16
MAILAKETA-PROBA Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

MAILAKETA-PROBA - gernikakoudaleuskaltegia.eus · Irakurri beheko testua eta aukeratu erantzun zuzena. Garuna trebatzeko jokoak, boladan Duela hamarkada batzuk, lasterka egitea egon

  • Upload
    others

  • View
    19

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

MAILAKETA-PROBA

Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

Euskadi Irratiko Faktoria saioan Alberto Arizkorretak Irlandako herri bati buruz hitz egingo du. Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzun zuzena. Adibidea: 0. Zeri buruz hitz egiten du Alberto Arizkorretak? a. Killarney herriari buruz. b. Bretainia Handiari buruz. c. Ipar Irlandari buruz.

1. Noiz izaten du Killarney herriak turista gehien?

a. Udaberrian. b. Udan. c. Udazkenean.

2. Non dago Killarney?

a. Ipar Irlandako mendebaldean. b. Irlandako beheko aldean. c. Irlandako hego-ekialdean.

3. Zenbat biztanle ditu Killarney herriak?

a. 15.000 biztanle baino gutxiago. b. 15.000 biztanletik gora. c. 5.000 biztanleko herri txiki eta polita da.

4. Killarney-ko gazteluak...

a. balio sinboliko handia dauka inguruko herrientzat. b. fama handia dauka gaur egun ingelesen eta irlandarren artean. c. fama handia izan zuen denbora batean.

5. Zer bisitatu daiteke Killarney-n?

a. Killarney-tik bi ordura dagoen laku glaziarra. b. Killarney-tik hiru ordura dagoen gaztelua. c. Laku glaziarraren inguruan dagoen Parke Nazionala.

B1 Entzumena

Irakurri beheko testua eta aukeratu erantzun zuzena. Garuna trebatzeko jokoak, boladan

Duela hamarkada batzuk, lasterka egitea egon zen boladan; gero, aerobikaren eta kulturismoaren txanda izan zen; ondoren, yoga eta tai-xia etorri ziren, eta orain gutxi pilates egiten hasi zen jendea. Baina horiek denak atzean utzi ditu beste ariketa-mota batek: brain training edo garunaren trebakuntza. Azkenaldian, boladan daude garunerako jokoak. Informazioa prozesatzeko azkartasuna, memoria, arreta, logika... adimenaren hainbat alderdi lantzeko aukera eskaintzen dute joko horiek, eta, egileen arabera, nahikoa da egunero tartetxo bat aritzea garuna suspertzeko eta gero eta adimentsuago bihurtzeko. Nonbait, kontsumitzaileek joko horien eraginkortasunean sinesten dute edo, besterik gabe, dibertigarriak iruditzen zaizkie, arrakasta handia izaten ari baitira. Esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetan 2 milioi dolarreko negozioa sortu zuten 2005ean; iaz, berriz, 80 milioi dolarrekoa. Alegia, 40 aldiz hazi da bi urtean.

Egileen esanean, garuna muskuluen antzekoa da; entrenamendu egokia eginez gero, hazi egiten da, eta, zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta errazago eta azkarrago egiten ditu ariketak. Zientifikoki frogatua omen dago, gainera.

Ana Galarraga, Zazpika aldizkaria, 2008ko martxoa

(HABE, 2009ko 2. azterketa-deialdia)

Adibidea: 0. Testuaren arabera, nola aldatu dira azken urteetan jendearen ohiturak? a. Gorputza zaintzen hasi, eta, ondoren, burua zaintzera pasatu da jendea. b. Modu batera edo bestera gorputza zaintzea izan da beti garrantzitsuena. c. Gero eta garrantzi handiagoa eman zaie ariketa fisikoari eta gorputzari.

B1 Irakurmena

1. Zer proposatzen da burua ongi izateko?

a. Ariketa fisikoa egunero egitea. b. Garuna trebatzeko jokoak praktikatzea. c. Yoga, tai-xia edo pilates egitea.

2. Nola landu daiteke adimena?

a. Hilean behin-edo jokoan arituta. b. Jokoekin egunero pixka batean arituta. c. Tarterik utzi gabe arituta.

3. Testuaren arabera, zer diote kontsumitzaileek?

a. Ez dute jokoetan sinesten eta aspertu egiten dira. b. Joko horien arrakasta ikusteko dagoela, oraingoz. c. Onuragarriak eta entretenigarriak iruditu zaizkie.

4. Ameriketako Estatu Batuetan zer gertatu da?

a. Azken aldian jokoen negozioak behera egin duela. b. Irabaziak biderkatu egin direla azken urteetan. c. Pixkanaka ari direla igotzen irabaziak 2005etik aurrera.

5. Zer frogatu da zientifikoki joko-egileen ustez?

a. Garuna treba daitekeela jokoez bidez. b. Joko asko erabili behar direla garuna trebatzeko. c. Muskuluak landuz garuna trebatzen dela.

Aukera ezazu erantzunik egokiena

1. Barkatu, badakizu ....................... turismo bulegoa?

a. non dago b. non dagoen c. non dagoenik

2. Laster ezkonduko al zara? Zein da erantzun egokia?

a. Bai, abenduak 5ean. b. Bai, abenduaren 5a. c. Bai, abenduaren 5ean.

3. ......................... gertatu da istripu hori?

a. Zein toki b. Zein tokian c. Zein tokitan

4. Bueno, Mertxe, agur. Eman goraintziak senarrari. Zein da erantzun egokia?

a. Baita zuri ere. b. Hala balitz, hobe. c. Zure partetik.

5. Ados nago .............................. .

a. bileran esandakoa. b. bileran esandakoak. c. bileran esandakoarekin.

6. ........................... guraso eta seme-alaben artean ondo konpontzea!

a. Hau zaila b. Zein zaila da c. Zein zaila den

B1 Gramatika-testa

7. Zein multzotan dago hitz bat tokiz kanpo?

a. altua, isila, jatorra, eskuzabala. b. irakaslea, erizaina, arotza, ostalaria. c. izeba, amaginarreba, koinatua, ahizpa.

8. Nahi baduzu, .................

a. elkar joango gara. b. elkarrekin joango gara. c. elkarri joango gara.

9. Ez dut komunikabideetan dioten guztia sinesten. Aukeratu erantzun egokia:

a. Ezta ni ere. b. Ezta nik ere. c. Nik ere.

10. Bihar ezin izango dut, baina ...........................

a. beste egun batean gera gaitezke. b. beste eguna gera gaitezke. c. beste egunean gera gaitezke.

11. Bidea ez dago ondo, eta ...............................

a. asko astiro joango gara. b. astiro-astiro joango gara. c. astiroegi joango gara.

12. Ikasketak izatea ................................ omen da lana aurkitzeko.

a. garrantzia b. garrantzigarria c. garrantzitsua

13. Gorputz-zatiak goitik behera jarriz gero, zein multzotan dago zuzen?

a. Burua, bularra, lepoa, gerria. b. Burua, lepoa, belauna, gerria. c. Burua, lepoa, bularra, gerria.

14. Ba, nire andregaiari ez ........................ asko gustatu pelikula hori.

a. zait b. zion c. zitzaion

15. Gidabaimena ateratzea hain erraza .............., ez ........ hainbeste lagunek huts egingo.

a. bada / zuen b. balitz / luke c. balitz / zen

16. Lehen bai, baina orain.............................

a. ezin da tabernetan erre. b. ezin du tabernetan erre. c. ezinezkoa da tabernetan erre.

17. Kaixo, Irene, zer moduz ......................... eztei-bidaian?

a. pasatu zarete b. pasatu zenuten c. pasatu zineten

18. Kontu horrekin kokoteraino nago. Aukeratu erantzun egokia:

a. Ni ere leher eginda nago. b. Ni ere nazkatuta nago. c. Ni ere urduri nago.

19. Hemen hotz egiten du eta ......................... lehenbailehen taberna batera.

a. goaz b. goazen c. joaten gara

20. Etorri berrien helburua ez da paperak lortzea, .......................

a. baina eguneroko arazoei erantzutea. b. bestela eguneroko arazoei erantzutea. c. eguneroko arazoei erantzutea baizik.

21. Nire proposamena ontzat hartuko duzulakoan, laster arte. Zertan ari da hori idatzi duena?

a. Doluminak adierazten ari da. b. Eskari bateko hasierako esaldia da. c. Eskari baten bukaerako esaldia da.

22. Zu, lasai. Neuk lagunduko dizut. ......................

a. Bien artean egingo dugu. b. Biok artean egingo dugu. c. Bion artean egingo dugu.

23. Jatetxera sartu, eta bazkaltzen ari direnei zer esango zenieke?

a. Hori da probetxua, hori! b. On egin! c. Pozten naiz zuek ezagutzeaz!

24. Jende asko dago beti arrazoia ...................... pentsatzen ............................

a. duela / duela b. duela / duena c. duena / duela

25. Orain ez, baina duela urte batzuk jende asko Benidormera .................. oporretan urtero.

a. joan zen b. joaten zen c. joaten ziren

26. Gure aitona aspaldi honetan lur jota dabil. Hau da:

a. gaixo dago. b. sarritan erortzen da lurrera. c. triste dabil.

27. .................................., Athletic-ek nahiko ondo jokatu zuen.

a. Futbol-partida galdu bazuen b. Futbol-partida galdu zuelako c. Nahiz eta futbol-partida galdu

28. Gauean ezin dut lorik egin. Zein EZ da erantzun EGOKIA aholkua emateko?

a. Ariketa fisikoak egiten dituzu. b. Erlaxazio-ariketak egitea komeni zaizu. c. Zergatik ez duzu pastillarik hartzen?

29. Zer moduz zaudete? Hauetako zein erantzun ez dago ondo?

a. Gu ondo. Eta zuek? b. Ondo esan beharko. c. Ondo, nahi eta nahiz ez.

30. Aparkatzea debekatuta dago, asteburuan izan ezik. Hau da:

a. Asteburuan ere aparka liteke. b. Astegunez aparkatzerik ez dago, asteko beste egunetan bai. c. Jai egunez soilik aparka liteke.

Duela hilabete batzuk pertsona batekin hasi zinen ordenagailuz hizketan edo txateatzen, eta, harrezkero, ia egunero hitz egiten duzue. Elkarrekin ateratzeko eskatu zizun aurreko astean, baina zu zalantzan zaude proposamena onartu ez onartu. Eginkizuna: Idatz iezaiozu mezu bat zure lagun bati, harreman horren berri emateko eta, bide batez, aholkua eskatzeko, aurrera begira zer egin ez dakizulako. Horretarako, nahi baduzu, hurrengo puntuak erabil ditzakezu: ● kontatu nola ezagutu zenuen txateko laguna ● lagun hori nolakoa den esan ● azaldu zeri buruz hitz egiten duzuen ● dituzun zalantzak azaldu Idatzi mezua. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.

B1 Idazmena

_____________________________________________________________________

 A IKASLEA 

• Elkarrekin joango zarete afaltzera.

• Ez dakizue nora joan: txinatar batera edo pintxoak jatera.

• Defendatu zure proposamena eta ados jartzen saiatu.

TXINATARRA: ALDE ONAK

- Oso merkea.

- Zerbitzariak atseginak.

- Zentrotik hurbil.

PINTXOAK: ALDE TXARRAK

- Garestia.

- Esertzeko lekurik, ez.

- Tabernak, zaratatsuak.

B1 Ahozkoa

“NON AFALDUKO DUGU?”

 B IKASLEA 

• Elkarrekin joango zarete afaltzera.

• Ez dakizue nora joan: txinatar batera edo pintxoak jatera.

• Defendatu zure proposamena eta ados jartzen saiatu.

TXINATARRA: ALDE ONAK

- Janari eskasa.

- Giro hotza.

- Autoa aparkatzea, arazoa.

PINTXOAK: ALDE TXARRAK

- Kalitatezko janaria.

- Zerbitzariak, azkarrak.

- Giroa, alaia.

B1 Ahozkoa

“NON AFALDUKO DUGU?”

Ikaslea

Izena:

Abizenak:

Telefonoa:

B1 Entzumena 0. a 1. 2. 3. 4. 5.

B1 Irakurmena 0. b 1. 2. 3. 4. 5.

B1 Gramatika-testa 1. 2. 3. 4. 5.

6. 7. 8. 9. 10.

11. 12. 13. 14. 15.

16. 17. 18. 19. 20.

21. 22. 23. 24. 25.

26. 27. 28. 29. 30.

ERANTZUN-ORRIA

IRAKASLEAK BETETZEKOA

Ebaluazio diagnostikoa

Entzumena Irakurmena Idazmena Ahozkoa

A B I A P U N T U A

Trebetasun hartzaileak Trebetasun ekoizleak