32
«BIZIRIK ERAMAN ZITUZTEN, BIZIRIK NAHI DITUGU» HIRU URTE LUZE PASATU DIRA 2014KO EKAINAREN 26 HARTATIK. A YOTZIPANAKO (MEXIKO) IRAKASLE ESKOLAKO 43 IKASLEK DESAGERTUTA SEGITZEN DUTE ETA HAIEN SENIDEAK, BORROKAN. > 4 Guillermo ARIAS | AFP www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko urriaren 7a | XI. urtea • 538. zbk. 0,50 euro KATALUNIARI BEGIRA GORKA ELEJABARRIETA NI ERE BERTAN EGON NINTZEN VISCA KURDISTAN, BIJI CATALUNYA BI ERREFERENDUM, SENTIMENDU BAKA- RRA IÑAKI ALTUNA HORTXE, BADA, «IRAULTZA DEMOKRATIKOA» UNAI GAZTELUMENDI GU BETI KATALUNIAREKIN EUSKAL HERRITIK JOANAK NI ERE HAN EGON NINTZEN LAURA MINTEGI «DIES QUE DURARAN ANYS»

mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

«BIZIRIK ERAMAN ZITUZTEN,BIZIRIK NAHI DITUGU»

HIRU URTE LUZE PASATU DIRA 2014KO EKAINAREN 26 HARTATIK. AYOTZIPANAKO (MEXIKO) IRAKASLEESKOLAKO 43 IKASLEK DESAGERTUTA SEGITZEN DUTE ETA HAIEN SENIDEAK, BORROKAN. > 4 Guillermo ARIAS | AFP

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko urriaren 7a | XI. urtea • 538. zbk.0,50 euro

KATALUNIARI BEGIRA• GORKA ELEJABARRIETA NI ERE BERTAN EGON NINTZEN • VISCA KURDISTAN, BIJI CATALUNYA BI ERREFERENDUM, SENTIMENDU BAKA-

RRA • IÑAKI ALTUNA HORTXE, BADA, «IRAULTZA DEMOKRATIKOA» • UNAI GAZTELUMENDI GU BETI KATALUNIAREKIN • EUSKAL HERRITIKJOANAK NI ERE HAN EGON NINTZEN • LAURA MINTEGI «DIES QUE DURARAN ANYS»

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Mexiko: Ayotzinapako 43 ikasleen

desagerpenaren auziaren

balantzea, Carlos Beristainekin 04

Madrilen eta Bagdaden presioak

Kataluniaren eta Kurdistanen

egoerak parekatzen ditu 08

Elkar zaindu beharra: osatze

feminista 12

Kataluniako erreferenduma bizi

izan zuten zenbait euskaldunen

esperientzia ahantzezina 17

E.lkarrizketa: Aritz Branton 22

Ez ote gara ohitzen ari25

In fraganti: Manu Bendala 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

8

22

12

28

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Ni ere

bertan egon nintzen

10 Ula Iruretagoiena:

Lurraldearen prezioa

11 Iñaki Altuna: Hortxe, bada,

«iraultza demokratikoa»

16 Unai Gaztelumendi

20 Arantxa Urbe: Mundua

argazkietan

21 Laura Mintegi: «Dies que

duraran anys»

27 Mirari Martiarena: Magia

27 Koldo Sagasti: Etorkin baten

galderak

30 Maria Gonzalez Gorosarri:

Adineko emakumeen gaztaroko

argazkiak

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Urteak daramatzat “Datorrena” deritzonzutabe hau hilean behin idazten. Dago-eneko zuetako batzuk hemen behin etaberriro errepikatzen ditudanak irakur-tzeaz nazkatuta ere egongo zarete! Ezditut mila gai ezberdin haiei buruz

idazteko moduan ezagutzen, eta, ondorioz, errepika-korra izan naitekeela aitortzen dut. Ez da erraza na-zioarteko politikan etorriko dena aurreikustea, aregutxiago predikzioetan asmatzea. Baina gaurkoanzutabe honen helburua ahaztu eta gertatu denareninguruan hitz egin nahi dut. Zergatik?Urriak 1eko asteburua Bartzelonan pasa nuen nirefamiliarekin batera. Ez dizuet inoiz esan baina nirebikotekidea katalana da, etxean katalana ere hitz egi-ten dute gure seme-alabek, eta, ondorioz, Katalunia-ko prozesua ez da gauza arrotza gurean; oso gertutikjarraitzen dugu, ahal dugun neurrian laguntzen dugueta gure sentitzen dugu. Badakit nirea bezalako fami-lia asko daudela bai EuskalHerrian bai Katalunian ere,beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza-ren edozein “kategoria” be-rritan sartzen zarenean, zubezalako beste askoren be-rri entzun eta jakiten du-zulako, ordura arte guztizezezaguna zen mundu be-rri bat ezagutuz. Ez diot,noski, katalana izan behardenik edo katalan batekin bizi behar denik haien pro-zesua jarraitu eta modu berezian sentitzeko, ni beza-la beste dozenaka, ehunka euskaldun egon baitira Ka-talunian urriaren 1ean. Bertan bizitakoa hitzez azaltzea oso zaila egitenzait, horrenbeste baitira hiru egunetan sentitutako-ak… Beste edozer gauzaren gainetik ilusioa azpima-rratuko nuke, ilusioa etorkizun berri bat eraikitzekoaukeraren aurrean. Urduritasuna, poztasuna eta bel-durra ere ikusi nituen. Ustez Poliziak eraso egingogintuela zabaldu zen momentu batean eta hainbatpertsona fisikoki dardarka ikusi nituen, dardarka bai-na bere tokian tinko, mugitu gabe, bozka lekua haiengorputz ahul eta era berean gogorrekin defendatzeko

prest. Igandean Katalunian iraultza bat ikusi nuen,bere esanahi osoarekin, herri bat zutik ikusi nuen,martxan. Eta herri batek horrelako determinazioaerakusten duenean, ez dago geldituko duen legerik,poliziarik edota guardia zibilik. Eta haien helburuaerdietsi zuten. Asteetan, hilabeteetan, urteetan «boz-katuko dugu» oihukatu ondoren, bozkatzea lortu bai-tzuten. Baina, igandean, bozkatzearekin batera, kata-lanek haien etorkizuna ere erabaki zuten, eta argiadierazi zuten errepublika independente bat izannahi dutela aurrerantzean. Doakizue zorion bikoitza.Bidea ez da amaitu eta datozen egun, aste eta hilabe-teak oso garrantzitsuak izango dira, erabakitakoapraktikan jarri behar baita eta horretarako ezinbeste-koa baita nazioarteko aitortza. Eta gu? Guk gure bide propioari ekin behar diogu,Kataluniako prozesuak dagoeneko zeozer erakutsibadigu zera baita: posible da, herri bezala aurrera-pausoak emanez gero, posible da. Eta hori asko da da-

goeneko. Ezker abertzaleak bere estrategia aldatzeaerabaki zuenean inork gutxik pentsa zezakeen urtegutxi batzuk geroago Katalunian independentziaerreferendum bat izango zenik. Eta posible izate ho-rrek, harturiko bidea egokia zela berresten du, duda-rik gabe. Herri bezala esan dut, eta horretan duguetxeko lan nagusia, guztion parte hartzea beharrez-koa baita herri bezala, inongo beto eskubiderik onar-tu gabe, aurrera egin ahal izateko. Eta guztion partehartzeak nahitaez adjektibo gutxiago eta lausotasungehiago eskatzen ditu, eztabaida filosofiko gutxiagonolakotasunean eta elkarrekin aurrerapauso gehiago.Finean, estatua izan nahi duen herriak estatu politikaegin beharra baitauka. •

{ datorrena }

Ni ere bertan egon nintzen

Guztien parte hartzeak adjektibo gutxiagoeta lausotasun gehiago eskatzen ditu,eztabaida filosofiko gutxiago etaelkarrekin aurrerapauso gehiago

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

atzerria

Carlos Martin Be-

ristain medi-

kuak gertutik

ikertu du Ayo-

tzinapako 43

ikasleen desa-

gerpena. Jada hiru urte luze pa-

sa dira 2014ko ekainaren 26an

Ayotzinapako irakasle eskolako

ikasleak Igualan desagertu zire-

netik. 1968ko urriaren 2an Tla-

telolcon unibertsitateko ikasle-

en kontra gertatutako sarraskia

gogoratzeko martxa batean par-

te hartu behar zuten. Mexikoko

Hirira joateko autobusak Igua-

lan hartu behar zituzten, baina,

polizia indarrek antolatutako

operazio erraldoi batean, auto-

busak geldiarazi egin zituzten.

Tiro artean, dozenaka zauritu,

sei hildako eta 43 desagertu

egon ziren. Ayotzinapako Raul

Isidro Burgos eskolan nekazari-

tzako eremuetako irakasle izate-

ko ikasten ari ziren guztiak.

Fiskaltzaren arabera, ikasleek

Igualako alkate Jose Luis Abarca-

ren emazteak, Maria de los Ange-

les Pinedak, egin behar zuen eki-

taldi politiko bat zapuztu nahi

zuten. Guerreros Unidos kartel

mexikarrarekin lotura zuten

biek. Alkatearen aginduz, Iguala-

ko udaltzainek ikasleak bahitu

eta Guerreros Unidos taldearen

esku utzi omen zituzten; narko-

ek gazteak hil eta gorpuak Cocu-

lako zabortegian erre zituztela

azaldu zuen Fiskaltzak. Karteleko

bost kidek polizia etxean egin zi-

tuzten adierazpenetan oinarritu

zen Errepublikako prokuradore

orokorra, Jesus Murillo Karam,

tesi hori sustengatzeko. Baina

atxilotuek torturak salatu zituz-

ten eta adituek tratu txar aztar-

nak antzeman zizkieten. Ikasleen

senideek ez zioten sinesgarrita-

sunik eman bertsio ofizialari. Fis-

kaltzaren “egia historikoa” zalan-

tzan ipini du Carlos Martin

Beristainek ere GAUR8rekin tele-

fonoz eginiko elkarrizketan.

Igualan gertatutakoa ikertze-

ko Giza Eskubideen Batzorde In-

teramerikarrak osatu zuen Adi-

tu Independenteen Diziplina

Arteko Taldeko (GIEI espainie-

razko sigletan) kidea izan zen.

2016ko apirilean bukatu zen ba-

tzordearen bigarren manamen-

dua. Hasieran, Enrique Peña

Nietoren Gobernuak begi onez

hartu zuen ikerketa taldea.

2015eko irailean lehen txostena

aurkeztu zuenean, ordea, beste-

lako jarrera bat hartu eta taldea-

ren kontrako kanpaina bat

abian ipini zuen.

Giza eskubideen defentsan

ibilbide luzea du Beristainek,

Guatemalan, Kolonbian, Saha-

ran, Euskal Herrian... Desager-

pen batek senideengan eragiten

dituen zaurien jakitun, han eta

hemen egia jakitearen beharra

aldarrikatzen du. «Estatistika

ofizialen arabera, Mexikon

30.000 desagertu daude. Hori,

tragedia bat da nazioarentzat.

Desagerpenen zauriak bizirik ja-

rraituko du gobernu aldaketare-

kin. PRI edo PAM boterean egon,

errealitate horri aurre egin be-

harko diote», plazaratu du.

Egindako lana azaltzeaz gain,

Ayotzinapako auzia Mexikon zi-

gorgabetasunarekin amaitzeko

eta ustelkeriaren, biolentziaren

eta droga trafikoaren arteko ka-

tea behin betiko apurtzeko au-

kera ona zela nabarmendu du

Beristainek. Tamalez, denbora

aurrera doa eta Gobernuak ez

du borondaterik erakutsi kasua-

ren muinera heltzeko, egiaren

bidea are eta gehiago urrunduz.

Ayotzinapako desagerpenen

hirugarren urteurrenean, Lati-

noamerikan hain ezaguna bila-

katu den leloa ozen errepikatu

zuten beste behin ere mexika-

rrek eta ikasleen familiek: «Bizi-

rik eraman zituzten, bizirik nahi

ditugu». Iguala inguruetan

130tik gora hilotz aurkitu dituz-

te –bat bera ere ez zen ikaslee-

na–. Giza Eskubideen Batzorde

Interamerikarrak oraindik ere

non dauden ez jakitea deitoratu

du. «Estatu mexikarraren bete-

beharra ikerketa lerro guztiak

agortzea da, modu sakon eta ze-

hatzean. Estatuaren eta polizien

balizko inplikazioa argitu behar

du hasieratik bukaeraraino, bai-

ta justiziari jarritako traba guz-

tiak ere. Oso kezkatuta gaude

ikerketa lanetan aurrerapauso-

rik ez delako egon eta ez direla-

ko Aditu Independenteen Dizi-

plina Arteko Taldeak plazaratu

zituen gomendioak bete», sala-

tu du komunikatu batean Ba-

tzorde Interamerikarrak hiruga-

rren urteurrena dela eta.

Datorren abenduan, Gobernu

mexikarrarekin elkarlanean

adostu zuen Jarraipen Batzorde

Bereziak txosten bat aurkeztuko

du auziaren egoera zein den

azaltzeko. Mexikora azken bisita

abuztuaren 30ean egin zuen.

Nola eta zergatik hasi zinenikertzen Ayotzinapako 43 ikas-leen desagerpena?Ayotzinapako ikasleen desager-

pena ikertzeko Giza Eskubideen

Batzorde Interamerikarrak Adi-

tu Independenteen Diziplina ar-

teko Taldea sortu zuen. Hori es-

perientzia aitzindaria izan zen,

lehen aldia baitzen Batzorde In-

teramerikarrak horrelako iker-

keta talde bat martxan jartzen

zuela. Gertatutakoa ia denbora

errealean ikertzeaz gain –desa-

gerpenak izan eta bost hilabete-

ra iritsi ginen Mexikora– seni-

deei laguntzeko manamendua

zuen taldeak, ordura arte gerta-

tu ohi ez zen bezala. Izan ere,

normalean biktimak beti kan-

poan gelditzen dira, ikerketa ba-

tzordeek ikuspegi legalei soilik

«Ayotzinapako auzia argituz,biolentziarekin amaitzeko

aukera ona zuen Mexikok»

CARLOS MARTINBERISTAIN

Ayotzinapako 43 ikasleen desagerpenetik

hiru urte bete direnean, Beristainek,

Aditu Independenteen Diziplina Arteko

Taldeko kideak, auziaren balantzea egin du.

Ainara Lertxundi

DESAGERPENETAN ADITUA

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 4 / 5

heltzen diete-eta. Hasieran, Es-

tatu mexikarrak begi onez hartu

zuen Aditu Independenteen Di-

ziplina Arteko Taldea, baita se-

nideek ere. Hori positiboa izan

zen. Lehen sei hilabeteetan nor-

maltasunez lan egin genuen,

aparteko trabarik gabe. Baina

egoera errotik aldatu zen gure

lehen txostena argitaratu oste-

an. Mahaigaineratu genituen

froga eta ebidentziek Mexikoko

Fiskaltzaren “egia historikoa”

zalantzan jartzen zuten eta une

horretatik aurrera gurekiko ja-

rrera zeharo aldatu zen. Hala

ere, beste sei hilabeteko biga-

rren mandatu bat lortu genuen,

baita ikerketa talde berri bat ere.

Handik gutxira, baina, gure lan

egiteko eremua murrizten hasi

ziren. Coculako zabortegiaren

bertsioari lehentasuna ematen

hasi ziren berriro; guk argi esan

genuen ikasleen gorpuak ez zi-

tuztela bertan erre. Gure kontra-

ko kanpaina bat abian ipini zu-

ten. Gure txostenak publikoak

dira, guztien eskura daude eta

guk egindako ikerketaren ebi-

dentzien kontra egin ez zezake-

tenez, gure aurkako eraso per-

tsonalak hasi ziren, lehenengo

taldeko bi fiskaltzen kontra.

Funtsik gabeko akusazio horiek

Mexikon botere handia duten

zenbait sektorek egiari dioten

beldurra islatzen du.

2016ko apirilaren 30ean buka-tu zen ikertzeko zenuten agin-dua, Gobernu mexikarrak hi-rugarrenez luzatzeari uko eginbaitzion. Horrez gain, hainbatoztopo ipini zizkizueten, esate-rako, ez zizueten baimenik

eman 27. batailoiko militarrakelkarrizketatzeko eta bestelakofrogak ere ukatu zizkizueten. Fiskaltzaren “egia historikoa-

ren” arabera, 43 ikasleen desa-

gerpenaren erantzulea antolatu-

tako talde kriminalak dira,

Igualako alkatearen gidaritzape-

an. Ikasleak droga trafikatzailee-

kin nahastu zituztela esan zu-

ten –ikasleetariko bi Los Rojos

taldeko trafikatzaileak zirela eta

guzti esatera iritsi ziren–, eta,

Coculako zabortegira eraman

ostean, gorpuak bertan sei or-

duz erre zituztela. Guk egindako

ikerketa lanak tesi hori ezezta-

tzen du. Ikasleak narkotrafika-

tzaileekin ez zituztela nahastu

esan genuen. Igualara iritsi bai-

no bi ordu lehenagotik jarraitu

zituztela frogatu genuen. Polizia

Federalak, Estatuko Poliziak eta

inteligentzia zerbitzuek jakin

bazekiten ikasleak zirela .

1968ko urriaren 2an Tlatelolcon

izandako sarraskia gogoratzeko

urtero antolatu ohi den ekitaldi-

ra zihoazen autobusez. Oso age-

rikoa zen nortzuk ziren eta nora

zihoazen; gezurra da narkoekin

nahastu zituztenik. Fiskaltzak

Igualako alkatearen emazteak,

Maria de los Angeles Pinedak,

egun horretan egin behar zuen

ekitaldi politikoa zapuzteko as-

moa zutela eta horregatik alka-

teak ikasleen kontra egiteko

agindu zuela ere esan zuen. Gaz-

teak Igualara ekitaldia bukatu

eta ordubetera iritsi ziren; gai-

nera, ez zekiten antolatuta zego-

enik ere. Aditu gisa, Coculako

zabortegian erre zituztela ere

ukatu genuen. Tortura marka

nabarmenak zituzten bost lagu-

«Hogei ikerketa

lerro jarri genituen

mahai gainean;

guk, aditu gisa,

lanean jarraitu ahal

izateko baldintza

egokirik ez egoteak

ez du esan nahi

auzia itxi egin

behar denik»

“Argazkiak: Gorka RUBIO- Aritz LOIOLA-Omar TORRES | ARGAZKI PRESS-AFP

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

atzerria

nek polizia etxean egindako

adierazpenetan deskribatutako

surik egon izana gezurtatu zuen

gure azterlanak. Desagerpenak

gertatu ziren egun horretan

bosgarren autobus bat zegoela

deskubritu genuen. Ordura arte,

Fiskaltzak ikasleak lau autobu-

setan zihoazela zioen, baina

bosgarren bat zegoen eta hor

dago hain zuzen ere egia ezagu-

tzeko gakoa. Iguala eta Chicago

artean heroina trafiko handia

dago eta bidaiarientzako dirudi-

ten autobusak erabili ohi dituz-

te talde kriminalek droga leku

batetik bestera eramateko. Gue-

rreron ekoizten dute Mexikoko

heroina guztiaren %80, eta

Iguala heroina garraiatzeko

abiapuntu nagusia. 2014ko irai-

laren 26ko gauean, polizia ope-

razio izugarria egiten zuten be-

deratzi gune desberdinetan.

Polizia indar ezberdinek parte

hartu zuten lauzpabost orduz

luzatu zen operazioan, tartean,

Coculako, Igualako eta Huitzu-

coko poliziak, Estatutako Polizia

eta Polizia Federala. Beraien ar-

tean C-4 deritzan koordinazio

sistema bat dute eta gau horre-

tan informazioa elkartrukatu

zutela antzeman genuen. Azken

batean, Fiskaltzaren “egia histo-

rikoak” ez zuela funtsik frogatu

genuen; beste alde batera begi-

ratzen saiatu diren horiek, iker-

keta egoki bat egin nahi izan ez

duten horiek, arestian aipatu

bezala, gure sinesgarritasuna

zalantzan jartzen saiatu ziren.

Zuek bestelako ikerketa lerro-ak proposatu dituzue txostene-tan. Zeintzuk?Jakin gabe, heroinaz betetako

autobus bat eraman zuten ikas-

leen kontrako eraso bat izan

zen. Zonaldean hain errotuta

dagoen droga negozioa babes-

teko erasoa. Gure ustez, egia ja-

kin daitekeen kasu baten aurre-

an gaude. Ondorengo esaera

erabili ohi dute abokatuek:

«denbora pasa ahala, egia al-

dendu egiten da». Eta halaxe

da. Gu desagerpenak gertatu

eta bost hilabetera iritsi ginen.

Hala ere, hogei ikerketa lerro

proposatu genituen. Ez ziguten

militarrei lekukotasuna hartzen

utzi eta lehenengo manamen-

duan egin genituen informazio

eskaerak erantzun gabe gelditu

ziren; horrek, noski, egiaren bi-

detik urruntzen gaitu. Baina,

esan bezala, hogei ikerketa lerro

jarri ditugu mahai gainean; guk

lanean jarraitu ahal izateko bal-

dintza egokirik ez egoteak ez du

esan nahi auzia itxi egin behar

denik. Giza Eskubideen Batzor-

de Interamerikarrak jarraipen

batzorde bat eratu zuen. Mexi-

kora bi bisita egin ditu eta gure

gomendioek izandako jarraipe-

nari buruzko txosten bat argita-

ra emango du epe motzean. Ez

da ikertzeko edo biktimei bila-

keta lanetan laguntzeko batzor-

dea; guk egin genituen gomen-

dioen ebaluazioa egingo du.

Gu Mexikotik atera ginenetik

ez da albiste gehiagorik egon

eta hori ez da ona auziarentzat.

Bortxazko desagerpena zauri

iraunkor bat da senideentzat

gorpua agertzen ez den bitarte-

an. Larritasuna, mina eta frus-

trazioa ez dira sekula arintzen.

Gobernu mexikarrari beti esan

diogu Ayotzinapakoa aukera

ona zela biolentzia, ustelkeria

eta giza eskubideen urraketen

arteko sorgin-gurpila askatzeko.

Azkenik ez duen istorio hori lo-

tzen duen itsasgarria zigorgabe-

tasuna da. Mexikon egin behar

dena zigorgabetasunarekin

amaitzea da. Baina, noski, ho-

rretarako, Estatuak prest egon

behar du eta gure ondorioak be-

re egin behar ditu; hots, aginta-

rien arteko kolaborazioa egon

zela onartu behar du; Ayotzina-

pakoa ez dela bahiketa kasu bat,

baizik eta bortxazko desagerpe-

nen aurrean gaudela; frogak es-

taltzeko saiakerak egon direla.

Guk plazaratu genituen bi txos-

tenetan datu ugari daude eta

nolabait horiek dira esperantza,

izan ere, egia ezin da ukatu.

Ikusten ari gara mexikarrak oso

nekatuta daudela botere politi-

koaren eta ustelkeriaren arteko

harremanarekin, nagusi den zi-

gorgabetasunarekin. Mexikok

bestelako etorkizun bat behar

du eta itxaropen-gabezia oso

garesti ordaintzen da.

Estatistika ofizialen arabera,

30.000 desagertu daude Mexi-

kon, baina nire ustez gehiago

izan daitezke, askok ez baitute

salaketarik jartzen. Egoerari au-

rre egin beharrean, denbora lu-

zez fenomenoari larritasuna

kendu nahi izan zaio; «beno, ez

dira, hainbeste ere izango» be-

zalako esaldiekin. Tragedia

erraldoia da. Desagertuen afera

ez da bukatuko gobernu aldake-

tarekin, datorren gobernuak

arazo berbera izango du.

Argentinan, Mexikon… seme-

alabenganako maitasuna eta

desagerpenek eragindako mina

giza eskubideen aldeko borroka

bihurtu dituzte. Mobilizazio ko-

lektiboak bultzatu dituzte, eta

horrek irakaspen handia izan

behar du guztiontzat. Gure kez-

ka nagusia beti senideak izan

dira, haiek dira desagerpenaren

ondorioak jasaten dituztenak.

«Argentinan,

Mexikon… seme-

alabenganako

maitasuna eta

desagerpenek

eragindako mina

giza eskubideen

aldeko borroka

bihurtu dituzte.

Horrek irakaspen

handia izan behar

du guztiontzat» “

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

Aldo Gutierrezek ospitalean jarraitzendu, koman, 2014ko ekainaren 26anburuan tiro bat jaso zuenetik.«Medikuek egoera begetatiboandagoela esan digute. Erizainentratamendua funtsezkoa da. Keinugutxi batzuk egiten ditu, besoak etaburua pixka bat mugitzen ditu etaaharrausi egiten du», azaldu dio Efeberri agentziari bere anaiak, UlisesGutierrezek. Mexiko Hiriko ospitalebatean dago. Hegoaldean dagoenGuerrero estatutik senideek zazpiorduko bidaia egin behar dute. Binakaegiten dute; sekula ez dute bakarrikuzten. Gehien gustatzen zitzaizkionabestiak jartzen dizkiote, terapiaegiten laguntzen diote, erasoarenaurretik egiten zituen gauzak, nolakoazen, familiaren ohiturak... azaltzendizkiote, «kontzientzia pixka batgehiago izan dezan». «Errekuperatudadin besterik ez dugu nahi», dio.Nahiz eta buruan tiro bat jaso,

ordubetez lurrean etzanda utzi zutenospitalera eraman arte. «Denboraasko galdu zuten. Odol asko galduzuen eta ez zioten behar bezalakoarretarik eman. Ospitalea ez zegoenhorrelako egoera bati aurre egitekoprestatuta», salatu du anaiak.Senideentzat oso gogorra izan zen,

are gehiago, zenbait hedabideek Aldohilik zegoela esaten hasi zirenean.«Gazte alaia zen, kirolzalea, futboleanjokatzea gustatzen zitzaion, baitaikastea ere. Nola da posibleGobernuak pertsona hobea izatekoeskolara joaten zen gazte baten bizitzazapuztu izana eta deus ere gertatuizan ez balitz bezala jokatzea?».«Hiru urte igaro dira dagoeneko.

Egin ditugun eskaerek ez duteerantzunik jaso. Gobernuak oso okerjokatu zuen ikasleen kontra tiroeginez. Ikusi nola utzi zuten nireanaia. Egia eta justizia behar ditugu»,nabarmendu du Ulises Gutierrezek.

Blanca Luz Navak, beste senidebatek, oraindik ezin du sinetsi semeakartel bateko argazki bihurtu izana.«Sekula ez nuen pentsatuko hainbestedenbora igaroko zenik deus ere jakingabe, ezta semearen irudia ‘Non

daude’ esaten duen kartel bateanikusiko nuenik. Hiru urteotanoinazea, atsekabea, etsipena etaestutasuna besterik ez ditugu izan»,aitortu du Jorge Alvarezen amak.Semea iraileko gau horretan

desagertu zen, Igualan. «Berarenganpentsatzen oheratu eta esnatzen naizegunero. Momenturo pentsatzen arinaiz non egongo ote den, bizirik alahilik dagoen... Ezjakintasun horrekapurka-apurka hiltzen gaitu», azaldudu. Hasieran, lehen orduetakozurrunbiloan, Igualan atxilotutaegongo zirela esan zioten semearenikaskideek. Ezer argirik ez zegoen etazurrumurru ugari zeuden. Orduak etaegunak igaro ahala, “Non daude”galderak indarra hartu zuen. Geroztik,Ayotzinapako 43 ikasleen gurasoeksemeen argazkiei gogor eusten diete.Egia jakitea da beraien aldarria.«Estatuak gu neka gaitezen nahi du.

Gu etxera joatea eta kito. Baina, amaizanik, zin egin dut semea eta bereikaskideak bilatzen jarraituko dudala.Hainbeste gezurrekin nazkatutagaude, baina, tinko gaude», dio, irmo.Omar Garcia bizirik atera zen.

Lagunen laguntza dei bat jaso etaIgualara joan zen. Bertan agerraldi bategiten ari zirenean, beste eraso batgertatu zen. «Teilatutik militarraketortzen ikusi nituen. Tamalez, ezgenuen ez argazkirik, ez bideorik egin.Hori egin izan bagenu, froga batizango genuke gure esku eta gurehitza kontuan hartuko lukete»,plazaratu du. Elkartasun sareaksakontzearen aldekoa da, «auziaahanzturan eror ez dadin».Maria de Jesus Tlatempak, Jose

Eduardo Bartoloren amak, gogorsalatu du agintari mexikarrenikerketek ez dutela emaitzarik eman.«Hasiera-hasieratik gezurrak besterikez ditu esan Gobernuak». AdituIndependenteen Diziplina ArtekoTaldeak proposatu zituen ikerketalerroak garatzea exijitu du, tartean,Iguala eta Chicago artean drogagarraiatzen duten autobusak,mugikorren bitarteko komunikazioaketa militarren inplikazioa ikertzea.

2017 | urria | 7

GAUR8• 6 / 7

«Estatuak gu nekatzea nahi du, baina semea eta ikaskideakbilatzen jarraituko dudala zin egin dut; senideak tinko gaude»

Goian, desagerpenen urteurrena salatzeko eginiko protesta. Behean, senideak. G. ARIAS-O. TORRES | AFP

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

Eta zuek datorrenastean, ezta?»,behin eta berrizgaldetu didateHego Kurdistanekegin berri duen

erreferendumaren inguruangaldetu diedan herritar uga-rik. «Espero dezagun berandubaino lehen bi herrialdeak, Ka-talunia eta Kurdistan, estatubilakatzea», esan zidan adine-ko emakume batek Arbilekohautesleku baten atarian.

Kurdistanera orain arteegindako bidaia ugarietan kur-du askok Euskal Herriaren etaEstatu espainolaren areko ga-tazkari buruz galdetzen zida-ten, baina, oraingoan, Katalu-nia izan dute hizpide. Gauzabera gertatu zen urriaren 1eanBartzelonan; Hego Kurdistan-go egoeraz eta Irakeko, Turkia-ko eta Irango gobernuen zigo-rrez mintzatzen zenik ez zenfalta. Katalunian EkialdekoHurbileko herriaren egoerakontuan hartzen dela erakus-ten duten kurduen ikurrak ere ikusi ahal izan ziren astearte-ko greba orokorrean. «ViscaKurdistan, biji Catalunya!» le-loa ere entzun zen Bartzelona-ko kaleetan.

Bi erreferendumak astebete-ko epean egin direla kontuanizanda, ez dago soberan jaki-tea zer pentsatzen duten ba-tzuek eta besteek, herritarreketa politikariek, beste herrial-dean garatzen ari den autode-terminazio prozesuari buruz.

POLIZIAREN BORTIZKERIA

«Erreferendumaren eguneanBartzelonan gertatu zenak era-bat harritu nau», dio Moha-med Husseinek, Ekonomiamaster bat egiteko iraileanbertan Kataluniako hiribururabizitzera etorritako 37 urteko

kazetari kurduak. «Ez nuen es-pero horrenbesteko poliziabortizkeriarik iritzi politikodesberdina izate hutsagatik»,gaineratu du. «Kurdistangoerreferenduma inolako arazo-rik gabe antolatu ahal izan zu-ten bertan gure indar arma-tuak ditugulako, pexmergakhain zuzen, askotan IrakekoArmada bera baino indartsua-goak direnak», azaldu du Mo-hamedek, Bartzelonan bizita-koaren ondoriozko ikaragorpuan. «Katalanek poliziaindar bat baino ez dute etahorrek ahula izatea eragitendu», gaineratu du, hainbat

hauteslekutan ikusi zuenarenharira.

Aurreko igandean, polizia-ren bortizkeriaren eta Estatuespainolak jarritako oztopo guztien gainetik, 2,2 milioi la-gunek eman zuten botoa, ia%90 independentziaren alde-koak. Hego Kurdistanek iraila-ren 25ean egin zuen autode-terminazio erreferenduma etahautesleen %72k hartu zutenparte; independentziaren al-dekoak %92,73 izan ziren.

«Egoera politiko guztiz des-berdinak bizi dituzte, noski,baina Katalunia eta Kurdistan,biak daude estatu bihurtzeko

«VISCA KURDISTAN, BIJI CATALUNYA!»Bi erreferendum baina sentimendu bakarra

David MESEGUER

Kurduek eta katalanek independentzia erreferendumakdituzte hizpide. Bi herrien egoera politiko eta sozialak erabatezberdinak diren arren, estatu propioa lortzeko asmoaalbora dezaten Madrilen eta Bagdaden (Ankara eta Teheranahaztu gabe) presioak parekatu egiten ditu.

MUNDUA / b

atzerria

irrikatan. Tamalez, Madrilgoeta Bagdadeko agintariek ezdute autodeterminazio esku-bidea onartzen», salatu duikaskideekin batera greba egu-narekin bat egin zuen Moha-medek.

«Bagdadek duen jarrera he-rri bat kontrolpean manten-tzeko estatuek erabiltzen du-ten botere eta errepresioarenadibide da. Agerian utzi eta sa-latu egin behar da», dio, berealdetik, Celia Appel SEPC HerriKatalanetako Ikasleen Sindika-tuko bozeramaleak.

Bagdadek hainbat zigor eza-rri dizkio Hego KurdistangoGobernuari «ilegaltzat» duenerreferenduma antolatzeaga-tik. Lehenetarikoa Arbil eta Su-laimaniyako nazioarteko aire-portuak ixtea izan da, kurduakez baitzeuden prest horiek Ira-ken esku uzteko. Bide batez,Turkiak eta Iranek hainbatmuga postu itxi eta Hego Kur-distanera zihoazen hegazkinbidaiak bertan behera utzi di-tuzte. «Abenduan familiarekinegoteko etxera itzuli nahi dut,baina, aire blokeoa dela-eta, ezdakit zer egingo dudan... Bag-dadetik aire bidaiak ez diraeten, baina niretzat, etnikokikurdua izanik, arriskutsua dabertatik joatea», azaldu dukezkatuta Mohamedek.

«Herri kurduak borrokarieutsi eta kalean jarraitu behardu, gauzak horrela soilik lor-tzen dira. Bide instituzionalhutsa urratzea denbora gal-tzea besterik ez da», gomenda-tu du Celia Appel SEPCeko ele-dunak. «Arreta handiarekin jarraitzen ari gara Hego Kur-distango autodeterminazioprozesua, nahiz eta jakin Ma-soud Barzanik boterean jarrai-tu ahal izateko deitu duela»,gaineratu du Eulalia Reguant,

Gizon kurdu bat botoa hautetsontzian sartzen Arbilen, familia alboanduela. David MESEGUER

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 8 / 9

Kataluniako Parlamentuko CUPeko diputatuak. «ArbilekoGobernuak ikusi du bere beti-ko aliatuek [Turkiak] bizkarraeman diotela. Horrek beste es-kualdeetako kurduak bide be-ra hartzera bultza ditzake».

JAI GIROA... KURDISTANEN

«Zur eta lur geratu ginen Kata-lunian Polizia espainolak izan-dako jokabide bortitz eta giza-lege gabekoarekin», bat datorSa’di Ahmed Pira, KurdistangoAbertzaleen Batasunaren (UPK)zuzendaritzako kidea. Izan ere,Katalunian ez bezala, Hego Kur-distanen independentziarakoerreferenduma jai eta aldarri-kapen giroan ospatu zuten.UPK-ko politikariak, hori bai,argi du: «Herri kurduak Kata-luniaren autodeterminazio es-kubidearekin bat egiten du,auzia soilik herri katalanaribaitagokio».

ENPRESARI KURDUA, BOTO ZAINDARI

Brino Tano MendebaldekoKurdistango Kobane hirianduela 60 urte jaiotako enpresagizona da. Calafell eta Bartze-lona artean dituen bost den-dak itxi zituen astelehenekogrebarekin bat eginez. «Bozka-tu ondoren egun osoa emannuen hauteslekuan Polizianoiz agertuko», azaldu du Bri-nok. «Sentsazio erabat arra-roa zen. Oso pozik nengoenbozkatu ahal izan nuelako,baina oso triste hainbat leku-tan izandako polizia bortizke-riagatik», dio Al-Assad sen-diaren erregimenarenerrepresiotik ihesi duela 30urte Kataluniara heldutakokurduak.«Polizia espainolaren jarre-

ra diktadura batena izan zen.Mundu guztiak pentsatzenzuen Europan demokrazia ze-la nagusi», bat dator Soran,

Sulaimaniyako erdigunean zi-lar denda bat duen saltzailea.Bere herrialdera itzuliz, HegoKurdistanen nazioarteko he-galdiak bertan behera geratuizanagatik kezkatuta dagooso, «dagoeneko egoera txa-rrean den ekonomian eraginkaltegarria izan dezakeelako».«Erreferenduma egin da,

baina independentziarako bi-de luzea da oraindik ere»,ohartarazi du Ahmed Pirak,Irakeko Gobernuarekin nego-ziatu beharko dela gogorara-ziz. «Arduragabekeria da le-gez kanpoko z igorrekinhastea eta Bagdadeko Parla-mentuan kurdu eta xiiten ar-teko liskarrak sortzen saia-tzea» . Izan ere , I rakekoParlamentuak dei egin dioAuzitegi Gorenari neurriakhar ditzan independentziarenaldeko diputatu kurduen aur-ka. Parlamentuko eledun Sa-

lim al-Jabourik diputatuokkargutik kentzea eta epaitzeaere exijitu du.

TAMALEZ, OHITUTA

«Gure aurkako neurriek ez diz-kigute kalte handirik egiten,ohituta gaudelako», nabar-mendu du Brino Tanok, Halab-jalp sarraskia edota ISISenaurkako borroka gogoratuz. «Kataluniako herriarekin

gaude», dio Telegram bidez Ja-mal Bornasar 26 urte dituenIrango Kurdistango AlderdiDemokratikoko (PDKI) gerri-llariak. «Ea bi herriok inde-pendentzia laster eskuratzendugun», azaldu du Hego etaEkialdeko Kurdistaneko mu-gan bizi den pexmergak. Es-kualde horretan dozenaka he-rritar kurdu atxilotu zituenIrango Guardia Iraultzaileakbere anaien erreferenduma-ren alde kalera atera zirenean.«Kurduen hainbat erakunde

eta alderdiren babesa jaso du-gu», azaldu du Reguant CUPe-ko diputatuak. «Ipar Kurdista-nen onartuta dute Turkiaestatu errepresorea dela, bai-na Europako Batasuneko kideden herrialde batek erabilita-ko izugarrizko polizia bortiz-keriak harritu egin ditu».«Hego Kurdistan prest da

independentziarako, urte askobaitaramatza independentebailitzan jokatzen. Armada in-dartsua dute eta mugak kon-trolpean dituzte», lasai da Bri-no Tano, Hego Kurdistaneneta sorterri duen Mendebalde-ko Kurdistanen arteko harre-manek hobera egingo dutenitxaropenez. «Okerrik ez iza-tea espero dut. Hala ere, Kata-lunian gatazka armatuarenarriskua Hego Kurdistanenbaino urriagoa da, han gerrazibilaren aukera beti dagohor», amaitu du BartzelonatikHusseinek.

Esteladak eta banderakurduak Bartzelonan, aste honetako grebaorokorrean. David MESEGUER

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa L

urra, lurzorua, lursaila,orubea, partzela. Zapal-tzen dugun lurrazala izen-datzeko terminologia tek-nikoa oparoa da, ikusgaidugun lur berdearen edo

marroiaren gainean eta azpianegingarriak diren giza aktibitateenarabera. Itxuraz eta gure begietaraterminologia berdin batekin identifi-ka zitezkeen bi lur, giza bizitzarakobeharrezko aktibitate bat edo bestegaratzeko egokiagoak izate hutsaga-tik, errotik desberdin bilakatzen dira.Zergatik eta batek lur izateari utzi etalursail kategoria “irabazten” duelako.Euskarazko beste hitz deskriptiboagobat erabiltzen badugu, lurrazala oine-txe bilakatzen dugu. Bestalde, lursailedo orubea partzela bat dela diogu,lur zatiak jabea duelako. Hirigintzaketa katastroko lanak zehazten du zerden eta norena den, eta, ondorioz, no-la izendatu eta deklinatu. Hirigintza-ren betaurrekoekin ez dago lurrazalik,lurzorua soilik, giza aktibitate bat ga-ratzeko lurra baita lurzorua. Ama Lu-rra, horrenbestez, osorik jotzen dalurzoru, kategoria desberdinetan sail-katuta. Hirigintzako aktibitatea Lur-zoruaren Legeak arautzen du, bertanzehazten dira lurzoru definizio –kate-goria– bakoitzaren ezaugarriak.

«Lurzorua ez da beti eraikigarria».Esaldi horren formulazioan tranpabat igar daiteke, negatiboan eraikiaizanagatik, eraikigarritasuna lurzo-ruaren funtzio nagusia dela eta erai-kigarritasun eza salbuespena emanbaitezake. Hirigintzak, eta, beraz, Lur-zoruaren Legeak, lurzoruak jaso ditza-keen funtzio desberdinak kontuanhartzen ditu, besteak beste, eraikitze-arena. Kontua da, eraikigarritasunakedo eraikigarri izateko baimenakematen diola balio ekonomikoa lur-zoruari. Lurzoruaren Legeak funtziopublikoari eman dio urbanizatzekoeta eraikitzeko eskubidea/baimena

emateko ardura. Horrela uler daitekehirigintza, espekulazioa eta korrup-zioa eskutik emanda egoteaegun –politikagintza ustelaren lagun-tza paregabearekin–. Funtzio publiko-ak –Udalak– zedarrituko du lurzoruaeraikigarria den ala ez Legearen bete-kizunen arabera, eta, batez ere, lurzo-ruaren transformazioak interes publi-koa duen kontuan izanda, edo, bestemodu batera esanda, lurzorua hiria-ren zati bilakatzea beharrezkotzatduen kontuan izanda.

Hirigintzak, Lurzoruaren Legearenbabespean eraikitzeko ahalmenaematean, partzelaren jabeari plus-balioa oparitzen dio. Eta horrekinbatera, lurzorua eta giza aktibitatera-ko beharrezkoa den eraikigarritasunamerkatu produktu bilakatzen ditu.

Funtzio eta beharpublikoaren eta in-teres pribatuen ar-teko lehian, Lurzo-ruaren Legea daepaile. Eta Lurzo-ruaren Legearenidazketaren atzean,politikagintza dago.Lurzoruaren Legeakzehazten du funtziopublikoaren partehartzea hiriareneraikuntzan sortzendiren irabazpidee-tan. %15ekoa dauneotan. %50ekoabalitz, higiezinenmerkatuaren pre-zioan eragin gehia-go izateko ahalme-na al luke?

Euskal Autono-mia Erkidegoan lur-zorua arautzeko le-henengo legea –etabakarra– 2006anonartua izan zen,

berandu samar egia esan. NafarroakoForu Komunitatean, berriz, 2002anonarturiko legea da indarrean. IparEuskal Herrian ez dago legeak onar-tzeko eskumen propiorik. Euskal Au-tonomia Erkidegoan, euskal lurzorulegea onartu arte, estatu espainiarre-ko legedia izan da indarrean, eta,oraindik ere, euskal legearen artiku-luen eta espainiar legediarekin artekokontraesanak interpretatzeko beharradenean, lege espainiarra da nagusi.

Kataluniako independentzia proze-suan, lurraldea pentsatzeko garaian,lanketa-ildoetako bat kataluniar lu-rraldearen Lurzoruaren Legea irudika-tzea izan da. Ariketa arras interesga-rria deritzot, oinarri estrukturala baitalurraldetasunaren definizioan. Legeakideologia bat ezartzen du lurraldean:tresna politiko boteretsua da. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA

Lurraldearen prezioa

Ula Iruretagoiena - @ulissima5Arkitektoa

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Ezker abertzaleak Abian eztabaidarako egin-dako txostenak, beste askoren artean, “pro-zesu demokratiko iraultzailea” eta “iraultzademokratikoa” kontzeptuak jaso zituen. Ohidenez, estrategia txostenek paperean azal-tzen dutena egiazki errealitatean zertan

gauzatuko ote litzatekeen irudikatzea ez da ariketa erra-za, ez horixe. Hitz handi asko erabili ohi da horrelakoe-tan, baina, esaerak dioen moduan, paperak edozeri eus-ten dio. Beste gauza bat da hori bera errealitateraeramatea. Oraingoan, ordea, hitz horien esanahi osoa,bete-betea ikusi ahal izan dugu, etxetik oso hurbil, Ka-talunian. Euskaldun askok eta askok beratik bertara biziizan zuten erreferendumaren eguna. Hortxe da, bada,“prozesu demokratiko iraultzaile” bat, egoera errotik al-datzeko asmoarekin mar-txan jarri zena eta aurreraegin duena, izugarri aurre-ratu dena. Igandean izan ge-nuen “iraultza demokrati-ko”baten agerraldi aparta.Ez da inolaz ere txiripazlortu den zerbait. Denboraluzez landutakoa izan da,pazientziarekin, inteligen-tzia politikoarekin, kontrae-sanak kudeatzeko gaitasu-narekin… Bidea egin beharradago, eta bidea egiteko urra-tsak egin behar dira. Euskal Herrian “bigarren frontea”ireki behar dela esate hutsak ez du halakorik ekarriko,Kataluniakoa adibide paregabea izan arren. Oinarriakfinkatu eta baldintzak sortu behar dira.

LEZIOAK, ATZERA ETA AURRERA BEGIRA

Ezker abertzaleak estrategia aldatu ostean bazirudienziklo berriarekin prozesu demokratiko bati ekin ahalkozitzaiola Euskal Herrian. Ez zen horrela gertatu, esta-tuek ezarritako blokeoak aukerak murriztu zituelakoeta ezker abertzaleak berak ez zuelako ulertu halakoprozesu batek inbestitze askoz handiagoa eskatzen zue-la. ETAren erabakiak egoera sakonki aldatu zuen eta au-

kerak eskaini, baina bere horretan ez zuen prozesu egi-turatu bat ekarriko. Horretarako, esan bezala, oinarriaeta baldintza berriak erein behar ziren. Eta seguru askoezker abertzaleak berak betiko egiteko moduak errotue-giak zituen oraindik.Abiapuntua jartzeko eta burujabetzaren prozesuarenbabesa zabaltzeko lezioa eman dute Katalunian. Adie-razgarria izan da, esate baterako, desobedientziarenfaktorea nola kudeatu duten, aldi berean, legalitateakeskaintzen zizkien baliabideak aprobetxatuz. Desobe-dientzia eraginkorra, herri babesean oinarrituta; eta le-galitatearen eremuan “foru pasea” moduko bat: onar-tzen da, baina ez da betetzen. Horrela ez zuten Mossosd'Esquadra poliziaren kontrola galdu, eta, antza, horierabakigarria izan zen bozketa egunean.

Aurrera begirako lezioak ere uzten ari dira, eta ez de-nak baitezpada goxo-goxoak. Honaino iritsi dira, izuga-rria izan da, baina, halere, erronka gogorra dute orain-dik. Zer ez ote dugu izango euskaldunok? Azkenhamarkadatan, ez gara inoiz katalanak bezain urruti iri-tsi, ezta hurbildu ere. Ez Algerren, ez Lizarran, ez Ibarre-txe Planarekin, ez… Hain urruti iritsi dira, Estatuak mu-turreko mehatxua egin diela, beldurraren efektuadantzan jartzeko. Eta beldurrak eragina du jendartean,ez zalantzarik izan. Esan bezala, oraindik asko dute egi-teko Kataluniako prozesuan. Hori bai, igandean lortuzuten aurrera segitzeko bermea, egon daitekeen berme-rik onena: herri borondatea. •

{ asteari zeharka begira }

Hortxe, bada, «iraultzademokratikoa»

Azken hamarkadatan, ez gara inoizkatalanak bezain urruti iritsi, ezta hurbilduere. Ez Algerren, ez Lizarran, ez IbarretxePlanarekin, ez… Hain urruti iritsi dira,Estatuak muturreko mehatxua egin diela

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

herria

Borroka, bizi onez

borborka: osatze

prozesu femi-

nistak kolekti-

boetan” jardu-

naldiak antolatu

ditu Bilgune Feministak heldu

den astearterako, urriak 10. Os-

tegunetik igandera, berriz, osa-

tze egonaldia eginen du Eginon.

«Nola zaintzen dugu gure bu-rua? Nola zaintzen dugu elkarmilitanteok? Nola bizi duguosasuna? Nork kontrolatzendu?». Halako galderak plantea-tuko dituzte.Edurne Epelde kide eta anto-

latzaileak GAUR8ri agertu dio-nez, latinoamerikar feminis-tengandik jaso dute “osatzefeminista” kontzeptua. «Osa-tzeak erreferentzia egiten dioemakumeok gure gogo-gorpu-tzetan ditugun hainbeste zau-ri eta ondoezi. Horietatik ateraeta burujabe izan nahi dugu». Normalean norberak bere

barrenean bizitzen dituen pro-zesuak dira, baina kolektiboanere egin daitezke, gure buruariatsedena emanez, elikaduraosasuntsurako estrategiak es-kuratuz… «Bat yogara doa, bes-tea biodantzara… Goazen kon-partitzera».Eginoko osatze egonaldian

gauzatuko da hori. Beti da“egin”. Bada, orain “egon” iza-nen da. Babesgune batean,«nola nago ni?» galdetuz.

Etengabe kolektiboan. Pertso-na bere dimentsio guztietanosasuntsu egotea da helburua:fisikoki, emozionalki, kogniti-boki, baita espiritualki ere. Datorren asteartean Donos-

tiako Gladys Enean 18.00etatik21.00etara eginen dituzten jar-dunaldietara inspirazio iturriizan zituzten Guatemala eta ElSalvadorreko bi emakume fe-minista indigena etorriko dira.«Lurrarekin, urarekin eta na-turako beste elementuekin ha-rremanetan daude. Arbasoe-kin ere bai. Lan espiritualaegiten dute politikoaren altzo-an eta ikusiko dugu ze zipriz-tin uzten dituzten guregan».Hirugarren urtea dute osa-

tze feministaz hausnartzen,baina kolektiboan behar horisorreratik dator. «Inertzia za-har pilarekin gentozen, bainahasieratik izan dugu presentegauzak beste era batera eginbehar genituela eta gure mili-tantzia ereduak ez zuela zu-rruna izan behar».Jardunaldiak zabaldu dituzte

gure herriari ekarpena eginnahian. «Gatazka potente ba-tean gaude. Gerran pasatakoa-ren memoria biltzen ari gara,baina isiltasun handia dago.Errepresio eta indarkeria han-dia izan zen hurrengo hamar-kadetan ere. Eta herritarrokere osatu behar ditugu gurebarruak. Euskal Herri buruja-

Argazki handian, Edurne EpeldeBilgune Feministako kidea etajardunaldien antolatzailea.Bigarren irudi txikian, BilguneFeministaren 15. urteurrenekotopaketak, maiatzeanBerriozarren.Andoni CANELLADA - Lander FDEZ DE

ARROYABE - Jagoba MANTEROLA |

ARGAZKI PRESS

OSATZE FEMINISTA«Nola zaintzen dugu gure burua? Nolababesten dugu elkar kolektiboetan?»

Maider Iantzi Goienetxe

Osatze feminista kontzeptua berria da eta fokua jartzen diokolektiboek betidanik egin izan dutenari: elkar zaindu. Bere15. urteurrenean, Bilgune Feministak gaia plazaratu nahidu: «Guri on egiten ari zaigu eta besteei eskaini nahi diegu».Ongi bizitzeko, hiru eremuren arteko oreka bilatzen dute,publikoa (lana, militantzia), pribatua (etxea) eta intimoa.

JENDARTEA /b

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 12 / 13

be batera iristeko pertsona bu-rujabeak behar ditugu, pertso-na osatuak».Osatze feministaren gai hau

izaten ari den harreraz galde-tuta, hala erantzun digu Epel-dek: «Uste dut jendea desira-tzen dagoela honetaz hitzegiteko. Tailer pila bat egin ge-nituen Bilgunearen topakete-tan eta lehenengoa bete zenahonakoa izan zen: ‘Gorputzakbadaki osasunaren autoges-tioa’. Premiaren adierazle batda. Nola gaude?».Esplikatu du osatzea norbe-

rari ongi datorkion prozesuadela. Ez da behartua. «Lehen-dabiziko irizpidea honakoa da:jarri arreta zure gorputzari.Oso kutsatuta gaude kulturamatxistaz eta katolikoaz. Klixefeministak ere sortu ditugu.Horren aurrean burua pixkabat gelditu eta gorputzak zerdioen aditzea proposatzen du-gu. Goazen bizipenetara, sen-tsazioetara. Siesta egitea era-bakitzen ahal dugu, edo

mendi buelta bat». Xedea dabakoitza bere emozio eta ekin-tzen jabe egitea.«Ama zaintzea tokatu zitzai-

dan, eta bileran egon beharre-an ama zaintzeak taldetik atsentiarazten ninduen. Lanhandia egin behar izan nuenhorri buelta emateko», konta-tu du Edurnek.

EGONALDI FEMINISTAK

Lau bat egonaldi egin dituzte.Hauek espazio bat dira taldeestrategiak konpartitzeko. Ar-nasgune bat bakoitzak bereburuan arreta jartzeko. Bertan,deskantsatzeko baimena dute.Lo eginez eta digestio apara-tuari mesede egiteko arin etagarbi janez, garaiko jakiak, es-timulurik gabeak. Epeldek ai-tortu du bigarren egunerakoburuko minez egoten direlakafezaleak. Gorputza eta osa-suna pizteko naturara jotzendute, mendira jeneralean. Te-lefono mugikorra itzaltzekogomendioa ere ematen dute.

«Ideia ez da erregimen bate-an sartzea –dio Edurnek irriba-rretsu–, baina bai probokatzea,alde osasuntsura eramateko».Horretarako makrobiotika,sendabelarrak eta infusioak,erritu sinbolikoak eta gatzezkobainuak dituzte lagun. Taile-rrak ere bai: dantza, sukaldari-tza, masajeak… Gitarrarekinkantari ere aritzen dira.Aunitzek errepikatzen dute.

«40 lagunera arte zabaldu du-gu aukera oraingoan, Bilgune-ko kideez harago. Eta jada 42daude apuntatuta. Aurrenekoegonaldian dozena bat bildu

ginen eta batzuk konplitzeaga-tik joan ziren», onartu du irri-barrez esperientzia honen bul-tzatzaileetakoak. Guztietanizan da bera.Gladys Enean egingo diren

jardunaldietara joateko bai,aukera dago. Jendea gogotsusumatzen dute. Batzuek beharpertsonala dute, bertzeek kon-tzeptuaren atzean dagoenadeskubritzeko jakin-mina.

PUBLIKOA, PRIBATUA ETA INTIMOA

Lehen luzatutako galderarabueltatuz («zer da ongi bizi-tzea?»), hiru plano ezberdin-tzen dituzte Bilgune Feminis-tan. Orain arte bi eremubereizi izan dituzte, publikoaeta pribatua. «Emakumeokhor gaude, zatituta: alde bate-tik enplegua eta bestetik zain-tza, alde batean politika etabestean umeak uzteak ematendigun apurua. Baina eremu in-timoa ere badago. Pribatuanetxea eta familia sartzen dira.Baina, hortik aparte, nire ere-mu intimoa zaindu behar dut,bestela pribatuan galduko da».Epeldek dioenez, hiru ere-

muek orekan egon behar dute.«Zer moduz?» galdetzen diete-nean, hala erantzuten duteorain: «borrokan» edo «bake-an». Izan ere, erruduntasunaeta konplexuak pizten zaizkieoreka bilatze horretan.Oroitu du ikasleak, langile-

ak, feministak… elkar babeste-ko hasi zirela biltzen. Horretanjarri nahi dute begirada orain,nola osatu diren ohartzeko,nola zaindu duten elkar, nolakontatu dioten batak bertzearinola dauden… «Bilgune Femi-nista zer den galdetzen badi-date, familia bat bezala delaerantzungo dut. Baina sarri ezgara konturatzen. Kolektiboakbadu alde hori, zaindu egitenzaitu, nahiz eta gaixotu ereegin zaitzakeen», adierazi du.

«Militatu nahi dut, baina ereduak orekan egonbehar du nire eremu intimoarekin, besteharremanekin. Norbait zaindu nahi badugu,gure burua zaindu behar dugu lehenbizi»

«Uste dut jendea desiratzen dagoela honetazhitz egiteko. Tailer pila bat egin genituen etalehenengoa bete zena honakoa izan zen:‘Gorputzak badaki osasunaren autogestioa’»

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

Gi p u z k o a k o

Abusu Sexua-

lak Jasanda-

koen Elkarte-

ko (GASJE)

parte izan da

Arantza Vicedo donostiarra. Be-

re osatze prozesuaren puska bat

indibiduala izan da eta bertzea

kolektiboa. Feminismoak arazoa

ikuspegi sozial eta estrukturala-

go batetik ulertzen lagundu dio;

ez biktimaren eta erasotzailea-

ren ikuspuntutik, jendarteak

eraginik izanen ez balu bezala.

GASJEko erabiltzaile eta kolabo-

ratzaile ere izan da urte batzue-

tan. Bertan terapia, lagun be-

rrien harrera, lege aholkularitza

eta sentsibilizazioa landu ditu.

Naturaltasuna eta alaitasu-na transmititzen dituen mili-tantea da Vicedo, mingaineanbilorik gabe solastatzen dena.

Neurriz kanpo inplikatuHasteko, militantzian inplika-zioa neurriz kanpokoa izatenahal dela erran digu. «Arazoaestrukturala dela ikusten ba-duzu ez zara osatze indibidua-lean soilik geldituko; jendarte-ak gaia hurbilagotik ikusdezan saiatuko zara, tabuapuskatzen, eta abusua biziizan dugun pertsonoi euska-rria emango diguten aldaketakbilatzen».

Hortaz, «jende asko izugarriinplikatzen gara. Nire kasuan,ez dut orekatzen nire biziproiektua militantziarekin, ez-ta elkartearen barruko jardunaere, helburua lortzea bilatzenbaitut, arazoa ezagutaraztea,baliabideak egotea... Eta kosta-tzen zait talde barrenean iza-ten ahal diren ekimen faltaedo osatze prozesuen blokeo-ak onartzea».

Kontatu duenez, umetanabusu sexualak jasaten badi-tuzu, sarri funtzionatzeko mo-du batzuetan gelditzen zara.Bizirauteko ikasi dituzu, bainagaurko bizitzan ez dizute la-guntzen. «Adibidez, ez zaraausartzen gauza asko egiten,ez duzu zure buruarengan se-gurtasunik... Oso goiz txiki-tzen da autoestimua eta zuregeroko garapena oso gauzasuntsigarrietan oinarritzen da,batez ere normalean ez delakolaguntzarik jasotzen familian;askotan arazoa familiaren ba-rruan dago. Gainera, jendarte-ak estali egiten du».

Ondorioz, «oso indibidualkibizitzen duzu, eta zure kontra,zuregana zuzentzen baitituzulotsa, kulpa eta ardura, eraso-tzaileek izan beharko lituzke-tenak, baita inguruak ere ez la-guntzeagatik. Hortik datorjende ugarik, helduaroan, lo-tsa eta kulpa sentitzea».

Eta, ohartarazi duenez, horiguztia herrestan eramaten du-te militantziara, GASJEra edotaparte hartzen duten bertze el-karteetara. Eta gatazkak sor-tzen dira.

Presio eltzeaBere prozesu indibidualean,halako gai gogor batean hain-bertze sartzean, testigantzakadituz, dagoen laguntza beha-rra eta abusu hauek zenbatgertatzen diren ikusiz presioeltze baten gisa sentitu izan da(pila bat gertatzen dira; ikerke-ta batzuek diotenez, sei muti-kotatik batek eta lau neskato-tatik batek jasaten ditu).

«Hor zaude, gerran gero etasartuago, eta puntu bat iristenda non honek bizitza inbadi-tzen ahal dizun. Horregatik,osatze feminista inportanteada erabakitzeko noraino iritsimilitantzian, noraino biziproiektuan, eta ikusteko nola

zaintzen dugun elkar», adiera-zi du.

Aitortu du bera gehienezkomugara ailegatu dela gai ho-nek bere bizitzan duen lekuan.«Horri egunero ikusten dudanmatxismoa gehitzen badiozu,ezin duzu arnasa hartu. Horgelditu egin behar dela ustedut, eta oreka bilatu. Nik le-hendabizi urruntzeko gai iza-nez lortuko dut oreka, gero eraneurtuago batean hurbilduahal izateko. Hainbeste uki-tzen gaituzten gaiak dira, kos-ta egiten zaigula egin gabe gel-ditzea eta urruntzea. Bainabeharrezkoa da».

Kidea nola dagoen begiratuMilitanteen artean elkar zain-tzea ere bada osatze feminista.Eta hor donostiarrak ikustendu aunitz jo dutela ekintzaraeta gutxi begiratu dutela noladagoen kidea. «Ongi etortzenari zaio proiektua? Badaki zekostu pertsonal ekartzen arizaion?». Hori falta zaio, borro-kan bakarrik ez, norbere zain-tzan ere elkar babestea. Etanorbera nola dagoen ere kon-tziente izatea. «Lan handikogaraietan, jardunaldi batzukadibidez, horri nire bizitzagehituta, nire bizi proiektuaeraikitzea, askotan gaixo bu-katu dut. Topera ibili izan naizmilitantzian eta, gero, eroriegin naiz, ez naizelako kon-tziente izan gorputza nola ariden jasotzen hori guztia».

Norbere gorputza zaindu etaaditzeko beharra sumatzendu. Hortik abiatuta ulertzenahal da zer ari den gertatzen.«Jende asko bere bizi proiek-tua alde batera uzten ari da,edo ez dio kasurik egiten, edoez du gorputza entzuten. Etakideen artean kontzientzia fal-ta da».

Bera aurrera jotzen dutene-takoa da eta badaki batzuetan

«Hainbeste ukitzen gaituztengaietan, zaila da egin gabe

gelditzea. Baina premiazkoa»

ARANTZAVICEDO

Osatze feministaren jardunaldietako

hizlarietako bat da. Feminismoak umeen

sexu abusuei falta zaien ikuspegi politikoa

eman diezaiekeela aldarrikatzen du.

Maider Iantzi Goienetxe

SEXU JAZARPENEAN ADITUA

herria

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

gainerakoak bultzatzen ditue-la. «Kontziente izan behar dutnora eramaten ari naizen jen-dea. Amorru handia badugu,nora eramaten gaitu horrek?Osatzera eta aldi berean borro-katzera ala gerran gaude soiliketa gainerakoa ez dugu ikus-ten? Norberak osatzea eta bo-rroka ulertzeko duen erak aldebatera ala bestera eramatengaitu».Adin txikikoen abusu sexua-

len gaian, tabua haustea beha-rrezko ikusten du, baina bereburua publikoki zenbaterainoagertu duen planteatzen du.«Hau ere agertzea da, argazkieta guzti», aitortu du irriz,«baina kontziente izan behardugu».

Tabua hausteko borrokaDenbora da Arantza ezagutzendutenek badutela gertatu zi-tzaionaren berri. Gero, mugahoriek apurtu ziren GASJEnjardunaldi publiko batzukegin zituztenean eta ETBkosaio batean azaldu zenean. Be-re buruari galdetzen dio nolaulertuko duen jendeak agertzehori. «Askok tabua haustekoborrokaren barruan ulertukodute, baina besteek biktimis-motik, nahiz eta nik ez adiera-zi biktimismorik. ‘Ze pena’esanez, pertsona hori bakarrikbalitz bezala uzten duzu, etaaskoz ere gehiago da. Eta, bes-tetik, errukiak ez du osatzenlaguntzen. Gehiegizko babesada, pertsona bere prozesuarenarduradun ez egitea... Hala ere,beharrezkoa da publikokiagertzea. Neurtu egin beharda. Kontu zaila».«Psikologoa naiz, musikaria

ere bai, eta norbait bila hastenbada ea zer egiten dudan al-derdi horietan, sexu abusuengaia azaltzen da. Hori ere ezdut nahi. Pixka bat babestunahi dut».

Arantzaren ustez, arazo haukonpontzeko gakoetako bat ta-bua puskatzea da, horrekerran nahi duelako jendeak la-gundu egin behar dituela abu-sua jasan dutenak, beraienarazoa ere badelako, ez eraso-tzailearena eta biktimarenasoilik. «Ze maiztasunez gerta-tzen den ikusita, inguruan biziizan dutenak izango dituzueta ez dira hitz egiten ari. Ger-tatzen da nik hitz eginda ereondokoek estaltzea, ez dakite-lako nola kudeatu edo ez dute-lako gaian sartu nahi». Militante honen iritziz, abu-

suak jasa dituztenek izan be-har dute lehenak tabua puska-tzen eta erraten «honetazmintza daiteke». Adibidez,«medikuarenera joaten zaraeta konpartitzen duzu zureosasunean garrantzia izan de-

zakeelako eta hurrengoanitzuli eta ez dizu galdetu ereegiten. Asko bai, ausartzen di-ra, baina beste asko ez». Alda-rrikatu du badela garaia horialdatzeko, indarkeria matxis-tarekin gertatu bezala, lehenetxeko gauzatzat hartzen bai-tzen, ez auzi politikotzat. «Ho-nekin gauza bera egin beharda. Indarkeria matxistarekinlan handia egin du feminis-moak. Baina umeen abusu se-xualak nork atera ditu kalera?Ekitaldi publikoa egin genue-nean jendea zur eta lur geldituzen. Noizbehinka azaltzen dagaia hedabideetan, baina fa-milia barruko kasurik ez. Zain-tza partekatuaren auzirik ereez. Nola kudeatzen da emaku-me batek jakitea bikotekide ohiak umeari eraso diola etatxikiak aitarekin egon behar

izatea berak babestu ezin di-tuen bitartean, legea ez duela-ko alde? Gaia ez dago kalean».Arantza naturaltasunez solas-tatzen da eta politikan gauzabera egin behar dela deritzo. Adin txikikoen arreta gehia-

go babesten dute instituzioek.«Arazoari goiz egiten badiozuaurre, hobeto, baina ez bazaioarretarik jartzen helduarorairitsi arte, askori gertatzenzaion bezala, baliabideak eska-sak dira. Pastillak erabiltzendira gehienbat». Vicedok za-lantza du terapiak espezifikoaizan behar duen ala ez, elkarelikatzea ekartzen ahal baitu.Ikasi duen gauzetako bat dahemen eta orain egon eta ber-tze zerbait eraiki behar duela.Ongi dago pasatakoaz kon-tziente izatea, baina ezin dadena hortik ikusi.

PROFILA Psikologoa

eta musikaria da Arantza

Vicedo; batukada

feministak formatzen eta

koordinatzen dabil herriz

herri, emakumeak

alaitasunetik boteretzen.“Argazkiak: Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

2017 | urria | 7

GAUR8• 14 / 15

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiGAZTELUMENDI

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urrria | 7

GAUR8• 16 / 17

Trenez, hegazkinez edoautoz, milaka eta milakaeuskal herritar bertaratuziren Kataluniara iraganasteburuan. Whatsapptaldeetan koordinaturik

batzuk, hauteslekuz hautesleku ibili zi-ren gora eta behera, kataluniar laguneta ekintzaileen zerbitzura beren bu-rua ipinita. GAUR8k Kataluniara joan-dako bost aberkide gonbidatu ditu le-rrootara beren bihotzak zabaldu etabertan sentitutakoa, pilatutako emo-zioek nola zafratu zuten beren barneerresuma gure irakurleekin konparti-tzera. Luis Intxauspe Hernaniko alka-tea, Izaro Arbe gasteiztarra, Paulo Elko-ro bergararra, “Egin” egunkarikozuzendari izandako Jabier Salutregi ea-tarra eta Portugaleteko Irati Tobar hainjustu.Bizitakoa hitzekin adieraztea ez zaie-

la erraza suertatu aipatu digute denek.Zinez ederra, hunkigarria eta inspira-tzailea izanagatik, Intxauspek dioenmoduan, «emozio eta sentipen kontra-jarrien botifarra» hori, bizipen horiekguztiak eta beren irakaspenak metabo-

lizatzeko denbora beharko dute. Edo-nola ere, eta edonondik begiratuta, be-ren lekukotza sentituek bizitakoarenhanditasunaren eta sakontasunarenpistak eskaintzen dituzte.

«JARRERA LASAIA, POZA, IRRIBARREAK»

Izaro Arbe gasteiztarrari, Arabako hiri-buruko beste hamabost lagunekin ba-tera, Bartzelonako Escola del Treballikastetxeko hauteslekuaren defentsaegokitu zitzaion, «bertan herritar ehu-neko esanguratsu batek bozkatu beharzuelako eta oso garrantzitsua zelako».Goizeko bostetatik prest ziren zere-

gin horretarako eta goizeko hamaike-tan jaso zuten Polizia espainiarrarenhamar furgonetaren bisita: «Barruanjende asko, lepo zegoen, eta kanpoanere bai. Ate nagusia itxi genuen, atzeal-deko bi ateetan barrikadak jarri eta ezzuten sartzerik lortu. Ondoren ez zu-ten sartzeko saio berezirik egin. Gehienharritu gintuena –nabarmendu du–izan zen egun osoan egon ginela heli-kopteroek zelatatuta, eta jendearen ja-rrera oso lasaia zela, oso pozik zeudela,irribarretsu, helikopteroei agur esa-

ten». Izarok ez zuen jendearengan bel-durra sumatu, «ez, ez, eta, nazionalaketorri zirenean, zuri geunden bakarrakgu ginen. Euskaldunok urduri-edogeunden, baina haiek oso lasai, eta de-netariko jendea zegoen, zahar pila bat…Eguneko gauzarik politena edadetuakbozkatzen ikustea izan zen; lehenakizan ziren. Korridore bat zabaldu zi-tzaien, eta izugarri polita izan zen!».«Igandea oso luzea izan zen. Baina

oso gustura ibili ginen. Gainera, eus-kaldunokin oso jarrera polita izan zu-ten; esan ziguten polizia sartzen bazenbazter batean gelditzeko. Oso pozikzeuden gu han ginelako. Hango eskolatxikietan ere bat-batean txalo egitenziguten euskaldunak ginelako, egon gi-nen leku guztietan oso ondo hartu gin-tuzten, zinez hunkigarria izan zen»,nabarmendu du gasteiztarrak.

«HEMEN HAS GAITEZKEEN ESPERANTZA»

Luis Intxauspe Hernaniko alkate etaUdalbiltzako lehendakaria ere inpakta-tuta bueltatu da herrira. Bihotz-biho-tzetik, bere sentipenak biluztu eta hanbizi izan zuen ametsaren ildoan gure

NI ERE HANEGON NINTZENMikel Zubimendi Berastegi

Kataluniara bertaratu ziren milaka euskaldunenartean bost gonbidatu ditugu lerrootara berenemozio eta pentsamenduak azal ditzaten.Denak bueltatu dira bizkar zorroa irakaspenezbeteta eta bihotzaren taupadak azkartuta.Denek egiten dute bat han bizitako esperientziazinez handia eta sakona izan dela aipatzean.

Izaro Arbe gasteiztarra, Garraxitabernako zerbitzaria,

Bartzelonako Escola de Treballikastetxean kokatutako

hauteslekuaren defentsan aritzeaegokitu zitzaion.

GAUR8

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

herria

herria jartzeko esperantza konpartitudu gurekin: «Konbentzimendua, irmo-tasuna, argitasuna eta indarra adieraziziguten katalanek, eta, horren aurrean,poza, ilusioa eta animoa sentitu ni-tuen. Gertaeren aurrean, berriz, pena,tristura, amorrua, mina eta negargura.Ezinezkoa zirudiena egingarria delaikusteak, hori bai, sinismena, gogoa etakemena piztu zizkidaten».Eta aitorpena ere egin digu: «Aldi be-

rean inbidia sentitu nuen. Inbidia sa-noa! Katalunian egin duten eta egitenari diren bideagatik, batasunagatik, ko-hesioagatik... Hemen Euskal Herrianere antzeko zerbait bizi nahiko nuke;hemen ere norberaren ideologia etainteres politikoen gainetik, herri ikus-pegi bateratu baten alde ordezkari po-litiko eta herritarrak ikusi nahi nituz-ke; konbentzituta, emozioz, ilusioz,gogoz eta tinkotasunez gure bide pro-pioa egiten ari garela ikusi nahiko nu-ke. Han ari dira; beraz hemen has gai-tezkeen esperantzarekin itzuli naiz».

ASKATASUNAREN MALKOAK

Kataluniatik bueltan, «herri baten as-katasun deia jarraitzeari muzin egite-rik nahi ez eta ezin genuenontzat», hanbizitakoa kontatzeko galderak «ezine-gona dakar altzoan» diosku Jabier Salu-tregik. «Egun gertatzen ari den histo-riarik ederrenetariko bat» kontatzekoorduan hitzek dituzten ortopediak ai-

tortu dizkigu: «Nola deskribatzen daduintasuna eta ausardia? Nola erretra-tatu amets baten gauzatzea hatz pun-tekin ukitzen duen herri hunkitu, in-dartu eta bideratu bat?». Oso argi dio:«Igandean askatasuna arnastu zen, eta,aurpegia arimaren argazkia bada, kata-lanen begitartean lasaitasunaren, neu-rritasunaren argazki bizia aurkitunuen». Zaila zaio emozioz beteriko le-tretan katalanen gogo eta izaeraren sa-kontasuna adieraztea, baina argi dau-ka: «Lasaitasun, neurritasun horiberen kultura politiko eta jakinduriakolektiboaren ispilua da».Eta hunkituta, honakoa gaineratu

nahi du Salutregik: «Bere duintasune-an bildurik mobilizatzen den herri ba-ten arima ederrarekin hunkitu nin-tzen, ondo neurtutako ausardia duengizarte batekin, bere sustraietan haitzbat bezain sendoa, aurkariekiko erres-petuz jokatzen duena, soseguz, eztabai-da arrazionalari bizkar eman gabe.Haien askatasun malkoak konpartitunituen ulertu nuenean beraien askata-suna besteon askatasuna dela. Iragangaldu eta berriz aurkitu baten, hatzpuntekin ukitzen den orainaldi batenaldeko malkoak ziren, ezkutatutakohautetsontzi horiek, ametsez betetakohautetsontzi horiek bete zituzten ha-tzekin ukitzen zirenak hain zuzen». Eta irakaspenez bizkar zorroa beteta,

haiekin batera negar eta irri egin ondo-

ren, honakoa nabarmentzen du Salu-tregik: «Frogatu dut katalanen inteli-gentzia zenbat eta gehiago bortxatu,orduan eta indartsuago loratzen delaberen energia, orduan eta gehiago sen-dotzen dela beren arrazoia, orduan etagehiago zabaltzen dela beren horizon-tea. Katalanek ‘gauzak’ egiten dituzte,historia egiten duten ‘gauzak’ eta,agian, beste historia batzuek zabaltze-ko giltzei forma ematen diete, libre iza-teko borondateari bide emateko zaindauden beste historia batzuei».

«GU ERE BEGIAK BUSTITA»

Irati Tobar Portugalete eta Barakaldo-tik abiatutako zortzi neska militantekokuadrillan joan zen Kataluniara. «Ur-duri, pozik eta gogoz igo ginen hegaz-kinera», diosku. Zeuden beharren ara-bera, L'Hospitalet de Llobregaterazuzendu zituzten Katalunian zituztenkontaktuek, hain zuzen bertako Gornal

«Frogatu dut katalanen inteligentzia zenbat eta gehiagobortxatu, orduan eta indartsuago loratzen dela berenenergia, orduan eta gehiago sendotzen dela beren arrazoia,orduan eta gehiago zabaltzen dela beren horizontea»

«Polizia nazionalak etorri zirenean, zuri geunden bakarrakgu geu ginen. Euskaldunok urduri-edo geunden, bainakatalanak oso lasai, irribarretsu zeuden. Eta denetarikojendea zegoen, jende edadetu pila bat tartean!»

Hernaniko alkate Luis Intxauspek(ezkerrean) eta «Egin» egunkariko

zuzendari izandako JabierSalutregik Katalunian bizitakoahitzez adieraztea oso zaila dela

aitortu dute. GAUR8

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 18 / 19

auzora. «Gurea bezala, PSOEko alkate-tza duen herria. Antolakuntza askorikgabea, herri mugimendu eta jende an-tolatuari dagokionez behintzat. Horagertu ginen gu, Kataluniako Printze-rriko ‘Ezkerraldean’. Errealitate sozialantzekoa duen herrian, PSOEren bestefeudo batean».«Gauerdian anbulatorio bat okupa-

tzera joan ginen bertako auzokide ba-tzuekin. 01.30ean lortu genuen bertansartzea, mossoek alde egitean. Auzoki-deekin egon ginen barruan, hitz egiteneta gure ikastaroa prestatzen; ‘mamboklase interkulturalak’, zehazki. Auzoki-deek ekarritako kafea gosaldu eta06.00etatik aurrera atean harresia egi-ten ginen. 09.00etan anbulatorioa za-baltzeko prest geunden. Lortu genuen!Zelako poztasuna! Hauteskunde ma-haia prest zen! Auzokideak atean jarrieta euskaldunontzat zeregina bazuten:hautetsontziaren defentsa. Gurekingaua pasatutakoak izan ziren lehenakbozkatzen, zelako emozioa! Negarrezematen zuten botoa eta gu ere begiakbustita. Zenbat izan ziren eskerrakematera hurbildu zitzaizkigunak! Eus-kaldun batzuk laguntzen zeudela en-tzun eta agurtzera etorri zirenak!».Eta bere kontakizuna josten jarraitu

du Iratik: «Bost aldiz aldatu genuen gu-txienez hautetsontziaren defentsa egi-teko estrategia, betiere haien behar etainteres politikoak zeintzuk ziren galde-

tuz. Mossoen bisita izan genuen eguer-di aldera eta eskaileretan harresia egi-teko prest geunden; ez zutela ezer era-mango esan ziguten baina. 13.00etanaurreikusten zen espainiar poliziaren‘bisita’, baina ez ziren agertu. Eta azke-nean, 20.00etan, hainbeste boto lortu-ta eta polizia espainiarraren ‘bisita’ ga-be, hautetsontzia eskuan hauteslekuaitxi genuen. Garaipena!».Gornal auzoko emaitzak ondo gogo-

an ditu: «1.090 boto independentzia-ren alde, 200 kontra, 39 zuri eta 30 nu-lu. Katalunian El Gornalen ere,garaipena!». Eta jasotako eskerrakbueltan igorri nahi ditu: «Momentuanbertan eskerrak eman zizkiguten, baita telefono mugikorretik eta sare soziale-tatik gero ere. Gure elkartasuna magi-koa izan zela eta erreferenduma auzo-an gauzatzeko parte bitala izan ginelahelarazi digute. Oraindik hunkituta irakurtzen ditugu mezuok. Askok esanziguten Euskal Herrira etorriko direla,Portun edo Barakan lagunduko gaituz-tela behar dugunean! Montse, Emma,Nuria, Ester, Laura, Patri, Sinta, Victor,Marc eta besteak... eskerrik asko de-noi!».

MUGITU DA

Euskaldunez beteriko tren batean hur-bildu zen lagunartean Paulo Elkorobergararra Bartzelonara. Belarriak er-ne, begiak piztuta eta gogoeta iraunko-

rrean aritu zen hauteslekuz hautesle-ku. Bartzelonatik bueltan, handia, osohandia den zerbaiten lekuko izan zelasentituz, hausnarketa labur bezain sa-kona utzi digu: «Lurrikara politikoaeman da, hori esatea ez zait gehiegike-ria bat iruditzen. Orain bakoitzak berelekua aurkitu beharko du munduan.Katalunian elkarren arteko konfian-tzazko harremanak eraiki dituzte etaoso azpimarragarria iruditu zait zeribegiratzen dioten, zeri obeditzen dio-ten, zein den haien ekintzen ispilua.Ekintza eta begirada Madrili baino,munduari zuzentzen zaizkio Katalu-nian. Beren buruari egiten diote kasu,elkarri begiratzen diote. Mediterraneo-ko izkina horretan bizitzak jada errit-mo oso berezia, oso espeziala du; ez da-kit ze musika entzuten duten zehazkibaina ez daude geldirik, ez daude zain,ez dute trenik galtzen. Martxan dagoenherri bat da Katalunia!».Hausnarketa borobiltzeko honakoa

gaineratu du Elkorok: «Herri osasun-tsua da Katalunia. Antidoto naturalakgaratzeko gai izan dira. Hango jendeaklortu du Madriletik datorren birusfrankista gelditzea eta aurrera doaz hu-rrengo geltokira. Hango politikarenosasun onak gobernu eta politika toxi-koak gaindituko ditu». Eta, konbentzi-menduz, honela bukatu du: «Munduakherri osasuntsu berri bat irabazi du,oso pozik eta harro egotekoa da hori».

Goian, Irati Tobar pozarren(hautetsontziaren ezkerretara), Portugalete eta Barakaldotik

Kataluniara joandako militantekuadrillarekin, L'Hospitalet deLlobregateko Gornal auzoko

hautetsontzia eskutan. Eskuinean,Paulo Elkoro bergararra.

GAUR8

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa M

addik bere burua es-kaini dio matematika-ko irakasleari eskolanerabili duten materia-la jasotzen laguntze-ko. Banan-banan ari

zaizkio eskatutako objektuak erama-ten: orain makilatxoak, gero balantzak.Halako batean, kuboak ekartzeko eska-tu dio irakasleak. Maddik jasotzekedaudenak begiratu eta han ez daudelaerantzun dio.

Irakasleak Maddik ekarritako gauzaktxukun gordetzen ari den kaxan begi-ratu du eta harrituta baieztatu du ku-boak ez daudela han. Begirada luzatu,eta jaso gabe dauden objektuen arteankuboak dauden lekura seinalatu du.Maddik ezetz, horiek ez direla kuboakdio, serio. Papera eta arkatza eskatu etakubo perfektu bat marraztu du.

Donostiako (Gipuzkoa) hezigune ba-teko zortzi urteko neska-mutilak men-dialdera joan dira. Andereñoaren au-rretik doa taldetxo bat, naturakeskaintzen duena bere kabuz deskubri-tzeko irrikatan. Halako batean, ur-pu-tzu bat topatu dute. Goroldioa eta be-lar berdeak ageri dira, baldintza ezinegokiagoak zapaburuak aurkitzeko.Eta, hala, istantean ikusi dute lehen za-paburua igeri azkarrean. Harrapatudute eta andereñoari erakustera doaz,arrapalan. Hainbeste ikasturtez “na-tur”-eko testu-liburuetako eta testurikgabeko liburuetako argazkietan eraku-tsi dituen zapaburu izeneko izakihaiek ez ditu ezagutu bertatik bertara,haien habitatean, bizirik daudela. As-paldi irakurritako ikerketa batek zioe-nez, Pariseko haurren gehiengo batekez du sekula surik ikusi, argazkietatiketa irudietatik ezagutu omen dute.

Hezitzaile talde bat beren formazioahobetzeko ikastaro horietako bat egi-ten ari da, matematikakoa, oraingoan.Zapi batez begiak estalita dituen ikaslebihurtutako irakasleari zulodun kaxaipini dio prestatzaileak aurrean eta es-

kua handik sartuta pieza bat ateratze-ko eskatu dio. Ukimenaren bidez zerden asmatu behar du. Denbora pixkabat igaro da asmatu duen arte. Estalkiabegietatik kendu eta bere esperientziakontatzen ari da gainerakoei. «Ukitueta ukitu egin behar izan dut. Harriga-rria da. Ikusi ezin nuenez, asko ukitubehar izan dut zer zen jakin ahal izate-ko!».

Antza, begiak estaltzen dituguneaneta ikusmena eragozten dugunean,haur txikiek mundua hautematenduten moduan hautematen omendugu guk ere inguruan duguna. Be-giak estali eta haur txikiak omen ga-ra! Hotzikara batek astindu digu gor-putza. Zenbat aldiz ez ote diogun esanhau ukitu eta bestea ukitu ari den hau-rrari gauzak ez ukitzeko? Saltsan etabazterrak nahasten ari zelakoan, haranon mundua ezagutzeko duen bitarte-ko baliotsuena geldiarazteko agintzenaritu garen.

Nago zentzumenen artean ikusme-nari eman diogula nagusitasuna eta le-hentasuna hezkuntzan eta beste zen-tzumenak ia zokoratuak dauzkagula.Bien bitartean, ordea, gure neska-muti-lek gainerako zentzumenen beharrean

daude –eta zer esanik ez Haur Hezkun-tzan eta txikiak direnean–, inguruandutena atzeman, mundua ulertu etabere barruan gordetzeko.

Eskolak munduari irekita egon beharduela esan dugu sarri. Aldi berean, in-guruan ditugun objektuak, izakiak etaabar argazkietan edota irudietan era-kusten dizkiegu gero eta gehiago, tek-nologia berriek ekarri dizkiguten aban-tailak baliatuz. Argazki erakargarrietanerakusten diegu mundua, bizitza, neu-rri batean. Zenbat dago, orduan, lotutaerrealitatearekin? Zer da mundua, zerda bizitza argazkietan erakustea? Ezote da irudi bat soilik erakustea... usai-nik, laztasunik edo goxotasunik, hoz-berorik, biguntasunik, soinurik ezduen irudi bat?

«Ez ukitu!» esaten ari gatzaizkion ba-koitzean, seguruenik, mundua atzema-teko duen bitartekorik garrantzitsuenazikiratzen ari gara. Mundua ezagutu,ulertu eta bere egiteko haurrak duenerarik natural eta berezkoena galaraz-ten. Haurrari ukitzen, usaintzen, dasta-tzen eta manipulatzen utzi beharko ge-nioke. Munduari egin dizkiogunargazkiak, ederrenak eta ikusgarrienakizanik ere, munduaren laburpen batbesterik ez baitira! •

Haurrari usaintzen, ukitzen dastatzen eta manipulatzen utzi beharko genioke. GAUR8

Mundua argazkietan

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Egunotan Katalunian bizitzen ari garenaikasiko da eskoletako testu-liburuetan etazuzenbide fakultateetan. Soziologiak etagizarte zientziek aztertuko dute. Politika-gintzak eta gizarte mugimenduek ezinbes-teko erreferentea edukiko dute hemendik

aurrera. Zirraragarria da norberaren begiez ikustea,orduz ordu, egunen batean irakasgai izango dena libu-ruetan.

Lerro hauek idazten ditudanean jakin dugu astele-henean bilduko dela Kataluniako Parlamentua eta ezdakigu zer gerta daitekeen hurrengo egunetan. Ezarri-tako sistema irauli egiten den unean ezinezkoa izatenda aldez aurretik jakitea zertan amaituko den iraulke-ta, baina badago esaterik inoiz ez dela itzuliko aldezaurreko egoera berberera.

Iraultzaren ezaugarrieta-riko bat da ustez ez delaezer gertatzen tupusteandena gertatzen den arte. Etaordura arteko hesia behingaindituta, ez dago jakiteriknoraino helduko den gai-nezkatzea, norainoko inda-rra izango duen bulkadak.

Zaila da eferbeszentziauneetan kalkulu objektibo-ak egitea. Iraulketaren iris-mena atzemateko begiratudiezaiokegu eferbeszentzia-ren oinarriari, sendoa ala ahula den, azalekoa ala sa-kona, gertaera batzuek eragindakoa ala mendez men-de joan den eraikitzen, gertaera askok metatuta.Behaketa horrek lagunduko liguke hautematen gai-nezkatzea apar hutsa den, apalduko den bitsa, ala ka-bitu ezinean dagoen uholde kontrolaezina. Balora li-teke objektiboki, beraz, nondik eta zergatik sortzenden eferbeszentzia, eta jatorriaren sendotasunarenarabera kalkulatu noraino hel daitekeen.

Baina egiazko iraulketan, iraungo duen iraulketagerminalean, ez-nahikoa da faktore objektiboak beha-tzea. Behaketa horrek ez digu emango gainezkatzea-ren tamaina, faktore subjektiboa delako garrantzi-tsuena. Prozesu politiko (artistiko, zientifiko) sortzaile

guztietan inoiz ez da falta elementu subjektiboa. Ezin-bestekoa da subjektuaren (edo subjektuen) determi-nazioa, bidean jarritako oztopo guztiei aurre egingodiena, mehatxuek kikilduko ez duten determinazioa.Subjektibitateak ahalbidetzen du eraldaketa, ezer ezzegoen lekuan zerbait sortzea, zaharretik berria jaio-tzea. Eta berria ezin da aurkitu, ezta atzeman ere, za-harraren espazioan. Horrexegatik da aurreikusezina,eta horrexegatik ezin da jakin zertan amaituko denoraindio burutu gabe dagoen prozesu iraultzailea.Subjektibitatea ez baita neurgarria orainaldiaren au-rreko faseetan. Badiouk argi asko azaldu zigun.

Lerro hauek idazten ditudan unetik argitaratu arte-ko hiru egunetan gauza asko gerta daiteke Katalunian.Edozer gertatuta ere, erratzeko arrisku handirik gabeesan daiteke egun hauetan ari garela bizitzen dies que

duraran anys. Ezer ez baita izango berdin indibiduoasubjektu bihurtzen den unetik aurrera, buruaskia densubjektuak bere etikaren arabera jarduten du-eta.Araudia hautsiko du etikaren aurka badoa. Moral be-rria ezarriko du etikan oinarrituta. Ez du ezagutukoegiaren aurka doan egitaterik eta, horrela, erostezinada. Ezin da erosi egituratik atera eta buruaskia densubjektua.

Poza, euforia, lasaitasuna eta enpatia dira subjekti-batizatuta dagoen pertsonaren ezaugarriak. Horrega-tik besarka dezake senyera estelada daramanak ban-dera espainiarrean bilduta dagoen manifestaria.Badakielako egiaren alde ari dela, etikoki jokatzenduela eta justizia berria eraikitzen ari dela.

{ koadernoa }

«Dies que duraran anys»

Ezer ez da berdin izango indibiduoasubjektu bihurtzen den unetik aurrera,buruaskia den subjektuak bere etikarenarabera jarduten du-eta. Araudia hautsiko du etikaren aurka badoa

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

herritarrak

Duela hamabiurte ir itsizen Erresu-ma BatutikEuskal He-rrira, euskal

hiztun batek eta euskararengramatikak tentatuta. Itzul-tzailea da, hori da bere ofizioa.Bere pasioa, euskara. Duela seihilabete martxan jarritako Bo-oktegi.eus proiektuan dabilburu-belarri, euskarazko libu-ruak dohainik eskaintzen di-tuen plataforma digitalean.Astelehenean, urriaren 9an,festa emanaldi berezi bat an-tolatu dute Donostiako KoldoMitxelenan, proiektuaren le-hen sei hilabeteak ospatzeko.

Aritz Branton. Hori da zurebetiko izena?Aritz nire izena bihurtu da.Nire jatorrizko izena Ath da,baina Euskal Herrirako ez daegokia, ezta? Lagun batekesan zidan Aritz izan beharnuela eta berehala sentitunuen nire izena zela. Erresu-ma Batuko lagunentzat Athnaiz. Bi izen ditut.

Bi izen eta nortasun bakarra?Kontu interesgarria. Nik esan-go nuke beste hizkuntza bate-an ari garenean aldatu egitengarela pixka bat, baina ez nor-tasun bikoitza izateraino.

Ath maitemindu zen euskara-rekin?Bai. Euskal Herriko neska batezagutu nuen, euskal gramati-kaz hitz egin zidan eta maite-mindu egin nintzen. Gramati-kaz ala neskaz? Bi gauzak.Filologoa naiz eta asko maiteditut hizkuntzak.

Zer dauka euskal gramatikakzu horrela harrapatzeko?Alde batetik, aditz sistema etadeklinabidea. Baina beste hiz-

kuntza batzuetan ere badaudehorrelako gauzak. Baina, batezere, sintaxia azpimarratukonuke. Euskarak bluetooth-adaukala esango nuke. Osagaiguztiak konfiguratzen ditugu-nean, esaldiak oso modu libre-ak egin ditzakegu. Ez da gauzabera esatea “amak umea mai-te du” edo “umea maite duamak”. Eta euskaraz oso modunaturalean egiten ditugu ho-rrelakoak. Gazteleraz, frantse-sez eta beste hizkuntza ba-tzuetan kableak daudelaesango nuke eta, ondorioz,esaldien hurrenkera nahikofinkoa izaten da, barrokoa etakorapilatsua. Euskararenabantailetako bat hori da,bluetooth-a duela; kablerikgabe erabiltzen da eta esaldie-tan askatasun handia dago ña-bardura asko eta asko sartzekomodu oso naturalean. Euska-raren ezaugarririk interesga-rrienetako bat iruditzen zait.

Euskara eta abantaila aipatudituzu esaldi berean. Norma-lean, euskara eta zailtasunahitzak aiseago elkartzen dira. Horren inguruan bi gauzaesango dizkizut. Batetik, gauzaguztiak egitea da zaila. Edo-zein gauza ondo egiteko den-bora eta gogoa behar ditugu.Askok pentsatzen dute, “eus-kara ikasiko dut urtebetean”.Ba, ez, ez duzu lortuko. Fran-tsesa ere ezin da urtebeteanikasi, nahiz eta gaztelaniatikgertu egon. Bigarrenik, lehenesan bezala, euskaraz osagaiguztiak konfiguratu behar di-tugu; deklinabideak, aditzak...Baina hori egin ondoren, aska-tasuna dugu, ñabardurak adie-razteko modu xumeak baititu.

Gogoa eta denbora. Non ikasiduzu euskaraz? Euskaltegietan, barnetegietaneta lagunartean. Lagunen la-

«Euskarakbluetooth-a

dauka; kablerikgabe erabiltzen

da eta esaldietanaskatasun handia

dago»

ARITZ BRANTON

Booktegi.eus euskarazko liburuak dohainik

eskaintzen dituen plataforma digitala da.

Oraintxe bete dira sei hilabete martxan

jarri zenetik eta Aritz Branton da

bultzatzaile nagusia, duela hamabi urte

euskararekin harrapatuta geratu zen

filologo eta itzultzailea.

[email protected]

OGIBIDEZ ITZULTZAILEA,PASIOZ EUSKALTZALEA

hutsa

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 22 / 23

guntza oso-oso garrantzitsuada euskara ikasteko orduan; ezbakarrik lagun minena, gizar-tearena orokorrean baizik. Niklaguntza jaso dut eta jasotzenjarraitzen dut etengabe euska-rarekin. Laguntza hori jaso-tzea oso ederra da eta zor txikibat dudala sentitzen dut. Neu-rri batean Booktegi proiektua-rekin ekarpen txiki bat eginnahi izan dut.

Euskaraz ikasteko eta bizitze-ko inguruko laguntza nabar-mendu duzu. Aldiz, askotanentzuten da bestelakorik:Euskal Herrian lasai asko bizizaitezkeela euskararik gabe. Euskaldunek lagundu didate,noski. Baina gaur egun badau-de euskarara gerturatzeko bi-deak. Donostian, esaterako,Bagera Elkartea aipatuko nu-ke. Sekulako laguntza emandit ikasteko prozesuan. Badau-de euskarara hurbiltzeko mo-duak. Gainera, euskaldun batilaguntza eskatzen badiozu, be-ti eskaintzen dizu.

Hizkuntzak badu osagaiemozional garrantzitsua. Eus-kararen ahulezia egoerarenondorioz, euskaldun bati eus-karaz zuzentzen zarenean,konfiantza berezia sortzen da,zuzena eta berehalakoa.

Hori proiektu batzuetangarbi ikusten da, Bookteginesaterako. Idazleak beti prestdaude ekarpenak egiteko,haien lana musu-truk eskain-tzeko, grabaketak egiteko,emanaldietan parte hartzeko,irakurraldiak egiteko...

Euskararen gaineko ikuske-ra oso baikorra igartzenzaizu. Ohituagoak gaudeeuskararen ahultasunazhitz egitera, bere kontrakoerasoak salatzera... Negar egitea libre da, baina ne-garrak ez digu laguntzen. Hala

ere, garrantzitsua da egoerazein den eta zailtasunak zein-tzuk diren jakitea. Eta handiakdira. Are gehiago, une hau osolarria iruditzen zait euskalgin-tzarako. Baina gauzak egiteabadago, argi eta garbi.

Zergatik diozu euskalgintzakune larria bizi duela? Adibide garbi bat jarriko dizut:politikarien euskara erabileraGasteizko Legebiltzarrean. Pe-nagarria da, oso-oso baxua.Azken datuek ere garbi esatendute erabilerak behera eginduela. Eta uste dut inork ez da-kiela nola konpondu egoera,nora biratu. Baina bira horierabat beharrezkoa da.

Gatozen Booktegi proiektura.Zer da? Plataforma digitala da eta ber-tan euskarazko liburuak doaneskaintzen dira. Bi gauza ikusinituen; batetik, liburu elektro-nikoa oso gutxi erabiltzen delaeuskal munduan, nahiz etahori aldatzen ari den pixkana-ka. Eta, bestetik, euskarazko li-buru on pila bat apaletanahaztuta daudela, eta pena da.Horregatik pentsatu nuen bigauza horiek uztartzea eta ara-zoak abantaila bihurtzea.

Batetik, Booktegik ahaztutadauden liburuei bigarren ibil-bide bat eskaintzen die. Beste-tik, liburu berriak eta bildumaberriak ere izaten ditugu. Ge-nero desberdineko liburuakizaten ditugu eta baita adindesberdinei begirakoak ere;saiakera, iritzi artikuluak, dra-ma, poesia, prosa...

Booktegi dohainik da. Nolafinantzatzen da?Nire apustu pertsonal bat izanda, baita ekonomikoki ere. Di-ru laguntzak eskatu ditut etaerantzunaren zain nago. Be-harbada etorkizunean besteArgazkiak: Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

herritarrak

bide batzuk topatuko ditugu...ikusiko da. Harpideak badau-de, baina doakoa da harpideegitea. Posta elektronikoaemanda nahikoa da. Dena daerraza eta jendearengana erraziristeko modukoa.

Nola funtzionatzen du? Bi motako erabiltzaile daudelaesango nuke: irakurleak etaidazleak. Irakurleentzat osoerraza da. Booktegi.eus webgu-nea bisitatu, nahi duten libu-rua aukeratu, sakatu, deskar-gatu eta irakurri. Nahi badute,harpidetzeko aukera dago, do-an, gure buletinak jasotzeko.Liburuak hiru formatu digita-letan eskaintzen dira; PDF,iPub eta MOBI, edozein irakur-lek edozein irakurgailutan ira-kurtzeko aukera izan dezan. Idazleei dagokionez, beren

lan bat eskaintzeko interesabadute, gurekin harremane-

tan jarri besterik ez dute eginbehar. Bi baldintza nagusidaude Booktegin argitaratze-ko: euskarazko lana izatea etakalitatezkoa izatea. Kalitatez-koa zer da? Euskara txukune-an idatzia izatea. Idazle batek lan bat bidal-

tzen digunean, garbiketa bategiten dugu; formatuari dago-kionez, batzuetan ortografiaridagokionez–gutxitan–, azalberria egiten diogu eta batzue-tan baita hitzaurre bat ere.

Lehendabiziko sei hilabeteo-tan, zein zenbaki utzi ditu Bo-oktegik? Sei hilabetetan 6.700 bisitariizan ditugu. Bisitak, berriz,35.000 inguru. Horrek esannahi du lagun asko itzuli egi-ten direla. Deskargei dagokio-nez, 8.000 inguru izan dira.Une honetan 60 bat liburu di-tugu eta horiekin batera 15 bat

bideo-elkarrizketa idazleekin.Asmoa da aurrerantzean libu-ru bakoitza egilearen bideo-el-karrizketa batekin eta irakur-keta batekin argitaratzea. Unehonetan 360 harpidedun dituBooktegik.

Idazleentzat ere erakustoki ederra da. Izan ere, hainbestelan geratzen da apaletan hau-tsa hartzen...Bai, zalantzarik gabe. Esan be-zala, hiru motako liburuak ate-ratzen ditugu eta horietako batahaztutako lanak dira. Bookte-giren parte garrantzitsua dira.

Proiektuak sei hilabete beteditu eta ospatzeko Literatura-Loturak emanaldia antolatuduzue urriaren 9an, Donos-tiako Koldo Mitxelenan. Bai, ospakizun bat izango da,proiektuaren jendaurreko le-hen aurkezpena. 19:00etan ha-

siko da eta sarrera doakoaizango da. Parte hartzaileakhonakoak izango dira: Ane La-baka, Antonio Casado de Ro-cha, Gari Berasaluze, GonzaloEtxague, Harkaitz Cano, LeirePalacios, Mikel Martinez, PatxoTelleria eta Uxue Alberdi. Gau-za dibertigarria eta entreteni-garria izatea nahi dugu eta se-guru hala izango dela, partehartzaileen zerrenda ikusi bes-terik ez dago. Dena ezin dutkontatu, sorpresa politak izan-go dira-eta. Literaturarekin on-do pasatzeko eta idazleekin go-zatzeko momentua izango da.

Literaturaz gozatzeko mo-mentuak aipatu dituzu. Ira-kurzaletasunak ez ditu garaionenak bizi. Uste dut betidanik irakurtze-ak irudi txarra duela. Askotanpentsatu izan da oso gauza so-lemnea, serioa eta aspergarria

dela. Kasu batzuetan izan dai-teke, baina ez guztietan noski.Langa hori gainditzea garran-tzitsua da. Espero dut hemen-dik gutxira Booktegik ere par-te hartzea irakurzaletasunasustatzeko ekimenetan. Fun-tsean, Booktegiren bi asmonagusiak jendea irakurtzeraeta idaztera bultzatzea dira.Berdin zaigu bidea, baina hel-buruak horiek dira.

Idazleentzat argitaratzeko to-ki bat ere izan nahi du. Bai, zalantzarik gabe. Askotanez da erraza paperean argitara-tzea eta Booktegik aukera horieskaini nahi du. Gainera, bereformatuagatik, posible da Bo-oktegin ipuin bakarra argitara-tzea, ez du zertan bilduma osoaizan. Duela gutxi, esaterako,Iban Zalduaren ipuin bat plaza-ratu dugu, ipuin bakarra da etaaurretik argitaratu gabea.

Irakurtzeak zer ematen diopertsonari? Ia dena. Beste mundu batzukezagutzeko aukera, esaterako.Hausnartzeko moduak, senti-tzeko moduak, besteen ikus-puntuak ezagutzeko aukera,ondo pasatzeko arrazoiak,abenturak, paisaiak, pertsonaiainteresgarriak... horiek guztiakematen ditu irakurketak. Eta patxada ere ematen du.

Edozein irakurketak gure bar-ne mundua itzali eta piztu egi-ten du aldi berean, ingurukomundutik apartatu eta bestedimentsio batera eramatengaitu. Irakurtzeak gauza askoematen dizkigu eta, era bere-an, exijitu ere egiten ditu, ba-tez ere arreta eta irudimenaeskatzen dizkigu. Liburu batirakurtzean gure parte hartzeabehar-beharrezkoa da. Horre-gatik, liburu batekin ondo pa-satzen dugunean esperientziaoso sakonekoa izaten da.

«Erraza da.

Booktegi.eus

webgunean sartu,

nahi duzun liburua

aukeratu, sakatu,

deskargatu eta

irakurri. Liburuak

hiru formatu

digitaletan

eskaintzen dira;

PDF, iPub eta

MOBI, edozein

irakurgailutan

irakurri ahal

izateko»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 24 / 25

Eraso sexista bakoitza, hilketa anker bakoitza, puntu beltz

batez markatuko bagenu, mapa belztuko litzaiguke berehala.

Txintxeta beltz gehiago jartzeko tokirik ez genuke izango

konturatzerako. Hogei urtera iristen ez den emakumea bere

etxean bertan bortxatu dutela esan dute albisteek goizean

goiz eta eguna mikaztu zaigu eguna abiatu baino lehen. Mal-

dizioren bat, amorrua, pena. Berrogei urte inguruko beste

emakume bat labankadaz hilda agertu dela jakin eta hotzak

gorputza zeharkatu digu, oinetatik zuzen leporaino. Listua

tragatu dugu. Beste bat. Senarrak bortizki kolpatzen duen

emakume horren berri ere kontatu digute. Jipoi latzak sufritu

ditu urte askoan. Aurpegian koska egiteraino egin dio eraso.

Amorrua, haserrea, nazka. Kalean bortxatzen saiatu direnak,

sexua izatearren dirua eskaini dieten adin txikikoak... Hori

guztia oraindik ere amaitu ez den aste honetan. Kalera atera

eta oihu egiten dugu barruan mina sentitzeraino, minututan

kontatzen diren isiluneetan. Eta berriz gure martxara, hurren-

gora arte.

Nazkatuta, amorratuta, triste, larrituta gaude. Baina espero

dut ez garela ohituta egongo. [email protected]

EZ OTE GARA OHITZEN ARI

Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,
Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Lau urtean behin izaten da bi-surtea, lau urtean behin izatendira hauteskundeak eta lau ur-tean behin izaten da Euskal He-

rriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.Baigorrin hasi zen irailaren 23an etaabenduaren 17an bukatuko da Barakal-doko BECen. Bertsozaleok ongi gogoan izaten du-

gun data izan ohi da finalarena. Bainabada udazkeneko asteburuetako pla-nak txapelketaren arabera antolatzendituenik ere, kanporaketa guztietarafin-fin joateko.

Txapelketa hasi aurretik galdetzenaritzen gara ea nork irabaziko duen.Baina badakigu edozer gerta litekeela,ez finalean bakarrik, baita final laur-denetan eta finalerdietan ere. Bertso-zale Elkarteak banatzen duen liburux-kako xehetasun guztiak buruz ikastenditugu: bertsolari bakoitzaren ibilbi-dea, gai-jartzaile eta epaileen izenak,fase bakoitzean egin beharreko arike-tak, kanporaketa bakoitzaren lekua etaordua. Bertsolariekin batera gozatzeneta sufritzen dugu. Inguruan partehartzen duen bertsolaririk baldin ba-

dugu, lasaiago edo urduriago entzutendugu bertso saioa. Egurrezko aulki ka-rratu deserosotik bultza eginez pasa-tzen dugu saioa. Barrutik, bertso ba-koitzean aurrera egiteko, ez erortzekoesango diegu, eta txalo bakoitza es-kuak lehertu arte joko dugu. Bertsola-ririk gabe ez dago txapelketarik, eztabertsozalerik gabe ere. Denen arteansortzen den magiak egiten du posibleEuskal Herriko Bertsolari TxapelketaNagusia besteak beste. Udazken-neguparteko frontoi izoztuak berotzen di-tuen magia hori bera. •

hutsa

Magia

Mirari Martiarena

hutsa

Berrogeita zazpi gatibuk ihesegin dute Atzerritarrak Barne-ratzeko Zentrotik, Aluchen,Madrilen. Matxinatu eta, sa-

rrerako atea bertan behera botatako-an, alde egin dute etorkinentzako kar-tzelatik . Arr iskuz beteriko bidaiabatek eraman zituen jaioterritik espe-txe horretara; orain, azkenik, bizimo-du duin eta libreagoa dute eskura.Urriaren 1a da eta ohi baino poliziagutxiago dago erresumaren hiribu-ruan. Agian horregatik, edo horren be-

rrik izan gabe ere, ezohiko erraztasunhandiarekin saihestu dituzte preson-degiko segurtasun neurriak. Gertaerakez du apenas oihartzunik izan igandehorretan bestelako kezka batzuk di-tuzten hedabideetan.Zer pentsatuko ote zukeen iheslari

horietako batek egun horretako albis-teak ikusitakoan? Nola azaldu Katalu-niako herritarren aurkako bortxakeriapoliziala gisa bertsuko gogorkeria bereharagi-hezurretan pairatu duen horri?Nola ulertarazi Espainiara sartzen aha-

legintzeagatik jazarpena, Poliziarenbortizkeria eta eskubide urraketakbesterik ezagutu ez dituen horri Espai-niatik atera nahi izateagatik antzekoindarkeria erabili dutela estatu berekoindar errepresiboek erreferendum ba-tean bozkatu nahi duten herritarrenkontra? Nola azaldu logika horren ilo-gikotasuna? Etorkin baten galderak albistegi ba-

ten aurrean. Ez dago argituko ditue-nik, Espainiako historia kontraesanbaten historia baita. •

0hutsa

Etorkin baten galderakKoldo Sagasti

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

herritarrak

Nabarmenke-ria hutsa daManu Ben-dala euskal-duna delaesatea. Hala

da, argi eta garbi, munduanbeste asko legez, baina Manu ezda ohiko euskalduna, betidanikhemen bizi izan diren horieta-

koa, alegia. Sevillar honek eus-kaldun izan nahi eta erabakizuen. Hartarako, euskara ikasizuen, eta gaur egun irakatsi ereegiten du; bertsotan hasi zen,eta bertso-ipuinak prestatu etahaurrei kontatzen dizkie. Za-lantza izpirik gabe, euskaldunada Manu, maitasunez, gogoz,grinez.

Gasteizko Arana AEKren eus-kaltegian topatu dugu goizekoeskolak bukatzear, eta istoriopolit bat kontatu digu: berea.Orain dela bederatzi urte etorrizen Euskal Herrian bizitzera.Ordurako, lehen aldiz 23 urtere-kin, bertan egona zen, inoizudalekuetan lan egiten. Eta le-hen momentutik «maitemin-du» egin zen euskal kulturare-kin, giroarekin, jendearekin.Aurreiritzi asko aldatu omenzituen eta «harrapatuta» gera-tu zen. «Kanpotik ikusita, kon-tatzen dizutena entzunda, usteduzu dena zuria edo beltza de-la», dio. Berehala iruditu zitzaion ezi-

nezkoa dela euskara Euskal He-rririk gabe eta Euskal Herriaeuskararik gabe ulertzea, eta,Mikel Laboaren kanta bat dakarhizpidera, Xalbadorren “Herriaeta hizkuntza” bertsoak, hainzuzen: «Herria da gorputza,hizkuntza bihotza». Gutxienezhizkuntzara hurbildu beharrasentitu zuela dio, euskal kultu-ra ulertzeko, eta luze gabe argizuen euskaraz bizi nahi zuela.Helburu horrekin jarraitzenduela dio, «beti baitago zerbaitikasteko». Ez du harroa ematen,eta hala dio berak, baina berebideaz harro sentitzen da, eus-karaz jakitea eta euskararen ar-loan lan egitea lortu duelako.Euskal Herrian luzaroan

egongo zen jakin gabe ere, eus-kaltegian, pisukideekin eta la-gunekin ikasi zuen, «kalean,hitz eginez». 2015ean Donos-tian lanean ari zela, eszedentziaeskatu zuen barnetegi baterajoateko, bere ikasketa proze-suari azken bultzada emateko.Esperientzia hori bizi nahizuen, erabat euskaraz bizitzeko. Iaz Glotodidaktika ikastaroa

egin eta AEKn irakasle hasi zen.Lehendik ere bazuen eskar-menturik irakaskuntzan, Sevi-llan irakasle ikasketak egin zi-

tuen-eta, hezkuntza bereziarenadarrean. Autismoaren arloanlan egin izan du, Sevillan, Eus-kal Herrian, eta, ikasturte batez,Perun. Herrialde hartatik itzulizenean, Sevillan ezer finkorikez zuenez, Euskal Herrira etorrizen, hemen «zerbait egiteko»aukerari eutsita. Eta harrez ge-ro, hemen jarraitzen du. Neska-laguna hemengoa du, irakasleahura ere. Manuk dioenez, euskara lan-

bide izatea «oparia» da, «osokontu polita». Asko gozatu etaikasten ari dela dio eta, beste-tik, euskarak asko eman dionez,horrela «zerbait itzultzeko au-kera» duela. Gainera, bera zero-tik hasita, nolabait ikasleentza-ko eredu izan daitekeela dio,edonork euskara ikastea posi-ble den froga, alegia. Edonork,hizkuntzak ikasteko batere tre-bea ez omen den sevillar haubarne. Izan ere, amak maiz go-gorarazten omen dio institu-tuan ingelesarekin, latinarekinedo grekoarekin nahaste han-dia zuela. Berak dioenez, gakoagogoz ikastea da, ordea, «nahiduzulako». Zerotik hastea aldebatetik zailagoa izan daitekeeladio, neketsuagoa, eta berari be-larria moldatzea kostatu zi-tzaiola dio; baina, bestetik, berakonplexurik gabe hasi zela. Bis-tan da Manuk bizkor eta sendoikasi duela, baina «espero bai-no mantsoago», berak dioenez.

BERTSO-IPUINAK

Donostian eta Pasaian bizi izanda zenbait urtez, eta duela biGasteizera joan zenean, euskaraikasketak bukatuta –EGA bar-ne–, bertso eskolan hasi zen, ba-tetik bertsozalea zelako eta bes-tetik euskaraz gehiago hitzegiteko lekuren baten bila. Etabertso mundura sartu zenean,konturatu zen inguru horretan«benetan euskalduna» senti-tzen duela bere burua. Bertso-

infraganti

Bederatzi urte baino ez dira Manu Bendala Sevillatik EuskalHerrira etorri zela, eta, euskara ikasteaz gainera, irakatsi ereegiten du euskaltegi batean. Bertsolaritzak erakarrita,mundu horretan «benetan euskaldun» sentitzen du bereburua. Bertsoa eta ipuinak uztartzea bururatu zitzaion,haur askok biziki eskertzen dutena.

MANU BENDALA

Manu Bendala, bertso-ipuin kontalari sevillarra. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 28 / 29

tan zuzenean euskaraz atera-tzen omen zaio sormenarenfruitua. Bertsoa oso lagungarriizan omen du burua azkartzeko.Bertsotan hasi zenean, ipuin

kontalaritza eta bertsoa uztar-tzea bururatu zitzaion. Eskole-tan, baina baita beste areto ba-tzuetan ere, haurrentzakoikuskizunak eskaintzen hasizen. Sevillan ere ipuin kontalariibili zen noizbehinka, eta auke-ra polita iruditu zitzaion ipui-nak bertsotan kontatzea. Iaz,Laura Lobato AEK-ko ikasle etairudigilearekin bertso ipuin batprestatu zuen, ikuskizun txikibat egiteko, eta haurren arteanarrakasta zuela ikusi zuten.Orain “Printze Txikia” molda-tzen ari dira, azaroan «kontatueta kantatzeko». Ikuskizun ho-rietako baten grabazio bat ikus-teko aukera izan du GAUR8k,“Marizipriztinek ez du zorione-

ko galeperrik nahi” ipuinarena,hain zuzen. Manuk Xabier Lete-ren “Habanera”-ren doinuanipuina kontatu eta kantatuahala, Laura irudi bat osatzendoa; haurrak, adi-adi.Gustura da-

go, eta nabarida. Gauza ba-tzuk faltan bo-tatzen ditu,esate baterakofamilia eta be-tiko lagunak,baina oso zor-te ona izanomen du he-mengo kuadri-llarekin, giroa-rekin... «Jakina,nire sorlekua han dago, niresustraiak, baina argi daukatgaur egun berriz aukeratu be-har izanez gero, berriz etorrikonintzatekeela. Gaur egun behin-

tzat hauxe da bizi nahi dudanlekua, sustrai berriak sortu nahiditudan lekua».

EUSKALHERRIKO ENBAXADORE

Bizpahiru hilean behin, Sevilla-ra joaten da.Eta gusturaegoten dahan ere. Fa-miliak eta la-gunek batezere Manuren bidez ezagu-tu dute Eus-kal Herria. Sekula ez

omen du se-villar azentunabarmene-

girik izan, baina, Sevillara joa-ten denean, hemengo azentuaduela esaten omen diote: «Peroóyete, si pronuncias todas laseses, hasta las finales!». Baietz

dio, nabaritu duela; nolanahiere, han hiru egun pasatuta, le-hengo hizkerara itzultzen daarazorik gabe. Hango kuadri-llak badakizki euskarazko zen-bait hitz eta esaera, Manuk ira-katsita, jakina, harro aitortzenduenez: «Batzuetan enbaxado-re sentitzen naiz». Eta gustukoadu, esate baterako politikaz hitzegitean, hemengo hainbat kon-tu argitzea, batez ere familiaeta lagun artean. Bada buruajan diotela esaten dionik ere,eta inoiz zerbait mingarriagoaere, baina salbuespenak dira.Bere lagun batzuk Euskal Herri-ra etorri izan dira inoiz etahaiek ere giroarekin eta jendea-rekin gogobeteta itzuli direladio, eta, bertsolaritzarekin, lilu-ratuta. Berak gauza bera sentituzuen Txapelketa Nagusiko fina-lean: «15.000 lagun bertsoakentzuten ikustea demasa da,horregatik gustatzen zait kan-poko jendeari azaltzea». Euskara hizkuntza berezia

iruditzen zaio, eta azaldu egindu: «Gauza bat da hizkuntzabat jakitea eta beste bat bizi-tzea, eta hizkuntza baten bidezbizitzea. Oso polita iruditzenzait leku txiki batean hizkun-tzari eusteko, maitatzeko eginden ahalegina; ikaragarria da».Paradoxikoa dela dio «ahalegi-na» esan behar izatea, ez litza-tekeelako ahalegina izan behar,baina aldi berean zerbait politadela. «Nik esaten badut euskal-duna naizela, berdin da nonsortu naizen; euskalduna naizeuskaraz bizitzea erabaki duda-lako. Euskara da euskaldun egi-ten gaituena, eta nire kasuanhalaxe da. Nire ama hizkuntzagaztelania da, oso ondo, ni sevi-llarra naiz, eta harro nago sevi-llarra izateaz, andaluzista naiz...baina euskalduna ere banaiz,nik erabaki dudalako». •

Manu Bendala, AEKren Gasteizko Arana euskaltegian, eskolak ematen. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

hutsa

Bertsotan hasi zenean, ipuin kontalaritza etabertsoa uztartzea bururatu zitzaion. Eskoletan,baina baita beste areto batzuetan ere,ikuskizunak eskaintzen hasi zen sevillarra

Xabier Izaga Gonzalez

Xalbadorren «Herria eta hizkuntza» bertsoakdakartza hizpidera. Gutxienez hizkuntzarahurbildu beharra sentitu zuela dio Manuk, etaluze gabe argi zuen euskaraz bizi nahi zuela

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa D

urangoko Udalak Beni-ta Uribarrena Bollainmilitante antifaxistadurangarrari parke ba-ten izena eman dio os-tiralean, urriaren 6an.

Uribarrena 1937an ume moduanebakuatu zuten, faxistek Durangobonbardatu eta gero. Naziek Fran-tzia okupatu zutenean, Uribarrenakerresistentzian parte hartu zuen.Atxilotu zutenean, Ravensbrück kon-tzentrazio zelaira deportatu behar zu-ten. Orduantxe Frantzia askatu zuteneta, zorionez, Uribarrenak ez zuen ze-lai hura ezagutu. Bertan, baina, berelaguna izango zen Neus Catala PSUC-eko kidea zegoen. Aurreko astean,urriaren 1ean, Catalak Kataluniarenindependentziari buruzko erreferen-dumean botoa eman zuen, 102 urtere-kin. Catalak bere izeneko kalerik ezduela uste dut. Uribarrenak ere ez zu-keen izango, kale izenak ipintzekokuota femeninorik egongo ez balitz:•«Durangoko kaleetarako emaku-

me izenak proposatzeko deia egin du-te: Berdintasun Kontseiluaren moziobati esker, emakume eta gizonen ize-nak dituzten kaleen kopurua pareka-tzeko konpromisoa hartu zuen Uda-lak» (“Anboto”, 2015/03/ 26).Kale izendegia feminizatzeko ahale-

gin horri esker, justiziagatik bizitzaeman zuten andreen izenak ezagutu-ko ditugu. Neus Catalaren antzera,Kataluniako urriaren 1eko erreferen-dumean parte hartu zuten andreenirudiak hedabideetara zabaldu ziren.Komunikabideetan, emakume edade-tuei eraso egitea krudelagoa izatea le-poratu diote Poliziari:•«Atrapadas en el remolino de la

edad: El edadismo es una discrimina-ción por razón de edad que sufren lasmujeres» (+Pikara-Eldiario.es ,2017/01/ 25).

Andre horiek pena eragiten digute-nean, konpromiso politikorako gaita-suna kentzen diegu. Gure erreferen-tziak diren emakumeen irudiek haienadina ezkutatzen dute. Angela Davis-ek ile urdina du (73 urte ditu eta!), bai-na gaztaroko militantziaren ikono be-zala agertzen jarraitzen du, i leabeltz-beltz duela. Kate Milletten ka-suan ere, ile urdinik gabeko argazkiakikusi ditugu. Hilberriaren tituluan 82urte zituela dioten albisteetan ere,gaztaroko argazkiak ipini dituzte ho-nakoek: “La Vanguardia” (Katalunia),“El País” (Espainia), “The Guardian”(Erresuma Batua) eta “The New YorkTimes” (AEB), besteak beste.

Adineko andreak gazte irudikatzeajokabide sexista den edo ez ebaz-teko, hedabideek gizonekin jarrai-tzen duten ereduari erreparatu be-har diogu. Iaz hil zen Fidel Castro (90

urte) gazte irudikatu zuten “TheGuardian”-ek (Erresuma Batua) eta“The New York Times”-ek (AEB). “LaVanguardia”-k (Katalunia) eta “El Pa-ís”-ek (Espainia), aldiz, Castro edade-tua azaldu zuten. Azken horri dago-kiola, hildako gizonak “El País”-en ezdira gazte agertzen, duten adinarekinbaizik: Santiago Carrillo (PCE), Ma-nuel Fraga (faxista, AP eta PP) etaAdolfo Suarez (frankismoko Movi-miento Nacional delakoaren azkenidazkaria eta frankismo osteko lehenpresidentea). Suarez, baina, ez zen hilzenean zuen adinarekin agertu, az-ken urteotan ez zuelako argazkirikeman gura izan. Hala ere, “El País”-ekharen bizitza publikoko azken irudie-tako bat argitaratu zuen eta ez gazta-rokorik. Adineko emakumeek ez dutekonpromiso politikorik alboratu. Jen-darteak ez ditu “atsoak”, baina, eragilesozialtzat hartzen. •

Gure erreferentziak diren emakumeen irudiek haien adina ezkutatzen dute.

Adineko emakumeengaztaroko argazkiak

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanEHUko irakaslea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

2017 | urria | 7

GAUR8• 30 / 31

Juantxo EGAÑA

KEYSTONE

BIZKAIKOMEATZARIAK,1934KO URRIKOGREBAN 1934ko iraultza ez zen euskal lurralde guztie-tan berdina izan. Urriaren 5etik 12ra bitartekoastean greba iraultzailea aldarrikatu zen, beste-ak beste sozialistek eta komunistek deituta. Gi-puzkoan urriaren 5ean aldarrikatu zen greba etaArrasate eta Eibar bezalako herrietan eraginhandiagoa izan zuen. Grebalariek armak hartuzituzten herri horietako zenbait fabrikatan, bes-te fabrika batzuk eta udaletxeak bereganatuz.Halaber, Guardia Zibilaren kuartelei eraso zie-ten. Ia 40 hildako izan ziren. Eraso Guardien ka-mioi batek donostiar bat harrapatu eta hil eginzuen. Pasaian, Armadak sei grebalari hil zituen.Bizkaian ia 3.000 meatzarik ekin zioten grebari;Barakaldon, Sestaon, Portugaleten, Erandion,Gallartan eta beste herri batzuetan liskarrakizan ziren grebalarien eta Guardia Zibilaren etaArmadaren artean. Bilbon hamabost langile hilziren Armadaren tiroen ondorioz. Nafarroan lan-gile bat hil zen, Altsasun, Guardia Zibilak tiroka-tuta. Zenbait herri eta hiritan grebak urriak 11raarte iraun zuen, eta Bizkaian 15era arte luzatuzen. Bizkaiko meatzari talde bat ageri den ar-gazkia ez dakigu non egina den, erreferentziabakarra data da: 1934ko urria. Bere sasoianKeystone agentziak banatu zuen.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · Herrian baiKatalunian ere, beste gauza askorekin ger-tatzen den bezala, bizitza- ... martxan. Eta herri batek horrelako determinazioa erakusten duenean,

97

71

88

76

75

00

1

71

00

7