23

Click here to load reader

Mosaiko Eta Teselazioak Lana

  • Upload
    amaiaam

  • View
    5.163

  • Download
    60

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

1. MOSAIKOAK

DEFINIZIOA

Mosaikoa, plano bat pieza batzuen bidez estaltzen dugunean sortzen da. Pieza hauei teselazioak deitzen zaie eta hauen artean ezin da zati librerik geratu, horretarako, erpin batean batzen diren angeluen gehiketa 360 gradukoa izan beharko da.

HISTORIA

Lehenengo mosaiko ezagunak Asian txikian eta antzinako Txinan aurkitu ziren harkoskorrezko marrazki sinpleak dira. Denboraren poderioz, irudiak findu egin ziren. Xehetasun handiagoa lortzeko harkoskorrak oso hurbil ipintzen ziren, haietariko askok kolore eskala

handitzeko margotzen ziren eta ondoren bornuak berunarekin nabarmentzen ziren.

Antzinako Greziarrak harkoskorrak erabiltzen hasi ziren lurzoruak estaltzeko. Aztekak, harri bitxi eta baliotsuekin estaltzen zituzten objektu zeremonialak. Ponpeian, espazio sentsazioa transmititzeko erabiltzen zituzten mosaikoak. Bizantziar elizak, berriz, ikono eta eszena erlijiosoei buruzko mosaiko liluragarrietaz bete zituzten.

Konkistak, merkataritza eta erlijioak inperioak handitu zituen eta honekin batera mosaikoen eskaerak izugarri areagotu egin ziren. Artisauek bidaiatu eta teknika berri asko ikasi zituzten, denborarekin hobetuz joan zirenak, azkenean mosaikoa mundu osora zabaldu arte.

Erromatarrek mosaikoari bultzada berri bat eman zioten, Erromatar inperioaren zabalkuntzaren eraginez lurzoruen apainketaren eskaria

1

8.JARDUNA:MOSAIKO ETA TESELAZIOAK

Page 2: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

handitu baitzen, eta apainketa forma honen erabilerak izena hartu zuen. Gaur egun, oraindik kontserbatzen dira mota eta gai desberdineko mosaikoak: eguneroko bizitzako eszenak, txorien azterketa eta beste animalia batzuena, diseinu abstraktuak etab.

III. mendean, mosaiko askok irudi sakratuak biltzen zituzten eta orduan izan zen beirazko eta urrezko teselaren erabilpena sortu zenean, aurreragoko lehenengo kristauek menperatuko zuten teknika.

MOSAIKO TRADIZIONALEN MOTAK

MOSAIKO ERROMATARRA:

Material gogorrekin egindakoa, normalean marmola, galtzadarako egokia izatea egiten duena. Material honen kolore ezberdineko zati txikiak (tesel irregularrak) ipintzean datza, balore handiko marrazki apaingarriak lortuz.

MOSAIKO ZERAMIKOA :

2

Page 3: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

Forma erregularreko piezekin egiten da batez ere. Gehien bat horma, zabai eta zutabeentzako estalduratzat erabiltzen da. Honekin ez dira galtzadak egiten, materiala (zeramika) ez baita gogorregia. Modernismoan gehien bat erabilitakoa dugu mosaiko zeramiko hau.

MOSAIKO VENEZIARRA:

Edertasun handiko metodoa da, Venezia inguruko fabriketatik sortutako beirazko tesel erregular eta opakoekin egiten dena. Material garestiz eta koste handikoaz egiten denez, tradizionalki mosaiko txikietan eta estaldura bertikaletan erabilia izaten da.

MOSAIKO MOTAK (teselen araberakoak)

Mosaikoak hiru motakoak izan daitezke, erabiltzen diren teselen (piezen) arabera: erregularrak, semirregularrak eta irregularrak.

MOSAIKO ERREGULARRAK :

3

Page 4: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

Sinpleenak dira eta bertako teselak poligono erregular batez osatuta daude, hiruki aldekidea, karratu edo hexagono erregularra izan daitekeenak, beraz guztira hiru mota daude.

MOSAIKO SEMIRREGULARRAK :

Poligono erregular bat baino gehiagorekin (hiruki aldekidea, karratu edo hexagono erregularra) osatutako mosaikoak dira, beraz zortzi mota desberdin aurki ditzakegu:

- Hiruki eta laukiekin.- Hiruki eta hexagonoekin.- Hiruki, karratu eta

hexagonoekin.- Etab.

MOSAIKO IRREGULARRAK:

Poligono erregularren eraldaketaz sortuak diren poligono irregularren bitartez osatutakoak dira, hortaz mosaiko konbinazio asko egon daitezke. Adibidez hiruki, koadrilatero eta pentagonoekin egindakoak.

4

Page 5: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

2. TESELAZIOA

DEFINIZIOA

Mosaikoa osatzen duten piezak dira eta forma anitzekoak izan daitezke.

MOTAK

Bi motakoak daude; erregularrak eta irregularrak. Teselen motaren arabera mosaikoa sailkatu egiten da.

TESEL ERREGULARRAK

Azalera laua estaltzen duten poligonoak dira, hau da, hiruki aldekidea, karratua eta hexagonoa. Adibidez:

Hiruki aldekidea tesel moduan erabilita lortzen den mosaiko erregularra.

Karratua tesel moduan erabilita lortzen den mosaiko erregularra.

Tesel hexagonala erabilita lortzen den mosaiko erregularra.

5

Page 6: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

TESEL IRREGULARRAK

Teselazio mota hau poligono irregularrez osatuta dago.

NOLA ERATU TESEL IRREGULARRAK?

Oinarri moduan plano osoa estaltzen duen poligonoa hartuko dugu, zeinekin eraldaketa ugari egingo ditugun. Hau egiteko poligonoaren alde bat edo gehiago moztuko ditugu, gero norabide-aldaketak egiteko, beste kokaeran ipintzeko.Lortuko dugun poligonoak hasieran geneukan poligonoarekin bi ezaugarri berdinak izango ditu:

1.- Azalera eztaltzen jarraituko du.2.- Biek azalera berdina izango dute.

ADIBIDEZ:

Edozein angeluzuzen margozten da:

Alde luzeenetako batean eraldaketak egiten dira eta aldaketa hori beste alde luzeenera lekualdatzen da.

Geroago alderik laburrena aldarazi egiten da, aldaketa hori beste alde laburrean ere eginez.

6

Page 7: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

Azkenik, lortutako forma horrekin teselatuko da planoa, mosaiko bat sortuz.

- Hona hemen tesel irregularrekin osatutako mosaikoa.

3. Eranskinak

MOSAIKO ETA TESELAZIOA IKASLEEI HURBILTZEKO TRESNA ETA ARIKETAK.

HAUR HEZKUNTZA (2-6 URTEKO IKASLEENTZAT)

TANGRAM

Kasu honetan fase desberdinak erabiliko ditugu eta kontuan hartu behar da normalean espazioarekin arazoak dituzten haurrekin erabiltzen dela:

1.FASEA:

Lehendabizi, figura baten birproduzioa eskatuko dugu, eredua aurrean izanik, hau da, marrazkian argi eta garbi agertzen direlarik erabili beharreko piezak. Fase

7

Page 8: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

honetan lantzen duguna: ikus eta mugimenduzko koordinazioa, atentzioa eta orientazioa, eta estruktura espaziala.

2. FASEA:

Figuraren birproduzioa soluzioa eman barik. Etapa honetan paper garrantzitsua betetzen hasten dira bai ikus-pertzepzioa, eta bai arrazonamendu espaziala; aldi berean lehenengo fasean lantzen genituen aspektuekin jarraitzen dugularik, baina betiere modu konplexuago batean.

3.FASEA:

Figuraren birproduzioa soluzioa eman barik eta horren birsorkuntza inolako ikusmen-estimulurekin, hau da, memoriaz. Etapa hau konpexuagoa izaten da, zeren eta estrukturazio espazial sendoagoa eta aurreko faseetan aipatutako gaitasunak lantzea eskatzeaz gain, forma desberdinen ikus-memoria bultzatzen du.

Jolas honen ebaluazioa oso onuragarria izaten da, batez ere disgrafia (letra desegokia) arazoak dituztenentzat, idazmen egokiarekin lotura estua duten gaitasun desberdinak bultzatzen baititu, hala nola, espazioaren garapena edota ikus-koodinazioa.

MOSAIKOAK

Haurrak forma geometriko desberdinen piezak erabiliz, mosaiko bat sortzea du helburu jolas honek, kreatibitatea landuz besteak beste.

8

Page 9: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

D.B.H. (12-16 URTEKO IKASLEENTZAT)

9

Page 10: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

10

Page 11: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

11

Page 12: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

12

Page 13: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

13

Page 14: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

14

Page 15: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

15

Page 16: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

16

Page 17: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

17

Page 18: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

18

Page 19: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

19

Page 20: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

20

Page 21: Mosaiko Eta Teselazioak Lana

4. BIBLIOGRAFIA http://personal.telefonica.terra.es/web/imarti22/actividades/

actividades/mosaicos/marco_mosaicos.htmo http://psicopedagogias.blogspot.com/2008/01/el-tangram-un-

juego-y-una-potente.html www.adrada.es/infantil/psicofina.html www.grupoalmont.com.mx www.artehistoria.jcye.es www.mosaicdeco.com Taller de matemáticas en la E.S.O (ministerio de educación y

ciencia) http://sauce.pntic.mec.es/~ebac0003/descartes/mosaicos/

index.htm#obje wikipedia http://web.educastur.princast.es/ies/pravia/carpetas/recursos/

mates/recursos_2005/fotografia/ayuda9_archivos/fig9-13.gif www.oni.escuelas.edu.ar http://www.arteguias.com/imagenes2/mosaicosromanos1.jpg

GARAZI ALONSO AMAIA AGUIRRE

21