7
Nafarroako gehiagarria / Ostirala, 1994ko ekainaren 17a / IV. urtea /132. zenbakia Emakumea, jalgi hadi plazara! Nafarroako 40 herritan egin dira urtarriletik ekainera bitarte ema- kumeentzako ikastaroak, Emakumearem Zuzendariordetzaren es- kutik. Autoestima garatu eta emakumeen arteko harreman eta ko- munikazioa bultzatzeko helburuarekin, arrakasta handia izan dute herrietako emakumeen artean, eta toki askotan aipatu da bertara joan direnengan sumatu den aldaketa. Egunotan hainbat tokitan egiten ari dira oraindik, eta luze gabe hasiko dira Bidasoa eta Baztan aldean. Urtearen hondarrean izango dute segida Zuzenda- riordetzak prestatuko dituen ikastaroek, eta beste herrietara ere zabalduko dira. Ikastaroen bukaeran herri orotan egiten ari dira irrati saioak, emakumeek plazara azal ditzaten euren inpresioak. Emakumeak ere plazara jaldi daitezen.

Nafarroako gehiagarri /a Ostirala 1994k, ekainareo n 17 a

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Nafarroako gehiagarria / Ostirala, 1994ko ekainaren 17a / IV. urtea /132. zenbakia

Emakumea, jalgi hadi plazara!

Nafarroako 40 herritan egin dira urtarriletik ekainera bitarte ema-kumeentzako ikastaroak, Emakumearem Zuzendariordetzaren es-kutik. Autoestima garatu eta emakumeen arteko harreman eta ko-munikazioa bultzatzeko helburuarekin, arrakasta handia izan dute herrietako emakumeen artean, eta toki askotan aipatu da bertara joan direnengan sumatu den aldaketa. Egunotan hainbat tokitan egiten ari dira oraindik, eta luze gabe hasiko dira Bidasoa eta Baztan aldean. Urtearen hondarrean izango dute segida Zuzenda-riordetzak prestatuko dituen ikastaroek, eta beste herrietara ere zabalduko dira. Ikastaroen bukaeran herri orotan egiten ari dira irrati saioak, emakumeek plazara azal ditzaten euren inpresioak. Emakumeak ere plazara jaldi daitezen.

GURE AUKERAK

BERTSOSAIOAK Manolo Arozena eta Millan Telleria bertsolarien saioa iza-nen da gaur, ekainak 17, Arro-txapeako Lore Berri tabernan. Auzoko Jai Batzordeak antola-tuta, bertso afari moduan antola-tua dago, eta 21.45ean hasiko da. Txartelak Lore Berri, Calixto eta Meson tabernetan eros daitezke.

Andoni Egaña, Estitxu Aroze-na eta Sebastian Lizaso bertsola-riak ariko dira bihar larunbata, hilak 18, Irufieko Amaiur Ikas-tolan. Bertso-bazkari moduan antolatua, 12.00etanhasiko da.

ANTZERKIA 'Bazter utzitako panpina-ren istorioa' izenburuko an-tzezlana aurkeztuko du heldu den asteazken eta ostegunean Iruña Pequeño Teatro taldeak. Bi emanaldiak Burlatan izanen dira: asteazkenean, Hilarion Eslava I k a s t e t x e a n , a r r a t s a l d e k o 17.30etan, eta ostegunean, hilak 23, Torres Enparantzan, gaueko 22.00etatik aurrera.

Munduko Malabaristenak izeneko obra antzeztuko du hel-du den ostegunean, ekainak 23, Zirko Ttipia taldeak, Deikazte-luko plazan. Udako biran sar-tuak, 18.30etatik aurrera taulara-tuko dute bere lana.

Popi eta Zaratrako pailazo euskaldunen ikuskizuna izanen da bihar larunbata, ekainak 18, Juslarrotxa Zentro Kulturalean. Auzoko jaiak direla eta antola-tua, goizeko 1 l.OOetan hasiko da emanaldia.

Xirriquiteula Teatre antzer-kia plazaratuko dute asteburu honetan Dorreaga eta Elo herrie-tan. Udaberriko Bira programa-zioaren barruan, bihar larunbata, hilak 18, Dorreagako Foru En-parantzan taularatuko dute, arra-tsaldeko 18.00etan, eta etzi, igandean, Eloko Azoka plazan izanen dira, eguerdiko 13.00ean.

BESTELAKOAK Zaldiko Maldiko Elkartearen Eguna ospatuko da bihar larun-bata, hilak 18. Eguerdian bazka-ria izanen da, eta ondoren, Eus-kararen Sariak erabakiko dira: alde batetik sari ona, 'Lamien Urrezko Orrazia' deitutakoa, eta bestetik, sari txarra, 'Asto-Mas-to' izenekoa.

r s / \ i / \ i < i \ i < o n i i x / \ ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo

ANA UNANUE

Neutralak Garai batean kazeta-

' r iok neutralak izan be-har genuela esaten zen. Neu-trala: liskar edo auzi batean, ez alderdi bataren ez bestea-ren alde agertzen ez dena. Eskerrak nik ezer ikasi ez nuen unibertsitatean honela-ko ikasgaiak aspaldi gainditu zituzten; Opusekoentzat lor-tu beharrekoa ez da neutral-

tasuna, egia baizik —egia bat eta bakarra delakoan, ja-kina—.

Eskerrak eskola honeta-koa naizen, maiz zaila gerta-tzen baita berriekiko eduki behar omen dugun distantzia gordetzea . Eta he renegun , zaila baino ezinezkoa. Errio-

xako erreserba bereziak goiz goizetik hartu zuen Iruñeko alde zaharra, urtetan saguz josita egon den Euskal Jaitik okupak kanporatzeko. Oku-pazio indarrak okupen aurka. Kaleak itxita, j ipoiak, go-mazko pilotak, ke poteak: betiko moduak eta betiko in-potentzia.

Odol epelekoa izan behar

da honelakoetan ez oldartze-ko, baina bistan da zenbaitek odolik ez dutela zainetan, ez epel ez hotz. «Ea behingoz jaisten dituzten, ez dute pen-tsatuako egun osoa dugula hemen begira egoteko» eta antzekoak aditu behar lanki-deen ahotan, gaztetzeko tei-

latura igota bost lagun eguz-kipean kiskaltzen ari zirela. Gazte bat egurtuko dute, ar-gazkilari bat bultzata lurrera botako dute gure muturren aurrean... baina gu isilik: la-nean ari gara, neutralak gara, ezin dugu ez alderdi bataren ez bestearen alde agertu. Hau pasiñue!.

Kaze ta r i neu t ra lak bel-

durtzekoak dira, apolit ikoak direla diotenek ikara ematen duten bezalaxe. Lanean ari gara, bai, baina badakigu zer gertatzen zaien betebeharra-ren aitzakiaz herritar — e t a are gehiago, per tsona— iza-teari uko egiten diotenei: po-liziak dira.

ASTEKO PERTSONAIAK

Iñaki Ibañez Futbolaria

Bigarren Mailara jaitsi arren, Osasunara itzuli dira Iñaki Ibañez eta Pizo Gomez futbolariak. Ibañezek bi denboraldirako sinatu du, eta

Pizo Gomezek, berriz, hirurako. Orain dela bi urte Valenciara joan zen Ibañez, ehun milioiren truke erosi baitzuen Levanteko taldeak. Han, ordea, gauzak ez zaizkio sobera ongi atera, eta hurrengo denboraldi-rako ez zuten berarekin kontatzen. Lehen mailako beste eskaintza batzuk izan arren, Osasunara etortzea erabaki du. «Diru gutxiago or-daintzen badidate ere, itzultzearekin ez dut dirurik galtzen. Esperien-tzia positiboa izan da Valenciakoa, baina etortzeko sasoia zen». Diru-dienez, denboraldi honetan izan duena baino talde sendoagoa osatu behar du Rojok, Lehen Maila igotzea apustu serioa eta zaila baita.

Alfredo Jaime Iruñeko alkatea

A steazkenean Iruñeko Alde Zaharrean izan ziren istiluen azken erabakia Ruiz de Alegria gobemu ordezkariarena izan bazen ere,

Alfredo Jaime egon da sorburuan, ezin uka. Eta atzokoak bizilagun askoren haserrea piztu zuen, inon baino gehiago. Harrigarria da lokal bat okupatzen den bakoitzean Udalak izugarrizko asmoak azaltzea bertan eraikitzeko, jakina baita bertan dauden lokal hutsak andana direla. Egun osoa kaleak trabaturik, ogia erosteko dendara sartu ezi-nean, eta etxera joateko identifikatu beharrak ez du asko laguntzen auzokoak etxean senti daitezen. Gogoan hartu behar da gazteek oku-paturiko lokala garbitu eta txukundu egin zutela, arratoiz eta xiringaz beteta aurkitu ondoren. Gazte asko, hori bai, kokoteraino daude. "

AHAZTU GABE!

EUSKARAREN EGUNA Gaur ost i ra la , Euskara ren

Eguna ospatuko da Altsasun, bertako Euskara Zerbitzuak eta ludotekak antolaturik. Arratsaldeko 5etan, horrela, malabareak, txalaparta eta kamiseta tailerrak izando di-ra, eta baita margo tailerra ere. Arratsaldeko 7etan pailazoak izango dira Foruen Enparan-tzan. Eguna bereziki presta-tuta dago herriko haurrenda-ko, eta kamisetak egin ahal izateko, etxetik eraman be-harko da zahar bat. Halaber, pailazoek aparra botako dute plazan ekitaldiaren zehar, eta antolatzaileek gomendatu du-te arropa zahar eta erosoa eramatea. Hau da Euskara Zerbitzuak eta ludotekak aur-ten antolatuko duten azken ekitaldia, udan sartu aurretik. Gogoratu behar da ipuin kon-talariek arrakasta handia izan dutela, eta udan haurrendako tailerrak ere antolatuko dire-la.

j e n e r o x u m e k o a k

P o e t a m i s t i k o a k e t o r t z e k o a k di ra

Jendea Imirizaldukoa da, edota Aretxabaletakoa, edota Druckbuchstabe n-goa. Hala ere, Imirizaldu-koa den tamainean, Imiri-zalduren gainean dagoen zeru horretakoa da. Se-rioski pentsatuz gero, Imirizalduko zerua Imiri-zalduko lurra baino haun-diagokoa da, eta halere buru makur bizi behar, lu-rrari begira. Poeta mistiko batek idatzi zuenez, guk gauza aunitz dugu, eta gauza guziek gehixeago izan nahi dute.

ELIAS SARASA - ERRO

A D I ! ooooooooocxxx>ooooooooooooooocxx)ooooo

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetai lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n zeha r 1 3 . 3 0 e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar , 12 .20e ta t ik 12.35etara 'Gauza guzt ien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

HERRIZ BERRI

Arbizu

Bierrik kultur elkartea sortu da PATXI UIAIAR / ARBIZU

Bierrik kultur elkarte berria osatu da Sakanan, kultur ekin-tzak antolatu eta bereziki euskara eta euskal kultura sustatzeko ekimenak bultzatzeko, aldiko argitalpen (prentsa) eta ikus-en-tzunezkoen (irrati eta telebista) bidez. Sakanan irail aldera atera nahi den herrietako aldizkaria la-guntzea izango da elkarte honen betebehar nagusietako bat.

Elkartearen estatutuak onar-tzeko bilera Arbizun Sakanako Mankomunitateak duen bule-goan egin zen, eta bertara 25 bat lagun azaldu ziren. Estatutuak onartu ondoren, zuzendari tza batzordea hautatu zen eta aurre-rantzean argitalpen berria atera-tzeko behar diren urrats guztiak eman beharko ditu taldeak.

Eskualdean herri aldizkaria a t e ra t zeko asmoa S a k a n a k o Mankomunitateko Euskara Zer-bi tzuan sortu zen, eta honek proiektua osatu ondoren, nola-bait geldirik geratu zen. Aurten, baina, Olatz Irizar, Amaia Ami-libia eta Aitziber Etxaiz kazeta-ritza ikasleek aurrera egiteko erabakia hartu dute, eta beraiek hasi dira proiektua garatzen. Azken bilera horren helburua el-kartea sortu eta zuzendari tza izendatzea zen.

Bierrik izeneko kultur elkarte berria osatu da Sakanan.

Behin proiektua eginik, fi-nantzabideak bilatzea izan da lan premiazkoena. Orain arte landu-takoaren a rabera , S a k a n a k o Mankomunitateak milioi erdi pezeta emango du aurten, eta Na-farroako Gobernuaren deialditik ere zerbait jasotzeko esperantza dute antolatzaileek. Halaber, Al-tsasun ari den Cederna-Garalur taldearekin harremanetan jarriko dira, eta inguruan dauden enpre-

sa handietan egin diren elkarriz-keten ondotik, milioi bateko pu-blizitatea lor daitekeela uste dute bertan. Luze gabe hasiko dira denda eta lantegi txikiak jorra-tzen. Kontuan harturik aldizka-r ia , o r a i n g o z , h i l a b e t e k a r i a i z a n g o d e l a , a u r r e k o n t u a 4.700.000 pezetakoa da, jakina, gutxi gora-behera.

Aldizkariak Sakanerriko in-formazioa landuko du, eta «arina

eta u l e r t e r r a z a » i z a n g o da , proiektua garatu duten kazeta-rien esanetan. Halaber, irudi eta argazki franko ekarriko ditu, eta S a k a n a k o tok ian tok iko az-pieuskalkiak edo aldaerak ere jasoko direla azaldu dute. Saka-nako euskaldunek euskara maila ezberdina dutela kontuan hartu-rik, euskalduntzen ari diren la-gunek eta haurrek tarte berezia izango dute aldizkarian.

Donihane-Garazi

Lizarra eta Garaziren birazkatzearen 30. urtemuga ospaten da aurten

L E . / BAIONA

Aurten ospatzen da Donibane Garazi eta Lizarraren arteko bi-r a z k a t z e a r e n 30. u r t e m u g a . Duela zenbait egun Lizarrara etorri ordezkaritza batekin urte-muga horren lehen ospakizuna egin zen. 1964.eko maiatzaren 24ean bi hirietako auzapezek, Garaziko Maurice Lhosmot eta Lizarrako Moises Iturriak 'pak-tu' bat sinatu zuten. Horren ara-bera, kultur, kirol eta eskola mailako harremanak hasi eta bi-derkatu nahi ziren. Santiagoko Bidean jarriak diren bi toki ospe-tsuek, bideak sortutako loturatik ibiliz, elkarlanen ekintza guziz naturala zirudien.

Maiatzaren 25ean, bi hirien ordezkariak Lizarrako Herriko Etxean bildu ziren. Jose Luis Castejon alkateak Charles Ca-brol bere kideari ongi etorria egin zion. Patxi Azpil ikueta , udaletxeko birazkatzearen ardu-raduna hor zelarik, hitzaldiak

euskaraz, gaztelarrez eta fran-tsesez iragan ziren. Garazitik hamaika zinegotzi etorriak ziren. Gaiteroen doinuz, Ibai Ega eta Larraiza dantza taldeekin meza nagusi batetara joan ziren. Hor Fernando Sebastian Iruñeko ar-txapezpikuak hitza hartu zuen. Bilera berdintsua datorren udaz-kenean egin beharra da Doniba-ne Garazin.

Nahiz harreman jarraikiak 30 urte hauetan izan diren erran daiteke hala ere neurri apalean egon direla. Baiona eta Iruñearen arteko loturaren antzera, emai-tzak ez dira oraindik nabariak, udal bakoitza gehienbat 'bere hartan ' egon baita. Hala ere, pr intzipiozko lotura f inkatuz geroz, argi da etorkizuna irekia agertzen dela. Europaren klitxea edo mugen apurtzea hitzen mai-lan egoten da maiz baina Nafa-rroak, erresuma zaharraren iza-tearen aitzakitik ibiliz, arrazoi nagusia dauka bere Ipar eta He-goaldeko herrien arteko loturen

indartzeko. Hori etorkizunerako esperantzagarri da.

Urtemuga hau harremanetaz pundu baten egiteko aitzakia da. Azken urte hauetan mugaz bi al-deetako harreman ofizialek toki guti eskaini diote euskarari. Eus-kara ez da gehiago 'lotura natu-rala' askorentzat, galdu baita, baina argi da bere tokia daukala. Eskoletan gaztelarraren ikastea garaztarrek eta frantsesa lizarta-rrek hala ere gutienezko edukin-tzat har daitezke. Kirol edo fes-ten mailan indartu harremanek bide eginaraziko diote nafarta-rrek elkarren artean duten aspal-diko loturari.

Irun

Nafarrentzako Eguna prestatu dute igande honetarako

IRUNEA

Nafarrentzako Eguna ospatu-ko dute igande honetan Irungo Urdanibia hotelean, bertan eta inguruetan bizi diren nafar guz-tien artean. Hasieran Irun, Hon-darribia eta Hendaian bizi dire-nendako zen deialdia, baina an-tolatzaileek joan nahi duen nafar oro gonbidatu dute bazkari eta festara. Mezaz, bazkariaz eta musikaz gain, Nafarroako pro-duktuen erakusketa izango da hotel berean. Bazkaria 4.000 pezeta kostako da, eta joan nahi duenak Urdanibia hotelera hots egin dezake: (943) 63 04 40.

Nmrreriako iturritik Jugn Kruz Lakasta

Errepidean Nire garaian ez zegoen ET-

Brik, eta, beraz, ez genuen Txi-rri, Mirri eta Txiribiton telebis-tan ikusteko paradarik izaten. Garai hartan Kiski, Miski eta Kaskamelon deitzen ziren, eta urtean behin besterik ez ziren Iruñera etortzen, Sales tar ren aretora hain zuzen. ' Saga r ra mantzana' eta euren beste zen-bait hit parade ezagutzen geni-tuen, baina egia esateko, gure artean askoz arrakasta handia-goa zeukaten Fofok — g o i a n b e g o — eta bere mar i a tx i ek . Betiko markatu ninduen Fofo zenak idatziriko 'En el auto de papa nos iremos a pasear' kanta itzelak, eta Gabik horretan egi-ten zituen saxofoi soloak. Tu-matxa!

Geroago, Ramontxo, oilasko frijituaren erregea zelarik, au-topis tan , l imitean — k o n t u z , mugan, eta ez Uharteko disko-tekan— bere kotxearekin kilo-metroak etengabe erretzen zi-tuela abesten entzun nuen ha-maika aldiz. Ramonek —orain ez du diminutiborik nahi— ba-tek daki nongo kirofanoan su-durrarekin batera nortasuna gal-du zuen aspaldian. Jada ez da inongo erregea, asko jota tele-bistako bufoi lizun samarra bes-terik ez, baina berdin dio, orain-dik ere buruan daukat bere kanta hura, limitearena alegia.

Eta horien atzetik beste hain-bat kanta etorriko ziren, besteak bes te , Loqui l lo rena cadillak batetik Bartzelonari so egiten, edota Patagoniarena, ' 130 kilo-metrotara rock & rolla entzuten' kima luzedun horien abesti ma-karra —kontuz, adjektibo ho-rrek ez dauka begiekin inolako zerikusirik— bezain ona.

Horiek guztiak direla medio nago nagoen tokian, goizeko seiak direnean, parranda gau itzel baten hondarrean, eskuekin bolantea gogor estutzen dudan bitartean, AC/DCren mus ika entzuten. Finean, horiek guztiek ekarri naute hona, haizea aur-pegiaren kontra nabarituz abia-d u r a r e n z i r r a r a s e n t i t z e r a Etxauriko jaietako auto-txoke —auto- i s t r ipu esan beharko , a g i a n — b a t e a n m o n t a t u r i k . Gora errepidea, gora abiadura.

Herrietako emakumeekin

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

«Gaur semeak esan dit, 'ama. ze usain ona duzun!'; hainbeste poztu nintzen, lore bat atera zi-tzaidala; ez gaitezen txoroak izan, eta pozik egon gaitezen; loreek fruituak eman ditzaten, ez dezagun geure burua beti kriti-katu!». Arronizen egindako hau bezalako ehundaka poesia, ber-tso eta narrazio txikiak jaso di-tuzte azken sei hilabeteotan he-rrietako emakumeekin ikasta-roak prestatu dituzten langileek. Hor azaltzen da, inongo teoria baino franko garbiago, herrietan baztertuena eta ahaztuena izan den gizartearen zati honen jarre-ra, bere autoestima altxatatzeko antolatu diren ikastaroen ondo-tik. Futura 94 izenburupean, lu-rraldearen zati oso bat landu da hilabete hauetan, emakumeek dagokien papera bete dezaten, konplexurik gabe, eta emaitzak begi-bistakoak dira. «Ikastaro honetan lehen ezinezkoak irudi-tzen zitzaizkigun ekintzak egin ditugu —mintzaldiak, antzer-kia—, lotsa erabat ahaztuta», azaldu dute Olaguen bildu diren emakumeek.

Partehartzea sendotu eta baz-terkeria amaitarazi. Hauek izan litezke Futura 94 izeneko egitas,-moaren helburu nagusiak. Erraz esatekoa baina zaila gauzatze-koa. Emakumearen Zuzenda-riordetzak urtarriletik aurrera eta ekaina bitarte antolatu dituen ikastaro hauen bidez, ordea, Na-farroako herrietako emakumeen artean zerbait aldatu dela esatea ez da arranditsu. Beraiei entzutea besterik ez da. Mendazan idatzi-riko bertso hauek, kasu. «Eman ziguten heziketa josi eta erratza pasatzeko, eta gizona, atsedenal-dian, tabemara joateko; eta ega-rri zela esan zuen lehen emaku-mea, kritika franko jaso zituen, tabernara bakarrik joategatik. Lasa i , g izona , geh iago hi tz egingo dugu eta; ozenki mintza-tzen ez bazara, entzungo dizu-dala; beti izango gara andrea eta ama gozoa, gure ezaugarriak kontuan hartuz: gora gure au-toestima!».

'5B' N a f a r r o a n , / L M R p i K O izenda tu den 4 0 HERRIETAN < 5 B > I Z E N E K O

alderdiko 40 herrietan egin dira ikastaroak, hiru mota takoak: emakumeei zuzenduta, gizarte agenteei —gizarte langileak, zi-negotziak eta abar— zuzenduta, eta irrati saioak. Lehendabizi-koek emakumeen harreman so-zialak hobetzea dute helburu.

makumeen par-tehartzea sendotu gizartean eta baz-terkeria amaitarazi dira Futura 94 egi-tasmoaren helburu nagusiak.

N afarroako 40 herritako emakumeek urtarrila eta ekaina bitartean ikastaro berezia egiteko aukera izan dute. Futura 94 egitasmoaren barruan, Emakumearen Zuzendariordetzaren eskutik, autoestima

garatu eta herrietako emakumeen arteko komunikazioa eta harremana bul-tzatzea izan dira helburuak. «Guztiz positibotzat» hartu den egitasmo hau, baina, ez da hor bukatzen, eta ikastarorik gabe gelditu diren herrietan heldu den urtean egingo da.

«Ama, ze usain ona duzun gaur!»

Horretarako autoestima lortzeko hainbat lan egiten dira, beraien segurtasuna handitzeko. Agente sozialekin egiten den ikastaroa b iga r ren ur ra t sa da, ho r re l a

. emakumeek aurrerantzean erre-ferentzia bat izango dutelako herrian gauzak egin edo beraien artean antolatzeko orduan. Hi-rugarren tailerrean, emakumeek ikastaroan ikasi dutena kanpo-ratzen dute herrian egiten duten irrati saioaren bidez, elkarrizke-tak, euren lanak eta herrietako gauzak azaltzen.

«Ikastaro honek ez du zeriku-sirik orain arte egin dugunare-kin», diote Olaguekoek. «Ez ge-nuen horrelakorik espero, baina jendeak oso ondorio zehatzak atera ditu». «Esan diguten guztia bagenekien guk, baina balio izan digu pentsatzeko, eta gauzak beste era batera antolatzeko». Ikastaroak La Productora enpre-saren eskutik egin dira, eta ber-tako langile batek azaldu duenez, jarrera asertiboa lortzea zen hel-

burua. «Hau da abildade sozialak erabiltzen jakitea. Esate batera-ko, ikasi faboreak eskatzen, kri-tikak egiten, ezetz esaten nahi dutenean, loreak botatzen edo solasaldiak mozten baina, beti ere, era egokian. Guzti honek segurtasuna ematen die gauzak egin ahal izateko».

ETXEKO Honek zer era-H A R ^MANAK gina i z a n duen

ALDAiZEN ondokoengan? Emakume gehienek azaldu du-tenez, etxeko harremanak alda-tzen hasiak dira, desberdintasu-nak sumatu dituztelako. «Umeek barre egiten dute, baina edade horretan daudelako», diote Ola-guen. «Gizonak kezkati daude: 'tailer hauetatik zer aterako da? Ez gara izango gu orain mo-rroiak!'», idatzi zuten Menda-zan. Nolanahi ere, ez da inoiz az-tertu ikastaroetan emakumez-koak eta gizonezkoak biltzeko aukera . «Ezin zen ha r reman guztiak aldatzeko tailer mistoak

egin», azaldu dute langi leek. «emakumeen konfiantza lortu behar zelako, eta hori gizonez-koekin batera zaila zelako. No-lanahi ere, jende gaztearekin egiten diren ikastaroetan ema-k u m e z k o e k eta g i zonezkoek parte hartzen dute».

Toki orotan antzematen dira emakumeen arazo bertsuak: ko-munikazio falta eta egiten den lanaren onarpen sozial eskasa. «Emakumearen okupazio baka-rra izan dira etxeko lanak», idatzi dute Aezkoan, «eta horrek ba-kardadea, komunikazio falta eta

iru ikastaro dira eta hirugarrenean, irrati saioan, ema-kumeek ikasitakoa kanporatzen dute herrian egiten den saioaren bidez.

Olayucko ikastaroan partc har tu duten emakumeek «oso posit ibo-tzat» j o dute ikastaroa, «lehen ka-paz ez ginen gauzak egiteko adorea eman digulako», eta aukera hau

izan ez duten emakumeak ere ani-ma tu nah i izan di tuzte par te har

dezaten. OSKAR MONTERO

interesik ez handia sortu dute. Gure harremanak oso eskasak dira, eta askotan ditugun arazoak amankomunak dira». «Kontura-tu gara», berretsi dute Olaguen, «gure ustetan gureak bakarrik zi-ren arazo berberak ditugula de-nok, eta oso arruntak direla. Hortik atera ahal izateko geure buruan konfiantza behar genuen,

auiocstinia». «Hcnien». dioic Amezkoan, «emakumearen iri-tzia ez da ia kontuan hartzen, eta oso gutxitan dago emakume bat kargu publiko batean. Gustatuko litzaiguke aukera handiagoak izatea geu izateko eta garrantzi handiagoa izateko».

EMAITZAK E m a k u m e a r e n ARRUNT Z u z e n d a r i o r d e -

POSITIBOAK t z a n b e d e r e n ,

garrantzia eman diete, eta aurre-neko f a s e h o n e n b a l a n t z e a «arrunt positiboa» dela diote. Hori bai, ustekabea izan dute he-rri batzuetan ikastaroek izan du-ten oihartzunarekin, teoriaz herri

txikietan taldc handicgiak osalu direlako. Halaber, harridura sor-tu du parte hartu duten emaku-meen ba tez bes teko adinak. «Jende gazteagoa espero ge-nuen», azaldu du Maria Antonia Gonzalez Futura egitasmoaren koordinatzaileak, «baina ikasta-ro honen bidez baieztatu ahal izan dugu jende gazteagoak ini-ziatiba gutxiago dituela: gehiago har tzen du par te e ska in tzen zaizkion egitasmo eta ikastaroe-tan, baina joera kaskarragoa dauka aurrera egiteko bere ka-buz».

Gonzalezen esanetan, egitas-mo honen lehendabiziko helbu-

rua cmakuuicak elkarlu cia harremanetan jarri— bete ondo-ren, aurrera egiteko asmoa dago bes te ikas taro o saga r r i ek in . «Urtearen azken hiruhilabetee-tan taldetan nola elkartu eta zer egin ikasteko egitasmo berria paratuko dugu martxan alderdi berberetan, emakumeek orain osatu dituzten proiektuak gauza ditzaten». Hala ere, aipatu '5b' izeneko alderdian ikastaro hau egin gabe gelditu diren 22 herrie-tan ere aurrerantzean martxan jarriko direla azaldu du Gonza-lezek.

Izan ere, toki guztietan aurre-rantzean zerbait egiteko erabakia

hartu da. Hainbat herritan beste herrietako emakumeak ere eza-gutzeko nahia azaldu zen, elka-rrekin bildu eta ekintzak antola-tzeko, baina badakite herrietan gehiago mugitu behar dutela, hor i de lako eu ren e spa r rua . «Duela gutxi arte gehiago biltzen ginen», diote Olaguen, «baina orain oso geldirik gaude.

Festetan oz dugu ezer antola-tzen, eta egiten dugun gauza ba-karra bazkaria eta afaria presta-tzea da». Lehen ekintza gaur bertan zuten herrian, irrati taile-rrarekin. Bertan utzi genituen, antena non paratu behar ote~*zen erabakitzen.

oki guztietan aurrerantzean zer-bait gehiago egiteko erabakia hartu da, eta hainbat herritan beste herrietako emakumeak ere ezagutzeko nahia azaldu da.

Herrietako emakumeekin mintzoak

Felixlriarte zena • Gure eskualdean izan ditu-gun bertsolari ospetsuenetako bat aipatu behar dugu. Felix Iriarte Sunbillan sortua 1912-ko Urriaren 1-ean. Gero Felixen familia etorri zen Iruri-tara bizitzera. Felixen haurri-deak Iruriten sortuak ziren. 9 urte zituelarik gan zuten Aldu-deko Kostartera artzain-mutiko bezala eta Kostartean ikasi zuen eskola pixka bat eta lehen-biziko Jaunartzea ere Alduden egin zuen. 12 urte zituelarik idatzi omen zituen lehenbiziko bertsoak eta hor egin zituen bertsoetako lehenbiziko ikas-ketak, Harriet-Premundo aldu-dar bertsolaria bere irakasle zelarik. Noiz arte Kostartean? Soldadu gan arte. 1933-ko 'kintoa' zen eta soldadu deitu zuten Españara eta hemen ser-bitu zuen 'Palenciako Batallon Ciclista' delako Talde hortan. 1934-an soldadu zagolarik As-turias-ko erreboluzioa bete be-tean arrapatu zuen eta gudu hortan parte hartu ere. Gero li-zentziatu zutenean berriz ere Bankara etorri zen eta oihane-tan aritu zen lan bortitzetan. Gero Bankako Zubiainean mutil urte andana bat eta urte hoietan beti bertsotan bere la-gun Premundo eta bertze auni-tzekin.

1936-ko Urtarrilaren 12-an antolatu zuten Elizondon Na-farroako Bertsolari Xapelgoa eta Felix ere etorri zen, Ha-rriet-Premundo eta bertze bi bertsolariekin, Larrosa eta Sa-hargun bankarrak. Antxitoneko trinketean egin zen Lehiaketa hori eta hortan 10 bertsolari parte hartu zuten. Felix Iriartek irabazi zuen lehenbiziko Saria. Bigarren Mutuberria Eltzabu-rukoa. Hirugarren Harriet Al-dude. Laugarren Mixel Dar-gaitz Amaiur. Felixek orduan 23 urte zituen eta orduan egin gintuen elkar ezagutzak. Nik 20 urte nituen.

Gero ondoko igandean Ur-tarrilak 19-anDonostianospatu zen Euskalerriko Xapelgoa eta gure bertsolariak harat gan zi-ren, Iriarte, Harriet eta Dar-gaitz. Mutuberria ez zen gan. Euskalerriko Xapelgo hau Txi-rritak irabazi zuen. Bigarren Uztapide. Hirugarren Zepai. Laugarren Mixel Dargaitz eta

bosgarren Felix Iriarte. Lehia-keta huntan 10 bertsolari aritu ziren.

1936-ko lehenbiziko hilabe-te hoietan eta Uztailaraino, Iriarte ibili zen gure eskualdean Dargaitz lagun zuelarik, Euskal bestetan eta holako bileretan, Elizondon; Erratzu, Iturenen eta herri aunitzetan.

Gero Es-painiako ge-rra eta ondo-tik haundia-gokoa eta aunitz urtez bertsolariak mutu.

1938-an Felix Banka-ko Berji-nantora esposatu zen. 1946-ean, gerra ondoan Her-nandorena jaunak antolaturik eta 1955 urteak arte, Iriarte ber-tsolaria plazaz plaza ibili zen Xalbador, Mattin, Zubikoa, Uztapide, Basarri eta bertze bertsolari aunitzekin, Lapurdi eta Baxenarrako herrietan bar-na, euskal besta eta Xapelgoe-tan ere. Urte hoietan Bertso-Paperak ere idatzi zituen, hoien artean aipatzekoak dira: 'Hit-lerren amentsa'. 'Behibaliosa'. 'Euskal Herriko zazpi probin-tziak' eta gehiago ere badirela hain segur. Bertso-paper hoiek saltzen ibilia zen.

Familiako nahigabe ba-tzuengatik bertsoak utzi zituen eta andrea ere hil zitzaion.

Urte aunitz iraganik, bertso-rik kantatu gabe eta 70 urteak gainean zituela, berriz ere ber-tso munduan sarturik, 1983-ko Nafarroako Bertsolari Xapel-goan parte hartu zuen Elizon-doko Antxitoneko trinketean. Gero 1984-an Bidarraiko trin-ketean, 1985-an Aiherran eta 1986-ean Heletan.

Omenaldi bat ere egin zioten Bankan 1984-ko Ekainaren 24-ean Erixko zabilen Felix eta ez ongi. 1986-ko Ekainan anka bat moztu zioten eta aski larri zabilen egoera urrikalgarrian. Azkenean hainbertze sofrikario jasanik, 1987-ko Otsailaren 16-ean hil zitzaikun gure Felix bertsolaria, Nafarroako bertso-larien Xapeldun izana c|uela 58 urte. Zeruan bedi gure adiskide Felix Iriarte.

Mariano Izeta Eriojuiaria

Udaberri Torneoaren zazpiga-r ren i h a r d u n a l d i k o p a r t i d a , 1994ko ekainaren 4an jokatua. Carlos Fernandez De la Hoz-Ra-mon Ruiz De la Cuesta, 2.220 ELOkoa.

1. Zf3, d5; 2. g3, Zf6; 3. Ag2, c6; 4 .0-0 , Af5; 5. d3, e6; 6 .Zh4, Ag4; 7. f3, Ah5; 8. Ag5. Ikus Koadroa. Txuriek laster galdu dute burua. Oso modu inozoan eman dute peoi bat. 8..., Db6 xa; 9. E h l , Db2; 10. Zd2, bZ-d7; 11. G b l , Da2; 12. Gb7, Ad6; 13. g4, Ag6; 14. e4, Da6; 15. G b l , h6; 16. Zg6,g6; 17. Ae3,g5; 18. d4, Af4; 19. G e l , Ef7; 20. A f l , Dc8; 21. c4, Dc7; 22. e5, Ae3; 23. Ge3, Zg8; 24. Da4, Ze7; 25. G c l , Zb6; 26. Dc2, a5; 27. d5, 7Z-d5; 28. Ga3, Zb3; 29. D b l , hG-d8. Oso zaila da 'd4-ko' peoia de-fendatzea. Txur iek erasorako aukera jokatuko dute, beltzei ezustekoren bat egiteko asmo-tan.

30. Ze4, Gd4; 31. Zd6 xa. Da-maren balizko sarreraren au-rrean, piezak trukatzearen bidea hartuko dute beltzek. 31..., Gd6; 32. d6, Dd6. Puntu bateko aban-taila mantendu dute. Partida ire-kia eta interesgarria dago. 33. Gdl,6Z-d5; 34. D a l . Zaldiek arriskua zeramaten. Dena den, hutsa izan da, partida uzteko modukoa. 34...,Zc2; 35. Db2, Da3; 36. Dc2, Dc3; 37. Da4, Gb8; 38. Gd3, Dc5; 39.De4,Gbl; 40. Eg2, Gb2 xa; 41. Ae2, Ge2 xa. Txuriek amore eman zuten ( 'De2 ' jokaldiari 'Z f4 ' baitzego-kion).

Ipotxen munduan rko eta Pilar oso lagun handiak ziren betidanik, agian lagunak baino zertxobait gehiago baina tira, hor gu ez gara sartuko. Pilar ilegorria zen eta begi urdinak zi-tuen. Ez zen oso altua. Urkok berriz ilea oso beltza zuen, negu-

• ko ilunabar kolorekoa, begi urdi-^ J nak eta hau ere ez zen oso altua. ^ ^ Igandea zen eta nahiago zuten

mendira joan, turistek herria gobernatuko zuten eta. Hala ba motxilan bokadiloa sartu, kantinplora gerrian hartu eta abiatu ziren. Kaiara eramaten zuen bidean desbideratu zi-ren eta bideska bati segiz harizti batetara ailegatu ziren. Baina hura ezustea! 12ak izan arren, nahiz eta izugarrizko eguna egin, laino arraro bat agertu zen Urko eta Pilarren begi txikien aurrean. Laino hura ipotx bat bihurtu zen. Goitik beheraino ta-patzen zien manta gorri bat zeraman eta puntadun txapela hau ere gorria. Ez zitzaizkion hankak ikusten eta aur-pegiaren ordez platerak bezain boro-bilak ziren bi begi handi zituen:

—Kaixo— esan zuen alaiki ipo-txak—. Ni Ipotx ipotxa nauzue eta zuen laguna izan nahi dut.

Lagun hitza entzuterakoan Urko eta Pilarren aurpegia aldatu egin zen. Zo-ragarria zen, ipotx bat haien laguna!

—Nahi al duzue nere mundura eto-rri?

—Bai, bai— erantzun zuten. Ipotxak hitz arraro batzuk esan zi-

tuen eta laku baten ondoan agertu zi-ren.

—Nola egin duzu hori?— galdetu zuen Pilarrek.

—Ipotxok grazi hau betidanik du-gu-

—Ba nik— esan zuen Urkok— ez dut ezer sentitu. Agian zirarratxo txiki bat...

Lakua oso ederra zen, zelai berde handiz inguraturik. Izkin batean errekatxo bat pasa-tzen zen eta honen ondoan etxetxo txiki bat ageri zen. Bi lehio handiak zituen eta ate txiki bat. Neguan erabiltzeko tximinitxo bat zuen. Ipotxak esan zien hura bere etxea zela.

—Ze gauza arraroa— esan zuen Urkok— non daude beste ipotxak?

Hau esatean Ipotxen begietatik bi malko lodi erori ziren, eta esan zien:

—Orain dela hiru urte Magotxin ipotxak, erreinuko gaiztoenak, ipotx guztiak kutxatxo baten sartu zituen. Ni berriz zuen mundura joana nintzen, ibilalditxo bat egitera, eta ez nintzen kutxan sartu.

—Eta ez al dago modurik zure lagunak kutxatxotik ateratzeko?

—Beno bai, ni saiatu egin nintzen eta ez

Iñaki Irazoki (BERA)

nuen lortu, orduan zuek ez duzue erraza iza-nen.

—Baina zer da ba horren zaila, ipotx batek ez egiteko?

—Hiru asmakizun asmatu behar dira ku-txatxoa irekitzeko.

—Hiru asmakizun? Eta hain zailak al dira? Gu askotan jolastu dugu asmakizunekin.

—Bai, nere lagunek ere bai, baina neri ez zitzaidan burua nekatzea gustatzen eta basora joaten nintzen.

—Beno, beno, gu saia gintezke kutxatxoa irekitzen?

—Zuek? Zuek ez zarete ipotxak eta zuei kutxatxoak ez dizue hitzik zuzenduko.

—Faborez utz iezaiguzu kutxara joaten. —Bale, baina ez egin ilusiorik, eh? Etxetxotik atera eta zelaiak utziz, basoan

sartu ziren. Ibili eta ibili zuhaitzik ez zuen zabalgune batetara ailegatu ziren. Han harri lauki baten gainean kutxatxoa zegoen. Ipo-txak esan zien:

—Itxoin momentu bat, kutxatxoarekin hitz egin behar dut.

Urko eta Pilarrek itxoiten zuten bitartean, ipotxa biengana itzuli zen eta esan zien:

—Begira. Eztabaidan ibili ondoren zuek proba egin dezakezuela uste dugu.

—Aupa, ze ongi! —Baina kontuz! Hasi eta gero ez duzue

atzera itzultzerik eta ez badituzue asmakizu-nak asmatzen kutxatxoak irentsiko zaituzte. Urko eta Pilarrek esan zuten ahots sendo batez:

—Arriskua handia da baina saiatuko gara. Kutxatxora hurbildu ziren. Kutxa-

txoak ez zuela ezer apartekorik iruditu zitzaien hasieran baina momentu ba-tean bi begi atera zitzaizkion. Egurrez-ko kutxatxoak bi begi eta gainera orain aho bat eta sudur bat zuen.

—Beno, beno... aspalditik nuen go-goa bi pertsona irensteko. Oraintxo botako dizkizuet nere hiru asmakizun-txoak. Lehenengoa: lau hankatan da-bil, eguerdian bitan eta arratsaldean hirutan, nor da?

—Zer? Hori al da zure asmakizu-na?— Urkok— Hori gizona da.— Ku-txatxoak harridurazko keinu bat agertu zuen: Nola zitekeen mutil batek bere asmakizuna asmatzea?

—Beno, hor doa bigarrena: Hitz motela dut ama, aita berriz kantorea; zuria dut jantzia eta bihotza horia, zer den nor daki? Tipitaka tapataki nik badakit. Pilarrek ez zuen zailtasunik izan eta esan zuen ohiuka: arraultza! Kutxatxoa oso haserre zegoen eta:

—Hirugarrena hor doa: kantatzen badaki, baina ez da txoria; zuloan bizi

da baina ez da matxinsaltoa. Zer ote den zaila asmatzen.

—Kilkirra!— esan zuten biek batera— Lortu dugu!

Bapatean kutxatxoa kolorez aldatzen hasi zen eta bera desagertuz ipotx pila agertu ziren. Denak Ipotx bezalakoak ziren. Gau hartan afari bat zuten Urko eta Pilarren ome-nez, laku ertzean gainera. Gerrikoak askatu arte jan ondoren esan zuen ipotx batek:

—Lagunok! Nahiz eta afari haii Urko eta Pilarren omenez egin, beti zorretan geldituko baikara, gure grazia emanen diegu: nahi du-tenean mundu honetara etortzeko baimena.

Orduz geroztik askotan joaten dira ipotxen mundura eta askotan jolasten dute asmakizu-netan.

Goñiko Teodosio (II) Hasteko esan behar da ez dela txi-ripazkoa istorio honen sorburuan monastegi bat izatea. Erdi Aroan, eta hori komentatzeak urrunegira eraman gintzake, askotan monas-tegiek beraiek horrelako leiendak taiutzen zituzten monastegiarekiko tiramena areagotzeko. Adibiderik harrigarriena Fernan Gonzalezen Poema da. Hasieran Done Miliaga-ko monastegiarekin lotuta zegoen, hau da Nafarroarekin, baina Arlan-zako praile batek berridatzi zuen istorioa, eta Gaztelara eraman zuen. Esate baterako, bigarren bertsioi honetan Almanzorren kontrako burrukan Done Miliagak ez dio la-guntzen konteari. Nolanahi delarik ere, gehienetan Elizari esker badu-gu istorio zaharren berririk.

Aralar mendiak badu Delfosen

antzarik. Betidanik eta kultura guz-tietan izan dira bere mistizismorako sentimentua eta beldurra sortaraz-ten duten lekuak. Erlijioen azter-tzaileek indar numeniko esaten dio-te horri. Lezeek eta monastegiek kualitate hori daukate. Nafarroa eta Gipuzkoarako dudarik gabe, Aralar mendiak dauka potere hori. Gaur egun Aralarko Aingerua herriz he-rriz Nafarroan barna ibiltzen da eta ez dugu ahaztu behar Aralar trikua-rri arrobirik oparoena dela. Beraz, nabarmena da mendi horren garran-tzia herri honen sinismenean, bai lehenagokoan baina gaur egun-goan. Gofiiko Teodosio heroi klasi-ko-klasikoa da. Burrukan oso kapa-za zen, eta beti Eliza eta Jaungoi-koaren alde. Hori zela eta, Drakula konteari gertatu zitzaion gisan, bere

JUANTXO URDIROZ OOOCXXDOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO

Ezusteak zure atean joka

Goñiko Teodosio

heroi kiasiko-klasikoa

da. Burrukan oso

kapaza zen, eta beti

eliza eta

Jaungoikoaren alde.

etsaiak heroiak Elizarekiko zuen lotura hausten saiatuko dira. Modu honetan Elizaren gudaririk finoena izatetik pekataririk haundiena iza-tera pasako da. Funtsean hauxe da Teodosioren errua, ezpataz ederki Jaungoikoa defenditzea, infernuko armada lekutu araziz. Eta Drakula kontearen istorioan bezala, gezur bat da etsaiek bere nahia lortzeko duten bidea. Goñiko Teodosiori gi-zon bihurtutako deabru batek esan dio gezurra.

Bere emaztearen izena ez da no-lanahikoa. Konstantza, hau da, fi-deltasuna. Heroien emazte edota dama galanten izenak beti dira adierazgarri askoak. Arturok Gi-nebra zuen. Euskeraz ipuru. Ipurua da padule eta lur mugikorrak eus-teko ibiltzen den landarea, eta jaki-na denez Plantagenet erregetza Landetatik dator. Ez da harrigarria batek baino gehiagok Griala Euskal

Herrian dagoela sinistu izana. Don Quijotek Dulcinea zuen dama, hots, xamurtasuna. Teodosiok Konstan-tza, haragikeriarik gabeko birtutea. Aitzitik, gezurra Teodosio engai- . natzeko adinakoa da. Senarra eta emaztea berezi egingo dira, eta ho-rrekin batera kaosa sortuko da. Eta horrela ikusita, harik eta senar-emaztea berriro elkartu arte, ez dira munduko gauzak beraien kutxati-letan sartuko. Ez da.txiripazkoa ere Teodosiok kate izugarri bat gerrian eraman behar izatea. Errege Arrauntzaleari gertatu zitzaionez, zaurituta dauka gerria, sexua. Eta harik eta katea hori kendu artio eta bere emaztearekin adixkidetu arte, ez dira munduko gauzak bere onera sartuko. Vladimir Proppek adierazi zuenez, ipuin guztiek badute sorbu-rua hasierako atsekabe, kalte edo gabezi batean, eta heroiaren lana da hori osatzea.

an Agustin kaleko bosgarren zenbakiko eraikina botako dute aurki, bertan etxebizitzak egiteko. Duela hamar urte, abandonaturiko zinema bat besterik ez zen Saide enpresaren eraikin hori. Nafarroako An-tzerki Eskolak, baina, zinema alokatu zuen 1986an, eta geroztik egoitza gisa erabili du.

Antzerki eskola ikasgelarik gabe J U A N KRUZ LAKASTA / IRUNEA

Nafarroako Antzerki Eskolak (NAEk) egun San Agustin kale-ko bosgarren atarian du egoitza, Saide enpresaren eraikin batean, Euskal Jai pilotalekuaren ondoan hain zuzen ere. Orube batean zein bestean egun kultur eta kirol azpiegiturak besterik ezin dira eraiki Iruñeko Urbanizazio Or-denamenduaren Plangintza Oro-korraren (IUOPOren) arabera. Hori dela eta, Maite Pascual NAEko zuzendaria harri turik geratu zen duela bi aste egunka-rietan Nafar roako hi r iburuko udalak orubeotan etxebizitzak eraiki tzeko ba imena emanen zuela irakurri zuenean; «batetik, berria bera harrigarria zelako, eta bestetik, oraindik ere harriga-rriagoa zelako prentsaren bitar-tez eduki behar izatea horren be-rri, aurretik horren arduradunen azalpenik jaso gabe».

Egunkariak, baina, ez zebil-tzaten oker. Jose Antonio Erci-llaren Euskal Jai SA enpresak aurkeztutako proiektua aintzat hartuz, Iruñeko udalak IUOPO aldatuko du, aipatu San Agustin kaleko orubeetan garaje eta patio pribatudun etxebizitzak eraiki-tzeko . P ro i ek tua ren a rabe ra etxebizitzek Alde Zaharra in-dartzen lagunduko dute, auzora biztanle berriak erakarriz. Talde gehienak ados daude horretan, eta proiektuak ez du aurrera ate-ratzeko orduan bere bidean ino-lako oztoporik topatuko.

Maite Pascualek, beraz, harri-duraren harriduraz, Saide eraiki-naren jabeengana jo zuen, euren asmoak zeintzuk ziren jakiteko xedeaz. Eman zioten erantzuna oraindik harrigarriagoa gertatu zitzaion. Egun, N A E k urtero 3 .600.000 pezeta o rda in tzen

Istilu larriak izan ziren atzo NAEko eraikinaren inguruan.

dizkio Saideri eraikinaren alo-kairu moduan. Saidek baldintza berberetan Arrosadia auzoko Gelbenzu zinema eskaini zion NAEri: berriro ere harrigarria, batez ere zinema hori azkenekoz erabili zenetik urte askotxo igaro direla, eta Alde Zaharretik urrun, oso urrun dagoela kontuan har-tzen bada. «Duela hamar urte San Agustin kaleko egoitzan sar-tu ginenean guztia berritu eta txukundu genuen. Neke eta izer-

Okupatzaileak goizean egotzi zituzten Euskal Jaitik.

di franko eman genuen horretan, eta ez litzateke zilegi izanen be-rriro horretan hasi behar izatea».

ALDE G a u z a k h o r r e l a , ZAHARRA Maite Pascualek eta NAHIAGO N A E k o kide guz-

tiek harridura alde batera uztea, eta bestelako irtenbideen bila hastea erabaki zuten; izan ere, zuzendariak azaldu zigunez, ez dute Alde Zaharra utzi nahi. «Ez dakit etxe berriek auzoa berpiz-

tuko duten ala ez, nik ezetz esa-nen nuke, baina argi dago guk lan handia egin dugula azken hamar urteotan auzoa bizten. Hemen bederatzi irakasle gabiltzala la-nean, urtero 500 lagun igarotzen dira gure klaseetatik, eskolako ikasleak, ikastaro trinkoetakoak, Unibertsitate Publikoko antzerki tailerrekoak, San Francisco es-ko le tako haurrak . . . Hor re taz landa, aurten, 1993ko urrit ik 1994ko ekainera arte 12.000 la-

JOXE LACALLE

gun izan dira gure aretoan, eta gure aretoak asko jota 400 per-tsona besterik ez ditu hartzen».

Argudio horietan oinarriturik, eskolak bi irtenbide aurkeztuko dizkio Udalari, Alde Zaharra ez uzteko xedearekin. Batetik, Ira-kasle Eskolaren San Jose plaza-ko egoitza ohia izatea NAEren egoitza. Bestetik, San Agustin kaleko orubean eraikiko diren etxebizitza berrietan beheko so-lairua NAErentzat gordetzea.

Okupak J . K . L / I R U N E A

• Euskal Jai pilotalekua oku-patu zuten gazteak izan dira, hain zuzen ere, eskolaren egungo egoeraren eragileak. Gazteek eskolari inolako kalterik egiteko asmorik ez bazuten ere, euren okupazioak nabarmen arindu eta azkartu ditu Iruñeko Urbaniza-zioaren Ordenamendu Plangin-tza Orokorrean eskolaren eta pi-lotalekuaren San Agustin kaleko orubeak kultur eta kirol azpiegi-turak hartzeko orubeak izatetik etxebizitzak hartzeko orubeak izatera pasatzeko tramiteak.

Jose Antonio Ercilla zazpiga-rren zenbakian dagoen Eliskal

Jai pilotalekuaren jabeak 17 urte eman ditu proiektu hori gauzatu nahian, pilotalekua itxi zenetik gaur arte. Urteotan dozenaka bi-lera izan ditu Udaleko ordezka-riekin, horietatik inolako eteki-nik ateratzea lortu gabe. Gazte Asanbladak duela bost aste Eus-kal Jai pilotalekua okupatu zue-nean, baina, ordura arte oztopoz beteriko bidea zena autobide bi-lakatu zen. Bi bilera izan zituzten Ercillak eta Jaime Alkateak, eta kitto. Atzo okupak Euskal Jaitik kanporatu zituzten, eta makinak birrintze lanetan hastekoak zi-ren. Batzuek"eusten zioten teila-tuan. Aurki eskolako antzerkigi-leei helduko zaie txanda.

JOXE LACALLE

«Kulturak on handia egin du Sarajevon» A. BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Nola gogora-tzen duzu gerra aurreko Sara-jevo. Jasan duena jasan ondo-ren, oraindik gogoangarria da? JASNA SAMIC — Gerra aurre-tik zerbait izugarria, ustela su-matzen genuen, arrazoindu ezin zitekeena. Bi Sarajevo mota zeuden orduan: bazen mundu guztia maite zuen Sa-rajevo bat, kosmopolita eta kulturaz beterikoa. Baina gero hor zegoçn nik komunismoa deitzen nuen sistema —akaso besterik zen—, ustelkeriaz be-

Jasna Samic.

terikoa. Nire ama oraindik han dago, eta bi urte eman ditut bonbak buruan ditudala. Bon-ba mutuak dira, nire ametsetan erortzen direnak. Tamalgarria da, eta asko sentitzen dut han, nire jendearekin ez egotea. EGUNKARIA.— Uste duzu inoiz ikusi ahal izango dela lehengo Sarajevo? SAMIC.— Nik ez dut inoiz izu-garri maite izan Jugoslaviako Sara jevo . Oraindik hobea izango den esperantza badau-kat, behin eraikin guztiak be-rriro altxatu eta. Nik ez baitut sinesten odol garbiko arrazan. Gizakiak garbitzen hasten ba-gara, azkenean zelulak ere garbituko ditugu, odola, eta ez dut horretan sinesten. Uste dut

hori ezinezkoa dela, ez politi-koki jakina, armekin lor daite-keelako. Baina nik uste dut Sarajevo eta Bosnia nahasita eta mistoak baino ezin direla izan, ezin dutela aurrera egin, nahasia izan delako beti. Bel-gradek ez ingo du i rabazi , urrunegi joan direlako. Eta krimenak horrn aurrera jotzen duenean, azkenean galdu egi-ten du. EGUNKARIA.— Arrazoiz nola azal daiteke Jugoslavia ohian gertatu dena? SAMIC.— Oso zaila da, baina ideologia bat martxan jartzen

denean, 50eko urteetan erabat irakatsia izan den herri bat manipulatzen denean, azal daiteke. Baina urrunegi joan dira eta hori ezin da arrazoiz azaldu. Pertsona bat hiltzea-gatik urte asko egoten da jen-dea kartzelan, eta orain, ehun-daka mila per t sona beren etxeetan garbituta ere, ez da ezer egiten, are gehiago: Men-debaldekoek kriminalei la-guntzen diete. Hori da ulerte-zina. Ideologia, ordea, uler-tzekoa da. Serbiar batzuek garbiketa teknikoan oinarri-tzen diren joan den mendeko teoriak hartu dituzte, urteetan izan dutelako buruan Kosovo-ko guda, beraientzako zerutik etorritako garaipena. Joan dira

askoz ere urrunago, eta zerua-ren eta lurraren izenean uste dute dena egiteko eskubidea dutela. EGUNKARIA.— Serbiar ba-tzuez ari zara... SAMIC.— Jakina, nik herriaz ezin dudalako hitz egin. Ez dut hitz hori maite, han erabilia izan ondoren. Nik badakit zer den pertsona bat, eta zer den ideologia, baina ez dakit herria zer den. Ideologia horren ize-nean erabili dituzte gaiztoak ez diren pertsonak, eta esan diete: «Jendea hiltzen ez baduzue, hil egingo zaituztegu». Arazoa

JOXE LACALLE

hori guztia hasi duen intelli-gentsia serbiarra da. EGUNKARIA.— Baduzu harre-manik intelektual serbiarre-kin? SAMIC.— Badira batzuk bere horretan gelditu direnak, baina gero eta gutxiago dira. Gaine-ra, Mendebaldeak kriminalei laguntzen dienez, intelektual hauek erabat bazterturik dau-de, ia ez dira inon ateratzen. EGUNKARIA.— Zein izan dai-teke intelektualen lana Saraje-vo baketzeko? SAMIC.— Egia esan beharra dago, nazioarteko manipula-zioa ia ikustezinaren oihala urratzeko. EGUNKARIA.— Askotan pare-katzen da Bosniaren gerra Es-

painiako Gerra Zibilean gerta-tutakoarekin. Nola gogoratuko dute bosniarrek Europak izan duen jokaera? SAMIC.— Bosniarrek beti esa-ten zuten europarrak zirela. Baina gaur egun erabat etsirik daude Europak izan duen ja-rrerarekin. Orain hasiak dira esaten «gu ez gara europa-rrak», Europa garbiketa etni-koaren alde jarri delako. Es-painiako Gerra Zibila, ba, hori. zibila zen, baina pareka daite-ke Europak izan duen jokae-ranrengatik bere konplizita-tearengatik.

EGUNKARIA.— Ematen du

/

«Belgradek ezin izango du irabazi,

urrunegi joan delako. Eta

kr imenak hain urrun jotzen

duenean, gal tzen du».

jendea, hala ere, oraindik ez dela horko gerrak ekar ditza-keen arazoez jabetu. SAMIC.— Ez dute oraindik na-zismoa ikusi; intelektual 'ar-g i e n e k ' e re e s a t e n d u t e : 'Arriskutsua izan daiteke Eu-ropako alde horretan'. Uste dute bakarrik ekialdea izango dela kutsatuta, eta ni ez nago ados. Kriminal batek ez du gelditzerik, geldiarazi egin behar dute, EGUNKARIA.— Litera turak eta poesiak oraindik zerbaite-tarako balio du Sarajevon? SAMIC.— Jakina, askorako! Hango jendea inoiz baino ge-hiago joaten da antzerkira, erakusketak ikustera, eta asko irakurtzen dute... Lehen ez zen hainbesterako, telebista edo e roske tak mai te z i t u z t e n . Orain kulturak on handia egi-ten die. Milaka erakusketa izan da bi urte hauetan. Litera-turak salbatu egiten du, arima salbatzen du. Ez du gerra gel-diaraziko, inoiz ez, baina zer-baitetarako balioko du.

Jasna Samic

/ I D A Z L E A

Parisen eta Sarajevon

Sarajevon jaioa, Ekialdeko Hizkuntza eta Literaturan —tur-kiarra, arabiarra eta pertsiarra— lizentziaduna, hogei urtez eman zituen eskolak Bosniako hiribu-ruan Filosofla Fakultatean, 1992an gerrak eztanda egin zuen arte. Parisen eta Sarajevon bizi izandakoa urteetan, bi hirien kosmopolitismoa du maiteen, nahiz eta Sarajevon horren aztar-nak besterik ezin sumatu. Gogor kritikatu du Mendebaleko esta-tuen jarrera Bosniako gerran, eta intelektual asko han gertatzen denaz oraindik ez dela jabetu az-pimarratu du. Euskal Herrira heldu zen duela urtebete Baiona-ko Maiatz Elkarteak antolatuta-ko senidearteko jardunaldien eskutik.