17
PROIEKTU BAT NOLA IDATZI APIRILA 2013

Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

PROIEKTU BAT NOLA

IDATZI

APIRILA 2013

Page 2: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

1. Proiektuaren izenburua

•Labur-labur azaldu zer egin nahi den.

•Zabalkundea izango duen proiektua denean, bere izena publizitate

goiburu baten berezko ezaugarriekin adieraztea komeni da.

Adibidez:

Partzela basotzea, Abadiñon.

Page 3: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

•Laburra izan behar du, lerroalde batekoa eta bikoa.

•Egin nahi den ideia deskribatu behar du.

•Lortu nahi dena deskribatu behar du.

•Garatu nahi den esku-hartzearen edukia azaldu behar du.

•Biztanleria onuraduna definitu behar du, pertsona kopurua kuantifikatuz.

•Lortu nahi den emaitza azaldu behar du.

2. Proiektuaren deskribapena

Page 4: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak

• *Basotze proiektu honek Abadiñon dagoen 300 m2-ko partzela

garbitzea du helburu, eta, bertan, tokiko zuhaitz eta zuhaixka-formako landaredia landatu nahi da, inguruko azalera basotsua handitzeko. Horretarako, 25 boluntarioren partaidetza izango da, 5 orduko bi lansaiotan. Partzelaren ezaugarrietarako egokiak diren espezieen XXXX landare kalkulatu dira.

• *Ingurumena leheneratzeko proiektua da, eta partzelako hiri hondakin solidoak desagerrarazten lagunduko du, partzelaren ingurumen kalitatea hobetuz. Gainera, partzela erabilera publikorako berreskuratuko da.

Page 5: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Hurrengoa deskribatu behar da:

•Arazoaren beraren izaera, hura jorratzeko beharra eta berau

jorratzeak eta irtenbidea topatzeak zein onura sozial duen.

•Arrazoi politikoen (erakundeetako programak, etab.) eta

teknikoen (arazoaren garrantzia, ondorioak...) arabera ematen

zaion lehentasuna.

•Diagnostikoaren datuen edo aldez aurretiko ikerketen laburpena,

bai eta jorratzen den errealitatea eraldatzeko aurreikuspenak ere.

•Esku hartzeko benetako aukera, besteak beste, baliabide

ekonomiko, tekniko eta materialak, aurretiko esperientzia edo

inguruak une horretan eskaintzen dituen baldintzak aintzat

hartuz.

•Beharrezkoak diren ekintzak ezartzeko estrategia eta

metodologia, helburuak lortze aldera.

3. Oinarria edo justifikazioa

Page 6: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak

: • * Proiektuak partzela hau garbitzeko eta basotzeko beharrizanari erantzuten dio. Urteen poderioz, hondakin ugari pilatu da bertan, izan ere, aisialdirako lekutzat erabili da errespetu gutxirekin, eta, batzuetan, kontrolik gabeko zabortegi bezala. Egon zitekeen landarediaren ordez, sasiak eta bestelako espezie oportunistak daude. Partzela garbitu ondoren, inguruaren balio naturalen eta espazio naturalen egoera ona mantentzearen garrantziaren berri ematen duten kartelak jarriko dira. Basotzeko erabiliko diren espezieak XX dira, eta inguruko ingurumen ezaugarriei jarraiki hautatu dira. Lansaio biak XXXXean eta XXXean izango dira, hilabete horietan landatu behar baitira hautatutako barietateak.

Page 7: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

4. Helburuak

Hipotesi bidezko helburuak formulatzeko sistema oinarri hartuta,

hurrengoak bereiz ditzakegu:

1.- Helburu nagusia: lortu nahi den azken helburu orokorra. Xedearekin

bat etorri daiteke.

2.- Helburu zehatzak: helburu orokorra hedatzen den hainbat alderdi

estaltzen dituzten helburu partzialak, proiektuak dituen hainbat atal

jorratzen dituztenak.

3.- Helburu eragileak: helburu zehatzen zehaztapena, garatu

beharreko ekintzetan.

Page 8: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak

*Helburu nagusia Abadiñoko udalerrian dagoen 300 m2-ko partzela garbitu eta basotzea da, inguruko boluntarioen laguntzarekin.

Helburu zehatzak:

Partzela garbi eta atonduta egotea lortzea, ondoren hura basotzeko.

Partzela bere ezaugarriei egokituta dauden tokiko bost espezierekin basotzea.

Inguruko boluntarioak inplikatzea.

Helburu eragileak:

Partzelaren lurzoru osoa garbitzea.

Partzela osoa egokitzea.

Tokiko XX espezie landatzea, zuhaitz-gune bat leheneratzea ahalbidetuko baitute.

Inguruko 25 boluntarioren partaidetza lortzea.

Page 9: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Proiektu osoa gauzatzeko, beharrezkoa da hainbat jarduera sekuentziaka eta integraturik gauzatzea. Gisa horretan, proiektua diseinatzean adierazi behar dira, zehatz-mehatz, helburuak lortzeko programatutako jarduerak. Horrenbestez, hurrengo alderdiak hartu behar dira kontuan: •gauzatu beharreko jarduerak zehaztu eta zerrendatzea; •jarduerak gauzatzeko denbora banatzea, horietako bakoitzaren hasierako eta bukaerako data adieraziz; •jarduerak eta atazak sekuentziatzea: laneko egutegia eta jardueren agenda; •beharrezkoak diren baliabideak adieraztea (giza baliabideak, zerbitzuak, ekipoa, dirua, etab.), jarduera bakoitzarentzat. Eta zein diferentzia dago jardueraren eta atazaren artean? Jarduera: Jarduera helburua lortzeko gauzatutako ekintzetako bakoitza da. Ataza: Ataza, berriz, jarduera bat egiteko beharrezkoak diren funtzioetako bakoitza da

5. Jarduerak eta atazak

Page 10: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak

Jarduerak Atazak

Inguruaren garbiketa 1. Edukiontziak alokatu eta kokatzea. 2. Sasitza, hondakinak kentzea. 3. Hondakinak edukiontzi egokietara eramatea. 4. Edukiontziak baztertzea kudeatzea

Ingurua atontzea 1. Zuloak egitea.

Zuhaitzak eta zuhaixkak

landatzea

1. Landareak eta babesgarriak erosi eta garraiatzea. 2. Landareak landatzea. 3. Babesgarriak jartzea. 4. Informazio kartelak jartzea

25 boluntarioren koordinazioa 1. Ekintza inguruko pertsonen artean hedatzea. 2. 25 pertsona biltzea eta atazari buruz informatzea. 3. Atazak banatzea. 4. 25 pertsonen lana in situ kudeatzea

Page 11: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

6. Metodologia eta estiloa

Metodologia jarduerak gauzatzeko jarraitzen diren metodoen multzoa

da.

Estiloak, aldiz, egiteko moduari egiten dio erreferentzia, erakundeak

dituen jarrerei; era berean, estiloa erakundearen jokabidean, helburuei,

jarduerei eta atazei ekiteko eran islatzen da.

Page 12: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak

• Metodologia laneko lansaio bitan banatutako jardueretan oinarrituko da; lansaio baten eta bestearen artean aste bi iragango dira, lurra behar bezala elikatuta eta egokituta egon dadin.

• Inguruko pertsonek esku hartu dezaten, ekintzaren berri emango da Abadiñoko udalerriko gizarte zentroaren, erretiratuen klubaren eta udalerriko kultur elkarteen bitartez. Informazio orria egingo da harremanetarako telefonoarekin, eta zentro horietan banatuko da.

.

Page 13: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

7. Baliabideak

1.- Giza baliabideak: beharrezko langile-kopurua eta kualifikazioak,

funtzioak eta erantzukizunak.

2.- Materialak: tresnak, ekipoak, azpiegitura, etab.

3.- Teknikoak: eskakizun teknikoak eta erabili beharreko teknologia.

4.- Ekonomikoak: proiektua gauzatzeko behar den dirua.

Page 14: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak • Giza baliabideak:

– proiektuaren berri eman eta boluntarioak erakarri eta kudeatzeaz arduratuko den pertsona.

– 25 boluntario.

– Partzela bat garbitu eta basotzeko ezagutzak dituen pertsona bat. (Boluntarioak koordinatuko dituen pertsona berbera izango da).

• Baliabide materialak: – 5 landare espezie ezberdinetako XXXX unitate.

– Lurzorua garbitu eta egokitzeko tresnak, 25 pertsonarentzat.

• Baliabide teknikoak:

• Baliabide ekonomikoak: – XXXX landare unitateen prezioa; tresnen prezioa; 25 pertsonen

garraioa (autobusa eta beste ibilgailu batzuk); landareen garraioa; tresnak eta zaborrak; zabalkunderako orrien prezioa…

Page 15: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

8. Ebaluazioa

Ebaluazioa nola egingo dugun ezarri beharko dugu, bai eta noiz egingo dugun,

nortzuek egingo duten eta zer aztertuko den, dagozkien adierazleekin.

Gainera, diseinatzen dugun ebaluazioak ebaluatu beharreko bi alderdi bereizi

beharko lituzke:

Proiektuaren efikazia: helburuak lortu diren edo ez, eta zein neurritan.

Proiektuaren eraginkortasuna: erabilitako baliabideak lortutako emaitzekiko

proportzionalak izan diren.

Adierazleak gertaera edo adierazpen zehatz eta zenbagarriak dira, eta horien

balioek gure proiektuaren egokitasuna, efikazia eta eraginkortasuna neurtzea

ahalbidetzen digute. Behar bezala ebaluatzeko, beharrezkoa da horiek hasieratik

zehaztu eta azaltzea.

Adierazleak bi motatan sailka ditzakegu:

kuantitatiboak, zenbagarriak edo kuantifikagarriak direnak.

kualitatiboak, kuantifikagarriak ez direnak, eta, kantitatea baino, kalitatea ardatz

dutenak.

Page 16: Nola idatzi boluntariotzari buruzko proiektua

Adibideak • Adierazle kuantitatiboak:

– Landatutako zuhaitz eta zuhaixken XXX oin.

– Bildutako XXX kg hondakin.

– Atondutako 300 m2-ko partzela.

– 25 boluntario parte-hartzaile

– Banatutako 200 orri

– Bi lansaiotan banatutako 10 orduko lansaioak

• Adierazle kualitatiboak:

– Berreskuratutako 300 m2-ko partzela, ingurumen eragin

positiboarekin Abadiñoko udalerrian.

– Inguruko biztanleak sentsibilizatu dira.

– Boluntarioak erakartzea, beste ekintza batzuetarako.

– Harremana udalerriko beste kolektibo batzuekin.