Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 923. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A
Buruaren aurrean ele, elearen aurrean i; buruari eraginda ere, zer den ezetz igarri!
Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Liburua.
Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).
ANNE
BAS
KARA
N
Liburuakmundu
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A berria
Azaroaren 30ean, gelako Eñaut Pottokak
urteak bete zituen. Ez geunden ikastolan,
baina gaur abestu diogu; koroa eta marrazkiak
egin, eta ederki pasatu. Orain, MANTANGORRItik
«aunitz urtez, Eñaut!!!» erran nahi diogu.
Zorionak, Katrin!! Atzo 6 urte betezenituen. Muxu handi-handi bat
Errenteriako familia guztiaren
partetik!!
Iholdi, 2 urte handi!! Ilargiaren etaeguzkiaren argitasuna eta maite
zaitugun matxo, besarkada bero eta
gozoak jaso ditzazula. Maite-maite,
aitona-amonak eta osaba Aitzol.
Zorionak, Bidatz! Dagoeneko 10 urte! Horrelako saltoeta brinkoekin alaitzen gaituzu! Etxekoen partez!
Zorionak, Annet, txikitxo hori!! Dagoeneko 2 urte betedituzu! Ondo ospatu zure eguna, eta segi horrelako alaia
izaten! Muxuak etxekoen partetik!
ZORiON AGURRAK
Zorion agurrak argitaratu ahalizateko, gogoan izan mezuakastearte arratsaldea baino lehenjaso behar ditugula. Asteartetikaurrera jasotzen diren mezuguztiak hurrengo astekozenbakian argitaratuko ditugu.
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Enekoitz Telleria Sarriegi
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Zorionak, Enara!
Hogei urte pasataJada hogeita batNeskatto hintzeneanOroitzen laztana.
Hamaika bizipenakTropelka ametsakHire barre politaAi ai ai aiGuretzat onena.
Jolastu huen askoPiano joleaAktoresa bikainaMaistra aparta.
Bizitza hasi bainoEz haiz oraindikanEspero dinagu denokAi ai ai aiiiiZorionekoa izan.
Orain dun aukereaOspatzeko berazUrteurren galantaOpariz betea.
Itzali argizerakHogeita bat denakMaite haugu benetanAi ai ai aiBetiko laztana.
MUNDUARI ADI DURANGOKO AZOKA
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A
Klikatu azokanHasi da Durangoko 55. Azoka. Osasunegoerak baldintzatutaegingo da, abenduaren8ra bitarte. Ez dagoerakusmahairik aurten Landakon.Produktuak dendabirtualean erosi ahalkodira, eta ekitaldiakInternet bidez ikusi.
ANNE
BAS
KARA
N
55.
AZOKA
Beste mugarri bat osatuko duaurten Durangoko Azokak, etainoizko bereziena izango da, ezbaita erakusmahairik egongoLandako Gunean. Osasun egoe-rak baldintzatuta egingo da 55.ekitaldia. Azokako produktuguztiak denda birtualean erosiahal izango dira (www.durango-koazoka.eus), eta desioen sas-kia osatu. Egitaraua osoa Inter-net bidez jarraitu ahal izango da.Bertatik bertara ere jarraituahal izango da, baina edukieramugatuarekin eta aldez aurre-tik erreserba eginda.
1.
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A berria
MUNDUARI ADI DURANGOKO AZOKA
BI ESPAZIO
Bi gune nagusi izango ditu azokakbost egun horietan: Plateruena KafeAntzokia izango da bata, eta LandakoGunea bestea. Hainbat diziplinatakoikuskizun eta ekitaldiak egongo dirahorietan: kontzertuak, solasaldiak,proiekzioak... Edukiera mugatua izan-go da. 50 eserleku izango ditu antzo-kiak, eta 80 ikuslerentzako lekuaegongo da Landakon. Erreserbak egi-teko aukera duela astebete bainogehiago zabaldu zen.
2.
BERRIA EREAZOKANUrtero bezala, BERRIA ere Du-rangoko Azokan izango da. Ho-nako hauek dira bertan salgaiizango diren nobedadeak:
BER61
44
3.
Musika izango da Plateruenako es-kaintzaren ardatza. Orotara, 37 musi-ka talderen kontzertuak eta aurkez-penak eskainiko dituzte bertan. Bes-teak beste, Bulego, Marlik, Zetak,Mikel Urdangarin, Korrontzi, Rafa Rue-da eta Gatibu taldeek hartuko duteparte. Landakon jarritako oholtzan,berriz, literatur solasaldiak eta li-buru aurkezpenak, eta irakurketadramatizatuak ere izango dira. Bai-ta azokarako propio sortuta bi eki-taldi ere. Atzo, Eñaut Elorrieta musi-kariak, Kirmen Uribe idazleak eta Ba-gara dantza taldeak sortutako piezataularatu zuten. Itxieran, berriz, MirenAmuriza bertsolariak, Amancay Gaz-tañaga aktore eta musikariak, AnttonTelleria aurkezleak eta Maite Arroita-jauregi Mursegomusikariak osatutakoikuskizuna taularatuko dute.
KONTZERTUAKETA BESTE
Urtero bezala, Ikasle Goizarekin hasi zenatzo Durangoko Azoka. Modu berezian,eta ia denek euren ikastetxeetatik, bai-na egitarau oparoaz gozatu ahal izan zu-ten 5 eta 16 urte bitarteko ikasleekwww.durangokoazoka.euswebgunean. TXIKIENEK (5 ETA 8 URTE ARTEKOEK),
Yogipuinak izeneko saioa izan zuten,Maite Arrese, Sara Arizmendi eta
Oihan Arizmendiren eskutik. Ikus-en-tzunezko saioa izan zen, eta hainbat
ariketa egin zituzten: arnasketa, pen-tsaera baikorra, erlaxazioa...8 ETA 12 URTE ARTEKOEK,berriz, Ma-rrazkiekin jolasean tailerrarekin gozatuzuten, Ainara Azpiazuren eskutik. Hain-bat ariketa egin zituzten: geometrialanduz animaliak marraztu, hitzak na-hastuz istorioak osatu...12 ETA 13 URTE ARTEKOEK, Euskal Edi-toreen Elkarteak antolatutako Liburubat egingo dut jardueran hartu zuten
4. IKASLEEN GOIZ BEREZIA
Pentsioen geroa. Eztabaida
sozial baterako gakoak.Jon Fernandez
185Azokan
izango diren ekoizleak Ezezagunerako bidaia.
Mundua, klima eta ekologia
krisian. Iñaki Petxarroman
Gure basoak. Gipuzkoako
basoak eta basoetako
landareak ezagutzeko gida.
BERRIA egutegia 2021BERRIA agenda (egunez eguneko ikuspegia)BERRIA agenda (asteko ikuspegia).
NOIZ IZAN ZEN LEHEN AZOKA?
1965eko urriaren 30ean, Durango-ko Andra Mari elizako arkupean. Zer aurrekontu izan zuen ordu-koak?45.587 pezetakoa. Guztira25 editoreren lanak aurkeztu zi-ren, 18 mahaitan jarrita.
Eta udaberrian ere egiten zenazoka? 1986, 1987 eta 1988 urte-etan, abenduko azokaz gain, uda-berrian ere azoka egin zen Duran-gon. Euskarazko disko eta liburuakaurkezten ziren bakarrik.
www.durangoko
Haurrak, azoka noiz irekiko zain, aurreko ekitaldi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A
852RRITASUNAK
636 liburu, 100 musikaproduktu, 4 aldizkari...
parte, eta 13 eta 14 urteko ikasleek bi-koizketa tailerra egin zuten Mixer talde-ko Yeray Varelarekin. DBHko ikasleek,berriz, Blender aplikazioren sekretuakezagutu zituzten Janire Iparragirrereneskutik.Ikasle Goizean parte hartu zuten guz-
tiek euren sorkuntzak sarera igotzekoaukera izango dute #IkasleGoizaDA tra-ola erabilita. Azokak euren lanak zabal-duko ditu.
5.
Durangoko Azoka Euskal Herri oso-ra zabalduko dute aurten. Osasunegoerak ezarritako edukiera etamugikortasun murrizketa kontuanhartuta, azokak erabaki du Zu non,
han DA! proiektua ere abian jar-tzea, Durangon bertan egongo di-ren jarduerez gain. Helburua daazoka kulturzaleengana gertura-tzea, aurten kulturzale guztiekezin izango dutelako Durangora bi-sita egin. Hori dela eta, kontzer-tuak antolatu dituzte Euskal Herri-ko zortzi herri eta aretotan: Amu-rrion (Burubio), Gasteizen (JimmyJazz), Bermeo (Kafe Antzokia), Bil-bo (Euskalduna), Ondarroa (Beiko-zini), Azpeitia (Sanagustin eta So-reasu), Donostia (Doka eta Daba-daba) eta Atarrabia (Totem). IparEuskal Herrian ez dute izan auke-rarik zuzenekorik antolatzeko,osasun egoerak ezarritako araueneraginez. Kontzertuak abendua-ren 5etik 8ra egingo dira, eta herribakoitzean bi eguneko egitarauapresatuta daukate. Guztira 32 tal-dek parte hartuko dute. Era berean, abenduaren 8tik ur-
tarrilaren 8ra arte, Zu non, han DA!
proiektuaren barruan, Euskal He-rriko hainbat liburu dendetan,Azokako produktuak egongo dirasalgai, modu presentzialean.
‘ZU NON, HAN DA!’
100Kultura
ekitaldiakorotara
NORK EGIN DU AURTENGO KARTELA?
Ane Pikaza ilustratzaile eta aktoreak egindakoa daaurtengo kartela. Bertan, kolorez jositako bihotz batirudikatu du paisaia grisaren gainean, TaupaDA! leloajarraituz. «Kultura mugimenduan dagoen zerbait delaazaleratu nahi nuen, egoera latzenetan ere kolorebiziz loratzen dena», azaldu du Ane Pikaza egileak.
SORMEN BEKA, NORI?
Argizaiola izeneko saria bana-tzen zuen lehen Durangoko Azo-kak, aitortza sari modura.2017tik aurrera, ordea, SormenBeka bat da Gerediaga Elkarte-ak eta Durangoko Udalak bana-
tzen dutena. Aurtengoa hiruga-rren aldia izango da, eta ikus-entzunezko proposamenaksarituko dituzte. Atopia RPGproiektuak irabazi zuen lehe-nengo beka, eta bigarrena Ira-txe Aguilera Kai Nakai abesla-riak, iaz.
NONDIK DATORKIO IZENA GEREDIAGA ELKARTEARI?
Gerediaga Abadiño udalerriko auzo bat da, eta bertan dagoGerediagako Foru Zelaia edo Gerediagako Arbolaren Plazaderitzona. Hamabi harri daude zirkuluan jarrita, eta bertanbatzartzen ziren Durangaldeko Merinaldea osatzen zutenordezkariak, XV. mendetik XIX. mendera bitartean. Gerediagaelkartearen logotipoak horri egiten dio erreferentzia.
2.300Katalogoan
erosgai jarritako
produktuak
azoka.eus
ANE PIKAZA
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A berria
DENBORA-PASAK
1. Lotu puntuak. Zenbakien hurrenkerari jarraituzpuntu guztiak elkartuz gero, Durangoko Azokan eskuratudezakezun produktu bat lortuko duzu. Zein da?
2.Bikote jokoa. Kartakburuz behera jarrita, bitanerrepikatzen diren hiru irudiditu Oinatzek esku artean.Zeintzuk dira?
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A
Erantzunak:1.- Liburua 2.-Liburu urdina, liburu gorria eta barnealdeagorria eta marroia duen binilo beltza. 3.-AZOKA, ESKU, ATZO eta AKATS.
A K T Z O A S E U R
Ea zenbathitz osatzen dituzun!
3. Osatu hitzak. Jasone hainbat hitzikasten ari da Durangoko Azokan erosi berriduen liburua irakurtzen. Zure lana letrekinhitzak osatzea da.
Itsas azpiko sekretuakIntza gazteak eta haren lagunek, udakoegun batean Ondarretako hondartzan ige-rian ari direla, ur azpian jauregi bat topatukodute, baina jauregi horrek sekulako sekre-tua gordetzen du. Sirenak, trumoiak, liburubereziak, zintzilikario zaharrak... Intrigazkoistorio honen bukaera ezagutzeko irrikariezingo diozu eutsi.
Egilea: Lur Gallastegi Argitaletxea: Ibaizabal
EzinbestekoNanoliburuak-2Egungo egileen ipuin ezagunenak, kutxa bate-an bilduak. Amets handiak gordetzen dituz-ten liburu ttipiak dira. Zazpi nanoliburukosorta bat da, eta bertan: Ameliak txakur bat
nahi du, Eskolako arbola, Untxitxo txuria,Kamila Zebra, Hiru txerrikumeak, Hamaika
andere ausart eta Patxiku.
Egilea: AA.AAArgitaletxeak: Kalandraka eta Pamiela
‘Eskularru galdua’Egurgile batek artilezko eskularrua galdu dubasoan, eta basoko animaliek berehala aurki-tu dute. Banan-banan, eskularruaren barruansartuko dira, hotzetik babesteko. Baina or-duan, egurgilea itzuliko da eskularrua berres-kuratzera, eta... Aspaldiko herri ipuin bateanoinarrituriko istorio goxo bat da.
Ilustrazioak: Sharon HarmerArgitaletxea: Ttarttalo
‘Letrak hitz’ jolasaHiru jolas: hitza igarri, parea aurkitu, eta isto-riotxoa asmatu. Karta bakoitzean hitz bat«ezkutatuta» dago. Karten erdietan hitza osa-tzen duten silabak agertuko dira, eta besteerdietan, hitza osatzen duten letrak (solteeta eragabe, baina lehendabiziko letra marka-
tuta). Karta bakoitzean «ezkutatuta» dagoen hitza igarri behar duzue.30 hitz daude denera, eta 60 karta dituzue. Txandaka eta bakarka jo-lastu daiteke, baina baita taldeka eta denbora mugarik gabe ere.
Egilea: Ikastolen Elkartea
AZOKA
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO ABENDUAREN 5A
EIDER EIBAR
‘Mila kilo zorion’ testua: Miren Amuriza
Hilabete berezia da aurtengo abendua Irrien Lagun guztion-tzat, 100. Irriaren alea kaleratu berri dugulako! 100 ale eta10 urte bete ditugu, eta zuei guztioi esker egin dugu. He-mendik, eskerrik beroenak Irrien Lagunak proiektua sos-
tengatzen duzuen guztioi, eta zorionak gurekomunitate osoari!
10 urte eta 100 irriMILA KILO
ZORION
Mila kilo zorion,hogei tona tarta…Ehun litro txokolate,sei metro pankarta…Hirurogei tronpetatxun-papa, txun-papa…Etxafuego bat etahamar esku-zarta!
Bat! Bi! Hiru! Lau!Bost! Sei! Zazpi! Zortzi!Bederatzi! Eta hamaaar!