8
NAFARROAKO HITZA IDOIA ZABALETA / FOKU - BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA Esako urtegia handitzeko proiektuak %110eko gainkostua du, egun, Espainiako Kontu Auzitegiak agerian utzi duenez b Obra bertan behera uzteko eskatu dute Esa + Ez eta Rio Aragon elkarteek b 2-3 Urtegia bete diru Euskaraldia Aukeratu dituzte Nafarroan ekinaldi horren enbaxadore izanen diren herritarrak 5 Feminismoa Holika jaialdian ariko den Kidd Keo musikariaren mezu misoginoak salatu dituzte 4 Ostirala 2018ko ekainaren 22a IX. urtea 358. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

NAFARROAKOHITZA

IDOIA ZABALETA / FOKU - BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA

Esako urtegia handitzeko proiektuak %110eko gainkostua du, egun, Espainiako Kontu Auzitegiakagerian utzi duenez bObra bertan behera uzteko eskatu dute Esa + Ez eta Rio Aragon elkarteek b 2-3

Urtegiabete diru

Euskaraldia Aukeratu dituzteNafarroan ekinaldi horren

enbaxadore izanen diren herritarrak

5Feminismoa Holika jaialdianariko den Kidd Keo musikariaren

mezu misoginoak salatu dituzte

4Ostirala

2018ko ekainaren 22aIX. urtea358. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

Edurne Elizondo Iruñea

Uda beltza izanzen 2003. urte-koa Nafarroan.Zazpi herrigaldu zituenherrialdeak,

makinek suntsituta. Duelahamabost urteko ekainean, Itoitzbota zuten behera. Ez da horinafarrak zutik jarri dituen urtegibakarra, halere; Esakoa handi-tzeko proiektuak ere eraman dituborrokara. Eta ez da oraindikamaitu. Aragoin (Espainia),Artiedako herriak bere egin duproiektu horren aurkako alda-rria; Nafarroan, berriz, Zangoza-koak egin du bidea, batez ere. Segurtasunik ezak jarri du herri

hori urtegia handitzeko lanenaurkako borrokan. Orain, «gau-zak aldatzen» ari direla uste duZangozako Esa + Ez Lanak Geldituplataformako bozeramaile IkerAramendiak. Espainiako KontuAuzitegiak egindako txostena jodu, bertzeak bertze, aldaketa ho-rren eragile. Txosten horrek age-rian utzi berri du Esako urtegiahanditzeko lanen kontrakoekbehin eta berriz errandakoa: di-rua xahutzen ari direla proiektuhorretan, eta ez diola interes oro-korrari mesede egiten.Datuak jarri ditu mahai gaine-

an Kontu Auzitegiak: batetik,120,4 milioi eurokoa zela aurre-kontu osoa, 2000. urtean lanakesleitu zituztenean; 55 hilabetekoepea zehaztu zuten, orduan, lanhoriek egiteko. Bertzetik, obraamaitzeko epea bukatu zenetikhamabi urte joan direnean, auzi-tegiak nabarmendu du 253,5 mi-lioi euro gastatu dituztela, jada,«gutxienez». Datu horien ondo-rioa argia da: Esako urtegia han-ditzeko lanen gainkostua%110ekoa da, gaur egun. «Urte-giaren edukiera, berriz, obrak

hasi baino lehenagoko bera da»,erantsi du Kontu Auzitegiak beretxostenean.Gainkostua anitzez ere handia-

goa izanen dela zalantzarik ezdute Esa + Ez Lanak Gelditu plata-formak eta Artiedako Rio Aragonelkarteak. Izan ere, 2018ko Espai-niako aurrekontu nagusiak ia 442milioi euroko diru saila zehaztudu Esa handitzeko lanak egiteko;obrak 2021. urtean amaituko di-tuztela jaso du, gainera. Hainbatiturrik nabarmendu dute ustezsegurtasuna bermatzea helburuduten lanek ekartzen ahal dutelaaurrekontua are gehiago handi-tzea. Urtarrilean, Ebroko Ur Kon-federazioak berak onartu zuenlan horiek «hagitz garestiak»izanen zirela. Aurrekontua zen-batekoa izanen den ez du argitu,ordea.

Aldatzeko aukera«Oraingoa aukera paregabea dagauzak aldatzeko. Hainbat urtezegindako lanak eman du emaitza.Mugitzen ari gara, eta jada ez gau-de duela hiru aste eskaseko egoe-ra berean», erran du Aramen-diak. Batetik, berretsi du KontuAuzitegiak egindako txostenakagerian utzi duela Esako lanenaurrekontuen errealitatea; ber-tzetik, jakinarazi du NafarroakoGobernuko iturrien bidez jakindutela erakunde horrek hilarenamaieran hasiko duela urtegikosegurtasunari buruzko ikerketaesleitzeko prozesua. «Uztaileanjasoko ditu gobernuak eskain-tzak; uste dugu hurrengo urtera-ko eginda egon daitekeela txoste-na».Aramendiak uste du urratsak

egiten «lagunduko» duela, hala-ber, Espainiako Gobernuan alda-keta gertatu izanak. «PSOEkoagintariengandik espero dugu,gutxienez, proiektua berrazterdezatela; sor ditzatela gobernua-

ren eta gizartearen arteko zubiakelkarrizketa bultzatzeko». Ebro-ko Ur Konfederazioko bulegoe-tan ere aldaketak eskatu ditu Esa+ Ez Lanak Gelditu plataformakokideak. «Lotsagarria da erakun-de horrek funtzionatzeko duenmodua». Konfederazioaren«gardentasunik eza» salatu du,bertzeak bertze.Kontu Auzitegiak errandakoari

buruz, proiektuaren ustezko «in-teres orokorra» zalantzan jartzenduela nabarmendu du Aramen-diak. Izan ere, txostenak jaso dulanen aurrekontuaren inguruangertatutakoek ekarri dutela«errentagarritasun soziala» al-datzea; hau da, zalantzan jarri duustez gizartearentzat proiektuakduen interesa.Nafarroako Parlamentuak bere

egin ditu Kontu Auzitegiak plaza-ratutako txostenak jasotakoak,eta Esako urtegia handitzeko la-nak gelditzeko eskatu du Bozera-maileen Mahaiak, asteon. «Pre-

sioa egiten jarraitu behar dugu»,berretsi du Aramendiak.Esa + Ez Lanak Gelditu taldeko

kidearekin bat egin du AntonioAretxabala geologoak. Proiektua«agerian uzteko» lanean jarrai-tzeko beharra berretsi du.«Espainiako Kontu Auzitegiak

argi eta garbi utzi du Esako urte-gia handitzeko proiektua zer den:dirua jan eta jan egiten duenmunstroa; baliabideak amaiezin-tzat jotzen dituen garapen eredu

baten ikur da azpiegiturahori: dirutza jaso du,baina horrek ez duaurrerapenik ekarri.Duela hamabi urtekopuntu berean da», sala-tu du geologoak.Azken bost urteotan,

Esako urtegiaren ingu-rua aztertzen aritu daAretxabala. Segurtasu-naren auzia landu du,batez ere, baina garran-tzitsutzat jo du Esa han-ditzeko asmoa egungotestuinguruan kokatzeaere. Asmo horrek «erre-

alitatearen kontra» egiten duelauste du Aretxabalak, hain zuzen.«Klimaren aldaketarekin lotuta-ko garaia da gurea; Esa handitze-ko proiektua mamitu zutenean,adibidez, uste zuten Zaragoza 1,3milioi biztanleko hiria izanenzela, eta Esa handitzeko asmoa

hiri hori hornitzeko beharrarekinlotu zuten. Egun, ordea, 800.000biztanle baino gutxiago ditu. Urkontsumoak behera baino ez duegin».Segurtasunari buruz, Aretxa-

balak nabarmendu du urtegiko bimagaletan dauden arazoak kon-pontzeko lanek ekarri dutela, ba-tez ere, aurrekontuak gora egitea.«Eskuineko hegal guztia hormi-goiz betetzen badute ere, arazoakezin izanen dituzte konpondu.Egoerak hobera egin dezake, bai-na ezin da arazoa erabat konpon-du».

«Iragan sismiko bortitza»Esako sismikotasuna ere jarri dugeologoak mahai gainean. «Itoiz-ko iragan sismikoa irrigarri bila-katzen du Esakoak; Esa inguru-koa anitzez ere bortitzagoa da, etaItoitzen baino lurrikara handia-goak eragin ditzake; ez da arriskuhori benetan kontuan hartu, or-dea». Aretxabalak gogoratu du,hain zuzen ere, Ebroko Ur Konfe-derazioak ez duela sismikotasu-nari buruzko ikerketarik egin,

Esako urtegiaren aurkako taldeek salatu izan dutenaberretsi du Espainiako Kontu Auzitegiak: proiektuakdirutza xahutu duela 2000. urtetik. Auzitegiak agerian utzi du obrak %110eko gainkostua duela. Handiagoa izandaiteke: aurrekontua ia 442 milioi eurokoa da 2018an.

Kontuak eskatuditu auzitegiak

Dirua xahutu dute, eta kolokanda segurtasuna; KontuAuzitegiak jarri du zalantzankonfederazioaren lana»Iker AramendiaEsa + Ez Lanak Gelditu taldeko bozeramailea

«Itoizko iragan sismikoairrigarri bilakatzen du Esakoak;Esa ingurukoa anitzez erebortitzagoa da»Antonio AretxabalaGeologoa

‘‘

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aAstekoa

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

Esako urtegia handitzeko lanakhasi baino lehen.Itoitzen, Zaragozako Unibertsi-

tateko Antonio Casas geologoaizan zen urtegiak eragindako sis-mikotasunaz ohartarazi zuen le-hendabiziko aditua, 2004. iraile-an lurrikarak hasi zirenean. Ebro-ko Ur Konfederazioak barre eginzion, baina, azkenean, Casasek

errandako guztia onartu beharizan dute Esako urtegia handitze-ko lanen sustatzaileek ere. «Itoizko urtegiak 5 puntu bai-

no gehiagoko magnitudeko bi lu-rrikara eragin zituen; bertzeehunka astinduren artean, horiekizan ziren nagusiak», gogoratudu Aretxabalak. Esako urtegiakere jada sismikotasuna eragin

duela uste du geologoak. «2010.urte bukaeran urtegia betetzenhasi zen, nahiko azkar, lehortegarai bat izan eta gero. 2011ko er-dialdean, 2ko magnitudeko doze-na bat lurrikara gertatu ziren in-guruan. Nik uste dut lurrikarahoriek gertatu zirela Esako urmaila azkar igo zelako; urtegiakeragin zituela, alegia».Errealitate horren aurrean, se-

gurtasuna bermatzeko aukerabakarra Esako uraren maila jais-tea dela argi du Aretxabalak. Es-kaera horrekin bat egin du IkerAramendiak. Urtegia handitzekoproiektua behin betiko bazter uz-teko eskatu dio Espainiako Go-bernuari. «Dirua xahutzen aridira, segurtasuna dago kolokan;Espainiako Kontu Auzitegiak be-rak jarri du zalantzan Ebroko UrKonfederazioaren lana. Horrekinguztiarekin gauzak aldatzen ezbadira, zer gehiago behar dute?»,galdetu du Zangozako herrita-rrak. Aldaketaren zain da. Eta al-daketaren alde bultza egin deza-tela eskatu die gizarteari eta go-bernuari.

E. Elizondo Iruñea

«Herria bera da gure konpromi-soaren oinarri; batera lan egitendugu, herri gisa». Raul Ramone-nak dira hitzak. Artiedakoa da,Esako urtegia handitzeko proiek-tuaren aurkako borrokarekin ha-zi diren gazteetako bat. Duela hiruhamarkada luze hasi zen borrokahori Aragoiko herri horretan, etaez dute etsi. Belaunaldi batek na-tural utzi du lekukoa hurrengoa-ren esku, eta horrek ekarri du Ra-monek aipatutako konpromisokolektiboa. Rio Aragon elkarteaizan da erreferente nagusia, eta la-nean jarraitzen du. Gazteek, hale-re, bide propioa jorratu dute, etalan horren emaitza da, bertzeakbertze, uztailean Artiedan eginenduten Esfendemos a Tierra jaial-dia. Hamargarrenez eginen dute,uztailaren 20tik 22ra.«Artiedan egiten dugu, gure

herria Pirinioetako urtegien aur-kako borrokaren ikur bilakatudelako. Gure helburua da gazteenartean Esarekin eta bertze hain-bat proiekturekin dugun arazoa-ren berri ematea, lurraren defen-tsaren alde egin dezaten», azaldudu Ramonek.Lurrari lotutako gatazken in-

guruko kontzientzia gero eta

handiagoa dela uste du Artiedakogazteak. «Horixe sumatu ge-nuen, adibidez, Esako zortzi gaz-teen auzia gertatu zenean. Zara-gozan 6.000 pertsonak bat eginzuten haien alde antolatutakomanifestazioan, eta gehienakgazteak ziren».

Elkartasuna

Konpromisoa eta elkartasuna jo-rratu nahi dituzte uztaileko Es-fendemos a Tierra jaialdiaren bi-dez. Horretarako, batetik, Palesti-na Askatzeko Herri FrontekoEuroparako ordezkari Fayed Ba-dawiren hitzaldia antolatu dute;bertzetik, Andaluziako (Espainia)SAT sindikatuko idazkari nagusiOscar Reinarena. Gainera, kon-tzertuak eta Aragoiko kulturare-kin lotutako bertzelako ekinal-diak eginen dituzte.Jaialdia prestatzen ari dira,

oraindik ere; Euskal Herriko etaAragoiko gazteak parte hartzeradeitu ditu jada Raul Ramonek,halere. Esako proiektuaren aurkalanean jarraitzeko beharra nabar-mendu du. «Espainiako Gober-nuan gertatu den aldaketa zuhur-tasunez hartu dugu. Ikusiko duguzer berri datorren handik, etanola jokatzen dugun. Adi gara,baina zuhur».

Artiedako gazteekEsfendemos a Tierrajaialdia eginen dute,hamargarrenezUztailaren 20tik 22ra izanen da b Palestinakoordezkari Fayed Badawik eta AndaluziakoSATeko kide Oscar Reinak parte hartuko dute

Artieda osoak hartu du parte Esako urtegiaren aurkako borrokan. IÑIGO URIZ / FOKU

Itoizko etxeak behera bota zituzten 2003ko ekainean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

3NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 22a Astekoa

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

Edurne Elizondo Iruñea

Ezin dugu bertze aldebatera begiratu; ezindugu gertatzen aridena ikusezin bila-katu». Noemi Sola-

nas Solerrenak dira hitzak, Erri-berako Luna Roja taldeko kidea-renak. Eskualde horretakofeministen artean alerta piztu duCortesen hilaren 30ean eta uztai-laren 1ean eginen duten Holikamusika jaialdiak. Zehazki, KiddKeo trap abeslariaren parte har-tzeak eragin du feministen hase-rrea: salatu dute haren kanten hi-tzek emakumeen aurkako indar-keria bultzatzen dutela. «Mezumisoginoek hartzen badute Cor-tesen eginen duten jaialdiaren gi-sako espazio bat, gure betebeha-rra salatzea da. Denentzako segu-ruak diren espazioak eraiki nahiditugu guk».Ez da Kidd Keoren mezuak sa-

latu dituzten lehen aldia. Urtarri-lean, ViñaRock jaialdiko egita-rautik kanpo utzi zuten antola-tzaileek. Apirilean egin zuten,Villarobledon (Albacete, Espai-nia). Kidd Keo zen parte hartzai-leetako bat, baina haren mezu

matxistak eta misoginoak salatuzituzten hainbat emakume tal-dek, eta antolatzaileek kanpo uz-tea erabaki zuten.Ez da berdin gertatu Nafarroan.

Holika jaialdiko antolatzaileekberretsi dute Kidd Keo Cortesenizanen dela. Zehaztu dute, halere,ez dituela bere «kantarik polemi-koenak» abestuko. «Bazter utzi-ko ditugu gure jaialdiko filosofia-rekin bat egiten ez duten balioakzabaltzen dituzten abestiak»,erran dute. «Holika jaialdiaz hitzegitea da adierazpen askatasunazhitz egitea; bai eta errespetuazhitz egitea ere».«Voy a follarme a esa puta, ha-

cer famosa a la puta, voy a hacer

que se lo crea, voy a meterla en la

tumba». Esaldi hori eta gisakoakjasotzen dituzte Kidd Keorenabestiek. Adierazpen askatasunaaldarrikatu dute antolatzaileek.«Ez haiek bakarrik; ezkerretikere jaso ditugu gisako erantzu-nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek.Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela zentsura bultzatzea,ezta adierazpen askatasuna mu-rriztea ere. «Gure artean ere egin

nahi dugu auzi horri buruzko go-goeta, eta aztertu non daudenadierazpen askatasunaren etaemakumeen aurkako indarkeriabultzatzen duten mezuen artekomugak». Luna Roja taldeko kide-ak uste du jaialdiak mezu faxistak

bultzatuko balitu bertzelakoa iza-nen zela sektore anitzen erantzu-na. «Horrek erakusten du lanhandia badela egiteko».Lan hori, bertzeak bertze, era-

kunde publikoekin egin behardela nabarmendu dute Erribera-

ko feministek. Solanas Solerreksalatu du emakumeen aurkakoindarkeriaren kontra hartzen di-tuzten konpromisoak hutseangelditzen direla Corteskoaren gi-sako jaialdiak babesten dituzte-nean.Izan ere, CIC Cortesko Hauta-

gaitza Independenteak mozio bataurkeztu zuen udalean, erakundehorrek herriko futbol zelaia utz ezzezan jaialdia egiteko. Espaziopubliko bat da, udalarena, alegia.Mozioak ez zuen aurrera egin, or-dea. PSNk babestu zuen, bainaaurka agertu ziren agintea berenesku dutenak, UPN eta CET.«Prebentzio lana funtsezkoa daemakumeen aurkako indarkeria-ri aurre egiteko; Kidd Keorenabestietako mezuek normaltzathartzen dute indarkeria hori, etaezin dugu halakorik onartu,inondik inora. Ezin dugu onartumusika jaialdi batean halako me-zuak natural entzutea», berretsidu Solanas Solerrek.Erribera osoko hamaika ema-

kume taldek egin dute Kidd Keo-ren parte hartzearen aurka.Iruñetik ere gogor salatu duteabeslaria. Bertzeak bertze, Ziku-tak taldeak zabaldu du sare sozia-

len bidez gertatzen ari denarenberri. «Hamaika talderen babesajaso dugu; Martxoaren 8an sortu-tako sinergien bultzada aprobe-txatu dugu bat egiteko. Nafarroakanpotik ere hainbat taldek bategin dute gurekin».

Gobernuaren erantzunaNafarroako Gobernuak ere hartudu hitza, Cortesko jaialdiaren in-guruko eztabaida mahai gaineanjarri eta gero. Maria Solana boze-ramaileak herri horretako udala-ren esku utzi du ardura, halere.«Erakunde horrek aztertu behardu gertatzen ari dena, eta dago-kion erantzuna eman. Adieraz-pen askatasunak merezi duenerrespetuaz harago, pedagogiaere kontuan hartu beharrekokontua da; errespetuaren kulturabultzatu behar dugu», erran du.Nafarroako Gobernuko Herri-

tarrekiko eta Erakundeekiko Ha-rremanetako kontseilari AnaOllok «sentsibilizazioa» lantze-ko beharra nabarmendu du, etabide horren alde egin du. «Sentsi-bilizazioa landu behar dugu, zen-tsura baino gehiago». Ollok uda-lari eskatu dio, halere, entzun di-tzala Kidd Keoren kanten hitzmatxistak salatzen ari direnenahotsak: «Ahots horiek erratenari dira kantek zabaltzen dutenmezua ez dela egokia, eta gober-nuak ezin onar dezakeen emaku-meen kontrako indarkeria bul-tzatzen ari direla». NafarroakoParlamentuak ere adierazpenaonartu du, eta Cortesko Udalarieskatu dio ez babesteko jaialdia.Noemi Solanas Solerrek ez du

uste Cortesko Udalak atzera egi-nen duenik. «Badakigu emaku-meen aurkako indarkeriaren au-ziarekin benetako konpromiso-rik ez duela UPNk; ezin duguhaiengandik deus espero». Hale-re, nabarmendu du «azken uneraarte» jarraituko dutela presioaegiten. Sare sozialen bidez kan-paina egin dute, bertzeak bertze.«Antolatzaileek kontrako me-zuak ezabatzen dituzte». Antola-tzaileek eraso matxisten aurkakomezuak jarri dituzte beren saresozialetan, hain zuzen. Jaialdianere erasoen aurkako gune bat iza-nen dela erran dute. «Aurpegiazuritu bertzerik ez dute nahi»,salatu du Solanas Solerrek.Gaur, jardunaldia antolatu

dute feministek, Cortesen.18:00etan, Taska espazioan, in-darkeria matxistari nola aurreegin aztertuko dute. «Preben-tzioa, informazioa eta erantzunajorratuko ditugu». 20:30ean,txupinazoa izanen da plazan;20:45ean, berriz, kontzertua, DJ Ellerekin.

Cortesen eginen duten Holika jaialdiak alerta piztu du feministen artean: Kidd Keomusikariaren kantek emakumeen aurkako indarkeria sustatzen dutela salatu dute.

Mezu misoginoaren kontra

Emakume bat xingola morearekin, Martxoaren 8ko greba feministan. Orduan sortutako sinergiak baliatu dituzte orain, Erriberan, bat egiteko. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Kidd Keoren abestieknormaltzat hartzen duteemakumeen aurkakoindarkeria, eta ezin duguhalakorik onartu»Noemi Solanas SolerErriberako Luna Roja taldeko kidea

«Adierazpenaskatasunak mereziduen errespetuazharago, pedagogia erekontuan hartu behar da»Maria SolanaNafarroako Gobernuko bozeramailea

‘‘

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aGaiak

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

Kattalin Barber Iruñea

Beste urrats bat egin

du Euskaraldiak:

Nafarroan errefe-

rente diren hamai-

ka enbaxadore aur-

keztu ditu, herritarren artean egi-

tasmoa sustatzeko. Euskaraldiko

hurrengo mugarria, norbanako-

en izen-ematea, alegia, udazke-

nean izango da.

11 egun ditu Euskaraldiak, aza-

roaren 23tik abenduaren 3ra bi-

tarte, eta xede du hizkuntza ohi-

turak aldatzea eta euskararen

erabilera hazten laguntzea. 11

egun, eta 11 enbaxadore, gainera.

Euskara aktibatzea hartu dute

helburu.

Hamaika esparrutako euskal-

tzale «aktibo eta erreferentzia-

lak» bildu dituzte: Oier Sanjurjo,

futbolaria; Julian Iantzi, aurkez-

lea; Edorta Salvador, okina eta su-

kaldaria; Zuriñe Hidalgo, abesla-

ria eta aurkezlea; Nerea Egozkue,

modeloa; Nerea Fillat, Katakrak-

eko kidea; Mikele Grande, Uhar-

teko gaztea; Mikel Idoate, enpre-

saria; Pello Yaben, enpresari

aholkularia; Juan Kruz Lakasta,

kazetaria; eta Saioa Jaurena,

errugbi jokalaria. «Haiek osatzen

dute hamaikakoa, eta horren

funtzioa dinamikaren erreferen-

tzia izatea da», azaldu du Oskar

Zapatak, Euskaltzaleen Topagu-

neko kide eta Euskaraldiaren Na-

farroako koordinatzaileak.

Urte erdi falta da 11 eguneko

erronka martxan jartzeko, eta

jada 90 udalerrik eman dute izena

parte hartzeko. Batzordeak sortu

dira herri horietan, Euskaraldia

prestatzeko: euskalgintzako era-

gileek eta erakundeek bat egin

dute. «Mugimendu polita sortu

da herrietan, eta Nafarroan 35 ba-

tzorde eratu dira; uste baino

gehiago lortu dugu». Euskal He-

rri osoko erakundeak eta euskal-

gintzako eragileak ari dira elka-

rrekin. Batzordeak arduratuko

dira herri bakoitzean Euskaral-

diari gorputza emateaz. Horreta-

rako, euskaraldian parte hartze-

ko bi rol zehaztu dituzte: ahobizi

eta belarriprest. Ahobiziek eus-

karaz egingo diote ulertzen due-

nari. Belarriprestak izanen dira,

berriz, euskaraz entzuteko prest

daudenak; horrela, dakienari hitz

egiteko gonbita egingo diote.

Nafarroan, prestaketa lanetan

buru-belarri dabiltza. «Izuga-

rrizko ekinaldi polita mamitzen

ari gara», esan du Nafarroako ko-

ordinatzaileak. Ziur da urrats

kualitatibo eta kuantitatibo han-

dia izanen dela, eta hausnarketa-

rako parada emanen duela 11

eguneko egitasmoak. «Gogoeta

ekarriko du».

Kantua, uztaileanEuskaraldiko kantua aurkeztuko

dute uztailean, eta ekinaldiaren

hurrengo mugarria, norbanako-

en izen-ematea, irailaren 20tik

aurrera izanen da. «Euskaraldia

ariketa soziala da, ez da kanpaina

bat», argitu du. Hizkuntza ohitu-

rak astindu, euskara uste baino

gehiagotan erabil daitekeela era-

kutsi, eta erabilera areagotu nahi

duelako Euskaraldiak.

Nafarroan erreferente diren hamaika enbaxadore aurkeztu dituEuskaraldiak, herritarren artean egitasmoa sustatzeko asmoz.Norbanakoen izen-ematea izanen da Euskaraldiko hurrengomugarria, eta udazkenean jarriko dute martxan.

Hamaikakoa,partidarako prest

Euskaraldiak prest du Nafarroako hamaikakoa; hainbat arlotan erreferente diren 11 pertsona aukeratu dituzte. EUSKARALDIA

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Gaiak

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia

Batera

Goizeko zazpi eta er-diak, 2018ko ekaina-ren 16a. Bi gauren on-doren, elkartasun

gune bateko zoru asfaltatutik jai-ki eta denda desmuntatzen hasi,Altsasukoez gogoratu. Ezin as-matuta atzera eta aurrera ibili(Quechuari propaganda egiteakere badu bere prezioa). Trasteakjaso, lekuz mugitu, toki bateangorde eta bestetik atera, eguzkiaatera dela konturatu. Egitekoenerrepasoa egin, etxean motxilautzi, autoan denda. Zigarro bat,autobusean sartu: Arbizurantzatera gara. Arbizura goaz Iruñetik neska*

gazte batzuk. Eguraldia aspaldi-ko partez gure alde daukagu. Iri-tsi gara, tailerretan apuntatzen

hasi. Euskal Herriko toki askota-tik etorri gara: Altsasutik, Gas-teiztik, Bakaikutik, Iruñetik, Le-keitiotik, Tuteratik, Barañaindik,Donostiatik, Bilbotik, Durango-tik, Zuiatik, Lizarratik, Markina-Xemeindik, Lesakatik... lelo ba-ten bueltan pasako dugu eguna:Batera ekingo diogu!. Berandu hasi da, baina ezin ha-

siera hoberik egon. Txantreakoartistek guztiz esnarazi eta gogohandiz etorri ez direnak ere dan-tzan jarri dituzte. Barre egindugu, harritu gara, ulertu dugu,dibertitu gara, altxatu gara, dan-tza egin dugu, aldarrikatu dugu,oihukatu dugu, lehertu gara.Tailer desberdinetan hartu

dugu parte. Iruditegiaz hausnar-tu dugu, praktikara eraman dugu

auzolana aurreratu dutenak...Mila milioi esker! Azkar atera gara bertatik, goiz

atera behar izateagatik penaz.Kantari irten gara bueltako auto-busean, lagun gehiagorekin, urduritasunez, gogoz. Badakiguminutu gutxian uholdea izanengarela, duintasun uholdea. Heldu gara Sadarrera, inoiz jo-

katu dugun partida garrantzi-tsuenetakoa gaur dugula jakitun.Eta hala izan da: oihu, txalo, ha-serre, emozioek ez dute pareko-rik izan ibilbide osoan zehar. Ga-rrasi mingarri eta itxaropentsuahartu dute kaleek. Altsasukoakaskatu. Utzi bakean Altsasu. Eutsi gogor, Altsasu. Barrenakhustu ditugu, minez lehertu ditu-gu eztarriak. Maitasunak zehar-katu digu gorputza. Eta badakiguhoni ere nola ekingo diogun, etanola ekiten ari garen: batera. (Hilabete hauetan guztietan

irribarrea galdu ez duzuen per-tsona berezi horiei: maite eta miresten zaituztet).

gure sormena; talde-osasunazaritu gara, Aingurak izan dituguhizpide; neska* gazteon beharri-zanez aritu gara, hitzak nabar-mendu ditugu, kuleroak buruanmundura salto egitea posible delasinetsi dugu.Erriberatik Bilbora ulertu dugu

elkar, konpartitu ditugu esateko-ak, eskatu dugu laguntza etaahaldundu gara. Zeharkatzengaituzten zapalkuntzez aritugara. Kezkaz, konpromisoz, ilusioz, baikor. Aurrera begirakolema eraman dugu etxera, borro-katzeko eta eztabaidatzeko tres-na. Azkar batean bazkaldu behar

izan dugu, denbora askorik ez zi-tzaigun geratzen. Fin ibili zaizki-gu sukaldariak, langile, denaongi atera zedin (eskerrik asko!).Eta fin ibili dira Arbizun hasiera-tik honetan sinetsi zutenak, ilusioz lan egin dutenak, dena lotzen ibili direnak, prestutasunosoz ibili direnak eta arazo guztiak konpondu dituztenak,

Maitasunakzeharkatu digugorputza; eta

badakigu honi erenola ekingo diogun,

eta nola ekiten ari garen: batera

Irudiab Iruñea

CIE zentroak ixteko eskatu duteCIE atzerritarrentzako zentro itxien aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñeko Alde Zaharrean, SOS Arrazake-

riak, Maravillas gaztetxeak eta Eskubideak eta Paperak Denontzat plataformak deituta. CIE zentroak ixteko es-

katu dute herritarrek, Nabarreria plazan. Arrazakeriaren aurkako jaialdia eginen dute bihar, toki berean, hiruga-

rrenez. Africa United elkarteak antolatu du, SOS Arrazakeriaren eta Eskubideak eta Paperak Denontzat plata-

formaren laguntzarekin. Jai giroan aldarrikatuko dute arrazakeriarik gabeko gizarte bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

German Rodriguezen memoriari buruzkoikerketa lana aurkeztu du gobernuak

IRUÑEA bNafarroako Gobernuak German Rodriguezen ingurukoikerketa lana aurkeztu du asteon, Baluarte auditoriumean, NUP Nafa-rroako Unibertsitate Publikoko Lera Ikerguneko ordezkariekin etaRodriguezen senideekin batera. 40 urte beteko dira, uztailaren 8an,Poliziak Rodriguez tiroz hil zuenetik. Gobernuak aurkeztutako lanakharen memoria hartu du ardatz: familiari lotutako memoria, bai etamemoria sozial eta instituzionala ere.

90.000ALTSASUKO GURASOEN PROTESTAN PARTE HARTU DUTENAK Iruñeak gainezka egin zuen larunbatean. 80.000 eta 90.000 artekoa izan

zen Altsasuko zortzi auzipetuen aldeko manifestazioan parte hartu zute-

nen kopurua, antolatzaileen arabera. Herritarrek lepo bete zuten ibilbi-

dea. Bukaeran, justizia eskatu zuten gurasoek beren seme-alabentzat.

Erabilera bakarreko edalontziei buruzkoordenantza prestatzen ari da udala

IRUÑEA bIruñeko Udala ordenantza bat prestatzen ari da, hiriko bes-tetan eta ekinaldi publikoetan plastikozko edalontzien eta gisakoenerabilera eta kudeaketa arautzeko. Udalak astelehenean aurkeztuzuen ordenantza osatzeko lehen zirriborroa. Asmoa da erabilera baka-rreko plastikozko edalontziak eta gisakoak bazter uztea, ahal den neu-rrian, ahalik eta zabor gutxien eragiteko asmoz. Erabilera bakarrekoontzien ordez, behin eta berriz erabil daitezkeenak bultzatuko dituzte.

«Europa osoak duen arazo bat da, gaur egun,garapen orekatu bat lortzeahiriaren eta lurraldearengainerako eremuen artean»

Xabier LasaNafarroako Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aIritzia

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

MUSIKA

BARAÑAIN Edozein Bi, Ingravitoeta Clifford.

bAsteazkenean, 21:00etan,

txosnetan.

BARAÑAIN Las Tuerkas, Moises

no Duerme y los Noctambulos,

Dremen eta DJ Reimy.

bOstegunean, 23:30ean,

txosnetan.

BAZTAN Txamukos.b Igandean, 19:30ean, Arizkungo

bestagunean.

IRUÑEA Ekaitz Bortitza, Los Muga,

Hagoan eta Taupadak.

bGaur, 18:30ean, Sarasate

pasealekuan.

IRUÑEA El Swing.bGaur, 20:00etan, Arrosadiko

Civivox aretoan.

IRUÑEA Pamplonesa musika banda.bGaur, 20:30ean, Maravillas

Lamberto plazan.

IRUÑEA Donibaneko bestak: Xatelite, RPV taldeko Iosu,

Leihotikan eta Hilean Bariku Bat.

bGaur, 22:00etan, Baguada

parkean.

IRUÑEA Chocolate Remix eta DJ.bBihar, 18:00etan, San Jose plazan.

IRUÑEA Donibaneko bestak: Txarros Txilapastrosos, El Sonido

de la Metralla, Treketeens eta NX.

bBihar, 20:00etan, Baguada

parkean.

IRUÑEA Lena Carrilero eta Chica Sobresalto.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Carmen karrikako Herriko Tabernan.

IRUÑEA ZAZ.bOstegunean, 20:00etan, Zentralen.

IRUÑEA Lumi.bOstegunean, 20:30ean,

Erraldoien Txokoan.

LESAKA Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

bGaur, 20:00etan, Harriondoa

kultur etxean.

LIZARRA Kaleidoscope Trio.bOstegunean, 20:00etan, kultur

etxean.

NOAIN Suakai on The Rocks.bGaur, 19:30ean, Zentzumenen

parkean.

ORREAGA Oibarko Aritza abesbatza.

bBihar, 19:00etan, elizan.

TAFALLA Eñaut Elorrieta.bGaur, 20:30ean, kulturgunean.

UXUE Gospel Alaikapela abesbatza.bOstegunean, 20:00etan,

Udaletxe plazan.

VIANA Belako, Inocua eta Göo DJ.bGaur, 22:30ean, San Pedro elizan.

VIANA Shinova, Delafe eta Brian de Calma DJ.

bBihar, 22:30ean, San Pedro elizan.

VIANA Kometa.b Igandean, 18:00etan, San Pedro

elizan.

DANTZA

ATARRABIA 3Dance jaialdia.bOstegunean, 19:00etan, plazan.

IRUÑEA Dantzaldia, txistu eta gaitarekin.

bAsteartean eta ostegunean,

19:30ean, Gazteluko plazan.

NOAIN Ardantzeta taldearen 25. urteurreneko jaialdia.

bGaur, 22:00etan, Zentzumenen

parkean.

ANTZERKIA

IRUÑEA Caminamos para Crecer:Alas rotas.

bGaur, 19:00etan, Gazteriaren

Etxean.

IRUÑEA La Cubana konpainia:Adiós Arturo.

bGaur, 20:30ean, Gaiarre

antzokian.

IRUÑEALa Familia Addams

musikala.

bGaur eta bihar, 18:00etan eta

21:30ean, Gaiarre antzokian.

BERTSO SAIOAK

BARAÑAIN Saioa Alkaiza, AmetsArzallus, Nerea Ibarzabal eta Mikel

Lasarte.

bOstegunean, 19:00etan, Udal

plazan.

BAZTAN Bertso poteoa: Ander Lizarralde eta Unai Muñoa.

bGaur, 17:00etan, Arizkunen.

IRUÑEA Saioa Alkaiza, Miren

Amuriza, Maider Arregi eta Nerea

Elustondo: Ez da kasualitatea

bertso saio musikatua.

bAsteartean, 18:00etan,

Katakraken.

ZINEMA

DONEZTEBE Romeo y Julieta.

bGaur, 18:30ean, zinema aretoan.

IRUÑEA EnFemme.

bGaur, 19:00etan, Iturramako

Civivox aretoan.

IRUÑEA Alderantziz ibiltzen zekien

neskatikoa.

bGaur, 19:00etan, planetarioan.

IRUÑEA Gattaca.

bGaur, 20:00etan, Filmotekan.

IRUÑEA Fiesta de San Fermín,

Sergio etaPioneras.

bOstegunean, 20:00etan,

Filmotekan.

ERAKUSKETAK

IRUÑEAThe Rewooderakusketa

kolektiboa.

bUztailaren 1era arte, Ziudadelako

Labean.

IRUÑEAPedro Oses: urmargoak.

bUztailaren 1era arte,

Kondestablearen jauregian.

BERTZELAKOAK

IRUÑEA Resistencias musulma-

nas queer: desafiando al homona-

cionalismo izenburuko hitzaldia,

Damiel Ahmedek emana.

bAstelehenean, 19:00etan,

Caldereriako aretoan.

Gure proposamena b Tafalla

Eñaut Elorrieta akustikoaEñaut Elorrietak Tafallan aurkeztuko du gaur, 20:30ean, Deserriko kantak

lana. Kontzertu akustikoa eskainiko du Ken Zazpiko kantariak. Disko ho-

rretan jasotako kantak abestuko ditu, tartean Non dago nire herria, Nire

aitaren etxea, Azken balsaeta Deserriko kontradantza. JON URBE / FOKU

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Agenda

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/06/22  · nak, adierazpen askatasuna na-barmendu duten erantzunak ale-gia», azaldu du Solanas Solerrek. Argi utzi du talde feministen as-moa ez dela

Edurne Elizondo Iruñea

Borroka eguna dela nabarmendudu Iruñeko Udaleko Berdintasuneta LGTBI zinegotzi Laura Berrok(Iruñea, 1986), kolektibo horrennazioarteko egunari buruz.LGTBI mugimenduak egindakobultzada «funtsezkotzat» jo duAranzadiko kideak, udal politi-kak martxan jartzeko.LGTBI Kolektiboaren Nazioarte-

ko Eguna da ostegunekoa. Ho-

bera egin du egoerak?

2015. urtean udalera ailegatu gi-nenean, ez zegoen LGTBI politikapublikorik. Ez zegoen deus. Hain-bat adierazpen instituzionalonartu ziren, LGTBI kolektiboaosatzen duten pertsonen eskubi-deak aldarrikatuz, batez ere, herrimugimenduari eta oposiziokotaldeei esker. Baina bertzerik ez.Udalak, erakunde publiko gisa, ezzuen deus egin. Beraz, urteotanegon den aldaketa erabatekoaizan da.Lan horrek ekarri du, bertzeak

bertze, Harrotu izeneko bulegoa

martxan jartzea, LGTBI kolekti-

boa artatzeko.

Hilaren amaieran, urtebete egi-nen du zerbitzuak. Bertze hamai-ka ekinaldi jarri ditugu martxan,batetik, sentsibilizatzeko, eta,bertzetik, oraindik ere gertatzendiren eraso LGTBIfobikoak sala-tzeko, indarkeria mota hori hu-tsean uzteko asmoz. Udal ba-rruan ere ari gara lanean.Zer-nolako lana ari zarete egi-

ten?

Kanpora begira jorratu nahi du-gun sentsibilizazio lan hori eginnahi dugu etxe barruan ere. Ber-tzeak bertze, hori egin nahi duguudaleko teknikariak trebatuz.Argi dugu pertsonak jarri beharditugula politiken erdigunean.Berdintasunari buruz ari garene-an, beti erraten dugu lan horrektransbertsala izan behar duela.Uste dugu LGBTI kolektiboarenarloarekin gauza bera egin behardugula, politika publiko guztiektxerta dezaten ikuspegi hori. Ber-tzela, arriskua dugu politika pu-bliko neutroak sortzeko, eta,haien bidez, ezberdintasunei eus-teko; emaitza are okerragoa izandaiteke, eta politika horiek ekar-tzea egoerak okerrera egitea. Ho-rregatik, garrantzitsua da denoktrebatzea. Politikariok ere bai. Diagnostikoa egiteko asmoa

ere agertu duzue. Zer helburure-

kin?

Hiriko egoera zehatza ezagutunahi dugu. Horregatik egin nahidugu diagnostikoa. Martxan daprozesua, eta udazkenerako prestizatea espero dugu. LGTBI kolek-tiboaren berri jaso nahi dugu, eta,

horrekin batera, populazioak, orohar, LGTBI kolektiboari buruzduen pertzepzioa aztertu. Horrekaukera emanen digu gure politi-kak gehiago zehazteko, eta era-ginkorrago izateko. Asmoa da,diagnostikoa oinarri hartuta,LGTBI politikei buruzko plan es-trategiko bat osatzea. Gainera,eraso LGTBIfobikoen behatokiaegin nahi dugu. Udalak argi utzinahi du LGTBI kolektiboa hirikoaniztasunaren parte dela, eta abe-rastu egiten duela.Azken hilabeteotan hainbat era-

so homofobo salatu dituzte,

bertzeak bertze, Sanduzelaiko

bestetan. Zer egin dezake uda-

lak horren aurrean?

Kontuan izan behar dugu zer-no-lako testuinguruan bizi garen. Gi-zarte matxista eta heteropatriar-kal batean bizi gara. Arazoa erro-an dago, beraz. Horri erantsi

behar diogu errealitate hori alda-tzeko erakundeen konpromiso-rik ez dagoela, oro har, ez delaaniztasuna balio erantsi gisa har-tzeko borondaterik. Urratsakegin dira LGTBI kolektiboa osa-tzen duten pertsonen eskubideakonartzeko eta aitortzeko; horiegia da. Ni anitz kezkatzen nau,

halere, politikoki zuzena den bai-na edukiz hutsik dagoen diskur-tsoak. Politikarien eta herritarrenartean anitzek salatzen dituzte,hitzez, eraso LGBTIfobikoak, bai-na egoerak gertutik ukitzen di-tuenean, atzera egiten dute, neu-rri batean. Hori landu egin behar

dugu. Arrakala bat ireki dugulauste dut, baina egin behar dela,oraindik ere, lan anitz.Erasoen inguruko daturik badu-

zue?

2017koak oraindik ez ditugu.2016an, berriz, hamar salaketaaurkeztu ziren sexu eta generoaniztasunaren aurkako erasoen-gatik. Salaketen kopuruak goraegin du. Uste dut hori gertatzendela, batetik, sentsibilitate han-diagoa dagoelako; eta, bertzetik,kolektiboaren ahalduntzeak goraegin duenez, ikusgarriago bilaka-tu delako, eta horrek ekarri due-lako subjektu atzerakoienenerreakzioa. Garrantzitsua da, ha-lere, ikusgarritasun hori, espazio-ak irabazteko. Ez dugu ahaztu be-har, gainera, lehen baino lege es-parru zabalagoa dugula orain, etalehen delitutzat jotzen ez zirenhainbat jarrera orain badirela. Pa-

radigma da, beraz, aldatu dena.Ahalduntze eta ikusgarritasungehiago dago; espazioak irabazidira; eta horrek ekartzen du hete-ropatriarkatuaren erantzuna.Herri mugimenduaren bultzada

aipatu duzu. Zein neurritan da

mugimendu horrena udalaren

egungo politiken meritua?

Neurri handi batean. Bultzadahori funtsezkoa izan da. Errealita-tea aldatzen da herritarrek, anto-latuta, ezberdintasunen aurkaborroka egiten dutelako. Erakun-deak aurrerakoiago edo atzera-koiago izan daitezke, baina, batezere, herritarren lana lagundu egi-ten dute. Erroa herritarren arteandago. Gu udalera ailegatu ginene-an, LGTBI kolektiboak hagitz argiizan zuen presio eta bultza eginbehar zuela, eta hori funtsezkoaizan da, bertzeak bertze, Harrotumartxan jartzeko. Garrantzitsuairuditzen zait izaera kritiko horiez galtzea.Urteotan lortutakoa galtzeko

arriskua badela uste duzu, hiri-

ko gobernua aldatzen bada?

Hiru urteotan egindako lanak ba-lio izan du LGTBI kolektiboareneskubideen aldeko diskurtsoasendotzeko. Urrats anitz duguegiteko, baina bertze anitz eginditugu, jada, eta egoera ez da le-hengoa. Mugimendua anitz ahal-dundu da. Gazteen artean suma-tzen dut boteretze hori, batez ere.Indar hori suntsitzea ez da erraza.Gainera, legez ere babestu ditugualdaketak, eta horrek lagundukodu atzera ez egiten.Uztailaren 6an hasiko dira san-

ferminak. Kanpaina martxan du-

zue, eraso sexistei aurre egite-

ko. Zer espero duzu?

Orain arte egin dugun lana kon-tuan hartuta, konfiantza handia-goarekin egiten diet aurre aurten-go bestei. Ezin gara lasai egon,baina uste dut lortu dugula eraso-en aurkako gure diskurtsoak etaestrategiak hiriko mugak gaindi-tzea, bai eta estatukoak ere. Argiutzi behar dugu eraso sexistaketa, oro har, emakumeon aurka-ko indarkeria ez direla bakarriksanferminetako kontu. Ez diragertatzen bestak direlako, edoIruñean bakarrik. Egunerokokontua dira, zoritxarrez, hetero-patriarkatuaren indarra handiadelako, eta kapitalismoaren ba-besa baduelako. Egunerokoa dasistema horren kontrako lana.Hedabideen ardura nabarmen-

du duzue, eta dekalogoa osatu.

Bada hedabideekin lan handia

egiteko, oraindik ere?

Hedabideek ardura handia dute,eta oraindik bada zer hobetu. Ka-zetaritza eskoletan ez da txertatugenero ikuspegia, oraindik ere.

«Lanak sendotu duLGTBI kolektiboarenaldeko diskurtsoa»

Laura Berro b Iruñeko Berdintasun eta LGTBI zinegotzia

Iruñeko Udalak agendan jarri du LGTBI mugimendua. Agintea lortuzutenean kolektibo horrekin lotutako politika publikorik ez zelanabarmendu du saileko zinegotziak, aldaketa «erabatekoa» izan dela.

IDOIA ZABALETA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 22a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

«Diagnostikoak aukeraemanen digu LGTBIpolitikak gehiagozehazteko, etaeraginkorrago izateko»