasotzen egotea baino.
Orduan gau batean, kanpoan zegoen kamioi baten azpian
sartu, ahal izan nuen modura eutsi eta irakiarrak konturatu
gabe Bagdadera eraman ninduten. Hiriko kaleetan lo egiten
nuen, dendetan inor konturatu gabe janaria lapurtzen nuen,...
familia aberats batek morroi bezala hartu arte. Bertan egunero
lan egiten dut jo ta ke, baina ondo elikatzeko janari nahikoa
ematen didate eta gainera bertan lo egiten dut. Beno, orain
ahalik eta gauza gehien egiten ari naiz Estatu Batuetara berriz
itzultzeko.
Aitor Angiozar
TOMAS, BIZIKLETA ETA KATALEJOA
Bazen behin Tomas izeneko mutil txiki bat.Bere ametsa
jendea zer moduz zegoen jakitea zen. Bere gurasoek esaten
zioten berak hori nahi bazuen, lortu egingo zuela.
10 urte pasa ondoren, Tomas bere bizikleta eta katalejoa
prestatzen hasi zen jendea zer moduz zegoen
ikusteko.Tomasek hasi zuen bere bilaketa bere gurasoei agur
esan eta bere hirira bueltak emanez, zaintzen egon zen bere
bizikletarekin eta katalejoarekin.
Ume batek Tomas ikusi zuen eta bere aurpegia itsusia zelako
parra egin zuen ume horrek.Tomas izugarri haserretu zen
eta sekulako bronka bota eta jo egin zion Tomasek, naiz eta
30 urte eduki.
Hurrengo egunean, Tomas hiritik kanpora joan zen, beste
hiri batera, berean ez zegoelako arazorik.Pekin izeneko hiri
batera abiatu zen, Txinako kapitala hain zuzen.Baina
Tomasek Txinara joan baino lehenago, Txinatar hizkuntza
ikasi zuen akademia arraro batean.Tomasek bizikleta hartu
eta zazpi astetan Txinara iritsi zen, noizean behin
deskantsatuz, noski.Tomasek Txinara iritsi bezain pronto,
bere bizikleta eta katalejoarekin Txina ezagutzera eta,
noski ,Txinan arazorik bazegoen aztertzera joan zen.
Lehenengo Pekingo mendi batera joan zen arazoak al zeuden
ikustera eta ondoren Pekingo kale zaharretatik beste kale
zaharretaraino joan zen Tomas bere bizikletan.
Tomas Txinako alderdi moderno batera iritsi zenean, kuadrila
bat ikusi zuen ume bat zirikatzen.Tomasek ume hori triste
ikusi zuenean, bronka bota zion koadrilari. Orduan zirikatzen
zeudenak korrika joan ziren bildurturik.
Tomasek, beti bezala, nola izena zuen galdetu zion umeari
eta umeak erantzun zion Jose Manuel zuela izena.Ostean
Tomasek galdetu zion ea zerbait gertatzen zitzaion eta
umeak erantzun zuen baietz.Tomasek galdetu zion zer
problema zeukan eta umeak erantzun zion bere lehengusua
hil zela jaiotzerakoan eta mundu guztia berataz parre
ibiltzen zela.Orduan Tomasek esan zion berarekin bueltatxo
bat ematera joateko Pekingo hiri handitik.
Hurrengo egunean oraindik Jose Tomasekin hirian zehar ari
zen bueltak ematen, bere bizitzako gauzak kontatzen zizkion
bitartean.Tomasek orduan pentsatu zuen Jose Manuel
berarekin gelditzea egun pare batean. Josek baietz esan
zuen eta bi egun egon ziren hizketan Tomasen etxean.
Honek ahal zuen guztia egin zuen Jose irribarretsu ikusteko.
Bi egun pasa ondoren, Tomasek Joxe Manueli esan zion
lasaitzeko, bizitzan mila gauza ona gertatuko zitzaiola eta.
Orduan Joxe irribarretsu jarri zen eta oso pozik jarri zen
Tomasek hori esaterakoan.Baina Joxek ezin izan zuen hori
ahaztu iñoiz, bere lehengusu txikiaren hilketa.Tomasek Jose
Manueli bere etxera lagundu zion Tomasen bizikletan.Honek
bere gurasoengana eraman zuen Jose Manuel eta Joseren
gurasoak esan zioten Tomasi eskerrikasko guztiagatik eta
Jose Manueli oso aholku baliagarriak esateagatik.Eta Tomas
bere etxera itzuli zen.
Tomas etxera iritsi orduko, telebista jarri ,palomitak jan,
kokakola edan eta lotara joan zen.Hurrengo egunean bere
lanean logure ez eukitzeko eta lana ondo eta garbi egiteko,
beti egiten zuen bezala, Tomas bere bizikleta eta
katalejoarekin ibili zen.
Endika Agote
Iñakiren tartarik handiena
Iñaki izeneko gizon batek familia polita dauka.Emaztea
Ainhoa da, bi umeak, Ander eta Ane dira eta txakurra,
Bat.Iñakik txutxe eta goxoki denda bat dauka eta horrela
deitzen da: GOXOTXU.
Behin Iñakik, egunero bezala, bere txirrinda hartu zuen
dendara joateko. Iñakik lurrera begiratu zuen eta ohar bat
aurkitu zuen lurrean botata eta broma bat zela pentsatu eta
mahai gainean utzi zuen. Iñakik denbora librean oharra
irakurtzea pentsatu zuen eta horrela egin zuen. Oharrean
halaxe jartzen zuen:
2013/7/24 Donostia-San Sebastian
Kaixo Iñaki:
Gu Andoni eta Markel gara. Eskatu nahi dizugu txokolatezko
tarta eder bat egitea eta Braboren gorputza eukitzea baina
Errealeko trajea eta guzti.
Bueno ondo pasa eta Brabo polita egin. AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!
Azkenean gaua iritsi da eta beti bezala Iñakik 8:30etan.
ixten du.
Etxera iristerakoan Ainhoari komentatu dio ea zer iruditzen
zaion Braboren txokolatezko tarta bat egitea, eta Ainhoak
esan dio idea bikaina dela.
Hurrengo egunean Iñaki egunero bezala denda ireki du eta
osagai guztiak hartu eta Braboren txokolatezko tarta egiten
hasi da.
Lau Egun pasa ondoren, Andoni eta Markel tartaren bila joan
dira GOXOTXU dendara. Galdetu diote dendariari ea zenbat
balio duen eta Iñakik 64€ balio duela erantzuten die.
Markel eta Andoni dirua eman eta poz pozik joan dira beren
etxera. Handik bi egunera, Iñakiri deitu zion telefono batek:
665 743 21 eta honek galdetu zien:
- Zer nahi duzue?
- Kaixo, Iñaki, Markel eta Andoni gara eta gonbidatu nahi
zaitugu zu eta zure zure familia.
- Ah bale, ba noiz eta zer ordutan?
- Larunbatean 5:00etatik- 8:00retara.
Iñakik halaxe egin zuen. Larunbatean agertu ziren eta
umeak bokadilloak eta txutxeak jan zituzten eta, ah, ahaztu
gabe, Braboren gorputza zuen tarta ederra ere jan zuten.
Beno, beran du zen eta guztiak etxera itzuli ziren.
Uxue Valín
Oihanaren abenturak
Bazen behin, hamazazpi urteko neska bat, Oihana izena
zeukana. Oihanari soinekoak asko gustatzen zitzaizkion eta
egunero joaten zen erostera. Ez zihoan ikastolara, mendi
tontorrean bizi zelako. Lehenago bere gurasoekin eta bere
amonarekin bizi zen baina kotxe istripu batean hil ziren.
Oihanak, orduak eta orduak pasatzen zituen soineko
dendetan sartuta. Bera nazkatuta zegoen beti denda
berdinetara joateaz baina ez zeudenez denda gehiago bere
etxetik gertu, beti berdinetara joan behar zen.
Egun batean, pentsatu zuñe hegazkin bat hartzea, herri
handi batean etxe bat erosi eta soineko denda batean lan
egitea, horrela egunero nahi zituen soinekoak jantziko
zituen. Eta hala egin zuen. Hegazkin bat hartu eta New
York-era bizitzera joan zen. Han, lagun bat egin zuen eta
etxe handi eta polit bat erosi zuten.Oihanak eta bere laguna
Emmak. Izugarri ondo eramaten ziren eta beti, toki
guztietara, elkarrekin joaten ziren. Emmak ere ez zuen lanik
eta Oihanaren adina zuen.
Soineko denda guztietara sartu ziren baina ez zutenez lanik
aurkitzen, hiriko soineko guztiak erosi zituzten baina
azkeneko dendara sartu behar zirenean, harrituta gelditu
ziren dendari begira. Izugarri gustatu zitzaien denda hura,
soineko polit-politak zeudelako.Dendako soineko guztiak
erosi eta beste maleta batean sartu zituzten, gainontzeko
soinekoz aparte. Ez zutenez lanik, bururatu zitzaien,
Oihanak zeukan mendiko etxera bueltatzera.
Mendian zeukan etxera iristean, soineko guztiak txukun-
txukun jarri zituzten eta azkeneko dendako soinekoak
ateratzerakoan, konturatzu ziren, soinekoen etiketan,
“magic dress be careful” jartzen zuela baina beraiei ez
zitzaien axola, soinekoak oso politak zirelako eta hori
jartzeagatik etiketan, ez zituztelako botako.
Hasieran, lehenengo dendetako soinekoak probatzen hasi
ziren. Batzuk, handiak zituzten, beste batzuk txikiak eta
beste batzuk ondo gelditzen zitzaizkien eta argazkiak
ateratzen egon ziren. Oihanak, ezin zuen gehiago itxoin
azkeneko dendako soinekoak probatzeko eta urdina koloreo
soinekoa hartu eta jantzi zuen.
Oso ondo gelditzen zitzaion eta Oihana oso pozik
zegoen.Berak ikusi zuen, Emma korrika batean, etxetik
ateratzen zela. Ez zuen ulertzen zergaitik joan zen zen
korrika. Oihanak pentsatu zuen handik gutxira bueltatuko
zela baina ez zen hala izan. Emma, Ohianari begira beldur
aurpegiarekin zegoen. Oihanak ez zuen ezer ulertzen eta
pentsatu zuen beste soineko bat probatzea. Soineko berdea
hartu behar zuen baina segituan konturatu zen soineko
guztiak txikitu egin zirela. Eta galdetu zion Oihanak Emmari:
-Emma, zergaitik txikitu dira soineko guztiak bat-batean?
Emmak beldurtuta, erantzun zion:
-Oihana, ez dira soinekoak txikitu, zu handitu zara.
Oihana harri eta zur gelditu eta Emmak esan ziona sinistu
gabe, izpiluan begiratzera joan zen. Emmak arrazoia zuen.
Berak dena txikia ikusten zuen eta esan zion Emmari:
-Emma lagundu! Zerbait egin! Edo joan zaitez berriro New
York-eko denda horretara eta dendariari galdetu ea zer egin
behar den. Baina bizkor mesedez!
Emma azkar batean, hegazkinean sartu eta New York-eko
denda horretara sartu zen. Dendariari galdetu zion ea zer
egin behar zen eta dendariak esan zion ur baso bat
hartzeko, 350 ml betetzeko, naranja bat erditik moztu eta
naranja erdiak duen likido guztia urarekin nahasteko. Gero
gatz pixkat eta txokolate onza bat botatzeko. Hori dena
egitean, oso ondo nahastu eta edateko prest zegoen.
Paper batean apuntatu zuen ez ahazteko eta Oihanarentzat
hori dena prestatu zuen. Dendariak esan zuen txikitu nahi
bazuen, hori edan behar zuela nahiz eta txarra egon. Eta
hala egin zuen. Ez zitzaion gustatu baina txikitu nahi zuenez,
dena edan zuen.
Asteak pasa ziren baina Ohiana ez zen txikitzen. Orduan,
Emma, magia denda batera joan zen eta dendan zeuden
gauza gehienak erosi zituen Oihanari laguntzeko. Dena
probatu zuen baina ez zuen ezerk funtzionatzen.
Orduan pentsatu zuten, barita magikoarekin, hitz magiko
batzuk esatea eta ea horrela berriro Oihana txikitzen zen.
Hitz magikoak esaten hasi zen, baina ez zen ezer gertatzen.
Egunak pasa ziren eta bat-batean, Emmari zerbait bitxia
gertatu zitzaion. Baso bat ur edatera joan zen eta ur basoa
lurrera erori, eta eskamak atera zitzaizkion. Iguana batean
bihurtu zen. Oihanak eta Emmak ez zekiten zergaitik gertatu
zen hori. Ezin zirenez etxetik horrela atera, pentsatu zuten,
betirako, horrela bizitzea eta inoiz ez banantzea.
Eta oso pozik bizi izan ziren etxetxo hartan biak bakarrik.
Garazi Lechuga
Nicken bizitza
Nick Astrid Inglaterran bizi zen, Londresen hain zuzen ere.
40 urte zituen, ez zuen familiarik eta ez dirurik. Berea zuen
gauza bakarra bere aitonaren etxea izan zena zen. Janaria
kaleetan aurkitzen zuen diruarekin erosten zuen edo bestela
etxez-etxe ibiltzen zen abesten. Bere bizitza ez zen oso
polita baina egun batean, bere bizitzak hirurehun graduko
buelta bat eman zuen.
1955. urteko abuztuaren 9an, Nick bere etxeko lorategian
zegoen, basoan bildutako adarrak mozten, gero diru pixka
bat lortuz, poxpolo batzuk erosi eta etxeko tximinian sua
egin ahal izateko. Bat batean bere atea jo zuten,Nick zerra
eskuan zuela atera abiatu zen.
-Zeu al zara Nick Astrid?- galdetu zion uniformea zuen gizon
batek.
-Bai, ni naiz. Zer nahi duzu?
-Ni Gustaf naiz, Liam Niatroors Londreseko alkatearen
idazkaria. Hiriko postariak ezin du bere zerbitzuarekin
jarraitu. Orduan, badakigunez zuk ez duzula lanik, hiriko
postaria zu izatea aukeratu dugu.
-Benetan? Bai, bai ni izango naiz postaririk hoberena, baina
ordainduko didazue?- harriturik galdetu zion Gustafi.
-Noski baietz. Bihar goizeko zortziretan Udaletxearen
aurrean aurkituko gara, han azalduko dizugu guztia eta
uniformea emango dizugu.
Nick oso pozik jarri zen, azkenean lanen bat izango zuen eta
dirua etxera eramateko aukera ere. Hurrengo goizean bere
etxe ondoan zuen errekatxo batean, aurpegia garbitu eta
oinez abiatu zen udaletxera. Gustafek uniformea eta
eguneroko hibilbidearen planoa eman zion. Lehenengo hiriko
erdialdera, gero auzo zaharretara eta azkenik auzo
modernoenetara joan behar zen gutunak banatzera.
Gehienetan jendeak Nicki aurpegi arraroarekin begiratzen
zion baina hala ere Nick, lagunak egiten hasi zen. Bazegoen
hirurogeita hamar urteko emakume bat, Candy izenekoa,
astearte guztietan Nick bere etxera bazkaltzera
gonbidatzen zuena.
Hamar urte pasa ziren eta Candy minbizi batengatik hil egin
zen. Nick oso, oso tristeturik zegoen, bakarrik sentitzen zen
eta hamar urte horietan amatzat hartzen zuen emakumea
hil egin zen. Nickek ala ere gutunak banatzen jarraitu zuen,
oso nekaturik bukatzen zuen egunero baina bere lana
bukatzen zuenean bere etxeko atetik sartu ondoren, oso
sentsazio ona sentitzen zuen bere barnean. Urteak joan
urteak etorri Nick geroz eta aberatsagoa zen, baina pobrea
izaten jarraitzen zuen.
Nicki, hirurogei urte bete zituenean, geroz eta gehiago
kostatzen zitzaion gutunak banatzea; horren ondorioz,
jendea Nick gaizki tratatzen hasi zen.
Bere lagunak zirenak, jada, ez ziren bere lagunak, batzuetan
jendeak bere etxeko atea Nicken aurpegian ixten zuen…
Nickentzat oso gogorra zen hori guztia eta gainera bere
zerbitzua ez zuela ezertarako balio esaten zioten hiriko
bizilagun gehienek. Ala ere Nickek bere zerbitzuarekin
jarraitu zuen laurogei urte bete zituen arte. Urte
horretan, hau da 1995.urtean, Nick hil egin zen. Orduantxe
bizilagunak konturatu ziren zerbait falta zitzaiela, Nick!
Nicken zerbitzua oso ona izan zen eta jendeak ez zuen
kontuan hartzen baina bere bihotz onenarekin egiten zuen.
Horregatik kontuan hartu behar ditugu detaile txikitxoenak
ere.
Naroa Irigoien
Txomin eta apustuak
Bazen behin herri txiki txiki batean, orain dela mila eta
hamahiru urte,Txomin izeneko gizon bat. Txominek ile
gorria zeukan, bihotz haundi bat eta apostu guztietan parte
hartzeko joera zeukan. Horrez gain, Txomin arotz
profesional bat zen .Txominek arotz lehiaketetan pate
hartzen zuen . Ia beti arotz lehiaketetan lehenegoa
gelditzen zen . Arotz lehiaketetan sariak ematen zituzten ta
Txomini 500 €-ko sari ematen zioten irabazten zuen
bakoitzean.Txominek diru hori bere materiala hobetzeko
erabiltzen zuen.
Halako egun batean Patxi izeneko gizon maltzur bat iritsi
zen Txominen herrira . Patxik Txominen habileziak ikusi
zituen. Patxik Txominen herrian honi buruz galdetzen hasi
zen eta halako batean Patxik entzun zuen Txominek apustu
guztietan parte hartzeko joera zeukala. Horrela esan zion
behin :
- Egingo zenidake egurrezko pistola bat ezin dena puskatu?
- Bai, mila euro emanezgero, egingo dizut – erantzun zion
Txominek, haserre.
- Bale, apostu egiten dugu?- esan zuen Patxik.
- Bale, hemendik hilabete baterako prest edukiko duzu –
erantzun zion Txominek.
Txomin buru belarri ibili zen pistola puskaezin hori egiten.
Bere lantegian egon zen zuhaitz motak nahasten: pago
pixka bat jarri zuen, urki pixka bat , aritz pixka bat . . . . .
eta “eureka” esan zuen konbinaketa perfektua lortu zuenean
. Handik hilabete batera Patxi etorri zen pistola
puskaezinaren bila .Txominek apustua gogoratu zion eta
Patxik barkamena eskatu zion berarengan ez sinisteagatik.
Handik aste betera Txominen herrikoak protestaka joan
ziren bere lantegira. Txomin arrituta zegoen, berak ez
zekien zer gertatzen zen eta galdetu zien:
- Zer gertatzen da?
- Ba, zuregatik alkatea ia hiltzen du Patxik -erantzun zuten
herritarrek.
- Zergatik neregatik?- galdetu zuen Txominek.
- Ba, Patxiri pistola puskaezin bat fabrikatu diozulako –
erantzun zioten.
- Ah,bale , lasai, konponduko dut – esan zuen Txominek.
Txomin bere fabrikan sartu zen. Pentsatu zuen egur guztia
erretzea.Orduan sujaurtigailu bat egin zuen. Patxirengana
joan zen eta honela esan zion:
- Zergatik saiatu zara alkatea hiltzen?
- Boterea nahi nuelako nik – erantzun zuen Patxik.
- Ba, oker jokatu duzu eta pistola erreko dizut nere
sujaurtigailuarekin –erantzun zuen Txominek .
Txominek pistola puskaezina puskatu zuen.
Patxi kartzelara eraman dute eta Txominek apostu bat egin
baino lehenago pentsatu egingo du. Eta hala bazan edo ez
bazan sar dadila Txominen fabrikan .
Hasier Zubizarreta
Denboraren makina
Bazen behin burutik sano ez zegoen zientzilari potoloa,
txapelduna, triziklo duna, prismatiko duna eta Karlos izena
zuena. Karlosek 73 urte zituen eta nahiko xelebrea zen. Bere
bizitza osoa ez zuen lortu proiektu bakar bat ere ongi
ateratzea. Egun batean bere buruari esan zion:
-Denboraren makina sortu egingo dut, eta gainera, ongi
ibiliko da, ez da apurtuko.
Egunak pasa hala, lortu egin zuen baina berak ez zekien zer
egin makina horrekin. Azkenean bururatu zitzaion zer egin,
eta bere herri osotik kartel batzuk banatu zituen esanez:
“denboraren makina salgai. 1.000.000€ telf.: 973 567 815.”
Baina jendeak pentsatzen zuenez zientzilaria burutik gaizki
zegoela ez zuen inork erosi.
Azkenean bururatu zitzaion makinaren bidez iraganera
itzultzea eta bere proiektu guztiak konpontzea. Eta hori egin
zuen, banan banan bere iraganeko Karlosek proiektu bat
hasten zuenean, gauean, orainaldiko Karlosek konpondu
egiten zuen. Berdina egin zuen bere proiektu guztiekin. Bere
makina ez saltzeaz pozik zegoen. Baina orainaldira
itzultzean, makinaren ordez 1.00.000€ zeuden. Karlosek
jakin zuen alkateak erosi egin ziola makina 1.000.000€-en
truke. Orduan karlos konturatu zen bere proiektu guztiak
ondo atera zirenez, jendeak ez zuela pentsatzen burutik
gaizki zegoela eta horregatik erosi zion alkateak makina.
Baina arazo bat zegoen iraganera itzultzean: Karlosek
orainaldia aldatu zuen eta alkateak ere aldatu zezaken.
Karlos alkatearengana joan zen eta denboraren makina
1.000.000€-en truke eskatu zion, baina alkateak ezetz esan
zion. Karlosek arazo larri bat zuen. Baina azkenean ideia bat
okurritu zitzaion, denboraren makinean azkeneko bidaia bat
egitea eskatzea alkateari 1.000.000€ truke. Eta hala egin
zuen. Alkateak utzi egin zion bidaia egiten.
Karlos iraganera joan zen eta iraganeko Karlosek denboraren
makina egin zuenean, orainaldiko Karlosek, gauenan
makinaren kableak lekuz aldatu zituen eta makina hautsi
egin zuen. Orainaldira itzultzean bi segundu igaro eta
denboraren makina “ppuuffffff” desagertu egin zen. Karlos
asko alaitu zen eta handik aurrera lasai lasai bizi izan zen.
Xabier Ormazabal
Jon potoloa
Bazen behin mutil potolo bat Jon deitzen zena . Ez zeukan ia
ilerik, oso esku zabala zen, beti bizikleta puskatzen zuen eta
altueraz oso handia zen. Beti bere katalejoarekin zebilen,
egunero bizikleta hartzen zuen eta gauzak asmatzea
gustatzen zitzaion.
Egun batean konturatu zen egin behar zuela bizikleta bat ez
zana oso erraz puskatuko.
Egon zen egunak eta egunak pentsatzen eta ez zuen inoiz
lortu. Lehenengoa izan zen egurrezkoa egina, bigarrena izan
zen banbuzkoa, baina puskatzen zen bere pixuarengatik.
Hurrengo egunean asmatu zuen burdinezkoa eta burdinezko
horrekin konturatu zen ez zela apurtzen baina ez zekien nola
egin.
Egunero, egunero pentsatzen zuen nola egin. Inoiz ez
zitzaion ateratzen egin nahi zuen bizikleta, orduan joan zen
bere lagun batengana, Jose, eta esan zion ez zekiela nola
egin, baina saiatuko zela egiten. Orduan joan zen hurrengo
egunean Joseren etxera.
-Jose, saiatu zara bizikleta egiten? - esan zuen Jonek.
-Bai, Jon, saiatu naiz baina ez dakit ondo joango den!
Josek esan zuen:
-Lasai, utzi begiratzen eta etxera eramango dut probaketa
egiteko.
-Zuk ez ahaztu egitea biharko!- Josek esan zuen.
-Lasai, mutil, ez naiz ahaztuko egitea! - esan zuen Jonek
barrezka.
-Agur, Jon!
-Agur!
Egin zuen bizikleta, baina ez zekien nola eramango zuen
bera jarri gabe bizikletaren gainean, ezin zuelako ibili bere
pixuarengatik, orduan joan zen bizikletaren gainean. Eguna
iritsi zenez, esnatu zen goizeko seiretan. Orduan joan zen
Joseren etxera, iritsi zenean gogoratu zen pelfudoan
zeuzkala giltzak.
Hartu zituen giltzak eta sartu zen Joseren etxean eta esnatu
zenean, Josek ikusi zuen han zegoela Jon. Honek esan zion:
-Puskatu zait bizikleta eskaileratik igotzen.
-Lasai, bakarrik zen froga bat- esan zuen Josek.
-Egon naiz oso urduri puskatu zaidalako.
-Beno, beste egun batean aterako zaizu-erantzun zion
Josek.
-Beno, aio.
-Aio.
Jon joan zen katalejoaren bila eta egon zen begiratzen
itsasoari eta konturatu zen ez zegoela ondo egiten bizikleta.
Joan zen bere etxera bizikleta bat asmatzea ondo.
Egon zen eguna eta egunak pasa ziren , orduan esan zuen
sua behar zuela egiteko bizikleta baina ezin izan zuen berak
bakarrik egin. Hurrengo egunean joan zen beste lagun baten
etxera, deitzen zena Aitor.
Deitu zion Aitorri esanez laguntza behar zuela bizikleta bat
egiteko, eta esan zion baietz, hurrengo egunean geldituko
zirela arratsaldeko bostetan.
Goizean egon zen pentsatzen nola egin pixka bat,
arratsaldea iritsi zenean …
-Kaixo Jon, egin ditut planoak eta ekarri ditut materialak-
esan zuen Aitorrek.
-Kaixo, nik ere egin ditut planoak, eta gainera plano
bakoitzetik hartu ditugu ideiak- esan zuen Jonek
-Bai, hori egingo dugu- esan zuen Aitorrek.
-Goazen nire etxera egitera bizikleta! –esan zuen Jonek.
-Goazen!
Jon eta Aitor joan ziren etxera eta hasi ziren bizikleta egiten.
Egon ziren hogeitabost egunez bizikleta egiten. Hurrengo
egunean zeukaten bukatuta, eta probatu zuten ea
puskatzen zen, eta ez zen puskatu. Orduan joan ziren
alkatearengana eta alkateari esan zioten ahal bazuten
gehiago egin eta esan zuen baietz.
Geroago, lana bukatu zuenez, Jon joan zen katalejoa
hartzera, eta segitu zuen ondartzari begira.
Aitor, Jose eta Jon izan ziren lagunik hoberenak, eta segitu
zuten gauzak asmatzen eta asmatzen egunero.
Ramalho magoa
Bazen behin Ramalho izeneko ume bat. Oso azkarra zen
baina bi gauza oso txar zituen, esku bat falta zitzaiola eta
gerra batean jaio zela. Bestela oso normala zen, ile marroi
eta kizkurra, azal marroia,ezpain handiak,begi erraldoiak…
baina gauzarik harrigarriena zilborra zen, ez zuen zilborrik,
horregatik amak “ berezia ” zela esaten zuen, edozeinek
esango lukeen bezala.
Egun batean, Ramalho eta bere familiaren gordelekua
aurkitu zuten beste herriko militarrek. Denbora batera
herritxoa bombardeatu egin zuten.
Ramalhok eta bere aitak irtetea lortu zuten baina bere amak
ez.
Hurrengo egunean Ramahok eta bere aitak errepide bat
ikusi zuten, ez zen autorik pasatzen eta Ramalhok harri bat
hartu eta magia egiten hasi zen. Aitak kalitatea zuela ikusi
zuen. Halako batean tanke bat pasa zen eta lehergailu bat
jaurti zieten eta aita, Ramalho babesten zuenez, hegan
atera zen eta zuhaitz batean gainean geratu zen. Tankea
joan egin zenean, Ramalho aita laguntzera joan zen eta
zilborraren lekua ukitu zuen, orduan zuhaitzean eskailera
batzuk azaldu ziren eta aita minduta jaitsi zen.
Ordu batzuk pasa ondoren, auto bat azaldu zen eta Ramalho
eta bere aita aireportura eraman zituen. Han hegazkina
hartu ezinik zebiltzaten baina pertsona batek Estatu
Batuetara zihoala, berarekin etorri zitezkeela. Eskaintzari
uko egin gabe Estatu Batuetara joan ziren.
Iristean bizitza normala zuten etxea zuten,a itak lana…
Hurrengo urtean Ramalhok diru pixka bat aurkitu zuen eta
“magia borras” jokoa erosi zuen eta magia praktikatzen hasi
zen, oso ona zen.
Baina hiru urte pasa ondoren, bere aitak eskua puskatu zuen
eta lanean baja hartu zuen.
Hainbeste egun lanera joan gabe, nagusiak lanetik bota zuen
eta Ramalhok disgusto handia hartu zuen eta etxetik joan
zen.
Poliziak bere bila hasi ziren eta…ez zuten aurkitzen baina
egun batean, jendea artista bat ikusten ari zen,
Ramalho,Ramalho zen magiako ikuskizun bat egiten ari zen
eta diru asko irabazi zuen.
Hurrengo egunean Ramalho etxera itzuli zen.Bere aita
haserretu egin zitzaion eta berak lortutako diru guztia eman
zion,aita harrituta gelditu zen.
Aitak magia eskola batera eraman zuen, baina berak
desabantaila zeukan,eskua,orduan ezin zuen besteek egiten
zutena egin eta horregatik desilusionatu egin zen.
Baina bera ere hobetzen zihoan eta kalean egiten zituen
ikuskizunetik ateratzen zuen diruarekin janarirako bazuen
baita bizitzeko ere.
Egun batean ikuskari bat joan zen bere etxera eta ea
Madrilera joan nahi zuen han ikuskizunak egitera eta berak
ea bere aita berarekin etor zitekeen esan zuen,berak ezetz
erantzun zion. Orduan Ramalhok bi aldiz pentsatu gabe
ezetz esan zuen, familia garrantzitsuagoa zela ikuskizun
horiek baino.
Auritz Lamariano
Hiru lagun eta bidai bat
Bazen behin Markel izeneko mutil bat.6 urte zituen eta aita
eta ama lurrikara baten ondorioz hil egin
zitzaizkion.Orfanato batera joan zen eta ez zen oso zoriontsu
bizitzen. 9 urte zituenean ez zituen lagunik eta orfanatotik
ihes egin zuen.Orfanatoa Tolosan zegoen eta bide luze bat
egin ondoren Goierriko Txindoki mendira iritsi zen.
Oso toki lasaia zela esan zuen eta hor gelditzea erabaki
zuen.Larraitzen bost egun egon ondoren Txindoki
begiratzera joan zen.Goizeko 11:25 etan euria hasi zuen eta
Markel amildegiaren ondoan zegoen zuhaitz baten azpian
eseri zen.Geroxeago Markel tximista hotsak entzun zituen
eta bost minutu beranduago TXASSSSSSSS,zuhaitza
tximista baten ondorioz puskatu egin zen.Markel lau edo
bost metroko altuera batetik erori zen.Markelek min handia
zuen hankean eta gose handia zuen.Orduan, gosea
hasetzeko poltsa begiratu zuen baina ez zuen
janaririk.Geroxeago txakur hotsak entzun zituen.Gero gizon
bat agertu zen eta bere etxera joan zen.Gizon hori Josetso
baserritarra zen.Jatorra zen baina potoloa ere.Lagunak egin
ziren eta Markel berarekin bizi zen.Egunero ardiak
paseatzera joaten ziren,esnea jasotzera eta urumea ibaian
bainatzera.Egun batean afaltzen zeudela ,Josetxok galdetu
zion Markeleri:
-Zein da zure ametsa?
-Ez dakit-erantzun zion Markelek.
-Eta zein da zure ametsa?- galdetu zion Markelek Josetxori.
-Ba nire ametsa, ummmm,ez dakit,pentsatuko det eta bihar
gosaltzerakoan erantzungo dizut-erantzun zion Josetxok.
Hurrengo goizean, gosaltzeko orduan, Markel urduri zegoen
Josetxoren ametsa jakiteko.Geroxeago Josetxo agertu zen
eta hau esan zion Markeleri.
-Ea Markel nire ametsa esango dizut.
-Esan mesedez, esan-erantzun zuen Markelek.
-Ongi da, nire ametsa Euskal Herria globoz zeharkatzea da-
esan zuen Josetxok.
-Benetan, ba zure ametsa betetzen lagunduko dizut-
erantzun zuen Markelek.
Bi aste geroago Markeli hanka sendatu zitzaion eta globo bat
eraikitzen hasi ziren.
Josetxok Markeli josten erakutsi zion eta Markel globoa
mandirekin joste hasi zen eta Josetxo zesta
eraikitzen.Bukatu zutenean baserrira joan ziren janariaren
bila.
Hurrengo egunean bidai txiki bat egin zuten Txindokitik
Ordiziara.Globoa oso ondo zijoan eta bidaia hasteko prest
zegoen.Ordizian hasiko zen bidaia.Lehenengo Bilbora joan
ziren eta han Guggenheim museoa bisitatu zuten.Anboto
mendira iritsi zirenean
globoko zestari zulo bat egin zitzaion eta janari erdia erori
zen.Josetxok globoa lurreratu zuen eta janaria bilatzen hasi
zen.Bitartean Markel zesta konpontzen hasi zen.
Hurrengo egunean Baia ibaiaren ertzean gelditu ziren ura
hartzeko.Kantinplora bete zuten eta Zadorra ibaia jarraitu
zuten Gasteiz aldera joteko.Gasteizen janaria erosi
zuten.Orduan, Gasteizko plazara iritsi zirenean,mutil pobre
bat negarrez zegoen.Markel eta Josetxo berarekin hitz
egitera joan ziren,eta honela esan zion Josetxok:
-Barkatu mutil, baina zergatik zaude negarrez?
-Ba nire aita eta ama hil egin direlako-erantzun zuen
mutilak.
-Nahaibadezu gurekin etorri-esan zion Markelek.
-Benetan zuekin joan naiteke? Hau amets bat da-esan zuen
mutilak.
Hurrengo egunean Markelek mutilari zein izen zuen galdetu
zion eta mutialak Gali izena zuela esan zion.Ordu bat
geroago Markel,Josetxo eta Gali bidaiarekin jarraitu
zuten.Gazteizetik Iruñara joan ziren eta Iruñan gelditu
zirenean Markel botaka egin zuen.Markel mareatu egin zen
eta Josetxok azukre koxkor bat eman zion.
-Eskerrikasko Josetxo,eskerrak zu zaudela emen-esan zuen
Markelek.
-Ez horregatik, ea ba, joan globora eta deskantsatu pixka
bat-erantzun zuen Josetxok.
Bi egun geroago Hiru Erregeen Mailara iritsi ziren.Globoa
puskatu zitzaien eta janaririk gabe gelditu ziren.Josetxo
gaisorik jarri zen eta globoa Marlelek eta Galik gidatu behar
izan zuten.Donosti aldera joan ziren.Donostira iritsi zirenean
Josetxo ospitalera eraman zuten.eta bi egun ingresaturik
egon ondoren hil egin zen.
Markel eta Gali Txindokira bueltatu ziren negarrez eta ardiak
zaintzen eta baserrietan egiten den guztia egiten jarraitu
zuen Markelek.Urte batzuk pasa ondoren Markel eta Gali
hamabost urte zituzten eta egun batean Ordiziko familia
batekin aurkitu ziren eta Ordiziko familia horrekin joan ziren.
Aimar Dorado
Sagar amaezina
Bazen behin Antton izeneko gizon bat, oso potoloa zenez,
bere senide guztiak berarengandik oso kezkaturik ibiltzen
ziren (inorrek ez min egiteko, edo ta burla ez egiteko).
Egun batean ariketa pixka bat egitera atera zen Anton.
Basotik beti topatzen zuen animaliaren bat, baina egun
hartan ez. Konturatzerakoan zuhaitz batekin egin zuen topo,
bere begiek harridura ikur batekin begiratzen zuten zuhaitz
eskileraduna. Bi,hiru minutuz begira gelditu zen, ondoren
ero baten modura etxera joan zen. Bidean jendeak pentsatu
zuen haize txar batek jo zuela.
Etxeko atea ireki bezain laster Manoli (Anttonen ama)
konturatu zen zerbait gaizki zihoala(zerbait jakin badut
amei buruz ,beti ohartzen direla zer gertatzen zaigun, seme
alabei), bere semearen jarrerarengatik, orduan galdetu zion:
-Zerbait al duzu amari esateko?
-Ezerrez, ama-urduri samar.
-Orduan nolatan duzu aurpegi txar hori, seme?-erantzun
zion.
-Ba begira, basora joan naizenean…-hasi zitzaion kontatzen.
Manolik argi eta garbi ulertu zuen gertatutakoa. Manolik
galdera interesgarri bat bota zion semeari:
-Zergatik ez zara ausartu amari esatea?
-Uste nuelako, zuri, ez zitzaizula interesatuko gertatutakoa,
pixka bat lotsatua.
- Zuk garbi eta argi dakizu guri, amei, asko interesatzen
zaizkigula gure seme alabei gertatutakoa.
Hurrengo egunean Antton berriz ere basora abiatu zen
zuhaitz eskaileraduna aztertzera.
Iristean, eskileretatik gora abiatu zen. Baina Anttonek
pentsatu zuen eskilerak ez zutela amaierarik baina bat-
batean zuhaitzaren puntaraino iritis zela konturatu
zen, handik bista politak zeudela konturatu bait zen.
Anttonek sagar bat hartu zuen jeitsi baino lehenago,
postrerako utzi zuen zuhaitzean hartutako sagarra,afaltzen
bukatu ondoren sagarra jaten hasi zen amak esan arte
oheratu egin behar zela, orduan platerean utzi zuen
hurrengo egunean jaten jarraitzeko.
Hurrengo egunean konturatu zen sagarra osorik
zegoela.Antton pentsatzen geratu zen une batez eta
konturatu zen sagarra amaierarik ez zuela, esate baterako
sagarra bukatzen bazuen minutu bat igaro ondoren berriz
beste sagar eder bat azaltzen zen beste sagarraren ordez.
Lide Bereziartua