20
ASTEKARIA - 2007ko irailaren 21ean - XII. urtea - Usurbil, 292. zenbakia Astebur Astebur u honetan, u honetan, S antuenean jai! antuenean jai! www.noaua.com Garagardo Azoka frontoian Irailaren 27tik 30era

NOAUA!! 292 alea

  • Upload
    egunea

  • View
    239

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: NOAUA!! 292 alea

ASTEKARIA - 2007ko irailaren 21ean - XII. urtea - Usurbil, 292. zenbakia

AsteburAsteburu honetan,u honetan,SSantuenean jai!antuenean jai!

ww

w.n

oaua

.com

Garagardo Azoka frontoianIrailaren 27tik 30era

Page 2: NOAUA!! 292 alea
Page 3: NOAUA!! 292 alea

3Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

ATA R I KO H A I Z E A

6. Or.

Aurkibidea

15. Or.BI ERREBOTE TALDE DITU ZUBIETAK

DATORREN ASTEAN, GARAGARDO AZOKA

5. Or.FESTAK SANTUENEAN

8. Or.DANTZA TALDEA, BERRIZ ERE MARTXAN

9. Or.

UDALA UEMAN SARTU ZELA 10 URTE 10. Or.

ANTENA BERRIA JARRI DUTE ZUBIETAN

14. Or.AGINAGAKO HERRI ESKOLA

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Albistea iruditan

Duela egun gutxiNOAUA!ko webguneanargitaratu zenez, Usurbilek

plaza berri bat du. Oraingoz, behinbehineko plaka batekin. Izan zezake-en inaugurazio ekitaldirik politena etagogoangarriena izan du. Duela urtebatzuk auzoko jaiak desagertu bezala,urte askoren buruan, berea den gune-an jaiak biziberritzen ikusi baititu.

Eta baita bertan zuen parkea piezazpieza nola kentzen zuten, zuzeneanbizi ere. Hain zuzen, festa horiek iga-rota, hutsik, “burusoil” geratu daplaza. Horregatik, jarri zioten izenakjolasleku hori aipatzen du. Abuztuaamaieran bataiatu zuten, “Parkeipekoplaza”. Atxegaldeko plaza berria.

“Parkeipeko plaza”

Page 4: NOAUA!! 292 alea

4 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

HE R O R R E K E S A N

NEREA ZINKUNEGI

Sukaldeko argiak piztuta ikusten dira eguna argitubaino lehen, errepidean zarata nagusi goizean goizetik,

despertadoreei hautsa kendu diegu, oporrak bukatu dira.Elkorteinglesak eskola umeentzako uniformeak eskain-

tzen ditu modu onean, telebistako programazioa bere“onera” etorri da, granhermanok edizio berria estreinatudu eta zenbait argitaletxek geroz eta gauza inutilagoakproposatzen dituzte bildumak egiteko.

Urte garai honetan bildumak egiteko eskaintza zabalariez diot inoiz ez hankarik eta ez bururik bilatu. Zergatikorain?, lanera bueltatzearekin zerikusirik ba ote du?Nolabaiteko diziplina eskatzen duelako agian?

Neroni ez naiz inoiz bildumazalea izan, beno ez, gezu-rretan ari naiz; txikitan, Kalexarreko mojetan bazen her-mana bat zigiluetarako sekulako pasioa zuena, bere izenaez dut gogoan. Behin, barrioko lagunekin bertara joannintzen udalekutatik sobratutako joankarlosen koloreezberdinetako zigiluak hartuta. Bihotz oneko hermanakPeru eta Txileko zigiluak eman zizkidan eta, ez dakit zer-gatik, joankarlosenak bueltan jaso nituen irribarre bate-kin. Han bukatu ziren nire bildumak. Denbora batez kar-toizko kaxa batetan gorde nituen, marrazki exotikoakzituztelako, baina txukunketa goiz batetan zakarretara

bota nituen eta ez ditut inoiz faltan bota. Zigiluena izango da, agian, bildumarik ezagunena, edo

pinturena? Noski, bildumatzeak, ere, norberaren erosa-halmenarekin harreman zuzena du. Arabian, rollsroilszakbildumatzen zituen jeke bat zegoela irakurri nuen behinaldizkari batetan.

Urrutira joan gabe ere, burura etorri zaizkit zaletasunxelebre hau praktikatzen duten zenbait ezagun; itsas mas-korrak, nondik ekarritakoak diren ahaztutako harriak,xaboiak, postalak, sakakortxoak, pospolo kaxak, borrago-mak, txapak, zerbeza botilak, sagardo eguneko edalon-tziak eta antzeko objektuak bildumatzen dituzte.

Bildumarena kontua oooooooooossso zaharra da, halaomen diote behintzat indusketetan egindako ikerketek.Baina kontua da, zein behar asetzen du bilduma egiteak?Jakin minak jota hiztegia hartu eta… bilduma: arrazoirenbategatik biltzen diren kideko gauzen multzoa. Eta zeinote da ba arrazoia?

Uy! Oraintxe konturatu naiz, neronek pixa analisia egi-teko erabiltzen den tapa gorridun potetxo batetan urtetanzehar bota ditudan harriak gordeta dauzkat, edo bildu-matuta? Izan ere, botatzeak (harriak) ematen duen lana-rekin…

Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Luis Aranalde - Ar i tz Gorr i t i - Imanol Ubeda - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Joxe Piñas - Unai Agirre

Bilduma

Ucineko kiratsa

Irailaren 6an berriz ere arratsalde-ko 18:00etan hasita gaueko

22:30ak arte Agerre Baserri ondoan,mendebal haize gutxirekin, aitarenbaratzean bilduta ginen, izugarrizkokiratsa izan zen. Gaueko 21:30eangure herriko Udaltzaingoari etaErtzantzari deitu eta kexua adierazigenuen. Nirekin batera gauza berasalatzen dute beste 6 gizon-emaku-mek.

Arazo hau orain dela hiru urte sortuzen eta konpondu gabe dago, ez dazuzena aluminiozko perfilak labeansartzea eta kubeta elektrolitikoan sar-

tzen dituzte, batzuk margotuak gai-nera, hauen keak (plastikoa erreta)tximiniatik isurtzen dira eta izugarriz-ko kiratsa eta kutsadura eragiten dute.Pentsa bere aurrean eta ondo-ondoanAtxegaldeko herritarrak bizi direla,baratzak eta sagastiak daudela, piskabat sorterrian Ikastola eta kiroldegia.

Gure herria Lemoiz zentral nuklea-rraren aurka azaldu da, bai eta erraus-gailuaren aurka ere eta begibistanbeste errausgailua dugu.

Donostian Ingurugiro Fiskalarekinbildu gara eta zera esan digu: “salatuezazue eta berehala ikerketa egingo

dugu eta arduradunek legearen pisuabere bizkarrean jasoko dute”.

Ucin-eko jabeek herriaren bizitzaeta osasuna arriskuan jartzea ez dabidezkoa ezta zuzena.

Udalak berehala exijitu beharkoluke halako perfil margotuak labeansartzearen debekua, aurreko trata-mendua egin gabe eta margoak bilte-gi berezietara eramanez (Aduna edobaimendutako besteren batera).Begirunez,

Manu AranburuUsurbilgo Ekologista Taldea (EKT)

Ika-mika

Page 5: NOAUA!! 292 alea

5Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

PI L-P I L E A N

Ostiraleko txupinazoarekin hasiko da festa Santuenean

Irailak 21, ostiral arratsaldeko17:00ak. Une horretan jaurtikoden txupinazioarekin hasiko

dira Santueneako jaiak. Asteburuaamaitu artean, auzotarrek auzotarren-tzat, baina baita bertaratu nahi dute-nentzat prestatutakoak.

Aurtengo nobedadeen artean txerriharrapaketa aipatu behar. Santueneanaitzindaria den ohitura berreskuratubaitu Jai Batzordeak. Lehen gauezospatzen zen, baina oraingoan egunezizango da. Bikoteka eta hankak elkarrisoka batekin lotuta txerria harrapatubeharko dute. Lortzen duenak saria

jasoko du; harrapakina bera, txerria.Beste berrikuntzetako bat, ustekabe-

rik ez izateko kontuan izan beharrekoa;txupinazo osteko globo gerra.

Hortik aurrera, asteburu ederra pasa-tzeko nahi adina eskaintza.Gaztetxoenak adi larunbateko ekital-diei. Jokoak, piragua saioa edota zezenmekanikoa prestatu baitiete antolatzai-leek. Gautxorientzat Larra DJ eta herri-ko musika taldeen kontzertuak.Gertuko produktuak dastatzeko saioezberdinak izango dira; hala nola, pipe-rrak edota sardinak. Jaiak amaitzekogeroz eta indar handiagoa hartzen ariden trakan aldaketak izango direla ira-

garri dute antolatzaileek. Kolorea izan-go baita auzoko jaiei amaiera emangodien su festako protagonista.

Larunbat honetan, eguerdipartean, jolasean aritzeko

aukera ugari izango da.

Ongi etorri Oihana

Bejondainela neska, 2002. urteazgeroztik gure artetik derrigorrean

urrun eduki haute eta bost urterenburuan berriro hi gure artean izateakpozten zigun barrena.

Euskal Herri osoan sustraiturik dago-en LAB Sindikatu honek, beti eduki diz-kin bere oroitzapenean Euskal PresoPolitikoak eta sindikalgintzaren bidezindar gehiagoz euskal errepresaliatu poli-tiko guztiak aske izan arte borrokanjarraituko din.

Bai, orain bost urte “bidai” madarika-tu baten hasera izan zenuten hik eta

Jokinek. Lehendik ere etsaiaren errepre-sio gordinak hire gurasoengan nola jipoi-tzen zuen aurrez-aurre ezagutu hunan.Orain bost urte lagunartea, lantokia,etxeko bizitza basakeriaz moztua izanzitzaizuen, egun haietan etsaiaren atzapa-rrak zein krudelak diren berriro ezagutze-ko aukera izan ginanan usurbildarrok.

Guk baino hobeto dakinan bezala,krudelkeri berarekin jokatzen jarraitzendinate euskal preso politikoekin, horrenadibide garbi bat herritar JoxeDomingorekin egin dutena den.Errepresioa eguneroko ogia den euskal

gazteriarentzat, euskal langileriarentzatedo Euskal Herriaren askatasuna aldarri-katzen duen ororentzat.

LABetik eraso guzti horiek salatzenjarraituko dinagu eta euskal langileok zeresana eta egina dugulako, sindikalgintza-ren bidez lantegi guztietara salaketa era-maten jarraituko din sindikatuak.

Erakutsi eta eman digun/diguzuenikasgaiagatik, Usurbilgo LABen izeneanbejondainala eta ongi etorriarekin baterabeti arte Oihana.

Usurbilgo LAB

Ika-mika

Irailak 21, ostirala17:00 Txupinazoa eta txokolatada

(Merke tabernaren aurrean). Ondoren,globo-gerra. 18:30 Buruhandiak. 19:00Sardina jana txarangarekin. 20:30 Auzokojaietako argazki proiekzioa SantueneaElkartean. 00:00 Kontzertuak: GauekoItzala, Epok, Odolaren Mintzoa.

Irailak 22, larunbata10:30 Oria ibaian piraguak. 12:00-

14:00 Haur jokoak eta rokodromoa, tiro-lina, zezen mekanikoa, puzgarriak…14:00 Haur bazkaria (bakoitzak bere baz-karia ekarri. Edaria eta postrea banatukodira). 16:00 Mus txapelketa. Izen-ematea:15:30-16:00. 16:00-19:00 Haur jolasak.17:30 Txokolatada jubilatu tabernarenaurrean. 19:00 Buruhandiak.

20:30 Larra DJ. 21:30 Kantu afaria:Josuneren gitarrarekin. 00:00 BerriroLarra DJ.

Irailak 23, igandea11:30 Herriko dantzariak plazan.

Ondoren, hamaiketakoa jubilatuentabernaren aurrean. 12:00 Toka. 13:00Zaldi proba plazan. 14:00 Herri bazkaria,ondoren, txaranga. 17:30 Txerrien harra-paketa Plazan eta ondoren, Mariatxiak.19:00 Buruhandiak. 19:30 Piper dasta-tzea. 21:00 Traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.

Asteburua bete ekitaldi

Page 6: NOAUA!! 292 alea

6 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

HE R R I KO TA L D E A K

Hernanin, Tolosan,Villabonan... Ingurukoherrietan ospatzen diren

Garagardo Azokak kirol taldeek anto-latzen dituzte. Bitxia bezain beharrez-koa. Izan ere, kirol taldeen diru pre-miak eraginda ugaldu dira garagardofestak. Usurbilen, futbol taldekoakizango dira erruz lan egin beharkodutenak. Datorren astean, estrainekoz,“Usurbilek, garagardoa alkate”.

Futbol zelai berriak bultzada berri bateman die Usurbil Futbol Taldeko kide-ei. Urtzi Izagirrek aitortu digunez, fut-bol taldea indartu nahi dute: “orain arteez genuen instalazio egokirik. Orainfutbol zelai berria dugu, erregional mai-lako bi talde, nesken taldea… Sekulabaino gazte gehiago ditugu. Taldeaindartu behar dugu”.

Usurbil Futbol Taldeak antolatu du Garagardo Azoka

Usurbil FTko kideek proiektu askodituzte buruan. Izagirrek dioenez,“klub serio bat egiteko asmoa dugu, ezdut esan nahi lehen serioa ez zenik,baina serioago hartu nahi ditugu gau-zak”. Denboraldi berrian, erregionalmailako bi talde izango ditu Usurbilek.Eta Urtzik adierazi bezala, “aurrekon-tua osatzeko ez dugu diru-sarrera nahi-koa”. Beraz, diru-sarrera berri bat ziur-tatzeko antolatu dute datorren astekoazoka. Baina ez da helburu bakarra.Herriari babesa eskatzeaz aparte,

eskaintza bat ere egin nahi diote.“Futbol talde bezala beste zerbait eskai-ni nahi diogu herriari”. Azken asteotan,denbora asko eman dute azoka antola-

tzen. Lehengo astean, Hernanin izanzen Garagardo Azoka. Han izan diraegun horietan, han nola lan egitenduten ikusten eta ikasten.

Irailaren 27tik 30era,

“Usurbilek garagardoa alkate”

Villabonan eta Donostian antolatu ziren lehen garagardo azokak.Ordutik, herri askotan egiten da. Argazkia: Aiurri.

Urtzi Izagirreren ustez, 60 lagunbeharko dira lanerako: “Ikusi

dugu barran baino sukaldean dagoelalan gehien. Beste azokatan ere, barrakolana baino sukalde lana da zailena bide-ratzen”. Baina jendea lotuta daukate:“lau ekipo ditugu, bi erregional mailan,neska talde bat eta kadeteena. Nahikoajendea bagara”. Beraz, klubeko jendea-rekin osatuko dute azokan arituko denlan-taldea.

Bistan denez, ez da egun batetik bes-tera datorren egitasmoa. “Hasieratikargi genuen montaje handia izanik,jende asko inplikatu beharko genuela.Hori argi izanda, ez dugu sorpresa han-dirik hartu”.

Usurbil FTko kide honen esanetan,“azoka handiak eta txikiak daude.Gurea ez da handiena izango”. Bainabeste azoken itxura berdina izango du.Ea giroa ere halakoa den.

60 lagun arituko dira lanean

Page 7: NOAUA!! 292 alea

7Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

HE R R I KO TA L D E A K

Irailaren 27an zabalduko duteazoka arratsaldeko 18:00etan.Igande gaua bitarte, garagardoa

izango da nagusi. Lau egunetako festaantolatzeko, ez da nolanahikoa UsurbilFTk egin duen apostua. Eskerrak gureartean festazale eta garagardozale askodagoen. Lau egunez, garagardoa izan-go da nagusi frontoian.

Datorren astean hasiko den azokan,bederatzi garagardo mota ezberdineskainiko dituzte. Eta jatekorik ere izan-go da. Beraz, lagunartean afari modu-koa egiteko toki aproposa izango dafrontoia.

Barra eta sukaldea L moduan ipinikodute, ezker paretean eta frontisean. Etakantxan, mahaiak eta aulkiak otroduaegin nahi duenarentzat. Eskenatokitxiki bat ere jarriko dute eta bertanherriko trikitilariak arituko dira.

Jateko, saltxitxak eta ukondoakHeineken etxea izan da Garagardo

Azoka antolatzeko aukera eskaini diena:“barra eta muntaia osoa Heinekenekoekegingo dute, zerbeza ere beraiek ekarri-ko digute”. Baina sukaldea, aldiz, futboltaldekoek antolatu beharko dute.Ukondoak egiteko labeak alokatuko

dituzte eta saltxitxak egiteko plantxakekarriko dituzte.

Bederatzi zerbeza klase dastatu ahalizango dira. Hauexek: Guiness,Heineken, hiru Paulaner klase,Affligem, Murphy´s, Buckler alkoholikgabekoa eta Amstel Oro.

Jateko, aldiz, saltxitxak eta ukondoak.Patata purea ere eskainiko da. Beraz,atseginak izateko osagai guztiak dituGaragardo Azokak.

Inguruko herrietan arrakastahandia dute garagardo azokek

Aurtengoa ondo ateratzen bada, jate-ko zein edateko eskaintza handituegingo litzateke datorren urtean.Antolatzaileek, lehenengo urte hone-tan, behintzat, ez dute konplikazio

handirik nahi. Azoka honek jarraipena izango ote

duen ikusteko, jendearen erantzuna zeinizango den ikusi beharko da. Urtzik esandigunez, “urtez urte errepikatu nahidugu. Egon garen toki guztietan jendeaondo ibili da baina ikusteko dago jende-ak Usurbilen nola erantzuten duen”.

Urtzi Izagirre, Usurbil Futbol Taldeko kidea

“Ondo ateratzen bada, urtero antolatuko dugu”

Usurbil FT taldeak hartu du Garagardo Azoka antolatzeko ardura.

Usurbilgo Garagardo Azoka

Egunak: irailak 27-irailak 30.Ordutegia: arratsaldeko 18:00etatik

gaueko 00:00ak arte.Edariak: Guiness, Heineken, hiru

Paulaner klase, Affligem, Murphy´s,Buckler (alkoholik gabe) eta Amstel Oro.

Jatekoa: saltxitxak, ukondoak, purea.Antolatzailea: Usurbil FT.

“Guiness, Heineken, hiruPaulaner klase, Affligem,

Murphy´s, Buckler alkoholikgabekoa eta Amstel Oro”

BEDERATZI GARAGARDO MOTA

Page 8: NOAUA!! 292 alea

8 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

PI L-P I L E A N

Urrian hasiko da begirale ikastaroa

Buruntzaldeko udalek, tarteanUsurbilgoak, aisialdiko begirale

izateko ikastaroa antolatu dute.Ikastaroa Hernanin eskainiko denarren, Buruntzaldea eskualdeko edo-nork har dezake parte. Matrikula 200eurokoa da (Buruntzaldetik kanpokoikasleek, ordea, 400 euro).

Urrian hasiko da eta ikasturteosoko iraupena izango du. Izenaemateko epea irailaren 28an amaitu-ko da. Informazio gehiago: 943 371999.

KzGunea: irailean arratsaldez, urrian goizez

Irailaren 27an osteguna, ITTxartela lortzeko azterketa egin-

go da. Azterketa arratsaldeko18:00etan hasiko da. Urrian, ordea,goizez izango da zabalik: 9:00etatik13:00era, astelehenetik ostiralera.

KzGunea, Kale Nagusia, 37 behea.telefono zenbakia: 943 36 14 12.

Zirriborro pintura etaeskulan tailerrean izenaemateko epea, zabalik

Klaseak urrian hasiko diraZirriborro pintura eta eskulan

tailerrean. Aurretik, bilera bat egingoda tailerraren egoitzan bertan: iraila-ren 21ean ostirala, arratsaldeko19:00etan. Helduentzat nahiz hau-rrentzat den tailer honen ingurukoinformazio gehiago jaso nahi badu-zu, eskura duzu honako telefono zen-bakia: 609 41 38 83.

Unai Iturriaga eta Igor Elortzabertsolariak, Josu Zabalamusikaria (Hertzainak talde-

ko baxujole izandakoa), Aitor Rubiogitarrajolea, Xanpe baterijolea. Horiekdira Gu Ta Gutarrak ikuskizunaren osa-gaiak. Datorren ostiralean, irailak 28,Sutegin arituko dira kantari. Sarrerakjada salgai daude Txirristran etaNOAUA!n.

Gu Ta Gutarrak proiektuan bertsoa etamusika dira oinarri. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek ( a capella zein musika-rekin lagunduta) osatzen dute. Beraz,tarteka bat-bateko bertso-saio itxura duikuskizunak; baina izango da talde lane-an egindako kanturik entzuteko tarteaere. Hitzez azaldu baino, Sutegira hurbil-tzea onena.

Sarrera, aldez aurretik, 10 euroSaioa irailaren 28an ostirala gaueko

22:30ean hasiko da. Sarrerak, aldez

aurretik, 10 eurotan eskura daitezkeTxirristra tabernan eta gure egoitzan.Egunean bertan soilik takilan izango dirasalgai eta 12 eurotan.

Bazkideek sarrera merkeagoNOAUA!ko bazkideek, ordea, sarrera

merkeago erosteko aukera izango dute: 8eurotan, baina irailaren 28a baino leheneskuratu beharko dute eta NOAUA!koegoitzan (Txirristran ez dira bazkideen-tzako sarrerak salduko).

Gu Ta Gutarrak ikusteko sarrerak

Txirristran eta NOAUA!n salgai

Unai iturriaga eta Igor Elortzabertsolariak, Gu ta Gutarrak

taldeko kideekin batera.

Dantza Taldeak laster hasikodu ikasturtea. Izena ematekoepea irailaren 20an amaituko

da. Astebete beranduago, irailaren 28an,bilera batean bilduko dira izena emanduten haurren gurasoekin. Hilaren28ko bilera arratsaldeko 16:30ean izan-go da, Agerialdeko frontoian. DantzaTaldeko kideek, bilerara azaltzeko deiaegin dute, egun horretan zehaztuko bai-tira ikasturte berrirako egunak etaorduak. Egun horretan ere, izena emate-ko aukera izango da.

Laster hasiko du ikasturtea DantzaTaldeak. Hori baino lehen, hala ere, ikas-turte amaierako irteera antolatu dute.

Larunbat honetan izango da, irailak 22.Eta biharamunean Santueneko festetanarituko dira. Santueneko saioa eguerdiko12:00etan hasiko da.

Dantza Taldea,

ikasturte berriari ekiteko prest

Igande honetan Santuenekofestetan arituko dira.

Page 9: NOAUA!! 292 alea

9Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

HE R R I KO TA L D E A K

Dagoeneko toki askotatik ikusdaiteke antena berria,Zubietako mendialdean

ipini berri dutena. Bizkarretik, esatebaterako, oso nabarmen. Antena horrenkontua, ordea, aspalditik dator.Donostiako udalak duela 10 urte agin-du zehatz bat eman zion RadioNacional de Españari (RNE): Uliakoguardetxean den antena kentzea.Gorabehera asko eta gero, ZubietakoBiribilondon jarri duten antenak ordez-katuko du Ulian dagoen antena.

Aurreko astean herritar batek deituzuen, Zubietan antena altxatzen hasizirela esanez. Berehala Eñaut ZuriarrainZubietako alkate berriarekin jarri ginenharremanetan: “antena jartzeko lanakaspalditik datoz. Trasteak eta egiturakduela egun dezente igo zituzten”, adiera-zi zigun Eñautek.

Antenarako bidea zabaltzeko lanak,ordea, duela bi urte hasi ziren. ZubietatikBiribilondo izena duen mendixkara pistabat zabaltzen hasi zirenean, gorabeheraugari izan ziren.

Zubietako alkateak esan digunez,mendian bidea zabaltzea “tentagarria zenhainbat lur-jabeentzat. Antenarainokobidea aprobetxatuz, euren lurretara bideazabaltzeko aukera ikusi zuten. Bidebatez, zenbaitzuk argi-indarra eta ur-har-tuneak egiteko ere aprobetxatu dute”.

Hasiera batean, Donostiako Uliakoantena zurigorria ordezkatu behar zuenorain Zubietan ipini duten antenak.Baina Zubietako Herri Batzarreko kide-ek ez dakite antena horrek zein erabile-

ra izango duen. “Lurrak EuskoJaurlaritzarenak dira eta antena horrektelekomunikazioetarako erabilera izan-go duela pentsatzen dugu. Dena den,lur zati handi bat garbitu dute eta ante-na bat baino gehiago jartzeko tokiadago. Telefono konpainien antenak erejarriko ote dituzten, hori da gure beldu-rra”.

Eñaut Zuriarrainek, azkenik,Donostiako udalaren jarrera salatu nahidu: “Traba egiten duen guztia Zubietaraekartzeko asmoa azaldu du berriz ereDonostiako udalak. Martuteneko kar-tzela, errauste-planta, milaka etxebizi-tza... eta orain antena”.

Eñaut Zuriarrain, Zubietako alkatea

“Antena berriak telekomunikazioetarako erabilera izango duela uste dugu”

Irailaren 12an hasi ziren antena jartzen. Argazkia egun horretakoa da.

“Telefono konpainienantenak ere jarriko ote

dituzten, hori da gure beldurra”

EÑAUT ZURIARRAIN

Uliako guardetxearen ondokoantena zurigorria Zubietara

eraman. Hori omen zen lehen egi-tasmoa. Radio Nacional deEspañaren (RNE) antena da hori etaZubietara eramateko lanak duela biurte hasi zituzten. Orain begibistanda, Biribilondo izena duen mendian,400 metroko tontorrean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak2003ko udan onartu zuen antenalekuz aldatzea eta RNEri baimenaeman zion Zubietako Biribilondomendian jartzeko. Ondoren, obraegin aurretik, udal baimena lortubehar izan zuten. Horrez gain,

Eusko Jaurlaritzak monumentuizendatu zuen Andatza ingurua2003an, hainbat monumentu mega-litiko daudelako bertan, trikuharriakgehienak (Donostiako lurretan, esatebaterako, hiru). Hori dela eta, proze-dura berezia jarraitu behar izan duteobrak hasi aurretik. Aranzadi elkar-teak ingurua aztertu zuen beste arke-ologia aztarnategirik ote zegoen bila-tzeko. Ikerketan ez zuten obrak gel-ditzeko adina elementurik topatu.

Biribilondo tontorrerako zabalduduten pistak lau metro eta erdikozabalera eta hiru kilometro luzeradu.

Duela bi urte hasi ziren pista zabaltzen

IMANOL UBEDA ________________________

Page 10: NOAUA!! 292 alea

10 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

ER R E P O R TA J E A

Gai gisa euskara aukeratu duteAitzaga Kultur Elkartekokideek iraileko azken astera-

ko antolatu dituzten ekitaldietarako.Usurbil Udalerri EuskaldunenMankomunitatean (UEMA) sartuzeneko hamargarren urtemuga betetzendela eta, irailaren 24tik 29ra EuskalHerrian Euskaraz-ek prestatutako era-kusketa bisitatu eta UEMAri buruzkohitzaldia entzun ahal izango daSutegin.

Usurbil herri euskalduna dela dioenkartela ikus daiteke errepidez herrikomuga igarotzean. Udalerri EuskaldunenMankomunitateari (UEMA) erreferen-tzia egiten dio kartelak. Erakundearenhelburu nagusiak herritarren bizitzasoziala euskalduntzea, udalerri euskaldu-nen sarea osatzea eta udalerri euskaldu-nen garapen sozio-ekonomikoa etasoziokulturala bultzatzea dira.

Usurbil UEMAn 1997an sartu zen.Ordutik, hamar urte igaro dira eta efe-meride hori baliatuta, Aitzaga KulturElkarteak euskararen inguruko aste batprestatu du, iraila amaierarako.“Askotan pentsatzen dugu Usurbil osoherri euskalduna dela, eta euskaldunada, baina oraindik euskararen egoera ezdago normaldua”, gogorarazi duteantolatzaileek. Alde horretatik, normal-tze bide horretan urteurrena bete duenerakundeak egindako lana azpimarra-tzen dute. “Urte haietan lan asko eginzen, elkarte mordo bat inplikatu zirenahalegin horretan”, gaineratu dute.

Euskararen iragana, oraina eta geroaEuskararen egoera eta UEMAren

urteurrena lotuta datoz datorren astera-ko prestatu dituzten ekitaldietan. Hainzuzen, Euskal Herrian Euskarazek(EHE) prestatutako erakusketak etaUEMAri buruzko hitzaldiak osatzen dukultur elkarteak antolatutako eskaintza.

Denboran zehar euskarak izan duenbilakaera jasotzen du erakusketak.

“Euskal Herri osoko ikuspegia hartzendu. Egokia iruditzen zitzaigun ikuspegiaikusteko. Euskarak ere oraindik bultzadabehar duelako, gure herrian eta oro har”,adierazi dute Aitzaga Kultur Elkartekokideek. Hizkuntzari lotutako gorabehe-ren artean, euskararen iragana orainal-diarekin lotzen duen panel bat dago;atzerapenaren mapa. Bertan argi ikusdaiteke euskarak mendeetan zehar, zernolako atzerakada jasan duen eta halako-rik zergatik gertatu den. Egungo egoeraaztertzen du; hala nola, elebitasunaedota arloz arloko hausnarketa.

Hemendik aurrerakoei ere begira jar-tzen da EHEk prestatutako erakustal-dia. Euskararen normaltze bidean,oraindik egiteke egon daitekeena azpi-marratzen du arloz arlo; hala nola, jus-tizian zein osasun administrazioetan,hedabideetan…

Kale neurketako datuak ikusgaiEuskal Herrian Euskarazek hainbat

herrietan zabaldu eta oraingoan,Sutegin ezagutzeko aukera izango denerakusketari, beste panel bat erantsidiote Aitzaga Kultur Elkartekoek.Duela urtebete herriko hainbat txoko-tan egindako euskarari buruzko kaleneurketen emaitzak gehitu dizkiote.

Euskararen erabilera, gorantzOtsailean aurkeztu ziren pasa den

udazkenean egindako saioen ondorio-ak. Adina, sexua, neurketa egitekolekua eta unea, haurrek elkarrizketatanzuten parte hartzea, elkarrizketak edobakarrizketak izan…

Azterketak faktore bat baino gehiagokontuan hartzen zituen. Euskararenerabilerak gorantz egiten zuela ziotenbildutako datuek, baina joera hori ezzen aurreko azterraldietan bezainbeste-koa izan. Datu guztiak, eta 2015erakoespero daitekeen egoera biltzen diraazterketa horretan.

Usurbil UEMAn sartu zeneko hamargarrenurteurrena gogora ekarriko da datorren astean

Duela 10 urte, Usurbil UEMAko kide egin zenean, hainbat

ekitaldi egin ziren herrian. Irudian, 1997ko ekaineko jaialdia.

“Denboran zehar,euskarak izan duen

bilakaera jasotzen duSutegiko erakusketak”

AITZAGA KULTUR ELKARTEA

ARITZ GORRITI ________________________

Page 11: NOAUA!! 292 alea

Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

ER R E P O R TA J E A 11

Euskarari lotutako astea antola-tu izanaren arrazoi nagusia,UEMAren hamargarren urte-

muga gogora ekartzea izan da. 1997aneman zuen Usurbilek aipatutako era-kundean sartzeko pausoa. Prozesu guz-tia eta horrek herriari ekarri zizkionaldaketak oso gertutik bizi izan zituenJabier Pikabea usurbildarrak.Legegintzaldi hartan, udalean euskarabatzordean lanean baitzebilen. “Herrikoelkarte eta alor ezberdinetako erakunde-ekin elkarlanean”, adierazi du Pikabeak.Sinadurak bildu omen ziren herrian.Pausoa eman zen eguna, udaletik kanpoeta pleno berezi batekin ospatu zen.

UEMAn sartzeak eragin nabarmenaizan zuen herrian eta erakundean ber-

tan. Udalean, langile euskaldunenkontratazioan eta idatzi ofizialetan.“Udala goitik behera zeharo euskal-duntzea lortu genuen”, gogoratzen da.Baina ez hori bakarrik. UEMAtik jus-tizia zein osasun arloetan egindakointerbentzioak ere gogoan baititu. Bereesanetan, “Gipuzkoan zeharo euskal-dundu zen lehen anbulatorioaUsurbilgoa izan zen”. Hala, medikuerdalduna egokitzen zenean, bestemediku euskaldun batekin trukatzealortu zuten. UEMAk abiarazitako pro-zesua garrantzitsutzat jotzen duPikabeak, baina baita Usurbilek bertanizan zuen papera ere. Bere esanetan,“izugarrizko bizitasuna eman zionUEMAri. Usurbil erakunde horrenmotore bihurtu zen”.

“Usurbil UEMAren motore bihurtu zen”Jabier Pikabea, 1997an euskara batzordeko kidea

Aitzaga itxi arren,

lanean jarraitzen dute

EZKERREAN JABIER PIKABEA,

1997AN EGIN ZEN EKITALDIAN.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Auzitegien aginduz, 2006kootsailean itxi zuten Aitzaga bi

urtetarako. Ordutik Elkartetik egin-dako hainbat eskaeren erantzuna udahonetan jaso dute. “Erantzun zigutenitxia mantenduko zutela. Bi urteakbeteko dira eta orduan ikusiko duguzer gertatzen den”, argitu duteAitzaga Kultur Elkarteko kideek.

Edozein kasutan, itxierak gunerikgabe geratzea ekarri bazuen ere,hutsune horrek ez du bertako kideenlana eten. “Aitzaga urte eta erdiz itxi-ta egon arren, elkarte bezala ekital-diak antolatzen jarraitzea erabakigenuen. Ez maila berean noski, gunebat ez izateak dinamika asko oztopa-tzen baitu”, adierazi dute.

Oztopatu bai baina eragotzi ez. Etahorren adibide dira datorren asterakoprestatu dituzten ekitaldiak. Ez dira,ordea, urteko azken ekitaldiak izan-go. Dagoeneko aurrera begira jarrita,hor baitago azaroaren 1eko azokaedota hilabete berean programatzekoasmoa duten transgenikoei buruzkohitzaldia.

ErakusketaIrailak 24/ irailak 29: “Euskararen

egoera Euskal Herrian” erakusketaSutegin. Ordutegia: Astegunetan, 18:30-20:30. Larunbatean, 11:00-13:00.

HitzaldiaIrailak 26, osteguna: 19:30ean,

Euskal Herrian Euskarazeko (EHE)kide Unai Larreategik UEMAri buruzeskainitako hitzaldia Sutegin.

Urteurrena gogora ekartzeko ekitaldiak

“Aurrera ez egitea atzera egitea bezala da”

Herri mailako jarduerari dago-kionez, Aitzaga Kultur

Elkarteko kideen esanetan, “EzkerAbertzaleak lan egiten jarraituko dueta lau urte hauetan eman den hutsu-nearen ostean, UEMA berrindartzeaespero dugu”.

Atzerapentzat jotzen dute azken lege-gintzaldian Usurbilen eta oro har,elkartutako udalerriek osatzen dutensareak bizi izan duen egoera. “UEMA

orain paralizatua egotea atzera pausoada. Aurrera ez egitea, atzera egitea beza-la da”, adierazi dute.

UEMAri buruz EHEko kide UnaiLarreategik eskainiko duen hitzaldian,UEMAren zeregina zein den azaldukoda. Ekitaldi berean izango da udalekoeuskara zinegotzi Nerea Erauntzeta-murgil ere. Egungo egoerari buruz hitzegiteaz gain, hemendik aurrera alorrekolan ildoak aurkeztuko ditu irailaren26an Sutegin izango den ekitaldian.

Page 12: NOAUA!! 292 alea

12 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

PI L-P I L E A N

Sabel eta saloi dantzak, pinturaeta eskulanak, laboreak, masa-jea, yoga, memoria lanketa,

sukaldaritza eta bitxigintza.Berrikuntzekin eta eskaintza indartutadatoz Guraso Eskolakoak. Ikasturteariurrian ekingo diote, baina proposatzendiguten ikastaroetan izena ematekoegun nagusia datorren irailaren 26a,asteazkena izango da.

Aurreko ikasturtean baino gehiago,bederatzi dira Guraso Eskolak 2007-2008 ikasturte berrian abian jarrikodituen ikastaroak. Sukaldean trebatu,dantza egiteko modua findu, memorialandu edota yogarekin lasaitzea proposa-tzen digute aurtengoan. Urrian hasikodira nobedadeekin datozen saioak. Hainzuzen, prestatu duten eskaintza, matri-kulatzen diren herritarrei egokitu nahiizan diete. “Jendeak eskatutakoa kon-tuan hartzen dugu”, adierazi duteGuraso Eskolatik.

“Etxean ez geratu, eta eman izena”Iazko ikasturteari begira, baikorrak

dira Guraso Eskolakoak. Hala ere, haienesanetan, harrera ona dute abian jartzendiren ikastaroek. “Jendea gauza berriakegiteko gogoz egoten da”, baieztatzen

dute. Hilabeteek aurrera egin ahala,ordea, gorabeherak izaten dira saioenparte hartzeari dagokionean; hilabetebatzuetan jaitsi egiten da saioetara hur-biltzen den herritar kopurua.Antolatzaileak eguneroko bizitzan asko-tan izaten den denbora faltaz jabetzendira. Presaka, norberak dituen zeregine-tara iritsi ezinik izaten dela jendea.Baina hala ere, gure eguneroko agendantarte bat aurkitzera animatzen dute.“Etxean ez geratu, eta eman izena”, dei-tzen dute.

Irailaren 26an izango da matrikulazioeguna. Baina egun horretan, edozeinarrazoi tarteko izena emateko aukerarikez duenak, 615 006 535 telefono zenba-kira hots egin dezake hurrengo egune-tan. Bide bera aukeratu behar du, edo-zein zalantza, galdera edo proposamenbat egin nahi duenak.

Antolakuntza lanean dabiltzangehientsuenak urte dezente daramatzateGuraso Eskolan. Aurtengoan, ordea,aurpegi berriak batu zaizkie haien jardu-nean; bost kide berri. Baliabideak, halaere, ez dituzte soberan; ez giza baliabide-ak, ezta materialak ere. Prestatuta dutenikastaro sortarentzat txiki samarra gera-tzen zaie lokala. “Ekimenak lokal majobat eskatzen du”, gogorarazi dute. Halaere, oraingoz dutenari eutsi nahi diete;

egun duten guneari eta ikastaroekherrian duten harrerari.

Ikastaro ugari antolatu ditu Guraso EskolakIzena emateko egun bakarra izango da, irailaren 26a asteazkena

Besteak beste, bolillo eta gan-

txilo ikastaroa antolatu dute.

Bederatzi ikastaro aukeranLABOREAKEdukia: boliloak, punto-cruz, gantxiloa…Epea: urritik ekainera.Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

SUKALDARITZAEpea: azaroan hasita.Maiztasuna: sei astez, saioko ordu eta erdi.

PINTURA ETA ESKULANAKEpea: urritik ekainera. Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

SALOI DANTZAKEdukia: salsa, merengea, tangoa, rocka…Epea: urritik ekainera.Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

SABEL DANTZAEpea: urritik ekainera.Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

MEMORIA LANTZENEpea: urritik aurrera.Maiztasuna: hamabi astez, asteko ordubete.

YOGAEdukia: luzaketak, arnasketak, lasaitzeak…Epea: urritik ekainera.Maiztasuna: astean behin, ordu eta erdi.

BITXIGINTZAEpea: urritik ekainera.Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

MASAJEAEpea: lau hilabete.Maiztasuna: astean behin, bi ordu.

Matrikula nola osatuOrdutegia: 11:00-12:00 / 17:30-19:30.Lekua: Txaramunto 1, Zumarte Musika Eskolaren ondoan.

Telefonoz: 615 006 535 (12:00-13:00 / 17:00-19:00).

ARITZ GORRITI ________________________

Page 13: NOAUA!! 292 alea

Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

PI L-P I L E A N 131956ko kintoen afaria

Afaria Patri jatetxean egingo dairailak 29an, gaueko 21:00tan.

Aurrez izena eman behar da, azkeneguna irailak 25a izango da eta ondo-rengo telefonoetara deituta egin deza-kezue: 695780696 (Blanka)943363195 eta 687706363 (Mertxe).

1955ean jaiotakoen

ospakizuna, urriaren 20an

Urriaren 20an bilduko dira.Hala dio NOAUA!ra igorri

duten oharrak: “Oraintxe ia urteaigaro da azkenekoz elkartu ginenetik,eta badator berriro gure eguna.Antolatzen ari gara aurtengo bilera,eta zuek deika hasteko irrikitangaude. Ohiturari jarraituz, urrikohirugarren larunbatean elkartukogara, aurten, urriaren 20an. Azkenegunera arte zain egon gabe, hasideika aipatzen diren telefono zenbakihauetara. Aurrerago zehaztuko dugunon bilduko garen. Telefonoakhauek dira: Karmele, 943 364631Rosario, 666 916000”.

Larunbat honetan,

Oztibarreko ikastolaren

aldeko festa Lasarte-Orian

Nafarroa Beheran berriki eraikidituzten Oztibarreko ikastola

eta kolegioari elkartasuna adieraztekoegingo da larunbateko ekitaldia.Landaberri Ikastolako GurasoElkarteak antolatu du, Lasarte-Oriakoudalaren eta Usurbilgo Nafartarraktaldearen laguntzarekin.

Usurbilgo txalapartariakLasarte-Oriako Kultur Etxean egin-

go den jaialdian hauek hartuko duteparte: Joseba Tapia, Mixel Ducau etaCaroline Philips, Amalur trikitixa-panderojole taldea eta Usurbilgo txa-lapartariak. Saioa gaueko 22:30eanhasiko da.

Ikasteak ez du adinik. 25 urtetikgorakoek ere ikasketei ekin edotahorietara itzultzeko aukera dute

Helduen Hezkuntzan. Hilabete hasiera-tik izena ematea zabalik dagoAgerialden. Ikasturtea ere bertan buru-tzeko aukera dago.

Garai bateko ikasketak amaitu gabeutzi edota zerbait ikastea gustuko izan etaberandu dabilela uste izatea. 25 urtetikgora izanez gero, egoera horiek badutekonponbidea; Helduen Hezkuntzanmatrikulatu besterik ez dago. Doakoa etaofiziala da. Iraila hasieratik Agerialdenzabalik da izena ematea; arratsaldez,16:00-18:00 artean edota honako telefo-no zenbakietan: 943 361 273 eta 943366 608.

Eskaintza zabalaAlor askotako ikasketak burutu daitez-

ke bertan; hobeto irakurri eta idatzi, kul-tura orokorra garatu, ordenagailua era-biltzen jakin... Titulazioa lortzeko bideaere bada Helduen Hezkuntza. Aldehorretatik, DBHko titulua eskuratu

edota 25 urtetik gorakoentzatUnibertsitateko sarrera froga presta dai-teke. Atzerritarrentzat, gaztelera klaseakere ematen dira. Ikasturtean zehar anto-latzen diren literatura tailerretan edotairtenaldien bidez, jende berria ezagutze-ko gunea da.

Agerialden bertan Unibertsitaterako sarrera froga

Lasarte-Oriako hezkuntza zentroan pres-tatu behar da. Gainerako eskaintzaninteresatua dagoenak Agerialdeko eraiki-na izango du bere ikasketa zentro berria.

Helduen Hezkuntza Eskolan

matrikula egiteko epea zabalik

25 urtetik gorakoek ikasketeiheltzeko aukera dute Agerialden.

Mendikoik eta Usurbilgo uda-lak hirugarren adineko per-

tsonak zaintzeko ikastaroa antolatudute. Ikastaroa irailaren 25ean hasi-ko da eta Guraso Eskolako egoitzanemango dira ikastaroko klaseak.

Irailaren 25ean hasiko da ikastaroaeta azaroaren 8an amaituko da.Astean bitan elkartuko dira, astearteeta ostegunetan, 15:30etik 19:30era.

Ikastaroa Guraso Eskolako gelanizango da (Zumarte Musika

Eskolaren ondoko eraikinean dagoGuraso Eskola eta AEK euskaltegia).

Izena emateko azken eguna, irailaren 20aIkastaroa egiteko 25 euroko kuota

ordaindu beharko da. Ikastaroa buka-tzean, ordea, dirua itzuliko zaie ikasta-roa osatu duten guztiei.

Izen emateko azken eguna irailaren20a izango da. Telefono zenbakihonetara deitu behar da:

687 865 658 (Saioa).

Datorren astean hasiko da

hirugarren adinekoak zaintzeko ikastaroa

Page 14: NOAUA!! 292 alea

14 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

PI L-P I L E A N

Egoera larrian da AginagakoEskola Txikia. Hori zioen ekai-naren 22ko NOAUA!n bildu

genuen titularretako batek. Hezetasunhandia zuela, erabat utzita zegoela etaberritze premia handia zuela adieraziziguten gurasoek. Gaur egun, egoerabestelakoa da. Uda partean erlojuarenkontra aritu dira lanean eta orain itxuraberritua du eskolak.

Pasa den udaberrian, Aginagako EskolaTxikiko gurasoak NOAUA!ra jo zuten.Eskola egoera larrian zegoela eta ez bazenberritzen, itxi egin beharko litzatekeela.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekodelegaritzakoak ere harrituta zeudelaAginagako eskolak zuen itxurarekin. Hitzgutxitan, premiazkoa zela eskola berri-tzea. SOS deialdi moduko bat egiten ariziren gurasoak.

Baina eskolak zuen itxura bezain etsiga-rria egin zitzaien Usurbilgo udalarenjarrera. Izan ere, aurreko udal gobernutaldeak eskola berritua izango zela zinegin zien. 160.000 euroko proiektuaagindu zitzaien. Eskola berri bat, alegia.Baina aurreko legealdia amaitu zen, etahitzez agindutakoa ez zegoen udal aurre-kontuan jasoa. “Espedienterik ere ezzen”, adierazi digu Xabier MikelErrekondo alkateak.

Uda hasieran, Eskola Txikikoak udalgobernu berriarekin jarri ziren harrema-netan. Arazoa hasi berri dugun ikasturteabaino lehen konpondu behar zen. JuanjoOlaizola (EAE-ANV) alkateordearen esa-netan, “Usurbilgo udalak bakarrik ezindu ikastetxe berri bat bideratu. Beste ins-

tituzio batzuk ere inplikatu beharko lira-teke”. 160.000 euroko aurrekontuariaurre egin ezinik, Usurbilgo udalak19.000 euroko inbertsioa egin ahal izandu. Diru partida horrekin, AginagakoEskola Txikia berritu ahal izan dute.Horretarako kreditu aldaketa bat egindute udal aurrekontuetan.

Elkarlanean bideratu da arazoaBerritze lan horiek, elkarlanean bidera-

tu dituzte Usurbilgo udal ordezkariek etaEskola Txikiko kideek. Hasiera batean,Eskola Txikien koordinatzailearekin etaondoren Aginagako Eskola Txikikozuzendari berriarekin.

Denbora batean, behintzat, toki egokibatean izango dira Aginagako haurrak etairakasleak. Aurrera begira, ez da ikastetxeberri bat egitea baztertzen. BainaAginagako Eskola Txikiaren egoitzaElizbarrutiarena da. Eskolaren erabilpe-narengatik, Usurbilgo udalak alokairu

bat ordaintzen du. Beraz, bertan eskolaberri bat egiteko akordio batera iritsibeharko lukete bi aldeek. Gainera, finan-tziazioan beste erakunde batzuk ere inpli-katu beharko lukete. Parke berri bat egi-tea ere aurreikusi da. Baina hori ere, epeluzera aztertu beharreko gaia izango da.Bien bitartean, helburua bete dute:Aginagako ikasleek ere, toki txukun bate-an ekingo diote ikasturteari.

19.000 euroko inbertsioaBi gela egokitu dituzte. Komonak,

eskola batek dituen premietara egokitudituzte. Bulegoa ere berritua izan da etabiltegi bat ere egin da. Eskola Txikiangarrantzia handia ematen zitzaion sarbi-deari eta hori ere berritua izan da. Azkenhau da jartzeko falta dena, baina zurginakate nagusia bukatzen duenean amaitukoda sarbidea egokitzeko lana.

Ikasturte berria, zuzendari berria.Udan hasi zen lanean Marian

Viadero irakaslea. Eskolan egin direnlanen jarraipena egiteko aukera izan du.Gustura dago egin diren gauzekin, bainahobekuntza batzuk falta direla adierazidigu. Gai honi jarraipena eman beharzaiola uste du eta udaletxean ere horiagindu diotela azaldu digu.

“Obrak guztiz beharrezkoak ziren.Uztailean hona iritsi nintzenean, atzerakaematen zuen eskolak”, Marian Viaderozuzendari berriaren hitzak dira.

Txukunketa ikaragarri bat behar zuen,hori zen premiazkoena. Haur Hezkun-tzako gelan, txikientzako komon egokiakantolatu dira eta fatxadan drenaje modu-ko bat egin da, hezetasunaren arazoa kon-pondu ahal izateko. “Udaletxeak adierazidigunez, hau hasiera izan da”. Izan ere,badira bideratu behar diren beste kontubatzuk: parkea, jangela... “Patio orduan,haurrak karretera ondoan daude”, adiera-zi digu gurasoetako batek.

Jangela zerbitzua eskaini zen matrikula-zio kanpainan. Oraingoz, tabernan eskai-niko da zerbitzu hori, beste lokal bat bila-

tzen den bitartean. Beraz, hori daAginagako Eskola Txikiak duen besteerronka. “Udaletxearekin lanean jarraitu-ko dugu, ea jangelarako beste lokal bataurkitzen dugun”, dio Marian Viaderok.

Obra hauekin, psikomotrizitate-gelagaldu du eskolak baina ludotekaren egoi-tza erabiltzeko aukera izango dute. Biltegihandiago baten beharra ere badute.

Orokorrean, gustura daude gurasoaketa irakasleak. Baina berrikuntza haueijarraipena eman behar zaiela uste dute.Ingurua ere berritzea (eskola ondokoa,parkea) premiazkoa dela adierazi digute.

Itxura berria du Aginagako Eskola Txikiak

Marian Viadero, eskolako zuzendaria: “Obrak guztiz beharrezkoak ziren”

Txikien gelak itxura hau hartu du berritze-lanen ondoren.

IMANOL UBEDA _______________________

Page 15: NOAUA!! 292 alea

15Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

I Z E R D I PAT S E TA N

Zubietako Pilota Elkarteak etaVillabonako Behar Zanaelkarteak antolatzen duten

Endika Abril errebote txapelketaren 44.edizioko lehenengo hiru partidak joka-tu ziren pasa den igandean. Urterobezala, iraila iritsi orduko jokoan izatenda Euskal Herriko hegoaldean errebo-tea bizirik mantentzen duen lehiaketaeta aurten sei dira bertan parte hartzenduten taldeak. Horietatik bi, gainera,zubietarrek osatutakoak dira eta bihauek izan ziren aurrez aurre Zubietakoerrebote plazan lehenengo jardunal-dian.

Aurtengo txapelketan parte hartzailekopurua txikiagoa bada ere, ZubietakoPilota Elkarteak bi talde osatu ditu.

Bertako bi taldeen arteko norgehiago-ka izan zen Zubietan joan den igandeanjokatu zena. Joseba, Imanol eta JosuAizpurua, Kerman Errekondo etaAnartz Goya ziren alde batetik Zubieta Iizenarekin eta Ugaitz Rezola, JosuAlkorta, Gorka Sanchez, MikelAizpurua eta Ander Iraola beste aldetikZubieta II izenarekin. Hala ere, neurke-tak ez zuen kolorerik izan. Lehenengotaldea erraz gailendu zen Zubietako erre-bote plazan. 13-2 irabazi zuten eta txa-pelketako lehen bi puntuak eskuratuzituzten.

Neurketa hasieratik nagusi izan zirenirabazleak. Zazpi joko egin zituztenerreskan. Zubieta II taldeak, ordea, bijoko egin zituen partida erdi horretan,

baina hortik aurrera irabazleek ez zutengaraipena lortzeko arazorik izan. Bertakopilotariak aurrez aurre izan baziren ere,norgehiagoka honek ez zuen ikusminhandiegirik sortu.

Igande honetan bigarren jardunaldiajokatu da. Zubieta I taldeak Uztaritzenaurka jokatuko du Zubietan eta ZubietaII taldeak, berriz, bertako Oiarpe taldeaizango du aurrez aurre Oiartzunen.Lehenengoek irabazi egin beharko dutefinalera iristeko aukerak izate aldera.Bigarrenek, aldiz, beren lehenengo garai-pena lortu nahiko dute.

Guztira sei talde dira lehian aurtengohonetan. Zubietako biak, OiartzungoOiarpe, Billabonako Behar Zana,Kapito Harri eta Luzeaz Gain. Itzulibakarrera guztiek guztien aurka jokatu-ko dute eta lehen postua eskuratzen due-

nak Villabonako errebote plazan izangoden azken partida jokatzeko txartelaziurtatua izango du. Bigarren eta hiruga-rren postuak eskuratzen dituztenek fina-lerdia jokatu beharko dute Oiartzunen.

Zubietak bi talde izango ditu errebote txapelketan

Igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko da.

Soinketa erritmiko taldeak jadaekin dio ikasturte berriari.

Astean bitan izaten dira entrena-menduak: asteartetan eta ostegune-tan. LH3 arteko ikasleak ordutegihonekin: 16:45-17:45. LH3tikaurrerako ikasleak ordubete beran-duago: 17:45-18:45.

Soinketa erritmikoan

izena emateko garaia

Lehenengo jardunaldia ez zen one-gia izan Usurbil Futbol

Taldearentzat. Azken urteetan lehianizan ez den kadete mailako taldea izanzen garaipena lortu zuen bakarra.Agustin Dominguezen aginduetara par-tida bikaina jokatu zuten herriko gazte-txoek Harane futbol zelaian eta 6-0 ira-bazi zuten Donostiako San Patricio tal-dearen aurka. Aipatzekoa da IñakiArgote jokalariak sartutako 5 golak.

Errejional mailako taldeek, berriz,ezin izan zuten garaipenik lortu denbo-

raldi hasierako lehenengo jardunaldian.Iker Dorronsorok zuzentzen duen 1.Errejional mailako taldeak 2-2 berdinduzuen pasa den larunbatean LezokoAllerruren aurka Haranen.Markagailuan atzetik joan ziren partidaosoan zehar, baina azkenean puntu batlortu zuten. Jon Usandizaga eta EnekoHarreguy izan ziren golegileak. Aurtensortu den 2. Errejional mailako taldeak,berriz, 2-1 galdu zuen Tolosan Amaroztaldearen aurka. Herriko jokalari gazte-ek nahikoa partida ona jokatu zuten,

baina bigarren zatiaren erdi aldera 2-0atzetik jarri ziren eta neurketa amaitzearzela Xabier Izetak egindako golarenondoren berdinketa lortzen saiatu arrenazkenean esku hutsik itzuli ziren etxera.

Nesken partidan, 5 penalti aurkaAzkenik, Emakumezkoen ligako tal-

deak 10-0 galdu zuen Zestoan bertakotaldearen aurka. Epaile federatuaren fal-tan, zestoar batek egin zituen epailelanak eta usurbildarren aurka bostpenalti adierazi zituen.

Futbol taldeak ez dira fin hasi

JOSU ARANBERRI ________________________

Page 16: NOAUA!! 292 alea

16 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

INGO AL DEU?

Irailak 20, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Irailak 21, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Irailak 22, larunbataUrbistondo, San frantzisko 1, LasarteIturralde, Bordaberri 1 Usurbil

Irailak 23, igandeaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Irailak 24, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Irailak 25, astearteaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Irailak 26, asteazkenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Irailak 27, ostegunaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Irailak 28, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Irailak 29, larunbataGil, Nagusia 24 Lasarte

Irailak 30, igandeaGil, Nagusia 24 LasarteOa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZJ. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani 943 55 20 87 (gaue-ko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)

2007ko egutegia noaua.com webgunean

Eguneko goardiako farmaziak

Norabaitera joan edota herriraitzuli nahi eta autobusa edo

trena zer ordutan dugun askotan ezdugu jakiten. Horretarako dagoNOAUA!k argitaratu duen patrikakoordutegia.

Astegunetako zein asteburu eta jaiegunetarako Euskotrenek dituenautobus eta tren zerbitzu ordutegiakjasotzen ditu; garraiobide batak zeinbesteak Donostia eta Zarautz arteanegiten dituen geltokien ordu zehatze-kin. Udan izaten diren aldaketak erekontuan hartu dira.

Horrekin batera, Zubieta eta hiri-burua arteko joan etorriak egitendituen TSST autobusa zenbaterodagoen zehazten da. Oso egokia da

patrikan edota karteran lekutxo bateginda beti gurekin eramateko.NOAUA!ko ale honekin batera jaso-ko da jada indarrean dauden ordutegiberriak.

Ale gehiago eskuragarri daudehonako leku hauetan: NOAUA!n,udaletxean, Sutegiko liburutegian,kiroldegian eta Aliprox dendan.

NOAUA!ren tren eta autobus ordutegia,

patrikan eramateko egokiena

Ale gehiago eskura: Sutegin,NOAUA!n, udaletxean eta Aliproxen.

Page 17: NOAUA!! 292 alea

17Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

INGO AL DEU?

Irailak 21 / Irailak 23Santueneko festak (ikus 5. orria).

Irailak 26, asteazkenaUEMAri buruzko hitzaldia, 19:30ean

Sutegin. Antolatzailea: Aitzaga elkartea.

Irailak 28, ostirala“Gu ta gutarrak”, bertso ikuskizuna,

22:30ean Sutegin. Sarrerak NOAUA!neta Txirristran salgai.

Agenda

Duela bost urte atxilotu zituztenJokin Errasti eta Oihana Lizaso.

Irailaren 28an, zigor osoa bete eta gerokalera aterako da Oihana Lizaso.Okerrik ez bada, iluntzeko 21:00akaldera iritsiko da. Lehen ongi etorriaOxtapen egingo diote.

Irailaren 28a ostirala, gaueko 21:00akaldera. Hala espero dute bere senideeketa lagunek. Lehen ongi etorria orduan-txe egingo zaio. Dena den, omenaldiaurriaren 6an jasoko du eta herri afariaegingo da frontoian.

Irailaren 27an, manifestazioaIrailaren 27koa Gudari Eguna izango

da. Usurbilen manifestazioa egingo da.20:00etan abiatuko da udaletxe aurrekoplazatik eta frontoian amaituko da.

Datorren asteanaskatuko dute Oihana Lizaso

Erakusketa Sutegin

“Euskararen egoera EuskalHerrian”, irailaren 24tik 29ra,Sutegiko erakusketa aretoan.

Ordutegia: astean zehar, 18:30-20:30. Asteburuan: 11:00-13:00.

Antolatzailea: Aitzaga KulturElkartea. Irailaren 28an lehen ongi

etorria egingo zaio Oihanari.

Page 18: NOAUA!! 292 alea

18 Noaua! - 2007ko irailaren 21ean

GAZI, GOZO, GEZA

JJAIOTZAK

- Adrian Palacios Martin, irailaren 6an.- June Altadill Yuste, irailaren 7an.- Leire Guisado Cobo,irailaren 8an.

HILDAKOAK

Juan Jose BenitoHernandezIrailaren 11nhil zen 86 urterekinAtxegalden.

ETXEBIZITZA

- Pisua alokatu nahiko genuke. Ama-alabagara. Alokatzeko pisurik baduzu dei ieza-guzu: 616 59 11 99.

- Etxe bat salgai Nagusia kalean, 90 metrokarratu, 3 logela, 2 komun, egongelahandia, sukaldea, 9 metro karratuko gan-bara, dena amueblatuta. 55.000.000pta.625 702 539.

- Salgai. Kaxkoan, 3 logelako etxea trastero-arekin. Garajea aukeran. 685731792

-Bi gela edo gela bateko apartamentu batenbila nabil Usurbilen. 687 650 066 (Maria).

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49cm3. 649 302 733 (David). Ondo zain-dua, “extra” asko.

- Estrenatu gabeko Aprilia Scoter SR 50motoa saltzen dut. 649 356 081.

LANPOSTUAK

Lan-eskaintzak- Emakume euskalduna behar da Orion,

tren geltoki ondoan etxea garbitu etahaurrak zaintzeko. 615 723 755.

- Astean bi egunetan etxeko lanak egin etatarteka umea zaintzeko pertsona batenbila nabil. Irailetik aurrera hasteko.627278907.

-Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu:685 757 962.

- Kamarero edo kamarera euskaldun batbehar da Zumeta jatetxean. 943 362713.

-Urte osoz, astebukaeratan lan egiteko zerbi-tzari baten bila gabiltza. 943366710.

Lan-eskaerak- Etxeko lanak egiteko emakumea eskain-

tzen da. Goizez edo arratsaldez lan egite-ko prest. Deitu: 679 79 61 01.

- Emakume euskaldun bat eskaintzen da,egunero lauzpabost ordu lan egiteko.Egun osoko disponibilitatea.687348223.

- Fisikako ikaslea, uda honetan matematikaeta fisikako klaseak emateko prest.943 37 12 77 / 685 772 602 (Nerea).

- Pertsona helduak zein haurrak zaintzekoedo etxeko lanak egiteko neska bateskaintzen da. 677343326

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko, pertsona helduak zein haurrakzaintzeko. 630274906

-Emakume bat eskaintzen da umeak edopertsona helduak zaintzeko. 676221378.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. Egun osokodisponibilitatea. 679742413.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neskabat eskaintzen da. Esperientzia horrelakolanetan. 690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozeinmotatako bideoak montatzen dituenprofesionala eskaintzen da. 943555835/617 242 660.

- Etxeko lanak egin, pertsona helduak zain-du edo jatetxe batean lan egiteko prestnago. 610 669 335.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egi-teko eta umeak zein pertsona helduakzaintzeko. 618434990.

- Etxeko lanak egiteko edo pertsona hel-duak zein haurrak zaintzeko emakume

bat eskaintzen da. 620646769.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Txakur-kumeak oparitzen ditugu, hiruhilabetekoak. 943 36 33 06.

- Pottoka salgai, kalifikatua eta subentzioajasotzen ari dena. 626 220925.

- Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrezeginikoak. 943 36 20 49.

- Salgai bixkientzako aulki bat, Red Castlemarkakoa, osagarri guztiekin: burbuja,zakua... 943 36 07 54 (Ana).

- Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txikibat osatzeko. 615744076.

- Bigarren eskuko trikitixa bat erosikonuke. 656 76 52 13.

- Auñamendi enziklopediaren 80 tomodauzkat saltzeko prezio oso onean.635733984.

-Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750.- Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzen

dut. Aire egokitua, kristal tintatuak,bigarren bateria, berogailu autonomoa,aurreko eserlekuak birikariak, dena hor-nitua, ASR... 610 431 999.

-Faema markako lau besoko kafetera batdaukat salgai. 645708191.

-5 urte dituen Renault Megane Coupe batdaukat salgai. 637 760 852.

- Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.Tf: 679 185 102.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukun-tzen dira. Baita ezkontza, opor edotabeste edozein ospakizunetako bideoakeditatu ere. 617 242 660/ [email protected]

ZorionakUxue!!Irailaren 21nzortzi urteegingo ditu-zu. Zorionaketa muxuhandi bat aita, ama eta Ioritzen partez!

ZorionakAritz!Irailaren19an 6 urtebetekodituzu, zorionakfamilia osoaren partez!

ZorionakMiriam!Zure 7.urtebete-tzeanetxekoenpartez zorionak eta muxu potolo bat!

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu korrontea:

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

ASKO DUGU ESATEKO

NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien

sustapena, euskararen normalizazioa, urte-

ko egutegia, beka deialdiak, NOAUA!

Txiki, Plis, Plas, Txalo eta Jolas, ...

Asko dugu esateko. Baina zure laguntza

ere premiazkoa da.

Page 19: NOAUA!! 292 alea
Page 20: NOAUA!! 292 alea