3

MARTEKO KATUA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2.ZIKLOKO IPUINAK

Citation preview

Page 1: MARTEKO KATUA
Page 2: MARTEKO KATUA

Bazen behin Olatz izeneko neska bat. 8 urte zi-tuen eta ile horia. Beso eta hanka luzeak zituen eta oso alaia zen baina ez zuen lagunik. Egun batean bere aitak esan zion:

-Gaur arratsaldean txakurtegira goaz.

Eta Olatz poz-pozez saltoka hasi zen. Arratsal-dean oinez joan ziren txakurtegira. Han txakur eta katu oso politak zeuden. Txakur polit bat ikusi zuten baina txarra zen. Gero katu polit eta jostagarri bat ikusi zuten eta Olatzek jarraian esan zuen:

-Aita hauxe nahi dut, hauxe nahi dut.

Eta aitak erantzun zion:

-Bai, bai trankil Olatz.

Etxerako bidean katuarentzat ohe bat erosi zu-ten. Etxean katuaren izena pentsatzen ari zire-nean katuak “Pitxu” deitzen zela esan zuen eta

Olatz eta aita harri-tuta geratu ziren.

Page 3: MARTEKO KATUA

Orduan Olatz korrika joan zen bere logelara, eta galdetu zion katuari:

-Zelan dakizu berba egiten.

-Ni Martekoa naiz -erantzun zion katuak.

Hurrengo egunean Pitxuk galdetu zion: -Lagunduko al didazu nire espazio-ontzia konpon-tzen .

-Bai, oso pozik gainera – erantzun zion Olatzek .

Espazio-ontzia konpondu zutenean Pitxuk esan zuen: -Hemen, zurekin biziko naiz baina noizik behin nire herria bisitatzera joango naiz.

-Baiiii ! Ze ondo- esan zuen Ola-tzek eta …

“Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan

eta irten dadila Bermeoko plazan.

Eta egia ala gezurra begi bien artean

SU- DU- RRA.”